Oteitza (udalerria)

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Lizarrerriko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oteitza».

Oteitza[4] ([oteits̻a]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 959 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago.

Oteitza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Oteitzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Oteiza
AlkateaTirso Salvatierra Martínez de Eulate
(I.O)
Posta kodea31250
INE kodea31200
Herritarraoteitzar
Geografia
Koordenatuak42°37′07″N 1°57′12″W / 42.618611111111°N 1.9533333333333°W / 42.618611111111; -1.9533333333333
Azalera48 km²
Garaiera512 metro
Distantzia51 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria923 (2023:  −8)
alt_left 429 (%46,5)(2019) (%53) 489 alt_right
Dentsitatea19,23 bizt/km²
Zahartzea[1]% 21,27
Ugalkortasuna[1]‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,36 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,4 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 4,30 (2018:  %-3,1)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://oteiza.es/

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdean. Lizarra eta Tafalla elkartzen dituen NA-132 errepidean.

Oteitzak Villatuertarekin egiten du muga iparraldean, Mendigorria eta Larragarekin ekialdean, Aberin, Morentin, Deikaztelu eta Allorekin mendebaldean, eta Lerinekin hegoaldean.

Udalerriaren hegoaldean Baigorri herri hustua dago, San Bartolomé mendiaren mendebaldean. 1842ko erroldan Lerin eta Baigorri izeneko udalerriaren barruan agertzen zen.

Klima eta landaredia

aldatu
 
Oteitzako eskolaren ondoan dauden hilarrien ikuspegia.

Oteitzako klimaren ezaugarriak, klima mediterraniar kontinentalari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitaziak 400-600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak bestalde 60 eta 100 artekoak dira, eta itsasoaren mailatik zenbat eta altuago, euri gehiago jausten da.

Udalerriak zeuzkan jatorrizko basoen azalera (arte, amezti eta antzeko espeziez osatutakoak), asko gutxitu da mendeek aurrera egin ahala gizakiaren eragina dela eta.

Demografia

aldatu
Oteitzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 52 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,41a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

Oteitzako alkatea PSN alderdiko José Ángel Bermejo Berdonces da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 28 izan ziren (emandako guztien %4,42a) eta zurizko 17 boto izan ziren (botoen %2,81a). Abstentzioa %21,73koa izan zen. Udalbatzan Eusko Abertzale Ekintzak ere ordezkaritza lortu zuen.

Oteitzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 393 5
Eusko Abertzale Ekintza 196 2

2011ko udal hauteskundeetan ere PSN izan zen nagusi eta Bermejok alkate kargua gorde izan zuen. Ezker abertzaleak indar handia (noizbait alkatetza eskuratu izan du) duen herri honetan Bilduk osatu zuen udalbatza, 2 zinegotzirekin.

Oteitzako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 361 5
EH Bildu 156 2

2015ko udal hauteskundeetan berriz, alderdi berri bat -I.O.- izan zen nagusi eta Tirso Salvatierra Martínez de Eulate alkate bihurtu zen. Ezker abertzaleak arrakasta handiagoa izan zuen, zinegotzi berri bat lortuz EH Bildurentzat, alkatetzaren 40 bototara soilik geratuz.

Oteitzako Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
I.O. 298 4
EH Bildu 259 3

2019ko udal hauteskundeetan alderdi politiko berri bat sartu egin zen, Mendibelzu alderdia. Ruben Martinez Landa izendatu egin zen alkate bezala. Mendibelzuk eta EH Bilduk izan ziren udalean zinegotziak lortu zuten alderdi bakarrak. Mendibelzuk 5 zinegotzi lortu zuten eta EH Bilduk 2 zinegotzi lortu zuten.

Oteitzako Udala (2019)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Mendibelzu 416 5
EH Bildu 156 2

2023ko udal hauteskundeetan bazeuden bi alderdi politikoak geratu ziren, eta biak zinegotzi berdinekin euki zituzten; Mendibelzuk 5 zinegotzi izan zituen eta EH Bilduk 2 zinegotzi jaso zituen.

Oteitzako Udala (2023)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Mendibelzu 402 5
EH Bildu 136 2

Udaletxea

aldatu

Udaletxe berria 1982an eraiki zen antzinako udaletxea zegoen orube berdinean. Antzinako eraikuntza XVIII. mendean altxatu zuten eta bi solairu eta atikoa zituen. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: San Migel kalea, 2

Alkateak

aldatu
2003-2007 Víctor Luis Etxeberria Sáenz ADIO
2007-2011 José Ángel Bermejo Berdonces PSN
2011-2015
2015-2019 Tirso Salvatierra Martínez de Eulate I.O.
2019-2023 Ruben Martínez Landa Mendibelzu
2023-Orain

Azpiegitura eta garraioak

aldatu

Udal autobusak

aldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
Ospitalea 1 BilatortaOteitza

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oteitza eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Maiatzak 1ean San Tirsoko erromeria ospatzen da herrian. Honekin batera, egun hauetan jai txikiak dira.

Mikel Deunaren omenez ospatutako jai handiak abuztuaren erdialdean egiten dira, eta 6 egun irauten dute.

Duela urte asko jai handiak irailak 26an ospatzen ziren, Mikel Deunaren egunean, eta 3 egun irauten zuten, baina egun, jai hauek abuztura pasatzean, soilik Mikel Deunaren eguna ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Baigorri jauregia: Baigorri herri hustuan dagoen XVI. mendean eraikitako jauregiaren hondakinak.
  • Udaletxea: Udaletxea 1982an altxatutako eraikuntza moderno eta erabilgarria da, eta orube berdinean zegoen antzinako udaletxea eraistean eraiki zen. Antzinako udaletxea XVIII. mendeko egitura barrokoa zen eta bi solairu eta atikoa zeuzkan. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute gaur egun.

Oteitzar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa