Academia.eduAcademia.edu

SANDUEN BIZITZAK .- Autorea : Joakín Lizarraga (en Euskara)

Iturria: Jesuk risto, Maria eta Santuen bizitzak , Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994. Klasikoen Gordailuan: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LizarragaZenbaitSandu.htm ZE NBAIT SANDUE N BIZIAK, ASTE AZ DATOZINAK, KONTATZE KO BE RE KARGUKOE I Joakin Lizarraga Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira, eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke. 3 Izotz-illaren lenbizikoan S. Odilon Abadea 1. Jaio ze S. Odilon Abernian, baita Franzian, jendaki nobletik. Aurra zelarik izan zue heritasun bat mienbro guzien oñazeeki ain erru, ezi niolateko maneran ibili etzeike oñez. Bein bere unideak, zeramanak besotan, utzi zue Ama Birjinaren E liza-atarian, ta joan ze bera andik urrun. Bitarteo aurttoa bakarrik zegolaik asi ze sartu naiez E lizan arrastaka zeiken gisan, ta ala ellegaturik aldarera eutxi ze eskuttoes; istantean aurkitu ze sano ta sendo milagrosoki, arriturik ikusi zutenak, guziak asi baizire ematen Jangoikoai eskerrak alako miragarrias. Azis adinean nai ze enpleatu Jangoikoaren zerbitzuan. E gin ze E liza-gizon lenik: gero errelijioso, estudiatus birtute, ta santidadearen estudioan ain gogotik, ezi laur urteen buruan ia guziek beiratzen zute Sandu bekala, ta egin zute beren Abade. Ofizio gartan ze guzien kidari on guzietarako: len lena penitenzian, orazioan, karidadean, sufrimentuan, ta lan guzietan; beretako sollik gogor, berzeendako beratx. Proximoen amorean ze guzis Jangoikoaren gisara, ongi egin naia, ta sokorritu naiez beartsuei, berze erremediorik etzuelaik, E lizako gauzei ere etziote barkatzen bear orduan. 2. Agitz ze deboto Sanduen, ta Aingeruen, prinzipalki Maria Santisimaren: eta guzien gañetik Jesu Kristo Jangoiko-gizonaren. Asko milagro egin zue bere Majestadeak Sandu gonen amorez, eta onen medios. Prinzipalki Purgatorioko arimen faboretan zelebratzen da Sandu gonen ona; ezi onenganik asi omen ze Kristiandadean zelebratzen arimen memoria azaroaren bigarrenean. Nola izan zen, diote ezi ala. Jerusalengo peregrinaziotik itzultzerakoan E rrelijioso bat, ekaitz erru baten kasos ellegatu omen ze Siziliara urbil dagon leku batera. An gelditurik eremutar bateki onen kubilan zenbait egun, onduartaño denbora, onek galdeginik ia bazekien Kluniakoren konbentuko berririk, ta ango E rrelijiosoen; ark erranik 5 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI baietz: kontatu zio eremutarrak, nola an urbil ikusi zuen askotan anitz sugar, non entendatzen zuen purgatzen zirela arimak tormentu andieki emen izanikako bekatuetaik: eta aditu zituela askotan Deabruen oiu ta lamentuak, kexatzen zirela, zeren libratzen ziren arimak ango penataik fielen orazio ta sakrifizioen medios, berexki Kluniakoren E rrelijiosoenen, zein baizire enpleatzen dilijent karidadesko obra andi gortan. Kontazezola Abadeari au, segi zezaten gogotik karidade gartan. Kontatu zio itzuli ondoan E rrelijioso garrek S. Odiloni, zeñek bere menekoei kontaturik, itxeki zekiote arimen debozioa geiago, ta paratu ze aien konbentuetan arimen memoria, festa bekala, Azaroaren bigarrenean: eta andik gero E liza guzian. Diote zenbaitek paratu zuena izan zela Aita Sandu Juan XVI.ak, 996 urtean. Diote alaber Aita Sandu Benedikto VIII.a ilas geros agerturik eskatu zituela S. Odilonen ta bere E rrelijiosoen sufrajioak, ta gero itzuli zela ematera eskerrak. 3. Agitz zarturik Sandu gau bizitu ze heri bortz urtes sendatzen zituela berzeak: ta Zerutik ikasirik erran zue eguna, noiz bear zen il: errezibiturik sakramentu guziak Sandu bekala iltze 1048 urtean. Gau gartan agertu zekio Monje bati ziola glorian zegola, ta iltzerakoan nai izan zuela galdu Deabruak, baña Jesu Kristok garaitu zuela. Pensa bekatariek &. 6 Joakin Lizarraga Izotz-illaren irurgarrenean Sta. Jenobefa Birjina Parisgo Patrona 1. Jaio ze Santa Jenobefa Parisa urbil zen erri batean. Aurzututik ze ageri artan Jangoikoaren grazia, alako maneran, ezi pasatzerakoan erri gartaik S. Jerman S. Luporen konpañian, ikustera atra ziren jendeen ertean atra kare Sandaren Aita ta Ama ere beren aur goneki; eta Sanduak Jangoikoaren argis ezaundurik zela Jangoikoaren maite eskojitua, erran ziote buratsoei, zirela ditxosoak izateas alako humea, ta erman zezotela biramonean beraren ostatura: eta exhortatu zue antsiareki, ama ta estima zezala sollik Jesu Kristo, ta despei munduko banidadea. Ork beroi da nere ansia, dio aurrak: eta Sanduak Jesu Kristori konsagratzen zuelako señaletan, paratu zio gurutzetto bat lepotik: eta enkargaturik buratsoak guarda zezatela txoil ongi, segitu zue bere bideas. E gun andi batez Amak nai zuelaik joan tenplora, geldiarazi zue etxean alabattoa; baña onek eska ta porfia erman zezan bereki, amak eman zio zaflon bat, ta istantean gelditu ze itsu, ta egon ze ala bi urtez, alik eta eskatu zion alabattoari, ekar zezon ur guti bat, ta busti zezkiola begiak guruzearen señaleareki. Aurrak egin zue, ta bereala argitu zio bista; ta au izan ze prinzipio anitz milagro in zituenen urrengo denboran. 2. Ilas geros buratsoak, bera gelditurik emazurz konsagratu ze Jangoikoak betikos, ta pasaturik Parisa bizitzera obedienzias, an bisitatu zue Jangoikoak perlesia ta oñaze errueki, probatus ala Sandaren pazienzia ta konformidade miragarria, ta ala ezaunarazis jendeari arima garren ona. Denbora gartan ellegatu ze Franziara Atila, Hunoen E rrege, deitzen zena Jangoikoaren azotea; urbildus Parisa eldu zelaik, Parisdarrak ikar ikar beldurrak, in zezan an in zuena asko lekutan, iltzea, urratzea, erretzea, erraustea, zeude ia joateko iges. Sandak animatzen zitue egotera geldi ziudadean, ta eskatzera Jangoikoai piedade eta miserikordia barus, penitenzias, orazios, limosnas: ta berak ala iten zue, ta ematen ziote esperanza, ona, ongi atrako zirela. Oneki zeude geldi. Baña zenbaitek ikusirik aren kasos gelditzen zela jendea aien opinionearen kontra, nai zute il Sanda. Jangoikoaren probidenzias ellegatu ze bitartean. Jermanoganik Arzediano bat, zeñek jakinik nai zutena egin, nekez doi doia logratu zue etzezaten galdu persona ain sanda kuadrablea Sanduaren ta Jangoikoaren begietan. E rrealki onen atenzios Jangoikoak etzue permititu, ellega zeien Atila Parisa, itzulirik atzerat. 7 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI 3. Admiragarria izan ze Sanda gonen bizimodua, birtute guzies betea, kastidades, humildades, karidades, pazienzias, mansotasunes: baña iago arritzeko zena ze beraren abstinenzia ta penitenzia. Amabortz urtetaik berrogei ta amarrak artaño solamente bi egunes astean jaten zue, igandean ta ortzegunean, ta orduan ere sollik ogi ordioskoa, ta baba katuli bat. Berrogei ta amar urte beteas geros obedienzias obligaturik asi ze artzen esne ta zerbait bijiliako janari. Ardorik etzue txastatu sekulan ere. Prinzipalki sustentatzen ze orazioas, gogoa Zeruan, gorputza lurrean. Zerura beiratzeas ere zerizkio negarrak, ansia zuenagatik arara. Bere Jaun onetsiaren podores egin zue milagro-infinizio bat. Bein orazioan zegolaik gauas ilunbetan, itxeki ze kandela berez. Berze bein laguneki E lizara joatean itzali zekiote zeramaten argia, eta sandak ukitzeareki itxeki ze. Sendatzen zitue heriak, libratzen endemoniatuak, argitzen itsuak, ezinduak bizkortzen, bizten ilak, ta beartsuak erremediatzen. Bein eskatu zio Jaun bati, barka zezola bere zerbitzuko bati: ura egin ze sor: Sandak erran zio, bada orrek ezpanau aitu nai, aituko nau ene Jesus Jaunak. Bereala Jaun gura heriturik Jangoikoaren permisios, akorduratu ze, ta eskatu zio Sandari humil; ta Sandak logratu zio arri osasuna, ta mutilari barkazioa. E rrege Txilderiko deituak, naiz ez Kristio, zio Sandari anitz atenzio. Bein manaturik justiziatzeko gaizkiegille batzuk, ta beldurrak eska zezon Sandak barkazio aiendako, ta ezin ukatuko ziola, atra ze ziudadetik kanpora ertxiarazirik portale guziak. Sandak jakinik, ta portalera ellegaturik, istantean idiki zire atariak berez: guziak berra arriturik, ta E rrege iago, ezpaize atrebitu ukatzera Sandari aien bizia eskatu ziona. 4. E ntenda daien zein karidade andia zuen, bein ogia eskas zelaik Parisen, ta gose anitz, erresolbitu ze joatera bera laguneki urrun gari-billa. Biaje gura honratu zue Jangoikoak asko milagros, eta itzuli ze Sanda beterik garis ta gozos erremedioareki. Bizitu ze ainberzeko penitenzian ta santidadean iago ezi laur ogei urte: Biziaren konforme izan ze bere bukaera izotzillaren irugarrenean, laur eun, berrogeitamazazpi urtetaik iruogeitara. Da Parisko ziudade andi gartako Patrona ta anparo poderosoa. Jem klaro den ageri, nola Jangoikoaren aurrean munduko ponpa ta burrunbak baño iago duen balio personaren onak, ezi iago logratzen du beraganik alako batek, ezi errege ta Jaun andiek, ezpadire alakoak. Jangoikoak in gaizala. &. 8 Joakin Lizarraga Izotz-illaren seigarrenean S. Andres Korsino Karmelita Obispo 1. Florenzian zire bi ezkondu noble, birtuoso, ta Jangoikoaren beldurdunak, Nikolas ta Pelegrina deituak, matrimonioaren fruitu nai ta etzutenak. Artu zute Ama Birjina bitarteko ta Abogada, ofrezitus, ematen baziote, konsagratuko ziotela. E man ziote Jangoikoak seme bat jaio zena S. Andresen egunean, orgatik deitu zute Andres. Amak libratu bear zen bezperan in zue amets, jaio zenzela beraganik otso bat, zein gero E lizara joanik gutibana itzuli zen axuri. E tzue entendatu adiarazten zena ortan, baña guardatu zue sekretoan. Azi zute kuidado al guziareki: baña desgrazias geienak bekala larritus bekala zoeie lazatus, ta gaixtatus, lagun gaixtoen gaitz kutsusko abasto denareki munduan. Aitak eta Amak egiten zute eginala zuzenarazteko, baña protxurik gabe: Amak espezialki baizue maite, mintzatus amolsu konsejatzen, ta erreprehenditzen zue: baña guzia ze alfer: ark errespondatzen zio desobediente suber. E gun batez itzuli zekiolaik beñere baño suberrago, Ama gaizoak aflijiturik erran zio, egiaz baizara zu otso gura, flik ametsetan ikusi nuena jaiotzen zela eneganik: baña oraño eztaukat esperanza galdurik, itzuliko zaituela ene Ama Birjina andre onak zu axuri beretako. Itz gebeki mutila baratu ze suspenso, asi ze akorrizen, eta ia humil erran zue, zer otso, ta zer axuri da dion goi, Ama, erran bezada. Amak erran zio, nola Ama Birjinaren medios logratu zuten hume izatea, nola ofratu zuten Jangoikoaren ta bere Amaren zerbitzuko; nola jaiotzearen bezperan amets in zuen, atratzen zela beraganik otso bat, zein sarturik gero E lizan itzultzen zen axuri. Orgatik erran dizut, baña esperanza dut onduko zarela Ama Birjinaren amores. O Jangoikoaren graziaren indarra! O eskojitu denaren fortuna! Istante gartan berean aldatu zekio biotza; ta negarra zeriola belaurikaturik eskatu zio barkazio: eta biramonean K armesko E lizan Ama Birjinaren alzinean orazio eginik eskatu zue habitua negarres ta belauriko. E man ziote gogotik E rrelijiosoek, ta berak errezibitu zue gozoso, Aitaren ta Amaren asistenzia ta gusto onareki. 2. E zaun ze berladanik Birjin Amaren lana zela au, ta artu zuela beretako Andres, zeren ezi berladanik asi ze sandutzen. Humil autsa bekala guzien manura, aplikatu ansioso lanera, orazio, penitenzia, ta on den guzira. E torri zekio bere alde kaballero bat egun batez anitz laguneki, ta bakarrik opaturik predikatu ziote uzteko bizimodu gura: baña ia biotza amo- 9 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI rosturik Jangoikoas egon ze Sandua mutu itzik atra gabe; ta Satanasen ministro gaiek joan zire etsiturik. E studiatzen zue libruan ta orazioan, atratzeko sandu ta jakintsu, on baize bere pretensio guzia, irabazteagatik bere ta berzeren arimak Jangoikoaren gloriatan. Laster asi ze apegatzen bere ona. Zue kaballero bat alde zegona gaitz luze bateki kuratzeko esperanzarik gabe: ta konsolatzeko, ah munduaren engañua! bildus bere etxean buru arinak, guzia ze an joku, dibersio, musika, danza. Joan zekio Andres, eta erre zetatu zio kuratzekos, utzi banidade gaiek, ta baru zeiela zorzi egunes Ama Birjinaren honratan orazio egines bateo. E tzekio goxo erre zeta, baña osasunaren amores kunplitu zue, ta baliatu zekio, ezi bereala aurkitu ze sano kontatus guziei agitua, ta emanes graziak Ama Birjinai ta Sanduai. Au obedienzias ordenatu ze sazerdote: ta xakinik nola bere aideek nai zuten egin anitz festa, gastu, ta burrunba lenbiziko mezarako, erretiratu ze konbentu soil batera, ta an ofratu zitue bere ordenaren primiziak konsolazio andiareki: ta meza-bitartean agertu zekio Ama Birjina gloriosa ta amorosa erraten ziola, zu zara ene zerbitzari esk ojitua, zurebaitan nik izanen dut gloria ta sendagalla. Pensa nola gelditu bidezen Sandua kontentus! 3. Asi ze Jangoikoa agertzen munduari, zein kuadrable zen bere begietan Sandu gau, obratus onen medios asko milagro, argitus itsuak, sendatus heriak, adibinatus gauza sekretoak ta gerokoak, sollik Jangoikoak zuzkenak xakin. Bein bere adiskide batek eskatu zio porfiaz, nai bazio bataiatu aur bat jaio zekiona. Bataiatu zio, baña bataiatzerakoan ta ondorean zego Sandua negar ta negar. Galdegin zio arrek zer atik ala. E tzio erran nai Sanduak, baña porfiaren utses azkenean erraten dio, negar iten dut, zeren aur goi jaio baita bere perdiziora ta etxearen kaltetako. Ala izan ze: ezi anditu zelaik gaixtaturik iltze berdugoaren eskus. Sandua eginik Superiore egin ze guzia guziendako guzien Aita edo Ama balitz bekala. Guziak kontent, iago Jangoikoa: baitirudi zerua ta lurra konzertatu zirela goratzeko Sandu gau. Iltze Fiesoliko Obispoa; ta bildurik nonbratu bear zutenak berria, guziek nai zute au: baña aitu zuelaik joan ze iges, ta altxatu ze kartujoen konbentuan. E zin nion aurkitus, naiz billa ta billa zebilzan, ia bazoezi nonbratzera berze bat: baña entenda zeien Jangoikoak nai zuela au, ta ez berzerik, aurtto bat mintzarazi zue guzien aurrean ziola klaro, Andres nai du Jangoikoak bere Sazerdotetako, eta K artujan dago altxaturik orazioan; an aurkituko dute. Admiraturik guziek bereala biali zuzte beren mandatariak ekar zezaten: ta Sanduak izan zue zerutik errebelazio, au zela Jangoikoaren borondatea, ar zezala kargua, ta lagunduko ziola eramaten. Oneki atra ze konbentu gartaik, ta bidean aurkitu zitue 10 Joakin Lizarraga eldu zirenak eske. Guziak alegratu zire izateas alako Arzaia, zein ofizio gartan, len bekala, beretako ze gogor, berzeendako beratx amoltsu. Konsultatzen zue Jangoikoareki orazioan azertatzeko guzietan. Lastimatzen ze beartsues, ta desegiten ze sokorritu naiez, ta etzelaik berze erremediorik, negarres logratzen zue Jangoikoaganik erremedio milagros ere. Zuenak ainberze kuidado gorputzen bearres, zenbat bide zue arimenes? Orgatik Aita Sandu Urbano V.a biali zue Boloniara erremediatzera an ziren diskordia mortalak. Guzia paratu zue bake onean miragarriro. Azkenean ia iru ogei ta ameka urtetan zegolaik meza erraten E guerri gauean, berriz agertu zekio Ama Birjina; eman zitio bazkoa onak, ta seguratu zio E rrege egunean sartuko zela triunfante Zeruan. Ala agitu ze: egun gartan iltze inguraturik erresplandores, 1373 urtean. Ilas geros faboratu du Ziudade gura miragarriro. Pensa Jangoikoaren miragarriak bere eskojitueki: nola admititzen, ta goratzentuen penitenteak &. 11 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Izotz-illaren amirurgarrean S. Hilario Putiersgo Obispoa Jaio ze S. Hilario jendaki nobletik Akitanian, baita Franzian. Ongi azirik estudiatu zue gastezututik injenio andiareki. E zkondu ze honratuki bere gisako Andre bateki, ta izan zute alaba bat deitu zutena Abra. E studiatus libru sagratuak ellegatu ze Jangoikoaren argis ezauntzera fede kristioaren egia, zerurako bide zuzen bakarra: eta ala asi ze persegitzen ta konfunditzen herejeak. Bere xakintasun ta santidadearen fama barratu ze, iruzkiaren argia bekala, ezpaitaike altxa: eta eskojitua izan ze Putiersgo Obispotako, alako baten bearra zen denboran, ezi hereje Arrianoak abasto ia zebiltza kutsatzen Kristio-gendea beren erroreen izurrias, Konstanzio enperadorearen podoreareki persegitus K atolikoak, iduri baize ondatu bear zutela mundu kristioa. Baña ezta podoreik aski munduan ta infernuan ere aski denik galtzeko Kristoren E liza gau fundatua arri firmearen gañean, berak erran bekala. E rrebestituzue bere zeloas ta korajeas S. Hilario, zeñek len lenik eskribitu zue fede katolikoaren deklarazio bat, zeñi etzuketen erresisti ereje banoek, nai bai ortzi libru gura, ta desterratu Sandua. Desterratua izan ze berze Obispo sandu batzueki Frijiara; baña andik ere iten ziote gerra egietafedearen fabore. Laur urtes egon ze desterruan alegre pasatzeas trabaju Jesu Kristoren amores, alik eta bildurik Obispoen Konzilio bat Seleuzian artara deitu zuten S. Hilario ustekabean, Jangoikoaren probidenzias, ezi an egin zue animoso egin zuena beti, baize garaitzea ta konfunditzea herejeak, konfirmatzea ta alegratzea K atolikoak egietafedean. 2. Bialirik zenbait Obispo ematera kontu enperadoreai pasatu zenas Konzilioan, joan ze aieki Sandua nioren beldur etzela. Nai zue au, ta eskatzen zue zetozila berareki disputatzera enperadorearen presenzian bere kontrarioak: baña etzirelarik trebe, in zutena ze konsejatzea enperadoreai bial zezala bere E lizara, orreki ura itzuliko zela gustoreki, ta aiek geldituko zirela kontent. Itzuli ze Sandua negarres ez logratuas martirio nai zuena: ta segitu zue S. Martin gloriosoak imitatzeko santidadean. Nork erran, zein kontent alegre errezibitu zuten bere ardiek, ta zenbat protxatu ziren beraren exenplu, ta doktrinaeki? Jangoikoak ere ia honratzen zue milagroeki, sendatus heriak, ta ilak ere biztus. Milagro bat notagarria kontatzen da Sandu gontas. E rranik dago, nola ezkondua zelarik lenago izan zuen alaba bat deitua Abra. Onek eskribitu zio Aitari desterruan zegolaik, 12 Joakin Lizarraga nola zuen eskalda on bat ezkontzeko Jaun bateti: Sanduak errespondatu zio, nola nior baño iago berak nai zuen aren ona, ta eman nai zion esposo bat daiken obena, ta aurkitu zuela bat bere parerik etzuena edertasun, nobleza, podore, ontasun, ta prenda guzietan. Zegola geldi eman gabe itzik niori, bera itzuli arteo etxera. Obeditu zue, ta ze go beira noiz itzuliko zen, kontatus egunak. Orduan itzuli zelaik, mintzatu zio Sandu ta Aitak bekala: deklaratu zio nola berarendako zeukan esposoa zen Jesus dibinoa, zeñen amores konsagra zezan bere birjinidadea. Logratu zue, zeren Aitaren gisara ze alaba ere ona, ta honesta. Baña Sanduak beldur emastekiarenas, xakinik Jangoikoaren errebelazios zegola grazian eskatu zio eraman zezala mundugontaik erori baño len; eta logratu zue, ta bereala iltze gaitzik, ta oñazerik gabe, ta Aita onak ortzi zue gozoso bialias Zerura Birjin gloriosa. Sandua bizitu ze gero bakean bere Obispadoan, baña kontino gerra egiten herejeei mias ta plumas, ta garaitzen kontino. E llegatu zelaik denbora, biltzeko bere trabajuen eraizioa, eraman zue Jaun onak bizitza eternora gozoso alegre bera, baña bere feligresen pena arrigarriareki galtzeas alako Aita. Il omen ze irur eun ta iruogeitamargarren urtearen inguruan &. 13 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Izotz-illaren amalaurgarrenean S. Felix sazerdotea Nolan 1. S. Felix sazerdoteen hispillu ederra jaio ze Nolan, baita K anpanian, zeñen bizia eskribitu zue S. Paulinok ango Obispoak bersotan. Aurzututik azitzen ze sandutako ta E liza-gizontako, bere afizione ta iteko guziak zituena E lizan. Ordenaturik sazerdote guzia ze Jangoikoai zerbitzatzea, ta Kristioei orazio, sakramentu, doktrina, exenplu, ta obra on guzieki. Onen denboran goratu ze persekuzione lotsagarri bat Kristioen kontra, ilarazis obenak akabatu naiez Kristio-jendea. Ortako len lenik billatzen zuzte buruak, ta Artzaiak arrapatzeko, ta bereganatzeko, al bazezakete, ezperen, zatikatzeko ta ilarazteko milla manera gaixtos. Ze orduan Obispo ango Maximo zar benerable sandu bat: Onek xakinik billatzen zutela bera otso gaiek, iltzeareki Artzaia, galtzeko ardiak aisa, egon ze dudaketan, zer egin, edo utziko zen iltzera berla, edo guardatuko zen gerorako, azkenean obe iduriturik, ta konsejaturik erresolbitu ze altxatzera leku apart sekreto batean, utzis enkomendaturik saldoa S. Felizi, baize koraje anditakoa. E zin aurkitu zutelaik Infielek Obispoa, eman zute S. Felizen kontra. Aurkitzen dute, arrapatzen dute; ta loturik sokas ta katees daramate preso: eta ezin errenditu zutelaik ez meatxus, ta ez loxentxus, utzi zute kalabozo batean penarazteko ango arri ta tella-puska barratu zuzteneki, ezin errepausa, ezin lokartu zeiken gisan. 2. Bitarteo bere Obispo sandua zego leku soill eremu ta kubila batean otzak, goseak, ta angabeturik sustentu-faltas, ta adin sobras: Jesu Kristo zego beira bere bi soldadoak beraren amores penatzen zeudenak: Biali zue an goratik Aingeru bat, zeñek manatu zio S. Felizi, jaiki ta atra zeiela karzeletik. Amets bat iduri zekio Sanduari au, nola S. Pedrori len; baña manaturik berriz, aurkitu ze libre kateetaik, ta asi ze segitzen Aingerua, idikirik atari guziak. Aingerua zoeie alzinean, atzetik Sandua, ellegatu arteo eremu artara, non baizego Maximo Obispo sandua Krean etzanik, izozturik, ta il-kolore, ia erdi ilik. Artu zue besarka S. Felizek; nai zue akorriarazi berotus atsas, eta al zuken modu guzies: baña etzukelarik niolatere, paratu ze belauriko eskatzen Jaunari, sokorri zezan nezesidade extremo gartan. Ala dagolarik suspiroka, goraturik begiak, ikusten du malda batetik nola dagon dilindaka matsoko bat, zein arturik eskuas ertxitus aren likorea sartzen zio agoan zar gaizoari, zein orreki asi ze idikitzen begiak, ta ematen eskerrak Jangoikoai, ta gero keja amorosoak S. Felizi, 14 Joakin Lizarraga nola beran dutuzuen ainberze, ofrezitu ziolaik Jangoikoak etorriko zekiola bisitatzera ta sokorritzera bear orduan. O Jaun ona, zein ona den bereendako! Nork eztu naiko amatu ta zerbitzatu Jaun ain ona? Nork ez konfiatu? &. Biak gozoso egon zire tratatzen elkarreki amorosoki: eta azkeneko determinatu zute bear zela itzuli errira alas edo olas, nola zeiken. Baña nola zar sandua ezpaizeike ibili oñes, ta ez izaki abrerik edo karrorik ermateko, zer inen zute? K aridadeak eman zio S. Felizi injenio ta indar. Soñean artu zue zar benerablea, ta eraman zue gutibana, ta sekretoan sarturik ziudadean utzi zue altxaturik persona on baten etxean, eta bera altxatu ze berze batean, alik eta ematu zen arteo tenpestade gura. Orduan atrarik konsolatu, erremediatu, ta animatu zuzte berze fielak bearrean zeudenak. 3. Baña guti iraundu zue eguraldi on bakeskoak; zeren ezi bereala enperadorearen Ministroak itzulirik asi zire persegitzen Kristio fielak: eta nola baizekite S. Felix zela guzien alzindari animosoena, len lenik asi zire aren billa, ta aurkitu zute plazan, baña ezaundu ez. Galdegin ziote berai, ia ezauntzen zuen Felix sazerdotea: errespondatu zue, aitu bai, baña etziola ikusi aurpegia. Joanik orreki aiek, Sandua goarturik beraren billa zebilzala, joan ze berze alderat, ta altxatu ze bi pareteen erteka batean. Ministro gaiek informaturik zenbaitenganik, mintzatu zioten gura zela Felix, itzuli zire laster; segitu zute kale-ertxi gartara. Baña admira gaitzen Jaunak tuen modu miragarries libratzeko bereak bear delarik, erteka gura batbatean aurkitu ze beterik armi-arma-sarees, ezpaize gogoratzen nior sartu zela an istante gartan. Itzuli zire andik berze lekutara billa: eta Sandua gelditu ze admiratus ta laudatus Jaunaren probidenzia amorosoa: ta sartu ze aratago barna: an egon ze altxaturik sei ilabetes. Nola mantenitu ze bitartean? Beira berriz Jaun onaren kuidadoa. E txe batetik ze arara leiotto bat: ontan egunoro paratzen zue an bizi zen andre batek ogi ta jateko gauza zerbait xakin gabe bazegon nior an beiti: ta gauza miragarria! beñere etze oroitzen paratu zuela, ta beti oroitzen ze paratzeas, utzi gabe egunik: ala sustentatzen zue Jangoikoak Sanduaren gorputza, ta arima berriz Zeruko erregalos ta konsolazios, alik eta sosegatu arteo persekuzioa. 4. Orduan agerturik berriro egiten zue egiten zuena beti, predikatzea, konfesatzea, konsolatzea, animatzea guziak. Iltze Obispo izana, ta guziek nai zute Felix Obispotako; baña Sanduak errepugnatu zue humilki, ta eskatu ziote in zezatela Obispo berze bat, sandu zena, ta ordenatua zazpi egunes lenago bera baño. Beira humildadearen fiña. Mostratu zue alaber bizitzean pobre beti. Persekuzione-denboran enbargatu ta saldu zuzte aren ondasun etxeko ta kanpoko guziak: Gero erraten ziote errekobra 15 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zezkiela justiziaz, berze askok bekala. Ori ez nik, zio: ene Jaunaren amoreagatik utzi nitue bein: ongi daude. Artzen zuen alimentu gutiarendako guti bear, ta ala bizia atratzen omen zue kuidatus baratzetto bat ta irur erregerri zen lurra bere eskus, ta bere lagun zuen Nekazari bateki. Bestimenta ere pobre, ta bat baizik ez beñere; ta norbaitek ematen bazio berze bat, berak ura berla pobreren bati. Munduan bizi ze, baña munduaganik etzekio deus apegatu: emen gorputza, baña Zeruan beti gogoa. Jesus ona zue maite agitz; ta Jesus onak ere bai bera. Ala bizitu ze S. Felix, izenez bekala, izanes ere feliz ditxoso anitz urtes: ta iltze eriotze prezioso bateki; ta beraren gloria duenas Zeruan ematen dute testimonio infinizio bat milagro egintuenek mundu guzikoeki; ta S. Damaso Aita Sandu español izanak ematentio graziak ta laudarioak osasun logratu zuenas bera zela medio. Berze milagroen ertean kontatzen da, egia atraraztea, bear zelarik; ezi ukatzen zuena ermaten zute S. Felizen obiara, ta an juramentarazten zute; ta baldin gezur iten bazue, an ze kastigatua Jangoikoaren permisios agurrian berla: eta S. Agustinek ere dio, biali zuela berak ere bat arara, atra naiez egia, bear zena xakin preziso. Asko gauza notagarri dire Sandu gonen bizi admirablean. Beraren amore ta korajea defendatzeko Kristoren fedea: Jaunaren faboreak berari, libratus karzeletik Aingeruaren medios, ermanes oianera, ta emanes zereki akorritu Obispoa, guardatus bera telarañaeki ain seguro ta seguroago, ezi bronzesko murallaeki &. &. &. 16 Joakin Lizarraga Izotz-illaren amazazpigarrenean S. Anton, edo S. Antonio Abadea S. Anton Abadea leku gebetan duena deboto anitz, zeren Jangoikoaren adiskide ona bekala logra dezaken asko fabore on geuren personen ta haziendaendako, jaio ze E jipton, nongo eremuetan pasatu zuen bizimodu bat admiragarria iago ezi imitagarria. Au eskribitu zue S. Atanasiok, ta eskribitu zuena eraman zue Romara, non admiratu zire leitu zuten guziak, eta anitz oneratu zire: guzien ertean S. Austin, zeñek bere lagun bati erraten zio heriturik biotzean, Alipio, zer da au aditu duguna? Goratzen dire letrarik eztutenak; eta arrapatzen dute Zerua: eta gu geuren letraeki emen funditurik loiean! Agian zeren alzinatu diren, alke dugu segitzeas atzetik? E ta ezgara iago alketzen, ez segitzeas? E mendik izan ze prinzipioa, sandutzeko Doktore andi gura. Guk ere admiraturik gañarakoas ikasagun zer dezakegun nork bere estadoan, ta alke gaitzen kontra bizitzeas. Noblea ze ta aberatsa jenerazios: azi ze txoil sanduki buratsoen obedienzian erretiraturik beti, nastekatu gabe mundukoen afizione, ta dibersioetan. Bere bizia ze E lizan, meza, orazio, doktrina, ta alakoetan. E mezorzi urtetara zelarik, il zekizkio buratsoak: gelditu zekio asko hazienda ta ondasun, baitare arrebatto bat txipia, zeintas preziso zuen kuidatzea. Sel ilabeteen buruan asi ze pensatzen, nola lenbiziko Kristioak guzia utzirik okzupatzen ziren guziak Jangoikoan, ta ongi egiten proximoei Jangoikoagatik. E gun batez E banjelioa kantatzean aditu zue sentenzia gura Kristok mutil bati erran ziona, Math. 19. Nai baduzu izan perfekto, zoaz, sal zazu duzun guzia, ta eman pobreei, ta segi ni, ta izanen duzu tesoro Zeruan. Sanduak, ain nola berarendako berex erranak balire, bereala joan etxera, berexi arrebarendako hazienda parte tokatzen zekiona, ta gañarako guzia sal du, ta errepartitu ziote pobreei. Ala desenbarazaturik guzietaik asi ze bizitzen sollik Jangoikoaren ta bere arimaren. Trabajatzen zue garaitzeko inklinazioak ta pasioneak: plantatzeko birtuteak, humildadea len lenik, kastidadea, abstinenzia, mansotasuna, pazienzia &. Ortako aplikatu ze orazio mentalera ain gogotik, ezi egunoro zego orazioan denbora luzean, ta askotan ortan pasatzen zitue gauak ososoa. Infernuko etsaiak tentatzen zue asko maneras, agerrian ere: baña Jesu Kristoren amore sendo zuenareki Sanduak garaitzen zue: ta erraten zue, sinesta, ezi Satanas lotsatzen da debotoen orazioes, barues, ta berze on guzies, baña geienik Jesu Kristori diogun amore fiñas, zenen 17 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI guruzearen señalea sollik ere aski da aren garaitzeko, ta inarazteko iges.Jaun dibinoa asi zekio bisitatzen, mintzatzen, ta animatzen amoroki; oneki Sandua iago amorosten bere Majestadeas. Beraren amores egin zue penitenzia, ta bizitza gisa bat admiragarria: eta admiratu zue mundua, ta konbertitu anitz jende segitzera munduaren desprezioan, ta aditzera beraren konsejuak, garaitzeko aragia, mundua, ta Demonioa. Onek zio ainberze beldur, ezi nonnai urrun ere aipatuas geros S. Antonen izena, eskapa zen ze firrindaka: eta Sanduak zio, eztuela nior garaitzen etsaiak, baizik nai dena utzi garaitzera bere faltas, bere kulpas. Bein Satanas zebilana inguruan erreprehenditurik Sanduak, erran zio arrek, nabila xakin naies, zergatik emateunten Kristioek ene kontra edozein desgraziatan. Sanduak: arrazioreki ematen die ire kontra, zeren ik in zitatzentuk gaixtakeriara. E rrespondatu zue Deabruak, gizonena dela kulpa guzia, beren naies iten baitute, zeren ezi berak, Kristo gizon in zenas geros, etzuela indarrik, ta ez armarik bortxatzeko nior; ta ala errenditzen direnak keja daizela beren burues. Gelditu ze Sandua laudatzen Jesu Kristo, obligatu baizue Deabrua, gezurraren Aita izanik, erratera egia: ta aumentatu zekio amorea iago ta iago Jesu Kristogana. Guzia guti iduri zekio iten zuena Jaun onaren zerbitzutan, ezpaze iltzen Martir beragatik. Ansia goneki joan ze Alexandriara, non zeuden martirizatzen asko Kristio: akonpañatzen, exhortatzen, animatzen zitue, guziek ikusten zutela: Tiranoak etzire atrebitu iltzera, ta Jangoikoak etzue permititu: baña Sanduak in zue in ala iltzeko; ala izan ze Martir biotzas, naiz ez ilik gorputza. Itzulirik triste orgatik, enpleatzen ze guzia ongi egiten, eta milagroketa ezin konta ala: guziareki ain humil, nola deustako ezpalitz. Alaere beldurrak nai ze altxatu, ta altxatu ze leku soil batean Jangoikoaren inspirazios: an gozatzen ze orazioan bere Jaunareki: ta iago bizi ze glorian, ezi lurrean. Baña billatu zute an ere: ta Sandua izanik manso beratx onegia, enpleatzen ze egiten ongi guziei: beti sereno alegre bardin gorabera guzietan: ikusi etzutenek ere sekulan, milla Monjeen ertean ezauntze zute aurpegian, baize au ala nola hispillu bat arimarena. Sazerdoteeri ziote agitz erreberenzia; herejeei oposizio errua. E ta bein bisione batean ikusi zue herejeek iten zutena E lizan, ala nola abreak ta zaldiak zeudela ostikatzen aldareak, urratzen, ta zikintzen. Zego negarres orgatik, alik eta errebelatu zion arteo Jangoikoak biktoria logratuko zuena E lizak. Denbora gartan deitu zue S. Atanasiok beregana: joan ze, ta egin ze fruitu admiragarria, konfunditurik herejeak. 18 Joakin Lizarraga S. Paulo eremutar lenbizikoa Zituelaik ia S. Antonek laur ogei ta amar urte, gogoratu zekio ote zen nior ainberze denboras bizitu zenik eremuan. E rrebelatu zekio baietz, ta joan bear zuela arren billa ikusteko. Bereala argitu orduko zar benerablea paratu ze badean, ta bazoeie nora etzekiela: E guerdirat naiz beroak aflijitzen, alaere segi konfiaturik aurkituko zuela Jangoikoaren fabores. Baseizia batzuen señaleeki segitzen zue desertu gaiek barna, ibili ta ibili nekaturik egunas, ta orazioan gauas. Irugarren egunean ikusi zue otso bat oiana barna sartzen; segitus segitus, ia etzue ikusten otsoa, bai kubila bat an urbil: ellegaturik asi ze sartzen emeki barna ilunbetan, atsa gelditus, ta bearria paratus, zerbait al bazuke senti. Goartu zue aratago argi-errañu bat: alegratu ze esperanzareki: prisaka naies tropezatu ze arri bateki, ta in zue arroitu. Aiturik S. Paulok bereala ertxi zue ataria. Orduan S. Anton urtikirik lurrean an asi ze klamatzen otoi otoi idiki zezon ataria, ziola, badakit badakizula zuk nor nai zen ni, nondik etorri nai zen, ta zertara. Badakit ere ez nai zela digno ikusteko zu: baña ez naiz joanen emendik, ikusi gabe. Baseiziak errezibitzentuzu: ta gizona eztuzu? Nik billatu, ta aurkitu zaitut: deies nago zure atarian, idiki zadazun. E zpadut logratzen au, emen ilen naiz, ta bearko duzu ortzi ene gorputza. Itzebetara errespondatu zue barnetik, niork eztu ezkatzen grazia meatxueki: eldu barin bazara iltzeko, zer milagro da ez idikitzea? E rran, ta idiki zio ataria irrikos: bereala biak besarkatu zire amore andiareki, diosalea egines beren izenes, nola ezaunak balire, ta Jangoikoai graziak eman zitiote. Gero jarririk elkarren aldakan biak asi zire konbersazioan, galdegines S. Paulok munduas, E lizas, ta gizagendeas, nola ta zer estadotan ziren. E rrespondatu zio S. Antonek; ta galdegin berai, noiz ta nola etorri zen, nola zenbat denboras bizitu zen eremu gartan. S. Paulok kontatu zio, nola amaborz urtetan gelditurik buratsoik gabe, iges iteagatik bere koñatu baten, ta Infielen persekuziotik etorri zen, ta altxatu zen kubila gartan, non baize iturri bat, ta palma bat: iduriturik zela leku propia au Jangoikoak prestatua bekala, gelditu zela ta egon mantenitus palmaren fruituareki, ta bestitus ostoeki, apartaturik munduaganik, baña ongi konsolaturik Jangoikoaganik. Ala zeudelaik jolasketan, ellegatu ze otsorrai bat, ta jarri ze arbolan zekarrala pikoan ogi bat, zein utzi bien oñetan ta joan ze. S. Anton arriturik, S. Paulok erran zio, biz bedeikatua gure Jaun ona, biali baitiu bazkaria. Irur ogei urte du bialtzen didaa ogi-erdi bat egunoro: egun zu eto19 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI rriareki doblatu digu bere soldadoei arrazionea. E sker milla emanes asi zire porfia humil bateki erranes batak berzeari, parti zezala: azkeneko biek arturik bi aldetaik gelditu zire bakotxa bere zatiareki: Jan ta graziak emanik Jangoikoai, S. Paulok erraten dio, banekie, Antonio, aspaldian bizi zinala desertu gebetako monasterioan, ta etorriko zinala nere ikustera. Gure Jaunak biali zaitu, ortzitzeko ene gorputzaren lur gau lurrean. E men biotzberatu ze S. Anton, ta negarres zio, ain berant ikusi, ta ain fite utzi nai nauzu? E z ez nazazula utzi, erman nazazu zeureki berze mundura. S. Paulok erraten dio, etzazula nai zuk Jangoikoak nai eztuena: ez zeure probetxua, bai proximoena, baitire oraño zure bearrean. In bear duzuna da joan ta ekarri Atanasiok eman zizun mantoa estaltzeko gorputz gau. E rran zio au S. Paulok, ez ajola zuenagatik orzitzeas estali, edo ez estali, baizik joateareki Antoniok etzezan ainberze sentitu aren iltzea ez ikusteareki. Arriturik S. Antonek aditzeas ziona, ezaundurik petxo gartan bizi zela Jangoikoa, apatus ixil ixila negarra zeriola atra ze egiteko manatua. Prisaka prisaka itzuli ze konbentura. Bi Diszipuloek erraten ziote, non egon da, Aita? E rrespondatu zue, ai nitas, bainaiz bekatari dutena E rrelijiosoaren izena utsik. Ikusi dut E lias; ikusi dut uan Bautista desertuan: eta errealki S. Pablo paraisoan. Berla zeldatik arturik mantoa atra ze itzultzeko laster; beldur ze iltzeien ellegatu gabe. Galdeturik zergatik zebilan ain prisaka, dio, denbora da ixiltzeko, ta denbora mintzatzeko. E ta amenik artu gabe bazoeie lengo bideas. Biramonean goraturik begiak zerurat, ikusi zue S. Pauloren arima txuri ta argi miragarriro igaten Zerura. Urtiki ze lurrean lamentatzen, O Paulo, zergatik uzten nauzu, despeitu gabe? Segitu zue andik alzina bidea ain zalui, boladan bekala. Sarturik kubilan ikusi zue gorputza belauriko tieso, ta ustez bizi zen, jarri ze aldakan bera ere orazioan: baña etzuelaik senti txinkarik, ezaundurik ila zela, artu besarka ta erregatzen zue negarres. E stali zue S. Atanasioren manto garreki: Inzitio E lizako errezuak: eta etzekielaik zer egin ortzitzeko, ezpaizue altzurrik lurraren arrotzeko, etorri zire oian barnetik lasterka bi leon, ta marroas mostra iduritzen zute pena zutela: Bereala aztaparres in zute zulo bat aski zena, ta S. Antoni lamikatus oñak ta eskuak; onek emanik bedeizioa, joan zire, ta Sanduak ortzi zue Sandua &. &. 20 Joakin Lizarraga Izotz-illaren ogeigarrenean S. Sebastian Martir gloriosoa S. Sebastian Martir balientea bizitu ze Diokleziano ta Maximiano enperadoreen denboran, ta izan ze lenbiziko arren kohortearen kapitan, asistitus beraren palazioan, noble, fiel satisfakzioskoa, baña biotzez Kristio sendoa, naiz disimulaturik denbora puska batez ongi egiteko Kristioei, ezi bisitatzen zitue preso zeudenak fedeagatik, animatzen beldurtiak, ta salbatzen asko zeudenak peligrotan. E betaik izan zire bi kaballero deitzen zirenak Marko ta Marzeliano elkarren anaiak, ta agitz nobleak, ezkonduak zuztenak beren bizikideak ta humeak. Bisitaturik S. Sebastianek karzelean animatu zitue sufritzera edozein tormentu ta eriotze Jesu Kristoren fede ta amoreagatik. Sentenziaturik ia eriotzera, nola baizire Romako prinzipalenetaik, beren buratso, bizikide, aide, ta adiskideek logratu zute Juezenganik ogeitamar egunen epea, kentzeko burutik fedearen tema deitzen zuten gura. Bitarte gartan zer medio, arte, dilijenzia, ta gauza in zuten beraxteko, nola explika? Alde batetik Amak negarres, Aitak ezin mintzatus mias, bai suspiros: berze aldetik beren Andreek humeeki batean lamentatzen aien ta eben galmendea, baldin segitzen bazute teman. Sentitzen zute Sanduek gizon bekala. Aurkitzen ze an S. Sebastian, Kristio zen etzekitela, ta iduri zekio preziso zela agertzea ia, defendatzeko Kristoren kausa. E ta ala errebestiturik korajes mintzatu ze manera gontan: Jaunak eta Kristoren soldado balienteak, egon firme pelea gontan; erregeen errege da norengatik peleatzengaren. Itz beratxek, ta andreen negarrek errendi bezkite gizon beldurtiak, baña ez zuek, baizarate animoso prestuak. Jaun andiaren soldado zarate; korona gloriakoa prestaturik dauka zuendako: etza ziela gal emengo deus gutiagatik. E bek eztakite ongi oraño Kristio izatea, ta bukatzea Kristio bekala, zer fortuna. Zuek ikasi duze; beira ez atzen. Lanze batean zarate, noiz galdu bearko edo ebek, edo Jesu Kristo. Nork konfesarazi dize Kristoren fedea orai arteo? Nork eman dizie indar, sufritzeko ainberze pena? baizik Kristoren amoreak? Atari-pokalean zauzte ia sartzeko glorian: litzake ongi gibelat itzultzea mundukoen amoreagatik? E tzin dekite zuen iltzea sentituko zutela zeuren proprioek? Baña proprioago dire Jangoikoa ta Zerukoak. Segi, ellegatu arteo arara. E z utzi armak enemigoaren alzinean; ia daukaze errenditurik oin petan: erdi lograturik daukaze biktoria: Iltzeareki istante batez jaiotzen da betiko bizitzara. E bek emen negarres daudenek baleki21 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI te dakizena zuek, zer gloria izain duten onek, ta zer pena gaixtoek, ez lastima, bai inbidia ona lukete zuen fortunas; baña fede-faltas maiteegi dute emengo bizitza engañatzentuena, ta utzikotuena goiz edo berant: ezi ebek ere il bear dire gorputzean; eta arimak gero?... Ta itzulirik aiengana erran ziote, Jaunak eta andreak, ez dezatela nai galde zaten K aballero gebek Zeruko gloria emengo miseria atik, ta ez erresisti Jangoikoaren espiritual animatzen tuenai. E z ainberze pena, eben joateas mundutik, ezi doaz Zerura, ta andik inen dizie iago, logratzeko argi, ezauntzeko zuzen-bidea, ta ellegarazteko Sanduen konpañiara. E ztire ebek atso-kontuak, baizik egietafedeak progatuak infinizio bat milagroeki, naiz infielek dioten direla sorginderiak. E giaskoak direlaik Kristoren milagroak, baitare beraren promesak, ta ebengatik arrazio da emengo bizitza ematea. E ta zer milagro andiago nauzie egietafedearen, nola iltzea ainberze ainberze Kristio beren borondatez, ain gogotik, ain animoso alegre, eta zenbatenas iago il, iago azitzen Kristiogendea, nola balitz Martiren odola Kristioen azia, naiz enperadoreak dabiltzan akabatu naiez beren indar ta furia guzieki, alfer. Beras ez ia negarrik, Jaunak eta Andreak, baizik akonpaña alegreki eben triunfoak &. Itz gebek erraterakoan S. Sebastianek; jautsi ze bat-batean Zerutik argi andi bat, guziei admirazio, ta alegria eman ziotena: eta zazpi Aingeruen erdian agertu ze an Jesu Kristo eman ziona S. Sebastiani besarka bat erraten ziola, zu beti eneki egonen zara. Guziau agitu ze Nikostratoren etxean, zeñen andrea zegon mutu aspaldirik. Onek aditurik ta ikusirik pasatu zena, joanik Sanduaren oñetara mostratzen zue keñus nai zela kristiatu. Sanduak dio guzien alzinean, ni barin banaiz Jesu Kristorena, ta egia barin bada nie erraten duten guzia, Jesu Kristo berak senda zaizala zu, ta mintzarazi. Zeñatu zue agoan, eta istante mintzatu ze sueltoki mutu zena, laudatus Jesu Kristo ta Sandua. Milagro klaro goneki Nikostrato konbertitu ze, ta urtikirik anaia preso sandu gaien oñetara eskatu ziote barkazio idukias preso, ta zoezila Jangoikoareki libre. Ia aien Aita ta Ama ere konbertiturik gozatzen zire izateas Kristoren Martir seme gaiek. Iruogei ta amalaur izan zire konbertituak egun gartan; guziak bataiatu zitue Polikarpo sazerdoteak, zelarik guzien Aitabitxi S. Sebastian: aietaik asko sendatu ere zitue milagrosoki gorputzen gaitzetaik. Zer alegria zuten gauza gebeki nork erran? Guzia ze animatzea elkar pasatzera martirio Jesu Kristoren fede ta amoreagatik. Kunpliturik ogeitamar egunen plazoa, Prefektoak, edo Alkateak, deitu zue presoen Aita: galdegin zio, ia konbertitu diren semeak obeditzera enperadoreei. E rrespondatu zue, ditxosoak dire nere semeak, ta ni 22 Joakin Lizarraga ere bai, ezaundu baitut errelijione kristioaren bide zuzen bakarra. Nola? dio Juezak, orrek ere galdu du juizioa, ta eratu da biziaren azkenean? E roa da, dio arrek, uzten duena bizitzaren bidea, ta segitzen eriotzearena. Zer bizitza, ta zer eriotze? dio Juezak asarraturik. Arrek emekiro, nai banau aditu atento, ditxoso izanen da on ere, ta orren etxea. Adituko dut, dio, baña beira, ez niri erran gauzarik proga ez dezakenik. Izan zute jarduki luzea elkarreki, ta kontatus agitua, azkeneko S. Sebastianen konsejus osoki Juez gura ere milla ta laur egun berzeki errenditu ze izatera Kristio, nola in baize. Beraren konsejus, ta K alo Aita Sanduaren asko atra zire Romatik bizitzeko apart altxaturik, eta Aita Sandu berak S. Sebastian deitu zue fedearen defensore. Prefekto berri nonbratuak martirizatu zitue bi anaia gaiek, ta berze anitz S. Sebastianek konbertituak. Baña Diokleziano enperadoreak ikasi zuelarik, bere guardiako K apitana Sebastian zela Jesu Kristoren soldado, ta iten zituen lanak, deitu zue bere alzinera, ta buztindurik iras erran zio, agian honratu ta goratu zaitut nik zu, zuk ene ordenen kontra Kristio izanik alhaitzeko Kristioak ta itxekitzeko gure Jangoikoen ira nere kontra? Ontara errespondatu zio Sebastianek sereno, Jauna, ni beti izan naiz fiel orren Majestadeai, ta berorren onagatik beti in dut orazio Jangoiko bakar egiaskoari, kriatutuenari Zerua ta lurra, ta diren guziak ta guzien Jaun denari, xakinik engañu andia dela adoratzea Demonioak ta idolo arriskoak ta metaleskoak. Turbatu ze guzis enperadorea, ta manatu zue kentzezatela beraren presenziatik bereala, eta paraturik bularretan ol bat eskribiturik Kristio zela, kanpora atra, ta biluxi ta loturik josi zezatela saetaeki tirazaleek. Ala egin ze: ta ainberze saeta frinkaturik utzi zizkiote gorputz guzian, ezpaizue iduri gizonaren gorputza, baizik sagarroi bat puntzikas betea. Bitarteo bere biotza zego suturik Jangoikoaren amores, ta arima alegre, naiak pasatu iago ere. Ustez il zen, utzi zute iltako bere zur gartan. Urbilen gauean Señora bat deitzen zena Irene, arturik lagun bear zirenak ortzitzera ermateko, joan, eta aurkitu bizirik, ta eraman zue bere etxera kuratzeko: ta denbora gutis Jangoikoaren grazias sendatu ze guapo. Joanik ikustera Kristioek porfia iten ziote negarres ere, atra zeiela ziudadetik iges, etzezaten il. Baña Kristoren soldado balienteak etzekie iges iten: eta ala xakinik pasatu bear zela biramonean karrika batean, atra zekio alzinera garboso, ta goraturik boza erran zio grabe, o enperadore Jauna, Jangoiko falsuen sazerdoteek engañatzen dute finjitus milla gezur Kristioen kontra, ta berorren inperioaren kontrario direla, direlaik egiaz fielenak, ta aien orazioen kasos dirauela. Turbatu ze nork dagi nola enperadorea aditus, ta beiratus bizi ta bizkor ilik zegona bere ustes. Suspenso egon ze guti bat, ta akorduratu zelarik gal23 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI degin zio, zara zu Sebastian, flik manatu nuena iltzeko? E tzara il? nola zaude bizirik? E rrespondatu zio, Jesu Kristoren grazias nago emen guzien alzinean emateko testimonio egietafede kristioas, ta arraziorik gabe persegitzentutela direnak onak ta prestuak. E rrabias suturik arrek, abuña zeriola agotik, manatu zue erman zezatela andik, ta akaba zezatela golpeka. Ainberze golpatu zute infielek, ezi despeitu zue arima; ta gorputza bota zute gauas leku lizun zikin batean barna, etzezaten honra Kristioek: Baña Jangoikoaren probidenzias gelditu ze dilindan gantxo batetik erori gabe lezean; eta izanik errebelazio Luzina Matrona Sanda batek atra zue ta depositatu zue manatu zekion lekuan, ta an egon ze asko egunes Sanda gura orazioan: eta gero utzi zutelaik Kristiandadea bakean, egin zue tenplo bere etxea, ta utzi zitio bere ondasun guziak. Daukate Sandu gau Abogatu ta Patrono espezialki pestearen kontra; ta diote prinzipioa izan zela Agaton Aita Sanduaren denboran, noiz agiturik Roman peste lotsagarria, istante kendu zela paratzeareki Sandugoni aldare bat. Baitare E lizak bere etsaien kontra inbokatzentu S. Sebastian, S. Maurizio, S. Jorje & 24 Joakin Lizarraga Izotz-illaren ogei ta batgarrenean Santa Ines Birjina ta Martira 1. Jangoikoaren ona, errelijione Kristioaren garbi sandu bakarra, ta Kristioeri Kristoren medios komunikatzen den graziaren indarra ikusgarri da Sandu guzietan, baña espezialki da ageri txoil klaro eder Santa Ines Birgma ta Martir gloriosan; zenen bizia, S. Anbrosiok dion bekala, guziek dezakete leitu, aditu, alabatu, admiratu, ala gizonkiek, nola emastekiek, andiek, ta txipiek, eta aurrek ere: Sanda gontan ikuskote akonpañaturik ondasunketa pobreza biotzekoareki; nobletasuna humiltasunareki; gorputz txipia, ta arima andia, aur adinean, ta juizios ta diskrezios beterik: delikatu indarres, biktoriosa triunfante alaere, Birjin ta Martir batean. Jaio ze Roman buratso abrats noble andi prinzipaletaik: Azi zute ongi aiek, baña prinzipalki Jangoikoak formatu zio biotza bere gustora. Txipizututik eman ze Jesu Kristoren amoreai ain gogotik, ezi bere gustoa, ta bere bizia ze pensatzen egotea aren bizian ta pasioan. Amore garrek etzio utzi lekurik munduko afizioneari, baizik inspiratu zio konsagratzea bere birjinidadea betikos, Jesu Kristo sollik nai zuela bere arimaren esposo, ta bera onen esposa. Amore gonen sugar kasto gozoak altxatu zitue berebaitan, aurra zen bitartean: baña amabi urte bete zituelaik, agertu zitue okasio goneki. Nola baize ariman bekala, gorputzean ere guzis eder agraziatua miragarriro, Gobernari edo Prefektoaren semeak pretenditzen zue bere esposatako, egines dilijenzia guziak buratsoeki ortako. Baña nola ebek ezpaizute arrek nai adiña prisa, edo zeren alaba zen oraño aurra, edo zeren ikusten zuten etzuela bokaziorik Matrimonioko estadora, kaballero garrek berantetsirik, egunak urte iduri zekizkiola, garaiturik pasione itsuas injeniatu zue noiz ta nola mintzatu berareki berak egun bates. 2. Prebeniturik joia ta ikusgarri preziosoak, paratu zekio alzinean, eldu zelarik karrikan, errogatus artu zezan esposotako, ta ofrezitus milla gauza, ta emanes zemazkienak bereki. Baño Sandattoa lotsaturik istantean erretiratu ze atzerat, ain nola ikusi balu serpiente bat: eta grabe kotorki erran zio, aparta aparta eneganik erioaren zeboa, infernuko sutilletea, ezi ia berze amazale bat alzinatu da jabetzera nitas, zeñi desleiala ni sekulan ez naiz izanen; berari emana nago, ta beraren amores bizi naiz, ta il nai dut lenago ezi egin agrabio. E z pensa zuk, eta berze niork ere, zaratela konparatzeko berareki, zeren ezi ditu sei kondizio niork ez bekala: da noblea; da poderosoa: da aberats liberala: da eder galanta: da on onegia: eta da ene 25 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI amazale fiña. Beira den noble, duelarik Aita Jangoiko andia, eta Ama berriz Birjin gloriosa. Poderoso da ainberze, ezi nai duena in dezake Zeruan ta lurrean ta lur-pean; ta emengo errege ta enperadoreak kontu txinurriak beraren aldean: itz bateki, ta itzik gabe ere sendatzentu heriak, ta bizten ilak. Ain aberats liberala da, ezi eman dida tesoro bat balio duena iago ezi E rromako inperioak, ta ofrezitu dida betiroko erregina egitea, eta nornai den zerbitzatzen diona betetzen du ondasunes ezin pensa ala baño iago ta iago. Bada zein eder galanta den, ezta mirik explika dezakenik. Beraren edertasunas daude admiraturik iruzkia ta ilargia, eta Aingeruak kontino beira beira gozoro ezin aspertus; eta beraren aldean ezta ederrik: iago dena, berak edertzentu beiratzen dutenak. Bada beraren on onegia eztaike pondera; ain humila, gorena izanik! ain manso! ain sufritua! Ongi egin naia guziei, ta eztaki, ta ez dezake gaizkirik egin; berzeren gaizkiak bai barkatu, ez bein solamente, bi, irur aldis, amar aldis, ogei aldis, baizik infinizio bat aldis, beti ta noiz konfesa dezoten daudela urrikiturik. Guzien gañetik da ene amazale bak arra, maite nauena, niork ez bekala: ene amores apaldu da sobra: egintida milla fineza: pasatu du infinizio bat nekepena: ta sellatu nau bere odol preziosoas: emantida gala, perla prezioso, ta diamante admiragarriak: paratuko da eskuan bere erastuna, ta aurpegian señalea, ez dezaten admiti berze amanterik nior ere, bera ezi: Artu nau bere esposatako paratzeko buruan korona; eta eman dida bere eskua, ta itz erreala, eznauela utziko sekulan. Orgatik ni berarena naiz guziau; maite dut nik bera iago ezi neure bizia, iago ezi neure arima, iago ezi den guzia Zeruan ta lurrean. Beira nere fortuna, izateas alako esposo bat bere parerik eztuena. Beira nola utzi dezaketen, ez zure, ta ez mundu guziagatik ere. Lenago utziko naiz egitera milla zati, ta milla aldis iltzera... E rran ta joan ze Sanda bere bideas, tira utzirik. 3. Gelditu ze arriturik bekala K aballeroa; etzue entendatu mintzo gisa gura: uste zue berze norbait mundukoaren amores bide zegola zoraturik: alketu ta koleratu ze alako maneran zelos, ezi erori ze goatzean heriturik. Aitak xakinik kausa, ta informaturik zela Ines persona ongi zegokiotena beren etxeko, uste zue bai ganarazi berak: eta deiturik bere presenziara egin zue in ala promesas, loxentxus, meatxus, ones eta gaitzes, milla maneras; baña guzia alfer. Sanda beti firme, bazeukala arturik esposo dibinoa, ta etzuela utziko niorengatik. O fielak, zer den personen kalidadea! Zenbatek naiko zute fortuna gura, izatea Romako Gobernadora? Zeikelaik logra bekaturik gabe matrimonios. Inesek etzue nai alaere. Zenbat errendituko zire gutiagogatik ere? (E ta lastima dena, zenbat engañaturik aragisko amore falsuas iten dire pikaroendako aragi &.) Nai zue Pre26 Joakin Lizarraga fektoak edo Gobernariak xakin, nor zen esposo Inesek ziona. E tze faltatu Deabruaren losentxari bat erran ziona, Jauna, donzella goi da Kristio, ta aurzututik arte gaixtotan azia. E mendik artu zue arrek eskalda, persegitzeko Sanda, ta ala mendekatzeko bere agrabio idurituas. Ala justiziakolores bialirik bere Ministroak presentarazi zue bere tribunalean. E tzue utzi artifiziorik, ta mediorik usatu etzuenik, errendiarazteko matrimoniora. Baña Sandak biotza frinkaturik Jesus onaren amorean, etzue pellik errenditzeko. Bada nik, dio Juezak koleraturik, ermanaraziko zaitut emasteki gaixtoen lekura, an deshonra zaizaten. Sandak serena, eztaiela koleratu, Jauna; eztagokio ongi berorri bialtzea ni bekalako konzella noble bat dion lekura: baña, iten badu alakorik, Kristiogendeari dion odioagatik, xakin bez dutela nik ene E sposo dibinoaren Aingeru bat guardatzen duena nere persona zelo andiareki. 4. Aditurik ori Juez infameak manatu zue eramateko Ines leku gartara. Tormentu gisa gau usatzen zute askotan Infielek, mostratus ala beren Jangoikoak zirela urdenaiak, ta berak urdeak, sentitzen zutena Kristioek iago ezi asko tormentu ta eriotze. Atra zute bada berdugoek eramateko karrikas karrika birjina Sanda biluxirik: baña bereala milagrosoki Jaun dibinoak estali zue ikusi etzezaketen gisan. E llegaturik etxe infamera ta utzirik kuarto batean, bereala agertu zekio bere Aingeru guardiakoa, ta bestimenta eder bat, zeñeki bestitu zen bera, ta argitasun zeruko bat admiragarria: eta Sanda paratu ze orazioan. E tze mantxatu S. Ines leku inmundiziaskoan, bai leku gura honratu Sandaren kasos; eta zena len ladronen kubila, itzuli ze Jangoikoaren ta Aingiruen gela: non gero memoriatako fabrikatu ze tenplo bat zirauena egungo egunean. E llegatus bekala gizonak, ikusteareki ango miragarriak, itzultzen zire konbertiturik, otsoak axuri, itsusiak eder garbi, Deabruarenak Jangoikoaren. E llegatu ze Prefektoaren seme gura ere, ta itsuturik pasioneas nai zelaik jokatu, istantean utzi zue ilozturik an Aingeruak. Lagunek berantetsirik beiratu ta ikusi zutelaik ila, asi zire klamatzen, betoz, erromanoak, betoz, ezi Ines Kristioak ta sorginak bere arte gaixtos il du Prefektoaren semea. Roma guzian on aditurik, Aita zoraturik penas doa boladan: ikusten du ilik semea; erraten dio su bat eginik Sandari, o sorgin Deabrua, enbustera, ta infernuko furia, gaizki agertua ene penatako, nola il dun ene semea bizi bear zena beti, ta nere bizia zena? Sandak serena, eztut il orren semea nik, bai, bere itsutasuna zela kaso, ilarazi du ene guardiako Aingiruak. Libre atra dire berzeak izan baitute errespeto bear zena ez ukitzeko ni, beiraturik guardatzen nauela nere Jaun dibinoak, nori nik konsagratu nion aurzututik ene birjinidadea.Orduan ia humil Prefektoak emeki erraten dio, 27 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI bada eskatzen dizut, otoi, bizitza itzuli dezozula, ezaun daien eztiozula kendu arte gaixtos. Sandak dio, etzue mereji mertxedegoi in dezon ene Jaun onak: baña eskatuko diot: atra beitez bitarteo. Atra zire, ta Sandak belauriko aurpegia lurrain kontra paraturik eskatu zio Jaun dibinoai, nai bazue egin grazia itzultzeas ilaren arima bere gorputzera. E gin zio, ta biztu ze ila,atra ze kanpora, ta asi ze oius erraten, eztela berze Jangoikorik Zeruan, lurrean, infernuetan, baizik Kristioek adoratzen dutena: oni sollik zor zaiola honra guzia: Jentilen Jangoikoak eztirela baizik Demonioak, engañatzentutenak, eramateko beren infernura. O guruzifikatuaren ona ta poderosoa, ala konbertitzentuena otsoak axuri, arriak Abrahanen hume, ta beraren kontrarioak beraren Predikari! O zer indarra duen arima garbiaren orazio birjinalak! 5. Aditu zutelaik ori Jangoiko falsuen sazerdote falsuek, gorarazi zute jendea oiu iteko Inesen kontra, il ildaiela sorgina, enbustera, infamea, trasformatzentuena biotzak ere. Prefektoak aiturik jendearen oiuak etzekie zer egin, ezi ikusteareki bere semea bizturik, inklinatzen ze uztera libre S. Ines; baña ez trebe: ta erretiratu ze, utzirik kausa bere teniente Astasio deituari. Onek inarazirik hogera andi bat, botarazi zue artan Sanda: baña errespeto izan ziote sugarrek idukis erdian mellarik in gabe; partitu zire, ta erretzen zuzte beira zeuden Jentilak, goratzen baizuzte ixkirituak Sandaren kontra maldizioka. Sandak goratus bere begiak Zerura zio, ene Jaun poderosoa, esker milla, ta milla laudario berorri, zeren bere Seme Jaun Jesu Kristoren birtutez garaitu baitut Tiranoen furia, ta sua bera, ta Deabruaren inmundiziak mantxatu gabe ni: Biz bedeikatua Jauna: ta ia ordu da erman nazan bere gana. Orazio goneki itzali ze sua; ta Juezak manatu zue, pasatzeko Sandari lepotik ezpata. Ontan ere agertu ze Jaunaren amorea Sandagana. Berkugoa, atra ta goratzerakoan ezpata, asi ze ikaratzen beldurrak kolore gaizturik; ta Sanda serena esperatzen golpea berantetsirik, erraten bek ala, zer ai zara? zertan zaude deteniturik? Il bedi gorputza dezaketena maita gizonen begiek, nik nai eztutenek; ta bizi bedi arima Jangoikoak duena maite. Ninduenak eskojitu bere esposatako errezibi nazala bere besotan. E rrezibitu zue golpea, ta martirioaren korona. 6. Bere buratsoek, maite zutenak begien ninia bekala, ta arrazioreki, ortzi zute gorputz sandua beren heredaje batean, ez tristura ta lamentueki, bai alegre festa andiareki asistitus deboto Kristio guziek; inbidia ta errabia zutela Jentilek, zeñek tropadan joanik golpatu ta heritu zuzte asko Kristio zeudenak orazio egiten S. Inesen obian. Aien ertean bat agitz sanda deitzen zena E merenziana, S. Inesen lagun ta esneko aizpa, etzuena nai apartatu andik, ta erreprehenditzen zituena beren inpiedadeas, 28 Joakin Lizarraga oraño bataiatu ez, baña bataiatu naiak zegona il zute an arrika, ta ala bataiaturik odolesko bataioas igan ze Zerura: ta gorputza an aldakan orzi zute, ta zelebratzen da Izotzillaren 23. E ta etzezaten Jentilek estorbatu Kristioen debozio gura, biali zue Jangoikoak lur-ikaradura bat, anitz ortots, oñastur, zentella; ta il zire aietaik anitz, ta gañarakoak iges joan zire utzis kanpoa libre Kristioei. S. Inesen Aita ta Ama beren alaba preziosa garren amore ta memoria gozoaren utses egoten zire orazioan gau eta egun aren obian: gau bates ikusi zute etorzen Birjin ederren prozesio luzitu bat, uziak galas, urres, perla preziosos adornaturik: erdian eldu ze S. Ines triunfante gloriosa, zekarrala aldakan axuritto bat elurra baño txuriago. Baratu ze bere laguneki, ta mintzatu ze, ene buratsoak, ez nigar egin nitas, ilas bekala, zeren ebeki bateo bizi naiz ene Jaunaren glorian, zein izan nuen maite sines lurrean. Au agitu ze il ta zorzigarren egunean, ta memoriatan zelebratzen du E lizak S. Inesen festa bigarrena Izotz-illaren ogei ta zorzigarrenean. Andik zenbait urte pasaturik, Konstantino E nperadorearen alaba Konstanzia donzella zegona agitz heri llagas beterik, emengo erremedioen esperanzarik gabe, joan ze bellas S. Inesen obiara, kristiatu baño len, osasunaren billa; an lokumaturik lo sobrenaturalas aditu zue Sanda erraten ziola, Konstanzia, porta zaite konstante: iduki firme Kristoren fedea: orreki sendatuko zara osoki. Ala izan ze: egin zue arrek ere manatu bekala: gero fabrikatu zio tenplo bat galanta, depositatzeko artan S. Inesen gorputz sandua, zeñen medios askok logratzen zuten len, ta logratzen duten beti asko fabore Jangoikoganik &. 29 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Izotz-illaren ogei ta laurgarrenean Ama Birjinaren jautsitzea erregalatzera S. Ildefonso 1. S. Ildefonso Toledoko Arzobispoaren, ta Ama Birjinaren kapellan honratuaren festa zelebratzen da Izotz-illaren ogei ta irugarrenean, ta Ama Birjinaren jautsia arren faboratzera ogei ta laurgarrenean Toledon. Da on kontatzea animatzeko guziok izatera debozio Ama dibinari. Agitz deboto ze S. Ildefonso, (ta zein da eztenik) ta deboto biotzes, ta birtutes, ta obra ones. Ama zue debota Ama Birjinaren: eta zein Ama ezta izan bear? Ama Birjinaren medios lograturik seme gau berari ofratu zio, beraren debozioaren esneas azi zue; eta seme ona ongi azirik bear diren letra ta birtuteetan, beti distingitzen ze Ama Birjinaren debozioan. E tzego kontent munduko elze ta farraskaen ertean; eta ala erretiratu ze errelijionera garai onean, zikindu abe anima. Altxatu ze Aitaganik ortako, beldurrak estorba zezon: baña Ama oroiturik ofrezitu zuela Ama Birjinal, alegratu ze ortas: joan zekio ematera zori ona: exortatu zue irautera, segitzera, ta bukatzera estado gartan. Itzulirik etxera Ama onak palakatu zue Aita, erranes matrimonioaren fin prinzipala dela azitzeko humeak ez mundurako, bai zerurako; ura Jangoikoak emana zutela, ta etziotela berek Jangoikoai ematen doaiik, baizik itzultzen ta pagatzen zor ziotena: eta Aita konformatu ze gogotik ofratzean sakrifizio gura, naiz bera gabe gelditu. Oh! zenbat balio duen Ama on batek! Baña geienek eztute begirik ikusteko, baizik emengoa: beti lurrera beira. 2. Sandua ze Ildefonso bere naturaleas ere, baña errelijionean sandutu ze iago: ala nola lur onak ongi landus ta abonatus baitakar fruitu iago ta onago. Goizik in zute Superiore; ta kontu ona emanik karguas, faltaturik Toledoko Arzobis oa, bereala guziek nai zute Ildefonso dignidade gartako propia zela: berak sollik etzuenai: baña errege, eliza-gizonak, ta guziak porfiaz enpeñaturik, bear izan zue kurtu burua. Ia gerostik izan ze diona Jesu Kristok munduaren gatza, ta argia paratua kandeleroan gora, gaixtoen ontzeko, onen obetzeko, ta guzien kidatzeko zuzen-bideas Zerura. Baña zertan geienik alegin duzuen, izan ze Ama Birjinaren debozioan, pregonatzean, ta defendatzean beraren Birjinidade garbi betirokoa. Beraren denboran etorri zire Españara hereje urde batzuk blasfematus etzela Maria Santisima izan beti birjin erdi baño len, erditzean, ta erdias geros. Goratu ze aien kontra S. Ildefonso koraje andiareki: garaitu ta konfunditu zitue 30 Joakin Lizarraga disputatus publikoki, eskribitus libru miragarri dibino bat kontra: ta desterrarazis Españatik indigno gaiek, eta ala aumentatus Ama Santisimaren debozioa, ta bere gloria. Ainberze kuadratu zekio bere K apellan amantearen zerbitzu gau Ama Birjinari, ezi guzien alzinean egin zio estimazio andia Señora soberanak bere Zeruko donzella baten medios: zeren ezi S. Leokadia Toledoko Patrona zelebratzen zen egunean, presente Errege Rezesbinto bere Korteareki, Arzobispoa K alonje ta Eliza-gizoneki, ta infinizio bat jende, orazio egiterakoan Sanduak humil humila Sanda garren obiaalzinean, zuelarik irur eun ta iago urte ortzirik an, derepente bat batean goratu ze ganeko ar-lauza pizu arrigarri zena; bereala atra ze Sanda gloriosa, ta edatus eskua Sanduagana erran zio guzien alzinean, O Ildefonso, zuregatik bizi da ene Señora Erreginaren gloria. Guziak arriturik, Sanduak laudatu zue Sanda, ta eskatu zio faborea guziendako. Itzultzerakoan bere obiara, Sanduak Erregeren puñale bateki ebaki zio bere beloaren zatitto bat memoriatako, ta emen dago guardaturik ango sagrarioan. 3. Glorioso eder honraturik gelditu ze oneki Sandua; baña oneki sollik ez kontent Ama Santisima, berze egun bates Abenduaren emezorzigarrenean bere Anunziazioa edo E xpektazioa zelebratzen zenean, zoeielaik maitinetara Sandua bere laguneki aurkitu zute katedrale guzia Zeruko argis beterik, de manera ezi begiek ezin beiratus ainberze erresplandore, itzuli zire lagunak guziak atzerat, ta utzi zute bakarrik Sandua, zein sarturik barna ellegatu ze aldare nausi alzinera, orazio iten zuen lekura, ta an goraturik begiak ikusi zue gloriako E rregina amorosa jarririk bere katedran beiratzen ziola, ta erraten amoltsu, o Ildefonso, zeren guardatu duzun zeure birjinidadea, ta defendatu duzun nerea firmeki ta finki, nik ere nai zaitut honratu zu, ta neure eskus erregalatu ornamenta goneki, para zazun nere jaietan. E rran ta utzi zio kasulla bat eder prezioso admiragarria alako eskuetaik bekalakoa: ta joan ze iganes Zeruko bisita ikusgarri gura; ta gelditu ze tenploan fragranzia bat ezin daikena pondera, eta Sandua elebaturik, ta beterik konsolazios, admirazios, ta debozios. Gero sartu zirenek aurkitu zute errebestiturik ornamenta garreki; baña nola bera? E zaundurik izan zela Zerutik erregalatua, naiz len respetatzen zuten Sandua bekala, baña andik alzina beiratzen zute nola Zeruko gizona, ango E rregeren ta E rreginaren maite estimatua, beneratus beraren doktrina, obeditus beraren manamendu ta konsejuak gustoreki. E ta ala gobernaturik E liza gura bedratzi urtes ta bi ilabetes, iltze gozoso, jaiotzeko bizitza eternora Zeruan, ellegatu gabe ikustera E spañako galmendea bizio ta bekatuengatik agitu zena Moroen eskupean andik berrogei ta zenbait urte & anno 714. 31 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Izotz-illaren 26.an S. Polikarpo E smirnako Obispoa 1. Kristio-gendearen lenbiziko sanduetaik bat izan ze S. Polikarpo, Jesu Kristoren asko Diszipuloen ezauna ta adiskidea, S. Juan E banjelariaren Diszipulo onetsi estimatua, berak eskojitua E smirnako Obispo Asian. Onen denboran izan ze asko duda ta disputa, noiz bear zuten zelebratu Kristioek bazkoa: Orgatik joan ze Romara, non zen Aita Sandu S. Anizeto, komunikatzeko S. Juanenganik ikasi zuena. E ta jakin zuelaik, eraikitzen zutela doktrina falsua Balentino ta Marzion herejeek, goratu ze aien kontra suturik, desengañatus egietafedearen argiareki Kristioak. Marzion gura aurkiturik bein karrikan, saiestu ze Sandua, etziola nai beiratu ere. Goarturik hereje alkegabeak galdegin zio, ezauntzen nauzu? E rrespondatu zio, bai ezauntzen dut Deabruaren hume lenijaioa. Oneki adiarazis nola bear diren aborrezitu erregeak, ezi naiz edozein bekatari den Satanasen hume, baiña gaixtakeriak ta falsedadeak erakustentuena dela arren Maiorazgo bekala, infernukoa infernu-urrin duena. Konbertitu zitue aietaik ere anitz zuzen bidera, ta itzuli ze bere ardietara. 2. E smirnan zegolarik ia, pasatu ze andik S. Ignazio Obispo ta Martir animoso, Jesu Kristoren amante gura, zeramatena Romara, leonen ortzes zatikatzera. S. Polikarpok errezibitu, besarkatu, ta maneatu zue S. Ignazio agitz ongi bidanabar, inbidia sandu bateki ez akonpañatzeas martirioan: eta aren exenpluareki animatzen zitue fielak padezitzera animosoki fedeagatik: eta gero arrek eskribitu zio karta admirable bat bidetik. Denbora gartan goratu ze laurgarren persekuzionea Kristioen kontra; etze berze famarik, baizik pena, tormentu, ta eriotze-mota usatzen zirenes aieki, eta iago tormentatzen zekiena zeukate Juez obeagoko. E llegatu ze Deabruaren ministro bat bere laguneki; Sandua zebila dilijent kuidatzen bere saldoa, konsolatzen aflijituak, animatzen beldurtiak, ematen probidenzia bear zirenak. E ntendatu zute ori Deabruaren Ministroek, eta zebiltza nondik arrapatu Sandua, orreki aisago galduko zutela saldoa. Ori xakinik, Kristioek altxarazi zute kanpoko etxe batean. Zenbait egunes egon ze an orazio egiten kontino E lizagatik. Izan zue bisione gisa bat, zeintan entendatu zuen martirio eman nai ziotena. E rran ziote alegre bere adiskideei, zauzte seguro ezi bear nautela ni erre bizirik. Biz bedeikatua Jesus, nai didana eman martirioaren korona. Alaere pasarazi zute berze etxe batera seguroagos, baña kontra izan ze: billatu zute an: bazeike eska- 32 Joakin Lizarraga pa ta altxa, baña etzue nai, baizik erran, Jauna, kunpli bedi orren borondatea guzietan, ta jautsi ze errezibitzera bere etsaiak: eman ziote ongi etorria: prebeniarazi zue al zuken otrontzerik obena: ta agasajo andiareki erraten ziote, jan zezatela zena alegreki, ta berai bitarteo utzi nai baziote ordutto bat, enkomendatzeko Jangoikoai. Aiek jan ta edan zute guapoki gorputzen, Sanduak arimaren. Ainberze kuadratu zekiote onen begitarte afableas, kortesias, mintzaera, eta modu onas, ezi elkarri ziote, da posible erman dezagun preso alako gizona? Ia zeude utzi naiak: baña berak nai joan aieki, azkeneko paraturik asto batean erman zute. Bidean opaturik Prefektoa bere Aitareki, biek sarrarazi zute beren kotxean: biek an amoltsu erraten ziote obedi zezala enperadoreai, pasatzeko bere azken egunak errepausa onean. Sandua ixil: aiek segi teman: ikusirik ori, erran zue, Jaunak, eztaitzela neka banoan, ezi nik sekulan eztut adoratuko Jangoiko eztirenak. Orduan asarraturik aiek bota zute kotxetik, golpatu ta heritu ere zute zango batean; baña kasorik in gabe oñazeas, segitu zue animoso bidea. E llegatzean ia tribunalera, aditu zue boza bat Zerutik erraten ziola, Polikarpo, ea, arimo ona; defenda animoso Jangoikoaren kausa. Galdegin zio Presidenteak, ia bera zen Polikarpo Obispoa. Baietz erranik sereno; arrek zio, bada in bez juramentu enperadoreen honratan, eta blasfema Jesu Kristos. Orduan Sanduak manso grabeki erran zue: lauretan ogei ta sei urte du nagola ni Jesu Kristoren zerbitzuan: beñere eztida gaizkirik egin, bai beti faboreak abasto: bada nola nai du orrek, ofendi dezaten nik orai, ta izan nadien eskergaitz txarra ene Jaun ain onari? Porfiatzen ziolaik Juezak, errespondatu zio Sanduak, Agian nai du progatu nai zen Kristio ni? E rraten diot nai zela, ta nautela izan ilartaño ta aratago. Beira, dio Juezak, manatuko dutela erretzeko bizirik, edo zatikatzeko baseizien ortz eta atzaparres. Alegre animoso zar Benerableak dio, nik eztut beldurrik emengo suas, iltzen baitu gorputza, ta itzaltzen baita: Betiroko sugarri diot beldur, zebatzen baita kondenatuetan, ta ez itzaltzen sekulan. E z pensa lotsatuko nauela bere meatxueki; ekarri bezki baseiziak, itxeki sua, emen nago. Au zio ain sereno alegre sosegu andian, ezi arriturik zego jueza: baña pregonaturik nola zion Kristio zela, jendea goratu ze oius, au da gure Jangoikoen kontrario, ta Kristioen alzindari; erre zagun bizirik. Bereala in zute hogera andi bat; eta Sanduak kendu zitue bere gañeko tresenak laster. Nai zute josi zur bateki, etzeien mogi suaren oñazeareki; baña Sanduak dio, ezta josi bearrik, ez naiz mogituko, uste dut, Jangoikoaren graziareki. Ala utzi zute loturik eskuak sollik atzerat, ta sartu zute suan: eta Sandua ofratu ze Jangoikoai sakrifiziotan Jesu Kristoren gisara. 33 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Suak artu zue erdian, ala nola egines arko bat inguruan: barnean ageri ze beraren gorputza ez erre pispildurik, bai urrea bekala istargitzen, eta fragranzia gozoa barratzen zuela. E ta ikusirik etzela akabatzen suas, akabatu zute ezpatas: eta ainberze odol atra ze itzali baizue sua, eta egatu ze arima Zerura gozatzera Jangoikoas eternidadean. Nai zute Kristioek honratu gorputz sandua, baña Judioak alborotaturik orgatik, Presidenteak manatu zue erretzeko suan: ala egin ze: gero Kristioek bildus errauts prezioso gaiek paratu zuzte urna, ta leku dezentean, nola Sandu, ta Pontifize, ta Martir admirablearen; zelebratus urteoro bere martirioaren eguna jai, ta leitus publikoki karta bat miragarria, eskribitu zuena Sanduak bizian &. 34 Joakin Lizarraga Izotz-illaren 30.an Santa Martina Birjina ta Martira S. Martina Roman jaioa ta martirizatua, izan ze donzella bat noblea, aberatsa, galanta, juizios betea, ta sanda guzis miragarriro. Azirik ederki, ta ikasirik eskritura sagratuaren egietafedeak, errepartitu zitue pobreei bere ondasunak liberalkiro, egoteko desenbarazaturik iltzeko, ta igateko Zerura: enperadore Alexandroren denboran. Onek manatu zue billatzeko Kristio zirenak, ta ermanarazteko ofratzera sakrifizio beren Jangoiko falsuei: Aurkitu zute donzella sanda gau zegola negarres: eraman zute enperadorearen presenziara: Ikusi zueneko, admiraturik edertasunas ta grazias erran zio amoltsu, o donzella, noblea, nere intenzioa ezta gaizki tratatzea, bai artzea zu neure esposa; ta egitea erregina ta señora nere palazioan; baña lenik ofra zozu sakrifizio Apolori. E rrespondatu zio serena, ni ofratu nitza sakrifiziotan Jangoiko bakar bizi egiaskoari, zeñek baitu plazer kastidadearen garbian, ta egunoro berari ofratzen diot neure debozioaren sakrifizioa. E nperadoreak mana zitue Apoloren sazerdoteak, prestatzeko tenploa; ta ermanarazi zue arara S. Martina adora zezan: Sandak gurutzearen señalea formaturik, ta Zerura barraturik eskatu zue Jesu Kristori, urra zezan idolo gura. Instante lurra ikaratu ze, ta ziudade guzia; erori ze Apolo, autxi ze, txitxikatu ze, baitare erori tenplo garren zati andi bat, ta il zire anitz sazerdote ta jende zeudenak sakrifikatzen. Sandak erraten dio enperadoreai, bidoeie, lagun bezo bere Jangoiko Apolori, eroria baita, ta auts biurtua. Jangoiko barin bada, nola ezta jaikitzen faboratzera bere sazerdoteei daudenei ortzirik zur ta arrien pean? Bereala atra ze Demonioa, ta asi ze autsean inguratzen inbuluzka, oius ziola, o Martina birjina, Jangoiko andiaren zerbitzaria, zergatik botatzen nau neure etxetik, non egon nai zen ogei ta zorzi urtes? ta berze itz batzuk erran ta joan ze airea barna iskiritus, ta ilundura barratus pasatzen zen lekuetan. E nperadoreak suturik ustes lan goi zen arte gaixtos, manatu zue maltratatzeko Sanda golpeka, ta txarrantxatzeko begiak burriñasko gantxo batzueki. Lan gau iterakoan, berdugo kruelak asi zire klamatzen, ai gutas! ezi au baño iago atormentatuak gara gu: laur persona argis beteak daude onen alzinean guri ematen penak oni eman naitiogunak. Sandak goratus begiak Zerura eskatus konberti zezkien fede kristiora zorzi berdugo gaiek. Bereala argi andi bat jautsirik, aditu ze, nik barkatzen diotet ene sierba Martinaren atenzios: eta zu, Martina, zaude animo onareki; 35 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI etzaitut utziko garaitzera niorenganik. Zorzi gaiek ia konbertiturik erran ziote enperadoreai, Jauna, eztugu ia guk adoratuko orren Jangoikorik, ezi Sanda garren kasos ezaundu dugu Jesu Kristoren podorea. Zorziek orgatik pasatu zute martirio gloriosoa. Berze egun batez ekarrarazi zue Sanda, ikusagun, ziola, sorgin gura, ta arren sorginderiak berriz ere. Presentaturik nai zio adorarazi bere Jangoikotako zeukana, baña desobediturik biluxiarazi zue, azotatu kruelki, ta arramaskatu gorputz guzia kanibeta tzorrotzes. Argitu zekio aurpegia, ta estali gorputz birjinala erresplandores, ezpaizezakete beiratu: llagaetaik esnea zerio odolaren lekuan, eta atxon bat admiragarria. Berze asko tormentu generos progatu zue penaraztea; baña tormentazaleak nekatzen, Tiranoa konfuso, ta Sanda biktoriosa beti. K arzelera itzularazirik, karzela itzuli ze gloria gisa bat, kantatus an Sandareki Aingeruek Jangoikoaren laudarioak. Andik ermanarazi zue sakrifikatzera kanpoan zuten Jangoiko Deabru bati; ura asi ze lamentatzen sartu zeneko Sanda erretzen zuela; ta Sandak manatzeareki atra zeiela andik, asi ze ortots oñasturketan: jautsi ze Zerutik su erre zituena sazerdoteak, ta errautstu idolo gura. Ondorean rabioso enperadoreak edarazi zue lurrean, heritu ezpataeki alde guzietaik, ta bularrak txarrantxatu burrinasko aztaparres. Guzia sufritu zue koraje andiareki. Gero manatu zue botatzeko baseiziei plazan: Atra zute leon bat lotsagarria, iduki zutena jan gabe irur egunes berarias; jan zezan Sanda istantean. Leona marroas lastimaturik bekala joan zekio manso, ta asi zekio festa egiten, ta lamikatzen oñak. Sanda laudatzen Jangoikoaren amorea ta podorea. Tiranoak manatu zue itzultzeko Leona bere kaiolara. Leonak zatikatu zue bidanabar arren adiskide andi bat arrapatu zuena. Suturik enperadoreak manatu zue erre zezatela bizirik Sanda. Su andi asko in zute, ta sartu zute artan Sanda; baña momentuan al ze erru bateki barraturik suak erre zitue inguruan zeudenak, utzirik bera mellarik gabe. Guzia uste zue enperadoreak agitzen zela sorginderias, eta ustes biloan ote zuken izan maldadea, motxarazi zio buru guzia arras. Sandak erran zio ausart, orrek kentzen dida gala Jangoikoak emastekiari eman diona: bada nik erraten diot orri, Jangoikoak kenduko diola bere inperioa, ta ilen dela miserableki penas eta dolores. Arrek ertxiarazi zue tenplo batean, non beneratzen zuten Jangoiko bekala Deabru bat deitzen zutena Zeo. Giltzaturik kanpotik utzi zute an. E gunoro eldu zire enperadorea ta sazerdoteak atarira: andik aditzen zuzte barnean musika ta kanta admiragarriak: uste zute Jangoiko gura bere laguneki zegola erakusten Sandari beren doktrina. Orgatik alegre prestarazi zue sakrifizio andi bat ofratzeko Jangoikogarri. Ortako atariak idikirik, ikusi zute Sanda inguraturik 36 Joakin Lizarraga erresplandores, ta akonpañaturik Zeruko persona eder miragarries; eta Zeo gura botarik lurrean ta zatikaturik. Non da ene Jangoikoa Zeo? dio enperadoreak. Sandak dio, ene Jaun Jesu Kristok urratu du, nola berze gaiek, guziok baitire falsuak dauzkitenak engañaturik. Ia enperadoreak etxakin zer egin, manatu zue ebaki zezotela burua. K anpora atrarik ortako, aditu ze boza bat Zerutik ziola, Martina Birjina, zeren peleatu duzun guapoki, atoz ene erreinura gozatzera eskojitueki. Lotsarriturik berdugoak erori zire ilak bekala: ta Aita Sanduak akonpañamentu andiareki ortzi zue gorputz sandua. E nperadorea bereala biotzeko miñes asi ze zatikatzen bere aragiak, eta klamatzen Kristioen Jangoikoai, miserikordia &. 37 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Otxallaren 1.an S. Brijida Birjina E skoziakoa Ikusteko, eztuela Jangoikoak beiratzen, baizik bakotxaren arimaren ona, ta eztiola niori gaizki nai bere buratsoen, edo aideen, edo berze nioren bekatuengatik, ikusgarri da Sta. Brijida E skoziako Birjinaren bizitza. Onen Aita izan ze Jaun bat deitua Duptako, zeñek bere esklaba batenganik izan zue alaba gau. Beraren bizikideak sentiturik lan gaixtoa ta asarraturik senarraren kontra botarazi zue etxetik esklaba gura. Bere denboran jaio ze aurra deitu zutena Brijida, eta andixkoa egin zelaik, artu zue Aitak etxera: eta azi ze agitz honesta, humila, obedienta, ixila, langina, erretiratua, ta beartsuen kuidazale ongi egin naia. Arimaren ederra adornatzen zue doble gorputzaren edertasun admirableak, de manera ezi askok orgatik nai zute bizikide. Aitak ezin errekabatus ainberze eskatzen zuteneki, proponitu zio berari, eskoji zezala zein nai zuen. Baña Sandattoak eskojiturik zeuka ia betikos Jesus ona, ta nai zio konsagratu birjinidadea: eta xakinik edertasuna zela okasio, deseatzeko mundukoek, utzi zezatengatik, egin zue gauza bat gutik imitatuko dutena, baize afekto, ansia, ta asko negarreki eskatzea Jaunari itsustu zezon aurpegia de manera, ezi niork etzezan nai. E ta logratu zue; begi bata lerturik galdu zekio, ta gelditu ze ain itsusi, ezi ia niork etzue ikusi nai, ta bera kontent Aitaren lizenziareki sartu ze Monja. E rrezibitzerakoan beloa, ikusi zue Obispoak susko pilare bat bekala gañeko aldetik, eta burua inklinatzean Sandak ukitu zue oñas aldareko frontalearen markoa, baize zur earreskoa, eta berdatu ze istantean, eta berai begia itzuli zekio ta aurpegia, ain eder nola len. Luze litzake erabakitzea, nola azi zen Jaunaren amorean, ta ganarako birtuteetan, ta Jangoiko onak in zituen miragarriak beraren amores, ezi bere amazaleen amazale da Jaun dibinoa. Zenbait bakotx erraintugu. Konbidatu zue bein donzella batek, ta maiean zeudelaik, ikusi zue Sandak Jangoikoaren argis arren aldakan Demonio bat. Galdegin zio Sandak oni, zer aizen an. E rrespondatu zio arren lazotasunak ekarrarazi zuela, ta zegola ongi aurkiturik arreki. Au klaro erranik aditu zue donzellak, ta lotsarriturik zeñatu ze, ta ezaundurik bere falta emendatu ze, ta gelditu ze libre. Berze emasteki txar bana batek izan zue seme bat, ta doratzeagatik bere kulpa, zio zela Obispoaganik. Deitu zue S. Brijidak, erran zezala egia, ez goratus testimonio falsurik. Urdeak ausarki berriz errana erran. Orduan Sandak señalatu zue guruzearen señalea arren 38 Joakin Lizarraga agoan, eta istante berean aunditu zekio mia, ta burua itsuskiro. Zeñatu zue aurra ere mian, ta galdegin zio nor zuen Aita: errespondatu zue aurttoak klaro, ezta ene Aita Obispoa, baizik urlia, zein baize gizatxar desditxatu bat. Ala jakin ze egia; gelditu ze bere honrareki Obispo sandua: emasteki pobreak in zue penitenzia, ta guziek laudatu zute Jangoikoa ta Sanda. Berze Jaun andi baten alabak egin zue boto birjinidadearen, baña Aitak nai zue arrarazi matrimonioaren estadoa. Konzertaturik boda, konbita disponiturik zegon egun berean, donzella gura eskapatu ze S. Brijidaren konpañiara. Segitu zue Aitak asarre anitz laguneki beren zaldietan karreraka. Sandak goart emanik formatu zue guruzearen señalea lurrean: eta bereala baratu zire zaldiak ta zaldunak geldi ezin mogi. E zaundu zue Aitak Jangoikoaren eskua; in zue penitenzia, orreki joan zire libre, ta alabak segitu zue bere propositoa. Dirudi eskojitu zuela Jangoikoak birjina gau faboratzeko kastidadean. Bere lagun bat ze iduri onekoa, ta adin gutitakoa; deskuidatu ze beiratzean; ordik segitu ze gogoratzea, afizionatzea, tentaturik bizitzea, ta Deabruaren inspirazios ezin kasi errepausatzea. Sandak Jangoikoaren argis ikusi zue urrundanik pasatzen zena arreki, ta nola zegon konsentitzeko peligroan: E skatu zio Janpikoai bere orazioan, etzezala utzi bere eskutik erortzera. Berzeak bitarteo inspiraturik Jangoikoas barratu zitue brasa batzuk lurrean, ta oin urtuxian asi ze frinkatzen aien gañean: ala su bateki garaitu zue berze bat. Biramonean Sandak erran zio, zerengatik joan den gauean peleatu zaren balerosoki, emendik alzina etzara erreko su deshonestoan, eztare eroriko infernuko suan. Bereala bere orazioareki utzi zue sendaturik oñetan suak in zizkion llagaetaik, ta libraturik tentazioetaik. Berze donzella bat itsua bi begietaik ekarri ziote, nai bazio eman bedeizioa begien gañean. E man zio, ta bereala gelditu ze argiturik bista onareki. Baña nola baize ona, asi ze pensatzen, agian obe zela ez ikustea asko gauza mundu gaixto gontan. E skatu zio in zezan Jangoikoai orazio, eman zezon iago konberti zekiona. Bereala gelditu ze itsu, len bekala, ta kontent. Matrona noble batek zue alaba bat mutu jaiotzes; amabi urtetan zelarik, ekarri zio S. Brijidari: onek arturik eskutik neskattoa, galdegiten zio, nai duzu Jesus onaren amores guardatu gorputza kasto, ta birjin betiro? Mutua ixil: Amak zio, mutua da, ta eztaike mintza. Sandak ontara, bada eztut utziko, errespondatu arteo. E a, nauzu mantenitu birjin Jesusen amores? E rrespondatu zio klaro, inen dut manatzen didana: ta mantenitu ze birjin betiro, ta mintzatzen ze perfektoki. Berze asko milagro egin zue genero guzietan, prinzipalkiro konbertitus anitz bekatari galduak, ta sartus errelijionean, non bukatu ziren san39 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI duki. Azkenean jakinik errebelazios bere iltzeko eguna lendanik, erran zio berak azi zuen donzella bati noiz ta nola: eta ala iltze Sanda sanduki Otxallaren lenbiziko egunean, bortz eun ta emezorzigarren urtean, edo 521.an. Anitz gauza da notatzeko Sanda gonen bizian; prinzipalki jaioa izanik bekatutik, bere amore an de gura birtutera; ta kastidade birjinalaren estimazioa ezin iagokoa, guardatzeagatik eskatu ta logratu baezue galtzea gañeko edertasuna, ainberze estimatzen dutena mundukoek: baitare Jaunaren ona, kentzean ori, ala nai zuelaik, ta gero itzultzean on beroi, naiz ez ukaturik &. 40 Joakin Lizarraga Otxallaren 3.an S. Blas Obispo ta Martir S. Blas aurra zelarik ere, ze sandu: ta bere denboran guziek nai, ta in zute Obispo Sebasten, baita urrun emendik, Armenian. Gero Jangoikoaren inspirazios erretiratu ze desertura, non bizitu baize denbora zati bates sollik Jangoikoareki, ain Jangoikostaturik, ezi egunoro beraren kubilara etorris baseiziak egoten zire an pokalean geldi, bukatu arteo Sanduak bere orazioa, kura zezkien beren gaitzetaik; ta kuratzen zitue milagrosoki; ta etzire apartatzen, errezibitu arteo beraren bedeizioa. Baña animaleek ongi tratatu zutena, jendeek tratatu zute gaizki. Diokleziano ta Maximiano enperadoreen ordes joan ze Sebastera Presidente bat deitua Agrikolao, persegitzera Kristio zirenak. Asko ta asko egin zitue preso, ta ilarazteko kruelkiro biali zue anitz eixtari arrapatzera baseiziak, otsoak, artzak, tigreak, leonak, ta alakoak, ebei botatzeko Kristioak janari. Joanik oianes oian aurkitu zute S. Blasen kubila-alzinean ainberzeko saldoa aietaik, ta Sandua elebaturik kubilan. Kontu emanik, bereala Presidenteak biali zitue soldadoak, ekart zera Sandua, ta aurkitzen zuzten Kristio guziak. Aurkitu zute sollik Sandua; erran ziote, betor gureki; deitzen du Presidenteak. Sanduak agitz alegre arresti erran zue, nere humeak, ongi etorriak direla: badu asko egun, nindegola etxideten. E men egon naiz Jangoikoaren borondatez: orai beraren amores joanen naiz oieki gogotik ere. Joan den gauan agertu zaida irur aldis, ta manatu dida ofra dezotela sakrifizioa. Goazen ortako, ene anaiak, goazen Jangoikoaren izenean. Zoeie soldadoeki, ta badean bere itz sandu amoltsueki, ta obratu zituen milagroeki anitz konbertitu zitue Kristoren federa. E llegaturik ziudadera sarrarazi zue Presidenteak karzelean. Biramonean presentaturik alzinean tentatu naies loxentxus erran zio, ongi etorria dela, Blas ene adiskide onetsia, ta Jangoikoena. Sanduak errespondatu zio sereno, Jangoiko egiaskoak guarda dezala, Presidente Jauna; eta guardatzekos, ez dezkiela deitu Jangoiko Demonioak, zeñen eskuetan erortzen dire galduak sekulakos dauzkitenak Jangoikotako. Arritu ze Presidentea errespuesta ain ausart pronto goneki: ta egonik guti bat suspenso, koleras suturik manatu zue golpa zezatela makilukaldika. Ala egin zute denbora luzean bortizkiro, eta Sandua nola balitz bronzeskoa tieso, firme animoso alegre erraten ziola, o engañazalea, uste zue engañatu ni itz gaieki? edo uste du lotsatuko nauela tormentueki, ta apartarazi ene Jangoikoaganik? 41 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI E z eztu logratuko: eneki dago ta egonen da: egin bez nai duen guzia. E rmanarazi zue berriz karzelera: an zegolarik, ekarri zio andre pobretto batek alimentu pixka bat, eskatus humilki ar zezala pobreza gura. Sanduak artu, ta estimatu zio, konselatus in zezala al guzia ongi bearrean zeudenei; nik ere, zio, sokorrituko diotet nere debotoei beren bearretan bizi nai zen bitartean, ta ilondorean. E kartzen zizkiote ziren heri guziak leku gaietan, ta guziak sendatu zitue orazioas. Guzietaik bat izan ze mutiko bat zeukana trabeska frinkaturik txintxurrian arrai-ezur bat ezin atra ez gora ta ez bera, baizego itotzeko ia. Sanduak eskatu zio Jangoikoai senda zezan ura, ta gaitz berareki berai enkomendatzen zirenak. Orduan egin zue milagro gura, ta gerostik ainberze alako, ezi Aezio mediku antiguaskoak txintxurriko minaren erremedioetaik bat emendio dela inbokatzea S. Blas: modua paratzen omen du, artus txintxurritik, erratea, S. Blas Martirak ta Kristoren sierboak manatzen du, ea, gora, edo bera. Señale da, usatzen zela denbora gartan erre zeta goi. Zenbait egunen buruan presentarazirik berriro, ta aurkiturik ain firme konstante Presidenteak manatu zue paratzeko dilindan zur batetik, ta an urratzeko azotees. Sanduak nola ezpalitz berea gorputza, edo ez aragiskoa etzue ajolarik azotees, baizik beti lauda bere Jangoikoa. Itzularazirik karzelera, segitzen zute zazpi Andre debotek bildus odol zeriona: Orgatik in baizuzte presa aiek ere, ta martirizatu: baña bi exenplu balore Kristioaren dire notagarri: lenbizikoa, proponiturik tormentuak, ezpazuzte adoratzen idoloak, errespondatu baizute fineziareki, erman zezkitela an kanpoan zen ur balsa andi batera, an garbiturik ofratzeko sakrifizio garbia. Presidenteak kontent ermanarazi zitue; baña Sanda gaiek arrapatu ta bota zuzte butzu gartan Jangoiko gaiek. Berzea da, aietaik batak baizitue bi hume txipitto, ta utzirik aiek, zoeielaik Ama martiriora, klamatzen baiziote aurttoek, erman zezkiela bereki, izateko lagun martirioan: Arriturik Presidenteak baizio suspiratus, emastekiek ta aurrek burla iten digutela. E n fin guziak iltzire martir glorioso. Gero nai izan zue berriz ere progatu S. Blas, baña guzia ze alfer, zeren baize Sandua fuerteago ezi diamantea. Manatu zue botatzeko uresko balsa edo butzu andi gartan: baña Sandua zeñaturik zebila oñes uren gañean ondatu gabe ta busti gabe: ta jarririk gero uren erdian grazioso konbidatzen zitue infielak ta justiziako ministroak, zatozte zuek ere, zatozte onat ni bekala, barin baduze fede ta konfianza zeuren Jangoiko guapo goietan. Sartu zire irur ogei ta zorzi; baña ez atra bakotxik ere; guziak bai ondatu gorputzak an, arimak infernuan. E ta Aingeruak agerturik S. Blasi erran zio, o arima Jangoikoaren argis argitua, o Pontifize Jan42 Joakin Lizarraga goikoaren biotzekoa, atra bedi ur gontaik, errezibitzeko gloriako korona. Atra ze erresplandores beterik aurpegia, Jentilak betetzen zituela lotsas ta arrizios, Kristioak kontentus. E txakin ia zer egin Juezak, manatu zue ilarazteko ezpatas. Golpea esperatzen zegolaik Sanduak in zue orazio Jangoikoai, berari enkomendatzen ziren guziengatik denbora guzietan fabora zezkien. Aditu ze boza bat ziona, zure orazioa aditu dut, eta agintzen dut eskatu duzuna. Bereala ebaki ziote burua, ta egatu ze arima andi gura gozatzera Jangoikoaren ta Jesu Kristoren besarka eternoa. Nola ezgara gu alketuko beraren aldean arima txarrak, barin bagaude apegaturik farraskeria &. 43 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Otxallaren 5.an Sta. Ageda Birjina ta Martira Abantalla eramatea emastekiek debozioan da ikusten dena egunoro; baña juizioan, balorean, ta konstanzian eramatea abantalla zenbaitetan agitzen da, ta da miragarri. Onen exenplu ederra da Sta. Ageda, Sizilian jaioa, Palermon diote angoek, K atanan kontra emengoek; ala daude pleituan bi ziudade gaiek, berea nai duela bakotxak Sanda, zeren honra andia baita, ez solamente Ziudadearen, baita erreinu guziaren ere, izatea sortuerria Sanda baten, ta alako Sanda baten. Sei dote edo abantalla zitue berex: ze noblea: ze aberatsa: ze galanta: ze garbi honesta: ze juizio anditakoa: ta guzien gañetik ze Kristio egiasko perfekta: gorputz ederrean arima ederragoa, kontxa urreskoan diamante preziosoa. Dezio enperadorearen denboran, Sizilian Presidente edo Gobernari zelarik Kinziano, pregonatu ze K atanan, non bizi baize Sanda, Kristoren fedean bizi ziren guziak bear zirela errelijiones aldatu, edo tormentuen podores akabatu. Aditurik berri gau, erretiratu ze S. Ageda oraziora eskatus Jesu Kristori guarda zezan berea bekala fede kristioan ta birjinidadean: zeren ezi personaren on edo gaixto atratzea dago artzean afizione, ta ematean onera edo gaitzera prinzipiotik: Sanda gau afizionatu ze ta eman ze aurzututik Jesu Kristori, ta kastidade garbiari alako maneran, ezi artu zue proposito iltzeko birjin lenago ezi desloratzera utzi; nola baize guzis ederra gorputz ta ariman, eta entedamentu anditakoa, gauza itsusia iduri zekio sujetatzea animaleen pasioneai. Kinziano Presidenteak manatu zue presentatzeko bere alzinean Ageda Kristioa. E nkomendatu ze biotzes bere Jesus onari, eta errebestiturik korajes presentatu ze seguraturik Jangoikoan. Ikusi zueneko Juezak, gelditu ze bera preso admirazios ta amorios. Mintzatu zekio loxentxus emekiro milla gauza ofrezitus, uzten bazue Kristoren fedea, ta ematen baze beraren andretako. E tzukelaik logra ez bata ta ez berzea, preso paratu zue, ta biali zue, karzelera ez, baizik atso gaixto baten etxera, zeñek baizitue borz edo iago alaba bere gisakoak, an guzien ertean engañazezaten ta beraxtu Sanda. Afrodisia deitzen ze emakume gaixto gura: zenbat egin zuen bere alabaeki bateo errendiarazteko Ageda; zenbat promesa, loxentxu, artifizio, erregalo, ta gauza, ezta explikatzeko. Sandak aditzen zitue, ta etzitue aditzen, baizego ain osoki paraturik biotza Jangoikoan, ezi ezpaizue kasorik egiten erranes, eztare errespondatzen. Baña egunoro tekla gura soña44 Joakin Lizarraga tzeareki, Sandari iduritu zekio beingoas obe zela taparaztea agoa betikos: eta ala erran zio grabe tiesoki, Afrodisia, entendatzentut orren mañak ta marañak, utziarazi naies fede kristioaren ta kastidadearen amorea: baña ezdezala pensa duela ainberze indar bere mian ta mintzaeran, ni garaitzeko diña. Orren mia aditzen dut nik, ez nola emastekiarena, baizik nola Deabru gaixtoarena, zein mintzatzen baita orren agos. Nik Kristio bekala, baitut obligazio onetsitzeko gaixtoak ere onnaies, abisatzen dut beira dezala bere buruai, ta utzi ofizio infame goi, zeñeki beroi deshonratzen ta galtzen baita, ta galarazten onak. E ta naiz Kinzianok utzi dezan, baña Jangoikoa dago beira, ta pagaraziko dio pena. E neki porfiaz segi ta segi ari den lan goi ezpadu uzten bere honra ta onagatik, utzi dezake bentzait ia ez alfer nekatzeagatik, zeren ezi seguratzen diot Jangoikoareki bateo, ezi lenago iruzkia ilun, elurra beltz, ta sua otz izanen dela, ezi ni mudatuko nai zen. In bez Kinzianok in ala, idiki bezki infernuko atariak, ekarri bezki Deabru guziak bere lagun ene kontra, naiz bai, nik iltzea dut Kristio ta Birjin, ala nai baitugu, Jesu Kristok eta nik. Ori, Afrodisia, zarra da, erioa dauka atarian etxideten berantetsirik: ezpada nai sekulako galdu, konberti bedi Jangoikoai: nigar egin bez, ta emendatu. E rranik alako itzak utzi zue despeiturik. Afrodisiak kontatu zio Kinzianori ogei tamar egunen buruan, eginala eginik,ezin atra zuela deus, ta etzeikela espera, ezi ain amoros dago Jesu Kristos, dio, ezi dirudi eztuela berze deseorik, pensamenturik, ta ametsik, ezpada iltzea beragatik. E karrarazi zue ark bere alzinera berriz; galdegin zio, zer jendakikoa zen. Noblea naiz, zio, ta ene aide guziak dire testigo. Bada nola zarelaik noble; segitzen duzu Kristioen bizimodu txar miserablea? Sandak, Kristioen humiltasuna ta zerbitzua baita obeago ezi erregeen goratasuna ta ponpa. Beras, dio Juezak, ezpidegara noble gu despreziatzen dugunak zuen guruzifikatua? Sandak, Barin badire Deabruaren esklaboak, adoratus arriak, zur ta metale-puskak, non da oien nobletasuna? Koleraturik Juezak manatu zue emateko bofetada bat aur egian, eskarmenta zeien mintzatzean. Gelditu ze aurpegia gorriturik lenik, gero ubeldurik, baña ederrago Jangoikoaren begietan: biotza sereno, korajea geiago, defendatzeko Jesu Kristoren fedea. E nfadaturik Juezak dio, eramateko karzelera, pensa dezala zer nai duen iago, edo Jesu Kristo ukatu, edo tormentus akabatu. K arzelean enpleatzen ze orazioan eskatzen Jesu Kristori konstanzia, logratzeko biktoria eta korona. Biramonean presentaturik berriz, berriz asi zekio algos ta loxentxus konsejatzen; gero meatxus manatzen, despei zezala Kristoren fedea, ala izanen zuela bizi ona, osasun, ondasun, deskansu, ditxa, ta nai zuen guzia. E rrespondatu zue, 45 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ene bizi ta nauten uzia da Jesu Kristo. E ta orrek ez pensa, lotsatuko nauela ni meatxus, ezi naiak nago padezitu pena ta eriotzea, ellegatzeagatik besarkatzera ta gozatzera ene Jesu Kristo. E zta granoa paratzen graneroan berexi gabe agotza ta lastoa; eztare arima Zeruan, il gabe gorputza. Orgatik atormenta nolanai, eta il bez gorputz gau; zenbatenas iago pena ematen didan, iago fabore inen dida, ta ene E sposo dibinoak Jesu Kristok iago maitatu ta anparatuko nau. Zertan dago? Zer esperatzen du? Arritu ze Kinziano alako ausardias ta korajeas. Suturik errabias manatu zue, biurkatzeko ta ebakitzeko bular bat Sandari: Sandak turbatu gabe erran zio, Tirano kruela, ezta alketzen bularra ebakitzeas donzella bati, delarik azia berori Amaren bularrean? Baña etzego ura aditzeko arraziorik; ta ermanarazi zue berriz karzelera, debekatus sartzea medikurik, ta deus jatekorik ta edatekorik. Baña Jesus onak zerutik biali zio S. Pedro senda zezan. Sartu ze an Apostolua Mediku-aintzu, ta diosalea emanik, ta zori onak, ain ongi peleatuas Kristoren gloriatan; eldu zela zio sendatzera. Sandak dio, ni beñere ez naiz kuratu nioren eskus, baizik dut ene Jaun Jesu Kristo sendatzen duena guzia itz sollareki. S. Pedrok erraten dio arresti, ez beldurrik nitas, ene humea, Kristoren Apostolua naiz ni, berak biali nauena zure onagatik. E gia delako señaletan sana zaude, ta zeure bularra bere lekuan. E rran ta desagertu ze: ta Sanda gelditu ze sana guzis agradeziturik ziola, esker milla diot, ene Jaun ona Jesu Kristo, oroitzen baita nitas, ta biali baitida bere Apostolua sendatzera nere zauriak. Gelditu ze argitasun bat ain admiragarria karzelean, ezi guardiak lotsarriturik joan zire iges, eta presoek erraten ziote Sandari, eskapa zeiela, etzelaik nork estorbatu; ta idikirik atariak zeudelaik. E rrespondatu zue animosa, Beñere ezdezala Jangoikoak permiti batallako kanpotik iges egitea nik, logratu arteo biktoria. Laur egunen buruan Presidenteak ekarrarazi zue bere tribunalera, ta ikusi zuelaik ain sana eder guzis, eta zegola publikatzen Jesu Kristo zela Jangoiko bizi egiaskoa sendatu zuena ain oso ta aisa itz sollareki, alde bat zego konfuso arriturik, berze alde suturik errabias manatu zue barratzeko lurrean tella-kasko ta anitz ikatz-brasa gori, ta aien gañean arrastatzeko biluxirik Sanda. Ortan zeudelaik kruelak, biali zue Jangoikoak terremoto lotsagarri bat urratu zuena anitz etxe ta parete, eta batek arrapaturik pean Presidentearen bi adiskide ta konsejari maiteenak utzi zitue txatxakaturik antxe. Ta jende guzia asi ze klamatzen Jangoikoaren kastigoa zela ori, egiten zen krueldade injustoagatik Agedareki: ta zoezi lasterka Presidentearen etxerat. Lotsaturik onek ermanarazi zue karzelera berriz. An Sandak goraturik begiak Zerura, egin zue orazio gisa gau: E ne Jangoiko Jaun 46 Joakin Lizarraga andia ta eternoa, armatu nauena ni bere grazias, peleatzeko Tiranoaren kontra berorren fedeagatik; ta garaitzeko tormentuak eta berdugoak: ordu da ia errezibi nazan, deseatzen dutena amore guziareki. E men akabatu zue bizia orazioareki: edo errateko obeki, asi ze bizitzen, ta bizi da betikos gloriosa Zeruan. Zori onean dela: bidoeie, o arima jenerosa, bidoeie deskansatzera bere palazio gartan, ta gozatzera bere E sposo dibino gura, zeñen amores despreziatu zituen lurreko gustoak, ta bizia bera. Agitu ze Otxallaren 5.an 252 urtean. Kinzianok xakin zuelaik iltzela, arrapatzeagatik arren ondasunak, akonpañaturik jendes artu zue biaje Palermorat; ta erreka bat pasatzean, zaldi batek in zio ozka aurpegian, berze batek ostikoka bota zue urera; ta ezin aurkitu ze arren gorputza. E ntendatu ze Jangoikoaren justizia, aumentatu ze Sandaren gloria ta debozioa: zein iago aumentatu ze agitu zenareki urbilen urtean ta egun berean: K atanatik ez apart anitz, da oian bat E tna, edo Monjibelo deitua, botatzen duena asko aldis su: ta egun gartan agiturik arroitu andi bat lur barnetik atra ze ala susko ugalde bat eldu zena ziudaderat. Jentilek etzutelaik berze erremediorik, lasterka joan ta artu zute Sandaren obiatik gañeko beloa, zeñeki etorri ziren suaren kontra; ta edatu zuteneko beloa, baratu ze susko ugalde gura. Milagro gau agitu omen da berze anitz aldis: ta ikusgarri da alde batetik suketa gura, berze aldetik prozesio belo garreki kontra: eta baratzea & &. Famatua da ere egin zuena S. Luziareki: au Siliziako Zaragoza bere sortu-erritik joan ze K atanara S. Agedaren obiara, eskatzera osasuna bere Amaren: ta agerturik Sanda ilak biziari erran zio, zertako eskatzen didazu niri dezokezuna zuk eman? 47 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Otxallaren 9.an S. Nizeforo Martira E ztuela amatzen Jangoikoa eztuenak amatzen bere proximoa, da egietafedea, ta ikus daike S. Nizeforo deituaren bizian. Antiokian zire bizi Saprizio ta Nizeforo, ura Sazerdote, au lego, ain elkarren adiskide amante apasionatu, iduri baize zirela biak bi anaia sabel batekoak, edo biak arima bat bi gorputzetan. Baña Deabruak, ezpaitago beñere lo gizonen kaltetako, paratu zue bien ertean diskordia, ta zebatu ze ainberze, ezi ia etzeizke ikusi elkar, etzire mintzatzen, ezta beiratzen ere, naiz opaturik karrikan. Denborain buruan Nizeforo ukiturik Jangoikoaren eskuas asi ze pensatzen estado txarrean zeudela, ta kondenazioko bidean; ta nai ze baketu: Ortako biali zizkio Mandatari adiskideak Sapriziori eskatus Jesu Kristoren amores barka zezola, ta bakeratu Jangoikoareki bateo. E zeta aditu nai ere Sapriziok, bai despeitu ordu gaixtoan, gogorturik biotza bronzea bekala; ta ori, zelarik sazerdote alzinatu bear zena baketzera, ta artzen zuena eskuetan ta petxoan bakearen axuri mansoa Jesus sakramentatua. Baña sakramentuak obratzen du ariman disposizioaren ariora, nola iruzkiak gogortzen loia, beraxten argizaria. Berriz ta berriz biali zio Nizeforok enpeñuak: baña ezin beraxtu zute Saprizioren biotz txar gogorra. Orduan Nizeforok, obligarazteko, joan aren etxera, ta humil paraturik oñetan eskatu zio Jangoikoaren amoreagatik barka zezola. Goaie emendik ordu gaixtoan, erran zio Sazerdote kontrakoak. Oh! nola diren batzuen biotzak! naiz erreza, naiz konfesa komeka, naiz baru, ta meza, ta alako! Ta Jangoikoa beti biotzera beira: eta askok biotzas kasorik ez, baizik ageri denas. Denbora gartan goratu ze persekuzioa Kristioen kontra: Inzute preso Saprizio, ta Presidentearen presenzian konfesatu zue zela Kristio ta Sazerdote: sufritu zue asko tormentu fedeagatik. Ori guzioi ongi: baña ote da aski? Berla xakinen. Juezak etsiturik, etzuela errendiaraziko ukatzera fedea, manatu zue eramateko degollatzera kanpoan. Zeramatelaik ia bidean, Nizeforok atrarik alzinera erraten zio, o Kristoren Martir balientea ainberze sufritu duena bere fedeagatik: zori onean dela, baitoaie errezibitzera korona gloriakoa. Beraren amores niri in bezada mertxede barkatzeas ofenditu nuena. E zeta itzik ere arrek, baizik aurpegia ilun segi bere bideas. Aratxago berriz berzea paratu zekio belauriko, eman zezola konsolua barkatzeas. Guardiek irri iten zute Nizeforos, ala porfiatzeas barka48 Joakin Lizarraga zio eske sarri il bear zenari. Baña oraño ere ura ain gogor nola peña: ezeta mellarik ere. Azkenean justiziatzeko lekuan urtiki zekio oñetara, barka zezola Jesu Kristogatik, zeñen amores zoeien iltzera. O Deabruaren tenia! Guziau etze aski izan, atratzeko baimendea, guti kostarik, eman zukena. Zer agitu ze? O Jangoikoaren juizioak! O gizonaren miserablea! E rran ziolaik berdugoak, belaurika zeiela ebakitzeko burua, erran zue Sapriziok, zergatik nai didaze ebaki? Zergatik despreziatzentuen E nperadoreen manamenduak, ta eznai adoratu gure Jangoikoak, daukalaik Jesu Kristo Jangoikotako. Orduan Sazerdote indignoak dio, bada ez nazazela il, ezi nik adoratukotut zuen Jangoikoak, ta inen dut manatua E nperadoreek. Zego presente Nizeforo, ta lastimaturik negarres, Jauna, erraten zio, ea guti batengatik ez dezala malogra ainberze pasatu duena, ta ez galdu korona prestaturik daukana. Baña etze izan erremediorik: gelditu ze obstinaturik: ukatu zue tranze gartan Jesu Kristo, len ain firme konfesatu zuena. Orduan Nizeforo errerik Jesu Kristoren amores asi ze oius, Ni Kristio naiz; konfesatzen dut ene Jaun eta Jangoiko Jesu Kristo ukatu duena miserable gonek: utzaze au, ta il nazaze ni onen partez: Abisaturik Presidentea pasatzen zenas, manatu zue uzteko libre Saprizio, ta iltzeko Nizeforo: ala egin ze, gelditus Sazerdotea bizi gorputzes, ilik arima: ta Nizeforo ilik gorputza, egaturik arima Zerura errezibitzera korona. O ditxosoa au! desditxatua ura! Ala aldatu ze sortea: nork du kulpa? Agitu ze Otxallaren 9.an Baleriano ta Galiano E nperadoreen denboran, 260 urtean. Zein egia den diona S. Pablok, ezi naiz guzia emanik , naiz gorputza utzirik padezitzera ta erretzera, ezparin badut k aridadea, guzia eztela protxal! Zer balio zio Sapriziori pasatua ainberzeko tormentuak, etzuelaik izan karidade, garaitzeko odio gura, zukena garai nai izateareki solamente? Zein egia ere Kristok errana, ezpaduze bark atzen, etzai zela bark atuk o? Nor fia estadoan, on izanan, anitz obra on ta gauza pasatuetan, beiraturik Saprizio Sazerdote ta anitz pasatu zuena galdurik azkeneko? Nork eznai iago imitatu Nizeforo? 49 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Otxallaren 12.an S. E ulalia Birjina ta Martira Barzelonakoa Garelaik guziok naturaleza berekoak dugunak gorputz aragiskoa ta arima razionala, Gzuk alaere berzeenganik ain diferente kondizioan ta bizimoduan, txikizututik ere, izatea, zertan ote dago? Batzuk ta geienak ematen direla munduari, Demonioari, ta aragiari goiz eder, atzendus, ta utzis Jangoikoa atzerat! Bakotx batzuk berriz ain emanak Jangoikoai, ezi baitaude beti plazer in naiak bere Majestadeai, ontan pensatzen, ontas kuidatzen, beldurrak in desplazer, lenago guzia galdu nai! Batzuek ajolarik gabe iresten bekatu mortalak nola ur tragoak: baña bakotx batzuk utziko direla iltzera lenago ezi konsentitzera bekatu den gauzan! Zertan ote dago au? Dagoke naturale onean au: baña naturale onekoak asko galtzen dire. Dagoke ongi azitzean: baña ongi aziak ere asko galtzen dire. Dagoke entendamentu ona izatean, ezi nola Jangoikoa ezpaita ikusten begis, entendamentuas ezauntzen da fedeareki: bada fede ta ezaumentu duten asko ere galtzen da. Dagoke artzean amore Jesu Kristori, zein nola baita Jangoiko ta gizon, gure naturaleza berekoa, afizionatus gizon dibino goni, berla ematen da Jangoikoai, eta orgatik bide da iago emasteki on, ezi gizonki on: baña asko gaixtatzen ere bai. Dagoke Jangoikoaren grazian: baña au niori ezta ukatzen. Dagoke, on guzioi izatean, naturale ona; azitze ona; entendamentu ona: fede bizia: Kristoren amorea, ta Jangoikoaren grazia. Baña aur txipiek, neskatto gasteek sufritzea alegreki anitz tormentu ta eriotze lotsagarria da dudarik gabe Jangoikoaren grazia espeziala, ta fede kristioaren onaren progu bat andia. E xenplu miragarria izan ze S. E ulalia Barzelonakoa, noblea, naturale onekoa, ongi azia, ezaumentu ta fede anditakoa, ta Kristoren amazale apasionatua, adinaren amirur amalaur urtetan despreziatus mundua, honrak, gustoak, ondasunak, ta bizia bera, sakrifikatu baize Kristoren, ta Jangoikoaren amores, Diokleziano ta Maximiano E nperadoreen denboran. Aiek biali zuten Presidente Daziano zebilalaik, otso gosetia bekala, E spaña barna erris erri tormentatzen, zatikatzen, erretzen, akabatzen Kristio arrapatzen zituenak, zeudelaik kasi guziak lotsarriturik. E llegatu zelaik Barzelonara, zeukate buratsoek E ulalia, andik lekoa bat bide, erretiraturik kanpoko etxe batean, zegon bitarteo Daziano Kristioen martiri50 Joakin Lizarraga zatzen Barzelonan. Sanda zego suturik zelos ta amores joanaiak Presidenteagana erreprehenditzeko aren krueldadea, ta emateko bere bizia fedeagatik: baña etzute utzi nai beren konpañiatik buratsoek. Injeniatu zue donzellattoak; deskuidarte bates ixil ixila eskapatu ze, ta presentatu ze Barzelonan justiziako salan; eta txutirik ausart tiesa guzien presenzian boza gora mintzatu ze, O Daziano, nola atrebitzen da ixurtzera Kristioen odola injustoki, ta adoraraztera Jangoiko falsuak? Bat sollik da Jangoiko bakar egiaskoa, zein E nperadoreek, orrek, eta guziek bear duten adoratu. Nola bada gizon delarik ezta beldur ofenditzeas Jangoiko bakar guzis poderosoa? E ta nola naitu galarazi Kristioak, utzi dezaten Jangoiko egiaskoa, ta adora dezkiten Demonioen imajina goiek gizonen eskus eginak? Turbaturik ustekabe gartas Dazianok erran zio, eta nor zara zu, atrebitu baizara E nperadoreen Majestadeai ta beren ministroei zor zaioten errespetoaren kontra erratera itz goiek emen guzien alzinean? Ni naiz E ulalia, erran zue, Jesu Kristoren esklaba, zein baita Jangoiko Aitaren, ta Birjin Amaren Seme bakarra, Jaunen Jaun, ta E rregeen E rrege, ta zeñi zor zaion justizias Jangoikoaren honra ta adorazioa, ez ordea Demonioei. Oneki itsuturik iras arrek manatu zue lotzeko bereala E ulalia, erman karzelera, ta zatikatzeko azotees. Arimo andiareki ta begitarte alegreareki sufritu zue tormentu gau kruelki exekutatu zena: Rabioso Dazianok dio, pena-genero guzies bear dela penarazi E ulalia Kristioa. Nork konta tormentu eman zitionak? Lenik edaturik potroan, edo tormentuko goatzean deskoiuntatzen ta zatikatzen dute bortizkiro: gero txarrantxatzen burriñasko aztaparreki, ta erretzen sugarrak aplikatus saietsetan ta bularretan: gero guzia olios untaturik inguraka dabilate kalzina biziaren errautsean: gero botatzen diote gañetik plomua urturik irakiten, ta arraskatzen tella puskas: sudurretaik ere ematen diote hozpiñ mostazareki ta begiak erretzentiote kandela itxekieki. Zer eztu injeniatzen malizia kruelak, apartarazteko bere Jangoikoaganik E ulalia! Baña zenbatenas iago aumentatzen den krueltasuna kontra, iago da ageri Kristoren esposan konstanzia, indartea, eta grazia. Nekaturik berdugoak: Sanda garbosa ausart alegre! E tsiturik Dazianok, etzukela errendiarazi neskatto gura tormentus, pensatu zue progatzea ote zuken lotsatu alkeas. Bada manatu zue erman zezatela biluxirik, zauris ta odoles beterik, zegon bekala, Ziudadea barna karrikas karrika. Baña Jaun dibinoak adornatu zue bere E sposa Sanda manto prezioso bateki, zeren ezi estali zue elurres istantean. Zein gloriosa zoeien Sanda erregalaturik Zerutik gala! triunfante biktoriosa! Marroas zego Daziano ezin garaitus aur gura: ta manatu zue jositzeko gurutze batean. Baña guruzean Sanda zego kantatzen Jesu Kristoren laudarioak 51 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ederki konsolaturik. Azkenean berzerik etzukelaik, ilarazi zue ezpatas. Oneki atra ze arima eder gura, ta uso baten idurian ikusi zute anitzek igaten Zerura, utzirik lurrean gorputz sandua honratzeko Kristioek, arrazio den bekala, ta bere memoria, fama, ta exenplu andia, admiratzeko jendamendes jendamende &. &. Joakin Lizarraga Otxallaren 9.an S. Apolonia Birjina ta Martira S. Apolona jaio zena Alexandrian bizi ze bizi guzian birjinidadearen estadoan, modestia, erretiro, ta honestidade, baize denbora gaietan estado agitz honratua ez solamente Jangoikoaren begietan, baitare Kristioendearen estimazioan, iago ezi gure denbora zar zakar gebetan, naiz beti prezisoki bear den izan honestidadea honoragarri honratua, izenaren konforme, ala nola deshonestidadea deshonratua, naiz munduak erran nai duena. Ze Alexandrian Mago edo Sorgin bat Kristioen etsai endemoniatua, nola Demonioaren adiskide ta esklabo madarikatua: aren instigazios asi ze inzitatzen jendea, defenda zezaten antiguasko errelijionea, ta Jangoiko banoen adorazioa, kentzeko mundutik Kristioak ekarri zutenak errelijione berri bat ta irrigarria, predikatus dela Jangoiko gizon bat iltzena guruze baten paloan. Alako itzak izan zire nola sutxindiak itxeki zuztenak iraren suan jentilen biotzak: E ta ala asi zire persegitzen Kristioak, ta sartus eben etxeetan errobatzen on zen guzia, erretzen gañarakoa, arrapatzen zuzketenak, ta ilarazten tormentaturik anitz maneras: Alakoetaik bat izan ze S. Apolonia ia alzinatua adinean, agitz errespetatua izana Ziudadean. Arrapatu Infielek, ta nai ziote ukarazi Kristoren fedea: baña zegolaik konstante firme bere fede gartan, eman ziote anitz golpe ta zaflada aurpegian, autxi matelezurrak, ta atra zizkiote kruelkiro ortzak eta aginak guziak: E ta eginik hogera andi bat, meatxatzen zute erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristos. E tzego artako, zio bai, edozein eriotze-genero pasatuko zuela Jesu Kristoren fede ta amoreagatik. Ala zeukatelaik suaren aurrean, goraturik biotza Jangoikoagana, itxekirik barnetik bere amore dibinoaren sua, beraren inspirazios igiturik, ezapaize zillegi berze gisas, eskapatu ze aien eskuetaik ta bera bota ze su gartan, non konsumiturik gorputza, egatu zen arima Zerura, gelditus arriturik Infielak ikusias, lasterrago zela bera artzeko eriotzea, aiek emateko baño. Agitu omen ze Martirio gau E nperadore Filiporen, ta S. Fabian Aita Sanduaren denboran 252 urtean. Martirio pasatu zuenaren kasos agian sartu da debozioa, enkomendatzeko Sanda goni ortz ta aginetako minan. 52 53 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Otxallaren 10.an S. Gillermo Akitaniako Duke &. S. Gillermo, (zein dioten ebetan izan zela Sta. Feliziaren anaia, ta au aren arreba, nion ezpaitut aurkitzen notiziarik edo memoriarik ontas, naiz aurkitzen den berze arreba bat D.a Leonor izan zela Franziako E rregina, ta berze bat D.a Ines Araguako E rregina D.n Ramiroren Andrea, (Moret ann. 1135.) izan ze Akitaniako Duke, Piktabiako Konde, ta Franziako Jaundietaik Prinzipe bat poderoso andia, eta andia ere lenik gaixtakerian, andia gero penitenzian, andia santidadean, andia ariman ta gorputzean, jigante iduri baizue, ta ain azkar, garaitzen baizitue guziak, ta beti pelean ibili naia: berze alde luxurian ta gulan animaleen gisa, ta eskandalo ematen, eta ez aguantatzen itzik niork ere erran zezon. Bizi ze denbora gartan S. Bernardo bere Klarabaleko monasterioan: Zelo sanduas erretzen, nai erremediatu, ta eskaida onik ezin aurkitu: baña Jangoikoaren probidenzias agitu ze eskaida bat gero ere. Il ondoan E rromako Aita Sandua Honorio II., elejitu zute Inozenzio II: Kontra goratu ze makur bat deitua Pierleon, zituena bere aialdekoak: orgatik agitu baize Zisma peligroso bat E lizan, segitus batzuek au, berze batzuek ura. Zelebratu ze Franzian, egiaren txuritzeko, Konzilio bat, zeintara deitu zuten S. Bernardo, ta guziek segitu zute arek deklaratu zuena Aita Sandu egiasko Inozenzio II.a. Sollik Gillermok etzue nai obeditu, ta desterratu zitue asko Obispo: eta orgatik izan ze exkomekatua. E skaida goneki S. Bernardok joanik mintzatu zio humil amoltsu grabe ta sendoki: baña ez otoies ta ez meatxus, ez ones ta ez gaitzes ezin zuzendu niolatere, ta itzuli ze triste bere Konbentura. Baña etzute utzi errepausatzera anitz denboras, zergatik Aita Sanduak bialirik Akitaniara Obispo bat bere Legado, onek artu zue laguntako Sandua berze anitzeki. Mintzatu zio berriro; Jangoikoak nai ta logratu zue obedi zezan Aita Sandu Inozenzio: baña ez niolatere utzi nai itzultzea Obispo desterratu zituenak, baizio ofenditu zutela bera, ta inik zeukala juramentu ez barkatzeko sekulan. S. Bernardok ikusirik ain gogor, zer egin zue? Sartu ze E lizan orazio egitera, eta meza erratera; eta pater noster ondorean arturik patenan hostia konsagratua, atra ze E liza-atarira, non zegon Dukea ezpaizeike sari E lizan exkomekaturik egones: eta au belauriko zegolaik, Sanduak txutirik sakramentuareki eskuan, sua zeriola begietaik, erran zio grabe Jangoikoaren E spirituareki, Orai arteo eskatu diogu Jesu Kristoren Ministroek, ta eztigu kasorik egin: Orai eldu zaio emen presen54 Joakin Lizarraga te errealki bere Majestadea bera: au da, Juez supremoa, zenen eskuetara ellegatuko den orren arima, ta emanen diona sentenzia betikos: ikusagun baduen ausardia despreziatzeko au ere, gu bekala. Itz ebeki nola ausnarri ortotsareki ikar ikar Dukea erori ze lurrean: Jaikitzera eginik erori ze berriz, ezin itzik atra, erdea zeriola agotik, lotsarriturik. Gero akorritu zelaik ia humil ofrezitu zue kunplituko zuela guzia. Au izan ze prinzipio, sandutzeko Gillermo. Ukiturik biotza Jangoikoaren eskuak, argiturik Zeruko argias, asi ze pensatzen nola egin penitenzia, ta aldatu arras bizimodua. Ortako joan ze an leku soil batean bizi zen zar batengana, erakutsi zezon. Onek ikusi zuelaik ta aitu nor zen, beldur, etzela ones etorri, akar egin zio, zela Tirano bat kruela, ta furia bat infernukoa; ia eldu zen arren tentatzera: in bear zuena zela itzuli Jangoikoagana, ta egin penitenzia. Ortako etorri naiz, zio; baña arrek etzio egiten, baizik akar: guzia sufritzen zue ongi, ta mana zezola zer egin, gal etzeien betikos. Gero ere erran zio arrek azkenean, bidoeie alako Sandu garrengana; ark erakutsiko dio. Ze au gizon prudente jakintsua. Onengana joanik errezibitu zue amoltsu arresti, zeren izan zuen Zerutik abisu etorriko zekiola. Aditurik espazioreki, ta entendaturik zituen proposito onak, animatu zue, ta kariño ta modu on guziareki erran zio, zoeiela bere palaziora, ta niori adiarazi gabe intenzio zuena, erreparti zezala anitz limosna, ordenatu etxeko gauzak; eta zaldi bat arturik zetorrela beragana. Ala egin zue ta itzuli ze bere zaldian: aurkitu zue bere Maestru gura, ta arreki arotz bat. Jautsi ondoan zalditik, arrek erran zio grabe, Jauna, bekatu anitz dire egintuenak; mereji zitue pena eternoak infernuan: baña Jangoiko onak ongi nai du alaere, ta eztu nai kondenatu, baizik es eratu ta konbidatu in dezan penitenzia mundu gontan, presentatu baño len bere tribunalean, non preziso baita egitea justizia merejimentuen ariora. Bada penitenzia ere bear da izan kulpen ariora, ematekos satisfakzio: eta asko daude engañaturik, pensatus edozein penitenzia aski dela, baitare Sazerdoteak uztentuztenak ala joatera infernura. Obe du emen pagatu zor diona Jangoikoai, ezi an susko pena eternoareki. Mortifikatzea gorputza da justizia: orazioa sakrifizio gisa palakatzen duena Jangoikoaren biotza. E ne konsejua da para dezan burriñasko peto gau ermateko bizi guzian; ta doaien bereala oñes Aita Sanduagana, ta aren oñetan konfesatus bere gaizki eginak, absolbi dezan; eta ala errekonpensa daien eskandalo emana munduari. Aditu zue Kondeak humil humila arrek zion guzia; nola erraten balio Jangoikoak berak: eta ala bereala kendurik bere tresena, ajustatu zue gorputzari peto gura, lagundus Sandu garrek eta arotzak, seguratus amar 55 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI kateeki ain fuerte, ezi beñere etzeiken liza: aren gañetik inguratu ziote zilizio bat, ta buruan burriñasko morrion edo txapela bat: eta ala guapo armaturik penitente gisa joan ze oiñ urtuxian Aita Sanduaren billa, baize E ujenio III.a S. Bernardoren Diszipulo izana, ta baizego orduan Franzian Remsgo ziudadean. E llegaturik arara urtiki ze Aita Sanduaren oñetan humil humila negarres, barkazio eske. Aita Sanduak ikusi zuelaik gizatzar bat ain temenarioa bere oñetan, galdegin zio, nor zara zu? Aitu zuelaik zela Gillermo Akitaniako Dukea, iago berriz lotsatu ze, ote zeiken engañu izan Deabruaganik. Ala erran zio, nik eztakit nor zaren; Dukea eztut ezauntzen: baldin ezpazara diozuna, ta nai banauzu engañatu, beira eztatorren Jangoikoaren ira zure gain. Baña barin bazara diozuna, nola penitente-itxuraoi? Nola nik sinetsi? Badakit Jangoikoa dela guzis poderoso dezazkena egin arriak Abrahanen hume, ta otsoak axuri, baña eztakit oraño egin duen zureki, ta eztut sinetsiko, ezpadut ikusten progu iago. Zoaz eneganik. E tze turbatu Gillermo, bai humillatu iago, eta suspiroka zio, ezauntzen dut ene bekatuek iago mereji dutela, ta eldu naiz satisfakzio eman naies berorrengana, Jesu Kristoren lekuan baitago: bida bere bedeizioa, Jauna; ez-Deren, eskatuko dio kontu ene arimas Artzai dibinoak, nola ardi galduas. Ia orduan Aita Sanduak mintzatu zio amoltsuago: eta biali zue Jerusalengo Patriarkarengana, baize gizon sandua ta prudentea, zeñi ematen zion potestade bear zen guzia. Konsolatu ze oneki Gillermo, ta oña apaturik Aita Sanduai, despeitu ze, joateko Jerusalena. Ain txusto Patriarka gura ze Dukearen mutil izan baten hume, ta orgatik ere errezibitu zue piadoso besoak zabaldurik, emanes Jangoikoai graziak alako prodijioas, ta penitenteari absoluzioa. Nai zue iduki bere konpañian ta maiean; baña arrek eskatu zio nai bazue inarazi etxola bat kubila gisa: ontan sarturik egon ze bedratzi urtes penitenzia andian, ta orazio kontinoan: bere sustentua ogi beltz puska bat: edatekoa ur solla: bestimenta peto gura ta silizioa: goatzea lur utsa: bururdiko arri bat. Alaere zego seguroago ta alegreago, ezi zegolaik bere palazioan erregalaturik. Ia barkatua ta purgatua arima zegolako señaletan, asi zekio erregalatzen Jangoikoa Aingiruen medios. An zegolaik atzendurik bera bere lengo grandeza ta gauzes, etzeude artas atzendurik bere aideak ta adiskideak. Billa ta billa asko lekutan, noiz ere bai xakin zute Jerusalendik eldu ziren peregrinoetaik, nola zegon an. Joan zekizkio, ta nai zute itzularazi, milla kausa alegatus: baña egon ze firme bere propositoan, eta libratzeagatik alako tentabideetaik joan ze andik aurki ezezaten leku batera. Baña sobraxko detenitus pensatzen aien erranak, asi ze guti bat epeltzen ferborean: eta ala pasatzean Luka deitzen 56 Joakin Lizarraga den Ziudade aldetik, aurkiturik zeudela angoak gerran ezin arrapatus kontrarioen kastelu bat, nola baize soldado baliente usatua, erran zue, balego arren eskuan, laster inen zuela lan gura. E skatu ziote aiek in zezala fabore goi; ofrezitu zue, ta asi ze prestatzen. Baña Jangoikoak etzue utzi bere soldadotako eman zena ia: kendu zio gorputzeko bista, idikiarazteko arimaren begiak. E zaundu zue bere utsa; negar egin zue, eskatu zue barkamendua; in zue proposito berriro segitzeko guruzearen bandera. Jauna, zio, mereji dut kastigo gau, ta in dida mertxede emateas, ez nadien aparta orrenganik: baña ez permiti dirauen iago pena: itzuli bezada bista berorren zerbitzuko. Istantean itzuli zekio: eta abisaturik Ziudadeko Jaunei, zela bekatari pobre bat, etzegokiona armen itekoa, despeitu ze andik: eta berriz artu zue biajea Jerusalenat. Itsasoan in zute preso Moroek, zeñek ikusirik pobre penitente jaintsirik gisa gartan, nai ziote kendu peto gura, baña etzukete, ain amarraturik egones; ta ala utzi zute ta ellegatu ze Jerusalena; non berriro bereek porfiatu ziote, uzteko bizimodu gura; baña ezin errenditu zute: ta eskapatu ze andik berriz: ta etorri ze E spañara, bisitatzera S. Tiagoren tenploa, non izan zen erregalatua Zerutik miragarriro. Itzulirik Italiara, Libalia deitzen den oian batean kubila lotsagarri andi batean sartu ze, ta zenbait laguneki egin zue hospitale gisa bat. Andik guti lagunek ikusirik aren bizimodu arrigarria, ta sollik Jangoikoa ta Jangoikoaren gauzak aipatzen zituela, oposizio artu ziote, ta maltratatzen zute. Ori ikusirik joan ze andik ere, ta berze leku batean baratu ze. An berriz Demonioek Jangoikoaren permisios errefinatzeko pazienzia, maltratatu zute moldegaizki. Baña bereala Zerutik konsolazioa, ta erremedioa, zergatik agertu zekizkio irur donzella errebestiturik argitasunes, eta Majestade iago mostratzen zuenak, baize Maria Santisima, mintzatu zio agitz amorosoki konsolatus, ta exortatus perseberanziara. Orreki sollik gelditu ze sendaturik arras. Azkenerat ellegatu ze ostatus pobre batzuen etxera, non bein, ia kasi angabeturik nezesidades, zerbait sustentu nai, ta etxokandreak ezin eman, heri egones, Sanduaren orazios, au sendatu ze istantean, ta eman zio sustentu. Baña beldurrak, honra zezaten milagro garren kasos Sandua joan ze andik ere, ta baratu ze Malabales deitzen den desertu batean Sena aldean: emen errezibiturik sakramentuak Sazerdote baten eskus, despeitu zue bere arima Jangoikoaren eskuetan 1156 urtean. Gorputza il ondoan gelditu ze eder miragarri: Oneki ta anitz milagroeki bere gloria mostratu zue Jangoikoak. 57 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Otxallaren 13.an S. Martiniano Monjea K astidadearen birtutea zein ederra den ta preziosoa Jangoikoaren gustora, ta zein aborrezitua Deabruaganik, ikusteko, da S. Martiniano Monjearen bizia. Bizi ze au erretiraturik Palestinako Zesareatik ez agitz apart zen oian batean, gaste oraño emezorzi urtetakoa, ta disposizio ederrekoa. Ain gogotik osoki eman ze Jangoikoak, ezi Jangoikoak arren eskus iten zue anitz milagro, ta famareki etortzen ze jendeketa andia erremediatzera beren heritasun ta bearretan. Orgatik zio inbidia ta odio Demonioak, gizonen etsai denak; eta persegitzen zue agerrian ere asko maneras; eta Sanduak erran zio bein, zertan abila, desditxatua? Uste duk garaitu ni, nereki dagolaik Jesu Kristo? Arrek iges joaterakoan, zio, etxek etxek, Martimano, nik eroriaraziko aut, ta joanaraziko ordik konfuso, naiz agon konfiaturik dioken gortan. Anitz urtes ala bizitu ze leku gartan, ez gizon lurrekoa bekala, baizik Aingeru bat Zerukoa bekala, Jangoikoak amatzen, ta jendeek admiratzen zutela. Bein Zesarean zeudelaik gizon batzuk zelebratzen arren ona ta Sandua, ellegatu ze emasteki bat alkegabea, deitzen zena Zoe, despreziatus arren sandutasuna; zela baseizia bat sollik bizi zena beti; ta etzela milagro izatea kasto ikusten etzuena emastekirik: baña nik tentatzen badut, ta ezpadu konsentitzen, orduan bai konta bezate sandu ta kasto, zio gaixtofikatuak. Azkenean, ni joanen naiz, dio, ta ezpadut errendiarazten, konta ni gezurtitako; baña ori logratzen badut, eman bezadate premio ona. Noraño ellega daiken emakumea, autxias geros bi freno gaiek paratu zitionak Jangoikoak? baitire alkea ta beldurtasuna. Ia ezta berzerik, baizik Deabruaren zerbitzari, Deabruaren arma, Deabruaren zeboa, ta Deabru bat aragiskoa. Joanik etxera kendu zue gala zeramana, baita on ere nola Deabruaren sarea, arrapatzeko arima txipiak: jaintsi zitue zar zatar batzuk pobre gisa; ta doblaturik galaskoak, ta zorron batean sartu ta arturik besapean, nola balitz ogi jan bear zuena, atra ze denbora ekaitz gaixto batean: eta ilundurik ia ellegatu ze Sanduaren etxolarat, bidea galdu zuelako atxekian. Atarira zelaik asi ze klamatzen boza negarti lastimoso bateki, o Jangoikoaren sierboa, urrikari bedi nitas, bainaiz emasteki triste bat galdu nai zena eremu gontan; ta denbora goneki eztakit nora Joan, ta non aurkitu aterbea; ezpanau orrek anparatzen, beldur naiz zatika nazaten baseiziek emen. Jangoikoaren amorea atik in bezada karidade emateas aterbe guti 58 Joakin Lizarraga bat nonnai zokoren batean, ezi Jangoikoaren kriatura naiz ni ere, naiz bekatari.Lastima gaietara idiki zue leiatilla ta ikusirik pobre iduri gura ta ugarreketa, egon ze dudan ote zeiken izan Deabruaren astuziaren bat; baña beldurrak, galtzeien, uzten bazue desanparaturik gau guzian kanpoan, ta Jangoikoak kontu eska zezon aren galduas, enkomendatus Jangoikoak guarda zezan bera, idiki zio ataria; ta su eginik, ta zerbait fruita emanik akorritzeko; ta enkargaturik zoeiela biramon goizean goizik andik bere bideas, utzi zue an, eta bera sartu ze barnagoko gela batera, non ertxirik ataria egon ze gau guzian orazioan Jangoikoareki. Biramonean atrarik bere gelatik aurkitu zue hazienda gaixto gura, ez ia pobre gisa, baizik adornaturik galas: asi ze pensatzen ote zen fantasmaren bat; baña arrek erran zio nola zen errezibitu zuena gau gartan karidades, ta ainberze milla esker, karizia, itz amoroso, tentagarri, Deabruak erakutsis ta mintzatus arren agos, ezi gizonoi zego xoraturik; ta azkeneko atzendurik Jangoikoas biotza inklinatu zekio, baña Jangoikoak etzue utzi eror zera guzis bere sierboa. Atra ze ikustera eldu zen jenderik arren billa; ta Jaun onak beiratu zio berai, ta ukitu zio biotza kontriziosko dolore ain andias, ezi etxolara itzulirik, ta su eginik, oiñ eta eskuak paratzen zitue suan, ta erre pixpildurik, beira berzea zegolaik, atra zitue, ta erraten ze bere buruari, Martiniano, zer iduri zaizu? guapoki paratu zaitu su gonek, ta ori denbora gutis. Zer inen du infernuko suak eternidade guzian? Nai bauzu arara joan, ellega onengana, on baita arara joateko bidea. E rran ta berriz sartzen zitue suan. Arriturik beira zegon ematekia asi ze negar ta negar, etzezala segi erretzen; nerea da kulpa, nik in bear dut penitenzia: eta bereala kendurik gala gaiek botatu zitue sura, barka zezola, ta erakutsi non ta nola in zezaken penitenzia: etzuela nai itzuli ziudadera, baizik despeitu betikos mundua. Sanduak biali zue Belena, non errezibitu zuen Birjina Sanda batek deitzen zenak Paulina, zeñen konpañian bizitu ze amabi urtes penitenzia erruan ogi ta ur solles mantenitus bein sollik egunean, edo bi egunetaik batean. Mostratu zue Jangoikoak grazia logratu zuena obratus milagroak ere, ta emanes iltze preziosoa. Gelditu ze Martiniano ain errerik, ezi asko ilabetes ezin kuratu ze, ta ain eskarmentaturik, ezi beldurrak atra ze andik joateko nora etzeiken ellega emastekirik. Joaterakoan, burla iten zio Demonioak ziola, andia da ene podorea; botatu aut eure zeldatik iges. Sanduak zio, baitare nik kendu diat arma ik ekarri dukena; ire konfusiotako izain duk ura ia emendik alzina. Deabruak oiu iago, Martiniano, bagoaie iges? Bada nora nai segituko diat, ta ez nauk baratuko, errendiarazi artaño. Joan ze Sandua itsas-basterrerat: an informaturik mariñel batenganik, bazela itsas-barnean urruti 59 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI peña bat, non zegoken, ajustatu zire ermako zuela arara, ta noizean noiz ogi ta ur, ta palmasko arramak, zeñeki arrek inen zituen esportak, zeñeki paga zeien zerbait, ta berze alde enkomendatuko zuela Jangoikoai. E raman zue bada, ta irur aldis urtean ekartzen zio sustentu pobre gura. E rraten zio, ekarko ziola materiale, egiteko etxolaren bat, nai bazue. E tzue nai izan du: ala obeki beiratuko zuela Zerura; au zela estalki ona ta aski. An gelditu ze, ta zego bere orazioan ta lanean kontentago ezi bazkoa, euri, elur, ekaitz, iruzki, ta guzietara agerrian inguraturik ures, nora etzeiken ellega emastekirik. Ala uste zue: baña Deabruak injeniatu zue, naiz etzekion baliatu. Sei urteen buruan pasatzean itsaso gartan onzi bat, Deabruak Jangoikoaren permisios bota zue ta autxi ta autxi peña arren kontra. Ondatu zire an eldu zirenak: sollik donzella bat ol bati eutxirik zebila gorabera, ta asi ze klamatzen, o Jangoikoaren sierboa, Jangoikoaren amoreagatik eda bez eskua, ez nadien ito emen. Au baita lanzea: Sanduak enkomendaturik Jangoikoai, ikusirik klaro obligazioa, edaturik eskua atra zue uretik. E ta bereala erran zio grabe, ene Jangoikoaren humea, istupa ta sua ezta ongi egotea urbil: geldi zaite zu emen, an ta edan zazu den ogia, ta ura: emendik bi ilabete etorriko da mariñel bat; konta zozu agitu zaizuna, ta eska zozu nauzuna. Au erran, ta señalatu zue gurutzearen señalea bere gaiñean, ta itsasoaren gañean, ta beiratus Zerura erran zue, Jauna, konfiaturik orren piedadean botatzen naiz itsasora, zeren ezi naiago dut il ondaturik, ezi egon peligroan mantxatzeko kastidadea. E ta exortaturik donzella mantenitzera Jangoikoaren beldurtasunean, despeitu, ta bota ze itsasoan. Bereala ellegatu zekizkio Jangoikoaren ordes bi arrai andi, deitzen direnak Delfinak, eta arturik beren gañean atra zute ta utzi itsas-basterrean: eta Sanduak belauriko eman zio esker milla milla: eta gerostik alzina zebila peregrinazioan batetik berzera, baratus gauak artzen zuen lekuan. Atenasko ziudadera ellegaturik, ia nai zitio Jaunak bere trabajuak, peleak, ta biktoriak premiatu. E rrebelatu zio ango Obispoari, nola zegon E lizan Martiniano bere biotzeko adiskide andia. Joanik Obispoak aurkitu zue erreklinaturik eskañu batean: ta eskaturik bedeizioa eman zio Obispoak eskatus oroi zeiela artas Zeruan. Gero zeñaturik, ta erranik, Jauna, orren eskuetan enkomendatzen dut ene arima, alegre irrikos entregatu zue: ta bizi gau eskribitu zue Metafrastek. Donzella gelditu zenak peñan kontatu zio Mariñelai, joan zenean, nola pasatu zen guzia: E skatu zio, ekarri nai bazio tresnaren bat gizonarena, ogi, ta ur, ta lan egiteko elle, edo gauza bere andreareki: ala egin ze: ta gelditu ze an egotes, ta iraundu zue sei urtes, zelarik ogei ta bortz urtetakoa, arara zelarik. An iltze sei urteren buruan 60 Joakin Lizarraga sanduki. Deitzen ze Fotina. Mariñelak gero aurkitu zuelaik ilik, eraman zue Zesareara; kontatu zio Obispoari guzia: eta Obispoak depositatu zue honratuki, laudatus Jangoikoaren miragarriak & 61 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 1.an Gure Aingeru Guardiakoa Aingeru Guardiakoaren festa zelebratzen da bi aldis urteaz, Lastallaren bigarrenean E liza guzian; ta Martxoaren lenbizikoan Iruñeko Obispado gontan; eta egunoro litzake arrazio zelebratzea nork bere biotzean bere Aingeru guardiakoa, ongi egiten dagokiona egunoro ta kontino. E ntendatzeko zelebratzen duguna da konbeni explikatzea, nor ta zer diren Aingiruak: ia badiren gure guardian daudenak: zer fabore iten digun ortan gure Jangoiko onak, eta zergatik: zer ofizio itentuten gureki Aingiruek: aien progu zenbait eskritura sagratuetaik, ta Sanduetaik: ta zer guk in bear dugun aieki. Zer dire Aingeruak? dio katetximan: Dire espiritu bienabenturatu zori onekoak daudenak gozatzen Jangoikoa Zeruan. Zertako kriatu zitue Jangoikoak? E ternoki lauda ta bedeika dezaten bere Majestadea: eta beraren Ministro bekala goberna dezaten E liza, ta guardatu gizagendea. Dire beras Aingeruak nola E rrege gorenaren Korteko Jaundiak, Prinzipe noble poderosoak beraren palazioan asistante daudenak kontino, bere etxeko ta maieko adiskideak; eta bialtzentuenak nora ta zertara nai duen, nola bere Ministroak: ezi orgatik dute izena Aingeru, baita oroat nola Mandatari bialia enkargatua. Dire exerzitoen Jaunaren K apitan jenerale, ta ofiziale, ta soldadoak, nor bere gradoan; eta ango soldadeska da Aingerugendea. E ta E gia da gizonetaik bakotxai señalatu diola Jangoikoak bere Aingeru guardiakoa? Da egietafedea: asko testimonio da eskritura Sagratuan: baña testigorik obena Jesu Kristo Jangoiko-gizona Zerutik etorri zena, ta den guzia dakiena; eztaikena engaña, ta ez dezakena engana, baitio bere E banjelioan Math. 18. Beira ez dezazen desprezia txipitto gebetaik bat, zeren ezi erraten diziet, oien A ingiruek Zeruetan daudela beti ik usten nere A ita Zeruetan dagonaren aurpegia. Aingeru goi paratzen da gizonaren guardian, au mundura jaiotzen den istantetik, diote Doktore Sanduek, ezi sabelean dagon bitarteo, guardatzen duenak Ama guardatzen du humea. Jesu Kristok, Aingiruen Jaun bekala, etzue Aingiru guardiako bearrik, guziak zitue bere zerbitzuko: baña nik eta zuk bear gindue, ta eman digu nori berea Jaun onak. Ori erran zue Dabidek ere, ps. 90. Bere A ingeruei manatu diote zuregatik , guarda zaizaten zeure bide guzietan: ermak o zaitute beren esk uetan, ez dezazun tropezatu arriren baten k ontra. 62 Joakin Lizarraga Nolako faborea ezta au? Zein graziosoa, gustosoa, honrosoa, ta konsolagarria lurreko desterratu pobreendako? Nola aski ezpalitz kriatua gu Jangoiko onak bere imajina ta semejanzara ere gloriaratzeko, ta ematea ortako bear diren medio guziak: Nola guti balitz konserbatua asko denboras, manatus iruzkiai argitzeko guri, zeruai, aireai, lurrai, itsasoai, ta kriatu duen guziai laguntzeko guri, eta iago dena, mantenitus gu bere besotan, ezi Jangoik oan bizi gara, mogitzen gara, ta garena gara, ezi bera gabe atsik ere ez dezakegu artu, ta momentu batez utzten bagaitu, deus ezgara: Nola guti balitz preserbatua berak gu infinizio bat gaitzetaik, kulpa, pena, denborako ta eternoetaik: Nola guti balitz jautsitzea bere Majestadea bere tronotik, egitea gizon, gure aide, adiskide, fiadore, Redentore: Nola guti balitz padezitzea guregatik alako neke-penak, ta eriotze alakoa: Nola guti balitz egitea gu bere Kristio, bere etxeko, bere gorputzeko mienbro: nola guti balitz alimentatzea bere gorputz ta odol preziosoes, doktrinas, orazioes, ta gañarako on direnes E lizan: Nola guti balitz artzea gu bere humetako, ta ematea gure Aitatako bera, bere Ama gure Amatako, ta Sanduak ta Sandak gure anai-arrebatako; zer fabore ezta ematea bere palazioko Prinzipe glorioso eder gaiek gure guardia, kuidazale, ta aurzaitako? E ta aiek artzea gogotik, ta kunplitzea humilki ofizio goi? E nperadoreen ta E rregeen humeei billatzentiote Aio ta kuidazale daizken obenak, baña berak adiña eztirenak dignidadean: baña nork ikusi du Prinzipe Jauna aldiritar baten aurzai? Beira emen gloriako Prinzipe gaiek gu aldiritar pobreen aurtzai bekala! E ztire ikusten begis, bai fedearen argis, seguro ta ziertoago baita, ezi begis ikusten dena. O faborea! O gure ditxa! E ta zergatik ori? amore digunagatik, erman naies gu Zerura andik erori ziren Aingeruen lekuan. Da egietafedea erori zirela Zerutik anitz Aingeru, direnak orai Demonio ta Deabru. E bek ikusten dute, nai gaituela Jangoikoak igan gu gizon lurrekook aiek al duzuten lekura: Orgatik inbidias kontino dagozkigu egiten gerra, tentatus asko maneras, engañus, indarres, zebos, ones eta gaitzes, nondik logra in dezogun desplazer Jangoikoai, ez uzteko sartzera Zeruan, ta jautsiarazteko beren infernura gu ere: Zer egin du, ta egiten du Jangoiko onak? Biali Aingiru gaixtoen kontra Aingeru onak, zeñeki bateo guk aisa garai dezazkegun aiek. Ia bada eta zer ofizio itentute Aingiru guardiako on gebek? Nork explika? Nork entenda ere den adiña? anitz gorputzaren aldetik ere, baña iago ta iago arimaren aldetik: batzutan sentitzen dela, geienetan sentitu gabe. E ztuzu sentitu zenbait aldis alke ta beldur, egiteko eztagokizuna ongi? Zer ze ori? Aingiru onaren abisu bat. E ztuzu beñere sentitu, admititu ondoan bear etzena, an barnean desplazer, iluntasun, edo tristuraren bat? Zer ze ori? 63 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aingiruaren erreprensio amorosoa. E ztuzu sentitu noizerebait deseo, anhelo, edo propositoren bat onerako? Zer ze ori? Aingiruaren bulkaldi bat. Ala nola afekto gaixtoak, inklinazio, tentazio, ta gogorazio gaixtoak baitire Deabruaren aldetik, ala onak dire Aingiruaren aldetik: E ta bagina dozil obediente Aingiruai, Sanduak ginazke. Zer gauza au, fielak, sinesten bada, beiratzea Aingiru eder ederra pobretto baten aldean ain erne antsioso, nondik ibiliko den ongi bere karguko pobre gura? E ta egia barin bada, eta da ain egia, nola E banjelioa, Zeruan Aingeruek dutela festa ta alegranzia, iten duelarik bekatari batek penitenzia, nola ezta alegratuko Aingiru guardiakoa, berea dabilalaik ongi? Kontra berriz Deabruen festa da ikustea gu bekatu, ta gaixtakerietan. Daudelaik guri beira, Aingiru onak onnaiez, ta Aingiru gaixtoak gaitznaies, pensa munduko dibersio ta galbideen okasioetan, nola bide dauden Aingiru gaixtoak kontent iduri tentatzen ta su ematen, Aingiru onak berriz despreziatuak bekala bereenganik erretiraturik triste ilun! Pensa kontrako aldera, daudelaik onak Jangoikoai emanak ongi egiten; trabajatzen, padezitzen Jangoikoagatik ta proximoengatik, zein alegre Aingiru guardiakoak laguntzen, konsolatzen, animatzen; zein ilun rabioso Deabruak! E bek nola persegitzen, aiek nola tuzten guardatzen! E zin konta-ala dire exenpluak guardatuenak Aingeruek, batzuetan agerri, berze batzuetan agertu gabe. Biz lenbizikoa Daniel; bota zute leonen kubilara, jan zezaten: baña Aingiruak ertxi zizkiote agoak, ta etziote mellarik egin. Daniel. 6. Berze bein zeuzkitelaik sei egunes leonak jan gabe, ta erdian Daniel, Habakuk Profeta zoeiena bazkariareki bere igitarleendako artu bilotik Aingiruak, ta istante plantatu zue kubilaren gañean, ta sustentatu zue. c. 14. Bere irur lagunak bota zuzte sugarretan zeukaten labe andi gartan loturik esku oñetaik; eta an barnean zebiltza paseatzen ta kantatzen, ez irur ia, baizik laur, laurgarrena Aingirua akonpañatzen. ib. 3. E lias zoeie iges erregina Jezabelenganik, ta akaiturik etzan ze lurrean bizias etsiturik: Aingiruak jaikiarazi ta janarazi, ta bizkor ibiliarazi zue berrogei egun ta gau. 3 Reg. 19. Judith famatua, ederra gorputz ta ariman bizi ze Betulian erretiraturik bere etxean orazioan: zeukalaik Holofernesek inguraturik ziudadea, ta guziak etsiturik. E rreprehenditu zitue beren fede gutias, ta Jangoikoaren inspirazios atra ze ziudadetik iges iduri: arrapaturik presentatu ziote Holofernesi, zeñi orditu ta lokartu zelaik ebaki zio burua, ta eraman zue Betuliara, orgatik biramonean desegin baize arren exerzito guzia. Baña notagarri da Judith garbi ederrak in zuen juramentua, itzuli zelaik gau gartan, Testigo Jangoik o bizia, guardatu nauela ni beraren A ingiruak emendik joatean, an egotean, ta andik ona itzultzean: eta eztuela per64 Joakin Lizarraga mititu bere esk laba gau niork ere mantxa zezan. Notagarri ere da Sazerdote sumoak guzien alzinean laudario eman ziona, Zu Jerusalengo gloria, Israelgo alegria, ta gure jendearen honra, portatu baizara guapok i, ta biotz andiarek i, zeren maite duzun k astidadea. E zta dudarik Aingeruak, nola baitire espiritu gorputzik gabekoak, luxuriaren etsai diren bekala ez dezaketena soporta aren usaia, ala direla kastoen, espezialki Birjin direnen adiskide amanteak; kideak kideareki, diotena, zeren Birjin perfektoak dire lurreko Aingiruak, eta aiek Zerukoak, eta ala elkarrenak. Dire berze alde Birjinak berex Kristoren E sposa desposatuak garbikiro, despondi vos uni viro V irginem castam exhibere Christo; beras natural da Kristoren Aingiruak izatea aien lagun amante guardazale. S. Zezilia ofrezitu ze Jaun dibinoai betiroko Birjin mantenitzeko beraren gustora: buratsoek desposatu zute nai etzuela Balerianoreki, zeñi seguratu zio Sandak erresueltoki, Baleriano, erran bear dizut sekreto bat ongi dagokizuna; jakin beauzu dutela nik amazale Jangoikoaren Aingeru bat, zeñek zelo andiareki guardatzen duen ene gorputza. Beira ez dezazun egin eneki deus, zeñen kasos progarazi dezazun Jangoikoaren ira. Ark errespondatu zio, nai nuke ikusi Aingiru goi, ezperen errezelatuko naiz berze noribaiti zaudela afizionaturik. Bataiatu gabe eztaike ikusi, erraten dio Sandak; bataia zaite ta ikusiko duzu: Bataiatu ze, ta ikusi zue: eta bere anaia Tiburzio bataiarazirik ekarri zue ikustera Aingiru bera Sandaren aldakan. E ta biak gero izan zire Martir gloriosoak. Sta. Ines Jesu Kristoren E sposa fiela, zeren etzuen konsentitu desposatzea Romako Prefektoaren semeareki, eraman zute urdeen etxera, an deslora zezaten: baña bereala agertu zekio Aingeru guardiakoa guardatu zuena guapoki Sanda, eta il zuena atrebitu gura, naiz gero biztu zen Sandaren karidades, ta Jangoikoaren piedades. S. Franziska Romakoari agertzen zekio bere Aingiru guardiakoa, nola bedratzi urtetako aur bat idurian, aurpegia eder agitz, Zerura beira, besoak gurutzaturik, sotana txuri bateki: ta akonpañatzen zue orazio ta obra onak egiterakoan: eta bein zergatik deskuidatu zen konbersazioan andre batzueki, eman zio zaflada bat. Juan K arrera lego bat Konpañiakoa egunoro jaikiarazten zue bere Aingiruak bere izenas, joateko oraziora. Bein perezas detenitu ze, baña pagatu zue, zeren gero ia etzio iten faborea, egin arteo arrek penitenzia (Claus. p. 3 Cath. c. 10.) Gaste on bat lagunek erman zute engañaturik bekatu iteko zen okasiora: guarturik peligroa atra ze andik bereala; baña Aingiruak eman zio zaflada on bat izan zuen deskuidoagatik. ib. O zenbat maneras ongi egiten digun gure Aingiru onak, nola eztakigula geurek? Zenbat aldis gu deskuidatzen garelaik, bera ezten deskuidatzen? Nola gu orazioan gaudelaik, dago bera 65 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gureki, ta debozio iagoreki? Nola presentatzentuen Jangoikoai gure petizioak? Nola bearrean garelaik, naiz gerok ez oroiturik, bera oroitzen den eskatzeas Jangoikoai gure fabore? Bada gure eriotzeko orduan, infernuko otsoa dabilalaik ingur ingur arrapatu naiez arima, zein dilijent erne dabila Aingeru ona salbatu naies? Zenbat maneras laguntzen digun ongi iltzen? Nola enpeñatzen den Maria Santisimareki, Jesus onareki, Jangoiko berareki, atra daien ongi bere karguko arima gura? Zer alegranzia, ongi atratzen bada? Purgatoriora barin badoaie, zer bisitak, ta zein maiz itention? Nola konsolatzen duen penetan? Nola atratzen bere denboran? ta nola akonpañatzen duen Zerura? Iago ezi adiskide batek adiskideai, iago ezi anaiak anaiai, iago ezi Aitak ta Amak hume maiteai fabore iten dio bereai beti Aingiru guardiakoak: E ta senti gindezake klaro askotan, biziro sinestatus estima bagindez, ta egon attento. Ia bada zer in bear dugu, logratzeko Aingiru guardiakoen faborea? Pensatu, estimatu, ta korresponditu dignoki. S. Bernardok dio ederki Dabiden itz gaien gañean, A ngelis suis Deus mandavit de te & Bere Aingiruei Jangoikoak manatu diote zuregatik, guarda zaizatela zeure bide guzietan. Fabore miragarria, dio, ta egiaz karidadesko amore andia! Nor da manatu duena? Nori? Norengatik? E ta zer manatu du? Konsidera zagun sinez, ar zagun firmeki memorian manamendu gau ain andia. Nork bada manatu du? Norenak dire Aingiruak? Noren manamenduak obeditzen? noren borondatea kunplitzen dute? Dezakenak mana manatu diote bere Aingiruei, guardatzeko zu bide guzietan, ta eztute erreparorik artzeko ere zu beren eskuetan. Majestade sumoak bada manatu diote Aingiruei, ta bere Aingiruei, an gora dauden ditxoso bere urbileko gaiei, ta bere palaziokoei manatu diote zuregam. Zu nor zara? Zer da gizona, oroitzeko artas Jangoikoa? Nola ezpalitz gizona usteldura bat, ta gizonaren humea artto bat. Baña zer uste duzu manatu duela zutas? guarda zaizatela. Itz gonek zenbat erreberenzia kausatu bear dizu? Zenbat debozio? Zenbat konfianza? E rreberenzia, zeren presente dauden: debozio, zeren ongi nai zaituten: ta konfianza, zeren guardatzen zaituten. Ibili ongi attento, no la beira dagokizula zeure Aingirua. E dozein leku, edozein zokotan guarda atenzio: ez atrebi egitera etzin dukena eginen, banego ni presente. Agian duda duzu dagola presente, zeren eztuzun ikusten? Zer litzake, adi bazindez? Zer, uki bazindez? edo usmatu? E zta solamente bistas progatzen gauzen presente egotea. Aski da Jangoikoaren itz erreala. Jangoikoan bada maitazkigun afekto guziareki bere Aingiruak, nola bear direnak izan noizbait gure lagunak Zeruko herenzian, baña bitarteo gure aurzai ta kuidazale Aitak paratutigunak. Zeren beldur gara alako guardieki? Poderosoak dire, pru66 Joakin Lizarraga denteak, ta fielak. Solamente segi guk aien atzetik, ta egon seguro Jangoikoaren anparoan. E ldu zaizulaik tentazio, edo trabaju andiren bat, inboka zazu zure guardia; dei zazu, ta klama, guar benaza, Jauna, ta salba benaza, ezperen galdua naiz. Aita Sanduak emantu induljenziak errateagatik orazio gau: A ngele Dei, qui custos es mei, me tibi commissum pietate superna illumina, custodi, rege, et guberna amen. O Jangoikoaren Aingiru ona, pobretto gonen guardian dagona, bada beraren piedades orren kargura nago ni, argi ta kida benaza, guarda ta goberna benaza orai te beti. Amen. Aita gure ta abe. 67 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 7.an Sto. Tomas Doktore Aingirua Sto. Tomas sandu ta xakintsu andia, nior barin bada, Akinoko Kondeen humea, azi zute kuidadoreki, Jangoikoak emana bekala. Nai zuelaik bein unideak maiolatu, aurkitu zue zeukala eskua ertxirik, ta artan papertto bat: nai zio ken du, baña ainberze negarrai eman zio, ezi utzi zue geldi: gero Amak kendurik, ta leiturik ziona ze Abe Maria: baña negarrez bitarteo beti aurttoa, itzuli arteo; itzuli ziote, ta berla ixil: eraman zue bere eskuttoas agora, ta gutibana urtus iretsi zue: baita mostra ona, Birjin Amaren debozioan azitzen zela esnean ere, ta izanen zela gero agitz deboto, nola izan baize. Bortz urtetako aurra zelarik, entregatu zute S. Benitoren konbentura, monjeeki an atra zeien ongi azia, nola atra baize. Guzis ze mutiko humila, mansoa, modesto geldia ta ixila, erraten dena, oneroa, edo onegia, ta obedientea guziei gusto egin naia. Laster ikasirik meza laguntzen, on ze bere gustoa; eta orazio mentalean zebatzen asirik egoten ze noiznai bi ordus. Amar urtetakoa zelarik, atra zute estudiatzeko Napolesen gramatika, retorika, ta filosofia, admiratus guziak ain pronto ain ongi ikasteas, eta bateo ain ona ta modestoa izateas. Kobentu gartan azi zenetik zego ia afizionaturik berze munduko gauzetara, apartatu naies mundu gontako usai gaixtotik, emengo elze, ta tipula, ta farraskeria gebetaik. Tratatzen zue Sto. Domingoren E rrelijiosoeki, ta afizionatu ze, ta artu zue aien habitua, zelarik oraño amalaur urtetakoa. Anitz arritzeko, ta errateko eman ze sartuas errelijione gartan mutiko bat ain ilustrea, ain gastettoa, esperanza ain anditakoa; batzuek murmura frailees engañatu zutela; berze batzuek buratsoes nola permititzen zuten; berze batzuek, aurkeria izan zela: bitarteo etzire falta zenbait admiratzen zutenak ongi egina, baitare imitatzen. Ama baizego berze erri batean, jakin zueneko berria, etorri ze Napolesa, ikusi naies bere semea: baña onek etxakin zer intenzio zekarran, ta zer agi zeiken, Amaren afekto, itz, otoi ta negarreki, eskatu zue erman zezaten andik berze leku batera. E rman zute Romara: baña araraño segitu zio Amak, baña etzue aurkitu an ere, zeren biali zuten Parisa. Amak eskribitu ziote berze bi seme soldado zituenei, atra zeizela bidera, al bazezakete erdetxi beren Anaia Tomas. Aiek beren meneko soldadoen medios arrapatu zute bidean; nai ziote kendu habitua; ezin, ta autxi ziote: ta gaizki trataturik itzes ta obras, biali zute Amagana. Amak ikusi zuelaik bere eskupean, kontent agitz uste zue bai geldiarazi bereki aisa mutikoa, izanik ain obediente humila ta ona. Zer loxentxuak egin 68 Joakin Lizarraga zition, zer kariziak, zer promesak, negarrak, ta gauzak, nork explika? Sanduak atenditzen ta errespetatzen zue Ama bekala; humil sereno firme errespondatzen zio, etziola iten agrabio, ta deshonrerik, artus bide gaixtoren bat: zuela bokazio, izateko errelijioso: Jangoikoa zela len; ta nai ziola obeditu Jangoikoai. Amak ikusirik etzukela errendiarazi berak, bialtzen zitio bi arreba zituenak, ia ebei atendituko zioten anaiak; baña aisago despeitzen zitue ebek adiarazis munduaren banidadea, eternidadearen inportanzia, de manera ezi bata bentzait desengañatu ze, ta despreziatus galak, ponpak, ta boda andi ofrezituak sartu ze errelijiosa K apuan. Bada bi anaia soldadoek gerratik itzuli zirelaik, ikusirik Ama ta arrebak ain deskonsolaturik, eta Tomas ain tieso firme berartan, soldado bekala nai zute indarka, itz gaixtoak erran, golpeak eman, kendu nai habitua ta zatikatu ziote. E ta etzezaten agian fraileek tratatu arreki, edo erman bereki, ertxi zute preso guardieki kastelu batean. Guti ze mutil sanduarendako erretiro gartan egotea, on nai zue estudiatzeko, ta estudiatzen zue kontino: baña etze guti an egin zioten gerra asko ta sobra maneras. Bein billaturik ta alokaturik emakume arro bat engañazezan, sartu ze aren kuartoan; lenik asi ze prebenitzen artifizioak modu on medianoan, geroago ta ausartago. E ntendatu zuelaik mutil sanduak errebestiturik Jangoikoaren E spirituas erran zitio itz grabeak erreprehenditus aren atrebenzia: ikusi zuelaik itzak etzirela aski, artu sutillete bat, eta arreki ematera zekio, ezpaze eskapatu. Gelditu ze gaste santua ain alketurik ta ikar ikar, ezi guruze bat formatus paretean sutillete berareki belaurikatu ze, ta negarres Jangoikoai eskatzen zio guarda zezan beretako garbi; ofratzen ta konsagratzen ziola bere arima ta gorputza betiroko. Zego deitzen ere ta suspiratzen Maria Santisimagana, anpara zezan berea bekala. Denbora zati baten buruan, dela kongojaren utses, dela Jangoikoaren disposizios, artu zue lo batek an lurrean pareteain kontra: bitarteo autsirik bi Aingiruek zerutik erran ziote, nola Jangoikoak bialtzen zion kastidade perpetuoaren zingulo gura, ta zeñituzute gerrian ain ertxi erru, ezi idatzarri ze klamatzen. Klamoreetara akuditu zute guardiek, ta galdeginik zer izan zuen, etzue bere bizian sekulan deklaratu niori, baizik bere Konfesoreari: baña efektoan ezaundu ze, ezi libre izan ze gerostik etsai andien gorren tentazioetaik ere: baña naiz eman zekion kastidadearen donoa, da admiratzeko alaere paratzen zuen kuidadoa eskapatzean okasioetaik beti, ta emastekien konbersazioetaik de manera ezi erranik bein señora batek, zergatik ala zebilan iges aietaik, jaioa zelarik emastekiaganik, errespondatu zue, orrengatik berorrengatik eskapatzen naiz guzienganik, zergatik jaio nitzan batenganik. E ta arrazioreki, ezi ezperen donoa eman zionak kendu zioke. Ala naiz trataturik ainberze materia genero gartan bere Teologian, ain bir69 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI jin garbi mantenitu ze, ezi bere Konfesore Fr. Rejinaldok aditu zionak anitz konfesio jenerale, zio, au il ondoan, juramentuareki, iltzela ain garbi honestidadean, nola irur urtetako aurtto bat. Bi urte pasaturik prisione gartan, etsiturik ia etzela aldatuko, edo Jangoikoaren beldurrez Amak disimulatuki utzi zitue bi arrebak soltatzera anaia, ta leio batetik atra zute, zeudelaik beitiko aldean fraileak etxideten. Bereala erman zute Napolesa, non in zuen profesioa amazazpi urtetan: andik guti Parisa: gero Kolomara, non Alberto magnoreki estudiatu zue Teologia, estudiatus parte libruetan ta pensamentuareki, parte orazio mentalean Jangoikoareki: gañarakoan beti humil modesto ixil ixila, de manera ezi lagunek deitzen zute orgatik idi mutua. Baña Maestru andi garrek ezaundurik arima gonen andia erraten ziote, on deitzen didaze idi mutua? bada nik diot, emanentuela alako marroak, mundu guzia barna adituko direnak. Gerostik ia asi zire erreparatzen Fr. Tomasen xakintasuna ta sandutasuna batean, eta ainberzeko argitasun entendamentuarena iago zela zerutik komunikatua, ezi ez estudios logratua; inposible iduri zekiotela ain denbora gutian ainberze ikastea. Guziek admiratzen, ta bera beti humillatzen, baita xakintsu egiaskoarena au; buru arin banoena bekala baita presumitzea; ala nola gariburu betea inklinatzen baita bera, baña buru utsa tieso gora. Biali zute Parisa, non alaber admiratzen ze ango eskola onen xakintasunas. E man ziote an Maestruaren gradoa: baña progatu bear zen bezperan, balitz bekala munduko inutilena; errepugnatzen zue, etzela gauza, ziola. Akuditu zue beti bekala oraziora: errebelatu zekio ar zezala gradoa, ta zer puntu leitu bear zuen; biramonean egin zue bere aktoa, arritus mundu guzia, S. Buenabenturareki, biak orgatik beti izan baizire adiskide andiak, biak bat baizire kondizioetan: biek defendatu zuzte beren errelijioneak an berean,garaitus ta konfunditus kontrarioak. Biak elkar maite, ta elkar bisitatzen zire. Bein aurkiturik S. Tomasek S. Buenabentura zegola eskribitzen S. Franziskoren bizia, erran zue, utzagun Sandua Sanduagatik trabaja daien, ta utzi zue. Berze bein galdegin zio, non aurkitzentuzu ain gauza onak, nola eskribitzen baituzu? S. Buenabenturak mostratu zitio libru batzuk, tori, ona nondik estudiatzen duten nik. S. Tomasi etzekio iduri aski aiek zirela: zuk bauzu zio, berze libruren bat berex. S. Buenabenturak sartu zue orazio iten zuen lekuan; mostratu zio Kristo guruzifikatua: tori, Tomas, au da ene librurik obena berex. Baña libru berean estudiatzen zue onek ere. E rakutsi zue denbora andian Parisen, gero Bolonian, Roman, Napolesen, barratus doktrinaren argia mias Unibersidade gaietan, plumas mundu guzian, nola iruzki berri batek, agertus ta konfunditus herejeen erroreak, ez solamente bizi zelaik; baitare il ondoan utzi zuenareki eskri70 Joakin Lizarraga biturik. Orgatik aborrezitzen baitute, nola ladronek argia estorbatzen diotena ladronkeria: On guziek berriz amatzen, estimatzen, bedeikatzen, ta segitzen dute azertatu naies. Deitzen dute Teologiaren florea, errelijionearen tenploa, E lizaren fuertea, fedearen eskudoa, herejeen mallua, eskolaen argia, Doktore Aingirua Jangoikoak erakutsia, Jangoikoaren iturrian edan zuena, ta alako milla, arrazio andiareki: ezi dirudi gizon gartan Jangoikoak bildu zituela bere jakindearen tesoroak. Nola in zue Sanduak egiteko ain jakintsu? Bere arima andiaren gañetik, (eta arimaren andia dago izatean irur potenziak andi, memoria firme, entendamentua klaro, borondatea zuzen sano, biotza noble jeneroso gora) bada orren gañetik bi lan iten zitue, baitire aplik azio ta orazio kontino biotzeskoa. Ain aplikatu ondaturik zego bere estudiatzen zuen gartan, ezi agitzen ze egotea atzendurik bitarteo gañarakoes, nola bein S. Luis erregeren konpañian zegolaik maian, baizego diskurritzen herejeen kontra eskribitzen zuen gartan, atzendurik jateas, konbersazioas, ta guzietas, goraturik eskua eman zue palmada bat maigañean ziola klaro, ez dezake izan zer errespondatu ontara herejeak. E rrege informaturik nola zen, kuadratu ze, ta manatu zue ekartzeko papel ta tinta eskribitzeko, etzekion atzen. Orazioa zue lan prinzipala: beñere etze asten estudioan, in gabe lenik orazio, eta entendatzeko neke zirenetan orazioareki barua juntatzen zue. Ala logratzen zue argitzea. Sakramentu aldarekoaren presenzian ze arima jeneroso garren azitzea, esnastatzea, erregalatzea. Heri ezpazego, egunoro erraten zue meza, ta enzuten zue berze bat, berak komunkiro laguntzen zuena. Jaun Sakramentatuaren alzinean humil amorosten ze, negar amorosos bañatzen, ta admirazios elebatzen ze; ta alako maneran ellegatu ze ikustera misterio garren sekretoak, emen daiken adiña, ezi berze asuntoetan garaitzen baitu berzeak Sandu gonek, ontan garaitzen du bere burua, nola baita ageri eskribitu zituenetan onen gain. Bere denboran Urbano IV. Aita Sanduak paratu zue Korpus Kristiren festa solemnea, ta Santo Tomasi manatu zio konpontzeko errezu ta meza tugunak oktaba guziko ezin obeki paratuak, apegatzeko debozioaren sua biotzetan. Parisko Unibersidadean tratatu ze Sakramentu gonen akzidenteen gain: Sandu gonek, zeñen eskuan guziek utzi zuten explikazioa, eskribitu zue, ta eskribiturik paratu zue aldaregañean, ta bera beiti humil eskatzen grazia errateko, barin bazego ongi, ezperen, etzezala permiti. Jaun dibinoak agerturik seguratu zio, ongi esk ribitu duzu, Tomas. Oroat agitu zekio Orbieton, konpondu zuelaik Korpus Kristiren ofizio erran duguna. Oroat Napolesen bere Sumaren irugarren partea eskribiturik, erran zio Jaun dibinoak, ongi esk ribitu duzu nitas. Zer nai duzu premiotak o? Sanduak, eztut nai berzerik , baizik berori, Jauna. E ta egia zio, 71 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zeren ezi bizi guzian etzue izan berze pretensiorik, baizik Jaunari plazer egitea. Irur gauza eskatzen zitio; lenbizikoa konstanzia beraren zerbitzuan: bigarrena konserbatzea errelijioso pobrearen estadoan: irugarrena bere anaia iltzirenen estado-suertea xakitea: eta irurak logratu zitue. Anitz aparizio izan zue Zerutik ta Purgatoriotik, eta Jangoikoaren aldetik seguranza, kuadratzen zekiola bera ta bere trabajuak. Guziareki ain humil, ain beldurti, ain senzill izatea ainberzeko xakintasunaren erdian, da admiratzeko. Sekulan etzue nai izandu admititu dignidade ofrezitu ziotenak: E gin bai ofizio Zumilenak errelijionean. Zego leitzen bein errefektorioan: emendatu ziote gaizki itz bat berak ongi errana: alaere emendatu bekala errepetitu zue. Gero erran ziotelaik lagunek, zergatik ala in zuen; errespondatu zue, zergatik itz bat ala edo ola erratea guti inporta da, baña humildadea ta obedienzia da inporta dena anitz. Berze bein fraile arro batek eskatu zio Prioreai lagun bat joateko limosna billa: Prioreak erran zio ar zezala lenbiziko aurkitzen zuena. Aurkitu zue ain txusto Sandu gau, ark etzuena ezaunzen: erran zio akonpaña zezala, manatzen zuela Prioreak. Istante atra ze arren atzetik, ta nai segitu ta ezin segi, zangoan gaitz izanes, ta ala zoeie atsanditurik: Norbaitek goart eginik erran zio berzeai, ia bazekien nor zen atzetik zeramana? zela Fr. Tomas de Akino. Aitu zuelaik izena, arriturik belauriko eskatzen zio barkazio. Sanduak irrikos goratu zue ziola, nik eztakit zertan dagon kulpa: ortako dakarrat habitu gau, egiteko nere ofizioa, baita obedienzia. Berze batek leioan zegolaik beira, ta Sandua kuartoan berzeeki, erran zio, betor, ikus bez; Fr. Tomas, ara idi bat boladan. Sandua maliziaik gabe joan ze ikustera, non da? non? Berzeak irria gora; bada zer? sinestatu bear zue zeikela bolatu idia? Sanduak, posibleago uste nue zela idia bolatzea, ezi errelijioso batek gezur erratea. Guzietan zue ta mostratzen zue humiltasun ta ontasun bat aur inozente batena bekalakoa, naiz zen gizon xakintsuena: eta ala guziek aurkitzen zute nai zutelaik pronto; guziak tratatzen zitue ongi amoltsu: Guziei ematen bere konseju onak itz gutitan, anitz. Zenbait ona: Pobreza pazienziarik gabe dela kostua irabazirik gabe. Arima oraziorik gabe eztela azitzen, ta ez bizkortzen: Oraziorik gabeko sazerdotea dela nola soldadoa armarik gabe. E ztakit nik, zio, nola persona bat dakiena dagola bekatu mortalean, daiken alegra, ta irri egun. O Sandu ona, badakite bada ori askok, eztakitenek orrek adiña. Nola in daiken bat jakintsu, galdeginik errespondatu zue, ezi leitus libru bat sollik. Galdegin zio arrebak bein, nola zeiken salbatu. Naiizateareki, errespondatu zio: eta egia, nai barin bada bear bekala, ezi Jangoikoak ala nai du. Baña Sandu gau, gure iduris bizi bear zena milla urtes, nai izan zue Jangoikoak erman beregana berrogei tamargarren urtean. Zelebratzen 72 Joakin Lizarraga zelaik Konzilio jenerala Leon Franziakoan, Gregorio X. Aita Sanduak manatu zio akudi zezala artara faltarik gabe. Obeditzeagatik paratu ze bidean, ta heritu ze sustenturik batere etziola eskatzen gogoak. Medikuak zerbait eman naiez galdegin zio ia etzuen naiko artu zerbait zena zela: E rrespondatu zue, ezi arenkeak, izatekos, sardinen gisara zirenak Parisen, baña Italian etzirenak aurkitzen. Baña entenda daien Jangoikoaren ona bere zerbitzukoeki, Medikuak plazara joanik aurkitu zue Arraiketari bat zekarrana berze arrai-genero bat, baña agerturik aurkitu ze zirela arenkeak. E rman zitue arriturik milagroas: baña Sanduak jakinik agitu zena, estimatu zue Jangoikoaren erregaloa, ta etze atrebitu jatera, bai ofratu bere Majestadeai. Oberatu ze, ta segitu zue bere bideas, baña ellegaturik Bernardoen Monasterio batera, deitzen baize Fosanoba baratu ze an, ezaundurik betetzen zela biziaren plazoa. Konfesatu ze ta komekatu ze urtikirik lurrean humiltasun ta erreberenzia guziareki: eskatu zio Jaun Sakramentatuari, ar zezala ontzat eskribitu zuena, ta utsin bazue zerbaitetan bere intenzioaren bortxaz, barka zezola, guzia sujetatzen zuela bere E liza K atolikoaren juiziora, zeñen obedienzian bizitu zen, ta nai zen il. E rrezibitu zue alaber olio sanduaren sakramentua. E ta emanik esker milla in zioten tratamentu onas, goraturik begiak Zerura, ta eskuak gurutzaturik, aurpegia sereno alegre, berze mudanzarik gabe despeitu zue arima Jaunaren eskuetan, Martxoaren 7.an, eta 1274 urtean. Lendanik izan zire señaleak bere despeidaren: Iltzen egun berean S. Tomas, bere Maestru izana Alberto M. Kolonian bizi zena urrun, asi ze negar ta negar; eta galdegin ziotenei motiboa erran zue, egun il da ene humea Fr. Tomas de Akino, baize E lizaren argi ederra. Ortzi zute konbentu bereko E lizan solemnidade andiareki; eta gloriaren mostratan agitu zire prodijioak: bat ze, ezi mandoa, zeintan ibiltzen zen Sandua, zangoan zuen miñagatik, autxi katea, zeñeki zeukaten loturik, ta joan ze gorputz sanduaren alzinera, ta an erori ze ilik. Berze bat, ezi ango Priorea itsu zegona aspaldirik, apatus oin sanduak, logratu baizue bista. Urte zenbaiten buruan gorputz sandu gura agerturik aurkitu ze oso ta fresko zeruko fragranzia bateki; ta Urbano V.en autoridades depositatu ze Tolosa Franziakoan, 1368 urtean, 94 urte ilas geros: orduko ia zuela 45 urte kanonizaturik. K anonizatu zue Juan XXII. Aita Sanduak 1323 urtean, zeñen itza da, zenbat artikulo eskribitu zituen, ainberze milagro in tuela. S. Pio V.ak Doktore 1567 urtean. 73 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 8.an San Juan de Dios S. Juan de Dios; ona Sandu bat, pobreen konsolu ta erremedio, guziek dezaketena imita; zeñen jendakias ta apellido mundukoas ezauntza guti baita; jaio ze Montmayor deitzen den erri batean Portugalen buratso pobre on batzuetaik: eta diote, bataiatzerakoan soñatu zirela ezkilak milagrosoki. Zorzi urtetako aurra zelarik, ekarri omen zue Sazerdote batek K astelako Oropesara, non paratu zen Nausi bateki Artzai. Bazekarra bere prinzipiotik sandu izateko mostra, ta azi ona, baize humila ezin iagos, agitz gogorra beretako, ta berzeendako agitz berex, noble, liberala: eta Ama Birgmaren ta bere Seme Jesus onaren deboto biotzeskoa. E gunoro errosarioa, ta berze debozio batzuk, preziso. Ogeita bi urtetan Oropesako Kondeak goratu zuen konpañian defendatzeko Fontarrabia, asentatu ze soldado animoso, baña beti prestu deboto. Faltaturik probisionea, ofrezitu ze joain zela billa urrunkara zeuden kaserio edo etxaldetara: ortako igan ze Franzesei kendurikako bior batean; eta urbildu zelaik, sentiturik animaleak bere lekuko airea, eman zio lasterrai laurazka, ta bota zue peña batzuen kontra, ta gelditu ze desmaiaturik erdi ilik, odola zeriola sudurretaik ta agotik. Bere baitan akorritu zelaik bi orduren buruan, inbokatus Jesus ta Maria belauriko eskatu zue fabore. Agertu ze an Artzaiesa iduri bat, eman ziona edatera ur trago bat, ta animatu zuena. Oneki desagerturik, itzuli ze Juan lagunetara. Denbora gutiren buruan aurkitu ze peligro andiagokoan: Prestua ezaundurik, K apitan batek eman zio guardatzeko tesoro bat. Au ebatsi ziote soldadoek: eta abeak koleraturik manatu zue urkatzeko arbole batetik, etzela balio egiarik, enpeñurik, deusik. Bazemate; ta Jangoikoaren fortunas K aballero batek, bidea utsinik, an pasatzen zenak logratu zio bizia, baña desterratu zute kanpotik: Itzultzerakoan Oropesara, esker milla emanes Jangoikoai libratuas, bidean jan gabe bi egun pasaturik desmaiatu ze; ta akorritzen asi zelaik ikusi zitue an irur ogi ta baso bat ardo. E txakin nola zen, ta etze trebe artzera: goraturik begiak Zerura asi ze erraten Aita gurea, ta ellegatzean itz gaietara, eman zaguzu egunoroko ogia, aitu zue boza bat, jan ta edan zazu, ezi zuretako da. Ala kuidatzen zue Zeruak pobrea! Zein Oropesan berriz jarri ze Artzai. Laur urteren buruan berriz joan ze soldado Alemaniara, nondik itzulirik ongi bisitatu zue Santiago bedratzi egunes: andik joan ze ikustera bere sortu-erria: baña emen nior ez ezauntzen berak, ta bera ere 74 Joakin Lizarraga niork ez. E txakin zer etxetan edo karrikatan jaio zen, alik eta zar batek karanzatik, ta zenbait señaleetaik ezaundurik, erran zion il zirela bere buratsoak, Ama fite, Aita gero S. Franziskoren habitua arturik Lisboan. Joan ze Andaluziara, ta Hospitalean zego beira konpasionaturik heries, naiak erremediatu aien bearrak, oh! Jangoikoak eman balezada medio, ta modu, zerbitzatzeko pobrettoei! zio. Berriz jarri ze Artzai Sevillan: berriz nai ze joan Afrikara Moroen kontra: baña opaturik K aballero bat zoeiela bere Andre ta laur alabaeki desterraturik Zeutara, joan ze aieki, ta peonzan irabazten zuen alokairuareki mantenitzen zue familia gura, gusto iago zuela ematean, ezi berak jatean. Itzuli ze Konfesorearen konsejus E spañarat, eta agiturik itsas-nastekazio andi bat, guziak ia ia galduak kontatzen zire: Sandua sinetsirik zierto, bere bekatuengatik zela, asi ze oius, bota zezatela bera itsasoan, nai bazute izan salbo. Bazoezi botatzera; lenik eskatu zue utzi zezatela errezatzera Aita gurea: ta asirik akabatu gabe, serenatu ze guzia, guziak arriturik nola libratu ziren pobre garren orazios. E llegaturik E spañan prestatu ze egiteko konfesio jenerale bat, ta egin zue bizi guzikoa: ta lanean irabazten zuenetik ahorratus bildu zue erosteko zenbait libru, kartilla, ta estanpa, ta Martxante bekala zebila saldus ta emanes nai zutenei, ta aurrei berexki galdegines bidanabar doktrina Kristioa. Zebilalaik ortan, bide batean opatu zue aurtto bat agitz ederra, baña erdibiluxirik ta oin urtuxian. Lastimaturik bereala eman zitio bere espartin batzuk; baña etzeikela ibili aieki, itzuli zitio aurrak. Sanduak, bada ermako zaitut soñean: atoz, para zaite. Bazema bazema prinzipioan aisa, baña geroago ta pizuago, izerditan asi ze; ta iturri batera urbil, erran zio, ene aurttoa, uz nazazu edatera ur-trago bat, ezi pizu zara, ta izerdiarazi nauzu. Aurra utzirik arbole baten ondoan, bera bazoeie ur eske biendako: ta aditu zue atzetik boza bat erran ziona, Juan de Dios, Juan Jangoik oarena, Granada izain da zure gurutzea. Beiratu atzerat, ta ikusi zue aurra zeukala eskuan granada, edo mingrana bat, ta erdian gurutzea. Pensatus ortan entendatu zue deitzen zuela Jangoikoak Granadara, ta joan ze, ta zego saltzen bere libruak an. Denbora gartan zego Granadan Juan de Avila Benerablea deitzen zutena Andaluziako Apostolua arrazio andiareki. S. Sebastianen egun batez predikatu zue espiritu betikoareki, ta Sanduaren saetaetaik pasatu ze adiaraztera Jangoikoaren amoresko saetak, zeñeki naituen errendiarazi gure biotzak. Aren itzak izan zire nola susko saetak traspasatu zutenak Sandu gonen biotza, zein lenik asi ze desaogatzen negarretan, gero atrarik elizatik zatikatus bere tresenak oius erraten bere bekatuak, ematen bere aurpegian bofetadak, bularrean golpeak arri bateki, beiratzen ta kla75 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI matzen zerura. Istante juntatu ze mutiko montio bat, ziotela, eroari eroari, ta tiratzen ziotela arrika, loi, ta gauza opatzen zuteneki. Gero joan etxera, ta eskus ta ortzes zatikatzen zitue libru protxal etzirenak, gañarakoak ta imajinak ematen ziote nai zutenei: diru bildu zuena eman zue libratzeko presoak. Gelditu ze sollik atorra ta galzazpieki, ta akonpañaturik mutikoes ta jendees erotako zeukatenes joan ze E liza Nausira, an oiu, Jauna, miserikordia niri, bainaiz bekatari andi bat itsuski ofenditu dutena berorren Majestadea. Zenbait Sazerdoteek etzute uste zela ero iduriarazten zuena: E rman zute Avila Benerableagana, ta examinaturik admiratu ze Jangoikoaren espirituaren indarras; utzi zue segi zezan denbora zati bat erakeria on gartan. Segitus karrikak barna bere tema gartan, ta sufritus asko tratamentu gaixto; flakurraturik azkeneko erman zute eroen hospitalera: loturik an azotatzen zute maiz, alik eta Benerable garrek biali zion erratera, aski zela ia. Orreki gutibana asi ze mostratzen bazuela juizio, ta despeitu ze emanes graziak. Joan ze billa Benerable gura, zeñeki in zue berriz konfesio jenerala. Bere bokazioa ze pobreei zerbitzatzea, baña etzekie nola. Jakiteko, enpeñatzen zue Ama Santisima, ta zebila bisitatus beraren tenplo famatuenak. Guadalupen egon ze ogeitabi egunes konfesa-komekatzen maiz. Bein bakarrik zegolaik E lizan, asi ze erraten Salbea, ta erraterakoan, itzulizk izu zeure begi miserik ordiask o goiek guregana, goratu ze kortina bere kabo, ta Ama Santisimak beiratu zio amorosa. Kortinaren arroituareki sakristabuak atrarik, ustes nai zion pobre garrek kendu imajinai zerbait alhaja, goratu zue oña, emateko ostiko bat, baña gelditu zekio earturik; ezaundu ta eskatu zio barkazio, ta Sanduaren orazios istante sendatu ze. Oraño etzekie zertan nai zuen enplea zeien, alik eta itzulirik Granadara Avila Benerablearen konsejus, an Ama Birjina Sagrariokoaren E lizan Kristo pruzifikatuaren alzinean, zenen bi aldetaik zeuden Ama. Birjinaren ta S. Juan E banjelariaren imajinak, asi ze eskatzen sin sinez, erakutsi zezotela bide segitu bear zuena. Iduritu zekio biek jautsirik paratzen ziotela korona aranzesko bat buruan, ta Birjinak erraten ziola, Juan, aranze ta trabajuen medios nai du nere Semeak logra dezazun anitz merejimentu. Sanduak zio, aranzeak ta trabajuak alak o esk uetaik dire enetak o arrosak ta k labelak . Atrarik andik laster entendatu zue misterioa, ezi karrikan zoeielaik ikusi zue etxe baten atarian letrero gau, E txe gau alok atzen da pobreendak o. Alokatu zue, ta bildus limosnas paratu zitue berrogei ta sei goatze txipittoak: berla atra ze pobre billa, ta aurkitzen zuelaik heriren bat, artu soñean, ta ermaten zue bere hospitale berri gartara: an garbitu oñak, ta apatu ondoan amorosoki exhortatzen zue len lenik konfesa zeiela, sendatzeareki arima, aisago sen76 Joakin Lizarraga datuko zela gorputza. Sustentatzeko ta kuratzeko bere pobre gaiek, atratzen ze egunoro karrikak barna kapatxa bateki soñean, ta soka bateki bi elze andiak dilindan lepotik; eta boza lastimoso bateki oiu noizean noiz, A naiak , emazie limosna zeurendak o. Ala mogitzen zire biotzak, ta gauas espezialki; ta atarira jautsirik ematen ziote ogi, zuku, aragi, ta berze jateko gauza, ta diru: eta Sanuak itzulirik errepartitzen ziote alimentua, ta diruareki erosten zitue medizinak. Ortas landara berak xautu etxea, ekarri ura, egin ontziak, ta goatzeak, ta lan guziak. Gauas erreklinatzen ze bere erien ertean. Bakarrik egoteak ematen zio pena, ez bere nekeagatik, bai pobreen faltagatik: baña etzute faltarik orgatik. Gau bates ur faltaturik, joan ze eske bi kantaroeki urrun; itzuli zelaik berant, aurkitu zitue onziak garbiturik, ta lan guziak eginik. Galdegin zue nork in zituen? Pobreek ziote, zergatik galdetzen zuen, in zuelaik guzia berak? Nola dateke, ni egon banaiz ur eske? Porfia aiek, berak in zuela. Sanduak orduan, agitz maite zaizte Jangoikoak, zuei zerbitzatzeko bialtzen baititu bere Aingiruak. Berze gau bates euri aizelaik, aurkitu zue karrikan pobre bat kejatzen etzukela aurki aterbe pixka bat. Sanduak, nauzu etorri ene hospitalera? Gogotik ere, zio, baña ez naike joan neure oñes. Sanduak naiz zeraman limosnaren karga, artu zue soñean pobrea: baña ezin jasis erori ze irristaturik. E rreprehenditzen ze bere burua, ta zoeielaik artzera berriz; gaste iduri eder batek lagundu zio, ta eskutik arturik erraten zio, ene anaia Juan, Jangoikoak bialtzen nau la untzera zuri, ta jakin zazun zenbat kuadratzen zaion iten duzuna, nik dut kargu asentatzeko. Sanduak humil, ni naiz bekatari pobre bat, ta on den guzia da Jangoikoaganik: baña eztida erranen, nor den berori? Ni naiz, dio, Rafael Aingirua, Jaunak destinatua zure lagun ta guardiatako, ta zure anaien. Andik guti faltaturik ogi zenbaitendako, etorri ze Aingiru bera Sanduaren habituareki zekarrala saski bat ogi, ziola, ene anaia Juan, guziok gara orden batekoak; arzazu orai ogi gau suplitzeko falta. Berze bein Jesu Kristo bera pobre-idurian utzi ze ermatera Sanduaren soñetan hospitalera, ta nai zitiolaik garbitu oñak, ikusi zio llaga bat ederra, istargitzen zuena; ta arriturik goratu zitue begiak beiratzeko aurpegira: ta aditu zue nola erraten zion amoltsu, Juan, niri iten zaida pobreai iten zaion on guzia. E rran, ta desagertu ze, baña gelditu ze ainberze erresplandore salan, ezi pobreak turbatu zire, ustes erretzen zen hospitalea, ta oiu iten zute sua sua. E gia ziote, erran bazute on Sanduaren biotzas, baizego erretzen Kristoren ta pobreen amores. Ia salatus kanpora berri alakoak, asi ze jendea artzen debozio, batzuk beren personeki laguntzeko, berze batzuk limosnaeki. Ia zue ainberze kre77 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI dita Sanduak, ezi bere itz edo firma aski ze, fiatzeko nornaiek kantidade andiak. Joan zelaik bein eskatzera limosna Tuiko Obispoari, baize ango audienzia errealean Presidente, nola zuen izena ta izengañekoa, galdeginik, errespondatu zue, ezi aurtto batek kidatu zuenak Granadara, deitu zuela Juan de Dios, baita Jangoikoarena, baña etzela trebe izan artzera apellido goi ain andia. Manatu zio deit zeiela Juan de Dios andik alzina: eta egin zio habitu bat pobrea, baña dezentea, tratatzeko persona prinzipaleeki ta etxe andietan. E z izanes lekurik aski, artu zue berze etxe bat hospitaletako. Gero abrats batzuek erosirik etxe andi batzuk, konbentu izanak, in ziote hospitale andi bat bear ziren ofizina guzieki: eta Sanduak suplitu zue bear ziren erremedio, Doktore, Barber, K apellan, asistente, ta gauza guzieki; eta Juan de Dios ze pobre bat abratsa, deus etzuena ta guzia zuena, zeren baizue fabore Jangoikoa, ta gizonen biotzak bere eskura. E ta nork konta, zenbat ta zein andiak artzen ta ematen zituen limosnak? E tze kontent kuidatzeas solamente bere hospitaleko heriak ta pobreak, kanpotik zirenak ere erremediatzen zitue, sustentatus familia pobreak, alargun beartsuak, aur ta donzella desanparatuak: ta etzeizen egon alfer, eramaten ziote Merkatarien etxeetaik elle, ligu, ziriku, mise, ta gauza, trabajatzeko. Ilak ere ortzitzen zitue aurkitzen zituenak; ta iago dena, Jangoikoak errebelatzen zio non iltzen norbait. K aridade prinzipalena zue arima ilak biztea, ta iltzeko peligroan zirenak libratzea. Joaten ze emakume galetsien etxera, ta ez solamente itzes, negarres, bularretako golpes Kristo guruzifikatuaren alzinean oneratu nai zitue, baitare ofrezitus ta emanes sustentua, eta doteak, apartatzen bazire bizimodu gaixtotik. E ta zenbat konbertitu zitue? Bein zortzi bateo. Bat edo berze exkusatu nai baze, nezesidadeareki, artzen ziote itza etzutela ofendituko Jangoikoa, itzuli arteo bera; eta bereala zuzen zuzenean joaten ze andre prestu debotaen etxeetara, ta erraten ziote, nola Demonioak zeuzkien arrapaturik preso arima batzuk nezesidadeagatik, ta bear zirela libratu: eta bildu ondoan bear adiña, itzultzen ze, ta atratzen zitue: ta asko akomodatzen zitue matrimonioaren estadoan dotatus berak; eta aldi batez ezkondu zitue ala amasei bateo: eta nai zutenak erretiratu sustentatzen zitue bere kostus. Zenbat murmurazio, zenbat burla, zenbat tratamentu gaixto sufritu zuen orgatik, eztaike pondera. Baña Sanduak bere trabajuas etzue ajolarik, baizik bere Jangoiko maitearen efensas. Bein aurkiturik kaballero bat konbersazio indezentean, Sanduak humil konsejatu zio guar zeiela: ark eman zio zaflada bat aurpegian; ta Sanduak belauriko paraturik erran zio, eman bezada nai duen guzia bofetada niri, non ta ez dezan ofenditu gure Jangoiko ona. Bizia gogotik nai zue eman Jangoikoaren ta proximoen 78 Joakin Lizarraga amoreagatik. Granadako Hospitale E rrealean itxeki ze su egun batez: bildu ze jendeketa, soña ezkilak, anitz lamentu, lastima, ta gauza: baña nior ez trebe sartzera, egones atariak sus ta kees beteak. Joan ze Sandua lasterka: itsu itsua sartu ze atariak barna su ta kee guziaren erditik: igan gora, leioak idiki, artu heriak banaka ta biranaka soñetan, ta pasatu zitue berze alderdira; gero bota zitue goatzeak ta gauzak leioetaik: baña bitarteo bera bi aldetaik suak arrapatu zue erdian: etze agertu ordu erdi batez: ia ila uste zute guziek: baña gero ere niork uste etzuelaik, atra ze bizirik, zegozkiola guziak arriturik beira, nola erresuzitatu balitz; ta andik alzina iago zeukate Sanduaren opinionean: eta lenago tratatu zutena ero bekala, ia guziek deitzen zute Sandu; ta zein Sandu! Bere esku proprios trabaju ematen zena eztaike pondera. Heriei ta guziei zerbitzatzean trabaju zuenas landara, kondenatu ze bere burua beti agerrian ermatera estali gabe, zela euri, zela iruzki, zela otz edo bero: beti oñez ta oiñ urtuxian, abregañean ez sekulan ere. Atorraik beñerez, arren lekuan silizioa. Bere goatzea estera bat, ta manta bat, ta arri bat bururdiko: baña goatze guti bear zue, ezi komunkiro etzue pasatzen ordu bat lo. E lizako baruetan etzue txastatzen ogirik: ortzilareetan ogi ta ur sollik: egunoro baru zela erran daike, guti alimentu artus. Konbidatzen zutelaik, beñere etze jartzen maian, baizik belauriko artu ematen ziotena, ta guardatzen zue pobreendako, ziola, goxoago zaida au, jaten baute nere pobrettoek: ta janarasten ziotena ze errauts emanes lenik. Penitenziaren aizpa da orazioa: gau geiena pasatzen zue erien zerbitzutan, ta orazioan. Loak ematen ziolaik orazioan, zer iten zue? K askarabill batzuk lotu zangoan, ta ibili guti bat saltoka erraten zela, nai baduk Jangoik oa zerbitzatu, eztuk bear lok artu: ala arindurik loa, itzultzen ze oraziora. An Jangoikoak argitzen, animatzen, ta errateko ala, Jangoikostatzenzue. An agertzen zitio berzeren asko bear erremediatu bear zirenak, ala nola bekatu iteko intenzio zutenak, konfesioan ixiltzen zuztenak, &. Bere iltzeko eguna ere agertu zio S. Rafael Aingiruaren medios. Ltzeko okasioa bere karidadetik izan ze. Uregurra jautsi zelaik, joan ze eske bere pobreendako; ikusi zue mutiko bat urak zeramala: bota ze bereala libratu naiez: egin zue in ala, baña ezin atra zue: lastimaturik ortas atra ze, ta izozturik otzak lengo flakuriaren gañetik: ezin egones oñen gañean etzintze bere esteran mantareki. E zaundurik plazoaren urbiltzea, alaere animatu ze jaiki ta joatera etxes etxe asentatus nori zer zor zion: lan gau egin ta etzintze berriz, ezin jaikis, ezpaze sokorritzeko heriren bati; orduan amoreak indartzen zue. Izan zue errebelazio, pobre bat desesperaturik zoeiela urkatzera bere burua. Jaiki ze goiz gartan Sandua prisaka, ta zoeie paloa arturik: nai zute geldiarazi: 79 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI uz nazaze, zio, inporta da anitz noaien: itzuliko naiz fite. E llegatu ze lekura, non zegon berzea ia urkatzeko: ikusteareki altxatu zue soka: Sanduak agertu zio, ta kendu zio, ta itzularazi zue urrikiturik in nai zuenas, ta konfianza ta konformidadereki. Sandua kontent arima gura irabazias itzuli ze iltzera Jangoikoareki. Bisitatu zue Señora birtuosa batek D.a Ana Osoriok, ta ikusirik nola zegon ol ta estera gañean, ta kapatxa bururdiko, nai zue ermanarazi bere etxera. E tzela atrako, zio, bere pobreen konpañiatik. Señorak eskribitus Arzobispoari, baize D. Pedro Gerrero, onek biali zio billete bat manatzen ziola joateko kuratzera etxe gartan. Sentitu zue, baña obeditu zue: ta paraturik biali zion silla batean ermanarazi ze sala, kuarto, ta goatze guziak barna despeitus bere pobre onetsiak: badaki Jangoikoak, zio, nai nuela nik il zuen ertean, baña ez naute utzi nai: kunpli bedi Jaunaren borondatea. E tze aditzen an berzerik, baizik negar, lamentu, ta klamoreak pobreenak, bazoekiotela beren Aita, ez ikusteko sekulan berriz. Sandua ere beraxturik desmaiatu ze: ta akorritu ondoan eman ziote bedeizioa, geldi zaizte Jangoikoareki bakean, nere humeak, ta ezpagara ikusten iago, enkomenda nazaze Jangoikoai. E ramanik etxe gartan in ziote in ala: etze protxurik: Bisitatu zue Arzobispoak, ta erran zue meza beraren kuartoan, ta eman zio komekadura deseatzen zuena. Gero galdegin zio ia bazuen zerbait pena ematen zionik? E rrespondatu zue humil: O ene Aita, ta Artzai ona, irur gauza dire ematen didatenak pena garai gontan: lenbizikoa sobra ofenditu baitut ene Jangoiko ona, ta guti zerbitzatu: bigarrena ene heri pobre gaiek nola gelditzen diren: irugarrena intudan zor gebek: ta atra zue librua bereki zeukana. E rrespondatu zio Arzobispoak, ene anaia, lenbiziko pena utzazu Jesu Kristoren kontura, baita gure fiadore ta suplituko baitu falta zaiguna. Berze biak beude ene kontura, nik kunplituko dut zure partez. Gelditu ze agitz konsolaturik graziak ematen Jangoikoai ta Arzobispoai apatus eskuak. Gero ezaundu zuelaik erioa urbil, eskatu zue utzi zezatela bakar. Utzi zute, ta kanpotik aitzen zute ziola, Jesus Jesus, orren eskuetan enkomendatzen naiz. E ta beiraturik ataritik ikusi zute bere habituareki belauriko, ta ustez orazioan zegon utzi zute: baña sentiturik jende arroitu barnean, ta etzuela deitzen, idiki atariak, ta sartu zire, ta aurkitu zute ilik belauriko Kristoreki eskuan, ta ala egon ze sei ordus, ta egonen ze orai arteo ezpazute kendu mortaxatzeko; ta kuartoan fragranzia bat Zerukoa, ta gorputz ila eder Aingeru bat bekala. Iltze 1550 urtean: ta adinaren 55.an ortzilare ta larunbatearen ertean. Famaturik ori, etorri ze infinizio bat jende zelebratzera Sandua. Ilaria izan ze triunfo baten gisara formatus prozesio bat 80 Joakin Lizarraga solemnea; lenean pobre, ta donzella, ta alargun, ta ezkondu erre mediatu zituenak beren kandelaeki guziak, ta negarres guziak klamatzen zor zioten faboreak. Gero Kofradiak beren gurutze ta banderaeki: gero E rrelijioneak, ta Parrokia guzietako E liza-gizonak, K atedraleko K alonje ta Dignidadeak, ta Arzobispoa: Segitzen ze gorputz sandua bere andaetan, gero Tribunaleen Presidente, Juez, ta gañarako Ministroak, ta alde guzietaik jendeketa inmensoa elkar ertxitus ellegatu naies ikustera, ta ukitzera errosario, ta medallak ilaren gorputz edo mortaxan. Il orduko, bada dionik asi zirela ezkila guziak soñatzen Jangoikoaren birtutez, ta egiten soñu gisa at, ez solamente kausatzen zutela sentimentu, baitare mostratzen senti zutela. Meza zelebratu zue Minimoen Jeneralak, zeñen konbentuan depositatu zen, eta predikua berze E rrelijioso batek artu zuenak Tematako diona S. Agustinek, surgunt indocti, et caelum capiunt & . Goratzen dire letra gabekoak, ta arrapatzen dute Zerua, eta gu geuren letraeki emen inguraka loiean &. E ta ez omen ze urte gartan guzian predikatu Granadan predikurik, zeintan etzen atra Juan de Diosen laudariorik. Jangoikoak adiarazi zue Sandu asko milagroeki berladanik: ta gero kanonizatu Aita Sanduak Urbano VIII.ak 1630 urtean. Iltzen sala gartan iraundu zue fragranzia Zerukoak berrogeitamar urte gerostik ere, espezialki larunbateetan. Ikusi zuenak len ta gero, erran lezake, au da ura? Au da Artzai, Soldado, ta Martxant pobre gura? au da ero gura oius akusatzen zena bere bekatues, ta loies ta burlas betetzen zutena! Zierto, Sandu guzietan da admirablea Jangoikoa, baña ontan da prinzipalkiro. E ztakigu zer jendakitik zen, ta ofizio humiletan igatu gastezutua; ta zeren eman zen zerbitzatzera Jangoikoai pobreetan, beira honraturik noraño! Zierto, gure Jangoikoa ongi amante gizonen espezialki pobreen bide da, ainberze plazer duelaik ongi egiteas aiei, ta ain ongi pagatzen duelaik an ta emen! Zierto, egia andia da, Jangoikoai zerbitzatzen dionak Nausi onari zerbitzatzen diola, izateko ongi munduan ere, trabajuen ertean ere, ta gero ezin obeki eternidadean! Zierto. Ilundura andia dago barraturik mundua barna, ainberze nola utsiten baita: guziok garelaik geuren buruen ongi naiak, geienok alaere zerbitzatzen Demonioai, munduai, ta aragiai kasi atzendurik Jangoiko onas! E ta alaere kejatzen trabaju ta malhur agitzen direnes! E ta gero zer &. &. 81 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 13.an S. E ufrasia Birjina S. E ufrasia, zein aipatzen duen Sta. Teresak, t. 2. cant. 94. Jaio ze Konstantinoplan jendaki agitz nobletik, E nperadore Teodosio gastearen denboran. Aita zue Antigono Jaun andia E nperadorearen Konsejuko Senadore: Ama gisa berekoa, ta deitua alaber E ufrasia, edo E ufrosina. Izan ondoan alaba gau, konformatu zire elkarreki biak bizitzeko Anaia ta Arreba bekala: ta urte baten buruko iltze sanduki Antigono, ta E nperadorea ofrezitu ze kuidatzera alabatto gartas, ta kunplitzeko berladanik prokuratu zue desposatzea Senadore prinzipale bateki, zelarik borz urtetako aurra, emanik arhak ta eskriturak gero bere denborako. Baña pensaturik anitz denbora bear zela pasatu adinera ellegatzeko, eta Ama alarguna oraño zela gastea, tratatu zue oneki matrimonioa, ta enperadoreak ere artzen zue ontzat: baña Ama ona ain urrun zego artzetik estado goi, ezi desengañatzeagatik, joan ze bere alabattoareki E jiptora, non ere haziendak baizitue. An zebiltza bisitatzen pobreak, ta egiten limosnak espezialki errelijionean bizi zirenei. E llegatu zire erri batera, non konbentu batean bizi ziren eun ta ogei ta amar errelijiosa txoil sanduki. Aien jateko guzia ogi ta elzari bein sollik egunean, ta batzuek bi eguntaik bi eguntara. Loa silizio baten gañean, ta alakoa ze bestimenta ere. Nior etzeike atra konbentutik; kanpotik norbait eldu baze, atelzaiak artu errekaitua, ta ematen zue errespuesta. Medikurik etzute deitzen, baizik heritasun grabe andian. E ufrasiaren Amak nai ziote eman kantidade bat urre in zezaten orazio beragatik, ta bere alabagatik, baña etziote artu, baizik zerbait argizari, olio, ta inzensu E lizako. Sartu zire bein konbentuan Ama ta alaba zelarik zazpi urtetakoa: eta arratserat nai zuelaik Amak itzuli etxera, alabattoak zio etzela andik atrako; baña Abadesak, etzeikela gelditu an nior etzenik ofrezitu esu Kristori boto perpetuoreki, aurrak besarkatus an zegon Kristo guruzifikatu bat erran zue, bada ni ofrezitzen naiz Jesu Kristori, ta iten dut boto perpetuo, izateko emen errelijiosa. E ta au zio ain erresuelta, ezi zenbat erran zioten Amak ta Abadesak ango bizimodu ertxias, etze izan aski, itzularazteko bere Amareki, zeñek ezaundurik zela Jangoikoaren bokazioa, konformatu ze, nola baize ona, ta enkomendatus Jangoikoai negarres, guarda zezan beretako, itzuli ze bakarrik, utzirik an bere prenda bakarra, ta E rrelijiosak kontent oneki. Amak gero pasatu zue bizitza guzis sandu, ta errepartitus 82 Joakin Lizarraga anitz limosna; ta errebelazio izanik, nai zuela eraman Jangoikoak beregana, errenunziaturik ondasun guziak alabaren diskreziora, ta emanik konseju onak, iltze ditxosa, ta ortzi zute konbentu gartako E lizan. Jakin zuelaik E nperadoreak Amaren iltzea, ta alabaren estado artu zuena, eskribitu zio, ia zegolarik adinean, zetorrela Konstantinoplara, zelebratzera bodak bere esposoareki. Leiturik karta E ufrasiak irri egin zue, ta errespondatu zio, etzela ongi, ta ez arrazio ere uztea E sposo dibinoa Jesu Kristo gloriako E rregea, ezkontzeagatik lurreko gizon bateki, baize lur puska bat, ta sarri izan bear dena arren janari. E tzezala aipatu ere ia alakorik sekulan, ezi nago ni determinaturik, zio, galtzera milla bizi, lenago ezi itzuli atzerat. Orren Majestadeak in bear duena da manatu bil daitzen ene Aitetamen ondasunak, ta errepartitu Nekazariei, E lizei, ta pobreei, zerbitzatzeko nik libre ia Jesu Kristori, nori entregatu nai zen: ta enkomenda benaza Jangoikoai. Guzia egin zue E nperadoreak, Sandak eskatu bekala. Nork erran ordea orai Sanda gonek andik alzina eraman zuen bizimodua, birtute azi zituenak, trabaju sufritu zituenak, ta milagro egin zituenak? Amabi urtetaik asi ze barutzen janes bein sollik egunean, ta asko egunes jan gabe, ta bein aste bat ososoa txastatu gabe amenik. Zerbitzatzen ziote berzeei atras ura butzutik, garbitus etxea, egines ofizio apalenak. Demonioak artu zio odio berex; tentatzen zue milla maneras fuerteki barnetik eta kanpotik. E maten zio kontu Abadesai, ta obeditus, ta beti lanean edo orazioan okupatus, beti atratzen ze biktoriosa. E tsaia etze alaere desengañatzen: beti zebila inkietatzen anitz maneras. Loan ere ametsetan aflijitzen zue imajinazio gaixtoeki. Sanda fuerteago orduan doblatus orazioak, penitenziak, propositoak. Berze medio bat billatu zue gaixtofikatuak, inspiratus monja bati inbidia Sandas. Arrek tratatzen zue gaizki akziones, ta itzes, deitus hipokrita andinaia, zebilana nondik inen zuten Abadesa; baña etzuela logratuko. Sandak agrabiatua izanik, alaere joan ta eskatu zio barkazio, ta etzegola kontra. Sanduen lana da ori, berei eskatu bearrean barkazio, berak alzinatzea eskatzera. E tsai infernukoak ezin eroriarazis Sanda bekaturen batean, nai zue il edo lesiatu, al bazezake: baña nola garai duena bere fabore Jangoikoa? Onen permisios bein bota zue butzura bere butzatoreareki. E rortzerakoan oiu egin zue, Jauna, lagun bezada. Lagunek arturik atra zute zegola irrikos, ta ziola, Biba ene Jaun Jesu Kristo; ez nauk garaituko ik, Satanas. Berze bein emanarazi zio oñean aizkoras, eroriarazi goratik bera, botarazi elze irakiten zegona oñetan, ta alako milla; baña Jesu Kristoren birtutes beti gelditzen ze sana. Iago dena, eman zio birtute, sendatzeko berzeak. E kart zen zuzten konbentura heriak, an paraturik, orazio egiteareki 83 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI errelijiosa gaiek, asko sendatzen zire. E karri zuelaik bein Ama batek bere hume txipitto bat sor mutu perlesiatua, manatu zio Abadesak E ufrasiari, atra porteriara, artu aur gura, ta ekart zezala. E gin zue ala, ta ermaterakoan lastimaturik zeñatu zue, ziola, kriatu zaituenak senda zaizala: ta sendatu ze besotaik utzi gabe. Zeukate konbentuan emasteki bat espiritatua ekarri zutena libra zeien aien orazioen birtutez. Asko egin zute, baña etze protxurik; kontra bai ze aro kruel furosa, ezi nior etze trebe urbiltzera; ta jatekoa ematen ziote urrundanik pertika baten mokoan, beldurrak maltrata zezkien, orgatik ere baizeukate loturik katees ta sokas. E nkargaturik E ufrasia kuidatzeas egin zue koraje andiareki. Prinzipioan mostratzen zekio espiritatua lotsagarri furosa nola iretsi nai zuela; baña Sandak fuerte azkeneko errendiarazi zue, ta itzuli ain mansa beldurti, nola ardi bat, de manera ezi Sandaren alzinean etze trebe deus egitera; ta presente etzegolaik, furotzen baze, errateareki, eldu da E ufrasia, gelditzen ze olloturik ikar ikar. Inbidiosa garrek zio, agian sollik da E ufrasia dezakena sujetatu espiritatu goi? K arpa banu, ain ongi in nezake nik ere. Artu jatekoa; ta joan ze ematera; baña arrek istante arrapatu ta bota zue lurrean, ta maltratatzen zue mala manera, alik eta etorri zen arteo E ufrasia; ta atra zion eskuetaik erdi ilik. Orreui gelditu ze Demonioa lotsaturik, ta inbidiosa kastigaturik, eta guziak erakutsirik nor zen E ufrasia Jangoikoaren begietan, zeñek gero ere Superioraren manamendus, arturik enpeñu, atrarazi zue gaixtoa gorputz gartaik; ta bera orgatik ain humil. Abadesak izan zue Zerutik errebelazio, zein kuadrablea zen Jangoikoaren begietan E ufrasia, ta nai zuela eraman bere Zerura. Tristatu ze ura, faltatzeas konbentutik alako joia. Niori erran gabe zebila negarres asko egun: ta entendatu zutelaik berzeek ere iten zute negar. E llegatu ze E ufrasia bera xakitera; eta naiz bizitu zen beti sanduki, beldurtu ze alaere, pensatus etzuela aski egin, ta deseatus luza zezon bizia urte bat berere asteko egiten penitenzia. Baña Abadesak animatu zue, seguro zeukala gloria. Ze konbentuan E rrelijiosa bat deitua Julia, errelijionean azi bekala zuena E ufrasia, ta maite zuena bere begiak bekala. Iltzerakoan eskatu zio onek logra zezola Jangoikoaganik joatea arren konpañian: oroat eskatzen zio Abadesak. Sanda ilas geros, Julia egon ze aren obian irur egunes negarres: laurgarrenean ale re erran zio Abadesai, nola Jesu Kristok deitzen zuen E ufrasiaren orazioagatik: eta borzgarrenean besarkatus errelijiosa guziak iltze suabekiro. Ogeitamargarrenean Abadesak deiturik bere monjak erran ziote nola zoeien Zerura, E ufrasiak logratu ziola Jaunaganik: eskoji zezatela berze Abadesa bat, zein ta guziei konseju onak emanik, prinzipalki imitatzeko E ufrasia bizimoduan, manatu zue utzi zezatela bakarrik 84 Joakin Lizarraga bere zeldan gau artan. Biramonean aurkitu zute ilik. Zer den adiskide izatea Sandu edo Sanda bat, ta alako Sanda! Au iltze adinaren ogeitamargarren urtean. Denbora gutis irabazi anitz &. 85 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 19.an S. Josef E sposo Maria Santisimaren S. Josef ditxosoa aipatzea da arrazio ta debozio ona, izan zelarik Maria Santisimaren E sposo errealidadean, ta Jesu Kristoren Aita ez errealidadean, bai jendeen opinionean. E mendik atra daike kontua, zein ona ta kuadrablea zen Sandu gau guzien ertean Jangoikoaren begietan, eskojitu zuelaik dignidade gartako bere Majestadeak, eskojitu zukenak nai zuena, ta zekizkienak sandu izanen zirenak len ta gero. E banjelioan diona da zela, Dabid E rregeren jendakikoa, eta justoa: bi itzes dio aren nobletasun ta sandutasun andia. Izena dio Josef, nai baitu erran aumentua, zeren ederki aumentatua den dignidadean bekala, grazia, dono, birtute, merejimentu, ta ondasun guzietan. Nola izan zen desposatzea Maria Santisimareki, eztio E banjelioan. Autoreek diote ezi trataturik Sazerdoteek paratzea matrimonioko estadoan donzella soberana azi zena tenploan, bildurik an kasta erreale beretik ziren gizonkiak, ta bakotxai emanik eskura bara bat, eta ala guziak paraturik orazioan, mostra zezan Jangoikoak zein nai zuen aren E sposotako, bat batean loratu zela S. Josefen bara; ala ezaundurik zela Jangoikoak eskojitua desposatu zutela Maria Santisimareki. Zela diote alaber pobre bizi zena bere lanetik, ta zurgingoa zela bere ofizioa. E tze ain adinetakoa desposatu zelaik, nola pintatzen ta ponderatzen duten zenbaitek, eztare sobra gaste, baizik adin erdikoa. Orai eldu da E banjelioak diona, ezi zegolarik desposaturik Jesusen A ma Maria Josefek i, elk arrengana ellegatu gabe, aurk itu zela sabeldun, edo sabelek o fruitu bazuela E spiritu Sanduaren grazias eta birtutez: eta Josef bere E sposoak , nola baize justoa, nai izan zuela joan utzirik ixil ixila. E men Interpreteek diskurritzen dute motiboa zergatik. Batzuek ta geienek diote, ezi alde bat ikusirik aurdun, ta etzela beraganik, berze alde etxakin nondik ta nola zen; ezin pensa gaizkirik alako personas, ta ezin uka begis ikusten zena; ala eznai salatu edo eman errateko bide, eztare esperatu jaio arteo berea etzen humea, orgatik nai izan zela ausentatu Jangoikoaren eskuan utzis guzia, Jangoikoa lagun dakiola. Bear orduan ara Zerutik erremedioa. Jangoikoaren Aingerua lotan agertu zekio Josefi, erraten ziola, Josef Dabiden humea, etzazula beldurrik izan artzeas Maria zeure E sposa, zeren ezi berabaitan jaio dena da E spiritu Sanduaganik . E manen du seme bat, ta deituk o duzu beraren izena Jesus, zeren berak salbatuk o du bere puebloa beren bek atuetaik . Zein kontent gelditu bidezen Josef, admiraturik bekala, bere E sposa dibinaren dignida86 Joakin Lizarraga deas, ta bere ditxa proprioas! Zein dilijent attento bide zegon beira, zer manatzen zion, ta zertan in zezoken zerbitzu ta plazer! Bitarteo E sposa Santisimak ere nola estimatzen ta respetatzen E sposo sandua! Bere denboran atra ze Augusto E nperadoreaganik manamendu artzeko listan mundu guzia; eta zoezi guziak ortako bakotxa bere E rri edo Ziudadera, nondik zuten etorkia. Igan zela, dio E banjelioak, Josef ere Nazaretdik Belena, zeren baize Dabiden etxe ta familiatik, profesatzeko, bere E sposa Mariareki: eta agitu zela, an zeudelaik, betetzea egunak erditzeko &. Nork pondera, nork entenda, Sandu gonen gozo ta admirazioa lanze gartan? Aingeruen proklamazio, laudario, ta alborozo gaietan? Artzaien bisita, debozio, ta alegranzian? Gero zorzigarren egunean zirkunzisioan ta izenaren paratzean izan zuen partea munduaren alzineko Aita bekala; ta amirugarrenean ellegatu zirelaik irur E rrege gaiek adoratzera aur dibinoa Maria Santisimaren besotan, ta S. Josefen konpañian: gero berrogeigarrenean eramaten zutelaik biek presentatzera Tenploan Jerusalenen: presente guzietara Josef aditzen ta ikusten pasatzen zena, nola bide zegon bere biotza? Baña gozoeki nasteka zitue penak ere aldartes: Ara Jangoikoaren Aingiruak erraten dio, ea, Josef, jaik i ta arzazu aurra, ta beraren A ma, ta zoaz E jiptora iges, ta zaude an, nik erran artaño: zeren ezi agituk o da ibiltzea Herodes aurraren billa galdu naies. E ta Sanduak jaik irik gauas artu zue aurra ta beraren A ma, ta erretiratu ze E jiptora, ta an zego Herodesen eriotzeraño. Guziau dio E banjelioan: baña eztiona pensa, bide luze soil nekoso gartan pasatu bide zuena Sanduak bere bi onetsi gaien amores! An gero E jipton egon ziren denboran, zer bere kuidadoa, trabajatzea, ta billatzea sustentatzeko familia! Baña bitarteo aur dibinoa arrapatu naies Belenen ta inguru gaietan il zuzte aur bi urtetaik bera ziren guziak Herodes kruelaren manamendus: baña bera etze orgatik gelditu libre; iltze geroxago. Iltzelarik Herodes, dio E banjelio berean, ara Jaunaren Aingirua agertu zekio Josefi E jipton, ziola, Jaik i ta arzazu aurra, ta bere A ma, ta zoaz Israelgo lek uetara, zeren il baitire billatzen zutenak aurraren arima. E ta jaik irik artu zitue aurra ta aren A ma, ta etorri ze Israelgo lurrera. Baña aditzearek i, Judean erreinatzen zuela A rtxelaok bere A ita Herodesen lek uan, beldurtu ze arara oatek o; eta abisaturik lotan erretiratu ze Galileak o lek uetara, ta gelditu ze bizitzek o Nazaret deitzen den E rrian. Math. 2. Geroxago kontatzen da E banjelioan S. Josefen honra andiareki, aipatus Jesusen Aita bekala, Luc. 2. nola egin zelaik mutiko dibinoa amabi urtetakoa, joan zirelaik beraren buratsoak urteoro bekala bazkoaren jai solemnean Jerusalena, gero itzultzerakoan aiek, gelditu zekiotela Jerusalenen goartu gabe: ta egunaren akabanzan goarturik billatzen zutela aideen 87 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ta ezaunen ertean; ta ez aurkitzeareki itzuli zirela Jerusalena billa, ta gero ere noizbait irur egunen buruan aurkitu zutela tenploan jarririk Doktoreen erdian aien aditzen, ta galdegiten aiei, guziak zeudelaik arriturik beraren prudenzia ta errespuestaen kasos. Ikusteareki admiratu zire biak; eta bere Amak erran zio, Seme, zergatik in duzu ala gurek i? Orra zure A ita ta ni penas beterik ibili gara zure billa. E rraten diote berak, ia Jangoiko gisa, Zertan zebiltza ene billa? E tzek ite bear nai zela enpleatu ni ene A itari dagozk ion gauzetan? E rran ta itzuli ze aieki Nazareta, ta zegok iote sujeto aiei, ez solamente Ama Birjinai, baitare S. Josefi, biei. Nor ezta arritzen itz gontas? E ta ain egia da nola E banjelioa. Nork eztu beiratzen ia S. Josef sandu andi poderosoa bekala Jangoikoaren etxean, ikusten delaik Jesusen ta Mariaren konpañian Nagusi ta buru bekala? E ztu iago aipatzen E banjelioak, baizik bein, noiz bataiaturik Jesus S. Juan Bautistaren eskus; jautsirik E spiritu Sandua gañera uso baten idurian, eta aditurik Aita eternoaren boza ziola, au da nere Seme maitea, zeintan baitut neure konplazenzia, baitio S. Lukasek, 3. Jesus zela ogeitamar urtetak o adinean sartzen, uste zutena zela Josefen seme. E ta berze bein arriturik zeudelaik Galileatarrak Jesusen potestadeas ta mintzaeras, Math. 13. baiziote, agian ezta au ofizialearen semea? nondik jakinde gau ta birtute gebek oni? Baña pentsatzen da orduko iltzea S. Josef: pensatzeko da bere iltzearen ditxa, Jesus alde batetik, berze aldetik Maria zegozkiolaik asistitzen. Andik du S. Josefek izatea Patrono, logratzeko iltze onaren grazia. Baña zer grazia da, zeintako ezten S. Josef Patrono propia? bere tuelaik Jesus ta Maria? Aizagun S. Teresa, testigo ona, zenen doktrina E lizak deitzen baitu Zeruko doktrina. Kontatu ondoan bere heritasun andiak gastezutuan, ta nola gelditu zen ezindurik, Artu nue, dio, Abogatu ta Jauntako S. Josef gloriosoa, eta enkomendatu nitza berari gogotik. Ikusi dut klaro, ala nezesidade gontaik, nola berze andiagokoetaik atra nauela ene Jaun ta Aita gonek obeki ezi nekien eskatzen nik. E z naiz oroitzen orai arteo eskatu diotenik kunplitzeko utzi duenik. Arritzeko da zein mertxede andiak egintidan Jangoikoak Sandu bedeikatu gonen medios, ta libratu nauen peligroetaik, ala gorputzaren, nola arimaren: ezi berze Sandu batzuei dirudi eman diotela Jaunak grazia sokorritzeko nezesidade batean: Sandu glorioso gonek dakit experienzias sokorritzen duela guzietan: ta nai digula Jaunak adiarazi, ezi ala nola egon zekion sujeto lurrean, Aitaren nonbrea zuelarik Aio izanik, baizioke manatu, ala Zeruan iten duela eskatzen dion guzia. Au ikusi dute berze persona zenbaitek, nik erranik, enkomendatu direnek Sandugoni, baitare experienzias: ia badire anitz beraren deboto berriro progaturik egia gau... Nainuke nik inarazi guziak Sandu gonen 88 Joakin Lizarraga deboto, nik duten experienziagatik ondasun andies logratzentuenes Jangoikoaganik. E ztut ezaundu personarik sinez deboto zaionik, ezpaitut ikusten alzinaturik birtutean, zeren miragarriro probetxu ematen du arimei enkomendatzen zaizkionei... Banitz persona nukena autoridade eskribitzeko, gogotik eda nindeike erratean banaka mertxede intuenak Sandu glorioso gonek niri ta berze personei... Sollik eskatzen dut Jangoikoaren amoreagatik, proga dezala ez nauenak sinesten, ta ikusko du experienzias zein on andia den enkomendatzea ta deboto izatea Patriarka glorioso goni, espezialki personak orazio dutenak beti bear liokete izan afizione, ezi eztakit nola daiken pensa Aingiruen E rreginan Jesus aurrareki ainberze pasatu zuen denbora gartan, eman gabe graziak S. Josefi, zeren ain ongi lagundu zioten. & Vit. c. 6. Sinesten da piadosoki S. Josef gorputz ta arimareki dagola Zeruan, alde bat, zeren gorputza egon baze munduan, jakinen ze non zegon honratzeko, berze alde, zeren Kristoreki erresuzitatu baizire anitz Sandu, ta sinestagarri da erresuzitatu zuela bere Aita deitua, eramateko Zerura berze gaieki &. 89 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 22.an S. Katalina Sueziakoa Birjina Sueziako erreinuan izan zire S. Brijida Ama, ta alaba S. K atalina, biak Sandak, zein iago Jangoikoak daki. Alaba gau Sanda izanen zela ta Birjin garbia, ezaundu ze aurzututik, zeren esnea artzen zue gogotik bere Amaganik, ta andre honestaenganik, baña eman nai bazio deshonestaren batek, etzue artu nai niolatere. E snetik kenduas geros Ama Sandak entregatu zue errelijiosa bati azi zezan: eta bein au koruan zegolaik, Deabruak zezenaren figuran nai zue ilarazi aurttoa, bere adarreki atra zue kunatik, ta bota zue lurrean, eta la aurkiturik E rrelijiosak artu zuelaik eskuetan, zio Deabruak, Oh! zein gogotik ilen nuen, izan banu lizenzia Jangoikoaganik! Zazpi urtetako zelarik, zeren berze aurreki egon zen dibertitzen popiña iduri batzueki, Jangoikoak Sanda anditako zeukanak etzue utzi kastigorik gabe, ta ala beraren permisios urbilen gauean Deabruak popiñ idurian azotatu zute. E stado artzeko adinera ellegaturik, manatu zio Aitak ezkontzeiela; eta naiz proponiturik zeukan bizitzea betiro Birjin, obeditu zue fiaturik Jangoikoan ta Ama Birjinan konserbatuko zuela Birjinidadea matrimonioan: ta ala izan ze, zeren ezkondurik K aballero agitz noble sandu bateki E ghardo deituareki mintzatu zio alako maneran, ezi biek in zute boto kastidadearen, ta guardatu zute bizi guzian, iago plazer iteagatik Jangoikoak enpleatzen zire anitz orazioan, penitenzian, ta karidadesko obra onetan; K aballero gisa munduaren alzineko, baña Jangoikoaren begietan zire sandu egiasko. Sandaren anaia K arlos deituak bano mundukoiak erreprehenditzen zitue biak, zeren ziren ain erretiratu debotoak, ta iago bere arreba, zeren bestitzen zen ain llana. Baña Sandak ez solamente etzue aldatu galas, baizik ere aren Andrea erreduzitu zue uztera galak ta banidadeak, ta joatera bera bekala, txukun bai, baña modesta humil llana. Iltze bere Aita Ulfon Neriziako Prinzipe zena, eta Jangoikoaren inspirazios bere bizikidearen lizenziareki joan ze Romara bere Amagana, egitera konpañia: bitarteo ilik bere bizikide ona, izateareki bera gaste ta agitz ederra, izan zue asko trabaju, nai ezkonarazi anitzek, ta berak eznai. Ones etzuketena, gaitzes nai zute logratu. Ortako altxatu zire leku batean, nondik pasatzen zen berze Matronaeki E lizara, beñerez bakarrik: eta pasatzerakoan, atra zireneko agertu zekiote alzinera oreiñ bat, zeñen atzean eman zuten, bitarteo pasatu ze Sanda. Berze bein Ama Sandareki zoeielaik alaba 90 Joakin Lizarraga Sanda, K aballero barronde zegona beira atra ze joateko beragana, baña istante berean gelditu ze itsu bi begiataik: baña belauriko eskaturik barkazio, biek otoitz egiteareki Jangoikoak, itzuli zekio bista. Berze bein zoezilaik Asisa Porziunkulara, ezin ellegatu zire, ta bear izan zute erretiratu gauasko etxola pobre batean. Geroxago sartu zire an ladron batzuk, eta mintzatus itz torpe itsusiak gaixtakeriara bereala. Sandak klama Jangoikoak: momentuan sentitu ze kanpotik arroitu jende armatuaren, oius ziola arrapatzeko gaixto gaiek. Lotsaturik aiek joan zire iges. Baña biramonean itzulirik bidean zoezi ia arrapatzera, ta gelditu zire itsuturik ezin ikusi. Ala Jaun onak daki guardatzen bereak bere aldetik guardatzen zirenak berarendako. Nork pintatu Jaun dibinoari zion amore fiñ firmea Sanda gonek? E ta beraren atenzios, pobreei ziotena? Ogeitabortz urtes egon ze Amaren konpañian, akonpañatu zue Jerusalengo peregrinazioan, ta asistitu zio iltzerakoan, ta erman zitue beraren errelikiak Sueziara. Gero ertxi ze konbentu batean, baña preziso izanik atrarazten zute, ta Jaunaren birtutes obratzen zue anitz ongi miragarri arimen protxutan espezialki. Señora bat gaizki bizitu zena heritu ze, eta ez Sandak, ta ez berze niork etzukete konfesarazi. Paratu ze Sanda orazioan, eta bereala goratu ze ugaldetik kee ilun beltz bat, ta jarri ze heri garren etxe-gañean, ta ilundu zue guzia de manera ezi etzeizke ikusi elkar, egunas ori, ta alako arroituareki, ezi lotsarriturik heri tristeak deitu zue Sanda, ta negarres ofrezitu zio obeditzea, ta konfesatu ze, ta biramonean iltze salbazioaren esperanzareki. Ugalde E rromakoa atra ze ametaik, ta zoeie arrapatus Ziudadea; eskatzen ziote guziek Sandari para zeiela uren bistan, libra zezan Jangoikoak orreki Ziudadea. E xkusatzen ze humiltasunes: baña artu ta erman zute bortxas bekala, eta ukitu orduko oñes ura, erretiratu ze atzerat guzia. Zenbat dezaken arima on batek! Napolesen andre bat tratatzen zuena Deabruak torpeki, Sandak konfesarazi zue osoki,zeren asko alako malhur agitzen den konfesio gaixtoen kasos, zio, eta berak ofrezitus bere orazioak zorzigarren eguneko utzi zue libre. Konfesioko sakramentuaren debota zela espezialki sanda gau da klaro ageri, zeren ezi kostunbratzen zue konfesatzea egunoro, ta zenbait eguntan bi edo irur aldis: ala egiten zue azken heritasunean, ta etzukelaik errezibitu sakramentu aldarekoa estomagoko gaitzes, adoratzen zue biotzas, humiltasun ta amore guziareki. Azkenean goratus begiak Zerurat, enkomendatus arima Jaunaren eskuetan entregatu zue 1381 urtean. Konbentu garren gañean agertu ze, ta zenbaitek ikusi zute izar bat gau ta egun egon zena ortzi artaño gorputz sandua. E ta gure Jaunak arren atenzios obratzen du asko milagro. E llega gaitzala ikustera & 91 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Martxoaren 27.an San Isazio Konfesorea Joakin Lizarraga Jangoikoaren gizona zela, ta egia erran zuela, faboratu ta honratu zute agitz; eta etxetto bat inik aien kostus, artan bizitu ze ez gizon, bai Aingiru bekala orazio kontinoan, ta eginas asko limosna bi gaiek ematen ziotenetik, ta konbertitus Jangoikoagana tratatzen zutenak. Azkenean iltze sanduki Martxoaren 27.an laurgarren jendemendean erditik gora &... Jangoiko Jaunak askotan permititzen du izan daien persegitua bere familia munduan, baita Kristiogendea purgatzeko, progatzeko, ta errefinatzeko, baña bateo beti mostratzen du berea dela. Anitz mostra ta señale bada ezauntzeko au, bida dire Kristioen martirio borondateskoak, ta milagro klaro egiaskoak. Balente E nperadore ereje arrianoa izan ze bat persegitu zuena, baña azkeneko bera galdu ze, ta E liza gelditu ze. E rtxi zitue E lizak, bota zitue Obispoak, martirizatu Kristioak; eta non da orai bera? Baña Kristiogendea Zeruan ta lurrean dago. Inziote Jangoikoaren permisios gerra Barbaroek, etzezan arrek egin K atolikoei. Atra ze aien kontra bere jendeeki: Bitarteo Jangoiko onak inspiratu zio erretiraturik bizi zen Monje sandu bati, deitzen zenai Isazio, atra zekiola bidera. Atra ze bada, ta alzinean paraturik erran zio koraje andiareki, E nperadore Jauna, mana bez idikitzeko E lizak, ta Jangoikoak emanen dio fortuna ona. Aitu, ta ez aitu in zue E nperadoreak; itzik erran gabe utzi erotako, ta segitu zue bere bidea. Berze egun bates oroat erdetxi, ta erran zio, E nperadore Jauna, idiki E lizak, ta itzuliko da biktorioso triunfante. Dudatzen asi ze bi aldis ala errate garreki; baña kendu ziote burutik aialdeko lagotero gaixtoak. Irugarren aldian gero atra zekio berriz, ta arturik zaldia frenotik erran zio, E nperadore Jauna, adi benaza bere onerako: idiki E lizak, ezperen, galduko da. Mintzatu zion leku gartan zire lar ta aranzesko sasidi andiak. E nperadoreak asarraturik manatu zue bota zezatela aietara ero gura, eta bota zute leze barna batean, nondik etzeiken atra. Baña atra zute mellarik gabe irur Jaun txuris bestiturik an berla agertu zirenek: ta berla desagertu zire. Ta ezaundurik Aingeruak bide zirela, eman zio Jangoikoai esker milla. E ta berriro lasterka joanik lasterbide batetik erdetxi, ta oius erran zio, E nperadore Jauna, uste bidezue il nitzala: baña ez, zeren Jangoikoak guardatu nau, errateko idiki dezkiela E lizak, ala garaitukotuela etsaiak, ezperen... Oh! nola diren herejeak! E zta mellarik ere. Manatu ziote bi Senadore Saturnino ta Biktor deituei, guarda zezatela, itzuli arteo bera. Sanduak, baldin on itzultzen bada ongi, ezta mintzatu Jangoikoa ene agos. Baña orrek eman batalla, ta garaituko dute, ta iges joanik erreko dute bizirik. Guzia agitu ze erran bekala. Balente garaiturik, eskapatu ta altxaturik etxola batean, su eman, ta erre zute an: Sandua bi Senadore gaiek ikusirik 92 93 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aprilaren 1.an S. Pedro Gonzalez Telmo S. Pedro Gonzalez jaio ze Fromestan Palenciara borz lekoa dagon billan buratso noble abratsetaik. E studiaturik arte liberalak, egin ze Palenciako K alonje: ta gero Dean, edo K alonjeen buru, naiz gaste zen oraño, ta munduko bano, guaponai ta arrullo: E ta ala posesio artu bear zuen egunean, baize eguerri-bazkoan, galas bestiturik, ta banidades atra ze bere gisakoeki zaldi arrullo arrogante batean karrikas karrika anitz arroitu, ponpa, ta burrunbareki. Baña ikus daitzen Jangoiko onaren maneratuenak konbertitzeko arimak, beraren permisios agitu zekio Dean Jaunari txasko andixko bat: zeren ezi oben obenean zoro zebilalaik karrika nausian karreraka, erori ze bat-batean bere zaldiareki aintzira loi, ta ongarri zeiken andienean, non guzia funditurik oñetaik bururaño, ia etze gala errestorik, baizik inmundizia: An zire jendearen irriak, oiuak, txistuak. Gelditu ze ain konfuso alketurik, ezi etzekio iduri zeikela bizi jendeen ertean izan zuena alako desgrazia: eta Jangoikoak bateo argitzeareki biotza, berartan artu zue erresoluzio, bada mundua burlatu da nitas, ni ere burlatuko naiz munduas: eta ala eman bear naiz Jangoikoai betikos despeiturik mundua. Sartu ze bereala Sto. Domingoren errelijionean, utzirik errenta, dignidade, ta esperanza guziak. E man ze arimaren ontzera, ta adornatzera birtutees. Orazio mentala ze nola fabrika E spirituarena: an ikasi zue izaten humil obediente manso sufritu, penitente: an biztu zekio fedea, ta esperanza, ta guzien gañetik karidadea, au da Jangoikoaren ta proximoen amorea, imitatus bere Aita ona Sto. Domingo: eta nola Sandu gonen intenzio prinzipala izan baize irabaztea arimak Jangoikoaren, eskatzen zio Pedrok in zezan era ere instrumentu dignoa ortako. E studiaturik ederki bear zena, asi ze predikatzen lenik bizimoduas; gero mias. Ia gizon berria eginik Kristoren konforme asi ze arimen eizian ibilis trabajatzen afanaturik an ta emen asko lekutan E spañan. Gauza notagarri bat kontatzen da Sandugontas, noranai zoeien, etzela andik atratzen, konfesatu gabe ango guziak: Zeren bereala tratatzen zue konfesioaren lixuas, ta bere konbersazioa ze bi puntutan, lenbizikoa bekatuaren gaitz, dañu, desgrazia, ta tristuraren gain: berzea konzienzia onaren ona, konsolu ta alegria dutena onek munduan ere, ta gero esperatzen duten felizidade ta gloria betirokoa. Pintatus egia gebek biziro bere modu onareki, mogitzen zitue guziak deseatzera garbitzea konfesioan. Kontatzen ere da, ezi edo94 Joakin Lizarraga zein garai, ta lanzean, zekielaik zegola personaren bat konfesatu-bearra, etzela baratzen logratu arteo in zezan lan goi: eta baldin zegolaik errezatzen, jaten, lo egiten, edo lan edozeintan, deitzen bazute konfesatzera, bereala uzten zuela errezua, jana, loa, ta lana, joateko artara, zeren iduri baizekio egia dena, arima edozein irabaztea dela nola goratzea lurretik Kristoren odola zebilatena oinpetan. Zelo goneki, ta santidade sendoareki akonpañatu zue anitz kanpañaetan S. Fernando E rregea, lagundus ederki garaitzeko Moroak, garbitus Kristioak. K astidadearen amazale andia ze; orgatik ez solamente bera etze erori beñere tentazioan, baizik asko tentazale amorostuak beraren disposizio ederras konbertitu zitue onera. Galizian enpleatu ze geienik, non berze miragarrien ertean Miño deitzen den ugalde andi garri egin zio zubi bat preziso zena, lagundus Jangoikoak milagroeki, joanes jendeak trabajatzera, ta berze franko laguntzera dirus, ta gauzes. Sandua bera ari ze peon bat bere eskus; ta sustentu bearrean zirelaik, paratzen ze ugalpasterrean, ta etortzen zekizkio arraiak, ta zeude geldi, artzezkien nai zituenak, ta gañarakoak etzire joanen, eman arteo bedeizioa Sanduak. Zubi gura akabaturik, Sandua enpleatzen ze Tui deitzen den Ziudadean, ta Obispadoan arimen irabazten. Beiratzen zute ia, ez gizon lurrekoa bekala, bai nola Aingeru bat Zerutik etorria. Segitzen zute urrunetik jendeek bandaka zarrek, gasteek, emasteki, aur, ta heriek ere erremedio-naies arimen ta gorputzen. Milagroak iten zitue nolanai: ta arima batengatik joanen ze noranai. Heritu ze Baionan Apez bat: jakin zueneko atra ze Sandua bere paloareki joateko bisitatzera, zitue bi lagun gasteagoak: ebek bidean asi zire mar mar goseak ziotela elkarri, Aita on gau nola baitago inik guti jatera, eztu sentitzen trabajua; baña gu ezta bardin. E zaundu zue pasatzen zena bien ertean: ellegaturik erran ziote, gose barin baduzie, zoazte peña gartara, an aurkituko duzie zer jan oraingoan. Joan ta aurkitu zuzte bi ogi esnea bezain txuri, ta onzi bat ardoreki. E karri zitiote, ta Sanduak erran ziote, zuek jan ta edan zaze, ta sobratzen zaizena utzaze lengo lekuan. Ala in zute, ta biajea in ta itzultzerakoan joan zire ixil ixila artzera utzi zutena; baña etzute aurkitu: ta Sanduak jakinik Jangoikoaren errebelazios in zutena, erran ziote zergatik itzuli ziren billa. Berze aldi batez eskaturik trago bat Apez baten etxean, au kanpoan zegolaik, atra ziote botellan zegon ondar bat, eta Nausiak itzuli zelaik aurkitu zue beterik ardo txoil onas, ta joan ta bota zekio oñetara kontatus milagroa. Alako milla egintu il baño len ta il ondoan, espezialki itsasoan tenpestadeetan agertus ta kalmatus itsasoa: orgatik dute Patrono mariñelek, ta inbokatzen dute deitus San Telmo. Baña gatozin bere eriotzera. Jakin 95 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zue noiz bear zen izan, eta joan ze Tui deitzen den Ziudadera; an azken aste sanduan predikatu zue egunoro, zein preziso den konfesatzea nork bere bekatuak ongi penaturik. Bazkoa egunean eman zio sukar andi batek, eta Santiagora joateko zuen ansiareki, alibiatu zela iduriturik paratu ze bidean, baña bearko itzuli ezin emanes pausurik alzina. Gelditu ze gizon on baten etxean ostatus: an konfesatu, komekatu, ta oliatu ze debozio sumoareki agitz alegre. Deiturik gero etxeko Nausia erran zio, Adiskidea, geldi zaite Jangoikoareki, ta bera biz beti zureki ta zure etxean. Ni banoaie bizi obera, eta dut Nausi bat ain ona ta ain liberala, ezi naiz nik guti zerbitzaturik, nai dida pagatu abasto, ta nai nau honratu mereji baño iago. Ofrezitu dida faboratzea Ziudadegom enegatik: ta ala emen geldituko naiz zuen Adiskide ta Patrono bekala, ikusi dezazen zein on den alako Jaunari zerbitzatzea. Barka zadazu enbarazu ta trabaju eman dizutena nere heritasunean; esperanza dut ene Jaun onak pagatuko dizula ene partez abastoki, ezi ni pobrea naiz, ta eztut zereki pagatu: baña tori ene zinto gau ta guarda zazu ene memoriatan, ezi noiz ere bait protxatuko dizu. E rrateareki eman zio zeñidore zuen pobre gura; eta norktaki zenbat baliatu zekion bear orduetan bere ta berzeendako? Gero zegolarik orazioan erregalatzen amorosoki bere Jaun onareki sosegu andian sereno alegre entregatu zio bere espiritua bere eskuetan bazkoaren oktaba igandean 1246 urtean. Aingiruek zelebratu zute Zeruan E rrege andiareki, eta gizonek munduan. Zori onekoa! Txasko ona izan zue onerako! Segitu bazue munduko banidadea, zer atrako zue? petardo ta perdizio sekulakoa, ta etze ia memoriaik izanen artas munduan. Nausi obeari aldatu ze, ta obeki atra da & &. 96 Joakin Lizarraga Aprilaren 5.an S. Bizente Ferrer S. Bizente Ferrer jaio ze Valenzian buratso nobleetaik. Bere Amak zeukalaik sabelean etzue senti pizu ta enbarazurik, ta iduri zekio aditzen zuela aunkas noizean noiz txakurtto bat bekala: ta konsultaturik Arzobispoareki, erraten zio arrek hume zuen gura dudarik gabe izanen zela Jangoikoaren etxean Predikari andi bat lotsatuko zituena otso gaixtoak. Jaiorik erman zutelaik bataiatzera, etzire konformatzen paratu bear zioten izenean: ta Sazerdoteak erran zue deitu bear zela Bizente, ta ortan konformatu zire. Amak azi zue bere bularretan kariño ta kuidado espezialareki, ta aurttoa ze ain agraziatua, ezi guziek zute maite agitz. Asirik eskolaetan ia amar urtetako pasatzen zitue guziak: eta ikusirik nola iten zuten Predikariek, aurrak ere bildus lagunak erraten ziote, adi nazaze, ta beira ia predikatzen duten ongi: ta zeñaturik erraten zitue aditu zituenak pulpitotik, alako grazia, ferbore, ta moduareki, ezi arritzen zitue persona larriak ere. E studiaturik gramatika ta logika denbora labur pasatu ze Teologiara, eta bere denboran etze atra Balenklan bera bekalakorik. Agitz deboto ze Jesu Kristoren, ta bere Ama Birjinaren estudiante zelarik ere, ta barutzen ze astean bi egunes, ortzilarean ogi ta ur solles: ala asi ze sandutzeko bideas. E mezorzi urtetan desengañaturik munduko peligroes, sartu ze S. Domingoren errelijionean, kontent agitz bera, kontent fraileak. Bereala pensatu zue imitatzean bere Aita S. Domingo: mortifikatus gorputza fuerteki enpleatzen ze orazioan al guzia, gero egiten ofizio humilak obediente ixil modesto afable manso, guzien exenplu. Biali zute gero Barzelona ta Leridara, ango Maestrueki atra zeien perfekto guzis, ta atra ze de manera ezi ogeitazorzi urtetan graduatu zute Teologiako Maestru. Valenziara itzulirik, guziek nai zutela, asi ze predikatzen Jangoikoaren itza Jangoikoaren pregonari propia bekala: bera sollik deitzen zute jakintsu, sandu, Jesu Kristoren sierbo digno: eta ala ze ain egiaz, ezi sollik Jaunaren honra nai zue, ez jendeei gusto ematea, bai erretzea biotzak Jaunaren amorean, kontrizioan, ta beldurtasunean. Infernuko etsaiak ezaundurik Sandu gonek iten zion ta inen zion gerra persegitzen zue agerrian ere, nondik eroriaraziko zuen bekatu infameren batean, orreki galdurik Jangoikoaren grazia, ta kredita jendeen ertean, etzezaken atra fruiturik. Ortako bein zegolaik Ama Birjinaren imajinaren alzinean eskatzen perseberanziaren donoa, agertu zekio gaixto gura Hermitaño zar benerable baten 97 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI idurian, erraten ziola bera egon zela E jiptoko Sandu gaien ertean egiten penitenzia, baña gastezutuan arro biziturik gero penitenziareki salbatu zela. Zu ere orai etzaitela il penitenzies, gastea zarelaik, utzazu on geroko, ezi jakin beauzu dela gizona ain inklinatua aragisko gustoetara, ezi goiz edo berant eroriko da, eta ezta ain gaixto bere denboran, nola adin alzinatuan... E zaundu zue Sanduak etzela konseju goi Zerutik etorria, baizik infernutik; ta ala enkomendatus Ama Birjinai bota zue bereganik, o serpiente zarra, uste duk ezautela ezauntzen? Uste duk garaitu ni nagona armaturik Kristoren birtuteas? Berari konsagratu ziotat gastezutua, zarzutua, ta bizi guzia. Goaie ordu gaixtoan. Oneki joan ze firrindaka. Berze bein paraturik alzinean beltz itsusi baten idurian lotsagarri erran zio, ez aut utziko eroriarazi arteo deshonestoki. E ztiat ire beldurrik, dagolaik eneki Jesu Kristo. Ark, eztuk egonen beti. Sanduak, esperanza diat, eman didanak grazia ongi asteko, emanen didala bukatzeko. Aldi batez leiturik S. Jeronimoren librua Ama Birjinaren birjinidade perpetuoaren gain, eskatzen zio Ama dibinari, logra zezon grazia iltzeko birjin. Aditu zue boza bat, etzuela Jangoikoak ematen grazia goi guzioi, ezta zuri ere, baizik galduko duzu laster. Aflijitu ze Sandua berri goneki, ta negarra zeriola itzuli ze Ama Santisimari otoi ta otoi. Orduan agertu zekio gloriosa, ta desengañatu zue aiek zirela enemigoaren enbusteriak: etzozula beldurrik izan, ezi flik artu zaitut ene anparoan, ta faboratuko zaitut ilartaño, ez dezan izan indarrik aski infernuak zure kontra. Konsolatu ze oneki Sandua. Baña etze baratu oneki etsaia; baizik etzukena logra berez, nai zue logratu emastekien medios, ezi naiago du eroriarazi Sandu bat, ezi milla epel. Nola Sandua baize ariman bekala, idurian ere ederra, paratu zio Deabruak señora bati ainberze afizione beragana, ezi nai luke bekaturatu. O pasionearen itsua! baña ez izanes, ta etxakines nola logra, finjitu ze heri andia zegola, ta deitu zue konfesatzeko atxekian. Joan zelarik ortako, ta bakar zeudelaik kuartoan, Deabruaren heriak deklaratu zio pasionearen sua &. Arritu ze Sandua, ta errebestiturik Jangoikoaren espirituas erreprehenditu zue serioki, exhortatus penitenzia egitera, desengañatus nola bera zegon konsagraturik Jangoikoak arima ta gorputza, eta lenago utziko zela iltzera milla aldis, ezi mantxatzera beinere: etzela ere arrazio trukatzea Jangoikoa ta beraren grazia gorputzaren inmundiziagatik. Baña etziokelarik adiarazi arrazioa, atra ze andik Sandua; ta berzea errabias asi ze klamatzen Sanduaren kontra deshonratu naies testimonio falsus: baña Jangoikoaren permisios Deabrua jabe zena aren arimaren, jabetu ze gorputzas ere, ta asi ze atormentatzen miserablea. Iganik oiuetara etxekoek aurkitu zute espiritaturik; deitu zuzte Sazerdoteak konjura98 Joakin Lizarraga tzeko; baña etze protxurik: Deabruak zio, ez nai zela atrako, ezpanau botatzen eztenak erretzen suan dagolaik ere. E tzute entendatzen ziona, baña konfesatzera deitu zuten bekala S. Bizente, deitu zute konjuratzera. Sandua, etzeiengatik usmatu emastekiaren maldadea, joan ze armaturik orazios ta konfianzas Jangoikoan, eta sartu zeneko kuartoan, Deabruak in zue oiu bat, ona non eldu den erretzen eztena suaren erdian: ia ez nagoke ni iago emen: ta atra ze utzirik emasteki gura erdi ilik. Berze alako zenbait tentazioetaik libratu ze, guardatus Jangoikoak, ta berak kuidatus bere aldetik. Zeren ezi admiragarri da kuidado paratzen zuena beti beldurrak humil konserbatzeko kastidadearen donoa Jangoikoak emana. Ala Jangoikoak lagundus ibili ze predikatzen E sp añan, Franzian, Inglaterran, E skozian, Irlandan, Piamonten, Lonbardian, ta Italian. E gunoro in bear zue prediku an edo emen: ta emezorzi urteen denboran solamente amaborz egun pasatu zire predikurik gabe. Fruitu atra zuena inposible da kontatzea. E sp añatik atra gabe konbertitu zitue ogei ta borz milla Judio, ta emezorzi milla Moro: Zer bide ze gañarako hereje ta Kristio gaixtoes? Segitzen zute jendeek tropadaka, ta izan ze aldi, noiz bildu ziren laur ogei milla: ta komunki ezin kabitus E lizetan, predikatzen zue plaza ta kanpoetan. Oñes joaten ze beti, alik eta zartzen asirik asi ze usatzen astoko bat bideetako; ta ze ikusgarri nola Ziudadeetan ellegatzean atratzen zekizkion prozesioan errezibitzera Sazerdoteak E lizako kapa ta gurutzeeki, Obispoak errebestiturik Pontifikales, Justiziak beren insignieki, nola balitz Zeruko Aingeru bat, zoeielaik bera bere astokoan humil humila kurturik burua. E rregeak berak Aragoan atra zekizkio errezibitzera. Sanduak bereki zemazkie zenbait Sazerdote, errelijioso ta sekulare sandu laguntzeko doktrinatzen, ta konfesatzen jendeak. Orden gau guardatzen zue komunkiro: gauas lo pixka bat egin, ta gañarakoan egoten ze orazioan ta prebenitzen. Goizean joaten ze predikuaren lekura; an konfesatzen ze lenik, gero erraten zue meza kantatua solemne organoareki, baizema bereki, pensatus on zela mogitzeko iago biotzak. Gero igaten ze pulpitora, ta beiratzen ta aditzen zute nola gizon bat Zerutik etorria, itzik galdu gabe. Pretensio prinzipala zue mogitzea biotzak penitenziara zela Jangoikoaren beldurrez, zela amorez, ta plantatzea bere Majestadearen estimazioa ta honra munduan. Maiz klamatzen zue Aingiruaren pregoa gura, timete Deum, eta date illi honorem, izazie beldur Jangoikoai, ta emozie dagokion honra, ta estimazioa. Bere presenzia onas landara, entendamentua zue klaro, injenioa agudo, memoria firme, doktrina eskojitua, boza fuerte garbi penetrante, ta akzionea propia, adiarazteko nai zuen gura. Lenik bere biotza mogiturik mogitzen zitue berzeenak, berak nega99 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI rres inarazten zue negar. Kristoren pasio, juizio finale, ta infernuko penaen gain mintzo zelarik, sutzen bekala ze bera, ta ikaratzen, ta ikararazten zitue adizaleak de manera, ezi askotan asten zire an klamatzen, ta konfesatzen oius beren bekatuak, ta barkazio eskatzen negarres. Baña predikatzean etze sollik S. Bizente, arreki bateo ze Jangoikoaren E spiritu Sandua ematen ziola argi, ta su, ta indarra. Askotan pulpitoan berean errebelatzen zio eldu zirela aditzera ia Judioak, ia Moroak; egoten ze etxideten ixilik guti bat: askotan inspiratzen zio erran bear zuena konbenzitzeko, ta predikarazten zio pensatu etzuena. Askotan erakusten zio nor zegon bearrean, ta arri beira mintzatzen zio biotzera. Urrunetik aditzea ain klaro ze komun; askotan lenguaje batean mintzaturik entendatzen zute berean berze lenguaje bat zutenek. Aingiruak ere ikusten zuzte beraren inguruan. Bada milagro obratzen zituenak ezin konta ala dire: Jangoiko Jaunak zion amorea mostratzen ze klaro. Bein zegolaik predikatzen Zaragozan, berri bat izanik Jangoikoaren partetik, asi ze negarres, andik guti bat igortzi begiak ta sosegaturik erran zue, ordu gontan il da ene Ama Valenzian, eta naiz tristatu nai zen galduas, baña alegratzen naiz orai, zeren Jangoikoak errebelatu didan erman dutela Aingiruek Zerura bere arima. Gero jakin ze nola izan zen egia erran bekala. Berze bein zegolaik predikatzen Alexandrian, baita Lonbardian, erran zue, o ene anaiak, berri on bat ematen diziet, dagola E liza gontan mutil bat izanen dena S. Franziskoren errelijionearen honra, ta Italia ta E liza guziaren argi ederra, ta kanonizatuko duena E lizak ni baño len. Au izan ze S. Bernardino de Sena, zein kanonizatu zuen Nikolao V.ak borz urte lenago ezi S. Bizente K alixto III.ak. Oni gaste zelarik Valenzian erran zio len ta lendanik, nola bear zen ellegatu izatera Aita Sandu. Milagro andia izan ze jautsitzea Zerutik bere Aita S. Domingo, ta laudatzea Sandu gau nola bere hume propia. Milagro andiago Maria Santisima bera agertzea, ta zeukala Sandu gau bere anparoan betikos. Milagro andiena Jesu Kristo berak bisitatzea Sandu gau heri zegolaik Abiñonen Benedikto XIII.a Aita Sandu deituaren kortean, ta sendatzea, ta manatzea zebilala mundua barna beraren Pregonari bekala, ta ofrezitzea korona: ta amorearen señaletan ukitu zio matela bere esku dibinoas, ta gelditu omen zekio erien marka. Baña Sandu beraren medios in zituenak nork erranentitu? Badio kanonizazioaren bulan Aita Sanduak: Bera zela medio birtute dibinoak in zitue anitz milagro, dio, bere predikazioaren ta bizitzaren konfirmaziotan, anitz Demonio atrarazi zitue gizonen gorputzetaik, anitz sorrei eman adimentua, anitz mutuei mintzoa, argitu itsuak, garbitu leprosoak, biztu ilak, bizkortu heriak. Guziok dire Aita Sanduaren itzak. 100 Joakin Lizarraga Jaiotzetik zuela milagro iteko donoa, diote; bedratzi urtetan zeramatela etxes etxe egiteko milagroak. E skolara zebilalaik joaten ze berze mutiko baten billa, biak joateko: Bein ortara joan zen batez, erran zio arren Amak nigarti, ia ezta joanen iago eskolara zureki ene mutikoa, zeren il baita: sarri ermako dute ortzitzera. Igan ze Bizente, ta aurkitu zue mortaxaturik bi kandelaen erdian: eta arturik eskutik oiu egin zio, ea xaiki, goazen eskolara. Bereala jaiki, ta segitu zio bizi ta bizkor. E rrelijioso zelarik, zeramate txintxa bat soñatzeko egitera milagroak, ta bere garaiean erraten zio lagunai, soña txintxa goi milagro iteko. E gun emen dago Zamoran txintxa gura, ta soñatzen omen da berez, il bear delaik errelijiosoren bat. Predikukoan sartu zelarik señora bat aditzera, Sanduak pulpitotik erran zio itzuli zeiela etxera bereala, zela preziso. Itzulirik aurkitu zue bere neskatoa zegola itotzeko bere aurra erdi ta berla. E rremediatu ze ala. Leridan Prioreak erran zio, gure ongiegille bat heritu da, zoaz ikustera. E ntendatzen dut, errespondatu zio Sanduak, orrek nai du noaien egitera milagroren bat: zergatik eztu iten berorrek? nik in beartut guziak? Bidoeie, flik ematen diot ene podorea sendatzeko ez solamente señora goi, baita opatzentuen guziak ere. Ala sendatu zue Prioreak ura ta berze anitz. Oroat komunikatu zio K astellonen ango Prioreai. Zer da ematea ebei, eman ziolaik bere zapeta bati, zein baitago Valenzian kuratzen heritasunak? Okañan meza erran bitartean erman zute Sanduaren kapa, utzirik berze bat berria. Sanduak ezaundurik tranpa erran zue grazioso, kapa zarra erman didate; on dakiotela: nik badakit inen duela asko milagro; ta emen dago egiten orai arteo. Ferraturik bein bere astokoa, pobre nola baize, erran zio arotzai, Jangoikoak paga dezola. Onek zio, nik orreki eztut atratzen jan bear dutena, baizik diruareki. Sanduak, bada ene anaia astokoa, itzulizkiozu ferra goiek Jaunoni. Momentuan bota zitio an. Arriturik arotzak paratu zitio berriz doaiik. Tabernari batek eskatu zio predika zezala pagatzeko ermaten zen ardoa; iten ziotela erman ta ez pagatu. Sanduak ekarrarazi zio pitxera bat ardo; bota zue bere eskapulario gañean, eta pasaturik beitirat ardoa, gelditu ze gañean ura. Ikusteunzu? erran zio, in zazu justo dena zuk, ala nola nauzun in dezaten berzeek. Pasatzean karrika bat aitu zue lamentatzen emasteki bat etxe batean. Sarturik an Sanduak galdegin zue kausa. Andreak, Jauna, ez naike bizi senarrareki, beti bainauka maltratatzen, eman gabe nik motiborik: guzia dago aborrezitzen bainau itsusia nai zela. Sanduak irrikos paskatu zio eskua aurpegitik; istantean gelditu ze miragarriro eder. Berze bati sudurra falta zekio, ta humil humila Sanduari eskatzen zio erremedio, konbeni baze. Sanduak paraturik en iak utsgune gartan istante atra zio sudur bat perfektoa. Berze batek 101 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI eskatu zio oroat, baña Sanduak atra zio sudur bat enormea. Kejatzen ze nola etzion egin berzeari bekala: Sanduak errespondatu zio, zeren ark fin ones eskatu zuen, ta zuk fin gaixtos: ta ala utzi zue palmo bat sudurregi. Famatua izan ze milagro in zuena Morellan; joan zelaik predikatzera. Nola ezpaize an konbenturik, konbidatu zue bere etxeas gizon on batek zuenak andrea lunatika, aldartes zoraturik, aldartes ain sana juiziosa. Ala zego noiz erran zion etorriko zela Sandua sustentu artzera: presta zezala zerbait. Orreki joan zire guziak predikura: bitarteo gaitzak emanik, andre orrek an zuen semetto bat degollatu zue, ta zatiturik parte paratu zue elzean egosteko. Itzuli zelaik senarrak ikusi zuelaik alako desgrazia, ensa zer pena! K asi urrikitu zekio konbidatua. Baña Sanduak sereno, ea ez aflijitu: Jaunak permititu du au ones. E karrarazi zitue aurraren mienbro ta zati guziak, egosiak, erdiegosiak, ta gordinak; Joan ze juntatus zein bere lekuan: ta in zue orazio gau, Jesus Mariaren Semeak, mundua, osasuna ta salbazioa, deusetaik kriatu zuena aur gonen arima, orai itzul dezala bere gorputzera bere izen sanduaren honra ta gloriatako: errateareki zeñatu zue, ta istante biztu ze sano ta fresko: Nor etze arritu bear ikusteas, arritzen garelaik aditzeas ere? Zer gizon da au? ain errebestiturik Jangoikoaren podoreas? iten baitu nai duen guzia? Geiegi iduriturik debekatu ziote egitea lizenziarik gabe. Agitu ze erortzea kisuskille bat agitz goratik, beira Sanduak oiu egin zio, zaude guti bat nik atra arteo lizenzia. Ala egon ze airean, itzuli arteo lizenziareki, ta orduan manso xautxiarazi zue lurrera. Gizon bat ain Jangoikoas betea ezta milagro ama, estima, ta billa zezaten Jaundiek, Obispoek, Aita Sanduek, ta E rregeek berek. Iltze D. Martin Araguako E rregea heredero ziertorik gabe, ta Aragua, K ataluña, ta Valenziako Korteetan autatu zire bedratzi gizon, irur erreinu bakotxetik, deklara zezaten nor bear zen E rrege, aietaik zire bida S. Bizente Ferrer ta bere anaia, eta Sanduaren sentenzias nonbratu ze D. Fernando 1410 urtean, guziek proklamatzen zutela. Denbora gartan alaber ze zisma andi bat E lizan, baizire irur Aita Sandu deitzen zirenak, eta bildurik Konstanzian K ardenale, ta Obispoen Konzilio jenerale bat, irurak nai zuzte obligatu desistitzera beren pretensiotik. Bidek desistitu zute, ta elejitu ze Aita Sandu berri bat deitua Martino V. Baña irurgaietaik bat baize D.Pedro de Luna Benedikto XIII. deitua, Sanduak lenago segitu zuena, ezin erreduzitu zute uztera, eta Sanduak orduan utzi zue, ta E rregeri konsejatu zio utzezala, ta eman zezola obedienzia Martino V: Baña iago dena Konzilio gartan berze anitz difikultade okurriturik, biali ziote K ardenale bat eta zenbait jakintsu konsultatzera Sandugoni, ta onek Jangoikoaren argis klaratu ziote guzia. 102 Joakin Lizarraga Baña urbildus zoeie plazoa joateko mundugontaik mereji zuena bizitzea beti. Beti trabajatzen Jangoikoaren Pregonari andi gau ellegatu ze Franziako Bretaña menor deitzen denera. E gin zue an ere fruitu andia, baña urteen ta nekeen kargareki ia gorputza zebila ez erori bai erori. Ala ere ze arritzeko gauza, pulpitora igan ta asi orduko predikatzen, errebestitzen ze korajes ta indarres nola balitz gastea. Konsejatzen ziote itzuli zeiela bere sortuerrira Valenziara, ta nola baize amoltsu beratxa, obeditu nai zue, ta gau batez atra ze ixil ixila Vañes edo Beneziatik, etorzeko E spañarat: baña ustez ibili zuten zenbait lekoa-bide onat, goizean aurkitu ze ango atarietan: ezaundu zue Jangoikoaren borondatea zela il zeien an. Sartu ze Ziudadean guzien alegranzia ta festa andieki. E gun gutiren barnean eman zio sukar erru batek: eta naiz beti zegon prest, egin zue Konfesio jenerale bat, ta errezibiturik Sakramentu guziak ta Induljenzia plenaria Martino V.ganik, leiarazirik Kristoren pasio, psalmo penitenzialak, ta letaniak, ondorean alegranzia admirable bateki gurutzatus ta goratus eskuak, eta begiak Zerurat eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan 1419 urtean. E riotze preziosoa bizitzaren konforme. Bada zein gloriosa presentatu bidezen arima andi gura Janoiko andiaren palazio errealean! Zer errezibimentua in bide zioten asko salbatu zirenek beraren medios, eta Aingiruek, eta ango bienabenturatuek! E gieta-edea delarik iten dela an festa alegrea, konbertitzen delaik bekatari bat, nola festejatu bide zute konbertitu zituena ainberze milla ta milla? Bat sollik konbertiarazten duenak barin badu prenda ona Jangoikoaren alzineko, zer eztu infinizio bat irabazituenak? Zer besarka eman bidezio Jesu Kristok bere gisako langin prestu gonik &. 103 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aprilaren 9.an Sta. Kasilda Birjina Jangoikoas dagona salbatuko da, baña on beroi da edo izanen da ona, ezi Jangoikoaren etxean ezta lekurik gaixtoendako. Ona egia gonen exenplu on bat, Sta. K asila, zein izanik Mora, ta E rrege Moroaren alaba, ellegatu ze izatera Sanda. Ze Toledon E rrege Aldemon moroa sektas, Kristioen etsai andia: ebei gerra egines, galdu zitue asko erri, il anitz Kristio, berze anitz erman presidario, zein baizeuzkie kargaturik katees bere karzel ta kalabozoetan bere palaziora urbil goseak ta mala manera. Zue arrek alaba bat, ez bere gisakoa, baizik naturalki biotz-bera ta piadosa, lastimatzen zena preso pobre gaien goseas ta miserias: eta ala ixilkias bialtzen ziote noizean noiz ogi ta jateko gauza, baita ere berak ermaten, sokorritzeko tristeei. E llegatu ze jakitera bere Aita: koleratu ze alabaren kontra orgatik: baña etzue nai izan du kastigatu, ikusi arteo bere begis. Barronde zegolarik egun bates goart egin zio nola zoeien alzoan zerbait zeramala. Joan zekio serio asarre, zer damazu or? E rrespondatu zio, ezi arrosa ta lore. Ikusagun, dio: ta agerturik, oh Jangoikoaren probidenzia! Ikusi zue zeramana zirela arrosak ta loreak. Orreki Aita sosegatu ze; ta alaba gero joan zelaik presoetara, arrosa ta loreak itzuli zire ogi ta jateko gauza. Kontatus agitua, zego ematen Jangoikoas graziak ezaundus Jangoikoaren ona aieki ere, ta aiek bide zirela Jangoikoaren aldekoak. Informatus aienganik beren errelijioneas, fedeas, ta legeas, afizionatu ze, ta nai ze kristiatu, ta berladanik bataiatu, baña etxakin nola egin leku gartan, ta Aitaren konpañian ta eskupean. Ara Jangoiko onaren probidenzia amorosoa: Bere eskojituaren onnaiez eman zio gaiz bat, baize odoljarioa: erremedioa franko eman, eta ezin erremedia. Mediku guziak konformatu zire gaitz gura zela erremediorik gabekoa. K asildak izan zue abisu dela Jangoikoaganik, dela presoenganik, joateko bañatzera edo artzera bañua S. Bizenteren butzuan edo iturrian, baitago Bribieska aldean Burgostik onat. E rran zio Aitari berri goi, ta eskatu zio, nai bazue ikusi bizirik ta sendaturik, bial zezala bañu gartara. Aitak xakinik Kristio errian zela bañua, nola bera baize Moro Kristioen kontrario, etzue gustorik bialtzeas onat; baña alabaren negarrek, ta Aitaren amoreak errendiarazi zue ortara. Biali zue bada ongi akonpañaturik zerbitzukoes, baitare anitz Kristio preso libre utzi zituenes kartareki K astelako E rregerendako, zein baize orduan D. Fernando I.a, eskatus kurarazi zezala K asilda bañu gartan. E rregek 104 Joakin Lizarraga agitz ongi artu zue, ta honratu zue agitz, ta biali zue bañura; bañatu ze, sendatu ze, ta bereala bataiatu ze; ta despreziaturik bere Aitaren Sekta, ta palazioetako erregaloak, an urbil inarazirik hermita bat, ta aldakan etxe edo etxola bat beretako, bizitu ze humil erretiraturik sollik Jangoikoareki urrengo denbora guzian ilartaño. Iltze gero bizitu bekala sanduki, ta Jangoikoak beraren atenzios egin du anitz milagro, zeñeki aumentatu den beraren fama, ta jendearen debozioa beragana: E ta E liza Ama Sandak kontatzen ta zelebratzen du bere Sanduen ertean. Onen iltzea izan ze milla ta berrogeita zazpigarren urtean &. 105 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aprilaren 13.an S. Hermenejildo E spañako Prinzipe ta Martira Da egietafedea dela lenbiziko manamendua legean, Jangoikoa onetsi ta adora zagula gauza guzien gañetik, au da galdu naia gauza guziak lenago ezi ofenditu bere Majestadea. Kunplitu zue manamendu andi gau. Hermenejildok, galdu nai izan baizue korona E spañakoa ta bizia bera, ez galtzeagatik fede katolikoa ofenditus Jangoikoa. Izan zue Aita Leobijildo E rrege E spañakoa Godoa ta hereje Arrianoa, ta anaia bigarrena Rekaredo, gero in zena E rrege, faltatzeareki lenik anaia, ta geroxago Aita. Bi humeak azi zitue Aitak bere Sekta gartan: biak in zire gero K atoliko, lenik Hermenejildo Prinzipea, geroxago Rekaredo. E zaundurik bada Hermenejildok Jangoikoaren argis, ta S. Leandroren doktrinas zuzenbidea, utzi zue sekta gura, ta abrazatu zue fede K atolikoa: eta orgatik berari afizionatu zezkio zirenak K atoliko E spañan, ta nai lukete izan bera E rrege. Leobijildok alde bat beldurrak gora zekion semea erreinuareki, berze alde bere Sekta gaixtoaren zelos persegitzen zue Prinzipea. Onek firme artu zuen propositoan eskribitu zio Aitari attento, ene Aita, asarratzen bada, zeren aldatu duten errelijiones, nik eskatzen diot eman dezadala lizenzia pena artzeko ikusis eznauela utzi nai kuidatzera nere salbazioas iago ezi munduan den guzias. E ta bego entendaturik, nagola prest ematera, bear barin bada odola ta bizia neure arimagatik, ezi ezta arrazio, dezaken iago Aita lurrekoak, ezi Jangoikoak, ta indar iago Aitaren borondateak, ezi nere konzienzia proprioak. Azkenean faltaturik indar ta sokorru esperatzen zituenak, erori ze Hermenejildo Aitaren eskuetan. Aitak preso ermanarazi zue Sevillara, ta ertxitu dorre batean. Kontatzen du S. Gregorio andiak: nai izan zuela Aitak meatxu, loxentxu, ta promesa andieki itzularazi utzi zuen sektara, Sanduak firme erresisti, etzuela utziko fede ta relijione egiaskoa bein ezaundu zuena. Orgatik Aitak kendu zio erreinua ta zuen guzia: ta lotu bera ertxiago: baña loturik gorputza, libre zeuka biotza ez ajolarik egiteko emengo erreinuas, ta deseatzeko erreinu eterno gura: ta ala kalabozoa tenplo itzulirik, an egoten ze orazioan eskatzen arimo sufritzeko bear zen guzia. E llegatu zelarik bazkoa, biali zio Aitak Obispo hereje bat, zeñen eskutik errezibi zezan komunionea, orreki artuko zuela bere grazian. Baña Prinzipe Sanduak bota zue bereganik Obispo 106 Joakin Lizarraga herejea akar egines gogorki. Or, aiturik Aitak beterik koleras biali zitue soldadoak ta Ministroak il zezaten an zegon lekuan, ta ala egin ze. Partitu ziote burua aizkora batez, ta kendu ziote bizitza gorputzarena berak aspaldian despreziatu zuena. Baña mostratzeko bere martirioaren gloria, Zerutik izan zire señaleak ta prodijioak, ezi gauas aditu zire musika Zerukoak ilaren aldakan: baitare diotenez argi milagroskoak, benera zezaten Martir bekala Prinzipe Sandua ia Zeruan koronatua E rrege glorioso. Aita herejea urrikitu ze eginas, ta ezaundu zue fede katolikoa dela egiaskoa, baña etzue izan koraje bear adiña ellegatzeko konfesatzera jendearen beldurrez. E ta heriturik iltzeko enkomendatu zue S. Leandrori berze semea Rekaredo, zeñi usten zion korona, in zezan oneki nola in zuen berze anaiareki. E nkargu gau in ondoan joan ze mundutik. E nkargatzea on diote izan zela, zeren penatu zen iltzeas Hermenejildo kulparik etzuena, ta zeren ikusi zen zenbait milagro fede katolikoaren progutan denbora gartan. Lenik soldado iltzuena Sandua egun gutiren barnean iltze bera zori gaixtoan miserablekiro. Gero soldadoek errobatzean konbentu bat, nai zuelaik batek heritu Abadea sollik gelditu zena, Jangoikoaren kastigos bera gelditu ze an ilik derepente. Alaber katoliko batek disputatus hereje bateki, egiaren progutako iduki zue burriña bat goritua eskuetan mellarik gabe: ta herejea etze benturatu egitera berze ainberze bere gezurragatik. Alaber hereje bat bere Obispo herejeareki konpondurik iduriarazteko itsua zela, ta eskatzeko Obispoari eldu zelaik E rregereki, para zezkien eskuak arren begietan argitzeko; pasatzerakoan asi ze eskatzen, o Jangoikoaren sazerdotea, urrikari bedi itsu miserableas; para bez bere esku konsagratua ene begien gañean, argi daitzen. Joan ze, paratu zio eskua, eta Jangoikoaren permisios len etzena itsu gelditu ze itsu. Orduan miserableak oiu, nola Obispoak inarazion fikzione gura &. Ala joan zire desengañatus herejeen gaixtakeries, ta herejiaren falsedadeas: eta azkeneko ia Rekaredo E rregea S. Hermenejildoren anaia konbertiturik, ta juntaturik Obispoen Konzilio Toledon E rregeren ta Jaundien presenzian kondenatu ze herejia, ta fede katolikoa laudatu, ta errezibitu ze jeneralki, S. Leandro Presidente zela, Konzilio III. Agitu ze au seigarren jendamendearen akabanzan edo zazpigarrenaren astean. S. Hermenjildo iltze 584 urtean. 107 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aprilaren 16.an S. E ngrazia, edo E nkratis Birjina ta Martira E rrelijione Kristioa dela Jangoikoaren biotzeko akar egiaskoa berze anitz progen ertean da bat Kristio Martir anitzen pazienzia beren martirio arrigarrietan. Guti erran dut pazienzia; koraje admirablea, diot; antsia padezitzeko; ta alegria padezitzean tormentu ikaragarriak: Zeren ezi gure naturalearen kontra delarik padezitzea, ta ortara guziek dugularik naturalki errepugnanzia, beldur, neke-pena, ta tristura: nork, baizik Jangoikoak ematen ziote aiei pazienzia gura? koraje, antsia, ta alegria gura tormentuen erdian? Oraño ere admiratzeko iago da ori emasteki ta donzella delikatuetan; exenplu ere bai guzien; baitare alkaizun oraiko Kristioen. Martir balienta bat izan ze S. E ngrazia, edo E nkratis, Portugalen jaioa, K aballero Jaun andi baten alaba. Aitak konzertatu zue ezkontzea alaba gau Rosellongo Duke bateki. Donzella etzego ezkontzeko, baizik ofratu naiak Jesu Kristori bere birjinidadea, bizia, ta odola: baña informaturik ararako bidea zela Zaragoza barna, ta an pasatzen zenas, baitare Zerutik abisu, an pasatuko zuenas, disimulatu zue bodan: goazen arat, dio, Jangoikoas ala barin badago. Atra ze ederki akonpañaturik bere zerbitzuko, buratsoen kalidade ta estadoari gisan; eta bateo zoezi emezorzi kaballero aide ta adiskide Nobiaren konpañian. Au zoeie bidean agitz kontent alegre: onatago ta alegreago. Niork etzue entendatzen alegranziaren motiboa: juizio iten zute, baña ez azertatzen: Sollik andre nobiak zekie, baña ez erraten niori. Misterio sekretoa zego, Jesu Kristok gloriako E rregek eskojitu zuenak bere E sposatako, errebelatu baizio, zelebratzeko bere Majestadeareki bodak Zeruan, bear zuela eman beraren amores bere bizia ta odola; ortako izain zuela eskalda ona Zaragozan. Orra zergatik doaien alegre gure andre Nobia: alegre, padezitu naies tormentuak ta eriotzea. E ztugu ikusi alako filosofiarik, ta kostunbrerik munduan, kontra bai abasto. Zaragozan, E spañako berze asko lekutan bekala, zebila orduan Daziano Presidentea E nperadoreen ordes, nola otso kruel gosetia zatikatzen, erre urratzen, milla maneras ilarazten ardi Kristio arrapatzen zituenak. Ori xakinik alaere sartu ze Zaragozan E ngrazia bere akonpañamentuareki. Deskansa bedi: ez eztu sosegurik; Zeruko E sposoari dion amoreak inzitatzen du joateko len baño len Presidenteagana: ala bereala joan 108 Joakin Lizarraga ze; ta presenziara ellegaturik deklaratu zio nor zen, nondik nora zoeien, eta guzien gañetik Kristioa zela Jangoikoaren grazias. E ta zeratik, Jauna, orrek ain kruelkiro ixurtzen du ainberze persona onen odol inozentea, eztutelaik kulparik, baizik estimatzea ta adoratzea Jangoiko bakar egiaskoa, despreziatus Jentilen Jangoiko banoak, ta infernuko Deabru direnak, naiz orrek ta E nperadoreek engañaturik adoratzentuten Jangoikotako? Gelditu ze Daziano turditurik guti bat, beira alde bat donzella garren noblea ederra, ta akonpañatua ain ongi: berze alde libertade ta ausardia, zeñeki mintzatu zen aien Jangoikoen kontra. Dudankara egon ze, ote zekioken disimulatu zerbait, kanpoko izanes ta bide asko, ta personaren, ta akonpañazaleen kalidadeagatik: baña nola baize bereganik gizatxar kruel inhumanoa, ta Jesu Kristoren etsai ta Kristioena, biztu ze iraren suan, ta manatu zue arrapatzeko preso Sanda, ta bere lagunak: eta guziok azotarazi zitue kruelkiro erru: E ta zeren S. E ngrazia koraje ta konstanzia andiareki zegon kontino gaizki erraten aien Jangoiko banoes, manatu zue ermateko arrastaka Sanda Ziudadea barna sokas loturik zaldiei. Gelditurik txoil maltrataturik oneki, biramonean eman zitio tormentu berze batzuk, ikaragarriak aditzeko ere; diskurriarazis bere kolerak, ta Deabruak biotza posesios arrapatu zionak, nola penarazi Sanda iago ta iago. Txarrantxarazi zio gorputz birjinale guzia burriñasko aztaparres ain fuerteki, ezi kendu ziote anitz aragi-puska, ta atra ere gibel-zati bat, zein gero guardatu zen errelikiatako, ta Pruden zio Poetak dio ikusi zuela. E baki ziote ezkerreko bularra, agertu-arteo biotza. Ain lastimaturik utzi ziote gorputz guzia, ezi gero paratu zioten bestimenta gelditu ze odolestaturik, zein ere guardatu omen ze, ta S. E ujenio Toledoko Arzobispoak dio ikusi zuela, ta kontatzen du anitz Sandak padezituaren testimoniotako. Tormentu goiek guziok etzire aski izan, kentzeko Birjin Sandaren biotzetik Jesu Kristo, eztare bere arima bedeikatuaren alegria, seguridadea, korajea, ta konstanzia, zeñeki iltzen zen beraren amores. Ori ikusirik Dazianok, eta etzela akabatzen iles, manatu zue uzteko ala llagaturik bere zaurieki, oñazeak iraun zezan iago, ta luzatus bizia, luzeago izan zeien martirioa: de manera ezi dion bekala ongi Prudenziok, pena erruago izan ze berantzea eriotzea, ezi ematea berla, zeren bizi zen eriotze bizi bateki; ta orduoro bizten ta aumentatzen zire oñazeak. Azkenean frinkatu ziote itze bat kopetan, orreki akabatu ze, errezibitzeko martirioaren korona. E mezorzi K aballero gaiek ere degollarazi zitue kanpoan: eta guzien martirioa agitu ze Aprilaren 16.an, 304 urtean. Sta. E ngraziaren gorputza ortzi zue Obispo batek Prudente deituak, Zeruko Sanduen ta Aingiruen akonpañamentu andi milagrosko bateki. E ta guzien errelikiak altxaturik egon zirenak 109 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI anitz urtes, agertu zire zimenduaren ondarrean marmolesko bi arkaetan 1389 urtean, ta ezurrak ain oso, ta gorri arrosa-kolore. Gero lurpean in omen ziote eliza bat, non baitaude, ta D.n Fernando K atolikoak emanik daukate Monje Jeronimoek. E ta Sanda gonen ta lagunen ain deboto izan ze S. E ujenio, ezi utzirik Toledon zuen dignidadea, etorri omen ze Zaragozara, non egon zen Sandari zerbitzatzen, in zuten arteo Arzobispo Toledoko. E tze baratu eben ta berze anitzen martirizatzeareki Daziano, baizik ikusirik ango Kristioen konstanzia, ta etzezazkela errendiarazi, determinatu zue akabatzea beingoas. Intenzio goi altxaturik gogoan, pregonarazi zue, Kristio ziren guziak alako egunean atra zeizela beren ondasuneki bizitzeko erri txipietan. E gun gartako prestatu zitue soldado armatuak, ta altxarazi leku sekretoetan. Atra zire bada Kristioak kontent ustez zoezin desterratuak, infinizio bat jende, gizonki, emasteki, zar gaste, ta aur. Atzetik ertxirik Ziudadeko portaleak, ta emanik señalea, agertu zire beren armaeki soldadoak altxaturik zeuden lekuetaik, ta joan zire iles Kristio inozenteak ta il zute ainberze kantidade, ezi numeroa ezin atras zenbat, deitzen dire Zaragozako Martir innumerableak. E z kontent orreki sollik, manatu zue biltzeko montonka gorputzak, ta nasteko aieki karzeletaik atra ta ilarazi zituen ladron ta gaizkiegille guzien gorputzak, erretzeko guziak bateo, berexi etzeizken gisan Martiren errelikiak. E gin ze lanori ere; baña zer balio dio? Jangoikoaren probidenzias Martiren errautsak berexi, ta ala nola orea txuriaren bolatto batzuk bildu zire an emenka, gelditurik gañarakoak eramateko aizeak. E ta egungo egunean ikusten omen dire Martiren bola gisa gaiek txuriak istargitzen odol kolores, biktima sagratuak zirelako mostran: ta deitzentute massas santas orea sanduak. Beira orai orduko ta oraiko Kristioen diferenzia, alke gaitzen, ta lastima gaitzen pasatzen denas. S. E ngraziak despreziatus boda ta boda andia, billatzen du Martirioa, niork obligatu gabe, Jesu Kristoren amoreagatik: orai ofenditzen da bere Majestadea premia andirik gabe deus guti balio duenagatik! Orduan ez admititzeagatik bekatu bat, andi txipi guziak utzirik etxe ta haziendak zoezi beren ustes ta beren naies desterrura, ta utzi zire degollatzera erresak bekala: orai ez eman nai ere, eztiot bizia, eztaere ondasun miserable bat beartsuari, egiteagatik plazer Jangoikoai; kontent ezpadu bereganatzen berzerena! Orduan leku guzietan persegituak Kristioak ilarazteko, penarazteko, martirizatzeko, beti erioain etxideten; alaere firme, elkar animatzen, elkar konsolatzen: orren gain konbersazioak, orazioak, prebenzioak: Orai fedea ilundurik, karidadea epeldurik, on da gutiena: gaixtoena da, utzirik Jangoikoa ematea munduari, aragiari, &. &. 110 Joakin Lizarraga Aprilaren 21.an San Anselmo Obispo San Anselmo, Sazerdoten perla, jaio ze Augustan. Aita zue munduari emana; Ama berriz birtuosa, etxearen kuidatzen, ta Jangoikoai zerbitzatzen enpleatzen zena. Baña azkeneko Aita ere ondu ze, ta iltze errelijioso. E man zitiote estudioak semeari, ta amaborz urtetakoa zelarik, pensatus munduan diren peligroak ta lakioak, nai ze sartu errelijionean, baña Aitaren beldurrez etzute admititu. Izan zue heritasun bat peligroskoa, ta berritu zue lengo propositoa lien zegolaik; baña sendaturik joan ze atzendus, ta epeldus, ta gutibana emanes munduko banidadeetara lagun gaixtoeki, ta Amaren iltzeareki. Agitu ze Jangoikoaren permisios, ar zezon Aitak oposizio andi bat, ezpaizue ikusi nai. Asko dilijenzia egin zue semeak palakatzeko Aita, baña etze protxurik. Azkeneko diona errefranak, edo erran komunak, ezta gaitzik on eztak arrenik , bear izan zue eskapatzea, ta ordik etorri ze beraren ona. Franziara joanik estudiatu zue irur urte: ta aditurik, S. Benitoren monasterio batean bizi zela monje bat deitua Lanfranko agitz ona ta jakintsua, norengana zoezin anitz ikastera, joan ze Anselmo ere, ta arreki alzinatu ze anitz estudioan ta birtutean. Biztu zekio berriro lengo deseo gura, despeitzeko mundutik. Baña aurkitu ze dudan, zer bide artu: alde bat inklinatzen bizitzera soil apartaturik guzietaik; berze alde ote zuen obe obedienziaren pean: berze alde iltzeareki Aita ta Ama, bera gelditurik heredero ondasun andien, obe ote zen gobernatzea, ta limosnatan enpleatzea. Konsultatu zue bere Maestruareki, ta au ere etze atrebitu seguratzera: Biek joanik konsultatu zute Ruango Arzobispo sandu Maurilio deituareki. Onek konsejatu zio seguroago bekala egitea errelijioso. E gin ze Maestruaren Konbentu berean, ta eman ze ainberze prisa perfekziorako estudioan, ezi irur urteen buruko guziek beiratzen zute errelijione guziaren hispillu bat bekala; ta bere Maestrua Lanfranko aldaturik berze konbentu bateko Abade, aren lekuan Anselmo in zute Priore. K argu berriareki etzue utzi estudioa, ta aumentatu zue orazio mentala: eta Jangoikoak argitzen, ta erregalatzen zue. Berexki eman zio espirituen diskrezio deitzen dena, au da ezauntzea jenioak, inklinazioak, ta biotzen sekretoak. Bada bere prudenzia, karidadea, mansotasuna gobernatzean Monjeak ze admiragarria, espezialki zerbait inbidia zioteneki. Bat izan ze txoil errebela, zein miragarriro irabazi zue ones bortxarik gabe mostratus amoltsu beti. Berze bat zarra ia, baña txarra, beti zego 111 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI tentaturik Sanduaren kontra: Sanduak orgatik etzue gaizetsitzen, bai onetsitzen. Agitu ze ura heri gelditzea, eta gau bates asi ze iskirituka lamentatzen, iduri zekiola bi otsoek arrapatu ta itotzen zutela. Sartu ze lekuan S. Anselmo, formatu zue guruzearen señalea erranes, A itaren ta Semearen, ta E spiritu Sanduaren izenean: eta bereala heria sosegatu ze, ta konfesatu zue, ezi Anselmok gurutzea señalatu zuelarik, ikusi zuela atratzen arren agotik susko lanza bat bekala, zeñeki otso gaiek joan ziren iges. E ta Sanduak amoltsu animatu zue, ta konfesatu zue, ta absolbitu zue, ta abisatu zue iruretakoan emanen ziola bere espiritua Jangoikoai: ta ala izan ze, gelditus guziak admiraturik beraren karidadeas, ta Zerutik zuen argias. Benignidade bera zue heri guzieki bisitatus maiz, konsolatus, ta emanes ere bear zutena bere eskus, egines, Aitaren ofizioak ez ezi, Ama amorosoarenak ere; ta ala guziek akuditzen zute beragana, nola aurrak Amagana, deklaratus beren pasioneak ta tentazioak, ta itzulis kuraturik, edo konsolaturik. Zue afizione espeziala, ta dono bakarra, azitzeko gasteak. Usatzen ze denbora gartan eramatea K aballero ta abratsen mutikoak azitzera Monjeen ertean: Abade bat sandutako zeukatena kejatzen zekio S. Anselmori, ezin zezakela errekaba mutiko gaieki, naiz azotatu, ain gaixto errebel! Sanduak desengañatu zue, ones etzuena atratzen, etzuela gaitzes atrako. Naiz noizean noiz eman beren erreprehensioak, maizago bear zirela loxentxuak, ta beti Aitaren eta Amaren amoreareki, ezaundezaten maite tuela beren Maestruak, naiz akar eginik. Diszipulo, anitz azotatuak, komunki atratzen direla gaixtofikatuak. Ala erakutsi zio arri, ta kargudun guzieri ziona geroxago S. Bernardok, suspendite verbera, producite ubera. Famatu ze S. Anselmoren santidadea, ta diskrezioa; eldu zekizkio asko lekutaik gasteak naiak ikasi beraren eskupean. Bera igan zute Abaderen dignidadera; bear izan zue pasatu Inglaterrara, ikustera bidanabar bere Maestru izana Lanfranko, in baizute K antuariako Arzobispo. Leku guzietan ze on gi onetsia, zeren guzieki baize amoltsu afablea: eta erraten zue bear dela prokuratu gusto egitea guziei daiken guzian bekaturik gabe, ta ala merijitzen dela Jangoikoaren alzineko. E rrege izan ze bat estimatu zutenetaik S. Anselmo: eta aren ondorean semea eginik E rrege atra zena gaixtoa E lizaren kontra, Jaun prinzipale onek eskatu ziote Sanduari, zetorren berriz Inglaterrara, moldatzera E rrege, al bazezake. Inziote gusto goi Sanduak: joan ze, ta guziek ongi arturik, E rregek ere artu zue ongi, ta egin zue K antuariako Arzobispo, naiz berak eznai, nai zutela E rregek eta guziek. Ala konsagratu zute Obispo guziek: eta prinzipioan E rrege mostratzen zekio adiskide ustez atrako zuen arenganik dirutze andiren bat: baña etsitu zuelarik etziola emanen pobreendako zena, oposizio artu zio, 112 Joakin Lizarraga ta aialdeko gaixtoek su emanes asi ze persegitzen Sandua, E lizagizonak, ta E lizak. Sanduak ezin erremedia, ta uste zue obe zela ausentatzea Inglaterratik denbora zati bateko. E skatu zio lizenzia joateko Romara Aita Sanduagana. E rregek asarraturik zio, etzela berze Aita Sandurk, baizik bera, Inglaterran. Ori ze ukatzea obedienzia E lizaren buruai: eta Sanduak ezin on soporta, ta ezin erremedia berriro eskatu zio lizenzia: eta E rregek etzio eman nai, baizik joatekos zoeiela desterraturik, ez itzultzekotan. Jaintzi ze peregrino gisa, ta despeiturik jendeak negarres akonpañatu zutenak porturaño, ellegatu ze Franzian Leongo Arzobispoagana. Jakin zuelaik Aita Sanduak joanarazi zue Romara; an errezibitu ta honratu zute agitz ongi. Aurkitu ze Aita Sanduaren manamendus bi Konzilioetan: an agertu ze arima gartan zen argia. Gero Aita Sanduaren bedeizioareki itzuli ze Leona: an izan zue berri, nola E rrege eiziara joanik iltzen traspasaturik biotza saeta bateki. E ztaike sinesta, nolako pena artu zuen ortas Sanduak, nola zegon negar ta negar, naiago lukela il balitz bera libratzeagatik ura! Aren lekuan sartu ze E rrege semea E nriko 1.a, zeñek ikusirik ainberze aflikzio erreinuan, asi ze honratzen E lizak ta Sazerdoteak, ta asko otoieki logratu zue itzuli zeien S. Anselmo: zein biali zue Aita Sanduagana Romara, naiz ezin logratu zuen pretensio zuena. Baña gero ere obeditu zio Aita Sanduari, ta faboratu S. Anselmori: ta orgatik agian logratu zue biktoria andi bat. Azkenean Sandu gau ellegaturik iruetan ogeitamasei urteetara, eroririk flakeza andian, etzukela erran meza, ermanarazten ze egunoro E lizara. Plazoa urbildus, errezibitu zitue Sakramentuak sandu bekala, ta emanik bere bedeizioa guzieri, enkomendatus E rrege ta E rregina Jangoikoari, erreklinaturik zilizio ta errautsaren gañean orduko kostunbrearen konforme, iltze Jangoikoaren eskuetan zilizio ta autsaren gañean 1109 urtean. Honratu zue Jangoikoak anitz milagroeki: Izan ze Ama Birjinaren deboto espezialki &. 113 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aprilaren 29.an San Pedro Martir S. Pedro Martir, herejeen humea, eta Kristio onen alzindaria, ta gaixtoen alkaizuna, Sazerdoteen perla, E rrelijiosoen hispillua, fedearen Inkisidoreen erregla, herejeen mallua, ta Kristiandadearen muralla jaio ze Beronan, baita Lonbardian; eztakigu nor ziren, ta nola deitzen ziren buratsoak, entenda dezaguna, nioren baño iago dela Jangoikoaren humea: Bere izena Pedro, baita arri firmea, da mostratzeko bere fedearen firmeza: bere balentiak, ta odol ixuriak irabazi dio apellidoa, edo izen gañekoa S. Pedro Martir. Nork ekarri zuen izatera Kristio katoliko Manikeoen hume gau, nork daki? edo obeki errateko, nork eztaki? nork dezake duda, ezi Jangoiko guzis poderosoak, atratzentuenak aranzeetaik arrosak, txingarrietaik suak, peñaetaik urak, eta dakienak egiten arri gogorrak Abrahanen hume? Jaiotzez dirudi zekarrala inprimiturik biotzean fedearen amorea, ta herejien odioa, zeren ezi naiz nai zioten esneareki txuparazi aien benenoa, etzukete beñere ez loxentxus ta ez meatxus, ez erregalos ta ez palos, ez ones ta ez gaitzes inklinarazi segitzera aien sekta, edo ukatzera fede katolikoaren egia. Bein eldu zelaik eskolatik zazpi urtetako adinean, aurkitu zue Osaba herejeak, Aitaren anaiak, ta galdegin zio zer ikasi zuen? Aurrak errespondatu zio ezi Kredoa; ta asi ze erraten, Nie sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso Zeruaren ta lurraren Kriadorea baitan. E z ez, aurtto, dio osabak, eztuzu erran bear Zeruaren ta lurraren Kriadore Jangoikoa, ezi ageri diren gauza gebek Demonio gaixtoak egin ditu. Porfia aurrak Jangoikoa dela in tuena, porfia Osabak ezetz, baña ezin kendu zio bere tema Sandua ez arrek, ez bere Aitak gero, naiz akar, naiz eskuas eman: firme Pedrino berartan, baizoeie azis Martirtako. Ikasirik ederki eskola, biali zute Boloniara, segitzeko estudio goragokoak. Boloniako Unibersidadean ainberze estudiante gaste, ainberze gaixtoen ertean mantenitu ze firme alaber, Jangoikoaren karidadean, ta kastidade garbian, asentaturik xakintasunaren prinzipio Jaunaren beldurtasuna. Guziareki ez fiatus bere buruas munduko Babilonia, ta E jiptoko elze ta tipula, eta farraskerien ertean, nai izan ze erretiratu errelijionearen portura, ta admititurik gogotik artu zue S. Domingoren habitua beraren eskutik, ta bateo beraren espiritua: zeren ezi eztaike erran itz gutis, nola denbora labur adornatu zen birtute guzies arima on gura. Sekulan etzego alfer; beti bai okupaturik edo orazioan, edo leitzen, edo heriei zerbitza114 Joakin Lizarraga tzen, edo gañarako lan direnetan errelijionean; ta zenbatenas apalago, kontentago. Penitenziako obretara, silizio, disziplina, mortifikazio, baru, ta alakoetara ain zego emana, ezi aldartes sobra ere ze, ezi bein egon ze iltzeko peligroan alimentu-faltaz, ezin idiki agoa instrumentueki ere, pasarasteko zerbait sustanzia bizitzeko diña. E studioetan agitz protxaturik, agitz birtuteetan, ia Fr. Pedro de Berona, ala deitzen baizute, beiratzen zute guziek sandu ta xakintsu, beretako gogor, berzeendako beratx, Jangoikoaren ta gizonen begietan perfekto faltarik gabe, ta dion bekala Brebiarioak Sanduganen errezuan, gorputza ta gogoa ain ongi guardatu zue mantxa denetik, ezi beñere bere bizian etze sentitu mantxaturik bekatu graberen batez.Ia Jangoikoak kuadraturik arima gartas admititzen zue bere komunikazio sekretoan, besarka, ta unione amorosoan. Ia lurrean gorputza naiz bai, gogoa beti zeruan, angoeki zue konbersazioa, ta andik zitue erregaloak. Bein eman ziote txasko-iduri bat pazienziaren errefinatzeko: zegolaik orazioan bere zeldan, etorri zekizkio Zerutik Jaunaren ordez S. Ines, S. Zezilia, ta S. K atalina, ta berarias bekala mintzatu ziote ain klaro, ezi pasatzean klaustroan fraile batek aditu zue emastekien mintzaera edo boza: non gogoratu zirela Zerukoak? E man zue kontu Prioreai: onek K apitulo publikoan erreprehenditu zue gogorki. Sanduak eznai agertu fabore Zerukoa, eznai ere diskulpatu bere burua humil-utses, etzue berzerik egin, baizik paratu belauriko lurrean kopeta, ta konfesatu zela bekatari. Satisfakzio emateko eskandalo artuas, biali zue berze konbentu batera urrun desterratua bekala: ikusi daien, nola Jangoiko onak erregalatzen ta progatzentuen bere onetsiak, ta eben pazienzia trabajuetan. An zego Sandua penitenzian zokoraturik, esperan, noiz Jauna atrako zen deklaratzera beraren inozenzia: baña egon ta egon, ta niondik ez ageri konsolurik, asi ze tristatzen, ta aflijitzen gure preso onegia: eta paraturik Kristo guruzifikatuaren oñetan asi zekio ematen bere keja amorosoak, Jauna, zio, ene Jaun ona, da posible utzi nazan ala desanparaturik pena gontan, berorrek in zidan faboreagatik? Ni zergatik nagon ixil, eztu orren Majestadeak adiaraziko, ez nuela kulparik? E rrespondatu zio Kristok, eta nik, Pedro, zer kulpa nue, paratzeko gurutze gontan? Ikasazu eneganik izaten pazienzia trabajuetan. Gelditu ze Sandua konsolaturik ederki, ta animaturik gose trabajues iago ta iago naiak alako Jaunaren amores: baña Jaun dibinoak laster adiarazi zue Sanduaren santidadea; ta andik alzina beiratzen zute Jangoikoaren gizona, ta Zerukoa bekala. Ia testimonio ona zuelarik kanpotik ere, ta barnetik konzienzia obea, Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bizia eginik, beraren E spirituas errebestiturik, beraren amores bizi, trabajatu, padezitu, ta il naiak bazuke atra 115 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI aurpegia mundu guziaren alzinean; ta atratzen zue ausart, baitare Jangoikoaren itzaren ezpata, defendatzen beraren honorea, errespetoa, obedienzia, ta amore zor zaiona, konfesatzen, konsejatzen, korrejitzen, predikatzen leku guzietan. Arma espiritualak berritzen zitue egunoro mezako sakrifizioan, ta orazio mentalean. Ze bere pelea herejeen ta Kristio gaixtoen kontra: eztut ongi erran, erran bear nue, ezi aien fabore, baña aien herejien ta gaixtakerien kontra, Apostoluen gisara, dion bekala E banjelioak, Domino cooperante & Jaunak obratus bateo, ta konfirmatus beraren itzak milagroeki. Ariora ze fruitua abasto atra zuena Italia guzian, Florenzian, Romanian, Marka de Ankonan, Lonbardian, prinzipalki Milano Ziudade andi gartan, non baitute fortuna idukitzeas Sandu gonen gorputza. Atratzen zekizkio errezibitzera klarin, alegranzia, ta festa andieki; eta ezin pasatus jendearen utses, apatu naiez bere habitua, bear zute eraman airean litera edo anda gisa batean. Iganik pulpitora, penitenziaren erretrato bat bekala, lerden, flako, elebatua, beiratzen zute ala nola berze munduko gizon bat, eta aditzen zute atenzio andiareki nola Jangoiko andiaren E nbajadore, edo Aingiruren bat: ez bada zeren tratatzen zituen gure naturalearen gustosko gauzak, ez, ezi geienetan tratatzen zue Jangoikoaren ofensaren gaixtoa, ta penitenziaren bearra. Komunuiro asten zue predikua Jonas Profetaren itz gaieki, A dhúc quadraginta dies, et Ninive subvertetur, Ninibetarrei Jangoikoak biali ziotela erratera, berrogei egunen epea, ta gerostik Ninibe urratu erraustuko dela: Nik ere Jangoikoaren partetik abisatzen zaiztet, goraturik daukala besoa ezpatareki ia ia deskargatu naiak: alerta alerta, bekatariak, galduak zarate sekulakos, ezpaduzie egiten penitenzia. Ala zoeie segitus... Bere mintzaera ze suabe, baña fuertea; amoltsu leun, baña tzorrotz, barnatzen zena biotzaren ondarreraño. Konfesatu zio mutil batek bein, nola eman zion bere Amari ostiko bat. Sanduak sebero, alako oñak mereji zue ebakitzea. Bada ain biotzean sartu zekio itza, ta kontriziosko pena, ezi etxera joan, ta itsu itsua matxete bateki ebaki zue bere oña. Bereala arroituketa murmuratus Konfesoreas inprudente tentu gabe. Sanduak ukitus bere eskuareki ta zeñatus utzi zio sano. E tzire beraren itzak, gureak bekala, otzak edo epelak, baizik orazioaren sutegian gorituak atratzen zitue sua zeriotela, urratzeko, peñak ere, bronzeak ere. Ortara zoeielaik bein Rabenara, berandurik bidean ilundu zekio elurra zreunsala: ellegatu ze berant guzia bustirik: ta nora joan ze? S. Juanen E lizara: an Sakramentuaren alzinean berotu ze orazioan gau guzian. Bitarteo ezkildorre-kaskoan zego kontino argitzen zuzi edo antortxa andi bat bam bam bam, turditu gabe argia batere elurketa guziareki. Goarturik askok, ta joanik E lizara aurkitu zute Sandua bere orazioan, ta entendatu 116 Joakin Lizarraga zute bialia zela Jangoikoaganik argitzeko guzieri. E tze deskuidatzen Deabrua estorbatu naiez. Bein plaza batean predikatzen zegolarik, eldu ze zaldi beltz an ol baten idurian karreraka, iduri baizue ixtikatu bear zuela jendea. Sanduak ezaundurik formatu zue guruzearen señalea; ta istante desegin ze bulto gura. Baña kristioetan iten zuen fruitua izanik ere miragarria, zertan distingitu zen S. Pedro M., da konfunditzean ta konbertitzean herejeak: ortako paratu zionak oposizio gura ain fuertea, erran ere zio grazia, peleatzeko ta garaitzeko, espezialki Aita Sandu Inozenzio IV.ak in zuenas-geros Inkisidore Milango E stadoan. Zego bein zenbait Obispoen ta Teologoen ertean examinatzen Obispo bat herejea kanpo agerrian: jendetze andia bildu ze an: examina ze luze, ta iruzkia bero. Hereje alkegabe batek oiu egin zio, akaba ia, hipokrita engañazalea: edo barin bada ain sandu, nola uste duen jende sinpleak, logra bez para daien lañuren bat iruzkiaren alzinean, ez gaitzen emen erre bizirik. Osgarbi zego zerua; etze lañu-mostrarik. Sanduak sufritu erran zue, baldin emen diren herejeek nai badute itzuli fede katolikora, paratzen bada lañua, nik uste dut logratu. E tzeude ortako: alaere K atolikoen firmatzeko, ta herejeen konfunditzeko, paraturik belauriko in zue orazio Jangoikoai: momentuan paratu ze lañu andi fresko bat in ziotena itzal E ear izan zen denbora guzian. Berze bein platikari maltzur batek ainberze argumentu ta naspilla paratu zio, ezi Sanduak erran zue, utzi zezala enkomendatzera Jangoikoai. Inik bere orazioa, errazu orai nai zuna, dio. Gelditu ze ura mutu, ezin atras itzik, eta berze herejeak konfunditurik. Anitz pelea izanik, akuditzen zue Maria Santisimagana, logra zezon biktoria. E ta Andre dibinak erran zio Sandugoni Kristok erran ziona S. Pedro Apostoluari: Nik , Pedro, in dut orazio zuregatik , erbaldu eztaien zure fedea. Bi nekazari zire Milango aldean, bata katoliko, berzea hereje. Onek enkomendatzen zio Demonioai eraizioa, baizeuka gauza emengoen Autoretako: Jangoikoai katolikoak. Sanduak in zue orazio, desengañatzeko: eta katolikoak bildu zue abasto eraizioa: herejeak ez pikorrik ere, ta alorra galdu ze. Orreki konbertitu ze gure federa. Nai zuzte deskreditatu Sanduak iten zituen milagroak. Ortako ajustatu zute finjitzeiela bat heri, ta sendatzera bekala zoeiela Sanduagana, ta sendatu zuela asten zirelaik, errateko aiek, etzela on milagro, etzegolaik heri. Joan ze bada heri finjitua palo bati arrimaturik asko itxurapeneki. Sanduak ikasi zue Jagoikoaganik maraña forjatu zutena: ta erran zio, finjitzen bazara heri etzaudelaik, nik eskatzen diot heri zaizala eskarmentutako. Ala izan ze, ta ain gaizki, ezi desauziatu zute medikuek. Orduan oius miserableak 117 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI kontatus tranpa in nai zutena guziei, eskatu zio Sanduai barkazio, ta sanidadea: ta Sonduak sendatu zue gorputz ta ariman. Anitz trabajatu, anitz padezitu, anitz arima ere irabazi zue S. Pedro Martirek: falta zekio palma ta korona. Zer da palma ta korona? Martirioa. Aspaldian zego orren naiez anhelatzen, ansiatzen, suspiratzen. E gunoro mezako sakrifizioan eskatzen zio grazia goi, erraten ziola, O Jauna, ez permiti il nadien ni goatzean, baizik il nazaten orren fede ta amoreagatik . Agindu zio grazia goi, eta kontentus beterik erran zue pulpitotik: Badakit bai, Hereje Jaunek nai nautela il, ta eman dutela dirua iltzaleai; ni nago prest emateko bizia fedeagatik: ta on da nere deseoa ta ditxa. Baña beude xakinik, ezi il ondorean inen diotela nik iago gerra. Guzia kunplitu ze. Atra ze Komotik Milanat bere ofizioaren itekos, zegolarik kuartanaeki, Aprilaren 5.an Bazkoako oktabaren bezperan; eta ellegatzerakoan pausu batera, deitzen baita Bardaxima, edo Barlasima, bidearen erditsutan atra zekizkio bi asesinoak bat-batean; eta batak eman zio alfanjeas buruan; erori ze Sandua lurrean, ta asi ze erraten Kredoa, Nik sinestatzen dut Jangoik o A ita guzis poderoso Zeruaren ta lurraren Kriadorea baitan: eta diote ere, odol zerionean bustirik eria eskribitu zuela, edo nai zuela eskribitu on beroi. Orduan sartu ziola ezpata bularrean: ilik gelditu ze gorputza odolestaturik, ta arima egatu ze Zerura, errezibitzera irur koronak Doktore, Birjin, ta Martir bekala. Zori onean jaioa, Sanduek errezibitu zute alegre emanes enhora buena, ta biba franko. Aingeruek akonpañatu zute Jesu Kristoren ta Trintate Jaunaren tronoraño: an gozatzen du besarka amoroso gozoso eterno gura, peligrorik gabe galtzeko eternidade guzian. Famatu ze bereala Sanduaren eriotzea, katolikoek pena, herejeek alegria. Biramonean depositatu ze gorputz sandua solemneki Milanen: eta asi ze honratzen milagroeki: bat eta andia da andik alzina herejeak humillago egotea, ta buruak kur-kurra, baitare anitz prinzipaleetaik ere konbertitzea, eta gañarakoak ain konfuso alketurik, ezpaizire trebe agertzera jendeen alzinean: entenda daien Martirek iltzen direlaik trunfatzen dutela. Berze bat konta daike Sanduaren iltzalea, deitzen zena K atino, iltzeko peligroan egonik ta libraturik agian Sanduaren medios sartu baize errelijioso Sandu beraren errelijionean, non bizitu ta il baize sanduki. Ala pagatzen du S. Pedro Martirek gaizkia onareki garaitus. Berze hereje batek ikusirik Sandua pintaturik ezpatareki bularrean, zio iras beterik, oh! egon baitza ni presente, il zutelaik traidore gau, zein gogotik ilen nuen! Istante gelditu ze mututurik Jangoikoaren kastigos; baña Sanduak noblekiro itzuli zio mintzoa, urrikitu zeneko: ta konbertitu ze fede katolikora. Ilik kanpoan utzi zutelaik gorputza, ikusi zire argi zerukoak inguruan. Lanparak 118 Joakin Lizarraga itxekitzen zire bere kabo, eta ala infinizio bat milagro kontatzen da Sandu gonen. Aita Sandu berak Inozenzio IV.ak kanonizatu ta deklaratu zue Sandu il ta urte bat bete gabe, zergatik S. Pedro Martir iltze Aprilaren 5.an, 1252 urtean, eta urbilen urtean Martxoaren 24.an kanonizatu ze. Ain klaro ze santidadea! Sixto V.ak manatu zue zelebratzeko festa gau Aprilaren 29.an, naiz iltzen 5.an, zeren denbora gartan komunki E liza egoten den okupaturik aste sandu, edo bazkoareki. E ta Fr. Hernando de K astillo Dominikoen Historiadoreak dio, egun gontan Milanen bedeikatzen direla palmak edo oliba-ramuak, dutenak birtute andia arrerauntsi, kazkaragar, zentella, ta ausnarrien kontra: ta dakarzki orazioak, zeñeki bedeikatzen diren. Inozenzio IV.ak kanonizatu zuenak laudatzen du ederki diola, o gizon benerablea, digno dena lauda dezaten guziek leku guzietan laudario andieki! Au da errelijionearen erregla, birjinidadearen erresplandorea, kostunbre onen honra, jakindearen tesoroa &. 119 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aprilaren 30.an Santa Katalina de Sena Santa K atalina de Sena, ofiziale pobre baten alaba jaioa Senan, nondik eman dioten apellido goi, izan ze Jesu Kristoren E sposa erregalatua espiritualkiro. Aurtto zelarik, mostratzen ze zela Jangoikoaren eskojitua, ain goizik ain juiziosa, ain onttoa, ain agraziatua, ezi guziek zute maite, ta zebilate etxes etxe gusto ematen zuenagatik bere kondizio ta konbersazio admirableagatik. Apenas zue borz urte, noiz errezatzen baizue abe Maria perfektoki, ta ain maiz, ezi eskalera igatean edo jaustean belaurikatzen ze grada bakotxean erranes abe Maria. Sel urtetan anaiatto bateki eldu zelaik karrikan, ikusi zue Sto. Domingoko E lizaren gañean trono admirable bat, ta artan Sazerdote sumoa bekala Jesu Kristo beiratzen ziola guzis amoroso, ta ematen bedeizioa. Gelditu ze aurttoa elebaturik, ezin zukela itzularazi anaiattoak akordura oius, ezpaze tiraka fuerte: orduan ala nola idatzarririk lo andi batetik erran zio, o anaia, ikus bazindez nik ikusten dutena, etzin duke naiko beñere apartatu emendik. Beiratu zue berriz, baña ia etze ageri. Ia ordutik Jaunaren argis ikasi zue anitz gauza Jangoikoaren: eman ze orazio mentalera, ta aur lagunei erakusten ziote doktrina, ta gauza onak. Zazpi urtetan egin zue boto bizitzeko birjin betiro; ta Maria Santisimari, zeren izan zen lenbizikoa konsagratu ziona Jangoikoai bere birjinidadea botos, eskatzen zio humil, eman zezon bere Seme dibinoa E sposotako. Ori eginik, asi ze pensatzen errelijiosa izatean, ta ikusten zuelaik pasatzen errelijiosoren bat, alegratzen ze, ta belauriko apatzen zue lurra, non frinkatu zuen oña. Baña etxean egonik, errelijiosa ze birtute guzietan, ainberze ezi anaiak ta buratsoak zeude arriturik, nola ikusten zuten guziak ere bai. Adin prezisora ellegatu zeneko, tratatu zute buratsoek akomodatzeas matrimonioan, etxakines boto egin zuena: baña Sandattoa zego, ta mostratzen ze agitz penaturik aipatzeas ere, ta determinaturik iltzera lenago. Bere aizpa batek ezkondua zenak konsejatu zio, naiz etzeien ezkondu, baña besti zeiela galas, disimulatzeko, ta buratsoei kontentua iteko. E gin zue on intenzio gorreki zenbait egunes; baña Jaunaren argis ezaundurik, egin zue nigar bizi guzian ortas, nola bekatu andias: eta bere aizpa gura andik guti iltze erditzetik; ta pensatu ze izan zela Jangoikoaren kastigos, konseju gura emanagatik: eta Sandak enkomendatzen zue Jangoikoai arima gura sinki, ta izan zue errebelazio salbatu zela purgatu ondoan eder120 Joakin Lizarraga ki purgatorioko suan. Porfiatzen ziote buratsoek beren ezkontzareki: eta Sandak aflijiturik ortas Jaunaren inspirazios ebaki zue bere eskus buruko biloa, baizue txoil ederra. Ori sentitu zute agitz aiek, ta asi zire persegitzen obras ta itzes, inarazis etxeko ta sukaldeko lan guziak. Guziak iten zitue serena alegre humil. Aitak ezaundu zue, alaba gura kidatzen zela E spiritu Sanduaren inspirazios, zeren egun bates zegolaik au orazio egiten bere zokoan, ikusi zue gañean uso txuri bat, berla desaparezitu zena; ta ala manatu zue etzezola niork ere estorbatu. Oneki Sanda konsolatu ze, ta billatu zue kuarto berex bat apart, non egotentzen orazioan bere Jaunareki, egiten bere gurteak belaurikatus ta kurtus burua lurreraño, ta ainberze nekez daikena sinesta; irur aldis disziplina, ta aldioro ordu bat katea burriñaskoeki odolestatus guzia; gañarakoan ertxirik gorputza berze katea bateki ain fuerte, ezi sartzen zekio aragiak barna; bere jana ogi zati bat belar gordin batzueki; bein edo bein, egosirik; ta ogei urtetara zelarik, ogia ere utzi zue kontent belar solles: loa eztaike konta loa osoki, lokuma bekala; noiz ori? noiz errelijiosoak zeuden maitinetan, orduan bazela nork estimatu Jangoikoa, bera erreklinatzen ze ol batzuen gañean, zur bat bururdiko: Irur urtes egon ze itzik atra gabe, ezpaze konfesatzeko; eta bein bentzait auster egunetik Joande Salbatore eguneraño ez amenik ez urruparik batere pasatu gabe, komekatus egunoro. Anitz errateko izan ze, ta nai ziote arrarazi sustentu gorputzeko; nai zue obeditu, baña ezin pasa, ta zio zela bere Maestrua Jesu Kristo erakutsi ziona zer egin. Baña zertako erran ezin daikena imita? E rragun zenbait birtute arimaren, nekez daizkenak imita; bateo Jesu Kristok iten zition finezak, nekez daizkenak sinesta. Ain usu, ain amoltsu afable tratatzen zue, ezi noiznai, zela orazioan, zela lanean, zela berzeeki tratatzean agertzen zekio, ta mintzazen zio nai zuena: E rran zio bein, ene alaba, badak izu nor nai zen ni, ta nor zaren zu? Ni naiz nai zena, ta zu etzarena. Berze bein, zuk k uida nitas, ezi nik k uidatuk o dut zutas. Ontaik atra zue doktrina ta arimo andia, fiatzeko ta konfiatzeko Jaunaren probidenzian seguro, dela trabaju, dela fortuna, on edo gaitz, bizi edo eriotzearen erdian, eta eskribitu ere zue libru admirable bat orren gain; eta dio erakutsi ziola fabrikatzen arimaren barnean aposentu bat ertxia bobeda fuerte bateki, non egon bildurik atra gabe andik ez oiñ ta ez eskurik, orreki errepausa onean Jaunaren besotan, deustas turditu gabe. Baitare doktrina, ezauntzeko bere burua; eztela bat bereganik deus, baizik miseria ta ezindea. E zaundurik Deabruak arima garren ona, ta Jangoikoaganik estimatua, inbidias ta gaiznaies asi zekio tentatzen asko manera gaixtos. Atormentatzenzue amets ta imajinazio torpe itsusi deshonestoeki, baizire arima garbi garrendako 121 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI erioa baño samiñago. Aborrezitzen, despeitzen, botatzen zitue bereganik nola sutxindiak: klamatzen zue biotzas Jaunari, ta belaurikatzen, azotatzen, mortifikatzen ze asko maneras: ala garaitzen zue etsaia. Ondorean Jesus Jauna agertu zekiolaik, Sanda kejatu zekio humil, o Jauna, non egon da orai arteo, ala utzi bainau? Zureki egon naiz, errespondatu zio: eta Sandak, nola zegoke imajinazio ain itsusien ertean? Jaunak, gozatzen zina agian aietas? E z, Jauna, dio Sandak, naiago nuke illa aldis. Bada ortan dago merejitzea, erraten dio Jaunak. Asko denboras tentatu zue infernukoak tentazio gisa gebeki; baña Sanda beti biktoriosa. E tzukelaik arrek atra deus alde gontaik, progatu zue al bazioke faltarazi pazienzian, edo karidadean: baña bi gebetan emantu exenplu andienak. K aridade puros artu zue bere gain kuidatzea ta kuratzea emasteki alargun atso bat, zeukana bularra kanzillas edo mijaleas ain usteldurik, ezi niork ezpaizezake soporta botatzen zuen usaia: sollik Sandak iten zio in ala Jangoikoaren karidades: baña Satanasek emastekias, edo emastekiak errebestiturik Satanases, grazien lekuan odio arturik Sandari tratatzen zue indignoki, ta goratu zio zela neska txar deshonesta. Baña Sandak serena segitzen zue egiten karidade andi gura modu on guzieki: baita berzeak ere segi bere tema txarrean. Sanda konsolatzen ze bere E sposo dibinoareki, zein agertu zekio mostratzen zitiola bi korona; eskuieko eskuan bata urres ta perlas istargitzen zuena; ezkerrekoan berze bat aranzeskoa: auta zezala, zein nai zuen. Sandak arturik aranzeskoa paratu zue buruan, ziola, Jauna, bizi gontan nai dut konformatu berorren pasio ta penaeki. Jaunak orduan, bada segi zazu zerbitzatzean heri gorri, ta nik kuidatuko dut zure honras. Ala izan ze, zeren bere Majestadeak ikusiarazi zio heriari S. K atalinaren arima garbi ederra, eta arrek konfesatu zue bere gezur gaizki errana, eskatus barkazio. Ze berze bat legenartsua ta pobrea, niork kuidatu nai ez, ta bota nai zutena erritik: Sandak xakinik joan ta ofrezitu zio bere zerbitzua, ta zuken guzia. Ta bisitatzen zue egunoro bi aldis, ta ermanten zio billatus bear zuen guzia. Onek ere estimatu bearrean suberturik persegitzen zue malamente. E tze turbatu Sanda, bai segitu ongi egiten kuidado ta kariño iagoreki. Apegatu zekio lepra esku batean: segi alaere ajolarik gabe bereas, kuratzen berzea iltzen artaño: garbitu, mortaxatu, ta in zue guzia ortzi arteo: orduan garbitu zekio eskua. E betxek baitire lan onak, ta munduko errezu guziak baño obeak! Berze batek artu zio inbidia ta odio bat ain errua, ezi etzue ikusi nai, ezeta aipa zezoten, ta bota zue bere etxetik Sanda; eta ez Jangoikoaren kastigoeki, ez Sandaren on egin guzieki etzeike palakatu, alik eta iltzera urbildurik utzi gabe errenkore gura irur egunes egon ze agonian ezin iles, eta Sanda bitarteo beti orazioan, eske ta 122 Joakin Lizarraga eske etzeien gal arima gura; ta izan ze aditua, ezi ukiturik biotza Jangoikoaren eskus akorritu ze, ezaundu ta konfesatu zue bere kulpa, ta errezibiturik sakramentuak iltze ongi. Oneki agitu zena agitu ze berze askoreki, libratu baizitue erortzetik infernuan pokalean zeudenak, ezi Sanda gonen antsia ze salbatzea arimak bere E sposo dibinoaren gisara. Bat izan ze abrats gaixtofikatu endemoniatu bat, Jangoikoaren ta Sanduen etsai, blasfematzen zituena, itz batez, zuena sendagalla gaixto izateas. Il bear alakoak ere, nai badu ezpadu: ellegaturik lanzean, ez memoriaik, ez ajolaik, eztare nai aipa zekion sakramenturik: ala zoeie sartzera infernuan ez atratzekos, baldin Sta. K atalina ezpaze enpeñatu berareki ta Jangoikoareki gogotik. Sandaren itz, ta orazio, ta negarren medios gero ere noizbait akorritu ze, konfesatu ze, ta iltze. Berze bida zemazkitenak justiziatzera karro batean, bidanabar tenaza goritues zatikatus, zoezi bi Demonio bekala blasfematus Jangoikoaren kontra. Ikusi zitue Sandak, ta lastimaturik eskatu zue, utzi zezaten joatera karroan aieki. Igan ze, ta ikusteko ze bi otso gaien ertean axuri gura ia predikatzen, ia zerura klamatzen. Azkeneko Sandaren amores Jesu Kristo agertu zekiote, mostratus llagak aiengatik pasatuak, ta konbidatus barkazioareki, konbertitzen bazire. Konbertitu zire, ta konfesatu zire, iago ere pena mereji zutela, emanes Janpikoai graziak, ta Sandari ere bai, aieki egin zuten miserikordias. Baña noiz akaba kontatzekos in zituenak genero gontan. Obeda itz batez erran, zetozin guziak Sandagana, ta aditzen zutenak konbertitzen zituela onera: eta ori ikusirik Aita Sanduak Sandaren konfesoreai ta onen bi lagunei eman ziote potestade, absolbitzeko bekatu ta pena guzietaik. Aita Sandu gura, baize Gregorio XI.a Sandaren konsejus ere itzuli ze Romara Franziatik, non egon zen S. Pedroren K atedra irur ogei ta ameka urtes, ta bera, ta bere urbilen ondorengoa Urbano VI. baliatu zire Sanda gonen santidadeas ta prudenzias E lizaren iteko andietako, ta biali zute beren E nbajadora bekala, ta beraren eskuan utzi zute bakearen konpananza, ta mintzarazi K ardenaleen presenzian, nola egin baizue miragarriro: eta anitz Telogoek konsultatzen zute dudasko gauza grabeetan, zuelarik ainberze argi Jangoikoaren; zeñeki alaber eskribitu zue anitz karta admirable Aita Sanduei, K ardenaleei, Obispoei, E rrege, Prinzipe, E rrepublika, ta persona anitzei, Jangoiko beraren interprete bekala; baita miragarri, zelarik donzella pobretto bat, ta pobrettoen humea! Zena guziendako, pensa nola izanen zen bere buratsoendako! Aitari zerbitzatu zio bere azken heritasunean ederki alde guzietaik: eta eskatu zio Jaunari, ezpazue nai utzi munduan, libra zezala purgatorioko penetaik, ezi berak ofrezitzen ziola pagatzea zor zuena. Jaunak agindu zio, zeren ezi 123 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Aita iltze ongi seguro; ta alaba instante gartaik asi ze sentitzen oñaze berri bat señaletako. Ama deitzen zena Lapa, edo Lanpa, ze agitz geiegi beldurtia eriotzearen; ta agitz heri zegolaik ere, etzue nai aipa zezon iltzeas. Sandak eskatu zio Jaunari, etzezala eraman izan arteo iago konformidade. Baña egoteareki beti eutxirik emengo bizi goni, Jaun onak alabari erran zio, erran zezola Amai, bada ezpazue nai joan orduan, agituko zekiola ainberze trabaju, ellegatuko baize deseatzera iltzea. Ala bizitu ze laurogei ta bedratzi urtetaraño ederki purgaturik trabajus. Beira zer dezoken uka Jaunak Sandari! (Tratatzen zue bere amazale maite maitea bekala: maiz agertzen, ta erregalatzen zue, batzutan bakarrik, berze batzutan bere Ama Santisimaren, Aingiruen, ta Sanduen konpañian: Desposatu bekala zue bereki manera miragarrian: Inprimituzizkio bere borz llagak, S. Franziskori bekala, baña ikusi etzeizken gisan, ala eskaturik: Txastarazi zio bere bularreko llagatik suabidade gozo gozoa: bada komunione sakramentalean senti zuena, nork explika? nork entenda?) Konfesoreak, baize Fr. Raimundo de K apua, ta baizekie, nai zuen guzia logratzen zuela Jaunaganik, eskatu zio logra zezola bekatu guzien barkamendu osoa, eta induljenzia plenaria bat. Ongi da, zio Sandak, eskatuko diot: eta biramonean etorri zekiolaik ofrezituaren eske, mintzatu zio Sandak Jaunaren on onegias, ta gure gaizki pagatzeas, ain bizi, ain propiki, ain miragarriro, ezi Konfesorea zego urtzen negarres: Orduan Sandak, orra non duen induljenzia eskatu duenaren testimonioa. Baña nor etzue konbertitzen mintzatuas geros? Klaro ze ageri Jangoikoa bizi zela petxo sandu gartan, ta mintzatzen zela aren agos. Ikusten ere zitue proximoen konzienziak, berek baño obeki: E ta zenbait persona hipokrita eldu zirelaik honesta-itxuran, apartatzen zue aurpegia, etzezakela soporta usai deshonestoa. Sakramentuaren presenzian ze bere paraisoa, bere errekreazioa, ta bere gloria mundu gontan: eta ikusten zue begis ere askotan ta asko maneratan. Da inposible erabakitzea Sanda gonen abantalla guziak: eta ala gatozin bere despeidara. Ogei ta amirur urtes biziturik, naiak ia aspaldian joan emendik bere Jaunagana, heritu ze amoresko suas, ta errezibiturik sakramentu E lizakoak, ta induljenzia plenaria bi Aita Sandu gaiek emana, peleatu ze balienta etsaiaren kontra beti bekala, ta garaitu zue osoki. Berze tentazioen ertean akusatzen zue arrek banaglorias. Banagloria? erran zue Sandak alegre, ez sekulan ere: beti prokuratu dut ene Jaunaren gloria egiaskoa. Utzirik enemigoak, ta Jaunak arturik bere besotan, desegines beraren amores, laudario ta esker milla emanes, mintzatus amorosoki, ta azkenik itz gaiek, Jauna, berorren esk uetan enk omendatzen dut ene espiritua, iltze suabekiro; edo E lizaren 124 Joakin Lizarraga itzas erranes, lokartu ze Jaunaren besotan; ta egatu ze arima Zerura Aprilaren 29.an Roman 1380 urtean: bereala agertu zekio gloriosa bere Konfesore Fr. Raimundori Genovan zegonari. Oztzi zute, noiz zuketen, jendetzearen debozio ta milagro anitzen ertean. K anonizatu zue Pio II.ak Senakoak 1461 urtean. 125 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Maiatzaren 4.an Santa Monika S. Monika, S. Agustinen Ama, emastekien exenplu estado guzietan, jaio ze Afrikan. Azi zute bere buratso Kristio honratuek honestidade ta birtute guzian. Aurra zelarik zue afizione E lizara, ta an egoten ze zokotto batean orazioan geldi ixil. Gauas ere jaikitzen ze errezatzera orazioak erakutsi zitionak Amak. Ze limosna in naia: ta usten zue berak jan bear zuenetik, emateko beartsuai. Ze banidadearen ta galaen etsai: bestitzen ze obedienzias manatzen zioten bekala. Oroat bere deseoa ze bizitzea birjinidadean, baña obedienzias ezkondu ze gizon noble bateki, deitzen baize Patrizio, ta ez Kristio. Oneki izan zue anitz sufritzeko, izanes desbardin errelijiones ta kondizios. Baña Sandak bere pazienzia, ta modu onareki, bateo bere otoi ta negarreki logratu zue gero ere kristia zeien. Modua ta manera, zeñeki irabazi zuen bizikidea, badio S. Agustinek, izan zela zerbitzatzea, Nausiari bekala; mintzatzea obra ones iago ezi mias; sufritzea ixil agrabioak; beñere ez asarratzea bera, ta ez erreplikatzea itz gaixtorik; adbertitzea bear zena amolsukiro; ta baze ezpaze protxurik, beti enkomendatzea Jangoikoai. Atzetik beñere ez kejatzea tratamentu gaixtoes, nola iteunten gaizki askok: ta admiratzen zirelaik emasteki lagunak, gutiagos kejatzen zirenak, nola etzen kejatzen senarras, baizekite zela suber moldegaitza, galdegiten ziotela nola iten zuen: Sandak erraten ziote nola; ta konsejatzen ziote ala in zezatela aiek ere bereeki, bazekitela buru dela senarra, ta bear dela obeditu ta sufritu. Artzen zutenek konsejua, dio S. Agustinek, obeki pasatzen zutela; ta etzutenek artu nai, iago trabaju pasa, ta negar banoan. Oroat, dio irabazi zuela bere Amaiarreba, zein prinzipioetan etzegolaik txoil kontent erreiñas neskatoen enbusteria, ta gezurren kasos, gero ongi ezaundurik ongi estimatzen zue; ta meatxu in ziote neskatoei, botako zituela etxetik, baldin atratzen bazute itzik erreñaren kontra. Ala izan ze S. Monika etxeko Aingeru bakeskoa. Hume bat eman zio Jangoikoak, baize S. Austin; onen azitzean zer kuidadoak pasatu zitue! zer sustoak! zer naigabeak! zer neke penak! Aita etze oraño Kristio; Amak Kristio ona bekala nai luke kristio semea; baña au lazoago bizitzeagatik arrimatu ze hereje Manikeoetara; eta Ama, guzia negarrai emanik, berai erratea etzelaik protxal, zego gau ta egun eske Jangoikoai argi zezon ta ukitu biotza. Baliatzen ze Obispoes ere, ta berze persona ones, oneratzeko seme gura: baña etzego oraño 126 Joakin Lizarraga artzeko nioren konsejurik. Alaere Jangoiko onak konsolatu zue Ama ona, mostratus bisione-iduri batean, etzela galduko semea. Obispo batek ere erran zio, bidoeie, andrea, Jangoik oarek i, ezi alak o negarren humea inposible da malogra daien. Ala konsolatzen ze aldartez. Bere gogoaren bortxaz joan zekio Romara, non heri andi egonik, ta kristiatu gabe oraño, libratu zela, dio Sanduak, bere Amaren orazios: Andik pasatu ze Milana. E men ze Obispo S. Anbrosio: ta Amak ezin sosegatus zebilanak billa, erdetxi zue emen. Prokuratu zue semeareki akudi zezan aditzera S. Anbrosio: eta nola baize jakintsu, ta jakintsuen aiskide, obeditzen zio ortan. S. Anbrosiori ere eskatzen zio ansiosa, desengana zezan seme gura; ta Sandu gonek zio Sandari atenzio andia, ta egiten zue eginala. Gero ere aren konbersazio, arrazio, ta predikuen medios Jangoikoaren graziareki ezaundurik zuzenbidea bataiatu ze S. Anbrosioren eskus Augustino ogeitamirur urtetako adinean, mundu Kristio guziaren alegranziareki: bada Ama sandaren gozoa nork explika? Zer laudarioak Jangoikoai? Zer esker millak? Bi aldis erdi bekala ze seme gartas, len mundurako, orai Zerurako; beira ia etzuen motibo, alegratzeko iago ta iago? E liza Ama sanda ere alegratzen da, ezi S. Pabloren konbersionea bekala zelebratzen du S. Agustinena, ta berze niorena ez. Baña ez solamente konbertitu ze, izateko Kristio, baitare bizitzeko sanduki erretiraturik. Ortako tratatu zute itzultzeas Afrikara, ta enbarkatzeko itsasoan, joanik Ostiako ziudadera, an zeudelaik etxideten eskalda, heritu ze Ama. E zaundurik, artaik nai zuela eraman Jangoikoak, arturik semea apart, eman zitio konseju sanoak, ta azken enkarguak, mantenitzeko firme konstante zuzen-bidean: ia eztut, zio, zertako bizitu iago munduan; emen da ene bizitzaren bukaera; emen ortzi bear duzie zeuren Ama gau: solamente eskatzen diziet, in zazela memoria nitas Jaunaren aldarean. Iltze Sanduen eriotze preziosoareki, zituelaik berrogeita amasei urte. Sentitu zue naturalki seme Sanduak, ta negar egin zue faltatzeas bere Ama, ta alako Ama, asko urtes enegatik negar egin zuena, dio. Gero laudatzen du, nola zen kuidadosa, benigna, mansa, amoltsua, ta bakeskoa, zuena grazia espezialea, baketzeko diskordian zirenak: beñere etzuena berzeren faltarik kontatzen, baizik on zena palakatzeko asarrea. Il omen ze 389 urtean. 127 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Maiatzaren 7.an S. E stanislao Obispo ta Martira S. E stanislao Obispo ta Martir gloriosoa jaio ze Krakobiako ziudadean Polonian buratso abrats nobleetaik, zein egonik ogeitamirur urtes ezkondurik humerik gabe, gero ere logratu zute orazios au. Txikizututik ageri ze, izanen zela jakintsu eta sandu. E studiatu zitue ederki estudio bear diren guziak: Il zirelaik buratsoak, gelditurik heredero ondasun andien, errepartitu zitue guziak pobreei. Nai ze egin errelijioso, baña Jangoikoaren ordes in zute K alonje, ta Predikari, ta gero Obispo. Admiragarria ze Sandu gonen kuidadoso dilijenta E lizako gobernuan, miserikordia beartsueki, humila, beratxa berzeeki, gogorra bereki, eta agitz amante Jangoikoaren, eta zeloso beraren honraren. Ze bere desgraziatako errege Boleslao, len on izana, gero deshonesto itzulia, alkegabe, ta kruela, zeukana eskandalizaturik erreinua. Sanduak humil humila eskatzen ta konsejatzen zio emenda zeien: etze protxurik. Meatxatzen zio exkomekazioaren meatxus: etzue ajolarik. Jangoikoaren ira ta kastigoa notifikatzen zio sekretoan ta publikoan: etzue deus logratu, baizik odioa, ta ira: Ta mendekatu naiez justizia-itxuras akusaturik Obispo sandua zeukala injustoki heredaje bat berzerena, zein erosi ta pagatu zuen osoki bere E lizarendako. Baña etzue eskriturarik asko, progatzeko egia: eta testigoak E rregeren beldurrez etzire trebe deklaratzera zena zen bekala: eta saldu ziona, deitua Pedro, ila ze ia irur urte gaietan. Deiturik Korte jeneralak, eta Obispoa E rregeren presenzian, ofrezitu zue irur egunen barnean ekarraraziko zuela tribunalera Pedro gura. Irri egin zute ofrezituas: eta Sandua irur egun gaietan egon ze barutzen ta eskatzen Jangoikoai, defenda zezan bere kausa. Irurgarren egunean meza erranik joan ze obia gartara; ta kenarazirik gañeko ar-lauza, ta agerturik gorputz ila, Sanduak ukitus bakulo pastoraleas manatu zio jaiki zeiela bizirik, ta segi zezola tribunalera. Ze ikusgarri nola zoezin Obispoa alzinean, ta ila bizirik atzetik: ta sarturik konsejuan, zeudelaik guziak arriturik, dio Obispoak, ona, au da Pedro saldu zidana heredajea: galdegin bezote ia pagatu nion E lizaren nonbrean. Il biziak deklaratu zue nola zen egia guzia: akar in ziote aideei molestia ematen ziotenas Sanduari, ta in zezatela penitenzia. Sanduak erran zio ia nai zuen eska zezon Jangoikoai, uztea bizirik zenbait urtes? Pedrok autatu zue itzultzea bere obiara gorputza; ta arimak falta zuena atratzeko purga128 Joakin Lizarraga toriotik, nai bazio suplitu orazios ta sakrifizios, ezi naiago zuela joan seguro bere salbazioas, ezi ez emen gelditu kondenatzeko arrixkoan. Ala akonpañatus Sanduak ta infinizio bat jendek, itzuli ze obiara, ta an edaturik gorputza, ta guziei eskaturik enkomenda zezatela, gelditu ze ilik berriro, bizitzeko eternoki glorian. Nor etze beraztuko ain milagro andiareki? Sollik zeike erresisti luxurias itsuturik zegona. Segi Sanduaren kontra: ezeta oroitzen ere itsua, logratu zuenak biziaraztea ila, bazukela logra ilaraztea bizi zena gaizki! Berze erremediorik etzelaik, azkenean exkomekatu zue Sanduak apartatus Kristioetaik mienbro ustela bekala. E rrege iago sutu ta furotu ze orreki: ta biali zitue bere soldadoak, meza erraten zegolaik, atra zezaten andik arrastaka, ta il zezaten. Aiek, ta gero berze batzuk joanik bein, bi, irur aldis lotsarriturik Zeruko argi andi bateki gelditu zire in gabe lan gaixto gura. Azkenean E rrege berak joanik, tratatus soldadoak kobardetako, autxi zio burua an aldarean, ta barratu muñak lurrean barna: gero guardiakoek zatikatu zute guzia, botatus zatiak kanpora, jan zezkiten arranoek ta otsorraiek, otsoek, ta tzakurrek. Baña Jangoikoak utzi zuenak iltzera biali zitue laur arrano, goarda zezkiten errelikia sandu gaiek, baitare argiak Zerutik, honratzeko. Animaturik orreki zenbait K alonje, Sazerdote, ta persona onek bildu zuzte, ta juntaturik zein bere lekuan, milagro berri bateki unitu zire, de manera ezi gelditu ze gorputza oso, ta ala ortzi zute honratuki an. Gero pasatu zute ziudadeko E liza prinzipalera. Arritu ze mundu Kristio guzia alako maldadeas alako personan: ta lenik Aita Sandua, baize S. Gregorio VII., zeñek bereala paratu zue Polonian entreditxo jenerala deitzen dena, edo E lizen ertxitzea; parte izan zutenei eriotze gartan debekatu ziote izatea ofiziorik E lizan ez berek, ez beren ondorengoek laurgarren jenerazioraño: E rrege urdea exkomekatu ta madarikatu zue: eta ala nola Herodes, berze E rrege urde gura, degollarazi zuena S. Juan Bautista, aren gisako gau guzienganik aborreziturik, bere konzienziaren gaixto amargoareki aburriturik joan omen ze iges Poloniatik Ungriara, non ezin sufritus bere burua bere eskus akabatu omen zue; berze batzuek diote ezi zaldi batek botarik, jan zutela tzakurrek. Bada dionik in zuela penitenzia konbentu batean zerbitzatus sukaldean ilartaño. S. E stanislao izan ze martirizatua 1079 urtean; eta gero 1253 urtean Inozenzio IV.ak kanonizatu zue solemneki, deklaratus Jangoikoak Sanduaren santidadea milagro berrieki, ta daukala maite eder glorioso Zeruan bereki &. 129 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Maiatzaren 12.an S. Domingo Calzadakoa ta S. Gregorio Sorladakoa Joakin Lizarraga len ta gero nork konta? Bizitu ze laurogei tamar urte baño iago, eta iltze Jaunaren besotan suabekiro, ta zazpi urtes lendanik egin zuen obian ortzi ze 1109 urtean. S. Gregorio, deitzen dutena Sorladakoa, zeren Sorladan diren beraren errelikiak, izan ze Romako K ardenale, ta Ostiako Obispo sandua, etorri zena Nafarrora Jangoikoaren karidades egitera ongi arimen eta gorputzen. Agitu ze Nafarroan denbora batez zebatzea langostak ardantze ta alorretan, galdus eraizioak urte batean ta berzean; eta naiz eginik dilijenziak, orazioak, prozesioak, sakrifizioak erremediatzeko, etze erremediorik. Akuditu zute Nafartarrek Aita Sanduagana kontatus beren trabajua, plaga, ta kalamidadea, ta eskatus erremedio. Aita Sanduak ongi xakinik, bekatuak direla gaitz guzien kausa; eta kontra berriz gizon sanduak Jangoikoaren adiskideak, aurkitu dutenak grazia beraren begietan direla erremedio eman dezaketenak; ezaundurik bere K ardenale ta Obispo garren santidadea, biali zue onat konsolatzera erreinu gau. Ibili ze ziudades ziudade, ta erris erri predikatzen penitenzia, ta konbertitzen jendea gaixtotik onera; ta konfesatus bekala, ta kendus bekatuak, zoezi desterratus, desegines, akabatus langostak de manera, ezi paratu zitue kanpoak libre plaga gartaik, eta jendeak erremediaturik gorputz ta arimetan. Sandu goni juntatu zekio S. Domingo Billorian jaioa, bizi zena erretiraturik eremuan, ta egon ze asko denboras beraren konpañian ikasten santidadea, ta biek a porfia zerbitzatzen Jangoikoa, alik eta iltzen arteo S. Gregorio, itzuli baize eremura S. Domingo: baratu ze orai dagon lekuan ez urruti Santiagorako zen bidetik, baizego orduan soil beterik sasis ta arboledies, ladronen estalkume peligrosko, ta askotan ugaldearen kasos ezin zeikena pasa: eta denbora gartan ze anitz debozio joateko Santiagora peregrinazioan. Konpasionaturik gizon sandua ainberze peregrinoen trabajues, kaltees, eta peligroes erresolbitu ze Jangoikoareki bateo paratzera erremedio: erre sasidiak, botatu arbolak, eta garbitu zue guzia ederki: egin zue bide erreala, ta kalzada bear zen guzian; baitare zubi bat ederra, pasatzeko ugaldea; baitare hospitale bat, non akojitu peregrinoak, eta Kristo Salbadorearen tenplo bat, zeñi gero aumentatus etxeak, karrikak, ta gañarakoak, egin ze Ziudade bat deitzen dena Sto. Domingo de la Calzada Sanduaren izenetik, honratu dena Obispoaren katedrareki. Beira zenbat dezaken gizon pobre batek, baña sanduak, Jangoikoareki! Zenbat milagro obratu zituen 130 131 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Maiatzaren 15.an S. Isidoro Nekazaria 1. E stimatzen duela Jangoikoak nekazalgoa, da señale ona paratzea bere E banjelioan anitz konparazio nekazalgotik artuak, nola ardantzearena, azaroarena, eraizio, ta eultzi, ta aizerarena: baña zer honra, zer estimazio egitea ezta Jesu Kristok berak errate gura, naiz dela konparazios, ni naiz aien egiask oa, ene A ita da Nek azari? Alaere señale obena da izatea Nekazari asko sandu ta Janoikoaren adiskide onetsiak. Alakoetaik bat da S. Isidro edo Isidoro Nekazaria, Madrilen aioa, baña pobre zerbitzuan egona, ta alokatzen, irabazis ogia bere izerdias, ta alaere ain sandu, ezi E rregeen Kortean da Patrono andia, ta erregeek ta Jaundiek adoratzen dutena. Ze beti agitz deboto, Jangoikoaren gizona proprioki, humila, ixila, bakeskoa, erretiratua, onesten zituena guziak, ta guziek onesten zutena bera. Agitz ze goixtarra; ta lena beti Jangoikoa estimatzen zue, ta ala lanera baño len bisitatzen zitue Madrugo zenbait E liza, faltatu gabe obligaziora, ezi bazekie obligazioa kunplitzea dela prezisoago ezi debozioa, baña bazekie ere konpon daizkela elkarreki obligazioskoak ta debozioskoak, delarik dilijenzia prudentea, ta diona Jesu Kristok, haec oportuit facere, et illa non omittere, obligazioak kunpli, eta deboziak ez utzi. Guziareki zenbait aldis zebatzen ze bere debozioan berant artaño, baña nioren perjuiziorik gabe, ezi gero suplitzen zue berak aplikazio dobleareki, ta Jangoikoak laguntzeareki. Paratu ze Maxter bekala Madrilgo kaballero Juan de Bargas deituaren, kuidatzeko hazienda ark zuen bates aldamenean, onenberze alokairutan. Zenbaitek, dela inbidias, dela berze gisas, eman ziote kontu Nausiari, nola Isidro egoten zela E lizaetan espazioreki, ta berantegi joaten zela alorrera lanera. Nausiak egin zio kargu, nola zuken eraman soldata oso, trabajatu gabe oso? ta etzela ere Jangoikoaren zerbitzu ona errezatzen egotea trabatzen egon bearrean. E rrespondatu zio humil, etziola in nai kalterik, ta iten bazio, paga zeiela arenetik: beira zezala ongi, ta ezpazue kalterik, utzi zezola kunplitzera Jangoiko Jaunareki; Nausiak admiraturik Isidroren onas utzi zue bakean: baña nai zue bein bere begis ikusi pasatzen zena. Joan ta altxaturik kanpoan ikusi zue Isidro berant nola zoeien alorrera: Bazoeie akar in bear ziola, ta urbildu zelarik ikusi zue erdian Isidro idi pare bateki lanean, ta aren alzinetik ta gibeletik berze bi pare elurra bezain txuri. Alegratu ze, bide zela milagrosko gauza, zekielarik etzuela Isidrok posibilidaderik paratzeko bere kostus. E llegatu 132 Joakin Lizarraga zelarik ia etzue ikusten, baizik Isidro bakarrik bere idieki. Galdegin zio nor ziren lagun in ziotenak lentxago? E rrespondatu zio senzillki, ezta gizonik lagun in didanik, baizik sollik ene Jangoiko ona da lagun iten didana beti, zeñi enkomendatzen bainaiz ni ere, ta beñere eztida faltatzen bere anparoa. Oneki seguratu ze Nausia, ta erran zio enkomenda zeiela nai zuen denbora guzian; etziotela kasorik eginen murmurazaleei andik alzina. Berze bein aurkitu zuzte idiak bakarrik berak lanoan, nior etzela ageri kidatzen zituenik, ta anitz lur landu zutela. Abisaturik Nausiak ikusi zue miragarri gura: sospetxatu zue bide zegola bitarteo Isidro E lizaren batean; itzuli ta aurkitu zue S. Andresen E lizan nola zegon debozio andiareki. Berze egun batez ezin entzun duzue mezarik: gero arratserat lana bukatuas geros joan ze bisitatzera E liza gura, baizego ia ertxirik: paratu ze belauriko atarian; bereala elebatu ze espirituan, ta idikirik Zeruko atariak, an ikusi zue zelebratzen meza solemne miragarriro, ta entzundurik itzuli ze berebaitan konsolazio andiareki. Bete ze biotz gura Jangoikoarenganako amoreas, afizioneas, ta errespetoas ain guzis, ezi etzue ajolarik, ez gogorik, ez memoriarik ere mundu guzias aren aldean, ez bere buruas ere, ez konbenienzies, ez deskansuas, ez sustentu prezisoas ere apenas. E mengo ondasunak anbat estimatzen zitue nola loi edo lur-puskak, ezpaze emateko beartsuei, iago ezi bere buruai. Jangoikoaren amoretik itxeki zekio proximoen amore fiñ jenerosoa. E tzio niori inbidiarik, guziei bai atenzio, ta pobreei konpasione, baita egasteei ere ta lurreko animalettoei. E lurketa batez zoeie errotara iotzera bizpiru erregu gari: ikusi zitue arbole batzuetan usoak, ta goseak bide zeudela, garbitus elurretik lur zati bat, an bota ziote bere gari gartaik porzione bat jan zezaten. Laguna asi zekio irri egiten ta murmuratzen ortas: baña mostratzeko Jangoikoak zuela plazer afekto on gartas, kostala ain bete aurkitu ze nola len. Oroat eraikitzera zoeielaik, bidean ematen ziote pobreei, baitare botatzen lurrean egasteendako: ala arindurik zakua bidean, alorrean aurkitzen ze ain supliturik. E raikitzerakoan zio, Jangoikoaren izenean au Jangoikoarendako, au guretako, ta au txinurrien, ta txoriendako. Pobreei ematen zue zuken baño iago fiaturik Jangoikoan, zeñek asko aldis suplitu zue milagrosoki, ia errotan gari gutitik atras anitz irin, ia etxean elze ustutik atras jateko pobreen, ori anitz aldis, ezi anitz ze andia zioten konpasionea: ez ala bere buruai. Zego bein erri bateko E lizan bere orazioan, utzirik kanpoan bere astokoa. E torri zekizkio mutiko batzuk abisatzera, nola otsoa jokatu zekion astokoari. Sanduak sereno, ene humeak, zoazte bakean; Jangoikoak nai duena izanen da; kunpli bedi bere borondatea: ta segitu zue geldi bere orazioan: 133 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI baña Jaunak kuidatu zue arren partez bitarteo. Bukatu ondoan atra ze, ta aurkitu zue otsoa ilik astoaren aldakan, eta astoa sano mellarik gabe. Sanduak kuidatzen zue berzeren bearres obeki berzes baño. Nausia joan zelaik bein heredajeen ikustera, il zekio an zaldia. E llegaturik an Sanduak eman zio palmada bat, ea, Jangoikoaren izenean jaiki, ta erman Nausioi gañean. Istante jaiki ze bizi, ta bizkor. Animaleareki in zuenak obeki inen zue personareki. Bero andi bat zegolarik, egarritu ze Nausia alorrean: galdegin zio ia bazuen urik. Sanduak mostratus eskuas tufar bat, erran zio, an aurkituko zela un Joan ze billa, baña etzue aurkitzen ur errestorik ere. Deitu zue Isidro, non da diozun iturria? E llegaturik Isidrok eman zio pertikas tufarrai ziola, emen Jangoikoak nai badu, ur atrako du. Momentuan atra ze ur garbi garbia, dirauena orai arteo, ta egiten asko milagro. Berze iturria franko emen dire Madrilaldean Sandu gonek atreak. Jangoiko andiaren adiskide andia ze pobre gau, ta pobre gonen adiskide andia Jangoiko andia, ta onen medios iten zitue milagro anitz ta andiak nola nai. Guti dela agotz solletik gari atratzea, ta gari gutitik irin abasto, ta emanes ez gutitzea, ta idorretaik iturriak abasto jaioaraztea, heriak sendatzen, ilak ere zitue bizten milagrosoki. Zue bere Nausiak alaba bakar bat agitz maite: iltze au, Isidro zegolaik kanpoan: Itzuli zelaik aurkitu zitue negarres guziak, ta prestatzen ilaria. Joan ze ilaren ikustera, ta asi ze Jangoikoai egiten orazio; gero bere aurpegias ukitus ila, itzuliarazi zio arima, guziak arriturik zeudela bedeikatzen Jangoikoa. E zkondua izan ze S. Isidro; bere gisakoa zue bizikidea, S. Maria de la Cabeza: izan zute seme bat, zein izanas geros, ia biak elkarren konsentimentus bizi zire anai ta arreba bekala kastidadean, iago plazer emateagatik Jangoikoai. Mutikoa azi zelaik erori ze butzu batean; ta kanpotik etorririk S. Isidrok, ta aiturik desgrazia, paratu zire biak belauriko butzu-pokalean eskatzen Jangoikoai fabore tranze gartan. Ala daudelaik ikusten dute igaten dela ura pokaleraño, ta ur gañean mutikoa bizirik; zein arturik Aitak eskutik atra zue sano, emanes Jangoikoai esker milla, batak eta berzeak. Baña Deabruak nai izan zue eraiki diskordiaren zizaña bien ertean. Sandua bizi ze Madrilen, ta Sanda K arakiz deitzen den erri batean, Ama Birjinaren hermitan. E rrian biltzen zue olio lanparaindako, eta egunoro itxekitzen zue pasatus Xarama deitzen den ugaldea. Berze errietan ere eskatzen zue berze hermita batzuendako, baizue debozio goi. Gaixtoek gaitzera bota zute joanetorriketa gura; ta akusatu zute Sanduari, bere andrea debozioidurian, edo atxekian gaizki zebilala. Naiz ez sinetsi, nai izan zue ikasi. Joanik Madrildik esperatu zue ikusi etzuken lekuan. Andik ikusten du nola eldu den olio ta argi zekarrala, ta ugaldera ellegatu zelaik zeñaturik, 134 Joakin Lizarraga ta mantelina edaturik ur gañean, artan bera oñes busti gabe pasatu zela berze aldera, ta gero lanpara itxeki ta bere debozioak in ondoan itzuli zela oroat ur gañean. Konsolatu ze Sandua, ta konfirmatu ze artas zuen opinione onean. Baña denborain buruan berriz ere akusatu zute: eta Sanduak sentitus Jangoikoaren ofensa juizio gaixtoa egiteas ala fundamenturik gabe, erman zitue bereki desengañatzeko, ta paraturik lengo lekuan, eldu ze bere Hermitarat Sanda, ta guziak beira zeudelaik, edatus mantellina uren gañean, pasatu zue ugaldea aratakoan ta onatakoan, ta gelditu zire arriturik, ta desengañaturik. Anitz urtes bizitu omen ze S. Isidro, ta ellegaturik plazoa, errezibiturik debozio andiareki sakramentuak, entregatu zue bere espiritu humila Jaunaren eskuetan Azaroaren 28.an 973 urtean. Ortzi zute S. Andresen E lizako zemeterioan, non egon zen atzendurik bekala 40 urtes. Baña Jangoiko Jaunak nai zuenak honratu munduan ere ere sierbo ona, ta erakutsi Madrildarrei artan zuten ondasuna, Patrono, ta anparoa, ezauntzen etzutena, disponitu zue aparezi zeien bere adiskide izan bati, E lizara urbil bizi zenai, enkargatus abisatzeko Sazerdoteak ta K argudunak, pasa zezatela gorputza zemetoriotik E lizara. Gizon gura etze izan trebe erratera bisionea, etziotela sinetsiko, ta orgatik erori ze berla heri. Aparezitu zekio berriz ango Matrona noble bati; ta onek in zue manatua, ta izan ze sinestatua, Nekazari Sanduak Madrilen utzi zuen fama onagatik. Joan zire guziak zemetorio gartara, ta obia idikirik, aurkitu zute gorputz sandua oso batere korrupzionerik gabe, ta mortaxa ere oso, eta guzia barratzen zuela ain fragranzia ona, ezi guziei paratzen ziote debozio, zein aumentatu ze milagro berri bateki, soñatzeareki beren kabo, niork ukitu gabe, ango ezkila guziak pasatzerakoan E lizara. Zeude bitartean pobre batzuk estropeatuak ta itsuak bide errealean eskean, ta aiturik asatzen zena joan zire nola zeizken, ta obia utsa ukitu orduko aurkitu zire sano ta sendo. Milagroen podores asi ze famatzen Sandutako. E rregeak ere izan dire beraren deboto; ta Alfonso VIII. irabazi zuena biktoria Moroen kontra Nabas Tolosako deitzen den lekuan, zelebratzen baita E lizan guruzearen triunfoaren nonbreareki Garilaren 16.an, enkomendatu ze lenik S. Isidrori, ta Sanduak kidatu omen zue leku gaietan. S. Fernandoren denboran aumentatu zire S. Isidroren milagroak, berexki logratzean euriak idorketaetan. E ta arren Ministro erreale batek etzuelaik nai sinestatu, master pobre batek nola S. Isidrok in zukela ainberze miragarri; bereala progatu zue Jangoikoaren kastigoa gorputzeko gaitz erru batean, ta penaturik erranas ermanarazi ze Sanduaren obrara prozesioan guziak kandelaeki eskuetan: an eskaturik barkazio, ta ofraturik zenbait presenta, itzuli ze sano prego135 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI natzen Sanduaren laudarioak. Obiara eramanik aur bat ila buratsoek logratu zute itzultzea bizirik etxera Sandu gonen medios. Moroen kautibo zegon bat libre kateetaik paratu zue bi aldis Sanduak leku seguroan. Berze bat sentenziaturik eriotzera atra zue libre karzeletik. K aballero batek artu zue pobre bat lanzeko lur batzuk urteaz; onek nai zue urte guziko saria alzinaturik; baña fiadore nai ta ezin izanes, Sandu gonen obian eman zue itza, kunplituko zuela; ta orreki eman zio arrek. Baña esker-gaitza ajolarik gabe itz emanas bazoeie iges, ta gauas pasatzen ze ustekabean S. Andresen E liza alzinean. Gauza miragarria! gau guzian lasterka ibilirik, goizean aurkitu ze an berean; eta K aballeroa zoeielaik eskatzera Sanduari fianza, aurkitu zue an gizonoi ingur ingur zebilala. Onek eskatu zio barkazio Sanduari ta Nausiari, ta kunplitu zio gero bere obligazioa eskarmentaturik. Arimen libratzean izan da señalatua. Gizon bat onen deboto izana iltzerakoan beiratzen ze inguraturik Demonioes, eramateko esperan, baizego bekatu mortalean: klamatzen zue biotzas Sanduari: ta agerturik an bota zitue E spiritu gaixto gaiek, eta konfesarazi zue ongi. Berze bat goatzean zegolaik nai zue Demonioak bota butzu batean: Sanduak agerturik erran zio, etzuela ikustekorik gizon gartan, zeñen fiadore bainaiz ni. Demonioak zio, nola fiatu dio, baitago bekatu mortalean? Sanduak, aspaldian da nere deboto, ta Kristoren graziak libratuko du bekatutik ta ire eskuetatik. Istante ura joan ze iges, eta Sanduak gizonoi erraten dio, in zazu nik errana: konfesa zaite zeure bekatu guzies ongi urrikiturik. Ongi argitu gabe mogitu ze ta joan ze konfesatzera gogotik ongi penaturik. Ala kontatzen da Moro bates Amete deituas, Sanduak bizpirur aldis deitu zuela bere izenas ziola, Amete Amete, in zaite Kristio; nik erraten dizut. E ta ala egin ze. Noiz akaba kontatus milagroak? Milagro kontinokoa da bere gorputzaren entereza galetsi gabe, ta atxon Zerukoa bekala barratzen duena: Marineo Sikulok tio itz gebek: Nik ikusi dut bere gorputz sandua; ta dago ain oso, baitirudi eztuela ilik baizik bizpirur ilabete: ta iago admiratzen duena da, ezi edozein iletan lenbiziko galtzen dena delarik sudurra, ta begien zurra, onek baitauka oso miragarriro; ta ikusi nuelaik oroitu nitza dionas eskritura sagratuan, E ztela galduk o zuen buruk o bilo bat ere. D.a Juana E rreginak E nriko II.en andreak debozios nai zue aldatu Sanduaren beso bat berze leku batera: baña ezin atra ze K apillatik gaitz andi batek emanik: ezaundurik etzela Sanduaren borondatea apartatzea gorputzetik besoa, itzulirik bere lekura istante sendatu ze. E rregina K atolika D.a Isabel sendatu ze gaitz grabe batetik Sandu gonen medios: joan ze bisitatzera bere K apillan; eta adoratzean oñak Dama batek ortzes 136 Joakin Lizarraga kendu zio eri bat: baña guziak ia bazoezilaik, ura ezin atra zeike anzik: E rreginak jakinik ori, ta Damak konfesaturik in zuena, manaturik itzultzeko eria, itzuli zue, ta bereala aurkitu ze libre joateko. Milagro ta fabore anitz ta andien kasos beti izan ze beneratua Sandu bekala: guziareki Madrilgo Korteak agertus bere agradezimentua bere Ongiegille ta Patrono den Sandugoni, logratu du kanoniza zeien solemneki: eta ala Gregorio XV.ak kanonizatu zue solemneki S. Isidro Nekazaria batean berze laur Sandu andieqi. S. Ignazioreki, S. Felipe Nerireki, S. Teresareki, ta S. Franzisko Xabiereki: baita Jangoikoaren probidenzia honratzea alakoen ertean Nekazari pobre bat, ala nola egitea E spañako Madrilgo Korte andiaren Patrono, beneratzen dutena E rregeek, Prinzipeek, ta Jaundiek belauriko humil, entenda daien Jangoikoaren alzineko eztela diferenziarik persones, baizik nor den onago, ura onetsiago: eta niork eztuela atxekiarik, ez izateko on eta salbo, nai badu &. 137 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Maiatzaren 20.an S. Bernardino de Sena S. Bernardino, Italia guziaren onerako, jaio ze Senan jendaki nobletik. Ama iltzekio irur urtetakoa zelarik, Aita berriz seigarren urtean: Ala gelditu ze emazurtz goizik, ta bere kontura artu zue bere izeba batek bere Amaren aizpak Diana deituak, ta maite zue ta azitzen zue ain nola balitz Ama propia; eta aurra ze txoil amablea, agitz eder agraziatua alde bat, berze alde agitz ongi inklinatua, humila, modestoa, alketia, obedientea; bere dibersioa mezak laguntzea, konpontzea aldareak, imitatzea predikariak predikatus aien gisara mutiko lagunei, ta mostratus ia gero izan bear zena. E studioetan izan ze estudiante guzien exenplu, eta bere Maestruak zio, sekulan etzuela izan diszipulo obeagorik jenios ta injenios: ain honesto neurritua mintzatzean ere, ezi sekulan etzue uzten atratzera bere agotik itz bat bear etzena, eta beraren alzinean noribaiti eskapatzen bazekio itzen bat deshonesto-iduria, alketzen ze Bernardino, kolorea gorriturik, ederrago ala. Orgatik bera etzegolaik al bazire alako jardukietan, agertzen baze, ola ziote: ixil, ezi eldu da Bernardino. Jai andi batez prediku zen E liza batean ezin kabitus jendea, gelditu ze anitz ataritik kanpoan; eta mutil sandua Jangoikoaren amores suturik igan ze an leku goraxagoan, ta zeñaturik asi ze predikatzen, ta predikatu zue ainberze grazia, xakintasun, ta modu onareki, ezi guziak utzi zitue admiraturik bedeikatzen Jangoikoa. Denbora gaietan bide ze, noiz S. Bizente Ferrer zegolaik predikatzen Italian, gelditurik predikuan erran zuen, berri andi bat ematen dizet, dagola E liza gontan mutil bat, E lizak kanonizatuko duena Sandu, ni baño len, ta ni joan ondoan utziko dut ene lekuan. Ta mutil gau ze S. Bernardino, ta testigo ona S. Bizente, ta guzia egiatan atra ze. Zue lengusu bat errelijiosa agitz sanda, zeñi erraten zion maiz Bernardinok, zegola amorosturik donzella bates eder ederras, bisitatu bear zuenas egunoro. Beldurtu ze Sanda gura, ote zion mundukoren bates. Goart eginik ikusi zue nola joaten zen egunoro bisitatzera portale gañean zegon Ama Birjinaren imajina bat txoil propia. Galdegin zio ia ura zen donzella ain maite zuena? E rrespondatu zio baietz, ta maiteago ezi bere bizia; ta eskatzen ziona zela, nola baize gastea ta iduri onekoa, guarda zezan kastidadearen peligroetaik. E ta kastidadearen amazale bekala beti izan ze Ama Birjinaren deboto: barutzen ze beraren jai bezperaetan ta larunbatetan: ta gero errelijioso zelarik, beraren festaetan predikatzen zue iago ferbore ta alegriareki: eta bein 138 Joakin Lizarraga erran zue, ni jaio nitza Ama Birjinaren jaitegunean; egun berean jaio nitza errelijionera, ta in nue profesioa, baitare lenbiziko predikua: ta esperanza dut beraren merejimentus jaiotzea Zerura. E dozein gisas baliatu zekio zion debozio fiña, guardatzeko kastidade birjinala munduko sirena banaen, ta bere iduri ederraren bortxaz. Peste-denboran gelditurik Senan Hospitale E skalakoa beterik heris, ta nior etzela trebe sartzera asistitzeko, mogitu zio Jangoikoak espiritua egitera karidade andi gura, ta bere itz ta modu oneki bildu zitue zenbait adiskide obenetaik laguntzeko. Laur ilabetes an askoeri bizia eman ziote, ta berea guardatu zio Jangoikoak. Aterturik gaitz gura, enpleatu ze asistitzen bere Izeba lauretan ogeitamar urtetako errelijiosari, baizue bearra, bizitu zen bitarteo: ta uste da izeba gonek apegatu ziola Jesusen izen dulzeari izan zuen debozio fiñ iña. Baña ia zego atra naiak munduko Babiloniagontaik, despreziatus emengo elze, ta tipulak, ta farraskeriak. Jangoikoaren inspirazios sartu ze S. Franziskoren errelijionean: ta egin zue profesioa Ama Birjinaren jaitegunean, eta andik urtemugan erran zue lenbiziko meza, ta lenbiziko predikua ain miragarriro, ezi manatu ziote obedienziaren pean izateko Predikari errelijioneko: Baña zeren senti zuen bere txintxurrian zerbait estorbu, eskatu zio Jangoikoai paratus bitarteko bere Ama Santisima, libra zezan ortaik, barin baze bere borondatea predika zezan: eta libratu zue milagrosoki. Ala amasei urtes predikatu zue egunoro bein edo bi aldis, zelarik nork aditu: Florenzian, Senan, Toskanan, Lonbardian: Iduri zue Apostolu berri bat, ta ala aditzen zute: Predikua-bitarteo egoten zire ertxirik dendak, botigak, tribunaleak, estudioak, zeren guziek nai zute aditu. Fruitua ze bere ariora: baketu zitue bando aspaldirik gerran zeudenak elkarren kontra: Infinizio bat bekatari konbertitu zitue de manera ezi gizon jokariek ekartzen zitiote barajak, tableroak, ta jokuko instrumentuak, emastekiek beren banidadeko gala, hispillu & baitare sorginderien sorteak, zedulak, eta gauzak: ta hogera andi bat egin, ta guziak an erretzen zitue. E ramaten zue bereki ol bat, non zegon urresko letraeki Jesus izen dulzea: ta erakusten zue jendeari predikatzerakoan. K aridadea, baita Jangoikoaren ta proximoen amorea ze ala nola arima bizi ta igiarazten zuena obratzera, trabajatzera, ta padeziaraztera, plazer iteagatik Jangoikoai, ta arimei probetxu. Orgatik etzue ajolarik gañarakoas, ta zego munduaren gañean, ta oin petan zeuka mundua. Zimendu on guziaren zue humildadea ta fedea. Ain humila ze, ezi beñere etzue nai izan du munduko dignidaderik. E rrehusatu zitue irur Obispado, Ferrarakoa, Senakoa, ta Urbinokoa: eta bein Aita Sanduak bere 139 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI eskus paratu ziolaik mitra, baita Obispoaren insignia burukoa, kendu zue eskatus humilki utzi zezala bere estado pobre errelijionekoan, alegatus ala iago zerbitzatuko ziola E lizari; eta Aita Sanduak ezaundurik, zeukala arrazio, utzi zue. Pazienzia zue nola muralla edo peto fuertea, sufritzeko ez solamente bere trabajuak, baitare berzeren persekuzioneak, ezi goratu ziote asko testimonio falsu, ta akusatu ere zute Aita Sanduaren presenzian: doktrina etzela ona, ta zela Predikari ausart tentu gabea. Baña deiturik bera beregana Aita Sanduak, ta aiturik beraren arrazioak, ta fundamentuak, entendatu zue egia; ta gelditu ze Sandua kredita iagoreki, argitzeko munduari. Nai zuelaik pasatu Napolesa, bidean adiarazi zekio ordena, pasatzeko berze mundura. Aparezitu zekio S. Pedro Zelestino, ta suabe amoltsu animatu zue sufritzeko eriotzea ia urbil zegona. Oneki agitz alegratu ze, baizire bere antsiak ikustea Jangoikoaren aurpegia. E xortaturik errelijiosoak guardatzera beren erre la, ta errezibiturik E lizako sakramentuak debozio guziareki, utziarazi ze lurrean; an goraturik begiak ta eskuak Zerurat asi ze alegratzen ta irris gozoro, nola ikusten zituela idikirik Zeruko atariak: eta irri gozo goneki despeitu ze arima eder gura erreinatzeko Jangoikoareki, Juande Salbatore-bezperan, 1444 urtean. E ta andik sei urte kanonizatu zue Aita Sandu Nikolas V.ak 1450 urtean, borz urte lenago ezi S. Bizente; beronek erran bekala. Bizitu ze S. Bernardino 63 urte ta gexago; ta il ondoan honratu zue Jangoikoak anitz milagroeki, nola bizian ere bai. K anonizatu ta urbilen urtean in ziote Akilan tenplo bat, non paratu zuten 1472 urtean. 140 Joakin Lizarraga Maiatzaren 25.an S. Maria Magdalena Pazzi S. Maria Magdalena Pazzi, ez Kristoren denborako gura, bai azken denbora ebetakoa orai berreun urte bizi zena, Florenzian aioa, izan ze birjina bat admiragarria iago ezi imitagarria. Bataioan deitu zute K atalina, gero aldatu ze Maria Magdalena. K asi kunatik asi ze egiten sanda: ain goizik izan zue ezaumentua klaro, ta inklinazioa zuzen Janoikoagana. Ze aur bat juiziosa, geldia, modesta, guzietan neurritua, afizionatua aditzera Jangoikoaren gauzak, erretiratzen zena egitera orazio mentala. Zazpi urtetan ia egoten ze orazioan luzaro: eta erakutsirik bere Amaren konfesoreak, pensatzen Kristoren pasioan egoten ze artan orduak ta orduak askotan, erretzen Jaunaren amorez. Alaber afizionatu ze egitera penitenzia asko marieras mortifikatus gorputztto inozentea. Aldareko sakramentuari ainberze debozio itxeki zekio, ezi naiak zego ansiatzen noiz utziko zuten komekatzera; bitarteo bere gustoa ze egotea tenploan, ta ikustea berzeak komekatzen; eta Ama komekatzen zen egunean beti zegokio aldakan, ta galdeginik zergatik ala, zio, zergatik senti baitut Jesu Kristoren atxon ona. Amar urtetara zelarik eman ziote lizenzia komekatzeko, ta gozos zoraturik bekala prestatu ze anitz orazio ta exerzizio debozioskoeki; eta komekaturik sentitu zue gozo ta gusto soberanoa, ta ain zebaturik gelditu ze, ezi permititurik komekatzea zorzitik zorzira, egoten ze kontatzen egunak eta orduak, zenbat falta zen ellegatzeko. Alako gosearen ariora ze probetxua. E rretzen ze ansias ta zelos, ezaun zezaten ta estimatu guziek Jesu Kristo; eta egoten ze penatzen negarres, zeren ofenditzen duten malamente. Ala bere dibersioa ze erakustea berze aurrei doktrina Kristioa, ta orgatik joaten ze gogotik aldiritara, erakusteko ango aurrei, eta eskatzen zitio Amari zenbait txotxo ta gauza, emateko eldu zirenei, ikas zezaten obeki: ta ez luke joan nai orgatik ziudadera: ta gusto goi emateagatik Amak eraman zue aur bat aldiritakoa, nori erakutsi zezon ziudadean. E txeko neskatoei erakusten ziote egiten orazio mentala, eta etzeizen exkusa etxeko laneki, berak lagunzen ziote guzietan. E zta doktrina gau erakusten mundu gortan, ez, baizik banidadeak ta kanta banoak. Ain kasta ederra bekala ze, ta garbi naia, ezi amar urtetan in zue boto konserbatzeko birjin gorputz ta ariman bizi guzian Jesu Kristoren amorez. Logratu zue otoi ta otoi lizenzia komekatzeko Jaioro Jesusen Konpañiako erretorearen konsejus: baña eman ze oraziora ainberze, ezi egu141 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI naren ta gauaren geiena ortan pasatzen zue, ta askotan aurkitzen zute elebaturik, ta ondaturik Jangoikoan. Bere buruareki ze gogorra, berze guzieki beratxa ta ongi egin naia guzieri, espezialki herieri, zeñei asistitzen ziote agitz ongi. Ain noblea, juizioskoa, ta ona izateareki, proponitu ziote buratsoek asko akomodu andiak matrimonioaren estadoan; baña berak nola artu baizue ia Jesu Kristo bere esposotako, desengañatu zitue beingoas betikos, lenago utziko zela ebakitzera burua: eta ala otoien podores logratu zue uz zezaten izatera errelijiosa K armeskoa. E zta posible erabakitzea zein perfekta zen ta sanda prinzipiotik ere: nork erran noraño sandutu zen azkeneko? E ta nork Jangoikoareki zuen komunikazio sobrenatural kontinokoa? izan zuena Zeruareki? zenbat errebelazio, ta erregalo espirituale an goratik? Zenbat progu ere, trabaju, ta martirio, agertzeko Jangoikoaren grazia zen poderosa den disposizio duen personan, naiz den emastekia? Bortz urtes utzi zue ala nola pelean Demonioeki leonen kubila deituan, baña beti biktoriosa triunfante! Zenbat tentazio, persekuzio, tristura, ta desanparo utzi zion pasatzera bere E sposo dibinoak, errefinatzeko iago ta iago Sandaren humiltasuna, pazienzia, korajea, ta santidadea! Alaere konstante animosa erraten zue, padezitu, ta ez il. Iago dena Jaunaren erregaloes ere nai ze gabetu, egiteagatik iago plazer. Baña nola gauza gebek baitire sobra gora guretako, solamente aipazkigun birtute zenbait, ezpada, imitatzeko guzis, bentzait ezauntzeko, zein apal gelditzen garen, ta alketzeko: birtuteak, diot, ezi debozio axalak, meza enzute, errosario, estazio, ta alakoak birtuterik gabe eztute ontzen persona; birtuteak bai dire ona iten dutenak persona. Len lena ta guzien erregina, zaña, ta bizitza da karidadea, au da amatzea Jangoikoa beragatik, ta proximoa Jangoikoagatik. Fedearen ariora izaten da karidadea, ezi fedea da emateko ezaumentu Jangoikoas ta Jesu Kristo gure E rrendetoreas. E zaunduas geros ongi ta sinestatuas geros nor den bere Majestadea, zein amablea berez, ta zein gure amazalea, gure amorez obratu, trabajatu, ta padezitu zuena, da inposible ez amatzea, eta nork iago ezauntzen duen, iago amatzen du. Baña ilundura dago barraturik mundua barna, eta fedearen argia ere guti da, ta ilunkara, ta ila ere askotan. Sanda gonek fede biziareki, ta orazio mentale kontinoareki ezaundu zue ongi, ta amatzen zue osoki Jangoiko ona ta Jesu Kristo Jangoiko gizona. E rretzen biotza kontino amoresko su andiareki desaogatzen ze obra on, penitenzia, ta trabaju pasatzean Jaunagatik, afekto, suspiro, ta itz amorosotan ere bai. Aurkitzen zuelaik norbait, galdetzen zio, amatzen duzu amorea? eta nola zaizk e bizi? Bera ez iltzekos su amoreskoas, bear ze busti ur otzes bularra, besoak, aurpegia. Aldartez zoraturik bekala exklamatzen zue, o amorea! sobra da, 142 Joakin Lizarraga sobra amatzen gaituena. Aldartez igaten ze dorrera, ta soñatus ezkilak oiu iten zue, A tozte, arimak , amatzera amorea amatzen zaiztena ainberze. Progu ona da padezitu naia beti iago, ta erratea, ez nuke nai il ain goizik, zergatik Zeruan ezpaita padezitzen. Progu ona ere zelo andi gura Jaunaren honragatik, ta proximoen onagatik. Bere negarrak zire perpetuo betirokoak, zeren Jauna ofenditzen den, ta arimak galtzen diren: para leikela infernuko atarian, ala al balezake debeka eztoaien nior arara. Il baño len erraten zue, noaie mundugontaik ik asi gabe nola niork dezak en adbertiturik admiti k ulpa mortalaren bat bere Jangoik o Jaun onaren k ontra... Boto eginen guardatzean ze txoil kuidadosa. K astidadean ze nola Aingeru bat Zerukoa. Ikusi zute zenbait aldis apatzen konbentuko pareteak; ta galdeturik motiboa zio, etzaize iduri arrazio apatzea parete sandu gebek, apartatzen gaitutenak mundu miserable zeken ortaik, ta seguratzen birjinidadearen tesoro preziosoa? Jautsiarazten zutelaik jarduki-lekura, pena zue, naiz ziren aideak eldu zirenak mintzatzera, ta nai lukela truk egotea purgatorioan, an egon bear zuen orduetan. E ta leonen kubila deituan Demonioek persegitu zuten bortz urte gaietan tentatus anitz manera gaixtos, geien sentitzen zituenak zire tentazio deshonestoak: eta ondorean apareziturik Maria Santisimak bein paratu zio Jesus aur idurian besoetan; berze bein seguratu zue etzuela beñere tentazio gaietan ofenditu Jangoikoa, ta bestitu zue bego elurra bezain txuri bates, señaletako etzuela sekulan ia izanen tentazio deshonestorik. Bere kastidade garbiaren progu ona ta milagroskoa da, ezi il ondoan, zeukatelaik gorputz birjinala kajan ortzitzeko, beiratzen ziolaik deshonesto batek aurpegira, itzuli zue berze aldera, nola balego bizirik, etzuela nai beira zezon garbi etzenak. E ta irautea oraño gorputz birjinala oso fresko atxon admiragarria barratzen duela, ezta progu gaixtoa. Birjinidadearen guardia humildadea, ala nola presunzioa deshoneskeriaren prinzipio ta pausu lenbizikoa. Humildadea, baita ezuntzea zer duen bereganik, ta zer Jangoikoaganik: bereganik gaitz guzia, ta onik baterez, Jangoikoaganik on den guzia, gaitzik ez. Ain humila ze egiaz, ezi bera zio zela gaixtakeria guzien bilgura, ta ezpaleuka Jaunak bere eskutik, kapatz lizakela egiteko munduko maldadeak: eta naiz errezibiturik Jaunaganik ainberze fabore ta grazia, il bear zelarik, zego kontuaren beldurrak ikar ikar, eta guziei eskatzen ziote enkomenda zezatela, in zezan Jaunak arreki miserikordia: eta Konfesoreai galdegiten zio humil humilttoa, o Aita, iduri zaio salbatuko ote nai zen? Arrek ziolaik, zergatik galdegiten zion ori, errespondatzen zio, zergatik gauza lotsagarria baita ni bekalako bat, bere bizian gauza onik in eztuena, agertu bearra Jangoikoaren tribu143 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI nalearen alzinean. Humilaren utses kontatzen ze indigna, egoteko errelijiosaen konpañian; apatzen zue lurra, non aiek paratu zuten oña; paratzen zekiote belauriko, erreprehendi ta kastiga zezatela; apatzen zitiote oñak; paratzen ze auspeska lurrean pasatu bear zuten lekuan, pasa zeizen beraren gañetik; lotuarazi ze eskuak atzerat, ta bendatu begiak ta ala amarratu enrejadoaren kontra, guziek akar in zezoten; ta alako milla. Itz batez: nola Jesu Kristo, Jangoiko izanik, humillatu baize eriotzeraño, ta guruzeko eriotzeraño, Sanda gau bear ze izan sanda andia, bear zue izan humil guzia; humildadea zimendu, zimendua barna, izateko obra gora santidade admiragarria, Jesu Kristoren gisara. Azkenean paratzeko Jangoikoak bere Sanda gau pazienziaren hispillu bere E lizan, erregalatu zue il baño len heritasun luze bates, obligatus egotera ogeitamar ilabetez goatze batean, obeki errain dugu, gurutze, ta martirio batean; anitz aflikzio ariman; ezin konta ala gaitz genero gorputzean, eta oñaze mienbro guzietan: arriturik Mediku guziak, nola zeiken bizi padezitus ainberze gaitz mortale doloresko lotsagarri. Iago zena, txurtu zekizkio lengo konsolazio espirituale Zerukoak, padezitzeko iago. Alaere mantenitzen ze, ezin bizis ta ezin iles, ain konforme ofrezitus ala egotera, nai bazue bere Majestadeak, juizioko eguneraño. Lastimatzen zirenei erraten ziote, au izan zela beti bere deseoa, padezitzea Jangoikoagatik. Komekatzen ze egunoro, ta an indar-berritzen ze, padezitzeko iago. E rrezibiturik Oliadura Sandua, okurritu zekio biaje preziso bat Konfesoreai, baña etzelarik trebe, Sandak seguratu zue, bazeikela joan irur eguntako, ezi ondorean oraño aurkituko zuela bizirik. Aumentatu zekizkio penak eta doloreak; etzue admititzen alibiorik, ziola, Jesus onak gurutzean etzuela izan konsolurik. Maiatzaren 25.an errezibitu zue Biatiko Sandua, Bideasko bekala: zeude goizeko amarrak arteo errelijiosak beira, noiz akabatuko zen iles: Orduan zoeie Konfesorea atratzera mezara aien guzien komekatzeko: ta ia errebestiturik abisatu zute zegola azken agonian. E tzekie zer egin: gero Jangoikoaren inspirazios gastigatu zio Priorai, mana zezola ezi nola izan zen bizian obediente, izan zeiela iltzean ere. Manatu zio Priorak etzeiela il, akabatu arteo meza, ta komekatu arteo errelijiosak. Manamendu gau aitu orduko itzuli ze berebaitan, irur ordus mutu egon zena, ta erran zue, Bedeikatua biz ene Jauna, utzi bainau azken punturaño konsolurik gabe: kunpli bedi bere borondatea. Berriz ofrezi zen naiz padezitzera, non ta in dezadan mertxede salbatzeas. Meza akabaturik igan ze Sazerdotea, eta berla despeitu ze arima sandu gura Maiatzaren 25.an 1607 urtean, adinaren 41.an. Gelditu ze ila ederrago ezi daiken pensa: ta biramonean presentaturik tenploan guziei kausatzen ziote 144 Joakin Lizarraga erreberenzia ta debozio: ain klaro ze ageri nolako arimaren onzia izan zen, ta zegola au ia glorian: eta gorputza naiz araturik leku humedoan mantenitzen da oso fresko ta galetsi gabe, barratus atxon Zeruko admiragarria. Beatifikatuzue Aita sandu Urbano VIII.ak andik emeretzi urte, 1626 urtean: Gero kanonizatu Aita Sandu Klemente IX.ak andik 43 urte, 1669 urtean &. 145 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Maiatzaren 30.an S. Fernando II.a Kastelako, III.a Leongo Andi edo txipi, abrats edo pobre, fortunoso edo ez fortunoso izatean eztagola sandu izatea, baizik arima ta biotz ona izatean, da progu erreala, in baititu Jangoikoak estado guzietaik sanduak, pobreak oroat nola abratsak, oroat fortunoso nola ez fortunoso izanak munduan. S. Fernando E rregea K astelako II.a, ta Leongo III.a izan ze guzis fortunoso, batalla bezanbat biktoria kontatu zuena moroen kontra. Denbora berean S. Luis bere lengusu proprioa Franziako E rregea bi aldis joanik irabazteagatik Jerusalengo ta Palestinako leku sanduak, bietan desgraziatua, lenbizikoan Presidario, bigarrenean iltze leku gaietan. Bien etorkia entendatzeko, da xakitea D.° Alfonso VIII.ak K astelako E rrege famatuak, (il ziotenak, Nafarroako ta Araguako E rregeeki bateo, Moroei Tolosako Nabas deitzen den lekuan berreun milla, faltaturik sollik ogeitaborz Kristio triunfo glorioso milagrosoan, deit zan baita gurutzearen triunfoa, zelebratzen duena E lizak Garillaren 16.an ta agitu zena 1212 urtean, noiz ere D. Santxo VIII.ak Nafarroko E rregeak fuertea deituak, zeren autxi zituen kateasko enrejadoak Moroen E rregeak in zituenak kanpoan, artu baizitue arma ta insigniatako kateak,) Alfonso garrek bada izanik berze humeen ertean bi alaba D.a Berengela ta D.a Blanka: au ezkondurik Franziako E rregereki izan ze S. Luisen Ama; bere Aizpa D.a Berengela ezkondurik Leongo E rrege Alfonso IX.areki izan ze S. Fernandoren Ama. Nolako semeak, alako Amak biak; esneareki eman zizkiote beren kondizio nobleak ta sanduak, ta azitzeareki guzis ongi atra zuzte nai bekalakoak zein baño zein obeak. Ilze desfortunas Henrike La K astelako E rrege gasterik D.a Berengelaren anaia: ta arreba gau bereala egin zute E rregina; onek ekarrarazirik bere semea Fernando, oni pasatu zio Korona, ta proklamatu zute Najeran zugar baten pean, ta gero Valladoliden Korte jeneraleetan. Palakaturik bere Aita nai zuena beretako K astelako Korona ere, sosegaturik zenbait alterazio, pregonaturik guzien faboretan barkazio jenerala, lograturik E rrege on prudentearen fama ta kredita, ia guziek ongi nai zutela, bildurik jende tratatu zue gerra egitea Moroei. Lenik in ziote hereje gaixtoei eskaparazis E rreinutik, ta erres arrapatu zirenak. Guzia paratu zue orden onean, nola balego usaturik anitz urtes goberna146 Joakin Lizarraga tzeko moduan: baña erakusten zio Jangoikoak E rregeen E rregeak orazioan, zeintan gastatzen zuen asko denbora, ta maiz konfesa-komekatzean. Goazen, dio, orai akabatzera moroak Kristiandadearen ta E spañaren etsaiak, ta kentzera arrapatutuzten Ziudadeak ta E rreinuak. Prebenitu ze ongi; ta ikusirik, bera zoeiela personan; arrimatu zekizkio anitz Jaun ta soldado boluntario ere. Arturik intenzioa, defendatzeko, libratzeko, ta edatzeko, ez bere erreinua ainberze, nola Jesu Kristoren errelijionea, ia bere alde zue Jesu Kristo bera. Segitzen zute E rrelijioso Sanduek, S. Pedro Nolaskok, S. Pedro Gonzalezek, V. Domingok, ta berze asko Sazerdote, Konfesore, ta Predikariek, mantenitzeko tropak E rregeren gustora Kristio onak. Zerama bereki apareju, nonnai baraturik, formatzeko tenplo gisa bat kanpoan ere, zelebratzeko mezak ta ofizio dibinoak solemneki, egiteko errogazioak, orazioak, konfesioak, komunioneak, ta gañarako on direnak palakatzeko Jangoikoa. Maria Santisima zue nola bere Ama amantea, ta amatzen zue hume onaren amoreareki. Zeramazkie beti beraren irur imajina: bat zillarreskoa dagona orai Sevillan: berze bat marfileskoa txipiago, ermaten zuena zaldi gañean batallaetara: irugarrena E rregeen Ama Birjina deitzen zena, zein honratzen baizue erregina bekala palazioko kunplimentu guzieki, ta dagona txoil estimaturik Sevillan: ta arrazioreki, zeren baita milagroskoa prinzipiotik, len ta gero. Diote ezi, zegolarik bere orazioan bein elebaturik E rrege sandua agertu zekiola gloriako E rregina Maria Santisima: nai izan zuela Sanduak egin imajina bat ikusi zuenaren konforme: billatu zitue ofizialerik obenak: berak explikatzen ziote nola in bear zuten; baña etziote atratzen bat berere guzis konforme ta nai zuen bekala: E llegatu zire bi mutil txoil ederrak ofrezitu ziotenak irur egunen buruko inen ziotela imajina konforme nola nai zuen. E man ziote ortako aposentu bat erretiratua. Irur egunen buruan sartu ze E rrege ikustera; aurkitu zue imajina perfekto nola nai zuen, baña etzire ageri in zutenak, ta sinetsi ze zirela Aingiruak: E zta milagro izan zezon debozio. Atra ze bada S. Fernando Moroen kontra: paratu zue kuartel jenerala Kuenkan: Arara biali zio Valenziako E rrege Moroak eskatzera lizenzia joateko beragana; ta emanik errezibitu zue S. Fernandok agasajo andiareki; ta Moroak gustoso ofrezitu zio obedienzia: ta bada dionik geroxago kristiatu zela. Andik joan ze Andaluziarat Fernando, ta pasatu orduko Sierra Morena, ellegatu zekizkio Baezako E rrege Moroaganik E nbajadoreak ofrezitus obedienzia, sujezioa, diru, ta gauza bear zituenak. Bi E rreinu gebek izan zire bere biktorien primiziak, eman zitionak Jangoikoak odo147 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI lik gabe. Nork erran gañarako irabazi zituenak? eta zertako ere? Aski da erratea, 35 urte izan zenetan E rrege, beti gerran ibilis, etzuela izan nai zuenik logratu etzuenik. Zenbat batalla, ainberze biktoria: zenbat errege, erreinu, ta ziudade atakatu zuen, guziak garaitu zitue. Bere balorea, xakintasuna, dilijenzia, ta medio paratuak zire andiak; baña prinzipalenak bere orazioak, eta penitenziak peleara baño len iten zituenak. Aldioroko zue Dabiden itz gura, Dominus mihi adjutor, non timebo quid faciat mihi homo: Jangoik oa dut lagun; ez naiz gizonen beldur. Galdeturik zertan ote zegon beraren ditxak izatea iago ezi bere alzinekoenak: errespondatu zue, agian zeren aiek naiago bide zuten edatzea beren erreinua, ezi errelijionea. Orgatik Jangoikoak laguntzen zio milagrosoki ere. Xerez de la Frontera zego moroen: biali zue arara bere semea D. Alonso: garaitu zitue Moroak zirenak amar aldis iago, ikusi zutenak Santiago, ta berze zaldun eder batzuk txuris bestituak eleatzen Kristioen fabore. Biali zue berzeatzuen kontra D. Pelaio: onek azkeneko iges inaraziote, segitzen ziote, baña eguna alzina zoeielarik, ta ze Ama Birjinaren eguna, goratus begiak Zerura oiu in omen zue, Santa Maria, detén tu día, ta baratu omen ze iruzkia Zeruan urratu arteo Moroak arras. Berze alako prodijioa franko utzirik, konta zagun agitu zekiona Sevillako atakean. Amasei ilabete zue zeukala inguraturik, izanagatik barnean zegon Moroak elemenio bat jende, ta Sanduak guti. Bitarteo kanpoan in zitue irur tenplo bere irur imajina gaiei, non enzun zezaten meza soldadoek. Aietaik batean zegolaik orazioan, agertu zekio bein S. Isidoro Sevillako Arzobispo izana animatus ta ofrezitus irabaziko zuela: berze bein Ama Birjinak berak mintzatu zio, ene imajina antiguakoan duzu bitarteko betirokoa; segi zazu ta garaituko duzu. Imajina gau zego Sevilla barnean; eta E rrege sandua gauas ia atra ze, nola etzekiela, ta joan ze Sevillara, ta portalean aurkitu zue mutil gaste iduri bat ederra guzis, sinesten dena zela bere Aingiru guardiakoa, zein alzinean zoeielaik zeñu eginik segi zezala, zoeie kidatus karrikak barna, ta idikirik E lizako atariak bere kabo, sartu ze barnean, ta an ikusi zue Ama Birjinaren imajina gura gozoso, ta eginik an orazio, ta eskaturik fabore, ta errezibiturik erregalo eztakigunak, atra ze, itzultzeko bere kanpamentura, ta erreparatuzue erori zekiola ezpata, zein aurkitu zue portaletik atratzean, mostratus ala Zeruak, etzuela ezpata bearrik etsaies beterik zegon ziudadean, defendatzen zutelaik Jangoikoak eta bere Amak. Azkeneko segitus errendiarazi zitue Moroak beren ziudade andi garreki, kontentaturik uzteareki libre biziak ta haziendak, azaroaren 23.an 1248 urtean. Andik ilabete sartu ze triunfante artan prozesio solemne bateki, lenean K apitan, Ofiziale, ta kargudunak jendeareki; gero anitz K aballero, Jaun, ta noble; gero zenbait 148 Joakin Lizarraga E rrelijioso, aien ertean S. Pedro Nolasko, S. Pedro Gonzalez, B. Domingo: gero E lizagizonak ta Obispoak: bereala E rregeen Ama Birjinaren imajina zillarrezko karroza triunfale batean; aldakan eskuieko aldetik S. Fernando, ezkerretik Prinzipea D. Alonso ta Infanteak: gero jendetze andia ezin konta ala: E llegaturik E liza Nausira, non egin zen funzione solemnea graziak emanes Jangoikoai ta Maria Santisimai, itzuliagatik Kristioei ziudade andi gura 535 urteen buruan. Dotatu zue S. Fernandok katedrale gura anitz hazienda ta errentaeki, ta berze anitz ta anitz E liza an, ta Jaenen, Cordoban, Toledon, Murcian, ta nortaki zenbat ziudade ta errietan. Ainberze ta ainberze trabajatuaren kasos gaindu zekizkio gaitzak; ta ezaundurik ia eriotzea urbil, niork manatu gabe konfesatu ze iltzeko, ta eskatu zue komekadura. E karri ziote Obispoen ertean: ellegatzerakoan paratu ze lurrean, ta arturik gurutze bat eskuan joan ze errepasatus pasatu zuena Jaun dibinoak guregatik, ta ponderatus bere korrespondenzia gaixtoa, eskatus miserikordia; guziau, zeukalaik soka bat lepotik, nola balitz gaizkiegille andi bat: gero egin zue fedearen profesioa klaro; ta ondorean errezibitu zue Biatiko Sandua: atrarazirik kuartotik insignia erreale guziak, mostratus eztela erregerik Jesu Kristoren aldean, ta iltzerakoan guziok garela bardin, arima salbo. Gero emanik konseju onak, espezialki seme E rrege usten zuenai, despeitu ze. Gero Jangoikoak elebatu zio espiritua, ikusteko Aingiruak beraren eske bialtzen zitionak, ta itzuli ze alegre gozoro. E skatu zue barkazio, in bazio agrabio noribaiti; ta manatu ziote sazerdoteei, errateko litaniak ta berze orazioak: bitarteo entregatu zio bere espiritua Jangoikoai Maiatzaren 30.an 1252 urtean. Bereala aditu zire Zeruko musikak ta bozak kantatzen ziotenak gloria: baña lurrean guzia ze tristura, negarra, ta lamentua: beñere ez omen da izan erregeren iltzerik iago sentitu denik. K anpoko E rrege Kristioek ere sentitu zute amargoki: azkenean Granadako E rrege Moroak, in baizue asko demostrazio doloresko, ta biali eun Moro lutos bestiturik asistitzeko ilarian argizari-tortxaeki. Gero E spañako ta kanpoko Historiadore guziak, guziak konformatzen dire S. Fernandoren laudatzean, nola Prinzipe kabal perfektoaren alde guzietaik. Birtute guziak dire ageri Sandu gontan, zein baño zein gorago humildadearen ta fedearen zimenduaren gañean. Justizia, prudenzia, fortaleza, tenplanza, kardinaleak, dire ageri klaro erreinuaren gobernuan, baizeuka bake ta sosegu seguroan, etzirela trebe gaixtoak goratzera burua, baizekie egiten justizia guzien onetan, ta miserikordia bere agrabioetan abasto; gañarakoan, zelaik konbeni. Cordoba irabazi zuelaik, xakinik nola E rrege Moroak Santiagoko ezkilak eka149 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI rrarazituen Kristio presidarioen soñetan arara Mahomaren lanparatako, itzularazi zitue Moroen soñetan Santiagora. Soldado urde batzuen konsejus emasteki urde batek inzitatu zue errelijioso sandu bat bekatura: errespuesta izan ze suan sartzea, adiarazteko naiago zuela erre an, ezi luxurian, emateko exenplu; ta Jangoikoaren milagros etzue mellarik ere sentitu. Jakinik ori S. Fernandok botarazi zue sura urde gura, erretzeko bizirik. Alaere, ezpaze ezin berzean, etzue nai exponitu nioren bizia; ezeta ere paratu kontribuzionerik, ezeta ere Moroei gerra iteko atxekias, ziola, ago beldur diotet amiña pobre baten maldizioei, ezi Afrikako moro guziei. Naiago zue eman erreskatatzeko pobreak aien eskuetaik. Baña fedean, karidadean, errelijionean izan ze lena. Beraren irabazi, ta abantallak zire E lizaren onerako. Lenbiziko iten zuena, irabazi orduko erri, ziudade, edo erreinuren bat, prebenitzea tenploak Jesu Kristoren. E ztute numerorik tenplo konsagratu zituenek. Solamente Maria Santisimari konsagratuak dire iago ezi bi milla. Bada E liza sandaren ordenamentuak guardatzean ta guardaraztean, zer atenzioa zue? Prinzipeen obligazioa zio zela anparatzea ta itzal egitea beren armaeki E lizaren manamenduei, ez dezkiten desobe ditu gaixtoek. E lizako Ministroen estadoa honratzen zue attento estimatus Sazerdoteak: E rrelijiosoak espezialki. Fabrikatu zue anitz Konbentu: erraten zue ezi tenploak zirela bere erreinuaren kastelu gisa batzuk; errelijioneak nola murallak; ta errelijiosoen koroak, nola eskuadronak, zeñen orazioetan konfiatzen zuen iago ezi armaetan, zeren kantatus Jangoikoaren laudarioak ta orazioak merejitzen ta logratzen zitioten biktoriak. Ala Sevillako sitioan zegolaik diru-bearrean, ta konsejatzen ziotelaik balia zeiela E lizako errentaetas, errespondatu zue, E lizatik ta E lizagizonetaik orazioak sollik nai ditut, ebek eskatukotut bear orduetan beti, ta aien orazioei ta sakrifizioei zortiogute izan tugun biktoriak ta abantallak. Ala iltzerakoan ere konsejatu zio bere seme Prinzipeari, lenbizikoa Jangoikoaren beldurtasuna, ta E lizaren errespetoa. Baña bere fede, karidade, ta errelijionea etze baratzen tenplo ta gauza agerrietan; Progatu ze agitz amatzean, agitz obratzean, agitz trabajatzean, agitz padezitzean Jangoikoaren ta bere E lizaren faboretan. Sandu deitzen zute, eta sandu izan ze egiaz, ta sandu den guziaren Patrono, ta defensore. Dudatu zute zenbaitek ote zen, iago balliente, edo iago sandu, edo iago fortunoso: baña eman bear zaio abantalla sandutasunai, zein deklaratu zue Jangoikoak milagroeki ere len ta gero. Aita Sandu Klemente X.ak deklaratu zue, ta jai &. 150 Joakin Lizarraga Maiatzaren 31.an S. Petronila Birjina Izan ze S. Petronila S. Pedro Apostoluaren alaba, ezi ezkondua izan ze S. Pedro Apostolu baño len, ta bere Amaiarreba sendatu zuela Kristok milagrosoki, dio ebanjelioan; ta bere bizikidea deitzen ze Perpetua, ta S. Klemente Alexandrinok dio, izan zela Martir; ta zeramatelaik iltzeko fedeagatik, erran ziola S. Pedrok, Perpetua, idukazu presente gure Jauna. Izanas geros biek alaba gau, pasatu zute bizia berex Anai ta arrebak bekala. Petronila izanik donzella ederra miragarriro, Jangoiko Jaunak nai izan zue erregalatu heritasun luze trabajoso bateki beraren onnaiez; eta S. Pedro bere Aitak etzue nai sendatu. E rran ziote, nola sendatzen zituelaik berzeak bere itzal sollareki, etzuen sendatzen bere alaba zeukana perlesiaturik ainberze denboras? E rrespondatu zue, etzaiola on konbeni bere arimaren onerako, baizik dagon heri, ezi askotan gorputzaren kostus arima sendatzen, ta sana mantenitzen da: eta jakin dezazen eztela amore falta eztare podore falta, erran zio, ea Petronila, jaiki, ta zerbitzatu bear diguzu maian. Jaiki ze sana, ta zerbitzatu ziote; ondorean itzuli ze bere lengo gaitzareki, ta ain konforme, zeren ala nai zuen Jangoikoak. Urteen buruan sendatu zue, ta bizi ze sana, ta ain sanda, ezi asko milagro egin zue, ta asko heri sendatu zue. Nola den Jangoikoaren gustoa! Ain sanda alde bat, berze alde ain ederra izateareki, pretenditzen zue bere bizikide kaballero noble abrats batek Flako deituak, ta ain sinez, ezi bera bein joan zekio bere etxera akonpañaturik soldados, ta deklaratu zio bere pretensioa, ta zion borondatea, ta zituen konbemenziak, honoreak, ondasunak, ta gauzak, guziak beraren. Petronilak turditu gabe serena erran zio, Jauna, zertako ainberze soldado ta arma, ni bekalako donzella pobre batendako? Berori sollik ere ze sobra: ta eztire armas iragazten borondateak. Nai banau bizikide, irur egun eman bezkida prestatzeko, ta ondorean bial bezkida akonpañazale zenbait Señora, orren etxera joateko, berorren estadoari dagokion bekala. Kontent arrek ofrezitu zio baietz. Gelditu ze Sanda, berze gogo bat zuela, zeren aspaldirik zeukan ofreziturik Jesu Kristori bere birjinidadea. Irur egun gaietan barurik egon ze kontino orazioan eskatzen negarres, suspiros, antsias, libra zezala peligro artaik, ta ez permiti bortxaz gal zezan ofrezitu ziona, ta deseatzen zuena konserbatzea ilartaño. Irugarren egunean etorri zekio sazerdote bat deitua Nikomedes; zelebratu zue meza beraren etxean, ta eman zio komeka151 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI dura, zein errezibiturik amorosoki, ta emanik esker milla milla, erreklinatu ze goatzean, ta entregatu zue bere arima Jaunaren eskuetan. Andik guti ellegatu zire Señorak, ta ikusi zutelaik ila, ilaria zelebratu zute boden partez. Orzi ze Sandaren gorputza Bide Ardeatino deitzen denean: andik gero pasatu ze S. Pedroren E lizara Roman, Paulo I. Aita Sanduaren denboran. Doktrina ona ematen digu pazienziaren gaitzetan, ta birjinidadearen estimazioaren: Imitatzea da lana &. 152 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 6.an S. Norberto Arzobispo S. Norberto jaio ze Koloniara urbil erri batean jendaki nobletik. Azi ze gastezutuan ango Arzobispoaren palazioan; gero Henrike V. E nperadorearen Kortean, guzienganik onetsia ta estimatua, ta orgatik banidadearen aizeareki goraturik denbora aldi batez zabartu ze: baña bere entendamentu onareki, ta Jangoikoaren graziareki ezaundurik eztaikela arima bete ta sosega, ezpada sollik Jangoikoan, Jangoikoai sollik eman ze guzia. Ordenaturik Sazerdote, despeiturik gala, dibersio, ta banidade guziak, asi ze zebatzen orazioan ta penitenzian. Ortako erretiraturik egon ze Konbentu batean berrogei egunes; andik txoil Jangoikostaturik itzuli ze bere E lizara, non baize K alonje, ta Jangoikoaren espirituas inspiraturik eman ze predikatzera E banjelioa, admiratus guziak ikusteas ala gizaberriturik: naiz zenbaitek etzuten ongi artzen libertade ta koraje gura konsejatzean ta erreprehenditzean; ta aurkitu zute E lizako bat gizatxarra, zeñek aien ta Deabruen inzitazios egin zio milla agrabio, ta zikindu ere bai aurpegia iago deshooretako: baña Norberto ia fundaturik Kristo arri firmean etze mogitu mendekatzera, baizik ofratzera Jangoikoai bekatuen satisfakziotan. Denbora gartan agitu omen zekio lanze gau: meza erraterakoan, iago debozio naiez, E liza-peko kapilla barna batean, erreparatuzue kalizan armiarma beltz itsusi bat. E gon ze dudan, zer egin; edo artu odol preziosoa biziaren arrixkoareki, edo utzi artu gabe Sakrifizioaren faltareki: azkeneko erresolbitu ze artzera; ta iretsi zue bateo animale pozoitsu gura. Ondorean zego orazioan etxideten erioa; baña Jangoikoaren probidenzias urtzinz, edo atrija bateki bota zue sudurretik, gelditus gaitzik gabe beterik konfianzas Jangoikoan. Predikatu ondoan irur urtes K alonje ta pobre bekala, sufritus asko persekuzione, utzi zitue bere errenta guziak: eta neguan joan ze Aita Sanduagana oin urtuxian pobre gisa, ta botatu ze beraren oñetan deklaratus intenzio zuena. Aita Sanduak ezaundurik, Jangoikoaren gizona zela, nai luke iduki bere konpañian, baña otoien podores utzi zue, emanik potestade predikatzeko mundu guzian. Bedeizio goneki ta zenbait laguneki penitentearen habituan ibili ze ziudades ziudade jendeen admirazio ta probetxu andiareki. E spezialki zue grazia, baketzeko diskordia zutenak; ta biotz gogorrak ere errenditzen zire beraren erranera, ta erresistitzen baze bat edo bat, Jangoikoak kastigatzen zue. E man zitio berze zenbait lagun 153 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Jangoikoak, ta beraren inspirazios leku soil batean fundatu zue lenbiziko konbentua lekuaren izenetik deitu zena Premostratense. Guzien enemigoak persegitzen zitue errelijioso gaiek, baña ebek bera garaitzen zute orazios, humildades, ta barues. Asko pretendiente zue nai zutenak artu beraren habitua: artzen zitue artako zirenak; etzirenak uzten zitue, naiz K aballero ta Jaundiak. Ia Jangoikoaren birtutez asi ze obratzen milagroak, berexki botatus gorputzetaik Demonioak. E beki agitu zekio anitz gorabera; baña azkeneko atrarazten zitue nai etzutela bortxa. Bein konjuratzean Demonio terrible bat anitz jenderen alzinean, Demonioa zoeie deklaratus an zeudenen bekatu sekretoak; baña beñere etzue erran bekaturik zegona konfesaturik. E skapatu ze jende geiena beldurrak, atrako zituela an beren alkaizungarriak; Sanduak alako beldurrik gabe orazios ta manamendus botatu zue gero ere: ta ala berze anitz. Joan ze Romara bere debozios, ta logratu zue konfirma zezon E rrelijione fundatu zuena. Aditu ze boza bat Zerutik ziona, bear zela izan Obispo Magdeburgon; ta ala izan ze guzien aprobazioareki. Lenago zena ain zeloso arimen salbazioaren, kargurik etzuelaik, zenbat iago izan bideze, kargua artuas geros? Asi ze erreformatus E liza-gizonak; segitu zue sendatus gañarakoak. E lizako heredajees ta gauzes jabeturik zeudenak obligatu zitue itzultzera berea E lizari; ta nola ezpaize goxo, artu ziote oposizio, ta nai zute mendekatu. E gun batez zegolaik konfesatzen, ellegatu ze bat penitente iduri nai zuela konfesatu. Bukaturik berzeak, Sanduak dio, sar daiela; sartu deneko, kenarazten dio kapa, ta aurkitu ziote zekarrala altxaturik puñale bat; ezin ukatu, ta konfesatu zue zela iltzeko Sandua, ta nork eta nork biali zuten. Berze bein zoeielaik gauas Maitinetara, berze batek heritu zue Sanduaren lagun bat; ustez zen bera: ta ala guardatzen zue Jangoikoak bere Sierbo onetsia. Bere denboran goratu ze zisma E lizan, bi Aita Sandu nonbratzen zirela. Defendatu zue S. Norbertok, nola S. Bernardok Inozenzio II.a nola Aita Sandu proprioa, ta utzi zue asentaturik S. Pedroren katedran. Iltze 1134 urtean. 154 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 13.an S. Antonio Paduakoa S. Antonio jaio ze Lisboan Portugaleko Korte E rrealean buratso nobleetaik; Paduakoa deitzen da, zeren Paduan obratu zituen miragarriak, ta an iltzen, ta an daukaten beraren gorputza. E sneareki artu zue Ama Birjinaren debozioa mantenitu zuena bizi guzian. Berladanik mostratu zue izanen zena, bere jenio ta injenio onareki, gasterik zar baize, ta txipirik andi. Amaborz urteetan zelarik, noiz berzeek idikitzentuten begiak gaixtakerietako, S. Antoniok idiki zitue ezauntzeko munduaren gaixto banoa, ta erretiratzeko errelijionearen portura; ta ala egin zue S. Agustmen K alonje relijiosoen Konbentuan. Andik pasatu ze berze Konbentu batera urrun, bizitzeko aideen bisitarikabe, orazioan ta penitenzian. E men Coimbran zegolaik, agitu ze pasatzea andik borz fraile franziskoen gorputzak martirizatu zuztenak Marruekosen. Itxeki zekio antsia, joateko bera ere Marruekosa, logratu naiez martirioa. Ortako aldatu ze Franziskoen errelijionera. Sentitu zute galtzen zutenek beraren konpañia; ta batek erran zio, zoaz franziskoetara, zoaz, agian sandu inen zara laster. Au erran zio burlas bekala. Sanduak errespondatu zio, anaia, aditzen bauzu in nai zela sandu, Jangoikoarena izanen da gloria. An aumentatu zekio martirioaren antsia, ta tratu in zutenaren konforme biali zute Moro-errietara: baña an Jangoikoak biali zio heritasun luze bat, zeñen kasos itzultzerakoan itsasos E spañarat, biali zue Jangoikoak al ze erru bat eraman zuena Siziliara. An zelebratzen zue S. Franziskok K apitulo jenerala: beraren bedeizioa artzeagatik, ermanarazi ze arara. Andik eraman zue batek konbentu erretiratu batera. E men egon ze Sandua emanik guzia oraziora, ta penitenziara, zerbitzatzen guziei ofizio apalenetan, nola eskobatzen, onziak egiten, agertu gabe estudiatu zuela, zeukatelaik ignorantetako. Andik biali zute berze leku batera lagun batzueki: ebek, ta S. Domingoren fraile batzuk juntaturik konbentu batean, ango Superioreak eskatu zue, ebetaik batek explika zezala Jangoikoaren itza. E xkusatu zire guziak. Orduan manatu zio S. Antoniori, erran zezala zerbait. E xkusatzen ze, baña etzekio baliatu. Obedienzias mintzatu ze ain admirableki, ezi guziak gelditu zire arriturik bere xakintasunas, mintzaeras, espirituas; ta iago humiltasunas, nola egon zen ainberze denboras altxatus Jangoikoaren donoak. 155 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Okasio goneki bere Aita S. Franziskok manatu zio egin zezala Predikariaren ofizioa, baitare erakutsi zezala Teologia. Manamendu goneki agertu ze argia altxaturik egon zena: argitu zue Franzian ta Italian, konfirmatus bere doktrina bere bizimodu sanduareki, ta infinizio bat milagroeki. Nork konta konbersioneak numeroik eztutenak? Zenbat hereje, zenbat bekatari andi? Bein konfesatu zire Sandu goneki ogei ta bi ladron famatuak konbertitu zituenak. Herejeeki zue pelea kontino. Batek Bonibillo deituak ukatzen zue aldareko Sakramentuaren egietafedea. Konbenzitu zue aisa Sanduak, de manera ezi etzuelaik arrek zer errespondatu, apelatu ze milagroetara. Sanduak erran zio, iduri zaizu zure mulak adoratzea Sakramentu gura ote den progu ona Jesu Kristoren presenzia errealaren? Nauzu apostatu adoratuko duela zure mulak? Apostu eginik, iduki zue irur egunes jan gabe: ondorean Sanduak meza erranik, eraman zue Sakramentua akonpañamentu andiareki: ekarrarazirik mula, ematen zio herejeak olo ta jateko nai zuena: Sanduak erran zio grabe, Jaun Jesu Kristoren izenean, zein ere nik daukaten eskuetan, manatzen dizut zatorrela egitera erreberenzia zeure Kriadoreai, konfundi daien herejia, ta guziek sinetsi dezaten Sakramentu gonen egietafedea. Bitarteo arrek oloa arrimatzen zio muturrera: baña mulak ark baño ezaumentu iago zuenak, oloa utzirik, adoratzen zue Sakramentua, burua kurturik ta besoak doblaturik. Milagro ain klaroareki alegre gelditu zire katolikoak, ta konfuso herejeak. Berze bein Ariminon nai ziotelaik Sanduak predikatu, aiek etzute nai aditu: Joan ze itsas-basterrera, deitu zitue arraiak, adi zezaten, ziola, adi nazaze zuek, ezi hereje gebek ez naute nai aditu. Gauza arrigarria! urbildu ze basterrerat infinizio bat arrai, andi, txipi, erdikal; ta paraturik erkadan, buruak ur gañean, zeude geldi; ta Sanduak deitzen zituela anaiak, in ziote predikua, zenbat fabore zor zioten Jangoikoai, ta nola bear zioten obeditu, ta zerbitzatu; ondorean buruak kurturik errezibitzeko bedeizioa eman ziotena, joan zire guziak ura barna. K atolikoak admiraturik, hereje anitz konbertitu ze. Berze bein konbidatu zute bazkaris hereje batzuek: joan ze plazer iteagatik, al bazuzke ekarrarazi zuzen-bidera: jarririk maian ezaundu zue Jangoikoaren argis, paratu ziotela beneno janarian: akar in ziote amoltsuki, zergatik aiek nai zioten in gaizki, etzuelaik berak nai baizik aien ona beti? E rran zute, in zutela progatzeko, ia zen Predikari Apostoluen gisarakoa, etziona gaitzik egiten benenoak ere, dion bekala E banjelioan. Ofrezitu ziote, artzen bazue dañurik gabe, konbertituko zirela. Sanduak egin zue guruzearen señalea janariain gañean; jan zue, ta ain sano gelditu ze mellarik gabe. Ala konbertitzen zire anitz. 156 Joakin Lizarraga Alako milla ta milla egiten zue Jangoikoak, ia mintzatus Sandua lenguaje batean, entendarazis asko lenguaje diferentetakoak zirenei; ia aditus urrundanik agitz; ia kanpoan erauntsiak alde guzietaik ugarreka, ta erdian adizaleak ur tantarik gabe: ia zegolaik predikatzen errelijiosoei, agertus milagrosoki an S. Franzisko bizi zena urrun andik. Alako gizona aditu naiez etze milagro ezin kabitzea jendea tenploetan, jaikitzea gauerdian leku arrapatzeagatik, ertxitzea dendak ta botigak predikua-bitartean, ta egitea ondorean askok penitenzia arrigarriak. Berze gisas ere iten zitue miragarriak. Bein abrats gogor baten ilarian erran zue, nola Kristoren itza den, non ere dauk an batek bere tesoroa, an dauk ala bere biotza: ala onek zeuka biotza bere kofreetan; zoazte, ta an aurkituko duze. Joan ta erran bekala aurkitu zute. Askotan agertzen zekiote ametsetan batzuei erraten ziotela, ea, ots, jaiki, ta konfesa urliareki alako bekatua in duzuna Jangoikoaren kontra, izanik ain sekreto, ezi baizekie Jangoikoak. Bein etorri zekio bat konfesatzera ain kontrizios beterik, ezpaizeike mintza kongojaren utses. E rran zio Sanduak, bada etzaizke mintza, zoaz ta eskribiturik papel batean ekar zadazu zeure bekatuen konfesioa. E karri zitue eskribiturik, ta ikusi zire borraturik guziak arras. Dudarik gabe izan ze Sandu gau Konfesioko Sakramentuaren amazale, ezi il ondoan ere Paduan heri zoezin guziak bisitatzera gorputz sandua, guziak itzultzen zire sendaturik, baldin konfesatu bazire ellegatu baño len, baña ezperen, ez. Bekatuetaik garbitzeareki arimak, libratzen zitue Deabruaren eskupetik: orgatik zio Deabruak oposizio andia, ta iten zio gerra al guzia. Gau batez nai zue ito, txintxurria ertxitus fuerteki, ta iltzeko puntuan egon ze, baña inbokatus bere Ama Santisima, libratu ze. Berze aldi batez botatu zue pulpitoa, non baizego predikatzen: baña niori etzio dañurik egin, abisatzeareki Sanduak, ta orazio egiteareki. Berze aldi batez predikua aditzen zegon andre bati etorri zekio mandatari-iduri bat, erraten ziola iltzela bere seme bat. Sanduak pulpitotik ezaundurik erran zio, etzezala sinesta, zeren baize Deabrua inkietatu nai zuena: semea zegola bizi ta ongi. Deabruak aborrezitzen zuena, maite agitz zue Jesus onak: Gau batez ostatus arturik batek bere etxean Sandua, kuartoan adbertitu zue argitasun andi bat: urbildu ze ikustera irriñartetik, ta ikusi zue aur eder bat libruaren gañean, gero Sanduaren besotan, ta Sanduak apatzen zuela, ta erregalatzen zela beira beira amorosturik. Jakin zue Sanduak errebelazios, nola ostatukoa egon zen beira, ta eskatu zio etzezola niori erran bizi zen bitarteo. E z solamente libratzen zue bekatuetaik, baitare tentazioetaik, ta berze trabajuetaik. E rrebelatu zio Jangoikoak zebilala Nobizio bat agitz tentaturik, habitua utzi naiak. Lastimatu ze, negar egin zue ta orazio: 157 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Deitu zue gero, idiki zio agoa bi eskues, ta ats emanik barnera erran zio, arzazu E spiritu Sandua. Oneki Nobizioa gelditu ze libre ta alegre. Berze bat etorri zekio agitz tentatua, ta kasi desesperaturik aragiaren tentazioen kasos, ezin garaitus zebilala. Konfesatu ze Sanduareki: ondorean Sanduak arturik apart kendu zue bere tunika, ta arri pararazi zio: Istantean sosegatu ze, ta gelditu ze libre trankil betikos, etzuela beñere gerostik sentitu alako tentaziorik bere bizian; baita ori progu ederra, zela S. Antonio gizon bat Zerukoa lurrean, edo Aingeru bat lurrekoa kastidadean. Bi aldis atzendurik lan in bear zuenas konbentuko koruan, zegolaik predikatzen pulpitoan oroiturik baratu ze, ta burua estalirik kapillas an, bitarteo ikusi ze koruan kantatzen. Paduan pasatu zitue bere azken denborak, ta obratu ere bai prodijio andienak. Zute Tirano bat E nzelino deitua, tigre bat zena kruela, inhumanoa, ikaragarria, iltzen zituena jendeak nola txinurriak. Arengana joan ze S. Antonio errebestiturik Jangoikoaren espirituas beldurrik gabe: akar egin zio bere maldade ta horrore egin zituenes: meatxatu zio Jangoikoaren ira, ta su eternoa. Soldadoak beira, noiz manatuko zioten, ilarazteko Sandua, nola iten zuen erraten zioteneki itz bat kontra. Tiranoa, erreberenzias arturik Sanduaren kordona, ta paraturik bere lepoan bota zekio oñetara, ta ofrezitu zio emendatzea, naiz gero etzuen kunplitu. E gin zuen demostrazio garren kausa izan ze, ikusi baizue Sanduaren aurpegia, erreprehenditzerakoan, sua zeriola, ta erresplandore ikararazi zuena, ta orgatik turditurik egin zuela egin zuena. Berze bein Tirano berak falsikinak biali zio Sanduari presenta andi bat. Sanduak etzue nai izan errezibitu, bai despeitu mandatariak atra zeizela bereala, ezpazute nai progatu Jangoikoaren ira. Baliatu zekio ez artu naia, zeren ezi zekarrate ordena, artzen bazue, kentzeko bizia berartan. Baña nork engañatu Jangoikoa? edo Jangoikoaren gizona Jangoikoak biotzean daukana? Jangoikoaren argis zekie asko gauza geroko, urruneko, ta sekreto. Señora bati enkomendatu zenai beraren orazioetan seguratu zio, izanen zuela seme bat, E rrelijioso izanen zena, ta Martir, ta Martiren alzindari: ta ala izan ze erran bekala. E skribano bat gaixtofikatua ze Franzian; oni aurkitzen zuelaik karrikan Sanduak iten zio erreberenzia andia. E rreparaturik bein arrek, ustez burlas iten zion, joan asarre, ta meatxatu zio. Sanduak humil erraten dio, ez eztut egiten burlas, baizik sines, zeren nik nai nuen grazia ta ezin logratu dudana, orrek logratuko baitu, baita Martir izatea. Ala izan ze, ezi Obispo batek joanik moro-errietara erman zue bereki, eta bein zegolaik Obispoa moroen ertean predikatzen epelkara, goratu ze ura ausart, ta koraje andiareki laudatu zue Kristo, ta itsustu aien Mahoma. Orgatik tormentatu baizute irur egunes, ta azkenean il; ta zeramatelaik 158 Joakin Lizarraga degollatzera, oroitu ze S. Antoniok erranas. Miragarria agitu zekiona Aitareki, zein bizi baize Lisboan, semea zegolarik Paduan. Aitak izan zue E rregeren gauzen kargu bat: kontuak emanik E rregeren Ofizialeei, ta pagaturik puntualki, senzill prestu bekala etzue in kasorik goratzeas erreziboak. Denborain buruan aiek ere kontuak eman bear, kobratua kontatu zute artzeko, ta eskatzen ziote pagatu zuenai: Gizonoi aurkitzen ze guzis aflijiturik erremediorik gabe. Konsejua bildu zelarik Kortean kargu egiteko, Sandua Paduan zegona plantatu ze derepente Lisboan sala gartan: E rregeen Ofizialeei erran ziote grabe, ea bereala artu kontuan pagatu ziotena Jaunonek alako egunean, alako garaian, alako lekuan, alako ta alako monedaetan: ezpadute egiten, ofendituko dute Jangoikoa, ta kastigatukotu gogorkiro. Arritu zire Ofizialeak: kunplitu zute: ta Sandua desagertu ze, ta etze ikusi iago an. Berze aldi batez egin zue iago. Akusatu zute falsuki bere Aita egin zuela eriotze bat bere mutileki. E man ze sentenzia iltzeko guziak. S. Antomok Paduan jakin zue ori Jangoikoaren errebelazios: ta eskaturik Guardianoai lizenzia joateko bide pixka bat; gau artan eraman zue Aingiru batek Lisboara: goizean oanze Korrejidoreagana eskatzera Jesusen amoreagatik, etzezkiela ilarazi gizon gaiek kulparik etzutenak. Baña nola ezpaizue nai Korrejidoreak errebokatu sentenzia emana: Sanduak biztu zue ila, ta guzien alzinean galdegin zio ia zuten aiek kulparik arren eriotzean. Il biztuak erran zue ezetz. Justiziako Ministroek nai zute galdegin zezon nor zen il zuena. Sanduak erran zue, ni ez naiz etorri galtzera kulpaduna, baizik libratzera inozenteak. Orreki ebek joan zire libre etxera, ila obiara, Sandua Paduara ain laster nola etorri zen: eta Lisboa guzia ta berze jakin zutenak gelditu zire laudatzen Jangoikoa. Itzulirik S. Antonio bere Paduara segitu zue bere predikazioan irabazten arimak: ta urbilen Garizuman, biziaren postrean bekala, ferbore iagoreki, ta fruitu ezin iagoreki. Gelditu zekio gorputza akaiturik indar gabe ta herikor ainberze trabaju ta penitenzien kasos: ta ezaundurik urbil zela plazoa, erretiratu ze bi laguneki leku soill eremu batera, non gaindurik gaitza, errezibiturik E lizako ordenamentuak, errezaturik psalmo penitenzialak, enkomendatus bere Ama Santisimari, onen medios logratu zue ikustea Jesu Kristo, zeñen eskuetan errepausa andiareki entregatu zue arima andi gura 1231 urtean; bere adinaren 36.an; zeñetaik 15 pasatu zitue etxean: 11 kalonje errelijiosoen ertean: ta 10 S. Franziskoren errelijionean. Urte gutis anitz egin zue munduan: baña Zeruan ere alakoak naituzte len baño len. Gelditu ze gorputza lo bekala, biziaren kolore, nola ezpalitz il. Iltzen egunean nai zutelaik Fraileek etzeien xakin, ortzitzeagatik beren E lizan, Jangoikoaren probidenzias aurrak ta mutikoak Paduan asi zire ibil159 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI tzen karrikas karrika, ta klamatzen, il dela Sandua, il dela Sandua. Boza gaieki penas bete zire guziak entendatus iltzela S. Antonio. Ainberze ta ain andiak izan zire milagroak il ondoan, ezi heri guziak konfesaturik enkomendatu zirenak, guziak sendatu zire: eta ain izanes klaro, bereala urbilen urtean 1232.an kanonizatu zue Aita Sandu Gregorio IX.ak: eta egun gartan Lisboan, jakin gabe oraño kanonizatu zela, agitu ze gauza bat admiragarria, baitirudi Zerua ta lurra konformatu zirela festejatzeko Sandu berria; zeren ezi ezkila guziak soñatzen zire abando, niork ukitu gabe: gizonak ta emastekiak atratzen zire beren etxeetaik saltoka alegranzias, ta jende guzia zoraturik bekala bozkariundez: eta niork etxakin motiboa. E rreparaturik eguna, xakin ze gero, zela egun gura, zeintan deklaratu zuen Sandu Aita Sanduak. Paduan zelebratu zute orduan festa andieki, ta urteoro Patrono bekala: ta faboratzentu errealki bereak bekala. Bein zeudelaik E nzelino Tirano garren beldurrak, eta Konbentu gartako Guardianoa negarres Sanduaren obia-alzinean, atra ze obiatik boza bat klaro erran ziona, zorzi egunen buruko libre geldituko zela ta konsolaturik Ziudadea. E datu da Sandu gonen debozioa leku guziak barna, ta arrazioreki, zeren guzietako da Abogatu andia; prinzipalki diote ezi gauza galduen aurkitzeko: Sandu berari agitu zekio, bizi zelarik, ebatsi baizio libru bat eskapatu zen Nobizio batek. Paratu ze Sandua orazioan eskatus Janpikoai bere librua. Pasatzean ugalde bat Nobizio garrek, paratu zekio Deabrua alzinean ezpata bateki eskuan, manatus asarre, itzuli zeiela konbentura, ta eman Sanduari bere librua, ezperen, ilen zuela an berean. Itzuli bai itzuli ura laster lotsarriturik, ta kunplitu manatua 160 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 21.an S. Luis Gonzaga S. Luis Gonzaga, gasteen exenplu ta hispillu ederra, Inperioko Prinzipe ta K astellongo Markesen hume lenbizikoa; lenik Zerurako, ezi mundurako jaio zela iduri duena, zeren orazioen podores logratu zuten Jangoikoaganik, eta bere Amak ezin libratus zegolarik, etsiturik kasi ia medikuak Amaren ta semearen bizias, enkomendatus Loretoko Ama Birjinari logratu zuen asi zeien jaiotzen, ta erdijaiorik bataiatu zuten, E lizara baño len, peligro andiagatik, izan ze Jangoikoaren eskojitua, onera emana prinzipiotik, ta ongi azia guzis, baizeuzkie aurzutuan ere guziak admiraturik ta beragana afizionaturik, ain ona beiratus. Laur edo borz urtetakoa zelarik egon ze berriz biziaren arrixkoan, disparatus arkabuza bat, ta artilleria txipi bat guardiako soldadoen ertean; zeñen itz batzuk aditus errepetitu zitue entendatu gabe zer nai zuten erran; baña bere Aioak abisaturik, gaixtoak zirela, guardatu ze berriz aipatzeas bere bizian: on kontatzen zue gero bekatu andi bat bekala, ta ortas iten zue negar gogotik. Zazpi urtetan ia sartu zekio biotzean Jangoiko andiaren amore, estimazio, errespeto, ta beldurtasun andi bat: ta agitu ze, konjuratzerakoan E lizan espiritatu bat, zegolaik Luis aurra presente jendearen ertean, klamatzea Demonioek, ikusten duze aur gura? au joanen baita zerura, ta izanen baitu gloria andia an! Dirudi Jangoikoak erranarazi ziotela, ezi ia ordutik ze agitz debotoa egines anitz orazio, ta beti belauriko. Zorzi urtetan ia asi ze estudiatzen Florenzian, ta zebatzen iago orazioan, arturik bere Patronatako Maria Santisima, enkomendatus biotzez maiz: eta in naiak zerbait zerbitzu, pensatus zertan in zioken iago plazer, determinatu zue obena zela imitatzea beraren garbitasun birjinala, nola baita Ama ta Birjin Birjinen Birjina; eta ala beraren imajinaren alzinean in zue boto perpetuo konserbatzeko birjin garbi gorputz ta ariman bizi guzian; ta kunplitu zue ain perfektoki, ezi ez solamente etzue izan bekaturik, ezeta ere tentaziorik ez gorputzean, ta ez gogoan beñere; baita ori dono bat miragarria gutik logratu dutena, ta proprioki Jangoikoak emana bere Ama Santisimaren medios: eta iago dena, azi zelarik palazioetan erregaloen ertean! Baña Jangoikoaren aldetik grazia, bere aldetik juntatzen zue dilijenzia, goardatus sentidoak, espezialki begiak, ibilis modesto, ta apartatus peligroetaik, espezialki emastekien konbersazio, ta aurkintzeetaik. 161 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Asi ze konfesatzen maiz; ta aldioro prebenitus nola iltzeko: ta komekatzen alako debozioareki, nola begis ikus balez presente dagona Sakramentu gartan. Juntatzen zue pasioneen mortifikazioa errepugnatus inklinazio guzieri de manera, ezi azkeneko etzue iduri bazuela pasionerik. Mortifikatzenzue gorputza geiegi ere: asteoro irur baru, ta geienak ogi ta ur solles: baña erran daike egunoro zela baru, bere bazkariak apenas zirelaik ontza bat adiña. Askotan egunoro irur aldis disziplinatzen ze odolestatus ramale ta katea batzueki: silizioak, etzuelaik berzerik, suplitzen zitue zaldien ezporees. Goatzea gogortzen zue paratus ol zatiak, jaikitzeko ere erneago orazio egitera: zeren gauaren geiena pasatzen zue orazioan, neguaren otzetan ere belauriko, ta askotan ator-utsean, edo prostraturik lurrean. E goten ze Jangoikoaren presenzian bekala erreberenzia ta atenzio andiareki, bi, irur, laur ordus, pasatu arteo bat, batere barratu gabe gogoa. Konstanzia gonen premiotan logratu zue idukitzea gogoa ain firme Jangoikoan, orazio iterakoan, pensatu gabe berze deustan ere, ta kontino elebaturik bekala. Gustatus orazioan, ta iago komekatzean, zein suabe gozo den Jangoikoa, desgustatzen zio munduak, eta nai izan zue utzi maiorazgoaren dretxo zuena bere anaiarendako. Zenbat in lezakete geienek izateagatik ark uzten zuena! Oh! nola diren Jangoiko onaren amazale maite espezialak, txastatu dutenak beraren ona, ta berareki sollik kontent direnak! Ala nola txastatu dutenek mana Zerukoa, aisa uztentute E jiptoko elzeak, tipulak, ta farraskeriak. E man ze Jangoikoai iago berri berritan: gozatzeko obeki nai ze sartu errelijioneren batean; etzekie zeintan zen obeago: logratzeko azertua, doblatu zitue baruak, penitenziak, orazioak: artu zue bitarteko, on guzietako dena, Maria Satisima: onen Asunzione egunean komekatu ze debozio espezialareki, ta zegolaik graziak ematen aditu zue boza bat klaro distinto erraten ziola, sartzeiela Jesusen Konpañian, ta komunika zeiela bere Konfesoreareki. Onek aprobatu zio bokazioa, baña desengañatu zue, etzutela artuko an bere Aitaren lizenzia gabe. Aitak aitu zuelarik nai zio kendu burutik; baña seme ona ain firme mantenitu ze bere bokazioan, ta errespeto guziareki ain gogotik eman zitio motiboak, ezi gero ere azkeneko etorri ze ematera lizenzia.Amak etzue ainberze bear; naiz sentitu naturalki uztea bere konpañiatik bere seme lenbizikoa, ta seme alakoa; baña oroitus zela Jangoikoak emana Maria Santisimaren medios, konformatu ze itzultzean Jangoikoai berea. Despeiturik Romara joateko atra zelaik, an ze bere basalloen negarketa, zeren uzten zituen atratzea bidera, deitzea Sandu, ta etzutela mereji gozatzea alako Prinzipe bat. Sanduak amoltsu zio, nai zuela seguratu bere salbazioa; neke zela Jaun andiak salbatzea ni munduko 162 Joakin Lizarraga grandezaen ertean: uz nazazie, ta geldi zaizte Jangoikoareki, ta kuida zazie bizitzeas Jangoikoaren grazian salbatzeko. Sartu ze Konpañian Roman S. K atalina egunean, kontentus bera, ta guziak admirazios beterik, iduri zekiola sartu zela paraisoan, ziola, haec est requies mea & au nere desk ansua, emen bizik o naiz, au baitut autatu. Sandua zena munduan, zenbat iago an? Andik bizpirur ilabete iltze bere Aita ain beterik kontrizios, konsolazios, ta esperanza ones, baizio bere seme onagatik Jangoikoak iten ziola grazia gura. Oneki konsolatu ze Luis, ta Jangoikoa berriro artu zue bere Aitatako. Izanik ain jendaki anditakoa, ta ain estimatua guzienganik, bera kontatzen ze guzien azkena, ta guziei zego zerbitzatu naiak. Guardatzen zitue lege txipienak ere puntualki: atzendurik zeuzkie ta aborreziturik munduko lege banoak: agitz ta geiegi ere mortifikatzen zue bere gorputz inozentea. Bada Jangoikoarenganako amorearen suak ala erretzen zio biotza, ezi gorputza ere konsumitzen zio gutibana! Orgatik manaturik diberti zezala gogoa guti bat berzeetara, etzezake atzen; etzezake mintza, etzezake pensa berzerik, ezpaze bere Jangoiko maitea. Bada pensatzean Jangoikoa gizon gizonen amores, ta ala maltrataturik bere pasioan, ta ala ilik gurutzean, ta ala presente oraño nola dagon Sakramentuan, ta erregalo emanik Komunionean, an zire bere sugarrak, bere negarrak, bere azorazio ta exzeso amoreskoak. Asteoro komekatus, irur egun graziak ematen, berze irurak prebenitzen enp leatzen zitue: ta egunoro anitz bisita, nola txoriak bere kafiara. Sazerdoteak obeki zelebratu naiez joaten zekizkio konbersatzera Sakramentuaren gain: itzultzen zire deboziosko sua bizturik biotzetan. Maria Santisima zue urbilen maite biotzekoa: estimatzen, ta tratatzen zue nola hume onak Ama obena. Proximoen amorean ze txoil berex distingitua. Salbatu naiez arimak, ezta gauzarik men etzuenik. Nai zue joan Indietara konbertitu naiez ango jendeak. Ori etzukelaik logra, zegon lekuetan iten zue in ala. Bere anaiak, Markes gelditu zenak, izan zue diskordia andi bat Mantuako Dukeareki. Obedienziak bialirik joan ta bereala paratu zitue bake onean, ta bere anaia bizimodu obean. Jangoikoak laguntzen zio, ta berze alde mundukoek zeukate, ta deitzen zute Sandu, erriak atratzen zekizkio bidera ikusteagatik, ta asko belauriko. Bere Ama proprioak errezibitu zue, ez hume bekala besarka, baizik belauriko Sandu bekala, ta aurzututik zeuka bere Sandu ta Aingirua bekala. Iteko gebek bukaturik izan zue Zerutik abisu, denbora gutiren buruan ararako zela. Kontent ezin iagos, prebenitzeko biajea, itzuli ze bere Kolejiora Roman; ze denbora gartan asko nezesidade ta gaitz an: eskaturik lizenzia zerbitzatzeko heri pobreei, egiten zue ain kari163 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI dade andiareki, ta ain erreparo gutireki, ezi ortaik apegatu zekio azken gaitza; ta pensaturik, nai zuela Jangoikoak eraman mundugontaik, alegratu ze agitz joateas adin artan, ta Sazerdote in baño len, etzuela ainberze kontu emateko. E gin zue bere konfesio jenerala, konfesatzeko guti zuela: errezibitu zitue Biatiko ta unzione extremoa, iltzeko bekala. Baña agitu ze zazpigarren egunean ematzea sukarra, ta gelditzea lento lentoa iraundu zuena irur ilabetez, ta joan zena konsumitus guti bana. Denbora gortan etzue nai mintza zekion, baizik Jangoikoas; ta bere Majestadeak adiarazi zio eguna, noiz il bear zen: kantatu zue Te Deum alegranzias: eta gero il baño len erran zue ilen zela Korpus Kristiren Oktabaren azken egunean. E gun gartan obe-iduri zegolaik guzien ustez, Sanduak zio etzela oraño bukatu eguna, ilen zela arrats gartan. Ilunabarrean bisitaturik Probinzialeak galdegin zio, nola zegon. E rrespondatu zio, Aita, bagoaz. Nora? dio Aitak. Sanduak, Zerura, ezpadute estorbatzen ene bekatuek. Nai luke, lurrean para zezaten iltzeko: ain ze humila! Azkenean despeiturik guziak amoltsuki, artu zue Kristo guruzifikatua, ta mintzatus amorosoki, ta apatus, beiratus kontino, ta aipatus Jesus Jesus, entregatu zio bere arima oktabagarren azken puntuan Garagartzaroaren 20.an, adinaren 23 urte, 3 ilabete, ta 11 egunean: 1591 urtean. Ortzi zute Kolejioko E lizan solemnidade ta jendetze andiareki. Gero andik amalaur urte trasladatu zute leku gora gora K apilla-nausian, milagro anitz ta andi agituen kasos. Il ta bigarren urtean bere Ama zegolaik iltzeko etsiturik ordenamentu guzieki, aparezitu zekio seme sandua glorioso eder. Ikusteareki asi ze Ama negarrez kontentus, ta sendatu ze, ta andik alzina etxe guzia asi ze goratzen estado obera len zegon baño. Anitz testimonio andi ematen dute beraren santidadeas persona andiek: baña K ardenale Belarminok bere Konfesore izanak ematen duena da notagarri: Lenbizikoa dio juramentureki, beñere etzuela izan bekatu mortalerik: Bigarrena zazpi urteetaik gora beti bizitu zuela bizitza perfektoa. Irugarrena, beñere etzuela izan aragiaren tentaziorik. Laurgarrena, orazioan komunki etzuela izan gogoaren barraziorik. Bortzgarrena izan zela obedienziaren, humildadearen, mortifikazioaren, prudenzia ta pobre zaren exenplu. Azkenik bere biziaren azkenean gau batez errepresentatu zekiola Zerukoen gloria ain gozo andiareki, ezi pasaturik gau guzia ortan, ezpaizekio iduritu ordu laurden bat: Guziok baitire arima sanduaren ta andiaren abantallak. Alaere da iagoko testimonioa eman zuena S. Maria Magdalena Pazzisek ikasirik Zeruko errebelazios, ikusi zuelaik Sanduen ertean S. Luis Gonzaga, baizio admiraturik, o zein gloria andia duen Luisek Ignazioren semeak! E znue pensatuko, ezpazida mostratu Jesu Kristok. Iduri zaida manera 164 Joakin Lizarraga batean ez nuela sinetsiko, zela ainberze gloria Zeruan, nola ikusi baitut duela Luisek. Nik diot, dela Luis Sandu andi bat. Nainuke ibili mundu guzia barna, ta erran, Luis Ignazioren semea dela Sandu bat andia... Luis izan ze Martir altxatu ezaundu gabea. & Benedikto XIII. Aita Sanduak deklaratu zue Sandu, ta kanonizatu zue, ta inozenzia ta kastidadearen exenplutako eman zue, baitare Patronotako, espezialkiro gastejendeari estudioetan enpleatzen denari &. E x Breviario. 165 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Garagarzaroaren 24.an S. Juan Bautistaren jaiotzea, bizitza, ta iltzea Sandu berex andia dela S. Juan Bautista, adiarazten digute Jesu Kristok, bere E banjelioak, eta bere E lizak. E lizak lengo denboretan zelebratzen zue Sandu gonen jaiotzea zelebratus irur meza, nola E guerri egunean: eta oraiko denboran zelebratzentu bi jai, bere iltzearena, berze Sanduena bekala; ta bere jaiotzearena, berze niorena ez bekala, Jesu Kristoren ta Ama Birjinarenas landara. Jaio baño len, ta konzebitu ere baño len, anunziatu zue S. Gabriel Aingiruak, anunziatu zuenak berak Jesu Kristorena. Ze, dio E banjelioak, Sazerdote bat Zak arias deitua, ta bere andrea Isabel, biak justoak guardatzen zutenak Jangoik oaren legea, ta jendeen ertean k redita ona: baña etzute humerik , baizire ia biak alzinatuak adinean. Zego bein Sazerdote gura ofratzen inzensu Jangoikoai, eta jende guzia kanpotik etxideten orazioan. Agertu zekio aldarearen eskuieko aldetik S. Gabriel Aingirua: turbatu ze Zakarias: ta Aingiruak erraten dio, etzaitela turba: ezi zure orazioa da aditua, ta bizikide Isabelek emanen dizu seme bat, deituko duzuna Juan: ta anitz gozatuko dire aren jaiotzean, ezi andia izanen da Jaunaren alzinean: ardorik ta sidrarik eztu edanen, ta betea izanen da E spiritu Sandus Amaren sabeletik ere. Segitzen du E banjelioan nola dudan gelditu zen: nola galdegin zion Aingiruai zer gisas: nola Aingiruak erran zion egonen zela mutu bere sinetsi faltas: nola jendeak berantetsirik zeudelarik, atrazen gero ere, baña mutu, ezin adiarazis, ezpaze keñus: nola arritu ziren guziak. Baña Zerutik errana kunplitu bear, konzebitu zue Isabelek sei ilabete lenago ezi Maria Santisimak. Ala S. Gabriel berak anunziatu ziolaik Maria Santisimari, konzebituko zuela seme bat, deitu bear zuena Jesus gorenaren Semea; erreparo paratu zuenai ia nola izanen zen ori, zegolarik Birjin? seguratu zio izanen zela E spiritu Sanduaren birtutez, guzia baitezake egin Jangoikoak; progutako añaditu zio, orra Isabel zure aidea ere, zarra izanik ta antzu deitua, dago seme bateki sabelean, ta doaie seigarren ilabetean. Sinestaturik guzia, ta konzebiturik Jesus milagrosoki, ta Ama berria eginik Birjina Maria joan ze prisaka egun gaietan, Martxoaren azken, edo Aprilaren prinzipioan, bisitatzera Isabel; eta sartu zelaik etxean egin zio diosalea. E ta agitu ze, aditu zueneko Mariaren diosalea Isabelek, saltatu zekio gozos aurra bere sabel-barnean, eta bera bete ze E spiritu 166 Joakin Lizarraga Sandus, eta exklamatu zue goratus boza; ta erran zue, Bedeikatua zu emasteetan, eta bedeikatua zure sabeleko fruitua. E ta nondik niri ainberze ondasun, nola baita etortzea ene Jaunaren Ama enegana? Zeren ezi orra aditu duteneko zure mintzoa, saltatu da bozkariundez ene aurra ene sabel-barnean. Segitzen du E banjelioak kontatus bi Ama ditxosa gaien esker emateak beren humeengatik. Dudarik gabe ordu gartaik S. Juanek izan zue ezaumentua; eta ikusi zue Jesus sabel birjinalean; libratu ze bekatu orijinaletik; ta logratu zue grazia, ta grazia andia berex, izan bear zuen ofiziorako: ta egon zela an Maria irur ilabete bekala, dio E banjelioak, eta pensatzen da ezi S. Juan jaio ta zorzi egun pasatu artaño: eta iduki ere bide zue bere besotan Ama dibinak bere elleba gura. Isabeli bete zekio denbora libratzeko, dio E banjelioak, eta libratu zela semeas, eta urbilekoek eta aideek ematen ziotela zori ona. E ta zorzigarren egunean etorri zire zirkunzidatzera aurra, ta deitzen zute bere Aitaren izenas Zakarias. Amak zio ezetz, baizik ere deitu bear zela Juan. Aideek ziote, nior etzela bere aikoan izen goi zuenik. Adiarazten ziote Aitari keñus nola nai zuen dei zeien. E ta eskribitu zue, Juan da bere izena. E ta guziak admiratu zire. Da klaro, Jangoikoaganik zela izen gau; eta nai omen du erran duena Jaunaren grazia. Bereala mutuari lazatu zekio mia, ta mintzatzen ze bedeikatus Jangoikoa. E ta arritu zire jende gaiek; eta Judeako montaña guzietan famatu zire gauza gebek, eta aditu zuten guziek beren biotzean paratu zute ziotela, nor uste duzie izanen dela aur gau? Zeren ezi Jaunaren eskua zego berareki. E ta Zakarias bere Aita bete ze E spiritu Sandus, eta Profeta gisa erran zue, Bedeikatua Israelgo Jangoiko Jauna, bisitatu baitu, ta egin bere puebloaren redenzionea. E ta paratu digu salbazioaren seguranza Dabid bere sierboaren jendakian, nola zeukan ofreziturik bere Profeta Sanduen agos, emanen zigula E rredentorea, orreki libraturik gure enemigoen eskuetaik ia beldurrik gabe zerbitza dezogun berari santidade ta justizian beraren presenzian geuren egun guzietan. E ta zu, ene aurra, deituko zara gorenaren Profeta, ezi joanen zara Jaunaren alzinean prestatus bere bideak, erakusteko bere jendeai salbazioaren jakindea beren bekatuen barkaziotako. Gure Jaunaren miserikordiaren entrañengatik, zeñeki gaituen bisitatu an goratik jautsirik, argitzeko daudenei iluntasunean ta erioaren ilunbean, kidatzeko bakearen bidera. Guziau ta iago erran zue mutu egonak, Jangoikoak argiturik ta mintzarazirik. Jangoikoak gizon eginik erredimitzeko mundua eskojitu zue Juan bere alzindari, prebenitzeko jendeak penitenziaren bataioareki. Ortako bera lenik prebenitu ze bizitus eremuan, jaintsirik zamarra gisa bat kame167 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI lloen biloes, ta gerriko bat larruskoa: langostak ta baseztia bere janaria. Bere denboran ia ogei ta amar urtetan Jangoikoaren manamendus atra ze Jordan aldeko errejionea-barna (Luc. 3) predikatus penitenziaren bataioa bekatuen barkaziotako, baitare emateko testimonio Jesu Kristos. E ldu zire jendeak beragana izateko bataiatuak beraganik; baña gogorki predikatzen ziote bekatariei, biboren kastak, nork erakutsi dize eskapatzen ira ondorengotik? E gin bada penitenziaren fruitu dignoak: eta ez fia erraten, Aita dugu Abraham: ezi erraten dizet, poderoso dela Jangoikoa atratzeko arri gebetaik Abrahanen humeak. Ia aizkora paraturik dago arbolearen ondoari: fruitu onik eztakarran arbola ebaki ta botako da sura. E ta zeudelaik pensatzen gogoan, bera ote zen Kristo agian: errespondatu zue: Nik bataiatzen zaiztet ures: baña etorriko da ni baño indartsuagokoa, zeñen oñetakoen lotzakia lazatzeko ere ezpainaiz gauza ni: arrek: bataiatuko zaizte E spiritu Sandus eta sus: zeñek daukan sardea bere eskuan, ta aizeratuko du bere eulzia, ta bilduko du bere graneroan garia, baña lastoak errekotu itzali eztaiken suan. Jesu Kristo bera ere etorri zekio bataia zezan: Juanek apartarazi nai zue, ziola, Jauna, ni bear naiz izan bataiatua orrenganik: eta berori eldu da enegana? E rrespondatu zio, zaude, ala da konbeni in dezagun on den guzia. Orduan utzi zue: eta bataiatu zueneko idiki zire Zeruak; eta ikusi ze Jangoikoaren espiritua jautsitzen uso baten idurian beraren gañera, ta aditu ze Aitaren boza ziola, au da nere Seme onetsia, zeintan baitut neure konplazenzia. (Math. 3.) Berze egun bates ikusi zue Juanek Jesus eldu zela beragana, (Joan. 1.) eta erraten diote, ona Jangoikoaren axuria, ona kentzentuena munduko bekatuak. Au da zeintas nion, ene atzetik eldu da ni baño len dena. E ta nik ez nue ezauntzen, baña manifesta daien Israelen, orgatik etorri naiz ni bataiatzen ures. E ta testimonio eman zue, ikusi dutela E spiritu Sandua jautsitzen uso bat bekala, ta baratzen beraren gañean. E ta biali ninduenak erran zida, noren gañera ikus dezazun jautsirik baratzen dela E spiritu Sandua, ura da bataiatzen duena E spiritu Sanduan. E ta nik ikusi nue, ta eman nue testimonio, ezi au dela Jangoikoaren Semea. Baña Juduen konfusiotako ez ezaundu naias Jesus, da testimonio eman ziotena S. Juanek, aiek ainberze estimatzen zutenak iduris. Biali ziote aiek enbajada bat Sazerdote prinzipaleeki galdetzera, ia nor zen bera. E ta konfesatu zue, ta etzue ukatu, ta konfesatu zue, ez nai zela ni Kristo. Galdegin ziote aiek, bada zer? E llas da ori? E rran zue, ez naiz. Profeta da ori? E z. Nor da bada, erman dezagun errespuesta biali gaitutenei? zer dio bere buruas? Dio, ni naiz boza klamatzen duenarena desertuan, ibili zuzen Jaunaren bideas. Aiek orduan, nola bada bataiatzen du, 168 Joakin Lizarraga ezpada on Kristo, eztare E llas, eztare Profeta? E rrespondatu zue S. Juanek, nik bataiatzen dut ures: baña zuen erdian egon da zuek ezauntzen eztuzena. Bera da ene atzetik etorriko dena, ta ni baño len dena, zeñen oñetakoen lotzakia lazatzeko ere ez naiz digno ni. S. Juanek berak biali zitio bere bi Diszipulo galdegitera, berori da etorri bear dena, edo berzeren bat esperatzen dugu? Jaunak errespondatu ziote, erran zoze Juam aditu ta ikusi du zena: itsuek ikusten dute, gorrek aditzen, leprosoak garbiturik, estropeatuak ibili, ilak bizi, pobreak predikari: eta zori onekoa eztena eskandalizatzen nitan: Aiek joan ondoan, asi ze jendeei erraten S. Juanes: Zer ikustera joan zarate desertura? kanaren bat aizeak dabilana? Baña zer ikustera joan zarate? gizonen bat galas jaintsia? alakoak E rregeen Kortetan dire. Baña zer ikusten egon zarate? Profetaren bat? Bai diot nik, eta iago ezi Profeta: au da, zeintas zegon eskribiturik, Orra bialtzen dut ene Aingirua, zure alzinean, ta prestatuko du zure bidea. E mastekien humeetan ezta jaio Juan baño andiagorik . E gia gau Jangoiko denak errana da: eta S. Gabrielek errana, izanen zela S. Juan andia Jangoikoaren alzinean; zeñen alzinean jende guziak dire nola ezpalire deus, dionez Profetak. Guziareki alako gizona il zute munduan bi urdeen kasos, ta danzari baten petizios. Bizi ze Herodes E rregea eskandaloreki zeukala bereki bere anaiaren bizikidea deitzen zena Herodias. E rregeri erraten zio S. Juanek, eztu zillegi idukitzea bere anaiaren andrea. E rregek bazio errespeto S. Juani, ta onen konsejus iten zue anitz gauza: baña Herodias urdeak aborrezitzen zue, ta sarrarazi zue karzelean, ta il ere nai luke, baña etzuke. Zer den emastekiaren itsutasuna! Marco. 6. E skaida ona izan zue Herodesen jaiteguna, zeintan konbita andi bat zelebraturik Jaundi guzieki, postrean danza; artan danzatu ze Herodiasen alaba: nola etze izan bear urdearen alaba danzari? Kuadratu zekiote: ta E rregek, kaskoa ia beroturik, erran zio, eska zadazu nai duzuna, ta emanen dizut. E ta juramentatu ze baietz emanen dizutela eska dezazuna dena dela, naiz ene erreinuaren erdia. Joan ze neska bere Amagana, galdegin zio, zer eskatuko diot? Infameak erran zio, Joan Bautistaren burua. Itzulirik prisaka eskatu zio E rregeri, Jauna, nai dutena da eman dezadan bereala plater batean Juan Bautistaren burua. Tristatu ze E rrege, ezpaizue esperatzen alako petiziorik: baña juramentuaren, ta presente zeudenen atenzios manatu zue soldado bat, ekartzeko aren burua: ta ebaki zio karzelean, ta ekarri zue burua plater batean, ta eman zio neskari, ta neskak Amari. Alako fina mundu gontako izan zue bera baño andiagorik eztuenak munduan: gizon sandu zenak Jangoikoaren ta gizonen begietan, Jesu Kristoren berzergusuak, Ama Birjinaren 169 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ellebak, ain Jesu Kristoren gisara ta konforme, ezi bizi zelaik S. Juan, uste zute zela Jesu Kristo; ta il ondoan Sandua, Jesu Kristo uste zute zela S. Juan: ala aditurik Jaun dibinoaren milagroketa, ziote, Juan erresuzitatu da, ta orgatik birtuteek obratzen dute artan. Herodes berak ere zio, nik degollatu nuen Juan, uraxe biztu da ilen ertetik. Marc. 6. v. 16. Alaere alako gizona ilarazi zute, ta alako maneran! Pintatzen du galantki tragedia gau S. Anbrosiok: Beiratzek o da, dio, nor den il dena, nork ilarazi duten, zer motibos, zer maneras, ta zer denboras. Justo garbi Sandua ilarazi dute injusto urde infameek ; eta k ulpa-dunek pena pagatu bear zutena berek pagarazi diote Juezari. Gero danzari baten premio da Profetaren eriotzea. A zk enik Barbaroek ere ez dezak etena soporta, k onbita batean tragoen ertean ematen da sentenzia eriozk oa. Zenbat maldade diren batean! Zebiltzalaik joanetorrik etan k onbitatik k arzelera, k arzeletik k onbitara, nork etzue pensatu bear zela libratzek o preso sandua? Zer ik ustek o dute erregaloek k rueldadearek i? Nola k onpontzen dire gustoak ta erioa? Profeta ilarazten dute k onbita-denboran sentenziaturik , nolak o sentenzias libratzea ere nai ez luk en! Pintatzen du gero Sanduaren burua eramate gura plater batean: Plater goi ze, dio, asetzek o zuen furia, etzeik ena ase jan edanek i. Beira buru sandu goi odola dariola. Beira begi goiek zuen maldadearen testigo direla eriotzean ere. E rtxirik daude, ez ainberze erioaren k asos, nola zuen urdak eriari dion oposizios. Urresk o ago prezioso gura ixil dago ia, ta alaere dioze beldur. Baña zer in bide zuten buru sanduas Ama alaba infame gaiek, zeukatelaik beren eskura, nork daki? Ortzi zutela palazioaren ondarrean barna, diote Autoreek, beldurrak biztu zeien berriro erreprehenditzeko. E men arima txipiei datorke tentazio, nola Jangoikoak utzi zuen ala tratatzera bere Sandua? nola Maria Santisimak bere izebak, nola Jesu Kristok berzergusuak guzis poderoso denak, etzuten debekatu. Dator ori, ez ongi entendatzeas Jangoikoaren Teologia mundu gontan. Nola utzi ze Jesu Kristo bera, izanik Jangoiko, preso egitera, golpatzera, azotatzera, kruzifikatzera &? Jangoikoaren zerbitzutan padezitzea munduan da gala ta gloria, ta iago padezitzen dutenak onagatik dire goapoenak Jangoikoaren etxean. E mengo deshonreek dakarzkite ango honrak: emengo trabajuek ango deskansuak: emengo iltzeak ango bizitza: emengo aranzeek ango arrosa-loreak; emengo neke-penaek ango perlak ta diamanteak. E rrealki S. Juan Bautista ain indignoki il zutena emen, orai dago an gora koronaturik glorias: eta emen ere E lizak litanian Jangoikoa len, Maria Santisima urbilena, atzetik Aingiruak, ta bereala paratu du S. Juan Bautista Sanduen len lenbizikoa. Bai, ta Herodes, Herodias, ta danzari gura zer in dire? Aien banidadeak ta gustoak akabatu zire: gorputzak ustel korronpiturik autstu zire: arimak daude penatzen pena, ezin aguanta, ezin akaba 170 Joakin Lizarraga daizkenak. Baña arara baño len ere asi zire txastatzen beren gaixtakerien erresumiña: ezi Aretak Arabiako E rregek, zenen alaba zen Herodesen bizikide proprioa, ta despreziatua urdeagatik, egin zio gerra, ta urratu zio bere jendea, eta bera, botarik erreinutik, ta Franziako Leona desterraturik, andik E spañarat iges etorririk bere urdeareki, angustias eta penas aburriturik, konsumitu zire. E ta danzari gura diote, ezi pasatzerakoan oñez ugalde bat izoztua, autxirik izotza, aren kantotik gelditurik dilindan, urak zebilala inguraka, ebaki zion arteo izotzak lepoa, eramateko Deabruak arima. S. Juan Bautistaren burua anitz urteen buruan beraren errebelazios aurkitu ze lenik otxallaren 24.an: bigarrenik Agustuaren 29.an Balente E nperadorearen denboran, zeñek nai eraman Konstantinoplara, ta etzuke, zeren baize Hereje Arrianoa. E raman zue Teodosio andiak gero, ta fabrikatu zio tenplo andi bat: eta baliatu zekio, zeren ezi orazio eginik tenplo gartan, ondorean emanik batalla E ujenio Tiranoaren kontra logratu zue biktoria. E nperadore gau izan ze E spañola, E spañaren honra, bere Kristiotasun, balore, prudenzia, ta prenda on guziengatik. Au izan ze urratu zituena idoloen, edo Jangoiko falsuen tenplo guziak. E ta Alexandrian orden goi ellegaturik, urratu zute Kristioek Serapis famatuaren tenploa: ta fabrikatu S. Juan Bautistaren E liza, non paratu zuzten Sanduaren errelikiak. Burua gero eraman ze E rromara, ta paratu S. Silbestreren Monasterioan, non baitago presentean, nola baitio Martirolojio Romanoak &. 171 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Garagarzaroaren 29.an S. Pedro Apostolua S. Pedro, Jesu Kristoren Bikario lenbizikoa, ta Apostoluen Prinzipe sumoa, Kristiogendearen Artzai burua, zeñi eman zition Zeruko erreinuaren giltzak, izan ze Galileatarra Betsaidakoa, ezkondua, ta S. Andresen anaia, deitzen zena len Simon, gero Jesu Kristok aldatu zio izena, erraten ziola, zu zara Simon Juanen Semea; zu deituk o zara Cephas, au da Pedro, edo arri firmea; adiarazis ala, ezi delarik Kristo E lizaren zimendu ta arri prinzipala, urbilena dela S. Pedro: zeñen abantalla guziak ezin daizkelaik explika, zenbait bakotx aipatzea da konbeni, usma daien Sandu gonen ditxa ta dignidadea. E tze bada munduko andi abratsetaik: bizi ze arranzutik, bere anaia bekala: Biak ikusi zitue botatzen sareak itsasoan, ta erraten diote Jaun dibinoak, zatozte ene atzetik ; inen zaiztet arranzari arimen. Math. 4. eta aiek bereala utzirik sareak, segitu zute. S. Pedrori beti mostratu zio amore ta fabore berex; eta ala kontatzen direlaik Apostoluak, beti kontatzen da S. Pedro len. Bein itsas-basterrean bildu zelaik jendetze andia, aditzeko Jangoikoaren itza, Jaun dibinoa igan ze S. Pedroren barkan, ta andik jarririk predikatzen zue. Ondorean manatu zio Sanduari botatzeko sareak. Sanduak erran zio, Jauna, gau guzian ibili gara nekaturik, ta ezin arrapatu dugu deus: baña berorren manamendura edatuko dut sarea. E datu zue, ta arrapatu zue ainberze arrai kantidade, ezi bete zuzte bi barka. Sandua arriturik milagroas urtiki zekio oñetan ziola, Jauna, aparta bedi eneganik , bainaiz gizon bek ataria. Luc. 5. E rraten dio Jesus onak, ez lotsa, ezi emendik alzina izanen zara irabaztek o arimak . Berze bein gauas barkoa zebila gora bera aize kontrakoareki: azkenerat eldu ze Jaun dibinoa oñez uren gañean: lotsatu zire Apostoluak ustez fantasmaren bat zen: Bereala Jaunak erran ziote, Konfia: ni naiz: ez beldurrik izan. S. Pedrok erran zio, Matthaei 14. Jauna, on barin bada, mana bez natorren ni orrengana uren gañean. A toz bada, erran zio. Bota ze urera Sandua, ta bazoeie oñez urean; baña al ze erru bat mogitzeareki beldurtu ze, ta ondatzen asi zelaik klamatzen zio, Jauna, guarda benaza. Jaun dibinoak edaturik eskua arrapatu zue, erraten ziola, O fede gutitak oa, zergatik dudatu duzu? eta sartu zireneko onzian, atertu ze aizea, eta adoratu zute ziotela, egiaz Jangoik oaren semea da berori. Baña famatuena S. Pedrok eman zuen testimonioa, konfesioa, ta deklarazioa Jaun dibinoas, noiz ta bere Majestadeak galdeginik bere Diszipuloei, Nor diote jendeek nai zela ni? Aiek errespondatu zute, ezi batzuek uste zutela zela Juan Bautis172 Joakin Lizarraga ta, berbatzuek E lias, edo Jeremias, edo Profetaren bat. Jaunak dio, eta zuek nor uste duzie nai zela ni? S. Pedrok orduan, Jauna, berori da Kristo Jangoik o biziaren semea. Jesus onak orduan erran zio, Zori onek oa zara zu, ezpaitizu erak utsi aragiak ta odolak , baizik ene A itak Zeruetan dagonak . Bada nik erraten dizut zuri, zu zarela Pedro, eta arri gonen gañean fundatuk o dut nere E liza, eta onen k ontra eztute indarrik izanen infernuek garaitzek o. E ta zuri emanentizut Zeruetak o erreinuaren giltzak : eta zuk lotu dezazun guzia lurrean, lotua izanen da Zeruetan, eta zuk lazatzen duzuna emen, lazatua an. Baña andik guti (ib. Math. 16.) erreprehenditu zue bera. Zego Jaun dibinoa erraten, nola Jerusalenen bear zuen Dadezitu anitz, eta il guruzifikaturik: S. Pedrok zion kariño andiareki erraten zio, ez, Jauna, ezta alak orik in bear orrek i: ez permiti. Jaun dibinoak akar egin zio, Zoaz ene atzetik , Satanas, esk andalo zara enetak o, ezpaituzu entendatzen Jangoik oaren gustora, baizik gizonenenera. Nai duenak etorri ene atzetik , uk a bedi bere naik undeei, ar bez bere gurutzea, ta segi benaza. S. Pedro zue bere testigo ta lagun gauza sekretoetan ere, ala nola biztu zuelaik Prinzipe garren alaba ila; ta baratzean in zuen orazioan pasio-alzinean; ta lenago agertu zuelaik parte bere gloria Taborko oianean. (ib. 17.) K afarnauen trebutuaren kobrazaleak ellegaturik erran ziote S. Pedrori, (ib. in fin.) Zuen Maestruak eztu pagatzen trebutua? S. Pedrok erran zue baietz. E ta joan zelaik Jaunagana, Jauna al zinduze galdegitera, zer iduri zaizu, Pedro? Munduk o E rregeek norenganik k obratzen dute trebutua? Humeenganik ? edo berzerenganik ? S. Pedrok, berzerenganik . Jaunak, beras libre dire humeak . Baña etzoguten eman erratek orik , zoaz itsasora, bota zazu hamua; eta lenbizik o arrai arrapatzen duzunai idik i agoa, ta an aurk ituk o duzu moneda bat; au arturik emozute nere ta zure partez. Guzia erran bekala. E ta nork eztu admiratzen Jesu Kristoren ta S. Pedroren komunikazio elkarrengoa? Berze aldi batez predikatu zuelarik Jaun dibinoak bere gorputz ta odol prezioso eman nai ziotenes sakramentuan, anitz Diszipulo eskandalizatu zire gaizki entendatus. Joan. 6. ad fin.) ta joan zire atzerat. Gelditu zirenei erran ziote Jaun dibinoak, Nauzie Joan zuek ere? S. Pedrok errespondatu zio, Jauna, norengana joanen gara? Orrek ditu bizitza eternok o itzak : eta guk sinetsi dugu, ta ezaundu dugu berori dela Kristo Jangoik oaren semea. Jaunak orduan, nik artu zaiztet amabi, ta zuetaik bat Deabrua da. Ori zio judas traidoreas. Berze bein galdegin zio S. Pedrok, (Math. 18.) Jauna, zenbat aldis bek atu eginik ene anaiak , bark atuk o diot? zazpi alditaraño? E rrespondatu zio Jaun onak, eztiot nik , ezi zazpi alditaraño sollik , baizik zazpi amar zazpitaraño; errateko ezi beti ta noiz konfesatzen den ongi penaturik. Oneki erakutsi zio izaten beratx bekatarieki, nola Jesus bera baizio, ez naiz etorri justoen billa, baizik bek atarien billa. 173 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Baña Sanduak berak izan zue gero barkatu bearra, ezaundaien zer den gizona berez, nola ikusko dugun geroxago. Azken arratseko afaria legearen gisara prebenitzeko, biali zitue S. Pedro ta S. Juan Jerusalena, (Luc. 22.) ta prebeniturik jarri ze maian amabieki. Ondorean jaikirik, ta mantoa kendurik, paratu zue gerrunzean eskutako oial bat, ta arturik ur palangana batean asi ze garbitzen oñak Apostoluei. E llegatu ze Pedrorengana, ta Sanduak arriturik erraten dio, Jauna, orrek niri garbitu oñak ? Jaun onak, zaude, nik iten dudana zuk eztak izu orai, baña jak inen duzu gero. S. Pedrok, Jauna, eztut utzik o garbitzera ene oñok orren esk us sek ulan ere. Jaun onak, ezpazaitut garbitzen, eztuzu izanen parterik ene k onpañian. S. Pedrok on aditurik bereala, Jauna, beras ez solamente oñok , baitare esk uok eta buruau ere. Jaun dibinoak, Garbi dagonak eztu bear gana baizik oñak ; eta zuek garbi zauzte; baña ez guziok . Au zio, baizekie nor zen traidorea. Gero itzulirik mazera erran zue triste grabe, segurk i erraten diziet ezi zuetaik batek traiziatuk o nauela ni. E nek i dago maiean traizio iten didanaren esk ua. Ni banoaie nora Jangoik oa dagon: baña ai entregatzen nauenas. Obeluk e, ezpalitz jaio. Ikaraturik galdegiten zute batbanaka, Jauna, ni ote naiz? S. Pedrok keñu iten zio S. Juani, ikasi zezan Jaunaganik, nor zen traidorea; zatikatzeko bere eskus an berean, dio S. Krisostomok. Gero despeidan bekala mintzatu zekiote agitz amoroso, E ne humettoak , oraño gutitto bat nago zuek i: baña banoaie... S. Pedrok erran zio, Jauna, nora doaie? (Joan. 13.) Jaun onak, ez nazak ezu segi orai zuk ni; baña segituk o nauzu gero. S. Pedrok, zergatik ez dezak et segi? nere arima emaen dut orrengatik . Jaunak, arima emanen duzu? Zierto erraten dizut, eztuela ollarrak k antatuk o, uk atu gabe zuk ni irur aldis. A h Pedro Pedro, beira, ezi Satanasek nai zaizte baiastatu garia bek ala: Luc. 22. Baña nik esk atuk o dut zuregatik , eztaien falta zure fedea. E ta zuk noizbait k onbertiturik k onfirmazk izu zeure anaiok . Atratzerakoan erran ziote guziei, zuek guziek esk andalo pasatuk o duze gaur ene ok asios: ezi esk ribiturik dago, A rtzaia golpatu, ta ardiak barratu. S. Pedro beti berartan, Jauna, naiz guziek faltaturik , baña nik ez beñere. Jaun onak, Math. 26. gaur uk atuk o nauzula zuk ni irur aldis, ollarrak k antatu baño len. Sanduak, naiz preziso balitz iltzea ni orrek i, eztut uk atuk o. Oroat ziote guziek. Gero xakinen. Proposito goneki atra zire Jesus onaren konpañian, eta S. Pedro bere ezpatareki guapo, defendatzeko bere Jaun onetsia. E llegaturik Jetsemaniko baratzean, utzirik gañarakoak leku batean, sartu ze barnago irureki, baizire S. Pedro, S. Tiago, ta S. Juan, zauzte emen erne, erraten diote, ta orazio egin nerek i, etzaizten erori tentazioan: eta bere Majestadea aratxago joanik zego orazioan odol-izerditan aflikzioaren utses. Itzulirik aiengana, (Marc. 14.) erraten dio S. Pedrori aurkiturik lo, Pedro, lo zaude? E zin egon zarate ordu 174 Joakin Lizarraga batez enek i orazioan? E spiritua da bizk or, baña gorputza herik or. E a idatzarri, ta orazio egin. Baña berriz ere itzulirik lo aurkitu zitue. Goazen, dio, ezi urbil eldu da traiziatzen nauena. Ia agertu zelaik Judas, ta arreki Ministroak beren armaeki, Pontifizearen sierbo bat deitua Malko alzinatu ze botatzera eskuak Jaun dibinoai: S. Pedrok arri tiratu zio ezpatas burura, ta ebaki zio eskuieko bearria: zein bereala Jesus onegiak ukitus eskuas utzi zio sendaturik; ta S. Pedrori erran zio, itzulazu ezpata goi bere magira. E ne A itak brindatu didan tragoa, eztuzu nai pasa dezaten? Naiz bai, alaere admiratzeko da S. Pedroren zeloa, amorea, ta balorea Jaunaren faboretan kanalla ainberzeko garren aurkasean: eta S. Ignazio Loiolak, soldado zelarik, zelebratu zue koplaetan balentia gura. Jesus onak erran ziote gaixtofikatu gaiei, ni billatzen banauze, uzk izie ebek joatera. E utxitzeareki aiek Jaun onari, Apostoluak joan zire guziak iges: S. Pedro ere bai ta S. Juan: baña deteniarazirik amoreak, zoezi biak segitus urrundanik preso dibinoa. Gero K aifasen etxean zeukatelaik, sartu ze lenik S. Juan: geroxago S. Pedro. E rran zio oni zerbitzari atezaiak, erran zio, ori gizon gorren Diszipuloetaik da. Zoraturik mas errespondatu zue, nik eztut ezauntzen ere. Andik guti zebilalaik jende gaixto gaien ertean, berriz ta berriz porfiatu ziote, aietaik zela; mintzoan ere ezaun zela: baratzean ere ikusi zutela. Pedrok uk a juramentus ere, eztut ezauntzen. E ta Jaunak itzulirik beiratu zio S. Pedrori; ta kanpora atrarik asi ze negarres, ta negar egin zue samiñkiro: eta ain gogotik, ta ain kontino, ezi bere bizi guzian, ollarra kantatzen aditu orduko, asten zue negarraren musika de manera, ezi bi begien pean bi erreka edo arraia in omen zekizkio negar jarioaren utses, ta begiak odolestaturik bekala orgatik. Bi motibo zire, nola bi punta tzorrotzak heritzen zutenak biotz noble gura: bat bere Jaun onetsiaren pena; berzea bere kulpa ofendituas bere amazalea ainberze on in ziona. Urbilen igande goiz goizean S. Maria Magdalena joanik monumentura, ta ikusirik uts ta idikirik, itzuli ze lasterka S. Pedrori ta S. Juani kontatzera. Biak bereala joan zire ikustera laster ta laster; S. Juan ellegatu zela lentxago, dio berak, baña etzela sartu monumentuan; ellegatu ze atzetik S. Pedro, ta sartu ze, ta ikusi zitue mortaxak an, baña gorputz dibinoa ez; ta endendatu zute biztu zela. Badio E banjelioan agertu zekiola S. Magdalenari berez: Joan. 20. S. Pedrori ere berez agertu zekiola Jaun dibinoa, da klaro S. Lukasen E banjeliotik, c. 24. v. 34. Nola errezibitu zuen Sanduak; nola urtiki zekion oñetara; nola konfesatu kulpa; nola eskatu zion barkamentua! nola Jaun onak barkatu, konsolatu, animatu zuen, nork explika? nork entenda? E gun gartan berean berant zegolaik S. Pedro bere laguneki ganbara ertxian Juduen beldurrez, paratu zekiote erdian Jaun dibinoa, 175 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI erran ziote amoltsu, bak ea zuei; nola biali ninduen ni nere A itak , ala nik bialtzen zaiztet zuek . Baita ats emanik zio, ar zazie E spiritu Sandua. Bek atuak nori bark atzentiozen, bark atuak dire: ta norenak retenitzen, retenituak . Berze asko aldis agertu zekiote berrogei egun gaietan: baña azken kontatzen duena S. Juanek da notagarri, c. 21: zeude arranzuan S. Pedroreki zazpi lagun, ta gau guzian deus etzute arrapatu: goizean agertu ze itsasbasterrean Jesus ezauntzera eman gabe: manatu ziote botatzeko sarea eskuieko aldera: orreki atra zute kantidadea, ezin jasi ala. S. Juanek erran zio S. Pedrori, Jauna da. S. Pedro, aditu zueneko, bota ze itsasora ellegatzeko len baño len: atzetik gero guziak. Jaunak eman ziote jatera bere eskus. Bazkal ondoan erraten dio Jesus onak S. Pedrori, Pedro, maitatzen nauzu ni, ebek baño iago? Sanduak, bai Jauna. Orrek dak i maitatzen dudala. Dio Jaunak, bada k uida ene axuriak Berriz galdegin zio, Pedro, maite nauzu ni? E rrespondatu zio Sanduak, bai Jauna, orrek dak i maite dudala. Dio Jaunak, bada k uida ene axuriak . Irugarren aldian galdegin zio, Pedro, amatzen nauzu ni? Tristatu ze Pedro galdegiteas irur aldis ori; E rrespondatu zio, Jauna, orrek guzia dak i: berorrek dak i amatzen dudala. Jaunak orduan, k uida nere ardiak . Gastea zinalaik , gerrik oa paratu ta zindebiltza nora nai zinduen: baña zartzen zarelaik berze batek paratuk o dizu, ta ermak o zaitu nora nai eztuzun. Au erran zuela, dio S. Juanek, aditzera emanes, nolako eriotzeareki bear zuen honratu Jangoikoa: eta au erran ondoan erraten dio, segi nazazu ni. Orra S. Pedro eginik Kristoren Bikario beraren ofizioan, beraren axurien ta ardien Artzai sumoa, potestade guzien giltzaeki. Igan ondoan Kristo Zerura, gelditurik S. Pedro E lizako buru, lenbiziko egin zuena izan ze eskojitzea amabigarren Apostolua S. Matias judas traidorearen lekuan. Amargarren egunean jautsi ze E spiritu Sandua susko mi batzuen idurian, bete zitiote biotzak amoresko sus, indar eta korajes, eta arimak jakindearen argis, mintzatzeko ausarki mundu guziaren alzinean, plantatzeko eta azitzeko E rrelijione Kristioa, erakusteko Zerurako bidea, estimarazteko Jangoikoa, ta salbatzeko arimak. Len zeudenak altxaturik beldurrak, ia karrikara atrarik pregonatzen zuzte Jangoikoaren ta Kristoren laudarioak, adiarazis anitz mintzo-generotan, admiratzen zirela jendeak. S. Pedrok goraturik boza eman zue testimonio Jangoikoaren E spirituaren birtuteas obratzen zuenas aietan: eta Jesu Kristoren E rresurrekzioas, ta nola den Salbazalea; in zezatela penitenzia &. E ta egun artan sollik irabazi zitue irur milla arima, eta egunoro zoeie aumentatus eraizioa Zerurako, arrimatus Jangoikoak bere eskua, obratzeko prodijioak. Zoezi egun batez S. Pedro ta S. Juan tenplora; zego atarian pobre bat estropeatua bi oñetaik jaiotzez, limosna eske. Biei ellegatzean eskatzen ziote: S. 176 Joakin Lizarraga Pedrok erran zio, beira zaguzu guri. Beira zegokiote ustez atra zerbait. S. Pedrok erran zue, zillar, ta urrerik eztut nik : baña dutena ematen dizut; Jesu Kristo Nazarenoaren izenean jaik i zaite, ta ibili. Bateo arturik eskuietik goratu zue, ta istantean firmatu zekizkio zangoak eta plantak. Txutiturik zebila saltoka, ta sartu ze bieki tenploan saltatzen, ta laudatzen Jangoikoa oius. Jendeak ikusirik ta ezaundurik zela pobre gura, bildu zire arrizios beterik: eta S. Pedrok erran ziote, zer ai zarate guri beira, nola geuren birtutez in bagindue lan gau? Jangoik o andiak gloriaztatu du bere Semea Jesus, zuek entregatu ta ilarazi duzena; baña biztu da Jangoik oaren birtutez: gu testigo: eta beraren izenak , eta fedeak sendatu du au: eta orai badak it in zindutela ignoranzias; pena bek ize, ta k onberti zaitezte, borratzek o zuen bek atuak . Konbertitu zire bortz milla: baña justiziako Ministroek preso erman zuzte biak. Biramonean Sazerdoteburuek bildu zute batzarra, ta paraturik biak erdian galdeiten ziote, zer birtutez, edo noren izenean ibiliarazi zuten gizonoi. Orduan S. Pedrok beterik E spiritu Sandus erran zue, Prinzipe Jaunak , adi bezate, ta iduk i bezate xak inik ta entendaturik , ezi Jesu Kristo gure Jaunaren izenean dagola sano emen alzinean dagon gau. Jesus oiek reprobatu zutena da Salbazale bak arra, eta ezta berze nioren baitan salbaziorik , ezi Zeruaren pean ezta gizonei eman berze izen bak otxik ere, zeintan bear garen izan salbo. Ikusirik bien konstanzia, ta ezindua presente bizkor, ezin uka; utzi zuzte manaturik, ez predikatzeko Jesusen izenean. Baña errespondatu zute ausarki, Beira Jangoik oaren alzinean, arrazio den obeditzea oiei iago, ezi Jangoik oai, juzga bezate, ezi guk ez dezak egu baizik erran ik usitugunak ta aditutugunak . Meatxaturik utzi zuzte. Ain andia ze S. Pedrok zuen eskua ongi egiteko, ezi plaza ta karrikaetan paratzen zuzte heriak beren goatzeetan, zetorrelaik S. Pedro, onen itzalak berere uki zezkien, orreki libratzeko; ta berze errietaik ere ekartzen zuzte heriak ta espiritatuak, eta kuratzen zire guziak. (act. 5.) Jaunaren E spiritu Sandua bizi zela S. Pedron ezauntzeko, agitu ze lanze lotsagarri bat. Lenbiziko Kristio gaiek zute ainberze karidade elkarreki, ezi saldu beren haziendak, ta aien prezioa paratzen zute Apostoluen oñetan, errepartitzeko Kristio lagunetan. (act. 5.) Ananias ta Safira bi senar-emasteek saldu zute beren alor bat; prezioaren zati bat gelditurik, berze zati bat ekarri ziote S. Pedrori, guzia zelako itxuran, ustez naski engañatu Apostolua. E rran zio senarrai lenik S. Pedrok, A nanias, zergatik Satanasek tentatu du zure biotza, gezur erratek o E spiritu Sanduari? Naibazindue iduk i zeure alorra, etzego zeure esk uan? eta oroat prezioa ere, naiz saldurik ? Zertak o erran gezurra? E ztiozute gezur erran gizonei, baizik Jangoik oai. Itz gebek aditzean Ananias erori ze ilik berartan. E ta guziak lotsatu zire ortas: eta ortzi zute ila. Andik irur ordu guti gorabera ellegatu ze bere Andrea Safira etzekiela deus ala177 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI korik: erran zio S. Pedrok, emastek ia, erran zadazu, onenberzean saldu duzie alorra? ark, bai Jauna, onenberzean. S. Pedrok, E ta zertak o da nai izatea tentatu Jangoik oaren espiritua? Bada orra atarian dire ortzi dutenak zure senarra, ta ermak o zaitute zu ere ortzitzera. Momentuan iltze an oñetan, eta erman zute ortzitzera senarraren obia berean. Baña pleitu andiagokoa izan zue Simon deitu bateki, baize sorgin endemoniatua, enbustero engañatzen zituena jendeak arte gaixtos, ibiliarazis airean estatuak, artus berak serpiente ta animaleen figurak, ibilis suan erre gabe, airean egatus, ta alako gauzak Deabruen laguntzareki. Obeki engañatzeko, bataiatu ze, baña biotza makur. Ikusirik ematen zela E spiritu Sandua, Apostoluek paratus eskuak gañean, eskindu zue diru, eman zezoten potestade, ekarrarazteko E spiritu Sandua nori ark paratzezkien eskuak. S. Pedrok erran zio serio, ire dirua biz irek i perdiziotak o, uste baituk Jangoik oaren donoa erosten dela dirus. Itz goiek eure k ontra tuk , ezi ire biotz goi eztuk zuzen Jangoik oaren alzinean. Intzak penitenzia gaixtak eria gortas, nai badik bark atu Jangoik oak , ezi ik usten diat, agola loturik gaixtak eriaren lak ioan. Hipokritak zio, eska zozie zuek Jangoikoai eztatorkidan diozenetaik deus ere: nola aski balitz eskatzea berzeek, egin gabe berak; edo nola balego Jangoikoa obligaturik egitera baten onetan, lagundu gabe Mak. E skapaturik andik Simon gura joan ze Romara. Gero S. Pedro, ibili ondoan Jerusalenen, Antiokian, ta leku gaietan ameka edo amabi urtes, joan ze Romara, non aurkiturik sorgin gura, Satanasen Diszipulo gura, zeukatena kasi Jangoiko adiña: konfunditu zue S. Pedrok aisa; baña desengañatzeko jendeak, aren miragarri itxurak zirela Deabruaren artez, ta ez onez, proponitu ziote ekar zezatela il bat, eta zeñek ere bizten zuen, ura izan zeiela egietafedearen Predikari. E karririk ila, sorginak iten zue in ala bizteko, mogiarazten zio burua, eskuak, oñak: baña azkeneko ila il gelditu ze. S. Pedrok humil eginik orazio, biztu ze ta eman zue testimonio egietafedeas. Orgatik galdurik arrek lengo kredita meatxu egin zue iganaraziko zela Aingiruen eskus zerura, ta andik kastigatuko zituela. E rrealidadean asi ze igaten airean gora gora, guziak beira zeudelaik ta klamatzen Jangoiko Jangoiko zela. S. Pedrok eskaturik Jangoikoai debekatzezkiela Deabru gaiek laguntzen ziotenak, manatu ziote utzi zezatela: momentu berean utzirik erori ta estropeatu ze de manera, ezi ia etzeike oñez ibili nai zena egatu egalik gabe. E tzue nai Sanduak il zeien eroralditik berartan, konberti zeiengatik, ta desengaña guziak; baña biramonean iltze miserablea; eta S. Pedro gelditu ze triunfante nola egietafedea ere bai. Azkenean Pedro Kristio guziek leku guzietan zirenek, ta Sazerdoteek, ta Obispoek, ta Apostoluek, ta S. Pablo berak ezauntzen, errespetatzen, ta 178 Joakin Lizarraga obeditzen zute guzien buru bekala zituena potestade guzien giltzak Kristok emanak. Baña preziso ze imita zezan Kristo bera padezitzean ere, ofizioan bekala. Herodes E rregeak persegitzen zitue Kristio prinzipalenak. S. Juanen anaia Santiago gure Patronoa ilarazi zue ezpatas Apostoluetaik lenbizikoa. E ta ikusirik Juduen gustoa on zela, in zue preso S. Pedro ere: ze bazkoa alzinean, ta zeuka guardaturik karzelean laur patrulla soldadoeneki, gogo eginik atratzeko bazkoa ondorean iltzera. S. Pedro karzelean preso, baña E liza guzia orazio egiten Jangoikoai beragatik kontino. Atra nai zuen bezperan, zego gau gartan Pedro lo betean bi soldadoen ertean bi katees loturik. (act. 12.) eta guardiak atarian guardatzen karzela. E ta ara non Jaunaren Aingiruak golpe bat eman ta idatzartzen duen Pedro, ta erraten dion, E a, ots, jaik i fite. K ateak erori zekizkio eskuetaik. E ta erraten dio, para zeure oñetak oak , ta zeure soñek oa, ta segi ni. Jaiki ta zoeie segitus, ta etzekie zen egiaz iten zuena Aingiruak, uste baizue zela bisioneren bat. Pasaturik lenbiziko ta bigarren guardia, ellegatu zire burriñasko atarira, zein idiki zekiote berez: Atrarik andik pasatu zute karrika bat, ta instantean desagertu ze Aingerua. E ta Pedrok itzulirik berebaitan zio, orai dak it egiaz biali duela Jaunak bere A ingirua, ta libratu nauela Herodesen esk utik , ta esperan zeuden uduen ganik . Joan ze Juan Markos deituaren Amaren etxera, non zeuden anitz bildurik orazioan. Deitu zue atarian: ta atra ze neskatoa, deitzen zena Rode, galdetzera nor zen. E zaundurik S. Pedroren mintzoa, itzuli ze prisaka erratera Pedro zegola atarian. Aiek ziote, eraturik zaude zu. Arrek firme seguratzen, Pedro zela. Aiek ziote, beraren Aingirua bide da. Bitarteo Pedro beti atarian dei ta dei. Noiz ere bait idiki ziote: ta ikusi zute, ta arritu zire; eta ixilarazirik kontatu zue, nola libratu zuen gure Jaunak; ta zoezila erratera Jakobori, ta berze anaiei. E ta bera atrarik oanze berze leku batera. Oraingoan libratu zue Jangoikoak baizue plazer libratzeas bizia: ez ala gero Roman. Inzitue preso S. Pedro ta S. Pablo Neron E nperadoreak: ta bedratzi ilabeteen buruan sentenziatu zitue iltzera Pedro gurutzean, Pablo ezpatas. Bitarteoko denbora gartan biek karzelean in zute asko milagro, ta gauza on: konbertitu zuzte beren guardiak; ta bataiatzeko, atra ze bat batean iturri bat ango peña batetik dirauena egungo egunean; eta guziak bataiaturik izan zire Jesu Kristoren Martir loriosoak. E llegatus ia plazoa, Kristioek falta inen ziotena ezaundurik, eskatu ziote S. Pedrori, beren Artzai onai bekala, atra zeiela karzeletik, ta injeniatu zute nola: ta ainberze porfia in ziote, ezi azkeneko atra ze, ta bazoeie libre, bidean agertu zekio Jesu Kristo. E zaundurik S. Pedrok galdegin zio, Jauna, nora doaie? E rrespondatu zio, noaie Romara izatera 179 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI berriz guruzifikatua. E ntendatu zue Sanduak, zer nai zion adiarazi: ta bereala itzuli ze bere karzelera. E gun señalatuan azotaturik lenik biak atra zuzte iltzeko, bata leku batean, berzea berze batean: Despeitzerakoan nor bere lekura, besarkatu zire amorosoki. E ta S. Pedro josi zute itzeeki gurutzean bere Maestru dibinoaren gisara, solamente ala berak nai zuela, burua bera, ta oñak gora, nola lurretik zerura zoeiena, dio S. Krisostomok. Ortzi zute gorputz sandua solemnidade zeikenareki denbora gartan. Izan omen ze S. Pedro gora gorputzes, naiz ez abultatu: kolorea txuri ta deskoloritukara: bizar ta buruko biloak usu ta rizatu izurrak, baña ez luze: begiak beltzkara, ta odol-kolores ainberze negar egines, berexki ollarrak kantatzean. Agitz debozio zute len S. Pedro, ta S. Pablo bi Prinzipe sanduen imajinei: eta len ta gero, ta beti mundu Kristio guziak estimatzen ta beneratzentu aien errelikiak. Konstantino E nperadoreari, sendatzeko lepra, ordenatu ziotelaik aurren odolesko bañua, aparezitu zekizkio lotan S. Pedro ta S. Pablo, ordenatzen ziotela billa zezala S. Silbestro Aita Sandua, zeñen eskus bataiatus garbituko zela. Billaturik aurkitu zue, ta ark mostraturik bi Sanduen imajinak, ezaundu zue zirela aparezitu zekizkionak berak: bataiatu ze, ta gelditu ze garbi gorputz ta ariman. Fabrikatu zue anitz tenplo, prinzipalki S. Pedrori bat andi goia, bere Majestadeak trabajatus zimenduan, utzirik manto erreala, atras bere soñean amabi esporta lur & 180 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 30.an S. Paulo Apostolua E skojitu zuenak S. Pedro Apostoluen Prinzipe, eskojitu zue S. Pablo ere laguntako, ta len zena Kristioen kontrario egin zue guzien defensore, Maestru, ta Alzindari eskojitua. Jaio ze Tarso deitzen den ziudadean: azi ze Jerusalenen Moisesen lege antiguaskoan ain jakintsu ta ain zeloso, aren guardatzeko, ta guardarazteko, ezi orgatik persegitzen zitue Kristoren Diszipulo gaiek kontrario bekala. S. E steban lenbiziko Martir gloriosoa arrikatu zutelarik, an zego deitzen zena orduan Saulo, gero Paulo, guardatzen arrikazaleen tresenak, k ruelago egines lagundus guziei, ezi arrik abalez bere esk us, dionez S. Agustinek, ezi guzien esk us arrik atzek o, guzien tresenak guardatzen zego. Baña Sandu jeneroso gura mendekatu ze, Jesus onaren gisara, pagatus gaizkia onkiareki, zeren ezi arrien ertean iltzerakoan, belaurikaturik erran zue boza andi bateki, Jauna, bark atu ebei, ta ez dezotela k argu egin bek atu gontas. E ta zer dakigu, etzen izan orazio gonen efektoa Sauloren konbersionea? Bitarteo segitzen zue itsu itsua Kristioen kontra, eta dion bekala E skrituran, Act 9. Oraño errespiratzen meatxu ta eriotze, atra zitue despatxuak, joateko Damaskora, ta preso eramateko aurkitzen zituenak Kristio, gizonkiak ta emastekiak. E ta Damaskora urbil zelarik, bat batean inguratu zue Zerutik argi batek; eta eroririk lurrean aditu zue oiu bat erraten ziola, Saulo Saulo, zergatik persegitzen nauzu? E ztagok izu ongi ostik o tiratzea ak ulloaren k ontra. Arrek, eta nor da ori, Jauna? E rrespondatu zio, Ni naiz Jesus zuk persegitzen nauzuna... E ztagok izu ongi & E ta lotsarriturik ikar ikar erran zue, Jauna, zer nai du in dezaten nik ? E ta Jaunak, zoaz Ziudadera, ta an erranen zaizu zer in bear duzun. Bere akonpañazaleak zeude pasmaturik, aditzen bai boza, baña nior ez ikusten. Jaiki ze lurretik Saulo, ta begiak idikirik etzue deus ikusten: ta eskuetaik arturik sartu zute Damaskon: ta an egon ze irur egunes bistarik gabe, ta jan ta edan gabe. Bitarteo Jaun onak abisatu zue Ananias deitzen zen Diszipulo bat, joateko Sauloren billa alako etxean. O Jaun ona, guzia egiten du bekatarien fabore ere, nola bear balitu! Joan ze Ananias, ta paraturik eskuak gañean erran zio, biali nau Jesus Jaunak, ikusi dezazun, ta bete zaizen E spiritu Sanduas. Bereala ikusi zue, ta bataiatu ze, ta sustentu arturik predikatzen zue batzarre ta jendetze-lekutan, au dela Jangoik oaren Semea, au dela Kristo: eta nola lentxago izan baize kontra, iago ze arritzeko; ta garaitzen ta konfunditzen zitue: Ta berladanik nai zute il, ta ertxi zuzte portaleak, etzeien eskapa, 181 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI baña esporta batean murallatik soka bateki jautsi zute kanpora anaiek. Andik joan ze Jerusalena: prinzipioan guartzen zire S. Pedro ta gañarakoak, etxakines Jangoikoaren lana egin zuena arreki: baña desengañaturik laster osoki, artu ta besarkatu zute anaia guapoa bekala, ta Jangoikoak emana. Deskitatus lengo uts egina, zenbat trabajatu ta padezitu zuen! nolako ferbore, koraje, ta anheloareki! zenbat lekutan ibili zen! zenbat arima irabazi zuen! zemat honratu, ta gloriastatu zuen bere Jesus, len persegitu, ta orai doble ta erredoble maitatzen zuena, non da mirik explika dezakenik? zer espiritua! zer entendamentuaren argia! zer mintzaera ura! zer indarra mian ere, konfunditzeko, ta kastigatzeko,gaixtoak! Pafon ze sorgin ta Profeta falsu bat, Bariesu deitua, estorbatzen ziona Jaun bati errezibitzea fedea, S. Pablok erakusten ziona: itzulirik arrengana, ta beiratus asarre ta sebero Sanduak erran zio, o Deabruaren humea, gaixtakeria ta tranpas betea, on guziaren etsaia, noiz arteo bear duk paratu estorbu, segitzeko Jaunaren zuzen-bidea? Bada orra orgatik Jaunaren eskua ire gain, ta izanen naiz itsu denbora zati batez, ezin ikusis iruzkia. Bereala gelditurik itsu zebila eskus astatzen ibiltzeko. E ta K aballero gura konbertitu ze, ta bataiatu deitzen zena Serjio Paulo, eta andik diote izan zela aldatzea Apostoluak izena, deitzen zena Saulo deitzea Paulo. Gizon guzia ere aldatu ze, iganik irugarren Zerura, ta paraisora, dela gorputzareki, dela gabe, etxakin berak, Jangoikoak daki nola, dion bekala berak. Kristoren kontra izana egin ze Kristoren amante apasionatua, ta ongi unitua guzis, baizio, Bizi naiz ni, ez ia ni, baizik enebaitan bizi da Kristo. E netak o bizitza da Kristo, ta iltzea gananzia. Nai duzie agian nitan mintzatzen den Kristoren progu? Nik gorputzean ere daramazk it ene Jaun Jesu Kristoren mark ak . Nork apartarazi ni Jangoik oaren k aridade Kristorenbaitan dutenetik ? A gian trabajuak , edo angustiak , edo goseak , edo gabeak , edo peligroak , edo ezpatak ? Zierto nago ezi ez eriotzeak , ez biziak , ez A ingiruek , ez Potestadeek , ez oraik o, ta ez gerok o gauzek , ez gorak , ez berak , ta deusek ere eznauela apartarazik o Jangoik oaren k aridade dutenetik Jesu Kristo baitan. Arimo andi garreki, noiz bearren, kontatzen zitue Jangoikoaren grazia ta dono errezibitu zituenak, baitare milagro, lan, eta gauza on obratu zituenak: ez nie bak arrik , dio, baizik Jangoik oaren graziak enek i. E zgara gauza, dio, izatek o pensamentu on bat geurenganik : gure gauza izatea da Jangoik oaganik . Niork ez dezak e erran Jesus, ez ada Jangoik oaren grazias. Humiltasun sendoa zeuka frinkaturik ta asentaturik biotzaren barren barrenean, ez airatzeko gogoa, naiz iganik bera Jangoikoak izarretan gora. Ni naiz, zio, A postoluen txipiena, indigno dei nazaten ere A postolu, zeren persegitu baitut Jangoik oaren E liza. Jesu Kristo etorri ze mundu gontara salbatzera bek atariak zeñetaik 182 Joakin Lizarraga len lena ni naiz. E ne baitan agertutu bere miserik ordiaren ondasunak izan dezaten k onfianza andia dutenek fede Kristioa. Santidadearen progurik obenak, ta Jangoikoai plazer iago ematen diotenak dire bida, baitire arimen irabaztea, ta anitz trabaju pasatzea Jangoikoaren amores. Arimen zego gose, ta egarri zuena eztaike pondera; egia diot, zio. Rom. 9. eztiot gezurra, testigo nere k on zienzia E spiritu Sanduarek i, dutela nik tristura andia, ta pena k ontinoa neure biotzean; nai nue izan nola exk omek atua neurau Kristoganik ene anaien onagatik . A ntsia dut zuetas Jangoik oaren antsias. 2 Cor. 11. Nor heritzen da, ni heritu gabe? Nor esk andalizatzen ni gabe? Testigo dut Jangoik oa, nola deseatzen zaizteten nik zuek guziok esu Kristoren entrañetan. Filip. 1. Bi afek toen ertean nago ertxiturik , dutelaik deseo iltzek o, ta Kristorek i egotea agitz obeago da; baña zuen onagatik mantenitzea emen preziso. Colos. 2. Bada trabaju pasatu zituenak, karzela, prisione, azote, golpe, ta eriozko peligroak, nork konta? Koraje, anhelo, ta antsia gura padezitzeko, nork pondera? Pasatu ondoan asko, zego joan naiak Jerusalena, non zuen kontrarioa franko. Profeta Agabok ikasi zue Jangoikoaren argis pasatuko zuena an: eta arturik S. Pauloren gerrikoa eskuetan lotzen ze bera arreki esku oñetan, ziola, onen jabea ala lotuk o dutela Jerusalenen. Ori entendaturik ango Kristio ta Diszipulo guziak zegozkio errogatzen etzeiela joan, ta porfia negar ta negarrez. S. Paulok tieso firme animoso, zer ai zarate ala negarres aflijitzen nere biotza? Ni ez solamente preso Jesu Kristogatik izan, baitare nai dut il gogotik ere. Joan ze bada Jerusalena: an arrapatu, arrastatu, ta golpatu zute beren etsaiik andiena bekala, zeren predikatzen zuen Jesu Kristo Jangoiko, an guruzifikatu zutena: eta akabatuko zute, baldin ezpaziote kendu eskuetaik soldadoen buruzagi batek, ta eraman karzelera. Denbora luzean egon ze preso: Juez baten ta berze baten alzinean presentaturik defendatu ze ausarki, ta klaro eder kulpa gabe: ta nai zutelaik erman berze leku batera, Judu gaixtofikatuen malizias, bidean ilarazi naies, apelatu zue E nperadoreagana. Orgatik eraman zute Romara: ta joan ze Apostolua itsasos ta leorres bide luze bat, eraikis guzia milagros. E llegaturik Roman, bi urtes an ere iduki zute preso: baña gero ere libratu zue gure Jaunak. Gero ibili ze zorzi urtes erreinus erreinu, ta ziudades ziudade pregonatzen Kristoren E banjelioa. E spanan ere egon zela, diote, ta Señora batek Xantipe deituak leitu zuela Sanduaren kopetan eskribiturik urresko letraeki, Paulo Kristoren Predikari: baita berak zionaren konforme, eznue uste banek iela nik deus zuen ertean, baizik Jesu Kristo, ta au guruzifik aturik . E ta ala leku guzietan erakusten zue Jesu Kristo gurutzean, nola argia bere kandeleroan. Baña mias baño obeki bizimoduas ta sufrimentuas erakusten zue sufritus anitz beraren amorez. 183 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Itzulirik Romara, zergatik predikatzen zuen S. Pedroreki bateo fede Kristioa, ta konforme bizimodu garbi honestoa, konbertiturik zenbait emasteki tratu gaixtoa zutenak E nperadore Neron garreki, ta orgatik itzuli nai etzutenak, Neronek inarazi zitue preso bi Apostoluak, ta ilarazi andik bedratzi ilabeteen buruan. E men da notagarri, munduan izan diren irur Predikari andienak, Jesu Kristos landara, irurak ain txusto iltzirela predikatzeagatik kastidadea; irurak il zuztela luxurioso urdeek. Zein dire irur gaiek? S. Juan Bautista: S. Pedro: ta S. Pablo. Herodesek ilarazi zue S. Juan Bautista, zeren erreprehenditzen zuen onek aren tratu gaixtoa bere Goñatareki. Neronek ilarazi zitue S. Pedro ta S. Pablo, zeren aren lagun izanak konbertitu zuzten artzera fedea, ta guardatzera kastidadea. E rman zuztelaik bada biak iltzera, bidean despeiturik elkarrenganik zein bere alde, berla arteo, S. Pablo zeramatelaik ia berex, aurkiturik Señora bat Plautila deitzen zena eskatu zio belo edo pañolo bat bendatzeko begiak, kostunbre zen bekala ustiziatzen zireneki, itzuliko ziola. E man zio arrek debozio andiareki. E llegatu baño len konbertitu zitue irur soldado bere guardiakoetaik. E llegaturik lekura paratu ze orazioan belauriko sosegu andiareki: ondorean edatu zue animoso lepoa ezpatai: eta gauza admiragarria! E baki, ta etze atra odolik, baizik esne txuri txuria iduris, dion bekala S. Juan Krisostomok. eta buru ebakiak eman zitue irur salto, nondik sortu ziren irur iturri dirautenak egun oraño. Milagro alakoeki berze anitz konbertitu zire. Il ondoan apareziturik Sandagarri itzuli zio bere pañoloa. Izan omen ze S. Paulo txipia gorputzes, txuri kolores &. Iltze bere 68 urtean: Kristoren 69.an. 184 Joakin Lizarraga Garillaren 6.an S. Godoleba ezkondua E stado guzietan, naiz trabaju izanik, daikela egin sandu, da testigoa franko; matrimonioko estadoan ere bai, naiz desgraziatu izanik emengo, da S. Godoleba. Ze Sanda gau Franzian jaioa Bolonia aldean K ales deitzen denera urbil, jendaki jeneroso Kristio onetaik, ta bera gorputzes ederra, ta ederrago ariman. Bere prenda onen famagatik pretenditu zue bizikidetako Flandesko K aballero batek, deitzen zenak Bertulfo. Kontent logratu zuelaik eraman zue, ta zelebratu zue boda burrunba ta festa andieki: baña laster aldatu ze guzia kontrako al era, arturik Bertulfok alako oposizioa, ezi etzezake ikusi ere begien alzinean: Bere Amak su iago ematen zio akar egines, zergatik ekarri zuen erreiñus kanpokoa, zituelaik berean obeagokoak. E gun gutiren buruan utzi zue bere andrea etxean an konpon zeien; eta bera aburriturik joan ze bizitzes Amaren konpañian berze etxe batean. Godoleba gaitzetsiturik senarraganik, persegiturik Amaiarrebaganik, baña Kristoganik onetsirik, gelditu ze etxean kuidatzen gobernuas pazienzia, prestutasun, ta honestidade admirableareki. Baña Bertulfok egunetik egunera iago aborrezitus, beiratu gabe ez Jangoikoai, ez aikoai, eztare konsortearen onai, manatu zio bere zerbitzuko mutil bati, ertxitzeko gauza guziak, ez usteko mana zezan deus, ta eman zezola sollik ogi, ta ez berzerik. Kunplitzen zue mutilak beraren gisakoak puntualki: ta Sanda alaere ixil eta trankil pazienzia andian mantenitzen ze ogi ta gatz, ta ur solles; partitus bere ogi gartaik pobreeki, mintzatus humilki mutil moldegaitzari, ta konsolatus ta konfortatus orazioan Jangoikoareki. Aumentatzen ze aflikzioa, izateareki kontra Senarraren aideak ere, zeñek su ematen zioten iltzezala; eta naiak zego bera ere; baña andrearen aide andien beldurrez etzue iltzen. Baña gaindus ta itsutus kolera geroago ta iago, izan zue preziso Sandak, ez iltzekos, eskapatzea gauas neskato bateki oñes, ta joan ze bere sortu etxera: sentitu zute buratsoek alako tratamentua; eta Flandesko Konde ta Obispo baten medios obligatu zute Bertulfo arrazio zenera, baita bere bizikidea ongi tratatzea. Ofrezitu zue mias, ez biotzas, kontra egiteko obras. Bazue beldur goi Sandak, ta bazuke izan: baña obediente humil humila itzuli ze senarragana. E rrezibitu zue onek ezin berzeas: ta bakarrik ia, ta bereenganik apart zeukalaik, tratatzen zue, ez bizikide, bai esklaba, ta etsai bekala. E ntendatu zue Godolebak, trabaju gaien bideas nai zuela Jangoikoak eraman Zerura, ta ala erraten ziote berak 185 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI andre eldu zirenei konsolatzera konpasiones, Janpikoak ematen ziola konsolazio, grazia, ta indar bear zuena. Baña Bertulfok ikusirik, naiz txurtu ogia, naiz gaindu tratamentu gaixtoak, etzela akabatzen, manatu ziote bere bi mutilei, iltzezatela ixilkias gau batez; ta berai amoltsu iduri erran zio, nai zuela ia obeki onetsi, ta onnaiez usten zitiola bi gaiek zerbitza zezoten. Bitarteo bera joan ze urrun, an esperatzeko berria, noiz iltzen zuten. Gau batez, noiz guziak zeuden lo, bi berdugo gaiek atra zute etxetik ator utsean, ta soka bateki lepotik ito zute ugaldean: gero atrarik paratu zute bere goatzean, ustez ala sinestarazi, bere kabo iltzela. Baña Jangoikoak agertu zue obratus anitz milagro Sandaren kasos, zeren ezi lurra, non il zuten, itzuli ze arri txuri ederretan; eta ura, non sartu zuten, itzuli ze ain milagroskoa, ezi sendatzen zitue heri guziak; eta Bertulfo beraren alaba bat itsu zena garbitzeareki begiak ur gartan, argitu ze. Martirio gau agitu omen ze 1070 urtean: eta Bertulfo gero konbertitu omen ze, ta bizitu ta bukatu penitenzian monasterio batean, ta bere Ama izan omen ze kausa prinzipala, tratatzeko semeak ain gaizki Ire sanda gura, zeñek orgatik etzue mendeku gaixtorik egin, agian bai logratu, konberti zeien &. 186 Joakin Lizarraga Garillaren 12.an S. Juan Gualberto S. Juan Gualbertok Florenziako nobleetaik segitzen zue soldadeska, bere Aitak bekala. Zue anaia bakar bat ongi onetsia, zein asarraldi batez il zio aide batek. Bereala tratatu zue mendeku artzeas, soldado bekala: eta ain txusto ortzilare sandu batez zebilalaik akonpañaturik lagunes ta armas opatu zue ilzalea leku ertxi batean, nondik etzeiken eskapa. Berze erremediorik etzuelaik, paratu ze belauriko besoak gurutzaturik, nai bazio barkatu bizia gurutze sanduaren atenzios. Jangoikoak ukiturik biotza, noble jenerosoa bekala, barkatu zio bereala, ta besarkatu zue. Au egin ta sartu ze lenbiziko tenploan, nola baize guruzearen eguna, adoratzera guruzifikatua. Adoratu zueneko erreparatuzue, nola Jaun dibinoak imajinan kurtu zion ta inklinatu burua, aprobatus bekala egin zuen nobletasuna barkatzean. Milagro goneki mogitu ze despeitzera mundua, ta zerbitzatzera sollik Jangoikoa, eta bere eskus an berean biloa ebakirik artu zue monjeen habitua; ta denbora labur birtute guzietan zerama guziei abantalla, de manera ezi il ondoan Abade angoa, bera in zute Abade. Baña naiago zuelaik egon obedienziaren pean iago ezi Superiore berzeren, joan ze eremura S. Romualdorengana. Onek anunziatu zio errebelazios, nola bear zuen fundatu errelijione berri bat, fundatu zuena Balunbrosan. Bildurik an asko E rrelijioso, bear izan zue artu zien kargua, nai etzuela bortxa. Miragarriro gobernatu zitue ongi, ta egin zitue berze ainberze soldado Jangoikoarenak bekala, egiteko gerra, ta peleatzeko espiritualkiro herejeen kontra, ta E lizako sakramentuak ta gauzak saltzen ta erosten zuztenen kontra. Orgatik pasatu baizute asko trabaju ta peligro: Bein kontrarioak sartu zire S. Salbioren konbentuan, su eman ziote E lizari, urratu zuzte fabrikak eta zeldak, Monje guziak heritu zuzte eriozko zaurieki; baña guziak bedeizioareki ta guruzearen señale bateki paratu zitue sano ta sendo instantean Sandu gonek: eta pasatus bere Monje bat su inmenso bat barna mellarik gabe, logratu zue guzia gelditzea trankil: gero desterratzea simonia, edo gauza sagratuen salerostea Toskanatik; ta fedea itzultzea lengo estadora Italia guzian. Pobreen bizia sustentatzeko, billatzen zue nondik zuken al guzia, barkatu gabe E lizako gauzei ere: garaitzeko ta sujetatzeko gaixtoak, zerbitzatzen ziote elementuek ere: Demonioen botatzeko, baliatzen ze guruzeas nola ezpatas. Azkenean bere trabaju ta penitenzia arrigarrien kasos estomagoa flakaturik, ta gorputza herikor 187 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI iraundu zue luze ala purgatorioan bekala, suspiratus ikusi naies Jangoikoaren aurpegia, errepetitus Dabiden itz gaiek, ene anima egarriak dago anhelatzen Jangoiagana: Noiz Joanen naiz, ta agertuk o beraren presenzian? E ta ia iltzeko zegolarik, manatu zue paratzeko bereki obian Brebiarioa, ta eskribitzeko artan letrero gau: Nik Juan sinesten dut ta k onfesatzen dut fedea predik atu zutena A postolu sanduek , ta k onfirmatu zutena laur Konzilioetan A ita Sanduek . Azkenean Aingiruek musika emanik irur egunes bolatu ze arima ditxoso gura 1073 urtean; adinaren 78.an. Gero ezin konta ala milagroak ikusirik, kanonizatu zue Aita Sandu Zelestino III.ak. &. 188 Joakin Lizarraga Garillaren 14.an S. Buenabentura Doktore Serafikoa S. Buenabentura jaio ze Bañarea deitzen den errian Toskanan. Aurra zelarik egon ze ilzat; eta Amak S. Franzisko Asiskoari ofrezitu zio, sendatzen bazue, inen zuela in zeien beraren E rrelijioso. Sendaturik nai izan zue kunplitu bere adinean Amaren promesa. Nobizio zelarik, asi ze mostratzen izanen zena, zebaturik orazioan azitzen zela humil, obediente, modesto, afable, ixila, ta guzis amablea. E manik estudiatzera Teologia Parisen izan zue Maestru Alexandro de Ales famatua, erraten zuena bere Diszipulogontas Kristok errana, Ona Israelita egiask oa, maliziarik gabek oa. An egin ze Doktore S. Tomas Akinoreki bateo. O zer pareja! balitz alako anitz! Orgatik biak beti izan zire adiskide andiak, nola jenio ta injenio batekoak, sandu ta jakintsuak biak. Bein askotan bekala S. Tomasek joanik ikustera S. Buenabentura bere zeldan, eskatu zio mostra zezkiola libruak, nondik atratzen zituen ain gauza onak. E rakutsi zizkio zituenak an. Porfiatzen zio arrek, bazituela berze zenbait altxatuak, mostra zezkiola. Orduan Buenabenturak irrikos erman zue Oratoriora; mostratu zio Jesus guruzifikatua; ona, Tomas, au da ene libru obena, non estudiatzen duten nik. Baña libru berean estudiatzen zue Doktore Aingiruak ere. Berze bein aurkitu zue eskribitzen S. Franziskoren bizia; ta erran zue, goazen, utzagun Sandu bat berze Sandu baten trabaja daiela. E ta dirudi Jangoikoak juntatu zituela bi lunbrera gebek denbora batean, desegiteko inbidioso gaixtoen falsedadeak bien E rrelijioneen kontra atra zirenak. Aita Sanduak aprobaturik ebena kondenatu zitue kontrarioen proposizioneak, baitare Jangoikoak kastigatus ederki bat Jiraldo deitua iltzena laster perlesias ta lepras beterik. Klemente IV.ak nai zue egin S. Buenabentura Arzobispo E borazense Inglaterran sandu ta xakintsuaren famagatik; baña Sandu humilak errehusatu zue dignidade andi gura, bera indigno zelako atxekian, eskatus utzi zezala bizitzera S. Franziskoren pobretasunean, ta ala zerbitzatzera E liza guziari. Utzi zue ikusirik probetxatzen zuena estado gartan: Baña bere E rrelijionean in zute Ministro Jenerale, naiz gastea zen ta ogeitamabortz urtetakoa oraño: baña aisa suplitzen zue adinaren falta juizio andiak, prudenziak, sandutasunak, eta orazio kontinoan logratzen zuen 189 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI argitasunak: prinzipalki Jesus sakramentatuari, ta Maria Santisimari zioten debozio espezialak. Maria zue nola Ama maitea, ta joaten zekio beti bear guzietan, nola hume humila, ta logratzen zue nai zuena. Bada Sakramentu aldarekoan zue gloria gisa bat, nola ikus balez begis an presente dagon Jesus amorosoa: Baña sobra humil izanes, etze askotan trebe erratera meza, etzela digno; ta egoten ze meza laguntzen: Belli ala zegolaik, Sazerdotearen eskuetaik saltatu ze, ta sartu zekio agoan zatitto bat bete zuena gozos, ta amores: entendarazirik bidanabar ala, naiago zuela gure Jaunak ellega zeien humil, ezi utzi humiltasunes. Sandu gonen denboran paratu ze Korpus Kristiren festa E lizan: eta gero bildurik Konzilio jenerale bat Franziako Leonen, obligatu zue Aita Sanduak Gregorio X.ak, asistitzera artan, eta ortako egin zue lenik Obispo Albanense ta K ardenale: Konzilio gartan zegolaik anitz trabajatzen eta probetxatzen, Jangoikoak nai izan zue deitu ere gana; eta iltze an 1274 urtean, adinaren 53.an. Honratu zue Jangoikoak anitz milagros: eta Xisto IV.ak kanonizatu zue 1482 urtean: ta Xisto V.ak zelebrarazi, E lizako berze Doktoreak bekala: ezi dion bekala Gerson Benerableak, da S. Buenabentura Kerubin bat jakintasunes, ta Serafin bat karidades; eta dion bekala kanonizatu zuenak, Doktore Serafin gonek bateo erakusten ta mogitzen du leitzen duena, argitus entendamentua, ta amoresko sus berotus biotza, iduri baitu E spiritu Sandua mintzatzen dela onen agos &. 190 Joakin Lizarraga Garillaren 22.an S. Maria Magdalena S. Maria Magdalena penitenziaren hispillu, ta Kristoren Diszipula jenerosa, konstante, animosa, Kristoren oñetan asi zena, ta gurutzearen oñean gero mantenitu zena, ta beti bein ezaundu zuen Kristoren amorean, izan ze S. Lazaroren arreba, ta S. Martaren aizpa, buratso abratsen humeak guziok; eta partiturik haziendak, ta arri sortaturik kastelu deitzen zena Magdalo, ordik deitu omen zute Magdalena. Onen bizia prinzipalki atra bear da E banjeliotik, non len lenik asten da aipatzen beraren konbersionea, Luc. 7. Konbidatu zuela Jesus Fariseo batek bazkaris, ta jarriondoan maian, ara non eldu den emasteki bat ziudadean zena bekatari. Nolakoa zen, dago opinioneetan: ezta dudarik, izateareki gastea abrats librea, zela bentzait bana, mundukoia, dibertitua, errateko ematen zuena, ta nola ardi zabarra: baña txistu bat biotzera egiteareki Artzai dibinoak, oartu ze, baratu ze, beiratu ze, galtzera zoeiela, ta bere entendamentu onareki ta Zeruko argiareki bateo ezaundurik ongi egietafedea, asi ze penatzen malogratuas denbora, ta ofendituas Jangoiko ona: Ah! zer egin dut? nola nindeiken izan, ta nola nai zen! Ah nere itsua! Jangoiko ona ofenditu, ta neurau galdurik gelditu! Zer inen dut? noaie erremedio billa: E ta erreparatu gabe garaiean, bazkal-ordua baize, ezta maieko jendeetan ere, aditu zueneko zegola Jesus ona etxe gartan, sartu ze, ta atzeko aldetik ellegaturik Kristoren oñetara, negar eta negar asi ze erregatzen oiñ sandu gaiek negarres, eta bere buruko biloeki txukatzen, eta apatzen, eta ungendu prezioso bateki unjitzen. Jaun ona zego ixil geldi beira, nola kuratzen zen kontrizioas arima gura, nola garbitzen zen negar gaieki perla loiestatu zena munduko bideetan. Fariseoa berriz zego an bere gogoaren barnean mar mar mar, au balitz Profeta, balezake xakin, nor ta nolakoa den emasteki goi, baita bekatari. Jaun dibinoak ikusi zio biotza, ta erran zio, Simon, gauza bat erran bear dizut. Arrek, erran bez. Orduan dio, bida zeude bati zorrean: batak zor zio borz eun; berzeak berrogeitamar: etzutelaik nondik pagatu ez batak, eta ez berzeak, biei barkatu ziote: zeñek izain du maiteago? Arrek, Jauna, uste dut, ezi ark, nori iago barkatu dion. Jaunak, ongi diozu: E ta itzulis emastekiaren alde, erraten dio gizonai, ikusten duzu emasteki gau? Sartu naiz zure etxean: eztidazu eman urik oñetako: baña onek erregatutida negarres, ta igortzi biloes: eznauzu apatu zuk: baña au sartu denas geros dago apatzen ene oñak. E ztidazu olios 191 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI egin burua: baña onek ungendus untatutu nere oñok. Orgatik erraten dizut, barkatzen zaizkio anitz bekatu, zergatik amatu duen anitz: ezi nori guti barkatzen zaion, guti amatzen du. E ta emastekiai erraten dio, bark atuak dire zure bek atuak . Berla an zirenak asi zire pensatzen beren baitan, ta erraten, nor da au, bark atzen baititu bek atuak ere? Jaunak, ikusten zitue aien pensamentuak, baña etziote itzik erran, baizik emastekiari bai, zeure fedeak baliatu dizu: zoaz bak ean. Auxe da S. Maria Magdalena. Pensa emen, zenbat onago den Jesus ona, ta bere ariora edozein bere Ministro ona, zenbat onago den bekatariendako, ezi bekatariak berak! Joan baze Fariseo garrengana Magdalena, futoska arrek botako zue, goaie ordik, eztun zer urbildu enegana. E ta ura ze bekatari, iago edo gutiago, baña bekatari. Jesus etze bekatari batere: beragana doaie bekataria, ta beira zein ongi artzen, zein ongi uzten, zein ongi tratatzen, ta despeitzen duen! Pensa emen, Magdalenaren biotza, on guzioi progatzean, nola zoeien konsolatus, nola itxekis Jaunaren amorean, nola zenbatenas onago ikusten zuen, iago pena zuen ofendituas. Pensa emen, seguratu zuelaik barkazioa, zein agradezitua! ta despeitu zuelaik bakean, zein determinatua joan zen, ez ofenditzeko sekulan! Zein arras aldaturik biotza, afizioneak, ta pensamentuak! Aurki lezakenak galde, lenekoa den: erresponda, ezta lenekoa. Biz alako penitenzia, eta ni fiadore, barkatua dela bekataria dena dela. Ia andik alzina Sanda gau etze mundukoa, naiz zegon munduan: Bere afekto, pensamentu, ta estudio guziak zire, nola zerbitzatu Jaun dibinoai. Berze andre on batzueki segitzen zue asko lekutara; sustentatzen zitue bera ta beraren Apostoluak al zuken guziareki: Aditzen zitue beraren itzak, Jangoikoarenak bekala; eta barin baze okasiorik, etze deskuidatzen paratzeas beraren oñetan, non joan zekion ain ongi lenbiziko aldian, Luc. 10. Bere aizpa Martak errezibitu zue bere etxean Jesus dibinoa. E zego deskuidaturik Maria, baizik ere jarririk Jaunaren oñetan zego aditzen itz salbazioskoa. Marta berriz okupaturik prestatzen gauzak: Joan zekio au kejatzera, Jauna, ikusten du nola utzi nauen ere aizpa gorrek ni bakarrik zerbitzatzen. E rran bezo, lagun dezadala. Jaunak erraten dio, o Marta Marta, afanaturik zabiltza anitz gauzatan. Zierto bat sollik da bear dena. Mariak eskojitu du parterik obena, zein etzaion kenduko. Baña lanzerik obena izan ze, noiz heri gelditurik beren anaia Lazaro, zegolaik urruti Jaun dibinoa: Bi aizpek biali ziote erratera, nola zegon heri Lazaro, itz gebeki, Jauna, orrek maite duena dago heri. E rran zue Jaun dibinoak, heritasun gau ezta eriotzek o, baizik Jangoik oaren gloriatak o. E gon ze geldi bi egunes zegon lekuan: bitarteo iltze Lazaro. Ondorean erran ziote Diszipuloei, gure adisk idea L azaro dago lo: banoaie idatzartzera. Aiek erran ziote, lo 192 Joakin Lizarraga badago, ezta gaizki: atrako da. Baña Jaunak zerduka erioaren loas. Orduan erran zue klaro, il da L azaro, ta alegratzen naiz zuengatik , sinetsi dezazen, ezpainego an: baña goazen. E llegatu zelarik, anitz zego an konsolatzera joanik: Martak aitu orduko atrarik bidera erran zio, Jauna, on egon baze emen, ene anaia etze ilen. Jaunak, biztuk o da zure anaia. Martak, badak it biztuk o dela azk en juiziok o egunean. Jaun dibinoak, Ni naiz erresurrek zioa ta bizitza. Sinesten duena enebaitan, naiz il daien, bizik o da & . Sinesten duzu au? Martak, bai Jauna, sinesten dut, berori baita Kristo Jangoik o biziaren semea, mundu gontara etorri dena. E rran ta deitu zue bere aizpa Maria, etxe barnean zegona, Maestrua etorri da ta deitzen zaitu zu. Istante jaiki ta joanik urtiki zekio oñetan, ziola, o Jauna, on egon baze emen, ene anaia etze ilen. Jaun dibinoak ikusirik ura ta guziak negarres, lastimatu ze, ta dio, non paratu duze? E rraten diote, betor, ikusi bez. Joanik monumentura dio, ken zaze gañeko ar-lauza. Martak, o Jauna, ia laur egun ilik , urrintzen asi da. Jaunak, eztizut erran, sinesten baduzu, ik usk o duzula Jangoik oaren gloria? Azkenik oiu andi bat egin zio, L azaro, atoz k anpora. Bereala atra ze ila bizirik bere mortaxareki, ta lazarazi zue &. Beira zein kuadrable bide diren Jangoikoaren begietan ala Marta, nola Magdalena, zeñen atenzios biztu zuen alako ila! Pasiora sei egun zegola, prestatu ziote afaria Betanian; Martak zerbitzatzen zio, ta Mariak unjitu zizkio oñak ungendu prezioso bateki, zeñen fragranzias etxe guzia bete ze. Joan. 12. eta maiean zeudenetaik bat ze Lazaro. Judas traidoreak murmuratzen zue gaizki enpleatuas ungendu prezioso gura, zeikela sal irur eun dirutan, emateko pobreei. E tzio au pobreen amores, baizik berak sisatu naiez. Jaun dibinoak laudatu zue ongi egina, zela señale ortzitzeko bere gorputza; eta nonnai predika zeien E banjelioa munduan, erranen zela ark egina beraren memoriatan; kunplitzen baita. Baña noiz obekienik progatu zen S. Maria Magdalenaren fintasuna, izan ze Jaun dibinoaren pasioan, ta ondorean, akonpañatus Ama Santisima pausu guzietan, egones berareki firme gurutzearen aldean, guruzifikatu zutelaik, an ikusten, eta lamentatzen alako tragedia indignoa, soldado ta berdugoen ertean, ajolarik etzuela bere pasatzen zuenas, zeren Jesusen pena andiek enbargatu zioten biotz guzia. Pensa jositzerakoan itzees golpeka guruzean; goratzerakoan gurutzeareki gorputz dibinoa; agonitzatzerakoan; itz bakan gaiek aditzerakoan; ta suspiroak, aiotsak, atsankak; nolako pena biotz amante garrena! Akabatzen bada, ta, akabaturik beiratzen zuelaik Jaun onegia: ta gero gurutzetik jautsirik doloresko Amaren besotan adoratzen zuelaik, ta apatzen oñak, eskuak, llagak, erregatus, nola len, orai ere negarres, pensa zer martirioa! Ortzi ondoan gor193 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI putz dibinoa, zein soil, zein ilun, zein desanparaturik bekala, gelditu zen, nola kendurik iruzkia mundutik gau ilun ilunean! Urbilen larunbatean ezin atzendus bere ongiegille dibinoa, berzerik ezin egin ta egon ze prestatzen balsamo ta aromak, unjitzeko berriro gorputz ila: E ta igande goiz goizean argitu gabe atra ze, joateko prisaka, eta guzia ze pensatzea bidean, nola kenduko zuten gañeko ar-lauza: ellegatu zelarik aurkitu zue iraulirik arria, baña etzego an gorputzik. Itzuli prisaka, ta kontatu ziote S. Pedrori ta S. Juani: ebek joan zire lasterka, ta ikusirik mortaxa ta oialak an, ta gorputzik ez, itzuli zire pensatzen beren baitan: Baña Maria Magdalena geldi beti an, noizean noiz beiratus obiara: alako batez ikusi zitue bi Aingiru erran ziotenak, zergatik zaude negarres? Zergatik k endu baitute ene Jauna, dio, ta ezpaitak it non paratu duten. ek biztu dela, erran zuen bekala lendanik; ere segi leku gartan: itzulirik atzerat ikusi zue Jesus txutirik, ezaundu gabe: Galdegin zio Jaun dibinoak, zergatik zaude negarres? Zer billatzen duzu? Magdalenak ustez zen baratzezaia, erraten dio, Jauna, orrek k endu badu, erran bezada non paratu duen; eta nik ermak o dut. O amorearen itsua! Jaun dibinoak orduan erran zio, Maria. E zaundurik errespondatu zio, o Maestru Jauna: ta zoeie apatzera oñak. Zaude, erran zio Jaun dibinoak, ezi oraño ez naiz igan ene A itagana: baña zoaz, ta erran zozute ene anaiei, igaten naiz ene A itagana ta zuen A itagana; ene Jangoik oagana, ta zuen Jangoik oagana. Joan ze kontentus zoraturik bekala erranes Diszipuloei, ik usi dut Jauna, ta au ta au erran dida. Orduko ia dudarik gabe ikusi bidezue Ama Santisimak: baña gañarakoetaik Maria Magdalena izan ze lenbizikoa ikusi zuena, E banjelioan dionez. Ikusi bidezue gero ere iagotan, Zerura igan baño len; ta azkenik Zerura igatean; ta errezibitu zue beraren bedeizio betirokoa. Igan ondoan Jesu Kristo Zerura, Maria Magdalena enpleatu ze akonpañatzen Maria Santisima, errepasatzen Kristoren pasioko memoriak, zerbitzatzen Apostoluei, ta federa ekartzen al zuzken guziak Jerusalenen; alik eta S. E steban lenbiziko Martir gloriosoa arrikatu zuten arteo, persegiturik Kristio guziak, S. Maria Magdalena ere, ta S. Marta, S. Lazaro anaia, Marzela beren neskatoa, S. Maximino iruetan ogeitamabi Diszipuloetaik bat, ta berze anitz paraturik itsasonzi batean, belarik ta remorik gabe utzi zuzten itsasandian, onda zeizen an: baña Jangoikoaren milagros onzia ellegatu ze ta guziak salbo Franziako Marsellara; ta beren itz sandu, birtute, ta milagroeki konbertitu zuzte ango jendeak; eta Lazaro gelditurik Marsellako Obispo, Marta erretiraturik leku batean anitz donzella, ta andre oneki, Maria Magdalena igan ze oian gora batera, non kubila andi batean altxaturik bizitu ze sustentatus belarres, zañes, ta Jangoikoaren probidenzias, gau ta egun orazioan, ogei ta amar urtes Aingeruen bizi gisa 194 Joakin Lizarraga bat, egunoro denbora gortan igaten zutela Aingeruek Zerura zazpi aldis aditzera Zerukoen laudarioak ta musikak. Azkenean bialirik erratera S. Maximinori, espera zezala urbilen igandean E lizan, ta bakarrik, jautsi ze Sanda, ta Obispo garren eskutik errezibitu zue Komekadura Sagratua, miragarrisko debozio ta negar gozoeki: eta andik guti entregatu zue bere espiritua bere Jaun ain amante, ta ain amatuaren eskuetan. Gorputza honratu zute depositatus leku gartan, ta honratzen dute denbora guzietan. Milagroeki ere honratu du Jesu Kristok bere penitente noble au len ta gero. Bat izan ze egin zuena K arlos II. konte Probenzakoareki, non Sandak konbertitu zuen anitz jende bere denboran. Konde gura bada zeukate preso Barzelonan ongi guardaturik ertxi eder, ta biziaren kentzeko peligroan. Oroiturik bere presondegian, nola S. Maria Magdalenak egin zuen anitz ongi bere lekuetan, enkomendatu ze gogotik Sandari eskatus libra zezan; ortako barutu ze, konfesatu ze, ta negarra franko ixuri zue. Sanda bere jaiaren bezperan gauas agertu zekio itxura agitz eder grabean, ta mintzatus bere izenas erran zio klaro, beraren orazioak adituak izan zirela, ta progutako segi zezola: gero deklaratu zio zela Maria Magdalena, nori enkomendatu zen: eta guti bat ibili ondoan galdegin zio ia bazekien non zegon. Ark zio oraño uste zuela Barzelonako murallen barnean zegola: engañatzen da, erran zio Sandak, ezi ia dago bere lekuan urbil Narbonara: non sartu ze berla goizean; ta agradezimentutan inarazi zue monasterio bat ederra S. Domingoko E rrelijiosoen, non dauden Sandaren errelikiak: eta despeitu zuen leku gartan gurutze bat. &. 195 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Garillaren 25.an San Tiago Apostolua E spañako Patronoa San Tiago, andiena deitua, distingitzeko berze Santiagoganik, S. Juan ebanjelariaren anaia zarrena, izan ze Galileatarra, Jesu Kristoren aide, ta Apostolu estimatua, Jangoikoaren grazias E spañako Patrono andia. Zeudelaik bi anaiak arranzuko sareak konpontzen beren Aitareki, deitu zitue Jesu Kristok beregana; eta Aita utzirik sareeki bereala segitu zute Jaun dibinoa. E ta aldatu zitiote edo añaditu izen gañekoak Boanerges, nai baitu erran, Ortotsaren humeak. E bek S. Pedroreki artu zitue berex, agertu zuelaik bere gloria Taborko oianean; biziarazi zuelaik Prinzipe garren alaba iltzena; eta baratzean oraziora apartatu zelaik pasio-alzinean. Baña erreprehenditu ere zitue biak bein amoltsuki. Luc 9. Joan zire Diszipulo batzuk Samariako ziudadera, prebenitzeko sustentua; eta jende gaiek etzuzte errezibitu. Orgatik zelos beterik biak, ortotsaren humeak proprioki, autsi daiela su Zerutik erautstek o aiek ? Zauzte, erran zue Jaun onegiak, eztak ize espiritu segitzen duzena. Birjinaren Semea ezta etorri galtzera arimak , bazik salbatzera. Alaber bi anaia gebek beren Amareki bein Dresentatuzekizkio Jesus onari; eta Amak humeen amorez erran zio, Jauna, mana bez jarri daitzen ene bi seme gebek orren erreinuan berorren bi aldetatik, bata eskuietik, berzea ezkerretik. Jaun onak errespondatu ziote, eztak izie zer esk atzen duzien. Dezak eze pasa tragoa nik pasatu beautena? Aiek erran zute, Dezak egu. Jaunak orduan, bada pasatuk o duze flik pasatuk o dutena; baña jarritzea ene esk uiek o ta ezk errek o aldetaik da norendak o disponitu duen nere A itak , au da, Jangoikoak. Biek asistitu zute azken afarian, ta ikusi zute erresuzitatu ondoan Jaun dibinoa, ta errezibitu zute berrogeitamargarren egunean E spiritu Sandua. Guziau atra da E banjeliotik; gañarakoa Autore grabeetaik atra bear da. Santiago, pasasaturik denbora-zati bat Jerusalenen, Samarian, ta alde gaietan, pasatu ze E spañara: E men trabajatu zue zenbait urtes predikatzen E banjelioa, ta konbertitzen fede Kristiora Jangoikoas zeudenak: eta Zaragozan gau batez zegolaik bere Diszipuloeki orazioan E bro ugaldearen basterrean, Maria Santisima, bere izeba, bizi zena oraño Jerusalenen etorri zekio, airean Aingiruek ekarririk, bisitatzera ta konsolatzera bere presenzia ta itz sandueki: eta urtiki ze lurrean Apostolua gozos beterik ado196 Joakin Lizarraga ratzeko bere Jangoikoaren Ama; zeñek erran omen zio amoltsu, ona lek u gontan berean inen didazu E liza bat nere izenean, baitak it E spaña-alde gau izanen dela ene deboto, eta nik oraidanik artzen dut nere anparoan. Utzi zio an pilare bat nabarris edo jaspes, ta gañean bere imajina bat. E gin zue S. Tiagok tenploa, nola zuken, txipia orduan, baña gero aumentatu, ta adornatu dena, ta guziek arrazioreki beneratzen dutena, nola Maria Santisimaren lenbiziko tenploa, edo lenbizikoetaik. Denborain buruan itzuli ze S. Tiago Jerusalena, non predikatzen zuelaik Jesu Kristo koraje andiareki, Juduen iras ta odios arrapaturik preso kondenatu zue eriotzera Herodes Agripak. E raman zuenak preso ikusirik ain animoso alegre Sandua joaten iltzera, ezaundurik zela on Jangoikoaren gauza, konbertiturik ta kristiaturik eman ze bera ere preso, ta zemazkitelaik iltzeko, ark eskatu zio barkazio, ta Sanduak amoroso besarkatu zue ziola, bakea biz zureki: lentxago sendatu zue perlesiatu bat. Bereala ebaki ziote burua ezpatas, an bazkoaren inguruan, naiz zelebratzen den garillan, noiz aldatu zen gorputz sandua. Da Santiagoren gloria gloriosoa, amabi Apostoluetaik izan baize len lenbizikoa pasatu zuena trago gura Jesu Kristok brindatu ziona, ta firmatu zuena bere odolareki fede Kristioa. Bere gorputz sandua bere Diszipuloek arturik gero ekarri zute E spañara Jangoikoaren probidenzias pasatus ainberze itsaso; ta depositaturik Konpostelan, zein deitzen den orgatik San Tiago, nora joanik mundu guzitik peregrinazioan honratzen du Kristiojende guziak, prinzipalkiro E spañakoak, zor baitio anitz abore andi milagroskoak eginak bear orduetan, espezialki Moroen kontra, ikusi delaik ez solamente bein, bai anitz aldis armaturik bekala bere zaldi gañean K apitan jenerale bekala E spañolen lenean, urratzen, ta desegiten Moroen tropak. Guzien ertean da kontatzeko Riojan Klabijo deitzen den oian-aldean egin zigun faborea E rrege D. Ramiroren denboran, zeñen alzineko E rregeak D. Alonso asi baize ukatzen Moroei trebutu infame bat pagarazten ziotena len, baize presentatzea urteoro eun donzella. (E ta onen denboran agitu ze agertzea milagrosoki Santiagoren gorputza, zazpi eun urtes altxaturik egon zena, mostratus Zeruak Aingiruen ta argi miragarrien medios, non ze on tesoro andi gura, 800 urtearen inguruan). E rrege izan batek zorzi edo amar urte lenago Alfonso baño, deitzen zenak Mauregato, agian zeren Mora zuen Ama, logratu zue utzi zezaten geldi, obligazio in zuenareki, emateko urteoro petxa gisa eun donzella. Sartu ze E rrege D. Alonso K asto deitua 791 urtean: eta ez solamente etzue nai izan du pagatu petxa infame gura, baizik ere bi aldis il zitiote iago ezi eun milla Moro: Aren ondorean sartu ze D. Ramiro I.a E rrege Leongo. Abderraman Cordoban Moroen E rrege ia poderoso eginak manatzen zio suberki presen197 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ta zezkiola eun donzellak. Arritu ze Ramiro alako enbajadareki; eta erresolbiturik sufritzera lenago eriotzea, ezi alako deshonrea ta infamia, prestatu ze emateko gerra; zeintara segitu zuten anitz Obispoek ta Sazerdoteek. Abderraman suberbo bere indarreki, ta suturik trebutua ukatzeareki, jende infinizio bat bildurik, atra ze Kristioen kontra. Riojan Albelda deitzen den erriaren aldean eman ze batalla iraundu zuena egunaren geienean, etzela ezaun nioren alde abantalla: alik eta arratsalde apalean ia ezauntzen asirik Moroen alde, Ramirok erretiratu zitue bere tropa nekatuak, eta gutituak balienteenen iltzeareki aldapa batera, deitzen baita Klabijio. An gau gartan nola azken extremoan guzia ze klamatzea Zerura otoi eta otoi. E rre la, lotan agertu zekio S. Tiago, erraten ziola, ni naiz E spañako Patrono, ez lotsa: biar asistituko dizet, eta eneki bateo logratuko duze biktoria. Idatzarri ze alegre, ta animaturik guziak bisione garreki paratu zitue orden onean joateko Moroen kontra inbokatus Santiago, zein bereala alzinean ikusi zute zaldi txuri eder batean, bandera bateki ta ezpata bateki sua zeriola, lurreratzen Moroak, ixtikatzen, urratzen, segitzen ziotela atzetik españolek, ta egiten nai zutena Moroes, zeñetaik gelditu zire ilik iruogei ta amar milla, gañarakoak barraturik; eta trebutu infame gura sekulakos kendurik. E ta biktoria gau zelebratzen du arrazioreki E spañako E lizak Santiagoren aparizioaren nonbrean Maiatzaren 23. An gelditu ze inbokatzea Santiago españolek batallaen asterakoan; eta progatu dute Sanduaren patrozinioa patente askotan, erremedio humanorik niondik etzenean: berze askotan ezparin bada logratu, da zeren etzen konbeni, edo etzen mereji, ezi askotan bekatuak gaintzen dire sobra ta ainberze, ezi estorbatzen dute Sanduen patrozinioa. &. &. &. 198 Joakin Lizarraga Garillaren 31.an S. Ignazio Loiola, Jesusen Konpañiakoa Jaio ze S. Ignazio Loiolako Jaunenganik Gipuzkoan: azi ze E rrege K atolikoaren Kortean; eta berez baliente izaeareki eman ze soldadeskara. Zegolaik K apitan bekala defendatzen soldado gutieki Iruñeko K astelu lengoa, sobra arriskatus, zango bata autxi ziote kañon-bala bateki, ta berzea maltratatu arri saltatu zenareki: baña Franzesek arrapaturik K astelua, utzi zute bera joatera kura zeien bere errian. Sufritu zitue kurazioko oñazeak koraje andiareki, naiz esperanza guti zen sendatuko zela. Ze S. Pedro Apostoluaren deboto andia, ta armaen ertean lenago konpondu zitio koplak laudatus Apostoluaren koraje gura jokatzeas ezpatareki, preso in zutelaik Kristo gure Jauna. E ta orai enkomendatzen ze bere Majestadeai Sanduaren medios, nai bazio eman osasuna. S. Pedro bere jai-bezperan aparezitu zekio, ta bisita goneki asi ze oberatzen. Konbaleszenzian dibertitzeko eskatu zue K aballeroen libruren bat; ta berzerik ez aurkiturik eskunara, ekarri ziote Kristoren ta Sanduen bizien librua, zein leitus itxeki ze deboziosko suan imitatu naies: ta proponitu zue prinzipiotako joatea Jerusalena bisitatzera leku sandu gaiek, ta errepasatzera pasioko pausuak Kristok an pasatu zituenak. Gau batez jaiki zelaik bere oraziora, sentitu ze arroitu lotsagarri bat etxean, nola guzia eror baledi lurrerat, ala adiarazis Demonioak zuen pena aren konbersioneas, adibinatzen zuen bekala gerra inen ziona gero. Beldur ze aragiaren inklinazioas, nola ain aisa baita konsentitzea gogorazio gaixtoren batean: enkomendatzen ze Ama Birjinai: eta Ama dibina agertu zekio bere aur dibinoareki besotan ekartzen ziola kastidadearen donoa, de manera ezi gerostik libre bizitu ze bekatu-genero goietaik beti. Konbaleziturik ia joan ze peregrino gisa Monserratera, paraturik bere armak dilindan Ama Birjinaren aldare-alzinean, eman zue prinzipio bizitza sanduaren: E ta len lenbiziko dilijenzia egin zue konfesio jenerale bat, eta pobre bati emanik bere tresena baliosoak, bestitu ze manta edo kapusai-iduri bat, pasatu zue gaua belan: prebenitu ze katees ta disziplines, egiteko justiziak gorputzean. Pasatu ze Manresara, nongo Hospitalean, ta an urbil zen kubila batean asi ta segitu zue bizimodu bat ain penitente arrigarria, ezi egungo egunean diraute señale ta memoriak pasatuas 199 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI an urte batez: Penitenziaren aizpa da orazioa: ontan pasatzen zue gau geiena, egunekoas landara, elebaturik bere espiritua Jangoikoan. Aldi batez egon ze elebaturik aste batez ososoa, mostratzen ziola Jaunak orduan gero fundatu bear zuen Jesusen Konpañia, ta forma nola bear zen. Ikusiarazi zio ala nola kanpo bat; non alde batetik zegon tropa andi bat, lenean Luzifer K apitan bekala: berze aldetik berze tropa bat, lenean Jesu Kristo; eta bi tropak elkarren kontra pelean: Andik etorri zekio deseo goratzeko bere Konpañia, Jesusen soldadeska bekala. Bere penitenzia ta orazioaren ariora zire Jangoikoak iten zition konsolazio, erregalo gozoak biotzean, ta ariman bisione ta argitasun alakoak, ezi erraten zue gero, ezi ezpalitz ere eskritura sagratua, zegola bera prest emateko bizia fedeagatik. An, naiz letra guti izanik oraño, konpondu zue E xerzizioen libru gura, Sandu guziek laudatua, anitz bekatari sandu itzulituena, zeñen medios bereganatu zituen S. Franzisko Xabier, ta berze lagunak. Konpondu zue inspiratus E spiritu Sanduak, ta erakutsis Maria Santisimak; nola bere Majestadeak errebelatu zion bere sierba bati gero. Andik joan ze Jerusalengo leku sanduetara bakarrik ta pobre gisa: bidean pasatu zituen trabajuak, eta an gozatu zituen konsolazioak Jangoikoaganik, nork explika? Nailuke gelditu an errepasatzeko maiz pasioko memoria gaiek, ta konbertitzeko infiel gaiek: baña Jangoikoak berze lekutan nai zue: ta ala itzuli ze E spañara estudiatzera. Asi ze gramatikaren prinzipioetaik Barzelonan, segitus estudioak an, Alcalan, ta Salamancan, bukatus Parisen; ta guzietan konbertitus anitz onera, pensatus asko ignoranteek, iten zuela arte gaixtos iten zuena arte dibinos, ta pasatus berak orgatik anitz trabaju, persekuzione ta prisione. Azkenik Parisen konbertitu zitue bedratzi estudiante obenetaik, ta obena S. Franzisko Xabier. Orgatik batek nai zue il S. Ignazio; eta ortako joanik bere ostatura ezpatareki, eskaleak igaterakoan, aditu zue Zerutik boza bat, nora goaie, desditxatua? Orreki lotsarriturik itzuli ze atzerat. Romara joatean agertu zekio Aita E ternoa bere Seme dibinoareki, zeñek erran zio, ni izanen naiz zuen fabore Roman. Da gauza notagarria, ta Jangoikoarena proprioki, ezi denbora berean, noiz infernuak goratu zituen herejeak E lizaren kontra, prebenitu baizue Jangoikoak S. Ignazio ta bere Konpañia: 1521 urtean asi ze Lutero Alemanian eraikitzen herejia; ta urte berartan konbertitu ze S. Ignazio E spañan. 1534 urtean errebelatu ze Henriko VIII.a Aita Sanduaren kontra: ta urte berartan S. Ignaziok Parisen errelijionearen zimenduak paratu zitue sujetatzeko espezialki Aita Sanduari. 1540 urtean K albino goratu ze Ginebran madarikatua: ta urte berartan S. Ignaziok fundatu zue Roman bere Konpañia: eta Paulo III.ak Aita Sanduak lenik aprobatu zue, 200 Joakin Lizarraga ta gero laudatu ondoreko Aita Sanduek, ta Konzilio Tridentinoak. Irur boto komunen gañetik añaditu zue laurgarrena, joateko misione egitera noranai biali nai zituen Aita Sanduak. Ala bere antsia guzia ze, izan daien Jangoiko andia ezaundua, honratua, ta obeditua mundu guzian; eta bere intenzio, ta itz kontinokoa edozein lan edo gauzatan ad majorem Dei gloriam, Jangoikoaren gloria geiagotako. Zelo andi goneki bere idea ta pretensio guzia ze ezaunaraztea ta onetsiaraztea Jangoiko on bakar egiaskoa: prokuratzea beraren fedea ta legea: sinestea egiak, ta obratzea mandamentuak. Nola herejeek baitute galaraztea fedea, ta despreziatzea mandamentuak, kunplitzeagatik bizioak ta pasioneak. Orgatik aiek odios nai zute Sandua ta bere Konpañia: baña Sanduak karidades nai zitue desengañatu aiek, ta aien segizaleak. Nork erran ortako egiten zituen dilijenziak eta lanak? Nork erran ferbore ta ansia gura, zeñeki predikatzen zuen Jangoikoaren itza, ta predikarazten? Akabatzen zituelaik doktrinak, beti despeitzen zitue itz gebeki, A ma zaze Jangoik o Jauna zeuren biotz guziarek i, arima guziarek i, ta entraña guziek i: ta erraten zitue ain sua zeriola, ezi aditzaleen biotzetan itxekitzen baiziote su amoreskoa. Zelo andi goneki bialias landara asko lekutara bereak, injeniatu zue fundatzea anitz kolejio erreinuetan. Zelo goneki alzinatu ta aumentatu zue tenploen erreberenzia, ta dezenzia: doktrina Kristioaren erakustea maiz, eta maiz konfesa-komekatzea. Zelo goneki inarazi zue Roman Alemanen kolejioa, azitzeko langin onak beren lekurako: ta anitz etxe, biltzeko, ta salbatzeko gaizki ezkonduak, peligroan ziren donzellak, aur emazurtz desanparatuak, ta doktrinatzen zeudenak; ta berze asko piedadesko obra; beti anhelatzen nondik eta nola irabazi arimak Jangoikoaren; Orgatik galdeginik bein bere lagun bati, zein nai luken iago, eman balekio autara, edo oan bereala mundutik Zerura seguro betikos, edo gelditu emen zerbitzatzeko Jangoikoai, galtzeko peligroan? ark errespondaturik, naiago lukela joan Jangoikoagana; Sanduak zio, bada nik ez, baizik naiago nuk e segitu zerbitzatzen, naiz peligro den neure aldetik galtzek o. Ain bizia ta bizkorra zue fedea, iduri baizue ikusten zituela sinestatzentugunak ikusi gabe: eta ala, zela etxean, zela kanpoan, zela berzeren alzinean, zela bakarrik sekretoan, guzia iten zue nola ikus balez presente Jangoikoa, ta nola berai bere Majestadea balegokio beira. Bada Jesu Kristo gizon dibino gura zenbat aldis ikusten zue, mintzatzen, eta aditzen zue, nola humeak Aita, edo bere Ministroak E rrege Jauna? Aldareko sakramentuan eztaike pondera, zein erreberente tratatzen ta adoratzen zuen. Meza zelebratzen zue, nola balego Zeruan Aingirus inguraturik, bera erdian. An geienik zire bere amoresko sugarrak, negar gozosoak, desmaio 201 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI amorosoak; komunki ondorean etzeike oan bere oñes, eta bear zute eraman lagundus. Ordenaturik Sazerdote, meza ondorean bi ordus zego ematen graziak; beti gero bentzait ordu bat, naiz okupazio anitz izan zezan. Bein manaturik Aita Sanduak presenta zeiela beraren palazioan biramon goizeko seietako, ez faltatzeagatik debozio akostunbratura, asi ze prestatzen bi orontakoan; egon ze bi ordus preparazioan; ordu bat mezan; berze ordu bat ematen graziak. Orgatik pintatzen dute zenbaitek Sandu gau errebestiturik ornamenta sagratueki. E speranza ta konfianza bere Jaunabaitan zue ain seguro, ezi erraten zue egiaz ziona Dabidek, naiz nabilan erioaren erdian, eztut gaitzen beldurrik , berori baitago nerek i. ps. 22. Ala, zegola itsasoan, edo leorrean, edo karzelean, edo nonnai, ta nola nai, zego nola Jaunaren besotan. Admiratzen zire anitz, ta zeukate Jangoikoaren milagrotako mantenitzea ainberze lagun ain errenta gutireki; Zer milagro? zio Sanduak, milagro litzake, ori agi ezpaledi. Amorea Jangoikoagana parte ikusi dugu ainberze lan ta obra on eginetan, ikusteko dago progurik obena, trabajuketa ainberze sufritzean, ta ain animoso ta ain alegre, ta ain prinzipiotik persegitua malamente, zergatik zen ona, ta ontzen zituen berzeak estudiantezutuan ere, Barzelonan, Alcalan, Salamancan, Sevillan, Parisen, Roman. Zegolaik preso Alcalan, guzia ze kuidatzea preso-lagunes deskuidaturik bere buruas: de manera ezi Maestru andi batek ikusi zuenak zio, eldu naiz ikustetik S. Pablo prisioneetan. Salamancan oroat preso bisitaturik berze batek galdeiten zio ia etzuen sentitzen ala egotea malamente. Sanduak alegre erran zio, ain gaitz andia iduri zaio preso egotea? Bada nik diot, eztela Salamancan ainberze grillo, ta katea, nola nik nai nuken eraman ene Jaun esu Kristoren amores. Parisen oroat Unibersidadean, nola aldatu baizitue onera S. Franzisko Xabier ta berze franko, nola beltzetik txurira, ezpaizeike ezaun lenekoak ziren, nai ziote eman baketak, edo azoteak, eta bazoezi ortara zeudela erkadan guziak, nor bere azoteareki eskuan, eta Sandua zoeie sufritzera animoso sereno; noiz ta E rretoreak ezaundurik santidadea artu zue eskutik, eskatu zio barkazio, ta laudatu eta libratu zue. Ala bere bizia ze padezitzea: Galdeginik errelijioso batek, zein den bide seguro laburrena perfekziorako, errespondatu zio ezi padezitzea trabaju anitz ta andiak Kristoren amores; eta eska zezola Jaunari grazia goi, ezi nori iten zion, itentiola anitz grazia batean. Padezitzeareki juntatzen zue karidade fiña padeziarazten ziotenen fabore, baita grazia graziaren gañetik, garaitus gaizkiak onkieki. Parisen batek in zitio asko agrabio, ta kendu limosnak zemazkienak. Aurkitu ze gizonoi gero bides ta heri, ta anparoik gabe niondik: oroiturik Ignazios eskribitu zio billete bat: eta Sandua leitu orduko bereala amenik artu gabe, paratu ze 202 Joakin Lizarraga bidean, ta ibili ze oñes irur egunes ogeitazorzi lekoa-bide, jan ta edan gabe, ta ellegaturik besarkatu zue, ta asistitu zio, nola Ama amorosa batek, ta etzue utzi sendatu arteo. Alaxe da Jangoiko onaren espiritua: berze batek utziko zue or konpon, alegratus kontrarioaren gaitzas: on da Deabruaren espiritua. E rrelijioso batek gastigatu zio, errearazi bear zituela Perpiñandik Sevillaraño ziren jesuita guziak. Sanduak errespondatu zio, bada nik nai nuke berori ta berorrenak guziak ikusi errerik Jangoikoaren amoresko suan. Humildadea zue on guzien zimendu ta guardia: oneki dijeritzen zue guzia. Lanze bat, eztuena iduri anitz, baña ure suberbiari latz zaiona kontatu nai dut, aita konfesatzea publikoan bere falta. Lenbiziko prediku in zuenean bere sortuerrian Azpeitian, erran zue pulpitotik, motibo bat izan dutena igateko leku gontara da emateko satisfakzio proximoaren honrari. Nik gastea nitzalaik ene gisako laguneki artugin due fruita kantidade bat berzerenetik; eta Jabeak sospetxas in zue preso berze bat etzuena kulparik. Bada jakin bez mundu guziak, ni izan nitzala gaixto gaizkiegillea. E skatu zio pulpitotik barkazio gizonai, baizego an, eta guzien alzinean egin zio bere bi heredaje zituenen donazio. Non iten da alakorik? Noribaiti protxal barin baze, etzue erreparorik errateko bere bekatu pasatuak. E rrelijioso konfesore bat bizi ze sobra lazo. Nailuke erremediatu Sanduak; baña etze trebe, ezpaize oraño sazerdote. Zer egin zue? Joan ze konfesatzera beragana: eta konfesaturik zuena, asi ze konfesatzen len konfesatuetaik zenbait, ponderatus ainberze, ta ainberze negarreki, ezi konfesorea mogitu ze penatzera berzes. Joan ondoan segitu zio atzetik, ziola, o Ignazio, Ignazio, konfesio goi ezta zure, baizik nere. E sker milla dizut: orai eska zozu Jangoikoai grazia, emendana dien osoki, zuk nai bekala. Ori ezta anitz: bazekie sartzen estanke izoztuan, ta andik predikatzen pasatzen zenai gaixtakeriara, etzeien pasa; eta lograturik kontent, naiz otzak pasaturik. Bazekie sufritzen golpeak ta paloak, estorbatzeagatik kulpak. Kuratu ta itzuli bere lan onera: eta erraten ziotenei goar zeiela, ezi len asi zutena bukatuko zutela, kendus bizia; Sanduak errespondatzen zue, eta zer deseatzen dut nik iago, baizik iltzea ene Jaunaren ta proximoen amores. Baña kontatzekos genero gontan in zuen guzia, bear litzake anitz libru, ta anitz denbora. Au ze anima animoso gura, nolakoak kuadratzen zaizkion Janloikoai, S. Teresak diones, egin zuena anitz gauza on ta andi Jangoikoaren zerbitzutan, ta pasatu zuena anitz trabaju ta andiak beraren gloriatan. Amabortz urtes gobernatu zue bere Konpañia barratu zuena Italian, E spañan, Franzian, Portugalen, Alemanian, ta bi Indietan, obratus berak ta bere humeek milagro klaroak Apostoluen denborakoak, errabiatus herejeak 203 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI inbidias eta penas, laburtu baizio bizia Melanton herejeen buruai, baizio lamentatus biotzetik, Ai ai, ezi ikusten dutenada, sarri beteko baita mundua jesuitas. E llegatus plazoa, prebenitu ze berri berritan; errezibitu zue Aita Sanduaren bedeizioa, eta sakramentu guziak debozio guziareki, aipatus maiz Jesus beti zeukana biotzean; bake ta sosegu admiragarrian entregatu zio bere espiritua Garillaren azken egunean, 1556 urtean, eta bere adinaren 65.an. Bereala aparezitu ze glorioso anitz urrun zeudenei: Askotan agertu da bularra idikirik bekala, biotzean urresko letraes inprimiturik daramala Jesus, berze S. Ignazio Martir glorioso garren gisara, biok izan baizire Jesusen amante apasionatuak. E zin konta ala dire milagro obratutuenak il ondoan. Konjuratzen zeudelaik espiritatu bat Trapanan Sizilian, Jangoikoaren probidenzias espiritu gaixtoak erran zue, gure etsai andia Ignazio il da, eta dago Zeruan berze Fundadoreen S. Domingo ta S. Franziskoren konpañian. Roman zeuka señora batek bere seme bat agitz gaizki iletsirik: ellegatzen ze S. Ignazioren eguna: enkomendatu zio gogotik; eta bezperan ustekabean aurkitu zue sano ta sendo, ziola mutikoak berak, S. Ignazio etorri zekiola, ta ukitus aurpegian, eskuas endatu zuela, ta manatu zuela jaikitzeko. E skatu zue jateko: eman ziote, baña berla errebesatu zue; ta ori bizpirur aldis. Amak orduan erran zio, Sanduak nai bide du baru zaizen egun bere jai-bezperan. Barutu ze, ta gero bazkarian bijilias emanik guapoki artu zio estomagoak. E zkon du batzuei aur bat jaiorik, zer izen paratu bear zekion, zute porfia bien ertean: Amak S. Ignaziori zion debozioagatik nai zue dei zeien Ignazio: Aitak zeren errian zen S. Ireneoren errelikia, Ireneo nai zue dei zeien. Irur ilabetez egon zire pleitu gontan. Azkenik erran zue Aitak, ez ala beti egotekos, galdein zogun aur oni, nola nai duen dei zagun. Istante aurrak, Ignazio Ignazio. Genovesadoan Ama Alaba noble batzuk konfesa-komekaturik eldu zire ugalpazterras, urak zoezilaik andi; urbildu ze alaba ezpondara ikusteko ta ustekabean urak janik ezponda eraman zue bereki. Klamatzen zue Amak: eta alaba erioaren erdian enkomendatzen ze Maria Santisimai, ta S. Ignaziori. Motiboa izan zue amets bat in zuena sei egun lenago, erortzen zela itsasoan, ta libratzen zuela S. Ignaziok, zenen konpañian sarturik bere anaia bat, murmuratu baizue sartu zela sandu etzenaren E rrelijionean. Orai apareziturik Ama Santisimak S. Ignazioreki erran zio, ikusazu nola den sandu & libratu zute & 1618 urtean. K anonizatu ze S. Teresareki & . 1622 urtean. 204 Joakin Lizarraga Agustuaren 4.an Santo Domingo Guzman S. Domingo E spañaren gloria, elizaren pilarea, munduaren argia, errelijioso Predikarien fundazalea jaio ze K alaruegan Osmako Obispadoan jendaki nobletik. Irur anaia izan zire, ta irurak txoil birtuosoak, bata Sazerdote sekulare milagroegillea: berzea errelijioso Predikari: irugarrena gasteena ta sanduena S. Domingo. Au zeukalaik sabelean Amak, aparezitu zekio S. Domingo de Silos, ta seguratu zio izanen zuela seme bat agitz ona, jakintsua, ta sandua. E rdi baño len izan zue berze bisione bat, iduri zekiola zeramala sabelean txakurtto bat agoan zeukana tortxa edo zuzi bat sutan, zeñeki erretzen ta argitzen zuen mundua. Bataiatu zeneko ikusi zue Amabitxiak kopetan izar bat argitzen zuena guzia. Señale gebeki mostratzen zue Jangoikoak bere sierbo gonen ona. Txipizutuan ongi azirik, ona zena berez, ze ezaun izanen zena geroago. E studiaturik Palencian ederki, bateo estudiatzen zue birtute guzia, espezialki miserikordia beartsueki: eta gose-denbora batez saldu zitue bere gauza guziak, eta bera nai ze eman truk erreskatatzeko pobre bat moroek kautibo zeukatena. K astidadea guardatzean zue bere kuidado espeziala, ta sendagalla: ortako beñere etzue nai egon alfer, ez konbersatu emastekieki, ta ez an edan geiegi. Ze orduan Obispo sandu bat Osman, zeñek prokuratu zue ekartzea S. Domingo Palenciatik, ta egin zue K alonje ta Arzediano. Ogeitamar urtetan asi ze predikatzen, ta egin zue bi urtes ofizio goi fruitu andiareki; alik eta Obispoak preziso izanik joatea Franziara eraman zue bereki sandua. Lentxago E spañako E rregeren alaba D.a Blanka ezkondu ze Franziako Prinzipe herederoareki: ellegaturik aurkitu zue kuidadotan; ez izanes humerik. Sanduak eman zio erremedio errosarioa errezatzea debozioreki, ta errepartitzea errosarioak nai zutenei: Artu zue erremedioa, ta logratu zue fruitu ona lenbizikoa S. Luis, nola bere aizpa D.a Berengelak S. Fernando. Aizpa onak, Ama ditxosak! Baña aratakoan Tolosa-aldean aurkitu zue Albi deitzen den erri batetik atra zela hereje Albijense deituen kasta gaixtoa, kentzen ziotena bere maiteenari duen gloria, gala, ta sendagalla, txoil estimatzen duena. Nor da sanduaren maiteena? Ama Birjina. Zein da gloria ta gala geienik estimatzen duena? Birjin gelditua erdi baño len, erditzean, ta erdias geros beti Birjinik. Ori ukatzen zute urde gaiek. Ortas suturik santua zego defendatu naiak egia goi, ta desengañatu naiak errore gartaik jende gaiek. Prinzi205 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI piontako lenbiziko arratsean konbenzitu zue ta konbertitu ostatuko Nausia errore gartan zegona. Akonpañaturik bere Obispoa Romara, ta andik itzulirik Franziara, enpeñatu ze bere indar guzieki, orazio ta penitenzia andieki, argitzeko jende itsu gaien ilundura. Herejeek ezin erresisti sanduaren orazio ta arrazioei, eta onetsi bearrean beren mediku ta ongiegillea bekala, aborrezitzen zute etsai bekala. E skribitu zute beren sektaren argumentuen libru, edo paper bat; eta sanduak berze bat egietafedearen: eta apostus bekala botarik biak hogera batean, herejeena bereala erre ta errautstu ze: sanduarena berez atra ze mellarik abe, ta baratu ze goiti zegon zur batean: eta diote zur garrek dirauela oraño testimoniotako. Irur aldis bota zute sura, ta irur aldis atra ze libre: orgatik konbertitu baizire zenbait. Baña berze frankok segi beren tema. Alaere sanduak porfia egin ta sufri Ama Birjinaren amores, ta milagro asko bitartean: gero ere emanes emanes logratu zue konbertitzea eun milla urbil. Armaetara ellegaturik herejeak ta katolikoak elkarreki, ta Konde Simon de Monforte katolikoen Jenerale inguraturik herejeenganik atra ze milla oñesko, ta zorzitan eun zaldiskoeki, lenik konfesa-komekaturik; ta eman zute animoso herejeen kontra, baizire iago ezi eun milla, zegon bitarteo S. Domingo orazioan, eta il zuzte armas iago ezi ogei milla, berze franko ito zire ugaldean eskapatu naies; eta katolikoetaik solamente sei edo zazpi faltatu zire. Milagro alakoeki famatu ze sandua, ta bera atzendurik bereas guzia ze trabajatzea prokuratzen Jangoikoaren ta bere Amaren gloria. Ortako ezaundurik bear zuela laguntza, bildu zekizkio zenbait lagun: eta Tolosako Obispoa joateareki Roman iten zen Konzilio andi gartara, non bildu ziren Aita Sanduareki 1285 Artzai espirituale, joan ze arreki Sandua ere, fundatu naiez Predikarien errelijionea. Inozenzio III.a ze Aita Sandu: erreparo zue admititzean errelijione berririk: eta S. Franziskok ere nai zue plantatu berea denbora gartan. Aita Sanduak lotan izan zue bisione bat, bere Letrango eliza arrallaturik erortzera zoeiela; ta bi gaiek arrimaturik soñak firme zeukatela etzeien erori. E zaundu zue oneki zirela Jangoikoaren gizonak, ta E liza K atolikoaren kolumnak; eta ongi arturik biali zitue disponitzera erregla bizimodu nai zutenaren. Itzuli ze lagunengana S. Domingo, eta disponiturik erregla segitu bear zutena, itzuli ze berriz Aita Sanduagana 1216 urtean: ilik orduko Inozenzio III.a, konfirmatu zio Honorio III.ak. Orreki sandua kontent agitz asi ze tratatzen erremediatzeas mundua bere aleginas. Onen prenda bat bekala ze lentxago S. Pedroren elizan izan zuen bisionea: Ikusi zue Jesu Kristo Juez bekala majestade andian jarririk trono batean, zeuzkiela irur lanza eskuan, galtzeko mundua. Ikusi zue Ama Birjina presentatzen zekiola humilki eska206 Joakin Lizarraga tus miserikordia bekatariendako: paratu zitiola alzinean bi gizon, baizire S. Franzisko, ta S. Domingo bera, ta erraten ziola, bi geben, ta eben humeen predikazioareki erremediatuko zela mundua. Ala aplakaturik bere majestadea, Sandua itzuli ze berebaitan konfianza onareki, bere fabore zuela Ama Birjina: eta iago berriz, noiz ta atra zeneko elizatik, opatu zuen karrikan S. Franzisko; eta beñere len ikusi gabe, ezaundu zire elkar, ta besarkatu zire ziotela, anaiak gara; A ita berbera, Nausi berbera dugu biek : goazen bateo unione onean, eta ezk aitzala infernuak aparta elk arren amoretik . Ala biak konzertaturik despeitu zire zein bere aldera. S. Domingo itzuli ze Tolosara bere lagunengana, errepartitzeko mundua barna Predikari Apostolikoak bekala. E spañara biali zitue laur: etze bera etorri orduan, zeren joan nai zuen moro-errietara, martiriza zezaten an. Baña Jangoikoak estimaturik aren deseoa, etzio nai izan du permititu kunplitzea: eta beti Jangoikoak nai duena in bear da. Romara itzulirik milagro andien podores logratu zue fabrikatzea an konbentu bat, ta paratu ziote bereei habitua Maria Santisimak mostratu ziona fr. Rejinaldori: Barraturik lagunak berze lekuetara, etorri ze bera E spañara, ta egin zue zenbait konbentu. E mendik pasatu ze bere Tolosara; andik berriz Boloniara, ta zelebraturik kapitulo jenerala bein ta bi aldis, heritu ze, ta ezaundu zue zela despeitzeko mundugontaik. Orren señale eman zio lentxago Jangoikoak, erran ziolaik orazioan, atoz, adiskidea, atoz deskansatzera, ta gozatzera gozo egiaskoak. E gin zue konfesio jenerala, ta ondorean despeitu ze bereenganik, ene humeak eta anaiak , ene biotzean ermako zaiztet guziok: ez penatu joateas ni zuenganik, ezi Jangoikoagatik munduaren utziak len dakar on gau, baita joatea nola noaien ni. Zenbatenas gutiago apegatzen zaigun mundutik, da obeago; ta seguratzekos angoa, bear da utzi emengoa. Nai diziet orai azkenean agertu sekreto batzuen probetxu, ta Jaunaren gloriatako; eta da, ezi beraren grazias konserbatu dutela beti birjinidadea garbi. E ta Jaunaren eskua ezpada izan eskas nereki, ezta zueki ere izanen txur. Baña beira ezi anitz balio duena anitz kostatu bear da. Preziso da erne bizitzea ta orazio egitea; ta aparta aparta emastekien komunika ziotik. E z fia okasioetan: gaixtoena da deskuidatzea ta seguratzea zeuren edo berzeen birtutean. K astidadearen izen benerablea ta sandua da nola bizitza, ezpataike errek obra. Naiz au erran zuen intenzio ones; etorri zekio eskrupulo erranas, eta konfesatu ze ortas. Ain delikatua zue konzienzia. Gero emanik konseju onak, ta manaturik leitzeko elizako orazioak, azken itzetan despeitu zue arima, igan zutena Aingiruek zerura. Iltze Agustuaren 6.an, 1221 urtean, zituelaik solamente 51 urte. Bereala eman 207 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zue zeruak asko testimonio beraren gloria ta santidadearen asko milagroeki. E ta 1234 urtean kanonizatu zue Gregorio IX.ak. E spañol glorioso gonen birtuteak eztire explikatzeko gure mias. Jangoikoarenganako amore fuerte andi gura, nork explika? Beti trabajatu naiak Jangoikoagatik! Beti orazio ta negar egiten berzeren bekatuengatik! Beti padezitu ta il naiak fedeagatik! Hereje batek il nai zuenak, ta ez fortunatu, erran zio bein, pasatu baiitza orai egunean alako bideas, ez itza egonen ia bizirik. E rrespondatu zio Sanduak, nik badakit eztutela mereji alako fortuna: baña eman balezada Jaunak autara, zein eriotze nauten pasatu beragatik, ene gustoa litzake ebaki zindezkidan eskuak ta oñak; ta atra zañetaik mia; gero bi begiok; gero utzirik gorputza bere odolean bañatzen guti bat, burua ebaki zindezan. Apez batek galdegin zio zein librutan estudiatzen zituen ain gauza on erraten zituenak: errespondatu zio, ezi karidadearen libruan, ezpaita obeagorik. Zimendua zue humildadea ain barna, ezi bere kulpengatik uste zue estorbatzen zela herejeen konbertitzea: eta ala sartzerakoan edozein erritan, eskatzen zio Jangoikoai, ezdezala kastiga jende gau ene bekatuengatik. Irur Obispado ofrezitu ziote, baña ezin arrarazi. Tolosan baño gogotikago predikatzen zue aldamenetan, zeren Tolosan honratzen zute, baña ebetan lixtukatzen ta maltratatzen. Beti oiñ-urtuxian ainberze bideetan; eta sartzean erriren batean disimulatzeko penitenzia, paratzen zitue oñetakoak. Bere habitu pobrearen pean zerama silizioa, ta katea bat burdiñaskoa sarturik aragiak barna. Beñere etzue izan zelda xakinik, ta ez goatzerik: komunki bere goatzea aldareko peaña, edo eskañuren bat, edo lur utsa. Irur disziplina egunoro ixuris odola franko: bat bere E ekatuengatik: berze bat berzerenengatik: ta irugarrena purgatoriokoengatik. Zer milagro da alako tratamentuareki laburtzea bizia? Ain zena gogor bereki, agitz ze beratx amoltsu gañarako guzieki, baita bekatarieki ere: agitz neurritua mintzatzean, agitz atento espezialki errelijioso ta sazerdoteeki. Bada kastidade Aingiruen gura; koraje ta konstanzia gura onean; fede ta konfianza gura Jangoikoan, ta gañarakoak, nork erran? Orazioan egin ze ain Jangoikoaren gizona: An apegatu zekio Jaunaren ona! Meza erraten zue egunoro ainberze negarreki, inposible iduri baizue ainberze izatea ixurtzeko. Askotan atratzen ze sentidoetaik, sua zeriola: askotan goratzen ze airean gorputza. Baña zertan distingitu zen berex da Ama Birjinaren debozioan. Sandu gau da pregonatu ta barratu zuena munduan errosarioaren debozioa, estimatus, laudatus, ta enkargatus Ama Santisimak berak. Kontatzen duenez Aita Garzes benerableak, (cart. fav. vis. 6.) Asistitu zio E rregina Santisimak lenbiziko mezan: eta pulpitoan bere aldakan. Dio erran ziola 208 Joakin Lizarraga itz gau, ain maite zaitut, Domingo, ezi lurrean bizi banitz, ez nindegoke kontent, ezpanego zure konpañia amablean. Aparezitu zekio milla ta eun aldis, ikusirik zion amore fiña sanduak ere. Baitare txastarazi zio bere bularretako esnea, erregalatzeko manera guzies arima garbi sanda gura. E kart zen ere zitio zerutik ango erregaloak, ta bere eskus ematen. Azkenean asistitu zio iltzerakoan; eta bere Semeareki bateo eraman zute arima gura kolokatzeko zeruan Serafinen tronoan, ta Apostoluen koroan, Patrono ongi iltzeko debotoak &. 209 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 6.an S. Justo, ta S. Pastor Martirak E rrelijio Kristioaren egiaren progu ona da, firmatu baitute beren odolareki anberze jendeek, espezialki emastekiek eta aurrek beren borondatez. Guzien ertean da eman zuten testimonioa bi anaiattoek Alcalan. Zebila Daziano Presidentea E spaña-barna, otso goseti bat bekala, martirizatzen Kristioak. E llegatu ze Alcalara: pregonarazi zue adoratzeko guziek aren Jangoiko zeuzkienak, ezperen, akabaraziko zituela tormentus. Zeudelaik lotsarriturik Kristio larriak, Jangoikoak armatu zitue bere E spirituas bi aur nobleak anaiak, batak zituela zazpi urte, au da S. Justo, berzeak bedratzi, au da S. Pastor. Zebiltza biak eskolan: eta aditurik pregon gura, biak beterik ferbores, zelos, ta fedeagatik il naiez elkar animatus, botatu eskolan paletak ta kartillak, eta laster joan zire Presidenteagana, oius ziotela, etzutela aiek nai adoratu aren Jangoiko falsuak, baizik Jangoiko bakar egiaskoa, ta Jesu Kristo Jangoiko-gizona; ta orgatik eldu zirela prest ematera beren bizia. Aiturik ori, gelditu ze Daziano arriturik, eta pensatus ori zela aurkeria, manatu zue azotatzeko biak sekretoan, orreki lotsatuko zirela. Zemazkitelaik ortarako, bi axuritto inozenteak zoezi animatus elkar: eta txipienak, baize justo, beldurrak agian, bere anaia etzeien fia aren konstanzias, erran zio lenik, ene anaia Pastor, ez lotsa iltzeas ere, eztare tormentues, aurrak garelako atxekian, zeren ezi Jangoikoak deitu gaituenak ainberzeko graziara, nola baita martirioa beraren amores, emanentigu arimo ta indar beartugunak, ermateko ongi. Alegratu ze Pastor aditzeas, ta errespondatu zio, arrazioreki deitzen zara justo, exortatzen bainauzu justoki, logra dezagun biek martirioaren korona. E rrezibi suelto seguro ezpata gañean, ezi trabajuak guti dirau, eta gloria da betirokoa. Ministroek aiturik konbersazio gebek, kontatu ziote Dazianori, zeñek beldurrak, baldin segitzen bazue bere teman, garaituko zutela mutiko gaiek, eta gañarako kristioak animatuko zirela aien exenpluareki, manatu zue il zezkitela sekretoan erris kanpoan. Ala egin zute, kanpo batean ebaki zizkiote buruak arri baten gañean, zeintan gelditu ziren inpreso belaunen ta eskuen kuntzeak; adiarazis milagro goneki Jangoikoak, beratxago zirela arriak berak, ezi Jentilen biotzak. Kristioek bildu zuzte sanduen buruak ta gorputzttoak, ta ortzi zuzte leku gartan berean: E ta badire diotenak Kristo bera jatsi zela honratzera bere martir inozente gaien ilaria. Gero E spañako gerra ta persekuzioeki galdu ze aien memoria, alik eta Asturio 210 Joakin Lizarraga Toledoko Arzobispo batek Jangoikoaren inspirazios billatu ta aurkitu zitue gorputztto sanduak, eta izan ziote ainberze debozio, ezi utzirik Toledo pasatu ze bizitzera Alcalan, nora pasatu zituen errelikia prezioso gaiek, eta an pasatu zitue bere egunak, honratzen mutiko sanduak: nola eskribitzen duen S. Ildefonsok, izan zenak gero alaber Toledoko Arzobispo. Gero Moroak sartzeareki E spañan, Urbizio deitu batek, zein daukaten sandutako Huescan, ta ango Obispadoan, artu ta erman omen zitue bereki; ta anitz Joan-etorri pasaturik, azkeneko gelditu omen zire Huescan, nondik 1568 urtean, Aita Sandu S. Pio Kintoren, ta errege Felipe bigarrenaren manamendus pasatu zute errelikia aien geien partea Alcalara, ta errezibitu esta andieki, ta paratu aien izenean egin zen Kolejiata batean. An dire honratuak aldare nausiaren pean den kapilla batean, pensatzen baita dela leku bera, non agitu zen martirioa; eta an dago arri gura, non degollatu zuzten, dauzkiena belaunen ta eskuen markak oraño ageri &. 211 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 10.an S. Lorenzo Martir gloriosoa San Lorenzo, daramana bere izenean bere triunfoaren laurela, E spaña guziaren, espezialki Aragoaren honra, koraje ta balore Kristioaren exenplu admirablea, egietafedearen testigo firmea, niork ezin garaitu zuena, Jesu Kristoren imajina bizi propia, ta E liza guziaren gloria, orgatik sandu guziek miragarriro laudatzen dutena, ta E liza guziak jai ta bijilia, ta oktabareki zelebratzen duena jaio ze Huescan: Aita izan zue Orenzio, Ama Pazienzia deituak, eta Sanduak, zeñetas errezatzen baita Huescan. Bere gastezutuas ezta notiziarik, eztare nola joan zen Romara, baizik bai an izan zela Arzediano, ta E lizako gauzen ta ondasunen Maiordomo, zelarik Aita Sandu Sixto II.a, zein arrapaturik preso Baleriano E nperadorearen ordes zeramatelaik presondegira, Lorenzok ansiaturik akonpañatu naies martirioan, lasterka joanik erdetxi zue bidean, ta asi zekio erraten amoltsu negarti, Nora doaie Aita bere semea gabe? Sazerdote sandua, nora alzinatzen da bere Diakona gabe? Orrek etzue beñere ofratzen sakrifizioa ministroa gabe: Nola doaie orai ni gabe ofratzera bere odolaren sakrifizioa? Agian ezaun duzu, ez nai zela artako? Proga bez ia azertatu zuen eskojitzeas ni Ministrotako gauza nai zena: Nori fiatu zidan administratzea sakramentu aldarekoa, eztida eman nai parte ofratzean biziaren sakrifizioa? Zer itzak ebek? Zer sua ura? Zer anheloa! Zer antsia il naiez fede Kristiogatik? Jangoikoaren espirituarena da su gau, ezi gizonarena da bizi naia, ta ez il. Biotz-beratu ze S. Sixto aditus: eta erran zio Jangoikoaren aldetik, etzaitut uzten nik, nere semea, eztare desetxatzen: baizik ere andiagokoak izain dire zure peleak Kristoren fedeagatik. Nik zar bekala dut bukatzea laster lebeago: baña zuk gaste bekala bear duzu garaitu tiranoa padezitus iago, ta irabazi triunfo bat gloriosoago. Irur egunen buruan segituko nauzu ni sazerdotea zuk Diakonak. Bitarteo barin baduzu zerbait elizako ondasunetaik, emozute pobreei. Konsolaturik itzuli ze Lorenzo, seguraturik ilen zela martir irur egunen buruan. E man ze prisa biltzera elizako ondasunak errepartitzeko. Joan ze Andre alargun baten etxera, non zeuden altxaturik anitz elizagizon eta Kristio. Guziei paraturik belauriko garbitu zitiote oñak humilki, ta utzi ziote limosna abasto; eta etxokandre alarguna heri zegona buruko miñ andieki, zeñatus, ta eskuak buruan paratus utzi zue libre ta sana guzis. Andik pasatu ze Narziso deitzen zen baten etxera, non aurkitu zuen anitz Kristio ikar ikar beterik 212 Joakin Lizarraga angustias. Konsolatu, ta animatu zitue: ta oroat garbiturik oñak, utzi ziote bear zuten limosna; ta itsu bat Kreszenzio deitua zeñatzeareki begietan argitu zue. Andik joan ze kubila Nepozianoren deitura: an oroat konsolatu, oñak garbitu, ta sokorritu ziote: ta sazerdote bat Justino deitua ikusirik an, bota zekio oñetara apatzera humildade andiareki. Ala zoeie prestatus logratzeko grazia andia bear izan zuena pasatzeko pasatu zuen martirio arrigarria. Gaua pasaturik lan gebetan, biramonean ia iltzera zeramatelaik S. Sixto, atra zekio bidera S. Lorenzo, ta erran zio, ea ez nazala ia desanpara, ene A ita Sandua, ezi enpleatutut orren tesoro enk argatutidanak . Aditurik tesoroen aipakundea Ministroek, bereala in zute preso, ta kontu eman ziote enperadoreai: Onek kontent ustez ase kodizia, ta errendiarazi Lorenzo, enkargatu zue onen guardatzea Hipolito deitzen zen kaballero bati, zeñek paratu zue karzelean berze asko presoen ertean; zeñetaik ze bat Luzilio negar eginaren utses bere desgraziagatik gelditu zena itsu. Oni predikatzen zio S. Lorenzok sinetsi zezala Kristobaitan, ta argituko zuela. Sinetsi zue, bataiatu ze, ta argitu ze. Famatu ze Roma guzian milagroa; etorri zire anitz itsu argi billa, ta guziak argitu zitue guruzearen señaleareki: eta preso guziak ere konsolatzen ta animatzen zitue bere koraje alegre garreki. Afizionatu zekio presoen kuidazalea Hipolito ere, ta arturik apart adiskideaintzu asi zekio erraten, ager-zezkiela tesoro altxaturik zeuzkienak. Sanduak amoroso erraten zio, o Hipolito, sinesten badu Kristobaitan, tesoro andiak ofrezitzentiot ta bizi eternoa. E ta gutibana sinestarazi zio, ta bataiatu zue bere familia guziareki; eta Jangoikoak ala premiatu zue, ezi ikusarazten zitio bataiatzen zirenak atratzen alegre eder ederrak... E nperadoreak presentarazi zue bere alzinean Lorenzo: galdegin zio elizako tesoroes: Sanduak sereno ausart, auna, ainberze gana barin badu elizako tesoroen, bida bizpirur egun biltzeko. E man zitio kontent ustez beteko zion etxeguzia urres eta zillarres, baitare lagunak, baita karroak ere. Lorenzok bildurik al zuzken estropeatu, maingu, itsu, malder, ta pobre guziak, guziak paratu karro gaietan, ta erman zitue enperadoreagana, erraten ziola, Ona non tuen E lizako tesoroak. E zta erratz explikatzea kolera artu zuena enperadoreak, ikusirik bere esperanza ala burlaturik: eta ala sua zeriola begietaik manatu zue biluxi zezatela an berean, ta arraskatu burriñasko aztaparrez gorputz guzia; ta presentatu alzinean instrumentu-genero guziak usatzen zuztenak martirizatzeko, ziola, guziok progatu beartuk ezpadidak obeditu nai ukatus eure Jesu Kristo. Sandua ain zego amorosturik bere Jesu Kristos, ezi guzia guti iduri zekio amorearen kasos, eta ala batere ez lotsaturik, baizik sereno animoso alegre erran zio 213 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Tiranoari, o gizon miserablea, uste du garaitu ni bere meatxu ta bere tormentueki? Bada diot, ezi orrendako direla tormentu, enetako erregalo, ta nere gosea izan dela beti asetzea mai gontan erregalo gisa gebetas... Nola entenda? nola sinesta ere lenguaje gau lurreko animalettoek? E ntendatzen dute Jangoikoaren amoresko ardo prezioso gartas orditurik daudenek. Andik eramanik berriro orañik Tiranoak bere kodiziaren goseareki erraten zio, ea, atra niri tesoro altxaturik dauzkizunak, eta adora gure Jangoikoak: ezperen, eztizute baliatuko libratzeko ene eskuetaik. Sanduak sereno, nik konfianza dut an gorako tesoroetan, baitire ene Jaunaren miserikordia ta piedadea, baliatuko didatela atratzeko libre nere arima, naiz gorputzak senti pena. Azotarazi zue plomusko azoteeki txatxakatus aragiak ta ezurrak: Sanduak Jangoikoai iten zio orazio, errezibi zezan beraren arima. Aditu ze boza bat zerutik erraten ziola anitz pasatu bear zuela oraño. Aditu zute on berze askok, eta Tiranoak zio, o Romanoak, eztuzie ikusten nola Demonioek faboratzen dioten oni, despreziatzeko zuen Jangoikoak, eta Prinzipeak, eta tormentuak? E ta itsuturik iras, edarazi zue Lorenzo tormentuko goatzean edo potroan, deskoiuntatzeko ezurrak, ta zatikatzeko aragiak aztapar ta istrumentu tzorrotzeki. Aidirelaik ortan berdugoak, Sandua aurpepi alegreareki zego ematen graziak Jangoikoai. Biz bedeikatua, o ene Jaun ona, eta eman bezagu grazia guziei, ezaun dezaten ebek ere zein ona den, ta eztituela bereak desanparatzen bear orduan. Biali zue Jaunak Aingeru bat, freska zezan, ta alibiatu pena bortitz gartan, oial txuri bateki garbitus izerdiak eta llagak. Ikusi zue au an zegon soldado batek deitzen zenak Roman, eta gero eskatu zio bataia zezala, nai zuela izan Kristio eta bataiaturik izan ze Jesu Kristoren Martir, Sanduaren konsoluareki. E tze ase Tiranoa ainberze tormentatuas, ta ainberze aldis S. Lorenzo baliente gura: baizik ere determinatu zue enpleatzea gau bat ososoa tormentatzen gorputz zatikatu gura pensa ala tormentu-motaeki: eta ekarrarazirik, pena emateko, ziren makina guziak, galdegin zio, zer jendagitakoa zen. E rrespondatu zio Lorenzok, ni naiz española, ta txikizututik Roman azia lege sanduan ta dibinoan. Dibinoa, zio ark, deitzen duk legea erakusten dikena egiten burla gure Jangoikoes, ta tormentues? Lorenzok sereno, nie ene Jaun Jesu Kristoren izenean eztut beldurrik orren tormentues. Tiranoak emen, bada ezpaduk adoratzen gure Jangoikoak, gau gontan guzian eztiat atertu bear ire tormentatzen. Sanduak ontara, beras gau gau izanen da gau ona enetako, ez ilun, bai argi ta alegre. Manatu zue Tiranoak paratzea goatze-iduri bat burriñasko sareeki, edo parrilla ta trilla deituak, ain andiak, ezi jasi zezaten gorputza, eta pean barratzeko anitz 214 Joakin Lizarraga brasa, joan zeien erre-pispildus gutibana, ta eriotzea izan zezan nekepenatsuago, zenbatenas luzeago. Guzia prestatu zute berdugo kruelek; biluxi zute gorputz sandua guzia llagatua, ta paratu zute trillen gañean, eta su bizia pean. Zego Tiranoa begiak armaturik beira bisai ilunareki; berdugoak zirikatzen sua tenaza ta burriñeki; gañarako an zirenak arriturik; Aingiruak ikusten alako ikusgarria; eta S. Lorenzo pazienzia ta sosegu admirableareki erraten Jaunari, errezibi bez, Jauna, sakrifizio gau berorren honratan. E ta Jauna zego indar ematen ta faboratzen. E tzue iduri zegola tostatzen trilla ikaragarrian, baizik goatze beraz batean: eta ala burlatzen ze ai zirenes bizten sua: eta Tiranoari erraten zio, ia erre da alde batetik, itzuli ta asi daike jaten; ezi elizako tesoroak orrek naituenak eztitu arrapatuko, zeren paratu dire zeruko tesorerian pobreen eskus. O Lorenzo admirablea, Jesu Kristoren soldado baliente garaitu eztaikena, orren aragiak ote dire arriskoak edo bronzeskoak? E do eztu sentidorik? baña bai, ezi mostratzen du izerdi darionak: baña amoreak sufriarazten dio guzia: eta fuerteago ze su amoreskoa erretzen ziona biotza, ezi su ikatzarena erretzen ziona gorputza. Plazoa bete zelaik goratus begiak zerurat, zio, E sker milla, Jauna, idiketzen baitida ataria sartzeko berorrengana. Au erran, ta egatu ze arima andi gura errezibitzera korona ongi merejitu zuena. Biramonean ortzi zute Kristioek gorputza sendatu zuen alargun garren heredajean, ta zelebratu zute ilaria irur egunes an egones orazioan ta baruan: azkenean zelebraturik meza Justino garrek konsejatu zitue joateko nor bere alde etzezkiten arrapatu. Martirio gau agitu ze 261 urtean. S. Leonek dio, ezi nola S. E steban lenbiziko Martirak honratu zuen Jerusalem, honratu duela Roma S. Lorenzok: eta guziak eztaizke ase laudatus alako Martira leku guzietan &. 215 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 14.an S. E stanislao Kostka S. E stanislao Kostka, Poloniako lore ederra, Jesusen Konpañiako Nobizio il zena sandu ta gaste emezorzi urteetaik emeretzitara, jaio ze bere buratsoen kastelu batean jendaki ilustre prinzipale batetik. Amirur urtetan biali zute bere anaia zarrenaren ta Aio baten konpañian, estudiatzera Biena Austriakoan. Agitz ze aplikatua estudiora, ta bateo ain ona ta onera emana, ezi len lenbizikoa jaikitzen ze goizetan; ta Jangoikoa lenbizikorik billatzen zue. E studiora baño len, ta estudiotik atra ondoan prezisoki bisitatzen zue Jaun Sakramentatua elizan egunoro, ta egunoro meza enzutzen zue, ta jaietan al zuzken guziak, nola bere errosarioa ere bai egunoro Maria Santisimari, zeñen deboto fiña baize. Alakoak zire bere afizioneak ta dibersioak. Ala ze agitz erretiratua, geldia, ta ixila. Lagun gaixtoetaik urrun, nola apestatuetaik: bere gisako onttoeki ze bere konbersazioa modesto alegre amoltsua, ta ala ze onetsia ere. Denbora gartan eman zio heritasun batek, ta ekarri zue azkenetara: Zego guzis aflijiturik, ez iltzeas ainberze, nola ezin komekatzeas, zeren ostatuko Nausia baize hereje. Sta. Barbarai enkomendatzen ze, leitu baizue aren debotorik eztela iltzen sakramenturik gabe. Baliatu zekio fedea, ezi gau batez zegolaik idatzarririk ikusi zue Sanda akonpañaturik Aingerus sartzen kuartoan, zekarratela sakramentu aldarekoa, zein errezibitu zue aien eskutik gozoso. Fabore gonen atzetik egin zio berze bat bere Ama Santisimak, agertu baizekio semeareki besotan, ta utzi zio aur dibinoa goatze-gañean, ta mintzatu zio amorosa, sartzeiela konpañian. Alako bisitareki etorri zekio on guzia, ta osasuna, zein deklaratu zute Medikuek milagros izan zela, etzeikela berze gisas: baña niori berak etzio erran nola. Konbaleziturik bereala komunikatu zio konfesoreai bere bokazioa ta ordena sartzeko Konpañian: onek desengañatu zue etzutela artuko Bienan Aitaren baimendea gabe. Baña etzue mutil sanduak esperatu nai ainberze, eztare esperanzarik utziko zuela Aitak, ta ain guti anaiak. Onek, kondizio gaixtoa izanes, gaizki tratatzen zue itzes ta eskus ere. Sufritzen zue, baña erraten zio, ematen didazu motibo, joateko zure konpañiatik norapait, ta emain diozu kontu nitas Aitari. Goaie ordu gaixtoan nai zen lekura, erran zio arrek koleras. Baita E stanislao sosegu andiareki gau gartan prestaturik, biramonean konfesa-komekaturik, enkomendatus bere Ama Santisimari, ta aldatus tresena pobre batzuk paratu ze bidean oñes, 216 Joakin Lizarraga ta asi ze joaten prisaka prisaka Augustarat: Anaiak falta aurkiturik, ta kotxe batean segiturik laguneki, erdetxi zute kanpo batean, baña Jangoikoak nai ta etzute ezaundu. Segitu zue sanduak bere bidea, ta goiz batez sartu ze eliza batean konfesa komekatu naiez, baña jakinik zela herejeena, deskonsolatu ze: baña Jangoiko onak biali zio Aingiru bat eman ziona komunione sagratua. Oneki animoso joan ze ibilis berreun ta iruogei ta iago lekoa Romaraño, non errezibitu zue S. Franzisko Borjak Lastallan 1567 urtean, sartzen zelaik adinaren emezorzigarren urtean. Aitak jakintzuelaik eskribitu zio karta bat beterik sus ta meatxus: semeak errespondatu zio berze bat beterik humildades, karidades, ta desengañus: bateo erresoluzio andias. Zegolaik ia seguro bere Jangoikoaren etxean ta proprioki Jesusen konpañian, kontu inik ia etzuela berze Aitarik baizik Jangoikoa, ta ez berze Amarik baizik Maria Santisima, deitzen zuena beti ene Ama, eman ze sandutzera iago berri berritan, plazer egin naiez bere Majestadeai. Guzia ze humillatzea, mortifikazioa, obedienzia, sufrimentua: ain manso modesto afable, ezi Nobizio-lagunek beiratzen, ta maite zute Aingeru bat bekala. Orazioan ze bere bizia: an azi zen ze arima, ta erregalatzen: entendamentua argitzen, borondatea erretzen, biotza amorosten Jangoikoas ta Jesu Kristos, ainberze, ezi kanpora ere komunikatzen ze su gura, askotan baize preziso ur otzes ta oial bustis freskatzea bularra, ez sofokatzekos: ta zoeie konsumitus gaitz amoresko gozo gartas. Zertan iago distingitu zen, izan ze Ama Birjinaren debozio amorosoan: bere estudioetako progu ta lan guziak Ama Birjinaren honratan: bere konbersazioak Ama Birjinaren laudarioetan: bere gogo ta gusto guzia Ama Birjinan. Bazekite on lagunek; eta ala gusto emateagatik berek asten ziote konbersazioa Ama Birjinaren laudarioen. Beraren atenzios Nobizioen Maestruak astean ta bukatzean belaurikarazten zitue errezatzeko abe Maria. Au da, zio beti, nere Ama, au Ama nerea. Amore gonen kasos paratu zekio deseo iltzeko Asunzioaren bezperan, ta eskatzen zue grazia goi, ta agindu zekio, ta agitu ze. S. Lorenzoren bezperain Bezperan pensatus Martir andi gonen erretzea trilla gaietan, itxeki ze S. E stanislaoren biotza amoresko suan, ta galdein ziote lagunei, nola zeiken bat erre S. Lorenzoren gisara: ta biramonean atra ze Refektoriora disziplina publikoareki, belauriko erran zitue bere faltak, apatu ziote oñak guziei, ta eskaturik limosnas janaria ta edaria jan eta edan zue lurrean mai-pean: andik joan ze zerbitzatzera sukaldean, ta ango sua ikusteareki, berriro pensatzen zue Sanduaren martirioan, ta ainberzeko amoreak artu zue, ezi emanik desmaio batek an, andik erman zute goatzera. Izan ze au S. Lorenzo-bezperan. Bezperagoan eskribitu 217 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zue karta bat bere Ama Santisimaren entrega zezon Sandu garrek: artan erraten zio, ene Ama Santisima, o Ama nerea, ni ez naike bizi ori gabe: orren amores ta orren ikusi naiez nago heri: in bezada grazia eramateas emendik bere eguneko, ikusteko orren edertasuna, ene Ama, eta an iten dioten festa. Medikuek etzute uste gaitz peligroskoa, baña berak seguratzen zue artaik ilen zela, ta Asunzioaren bezperan. Ala nola sukai karra suak, zerama konsumitus sanduaren gorputza amoreak. E gun gartan argitu ze txoil akaiturik: eskatu zio erretoreai humil ta ansioso elizako ordenamentuak, ta paratzea lurrean. Gusto egin zio zeiken gartan; paraturik lurrean almadraka pobre bat, ontan sanduak errezibitu zue Biatiko sagratua, ta Olio sanduaren sakramentua debozio bakanareki. Bereala goraturik begiak zerurat zego beira beira elebaturik ixil ixila. Galdeginik ia zegon konforme joateko emendik, errespondatu zue alegre Dabiden gura, Prest dago, Jauna, prest dago ene biotza: eta konfesaturik berriz, ta despeiturik amorosoki bere Nobizio-lagunak, erregalatzen ze bere Ama Birjinaren imajinareki, gero Jesus guruzifikatuareki, egines latinesko orazio luze bat propia garai gartako. Leiarazi ze Sanduen litania. Orduan ze noiz agertu zekion bere Ama maitea gloriako E rregina akonpañaturik Birjines, zeneki egon zen jardukian eraldi on batez: ondorean ixil suabekiro despeitu zue arima, bere adinaren 19.an ta Kristoren 1568.an anitz biziturik urte gutis. Ila gelditu ze bizi bekala. Anitz urte ortzias geros idikirik obia, aurkitu ze oso eder fragrante. Milagroen podores asi ze jendea zelebratzen denbora gutiren buruan, ta Klemente VIII.ak deklaratu zue Beato 1602.an: gero kanonizatu 1725.an &. 218 Joakin Lizarraga Agustuaren 20.an S. Bernardo Abadea S. Bernardo santidadearen, ta xakintasunaren hispillu ederra, sendo eta gozoa, jaio ze Franziako Borgoñan erri txipi batean Fontana deituan. Teselino Aita kaballero soldado ta Kristio ona: Ama Aleta birtuosa, oneki sei seme izan zituena, ta alaba bat. Seme on gau zeramalaik sabelean ikusi zue ametsetan zeramala txakurtto bat txuri ederra ta aunka iten zuena: konsultaturik deklaratu ziote, izanen zela Predikari andia guardatzeko Jangoikoaren etxea gaixtoen kontra. Jaiorik azi zue Amak kuidado iagoreki, eta mugonez paratu zue estudioetan maestru oneki. E ta etzue anitz bear, ezi ze berez argia, ta onera emana. Izan zue burukomiñ andi bat: ekarri ziote emasteki enbustera kurazale famatuetaik bat: mutikoak ezaundurik etzela arte onekoa, bota zue ordu gaixtoan asarre oius bereala: eta Jangoikoak nai ta orreki sendatu ze istantean. Il zekio Ama, ta gelditu ze Bernardo gasterik emazurz: baña zelaik berez alketi honestoa miragarriro, berze alde galant gallardoa, lagun armen ertean, bear Izan zue bere birtutea, ta dilijenzia, libratzekos erretzetik Babilonia gontako suan. Bein deskuidaturik beiratzean sentitu zue tentazioaren sua, baña Jangoikoaren inspirazios sartu ze an urbil zen estanke edo balsa izoztu batean, nondik atra zuten otzak pasaturik: baña orreki logratu zue grazia, garaitzeko tira ta berze tentazio izanak. Ostatus ellegaturik bein, gauas etzinik zegon lekura sentitu zue eldu zela tentazalea: gaste honestoa asi ze oiu egiten, ladronak ladronak: orreki erretiratu ze berzea, guziak jaikitzeareki. Bi aldis agitu ze gisa berean. Biramonean bidean lagunek galdeginik zer ladronen ametsketan egon zen, errespondatu zue, etze amets, baizik egia, nai zidatela errobatu kastidadearen tesoro preziosoa, estimatzen dudana nik Jangoikoareki iago ezi lurrean diren urre zillarren tesoroak. Libratzeko peligro ta peste gisa gebetaik, ta gozatzeko Jangoikoas gaiken diña munduan, determinatu ze sartzera errelijionean. Baña nola baize mutil ain guapo jakintsua ta esperanza anditakoa, bereala eutxi zekizkio aide ta aiskideak, kendu naiez burutik: baña kontra agitu ze, ezi garaitu zitue guziak, ta bere espiritu ta mintzaera onareki bereganatu zitue osaba bat, anaiak, ta adiskideak ogeitamartaraño erretiratzeko Zistelgo konbentura, non guti baize oraño ango bizimodu penitentearen beldurrez: baña S. Bernardok gogorrago ta naiago, baize arima animosoa. Gelditzen ze Aita zarraren anparotako anaia txipiena Nebardo, zeñi despei219 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI dan erran ziote, Adios Nebardo, or uztentizugu etxe ta haziendak. E rrespondatu zue mutikoak zar-aintzu, Zer partizio da ori? zuek arrapatu zerua, ta niri utzi lurra? E ta gero ark ere segitu zue bide bera. Nork explika, nola eman zen sandua Jangoikoai? Bere orazioa, mortifikazioa, penitenzia, humildadea, obedienzia, karidadea, ta santidade zen guzia? Animatzeko bere burua, zeuzkie maiz agoan ta biotzean itzkebek, Bernardo, Bernardo, zertara etorri zara? Guzien azkena kontatzen ze, ta guzien zerbitzuko: eta zerbait dispensa ematen baze, ori, zio, ar dezakete berzeek, baitire sanduak, ez nik, bainaiz bekataria gogorki tratatu bearra Jatekos bear zute igitatu Monjeek; uzten zute sandua etxean etzekiela igitan. E skatu zio negarres Jangoikoai grazia, igitatzeko ark ere; ta logratu zue ain oso, ezi gero pasatzen zitue guziak igitatus milagros bekala diestro eder. Obedienziaren pean bizi naia ze beti, zion bekala berak ederki, naiago luk ela bere guardian amar A rtzai, ezi ez bera izan nioren A rtzai, zeren iago beldur zen otsoaren ortzes, ezi A rzaiaren mak ilas: baña eginik monasterio bat Klarabalen, ango Abade in zute S. Bernardo nai etzuela bortxa: Burua apaldurik, ofrezitu ze trabajura arimen onagatik. Miragarriro jende bildu zegio bizitzeko beraren konpañian ta obedienzian, guzietaik bat bere Aita proprioa, bizitu ta il baize sanduki seme sanduaren konpañian. Arreba bakarra gelditu ze munduan ezkondurik abrats bateki. Joan ze ura bein ikustera bere anaiak, baña bere munduko gala ta ponpareki. S. Bernardok manatu ziote nior etzeiela atra ikustera bana: aurkitu ze au porterian deskonsolaturik etziotela kasorik anaiek: gero ere atra zekio S. Bernardo, ta bere itz leun fuerte gaieki aldatu zue de manera, ezi gerostik a bere kuidado guzia ze nola inen zen sanda, ta bi urteren buruan senarraganik logratu zue lizenzia bizitzeko errelijiosa. E man zio Jangoikoak sandu goni bere espiritu suabea ta fuertea; gero entendamentu ta jakinde bat admiragarria; oneki bateo mintzaera ain ezti gozoa, ezi errenditzen zitue biotzak gustoso: Baña obeki errana da diona ebanjelioan, etzela sandua mintzatzen zena, bai Jangoikoaren espiritua berebaitan. Prinzipioan nola bera baize ain sandu, ala nai berzeak ere, ze gogorkara, sufritzeko ta emendatzeko falta dunak, ta etze ain ongi akomodatzen guzieki, alik eta gau bates agerturik aurtto batek inguraturik ar uis manatu zion, etzezala utzi errateko bereei humeei bekala iduri zekiona; ia ez bera, baizik beraren agos E spiritu Sandua mintzatuko zela. Manamendu goneki bateo eman zekio manso amoltsuaren grazia ta dono admirable bat, tratatzeko ongi guziak, iduri baize ia gizon bat berria, edo Ama bat amorosa humeeki, baitare Aita oso zuzena bear orduan. Beretako gogor, berzeendako beratx, baña beti zuzen-bideas. Itzak ere diktatzen 220 Joakin Lizarraga zitio E spirituak noiz ta nola bear ziren. Bein ze golaik predikatzen, gogoratu zekio gauza on bat: pensatu zue obe zela guardatzea berze aldi bateko: baña erran zio E spirituak gogora, on erran arteo, etzaizu emanen berzerik: ta ala erran zue bereala. Berze bein gogoratu zekio, zein ongi doaien! Baratu ze; ezaundu zue zela Deabruaren tentazioa: errespondatu zio, eztiat asi iregatik, ta eztiat ere utziko iregatik. Berze bein bisionean eraman zute Jangoikoaren tribunalera: akusatu zue Demonioak: errespondatu zue sanduak, konfesatzen dut eztutela mereji gloria eternoa nik: baña ene Jaun Jesu Kristok bere du bi titulos, lenbizikoa zeren baita Jang oiko, bigarrena zeren irabazi duen bere odolaren kostus: bera dago kontent lenbizikoareki, ta bigarrenas iten dida niri grazia: onengatik eskatzen dut. Konfuso joan ze etsaia. Zer izanen da gutas? Baña zertan agertu zen sandu gonen andia, izan ze ongi egitean Kristoren eliza edo familiari, zeren ezi bere denboran eskojiturik Aita sandu, eta Kristoren Bikario lurrean Inozenzio II.a, goratu ze Zisma nonbratus Pier Leon bat ere Aita sandu; ta bazitue onek ere segizaleak, erregeak ere. Asko lekutan iten zire konzilioak deklaratzeko egia. Franzian ere egin ze, ta erregeren ta guzien ordez deitu ze artara S. Bernardo: eta nola baizekite zela Jangoikoaren gizona Jangoikoareki komunikatzen zena, guziek utzi zute beraren eskuan azertua. Deklaratu zue Inozenzio Aita sandu lejitimo proprio: ta ala ezaundu ta obeditu zute Franzian. Solamente Gaskuñan ta Akitanian Gillermo Dukearen, ta obispo bano baten kasos etze obeditzen. Orgatik sanduak mintzaturik Dukeari, ta ezin errendiarazirik, azkenean eliza-atarira atrarik Sakramentuareki eskuetan, an lotsarritu ta eroriarazi zue lurrean, ta konbertitu zue, nola erran zen aren bizian, ta gero Jangoikoak in zue sandu. Obispoa gelditu ze bere teman, baña goiz batez aurkitu ze ilik bere goatzean sakramenturik gabe. Pasatu ze sandua Inglaterrara ere, ta ango errege ta erreinua ere itzuli zue Inozenzioren obedienziara. Italian ere sosegatu zitue, ta Milanen, leku guzietan beiratus guziek sandua nola berze munduko gizona. Itzulirik bere konbentura, nola bere kafiara txoria, uste zue errepausatu: baña Rojerio Siziliako erregek defendatzeareki Pierleon Anakleto deitu zena, zego Aita sandua trabajus inguraturik: etzue alibiatzeko aurkitzen mundu Kristioan alakorik, nola S. Bernardo: eta ala deiturik joan ze berriz Romara, gero errege gura ta Abogatu famatuak desengañatu zitue egias: eta sanduaren orazios Aita sandu falsua emendatu naietzena heriturik akabatu ze irur egunes. Aren lekuan bere aldekoek in zute berze bat: baña au gauas etorri ze S. Bernardogana, ta utzirik insigniak sanduareki joan ta bota ze Inozenzioren oñetara. Orreki akabatu ze Zisma gura sei urtes trabajarazi 221 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zuena S. Bernardo, baña lagundus ederki Jangoikoaren eskuak milagroketareki. Berze zerbitzu on eder bat egin zue Kristoren E lizari, baize tapatzea agoak otsoeri, diot, herejeeri. Pedro Abailardo banoa konfunditu ta konbenzitu zue konzilio batean; ezpaizio utzi itzik zer erran. Jilberto Porretano obispoa obligatu zue deserratera erran zuena. Henrike Monje galdu bat zebilana eraikitzen zizaña E lizako sakramentu, sazerdote, ta gauza guzien kontra, ikusiarazi zue zela otso galgarria galarazten zituena jendeak, ta ala berek arrapaturik entregatu zute preso. Sanduak sinestarazteko bere egietafedea predikatzen ziotena, berze infinizio bat milagroen ertean, aldi batez ekarri ziotelarik ogi-kantidade bedeikatzeko, erran zue pulpitotik, ogi gontaik jaten duten guziak sendatuko dire. Bere lagun zen obispo batek, iduriturik sobraxko errana, explikatu zue, entenda, jaten baute fede onareki, sendatuko direla. S. Bernardok, ez, Jauna, eztut nik ala erran, baizik ontaik jaten duten guziak federeki edo fede gabe, guziak sendatuko direla, entenda daien Jangoikoaren aldetik garela gu. Ala izan ze: guzi guziak, heri txipi andi guziak sendatu zire; ta alako milagroeki zer milagro da desengañatzea ta konbertitzea jendeak? Sandua bera zego admiraturik iten zuenas Jangoikoak beraren eskus, ta zio iten zuela berzeren onagatik. Obispo batek Jangoikoas eskatzen zio zoeiela baketzera aren feligresak baizeude gerran elkarren kontra. Goatzean heri zego orduan sandua; ta alaere karidadeak igiturik jaiki ta joan ze obispoareki, Jangoikoak emanes indar. E llegatu zelaik ia zeude elkarren aurkasean peleatzeko: paratu ze erdian sandua, nola bakearen Aingirua: eta berala utzirik armak errenditu zire berak nai zuenera. Guziareki izan zue bein progaldi bat ona sandu gonek. Aita sanduak predikarazi zio gurutzada, joateko Infielen kontra, erreskatatzera Jerusalengo leku sandu gaiek. Predikatu zue milagro franko egines: Joan zire enperadorea, ta Franziako erregea, ta jendeketa andia; baña Jangoikoaren permisios gaizki atra zire; galdu ze anitz jende; ta itzuli zire sanduaren kontra, deitus Profeta falsua, enbusteroa, engañazalea. Sanduak apaldurik burua adoratu zitue Jangoikoaren juizio sekretoak, eta non ta etzezaten eman bere Majestadearen kontra, alegratzen ze errezibitzeas berak golpeak Jangoikoaren partez: eta berriro Jangoikoak inarazi zio berze asko milagro. Maria Santisima izan zue beti bere fabore nola Ama amantea, zeñen imajina salutatzen zue beti pasatzean ziola Abe Maria: ta bein errespondatu zio Agur ene hume maitea Bernardo. Azken gaitzak artu zue sandua estomagoko mines sobra barutus; eraman zue sandu bekala konformidade, sosegu, ta alegriareki; ta 222 Joakin Lizarraga errezibiturik sakramentu guziak iltze sanduki adinaren 64 urtean, ta Kristoren 1153enean: eta Alexandro III.ak kanonizatu zue 1165enean. 223 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 24.an S. Bartolome Apostolua Kexatzen da S. Krisostomo ezin jakiteas Apostolu sanduen bizi, obra on, ta pausu pasatu zuzten guziak, izanik munduaren erremedio eman zutenak. Au agitzen da S. Bartolome Apostoluareki ere, ezpaitakigu den guzia; ta ez erdia ere agian: baña dakiguna erragun. Dakigu izan zela amabi Apostoluetaik bat, arrai-arranzari zenetik arimen arranzari egin zuena Jesu Kristok. E rrezibiturik E spiritu Sandua, sortez partiturik mundua amabiek, nor nora joateko predikatzera, S. Bartolomeri sortatu zekio Likaonia, baita Asia-aldean, non kristiatu zuen anitz jende. Andik pasatu ze onatako Indiara, non alaber trabajatu anitz, pasatu anitz trabaju, ta konbertiturik anitz jende, pasatu ze Armenia maior deitzen den erreinura. E men konbertitu zue Polimio erregea, bere bizikidea, ta amabi ziudade andiak. E betaik batean ze tenplo bat, non adoratzen zuten jende itsu gaiek Jangoiko falsu bat, Demonio egiaskoa, deitzen zena Astarot, mintzatzen zena idoloaren agos, ta en gañatzen miserableak, sendatus heri batzuk, berze batzuk heritus iago, ta gaixtatus. Sartu ze artan S. Bartolome, eta gerostik Demonioa mutu gelditu ze arria bekala. Goarturik sazerdote deituek konsultatu zute berze ziudade batean zen berze Demonio bat, zeñek errespondatu ziote mututu zela Astarot, zeren mutuarazi zuen Kristoren Apostoluak an sartu zenak, zeñek badaki, zio, emen pasatzen dena orai, ta eztuzie aurkituko, berak ezpadu nai. Billatu zute zenbait egunes, ezin aurkitus, alik eta atrarazirik espiritu gaixtoa gorputz batetik, famatu zen. Deitu zue erregek Polemio deitzen zenak zuenak alaba bat gisa berean espiritatua: zein libratu zue istantean Apostoluak, eta orgatik bialirik erregek present andi bat, ezin aurkitu zute mandatariek. Gero Apostolu bera milagros plantatu zekio bere ganbaran, ta deklaratu zio etzela etorri tesoro-billa, baizik salbatzeagatik beraren arima. E man zio notizia Jesu Kristos ta doktrina kristioas: ta sinesta zezan firmeago, seguratu zio Astarot Demonio gura obligatuko zuela konfesatzera bere zena, ta iten zuena. E ta ala bildurik tenploan errege, sazerdoteak, ta jendetze andia, konfesatu zue Apostoluaren manamendus, etzela bera Jangoiko, baizik Deabrua, zeukana loturik Jangoikoak, zeñen semea Jesu Kristo iltzen gizonengatik, eta biali zituela erakustera zerurako bidea bere Apostoluak, zeñetaik bat zen S. Bartolome. Gero ikusi zute guziek atratzen Demonio gura sua zeriola, ta usai bat infernukoa. Manatu zio Apostoluak 224 Joakin Lizarraga zoeiela nora etzeien ikus. Ala desengañaturik ta sanduaren milagroeki konbertitu zire anitz, adoratzera Jesu Kristo, despreziatus lengo idolo bano gaiek: zeñen sazerdoteek inzitatu zute erregeren anaia Astiajes persegitzera Apostolua, zein azotarazirik lenik larrutu omen zue bizirik, ta gero burua ebaki. Ortzi zute Kristioek honratuki, eta Jangoikoak agertu zue injustizia egin zena, zeren ezi Astiajes, sazerdote, ta berze lagun izanak sanduaren martirioan, tormentaturik Demonioenganik iltzire miserableki guziak ogeitamar egunen barnean. Orreki gañarakoak konbertitu zire, ta errege guran omen ze ango obispo, ta aumentatu ze kristiandadea. Gero S. Bartolomeren gorputza paraturik plomusko kaja batean bota omen zute Jentilek itsasora, ta Jangoikoaren milagros ellegatu ta artu omen zute Liparin Sizilia-ondoan; andik Napolesko Benebenton, emendik gero Romara 983 urtean, non dagon benerazio andian bere eliza proprioan, ugaldeak iten duen Islan &. 225 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 30.an Santa Rosa de Santa Maria Amerika deitzen den Indian santidadearen lore lenbizikoa ta ederrena izan ze S. Rosa, jaio zena Liman buratso humil honratuetaik Aprilaren 20.an ta 1586 urtean. Bataioan deitu zute Isabel: gero Konfirmazioan Rosa, zeren jaio, ta irugarren ilabetean ikusi zen kunan bere aurpegia trasfiguraturik arrosa-lore eder batean. Gero berak jakinik motiboa, zergatik ala deitu zuten, beldurrak banidadearen, enkomendatu ze Ama Birjinai, eta agertu zekio semeareki besotan, ziola bere semearen gustoa zela dei zeien Rosa de Santa Maria, edo Santa Mariaren arrosa. Beñere etzute aitu negar egiten azi-denboran, alik eta egun batez Amak atra zuen etxetik ermateko señora baten etxera, eman zio negarrai ainberze ain samiñ, ezi preziso izan ze itzultzea, ta itzuli orduko guzia ze irri ta alegranzia. Irur urtetaik gora ia mostratzen ze juizio anditakoa, ta gero izanen zena, espezialki pazienzian, ezi eri bat maltrataturik kuratzean asko denboras, lotsatzen zirelaik ikusteas ere, bera beñere etzute ikusi txinka bat egiten. Oroat grano batzuk atrarik buruan, Amak ustekabean bota zitio solimanaren errautsak: erretzen ziote burua oñaze alakoeki, ezi gorputz guzia ikaratzen, ta kolorea galdu zekio; alaere galdeginik ia oñaze anitz senti zuen, ezta kontatzeko, zio: alik eta agerturik ikusi zuten ainberze anpolla ta Laga, arriturik nola sufritu zuken ixilik laur urtetako aur batek; ta oroat izan ze gero kuratzean berrogei ta iago egunes. Adin gartaik ia asi ze aborrezitzen gorputza konpasionerik gabe, ta lotsatzen solamente bekatuaren aipatzeas ere: ta bortz urtetan ia Jangoikoaren amorez egin zue boto kastidade perpetuoaren, ta ebaki zue buruko biloa: ta aborrezitzen zue edozein gala ta itxurapen. Agitz ze obediente Amari, ta bein señora batzuek nai ziotelaik paratu buruan koroa loresko bat, etzue konsentitu, alik eta Amak manaturik paratu zue, baña nola? frinkatus orratz andi bat buruan mortifikatzeagatik, zein gero ezin atras, preziso izan baize Barbera. Guziareki Amak nai zue adorna zeien: sandak humil errepugna: gero ere logratu zue porfia utses bestitzea habitu honesto llano bat. Pobreak izateareki buratsoak, sanda, baize esku onetakoa, trabajatzen ze sustentatzeko gau ta egun, naiz heri senti zen, eta erraten ziotenei utzezala lana, zegolaik ain gaizki bera, errespondatzen zue, nik ez dezaket falta buratsoen sokorruai, naiz iltzen banego ere. O hume ona! 226 Joakin Lizarraga Ia adinera ellegatus, ain ona, ederra, ta juiziosoa ikusirik, nai zute askok bizikide: Bere Amak zue gogotik berze Ama alargun abrats noble baten seme bakarrareki akomodatzea, guziok ala erremediatzeko. Bi Amak konformatu zire ia: ta Rosari bereak proponitu zio konbenienzia on gura. Sandak sentitu zue ain alzina pasatua, ta modu onareki desengañatu zue; dagolaik bakotxaren eskuan eskojitzea estado dagokiona, eskojiturik zeukala berak ia Jesu Kristo bere esposotako, etzuela utziko sekulan ere, munduko erregerengatik ere, ta niork etziola kenduko on burutik ta ez biotzetik: debalde ibiliko zirela. E masteki bekala asarratu zekio Ama, tratatu zue gaizki itzes, ta eskus ere, arrastatu arteo lurrean. Akuditurik arroituetara etxekoek, ta aditurik kausa, guziak sandaren kontra: eta sandak andik alzina determinatu zue imitatzea S. K atalina de Sena izan zena gisa berean. Iraundu zue martirio eman ziotenak asko denboras; sanda geroago ta firmeago bere propositoan. Noizbait Ama desengañatu ze, ta utzi zue bere tema sanduan. Bestitu ze S. Domingoren habitua, ta oneki S. K atalina Senakoaren espiritua. Humildade andi bat paratu zue zimendu: kontatzen, ta tratatzen ze guzien menosena bekala. Konfesatzean, naiz konfesoreak zebiltzan ezin aurkitus zertaik absolbitu, konfesatzen zitue bere falta andi iduri zekizkionak ainberze pena ta negarreki, ezi ikus lezakenak lezake pensa zela bekatari andi bat. Bere erioa ze lauda zezaten, ta berzeek nai luketena iduri ona ze berarendako, pena ta beldur izateko. Laudatu zio bein emasteki batek eskuen txuria etzuela ikusi ederragorik: biramonean sandak kalzina bizis egin zitue ain erru, ezi beterik anpollas eta sues ezin kuratu zuzte anitz egunes. E z luke atra nai bere erretirotik, baña Amak kunplitzeagatik berze señora ikusi nai zutenen gustoareki, joanarazten zue bereki: Goiz batez erran zio, joan bear zutela arratsaldean señora baten etxera. Sandak belauriko eskatu zio etzezala eraman: ezin errekabatu zue: baña zer egin zue? zego entradan ogi iteko labea, ta pasatzerakoan Amaren atzetik bulkatu zue labearen agoko arlauza ta eroriarazi zue bere oiñ gañera: Lastimatu zio ainberze, ezi pausurik etzuke eman. Orreki utzi zue Amak etxean nai etzuela bortxa, ta bera naiz oñaze andieki gelditu ze kontent. Gero sendatu ondoan, nai zuelaik Amak atrarazi etxetik bisitara, artu zue berze medio bat, baize untatzea begiak pimentoreki, zeñeki sutan paratzen zekizkio, ta anditurik, ezpaizekioke beiratu. Amak ezaundurik akar iten zio, paratzen zela peligroan galtzeko bista: Sandak errespondatzen zio, agitz obeki legokida izatea itsu, ezi ez ikustea banidade ta peligro direnak mundu gortan. Ala etzue ia eramaten bisitaetara, eta sanda solamente atratzen ze an urbil ze on konbentuko elizara enzutera meza, konfesa ta komekatzera, ta ez 227 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI berze prozesio, funzione, ta festa alakoetara: zergatik ez? zergatik pena andia ematen zioten banidade ta itz gaixto usatzen zirenek. E xkusaturik joatetik bisitaetara, etzeike exkusa errezibitzeas señora eldu zirenak beragaña, baña logratu zue etzeien jarduki, baizik Jangoikoaren gauzak. Ia gero erran zio bere adiskide batek, orai ia ezpide duzu desplazer bisitaes, eztelaik berze konbersaziorik, baizik Jangoikoaren. E rrespondatu zio, Jangoikoaren gain baño obe da Jangoikoareki konbersatzea. Bere gustoa ze konbersatzea bere Jangoikoareki orazioan. Agitz aurra zelarik afizinatu ze orazioan egotera bakarrik zokoren batean; aurkitu zue bein ala leku ilun batean bere anaiatto batek irri egiten ziola egoteas ala, ta ez berze aurreki txostaketan. E rrespondatu zio sandattoak, uz nazazu nagon emen bakarrik ene Jangoikoareki, baitakit dagola nereki emen, ta eztakit ala nai duen jostaketan dauden lekuan. Inarazi zue baratzean hermita, edo etxola gisa bat txipittoa, laur oiñ zabal, borz luze, ta sei gora: emen obia gisa gontan egoten ze, naiz ertxikara gorputza, desaogaturik gogoa. Konfesoreak ikusirik txanzas erran zio, zabalegi zela, bear zela meartu iago. Sandak errespondatu zio, Aita, naiz ertxikara iduri zaion ene zelda gau, abasto da egoteko nere E sposo Jauna ta ni emen. Ta ala egoten ze denbora al zuken guzian, elebaturik geienean, nola balego zeruan. Andik milagrosoki enzuten zitue mezak erraten zirenak konbentuan. E ltxo-kantidadeak iten zio konpañia, baña batek ere ez pikatzen, baizik goiz arrats iten zute musika miragarriro: Ala erraten ziote sandak goizetan, ea ene adiskideak, goazen laudatus gure Jauna; ta oroat arratsetan: ta asten zute beren musika, manatu arteo ixiltzeko. Gaste eder usatu ze pasatzera sollik bi ordutako loareki; gañarako ogeita bietaik amabiak enpleatzen zitue Jangoikoareki orazioan, ta debozioetan, berze amarrak lanean mantenitzeko buratsoak: baña lanean ere, ta loan ere zego arima gura konbersatzen bere Jaunareki. Ortzegunetik igande-goizeraño ematen ze Jangoikoai berex kontenplazioan elebaturik jan ta edan gabe. Andik izan ze aren Jangoikostatzea ainberze, ain Jangoiko onaren konforme ona, garbia, sanda azitzea. Bere konfesore ta predikariei konsejatzen ziote afizionaraztea arimak izatera orazio, nola erremedio jenerala oneratzeko. Orazioaren aizpa, ezin daikena aurkitu apart elkarrenganik, da mortifikazioa ta penitenzia. Ontan egin zuen geiegia sanda gonek, ez leike sinesta, ezpalitz Jangoikoaren inspirazios eta auxilios. Sel urteetaik gora barutzen ze ogi ta ur solles asteoro irur egunes. Amabortz urtetan egin zue boto ez jateko aragirik, ezpaze obedienzias: obligatzen zute bein edo berze, baña ze tormentutako, ezi bereala egotzi bear zue, eta zerbait gelditzen bazekio, gaizkitzen ze. Sendatzeko manatzen ziote medikuek aragi228 Joakin Lizarraga zuku ta gauza: ta iago heritzen ze, ta ogi ta urareki sendatzen ze. Ala desengañatu zire barua zela bere erremedioa. Ikusteas ordea ain jan gabe, aflijitzen ze Ama: ta alaba obedientak konsultatu zue Jauna: ta Jaunak segiarazi zue bere baruan, kuidatuko zuela aren bizias bere Majestadeak. Bi baru-genero zitue; bata ordinarioa ogi ta ur solles: berzea extraordinarioa deus jan ta edan gabe egun guzian: au deitzen zue bere barua, ta usatzen zue anitz biziaren ezkenean. Sta. Kruz Urrikotik garizumaraño egunoro baru ogi ta ur solles: garizuman etzue deus ere jaten asteaz, baizik ortzilarean borz pepita naranjaren Jesusen bortz llagen memorian. Askotan egoten ze amaborz egunes, ta ilabete bat ere jan eta edan gabe sollik aldareko sakramentuareki. Baño iago arritzeko zena ze, alaere izatea indar, egiteko lan ta penitenzia sendoki. Gauoro disziplina katea burriñaskoes odolestatus lastimosoki. Debekatu ziotelaik disziplina gisa goi, suplitzen zue berze bateki, ta katea inguraturik gorputzean, ertxiegi sartu zekio aragiak barna: Gaizkiturik orgatik, ta ezin berak lazatu, ta eznai niori agertu, enkomendatu ze Jaunari, ta erori zekizkio kateak. Berriz nai zue paratu, baña debekatu zio konfesoreak: Baña bat naiz debekatu, injeniatzen zue berze bat, baizego beti pensatzen nola kastigatu. gorputza. Bestitu ze zilizio lotsagarri bates: burua koronatu zue estañusko koroa bateki itzetto batzuk barneko aldetik: gero estañua etzela gogor aski, egin zue zillarres aro gisa bat armaturik puntzikas barnetik, ta asentatzeko buruan ongi, ebaki zue nabalas bilo guzia, utzirik solamente alzineko aldetik bilo puska bat, estaltzeko arreki koroa; eta au eraman zue ilartaño, aldatus egunoro, ta berritus llagak. Bere etzitea ze ol uts batzuen gañean, aurra zenetik. Amak goart emanik, ta etzinarazirik almadrakan, bazue injenio, lo zeudelaik, ura kendu ta paratzeko olak desbardin, iago penatzeko. Gero azkenerat, egin zue goatze bat tronku desbardin batzueki, ta ertekak tellapuska batzueki, lastimatzen baiziote gorputz guzia, ta ez deskansatzen. Gau batez guti bat beldurti zegolaik erreklinatzeko artan, agertu zekio Jesu Kristo, ta erran zio pensa zezala nolako goatzea izan zuen kalbarioan. Oneki animatu ze, ta ia etzekio iduri martirio, bai erregalo; ta alakoa usatu zue amasei urtes. Baña zer etzue eginen Jaunaren amores arima garrek amatzen zuenak iago ezi den guzia? Bada ala amatzen zue Jaunak ere bera. Bein zegolaik orazioan, Ama Birjina errosariokoaren alzinean, ikusi zue beiratzen ziola amoroso aur dibinoak besotan zeukanak, ta erraten ziola, Rosa, ene biotzek o arrosa, zu izan bear zara nere esposa. Biotza saltatu zekio ezin kabitus petxoan, ta erori ze desmaiaturik. Akorritu zelaik beiratus Jaunaren andia ta bere txipia, etzekie zer erran. Ama Birjinak orduan, Arrosa, beira 229 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI nolako faborea iten dizun ene seme Jaunak. Itzuli ze alako faboreareki zoraturik bekala kontentus, eta señale bat nai zue egin memoriatako, au da erastun bat, zeñen erdian zegon inprimiturik Jesus; anaia bati enkargatu zio egitea modela, ta letra iduri zekiona inguruan: anaiak erran zue, au da letra paratu bear dena, ene biotzek o arrosa, zu nere esposa: baizire itz berberak aur dibinoak erranak. Admiraturik nola erranarazi zion anaiari on beroi, inarazi zue ala erastuna, ta ortzegun sandu egunean pararazi zue sakramentuaren urnan: eta bazkoa-egunean etorri ta sartu zekio erastuna biotzeko erian, au da txipienaren urbilenean, gelditus bera seguraturik ta agradeziturik, eskojitu zuela Jesus onak bere esposatako. Andik alzina, gorputza naiz lurrean, gogoa bizi ze zeruan; angoek beiratzen zute berena bekala, Jangoikoak, Ama Birjinak, Aingiruek, sanduek guziek festejatzen ta erregalatzen. Guziareki bizi ze, nork pensa? beldurrak galdu bere Jaunaren grazia ta gloria. Baña seguratzen zue bere esposo dibinoak. Bein elebaturik espirituan ikusi zue lekua beterik arrosas: ta agerturik Ama Birjina semeareki besotan, Jesus dibinoak manatu zio biltzeko arrosa gaiek: Bildurik ofratu zizkio aur dibinoai berai: baña bat sollik artu zue, ta erran zio, zu zara arrosa gau; ontas kuidatzea dago ene kontura: gañarakoes in zazu nauzuna. Oneki ia seguratu bekala ze bere salbazioas. Berze bein alaber zegolaik beldurti, seguratu zue berriro Jaun onak erraten ziola, arimo ona izazu, ene alaba, ezi nik eztut k ondenatzen baizik nai dena k ondenatu bera. Ia gerostik bizitu ze alegre seguraturik bere salbazioas: eta konfesoreak bein erranik etzeiela fia, baizik beldurrak joan obratus; ezi bazeikela erori ta galdu. E rrespondatu zio, ene Aita, ongi konsejatzen dida, al banezake nik obeditu: baña nai zelaik ain bekataria ni, ain ona da ene esposo Jauna nereki, ezi ez dezaket duda beti guardatuko nauela. Ala zego amorosturik arima gura Jangoikoaren onas, ezi ia ezin mintza, ezin pensa, ezin errespira zezake besterik, ezpaze bere onetsia: ta beraren amores guziak nai zitue, ta nai luke ama zezaten guziek bere Majestadea, eta bere pena sollik ze baita ofenditua: O Jauna, zio, nola da amatzen eztuenik? Zertako da biotza? Bein ikusirik Ama negarres desgrazia batengatik, Ama, erran zio, eztire negarrak berzeetako, baizik Jangoiko Jaunaren ofensendako. E ta ala sandak iten zue negar bekatuan daudenengatik, ta estado gortaik atratzeagatik pasatzen zue asko penitenzia ta pena, ta pasatuko zuela, zio, edozein tormentu. Orgatik konsejatzen ziote sazerdotezi joatea konbertitzera infielak ta bekatariak. Bere konfesore bat zego joateko, baña beldur peligroes; sandak animatu zue, bidoeie ene Aita, ez lotsa deustas; bidoeie konbertitzera miserable gaiek; Jangoikoai gizonek in dezoketen zerbitzu230 Joakin Lizarraga rik obena da konbertitua arimak. E ta zer ditxa andiago nai du, nola sartzea zeruan bat baizik ezpada ere? Niri balegokida, ibili nindeike karrikas karrika gurutze bateki predikatzen. Baña iten zue inala, ta oneratu zue anitz. Nork erran gañarako birtuteak? Nork Jangoikoaren erregalo eginak? eta nork proguak, ta trabajuak, ta aflikzio permitituak errefinatzeko iago? Adinaren ogeitamar urtetan montiatu zire penak eta doloreak ezin iagos, arritzen zela bera, nola zeiken izan gorputz batean ainberze gaitz. Deshauziatu zute medikuek; baña berak zio etzela ilen artaik, naiz iraunen zioten akzidente geienek ilartaño. Baña animosa alaere zio, Iago, Jauna, iago dolore, nola eman dezadan pazienzia. Kunpli bere borondatea. Azken heritasunean eman zue iago exenplu santidadearen. Bazekie eguna, noiz bear zen joan mundutik. Prebenitu ze berriro, errezibitus mugonez sakramentuak debozio admirableareki: Trabajuen erdian konsolatzen zue Jaunak mostratus premio emanen ziona. Deitu zitue bere Aita ta Ama; eskatu ziote barkazio, ta bedeizioa, joateko berze mundura. S. Bartolome bezperan bere konfesoreak bazela oraño denbora, nai zue joan etxera: ta sandak erran zio, xakin bez, Aita, gaur joan beautela, ezi konbidatu naute zerura: ezta ongi joatea, daudelaik idikirik atariak? Ala izan ze: gauerdian leitzerakoan arimaren errekomendazioa, begiak fixo zeruan, ziola, Jesus biz eneki, iltze ditxosa ogeita amabi urtetan, Kristoren 1618 garrenean galdu gabe beñere bataiarriko grazia &. 231 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 31.an S. Ramon Nonnat Afizionarazteko zerbitzatzera Jangoikoai eta Ama Birjinai da propia S. Ramon Nonnaten bizia. Izan ze katalan, Portel deitzen den erri batekoa, jendaki agitz noble anditakoa. Bere Ama zegolaik erditzeko egunetan, joan ze konfesa-komekatzera, eta egin ondoan itzulirik etxera eman zio akzidente batek ain erru, ezi erremedio guzien bortxa edeki zio bizia ordu gutiren barnean. E tzire oroitu, edo etzute nai izan du idiki gorputz ila, atratzeko aurra, alik eta ellegaturik K ardonako Bizkondea, aide zena, ogei ta laur orduen buruan, ia ila ortzi nai zutelaik, manatu zue idikitzeko, naiz Medikuek uste zuten zela alfer lan: baña asi orduko saiets batetik idikitzen, bereala aurrak andik atra zue beso eskatzen bekala atra zezatela obia gartaik. Atra zute bizirik, admiratus guziak, ta alegratus Jangoikoaren prodijioas. Bataiatu zute bereala, izanik Aitabitxi Bizkondea bera, zenen izena eman ziote Ramon, ta gero jendeak paratu zio izen-gañekoa Nonnat, baita nola ezjaioa, ta sanduak etzue errehusatu, iteko memoria Jangoikoak in zion faboreas. Obeki mostratu zue bizimoduas bizitus nola ezjaioa mundurako, baizik zerurako. Ze agitz aplikatua estudioetara: estudiatu zue ederki gramatika, Filosofia, ta Teologia. Nai zue segitu eliza; baña Aitak etzue nai, baizik munduko. Segitus bere teman biali zue Aitak an montañan zuen etxe ta heredaje batera, kuida zezan haziendas. Obeditu zue; joan ze, ta aurkitu zue an S. Nikolasen hermita bat, non zen Ama Birjinaren imajina bat. E men bere gustora egoten ze bakarrik bere Ama Birjinareki errezatzen, ta afektoa mostratzen. Bean ala zegolaik orazioan, mintzatu zekio imajinaren agos amorosa, ez lotsa, Ramon, ezi nik artzen zaitut ene humetak o, eta zuk dei nazak ezu ni zeure A ma, ta ak uditu ene anparora k onfianza onarek i. Beira zein admiraturik, kontent, ta agradeziturik segitzen bidezuen gerostik kuidatzen, ta garbitzen hermita gura, adornatzen ta lorestatzen aldare ta imajina gura, prinzipalki abe marien arrosaes E rrosarioareki egunoro. An ardies kuidatzen zuen Arzaia bialtzen zue berze lanetara, kuidatuko zuela berak saldoas, gelditzeagatik bakarrik; ta orduan bere iteko guzia ze hermitan bere Ama Santisimareki, ta askotan ikusi ze bitartean Aingiru bat ardien guardian. Demonioa inbidias ikusis mutil sandua ain faboraturik Ama Birjinaganik, ta Aingiruen ganik, agertu zekio Artzai zar baten idurian, bizar andi bateki, ta burua billurdindurik; ta konsejatzen zue etzegokiola ongi arren 232 Joakin Lizarraga adi nai ta jendakiai Artzaingoa; itzuli zeiela bere palaziora, ta bere K aballero-laguneki diberti zeiela; eremuak zirela on bekatari zartuendako, baña ez arrendako, gozatu gabe oraño mundua; adi nai berea eman bear zaiola, orai dibertitu, ta bizitu alegreki gustoetan, ta gero erretiratu zarzutuan. Ala segiarazi nai zio bide zabala, ermateko bere lekura. Mutil sanduak errespondatu zio, nik eztut segituko berze doktrinarik, ta ez biderik, baizik erakusten didana ene Ama Santisima Mariak. Itz gau aitu orduko joan ze iges firrindaka madarikatua: eta sandua sartu ze hermitan ematera graziak, ta eskatzera fabore. Orduan agertu zekio eder gloriosa; ta galdeginik sanduak ia zer in zezaken beraren zerbitzutan ainberzeko faboreen ordañatan: errespondatu zio Birjinen Birjinak, Geienik k uadratzen zaidana da ofrezi dezadazun guardatzea k asto garbi arima ta gorputza. Bereala egin zue boto birjinidade perpetuoaren. Alaber izan zue errebelazio, sartzeko errelijioso S. Pedro Nolaskok fundatzen zuenean, erreskatatzeko kautiboak. Logratu zue lizenzia Aitaganik Bizkondearen medios: eta jaintsirik habitua, errebestitu ze fundadorearen espirituas, eta sandu zena len zoeie iago ta iago sandutus egunetik egunera: prinzipalki anhelatzen zue egitera bi zerbitzu Jangoikoai in daizken andienak, baitire irabaztea arimak, eta ematea bere bizia ta odola Jangoikoaren gloriatan. Ordenaturik sazerdote Ama Birjinaren manamendus, asi ze predikatzen, ta konbertitzen jendeak alako fama ta kreditareki, ezi deitzen zute fraile sandua, ta Jangoikoak konfirmatzen zue milagro andi klaroeki. Señora batek erreprehenditzen zitue etxeko nirabe gaixto batzuk beren gaixtakeria iten zuztenengatik. Zer in zute aiek? Akusatu zute falsuki deshoneskerias Nausiari, zeñek bere suan itsu itsua josi zue puñaladaka. Laster penatu zekio, ezaundurik etzuela egin alakorik bere esposak. Joan ze S. Ramonengana kontatzera bere lan gaixtoa, ta negar ta negar. Sanduak orazio eginik, ta Jangoikoaganik argiturik erran zio, bidoeie etxera, ta aurkituko du bizi ta sana bizikidea, nola libre akusatu dutenetik. Ala aurkitu zue: eta mutil gaixtofikatuak iges joanik arrapatu zuzte egun berean, ta berze asko delito progaturik sentenziatu zuzte urkatzera, ta urkabearen oñean konfesatu zute testimonio falsu goratu ziotena. Biali zue S. Pedro Nolaskok S. Ramon Arjela erreskatatzera Kristio kautiboak: Joan ze kontent, ta erreskataturik anitz; nai ta ezin guziak dirufaltaz, berze anitz logratu zue pagatzera gero, ta bera gelditu ze fiadore, padezitu naiez. E tzuke sufri jende gaien egotea erroreen ilunbean: erakusten ziote zuzen-bidea, disputatzen zue aieki, ta irabazi zitue ta bataiatu prinzipale zenbait; eta zebaturik eizia gisa gartan segitzen zue. Baña xakinik ango buruzagiak inarazi zue preso, ta golpatu ta maltratatu milla 233 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI maneras: sanduak guzia sufri animoso alegreki: konsolatu nai zutenei zio, ezta zer k onsolatu itzes k onsolatzen duena Jangoik oak penes: ta eztu k onsolu-bearrik duenak bere k onsolua padezitzean. Iza zie inbidia niri, ta ez lastima, ezi pena geben ertean altxatzen da gozo andia, ta galdu ustean irabazten da. A nima zaizte zuek ere, zio, padezitzera Kristoren amorez, ezi ontan aurk ituk o duze tesoro prezioso altxatua. E skarmentatu bearrean kastigoeki, egarritu ze iago irabazi naiez arimak eta martirioa. K arrika ta plazaetan pregonatzen zue Kristoren fedea, konfirmatus Kristioak, ta konbertitus Moroak. Suturik orgatik buruzagiak manatu zue eraman zezatela biluxirik karrikak barna, ta azotatu publikoki, ta plaza-nausian gero ezpañak zulatu, ta para zezotela sarraiu bat agoan ertxi ertxia, etzezan ia aipa Jesu Kristo. Ala in zute: Ala zeramate: zer da gero? naiz ia ezin mintza agoas, bere pazienzia, ta koraje, ta alegria mostratzen zuen gura, bere odol zerion gura zeude klamatzen egietafedea. Ortzi zute kateas loturik kalabozo ilun batean: an iduki zute zorzi ilabetes, irur eguntaik irur eguntara emanes sustentu, etzeien il, baizik bizi luzaro penetan, kendus ta paratus aldioro zerroju gura, ta berritus llagak eta oñazeak. Baña ilunbe gartan gozatzen zitue zerutik argiak, bisitak, ta konsolazioak. Aita sanduak egin zue bere K ardenale: Berri gau eraman zio bere lagunak, ta bateo manamendu, itzultzeko E spanara, ezi an gelditzen baze, segituko zuela bere teman, ta Moroek ilen zutela. Itzulirik Barzelonara errezibitu zute ponpa andiareki Martir bizia bekala. Deitu zue Romara Mita sanduak: eta joaterakoan K ardonako Bizkondearen etxean heritu ze gaitz andi bateki: ta ezaundurik deitzen zuela Jangoikoak beregana, eskatu zue Biatiko sandua len baño len: baña berantzen zuelaik sazerdoteak, bitarteo klamatus zerura, ekarri ziote Aingiruek, edo Aingirus akonpañaturik guzien Jaunak, zeñen eskutik komekaturik, ondorean entregatu zue bere espiritua 1240 urtean. Non ortzi beartzen gorputz sandua, pleitu arturik, paratu zute mula itsu batean; au zuzen zuzena joan ze hermita gartara, non asi zen sandutzen: an kendurik kaja, iltze mula. Bereala milagroak abasto, ta debozioa, zelebratzeko sandu &. Bened. XIII. anno 1414 canon.: dein Alex. VII. et Clem. X. 234 Joakin Lizarraga Urriaren 4.an S. Rosa de Viterbo Noizean noiz Jangoikoak bere familia munduan dela Kristiogendea mostratu du milagroeki ere, bear denean. Federiko II.enperadoreak persegitzen zuelaik E liza ta bere Aita sandua, ellegaturik Viterbon ura bere soldado herejeeki, jaioarazi zue an Jangoikoak S. Rosa milagrosko sanda. Jaio ta fite mostratzen zue bazuela ezaumentu, ta mintzatzen asi ze goiz eder, ta lenbiziko itzak Jesus ta Maria. Bigarren urtean mostratzen zue anitz debozio Jangoikoaren gauzetan, espezialki aditzean Jangoikoaren itza. Txoriak ta usoak etorririk zebiltza txostaketan bekala aurttoareki: eta ia adin gortan bazekie orazio egiten belauriko Jangoikoaren aurrean: ta Jangoikoa ere bai agertzen bere eskojitua zela. Bi urte bete zituelaik, iltzekio bere izeba bat, ta pasaturik egun bat ososoa, ikusirik sandattoak ila atautean eramateko ortzitzera, ellegatu ze, ukitu zue eskuttoas, ta deitu zue bere izenas; eta istantean biztu ze ila, ta bizitu ze gero asko urte. Milagro goneki animatu zire katolikoak emateko herejeen kontra, bota zuzte ziudadetik, ta libratu zuzte anitz kardenale ta katoliko preso zeuzkitenak. Jangoikoaren amores eta zelos erretzen ze aurttoa; egoten ze sakramentuaren presenzian ain debota, ezi guziei kausatzen ziote admirazio ta debozio: bada predikuak aditzen zitue ain atenta, ezi errepetitzen zitue osoki ta grazia andiareki. Pobreen humea ze, ta pobre zaren amante: irur urtetan ibiltzen ze oiñ urtuxian, ta jaintsirik sergas, ta burua beti agerrian, otz edo bero zen, ateri edo erauntsi: ta kostunbre gau guardatu zue bizi guzian. E derra ze idurian ere, baña ain modesta humila, ezi beiratzen zutenak sentitzen zire inklinaturik laudatzera Jangoikoa. E tzekie goratzen begiak, ezpaze zerurat. Berze alde ain penitenziara emana ze, ezi arrizioa baize nola bizi zen ain guti alimentaturik, ta ainberze mortifikaturik. Bere etxettoan billatu zue zokorik erretiratuena, non egoten zen Jangoikoarena bekala bere Jangoikoareki zeiken guzian orazioan. Nork erran izan zituen erregalo zerukoak, Jesu Kristoren, Ama Birjinaren, ta Aingiruen bisitak? Nork milagro obratzen zituenak? iduri baitu bere eskura zeukala Jangoikoaren esuka! Bere aldetik ere disponitzen ze al guzia: Jangoikoarenganako amorea aipatu dugu, baña proximoen amorean ta pazienzian ageri ze. Iduri zue egin zuela Jangoikoak bere limosnera, ezi bearrean ziren guziak, triste, aflijiturik, neke penatan, guziak eldu zire Rosagana, ta guziak itzultzen 235 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zire konsolaturik, ta zeikenaz erremediaturik. Debekatu zio Aitak ematea etxetik deus ere: baña zer egin zue sandattoak? edo obeki errateko, Jangoikoak? Berai ematen ziotenetik guardatzen zue geiena, ta zoeie emanes artaik, ta bere eskuetan aumentatus eman ala eskastu gabe. Aurkitu zue Aitak, zeramala bein altzoan bulto bat; pensatu zue ogi bide zela: errejistratu ta aurkitu zue arrosak zirela. E zaundu zue Jangoikoaren milagroa. Bere Amari ebatsi ziote ollo bat nabarra: orgatik ta pobre zenagatik estimatzen zuena; inkietatu ze Ama anixko; eta Rosak jakinik nor zen eraman zuena, joan ta ixil ixila ta humil humila eskatu zio emastekiari, itzuli zezola: emastekiak ez itzuli, bai oius asarre tratatu zue gaizki sanda: baña Jangoikoaren permisios istantean lumastatu zekio aurpegia miragarriro, zeudelaik beira arren oiuetara bildu zirenak, arriturik ta irris: orduan bere alkaizunareki humildu ze ta konfesatu zue, ta agertu zue olloa, ta itzuli zue. Rosak lastimaturik in zue orazio, ta bereala itzuli zekio aurpegia lengo estadora. Zazpi urtetakoa zelarik bialirik Amak iturrira ur eske onzi bateki; berze lagun bati autxi zekio berea, ta asi ze negarres, ta erraten autxi ziola Rosak. Aren Amak etorririk, ta sinestaturik bere alabak ziona, oius kulpatzen zue Rosaren Ama konsentitzen zitiola ebek ta berze alako gaixtakeriak sanda-itxuran; ta biak ala Ama nola alaba zirela hipokrita enbustera batzuk. Rosak sosegu onean nai zue palakatu emasteki iratua itz oneki, baña etzukelaik ta biltzen zelaik jendea ogetara, artu zue mediorik obena, baize itzultzea oso bere onzia: ta ala bildurik zatiak eskuetan zeuzkiela, goraturik begiak zerura in zue orazio, ta momentuan agertu ze onzia oso, ta itzuli zio emastekiari, admiratus guziek sandattoaren ona, pazienzia ta grazia. Nai zue izan errelijiosa, baña aur izanes edo berze kausas etzute admititu an zen Monjaen konbentu bakarrean; baña sandak bere etxettoa in zue konbentu: emen zerama bizimodu bat erretiratua, penitentea sandua miragarriro. Guzien ganetik progatu zue Janoikoak heritasun luze bateki iago ezi urte atez; ta uste zute il zela ere; baña eriotze uste zutena izan ze extasis edo elebazio sobrenaturale bat irur egunes iraundu zuena, zeintan ikusiarazi zio Jangoikoak gloria zerukoa, baitare infernuko pena lotsagarriak. E ta itzulirik berebaitan asi ze exortatzen guziak egitera penitenzia, kontatus ikusi zuena. Sendatu zue osoki Ama Birjinak, ta beronen manamenduz biramonean presentatu ze tenploan, ta ebakirik biloa bestitu ze S. Franziskoren habitua ekarri ziona Ama Santisimak: ta oiñ urtuxian guruze bateki eskuan predikatzen zue penitenzia, arritus guziak, prinzipalki herejeak. E ta etzitue oraño baizik bedratzi urte: baña Jangoikoak nai zue mostratu bere graziaren podorea aurtto gontan. Berak pre236 Joakin Lizarraga benitu, berak errebestitu ta armatu zue bere E spirituas. Agertu zekio bein guruzean josirik, llagas beterik, odola zeriola, uzia lastima bat eginik. Lastimaturik Rosa desmaiatu ze penareki; ta akorritu zelarik galdegin zio, Jauna, Nork paratu du gisa ortan? E rrespondatu zio, A moreak . Rosak: nork josi du ala guruze gortan? esus onak; bek atuak ta gizonen esk er gaixtoak . Klamatu zue orduan Rosak, Jauna, miserik ordia, miserik ordia. E rori ze berriz lurrean ila bekala: eta gero ere akorriturik, ta odolestaturik eman zen golpeeki negarra zeriola atra ze guruze bateki eskuan karrikas karrika oius predikatzen penitenzia, ta beraxten ez solamente biotzak, baita arriak ere. E rruki mortifikatzen ta martirizatzen zue bere gorputz inozentea Rosak; baitare bera erregalatzen miragarriro Jesus onak bear orduan. Agertu zekio glorioso, alegratzeko bere E sposa bekala, ta bete zue argis ta xakintasunes bere misionaria bekala. Orgatik egunoro atratzen ze karrikak barna bere kruzifixoareki eskuetan, ta iganik pulpitoetara elizaetan, eta karrikaetan silla ta alkien gañean predika zenzue fedearen ta legearen guardatzea, Aita sanduaren obedienzia, ta bekatuen penitenzia, ainberze testimonio sagratueki, Aita sanduen sentenzia ta arrazioeki, ezi baize klaro, Jangoikoa mintzatzen zela aren agos. Milagros konfirmatzen zue egietafedea maiz egunoro; eta etzeikelaik ikusi lurretik, airean goratzen zue Jangoikoaren birtuteak, ta ala airean goraturik milagros konfirmatzen zue eliza sandaren egietafedea, ta konfunditzen herejeak. E bek iras akusatu zute sorgin bekala, enbustera, ta jendearen alborotazale, eta eraman zute maltratatus arrastaka biloetaik, ta paratu zute karzelean amar urtetako neskattoa zelarik, atra gabe itzik agotik, baizik au, Bizi bedi orren fedea, Jauna, ta guarda bere Kristio fielak . Bortxatunai zute Jueza, emateko sentenzia eriotzearen, ta Juezak aldatu zue desterruaren sentenzian atra zeizen ziudadetik bera ta bere buratsoak. Atra zuzte golpatus moldegaizki, ta utzi zuzte kanpoan Abenduaren otzenean elur izotzketan. Gau gartan guardatu zitue bizirik Jangoikoak, ta biramonean joan zire Sorianora: ziudade gau guziau konbertitu zue, ta konsolatu seguratus ilen zela enperadorea andik guti, nola il baize. E rri guzietan egin zitue prodijioak, espezialki Bitorkianon: E men konbertitu zue sorgin bat zeukana engañaturik jendea, obligatu zelaik sanda sartzera hogera batean egietafedearen progutan. E gin ze hogera andia plazan; deitu ze jendea soñatus ezkilak; eta sanda oiñ urtuxian ta buru agerrian sartu ze formatus guruzearen señalea: sugarrak goratu zue airean gora; gero jautsi ze, ta zebila paseatzen suan, nola loredi batean, alik eta anitz denborain buruan atra zen mellarik gabe. Oius klamatzen zue jendeak miserikordia; ta berze miserable 237 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gura lotsarriturik animatu zue ta konbertitu sandak, zein iges laudarioetaik joan ze andik berze lekutara misionatzera. Aita sandu Inozenzio IV.ak aditurik santidade ta prodijio Rosarenak, 1252 urtean eman zio potestade predikatzeko Kristoren ebanjelioa nonnai, zituelarik orduan amabi urte. Segitu zue nola len obratus infinizio bat milagro, ta logratus fruitu infinito: gero ikusirik E liza libre Tiranoaren persekuziotik, fedea triunfante, herejia oinperaturik, erretiratu ze bere adinaren amaborzgarren urtean. E nzerratu ze bere zoko gartan prebenitzeko iltzera: irur egunetaik batean sollik artzen zue sustentu eskas bat: asteak pasatzen zekizkio lorik in gabe, ta iten zuen pixka ze ol batzuen gañean. E ztaike erran penitenzia ikaragarria iten zuena. E ta nola orazio kontino gura? Bi urte pasaturik ala ertxirik, ia uste zute Amak ta bere lagunek iltzen zela, ta zeude negarres. Sandak desengañatu zitue etzela oraño bete plazoa. Segitu zue bere penitenzian, ta azkenerat izan zue bisita andi bat zerutik; eta sandak belauriko zio, o ene Jangoik oa ta ene Jesus ona, lauda bezate gauza guziek . Ori enegatik ? etze ask i orren borondatea? E a, Jauna, emen nauk a obediente, k unpli bedi bere borondatea. E skatu zitue bereala E lizako sakramentuak, ta errezibitu zitue agitz debotoki: gero arturik kruzifixoa eskuetan, egines milla afekto amoriosko, agradezimentu, konformidade, ta berze birtuteen; ondorean erreklinaturik olgaietan, apegaturik agoa Kristoren oñetan lokartu ze sanduen loan; ta ikusi ze arima uso baten idurian igaten zerura Martxoaren 6.an 1258 urtean, ta bere adinaren 17 urte, ta 10 ilabetetan. Gelditu ze bere gorputza ain eder galanta, iduri baizue proprioki lo zegola: aurpegia gorri flamante, mostratzen zuela zela, izenas bekala, izanas ere Arrosa, barratzen zuena atxon bat admiragarria. Ziudade guzia alborotatu ze, ikusirik argi-erresplandore andi bat bere etxetto pobre garren gañean, ta aditus ezkila guziak soñatzen zirela milagrosoki, niork ukitu gabe. Ortzi zute ixilkias bereala, estorbatzeagatik tropelia ta arroitu izan zeizkenak, ta kendu naies errelikiak. Bi urte ta erdiren buruan zegolaik Viterbon Aita sandua Alexandro IV.a, irur gaues agertu zekio eta deklaratu zue ta adoratu zue sanda, eta pasarazi zue beraren gorputza Sta. Maria Arrosaen konbentuko elizara, non baitago egungo egunean oso fresko sano eder beratx, nola lo balego: de manera ezi ango errelijiosaek, beragatik orai deitzen direnek Santa Rosarenak, ta bestitzen beraren habitua baita S. Franziskorena, aldatzentiote sandari bereak, nola bizi balitz. Milagro egin, ta egiten tuenak omen dire ezin konta ala: baña zer milagro andiago, beraren bizia baño? Zer progu obeago Jangoiko andiaren podore ta ontasunaren, nola aurtto baten medios sei, zazpi urtetan ere probatzea bere elizaren egietafedea, bere Bikario den 238 Joakin Lizarraga Aita sanduari zor zaion obedienzia, eta konfunditzea herejeak ain klaro, ezpaizukete itzik atra kontra &? Ala da Jangoikoa admiragarri bere sanduetan. 239 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Urriaren 8.an S. Adriano, ta S.a Natalia E rrelijione Kristioa dela Jangoikoaren egiaskoa, dire progu ona Kristooen koraje, ta alegria padezitzean martirio erruak; ezi gizonarena da beldurra, baña Jangoikoak emana koraje ta alegria gura. E zaundu zute on enperadoreen zenbait ministro juizioskoek. E betaik bat izan ze S. Adriano ogei ta zorzi urtetako gizon balientea, kaballero prinzipala; ta Maximiano enperadorearen Ministroa, ikusteareki Martirak ain animoso alegre tormentuetan, konbertitu baize, bataiatu, ta paratu Martiren listan aieki izateko martirizatua. Amirur ilabete zue zegola ezkondurik S. Nataliareki, zein baize Kristio sekretoan. E nperadoreak jakin zueneko, bereala suturik inarazi zue preso Adriano. Ontas eman zio berria bere mutil batek Nataliari, zeñek bizikide onak bekala zue maite senarra Jangoikoan; eta gozosa kristiatuas ura, ta preso eramanas fedeagatik, joan ze bereala karzelera, ta paraturik aren oñetan apatus grilloak eta kateak erraten zio, ditxosoa zara zu, Adriano, aurkitu baituzu tesoroa etzi zutena utzi buratsoek. Ia seguro zoaz Jesu Kristogana, zeintan baituzu ondasun guzia betikos bear orduko, noiz niork nior ez dezaken libratu kondena ziotik, ez Aitak, ez Amak, ez adiskideek, ezeta ere munduko gauza guziek, baizik sollik bere obra onek bakotxa Jesus Kristoreki. Zeureki daukazu; etzaitela neka sufritus orai gutitto bat. E tzai zula deus emengo ondasunes, eztare Tiranoen meatxues ta tormentues. Beira emen ainberze lagun, (bazire ogei ta irur), beira eben konstanzia, ta imita. E ta joanik aiengana apatzen zitue aien kateak ere deitus fortunosoak, ta eskatus anima zezatela bere Adriano sufritzera, logratu arteo biktoria ta korona. Orreki despeitu ze guzietaik, ta senarraganik, tratu eginik, abisatuko zuela noiz bear zen martirizatu, egoteko bera presente: itzuli ze bere etxera kontent, eta an enkomendatzen zue Jangoikoai, eman zezon konstanzia. Zenbait egunen buruan ikasirik Adrianok nai zutela sentenziatu, kunplitzeko itz emana, abisatuko zuela noiz, berze Martiren konsejus, ta lograturik dirus karzelzaiaren lizenzia, itz emanik itzuliko zela karzelera, atra ze joateko bera, abisatzera Natalia. Onek, ura ellegatu baño len, jakin zue eldu zela; eta ustes fedea ukaturik eskapatu zen, aflijitu ze; ta ikusirik ia eldu zela, utzirik bere lana, joan lasterka, ta ertxi zio ataria, ziola, eztaiela agertu ene begien alzinean; eztut nai aditu itzik Jangoikoai gezur in dionaganik. E ta ia atarira zelarik, barnetik Andreak erraten zio, o gizon des240 Joakin Lizarraga leala, zergatik asi zina ongi ez bukatzekos? Zergatik utzituzu lagun sandu gaiek? eta Jangoiko ona? Zer inen dut ia nik desditxatuak? E znue mereji deitzea Martir baten bizikidea: deituko naute errenegatu batena. Laster akabatu ze nere gozoa; ta betiko izain da deshonrea. Zego Adriano ataritik kanpoan aditzen alako itzak, ta bañatzen ze gozos, ta betetzen ze korajes padezitzeko, ikusteareki andrearen korajea. E rraten zio amoltsu, idiki zadazu ataria, etzara ernegatu baten andrea, baizik Martir batena; ezi ez naiz eldu iges, baizik abisatzera zu, ofrezitu bekala, ta despeitzera, ta orreki banoaie bereala ofratzera ene biziaren sakrifizioa. Desengañaturik ia idiki zio ataria, ta errezibitu zue; ta elkar animatu zire sufritzeko martirio gloriosoa; momentu bateko penari darraiola korona, gozo, ta gloria betirokoa sandaen konpañian. Animaturik ala itzultzen ze Adriano bere karzelera: akonpañatu zue andreak: bidean galdetu zio arrek oni, ia disponitu zuen etxeko haziendas, eta gauzes, bizitzeko bera alargun, uzten bazute bizirik. Andre jenerosak errespondatu zio, etzazula ajolarik hazienda lurrekoas: logra zagun Jangoikoaren grazia, ta oneki dugu nai dugun ta bear dugun guzia betiko. E llegaturik karzelera andre sandak berriro paraturik ango preso sanduen oñetan apatzen zizkiote kateak debozioreki, ta inbidia sandu bateki, eta zeren batzuk zeuden llagas, odoles, ta apostemas, ekarrarazirik etxetik oial garbiak, eta ebeki garbitu, ta kuratzen zitiote piadosa: eta lan goi segitu zue urrengo zazpi egun iraundu zutenetan, eskatus beti, zeudela arimo onareki, ta anima zezatela bere Adriano gura ere. Ondorean atra zuzte guziak katea batean, ta azkenik Adriano eskuak loturik atzerat: eta au presentarazi zute lenik enperadorearen alzinean, martirizatzeko lenik, gaste ta robusto bekala zuela indar iago, padezitzeko iago. Berexi zutelaik ortako, Martir lagunek erraten ziote, ea Adriano, garaia da, artzeko bere gurutzea, ta segitzeko Kristo: egon fuerte, beira zeruan prestaturik dagon korona, sufritzeko pasarazi nai diotena dena dela. E ta Natalia bere Andre noble garrek erraten zio, ea ene bizikide ona, para zazu biotza Jangoikoan sollik; bera egoin da zureki, ta lagunduko dizu: trabajua labur, ta premioa da eterno. Oroi zaite, nola pasatu duzun asko trabaju, zerbitzatus lurreko enperadoreari: orai sakrifika zaite zerukoari; obeki premiatuko dizu. Presentaturik Adriano egon ze animoso errespondatzen, ta defendatzen fede Kristioa, ta etzuela faltatuko munduko loxentxu ta meatxu, premio, ta tormentu guziengatik: orgatik azotarazi zue enperadoreak kruelkiro, ta gero laur saionek paraturik agos gora golpa zezatela makila gogorreki al guzia erru. Nataliak eman ziote berria berze Martirei, nola Adrianok asi zuen bere batalla: eska zezotela Jangoikoai, eman zezon indar ta konstanzia. Golpaturik atrarazi arteo 241 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI entrañak, manatu zue enperadoreak itzultzeko karzelera: eta Andre animosa garrek arturik eskutik laguntzen zio joateko, ta erraten zio, o ene begien argitasuna, zein ditxosoa zaren! bada iltzen zara iltzenagatik zure amores. E llegaturik karzelean guziek ematen ziote zori ona; besarkatzen, ta animatzen zute bukatzeko, asi bekala. E rrespondatzen zue, aien orazioei zor ziotela berak zuen korajea ta gozoa Jangoikoak emana. E ta Nataliak garbitzen zio odol zeriona ta llagak; eta beraren exenpluareki eldu zire berze anitz andre piadosa konsolatzeko, ta kuidatzeko preso sanduak. Ori ikusirik, manatu zue Tiranoak ez usteko ematekirik an. E tze lotsatu orgatik Natalia, baizik arimo iago arturik, ebaki zue biloa, bestitu ze gizonki bekala, ta segitu zue bere tema sandua, animatzeko ta zerbitzatzeko Martirei: oroat in zute berzeek. Koleraturik Tiranoak manatu zue ebakitzeko Martirei zangoak eta eskuak. S. Nataliak eskatu ziote berdugoei asi zeizela bere senarraganik: eta ebakitzerakoan, o andre balienta! berak bere eskus idukitzen zitue senarraren eskuak ta oñak ebakitzerakoan, exortatus bateo irautera pazienzian: eta tormentu gartan despeitu zue arima Adrianok; eta Nataliak arturik esku ebakia eraman zue, ta guardatu zue errelikia bekala. Manatu zue Tiranoak erretzeko gorputz ilak labe batean: bitarteo goratu ze tenpestade andi bat ortots, oñastur, ta ausnarris; orreki lotsarriturik berdugoak joanik iges, andre sanda gaiek artu zuzte gorputz ilak aurkitu zirenak oso mellarik gabe, zein gero erman zire Konstantinoplara. Natalia jenerosa gelditurik alargun, gaste abrats ta ederra, nai zue Jaun andi batek bere bizikide enperadorearen manamendus. Aurkitu ze sanda susto berri andiagoareki: eskatu zue irur egunen epea: bitarteo eskatu zio Jangoikoai gogotik etzezan permiti uki zezan niork ere. Lotan izan zue errebelazio, enbarkatzeko bereala, ta joateko Konstantinoplara, nondik nai zuen Jangoikoak eraman beregana. Sandak utzirik etxe ta ondasun guziak, ta arturik S. Adrianoren eskua egin zue biajea, ta sarturik lekuan non zeuden ortzirik sandu gaiek, paraturik S. Adrianoren gorputzain gañean bere eskua, egin zue orazio, ta gero erretiratu ze deskansatzera. An agertu zekio S. Adriano erraten ziola, ongi etorria zarela Natalia ene arreba, Kristoren hume maitea, atoz gureki deskansatzera, ta errezibitzera premio mereji duzuna ta irabazi. Idatzarri ze sanda; kontatu ziote fielei bisione izana; lokartu ze berriz, ta loan despeitu zue arima. Ditxosa Natalia, jenerosa bekala. Nork eztu admiratzen alako arima? Jangoikoaren amore gura ain fiña? Zelo, koraje, ta gañarakoa? & 242 Joakin Lizarraga Urriaren 11.an S. Proto, ta S. Jazinto Martirak E rromako senadore Jaun andi batek bere Andre Klaudia deituaganik izan zue alaba bat deitu zutena E ujenia. E gin zute Aita Prefekto Alexandriako, baita E jipton; ortako bear izan zue joan arara, ta eraman bere familia guzia. Adinera zelaik E ujenia, eman zitio bi aio ta kuidazale juizio anditakoak, deituak Proto ta jazinto. Ze donzella, guzis ederra bekala, entendamentu anditakoa, ta agiz aplikatua estudioetara. E studiatzen zue libru onetan, ta bi zerbitzuko gaiek bateo: eta beren juizio onareki, ta estudioareki, ta Jangoikoak argitzeareki ellegatu zire ezauntzera Infielen itsutasuna adoratzean Jangoikotako Demonioak, ta gizon gaixto izanak. E zaundu zute eztaikela izan baizik Jangoiko bat Kristioek adoratzen dutena. E gin zire Kristio, ta obeki zerbitzatu naiez Jangoikoai determinatu zire irurak joatera ixilkiaz sartzeko Monje an zen monasterio batean. Bestitu ze E ujenia gizonkiaren habituas, ta bere bi mutil gaieki joan ze, ta eskatu zute Moneen habitua; ze Abade obispo sandu bat deitua Heleno: Onek ezaundu zue Jangoikoaren argis finjitzen zena gizonki, ta deitzen E ujenio zela E ujenia donzella, ta erran zio berari: baña ezaundurik Jangoikoaren inspirazios zela, utzi zue segi zezan bokazioa niori adiarazi gabe, nola zen: eta ala irurak bestitu zitue Monjeen habituas, ta irurak bizi zire agitz sanduki, espezialki E ujenio deitua ze santidade guziaren hispillu, guzien exenplu ta admirazio, de manera ezi il ondoan Heleno, egin zute guziek bere Abade ta Superiore, ta gobernatu zue txoil ongi, zeukatelaik etxekoek ta kanpokoek sandutako. Agitu ze Alexandrian heritzea grabekiro señora bat deitua Melanzia: berze erremedioek ez baliatzen, ta enkomendatu zute Abade sanduari, zeñen orazios Jangoikoak eman zio osasuna. Baña sendatu ondoan gero agitu ze señora gura beraren amores presa gelditzea, ustez gizonkia zen, de manera ezi okasio batez deklaratu zio bere biotzeko sua tentatus bekatura: despeitu zue ordu gaixtoan E ujeniok, ta erreprehenditurik grabeki atra ze bereala andik iges. Rabiosa emastekiak mendekus goratu zio testimonio falsua, nai izan ziola Abadeak bortxa egin ta deshonratu. E man ziote kontu Prefektoari, baize sandaren Aita infiel oraño etzekiena deus bere alabas. Deiturik bere gana Abade E ujenio deitua: Joan ze au bere bi mutil izaneki Proto ta Jazintoreki, baña ia ezin ezaundu zituela: Prefektoa asi zekiote erreprehenditzen gogorki, ia Kristok Jangoikotako zeukatenak erakusten zioten bortxatzen 243 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ta deshonratzen matrona honratuak? Orduan E ujeniok errespondatu zio grabedade, ta modestiareki, bada denbora ixiltzeko, ta bada denbora mintzatzeko: Orai ikusko da Melanziak diona den egia, ta orrek erreprehenditzen didana: idiki zue alzinetik habitua, ta erakusteareki bularrak ezaundu zute zela emastekia. Guziak arriturik ta Melanzia gura konfunditurik, Prefektoa informaturik, au zela bere alaba E ujenia, ellegatu ze kristiatzera bere familia guziareki, ta utzirik an zuen kargua, ta ofizioa, gero izan ze Martir. Baña E ujenia ia ezaundurik zela emastekia, despeiturik konbentua, itzuli ze Romara Proto ta Jazintoreki, eta aien medios anitz kristiatzen zire. Ori jakinik enperadore Galienok preso inarazi zitue, ta pasarazirik asko tormentu, ondorean sentenziatu zitue degollatzera: ta exekutatu ze sentenzia egungo egunean 263 urtean: baña S. E ujeniaren martirioa zelebratzen du elizak Abenduaren 25.an. Beira zenbat manera duen Jangoikoak sandutzeko bere eskojituak, ta nola gaitzetaik ere dakien atratzen onak &. 244 Joakin Lizarraga Urriaren 16.an S. E ufemia Birjin ta Martir Kalzedoniakoa S. E ufemia K alzedoniakoa, senadore Jaun andi baten alaba, izan ze donzella bat guzis juiziosoa, birtuosa, modesta, ederra, ta garbia. E gun batez zelebratzen ze festa andi bat K alzedonian Jangoiko falsu Marte deitzen zutenari, eta Prisko Prokonsularen manamendus bear zute akuditu guzi guziek biziaren penan: E ufemiak etzue nai izan du asistitu festa indigno gartan: eta nola baize persona ain prinzipala, kontu eman ziote Prokonsulari, zeñek preso inarazirik nai zue ones eta gaitzes ekarrarazi adoratzera aien Jangoikoak. Ajola guti mostratzen zuelaik, meatxatu zio pasaraziko zitiola tormentu pensa zeizken guziak. Sarrarazi zue karzelean, ta iduki zue an zenbait egunes; ondorean presentaturik tribunalean, ta aurkiturik firme konstante Kristoren fedean, atormentarazi zue kruelkiro Tirano moldegaitz aberetzarrak: lenik azotatu burriñasko azoteeki: gero deskoiuntatu potroan: gero lotu zute errueda bati, txitxikatzeko ezurrak, ta zatikatzeko bera guzia: zeñatu ze, ta eskatu zio Jesus onari, sokorri zezon: sokorritu zio, ta libratu zue erruedatik, sendatus llaga ta gaitz guziak, paratus ederrago ta luzituago len baño, ta lotsatus berdugo guziak. Itxeki zute labe bat betea pikes, azufres, istupas, ta zarmendus: eta nai zutelaik bota artan bi ministro prinzipaleek, ikusi zuzte bi Aingiru sandaren bi aldetaik zeudela anparatzeko; ta etzire atrebitu. E ta manaturik berze biei, ebek in zute, baña berak erre zire, ta sanda gelditu ze mellarik gabe, bilo bat ere erre gabe. E tze ase Tiranoa tormentatus, eztare desengañatu Jangoiko andiaren asistenzia iten zionas. Manatu zue paratzeko dilindan, eta oñetaik arri andi pizu batzuk: etzekio baliatu on ere: gero inarazirik lurrean zulo andi bat, nola butzu barna bat, ta au beterik arrai, ta animalees, botatzeko an sanda jan zezaten ta konsumitu: baña guziek gaizkirik ez, baizik atenzio izan ziote ta erres peto. Guziau uste zue itsuak zela zorginderias: baña etze aspertzen. Manatu zue zerratzeko mienbros mienbro, ta fritatzeko zartegietan. E karri zuzte zerrak, baña burriña beraztu ze nola argizaria, sua itzali, ta sanda oso beti triunfatzen suaganik, burriña, tormentu, tirano, ta Demonioaganik. Azkenean manatu zue botatzeko sana laur leonei, ta irur artzei. Sandak ia joan naiak gozatzera bere esposo dibinoa zeruan, eskatu zio izan zezan plazer eramateas bera245 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gana. Aditua izan ze: ta ala atrarik zazpi baseizia gaiek, aietaik artz batek ozka bat eginik, utzi zue ilik: eta entenda zeien on izan zela onnaies, ura ta berze artzak eta leonak zegozkio inguruan erreberente geldi lamikatzen oñak. Iltzen orduan agitu ze terremoto, edo lurraren ikaradura lotsagarri bat; eta infielak lotsaturik joan zire iges; orreki sandaren buratsoek izan zute eskaida ona, ortzitzeko gorputz sandua an urbil, negar egines, tristuras ez, baizik gozos alako martirio, alako arimo, alako milagro, ta Jaunaren amoresko demostrazioengatik. Anitz miragarri egin zue gerostik ere Jaunak bere esposa maite gonen atenzios. Ukitus esponja bateki gorputz sandu gura, atratzen zute beterik odoles, baize abasto errepartitzeko anitz lekutan errelikiatako, ta mantenitzen zire odol-tantak oso bere kolore ta forma berean. E nperadore Mauriziok ez sinetsi naiez milagro gau, nai izan zue progatu bere eskus, ta atra zitue beterik odoles admiratus milagroa. Ortas landara atratzen ze urnatik atxon bat ain gozoa, ezpaita lurrean konpara daikenik. Baña guzien gañetik kontatzeko da milagroa agitu zena fede katolikoaren progu, ta konfirmaziotako. Sanda gonen tenploan zelebraturik konzilio jenerale K alzedonense deitua S. Leon andiaren, ta Marziano enperadorearen denboran, kondenatus hereje Dioskoro ta E utikes. E ben aldekoek dote etzela obratu egietafedearen konforme, baizik enperadorearen errespetos. Konzertatu zire ontan, eskribitzeko papel batean katolikoek beren konfesioa, ta herejeek berea berze batean: ta biak paratzeko sandaren gorputza zegon urnan: eta zein mostratzen zuen sandak bere gustokoa, ura zeiela egiaskoa. Ala egin zute, ta ertxirik urna, paratu zire orazioan, Jangoikoak egia atra zezan. Andik irur egunen buruan, presente zegolaik enperadorea, ta obispoak, ta jendeketa herejeen ta katolikoen, idiki ondoan urna, ikusi zute guziek, nola katolikoena zeukan eskuan petxoaren kontra, ta herejeena oinpetara botarik. Orreki ezaundu zute egietafedea. Kontatzen dute Glikas, Nizeforok, Zonaras, Metafrastek. Martirioa agitu ze Dioklezianoren inperioan &. &. 246 Joakin Lizarraga Urriaren 21.an S. Mateo Apostolu ta E banjelaria S. Mateo Apostolu ta E banjelari, len deitzen ere zena Lebi, jaio ze K ana Galileakoan, non Jesu Kristok egin zuen lenbiziko milagroa konbertitus ura ardotan. Ofizios ze Publikano trebutuen kobrazale ta tratante, baize ofizio bat opinione ta fama gaixtotakoa: eta zegolaik jarririk bere alkian, Jaun dibinoak andik pasatzean beiratu zio, ta deitu zue erraten ziola, jaik i zaite, atoz, segi nazazu. Istantean guzia utzirik segitu zue: orra publikano zena eginik Apostolu, eztaien nior deskonfia; baña bateo, erakusten digu nola bear den aditu Jangoikoaren boza edo inspirazioa, ta obeditu bereala berandu gabe. Agradeziturik Jaunari ta afizionaturik disponitu zue konbita bat, non akuditu zuten berze asko publikanoek Jesu Kristoreki, orgatik murmuratzen baizute eskriba ta Fariseo hipokritek, bazkalzen zuela bekatarieki: eta Jaun dibinoak erres pondatu baizue itz bat agitz konsolagarria bekatarien, ez naiz etorri, dio, deitzera justoak , baizik bek atariak , ezi eztute Medik u-bearrik ongi daudenek , baizik gaizk i daudenek . Ikasirik Kristoren eskolan doktrina zerukoa, zerura iganas geros Kristo, errezibiturik E spiritu Sandu biali ziotena, munduaren partizioan nork non predikatzeko, S. Mateori surtitu zekio E tiopiako Probinzia. Arara baño len eskribitu zue bere ebanjelioa ebanjelarien lenbizikoa, Hebreoen orduko itzkuntzan. E llegaturik E tiopian predikatu zue Jangoikoaren gizon, ta enbajadore bekala sandu milagrosko prodijioeki, konbertitus jendeak zuzen-bidera. Garaitu zitue an bi sorgin beren Deabruaren arte gaixtos anitz gaixtakeria iten zutenak; eta jendea konsolatu ze, ta konfirmatu fede Kristioan, eta geiago ikusteareki biztu zuela erregeren seme ila, deitzen zena E jipo. Orreki konbertitu zire errege ta erregina, ta beren humeak, eta jendearen geiena. E ta erregeren alaba Ifijenia deitzen zenak aditus Apostolua laudatzen birjinidadearen estadoa determinatu zue mantenitzea birjin bizi guzian; ta konsagratzea Jangoikoai erretiratus konbentu batean berreun donzella nai zuteneki akonpañatu. Iltze gero errege gura, ta arren ondorengoak Hirtako deituak nai zue ezkondu aren alaba Ifijeniareki, baize guzis ederra gorputz ta ariman. Mintzatu zio sanduari, onek ortara ekar zezan: baña kontra egin zue, zeren ezi prediku batean presente zegolaik Ifijenia bere errelijiosaeki, baitare errege berria bere prinzipaleeki explikatu zue matrimonioaren estadoa Jangoikoak paratu duela, ta nezesario dela matenitzeko mundua: bereala deklaratu zue zein 247 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gorago ta perfektoago den birjinen estadoa, zeñen kasos iten diren Kristoren esposa bekala; eta ala zelarik ia Ifijenia gloriako erregeren esposa, kendu nai liokena erori leikela Jaun andiaren indignazioan. E rrege Hirtako aditurik on joan ze asarre meatxatus Apostoluari, eta berze egun batez meza erran ondoan traspasatu zute lanzadaka beraren ministroek odolestatus aldarea, ta botatus ila gorputza aldare-alzinean. Gero Hirtakok nai zue obligarazi Ifijenia ezkontzera berareki, baña etzukelaik logratu, manatu zue emateko su konbentuai: baña ikusi ze airean S. Mateo itzaltzen zebilala eta Hirtako Jangoikoaren permisios bete ze lepra ain gaixto doloreskoas ezi bere eskus edeki ze bizia. Apostolu sandu gonen gorputza egon ze il zuten ziudadean Nadaber deituan; gero pasatu zute Salerno deitzen den ziudadera Napolesen, non baitago egungo egunean ongi estimaturik, arrazio den bekala. Bere martirioa agitu omen ze Kristoren 90 urtean, Domiziano enperadorearen denboran. Hipolitok deitzen du birjinidadearen biktima &. 248 Joakin Lizarraga Urriaren 25.an S. Fermin Obispo ta Martir S. Fermin deitzen ere dutena Firmino ta Firmio, Iruñeko seme ta obispo lenbizikoa izana, eta Nafarroako Patrono gloriosoa, ze Firmoren ta E ujeniaren hume, zein baizire nobleak ta prinzipalak Iruñean, eta Firmo Aita senadore ta konsejuko Jaun ongi estimatua ta honratua. Ze Tolosa Franziakoan obispo S. Saturnino, Jangoikoaren gizona proprioki, ta Kristoren enbajadore guapoa, S. Pedrok biali zuena Romatik onat, eta plantatu zuena ebetan errelijione Kristioa, ta bere odolareki erregatu zuena azkenean. Onek biali zue E s añara bere Diszipulo bat eskojitua ta sazerdotea deitua Honesto. E llegaturik au Iruñean, egun batez noiz ere iten zen festa andi bat Jangoikotako zeuzkiten Demonioei ta gizonei, Jangoiko egiaskoaren zeloaren suas itxekirik, ta E spiritu Sanduas igiturik goratu ze animoso jendetze andiaren erdian, eta asi ze predikatzen banidade ta engañua Jangoiko falsuena, ta progatzen, eztela ta eztaikela izan baizik Jangoiko bat bizi erreal egiaskoa guzien prinzipio ta fin dena, kriatutuena zeruak ta lurrak ta gauza guziak, eta guzis poderoso bekala guzia bere Menean daukana &. Aditu zute prediku berri gau Firmok, Faustinok, ta Fortunatok, irurak baizire konsejuko senadoreak, eta admiratus Predikari arrotzaren ausardia, deitu zute berengana, eman zezan arrazio ta progu predikatzen zuenas. Sanduak sosegu andiareki deklaratu ziote egietafedea, progatus arrazio ta exenplueki, de manera ezi gelditu zire kasi konbenziturik egietafedeas: baña nai izan zute ikusi ta aditu beraren Maestrua Saturnino: eta ala enkargatu ziote Honestori ekarrarazi zezala Iruñera. Itzuli ze Tolosara Honesto: kontatu zio agitu guzia, ta eraizio kristioaren esperanza ta mostra onak zirela: Saturnino bereala mogitu ze Kristoren amores, ta Honestoreki etorri ze Iruñera, non bere grazia ta mintzaera onareki, arrazio ta milagroeki denbora labur Iruiñ bereko ta berze errietaik konbertitu zire berrogei milla, ta prinzipalki irur gaiek Firmo, Faustino, ta Fortunato, alzindari bekala segiarazteko beren atzetik jende gañarakoak. E ta S. Saturnino seguraturik ebetako eraizio onas, utzirik Honesto emen segitzeko lan ona, itzuli ze bera bere elizara Tolosara, non gero izan zen martir koronatua. S. Honesto enkargatu ze emengo Kristiogendeas, espezialki doktrinatzeas, ta azitzeas Firmoren semea Firmino, zelaik amazazpi urtetakoa; ta zazpi urtes atra zue sandu ta jakintsu abantallareki, ta enkargatu zio 249 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI predikatzea Kristoren ebanjelioa: eta S. Fermin enpleatzen ze Apostoluen ofizio gortan ala Iruñean, nola Nafarroan barna, konbertitus millaka arimak. Ia denbora zelarik, biali zue Honestok Fermin, edo eraman bereki Tolosara, konsagratzera obispo Iruñeko. Orduko iltze Saturnino, ta arren lekuan sartu ze Honorato, zeñek ikusi zueneko Fermin, ezaundu zue Jangoikoaren argis, zeukala bere Majestadeak destinaturik lan andietako, ta eraikitzeko Jangoikoaren itza anitz lekutan. Konsagratzerakoan erran zitio itz gebek, A legra zaite, ene humea, esk ojitu baizaitu Jangoik oak bere Ministrotak o. Zoaz arimo onarek i jendes jende, errezibitu baituzu A postoluen ofizioa ta grazia. E z izan beldurrik , ezi Jangoik oa dago zurek i zure lan guzietan. Baña abisatzen dizut k onbeni dela pasa dezazun anitz trabaju beraren izenagatik , ellegatzek o gloriak o k oronara. (Moret ann. Nav. 1. 1. c. 3.) Konsagraturik obispo Fermin itzuli ze Iruñera, non errezibitu zuten guziek kontent Artzaitako, eta berak kunplitzen zue Artzai onaren ofizioa, trabajatus azitzen ta aumentatzen saldo Kristioa. Baña ikusteareki etzela ainberze bear emen, ta oroitzeareki errana S. Honoratok obispo ordenatzean, ta beraren bearrago zirela berze lekutan, utzirik emen S. Honesto, ta berze Ministro bear adiña, Jaunaren E spirituak igiturik ta kidaturik joan ze Franzia barna, ia ogeitamar urte beterik, eta pasatus Akitaniako erriak barna, baratu ze Agen deitzen den ziudadean Tolosaren ta Burdeosen erditsutan. Argiturik an zeruko doktrinas, pasatu ze sazerdote E ustakio deitu bateki Alberniako Probinziara, ta geiena irabazi zue Kristoren, naiz erresistenzia errua in zioten Arkadiok ta Romulok, zein garaiturik gero ere bataiatu zitue. Andik pasatu ze Andegabense deitzen zirenetara, orai Anjou, nongo ziudade prinzipalenean aurkiturik obispo sandu bat Auxilio deitzen zena, onen petizios egon ze an urte bat, eta irur ilabete, probetxu andia egines. Pasatu ze andik Belobako deitzen direnetara, orai Beobais, non Balerio Presidenteak persegitzen zituen gogorki Kristioak. E men nola berak ezpaizue beldurrik, animatzen zitue ederki Kristio beldurtiak Presidentearen desgogora, zeñek sarrarazi zue karzel ertxi batean, ta azotarazi anitz aldis. Balerioren ofizioan sartu ze Serjio, zeñek oroat aborrezitzen zue errelijione kristioa, nola sandua. Nork erran zenbat pasatu zuen karzel ertxi gartan, ta ainberze denboras? baña gero ere jendeak libratu zue andik indarka, eta gerostik an predikatzen zue sueltoki, ta geienak ekarri zitue zuzen bidera: baitare fabrikatu tenplo bat S. E steban Martir lenbizikoaren honratan. Despeitzean andik, oñak frinkaturik iduki zituen arri batean utzi omen zitue oñen kuntzeak, dirautenak oraño, deitzen dutela le pas de San Frenin, au da, S. Ferminen oin kuntzea. Pasatu ze andik Amiens edo Anbianora, non sartu ze Lastallaren 10.an. 250 Joakin Lizarraga Amiensen zelebratzen ze festa egun gortan S. Ferminen sartuas an, zeren berareki sartu ze, nola gau ilunaren ondorean, iruzkiaren argi ederra. Faustiniano senadorearen etxean izan zue ostatu lenbizikoa: etxe guziaren konbersionea segitu ze bereala: ta irur egunes konbertitu zire iago ezi irur milla. Jangoiko falsuen sazerdote enbusteroek eman ziote kontu Presidenteei, zein bereala etorri zire Trebirisdik Amiensa: pregonarazi zute beren Jangoikoen benerazioa biziaren penan: Akusatu zute Fermin despreziarazten zituela, ta predikatzen Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa: berri eman ziote sanduari pasatzen zenas: bazeike eskapa, baña nai izan ze presentatu defendatzeko ausarki errelijionea. E men nago, dio, neure borondates, ezi niori eztiot egin, ta ez egin naiko gaizkirik, baizik ongi guziei, erakutsis zerurako bidea, baita errelijione kristioa. Zara zu, erran zio Presidente batek, urratzentuzuna gure Jangoikoen tenploak, ta apartarazten jendeak enperadoreen errelijionetik? Nola deitzen zara? Nongoa, ta zer jeneraziotakoa? E rrespondatu zue sereno, ni deitzen naiz Fermin: E spañako Nafarroan jaioa muñeko ziudadean: Kristioa errelijionean, ta obispo ofizioan, bialia publikatzera Jangoikoaren ebanjelioa: desengañatzera engañaturik bizi direnak sinetsis ta adoratus ainberze Jangoiko falsu, eztelarik baizik bat egiaskoa, infinitoki ona, poderosoa &. Turbatu ze Presidentea Sebastiano deitua, ta iraren suan manatu zio an berean bear zituela adoratu aien Jangoikoak, ezperen pasaraziko ziola tormentu ta eriotzea. Konstanzia iagoreki errespondatu zio Firminok: admiratus jendea, ta ia ia atra naiak sanduaren fabore libratzeko. Jueza zego etxakin zer egin, eznai utzi bere eskupean zeukana, ta ez trebe kastigatzera an jendearen beldurrez. Disimulatu zue, bear zela artu denbora ikusteko ongi Ferminen kausa, ta erretiratu leku seguroan. Ala engañaturik utzi zute ermatera karzelera. An gero gau erdian biali zitue bere guardiak ebaki zezoten burua sekretoan: eta ala egin ze, ofrezitus Ferminek baliente ezpatai burua, ta Jangoikoai arima, Urriaren 25.an. Urtea neke da txuritzea. Guti gorabera bide ze Trajano enperadorearen, edo Adrianoren azkenerat, edo Antonino Pioren denboran, nola uste baitu S. Brauliok. Mor. ib. Ortziarazi zue Presidente Sebastianok leku txoil okulto sekretoan, etzezaten aurki Kristioek: baña fite galdu zue berak bizia edekirik bere soldadoek, plazer zutela Amiensdarrek. E ta Faustiniano senadore garrek aurkiturik S. Ferminen gorputz sandua, ortzi zue honratuki bere heredaje batean, Abladana deituan, zein konsagratu ze zemeterio, ta da lenbiziko izan zena leku gaietan: an egon ze altxaturik anitz denboras, naiz sanduaren memoria bizi ta berritzen zen asko milagroeki: laur eun ta iago urtes. 251 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI E llegatu ze izatera obispo Amiensen S. Salbio, zeñek logratu zue Jangoikoaganik milagros aurkitzea gorputz sandua, zeñen traslazioa zelebratu zute zeruak ta lurrak, ta izan ze agitz miragarri famatua prodijios, nolakoak apenas leitzen diren berze sandu bates. Obispo sandu garrek bada, ta jende guziak zue antsia andia, aurkitzeko tesoro altxatu gura: ia etsi zute etzela aurkituko, ezpazue agertzen zeruak: orgatik ze kontino klamatzea zerura orazios: Publikatu zue obispoak baru ta rogatiba, logratzeko grazia gura: eta bera etze atertzen eskatus: ta dirudi izan zuela zerbait señale, naiz ez klaro aski. Orgatik sandua Izotzillaren amirugarrenean joan ze leku gartara: an berriro zego eskatus humil antsias eta suspiros, mostra zekion: alako batez ikusi zue idikitzen bat batean zerua, ta andik jautsitzen argi-errañu eder miragarri bat lurreko leku bateraño: entendatu zue erran naziona: ta bilarazirik elizagizonak eta gañarako jendeak, asi ze bera aizur bateki idikitzen lurra leku gartan: segitu zute lan gartan gogotik ere; ta zerbaitto barnatu orduko asi ze atratzen fragranzia bat gozoa miragarriro, geroago ta geiago, ta barratu omen ze urrun berze errietaraño, eldu baizire jendeak, gizonkiak, emastekiak, aurrak ere atxon garren zeboareki. Agertu ze gorputz sanduaren urna: orduan zire bada jendearen kontentuak ta klamoreak: zerua ere, airea, ta mundua alegratu ze egun gartan, ezi zelarik izotzillaren erditsutan ta neguaren erruan, tenplatu ze ta berotu airea, kanpoak berdatu zire, plantak loratu, ta arbola franko fruitas eta ostos bestitu, ta sotoak ta larratzak bete zire arrosas, klabeles, azuzenas, ta lore mota juzies, festejatus ala sandu gloriosoa. Bildurik infinizio bat jende prozesiorako, ala nola erramu-igandean Jesu Kristoren triunfoan, ebakis arboletaik arramak, ta edatus beren tresenak pasatu bear zuen lekuan, klamatzen zute nola orduan, Benedictus qui venit in nomine Domini osanna. Bedeikatua eldu dena Jaunaren izenean, biba biba. Obispo sanduak negarra zeriola bozkariundes eraman zue ta paratu errelikia prezioso gura S. Mariaren tenplo berak fabrikatuan: Berze batzuek diote fabrikatu zuela S. Firmino konfesore ta obispo izan batek an. Paratu ze aldarearen pean urna prezioso ederrean: baña zerua enpeñatu ze honratzean sandu gau osoki, baitirudi onen atenzios erauntsitu zuela osasuna, ezi ez solamente ukitus urna, baitare loreak sortu zirenak, eta fruitak, eta arbolen arramak lurrera botatuak pasatzean, sendatzen zire heriak. Festa andi gau izan ze Teodoriko erregeren denboran 614 urtean. Moret. lib. 3. c. 3. §. IX. Andik ekarriak dire zenbait errelikia Iruñera: bat D. Pedro Paris obispoak, orai duela iago ezi 600 urte: gero berzeak berze batzuek. Milagro ta fabore egitentuenen testigo dire denbora guzietan, espezialki logratzean denboraldi bear direnak, dela erauntsi, dela ateri. Dudarik gabe 252 Joakin Lizarraga sandu andia da S. Fermin, ta Patrono poderosoa, logratzen duena Jangoikoaganik ainberze grazia ta miserikordia. Zori onean dela, egin bez izan gaitzen gu alakoak, ezi mereji dezagun beraren patrozinioa. amen. Trajano sartu ze enperadore 98 urtean: Adriano 117garrenean: Antonino Pio 138garrenean. 253 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Urriaren 28.an S. Benzeslao Bohemiako errege Martir Sabel batekoak, baña ez jenio batekoak izan zire S. Benzeslao, ta Boleslao bere anaia; ura sandu, au Deabru: au azi zue gaizki bere Ama Drahomirak gaixtofikatuak, ta Kristioen etsai porfiatuak: ura azi zue ongi bere Amiña Ludmilak Matrona sandak, zeñek eman ere zio Maestru al zuken obena, erakutsi zezkion letrak ta birtuteak. Berez eldu ze ona Benzeslao, ta onera emana, ta imitatu zue Amiña sanda: kontra Boleslao gaixtoa berez, gaixtoago egin ze Ama gaixtoareki. Benzeslaori seme len ta andienari bekala zegokio gobernatzea bere Bohemiako erreinua, faltaturik Aita, il baize aurrak zirelaik; baña Ama alargun gaixtoak ezin soportatus mana zezan Benzeslaoreki Ludmilla amiñak, rabiosa zelos ta inbidias ilarazi zue au itorik bere tokareki, ta sartu ze manatzera infernuko furia bat bekala, ertxiarazis tenploak, debekatus etzezaten predika sazerdoteek, eztare erakutsi maestruek pena andien pean. Kendu zitue Pragan Juez Kristioak, ta paratu zitue infielak kastigatzeko Kristio ta prestu zirenak; ta ala guzia ze desgobernu ta perdizio. Orgatik indignaturik Jaundiek Ama seme gaixto gaien tiranias, arturik Benzeslao proklamatu zute errege. E rrege eginik guzia ze modestia, debozio, karidade, kuidatus pobre beartsues Aita baten gisara, bere kostus, ta bere eskus erremediatus asko beartsu. Ze agitz beratx manso benigno: lastimatzen ze kastigatzeas nior, espezialki eriotzearen penareki, naiz mereji zuten. Gauas ibiltzen ze sokorritzen nezesidadeak, baitare bisitatzen elizak, naiz neguaren otz erruenetan, ta oin urtuxian elur ta izotzaren gañean utzis oinkuntzeak odolestaturik ta bero beroa. Bada mezako sakrifiziora zein zen afizionatu debotoa, nola explika? Ortako bear zen ogia ta ardoa berak bere eskus eraiki, landu, bildu, ta prestatzen zue debozios: eta sazerdoteak beneratzen zitue erreberenzia andiareki. E rrelijiosotako zela obe ezi erregetako iduriturik, armatu zio gerra Radislao Dukeak, ta sartu zekio erreinua barna egines dañua franko. E tzirelaik aski, sanduak biali zition mandatariak, preziso izan zue atratzea peleara, ta ez usteagatik ixurtzera ainberze inozenteen odola, nai izan zue berak arreki peleatu bakarrik eskus esku. Artara ellegaturik, guruzearen señalea formaturik ikusi zitue bere bi aldetaik bi Aingeru, ta kontrarioak aditu zue boza bat erraten ziola, ez tira: ta lotsarriturik jautsi zalditik, ta bota zekio oñetara barkazio eske, ta besarkatu zire. Alaber Oton enpera254 Joakin Lizarraga doreak bilarazirik Inperioko Prinzipeak, ta ebetaik bat bekala Benzeslao Bohemiakoa, egun bates sobra luzaturik meza enzun zuena, ellegatu ze berant juntara; eta sospetxaturik zela suberbias, tratatu zute, etziotela in bear kortesiarik, zetorrelaik. E llegatu ze, ta ikusirik bi Aingeru akonpañatzen eldu zirela, jaiki ze arriturik enperadorea bere tronotik, errezibitu zue ta jarrarazi bere aldakan, etzekitela berzeek motiboa: gero erranik enperadoreak, guziek egin ziote estimazio andia. E rran zio arrek eska zezala nai zuena, emanen ziola. Uste zue bai eskatuko zuela munduko zerbait gauza andi: baña sanduak solamente eskatu zio S. Bitoren besoa errelikia. E man zio admiraturik modestias ura, ta berze anitz, eta erregeren tituloa, ta bere arma inperialeak. Itzulirik bere erreinura egin zue Pragan tenplo andi bat; artan depositatu zue errelikia gura, baitare bere amiña Ludmillaren gorputza, zein irur urteen buruan aurkitu ze oso bereganik errespiratzen zuela fragranzia bat zerukoa. Jangoikoaren alako demostrazioeki, ta bere birtute ta obra on anitz andieki ze Benzeslao agitz amatua ta estimatua bere basalloenganik, ta berze errege ta Prinzipeenganik: sollik aborrezitzen zute bere anaia ta Ama gaixtofikatuek, iago amatu bear zutenek. E rretzen zire an biotz-barnean, naiz disimulatzen idurian. E zauntzen zue sanduak, ta berez izanik humila, beratxa, ez andinaia, zego ia utzi naiak korona, ta sartu naiak errelijioso, ta deklaratu ere zue bere deseo goi. Baña berantzen zuela iduriturik, etzute Amak ta anaiak pazienziarik esperatzeko orduraño: eta determinatu zute ilaraztea lenbiziko eskalda onean. Ara non ellegatu zen. Jaio zekio Boleslaori seme bat, bi anaien heredero izan bear zena: zeren ezi Benzeslao etze beñere nai izan ezkondu, baizik mantenitu birjin betiro: zelebratzeko festa, konbidatu zute sandua; eta konfesa komekaturik espazioreki joan ze: ta anaiak errezibitu zue agasajo andiareki agerrian, baña maliziareki biotz-barnean. Bi anaiak eta Ama jarri zire maian, ta asko denbora pasaturik, ia gau erditsutan sandua jaiki, ta kostunbratu bekala joan ze tenplora erregalatzera bere Jaunareki orazioan. Ama kruelak suturik su eman zio Boleslaori, akaba zezan bereala zegon lekuan. Joan ze armaturik armatueki; aurkitu zue belauriko anaia sandua, ta antxe iltzue bere eskus, ta in zue Martir. Gau berean Dinamarkako erregeak izan zue errebelazio, zelebra zezala Martir bekala S. Benzeslao iltzena bere anaiaren eskus; ta ala egin zue fabrikatus tenplo bat aren memoriatan. Ama kruel inhumana lurrak idikirik irestsi zue: Boleslao akonpañatu zutenak eriotze gartan guziak iltzire miserableki. Boleslao bizitu ze aborreziturik on guzienganik, zeren persegitzen zituen guziak; ta nai zuen ortzi sanduaren memoria: ortako gau batez atrarazi zue sanduaren gorputza zegon lekutik ermateko S. Bitoren tenplora, orreki milagro iten 255 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zirenak pensa zeien iten zirela S. Bitoren medios: baña zer dezake gizonaren astuziak Jangoikoaren kontra? Zaldiak zeramatenak kotxea gorputzareki gelditu zire leku batean ezin mogitus, argitu artaño. Orreki agertu ze maraña, ta sandua honratu ze iago, ta anaia akabatu miserablemente. Joakin Lizarraga Lastallaren 1.an S. Remijio Obispo Remsko S. Remijio Remsko Arzobispo, ta Franziako Apostolu gloriosoa jaioarazi zue Jangoikoak erremediatzeko erreinu gura noiz ta zegon kasi galdurik jendeen ta espezialki elizagizonen bekatues ta gaixtakeries, ta segi dan Jangoikoaren kastigoes, gerraes, plagaes, kalamidadees. Onen Aita eta Ama zire guzis onak, ta ia alzinatuak adinean. Ama deitzen ze Zilinia. An urbil eremuan bizi ze Jangoikoaren gizon sandu bat deitua Montano, zuena anitz komunikazio Jaunareki, ta zegokiona beti eskatzen erremedio ainberzeko galmendearen. E rrebelatu zekio jaioko zela Ziliniaganik seme bat deitu bear zena Remijio, zeñek paratuko zuen erremedio. Konsolatu ze sandua, ta eman zio berri gau Ziliniari: onek dudan paratu zue nola zeiken adin gartan: baña sanduak seguratu zue baietz; eta bere esneareki azi bear du, eta esnetik kendu ondoan, garbitukotut nik ene begiok orren esnes, eta itzuliko zaida bista: ezi zego itsu. Guzia agitu ze erran bekala. Ia azirik aurra goizik agertu ze, Jangoikoaren eskojitua zela; ain ona ta onera emana! ain obeziente, humil, deboto, estudioso! Baña ez kutsatzeko munduaren izurrias, erretiratu ze leku soil batean, non bizitu zen ogei ta bi urteak arteo ortzirik bekala mundurako, baña fama egatu ze de manera, ezi ilik Remsko Arzobispoa, guziek eskojitu zute ortako, naiz ain gaste izanik. Sollik berak etzue nai niolatere etzela gauza: baña zerutik argi eder bat paraturik aren buru gañean, entendatu zute guziek, ta berak ere bai, on zela Jangoikoaren Kondatea, eta ala errenditu ta utzi ze konsagratzera. Gaste eginik Arzobispo etze gaste kondizioetan, baizik juizios betea, debotoa, perfektoa; bere itzak pizu ta neurrituak; aurpegia sereno, grabe, modesto, afable, beiratzeas ere kausatzen errespeto, amore, ta debozio. Predikatzean zue indar andia, zeren obratzen zue erraten zuena. Suberboeki ze tieso; humileki manso amoroso. Alfer beñerez, gustoen etsai beti, trabajuen adiskide, menosprezioen sufrizale, dirus pobre, birtutees abrats, ta biziorik gabe. Deshonestidadea espezialki erreprehenditzen zue maiz eta sendoki: ta guzietan kuidatzen zue bere ardies zelo andiareki, iduri baizue gizon bat zerutik etorria, edo Aingeru bat lurrekoa. Bere bizi on admirablearen gañetik milagroeki ere honratzen zue Jangoikoak. Botatzen zitue Demonioak gorputzetaik: ta bat eraman zutena S. Benitorengana, onek biali zue karta bateki S. Remijiori, konfuso alketurik gelditu 256 257 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI baize ortas; eta humilegis exkusatzen zelaik, obligatu zute negarres: ta orazio eginik libratu zue persona, ta gero il zelaik ura bera biztu zue. Askotan bere ta berzeren bearretan suplitzen zue Jangoikoak, dela jatekoas, dela edatekoas. Itxeki ze su andi bat ziudadean erre baizue zati on bat: abisaturik sandua jarri ze orazioan, gero jaiki ta goratus begiak zerura suspiro bateki erran zue, o ene Jangoiko ona, eman bezo indar ene itzari. E rran ta joan ze surik erruena zegon lekura, ta formatu zue gurutzearen señalea: istantean sugarrak asi zire biltzen ta erretiratzen; sanduak segi atzetik; aiek aratago; alik eta bola gisa bat eginik atra ziren arteo portale batetik kanpora, guziek admiratus potestadea gizonai Jangoikoak emana. E rrebelazios ikasi zue lendanik goseketa izanen zena Franzian; eta pobreen amores egin zue prebenzio bear orduko. Zenbait gaixtofikatuek pensatus karidade gura zela kodizia, eman ziote su graneroai, zegolaik urrun sandua. Abisaturik etorri ze, baña ia orduko zeuka suak arrapaturik guzia: eta etzelaik erremediorik, sosegu ta errepausa andiareki jarri ze berotzen, otz baizego: ta erran zue, nerea ezta inport, baña pobrettoei inen dioten faltagatik Jangoikoak kastigatukotu in dutenak lan gau. Ala izan ze: su eman zutenak guziak itzuli zire kebratuak, ta aien humeak ere bai, ta ondoreko guziak. E z orduan solamente, baita berze askotan ere, sanduak erran itza, ta Jangoikoak paratu zue eskua, zela kastigatus, zela faboratus. Baña milagrorik andiena izan ze konbertitzea Klodobeo erregea. Zue onek bizikidea Klotilde agitz Kristio ona konsejatzen ziona beti kristia zeiela, baña beti protxurik gabe, ajolarik etzuela. Bearrak inarazi zio ajola, ezi gerra batean Alemanen ta Sueboen kontra zegolarik guzia galtzeko arriskoan, oroiturik inbokatu zue Jesu Kristo, ofrezitus bataiatuko zela, atratzen baze artaik. Bereala etsaiak eman zire igesai errege galdurik, ta gañarakoak errenditu zire Klodobeori. Biktoria goneki tratatu zue kristio egiteas: bereala erreginak abisatu zue S. Remijio, prestatzeko errege bataiatzeko: eta zeudelaik errege, erregina, ta Jaundiak S. Pedroren Oratorio batean aditzen sandua predikatzen ziotena, agertu ze an argi bat zerukoa, ta aditu ze boza bat ziona, Pax vobis, ego sum & Bakea zueki: ni naiz ez lotsa: bai manteni ene amorean. Bateo sentitu ze atxon bat gozagarria. Lotsaturik errege ta gañarakoak bota zire sanduaren oñetan: konsolatu zitue, zela Jaunaren kondizioa lotsatzea lenik, gero erregalatzea ta konsolatzea: erran ziote agituko zekiotena gero, ta in bear zutena, ta etzekiotela faltatuko Jaunaren grazia, faltatu arteo berek zuzen badean. Notagarri da erran ziona erregeri len erre zituenai guruzeak, A dora bez erre zuena, ta erre bez adoratu zuena; errateko izan bear zela izan zenaren kon258 Joakin Lizarraga trako aldera. Gero bataiatu zue; ta faltaturik krisma, ezin pasatus zekarrana jendetzearen utses, jautsi ze uso bat elurra bezain txuri zekarrana pikoan erredomatto bat krismareki, zein utzirik sanduaren eskuan etze ikusi iago. Ala bataiaturik errege, berze asko Jaun ta jende konbertitu ze, ta sandua gelditu ze estimazio andian, ta esku andiareki erreinu guzian egiten zue asko gauza on. Baña bera errefinatzeko iago, azkenerat kendu zekio begien bista, naiz geroago itzuli zekion. Bizitu ze laur ogei ta amasei urte, ta obispotasunean iruogei ta amalaur. E llegatus bekala plazoa, zoeie despeitus bereenganik; errezibitu zitue elizako ordenamentuak debozio guziareki ta iltze sanduki Izotzillaren 13.an ta Kristoren 545 urtean. E gungoa da eguna, noiz aldatu zen bere gorputza leku batetik berze prestatu zioten leku dezente preziosoagokora: baña agitu ze milagro bat, ezin mogitzea niolatere zegon lekutik, eta ellegaturik gaua, eta zeudelaik sazerdoteak eta jendeak argieki kantatzen laudarioak, lokartzea guziak bat batean, ezin garaiturik loa. Idatzarri ondoan aurkitu ze gorputz sandua parturik berek nai zuten leku gartan, erakutsis zeruak, zein estimatua daukan. Onen medios in diote Jangoikoak lurrekoei anitz fabore &. 259 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Lastallaren 4.an San Franzisko Asis Fundadorea S. Franzisko Asiskoa, Serafin humanoa, sandu gora andia, ta anitz sanduen Aita, Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bizia, ta amantea, humila guzis, ta gora ezin iagos goratua Jangoikoaren grazias, da humilen ta pobreen exenplu ta konsolu, esperatzeko den pobreenak igatea gora, aurkitus grazia Jangoikoaren begietan, nai badu egin bere aldetik dezakena. Bere Ama erditzeko egunetan zegolarik, ta ezin libratus, ellegatu ze atarian pobre bat erran ziotena, eraman zezatela estrabille batera, ta bereala an libratuko zela. Ala egin, ta ala agitu ze, progatus ala diona Profeta errealak ps. 112. Nor gure Jangoik o Jauna bek ala, bizi dena goienetan, ta beiratzentuena humilak zeruan ta lurrean? goratus lurretik beartsua, ta ongarritik altxatus pobrea, plantatzek o Prinzipeek i, bere jendearen Prinzipeek i. Ori da S. Franzisko plantatu duena an gora serafinen ertean. Aitaren ofizioa, baize Merkatari, segitu zue prinzipioan, baña prestu beti; ta liberal espezialki pobreendako. Bein, ez usatu bekala, despeitu zue bat eman gabe: akorduratu ze bereala, ta jaiki, ta joan, eta erdetxirik karrikan eman zio abasto: eta egun gartaik alzina in zue proposito ez despeitzeko nior eskatzen zionik Jangoikoaren amoreagatik. E ta ala ematen zue noiz nai, ez solamente diru ta jateko gauza, baita bere gañeko tresenak ere. Aitak beldurrak galtzera bota zezon hazienda, erman zue obispoaren alzinera, in zezan an zesione aren ondasunen. Sanduak egin zue, ta utzi zizkio zamazkien tresenak ere, ziola, orai obeki zukela erran Jangoikoai Aita gurea zeruetan zaudena. Ia treseneki bateo despeitu zue munduko afizione guzia, eta estalirik an eman zioten ongarina iduri bateki joan ze larre batera kantatus Jangoikoaren laudarioak. Atra zekizkio ladronak, ta galdeginik nor zen, errespondatu zue animoso, ni errege andiaren pregonari. Golpatu ta bota zute an elur-leze batera, nondik atra zen alegre padezituas zerbait. Ala usatus izatera despreziatua ta maltratatua zoeie plantatus humildadearen ta morfizikazioaren zimendu barna sendoa, goratzeko santidade andiaren fabrika igan bear zena gora gora. Bere bizia ze kuidatzea heries, espezialki leprosoes, apatus ere aien eskuak; eta ia nola bera enpeñatu zen apaltzera bere burua, Jangoikoa ere dirudi enpeñatu zela goratzera bere sierboa, ezi eman zio grazia sendatzeko. Gizon bat zuena matelean kanzilla bat, janes zeramana itsuski agoa ta aurpegia, egonik S. Pedroren elizan Roman aurkitu ze S. Franziskoreki karrikan, ezaundurik gizon sandua 260 Joakin Lizarraga zela, bota zekio oñetara: sanduak etzue permititu, baizik arrapatu besarka ta apatu zio kanzillareki agoa zeukana erdi janik: eta o Jangoikoaren grazia! istantean gelditu ze sano ta garbi garbia. Au guziau ze su iago ematea sanduari, amatzeko iago bere Jauna, ta zerbitzatzeko bere pobreetan. E skatzen zue limosna sanduak, bizitzekos humilki len abrats ikusi zuten lekuetan: ematen ziote, baña etzekie guardatzen, lenbiziko pobre aurkitzen zuenai ematen zio ia dirua, ia tresena, ia edozein gauza zukena; zeren ezi ez solamente Jangoikoaren manamenduaren konforme amatzen zitue proximoak, pobreak berexki, baizik iago ezi bere burua; ta obeki errateko, bere buruaren kontra beti, ta pobreen fabore ze. Ikasi zue Kristoganik utzi baize iltzera ere, guri bizia emateagatik. E man ze sandu gau egotera maiz ta espazioreki orazio mentalean; prinzipalki pensatzen Kristoren pasioan: eta bein agertu zekio bere Majestadea guruzifikaturik bekala, ta utzi zue sandua ain beterik amores, lastimas, konpasiones, ezi ia oroitzeareki sollik urtzen ze negarres, ta bizi guzian segitu zio pasione gonek maneraz, ezi azkenerat galdu zekio begietako bista negarren utses. Orazioan zoeie prebenitus sandua, fundatzeko bere errelijionea. Bein erran zio, Franzisko, zoaz, konpon zazu ene etxea, erortzera doaiena. E ntendaturik materialki konpondu zitue irur eliza, limosnak bildus andik eta emendik: eta azkenik Porziunkula deitzen den Sta. Mariaren eliza. E men asi ze Jangoikoaren errebelazios ematen prinzipio fundatu zuen errelijioneari: aditurik ebanjelioan kontatzen Kristok errana Apostoluei biali zituelaik predikatzera, ez ermatek o urre ta zillarrik , ta munduk o prebenziorik ; on entendaturik, erraten ziola berari, kendu zitue oñetakoak, bota diruak, ta habitu pobre bat ertxiturik kordon bateki, asi ze bizitzen Apostoluen bizia, ta predikatzen penitenzia. Joan zekizkio arrimatus lagunak: eta ia bildurik anitz, eskribitu zue erregla, ta joan ze Romara prokuratzera aproba zezan Aita sanduak, baize Inozenzio III.a 1209 urtean. Prinzipioan dudatzen zue aprobatzean errelijione berririk: baña gero izanik bisione-iduri bat, erortzera bekala zoeiela bere Letrango eliza, eta pobretto batek soñak arrimaturik zeukala tieso etzeien erori, entendatu zue ura zela S. Franzisko sustentatzeko E liza K atolikoa: eta konfirmatu zio bere erregla. Asi zire predikatzen, mias baño, obeki bizimoduas Jangoikoaren itza, ta Jangoikoak bialtzen zitio langin bear bekalakoak, eta ainberze, ezi errepartitzeko nola bear zen, bildurik kapitulo jenerala Porziunkulako elizan, joan zire borz milla errelijioso arara; eta asentaturik an gobernua, partitu zire lekuetara. Nai zue sanduak aproba zezon erregla urbilen Aita sanduak, baize Honorio III.a Ortako iganik oian batera baru ta orazio kontinoan an eskribiarazi zue erregla, nola erre261 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI belatzen zion Jangoikoak. E ta aditu ze boza bat zerutik ondorean, Franzisk o, erregla gontan ezta deus zurea; nerea da guzia: eta guzia nai dut guarda daien itzez itz: ezi nik Mak it gizonak dezak ena, ta laguntza nik emanen diotena. Ala konfirmatu zue Jangoikoak erregla, ta bereala bere bikarioak Aita sanduak. E ta erregla bizia ze S. Franzisko bera. Nork edo nola pintatu sandu gonen bizimodu sandua, eta birtuteak? nola pensatu ere? Humiltasuna zerbait aipatu da; den guzia ezta posible, zeren guti ze kontatzea bere burua deustako, ta gaixtotako, ta deseatzea beti desprezia zezaten: orren billa zebila, ta on ze bere gustorik andiena. Humillegis etze atrebitu ordenatzera sazerdote, ta gelditu ze Diakono beti: ta sazerdoteak beneratzen zitue ainberze, ezi erraten zue, aurk i balez bateo sazerdote bat, eta sandu bat zerutik jautsia, lenik apatuk o ziola sazerdoteari esk ua, ta gero inen sanduari erreberenzia, zeren esk u gaietaik artzen dugun sak ramentua. Humillegis ere asi ze dudatzen, obe ote zen erretiraturik bizitzea orazioan, edo segitzea predikatzean: eta konsultaturik, Sta. Klarak eta berzeek konsejatu ziote segitzea. Humillegis errenunziatu zue izatea Jenerale, ta egoten ze obediente edozeñi, baita kozinariai ere: Humillegis beti bear zue eraman habiturik zar zarrena, ta iduri bazekio norbaitena zarrago, trukatu bear zio: eta iltzerakoan kendurik habitua, eman ziotelaik limosnas, zego kontent deus gabe zoeiela mundugontaik. Humillegis uste zue, ta erraten zue zela munduko bekatari guzien andiena: ta erraten ziotelaik nola zuken erran on egiaz, errespondatzen zue, zeren egin balitio Jangoik oak ladron bati edo bek atari andienari, niri egintindan faboreak , bailitzak e agradezituago ni baño; eta ni utzi banindu bere esk utik , izanen nitza gaixtoago aiek baño. Penitenzian bada exzeso egin zuela, berak ere il baño len ezaundu zue, ta konfesatu zue, exkusatus egin zuela seguratzeagatik kastidadea. Birtute gau bada guardatu baizue, mortifikatus milla maneras, naiz Demonioak egiten zuen eginala deskuidarazteko. Bein orazio ondorean aditu zue boza bat ziola, o Franzisko, edozein bekatari den, konbertitzen bada, barkatuko dio Jangoikoak: baña iltzen duenak bere burua sobra penitenzias eztu barkaziorik. Gelditu ze dudan, nor ote zen erraten ziona; baña sentiturik tentazio erru bat, ezaundu zue zela Demonioa. Bereala disziplinatu ze fuerteki, gero bota ze elurrean, nola iten zuen askotan garaitzeko etsaia. Miragarriro kuidatzen zue kentzeas okasio ta peligroetaik, ta tratatzeas emastekieki: eta erraten ziote bere errelijiosoei, iago fiatzen dena aisago erortzen dela; eta ok asioan fuertea iten dela flak o; ta emastek iek i anitz tratatzea ta ez tentatzea dela ain inposible, nola brasen gañean oin urtuxian ibiltzea, edo sua k olk oan eramatea, ta ez erretzea. Zer itek o duzie aiek i, ezpada k onfesatzek o? Demonioa dabilala esk aida billa, ta barin badu nondik arrapatu, 262 Joakin Lizarraga ezpada baizik bilo bat ere, gerra fuertea inen du. Alakoa da sanduen mintzaera mundukoaren kontra. Orgatik bere gorputza deitzen zue astok oa, zurriago bear zuena, k arga anitz eraman, anitz lan ta guti jan. Alferrik nior ere etzue ikusi nai, ta alakoa deitzen zue Fr. moska, errateko uliaren gisara dela. Guziareki agitz ze beratx benignoa berzeendako, beretako zena ain gogorra. E lizagizon aundi bat bizimodu gaixtotakoa zego agitz heri: nai ze sendatu: billatu zue sandua: ortako billatzentute gaixtoek sanduak, ez imitatzeko. E rmanarazirik sanduagana eskatzen zio negarres, zeñazezala gurutzearen señaleas. Sanduak amoltsu, baña grabe, erran zio, nola eskatzen dida in dezoten gurutzearen señalea, delarik gurutzearen kontrario bizimoduan? Nik mendiat konpasiones: baña beira, ezi Jaunak senda ta on itzultzen bada gaixtora, izain duela kastigoa andiago. E gin zio sanduak guruzearen señalea, ta Jangoikoak eman zio osasuna: baña Jaunarrek etzue utzi lengo kondizioa betikos: eta ala gau batez zegolaik etxe batean, erori ze gañeko tellatua, ta guziak eskapaturik, ura arrapatu zue pean. Baña ezta posible kontatzea milagro guziak; ain guti Jangoikoak sanduari egin zition erregaloak. Bat sollik eztaike utzi kontatzeko. On guzia etorri zekio sandu goni, guzi ori bekala, Jesu Kristoganik, au baita Jangoiko ta gizon bekala Jangoikoaren ta gizonen bitarteko bakarra, ta gizonei ainberze amore diguna, ezi guregatik eman baizue bere bizia, gorputza, ta odola. S. Franziskok itzultzen zio ordaña, daikenez: Nai zue eman bizia ere beragatik, ta ortako joan ze moro errietara: baña ezin logratu zue martirio deseatzen zuena. Biotzean ordea zio ainberze amore, ta ainberze konpasione beraren pasioas ta eriotzeas, ezi aipatzeas ere, oroitzeas ere zerio negarra. Bi urte il baño len Alberniako oianean, kostunbratu bekala, zegolaik orazioan ta barutzen S. Migelen garizuma, urriaren amazazpigarrenean, gurutzearen egun ondoan agerturik serafin bat sei egaleki, ta guruzifikatuaren forman inprimitu zizkio borz llagak sanduari bi eskuetan, ta oñetan, eta bularrean, nola zelebratzen baitu E lizak, gelditurik sandua honraturik ezin iagos marka soberano gaieki. Altxatzen zitue albas berak, baña ikusi zuzte asko errelijiosoek, zenbait kardenaleek, ta Aita sanduek ere il baño len ta il ondoan. Baña llagaen atzetik segitu zire asko trabaju, ta dolore, imitatzeko bere Jaun guruzifikatua al guzian: Guzia eramaten zue ain pazienzia andiareki, ezi libratzea ez, baizik eskatzen zue aumentatzea, barin baze ala Jaunaren borondatea. E rrebelatu zio noiz bear zen il; eta iltzeko ermanarazi ze Porziunkulako konbentura, bukatzeko an, non asi zuen bizi berria. E xortatu zitue bereak bizitzera Jangoikoaren amorez, pazienzian, pobre zan, ta fede katolikoan: ta gurutzaturik besoak, eman 263 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ziote bedeizioa guziei, presente zeudenei ta etzeudenei. Leiarazi ziote Kristoren pasio sandua, S. Juanek eskribitu bekala: eta gero erranes psalmo bat 141., azken itza erratean despeitu zue arima, zori onekoa, Lastallaren 4.an 1226 urtean, eta adinaren 45.an. Urte gutis anitz bizitu ze. Ordu berean agertu ze obispoari, ta berze zenbaitei. Gelditu ze gorputza, bizi zelaik ila iduri zuena, il ondoan agitz eder argi flamante, lotsatzen ez, baizik alegratzen zuena beiratzeas. Andik bi urte Aita sandu Gregorio IX.ak kanonizatu zue. S. Franzisko izan omen ze disposizio medianotakoa gorputzes, iago txipi, ezi andi: aurpegia luzekara: kopeta zabal betea: begiak txipikara, beltz, eta kuadrable: biloak ere beltz. Beigitartea alegre, afable, benigno, beltzarankara iago ezi txuri. Mintzatzea agudo, boza klaro, ta metale onekoa: mintzaera elegante naturalki, anitz ta ongi zekiena mintzatzen: injenio anditakoa, ta espiritu bizkorra, gorputza aragi ta bulto gutitakoa. Guzia da arrazio notatzea alako sanduan: baña prinzipalena da arima garren ona, humila, mansoa, sufritua, ta Jesu Kristoren amante fiñ fiña, imita dezagun dezakegun gartan &. 264 Joakin Lizarraga Lastallaren 10.an S. Franzisko Borja S. Franzisko Borja, Gandiako Duke izana, Lonbaiko Markes, K atalluñako Bisorrai, ta E spañako Jaundia, izan ze andia alde guzietara Jangoikoaren ta munduaren alzineko, solamente txipia bere begietan. Bere Amak ezin libratus zegolarik, eskaturik S. Franzisko Asiskoari fabore, ofrezitu zio jaiotzen baze seme, deituko zuela Franzisko. Orreki ta paratzeareki sanduaren kordon bat, eman zue argira seme gau deitu zena Franzisko, ta izan zena sandu garren imitazale propia, espezialki humiltasunean. Azi ze txoil ongi ala birtuteetan, nola letraetan, izanik berez ere txoil ongi inklinatua, sosegatua, bakeskoa ta oneroa deitzen dutena. Il zekio Ama, zelarik amar urtetakoa: eta Aitak emanik Maestru onak, ikasiarazi zio bear zen guzia, izateko kaballero ta Kristio ona: gero biali zue K arlos V. enperadorearen palaziora, non izan zen guzien exenplu bekala, agitz estimatua: orgatik satisfakzio arturik onen juizioas, prudenzias, ta birtuteas, ezkondu zue bere gisako señora bateki, eta biali zue eramatera Isabel enperatrizaren gorputz ila ortzitzera Granadan. E ntrega iterakoan, ikusi ze ilaren aurpegia ain aldatua lenekotik, ain itsusi lotsagarri, ezi arritu ze Dukea, ta desengañaturik munduko banidadeas erresolbitu ze uztera emengo guzia zukuenean, ta ematera Jangoikoai. Itzulirik lortera, nai lucjuelaik erretiratu, obligatu zue enperadoreak joatera K ataluñara Bisorrai. An gobernatzen zue Aita on baten gisara, egines al guzia ongi guziei, ta erremediatus gaizkiak onen amores. Lenbiziko in zuena garbitzea lurra ladronetaik, baizire anitz bandaka zebiltzanak. E ben atzean atratzen ze bera, ta bein arrapatu zitue berrogeitabortz fuerte in zirenak dorre batean; eta ala garbitu zue guzia bere dilijenzia onareki; ta erraten zue, egun daño etzuela segitu ain gustorako eiziarik, nola au, iduri baizekio eizian zebilala Jangoikoaren justiziaren konpañian, seguratzeko onak, kastigatus gaixtoak; zuelarik bateo eben konpasione andia, ezpaizue ixurtzen odol tanta bat etzekiona kostatzen anitz negar: eta justiziatzen zen bakotxaren sufrajiotan ogeitamar meza erranarazten zitue bere kostus. Kuidatzen zue Juezes ta justizies, eskribabo, ta alakoes, ibiltzeko zuzenbideas guziak: baitare soldadeskako jendees: baitare berze estado guzies, prinzipalki pobreen erremedioas. E rremediatu zue goseketa erru bat hein ekarrarazis kanpotik gari abasto, eta beti emanes beretik liberal. Baña guzien gañetik zue kuidado erremediatzeas bekatu publikoak, eta aditzen zuelaik 265 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI agitu zela alakorik an edo emen, aflijitzen ze Jaun andiaren ofensagatik, ta beldurrak izan ote zen beraren faltas: zeren ezi erran daike Prinzipe errelijioso bat zela au, ta ala deitzen zute Prinzipeen milagroa. Bere palazioa zeuka ain ongi ordenaturik, nola konbentu obserbante bat: guziak an bear zire ibili zuzen sanduki, eta bera zoeie lenean konfesa komekatus maiz, barutus anitz, errezatus errosarioa ta berze debozioak, egones orazio mentalean egunoro. Iltze denbora gortan bere Aita: orren kasos logratu zue erretiratzea bere Gandiara, non egin zuen asko gauza on Jangoikoaren zerbitzutan. Gero Jangoikoak erregalatu zue Dukesa heritasun luze bateki. Zego Dukea otoi ta otoi eske Jangoikoai senda zezan: eta bein bere Majestadeak adiarazi zio itz gau, Nai baduzu uz dezaten iago denboras, zure eskura usten dut; baña erraten dizut etzai zula konbeni zuri. Aditurik ori arritu ze sandua, ta agradeziturik ta zoraturik amores errespondatu zio, Jauna, ta Jangoiko nerea, nondik niri alako sobrania, nola uztea orren Majestadeak ene eskura berorren eskuan dagona, ta egon bear dena? Nor da berori? ta nor naiz ni? Bada nik diot orai danik betikos, ezi nola ezpainaiz neurea, baizik berorrena, eztutela nai in daien ene borondatea, baizik orrena, eta orrek nai duena nautela nik, ta ofratzen diotela ez solamente aren bizia, baita nerea ere, ta nere humeena, ta duten guzia berorrek emana: berorrek egin ta desegin bez guzietas nola duen plazer. Segitu ze iltzea bizikidea, zeñi asistitu zion sanduki entregatzeko arima Jangoikoaren eskuan, nola in baizue, gelditurik bera alargun adinaren ogeita amasei urtetan. Ia ezaundurik nai zuela Jangoikoak beretako, asi ze tratatzen sartzeas errelijioneren batean. Plantatu berria ze Jesusen Konpañia S. Ignazioganik; zeñen exerzizioak in zitue; ta logratu zue Aita sandu Paulo III.ganik aproba zezan ta konfirmatu exerzizio gaien librua, nola in baizue Garillaren azken egunean, 1548 urtean. Azertatzeko zein errelijionetan sartu, egin zue anitz baru, ta orazio, ta limosna: ondorean entendatu zue Jangoikoaren borondatea zela sar zeien Jesusen Konpañian. Komunikaturik S. Ignazioreki, baizego Roman, ta ia zerutik abisaturik ortas, determinatu zue alistatzea konpañian. Sartu ze, ta profesatu ze, ta estudiatu zue manatu bekala: ondorean ia ordenaturik humeen, etxearen ta gañarako itekoak, joan ze Romara, non esperatzen zion atarian S. Ignaziok: eta naiz konbidaturik asko Jaun andiek, eta Aita sanduak berak bere palaziora, Sandua joan ze bere Aita onaren billa. E llegaturik urtiki zekio oñetara, baña S. Ignaziok besarka arturik goratu zue; ta negarres biak alegratu zire Jangoikoan. Bisitatu zue Aita sandua Julio III.a ta gañarakoak: eta guzia ze admiratzea guziak, ta guziek honratzea bera, nai etzuela Mtxa. E ta entendatu266 Joakin Lizarraga rik nai zutela egin K ardenale, eskapatzeagatik, S. Ignazioren konsejus etorri ze Oñatera, baita Gipuzkoan. E men ordenaturik sazerdote lenbiziko meza erran zue Loiolan S. Ignazioren sortuetxeko oratorioan. Bigarrena erran zue Bergaran publikoan logratzeko Jubileo Aita sanduak emana aditzen zutenendako; baña ainberze jendeketa bildu ze, ezi bear izan ze erratea kanpo agerrian, eta predikatu zue, eta aditzen zute arriturik bekala; eta naiz ezin entenda, izanes euskaldunak, zeude negar ta negar debozios ala gizonkiak, nola emastekiak, eta galdeginik zergatik zeuden negarres, ziote ezi ikusteas Jaundi bat sandua. O zenbat balio duen exenplu onak! E man ziote Oñatekoek limosnas S. Magdalenaren hermita bat, zeintan inarazi zitue zeldatto batzuk txipiak desluzituak pobre gisa: ta ikusteko ze ikustea bere eskus lan egiten artan, ta sukaldean lagun iten kozinariari ur karraio, su egiten ta onziak, ta eskobatzen ain kontent, baitare alforjareki soñean limosna eske ataris atari: eta gero aurrei doktrina erakusten ain amoltsu, llano humil, nola menosena. Ibilis erri gaiek barna txintxa bateki deitus doktrinara. Kontent zego bere humiltasuna zoko gartan, baña etzego atzendurik artas K arlos V. enperadorea. Onek eskatu zio Aita sanduai, in zezala K ardenale: Aita sandua zego naiak. Baña S. Ignaziok eskatu zio etzezola manatu, baizik proponitu, nai bazue. Aditu zuelaik pasatu zena Roman, lotsatu ze izan zuen peligroas, ta esker milla eman zio S. Ignaziori. Baña zoko gartaik edatu ze fama mundua barna egines mella ta admirazio andia, eta exenplu andi goneki anitz desengañatu zire munduko banidadeas: anitz eldu zire ikustera: anitz mogitu zire uztera mundua. Ordu zela ia iduriturik, S. Ignaziok atrarazi zue zoko gartaik probetxatzeko munduan. Atra ze, ibili ze predikatus Iruñean, Burgosen, ta berze anitz E spañako ta Portugaleko ziudadeetan: zenbat probetxu egin zuen Kristioetan, nork erran? aski zelarik beiratzea pulpitoan, konbertitzeko anitz. Aprobatu zue ta alzinatu S. Teresaren espiritua ere. S. Ignaziok ikusirik Jangoikoaren eskua zegola sandu goneki guzietan, egin zue bere Komisario jenerale. Zenbat aumentatu, ta oberatu zuen Jesusen Konpañia, eztaike aski pondera. Gero il ondoan S. Ignazio, ta bere urbilen ondorengo Jenerala Diego Lainez, in zute S. Franzisko Borja guziek gogotik ere: bera sollik zegola penas beterik eta negarres. E tzuelaik berze erremediorik, guzia ze eskatzea lagun zezoten konsejatus, abisatus, korrejitus, orazio egines: eta ikusten zutelaik etzezakela jasi karga, ken zezotela, nola iten baita asto bateki, ez dezakelaik eraman. Len lenbiziko manatu zuena zeudela geldi, ta banaka guziei belauriko apatu zizkiote oñak. Gero in zuen probetxua Konpañian ta E liza guzian, non da mirik erran dezakenik? K arga ezin eramanes zegola zio, ta alaere karga kargaren 267 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gañean añaditu zio Aita sanduak S. Pio V.ak bialis erregeengana E lizaren ta guzien onagatik. Obeditu zue, naiz azkeneko iltzen. Baña guri dagokiguna, baitire birtuteak imitatzeko, erragun zenbait; ta lenbizikoa humiltasuna, baita iago admiratzeko ain gizon andian. Ze sinez ta egiaz humila berze S. Franzisko Asiskoaren gisara. E z solamente etzue presumitzen bere buruas, baizik bai pensatzen zela mutila onerako; ta munduan den gaixtoena: ta nai zue mespreziatua izan, ta ortas etzue artzen punturik, baizik plazer. Bein karrikan joaten zoeie pensatzen nola mereji zuen infernura kondenatzea, ta zoeie uzkur uzkurra, nola gora baleitez guziak kontra ematera, ziotela, infernukoai infernukoai. Berze bein pensaturik nola Jesus ona paratu zen judas traidorearen oñetan garbitzeko, zego sandua negarres, kendu ziola berai zegokion lekua, etzuela ia lekurik munduan. Berze bein, Komisario Jenerale zelarik aurkitu ze porterian, ekarri zutela limosnas hazienda beltz bat: artu zue soñean, ta eraman zue goiti: ta ortas admiratzen zirenei erraten ziote, zer milagro da hazienda belz batek berze bat eramatea? Berze bein lanoan ai zirelaik idis, il zekiote idi bata; bakarrareki ezin egin lana, ta ain sinez nai ze bustarrian paratu, ta zio bustar zezatela. Honra iten ziotelaik, pesadunbre artzen zue; dignidadeetan pensatzeas ere aflijitzen ze: baña naiz aflijiturik errenditzen ze obedienziara. Baña nori obeditzen zio? edo obeki errateko, nori etzio obeditzen? Manatzen zuelaik ere, iten zue ain amoltsu humil errogatus bekala, ta exenplu emanes, ezi guziak uzten zitue kontent in naiak; eta preziso zelarik ematea zerbait penitenzia, berak lagun iten zio egiten. Sukaldean maiz zerbitzatzen zue, ta obeditzen zio kozinariari, aur batek bekala. Bein alako batean zegolaik, ellegatu ze beraren galdes Prinzesa D.a Juana: etze atra eskatu gabe lizenzia kozinariari, zeñek erran zio bazeikela joan, baña itzuli zeiela fite, falta inen zuela detenitzen baze. Atra ze, ta aiturik Prinzesa, bereala despeitu zue, bear zuela kunplitu manatua. Obedienzia zio zela itsasonzi bat bekala, zeintan doaien bat seguro gau ta egun seguro ta alzina irabazis naiz lo dagon. Penitenzia zio zela zerurako bide erreala bekatariaren, ta ala zebatu ze artan, ezi etzekio goxo alimentua egun batez ere, ezpazue iten penitenzia eta azkeneko egin zue eskrupulo geiegias. Ta etzeien akaba sobra fite, manatu ziote gorputzaren tratamentuan obedi zezola Markos deitzen zen lego bati: eta ze admiratzeko zein humil eskatzen zion lizenzia edozein gauzatako legoari. Notagarri da ziona bere Jesusen Konpañias, uste zuela aren konserbazioa ta aumentua irur gauza direla medio, lenbizikoa orazioaren ta sakramentuen usoa: bigarrena persekuzione sufritzea: ta irugarrena obedienziaren perfekzioa. Guzietan zerama abantalla: baña orazio mentalean, ta sakramentuaren 268 Joakin Lizarraga debozioan, den adiña eztaike explika, ta konzienzia examinatzean ta konfesatzean. Lan gau egunoro bi aldis egiten zue: orazioan noiz nai borz sei ordu pasatzen zue, kuarto ordu bat etzekiola iduri: ta sua zeriola zebatzen ze ainberze, ezi beldurrak konsumi zeien sobra egones, lego garrek deitzen, ta erraten zio, aski zela, utzezala ia: sanduak errespondatzen zio, gexago, ene anaia Markos, uz nazazu guti bat gexago. Ainberze ordus idukis agoa pegaturik lurrain kontra bere orazioan erreberenziaren utses, galdu zekizkio aginak eta ortzak, ta ustelzen asi agoa, maneraz ezi ezpaziote goart eman, laster bukatuko ze. Baña beti ta leku guzietan orazioan zegola daike erran, ezi guzietan presente zeuka bere Jauna ezin atzen; eta konbersazioetan, bentzait etzirenetan espiritualeak, etzego atento, gorputza presente, baña gogoa jan eta ala abisaturik errespondatzen zue makur, ta adbertiturik falta, errespondatzen zue, naiago zuela tonto iduritu, ezi denbora galdu platika inpertinenteetan. E gunas zezaken guzietan eskapatzen ze bisitatzera sakramentua, ta biajeetan sartzen ze aurkitzen ziren tenploetan adoratzera Jaun sakramentatua; ta iago dena, usmatzen zue non zen sakramentua, non ez. Bada zer diogu komekatzeas? E zta nior ain goseti goloso denik emengo janarien, nola zen sandu gau zeruko janari bizi erregalatu gonen. E tzue uzten pasatzera egunik komekatu gabe, zegola sano, zegola heri. Zego bein heri letargo-iduri bateki; nekez zukete idatzarrarazi artzeko zerbait; baña komunioneko orduan etzue lorik, ta ez deskuidorik. Alakoa zue amorea aun dibinoagana! E z bizi bat, ezi milla bizi eman lezazke, balitu, bere Majestadearen zerbitzutan. Ortan bukatu zue bere zuena. Okasio izanas geros zerbait zerbitzu egiteko, etzue erreparatzen heri zegon edo sano, zar edo malder: eutxi lanai. Amoregontaik eldu ze ziotena proximoei: zeñeki ze agitz biotz-bera. E tze koleratzen, ez enfadatzen, eztare erresentitzen, edozein gauza erran, edo eginik. E zta Amarik, ain amoltsu tratatzentuenik bere humeak, nola sandu gonek bere menekoak. Aien faltaetan erreprehensiorik andiena ze erratea, Jangoikoak in zaizala sandu: nola in duzu, edo erran duzu gauza ura? Baña nori zioten kariño espeziala, ze bere kontrarioei. E bek deitzen zitue bere ongiegilleak, laguntzen baitigute salbatzen, sufrimentua dela medio. Beñere etzio niork ere aditu itzik bere kontrarioen kontra; ta etzue zer erran niork beraren alzinean; defendatzen zitue ta diskulpatzen ederki; ta gauza klaroki gaixtoan intenzioa exkusatzen zue. Alakoa zue pazienzia ere ta konformidadea trabajuetan, baitare desapegoa bere aide ta proprioetaik. Izan zue alaba bat agitz onetsia, ta mereji zuena: iltze au gasterik kondesa Lermakoa: berri goi izan zue zoeielaik erregeren palaziora karrikan: baratu ze Kredo bat bekala begiak ertxirik: berla segitu zue sereno: trata269 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI tu zitue zemazkien itekoak Prinzesareki: ondorean erran zio, enkomenda bez D.a Isabelen arima joan baita kasi derepente. Turbatu ze Prinzesa, ta erran zio, ta on da berri ematekoa ain deus bekala? ta ezta Aita baitan iago pena iltzeas alako alaba? E rrespondatu zue, nola baikindue prestatua, ta Jabea etorri es ke, zer in bear dugu, baizik eman esker milleki? Sandu gau iltze sanduki Roman 1572 urtean, zituelaik 62. S. Teresak sandua zio: K anonizatu Klemente X.ak. 270 Joakin Lizarraga Lastallaren 15.an S. Teresa de Jesus Karmesko Deskalzaen Fundazalea S. Teresa de Jesus emaste-jendearen gloria, E liza guziaren argia, ta Doktora, zenen doktrina zerukoa deitzen duen E lizak, E spañaren honra, K armesko errelijionearen lustrea, sandu-eginzalea, ta sanda sendo egiaskoa abantallareki, ta amablea on eta gaixtoendako, ezpaitezakete utzi amatzeko ezauntzen dutenek, jaio ze Avilako ziudadean, 1515 urtean, buratso noble Kristioetaik. Aita deitzen ze Alonso Santxez de Zepeda: Ama Beatriz de Ahumada; zori onekoak beren onagatik, baitare izanagatik alaba gau ain ona berze anitz humeen ertean. Azi zute txoil ongi, ta berez ze ongi inklinatua, sanda izateko mostrak zituena, jenio ta injenio onekoa. Zazpi urtetako ia bazekie leitzen ederki, eta berak dion bekala bere eskribitu zuen bizian konfesoreen manamendus, erretiratzen ze bere anaia txipitto bateki, leitzera sanduen biziak, eta ikusirik martirio pasatu zuztenak Jangoikoagatik, iduri zek ida, dio, erosten zutela joatea gozatzera Jangoik oas, ta deseatzen nue agitz nik iltzea ala. Konzertatugina joatek o Moro-errietara, an il gindezk iten: ta errealki asi zire joaten, ta bidetik itzularazi zuzte. Aurra delaik ala dena, zer izanen da gero? A rritzengina, dio, leitzerak oan, ala gloria, nola pena direla betik o. Tratatzen gindue orren gain, eta egoten gina errepetitzen anitz aldis au, betik o, betik o, betik o. A la nai izan zue Jangoik oak geldi zek idan inprimiturik aurzutuan egiaren zuzen-bidea. Il zekio Ama, ameka amabi urtetara zelarik. Gelditurik emazurz joan ze elizara, ta enkomendatu ze gogotik Ama Birjinari, anpara zezan Amak humea bekala: ta baliatu zekiola, dio, ezi beti progatu zuela Ama amorosa andik alzina. Gero tratatus Monja sanda bateki, leitus libru onak, ta eskatus Jangoikoak orazioan, erresolbitu ze sartzera K armesko errelijionean: ortako ematera kontu bere Aitari: baña A itak sobra maite izanes, dio, ez nindue utzi nai, bera bizi bitarteo; ura il ondoan, nai nuena in nezala. Baña sanda etze fiatzen bere buruas mundu gaixtoan; Anaia bati konsejatu zio sar zeiela fraile, ta arreki bateo egun batez, utzirik Aita, etxe, ta etxeko gauza guziak, joan ze konbentura, non arturik habitua gelditu ze kontent alegre estado berrian, ta Jangoikoak ere ematen zio debozio, ta gusto orazioan ta errelijioneko gauza guzietan. Baña nola Jangoikoak azitzen baizue sanda anditako, asi zue bisitatzen ta progatzen heritasun andieki. E raman zute kura271 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI tzera berze lekutara, non bere konfesorea irabazi zuen Jangoikoarendako; baña bera, naiz pasarazirik martirio andiak kuratzeko, etze kuratu, bai iago gaizkitu; ta ala Aitak eraman zue bere etxera, non etsitu ta deshauziatu zute Mediku guziek. Prisa eman nue k onfesatzek o, dio, ezi beti nitza maiz k onfesatu naia. Iltzearen beldurra zelak o atxek ian ez nindute utzi. O amore geiegia, naiz alak o A itarena, zenbat k alte in zidak en! Gau gartan eman zida ak zidente batek , iduk i bainindue k asi laur egun sentidorik gabe. E man zidate oliadura: k ontatzen nindute ain ila ia, ezi aurk itu nue argizaria ere begietan: obia idik irik zeuk ate ene k onbentuan, ta berze batean eginik ilarik o sufrajioak . E ne A itaren pena ze andia ez utzias k onfesatzera: k lamoreak ta orazioak zire ask o Jangoik oai; biz bedeik atua, aditu baizitue, ta itzularazi ni ak ordura. Bereala nai izan nue k onfesatu: gero k omek atu nitza negar ask orek i, naiz ez sollik ofendituas Jangoik oa. Bereala naiz ala ermanarazi ze konbentura bizirik, baña gaizkiago ezi ilik emateko pena, flakurraturik, oñazes beterik, ta ezin mogi: zorzi ilabetes egon ze ala, ta kasi irur urtes tulliturik: asi zelaik ibiltzen lauroinka, esker milla zio Jangoikoai; ta beti zego konformidade onean, nai bazue ere ala iduki beti. A laere deseatzen nue, dio, osasuna, naiz neraman ale rek i gaitza, ta pensatzen nue, baldin sendatu ta k ondenatzen banitza, obe nuela egon ala, baña uste nue, sendatu ta obek i zerbitzatuk o niola. A u da gure engañua ez ustea guzis Jangoik oaren esk uan, in dezan nai duena, baitak i obek i zer zaigun k onbeni, ta nai baitu gure ona beti. E tzuelaik erremediorik lurreko Medikuetan, asi ze billatzen zerutik, egines debozio ta orazio franko. Artu zue Abkatu S. Josef, ta ikusi zuela klaro, dio, ala artaik, nola berze asko bear gorputz ta arimarenetaik libratu zuela sandu gonek. Gero edatzen da onen laudarioetan, exortatzen guziei izan dakizkion deboto biotzes. Sendaturik artaik eman ze enpleatzera orazio mentalean; au laudatzen, ta kontatzen du nola gaitz guzien erremedio, ta sandutzeko bide: eta denbora-aldi batez utzi zuenas humildade iduris lamentatzen da, ezi orduan zela gaixtoago; ta eztaiela utzi dio orazioa, naiz izanik zenbait falta. E rakutsi zio bere Aitari nola egin orazio, eta probetxatu ze anitz. E ta heritu zelaik azken heritasunas, asistitu zio alaba onak, ta kontatzen du zein iltze ona izan zuen, ta nola Jangoikoak adiarazi zion il bear zela. Tratatus Aitaren konfesoreareki itzuli ze oraziora, baña despeitu gabe arras mundukoen konbersazioak, nola nai zuen Jaunak, sandatako azitzen zuenak. Orgatik asko maneras inspiratzen zio. E tzela bekaturik konbersazio gaietan erraten ziote: baña dibertitzen ze. Asi ze konsultatzen Jesusen Konpañiakoeki, eta seguratu ze asko beldur zituenes, ote zen espiritu ona zuena. E betaik batek erran zio, plazer egiteko guzis Jangoikoak, kendu bear zela guzis konbersazioetaik: erres 272 Joakin Lizarraga ondatu zue, ezpaze bekaturik, ta ez ofendi zen Jangoikoa, ia zergatik izan bear zen esker-gaitza. Konfesoreak erran zio, enkomenda zezala Jangoikoai errezatus himno gura Beni Kreator. E gun batez orazio luzearen ondorean erraterakoan himno gura aditu zue erraten zekiola, ia eztut nai k onbersaziorik izan dezazun gizonek i, baizik A ingiruek i. Ala gelditu ze txoil afizionaturik tratatzera zeruareki, despeiturik bekala mundutik. Ala Jaun ona ere asi ze erregalatzen bere sierba konsolazio, erregalo, ta fabore soberanoeki. Bada pensatzen ta errepensatzen egones Jesus ona, ta amoresko exzesoak, obratzean ta padezitzean ainberze guregatik, itxeki zekio biotzean sandari amoresko sua, pasionea, ta konpasionea Jesus onarengana de manera, ezi bera sollik amatzen ta errespiratzen zue: Baitare Jesus onak bere amazalea pagatzen ederki mundua ere faboratus zeruko dono miragarrieki. Sandaren konfesoreak, ta gizon jakintsu prudenteak konsultatu zituenak, alde bat ponderatzeareki sobra sandak bere indignotasuna, berze alde beiratzeareki erregalo gaien geiegia, asi zire dudatzen ote ziren espiritu onaganik, edo gaixtoaganik, eta zenbaitek espezialki iago nai zutenek sanda uste zute gaixtoaganik zirela: eta sanda beldurraren ta aflikzioaren prensan bekala zego kongojaturik. Baña etze deskuidatzen Jaun ona konsolatzeas ta seguratzeas bere onetsia bear orduetan: E rraten zio biotzera, etzaitela beldur, ene alaba, ni naiz; ta etzaitut desanparatuk o: Ala sosegaturik gelditzen ze ta konsolaturik ederki. Konfesore proprioak ere konsolatzen zue erraten ziola, non ta etzuen ofenditzen Jangoikoa, etziokela gaizkirik egin, naiz Deabruak era, ura baliz: segi zezala onean ta Jangoikoai orazio egitean, ezi erremediatuko zela. Baña zenbaitei ain sinez iduri zekiote espiritu gaixtoa zela, ezi erraten ziote konjura zezala guruzeareki. Jesus ona agertu zekio klaro eder, ta artu zio eskutik guruzea, ta itzuli zio laur diamante preziosoeki adornaturik, ta borz llagak inprimiturik. E zaunarazteko bere Majestadea zela, ematen zitio kausak ta arrazioak, erran zezkiotela aiei, desengañazeizen. E rraten ziote sandak, persona bat ongi ezauna, lentxago arreki egon zena erran balezote aiek etzela ura, sinesta lezakela obeki: baña persona garrek utzi balitio eskuetan zenbait joia edo prenda amorearen señale, nola zuken sinesta etzela ura? Bada Jangoiko Jaunaren amorearen prendak bazezazkela mostra, ta guziek ikusten zutela, obetu zela aren arima. E ta on beroi erraten omen ziote bere konfesore proprioak, baize Konpañiakoa, V.c. 28. n. 12 ta agitz humila, dio sandak; eta humildade andi gau izan zela okasio pasatzeko sandak anitz trabaju, ezi ez fiatus bere buruas, konsultatzen zitue berzeak: zeñek erraten omen ziote guarda zeiela, etzezan engaña, etzezala sinesta. Sanda on aitu273 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI rik aflijitzen ze, ta beldur ze etzuela izanen noreki konfesatu. Ta dio, Jangoikoaren probidenzia izan zela, ain ona izatea konfesore gura, ta segitzea. Onek beti k onsolatzen nindue piedade andiarek i, eta sinesta balez bere buruai, eznue nik pasatuk o ainberze trabaju, zeren Jangoik oak entendarazten zio guzietan egia, eta argi ematen zio sak ramentuak berak , nik uste dutenez. (Baltasar Alvarez) Jangoikoak aumentatus faboreak, ta agertus klaroago beraganik zirela, geroago ta iago, disponitu zue joan zeien Avilara S. Pedro Alcantara, zeñen santidadea ta penitenzia laudatzen du sandak ederki: Oneki konsultatu ze sanda asko aldis: Onek seguratu zue Jangoikoa zela faboratzen ziona: baitare informatu konfesorea, ta berzeak egia zenas, ta utzi zue sanda guzis alibiaturik. Baitare S. Franzisko Borjak aprobatu zue sandaren espiritua, eta Benerable Juan de Avilak Andaluziako Apostoluak, ta azkeneko guziek ezaundu zutenek. Ala sanda andi gau izan ze anitz progeki probatua, ta aprobatua. Badire sanduak pinturaskoak lore ta kolore ederreki eginak: badire berze batzuk bronze, zillar, edo urreskoak eginak eskofre, zizelas, ta malluas golpeka golpeka: edertasunean aietaik iduri du S. Teresak: baña sendotasunean da ebetaik: laur edo borz esku-motas izan ze labratua edo landua: lenik bere esku proprios egines penitenziak, mortifikazioak, ta justizia gogorrak berebaitan: gero Jangoikoaren eskus, sufritus ainberze gaitz, heritasun, oñaze, biotzeko miñ, perlesia, egozgale, kuartana, ta berze franko, baizio animosa, Jangoik oari gloria, beñere etzai da falta zer edo zer heritasun: gero Deabruaren eskus, persegitu baizue kruelki ez solamente tentazios, baitare golpatus, espezialki oneratzen zituelaik zenbait arima: beso bat autxi ere baizio Jangoikoaren permisios: alaere dio sandak etziotela Deabruei beldur iago ezi uliei: gero jendeen eskus ere, aguantatus gaixtoen ta ignoranteen persekuzioneak, ta murmurazioak, baitare azkenik xakintsuen ta onen juizioak, ta kontra emateak onnaiez. Ala iago errefinatu ta goratu ze arima andi gura amorosturik sollik Jangoikoas ta Jesus onas: Irur gauzatan distingitu ze abantallareki, humiltasunean lenik, gero padezitzean ta padezitu naian Jangoikoa atik, baizio maiz animosa, edo padezitu, edo il: Gero arimen irabaztean ta irabazi naian Jangoikoarendako, baizio milla bizi eman lezazkela erremediatzeagatik arima bat ainberze galtzen direnetaik: (cam. perf. c. 1.) eta ziotela anitz inbidia em leatzen direnei konbertitzen arimak, naiz milla eriotze pasatu; eta leitzerakoan sanduen bizietan konbertitu zuztela arimak, anitz iago debozio ematen didate, dio, ta negargale, ta inbidia, ezi martirio pasatu zuzten guziek , zeren au baita ink linazio eman didana Jangoik oak , iduri baizaida iago estimatzen duela arima bat irabazi gindezona gure dilijenzias bere miserik ordiarek i, ezi in dezozk egun zerbitzu 274 Joakin Lizarraga guzi guziak . (Fundaciones c. 1. n. 4.) Guzietako ere bai, baña ontako prinzipalki izan zue S. Teresak habilidade ta grazia espeziala. Bere konfesore, ta adiskide tratatu zuten guziak sandutzea nola guti balitz, baliatu zirenak beraren medioas erremediatu zitue, eta orai berean solamente leitus bere libruak, erremediatzentu anitz; ta guziak nai luzke. Ontako dirudi egin zuela Jangoikoak sanda gau, ta prebenitu bere amoresko dono, ta fabore admirableeki. Lenik prenda naturalak eman zitio exzelenteak: biotz jeneroso balientea, ta koraje azkarra, ezpaitze lotsatzen munduko goraberes, trabajues, penes, jendees, ta Deabrues ere, baizik solamente Jangoikoaren ofensaes. Gero entendamentuaren argia, ta jakindea pensa ala emastekian, mintzaera ere, modua, ta grazia propia ganarazteko. Gero prudenzia bat ongi neurritua azertatzeko; ta modestia ederra ez fiatzeko bere buruas. Gero birtute surnaturalak grado goran: fedea ain bizkor, ezi ez solamente sinesten zitue egia fedeskoak firmeki, baitare firmeago zenbatenas diren nekeago entendatzeko, baitare elizako gobernua Jangoikoaganik dela, lenik il nai baizue ezi egin deus elizako zeremonia txipienaren kontra. (V. c. 33.) E ta konfesoreen errespetatzeko eman zue exenplu admirablea. Konfesoreak manatzen ziona manatzen ziola Janaoikoak berak, iduri zekio: V. c. 24. ta konfirmatu zio Jangoikoak konsejatu ziona konfesoreak. ib. n. 3. E ta ez solamente bekatuak deklaratzen zitio konfesoreai, baitare Jangoikoak iten zition faboreak, ta arima guzia, nola asko aldis erran zion bere Majestadeak. E ta iago dena; naiz manaturik Jangoikoak gauza bat, ez solamente etzue egiten konsultatu gabe konfesorea, baizik ere kontra erraten bazio onek, Jaunak manatzen zio obedi zezola, alik eta bere Majestadeak aldatzen zion gogoa konfesoreai. ib. c. 26. n. 5. Utsin zue batek bein manatzean: Sanda exkusatzen ze iten zuela obeditzeagatik bere ministroai beraren lekuan dagonai: eta Jaunak errespondatu zio ongi iten zuela obeditzean; baña berak entendaraziko zuela egia. Konfesore bat nai zue utzi sandak, eta Jaunak manatu zio ez usteko. V. c. 26. n. 3. Berze batek emanik erreprehensio bat, joan ze sanda konsolatzera, Jaunareki orazioan, ta an aurkitu erreprehensioa egiaz. ib. c. 38. n. 11. Amatzen zitue afekto ones bere konfesore sanduak: Asi ze artzen eskrupulo ortas: eta Jaunak seguratu zio, ezi ala nola Mediku batek sendatu duelaik iltzeko peligrotik, baita ongi agradezitzea ta amatzea, ala konfesorea. Ia zer izanen zen, aiengatik ezpalitz? Guzietan erakusten zio Jaunak, (ib. c. 40.) ta beti E lizako gobernuaren seguranzan. Zein seguro bada izan zue sandak esperanza Jangoikoan? Izanik ain humila, ain bekatari kontatzen zuena bere burua, alaere deskonfiatu ez, baizik seguraturik Jangoikoaren onas determinatu ze segitzera santida275 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI dearen bidea, zion gisan berak, anima animosoak kuadratzen zaizkiola Jangoikoak, eta ala egin gauza andiak, ta pasatu zitue trabaju arrigarriak, naiz askotan kontra zuen mundua, naiz heri gorputza, beti bizkor arima, eta ala garaitu zue infernua, ta etzue beldurrik Demonioes iago ezi ulies, ta desafiatzen zitue fiaturik Jangoikoan, Jaunau delarik guzis poderoso, ta aiek onen esk labo, erraten zue, ta ni Jaun gonen ta errege gonen zerbitzari, zer gaitz in dezak ete aiek niri? Nola eztut izan bear nik indar ematek o infernu guziaren k ontra? A rtzen nue guruze bat esk uan, eta iduri zek ida ematen zidala Jangoik oak arimo, aisa garaituk o nituela guziak guruze garrek i, eta ala nio, A tozte orai guziok ; nai zelarik Jaunaren zerbitzari ni, ik usagun zer in dezak edazen. Da zierto iduri zek idala aiek niri zidatela beldur. Iduri zaizk ida ain k obarde beldurtiak , ezi eztiotenei beldurrik , ez dezak ete deus egin. Norek i diren azk ar da errenditzen zazotenarek i bere k ulpas. Jangoik oak nai dezala izan dezagun beldur izan bear denai, ta ezaun dezagun gaitz iago datork iguk ela bek atu beniale batetik , ezi infernu guziaganik ; bada on ala da. Zein lotsaturik gauzk iten Demonio goiek , zeren geurok lotsarazten aren geuren honra, ondasun ta gustoen afizioneek i, ezi orduan geurek i bateo gaitz anitz inen digute, zeren geurek ematentioguten armak geuren k ontra. ib. c. 25. n. 10. S. Teresak etzue beldurrik, baizik ofenditzeas Jangoiko Jauna. Oh! zein kontra geienek! &. Jangoikoaganako amorean izan ze nola serafin bat humanoa. E llegatu ze amatzera ainberze Jangoikoa, amatus Jesu Kristo gizon dibino gura, ezpaitaude apart, ezi gizon gau Jangoiko da: E mendik jautsten ze amatzera proximoak, ezi amore gura den biotzean au eztaike falta, baizik aren ariora da au andi edo txipi. Sandan guzia ze andi: bere lan onek ta trabaju pasatuek Jangoikoaren ta arimen amores diote. Itxeki zio Jesu Kristok gure Redentoreak, ta aumentatu zio anitz inspirazio, aparizio, erregalo, ta faboreeki. Ikusiarazi zio klaro bere edertasun dibinoa, kentzeko lurreko afizioneen memoria ere. Askotan zue konbersazio kontinoa berareki, ta oroitzea aski zue, ikusteko aldakan zeukala. Komekatzerakoan baitator bere Majestadea presente ain errealki, nola dagon zeruan, egiten zition erregaloak, ez dezazke aski explika sandak berak, naiz izanik mintzaera ederra. Komunkiro gelditzen ze komekaturik argis inguraturik, nola kristalesko urna bat barnean iruzkia leukena, galant eder miragarri. Baña alako amore, alako antsia, ta alako fedeareki ellegatzen ze, nola ikusi balez begis: ta errealki ikusten zue asko aldis. Urrun elizatik zegolaik bein, ta ugarreketa andiak, etzeikela atra etxetik, ziote, komekatzera joateko; sandak, baita lanzak ere para balezk idate petxoan, joan nindeik e, euriak ez ezi; v. c. 39. ta egon ze komekatu ondoan elebaturik bi ordus, kuarto bat iduri etzekiola. Imajinatzen ze Magdalena bekala konbertitu zelarik, ta paratzen 276 Joakin Lizarraga ze Jaun onaren oñetan humil humila. Askotan herikor ta aflijiturik aurkitzen zenean, komekatu orduko gelditzen ze sana ta sendo gorputz ta ariman. E rramu-igande batez komekatu orduko iduri zegio agoa zeukala beterik odoles, aurpegia ta bera zen guzia bañaturik gozo ta gusto andiareki, ta Jaunak erran zio, ene alaba, nik nai dut balia dakizun ene odola, ta ez beldurrik izan falta dakizun ene miserikorida. (post vit. n. 2) Ponderatzen du Jaunaren injenio ona gure faboretan, etortzeas altxaturik ; ezperen, nola leik en atrebi elegatzera ni bek alak o bek ataria? dio, V. c. 38. n. 13. Ontako kontatzen du sandak lanze bat lotsagarria, gure doktrinatako on dena. E llegatzean bein k omek atzera, dio, ikusi nitue arimaren begieki klaroago ezi gorputzekoeki bi Demonio, (V. c. 38. n. 15.) figura txoil abominablean. Iduri zaida beren adarreki inguraturik zeukatela sazerdote pobrearen lepoa. E ta ikusi nue ene Jauna erran duten Majestade garreki forma sagratuan zegola esku gaietan, klaro baize ageri zirela bere ofendizaleak, eta entendatu nue arima gura zegola bekatu mortalean. O Jaun nerea, zer ze ikustea berorren edertasun ori ain figura abominableen ertean? Zeude aiek ala nola lotsarriturik berorren presenzian, iges joan naiak, utzi balezki berorrek. E man zida turbazio andi bat, ezpaitakit nola neiken komekatu: ta gelditu nitza beldurrak, iduri zeuidala bisione gau izan baliz Jangoikoaren aldetik, etzuela bere Majestadeak permitituko ikus nezan nik arima gartan zen gaizkia. E rran zida Jaun berak, in nezala orazio arengatik, ta permititu zuela, entenda nezangatik konsagrazioko itzek duten indarra, zein errateareki sazerdote den gaixtoenak ere, ezpaita faltatzen bere presenzia an, eta ikus nezan beraren onaren andia nola paratzen den bere etsai denaren eskuetan; eta guzia nere ta guzien onagatik. E ntendatu nue ongi, zenbat iago obligatuak diren sazerdoteak izatera onak, eta zein gauza arrigarria den indignoki errezibitzea Sakramentu Santisimo gau, eta nola den Nausi Demonioa arimaren mortalean dagonaren. Asko probetxu in zida; ta eman ezaumentu zor diotenas Jangoikoai. Biz bedeikatua betiko. Azkenik komekatu zen batez S. Martinen oktaban, erran zio Jaun dibinoak amoroso, ene alaba, etzazula beldurrik izan, niork aparta zaizan zu eneganik . (post v. n. 17) Orun eman zio eskuieko eskua itze bateki, erraten ziola, tori itze gau, baita señale, izanen zarela ene esposa egundanik . Orai arteo etzin due merejitu: emendik alzina ez solamente zeure Kriadore, ta E rrege, ta Jangoik oaren, baitare zeure E sposoaren honras bek ala, k uidatuk o duzu nereas. Nere honra da zure, ta zurea nere: ta ia neurau naiz guzia zurea, ta zu guzioi nerea. (Brev. 27 Aug.) Pensa zein zoraturik gelditu bidezenl. Ikusi ere zue zenbait aldis serafin bat susko saeta bateki traspasatzen ziola biotza, ta usten zuela erretzen Jangoikoaren amoretan. E ta on zelebratzen ere du E lizak 277 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Agustuaren 27.an. Alako miragarrieki zoeie Jesus ona disponitus bere esposa arima noble gura, obratzeko gauza andiak, ta pasatzeko trabajuak, bear zirenak, fundatzeko K armesko deskalzo ta deskalzaen errelijionea. Baña penasko bisioneeki ere, ta doloresko martirioeki progatu zue ederki arima sanda. Kontatzen du berak bere biziaren 32 kapituloan, nola eraman zuten espirituan infernura, ikus zezan an lekua Demomoek prestatu ziotena, ta nik mereji nuena, dio sanda humilak. Pintatzen du, ta eztakiela dio nola adiarazi, nola aurkitu zen sarturik labe barna ilun ertxi batean, niora ezin eskapa niolateko maneran. Sentitu zuela ariman su bat ain erru bizia, ezin daikena pondera; zeñen aldean tormentu ta oñaze pasatuak len, ta leituak ere libruetan deus eztirela. Ango ertxi itotzen egote gura, arimaren aflikzio, kongoja, ta agonia gura, eta betiroko erremediorik gabe ala ezin egon ta egon bearko, tristura desesperatu gura: ezin espera niondik konsolurik, ezin jarri, ezin etzan, ezin alibia niolatere. E ztela posible dio pensatzea den adiña: emengo tormentuak, ta martirioak, nola pintatuak egiaskoen konparazioan: emengo erretzea deus guti dela angoaren aldean. A gitz guti iraundu zue, dio, baña inposible da atzentzea beñere, naiz luze bizi banedi. Gelditu nitza lotsarriturik , eta nago orai ere esk ribitzerak oan, duelaik ia sei urte pasaturik k asi, desmaiatzera noaiela beldurrak . E mengo trabajuen beldurra joan zaida; guziak pasagarri aisa iduri zaizk ida ango momentu baten aldean: E torri zaida lastima dutena arima galtzen direnes arara, eta ansia irabazi naiez, ezi bat sollik libratzeagatik joatetik arara, pasa nezazk e nik anitz eriotze gogotik ere, zio sandak eta siñez. E stado gontan zegolaik arima gura in naiak Jangoikoai plazer, naiz milla bizi kostarik, ta etxakin zer egin kuadratzeko iago, pensatu zue obena zela bere errelijionearen estadoa segitzea perfekzio guziareki. Agitu ze, norbaitek erratea berai ta berze batzuei ia gauza izanen ziren deskaltzatako. Nola baizebila obenaiez, tratatu zue on bere lagun adiskide andre alargun bateki, zeñek deseo bera baizue, ta zerbait errenta ere bai, naiz guti, egiteko konbentu. Alaere deseoak aisa iduriarazten ziote egitea. E gun batez komekatu ondoan, manatu zio gure Jaunak, prokura zezala bere indar guzieki, ortas izanen zuela plazer. Sandak prokuratu zue lagunareki manera guzies, eta naiz oposizio asko izanik andik eta emendik kasi guzienganik, errelijioso, jakintsu, ta ziudadeko Jaunenganik, naiz pasaturik asko denbora, ta persekuzio, ta irri, ta oposizio, ta genero guzietako trabajuak, azkeneko gero ere logratu zue plantatzea bere lenbiziko konbentua Avilan, bizitzeko ertxirik pobre limosnas: eta grazioso dena, oposizio in ziotenek berek iten ziote gero limosna, ta ziote anitz debozio; ezauntzen zutela, Jangoikoaren lana izan zela ura. Jangoiko Jaunak pre278 Joakin Lizarraga miatu zue berladanik bialirik bere Seme Jaun Jesu Kristo ikusgarria, zeñek errezibitu zue amore andiareki sanda konbentu berrian; ta paratu zio korona, estimatus trabajatu zena Ama Santisimaren honratan. Ama Santisima ere ikusi zue koruan agitz gloriosa manto txuri bateki; ta anparatzen zituela guziak bere mantoaren pean (V. c. 36. n. 13. et 14.) Lenago Ama dibinak berak S. Josefen konpañian bestitu zue kapa txuri argi eder batez, artus eskutik amorosoki, ta mintzatus, ta ofrezitus bere anparoa, ta paratus lepotik kollare urresko bat agitz preziosoa, guruze bat itxekirik artaik. (ib. c. 33. n. 9). Zer iduri zaigu alako personas? Dagolarik lurrean, ezta zerukoa? Anitz aldis iganarazi zue espirituan Jangoikoak bere zerura, ta ikusiarazi an go grandeza franko, ta gozarazi ango gloria daiken diña bizi gontan. Alaber ikusiarazi zio anitz arima igaten arara, anitz atratzen purgatoriotik bere orazioen medios. Ofrezitu zio etziola beñere ukatuko gauzarik eskatzen zionik, bazekiela etziola eskatuko bear etzenik. ib. c. 39. Ala egin zue sanda gonek anitz milagro anitz generotan, biztus ere ilak: Baña beraren orazios atratzean Jangoikoak arimak bekatuetaik, faboratu duela, dio, anitz aldis. c. 39. Honestidadea, deitzen dena eskritura sagratuan santidade, apegatzen zue tratatzen zutenei, eta solamente beiratzea ze aski afizionarazteko, ezi aurpegian ere nola hispillu batean mostratzen ze, ta istargitzen arima garren garbi ederra. Bere orazio ta itz sanduen indarras libratu zue Demonioen eskupetik bat agitz galdua; naiz aiek mendekatzen ziren tormentatus sanda: berzeak libre ia, noizbait senti bazue tentatu nai zutela, leitzeareki sandaren letra gelditzen ze trankil. Bada konsolatzeko bear orduetan, animatzeko trabajuetan, seguratzeko iltzeko ongi, non da alakorik? Bizi zelaik ere urrun, agertu ze derrepente bere konfesore bati (Gaspar Salazar) bear zuen konsolu ta arimo ematera. Bere Monja bati zegonai iltzen ia, ta deskonsolaturik urrun, Jangoikoaren ordes plantatu zekio istantean bururdikoan, ta pasatus eskua aurpegitik, zertan zaude ala beldurrak? zio; berla beauzu Joan zerura. Ala despeitu zue arima ditxosa alegre Ama onaren besotan: iduri baitu zituela bere eskuan ango giltzak, ain maite izanes ango Jaunak, nola berak ere bai bere Majestadea, ezi beti zebila antsiaturik nondik iago plazer in zezoken; ta boto egin zue, obratzeko beti zer uste zuen zela perfektoago. Ala ellegatu ze milagrosko santidade batera, ta bere bizi guzia ze milagro kontino bat bekala. Ala K armesko errelijionea erreformatu zue, paratu zitue munduan deskalzoak ta deskalzak bizimodu sanduan miragarriro, eta izanik donzella humil pobre bat, fundatu zitue ogeitamabi konbentu, naiz kontrario asko izanik, eta andiak, estorbatu naiak, baña Jangoikoa bere fabore zuela. 279 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Nork erran bitarteo pasatu zituen lanak, ta bideak, ta nekeak, ta goraberak? Nork erran bitarteo Jaunaren asistenzia miragarriak, ta sandaren dilijenziak, herikor beti, ta askotan zegolaik heri andi? Nork erran elizari aumentatu dion lustre ta luzimentua, ta Jangoikoai honorea ta gloria? Nork erran orreki zenbat arima sandutu, zenbat salbatu, zenbat eraman, ta daramazkien oraño ere zerura? Libru andi bat in leike, kontatzekos guzia. Bere karta anitz ta anitz eskribitues landara, eskribitu zue libru bat konfesoreen manamendus, kontatus bere bizia, ta Jangoikoaren komunikazio ta fabore eginak. Berze bat, kontatus zenbait fundazio in zituenak, ta lanze pasatuak. Berze bat, erakutsis orazio mentala, ta alzinamentuak grados grado, deitzen baititu moradak. Berze bat, erakutsis perfekzioaren bidea, ta birtuteen egia, kalidadea, ta manera, azitzeko arimak kuadrable Jangoikoai, bere Majestadeak erakutsi zion bekala, orgatik E lizak sanda gonen doktrina deitzen baitu zeruko doktrina, jakinde zerukoa, arrazio andiareki. Azkenean beterik 67 urte, nai izan zio Jaunak kunplitu bere deseo aspaldian zuena, joateko mundugontaik. Izan zue lendanik abisu noiz joan bear zuen: eta fundaturik azken konbentua Burgosen, itzultzerakoan ellegaturik Alba deitzen den Billan, gaindu zire gaitzak gorputz herian; ikusi zue puntualki eguna despeidakoa: mostrak ere zenbaitek ikusi zuzte, izar eder bat konbentuko elizaren gañean, bi argi eder zeldako leioan, ta berze alako señale batzuk: errezibitu zitue elizako ordenamentuak, prinzipalki sakramentu aldarekoa ain nola ikusten zuen artan etorri zekiona: gelditu zekio begitartea ain grabe istargitzen ziola, ezpaizekioke beira: berze alde ain eder gloriosa, nola gastetu balitz, iltzeko: eskuak gurutzaturik, espiritua amores amorosturik, aurpegia alegrias inguraturik asi ze kantatzen despeida arima jenerosa gura, erregalatzen bere esposo Jesus onareki. Iltzen egunean saiets batera erreklinaturik, besarkaturik guruzifixoa, egon ze mogitu gabe amalaur ordus. Ikusi zute Jesus bera asistitzen anitz Aingiru ta Sandueki. Ordua ellegaturik, egatu ze arima uso baten idurian, ta sentitu zire anitz señale: zeldaren aurkaseko arbola bat loratu ze bat batean. Gaitza akabatu zuena izan ze Jangoikoaren amorea; amores bizitu ta amores iltze: Lastallaren laurgarrenean, 1582 urtean, naiz emendatu zen K alendario Romanoa, kontatus biramona amabortz. Gorputz ila gelditu ze gloriako dote iduriareki txuri eder flamante: eskuak, aurpegia beratx zamur, ain nola bizi balego, berze alde ain fragrante, ezi guzia bete ze atxon zerukoas. Milagroak montonka; ta kontinokoa da irautea gorputz birjinale gura ain oso fresko, atxondurik & K anonizatu ze 1622 urtean S. Ignazioreki, S. Franzisko Xabier, S. Felipe Neri, S. Isidro & 280 Joakin Lizarraga S. Teresaren zenbait afekto, ta sentenzia Deusek ere etzaitela turba: Deusek ere etzaitela lotsa: Guzia pasatzen da: Jangoikoa aldatzen ezta; Jangoikoa duenari deus etzaio falta: Jangoikoa sollik aski da. Pazienziareki guzia erdexten da. Jauna, edo padezitu, edo il. O Jesus, ene arimaren amorea, ni zurea, ta zu nerea... Zer zaida niri nitas, baizik zutas? naiz onda daien mundua, non ta eztaien ofendi ene Jangoiko ona. E rakutsi obres iago ezi itzes... Pensa, Jangoikoa ta zu sollik zauztela lekuan. Iltzea ta padezitzea biz gure deseoak... E dozein gauza iteko, in lenik orazio... Doktrina Kristioaren kartilla, au da libru nik nautena lei dezaten nereek gau ta egun, baita Jangoikoaren legea... Ama zazu iago, ta ibili zuzenago, ezi bidea da mear, edo ertxia... Zerukoak ta lurrekoak bateratu garbitasunean ta amorean: zerukoak gozatus, lurrekoak padezitus: guk adoratus Jangoikoaren esenzia, zuek Sakramentu Santisimoa... Demonioak nai du sartu, Jangoikoa sartzen den atarietaik, baitire komunioneak, konfesioak, ta orazioak, eta paratu benenoa medizina den gauzan... Anitzen ertean beti jarduki guti... Beñerez porfiatu anitz... Mintzatu guziei alegre modesto. Akomodatu tratatzen duenaren jenioareki; ez mintzatu pensatu gabe: ez diskulpatu &. E z ponderatu gauzak sobra: ez seguratu, jakin gabe segurki. E z erran bere opinionea, ezpazaio eskatzen, edo bear ezpada... Konfesoreai agertu bere tentazioak, inperfekzioak, naigabeak. E gin guzia, nola balego beira Jangoikoa. E z niores gaizki erran, ezpada bere buruas... E dozein lanen astean ofratu Jangoikoai, ta eskatu izan daien beraren plazer eta gloriatan. Ondorean examinatu konzienzia, ia nola: eta egin proposito emendatzeko... 281 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI E z pensa gaizki niores. Beti egon padezitu naiez Jesu Kristoren amores... Orazio goizekoan meditatu dena iduki presente egun guzian... Guarda sentimentu emantionak Jangoikoak, ta kunpli propositoak... E znai izan izatea bakar berex. E z mostra debozio eztuena, duena ere ez, ezpada bearres. Secretum meum mihi. S. Franzisko, S. Bernardo. E z erreprehenditu diskrezio ta humildaderik gabe. Delarik erreprehenditua, artu ongi humil barnean ta agerrian... Iduki presente bizi pasatua, penatzeko, oraiko epeltasuna: ta falta zaiona zeruratzeko, ala beldurti bizitzeko... Beti humillatu ta mortifikatu, eta amoresko afektoetan exerzitatu... Beretako gogor, berzeendako beratx. Gauoro examinatu bere konzienzia... Tristura ta turbazioko denboretan ez utzi obra on iten zituenak, orazioak, ta penitenziak baizik prokuratu iago egitea. Bere tentazioak ta inperfekzioak ez komunika epel inperfektoeki, ezi bere buruai ta berzeai in lezoke dañu... Oroitu eztuzula baizik arima bat; eztuzula il bear baizik bein, ta bizi bat labur: eztela baizik gloria bat, ta on eternoa. Zure deseoa biz ikusteko Jangoikoa: zure beldurra, galduko ote duzun: zure pena ez gozatzeas: zure gozoa artara daramanas: eta ala biziko zara bake onean... Bizi naiz, ta ez enebaitan: ta alako biziain beira nago, ezi ez iltzeas iltzen nago. 282 Joakin Lizarraga Lastallaren 19.an S. Pedro Alcantara E xenplu admiragarria, iago ezi imitagarria penitenziaren, izan ze S. Pedro Alkantaro S. Teresaren denborakoa ta konsejaria: zeiñen gain erraintugu zenbait gure onerako direnak, utzirik berze anitz. Jaiorik Alcantarat jendaki nobletik, beñere etze izan aur juizioan, beti bai zori birtuosoa, laur urtetan erretiratzen zena oraziora, ta berexki deboto Maria Santisimaren, ta onen Konzepzio garbiaren. E tzelaik ageri etxean, bazekite non billatu, au da, tenploan, non aurkitzen zute negarretan begiak, ta bera elebaturik askotan. Tratu egin zue begieki, ez beiratzeko emastekiren aurpegirik; to ala zebila beti begiak apal apala, eta ala konserbatu zue birjindadearen lustre ederra beti, E studiaturik gramatika, pasatu ze estudiatzera Rhetorika, Logika, ta Filosofia Salamancan, zelarik beti estudiante onen exenplu, ta buru arinen alkaizun, ezi au agertu orduko ixiltzen zire ago lazoak, ziotela, ist, Alcantarakoa eldu da. Seguratzeko guzis, usatzen zue goiz eder penitenziaren gatz espirituala sendoki. Amasei urtetan sartu ze S. Franziskoren errelijioso, artako nai zuela Jangoikoak konfirmatus milagros, ezi joaterakoan habituaren artzera, ezin pasatus ugalde bat uramataik atra zena, baratu ze orazio egiten, etzeien estorba, edo luzatu bere pretensioa: eta istante sentitu ze eramaten urgañean, nola etzekiela, ta eman zio Jangoikoai esker milla. Habituareki errebestitu ze S. Franziskoren espirituas, ta len lenik humiltasuna zimendu. Gañetik berze birtuteak estudio andiareki, erraten zela maiz, ea, zertara etorri zara? zer ai zara? Gisaontan azi ze sandu goizik, ta ogei urte baizik etzituelaik, biali zute fundatzera Badajozgo konbentua, ta in zute buru. Bere adinean obligatu zute ordenatzera sazerdote: ordenaturik zelebratzen zue sakrifizio andi gura ainberze debozio ta negarreki, ezi adizaleei ere kausatzen zue negargale, ta iago protxu iten zue meza erranes sollik, ezi Predikari andienak prediku luze bateki. Nai zue Probinzialeak egin Predikari, baña etze trebe oraño etzuela pasatu Teologia: baña egun batez tratatzerakoan gauza espiritualeak elkarren ertean, manatu zio, erran zezala ark ere bere iduritua. Mintzatu ze ain miragarriro, ezi bereala obligatu zue artzera Predikariaren ofizioa. Ia gerostik asi ze gizon berri bat zerutik etorria bekala predikatzen zerurako bidea ainberze fruitureki, ezi aldatu zue Kristiogendearen estadoa miragarriro: bere itzak zire susko saeta penetranteak: bere bizimodua arriga283 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI rria; ta aski ze beiratzea kasi, zelarik penitenziaren erretrato bizia: ta Jangoikoak lagunzen zio señale asko admirableeki. Jangoikoaren kontenplazioan anitz aldis ikusten ze goraturik airean gora ingurutik istargitzen erresplendore miragarri bateki. Ur-amataik atrarikako ugaldeak zitue pasatzen oñes busti gabe. Bere errelijiosoak, logratu zue, berze erremediorik etzelarik, mantenitzea zerutik bialirikako alimentuareki. Biku-plantarik etzutela baratzean erran ziotelarik, frinkatu zue lurrean bere paloa, etzena bikuarena, ta azi ze biku lores, ostos, fruitus betea, orgatik deitzen baizute biku sandua, zeñen fruitatik janes asko sendatzen zire. Gauak arturik bidean elurketa andi batean, sartu ze etxola urratu batean tellaturik gabe, ta lurrean zen elurra urturik ta barnean sarturik, ta gaña idor utzirik, Zerutik erortzen zen elurras formatu ze ganbara bat bekala bobedaturik ederki, zegolaik bitarteo sandua orazioan fabrika admirable garren barnean bero eder. E ta alako milla in zue Jangoikoak sandu gonen amorez. Sanduak ere Jangoikoaren amores egiten zue asko ta asko gauza on. Naiez itzuli bizimodu errelijioso pobre sandu gura S. Franziskok paratu zuena lenik, egin zue asko dilijenzia, ta pasata zue trabaju franko, ta gero ere fundatu zue Aita sanduaren lizenziareki, ta Jangoikoaren graziareki konbentu bat Pedrosoren aldakan agitz pobre ta txipittoa, zeldak zirela obia gisa batzuk, non bizi ziren errelijiosoak ilak mundurako, emanes exenplu ta admirazio munduari, beiratzeas ere. Bizimodu -Deniten gura edatu ze asko Pronbinziatan Ink ietaraño. S. Teresaren espiritua Jangoikoaganik zela aprobatu zue sendoki, ta Jangoikoaren ordes joan ze zenbait aldis sandaren fabore, konsolatu zue, ta animatu segitzera bere bideas, ta lagundu zio erreformatzen K armelitaen errelijionea: nola sandak agradeziturik kontatzen baitu, baitare laudatzen sandu gonen penitenzia ta santidadea, zeñen izenean eskaturik etziola niori deus ukatuko Jangoikoak seguraturik, enkomendatzen ze sandu gonen orazioetan, ta beti deitzen due sandu ago betes, bizi zelaik ere lurrean. Ponderatzedu beronen penitenzia. (c. 27. n. 10.) E ztago mundua sufritzeko ainberze perfekzione. Diote, dio, eztirela orai lengo indarrak, direla berze denborak. Sandu gau gure denborakoa ze, ta espiritua azkarra zue: berrogeitazazpi urtes egiteko penitenzia. Berrogei urtes gaua ta eguna kontaturik, beñere etzue pasatu loan iago ezi ordu bat eterdi: ta ori ez etzanik, baizik jarririk bera, ta burua erreklinaturik zur bati. Beñere urte goietan etzue estali burua, baizik agerrian beti, zela iruzki, zela ekaitz, otz edo bero: eta oinurtuxian beti, ta habitu latz mear bat gorputzean. Irur egunen buruan bere alimentu pixka artzea usatzen zue. E tzituela goratzen begiak, dio, ta 284 Joakin Lizarraga sekulan ez beiratzen emastekiei, ta oroat zekiola ez ikustea nola ikustea. E n fin biziaren konforme izan zuela bukaera, erranes psalmo gura, laetatus sum in his quae dicta &. Alegratu naiz erran didadetenes & ta iltzela beauriko. Il ondoan agertu omen zekio glorioso, erraten zuela, O penitenzia zori onekoa, irabazi didana ainberze gloria! Il baño len ere, urrun bizi zelaik, agertu zekiola, dio sandak, eta jakinik il bear zela, sandak abisatu ziola. Sandaren alako testimonio onak izan bide zire parte, kanoitzatzeko sandu gau, ta prinzipalki errebelazio izana Jangoikoaganik, etziotela eskatuko onen izenean gauzarik emanen etzuenik. E ta sandak eskatu zition anitz gauza, ikusi zituela guziak kunpliturik, dio: eta berze asko gauza nai lukela erran sandu gontas. Jaundien ta Prinzipeen obsekioes etzela goratzen, naiz konsultatzen zuten aiek bera zerukoa ta Jangoikoaren gizona bekala, ta errehusatu zuela izatea K arlos V. enperadorearen konfesore, dio Brebiarioak. Pobre zaren guardazale andia izan zela, ta por konsigiente humildadearen: bada kastidade ta garbitasunaren ezin iagos: Mortifikazio genero guzies sujetatu zuela beti gorputza, zeñeki egin zuen tratu, ez emateko deskansurik mundu gontan. Orgatik il zen instantean agerturik S. Teresari erran zio, banoaie deskansatzera. Profeziaren espirituas anitz gauza urrungo ta sekreto ikasi zue, baitare ordua, zeintan il bear zen: ala iruogei ta irugarren urtean, berak erran zuen ordu berean iltze konfortaturik bisione admirable bateki, ta sanduen presenziareki. Ondorean deklaratus Jangoikoak beraren santidadea anitz milagroeki, kanonizatu zue Aita sanduak Klemente IX. deituak. 285 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Lastallaren 22.an Sandak Nunilo ta Alodia Birjin ta Martirak S. Nunilo ta Alodia elkarren aizpak jaio zire Aragoan, Huesca deitzen den ziudadera urbil. Aita izan zute Jentil infiel; Ama Kristio ona: Amaren gisara alabak egin zire Kristio, ta azi zire ongi; eta naiz goizik emazurtz gelditurik, anparatu zitue beren izeba on batek: Ala bizi zire sanduki enpleatus orazio ta obra onetan, emanes birtute ta honestidade guziaren exenplu ona. Denbora gartan Moroen errege Abderramen II.ak Cordoban zuenak bere Kortea pregonarazi zue manamendu, ezi nornaiek zituenak Aita ta Ama Jentilak, edo Aita edo Ama sollik ere, ezpazue ukatzen Kristo, galtzeko bizia. Bi aizpattoei beren osaba infiel batek nai ziote utziarazi Kristoren fedea ta amorea, porfiatus ones eta gaitzes utziarazteko, ezperen kontu emanen zuela Juezari. Baña ala nola plantak izotzareki iago zain-errotzen ta sustraitzen diren lur-barnean, ala donzellattoak osabaren porfia ta meatxueki iago firmatzen ta konfirmatzen zire Kristoren fedearen afizionean, elkar animatus padezitzera martirio, bear baze. Kontu emanik, deitu zitue Juezak bere presenziara. Presentatu zire animosa biak, ta oiñ urtuxian, ensaiatus berladanik padezitzeko. Galdeginik ia egia zen, Aita izan zuten Jentila: Nunilonak baizue adin gexago, errespondatu zio sosegu onareki, Aitas galdegiten diguna eztakigu segurki, zeren il baize, gu ezaumentura ellegatu baño len: dakiguna da gure Ama izan zela Kristioa, eta gu berak ongi azirik garela Kristio, ta gaudela prest iltzeko Kristoren fede ta amoreagatik. Juezak alde bat bere sektaren zelos, berze alde gastetto gaien lastimas segitzen zue porfia ta porfia meatxus ta balakus, utzi zezatela tema gura. Baña etzuelaik protxurik atratzen, ontzat artu zue itzultzeizen orduan beren etxerat, beira zezaten obeki, etzeizen galdu. Osaba gaixtofikatua ez kontent orreki sollik, edo dela arrapatzeagatik aien ondasunak, bentzait salatzeas zen premioa, edo dela bere sekta falsuaren zelos, ta logratzeagatik grazia buruzagien begietan, eman zio kontu Abderramenen ordes gobernatzen zuenai Probinzia, errege nonbratzen zena, ta Zimael. Onek ekarrarazi zitue bere presenziara: oiñ urtuxian joan zire berriro, ta agertu zire gogo sereno seguroareki beldurrik gabe. Gobernariak asarre serio erran ziote, zer ausardia da zuena, utzirik 286 Joakin Lizarraga Aitaren sekta, segitzea Kristorena, despreziatus gure manamendua? Baña nola baizarate aurrak, urte guti duzielaik, ta gutiago ezaumentu, artzen aut denbora, ta ematen diziet espazio, pensatzeko ongi, ta azertatzeko, itzulis gure legera, orreki akomodaturik honratuki biziko zarate zori onean; ezperen, ilaraziko zaiztet erremediorik gabe. Gu, diote biek, gara kristioak, ta nai dugu izan, eta il ere bai gure fede sanduagatik. Apartarazi zitue elkarrenganik, ta paratu zitue Jentilen bi etxeetan, apartarazteko ala beren tenia deitzen zuten artaik ones edo gaitzes, eta modu guzies. Inzute in ala etxe gaiekoek, baitare gezurres kontatus bakotxai berze aizpa ia itzuli zela aien sektara. Baña biak beti zeude konstante lenbiziko propositoan: eta enkomendatzen Jangoikoai, eman zezoten bukaera ona. Berrogei egunes iduki zuzte ala progatzen asko maneras, eta azkenaren bezperain bezperan zegolaik Alodia bere orazioan, etxe gartako alaba zegokio beira zelatan irrin artetaik, ta ikusi zue inguraturik zeruko argitasun miragarris: kontatu zio Aitari, zeñek itsuturik bere errorean zio, utzan, sorgina dun, ta Deabrua zeagokion mintzatzen. Biramonean eskatu zue sandak ekar zezotela bere aizpa. Jangoikoak ala nai, ta ekarri ziote; ta besarkatu zire biak negarra zeriotela bozkariundes ikustea elkar ainberze egunen buruan. Nunilonak erran zio, ene aizpa, zaude firme Jesu Kristori ofrezitu diozun fedean? Alodiak errespondatu zio, etzazula duda, ene aizpa: nik sinesten dut firmeki Jesu Kristobaitan, asi bekala, ta dela bizi, dela il, zureki segituko dut. Baru gaitzen biok egun, ta gauden orazioan, ezi biar il bear gara. Ori ikasi zue zerutik: ala in zute: eta ala agitu ze. E guna ellegaturik, eramanarazi zitue Gobernariak beregana, ta milla karizia, ta milla promesaeki nai zitue beraxtu. Baña sandak firme beti ziotela, eman balezagu ere milla ta milla aldis geiago dion baño, ezkindezake estima iago ezi ongarria Jesu Kristo gure esposoaren aldean, ta beraren ondasunen aldean. Gobernariak erraten diote, ilaraziko zaiztet bereala, ezpadidaze obeditzen. Sandek serenoki, nai duena in dezake, ezi gu gaude prest iltzera lenago ezi ukatu Jesu Kristo. E rretzen zego Gobernaria koleras ezin errenditzeas ni neskatto gaiek, ta etzekio iduri honra ilaraztea emastekiak ezpatas: ala zego deteniturik dudaketan. Ikusi zue an urbil gizon gaixto bat, zeñek izanik Kristio ta sazerdote, ukatu baizue fedea: oni manatu zio in zezala in ala bi donzellatto gaieki, uka zezaten fedea. Gaixto gonek berze astuzia ta tranpaen gañetik itz leuneki erraten ziote, libratzeko bizia, erran zezatela mias bizpirur testigoen alzinean, akomodatzen zirela Mahomaren legera, ta aien testimonioareki utziko zituela libre Juezak; ta gero bizi zeizkela urrun joanik Kristio bekala. Oh! zer tentazioa au! nola errendituko ziren Kristio axalak! mias erragun baietz: bio287 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI tzean ez. Oh! litzake on bekatu andia. E tzire alakoetaik bi gaiek. E rran zio Nunilonak, Jauna, erran bezagu: il bear dugu noizbait? E rrespondatu zio, iltzea noizbait, goiz edo berant, eztaike exkusa, baikara mortalak. Orduan sandak, bada il bear badugu goiz edo berant, obe dugu orai il Jesu Kristoren amores, joateko beraren gozatzera bizitza sekulakoan, ezi ez orai bizi naies ukatu Kristo, ta il gero, ta gero penatu eternoki infernuan. Ageri ze sandaren agos mintzo zela E spiritu Sandua. E tsiturik arrek Juezari dio, Jauna, ebeki eztaike deus atra, baizik galdu denbora. Urbilarazirik tribunalera biak, ta berdugoa prest kanibeta aundiareki, galdein ziote irur aldis, ia obeditu nai zioten: errespondaturik ezetz beti: naiago zutela il Jesu Kristoren amores, Juezak oiu egin zio berdugoari, iltzkik, ebakizkiotek buruak. Detenitzen ze berdugoa ere lastimas ta errespetos, galdegines Juezari berze irur aldis, ia deskargatuko zuen golpea; baietz baietz aiturik, azkeneko erran zio Nunilonari, edazazu lepoa. Onek itzulirik erraten dio aizpari, beira, ene aizpa, in zazu iteuntena nik. Alodiak errespondatu zio, zaude se gura, segituko zaitut zierto. Animosa alegre orduan Nunilonak inguratu zue biloa buruan, etzezan estorba golpea: edatu zue lepoa, erraten ziola berdugoari, emazu laster. Arrek etzue guzis azertatu golpea, iltzeko istantean; sanda eroririk erioaren antsieki ildorka, guti bat agertu zekizkio oñak: eta bereala joanik lasterka aizpak estali zizkio, admiratus guziak alako honestidadearen exenpluas, baita Jueza bera ere; zeñek berriro lastimaturik erran zio berdugoai, ago geldirik: etzokela deus egin: eta sandari, zergatik nai zara il, zaizkelaik bizi obeditus guri? Sandak, eztut nai bizi infiel, baizik Kristio bizi, ta Kristio il. E ztiot obedituko: degolla benaza laster, eztoaien bakarrik nere aizpa. Ta bereala goratus begiak zerurat exklamatu zue, etxi guti bat, aizpa maitea: banoaie banoaie. Ikusi bidezue arima igaten formaren batean; K ardeñako santoralak dio, ezi uso baten idurian. Bereala kanibeta naiz odolestaturik beiratus, ortas ez ajolarik, bai etzekion agi agitua aizparen gorputzai, prisaka zinta bateki lotu zitue arrapak inguruan oñen kontra beiti beitia ertxiki. Ongi eldu da exklamatzea, o errelijione Kristioaren honestidade ta garbi naia! Non erakusten da alakorik? Iltzeas eztu ajolarik, bai honestidadeas iltzean ere, il ondoan ere! O zer doktrina au! ta zer exenplua! ta zer alkaizuna kristio falsu oraikoen! Bereala paraturik belaunak aizparen gorputz ilaren gañean, biloas loturik burua inguruan, errezibitu zue golpea bota ziona lurrera, ta arima zerura. Au da aizpa sanda gaien martirioa agitua Lastallaren 21.an, Kristoren 840 urtean, D. Iñigo Ximenez Nafarroako erregeren prinzipioan: Asturiako D. Alonso K astoaren 50.an ta Abderramenen II.en 19.an. Moret Ann. Navarrae t. 1. 1. VI. C. III. 288 Joakin Lizarraga E riotzetik aratago pasatu zire sanda geben peleak ta triunfoak, zeren ezi atra zuzte arrastaka gorputz sanduak kanpo batera deitzen zena Furkas, jan zezkiten tzakurrek ta baseiziek: baña naiz joanik asko miru ta otsorrai, etzitue ukitu batek ere: eta iago dena, gero etorri ziren arranoek joanarazi zuzte andik guziak, ta joan zire berak ere, utzirik ukitu gabe oso gorputzak. Orgatik Kristioek lizenzia lograturik orzi zuzte dezenteki: baña ortzirik naiz bai, etzeuzkie atzendurik zeruak, ezi obiaren gañean gauas ikusi zuzte Jentilek ere asko argi milagrosko: orgatik Gobernariak paratu zitue guardiak, etzezkiten ebatsi Kristioek honratzeko. Alaere gau batez nai izan zuzte eraman sazerdote on batzuek; baña sentiturik ta segiturik guardienganik doi doia eskapatu zire, baña tesoro nai zutena gabe: Au zeuka Jangoikoak erreserbaturik erregina batendako. Gobernariak kentzeko esperanza Kristioei, atrarazirik obiatik ta ekarrarazirik ziudadera ondatu zitue leze andi barna batean, montiatus gañetik anitz lur ta arri andi pizuak; on guzioi egin zue sekretoan. Baña ezta sekretorik Jangoikoaren. Gau batzues agertzen zire argi miragarriak gañeko aldetik, ikusten zuztenak, guziak ez, baizik bakotx batzuek. Fama barraturik ellegatu ze Leireko Monasteriora, non zegon eskribiturik aien martirioaren ta miragarrien memoria. Ze Nafarroan erregina D.a Oneka, agitz birtuosa: erretiratu ze au Monasteriora 842.en urtearen garizuman pasatzeko orazioan ta exerzizio sanduetan. An aurkitu zuen memoriareki paratu zio biotzean Jangoikoak deseo andi bat, billatzeko ta ekartzeko gorputz sandu gaiek: baña etzekie nola logra, ezpaze Jangoikoaren podores. Ala egiten ta inarazten zitue orazioak kontino Jangoikoai: ta bere Majestadeak izan zue plazer errebelatzeas an urbileko gizon Auriato deituari adiarazis boza bat zerutik erraten ziola gau batez, Auriato, zoaz laster Huescara, ezi an aurkitukotuzu Santa Nunilona ta Alodiaren gorputzak altxatuak leze batean. Bereala etorri ze kontu ematera Leiren: eta erreinaren ta errelijiosoen konsejus jaintsirik Merkatari gisa joan ze bear zen prebenzio guziareki Huescara, non saldu bitartean gauzak, kuidado lenbizikoa zue logratzea tesoro sagratu gura ango Kristioeki sekretoan. Gau propi bat autaturik joan zire leze gartara, ta asi zire arrotzen lurra, ta atratzen arriak. Laster asi ze sentitzen barnetik atxon gozoa, konfortatu ta animatu zituena; oneki prisa emanes lanari gana andiareki ellegatu zire aurkitzera gorputz sanduak, lo zeuden bitarteo Jentilak, eta paraturik dezenteki abre batean prisaka eskapatus itzuli ze Auriato Kristio-errietara kontent tesoro garreki, ajola guti zuela merkaderia eramanes, ta artzeko zituenes. Mugonez biali zue mandatari bat berri onareki erreginagana, zeñek abisaturik errege ta obispoa, baize D.° Gillesindo, ebeki bildurik jendeketa andia, for289 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI maturik prozesio solemne bat aparato ta ponpa errealareki, arturik andaetan gorputz sanduak ekarri zuzte Leireko tenplora, non depositatu zuzte honra ta festa guziareki Aprilaren 18.an 842 urtean, pasaturik, ilas geros sandak, urte bat eta erdi, irur egun guti. Orduko errege Nafarroakoak D. Iñigo Ximenez, ta ondorekoek egintiote anitz donazio; eta inguruetako jendeek, ala Aragoakoek, nola Nafarroakoek izan diote anitz debozio, eta logratu dute asko fabore zerutik sanda geben medios, zeñen amores ere ta debozios asko errege Nafarroakoak ortzi dire eliza gartan, honratus bizirik eta ilik dezaketen gartan sanda gloriosak. Huescan alaber diote anitz debozio, eta gorputzak botarik egon ziren butzu edo lezearen lekuan daukate kapilla bat errejadoareki, ta lanparareki: baita ere jaiterrian, zein orai deitzen den Araguesca, edo Adageska: len Arascosa, edo Abosca, legua 1.1/2 Huescatik &. 290 Joakin Lizarraga Lastallaren 25.an S. Krisanto, ta Daria Martirak S. Krisanto jaiorik Alexandrian etorri ze bizitzes Romara bere Aita eta Ama ilustre, ta familia guziareki, Numeriano enperadorearen denboran, non izan ziren agitz estimatuak ta honratuak. Bere Aita Polemio deituak estudiarazten zio an bere seme Krisantori Ilbru onetan: aien ertean ustekabean aurkitu zue, Jangoikoak nai ta, libru bat, zeintan zeuden eskribiturik ebanjelioak. E bek leiturik, ezaundu zue utsinik zebilala bide kontrakoas ilunbetan; eta zuzen-bidea, argia ta egia dela Jesu Kristo. Seguratzeko bere gogoa, jakinik Kristio bat K arpoforo deitua persekuzioaren beldurres zegola altxaturik kubila batean, joan ze billa, ta aurkiturik arren explikazio ta itz sandueki seguratu ze, ta bataiatu ze de manera, ezi zazpi egunen buruan ia predikatzen zue publikoki Roman, Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa. Berri gau izanik bere Aita Polemio, dela bere errelijione falsuaren zelos, dela Infielen beldurrez, asarratu ze agitz semearen kontra, ta paratu zue preso leku ilun batean, manatus etzezotela jatera eman, baizik txoil eskas. E tzekiolaik baliatzen medio gau, artu zue berze bat gaixtoagokoa, emasteki eder presumituena, zeñek galarazis honestidadea, segi dan galarazi zezoten Kristoren fedea. Ikusirik Mutil sanduak Deabruaren arma gaiek, goratus begiak zerurat, eskatu zio Jangoikoak bere faborea. Istantean guziak artu zitue lo edo letargo gisa batek, ezpaizeizke idatzarri ezpaze andik atrarik. Ala libratu zue bere sierboa Jangoikoak. Pensatu zue Aitak, paratzeareki Matrimonioaren estadoan bekaturik gabe, agian utziko zuela fede kristioa bizikidearen amorez. Ortako billatu zue bat prenda guziak zituena, noblea, eder agraziatua, juiziosa, jakintsua, prudenta. Au sartu ze kuartoan ongi prebeniturik arrazios, bere ustes, beraxteko admititzera bizikidetako. Au deitzen ze Daria: enpleatu zue ortako bere mintzaera, ta modu on guzia: baña ustez arrapatu lakioan berzea, bera gelditu ze arrapaturik uste etzuen lakioan, zeren ezi Jangoikoak Krisantori eman zio ainberze grazia mintzatzeko, ainberze arrazio, ainberze indar, ezi desengañaturik Darla andik atra gabe determinatu ze egitera Kristio. Biak konzertatu zire konserbatzeko birjin bizi guzian, ta gañarakoan munduaren alzineko elkarren konpañian bizitzeko bizikideak bekala. Gisa gontan libratu ze presondegitik Krisanto; ta Daria bataiatu ze; ta biak, deitus bizikideak, bizi zire anaiarrebak bekala. 291 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI E ta on guzien propriedadea ta kondizioa baita deseatzea ta prokuratzea izan daitzen berzeak ere, konsejatzen ziote guziei segitzea errelijione kristioa, ta honestidade honratua: Ala konbertitu zuzte franko; Krisantok gizonkiak, ta Dariak emastekiak. Ori ze Infielen erioa: orgatik Zelerino Prefektoak reso inarazi zitue, ta entregatu hau dio Tribunoari kastiga zezkien. Onek eramanik Krisanto Jupiteren tenplora adora zezan, nola ezpaizue egin nai, azotarazi zue ain kruelki, ezi ageri zekizkio ezurrak, eta erzeak: baña alaere firme biotza. Gero sarrarazi zue kalabozo ilun urrintzu batean: burriñas kargaturik: baña kateak auts biurtu zire berdugoen presenzian, ta presondegia bete ze fragranzia zerukoas. Larrutu zute idi bat, ta larru gartan inguraturik Krisanto biluxirik iduki zute iruzkira; baña etzue ortaik izan penarik. Berriz sartu kalabozoan loturik katees, berriz kateak desegin zire. Berriz lotu, ta azotatu nai zute burrin asko azotees; baña azote gaiek itzuli zire ain beraz ta arin, ezi etzukete golperik eman. E zaundu zue Juezak etzeikela on agitu arte gaixtos, baizik Jangoiko onaren birtutes; ta urtikirik oñetara eskatu zio barkazio, ta logra zezala barka zezon bere Jangoikoak. Oroat egin zute berdugoek: eta kristiatu zire aiek guziak, ta berze franko. Jakin zue guzia enperadoreak, ta guziak ilarazi zitue. Hilaria Juez garren bizikidea zegolaik orazioan geroxago Martir gaiek ortzi zuzten lekuan, in zute presa, ta nai zutelaik eraman enperadorearen presenziara, eskatu ta erdetxi zue utzi zezaten guti bat egitera orazio; artan logratu zue erman zezan Jangoikoak; ta ala ilik utzi zute leku berean senar ta hume izanen konpañian. Krisanto berriro paratu zute karzela gogor ilun Tuliano deituan. E ta Darias zer egin ze? Nola infielak baizire ta baitire, beren Jangoikoak bekala, zikin likitsak, eraman zute emakume galduen etxera, non paraturik donzella garbi ederra bereala jarri ze belauriko ala nola tenploan edo oratorioan: klaro da zer eskatzen zuen, ta klaro ere da zein den Jangoikoaren gustoa, gure gorputz ta arimen garbitasuna, haec est voluntas Dei sanctificatio vestra: eta ala bereala agertu ze an saietsean leon bat lotsagarria, manso, beira, zer manatzen zion: sartu ze deshonesto bat itsuturik pasioneas deustara beiratu gabe. Leonak aztaparras bereala bota zue lurrean zeukala iago ilik ezi bizirik lotsamenturas, ta leona sandari beira, zer nai zuen in zezan: sandak manatu zio etzezola in gaizkirik, eta gizonari predikatu zio egietafedea, eta konbertitu ze: eta sandak manatzeareki leonari utzi zezala, atra ze libre oius ziudade guzia barna, eztela berze Jangoikorik, baizik adoratzen dutena kristioek: Leon gura enpeadorearen leontegitik eskapatua ze: kuidazaleak joan zire aren itzultzera, baña ellegatu zireneko bota zitue lurrean, esperatus zer manatzen zion sandak: eta lanze goneki aiek ere konbertitu zire, ta itzuli zire 292 Joakin Lizarraga Pregonari Kristoren. Manatu zue Prefektoak itxekitzeko su, sanda ta leona zeuden aposentuaren inguruan, erre zeitzen biak an. Orduan leona kurturik burua, ta errezibiturik sandaren bedeizioa, atra ze sua barna, ta ziudade guzia barna dañurik gabe. Ondorean paratu zute Krisanto dilindaka zur batetik, ta zura autxi ze istantean, eta zuzi itxeki zuztenak erretzeko sandua, itzali zire. Sanda ere nai zute tormentatu, baña berdugoeri bildu zekizkiote esku ta besoetako zañak alako oñazeeki, ezi bearko utzi geldi. Biak gero erman zuzte kanpora, ta bia Salaria deitzen den lekuan zulo andi bat eginik, an ortzi zuzte bizirik botatus gañetik anitz arri ta lur: ala bateo an izan zute beren martirioa ta obia. Obratu zue Jangoikoak sandu geben atenzios asko milagro; eta jendeek artu ziote anitz debozio. Bildu ze bein Kristio-tropa bat zelebratzera eben festa kubila batean; eta enperadoreak jakinik ori, ertxiarazi zue kubilaren agoa maneraz, ezi an il zire guziak Martir. Aien ertean ze sazerdote bat Diodoro deitua, zeñek komekatu zitue guziak, eta animatu pasatzera martirio gura, igateko arimak zerura. Bi sanduena izan ze Kristoren 284 urtean. E skribitu zute Autoreek laudatus: eta S. Damaso Aita sanduak españolak egin zitue berso eleganteak aien laudariotan &. 293 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Lastallaren 29.an S. Narziso Geronako Obispo ta Martir Joakin Lizarraga E tze beartu pikatzea; ori gabe ilik anitz, ta gañarakoak iges joanik, gelditu zire despojoa franko, zazpi bandera errealeki. Alako miragarrien kasos edatu da sandu gonen errezua E spaña guzira. Inozenzio XI.ak. S. Narziso Geronan jaioa, ta ango obispoa, Aureliano enperadorearen persekuzionean, atra ze andik iges Diakono Felix deituareki, ta Jangoikoaren probidenzias joan ze Alemaniara predikatzera Kristoren ebanjelioa. E llegatu ze Augustan ostatus Afra deitzen zen Andre prinzipale baten etxean, zein beren Jangoiko falsu ta urdeen obsekiotan bizi ze deshonestoki. Onek aditurik zela Kristioen obispo, aditu zue doktrina egietafedearena, ta orazioan gaua pasatus, ikusirik itxeki zela argia milagros, argitu zeuio entendamentua, ezauntzeko zuzen-bidea: eta ala bera, bere Ama Hilaria, bere osaba Dionisio, ta bere familia guzia bataiatu ze sanduaren eskus, eta beraren ta aien medios berze anitz. Bedratzi ilabetes egon ze an, ta irabazi zue ainberze arima Jaunaren, ezi Augustakoek daukate au beren Apostolu ta Maestru. Konsagratu zue Dionisio obispotako, ta ordenaturik asko sazerdote, ango kristio berrien pena andiareki despeitu ze itzultzeko bere ardi proprioes kuidatzera Geronara. E men irur urtes trabajatus bere bizimodu sanduareki, ta doktrina zerukoareki argitu ziote guziei, ta aumentatu zue Kristiogendea agitz, Infielen bortxa ta errabiareki, zeñek azkenean meza erraten zegon batez il zute aldare-alzinean heritus lepoan, soñean, ta oin batean. Guziau dio Augustako Brebiarioak, zeintan kontatzen ere da S. Afraren martirioa, erre zutena bizirik, baitare bere familia. S. Narzisoren gorputza dago Geronan, non duten Patrono faboratutuena asko milagros. Famatua da agitua Franziako errege Felipe III, ta bere tropareki 1285 urtean, ezi gerra eginik odolez eta garrez barkatu gabe tenploei ere, ta Sanduei ere, sarturik S. Narzisoren tenploan guzia zikindus ta ultrajatus atra zire sanduaren obia edo urnatik abea ta uli, ta erle bandak eman zutenak aien kontra, ta il zuztenak iago ezi berrogei milla gizon, ta ogeitalaur milla zaldi: eta andik egun gutiren barnean iltze errege bera ere Perpinanen: ta gelditu ze erran komuntako S. Narzisoren uliak. Berze askotan defendatu du Sanduak bere Gerona. 1653 urtean zeukatelaik inguraturik Gerona, oroat atra omen ze ainberze uli berde, azul, miragarri, emanik kontra ilarazi ziotenak iago ezi bi milla zaldi errabiaturik bekala, ta jendearen geiena. Berze bein 1684 nai zutelaik sartu asaltos, agertu ze sanduaren besoko manipuloaren gañean ulitzar bat anitz koloretakoa, mostratus bekala bazituela oraño uliak, bear baze. 294 295 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Azaroaren 1.an Sandu guzien Festibidadea Azaroaren lenbiziko egunean zelebratzen du E lizak lurrean memoria ta festa zeruan diren Aingiru, Sandu, ta Sanda zori onzekoena batean; alde bat zeren urteasko egunetan naiz zelebra baleitez egunoro millaka dakizkigunetaik an direla, inposible bailitzake guziak kabitzea; berze alde zeren baitire berze infinizio bat iago an emen eztakizkigunak: berze alde suplitzeko solemnidade goneki faltatu dena urte askoetan: berze alde, dion bekala E lizak, logratzeko Jangoikoaren piedadearen abastoa deseatzen duguna biltzeareki bateo anitz bitarteko: baña motibo ta kausa prinzipalena da, beiratus nola dauden gozatzen an jende ta estado guzietakoak, errege, sazerdote, errelijioso, birjin, ezkondu, alargun, andi, txipi, abrats ta pobre izanak emen, animatzeko gu ere joatera aien bideas, ellegatzeko gu ere gozatzera aieki gloria gozatzen dutena, zeintarako gu ere kriatu, konserbatu, erredimitu, berexi bere etxeko, ta azitzen gaituen Jangoiko onak. Fundatzenda festibidade gau Kredoan dion azken artikulo fedeskoan, baita bizitza sek ulak oa. Zer nai du erran bizitza sekulakoa? Dio katetximan: Bizi bear garela secula seculorum zeruan edo infernuan: Jangoikoaren grazian iltzen direnak, zeruan, ta desgrazian iltzen direnak, infernuan. Baña infernukoen bizitza E lizak deitzen du propiki eriotze perpetuoa, â morte perpetuâ libera nos, Domine: zeren bizi baitire an eriozko agonia guziak baño iago penaeki, beti iltzen bekala, ta il naies beti, ta ezin akabatus iles beñere. An goitiko bizitza gura bai da propiki bizitza, ta bizitza sekulako gozoso gloriosoa, zeñeki konparaturik oraiko bizitza ere, dio S. Gregoriok, obeki deitu bear dela iltzea ezi bizitzea. (h. 37. in ev.) Baña non da, dio, mirik erran dezakenik, edo entendamenturik pensa dezakenik nolako gozoak ta gloriak diren Jangoikoaren palazio ta korte erreale gora gartan? Aisago da logratzea, ezi explikatzea. Baña animatzeko, emagun zerbait notizia senzillki. Beñik bein ura da bizi-lekua, Jangoiko andiak erregeen errege soberanoak berarias fabrikatu duena, agertzeko bere gloria ta ondasunen abasto neurrigabea, gozarazteko bereak bere presenzian bere Majestadeai dagokion gisan. Begiak ez ikusi, ta ez aditu du bearriak, eztare gogoratu gizonaren biotzak Jangoikoak prestaturik daukana bera onesten dutenendako. E mengo errege deituek, angoaren aldean deus guti direnek, fabrikatzen baituzte obra miragarriak beren gozaro ta sendagallatako, zerik 296 Joakin Lizarraga uste duzu bide dela an gorako jaureki ta bizileku gura prestatu duena errege jakintsu, abrats, poderoso, bere parerik eztuenak, non ikustera ematen den bere glorian? non goza daitzen Kristoreki bere eskojituak? non guziak diren errege, ta txipiena andiago ezi emengo andiena? Ditxosoa egiaz, ta zori onekoa ellegatzen dena logratzera: ikusko du, ta gozatuko du iago ezi daiken explika edo pensa. Kontu in zagun zarela zu zori oneko gori, zeñi despeitzean desterru gontaik erranen dion, A toz ene A itaren bedeik atua, arzazu posesio zuretak o dagon erreinuas. E a alegra zaite, sierbo ona ta fiela, zeren guti ziren gauzetan izan zaren fiel, anitzen jabe inen zaitut: Sar zaite zure Jaunaren gozoan. E rran orduko istantean iganen zara azken zerura, ain laster nola igaten den pensamentua; baña gu goazen beiratus ararako bidean direnak. Ameka dire zeruak inguratzen dutenak mundu gau. (Lenbiziko zerua, baitago emendik anitz milla lekoa-bide, ikusko duzu zein materiale ederretakoa den, eta artan ilargia duena inguruan 157 lekoa, ta dabilana orduoro 1963 lekoa. Bigarren zerua ederrago oraño ikusko duzu, ta an Planeta, deitzen dena Merkurio. Irugarren zeruan izar agitz argi bat deitzen dena Benus, ta goizeko luzero artizarra. Laurgarrenean iruzkiaren irringola andi gura guzien erdian guziei argi ematen diotena; zeñen loditasunak baitu 5950 lekoa, aldetik aldera; ta inguruan 18700 lekoa, ta bolatzen dela ordu bakotxean kasi 4000 lekoabide. Borzgarrenean planeta deitzen dena Marte: Seigarrenean Jupiter: zazpigarrenean Saturno: Zorzigarrenean, zein deitzen baita Firmamentua bere firmeza sendoagatik, diones S. Agustinek, ez geldi dagonagatik, ezi dabila agitz laster, ta da berzeak baño iago eder: An daude izarrak numero ta orden admiragarrian, ala nola berze ainberze perla prezioso eder, zeñetaik txipiena baita andiago ezi mundu gau; eta badire direnak eun aldis andiago, berze batzuk laurogei aldis, berze batzuk iruogeitamar, ta berrogeitamar aldis; naiz emendik iduri guri txipiak. Bedratzi ta amargarren zeruak kristalino deituak, ta ureskoak, agitz ixtargitzen dutenak zeru goien goienaren errañuen kasos.) Azken zerua enpireo deitua, Jangoiko andiaren paraiso ta gloriaren asentu erreala, kanpoko aldetik ere beiratzeas, zer admirazioa! Zer argi ederra! Zer primoreak! Azala ain miragarri, mamia nolakoa bide da! Kontxa gañekoa ain prezioso delarik, perla barnekoa zerik bide da! (pleraque ex manuscr. Agred.) Zer murallak aiek! Zer atariak! amabi S. Juanek dio direla, iruna laur aldetaik, eta bakotxa margarita prezioso bat: eta plaza 297 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI urre fiñ fiña kristale argiaren gisara: E ta eztela bear an iruzkirik ta ez ilargirik; ezi Jangoikoaren argiak argitzen duela, ta ango argi-emallea dela Jangoikoaren axuria. (Apoc. 21) Bada ango berze preziosidadeak nork pensa? ango lorediak, fruitadiak, amenidadea, fragranzia, aireak, eta gauza onak, nork pinta? E zta an ekaitzik, ez eurik, ez aldarte txarrik, baizik eguraldi on perpetuo eternoa nai adiña. Bada erreinu andi garren andi zabal inmensoa da ainberze, ezi balire itsasbasterreko area pikorrak ain andi bakotxa nola mundu au, guziak kabi leizke an, sobra leike lekua ranko gero ere; ta andik beiraturik mundu gau da nola orratz-buru bat, edo puntu bat, eztaikena ikus. Bada ango ikusgarri, ta gozagarri, ta admiragarriak eztaizke gogoratu ere bizi denai emen: An bildu baitu Jangoiko andiak guzien Jaun ta Jabeak on eder prezioso daiken guzi guzia, gloriastatzeko bere eskojituak, maneraz, ezi angoaren aldean emengo palazio, preziosidade, ta miragarriak kontu direla txinurrien kubilak, ta proprioki desterrukoak. Idikirik ango atari eternalak, sartuko da zori onekoa akonpañaturik bere guardiako Aingeruas, ta berze anitzes, errebestiturik gloriako argias errezibituko dute milla zori on ta laudarioen erdian sanduek, Maria Santisimak, ta Jesu Kristo Redentoreak: E rrezibituko du Trintate Jaun guzis poderosoak besarka amoroso eternoan, ta gloriaztatuko du daiken guzia glorias graziaren ta merejimentuen ariora, nai dezaken adiña, ta pensa ala baño iago. An diren guziek dute gloria nai adiña abasto, guziak daude kontent bete betea; baña guziareki batetik berzera da diferenzia glorian; Jangoikoas geros Jesu Kristoren gizontasunak du guziek baño iago gloria: urbilena Maria Santisimak guzien erregina soberanaes gero Aingeru eta sanduetan nork zuen iago grazia, du iago gloria. E zta orgatik an inbidiarik, ezi on balitz, ia ez litzake gloria. Guzis kontent daude bereas ta berzerenas; ala nola Aita batek in balezote gala tela batetik bere hume guziei andiei, erdikoei, ta txipiei, beren neurrian bakotxai, klaro da sartuko dela gai geiago andiaren galan, ezi txipiarenean; baña orgatik ain kontent legoke au bere galareki, nola ura bereareki. Gloria esenziala dago ikustean Jangoikoa aurkez aurke; andik datorkio arimari infinizio bat on, gozo, gusto, ta gauza. E zta ikuste gura ikuste utsa ta utsala, baizik ere ikusteareki partizipatzen du beraren edertasun ta gloria: (Gu guziok , dio S. Pablok, beiratus agerrian Jaunaren gloria, trasformatzen gara beraren adurian. 2 Cor. 3. E ta S. Pedrok diones, partizipante naturaleza dibinoaren. 2 Petr. 1. E ta S. Juanek, Dak igu, dio, ezi agertzen delaik , izanen garela beraren semejante edo idurituak , ezi ik usik o dugu den bek ala. 1 Joan. 3. Ala nola kristale, edo lañu mee bat, iruzkiak ematen diolaik bete betea, argi edertzen baita: ala nola 298 Joakin Lizarraga hispilluan iruzkia, ta iruzkiareki hispillua istargitzen baita: ala nola burrina bat suan goriturik sutzen baita: ala nola ur tanta bat ardo kantidadean nasirik, ardoaren kolores ta zapores paratzen baita: ala, baña ez ala, obeki arima, ikusis Jangoikoa, Jangoikostatzen da, erran barin badaike.) Irur kontatzentute arimaren doteak, Bisionea, Konprehensionea, ta Fruizionea. Bisionea da beiratzea, ikustea, entendatzea Jangoikoaren ona, ta dagokiona. Konprehensionea da sartzea Jangoikoaren posesioan, ta on den guziaren. Fruizionea da ortaik darraion konplazenzia, gozo, ta gusto soberanoa, ala nola ondaturik bere gustorako esnesko itsas andian. Ia orduan etzara izanen pobrettoa, herikor, miserable niolateko maneran, bai aberats erregina eder gloriosa Jangoikoareki betikos, gaitz-errestorik ta peligrorik gabe. Memoria gozatuko da oroitus zein guti kostarik zenbat gozatzen, ta gozatuko duen. E ntendamentua kontenplatus Jangoikoan bere grandezak. Borondatea amatus bere Majestadea, ta gozatus beraren amorea, duela nai duen guzia, ta nai eztuenik baterez niondik. Gorputza ere bere denboran asiko da partizipatzen gloria dagokion adiña. E zta izanen an emen bekala, pizu, herikor, itsusi, animale, baizik arin, sano eder glorioso. Laur dire doteak gorputz gloriosoarenak, mostratzen direnak itz gontan Kasi. Klaridadea, Ajilidadea, Sutileza, Inpasibilidadea. E gietafede gau adiarazi zute Kristok ta bere Pregonariak S. Pablok tratatus ilen berriro-bizteas, baña klaroki diolarik Philip. 3. E speratzen dugu Salbazale gure Jaun Jesu Kristo, zeñek erreformatuk o du gure gorputz humil gau iduriarazis bere gorputz argi ederrai. Klaridadeas paratuko du ain argi eder nola eguzkia, ta ederrago ere, ezi ango gorputz glorioso bat ager baledi munduan duen argiareki, ia ez lezake argi eguzkiak iago ezi zuzi batek eguzki andiaren argiaren aldean. A jilidadeas paratuko du ain ajil zalui arin, ezi daiken egatu iago ezi saeta bat, aizea ta pensamentua bezain. Ala dakigu, biali duelarik nor edo nor andik lurrekoen abore, itza atra orduko, plantatu direla emen. Sutilezas paratuko du ain sutil ta sutilago ezi argia, au nola pasatzen den kristale batetik, ura pasa daikela muralla ta makina sendo lodiena barna estorburik gabe, iago ezi boza. Inpasibilidadeas ezin padezi trabajurik, ezin il, ezin senti oñazerik, nekerik, naigaberik batere eternidadean. Ura baita proprioki bizi direnen lekua, Jangoikoaren paraisoa, on guzien bilgura. Alakoak deitzen dire gloria akzidentalak, esenzial prinzipalari darraizkionak. Badute berze bat ere, au da indartea ta habilidadea, artzeko nauten figura, egiteko miragarriak; guretako inposibleak; nola zelebratzen dugun San Tiago Apostolua E spañako Patronoa agertu dela batallaetan moroen kontra, españarren alzinean, soldado zaldisko bekala zaldi eder batean guapo arrullo bere ezpatareki arritzen urratzen moroak. Ala299 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ber erran duguna, badela distinzio batetik berzera glorian, batzuek daramate berzeek eztamaten insignia berex, baita premio ta señale izan zirenaren munduan. Irur jende-mota dire berex daramatenak an beren insignia gisa deitzen dutena Teologoek aureola. Aiek dire izanak emen Martirak , eta Dok toreak , eta Birjinak , eta ala bukatu zirenak. Zergatik ebek bai, ta berzeek ez? Zergatik alakoek in zuten hazaña, fineza, ta lan andia Jangoikoaren zerbitzutan. Hazaña andia da pasatzea martirio ta eriotzea Jangoikoaren amores: Orgatik dute an beren aureola Martirek . Zerbitzu Jangoikoaren gustoko andia da irabaztea arimak erakutsis zuzen-bidea: orgatik dute beren aureola Dok toreek . Gorputz aragiskoan, azi likitsetik formatuan, ainberze inklinazio, tentazio, ta zeboen bortxa bizitzea munduan Aingeruen gisa, mustatu gabe luxurian, Jangoikoaren amorez ta plazer eman naiez, fineza andia da: orgatik dute beren aureola Birjinek : baitare nauten guzia guziek. Bada sentidoek gozatzen duten gloria gisa, nola explika? An gozatuko dire begiak beiratus eta ikusis Jangoikoas landara eder prezioso miragarrien miragarria &. An adimentua gozatuko da aditus musika, soñu, kantu, ta konbersazio agitz suabe zoragarriak. S. Franziskori emen sualeak ematerakoan begietan, ezpazue sentitu mellarik ere, zeren zitara bat soñatu zion Aingiru batek bitartean: S. Biril egon baze iago ezi berreun urte aditzen txori baten kantua Leireko peña ta sasi gaien ertean gau ta egun, uda ta negu, sentitu gabe penarik, baizik ainberze gusto, iduri baizekio etzela pasatu bi ordu: zer izanen da Jangoikoaren paraiso gartan? Usina ere gozatuko da ango atxon ta fragranzia soberanoeki. E men ere sandu zenbaiten gorputz ilei ta errelikiei utzi badiote Jangoikoak fragranzia bat alakoa, admiratzen baititu biziak, an zer izanen da? An gustoak gustatuko du nekerik gabe ta aspertu gabe suabidade gozo gozoa ta bete betea ezin iagos, ain berri nola prinzipioan beti eternidade guzian. Mana erauntsi gartas Israeldarrei desertuan diote ematen ziotela gusto-mota nai zutena, onei bentzait: komekatzean solamente sentiarazten baziote S. Teresari ta berze sandueri emen ainberze gusto, iduri baizekiote zeudela glorian, zer izanen da an agerrian? Tantatto batek txastaturik emen ala zoratzen bazitue gozos eta gustos, zer izanen da ondaturik itsasandian? Irri egiteko da galdegiten dutena tontoek, ia baden zeruan emen duten gusto gura ta berzea, nola ezpaitute txastatu Jangoikoaren gustorik: zer errain diogute? Izanen dutela an nauten guzia. Berze gloria gisa bat da angoen konpañia ta komunikazio amorosoa: Lenik ainberze milla millon Serafim, ta Kerubim, ta gañarako Aingeruen tropak ezin konta ala, guziak ain ederrak, ta bata baño berzea ederrago, ta 300 Joakin Lizarraga guziak diferente distinto, ain ongi ordenaturik, zein bere gala ta insignaeki. Gero ainberze gizon ta emasteki, andi ta aur emendik iganak denbora guzietan, jende, ta estado, ta kondizio, ta genero guzietaik, baña an ia guziak errege ta erreginak, guziak noble jenerosoak, guziak gaste eder perfekto, guziak xakintsu, abrats, poderoso, guziak onak ta amableak faltarik gabe; gizagendearen flore florea bildurik an, ta Jangoikoaren biotzaren konforme guziak, elkar amatzen direla perfektoki elkarren adiskide ta anaiak bekala amore eternoareki. E zta an emengo errezelorik, ez punturik, ez humore gaixtorik, ez aldaketarik. An bai, an kunplitzen baita osoki Jangoiko onaren manamendua, amatzea proximoa bere burua bekala. An baita guzien biotza bat, ta bat arima unione guziena Jangoikoa. An ezpaita ni andi, zu txipi, au nere, au zure, ta alakorik, baizik guziek guziak sarturik biotzean. Bada zer izanen da tratatze gura bere lagun eta adiskideak bekala Apostoluak, Patriarkak, Aita sandu izanak; ta Doktore jakintsuak, admititzen dutela beren komunikazioan izan zena emen ignorante pobrettoa? baña an ia jakintsuago ezi emengo jakintsuenak? Zer gauza da komunikatzea Martir baliente gaiek, errege, erregina, Jaundi poderoso izanak, ia anai arrebak bekala besarkatzen dutela? E ta ikustea ainberze birjina garbi eder ederrak, Teresak, Agedak, Luziak, Inesak, Zeziliak, K atalinak, E ulaliak, Rosak, Rosaliak, ta gañarakoak, aitutugunak ta eztugunak, artzen dutela bat beren konpañian amorosoki ia peligroik gabe? Oroat Serafin, ta Kerubinek, ta berze Aingiruek! Nola aurkituko zara kontent gozoro alakoen ertean! O familia noble amablea Jangoikoaren etxeko gura! O nolako buratso, anai ta arreba, ta kideak aurkitukotuzun an! niork etzaitu desetxatuko, guziek bai artuko ta besarkatuko biotzes. O konpañia deseagarria! o fortuna balekida! Baña igan zaite gorago ere: deitzen zaion Jangoikoaren Amak Mariak; zeruko erregina soberanak konbidatzen zaitu; artuko ta besarkatuko zaitu amorosoki. Nork eztu naiko ditxa gau? Baña iago ere oraño: Jesus berak edaturik besoak deitu, besarkatu, ta erregalatuko zaitu bere doloresko humea bekala, ta gozaraziko zaitu Jangoikoaren iturri deliziasko inmensoan. Zer idurituko zaizkizu orduan emengo trabajutto pasatuak? Merke-eder eman zaizula idurituko zaizu, ta grazias gloria gura. An ikusko duzu zein egia den Kristok errana, zuen premioa andia dela zeruan: zuen tristura itzulik o dela gozotan. E un doble errezibituk o duziela, ta bizitza eternoa. Infinito ezin konta ala dire onen fruituak, baña berextentu amabi S. Buenabenturak: 1.