Zubieta (Nafarroa)
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubieta».
Zubieta[4] ([s̻uβi.eta]; Zubita [s̻uβita] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. Iruñetik 60 kilometro iparraldera. Ezkurra errekaren ondoan dago, 207 metroko garaieran. 2017an 308 biztanle zituen.[5]
Zubieta | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Zubietaren ikuspegi orokorra, 2011ko apirila | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Zubieta | ||
Alkatea | Ernesto Domínguez Olea (Herriko Taldea) | ||
Posta kodea | 31746 | ||
INE kodea | 31263 | ||
Herritarra | zubietar, zubitar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°07′30″N 1°44′32″W / 43.12489°N 1.74236°W | ||
Azalera | 18,6 km² | ||
Garaiera | 207 metro | ||
Distantzia | 60 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 292 (2023: −4) | ||
Dentsitatea | 1,57 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,55 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 153,85 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 72,97 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 95,20 (2018: %-2,46) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.zubieta.eus/ |
Izena
aldatuHerriguneko sarreran dagoen zubiak ematen dio izena herriari.
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuZubieta Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. Arantza eta Goizuetarekin du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean. Herrira heltzeko, lehenik N-121A errepidea hartu behar da Donezteberaino eta, ondoren, Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidea.
Orografiari dagokionez, udalerriaren iparraldean, Loitzate (1.048 m), Iramendi (1.010 m), Arainburu (1.054 m), Ekaitza (1.046 m) eta Oltzorrotz (895 m) mendiak ditugu, Mendaurko mendilerroan. Mendaur bera (1.131 m) are iparralderago gelditzen da. Hegoaldean, bertzela, Aintzingurutze (713 m) dago.
Klima
aldatuZubietak klima ozeaniko epela du (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. Ozeano Atlantikoaren hurbiltasuna dela eta, euri, laino eta langar ugari izaten da.[6] Urteroko batez besteko prezipitazioak 1.800-2.000 ingurukoak izaten dira, urte osoan zehar ongi banaturik. Urteko euri egunak 180 izaten dira. Tenperaturari dagokionez, urteko batez besteko tenperatura 12°-14 °C da; hilik hotzena, urtarrila da (6,7 °C), eta beroena uztaila (21,5 °C).[7]
Auzoak
aldatuHonako hauek dira Zubieta osatzen duten auzoak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa, Sarekoa eta Zubieta (herriburua).
Metro baserri mapa
aldatuHerriko baserrietan jarri dira identifikatzaileak sakabanatuta dauden eraikinen kokapena zalantzarik gabe ezagutzeko. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernuak eta Babes Zibileko zerbitzuak antolatu dute udalekin lankidetzan. Udalek Metro-baserri mapa ere egin dute (zubiko autobus geltokian jarrita dago) eta bidegurutzeetan seinalizazio horizontala jartzen ere hasiak dira. 2020ko maiatzean Zubietan, Beran, Aranon eta Beran jarrita zeuden Helpbidea mapak; eta prestatzen ari ziren Arantzan, Areson, Iturenen, Etxalarren, Lesakan eta Sunbillan.[8][9][10][11]
Historia
aldatuZubieta herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso IV.a Garzeitzen agindupeko Leringo lurra aipatzean. Izan ere, Zubieta Leringo Doneztebe bailara osatzen zuten herrietako bat zen; herriburua Doneztebe zen. 1280an, 18 sol eta erdiko petxa ordaintzen zuen Zubietak urtean. 1434an, Zuria Nafarroakoak 200 sol-eko petxa ezarri zien, zerriak mendian bazkatzeagatik ordaintzen zen eiurdea barne.[7]
1421ean, Karlos III.a erregeak Iruñeko forua eman zion Leringo Donezteberi, eta hiribildu ona titulua ondoren; hala herriak jarlekua eskuratu zuen Nafarroako Gorteetan. Pixkanaka, bailara osatzen zuten herriak banatuz joan ziren; 1630ean, Legasa, Narbarte, Oieregi, eta Oteitzak Bertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk geroago, 1665ean, Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu zuen. Zubietak, 1704an lortu zuen hiribildu titulua, erregeari 500 dukat ordaindurik, baina bailaran segitu zuen hura 1845ean desegin zen arte. Urte horretan, udalerri independente eratu zuen.[12][13]
Demografia
aldatuZubietak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 616 bizilagun zituen, eta 319 besterik ez 2017an.[5]
Zubietako biztanleria |
---|
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zubietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu. Horren ondorioz, Francisco Mitxelena Zelaieta kudeaketa batzordearen izenean alkate izendatu zuten 2008ko martxoaren 28an. 2011ko udal hauteskundeetan ere Mitxelena aukeratu zuten alkate, ordukoan Herriko Taldearekin (5 zinegotzi); Eutsik, aurkeztutako beste zerrendak, bi hautetsi lortu zituen. 2015eko udal hauteskundeetan bi talde aurkeztu ziren. Ernesto Dominguez buru zuen Herriko Taldea nagusitu zen, 145 boto eskuratuta (6 zinegotzi). Mikel Telletxea zerrendaburu zuen Zubietarrak taldeak zinegotzi bakarra erdietsi zuen.[14]Ordutik Ernesto Dominguez Olea da Zubietako alkatea.
