Bertizarana
Bertizarana[4] ([bertis̻aɾana]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Bertizaranak hiru kontzeju ditu (Narbarte —herriburua—, Legasa eta Oieregi), eta bost auzo (Bertiz, Erreparatzea, Santalokadia, Tipulatze eta Zeberia).
Bertizarana | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Bertizaranako mendien ikuspegia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Bertizarana | ||
Alkatea | Antonio Erregerena Bera (Bildu) | ||
Posta kodea | 31793 | ||
INE kodea | 31054 | ||
Herritarra | bertizarandar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°08′01″N 1°37′38″W / 43.13364°N 1.62725°W | ||
Azalera | 39,56 km² | ||
Garaiera | 134 metro | ||
Distantzia | 50 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 635 (2023: 36) | ||
Dentsitatea | 16,52 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,88 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 58,39 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,16 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,08 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 72,60 (2018: %-7,34) |
Bertizaranak 602 biztanle zituzten 2014. urtean.
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuBertizarana Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora.
Iparraldean Etxalar, hegoaldean Donamaria, ekialdean Baztan eta mendebaldean Doneztebe eta Donamaria mugakide ditu.
Klima
aldatuBertizaraneko Bertizen, itsasoaren mailatik 147 metrora, Nafarroako gobernuak 1992an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Bertizko Jaurerria
aldatuBertiz antzinako jaurerri bat da. Oihan zabal batek estaltzen du eta 1984tik natura parke izendaturik dago. 2.040 hektareako azalera du, hots, udalerriaren erdia baino gehiago.
Historia
aldatuBertizko jaurerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1392koa da. Garai hartan, jaurerriaren jabe Pedro Miguel Bertiz zen, eta familia beraren eskuetan izan zen XIX. mendearen erdialdera arte.
Demografia
aldatuBertizaraneko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 52 etorkin bizi ziren udalerrian, biztanleriaren %7,85 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatu2007ko udal hauteskundeak
aldatu2007 eta 2010 artean Bertizaranako Elkartaldea (BE) herri ekimeneko Andrés Etxenike Iriarte izan zen alkatea. 2007ko udal hauteskundeetan BEk 203 boto eta lau zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bertizarana Baik 102 boto eta 2 zinegotzi erdietsi zituen eta Eusko Abertzale Ekintzak 70 boto eta zinegotzi bat. Boto zuriak hamar izan ziren (%2,60), eta baliogabeko botoak hamabi (%3,02). Abstentzioa %29,98koa izan zen.
2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko udal hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa lortu zuen eta Antonio Erregerena Berak eskuratu zuen alkatetza[6].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Bildu | 203 | 4 |
Bertizaranako Elkartaldea | 137 | 3 |
Udaletxea
aldatuBertizaranako udaletxea Narbarten dago, eta inguruko eraikinen ezaugarri berak dituen harrizko eraikina da. Udaletxearen atariaren gainean Bertizaranako armarria dago. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Frontoiaren plaza, 11 (Narbarte)
Alkateak
aldatu2007-2011 | Andrés Etxenike Iriarte | Bertizaranako Elkartaldea |
2011- | Antonio Erregerena Bera | Bildu |
Bibliografia
aldatu- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1874-4
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Berria.info: Udal eta foru hauteskundeak 2011[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |