Mendaur

Euskal Herriko mendia

Mendaur Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen mendia da. 1.136 metroko garaiera du eta Malerreka eta Bortzirietako eskualdeen artean kokatzen da.

Mendaur
Datu orokorrak
Garaiera1.136 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′22″N 1°43′09″W / 43.156239°N 1.719189°W / 43.156239; -1.719189
Honen parte daPirinioak
MendikateaMendaurko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Eskualde geografikoMalerreka
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIturengo Aurtitz auzotik zein Arantzatik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Mendi ederra da Mendaur. Ez dauka aldamenean bera adinakorik eta ikuspegi zabala eskaintzen du Bortziri eta Malerreka eskualdeen gain. Ibiltzeko gogoz izanez gero, berriz, erraza da ibilbidea Mendieder eta Ekaitza bitarteko gandorrarekin osatzea. Bere gailurrean Mendaurko baseliza kokatzen da. Bere magalean berriz, Mendaurko urtegia eta Bustitzako zutarria daude.

Ikus gainera

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa