Karrantzako Sketchcrawlean egon gara zapatuan
marrazten, giro aparta, leku nasaia, auzo asko galduta ibiltzeko marrazten
beste ardura barik, Gorkak esan eban moduan aste osoa egon ahal da hemendik
marrazten.
Lehenengoa trenean berotze ariketa.
#pozalagua kobazuloan, gustura egongo ginan denpora
gehiago.
Kobazulotik gertu #karrantza haraneko
ikuspegi parebakoak dagoz.
Auzoetan batera eta bestera, oraingoan #ahedo
auzoa izanda marrazteko aukeratua, zezen plazatik antxinako eskola armarri eta guztikoa.
Noiz baiten diru asko ekarri eban Ameriketatik auzo honetako norbaitek eta
Indianoen etxeaz gain herriko umeentzako eskola eraikin eban.
Hau #Concha da, baian ez Donostiakoa, eztarria bustiz trago bategaz Kepa
marrazten saiatu nintzan berak erabiltsen daben estiloa imitau nahian emaitza
ez izan-arren konparagarria.
Bazkarian berandu zabaldu ziren ateak arazo txiki baten gaitik baina hamen
jenteak dana umoreaz hartzen dabenez barre batzuk egin hobe haserratu baino. bazkaria
ona karrantzan indabak, zelaz ez ba? karrillerak eta gatzatua oso onak be bai.
Bazkaloste txikia eta ez neban marraztu, Yerbes
aita semeen eta autobuseko gidarian pasadizuak… giro onean.
Arratsaldean #DolomitasMuseoa , minerala menditik garraiatzeko erabiltsen
eben makinaria marrazteko aukera.
Treneko ordura arte zaldieri jaten emon argazki batzuk egin...eguna amaitu
da konturatu orduko.
Oso ondo #GorkaBelasko #KarrantzaHarana Bizkaiko azalera handiena daukan
herria ezagutzeko aukera hau emotearren, eskerrik asko eta hurrengo bat arte.