Urtea | Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
---|---|---|---|
1979[15] | Independientes 1 | 188 | 3 |
Independientes 2 | 61 | 2 | |
Independientes 3 | 55 | 2 | |
1983[15] | Independientes 1 | 127 | 4 |
Independientes 2 | 79 | 3 | |
1987[15] | Ortzadar | 125 | 7 |
1991[16] | Iramendi | 110 | 4 |
Herri Taldea | 94 | 3 | |
1995[17] | Herriko Taldea | 135 | 7 |
1999[18] | Euskal Herritarrok | 135 | 7 |
2003[19] | Elutsa | 135 | 7 |
2007 | - | - | - |
2011[20] | Herriko Taldea | 127 | 5 |
Eutsi | 60 | 2 | |
2015[20] | Herriko Taldea | 145 | 6 |
Zubietarrak | 43 | 1 |
Alkate zerrenda
aldatu1936-1950 | Martin Etxekolonea | |
1950-1955 | Francisco Juanikorena | |
1955-1958 | Juan Baleztena Arozena | |
1958-1961 | Juan Baleztena Arozena | |
1976-1979 | Eustakio Loiarte Elizalde | |
1979-1983 | Tomas Ochandorena Fagoaga | |
1983-1987 | Jose Javier Juanikorena Juanikorena | |
1987-1991 | Jose Javier Juanikorena Juanikorena | Ortzadar |
1991-1992 | Ana Maria Mugika | Iramendi |
1992-1995 | Francisco Mitxelena Celaieta | |
1995-1999 | Venancio Baleztena Santesteban | Herriko Taldea |
1999-2003 | Venancio Baleztena Santesteban | Euskal Herritarrok |
2003-2005 | Jon Mikel Aragon Ibarra | Elutsa |
2005-2008 | Leire Ortuoste | Elutsa |
2008-2011 | Francisco Mitxelena Celaieta | Kudeaketa batzordea |
2011-2015 | Francisco Mitxelena Celaieta | Herriko Taldea |
2015-2019 | Ernesto Dominguez Olea | Herriko Taldea |
2019- | Ernesto Dominguez Olea | Herriko Taldea |
Udaletxea
aldatu- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Kultura
aldatuJaiak eta ospakizunak
aldatuZubietako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Amabirjinetan. Bezperan, besta seinale gisa, arbola altxatzen dute.[21]
Garrantzi handiko ospakizunak dira inauteriak, herrian "iñotik" deituak. Egun horietan joaldunak ateratzen dira dira, ondoan duten Iturenen bezala. Urtarrileko azken igandearen aurreko larunbatean hasi eta hurrengo asteazkenera arte egiten dira; egunik garrantzitsuena asteartea da.
Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, meza ematen da ermitan, eta dantzaldia izaten da herriko plazan.
Zinema
aldatuFilm hauek errodatu dira Zubietan:
- 1989an Eskorpion, Ernesto Tellería eibartar zinemagileak zuzendutakoa; François Beukelaers, Agnès Château, Antonio Resines, Jean-Claude Bouillaud, Roger Ibanez, Klara Badiola, Felipe Barandiaran, Txema Blasco, Mikel Garmendia eta Jordi Dauder izan ziren aktore nagusiak.
- 2003ko udan, Americano filmeko hainbat eszena (filmaren amaierako elizaren eszena); Joshua Jackson eta Dennis Hopper izan ziren protagonistak, eta zubietar batzuk estra aritu ziren.[22]
Ondasun nabarmenak
aldatu- Jasokunde eliza, herriaren goiko aldean. XVI. mendekoa bada ere, XIX. mendera arte ez zen amaitu. Gurutze latindarreko oinplanoa du, bi tarteko habeartea, albo kaperak gurutzaduran, eta burualde zuzena. Atelada XVI. mendekoa da, eta geometria- eta landare-motiboak ditu apaingarri gisa. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa, Martin Aiaroak egindakoa. Aipagarriak dira Errosarioko Andre Maria eta Andre Maria Haurrarekin irudi erromanistak.[13]
- San Anton ermita, XVI. mendekoa. Herritik kanpo dago, Aurtiz eta Zubietaren artean, NA-170 errepidearen ondoan. Oinplanta laukizuzena du, burualde zuzena eta zurezko estaldura.[13] Barnean San Joan Bataiatzailearen irudia dago, egun desagerturik dagoen izen bereko ermitatik ekarria.[7]
- Zubietako errota ekomuseoa. 1785ean eraiki zen errota, eta gaur egun martxan segitzen du antzinako makineriarekin. Beheko solairuan bi errotarri daude, bi artoa ehotzeko eta hirugarrena gariarentzat. Hiru zati ditu ekomuseoko bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartzen du bisitaria, zuzenean ikusiz garia eta artoa nola ehotzen diren. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakusten ditu. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek Zubietako usadioen berri ematen du, inauteriena barne.[23][24]
- Antzinako garbitegia, herriko sarreran. Berriki zaharberritua izan da.[25]
Argazki galeria
aldatu-
Zubietako zubia
-
Inauterietako puska biltzea
-
Errotako ubidea
-
Jasokunde eliza
-
Asiako listorren kabiak Saltsakoa etxean
-
Asiako listor kabia barrutik
-
Oltzorrotz eta Mendaur
-
Pago zaharra
-
Lizartzetako Usatagieta
-
Irotzabalgo bordak sareko auzogunean
-
Irotzabal basogunea
Zubietar ezagunak
aldatu- Mikel Mindegia (1949), aizkolaria.
- Martzelino San Miguel, joaregilea (1970ean bere ofizioaren xehetasunak azaldu zituen Julio Caro Barojak eta Pio Caro Barojak grabatu zioten bideo batean).[26]
- Tomas Ibarra (1946), Kokotxea, joalduna eta hartzazaina.
- Ander Fuentes Mujika "Itturri" (1979), bertsolaria.
- Naroa Elizalde Etxekolonea (1997), pilotaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b Navarra: Población por municipios y sexo. 2017. ine.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
- ↑ Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Zonalde atlantikoa. meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ a b c Zubieta. enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ a b «Helpbidea proiektua Aranon eta Goizuetan aurkeztu dute maiatzaren 2an - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ «Helpbidea proiektua aurkeztu dute Zubietan - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Tracasa. (2019-04-23). «Tracasa Instrumental colabora en la creación de “Metro-Baserri”» Tracasa (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
- ↑ Santesteban. enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ a b c Zubieta. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Ernesto Dominguez izanen da alkate Zubietan» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-07).
- ↑ a b c Consulta de Resultados Electorales, infoelectoral.mir.es
- ↑ Elecciones locales 1991: Zubieta. infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ Elecciones locales 1995: Zubieta. infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ Elecciones locales 1999: Zubieta. infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ Elecciones locales 2003: Zubieta. elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ a b Elecciones locales 2015: Zubieta. elecciones.mir.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian» erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
- ↑ Kevin Noland zuzendariaren Americano filma pantaila handira iritsi berri da, de Kevin Noland, Zubieta eta Iruñean filmatutako eszenekin, euskalkultura.com
- ↑ Zubietako Errota - Ekomuseoa. opendata.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Zubietako errota ezagutu dugu 'Lino Molino'rekin. Herri txiki Infernu handi» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
- ↑ Zubieta: Zer ikusi. zubieta.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ Caro Baroja, Julio eta Pio. (1970). "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06).. Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN 84-235-1271-1. (Noiz kontsultatua: 2018-08-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Zubietako udalaren webgunea, zubieta.eus
- (Gaztelaniaz) Zubietari buruzko informazioa, Nafarroa Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia NA-170 errepidetik Google Street View-n.
- Zubieta herria. Herri txiki infernu handi. (ETB, 2018/10/28)