Bidasoan gora
Bidasoan gora Eneko Aizpuruak 2020an plazaratu zuen saiakeraren izenburua da. Bidaldi liburu gisa idatzita, Bidasoa ibaian zeharreko etapa desberdinak azaltzen ditu, leku horien inguruko ausnarketak eta datuak biltzen. Egileak 2019an Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika historia hurbilaz idazteko beka lortu zuen lan hau idazteko.
Bidasoan gora | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Eneko Aizpurua |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Bidasoan gora |
Argitaletxea | Elkar |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | Bidasoa |
Laburpena
aldatuLiburuak oinez egindako bidaldi baten narrazioa da. Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak. Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen gertaerak Espainiako Gerra Zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak… Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo txikiak eta gogoeta sakonak, guztiak nahasturik liburu atsegina osatzeko.[1]
Baina ez da bidaia kronika hutsa, saiakera baizik, literatura lan bat.[2] Egileak iturri askotatik edan du: ekologismoa, historia, literatura, etnografia...[3]
-
34 - Xorroxin ur-jauzia
-
29 - Elizondon
-
28 - Aizkolegi mendiko jauregia
-
26 - Legasa
-
25 - Zubietako errota
-
23 - Baztan ibaia Bidasoa ibai bihurtzen den inguruan
-
23 - Sunbillako zubi zaharra eta Mendaur mendia
-
17 - Argaitzeko harrobia (1936)
-
17 - Argaitzeko harrobia
-
17 - Argaitzeko harrobia
-
17 - Berako San Migel zubia.
-
17 - Berako San Migel zubia
-
17 - Isidoro Fagoaga
-
12 - Aspaldiko presa Endarlatsan
-
1- Txingudi
-
1-10 - Txingudi badia Aiako Harritik
Iritzi ugari
aldatuLiburuak ez da bakarrik bidaide liburua edo kronika. Egileak gai desberdinetaz iritzi asko ematen ditu; politika, biolentzia, borroka armatua, tortura, migrazioa dira horietako batzuk. Iritzi horiek sarritan polemikoak izan daitezke.
Kapituluetako tokiak eta protagonistak
aldatuKapitulu bakoitzean Bidasoa ibaiko toki edota protagonista bat lantzen du liburuak. Hauek dira kapituluen izenburuak, non kokatzen den, eta zeintzuk diren protagonistak.
# | Izenburua | Non , nor |
---|---|---|
1. | Paduran | Txingudi, ibaiak bere bokalean sortutako estuarioa eta badia. Plaiaundi, Jaitzubia. Ramon Iribarren ingeniaria |
2. | Flumines adversus melancholia | Ibaiko ura, Alvaro Cunqueiro idazle eta kazetari galiziarra[4][5] |
3. | Epte ibaiko makalen bila poxpolo lantegiko tximinia aurkitu | Txingudiko margolariak (Gaspar Montes Iturrioz, Jose Salís Camino, Ramiro Azkue). Irungo emakume poxpologileak, 1931ean soldata-berdintasuna lortu zuen. |
4. | Florentino Goikoetxearen arrastoan | Comète sarea. Kattalin Agirre, Florentino Goikoetxea mugalariak eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kideak |
5. | Gogo-aldartearen paisaiak ez dira paisaiaren gogo-aldarteak | Txingudiko paisaia. Ramon Saizarbitoria, Niels Lyhne eleberria, W. G. Sebald, V.S. Naipaul idazlea (Trinidad eta Tobagokoa), Bernardo Atxagaren On Pedro pertsonaia |
6. | Iraganeko lokatz usainak sudur mintzetan | Irun, Luis de Uranzu idazle historiazalea,[6] Dolores salis eskultorea. Beraun kale-baserria. Bidasoko uharteak: Galera, Hirukanale eta Santiago Aurrea |
7. | Bidasoko zumirikia | Konpantzia (Faisaien uhartea) |
8. | Portugesen ezkutuko Bidasoa | 1960ko eta 1970eko hamarkadetako portugesen migrazioa. Rosa Arburua, Euskal Herriko Mugaz gaineko portugesen pasan.[7] Xalbador bertsolaria. Ezpeleta. Pablo Antoñana. Justo Mihura Maskotena pasatzailea. Victor Pereira idazle portugesa. |
