Julio Caro Baroja Madrilen jaio zen 1914ko azaroaren 13an, Pio Baroja idazle ezagunaren iloba. Rafael Caro Raggio[1] argitaratzailearen eta Carmen Baroja Nessi idazlearen lehenbiziko semea izan zen. Gazterik Berara aldatu eta bertan bizi izan zen, osaba Piorekin. Lehen mailako ikasketak Madrilgo Institutu-Eskolan eta Berako Eskolapioetan egin zituen.[2]
Oso gazte zenetik interesatu zitzaion etnologia. 1929an, 15 urte besterik ez zuela, Lesakako etxeei buruzko ikerketa eman zuen argitara Eusko Folklore-ren urtekarian. 1931n, Madrilgo Unibertsitatean sartu zen eta Filosofia eta Letrak ikasketak hasi zituen. Urte berean, Telesforo Aranzadi eta Jose Migel Barandiaranekin hasi zen lanean antropologiaren munduan. 1936an, Espainiako Gerra Zibilak haren unibertsitate ikasketak eten zituen, eta Berako etxean, Itzean, iragan zituen gudako hiru urteak. Gatazka horretan, Juan Bames lagun mina galdu zuen.[2]
1939an itzuli zen unibertsitatera eta hurrengo urtean Antzinako Historiako lizentzia erdietsi zuen. 1942an, Historiako doktoregoa lortu zuen, "Viejos cultos y viejos ritos en el folclore de España" tesiarekin, notarik onena jasoz. 1943an, aita hil zitzaion urtean, Historiako eta Dialektologiako katedra-laguntzaile lanetan hasi zen Madrilgo Unibertsitatean, baina bi urte eskas jardun zuen horretan. Urte berean, ikerketa lanak egin zituen Bernardino de Sahagún Institutuan. 1944an, Madrilgo Museo del Pueblo Español-eko zuzendari izendatu zuten; bi urtez bete zuen kargua.[2]
1951n, Estatu Batuetara joan zen antropología eta etnografía ikastera, eta Oxfordeko antropología institutuan ikastaro bat egiteko dirulaguntza lortu zuen. 1953an, Sahara Espainiarrean izan zen, herrialde horren inguruko ikerketa geografikoak eta etnologikoak egiten. 1956an, Pio Baroja hil zen. Ilobarekin oso lotura estua izan zuen beti idazle handiak, eta Julio haren ondoan egon zen azken egunetan. 1957tik1960ra, Etnología Orokorreko irakasle tituluduna izan zen Coimbrako Unibertsitatean. Ondoren, Parisko Ecole Pratique des Hautes Etudes-ek Historia Sozial eta Ekonomiko saileko ikasketa zuzendari izendatu zuen.[2]1963an, Espainiako Real Academia de la Historian sartu zen, "La sociedad criptojudía en la corte de Felipe IV" hitzaldiarekin.[3]
1995ean, Eusko Ikaskuntzak Humanitate eta Giza Zientzietako lehenengo saria eman zion aho batez. Urte horretako uztailaren 9an, berriz, Kulturaren Vianako Printzea saria eman zion Nafarroako Gobemuak. Orduko ez zen etxetik ateratzen eta Pio anaiak jaso zuen haren izenean saria.[5] Bost aste geroago hil zen, abuztuaren 18an, Berako Itzean. Herri horretako hilerrian ehortzi zuten, Baroja familiaren panteoian.[2][6]
Espainiako eta Euskal Herriko Antzinako eta Erdi Aroko historia aztertzerakoan, guztiz kontuan hartu beharreko egilea da. Hainbat lan argitaratu zituen, garrantzi handikoak denak, etnologia, antropologia, historia eta filologia alorretan. Hauek dira aipagarrienetako batzuk: Los pueblos de España (1946), Los Vascos (1949), Razas, pueblos y linajes (1957), Las brujas y su mundo (1961), El Carnaval (1965), Inquisición, brujería y criptojudaísmo (1970), Etnología Histórica de Navarra (1971), Los Vascos y la Historia a través de Garibay (1972), Obras completas vascas (1974), La brujería vasca (1975), Cuadernos de campo (1979). Horiez gainera, Los Baroja bere familiari buruzko oroitzapen liburua argitaratu zuen 1972. urtean. Euskara eta filologiarekiko harremanak ere gaztetandik hasi zituen (Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina, 1945).[7]
(ISBN 84-7782-297-2) Artesanía y caballos de España (1992) Lunwerg Editores, S.A.
(ISBN 84-00-05438-5) La aurora del pensamiento antropológico : la antropología en los clásicos griegos y latinos (1991) Consejo Superior de Investigaciones Científicas
(ISBN 84-7173-074-X) Cuadernos de campo (1981) Fundación Kutxa Ediciones y Publicaciones
(ISBN 84-600-2606-X) Cuadernos de Historia de la Medicina Vasca (1982) Universidad del País Vasco. Seminario de Historia de la Medicina Vasca = Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia
(ISBN 84-7785-089-5) De etnología andaluza (1993) Diputación Provincial de Málaga. Centro de Ediciones de la Diputación de Málaga
(ISBN 84-306-1115-0) De la superstición al ateísmo (1986) Taurus Ediciones, S.A. Grupo Santillana
(ISBN 84-7148-038-7) Estudios vascos: sondeos históricos (1978) Editorial Txertoa
(ISBN 84-87203-07-8) Euskal jainko eta jainkosak, olentzeroa eta sorgiñak (1989) Gaiak Argitaldaria
(ISBN 84-226-3765-0) Las falsificaciones de la historia (1996) Círculo de Lectores, S.A.
(ISBN 84-226-5299-4) Las formas complejas de la vida religiosa: religión, sociedad y carácter en la España de los siglos XVI y XVII [Obra completa] Círculo de Lectores, S.A.
(ISBN 84-600-5119-6) Formas de cultura y vida tradicional de los pastores y vaqueros en la región de Cantabria (1987) Universidad de Cantabria. Servicio de Publicaciones
Félix Maraña. Julio Caro Baroja, el hombre necesario Editorial Itxaropena, S.A. Zarautz, 1995.
Mario Ángel Marrosan Charola. Julio Caro Baroja, su obra Ernesto Gutiérrez Nicolás, Ed. Madril, 1993.
Baltasar Porcel. Retrato de Julio Caro Baroja Círculo de Lectores, S.A. Bartzelona, 1987.
Rogelio Rubio et al. Homenaje a Julio Caro Baroja Centro de Investigaciones Sociológicas. Madril, 1978.
Salvador Rodríguez Becerra, koord. El diablo, las brujas y su mundo: homenaje Andaluz a Julio Caro Baroja Signatura Ediciones de Andalucía, S.L. Sevilla, 2000.
Francisco Castilla Urbano. El análisis social de Julio Caro Baroja: empirismo y subjetividad Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Madril, 2003.
Juan Antonio Paniagua Paniagua. Etnohistoria y religión en la antropología de Julio Caro Baroja Diedycul, S.L. Fuenlabrada, 2003.
↑Badago Caro izeneko toponimo bat ((Frantsesez)Caro < lehenago Çaro) Nafarroa Beherean, Garazin, gaur egungo grafiaz Zaro idazten dena. Toponimoak toponimo, Julio Caro Barojaren aitaren familia Andaluziakoa zen. Baroja familia 400 urtez 'Martínez de Baroja' izan omen zen eta deiturak Urizaharra ondoko herri batean omen du jatorri; Pío Barojak, Julio Caro Barojaren osabak, kontu hori idatzita utzi zuen: El País Vasco, 1953, ISBN: 9788481364668