9. | Sorbeltzen atzetik askatasunaren bide eta ihesbideetan barrena | Sorbeltza, Afrikar migratzaileak, Aristides de Sousa Mendes ("Schindler portugaldarra", 30.000 pertsona salbatu zituen kontsul errebeldea) |
10. | Bidasoa, puta zahar eta maitale | Extefana Irastorza |
11. | Bidasoko trenbide zaharrean | Irun-Elizondo burdinbide zaharra |
12. | Endarlatsako bidegurutzean. | Endarlatsa |
13. | Muga "naturalak" | Joan Batista Azkonagerre idazlea, Atekagaitz pasabidea |
14. | Oroitarri baten inguruan itzulinguruka. | Santa Krut apaiza, Bigarren Kalistaldia, Endarlartsako kuartela |
15. | Endarlatsako tunelean | Endarlatsa, Mikel Zabalza, Eduardo Lopez |
16. | Izokinak itzultzen dira sorburura. | Izokina |
17. | Bera | Bera herria. San Migel zubia, Isidoro Fagoaga tenorra, Juan Errandonea jakintsua |
18. | Pío barojak eta Aitzolek beratik Lesakarako bidean topo egin zutenekoa | Pio Baroja eta Jose Ariztimuño (Aitzol) idazleak, Beratik Lesakarako errepidea. |
19. | Herraren loreak | Pirineoetako gotorlekuak, preso-batailoiak. Lesaka, Eladio Esparza, Olentzero |
20. | Heriotzaren triangelu bukolikoa | Igantzi, San Juan Xar toki mitologikoa. Bera-Etxalar-Igantzi triangelua gerra zibilean |
21. | Etxalar | Etxalar, Manuel Aznar (1894-1975), espainiar politikaria, Jose Maria Aznarren aitona. Geralt Blancourt, migratzaile portugesak, kontrabandoa, usategiak |
22. | Ogiaren oreaz memoria mamitzen | Etxalar, okindegi artisaua |
23. | Iturbururik gabeko ibaia | Sunbillako zubia, Donestebeko Galbaraialde zubia, Laxoa pilota-jokoa, Tiburtzio Arrastoa |
24. | Ezkurra ibaiadarra | Ezkurra ibaia, Elgorriaga, Ituren, Aurtitz, Zubieta. Edorta Amurua errotaria, Mehdi Ben Marka marokoar independentista. |
25. | Malerrekako erroten xerka | Malerreka harana, Zubietako errota ... Infernuko Errota |
26. | Portugesen xenda | Legasa, Urkidi, Meate, Bertiz, Plazazelai, Legate. Migratzaile portugesak. |
27. | Lakoizketako eroarekin solasean | Jose Maria Apez, landare-jakintza |
28. | Bertizko paradisu hesiduna | Bertiz-eko parkea, lorategi botanikoa, Aizkolegi mendiko etxe behatokia, Pedro Ziga Maio, eta Dorotea Fernandez |
29. | Baztan ibarra | |
30. | Euskal Arkadia galduaren bila. | |
31. | Uholdeak Erratzu erraustu zuenekoa | Erratzu, uholdeak |
32. | Bittori Etxeberria | Bittori Etxeberria abertzale eta ekintzailea |
33. | Amerikarrak Gorramendin | Gorramendi mendia |
34. | Xorroxin | Xorroxin ur-jauzia |
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/bidasoan-gora-tene-mugika-saria-2019/aizpurua-urteaga-eneko/9788413600000
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/186936/bidasoan-gora-liburua-kaleratu-du-eneko-aizpuruak.htm
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2021-01-07). Bidasoan gora, mundu bat: “Ikusi eta pentsatu”. Armiarma » Kkritiken hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Ferrer, Olga Prjevalinskaya; Cunqueiro, Alvaro. (1977). «Tertulia de boticas y escuela de curanderos» World Literature Today 51 (1): 70. doi: . ISSN 0196-3570. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ Alvaro., Cunqueiro,. (2014). Tertulia de boticas prodigiosas y escuela de curanderos. Mar Maior ISBN 978-84-9865-545-2. PMC 895662215. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ 1894-1968), Uranzu, Luis de (. (2004). Lo que el río vio : biografía del río Bidasoa. Luis de Uranzu Kultur Taldea PMC 920141055. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ «"Portugesen kontrabandoan hemengo jende gutxi ibili zela uste nuen"» Bidasoko Hitza 2018-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).