ª Sanidadea gaitzik gabe. 2.ª Gastetasuna zartu gabe. 3.ª Ase betea aspertu gabe. 4.ª Libretasuna sujeziorik gabe. 5.ª E dertasuna tatxarik gabe. 6.ª Inmortalidade ta inpasibilidadea penarik gabe. 7.ª Abundanzia faltarik gabe. 8.ª Bake osoa inkie301 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI turarik gabe. 9.ª Seguridadea beldurrik gabe. 10.ª Jakintasuna ignoranziaik gabe. 11.ª Honra deshonreik gabe. 12.ª Gozoa tristuraik gabe. Ain geiegia da gloriako delizia, dio, S. Agustinek, ezi gozatzeagatik solamente ordu bat ere, bear ginduzke desetxatu emengo delizia ta ondasun guziak, naiz balire anitz denboratako ezin konta ala. E zkarela dekuidatu bear, dio S. Krisostomok, naiz bear balitz guzia galdu, naiz pasatu sua barna, naiz lanzak ta ezpatak, ellegatzeagatik arara. An ezta nai eztenik; da nai den ta nai daiken guzia. E men dire kulparen ta penaren gaitzak: an baterez alakorik. E men ondasun deitzen direnak, edo dire falsuak, edo akabatzen direnak: an dire egiaskoak, beteak, betirokoak. E men solamente bidanabar daizke goza; eta berberak denbora luzean enfadagarri dire: eta guziak batean ezin goza daizke: eta naiz goza leizken, ezin lezakete bete biotza. An biotza egonen da sosegaturik ase bete betean, eta betiro, eta zenbatenas iago gozatzen, iago plazer. O bizi ditxosoa! o gusto soberanoa! o seguranza eternoa! Ze andia enpleaturik erregalatzen bere onetsiak! zer iduri zaizu alakoes? Gloria gura da gizonaren azken fina, zeintako kriatu duen Jangoikoak, ta balio duena Jangoikoak adiña. Gloria gura da, zeintara igateko gu, jautsi zen zerutik Jangoikoaren Seme Jangoikoa, ta gizon eginik pasatu zuen anitz trabaju, ta eriotze samiña gurutzean. Gloria gura da, zein logratzeagatik, ta lograrazteagatik pasatu duten sanduek ta jakintsuek anitz neke-pena, ta martirio, ta penitenzia, ta mortifikazio &. Gloria gura da, zein egunoro mezako sakrifizioan eskatzen duen anitz aldis, eta bigarren mementoan eskatu ondoan eman dezotela purgatorioko arimei deskansuaren, errekreo, argitasun, ta bakearen lekua, gero sazerdoteak emanes golpe bat bularretan dion klaro, Nobis quoque peccatoribus guri ere bekatariei berorren miserikordien geiegian esperatzen dugunei eman bezaju zerbait parte ta konpañia bere sandueki, zeñen ertean gu ere admiti gaitza, ez beiratus mereji duguna, bai emanes barkazio ta grazia. amen. 302 Joakin Lizarraga Azaroaren 2.an Purgatorioko arimen memoria Sandu guzien egunaren urbilenean zelebratzen du E lizak purgatorioko arimen memoria. E gitea orazioak, sakrifizioak, ta sufrajioak ilengatik biziek, usatu da Jangoikoaren fede ta errelijione izan dutenetan beti, Kristo etorri baño len ta len ere. Ala judas Makabeo famatu garrek ofrarazi zue Jerusalenen sakrifizio ilen bekatuengatik: eta on kontatu ondoan E skritura sagratuan dio, Sancta ergo et salubris est cogitatio & Beras gauza sandua ta salbazioskoa dela ilengatik sufrajio egitea, libratzeko bekatuetaik. Kristiandadean Apostoluen denboratik usatu da beti mezako sakrifizioan egitea ilen memoria, ta orazio aien fabore, ta ortako da bigarren memento deitzen dena, ta meza guzietan iten dena. Baña egun señalatuan zelebratzea ori, diote paratu zuela S. Odilon Monjeak bere konbentuetan, eta onen konsejus Juan XVI.ak Aita sanduak eliza guzian. S. Odilon iltze 1048 urtean. Amalariko Fortunato Treberisko obispoak, berreun urte kasi lenago bizi zenak sanduen ofizioaren atzetik paratzen omen du defuntoena, baita señale, denbora gartan ere zelebratzen zela, notatu zuen bekala Baronio kardenaleak. Inporta dena geienik da xakitea egietafedea sinetsi bear dena ontan. Fundatzenda Kredoaren artikulo gartan, non baitio E liza Sanda Katolik oa, ta Sanduen k omunioa. E liza da Kristio fiel guzien kongregazioa, saldoa, ta familia, zeñen burua baita Jesu Kristo, ta onen ordes Aita sandua Kristoren Bikario lurrean. Kristioen familia gau irur estadotan aurkitzen den bekala, irur izenes deitzeunte Doktoreek, eliza triunfantea, eliza purgantea, ta eliza militantea. Lenik eliza triunfantea deitzentute kristio daudenak triunfaten glorioso zeruan. E liza purgantea deitzentute kristio daudenak purgatzen zeruratzeko. E liza militantea kristio gaudenak munduan militatzen, edo pelean preziso zeruratzekos. Sanduen Komunioa da Kristio guzien komunikazioa elkarreki ondasun espiritualeetan: ellegatzen da ori purgatorioraño, ta zeruraño ere, guk honratus sanduen memoria lurrean, ta sanduek eskatus gure fabore zeruan. Purgatoriokoei berriz bialis guk emendik sufrajio, sakrifizio, ta orazio; aiek orai ta gero guri logratus Jangoikoaganik Iraziak; ezi arima gaiek sandak dire ta Jangoikoaren grazian daudenak orai, ta beraren aurpegia ikusi bear dutenak glorian goiz edo berant. Guziau da egietafedea. Goazen orai. E ta nor, ta nola purgatzen dire? E ta nola sokorritzen dire? Utzirik alde bat, bataiatu gabe doazan aurren arimak, gañarakoen 303 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI arimak irur estado gisatan atratzen dire, iltzen direlaik gorputzak: batzuk bekatu mortalearen estadoan, por konsigiente Jangoikoaren desgrazian, ta alakoak doaz infernura kondenatuak erremediorik gabe, inferno autèm nulla est redemptio: berze batzuk Jangoikoaren grazian libre kulpatik eta penatik: ta alakoak doaz zuzenean zerura zori oneko ditxosoak: berze batzuk Jangoikoaren grazian ere bai, baña dutenak zenbait beniale barkatzeko, edo barkatuen pena pagatzeko; zergatik konfesaturik ongi, ala mortale nola benialeen kulpak barkatzen dire beti, baña zor diren penak ez beti, baizik gelditzen da komunki zerbait pagatzeko, dela emen, dela an, zeintas eman bear den Jangoikoai satisfakzio. (Bataioko sakramentuan barkatzen da kulpa ta pena guzis, gizaberritzen bekala da, ta jaio berritzen arima; ta orgatik barin badoaie bereala emendik, zuzen doaie zerura: baña penitenziako sakramentuan ala guzis garbitzera ta gizaberritzera eztaike ellega, ezpada gure trabaju ta negar andieki, dio Tridentinoak (ses. 14. c. 2) Orgatik zeruratzekos pasatu bear da asko penitenzia ta pena, ezi an ezta sartuko mantxa dunik batere: eta emen ezpada guzis purifikatzen edo purgatzen, preziso da purgatzea an, nondik ezten atrako guzis garbi eder paratu arteo, nola urrea suan.) Bai ta nola purgatzen dire arimak? Padezitus pena erru andiak purgatorioko suan, zein ezpada ere eternoa, dio S. Agustinek, da guzis samiñ ikaragarria iago ezi niork munduan sufritu duen pena. E ztela martiriorik arreki k onpara daik enik . S. Gregoriok ere dio, ezin soporta daik ena dela, iago ezi oraiko biziaren pena edo trabaju guziak. Konforme diote Beda benerableak, S. Anselmok, S. Bernardok, eta iago dio oraño S. Tomas Doktore Aingeruak, purgatorioko penak direla erruago ta andiago, ezi Kristo berak bere pasio doloreskoan pasatu zituenak . Orgatik Agustinek dio berriz, errain du agian norbaitek, ezta anitz inport geldi nazaten purgatorioan, non ta noaien zerura. E ne anaia maiteak, dio, ezdezala niork erran alakorik, ezi ango su gura da gogorrago, ezi emen ikusi, ensa, edo senti daizken pena guziak, eta nola dagon eskribiturik, egun bat milla urte izanen dela. E ztuenak orai sufritu nai eri bat sollik idukitzea suan, naiz denbora gutis, nola ezta lotsatzen izateas tormentatua ango su erru bizias? Orgatik bakotxak kuida bez indar guzieki eskapatzeas bekatu mortaleetaik, ta emateas satisfakzio benialeengatik obra ones, eztaien gelditu konsumitu bear denik sujarrek i. Guziok dire sandu garren itzak arritzen nautenak, zelarik sandua ain erreparatua, ta neurritua mintzatzean! Kulpa, dio berriz, eztaike pasa pena gabe: nola gorputza ere ez itzalik gabe, delarik iruzki. Jangoikoa da justiziasko iruzkia. E do k astigatzen duzu, edo k astigatzen du: edo emen azote elleskoeki, edo an susko azoteeki. E gin bada peni304 Joakin Lizarraga tenzia biotzez lenik, gero gorputzes ere: Admiti gogotik, ta eraman konforme datozin trabajuak, emateko satisfakzio justizia dibinoari daiken adiña Jesus onaren doloresko pasioareki bateo. E npleatzen ote diren Demonioak, justiziako Ministroak bekala, penarazten arima sanda gaiei, ezta zierto segurki; zenbait Doktoreek diote baietz: S. Tomas Doktore Aingiruak dio ezetz: baña dena dela ortas, pena guziek diote dela arrigarria, eta adiarazi dute arimek berek aparezitus sanduei nigarti eskatzera sufrajio... Onen gañetik dute berze pena bat deitzen dena dañuaren pena, au da pribaturik egotea ikustetik Jangoikoaren aurpegia denboras. Gure arimai lurrean orai, nola baitago ortzirik bekala gorputzaren loi gontan, etzaiko iduri pena gau ain bortitza: baña gorputzetik apart arimak libre ia ta beretx du ainberze inklinazio ta ansia Jangoikoagana, nola sugarrak gora, nola ezur atreak bere tokira, nola gauza guziek beren zentrora. A i ene, daude klamatzen kontino, berantetsirik bainago, luze baita ene desterrua: non da ene Jangoiko ona? Noiz joanen naiz? Noiz emanen dida ikus dezaten bere aurpegia? Guziareki badirela egoten direnak deteniturik an ez solamente asteak, ta ilabeteak, baita urteak ere, diote Autore sinestagarriek, naiz eguna iduri an urte. Baña alaere daude pazienzia ta konformidade andian, seguraturik ez dezaketela gal Jangoikoaren grazia, ta ikusko dutela beraren gloria. Baitare bitartean omentuzte aldartes beren alibioak ta konsolazioak, espezialkiro jai andietan, berexki beren guardiako Aingiruen medios, ta zeruan tuztenen adiskide sanduen orazios: baitare munduko beren debotoen sufrajios. E ta au da prinzipalki dagokiguna guri, ala geuren, nola aien probetxutan: Zeren ezi erregeren hume maiteak erreinatu bear dutenak berareki, preso baleude zenbait zor lebeen kasos, nork ez luzke naiko faboratu, alibiatu, sokorritu dezakenas, bere irabazi proprioagatik ere? dakielaik, ortas duela plazer Aita erregek? eta aiek direla nobleak, agradezituak, ongi pagatuko diotenak? Alakoak dire arima sanda gaiek, orai pobrettoak preso ezin dezaketenak deus egin atratzeko, baña atrako direnak, ta zeruan beren ongi-egillees oroituko direnak. Zierto ziertoki atratuenak purgatoriotik anitz arima, aurkituko du bere atratzean mundutik anitz adiskide onak: E ta zer konsolazioa, zer konfianza, zer salbazioa eztu sentituko, ikustean aiek atratzen bidera faboratu naies? Bai ta nola dezazkegu sokorritu? Zer inen dugu, pagatzeko aien zorrak, ta libratzeko? E zta ainberze bear bolsa, nola biotza ortako. Sufrajio len lena, ta baliosoena da mezako sakrifizio sandua, zeintan presentatzen ta ofratzen den axuri dibinoa, guzien salbadore, fiadore, ta pagadore bakarra bere pasioko llaga, ta pena, ta satisfakzio, ta merejimentu guzieki, balia daitzen nautenak bere 305 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI liberaltasun geiegias. Orra bada maia paraturik, ta gañean erreskatearen prezio inmensoa beren ta berzerendako. Da klaro ezi aplikarazis meza, iago tokatzen zaiola: baña enzunes ere ta aplikatus bakotxak bere partetik, inen diote sufrajio andia. Oroat diot, komekatus, ta ofratus arimendako. E men gogora dakioke noribaiti, ofratzen delaik mezan prezio balio duena infinito, ia zertako den anitz meza aplikatzea? nola ezten libratzen meza bateki, aplikatuas geros? E rrespuesta da bear dela ere Jangoikoak ontzat artzea, edo azeptatzea fruitu guziak bat garrendako, ezpaitakigu zenbat den azeptatzen duena; ezeta ere berzearen disposizioa; ez geurena ere; ta komunkiro disposizioaren ariora baita probetxua, ala nola iturri, edo itsaso andi bat izanik, ur abasto duena guziendako, atrako du bakotxak daraman onziaren ariora, txipian ez ainberze nola andian: edo ala nola suargi andian tortxa edo zuzi andi bat daramanak itxekitzeko, argi asko atrako du, ez ainberze kandelaiska edo estaka bat daramanak. Orgatik beñere eztugu logratzen an den fruitu guzia geuren faltas. Berze sufrajio onzat da Induljenziaena, guti kostarik anitz balio duena. Ortako ere ezta bear bolsa ta diru andirik, baizik biotz ona, karidadea ta dilijenzia. Oh! nola bide dauden arimak induljenzien egunen beira! oroituko den nor edo nor aplikatzeas aiendako! Baña o arima pobrettoak, zuek penatan zauzte, ta zuen aide ta aiskide, ta kide izanak daude atzendurik, sor, eta itsuturik munduaren ta aragiaren zeboeki. E ztute ajolarik beren arimes; zer milagro da ez izatea zuetas? Ah! zuen su gortaik salta balekiote txindi bat eskura, edo adi balezate, edo ikusi zuen aiots ta neke-pena, idatzar leizke. Baña ilundurik, ilik, edo erdi-ilik daukate fedea, baita sinestea ikusi gabe. Da notatzeko emen gauza bat arimen fabore, au da ezi mezaren ta induljenzien satisfakzioa ez dezakelaik irabazi beretako bekatu mortalean dagonak, baña aplikaturik arima gaiei balio diotela, mezarenak Kristoren birtutez, induljenzienak E lizaren atenzios. Ala uste du S. Tomas Doktore Aingiruak. Berze sufrajio bat da orazioa: iten delarik ori ei zaren nonbrean elizako Ministroen medios, da baliosoago, baña baitare kostosoago: zeren bear zen eman sustentua Ministroei, ta ebek sustentatzen dire arimen kasos, ta aien debotoen kostus maneraz, ezi obia bakotxa kontu dela alor bat dakarrana fruitu sazerdoteen: orgatik ezpailitzake bizi bear sazerdoterik arimen deboto eztenik. Baña nornaiek berez ere in dezake orazio arimen fabore, baitare baru, penitenzia, obra on, limosna, ta alako, ezi beretako on dena da on aiendako ere aplikaturik: solamente bear da adbertitu in daitzen konzienzia onareki, paratus grazian konfesioareki, edo bentzait kontrizioareki, ta konfesatzeko intenzioareki, ezi orazioa delarik inzensua bekala Jangoikoaren alzineko, 306 Joakin Lizarraga eztu atxon ona bekatu mortalareki: ta ala ontaik garbitzea biz lenbiziko dilijenzia. Arima gaiei egitea limosna beñik hein da gauza sandua, agitz kuadratzen zaiona Jangoikoai, zenen hume maiteak diren: berze alde da obligazio, espezialki nork bereei; berze alde direlaik agitz pobre beartsu, iago ezpaita posible, ezpaitute zereki pagatu, baizik pena ta pena pasatus, eztaere iragazbiderik, eztare non eskatu, eztare posibilidaderik adiarazteko beren bear dutena: baliatu bearko sollik fielen fedeak ta karidadeak. Munduan den pobreenak dezake adiarazi bere bearra eskatus mias; mias ezpada, negarras, nola aurrek ta heriek: azkenik, ezpada berze erremediorik, persona on ikusten dutenen medios. Ori guzi ori falta zaiote preso gaiei. Beira ezten ongi preziso limosna gisa gau. Da berze alde agitz balioso ta protxugarri ongiegilleen, ezi onak bekala dire txoil agradezituak, eta pagatzen dute ederki doble ta erredoble, bentzait ellegatzen direlaik ikustera Jangoikoaren aurpegia: eta Jangoikoa bera dago pagatzeko bere gaiei egina: esu Kristok estimatuko du, baitire erredimituak bere odol preziosoas: Maria Santisimak, Aingiruek, ta Sanduek inen dute in dakion leku beren konpañian glorian. amen. 307 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Azaroaren 11.an S. Martin Obispo Tursgoa S. Martin obispo sandu famatua, Sazerdoteen perla deitzen duena elizak, jaio ze Sabarian, baita Ungrian, buratso Infieletaik, baña noble munduko, ta soldado. Amar urtetakoa zelarik, aien gogoaren bortxa elizara oanik egin ze katekumeno, au da katetximan edo doktrina kristioan zeudenetaik prebenitzen bataiatzeko: geroxago nai luke erretiratu eremuren batera, izan balu adin asko, baña beti zego emana afiziones elizako gauza onetara. Agitu ze manatzea Konstanzio enperadoreak lixtatzeko soldadoen seme ziren guziak gerrarako: nai ze.exkusatu mutil sandua, baña Aitak berak joanarazi zue Asistente bateki, zein sanduak tratatzen zue laguna bekala humil modesto, bizi zelaik bera errelijioso gisa soldadoen biziorik gabe, sufritus anitz, ta al guzia ongi egines beartsueri. Bein neguaren egun otz batean soldado laguneki guardian zegolaik Amiens Franziako ziudadearen portalean, ellegatu zekiote pobre erdibiluxirik zegon bat otzak ikar ikar limosna eske. Berzeek ajolarik ez, ta sanduak partiturik ezpatas bere kapotea, eman zio erdia pobreari estali zeien. Irri abasto in zute askok ortas, baña zenbait bakotxek admiratu zute karidade gura soldado gaste batean; eta Jesu Kristok mostratu zue agitz estimatu zuela, ezi urbilen gauean agertu zekio pobre garren itxuran ta jaintsirik K apa zati garreki ziola bere Aingeruei, Martinek, oraño eztelaik baizik katekumeno, estali nau ni bestimenta goneki. Alegratu, admiratu, ta animatu ze sandua fabore goneki: nai luke erretiratu bizimodu perfektora, baña ezin oraño: Konstanzioren lengusu Julianoren tropan zego zerbitzatzen: sartu zire Franzian Alemanak: Martinek eskatu zue lizenzia erretiratzeko: Arrek tratatu zue kobardetako: Sanduak dio, eskatzen dutena da Jangoikoai sollik zerbitzatu naiez, ta ez kobardias, ezi ni armarik gabe nago prest guruzearen señaleareki sollik pasatzera etsaien exerzitoan barna. E nperadoreak manatu zue para zezatela biramonean armarik gabe etsaien aurkasean. Guziak zeudelaik suspenso zertan baratuko zen, agitu ze biramonean Alemanek eskatzea bakea: eta juiziosko personek fortuna gau pensatu zute zela sanduaren orazios. Libraturik soldadeskatik tratatu zue sandu egiteas: ortako eman ze Diszipulo S. Hilariori Putiersgo obispo zenari. Oneki ikasi zue santidadearen badea, ta egin ze sanduareki sandu: Baña zerutik errebelazio izanik bear izan zue bere sortuerrira buratsoengana, zein oraño baizire 308 Joakin Lizarraga Infiel. Bidean pasatzerakoan Alpe deitzen diren oianak, arrapatu zute ladronek, ta batek goratu zuelaik arma ia iltzeko an, detenitu zue berze lagun batek Jangoikoaren probidenzias: solamente lotu ta errobatu zute. Galdeginik nor zen, ta ia bazuen beldurrik, errespondatu zue Kristioa zela, ta beldur etzela, baizekie Jangoikoa zegola presente faboratzeko, edo egiteko artas nai zuena. Konstanzia goneki, ta erran zituen itz sandueki admiratu zire guziak, eta konbertitu ze bat, ta egin ze errelijioso, baize kontatu zuena gero agitua S. Martineki. Agertu zekio Demonioa ere Gizon-iduri, ta galdegin zio nora zoeien. E rrespondatu zio, ezi nora zeraman Jangoiko Jaunak. Orduan arrek, nora nai goaien, ire kontrario izanen nauk ni. Sanduak erran zue Dabiden itza, Jauna da nere lagunzale: eztut beldurrik zer in dezadaken niork ere. Orreki desagertu ze gaixtofikatua. E llegaturik sortuetxera ezin logratu zue kristiatzea Aita niolatere; Ama bai, ta berze anitz angoak. Orgatik, ta egietafedea errateagatik pasatu zue anitz trabaju hereje Arrianoen eskus, persegitu baizute, preso egin, azotatu, ta milla maneras maltratatu. Itzultzen ze bere S. Hilariorengana; baña aiturik au ere desterratu zutela herejeek, baratu ze Milanen, non baize obispo Auxen zio herejea, zein etze baratu botatu arteo andik sandua: eta sandua sazerdote bateki altxatu ze itsasoko urarte Galinaria deituan, non egon zen sustentatus belarres gorputza, ta orazios arima. Xakinik itzuli zela desterrutik bere S. Hilario Franziara, joan zekio billa, ta izan ze errezibitua gozo ta gusto andiareki. An Jangoikoareki naies, egin zue kanpoan konbentu txipi bat, non zenbait laguneki bizi zen orazioan eta penitenzian. Bere amore ta afizione guzia ze Jangoikoa sollik: baita Jangoikoak ere amatzen zue, ta asi ze honratzen sandua milagros ere. Bein konbentutik kanpoan zegon bitartean, il ze konbentuan katekumeno zen bat, bataiatzeko ia, baña bataiatu baño len. Itzulirik sandua, ta guziak aurkiturik triste agituas, ta ila ia ia ortzitzeko, urbildurik paratu zeki berra, ta Jangoikoaren inspirazios atrarazirik guziak andik, gelditu ze bera bakarrik ilareki, ta edatu ze arren gañean eskatus Jangoikoak ansioso, nai bazio itzuli gorputzera arima. Jangoikoak egin zio nai zuena; ta guziek arriturik ikusi zute ila bizi ta bizkor asko urtes gero bizitu zena, kontatus nola izan zen kondenatua ilunbera, ta nola Jangoiko onak S. Martinen amores in zion grazia. Berze bat urkatu zena bere eskus, jendearen otoi ta negarren kasos inik orazio S. Martinek biztu zue. Irur tio biztuak gloriosoki Brebiarioan. Iltze denbora gartan Tursgo obispoa: Guziek nai zute aren lekuan S. Martin, baña bazekite nai etzuela berak: baña Jangoikoak nai ta engañatu zute aisa gizon bekala. Jaun batek joanik ta erranik heri zeukala andrea, eskatu zio zetorkiola bisitatzera, ta bere bedeizioa ematera; eta nola baize 309 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI biotz-bera urrikariosoa, ala atrarazirik konbentutik, arrapatu zute bidean preso bekala jendeek esperan zeudenek altxaturik, ta eramanzu zara, obispo egiteko, geienen kontentu ta alegranziareki, naiz etziren falta zenbait txar inbidioso nai etzutenak, ziotela, tela persona presenzia gutitakoa, gaizki jaintsia, ta ez dignoa obispotako. Baña nola Jangoikoak nai baizue, azkeneko egin zute obispo, naiz berak eznai, ta negarres zegon otoi otoi utzi zezatela bere zokoan. Konsagraturik obispo, zenbat egin zuen salbatzeko bera, ta bere ardisaldoa, nork explika? E rrelijiosoen amante beti juntatzen zitue batean errelijiosoen ta eliza-gizonen ofizioak. Lekoa-erdi bat ziudadetik egin zue konbentu bat, non egoten zen erretiraturik al zuken guzian bere monjeeki, baizire komunki laurogei bizimodu penitente admiragarrian, guzien zerbitzari bekala S. Martin humilena, egunas lanean, gauas orazioan, lo guti, jana arin, edatekoa ura, zilizioa kontino, txur eskas beretako, ta pobreendako liberal ezin iagos. Dirudi miserikordia jaio zela berareki. Meza erratera joatean bein neguan aurkitu zue pobre bat erdi ilik otzak, Manatu zio K apellanai besti zezala: ta segitus bere bideas, orazio in ondoan sartu ze sakristian errebestitzeko. An paratu zekio alzinean pobre gura, etzekiola eman tresena manatua. Sanduak kendurik ornamentak, atrarik bere barneko tunika eman zio pobreari, ta berriro errebestiturik ornamentas atra ze meza erratera: eta Jangoikoak karidadea estimatu ziolako señaletan, ikusi ze aldarean sandua in guraturik argi-errañues, eta buru-gañean ala nola sugar bat, ikusi zutena zenbaitek. Bere Jesus onareki sakramentuan zuela bere gozo, gusto, ta gloria da klaro, ezi goratzerakoan hostia ta kaliza, ikusi zire bere eskuak argi eder adornatuak perla preziosos, ta Aingeruak uruan. Tenploan egoten ze beti be lauriko, o txutirik, eta kolore-gaizturik beldurrak bekala: eta galdeginik zergatik ala? zio, dagolarik emen presente Jaun andia, nola eztut beldurtu bear? Ala komunikazio kontinoareki ze S. Martin Jesu Kristoren imajina bizi bat, errebestitua bekala Jangoikoaren Majestadeas, humil agitz ta manso sufritua berez, ta Jangoikoaren ordes errespetatzen zutela Demonioek ere, ta elementuek, enperadore, ta Jaun mundukoek. Bisitatzerakoan bere obispadoa, gelditurik bein lagunak atzeratago, aurkitu zute soldado batzuek eldu zirenek kotxe batean, eta nola baizebila sandua astoko batean pobre gisa, lotsaturik aien zaldiak nastekatu zire, ta aiek kotxetik atrarik eta juiziotik kolerain utses eman zute sanduaren kontra ezaundu gabe, ta moldegaizki golpaturik utzi zute ta odolestaturik. Ala aurkiturik lagunek erdi ilik lurrean paratu zute bere astokoan ain sereno zegola itzik atra gabe. Baña Jangoikoa atra ze fabore, zeren gelditu zire soldadoen zaldiak arriak bekala ezin mogi; ta ezaundurik Jangoikoaren 310 Joakin Lizarraga kastigoa zela, galdegin zute nor zen gizon gura, ta aditurik zela S. Martin, itzuli zire, ta belauriko eskatu ziote barkazio; sanduak amoroso artu zitue, ta barkaturik logratu zue Jangoikoaganik mogi zeizen zaldiak joateko beren bideas. Iago notagarri da mansotasun ta pazienzia izan zuena bere elizagizon bateki. Au len errelijioso izanik lazatu ze sobra, ta sanduak amoltsu itz on beratxeki nai zue emendatu. Ura emendatu bearrean itzuli ze sanduaren kontra erranes milla gaixtakeria jende askoren alzinean. Sanduak onegiaren utses ez solamente barkatu jeneroso, baitare erran zio amoroso, zaude zaude, Brizio, ala zue izena; barkatzen dizut gogotik ere, ta logratu dut Jangoikoaganik barka dezazun, ta izan zaiten obispo ene lekuan, il ondoan ni: trabajuak izaintuzu, baña Janpiko onak faboratuko zaitu. Brizio konfunditu ze pazienzia alakoareki, baitare emendatu, baña ez orgatik sinetsi erran ziona obispo izateas: baña ikus daien zein Jangoikoaren biotzeko sandua zen S. Martin, ta nola nai zuen guzia iten zion Jangoikoak, Brizio egin ze gero obispo, ta sandu zelebratzen duena elizak, baña erruki persegitu zutena gaixtoek, akusatu arteo E eraganik zela aur bat jaio berria; baña aurrak berak mintzatus milagrosoki deklaratu zue testimonio falsua zela. Adiziano Kondea gizon fiero kruela sartu ze Tursgo ziudadean egin naies asko ta sobra justizia ta injustizia; ortako bete zitue karzelak presoes, ta il nai zituenaren bezperan gauas Joan ze S. Martin arren etxeko atarira, lo zeudelaik guziak: an jarri ze orazioan. Bitarteo Kondeak loan aditu zue boza bat erraten ziola, Jangoikoaren sierboa dago zure atarietan lurrean: eta zu zaude lo? Idatzarririk oiu in ziote mutilei, zoazte ezi S. Martin dago atarian: beira zaze. Aiek bide erditik itzuli ta erran ziote etzela ageri alako gizonik: amets in bide zuela. Orreki lokartu ze berriz; baña berriz aditu zue erruago boza: ta lotsarritu ta jaiki, ta berak idikirik ataria ikusi zue sandua nola zegon. Bereala bota zekio oñetara ziola, eztu atra bearrik itzik ere, ezi nie inen dut orrek nai duena. E skatzen diotena da doaien emendik len baño len, eztatorren Jangoikoaren ira ene gain. Joan ze sandua bere etxera, ta Kondea atrarazirik preso guziak libre, atra ze bera ziudadetik biramonean, gelditurik guziak alegre libratuas otso garren ortzetaik beren Artzai onaren medios: Zer milagro, duelaik fabore Jangoikoa? Bear izan zue joan S. Martinek Balentiniano enperadoreagana, baize berez sebero, ta baizue Andrea herejea inzitatzen zuena katolikoen kontra. Orgatik zeuzkie manaturik, ez usteko sartzera. Joan ze S. Martin bi, irur, ta laur aldis: beñere ez utzi nai barna. E tze orgatik inkietatu, ta desanimatu, bai armatu orazios, barus, penitenzias, baizire sanduaren armak. Zazpigarren egunean bere Aingiruak erran zio joateko palaziora, etzuela 311 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI estorburik izanen. Joan ze, sartu ze estorburik gabe, ta igan ze enperadorearen ganbararaño. Au suturik asi ze Ministroen kontra, nola utzi zuten: ta etzio sanduari kortesiarik egiten, ez errespondatzen ere: baña bat batean sugar batek inguratu zio katedra, non zegon jarririk, ta ia ia ukitzen gorputza: Jaiki ze bere bearres, ta ezaundurik Jangoikoa zegola sanduareki, bereala agindu zio eskatzen zuen guzia, tratatu zue honratuki, ta konbidatu bere maiera; baña etzuelaik nai alako honra ta erregalorik itzuli ze bere elizara. Gero bear izan zue joan berriz berze enperadore Maximogana: onek tratatu zue berze munduko gizon bat bekala, jarrarazis bere maian bere aldean. E ta enperatrizak aditus maiz sanduaren itzak, iduri zekio aditzen zuela Kristo bera; ta enpeñatu ze artu bear zuela beraren eskutik otronze arin bat. E tzego artako sandua: baña enperadorea bera enpeñatzeareki, ta bien debozioa ikusteareki, ta elizaren onetan zela, noizbait errenditu ze, ta egun batez maia paraturik enperatrizak berak, ta katedra, jarrarazi zue artan: berak gisaturik jatekoa, berak ekartzen zio, berak edatera ematen; eta bitartean zego txutirik zerbitzari bekala, begiak apal, gozoso biotza, zerbitzatzeas alako sanduari. Gero berak goratu maia, ta bildu apur guziak, ola errelikiak. E xenplu ona, nola Jaunak aldartez honraraztentuen bereak, ta aldartez trabajarazten! Berze exenplu on bat da in zuena sandu goneki donzella batek. Bizi ze au bere etxe kanpoko batean agitz erretiratua bere Jangoikoareki sollik. E tze agertzen, ezta nai ere: baña sandaren fama barratu ze nai etzuelaik ere. Onen kasos, an urbil pasatzean elizen bisitan, etorri zekio S. Martini debozio, bisitatzeko sanda gura. E man ziote abisu nola eldu zekion: ta uste zutelaik kontentus beteko zela, ikusteas bere etxean alako gizona, kontra izan ze: biali zio erratera: nai bazio in mertxede ez etortzeas, ala iago estimatuko zuela. Kuadratu zekio sanduari, ta laudatu zue nola ongi egina: ta gero bialirik donzella sandak errefresko iduri bat, naiz etzuen alakorik admititzen sanduak, orduan admititu zue karidade ones zena. Baña nork erran orai sandu gonek zuen zeloa, edatzeko Kristoren erreinua, ta zenbat alzinatu zuen kristiotasuna? Pasatu bear zue bein erri batetik, non guziak ziren infielak, zein fama zuen andiagatik, atra zire guziak ikustera; kanpoak zeude beterik jendes, ikusi naies alako gizona: ta bera zego lastimaturik ikusteas pobre gaiek erroreen ilunbean: errebestiturik Jangoikoaren espirituas asi ze predikatzen egietafedea alako itz, alako boza, ta alako graziareki, ageri baize Jangoikoa mintzo zela onen agos; eta indar iago emateko itzari, disponitu zue ordu berean ekar zezon ama batek besotan aur bat il zekiona lentxago; arren negarrak, ta arren otoiak, biztu zezon il gura; bazukela, zelarik Jangoikoaren adiskide. Jende 312 Joakin Lizarraga guziak ere eskatzen dio on beroi. Sanduak ikusirik milagro gura izanen zela, konbertitzeko fede kristiora, egin zue orazio ta biztu zue, ta itzuli zio bizirik Amari, ezpaizekie non zegon kontentus; ta guziak goratus bozak zerura joan zekizkio oñetara eskatus kristia zezkiela; ta sandua gelditu ze kontentago irabazias arima gaiek, ezi erreinuren baten korona. Ala urratu ta desegin zue anitz tenplo ta memoria Jangoiko falsuen anitz lekutan, batzutan eskus, geienetan orazios Jangoikoaren milagros. Bein nai zue botatu pino aundi bat zeukatena konsagratua Demonioari. E rresistitzen ziote; ta batek ausartago zenak erran zio, barin badu orrek ainberze konfianza bere Jangoikoan, geurek ebakiko dugu pino gau, non ta orrek ar dezan soñean erortzerakoan. Admititu zue kondizioa: lotu zute oñetaik sandua etzeien mogi, ta bera egon ze geldi, auxten zuten bitarteo; noiz ta autxirik ia erortzera zoen gañean, goratu zue besoa, formatu zue guruzearen señalea, ta istantean arbola itzuli ze kontrako aldera, kasi il baizitue an zeudenak. Milagro goneki kristiatu zire. Baña non da denborarik edo numerorik, kontatzeko guziak? S. Sebero Sulpiziok eskribitu zitue anitz, alaere dio direla guti, uztentuenen aldean. S. Gregorio Turonensek laur libru beteak solamente milagroen. Ain milagroskoa izan ze, ezi baitirudi, eman ziola Jangoikoak esku Demonioen, gizonen, zeruen, elementuen, heritasun ta eriotzeen, egaste, arrai, animale, ta gauza guzien gain. Guzis famatua izan ze bere denboran, ta oraño ere da mundu guzian. E datu zio Jangoikoak bizia 86 urtetaraño: beti trabajatzen beraren gloriatan. Azkenik bukatzeko bere ofizioan, aiturik eliza batekoak zeudela diskordian, joan ze arat nolapait, ta konpondurik guzia nola bear zen, itzultzerakoan sentitu ze indargabeturik, ta erran ziote bere Diszipuloei, ia bere etxe lurresko gura zegola erortzera, ta uste zuela sarri utzi bearko zituela. Asi zire aiek lamantatzen negarti erraten ziotela, o Aita, zergatik desanparatzen gaitu? E do nori uzten gaitu gu deskonsolaturik? Ori faltatuas geros, sartuko dire bere saldo gontan otsoak. Badakigu dagola berori ikusi naiez bere Jesu Kristo: baña seguro dauka beti premioa; gutas urrikari bedi gal ez gaitzen. Nola baize ain biotz-bera, beraxtu ze lastima gaieki: eta goratus begiak zerurat erran zue, Jauna, bear banau ni oraño berorren jendeak, eztut errehusatzen trabajua: kunpli bedi orren borondatea. E men admiratus dio elizak, O gizon sandua, lauda eztaik ena bear dendiña, eztuena garaitu trabajuak , eztare garaituk o eriotzeak ! E tzena beldur iltzeas, ezeta ere bizitzeas. Naiz erretzen zegon sukar andiareki, zego beti zerura beira bere orazioan atertu gabe. Ta erraten ziotelaik alda zeiela saiets batera, alibiatzeko zerbaitto: errespondatu zue, uz nazaze beira dezaten zerura obeki ezi lurrera, doaien nere espiritua bere bideas Jaunagana. Ia erioa 313 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI urbildus, ikusi zue an infernuko etsaia, zeñi erran zio, zertan ago emen gaixtofikatua? E ztuk aurkituko enebaitan ire denik. Au erran ta despeitu zue arima errezibitu zutena zeruko Aingiruek, ta eraman akonpañatus zeruko musika suabe, aitu zuzteneki an ta urrun ere, espezialki S. Seberino Koloniako obispoak. Gorputza gelditu ze glorioso eder admiragarri istargitzen zuela, ta mostratzen arimaren gloria: eta au zeruan errezibiturik alegre, ura lurrean honratu zute festa andiareki. Martin, dio elizak, da errezibitua alegre A brahanen senoan: Martin emen izana pobre ta humil, zeruan sartzen da aberats, ta zeruk o k antaek i honratzen da. O Pontifize sandua; entraña guziek i maitatzen zuena Kristo erregea: o arima santisima, zein ezpazue ere atrarazi persegizalearen ezpatak , etzue orgatik galdu martirioaren palma, dio elizak: eta berriz, o zori onek o gizona, zeñen arimak artu duen posesio paraisoas, nondik A ingeruak festejatzen, ta Prinzipeak diren alegratzen, Sanduen k oroak prok lamatzen, Birjinen k uadrillak k onbidatzen, zaude gurek i betik os. O Jangoik oaren sazerdotea Martin, idik irik zuretak o daude zeruak , ta Jangoik oaren erreinua. Mundutik joan da Martin obispoa, bizi da Kristorek i sazerdoteen perla. Guziau dio elizak. in offic. 314 Joakin Lizarraga Azaroaren 22.an S. Zezilia Birjin ta Martir S. Zezilia gloriosa jaio ze Roman buratso agitz nobleetaik, eta txipizututik entendamentu ta inklinazio onareki despreziatus munduko banidadeak eman ze guzis Jangoikoai,, leitus kontino ebanjelioa, ta enpleatus orazioan, ta ala itxekis Jaunaren amoresko sua iago ta iago biotzean. Buratsoek beraren borondatearen kontra desposatu zute kaballero bateki, deitzen baize Baleriano. E llegaturik boda-eguna, guziak alegre festas; sollik Zezilia triste zego, ta nigarti; eta leneko irur egunak pasatu zitue baru penitenzian, eskatus otoi otoi Jangoikoai guarda zezan birjin gorputz ta ariman ilartaño; enpeñatus ere deboziosko sanduak, ta Aingeruak, eta guzien gañetik birjinen birjina Maria Santisima. Ala prestaturik, ia garaia etorri ta aurkitu zelaik aposentuan bakarrik bere esposoareki, Jangoikoaren espirituas errebestiturik mintzatu zio sendoki gisaontan, Baleriano, gauza sekreto bat erran nai dizut; artu bear duzu ontzat. Jakin beauzu dutela nik ene konpañian Jangoikoaren Aingeru bat guardatzen nauena zelo andiareki. Orgatik beira zuk ez dezazun egin eneki deus ere nai eztuenik, etzai zan il: baña amatzen bagara kasto garbiro, amatuko zaitu zu ere, nola ni, ta inentizu faboreak niri bek ala. Turditu ze guti bat itz ebeki Baleriano, ta erres pondatu zio, Nola da ori? edo zer Aingiru da diozuna? nai nuke nik ikusi. Sandak orduan erraten dio, ikustekos, da preziso in zaiten kristio, ta bataiatu. Baleriano ikusi naiez joan ze S. Urbano Aita sanduaren billa, sandak eman zion señale, ta mezuareki. Aurkiturik kontatu zio agitua Zeziliareki; eta admiraturik goratus eskuak eta begiak zerura dio Aita sanduak, o Jesu Kristo kastidadearen emanzalea, errezibi bezki Zezilian eraikituen azi onen fruituak: ezi ona Baleriano, leon bat bekala artu zuena, bialtzen dio orai nola axuri mansoa. Argibezo biotza, ezaun dezan berorren Majestadea. Bereala agertu ze an zar-iduri benerable bat, zekarrana eskuan libru bat urresko letraeki eskribiturik. E rori ze lurrean Baleriano lotsarriturik. Goratu zue S. Urbanok, animatu, ta leiarazi zio eskribiturik zegona, baize au: Jangoik o bat; fede bat: bataio bat. E rranik Balerianok sinesten zuela, desaparezitu ze Aingerua; ta doktrina kristioan erakutsirik, ta bataiaturik itzuli ze kontent alegre Zeziliagana, zeñen aldakan ikusi zue Aingeru eder gloriosoa argis inguraturik, zeuzkiena eskuan bi girnalda zeruko azuzenas, ta arrosas formatuak: Biei eman ziote bana ziola, ebek bialtzentizie Jesu Kristok , bizi zaizten ia emendik alzina anai arre315 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ba bekala, onetsis amore kastoareki. E ztire zarbailduko lore gebek, eztare galduko sekulan duten atxon ona: baña eztuzte sentituko, baizik amatzen dutenek kastidadea zuek bekala: E ta zeren zuk, Baleriano, sinetsi duzun zeure esposak errana, Jangoiko Jaunak biali nau seguratzera, amatzen zaituela bere Majestadeak zu ere, ta nai dizula eman edozein gauza esk a dezozun. E sker milla emanes kurtu ze Baleriano lurreraño, ta gero dio, Jauna, nik ez nuk e berzerik nai mundu ontan iago, ezi ene anaia Tiburzio deitua ikustea kristiaturik, ezi neure bizia bezain maite dut, ta nai nuke partizipa lezaken nik logratu duten grazia. Aingeruak seguratu zio on ere, ta biak izanen zirela koronatuak martirioas. Despeiturik Aingerua, ellegatu ze an Tiburzio anaia, ta sentiturik loreen fragranzia miragarria, zer da au, dio, denbora gontan? Okasio goneki explikatu ziote fabore izana, fede kristioaren egia, Jentilen utsa ta perdizioa. Konbenziturik nai izan zue ark ere bataiatu, ta joanik bere anaiareki bataiatu zue S. Urbanok: eta andik denbora labur izan zire biak Jesu Kristoren Martir gloriosoak. Almakio Prefektoak aien ondasunen kodizias, presa inarazirik S. Zezilia, galdetu zio, non zeuden. Sandak errespondatu zio zeudela leku seguroan bialirik zerura pobreen eskus. Asarraturik mendekatu naies erran zio Prefektoak, Zezilia, ezpauzu nai bizia ken dezazuten, sakrifika gure Jangoikoei. Sandak serena dio, eztirela Jangoiko, baizik Demonio: bat sollik dela Jangoikoa, zeñi sakrifikatzen dion. Zenbait erreplika ondoan ermanarazi zue tenplo batera, sakrifika zezan, edo iltzezaten. E raman zutenek beiratus ain noblea, ain abrats, honesta, ederra, ta adinaren lorean, lastimas erraten ziote etzeiela utzi galtzera errelijionearen atxekias ta temas, baizik obeditu ta logratu bere estadoak ta ondasunak. Baña sandak baizeuka biotza paraturik zeruan, ta arimaren begiak argi, ezauntzeko ango ta emengo gauzak diren bekala, erran ziote, Jaunak , eztak iok etela iduri, Jesu Kristogatik iltzea dela galtzea, baizik gananzia, ezi orrek i seguratzen da bizitza eternoa glorian. E zta arrazio, uztea deus guti balio duena, logratzeagatik infinito balio duena? Uztea loia urreagatik ? emengo miseria felizidade eternoagatik ? Zergatik eztute nai sufri dezaten nik pena ta eriotzea pasatzen direnak brebek iro, sartzeagatik ene Jaun ta esposo Jesu Kristoren para zsoan ta palazioan, gozatzek o gloriosa eternidade guzian? Ainberze mogitu zire alako itz eta moduareki guziak, ezi bereala asi zire erraten, sinesten zutela aiek ere Jesu Kristoren fedean; ta joan zire sandareki beronen etxera, nora deiturik S. Urbanok instruitu ta bataiatu zitue guziak, baizire laur eun persona, ta bat agitz prinzipala Gordiano deitzen zena. Jakin zuelaik Prefektoak agitua, sutu ze anitz, eta ezin garaitu zukelaik sanda sarrarazi zue bañu idor batean, eta su emanik alde guzietaik, idukiarazi zue an ertxirik, ito zeien sofokaturik. 316 Joakin Lizarraga Baña guardatu zue Jangoikoak aisa dañurik gabe. Gero manatu zue Prefektoak, ebakitzeko burua. Irur aldis eman zio ezpataz berdugoak, ta ezin ebakis utzi zue; ta kristioek bildu zute zerion odola errelikiatako: Irur egunes iraundu zue ala heriturik; ala bisitatzen zute kristioek; ta sandak konsolatzen ta animatzen zitue ederki. E torri zekio S. Urbano Aita sandua ere, zeñi sandak erran zio, erdetxi zuela irur egunen epea, enkargatzeko berari, erreparti zezkien aren ondasunak pobreetan, ta konsagra zezan aren etxea elizatako. Ondorean paraturik orazioan entragatu zue gozosa bere espiritua Jaunaren eskuetan 232 urtean, zelarik Alexandro Sebero enperadore. Depositatu zue gorputz sandua S. Urbanok K alixtoren zemeterioan; gero Paskual Aita sanduak aurkiturik gorputz gura urresko telaetan bañaturik odoles aldatu zue sandaren etxe eliza in zenera, Baleriano, Tiburzio, ta Urbanoren gorputzeki, 821 urtean. Gero 1599 aldare Nausiaren pean aurkitu zire gorputz sanduak ta tela odolestatuak, ta zelebratu zue meza Pontifikale Klemente VIII.ak ta berriro depositatu zitue eliza berean &. 317 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Azaroaren 25.an S. Katalina Birjin ta Martir S. K atalina Birjin ta Martir gloriosisima jaio ze E jiptoko Alexandrian jendaki noble errealetik, ta izan ze adornatua emastekian izan daizken dote, grazia, ta prenda guzies; ederra ezin iagos gorputz ta ariman; modesta garbi ta birtuosa; entendamentu anditakoa, juizios betea, ta txipizututik ikasi zituena ederki gramatika, retorika, filosofia, ta letra onak maneraz, ezi emezorzi urtetakoa zelarik, jakintsu andienei zerama abantalla. Orgatik ere mugonez asi ze ezauntzen errelijione kristioa dela bakar egiaskoa. Obispo E kilinok dio, ezi txipittoa zelarik, bataiatu baño len, izan zuela bisione-iduri bat, agertu zekiola Ama Birjina bere aur dibinoareki besotan: Amak ofratzen ziola semeari donzellatto gura; Semeak desetxatzen bekala zuela, apartatus aurpegia, ziola, donzella goi ezta ederra ene begietan, ezpaitago bataiaturik. Goarturik K atalina, ta ezaundurik zer falta zekion, bataiatu ze, ta egin ze kristio. Agertu zekio berriro nola len, eta Jesus dibinoak amoroso beiratzen ziola, artu zue bere esposatako, ta eman zio erastuna señale. Bere baitan itzulirik sanda, ta aurkiturik erian erastuna, nork daki nola gelditu zen amorosturik Jesus onas, bere esposo dibinoas! beingoas betikos! Agitu ze denbora gartan, Iruzkiaren sortaldeko enperadore zenak Maximinok publikaraztea manamendu bat, zetozila guzi guziak beraren presenzian ofratzera sakrifizio aren Jangoikoei biziaren penan. Orren kasos bete ze jendes Alexandria, eta tenploak aragis eta odoles, sakrifikatus erres, idi, ta animale abasto Jangoiko deitu gaiei: ta enperadorea zego beira gozoro. Lastimaturik biotza zego sanda gloriosa ikusteas alako itsutasuna: Determinatu zue joatea bera personan, ta mintzatzea guzien alzinean, desengañatu naies enperadorea ta gañarakoak. Presentatu ze animosa tenploan, ta paraturik enperadorearen alzinean koraje andiareki boza goratus, erran zio, nola uts andia iten zuen adoratzean Jangoikotako zirenak Demonio, ta gizon ta emasteki gaixto izanak: Inporta zekiona zela ezauntzea ta estimatzea Jangoiko bakar egiaskoa, infinitoki ona, poderosoa, sabioa, justoa, prinzipio ta fin gauza guziena, guzien Jaun ta Jabe dena, ta zeruan, lurrean, infernuetan manatzen duena: zeñek gizonen amores bialirik bere seme Jaun Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa bizitu ta iltzen, salbatzeagatik gu. Zeude guziak admiraturik beira alako edertasuna, alako arimo, ta mintzaera: enperadoreak etzekiela zer erran, 318 Joakin Lizarraga noizbait erran zio, utzezala bukatzera sakrifizioa, gero errespondatuko ziola. Bukatu ondoan itzulirik bere palaziora, presentarazi zue an; mintzatu zekio, erran zadazu orai nor zaren zu, ta zer itz diren errantuzunak egun. E rrespondatu zio sandak, ongi ezauna da nere jendakia Alexandrian: ene izena da K atalina: ene denbora enpleatu dut estudiatzen; baña zertas duten sendagalla da ikasias eta ezaunduas errelijione kristioa dela bakar egiaskoa, ta zerurako zuzen-bidea; izateas kristio, ta Jesu Kristo nere esposo. E mendik asi ze ematen arrazioak ta proguak, nola den fede gau; nola Jesu Kristo; nola Jangoikoa; nola errelijione gontan guzia den ona, fedea, legea, ebanjelioak, sakramentuak, orazio ta gañarakoak, alako mintzaera, alako indar, alako modu ta graziareki, ezi enperadorea zegokio beira xoraturik itzik atra gabe. Ta ezaundurik bere jakintasuna etzela aski, garaitzeko donzella gura, pensatu zue deitzea ta biltzea bere Inperioko jakintsu andi guziak ortako; eta bitarteo guardatu sanda bere palazioan. Bildu zire berrogei ta amar jakintsuenak: Aditurik zertara ziren deituak, naiz ofreziturik asko premio, garaitzen bazute argumentus K atalina, agrabio ta alkaizun bekala kontatzen zute ala ekarriarazia emasteki batengatik; baña gero gelditu zirelaik garaiturik ezin erresponda, ezaundu zute lurreko xakintasuna eztela deus zerukoaren aldean; eta Jangoikoaren espiritua mintzatzen delaik edozeñen agos, ez dezokela erresisti gizonaren entendamentuak. Señalaturik eguna disputatzeko, famaturik berri gura, bildu ze infinizio bat jende ikustera: eta errealki ikustekoa ze, alde batetik berrogeitamar Filosofo famatuak, berze aldetik donzella bat emezorzi urtetakoa, pelean bekala disputatzera doazila errelijionearen gain. E gia da, bezperan Jangoikoaren Aingiruak agerturik erran ziola, ez lotsa, ta etzazula beldurrik, K atalina, ezi dakizunas landara zeure estudios, zerutik emanen zaizu argi, konbenzitzeko guziak, ta erdetxiko duzu biktoria; ta aiek ta berze anitz konbertituko dire. Ala animaturik sartu ze salan edo lekuan, non zeuden kontrarioak: Prinzipalenak, guzien Maestru bekala zeukatenak, beiratus trabeska suber mezprez-iduri, erraten dio, Zara zu agrabiatzentuzuna gure Jangoik o andiak itz atrebituek i? Ni naiz, dio sandak, baña ez itz atrebituek i, baizik arrazio ta egia k laroek i. Asi ze Filosofo gura defendatzen argumentu banoeki, Poeta banoek emanikako laudarioeki. Sandak aditu ondoan errespondatu zue, nola Poeta gaiek berek kontatzentuten beren Jangoiko gaien milla gaixtakeria in zuztenak, txarkeria, ta zikinkeria eztagozkionak ongi, ez solamente Jangoikoai, ezeta ere persona prestu ongi azi bati. Gero nola aien Sibila famatuek berek eskribitu zuten asko gauza on gure Jangoikoas, eta Jesu Kristos. Gero probatu zue anitz arrazio klaroeki, nola eztaiken izan, baizik Jangoiko bat, eta au guzis 319 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ona, sandua, ta justoa, ta gañarako egia fedeskoak, ain klaro, ain grazia onareki, mintzatzen zela humil modesta, baña grabe animosa, serafin bat iduri zuela, maneraz, ezi Filosofo gura gelditu ze konbenziturik etzuela zer erran. E nperadoreak ikusirik ori, ta turditurik manatzen ziote berze lagunei, lagun zezotela, ta errespondatu aren partez. Baña aiek guziek itz batean ziote, arrazio zeukala donzella garrek, ta etzekiokela kontrarrestatu, egia salbo. Aiek orduraño egon zirela itsuturik errorean, adoratus etzirenak Jangoiko, eztare gizon prestu: baña orai ia argiturik ezauntzen zutela, konfesatzen, ta adoratzen Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa: ta etzuketela ukatu. E zta erraz erratea, nola sutu zen enperadorea iras! nola itsuturik bereala manatu zuen itxekitzeko hogera andi bat, ta bereala artan botatzeko guziak. Itxeki ze; ta filosofo gaiek ikusirik bota zekizkio sandari oñetara, eskatus logra zezotela Jangoikoaganik barkamendu uts egines orduraño; zeudela prest errezibitzera bataioa, nola iltzera Jesu Kristoren fede ta amoreagatik. Sandak gozosa ikusteas ala triunfatzen fede kristioa jakintsu gaietan, beiratus amorosoki, erran ziote zeudela seguro barkatuak zirela, ta sua izanen zela bataio gisa, garbitzeko arimak, ta igateko zuzenean zerura. Oneki animaturik, zeñatus anitz aldis, ta inbokatus Jesu Kristo, paratu zuzte suan, non denbora labur despeitu zuzten arimak. Gero joan zire kristioak biltzera aien errelikiak, ta aurkitu zuzte gorputzak oso, bilorik etzekiotela falta. Milagro goneki adiarazi zue Jangoikoak, zenbat kuadratu zekion aien sakrifizio gura; eta anitz Infiel konbertitu zire fede kristiora. Gelditu ze Maximino furoso, ta oraño deseoreki, ta esperanza banoareki, errendiarazteko K atalina: lenik progatu zue modu ones, ofrezitus milla gauza: gero guzia banoan zela ikusirik, asi ze meatxus ta erronkas, penaraziko zuela tormentu krueleki. Sandak erran zio, egin dezake nai duena, ezi orren tormentu tionak bukatuko dire; ta premio emanen didana ene Jangoikoak ezta bukatuko: eta uste dut, berorren etxeko jendetik ere asko salbatuko direla, ni nai zela medio. Sandak erran, ta Jangoikoak kunplitu zue. Baña rabioso enperadoreak ezin logratzeas nai zuena, azotarazi zue oñetaik bururaño bi ordus ososoa; zatikatus gorputz birjinale gura, ta atrarazis odol generoso gura, lurrean erre balsatus; ta beira zeudenek ezin beiratus lastimas negarres; ta enperadorea koleras, armaturik begiak, ta agotik abuña zeriola. Gero joanik bera bere palaziora, manatu zue sartzeko sanda karzelean, ta ez emateko jatera amenik ere. Amabi egunes iduki zute ala an: baña bisitatzen zute zeruko Aingiruek Jangoikoaren manamendus, ta sustentatu milagros. An karzelean bisitatzera etorri zekio enperadorearen Andrea admiraturik kontatu ziotenas 320 Joakin Lizarraga sandas: gauas joanik ixilkias bere ministro ta soldado fiel batzueki, aditurik sanda explikatzen egietafedea, konbertitu zire bera ta bere gaiek berreuntaraño, maneraz, ezi ofrezitzen zire ematera biziak fedeagatik: eta E nperatriza tormentuen beldur zegolarik, animatu zue sandak guapoki, zegokela beldurrik gabe, Kristok biotzean indar ta koraje emanen ziola bear orduan, ta gero korona glorian. Ala animaturik despeitu zire, ta admiraturik sandas: zeñi agertu zekio an bere esposo dibinoa Jesus amoroso, erraten ziola, ea, ez lotsa, ni egonen naiz zurek i; eztizu gaizk irik eginen tormentuak , eta zure medios anitz enegana k onbertitu ondoan, zuri emanen dizut premio eternoa, an goiti nere paraisoan. Amabi egun pasaturik ala, eman gabe amenik, alaere bizi zela, jakinik enperadoreak ekarrarazi zue beregana; ta ikusi zuelarik, ez bizi solamente, baitare sana eder, ta ain luzitu agraziatu admiragarri, gelditu ze arriturik; eta mintzatus beratx amoltsu erraten zio, ezauntzen zuela, bere prendaengatik, ta grazia ta edertasun admirable garrengatik mereji zuela izatea munduaren erregina. E zaundu zue sandak itz gaien zeboan altxatzen zen hamua; errespondatu zio, ezta k asorik egin bear gorputzaren idurias, baizik arimaren ederras, baita balio duena, ta sanduek dutena zeruan. Azkenik anitz platika ta itzketa pasaturik, batak porfia, berzeak porfia, etzukelaik atra nai zuenik enperadoreak, berriro errabiaturik iras manatu zue tormenta zezatela makina laur erruedatakoan armaturik puntza tzorrotzes, trabaturik elkarreki, maneraz, ezi aietaik batean paraturik persona, mogitzeareki errueda, bear zen zatikatu lotsagarriro. Lotu zute sanda; ofrezitu ze animosa Jangoikoai, eskatus bateo beraren grazia; asi zire mogitzen erruedaen makina gura: baña etze deskuidatu Jaun dibinoa faboratzean bere sierba: Istante, bat batean bere Aingiru batek urraturik joan zire erruedak arat onat, utzirik libre sanda, ta arrapatus ta iles anitz Infiel zeudenak beira; eta libre eskapatu zirenek oius ziote, andia da kristioen Jangoikoa. Zer peña, zer biotz etze beraztuko milagro goneki? Zer tigre, zer baseizia etze mansatuko miragarri ebeki? Baña Maximino ze tigreak ta peñak baño gogorrago: etze mansatu: baizik pensatus, zela bere deshonre izatea garaitua donzella baten konstanzias, onen akabatzeko zego diskurritzen tormentu berriak. Ori ikusirik enperatrizak ia etzuke disimulatu biotz-barnean zeukan sua; eta joanik ausart itz grabe serioeki egin zio akar, usatzen zuen krueltasun inhumanoas K atalinaren kontra, ta berze kristioen kontra, ta arrazio guziaren kontra, baizik zergatik segitzen duten zuzen-bidea: eta jakin zazu, dio, ni ere nai zela kristio, ta nagola prest iltzera Kristoren amores. Nork erran furia artu zuena berri berritan enperadorea? Bereala manatu zue kenzeko bere begien alzinetik bere andrea, 321 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ta degollatzeko ura, ta berreun soldado gaiek. Ala kunplitu ze sandak errana, Jangoikoak aren etxeko zenbait bereganatuko zuela. E nperatriza alegre admititurik sentenzia joan ze sandagana, logra zezon Jangoikoaganik grazia iltzeko ongi. Sandak erran zio, ea, arimo, ez lotsa, Jangoikoa da orreki, ta laster emanen dio Inperio bat milla aldis obeagokoa: Ta berla arteo. Oneki joan, ta in zute Martir berze gaieki bateo. E nperadorea bere Andrearen, ta bere, etxekoen odolas odolestaturik, aserik: ta etsiturik, etzuela errendiaraziko sanda, manatu zue degolla zezatela au ere. Au alegratu ze ortas; eta ofrezitu ze Jangoikoai sakrifiziotan. Jakin zelaik ziudadean sentenzia, jende guzia eldu ze ikustera il bear zuten lekuan. E llegaturik an sanda ikusi zutelaik ain eder graziosa, batzuek iten zute nigar lastimas, baña bera zego alegre animosa; eta goraturik begiak zerurat, in zue orazio esker milla emanes in zition faborees, prinzipalki bukatzeas bizia beraren fedeagatik. E skatu zio, errezibi zezala bere espiritua, ta etzezala permiti, gorputza geldi zeien gaixto gaien eskuetan. E skatu zio, beraren deboto guziei in zezoten fabore: ta argi zezola an zegon jende guziari. Au erran, ta ebaki zio batek burua lepotik; eta atra ze andik, ez odol, baizik esne miragarriro. Gero gorputz sandua zeruko Aingiruek eraman zute Sinai deitzen den oianera, non depositaturik darion likore prezioso bat, sendatzentuena heritasunak. Gero Justino enperadoreak egin zio tenplo eder bat an berean. Anitz maneras andia da sanda gau, ta anitz maneras distingitu, honratu, ta honrarazi du Jangoikoak munduan ere: Nork explika, nola zeruan? O S. K atalina Birjin ta Martir eder gloriosa, Jesu Kristoren esposa amantea, ta Diszipula propia, Filosofoen maestra, ta jakintsuen erakustuna, garaitutuena tormentuak, ta eriotzea! Ongi egina, jarin baize orren lepotik esne, mostratzeko orren arimaren txuri eder garbia! Ongi egina, in baiziote ilaria zeruko Aingeruek. Ia dago arima jeneroso goi gozatzen bere esposo dibinoaren besarka amoroso eternoa. Logra bez ellega gaitzen gu ere, despreziatus emengo banidadea, ikustera Jangoikoa orren konpañian &. Azaroaren 29.an S. Saturnino Obispo ta Martir. Moret in S. Firmin. 322 Joakin Lizarraga Azaroaren 30.an S. Andres Apostolua S. Andres izan ze S. Pedroren anaia zarragokoa, lenbiziko ezaundu ta tratatu zuena Jesu Kristo, ezi zelarik S. Juan Bautistaren Diszipulo, aiturik Maestrua erraten Jesu Kristos, ona Jangoik oaren axuria, bereala onen atzean joan ze lagun bateki; ta galdeginik non bizi zen, berareki joanik egon zire egun batez; eta ezaundu zute au zela Mesias edo Jesu Kristo Jangoiko gizona guzien erremediotako etorria. Berri on gau emanik bere anaia S. Pedrori, eraman zue Jaunagana. Jaunak ikusirik erran zio, zu zara Simon Juanen semea; zu deituko zara Pedro, baita oroat nola Zefas, edo arri firmea. Kontent itzuli zire opatuas alako fortuna: ta zeudelaik egun batez sareak botatzen arrantzuko, Jaun onak erran ziote, A tozte ene atzetik ; inen zaiztet arimen arranzari. Guzia utzirik, istantean joan zire berareki; ta izan zire beraganik beti ongi onetsiak ta estimatuak: E ta S. Pedro destinaturik amabi Apostoluen buru ta Prinzipe, aren urbilena ta prinzipala kontatzen dute S. Andres. E zta dudarik, atra zela bere jenio ta injenio onareki alako eskolan alako Maestruareki Diszipulo propia: ori progatu ze izan zion amore fiñ andian; beraren amores egin zituen obra onetan; ta pasatu zituen trabaju, persekuzione, ta martinoetan. E rrezibiturik E spiritu Sandua, oneki entendamentuan argi, borondatean su, biotzean koraje ta indar abasto, asi ze pregonatzen Jesu Kristoren ebanjelioa, Judean lenik, gero K apadozian, Galazian, Bitinian, Albanian, Trazian, E szitian, obratus asko milagro, arkitus jende gaiek nola iruzki berri batek, ta konbertitus zuzen-bidera franko. Azkenik pasatu ze Akaiara: ta ango ziudade prinzipal Patras deitzen den batean baratu ze predikatzen ebanjelioa. Ango Prokonsul edo Gobernari E jeas deituak debekatzen ziote bere menekoei uztea beren errelijione falsua. Joan zekio S. Andres, eta koraje andiareki, naiz modu onareki erran zio, A rrazio litzak e, delarik berori gizonen Juez, ezaun lezak en guzien Juez dena, ta zeruan dagona Jangoik o bak ar egiask oa; eta ez ajolarik egin beren Jangoik o bano goietas, ta Demonio egiask oes, zeñek dauzk iten engañaturik galaraztek o betirok o. E jeasek erraten dio, zara zu Andres gura urratzentuzuna gure Jangoikoen tenploak, ta arrarazten guruzifikatuaren errelijionea, debekatu dutena enperadoreek? Orduan S. Andres asi ze defendatzen, ta explikatzen errelijione kristioaren egietafedea, eta nola Jesu Kristo guri zigun karidade geiegiagatik egin zen gizon, trabajatu zen plantatzen errelijione bakar egiaskoa, ta utzi zen 323 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI guruzifikatzera bekatariengatik, salbatzeagatik guziok. E jeasek erraten dio, konta kontu goiek sinetsi nautenei: zuk sinetsi niri, paratuko zaitutela, ainberze laudatzen duzun guruzean, ezpaduzu sakrifikatzen gure Jangoikoei. S. Andresek dio, nik egunoro sak rfik atzen diot Jangoik o bak ar guzis poderoso egiask oari, ez oien idolo banoera, ta ez ari, ta idi, ta animaleen aragi ta odolak , baizik axuri bizi garbi mantxarik gabek oa, zein arturik ere fielek k omunionean, axuri sak rifik atu dena oso gelditzen da ta bizi. E tzue ark entendatzen, ta eznai ere alako Teologia, ta enfadaturik manatu zue paratzeko preso karzelean. Jendea goratzen ze eman naies Gobernariaren kontra, eta ez utzi naies karzelean sandua: baña sanduak Jesus onaren amores, ta karidade jenerosoas etsaiaren fabore milla otoies ekatu ziote, etzeitzela mogi kontra, etzezotela estorba martirio antsia guziareki deseatzen zuena. Ala sosegatu zire. Berze egun bates presentarazi zue Juezak, ta erran zio, akordura itzuli bide zara adoratzeko gure Jangoikoak, ta ala exkusatzeko eriotze samiña, ta gozatzeko bizia gustoso dena. E rrespondatu zue sanduak, nork ere eztuen sinesten Jesu Kristobaitan, ez dezak e izan k ontentu ta gusto onik , eztare bizitzarik , nola beti predik atu duten lek u gebetan. Juezak emen, orgatik berorrengatik beartuzu adoratu gure Jangoikoak, desengañatzeko ala jendeak engañatutuzunak zeure predikueki: ezperen, pasarazikotizut tormentu erruak, ta azkenik eriotzea gurutzean. Goratu ze orduan Apostolua, O erioaren humea, ta zur earra, sura bota bearra, uste du agian lotsarazi ni meatxus ta erronk as? E gin bez nola nai duen: prest nago pasatzera, baitak it zenbatenas iago pasatzen duten, iago premio izanen dudala, eta orrek iago infernu dauk ana prestaturik . Sutu ze ura koleras, ta azotarazi zue kruelkiro oñetaik bururaño: zazpi berdugoek in zute lan gau aldatus bata berzearen atzetik apostus bekala, utzirik guzia llagaturik odola zeriola guzitik. E ta gero manatu zue, paratzeko guruzean sokas loturik oiñ eskuetaik, iago iraundu zezan martirioan. Zeramatelaik ia ortako, goratu ze jendea oius, zer egin du gizon justo, sandu, ta Jangoikoaren adiskide gorrek, ala paratzeko guruzean? Sandua berriz alegre klamatzen, etzezotela estorba fortuna gura, nola baize bukatzea bere Maestru dibinoaren amores guruzean. E ta au ikusi zuelaik urrundanik, alegranzias diosala egin zio, A gur, Jangoik oak bedeik a zu o gurutze preziosoa, Jesus Kristoren gorputzarek i k onsagratua, beraren mienbro ta odolarek i adornatua ta edertua: len lotsatzen zinduza gizonak ; gerostik onat alegratzentuzu. A legre seguro eldu naiz zuregana: errezibi nazazu zeure besotan alegrek i. O gurutze ona, aspaldirik zure naiak nindego ni, zure billa ibili naiz; ta orai aurk iturik ar nazazu ni zure besotan iltzenaren Diszipulo nai zena, errezibi nazan zure medios erredimitu ninduenak zure medios. O zer itzak ebek! zer amoresko 324 Joakin Lizarraga sua! zer anhelo eta ansia zoroa, padezitu naies Jaunagatik! O Jangoikoaren amoresko ardo jenerosoa, nola itentuen gizonak! Loturik goratu zute guruzeareki, zeudelaik beira ogei bat milla persona lastimaturik ta admiraturik; eta sanduak guruzetik animoso alegre animatzen ta konsolatzen zitue, pasatzeko neke-pena Jaunaren amores. Bi egunes egon ze gurutzean dilindan; eta jendea klamatzen etzela il bear alako gizona ain ona, ta Jangoikoaren onetsia. Juezak ia beldurturik nai zue kendu gurutzetik: baña etzue nai Jangoikoak, zeren sanduak eskatzen zion, o ene Jesus, ez permiti kendu nazaten emendik, zeren ezaundu dut orren guruzearen birtutea: baizik berorrek errezibi bez ene espiritua, ezi ia ordu da doaien berorrengana. Itzebetara jautsi ze argi bat inguratu zuena sandua, ta estali, niork ikusi etzezaken gisan. Iraundu zue ordu erdi bat bekala, ta ura kentzeareki bateo despeitu zue arima, Azaroaren 30.an Kristoren 72 urtean. Apostolu sanduaren gorputza ortzi zue Andre prinzipale batek deitzen zenak Maximila, zein etze atrebitu kastigatzera orgatik Jueza, baña zegolaik disponitzen akusatzea, ta kontu ematea enperadoreari, Demonioa jabetu ze artas, eta ilarazi zue dolore ta oiu andieki: eta on izan ze okasio, konbertitzeko berze anitz fede kristiora. Gero pasatu omen ze gorputz sandua Konstantinoplara: gero berriz Amalfi deitzen den ziudadera Napolesko erreinuan, nondik beso bat lograturik erregalos S. Gregorio andiak eraman omen zue Romara, non guardatzen den S. Andresen tenploan, obratzen duela len ta gero, asko milagro & Martirioa Neronen denboran. Abenduaren 3.an S. Franzisko Xabier. 325 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Abenduaren 4.an S. Barbara Birjin ta Martir S. Barbara jaio ze Nikomedia deitzen den ziudadean: Aita zue kaballero bat deitua Dioskoro abrats poderoso gogor kruela, ta Infiel, Jangoiko falsuen apasionatua. E tzuelarik baizik alaba gau, ta au agitz eder agraziatua, beldurrak engañazezan norbaitek etzegokionak ongi, paratu zue erretiraturik dorre batean ertxirik ederki, baña ganbara, konbenienzia, ta bear zuen guziareki. Alegre zego an Barbara, baize berez modesta erretiratua, ta apart munduko banidadeetaik egon naia, non egoten zen kontenplatzen Jangoikoan ta Jangoikoaren gauzetan. Ala ezaundu zue errelijione kristioaren ona bakar egiaskoa, ta sekulako bizitzaren inportazioa, eta emengoaren labur bano deus guti balio duena, ta peligros, okasio gaixtos, ta zebos betea, maneraz, ezi determinatu zue mantenitzea birjin gorputz ta arima bizi guzian. Bere denboran nai zue Aitak ezkonarazi bere iduri zekion bateki: errespondatu zio sandak, ezta arrazio ezkontzea nioreki lurrean, daukana ia zeruan esposo nai bekalakoa, bere parerik eztuena. E tzue Aitak entendatzen Teologia goi: eta gogoratus joateareki bera urrun, beraxtuko zela alaba, artzeko es osoren bat ark nai zituenetaik, joan ze, in ondoan bañu, leio, ta konbenienzia iago, egoteko gustora bere alaba. Gelditu ze au kontent bere erretiroan: eta ikusirik bañuan bi leio, inarazi zue irugarren bat Trintate sanduaren izenean, ta señalatu zue an erias gurutze sandua, zein gelditu ze arrian inpreso klaro, nola argizari beratxean, ikusten zutela guziek admiraturik milagroas: gero Jangoikoak an obratzen zue asko milagro, sendatus heriak. Aita urrun zegon bitartean, aren idolo ta Jangoiko falsuak lixtukatu zitue Barbarak, lastimatus Aitaren ta berze Infielen itsutasunas adoratzeas alako hitxurak. Itzuli ze Aita etxera, ta ikusirik irur leio gaiek, ta guruzearen señalea, xakinik nola in zuen alabak, galdegin zio berari kausa. Alabak turditu gabe deklaratu zio, zergatik in zuen; eta nola den sollik Jangoiko bat irur personetan: nola Jesu Kristo Jangoiko gizona gure amores iltzen gurutze batean, salbatzeagatik gu. E ntendaturik arrek bere alaba kristio zela, ta orgatik nai etzela ezkondu, suturik koleras artu zue ezpata, uzteko an ilik alaba. Baña au orduan eskapatu ze oian bat barna; Aitak segitu zue atzetik: batak laster, berzeak laster: peña andi bat ze bidean; ia ezin pasa alzina: ia ia urbildurik Aita ezpatareki; peña gura idiki ze bi aldetara, pasatzeko sanda: ta ala libratu ze orduan. Baña Aita indignoa, peña baño gogo326 Joakin Lizarraga rrago, ez eta milagro goneki ere etze beraxtu: baizik gero ere joan ze billa; eta noizbait aurkiturik arrapatu zue biloetaik leon baten gisara, eskus oñes golpatu, ostikatu, ta arrastatu zue arriak eta larrak barna: gero utzi zue preso ertxirik etxe batean, paraturik guardiak: eta bera joan ze kontu ematera Marziano Presidenteari, nola in zekion kristio alaba, ta in zezala enperadoreen legeen konforme, ta etzezola barkatu; ta inarazi zio juramentu, kastigatuko zuela gogorki ilarazi arteo tormentus. Noraño daiken ellega gizonaren gaixtakeria! Presidenteak ekarrarazi zue bere alzinera Barbara: asi zekio amoltsu karizias ta modu ones, utzi zezala kristioen seta banoa, ta bere tema gura: Baña aurkiturik konstante firme iago, ezi peña, aldatu zue modua krueltasunean, azotarazis erru ta moldegaizki; ta zauris bete ondoan, igortziarazis zilizio latz bateki guzia paratus idikirik odola zeriola guzitik. Alako estado ta itxuran eramanik karzelera, niondik etzuelaik anparorik, etorri zekio zerutik Jesu Kristo; konsolatu zuena ta animatu amore andiareki: nik , dio, anparatuk o zaitut: presente egonen naiz zure aldean: ez lotsa: guziak garaituk otuzu nerek i. Gelditu ze sanda, alegre biotza, ta sano guzis gorputza. Presentaturik berze egunean ikusi zuelaik ain osoki sana eder Presidenteak, arriturik zio, aien Jangoikoek in ziotela piedade: adora zezkiela. Sandak dio, oien Jangoik oek , nola baitire Demonioak ta gaixtoak , eztak ite gi egiten. E ne Jangoik o ona, ene Jesu hristo da sendatu nauena: au amatu, estimatu, ta adoratu nai dut, ta bear dut betiro. Asarraturik arrek manatu ziote bi gizatzar moldegaitz indartsuei, txarrantxa zezotela gorputz guzia orraxa, edo txarrantxa burriñasko tzorrotzes; gero eman sugarres alde guzietaik; eta anitz golpe buruan mallues. Zego sanda bitartean klamatzen biotz barnean bere esposo dibinoai; ta senti zue faborea bear adiña. Iagotara pasatu ze krueltasun inhumano arrigarria: ebaki zizkiote bi bularrak kanibeta tzorrotzeki: oñaze bizi errua senti zue sandak, baña inbokatus bere Jesus ona, onen auxilio ta amoreareki pasatzen zue konforme, animosa, ta alegre. Berze pena bat iago sentitzen zuena oraño pasarazi ziote, baize pasaraztea karrikak barna biluxirik azotatus bidanabar, alketzeko bera, ta lotsarazteko berze donzella kristioak. E men sandak goraturik begiak biotzareki zerura eskatu zio, o, ene Jaun soberanoa, guzis poderosoa, estaltzentuena lañues zeruak , ta lurra gauaren ilunas, in bezada grazia estaltzeas ene gorputza, nola dezak en. Aditu zue Jaun onak, ta estali zue argitasun admirable bateki, nola manto eder bateki, oñetalk bururaño, maneraz, ezi begiek ezin ikusi zute. Itzuli ondoan, ia etsiturik sandaren konstanzias Presidenteak manatu zue ebakitzeko burua. Presente egon ze beti Aita kruel inhumanoa, ta aiturik sentenzia, eskatu zue utzi zezatela bera izatera bere alaba327 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI ren borrero, ebakitzeko bere eskus oni burua. Oh Aita endemoniatua! Agindu zekio eskatu zuena: eta eramanik oian batera, an paratu ze belauriko sanda: egin zue orazio, graziak emanes iltzeas Martir, ta eskatus in zezotela ongi aren izenean eskatzen ziotenei. Aditu ze boza bat zerutik deitus errezibitzera korona, ta ofrezitus eskatu zuena. Orduan inklinatu zue burua Aitaren oñetan; ta onek goraturik ezpata ebaki zio. Sandareki bateo iltzute Andre on bat, zein ikusteareki sandaren konstanzia ta milagroak, animatu ze deklaratzera kristio zela, ta il nai zuela fedeagatik: au ere bularrak ebaki ta tormentatu ondoan degollatu zute. Baña Aita Borreroa, bano in zuen hazañas itzultzerakoan, iltzue ausnarri batek: eta oroat Presidentea. Bi sanda gaien gorputzak ortzi zitue gizon piadoso batek, non ere agitu zire asgo milagro. Agitu ze martirio gau Maximino enperadorearen denboran. Zerdote batek, Teodoriko deituak, kontatzen du S. Barbararen milagro andi bat, bere eskuetaik pasatua Holandan 1448 urtean. Ze sanda gonen deboto bat, sinetsirik zegona, nior onen deboto denik eztela iltzen sakramenturik gabe. Deitzen ze gizonoi Henriko; agitu zekio gau batez lo zegolaik itxekitzea su etxeari, ta idatzarri zelarik bera aurkitzea inguraturik sugarres alde guzietaik, niora ezin eskapa: ta erretzen zegolaik, pena iago zue iltzeas sakramenturik gabe, ezi errerik iltzeas. Oroiturik S. Barbaras eskatu zio ansioso, ez libratzea iltzetik, baizik grazia iltzeko sakramentueki. Agertu zekio sanda bereala, ta mantoas apartatus sugarrak atra zue kanpora, erraten ziola, bere debozio garrengatik ematen ziola Jangoikoak denbora biramoneraño kofesa ta komekatzeko ta oliatzeko, etzeiela deskuida. Ala egin zue, zegolarik pobrea errepispildurik, eta guziak beira arriturik. Kontatu zue grazia logratu ziona sandak, ta exhortatu zitue izatera debozio; ta gero despeitu zue arima: ta sazerdote konfesatu zuena bera da kontatzen duena. Abenduaren 6.an S. Nikolas Obispoa. 328 Joakin Lizarraga Abenduaren 9.an S. Leokadia Birjin ta Martir S. Leokadia izan ze Toledon jaioa jendaki nobletik, ta kristio andia. Orgatik preso inarazirik Daziano Presidenteak, ta akar eginik nola, izanik ain noblea, segitzen zuen kristioen sekta txar billaua ziona arrek, errespondatu zio ausarki defendatus ta laudatus errelijione kristioa. Arrek utziarazi nai zio loxentxus eta meatxus, ones eta gaitzes: E tzukelaik logra, sarrarazi zue karzel ilun ertxi lotsagarrian penarazteko an, eta on aski ezpaze, iiarazteko tormentus. Kontent zoeie presondegira esker milla emanes Jangoikoai, eta negarres akonpañatzen zutenei erran ziote, ea Kristoren soldadoak, ez nigarrik egin ene penagatik, bai eman zori onak, zeren Jaunak in nauen digna pasatzeko zerbait bere fede ta amoreagatik. Denbora luzean iduki zute leku zikin ilun penasko gartan, alik eta kontaturik norbaitek arakintza kruela kristioetan iten zuena Dazianok, eta tormentu lotsagarriak, zeñeki akabarazten zituen, lastimaturik biotzes orazio egin zio Bure Jaunari, konbeni baze, ta plazer barin bazue, erman zezala mundugontaik, ez ikusteagatik errelijione kristioa ain persegitua, ta ala akabarazten sanduak. Jaunak aditu zue ta agindu zio eskatua; eta zegolarik orazioan, entregatu zue bere espiritua Jaunaren eskuetan, 305 urtean. Ortzi zute orduan kristioek al zuketen gisan: baña orai tu irur tenplo Toledon, bat non iduki zuten presa karzelean: berze bat jaio zen etxean; ta irugarrena ortzi zuten lekuan: eta sanda gonen debozios ortziarazi zire onen tenploan S. E ujenio, ta S. Julian Arzobispoak, ta S. Ildefonso. E ta an zelebratu zire zenbait Konzilio E spañako obispoen. Tenplo ontan agitu ze prodijio mira arri bat. Da xakiteko, ezi S. Ildefonsok defendatu zuela herejeen kontra Ama Birjinaren Birjinidade betirokoa, au da, mantenitu zela birjin erdi baño len, erditzean, ta erdias geros beti birjinik: eta zerbitzu on gau zenbat estimatu zuen mostratzeko, S. Leokadiaren festa egunean zeudelaik an presente errege Rezesbinto, korte guzia, infinizio bat jende; ta Arzobispoa sandaren obia alzinean orazio egiten, bat batean goratu ze gañeko ar-lauza bere kabo, nekez goratuko zutena ogeitamar gizonek; atra ze obiatik sanda, iru eun ta iago urtes ortzirik egona, eta edatus eskua S. Ildefonsori, erran zio, o Ildefonso, zuregatik bizi da ene Señora zerukoaren gloria. Au erran ta erretiratzen ze bere lekura: eta sanduak, geldi zeiengatik prodijioaren memoria, arturik erregeren puñale edo kanibeta bat, ebaki zio beloaren zatitto bat, zein armareki bateo guardatu diren eliza gartako sagrarioan &. Ab anno 646 ad 672. 329 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Abenduaren 13.an S. Luzia Birjin ta Martir S. Luzia birjin eta martir gloriosan tugu anitz gauza admiratzeko; ta berze anitz imitatzeko. Jaio ze Siziliako Zaragozan buratso abrats nobleetaik. Txipia zelarik ere ze kristio andia, juizios betea, ta agitz oposizio zuena banidadeari, ta inklinazio ta afizione anitz onera, prinzipalkiro guardatzera garbi gorputz ta arima, plazer in naies Jangoikoai. Aita il zekiolaik, gelditurik bakar Amareki, onek tratatu zue ta ofrezitu kaballero bati ematea ezkontzas alaba, oni aipatu baño len. Aipatu ondoan errespondatu zio, etzuela oraño alako gogorik: ta zoeie artus denbora, ta luzatus berarias, etzeien egin. E skalda on bat, ez egiteko, disponitu zue Jangoikoak, beretako nai zuenak ta birjin, baize gaitz luze bat Amari eman ziona, baize odoljario bat ezin kuratu ziotena laur urtes munduko Mediku ta medizinaeki. Ia etsiturik E utikia, ala deitzen ze Ama, erran zio Luziak alaba onak, Ama, bada lurrekoek eztiote eman alibiorik, billa zagun zerutik. Iduri bazaio, goazen K atanara, non beneratzen den S. Ageda, zeñen medios Jangoiko Jaunak iten baitu asko miragarri, agian inen du orreki ere. Gogotik artu zue Amak bella gura, ta joan zire Amaalabak irur lekoa andik arara zirenak, ez dibersio, algazara, jendeketa ta naspillaren okasioan, (nola iten duten askok engañatus beren buruak, ez debozios, bai dibersios) baizik bakar ixil, nola iten diren obeki debozioak, ta logratzen. E llegaturik biak S. Agedaren errelikien presenzian zeude orazioan luzaro. S. Luziari Jangoikoak lo-iduri gozo bat eman zio: zeintan agertu zekio S. Ageda, ta erran zio, amoltsu, Luzia ene aizpa maitea, ta birjin Jangoikoak emana, zertako eskatzen didazu niri eman dezokezuna istantean zeurorrek Amari? zure fedeak baliatu dio, ta ia dago sendaturik, zeren ezi Jangoiko Jaunari plazer in diozu mantenitus birjin; eta zure birjintasunean prestatu diozu bere gustoko sagrarioa, non bizi daien presente: eta ala nola Jesu Kristok honratu duen K atanako ziudadea, ni nai zela medio, ala honratuko du Zaragozako ziudadea, zu zarela medio. Itzuli ze berebaitan S. Luzia gozosa, ta erran zio Amari, Ama, ia sendaturik dago sanda gonen fabores: emogun esker milla milla. Itzulirik etxera eskatu zio, etzezola ia aipatu ezkontzarik, baizik dote zeukana ortako, eman zezola errepartitzeko pobreei. Ama E utikia eutxikara ze, ta ez luke nai barratu ondasuna bizi bitartean bera: il ondoan in zezala nai zuena. Baña alaba sandak seguratu zio, ilondoreko limosnak 330 Joakin Lizarraga eztirela ain kuadrable Jangoikoak, zeren orduan ez ematen, baizik uzten den eztaikena eraman: bizian ematen dela goza zeikena, ta orrek duela balio; eta nola argia gau ilunean bear den erman alzinetik, ala limosna. E rranaren utses atrarazi zio dotea, ta saldu ta errepartitu zue liberalkiro. K aballero garrek, nori Amak itz eman zion, uste zue saltzea joiak ta alhaja preziosoak zela, erosteko heredaje andi bat: baña informatu zelaik guzia pobreei eman ziotela, ta kristio zela Luzia, odio ta ira arturik akusatu zue Presidentearen alzinean, nola zen aien Jangoikoen enemiga, ta sorgina. Ala deitzen zuzte denbora gartan kristio sandu gaiek. Paskasio deitzen ze Presidentea: onek deitu zue beregana, ta lenik modu ones asi zekio erraten utzezala kristioen superstizionea, ta ofra zezala sakrifizio aien Jangoikoei. Sandak serena errespondatu zio, Jangoiko bakar egiaskoaren gustorako sakrifizioa dela miserikordia beartsuei egitea; ortan enpleatu zela urte gaietan emanes limosnatan guzia; ia etzekiola berzerik gelditu, baizik bere persona, zein naiak zegon ofratu bere Jangoiko onai sakrifiziotan zen guzia. Presidenteak erraten dio, oriek dire kristioen amets ta itz banoak etzaizkidanak erran bear niri konserbatzen dutenai errelijione antiguaskoa, ta enperadoreen legeak. Sandak dio, orrek guardatu nai du bere Prinzipearen legea: nik nere Jangoikoarena. Orrek dio beldur enperadore lurrekoai: nik zeruko E nperadoreai. Orrek nai dio egin plazer gizon mortale bati; nik Jangoiko bizi guzis poderoso eternoari. Orrek uste du iten duela konbeni zaiona: nik iten dut ongi dagokidana. E ztaiela neka banoan kenarazi naies niri ene Jesu Kristoren amorea. Arritu ze Jueza alako ausardias, ta asarraturik tratatu zue itz gaixto indignoeki, bere hazienda galdu zuela gaizki bizitus. E men sandak konstante serena erraten dio, ene hazienda paratu dut seguroan pobreen eskus: aborrezitutut beti zikintzen dutenak arima, nolakoak baitire Infielak adoratzentutenak Jangoiko ta Jangoikesa bano zikin izanak. Gure Jesu Kristo da garbi naia, ta beraren amores, iteagatik plazer, beti in dut iges alako gaietaik: ta esperatzen dut ene Jesu Kristo E sposo zeruan. Juezak erraten dio, jarduki sobra da ori; atertuko dire itzak, asten direlaik azoteak. Sandak dio, eztaizke falta itzak Jesu Kristoren zerbitzukoei, zeñi erran zioten, pensatu gabe nola edo zer erran, emanen zaiotela bear orduan; ez garela gu mintzatzen garenak, baizik Jangoikoaren espiritu sandua mintzatzen dela gure baitan. Juezak dio, dago agian zurebaitan E spiritu Sandua? Sandak dio, garbi ta kasto bizi direnak dire E spiritu sanduaren ten lo. Juezak, bada nik ermanaraziko zaitut urdeen etxera, aparta daien zureganik E spiritu sandua. Sandak, bortxa inarazi balez, nai eztutelaik, Jangoiko Jaunak guardatuko dida korona birjinena. E nfadaturik Juez infameak manatu zue, eramateko etxe infame 331 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gartara: baña sanda eutxi ze orazioari biotzean eskatus fabore Jaun dibinoai, zein etzekio faltatu bear orduan: zeren ezi bildurik anitz bi oñetako otso, eramateko axuri gura, ezin mogitu zute zegon lekutik txutirik: ekarri idi pareak, lotu sokak, egin al guzia tiraka, injenio, indarka: debalde, nola balitz peña firmea: Sorgin deitzen zute sanda, ta sorginderia Jangoiko onaren grazia. Orgatik desegiteko sandaren sorginderia uste zuztenak, ekarri zuzte beren sorgin gaixto egiaskoak: ebek arte gaixtos in zute in ala garaitzeko sanda, baña debalde: zer dezake Deabruak Jangoikoaren kontra? Konfuso rabioso zego Presidentea abuña zeriola koleras: sandak serena erraten zio, zergatik ala turbatzen da? Sinetsi bez Jangoiko andiaren birtutea dela, ta ez arte gaixtoa, defendatzen nauena ni. Juezak segi porfias: manatu zue paratzeko sandaren inguruan anitz abar, egur, erresina, ta olio, eta emateko su, erre zeien an. Baña sanda zego seguro alegre sugarren erdian mellarik gabe, nola loredi eder batean. Jueza surik gabe iras erretzen, sanda suaren erdian serena erraten, eskatu diot ene Jaunari ez nazan erre su gonek, ta luza daien ene martirioa, firma daitzen fedean kristio fielak, ta konfundi daitzen Infielak beiratus zein guti in dezaketen Jaun andiaren zerbitzariei. Juezak manatu zue traspasatzeko ezpata bat lepotik sandari: traspasaturik ala ere zego sanda bere orazioan nai adiña, ta predikatzen kristio an zirenei, konsola zeizela, ezi denbora labur atertuko zela persekuzionea. Leku gartara ekarri ziote, ta errezibitu zue komunione sagratua. E ta Juez gura, ikus daien Jangoikoaren justizia, in zute preso, ta katees inguraturik pasatu zute sanda zegon lekutik eramateko Romara, non kendu zioten bizia. Sanda gonen martirioa izan ze Diokleziano ta Maximiano enperadoreen akabanzan. Orduan depositatu ze korputz sandua Zaragoza Siziliakoan; andik gero Konstantinoplan: gero berriz Benezian, non beneratzen den orai. Diote dela nola S. Lorenzo, Abogada suaren kontra: baitare begietako bistaren Patrona; zergatik ori, eztagigu segur, baizik ere Jesus Kristoren maite ta maitazale izanagatik, duela grazia, ez solamente begien, baitare gorputz ta arima guziaren sendatzeko, ta sano konserbatzeko. Pintatzea begieki plater batean daukala eskuetan, eta diotena zenbaitek atra zituela bere begiak deshonesto baten kasos, ezta guzis sinestagarri, baizik du gezur-kolore &. 332 Joakin Lizarraga Abenduaren 18.an Ama Birjinaren erditzaren E xpektazioa Abenduaren emezorzigarrenean zelebratzen du elizak Ama Birjinaren E xpektazioa, edo bere erditza garbiaren etxidetea, edo esperatzea, baita zorzi egun erdi baño len. E gun gontan zelebratzen zue len Toledoko elizak Anunziazioa, baita Martxoaren ogei ta borzgarrenean, erortzen baita beti Garizuman, eta egun gartan Jangoiko onak egin zigun fabore geiegia gizonei egiteas bera gizon gure amores; zelebratu ta festejatu naies solemnidade ta alegranzia iagoreki, paratu ze bigarren festibidade gau, zeiñi S. Ildefonsok paratu zio izena E xpektazioa. Deitzen ere da O, zeren egun gortako bezperetan asten diren kantatzen antifonak asten direnak o, o, o: adiarazis lengo Patriarka, ta sanduen anheloak ta ansiak naies ellega zeien egun deseatu ditxoso ura, ikusteko Jangoikoa gizon. Ala deitzen du Profetak, deseatua jende guzienganik . Orai bada Jangoikoaren zerbitzuko guziek deseatzen bazute ainberze, bere Ama propiak, bere entrañaetan zeramanak zenbat iago deseatzen bidezue ikustea bere eskuetan bere Jangoiko andia bere aur txipia, adoratzeko bere Jaun bekala, besarkatzeko, apatzeko, azitzeko bere hume maitea bekala? Bidanabar erakusten digu elizak ta Ama Santisimak guri ere, nola bear garen prestatu, nola garbitu, berotu, ta erre amoresko suas biotza, zelebratzeko gure Jaunaren ongietorria mundura, festejatzeko egun ditxoso gura, ongi deitzen dena eguerri edo egun berri, egun argi eder sandu gura, zeñetan agertu zen iruzkirik obena Jesus gizon dibinoa, Jangoiko humanoa, gizon Jangoikoa, Jangoiko gizona, zeintan ikusi zen Jangoikoaren ona zein ona den, ta zein amante gizonaren: naiz izanik ofenditua gizonaganik, alaere kastigatu bearrean nai barkatu; ta ez on solamente, baizik ere justiziari emateko satisfakzio, bera etorri, artu ure naturaleza, ta agertu gure trajean, gu bekatarien idurian, gure partez pagatzeko, libratzeko gu, bera ofrezitu, ona ni gizonen fiadore, ta Redentore. Nola dezakegu aski estimatu alako amorea, ta alako amazalea? Nola zelebratu dignoki alako faborea? Nola prebenitu errezibitzeko Jangoiko andia eginik aur txipia? Bada bere Ama Santisimari emateko zori onak bere dignidade ta felizidade andias, nola daike nior izan digno bear adiña? duela bere sabeleko fruitu bedeikatua, galdu gabe birjinidadearen lore estimatua; aurrareki Ama ez mantxaturik, bai konsagraturik, Ama dibina, zori oneko Ama, kriaturarik ederrena, Jangoikoaren biotzeko maiteena, beraren begietan aurkitu duena grazia guziek baño iago, ta Jangoikoas geros len333 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI biziko persona dena, ta Jangoikoa aur eginik zeukana sabelean orduan, ta geroxago iduki bear zuena bere besotan eta bularretan. S. Ildefonsok Toledoko Arzobispoak Ama Birjinaren kapellan ditxosoak ederki zelebratzen zue festibidade gau. Aren denboran atra zire Hereje itsusi likits batzuk: ukatzen ziotenak Ama Birjinari bere gala ta sendagalla glorioso bakar gura, baita birjintasuna Amatasunareki bateo niork ez bekala: Goratu ze S. Ildefonso, ta plumas ta mias defendatu zue Ama Birjinaren honra; ta konfunditu zitue arras hereje gaiek, ta botatu E spañatik. Ondorean premiatu ta honratu zue Ama Birjinak bere kapellan gloriosoa: lenik S. Leokadiaren medios, zenen obiaren alzinean zegolarik sandua orazioan festa-egunean, goratu ze obiatik sanda, ta edatus eskua ukitu zue sanduarena erraten ziola, O Ildefonso, berorrengatik bizi da ene Señora zeruko E rreginaren gloria. E z kontent orreki sollik Ama Santisima, dignatu ze jautsizea zerutik bera, honratzeko ta erregalatzeko sandua. E gungo festaren maitinetara zoeielarik S. Ildefonso, biotza beterik debozios zerama bereki libru eskribitu zuena Birjinaren defensatan: eta ellegatzean tenplora ikusirik argitasun ta erresplandore andi bat, erretiratu zire lotsaturik lagunak: baña sanduak segitu zue animoso aldare nausirat. An ikusi zue Ama Birjina bera glorias errebestiturik, Aingerus akonpañaturik, ta obispoaren katedran jarririk: zeñek mintzatu zio amorosa, o Ildefonso, zeren defendatu duzun nere birjintasuna ederki, ta guardatu duzun ere zeurea, etorri naiz erregalatzera zuri emen. Utzi zio kasulla bat alako eskuetaik bekalakoa, zein usatzen zuen sanduak meza errateko Ama Birjinaren festa-egunetan. Oh! zein abasto pagatzentuen Maria Santisimak egiten zaizkion zerbitzuak! oh! zenbat arrazioreki dioten Doktoreek eta sanduek, Maria Santisimaren debozioa dela predestinazio ta salbazioaren señale ta marka! Debotoak hume kontatzentu; eben Ama ematen da bera: zer geiago nai dugu, edo nai dezakegu? O k onfianza ditxosoa! o errefujio ta anparo seguroa, exklamatzen du S. Anselmok: Jangoik oaren A ma, ta gure A ma! Zergatik goratu zen ain gora, argatik apaltzen da ain bera. Zergatik ote, zergatik goratu zue ain gora Jangoiko andiak Maria? Beronek dio quia respexit humilitatem ancillae suae, zergatik beiratu zuen bere esk labaren humiltasuna. E ta zergatik orai beiratzen digu ain apal garenei? Zergatik bere semearen gisara baita gora ta apal, andi ta txipi. Nor gure Jangoik oa bek ala, dio Dabidek, an gora gora erreinante dagolarik , beiratzen baititu humilak zeruan ta lurrean? Nor, diot nik, Nor Jangoikoaren Ama bekala, ain gora goraturik, apaltzen baita, izatera Ama gurea? Jangoiko andia aur Ama Birjinaren besotan! Ama Birjina jautsitzen gure amore ta onetan! Ainberze podore, ta ainberze amore! Quare tristes es anima mea? Spera in Domino et Maria. 334 Joakin Lizarraga Abenduaren 25.an Jesu Kristoren jaiotzea Jesu Kristoren jaiteguna deitzen da euskaras E guerri, baita egun berri, zeren egun gontan agertu zen mundura eguzki berri bat, au da gloriako eguzkia, au da Jangoikoaren on ederra gizontasunean; Jangoiko egiasko dena bera gizon eginik, ta egun aur agerturik; andi bakarra, txipi txipittoa; guzis poderosoa, guzis amoroso; ta txoil arrigarri dena ta admirable, axurittoa; guzis poderosoa, guzis amoroso; ta txoil arrigarri dena ta admirable, axuritto manso amable: zein k onzebitu baize A ma Birjinaren entraña sanduetan E spiritu Santi Jaunaren obras, grazias, ta birtutes; jaio ze Maria Birjinaganik : dio Kredoan; ta adiarazi nai du, ezi nola eguzkia baitator, ez ilundus, baizik argiago paratus mendortza; edo nola argia pasatzen baita kristaletik autxi gabe ta mantxatu gabe kristalea, ala jaio zela Jesu Kristo Ama Santisimaganik mellarik in gabe, utzirik ain oso garbi birjinidadearen gloria; gelditzen zelaik birjin bola erdi baño len, oroat erditzean, ta erdias geros, beti birjinik. Au da egietafedea: orai historia; noiz; nola; ta non izan zen. Bizi zirelaik Nazareten Maria ta Josef, etxideten noiz jaioko zen sabeleko fruitu milagrosko dibino gura, bete urran zirelaik bedratzi ilabeteak, agitu ze atratzea E rromako enperadore Augustoganik manamendu, lixtatzeko mundu guzia. Ortako guziak zoezi joanes nor bere ziudadera, nondik zuten beren etorkia: Josef ere bai bere esposareki, edo ez uzteagatik bakarrik estado gartan, edo zeren ala zegon Jangoikoas, igan ze Belengo ziudadera, Dabid erregeren sortuerrira, zeñenganik zuen bere etorkia. Inzute biaje gura pobre gisa, ta negu-denboran; pensa zein neketan! baña sabel-barnean zeraman fruitu bedeikatuareki guzia zekiote pasagarri. E tze izan ostaturik ziudadean gure peregrinoen. Mundua beti bano itsu bere kaltetako! Bear izan zute erretiratu an portaletik kanpoan zen etxola zar batean, baizego uts, ta orgatik Ama Birjinaren gustorako, baize soill-naia. Idi bat sartu zela bai an, diote, bere tegian bekala. E ta idi gura, ta asto eraman zutena izan zire, erran badaike, fortunoso, iago ezi jende banoak, ikusteas jaiorik guzien Jauna: kunplitus ala Profetak errana, diola Jangoikoak (Isai. 1.) Humeak azituela ta goratu, baña ebek mespreziatu dutela bera. Idiak ezaundu duela bere Jabea, ta astoak bere Nausiaren ganbela, baña bere jendeak ez Jangoik o Jauna. Leku soill uts gartan zeudelarik, gauaren erdian, ta Maria Santisima orazio andian, ellegaturik ordu ditxoso gura, ikusi zue 335 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI bere eskuetan jaiorik gloriako errege, ta bere seme proprioa! Nola errezibitu zuen; nola eman zion ongi etorria; bego pensatzeko espazioreki arimak, ez dezakena ongi ezplika miak! E banjelioak diona da, oialetan inguratu zuela, edo maiolatu diotena, ta erreklinatu ganbela batean, zeren etzen berze goatzerik edo kunarik leku gartan. Da ere pensatzeko emen S. Josef ditxosoaren gozoa, amorea, admirazio, adorazio, ta afekto zituenak aur dibino garren presenzian. Segitzen du ebanjelioak, zeudela an urbil Artzaiak idatzarririk ardien guardatzen: agertu zegiotela Aingeru bat, ta Jangoikoaren argitasunas bete zela inguru gura, ta lotsatu zirela agitz: baña Aingiruak erran ziotela, etza ziela izan beldurrik, ezi berri on andi bat ematen dizet, jende guziaren alegratzeko dena, baita jaio zaizela Salbazalea Kristo Jauna Dabiden errian: eta ona au duzie señale, ezauntzeko: aurk ituk o duzie aurra maiolaturik , ta errek linaturik ganbela batean. E ta derepente bat-batean Aingiru garreki juntatu ze soldadeska zerukoaren tropa andi bat, laudatzen zutela Jangoikoa, ta erraten, Gloria Jangoik oai goitietan, eta lurrean bak ea borondate onek o gizonei. Zerura igan ondoan Aingiruak, Artzaiek ziote elkarri, goazen Belena, ta ik usagun agitu den gau, Jangoik oak mostratu diguna. E ta joan zire prisaka, ta aurkitu zute Maria ta Josef, eta aurra paraturik ganbelan: eta ikusteareki ezaundu zute egiaz aur gau zela erran zekiotena. E ta aditu zutenak guziak admiratu zire, eta Arzaiek kontatu zizkioten gauzes. Baña Maria Santisimak guzia konserbatzen zue bere biotz barnean pensatus ta konsideratus. E ta Artzai ditxoso gaiek itzuli zire admiraturik laudatus ta glorifikatus Jangoiko Jauna aditu ta ikusi zuten guzias, erran bekala Jangoikoak. E ztio ebanjelioak, zer egin zuten etxola gartan: baña klaro aski da ta badio Agredako benerableak, kurturik lurrean adoratu zutela Jangoiko andia aur txipi gartan, etorria zerutik salbatzera gizagendea: biotzak beterik amores, admirazios, ta agradezimentus, mies ere bedeikatzen, konfesatzen, ta laudatzen zutela Jaunaren on onegia, ta digun amore geiegia. Dudarik gabe eman ziote zori ona Ama Birjinal ere, zeñeki ta S. Josefeki izan zuzte konbersazio gozo sanduak, informatus, ta firmatus misterioen fedean. O ditxosoak aurkitu zutenak alako ditxa! Nork ez luke nai izan pobre gaietaik bat iago ezi Herodes, edo Jaundi bano gaietaik? Daiken maneran espiritualkiro imita dezazke nornaiek, bisitatus ta beiratus arimaren begieki, ta amatus, estimatus, admiratus biotzeko afekto fiñeki Jangoiko Jaun andiaren karidadesko exzeso geiegiak gure faboretan. Guk ofenditurik bere Majestadea, ta merejiturik kastigo errua, berak ez erauntsi ausnarriak, suak, lanzak gure kontra, baizik jautsi bera ofrezitzera barkazioa ta bakea ez ginduena mereji! E ta on guti dela, bera 336 Joakin Lizarraga jaintsirik gure zamarra pobrea, gure aide, gure aragi ta odoleko eginik, agertzea gure guzien fiadore bekala pagatzeko ure zorrak: Ona ni, diola, ona ni; ota ene gain karga guzia, libre izan daien ta salbo gizona. Jangoikoaren eta gizonen arteko itekoan zeude pleituan bekala justizia ta miserikordia. Miserikordiak nai barkatu gizonei, ta ez kondenatu: Justiziak nai eman dakion satisfakzio Jangoiko ofendituai: gizonek ez ematen, ta ezin eman ere aski denik: Nola konpondu pleitu gau? Veritas de terrâ orta est: Jaio ze lurrean Jangoiko ta gizon egiaskoa dena, Jangoikoaren ta gizonen bitarteko bakarra: Jangoikoai gloria, ta gizonei bakea kantatzen diote: Justitia de caelo prospexit. Justiziak beiratu zerutik: eta orra konpondurik miserikordiareki, biak besarkatzen direla kontent, ematen dela ia satisfakzio Jangoikoai, nai adiña justiziak; eta barkazio gizonei, nai bekala miserikordiak: guzia Jesus onaren kostus. Ongi etorria dela Jaun alakoa! ain amablea ta ain amantea! Nork eztu amatuko? ain andia, ta ain txipia! Ain poderosoa, ta ain amorosoa! Ain gora, ta ain apal! An goiti izarren gañean tronoa glorian! E men beiti bi animaleen ertean kuna ganbelan! Sinesten duenak biziro amatzen du fiñkiro, ta gloria espera bez segurkiro &. 337 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Abenduaren 26.an S. E steban lenbiziko Martira Jesu Kristo mundura jaio zen egunaren urbilenean zelebratzen da S. E stebanen jaiotzea zerura, au da bere eriotzea ta martirioa: Mereji du zelebratzea, zeren S. E steban kristiandadean da Proto Martir, au da, lenbiziko Martir gloriosoa, Kristoren fede ta amoreagatik guzien len lena sakrifikatu zena, ta berze al& sandu prinzipala E spiritu Sandus betea; ta S. Klementek dio, etzela Apostoluak baño gutiago Jangoikoarenganako amorean, eta errealki agitz laudatua da E skritura Sagratuan. Zazpi Diakon eskojitu zuzte kristiandadearen prinzipioetan, errepartitzeko sustentua kristio pobreei ta alargunei: aietaik prinzipalena izan ze S. E steban, zein ez ortan solamente, baitare enpleatzen ze erakusten fedea, ta predikatzen Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa, ta defendatzen ausart animoso zuzenbidea, eta beterik grazias, indarres, ta korajes obratzen zue anitz prodijio ta señale andi jendearen ertean. Disputatzen zue orduko jakintsueki maiz: biltzen zire aietaik anitz disputatzera kontra: baña etziokete erresisti ainberze xakintasun ta espiritu mintzatzen zenari. Gaixtoen deskitea, eztutelaik arraziorik, desarrazioan goratzea, ta ematea kontra maltratatzeko gaixtakerias ez dezaketena garaitu arrazios: Goratu zitiote testimonio falsuak, ta erosi testigoak erran zezatenak aditu zutela mintzatzen blasfemiak Moisesen ta Jangoikoaren kontra, baitare tenploaren ta legearen kontra: eta bildurik guzien ertean arrapatu, ta eraman zute Juduen batzarre, ta konsejura. Agertu ze an sereno animoso alegre gaste eder bekala, ezi solamente zitue ogerta amalaur urte, eta edertasun naturalaren gañetik ageri zekio aurpegian ere arimaren garbi ederra, kastidade birjinalaren lustrea, konzienzia onaren grazia ta alegria: ala nola barneko argia hispilluan, mostratzen ze aurpegian, istargitzen ziola miragarriro, maneraz, ezi konsejuko guziek beraren begitartea ikusten zeude beira, nola zeruko Aingeru batena. Galdegin zio Presidenteak akusatzen zutenas: eta sandua utzirik goratzen ziotena ezpaizue errespuesta bearrik, asi ze sosegu, serenidade, ta espazio andiareki probatzen Abrahanen denboratik nola den Jesu Kristo prometitua etortzeko mundura; ta nola berak beti zeuden erresistitzen E spiritu Sanduari buru ta biotz gogorreki: nola len aien alzinekoek il zuzten Profetak anunziatzen zutenak Kristoren etorria, ta nola berak orai izan diren Kristo beraren traidore ta ilzale. Aditus itz alakoak zeude erre338 Joakin Lizarraga tzen iras biotzetan, eta ortzak irrikaturik kontra eman naies. Sereno sanduak goratus begiak zerura ikusi zue Jangoikoaren gloria, eta Jesu Kristo txutirik eskuieko aldean: eta erran zue, orra, ik ustentut zeruak idik irik , eta Jesus txutirik Jangoik oaren esk uiek o aldean. Ori aditurik, goratu zire guziak arroitu ta tropelia andiareki aren kontra, atra zute ziudadetik kanpora, ta an tresenak utzirik guardatzeko Saulori (au ze in zena gero S. Paulo) asi zire tiratzen arriak S. E stebani, onek ofrezitzen zue bizia Jaunari ziola, o ene Jauna Jesus, errezibi bez ene espiritua. Gero azkenerat belauriko paraturik erran zue oiu andi bateki, o ene Jauna Jesus, ez dezotela k onta ebei bek atu gau, bark a bezote. Au erran, ta il ze bakean: eta arima errezibitu zue, Jesus onak, eta koronatu Martir glorioso bekala bere izenak dion koronas, ezi E steban nai du erran Korona. Zori onean dela. O ellega bagindeiz & . 339 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Abenduaren 27.an S. Juan E banjelaria S. Juan E banjelaria Jesu Kristoren Diszipulo maite onetsia, Maria Santisimari utzi ziona humetako, Apostolu, Profeta, Doktore, Teologo, Birjin ta Martir gloriosoa, izan ze San Tiagoren E spañako Patronoaren anaia gasteena, arreki bateo deitu zuena postolutako, ta segitu zuena istantean, utzirik Aita, sare, ta arrantzuko istrumentu guziak, izateko arimen arranzuari ermateko zerura: Blok deitu zitue izen-gañekoas ortotsaren hume, nola ausnarri edo zentella suskoak; ala nola Apostolu lenbizikoa deitu zuen Pedro, edo arria, zeren onen gañean fundatu bear zuen bere E liza; eta arreki bateo ebek biok beti artzen ta eramaten zitue bereki berex, in nai zuelaik gauzaren bat sekreto andia, ala nola trasformatu zelaik glorioso Taborko oianean, biztu zuelaik Prinzipe Jaun garren alaba ila, eta Jetsemaniko baratzean odol-izerditan zegolaik orazioan pasioalzinttoan: Baitare prebenitzeko azken afaria Jerusalenen, S. Juan izan ze S. Pedroreki biali zuena Jaun dibinoak. E ta jakinik bien Amak S. Salomek, estimatzen zituela E rrege soberanoak berze Diszipuloen gañetik, S. Pedro ezpaze, izan zue koraje joateko bieki, ta eskatzeko mana zezala bere bi gaiek jarri zeizen, bata eskuieko aldetik, ezkerretik berzea beraren erreinuan. Baña Jaun soberanoak errespondatu ziote, eztakizie zer eskatzen duzen. Dezakeze pasa nik pasatuko duten tragoa? E rrespondatu zute animoso baietz. Jaunak orduan, bai bada ene tragoa edanen duzie: baña ene eskui ta ezkerreko aldetik jarritzea bego norendako dagon Jangoikoas. Baña S. Juanendako zego azken atarian egin zion amoresko fineza, baize idukitzea erreklinaturik bere bularretan sandu ditxosoa. Nola an erregalatu zuen, nola amorostu, nola sandutu, ta Jangoikostatu zuen, nork explika? edo nork entenda? Fabore inkonparablea, erregalo soberanoa, grazia bakar dibinoa! Orduan izan ze noiz erranik Jaun dibinoak, amabietaik batek traiziatuko zuela, ta entregatuko bera etsaien eskuetan, ikaraturik zeuzelaik, ta jakin naiak, ta nior ez trebe galdegitera bere Majestadeai, S. Pedrok S. Juani adiarazi baizio keñus galdegin zezola, nola galdegin baizio, baita Jaunak erran sekretoan berari. S. Juan izan ze, Jesus ona preso in ondoan ta eraman ondoan K aifasen etxera, segitu zuena gero ere amore fiñfiñaren utses, baitare idikiarazi ataria, sartzeko S. Pedro ere naiak zegona. Baña ia etsiturik Jaun dibinoaren bizias, ta etzirela baratuko Judioak ilarazi artaño guruzean, joan ze 340 Joakin Lizarraga akonpañatzera Ama Birjina bere pena inkonparablean, ta akonpañatu zue K albarioko bide doloreskoan; ta Jaun dibinoa guruzifikaturik zegolarik agonian, zego txutirik beiti Ama santisima, eta S. Juan akonpañatzen. Orduan izan ze noiz Jaun dibinoak erran zion gurutzetik bere Ama Santisimari S. Juanengatik, Ona zure Semea: eta berla S. Juani bere Ama santisimagatik, ona zure A ma. E ta ordu gartaik artu zire elkar Ama semetako. Ongi abrats honraturik ta erregalaturik gelditu ze S. Juan testamentu gonen ondasun utziareki, zeren ezi egietafedea izanik Ama Birjinaren seme proprio naturala sollik dela Jesus Jangoiko dena; eta berriz gu guziok humetako Jangoikoas artuok alaber Ama Birjinaren hume-ordeak; baña berex pribilejiatuen maiteena da S. Juan. Ala zue maitatzen ta estimatzen Ama dibinak, bere seme prorioas landara, bere lenbiziko semea bekala: ala deitzen zue bere seme, nola S. Juanek ere bai bera bere Ama. Zer kariñoa ura, errate gura Maria Santisimak sanduari kontino, ene semea? ta errespondatze gura sanduak, ene Ama Andrea? Ala akonpañatu zue, il ondoan gorputz dibinoa, jausterakoan gurutzetik, ortzitzerakoan, ta ortzi ondoan. Bizturik berriro ikusi zuelaik S. Maria Magdalenak abisatu zitue S. Pedro ta S. Juan: biok joan zire lasterka obiara, ta ikusirik an mortaxak uts, itzuli zire: eta nork duda du, eman ziola berri ona S. Juanek Ama onari? Agertu zekiote Jaun dibinoa Apostoluei ere zenbait aldis, eta bein zegolaik S. Juan S. Pedroreki arranzuan: eta etzuelaik S. Pedrok ezaundu lenbizian, ezaundu zue S. Juanek, ta erran zio, Jauna da. Orduan egin zuelaik Jaun dibinoak S. Pedro bere axurien ta ardien Artzai-buru, emanik zeruko erreinuaren giltzak, ta erranik honratuko zuela martirioas, S. Pedrok galdegin zio S. Juanes, Jauna, ta au zer izanen da? baita ezaun zion amore espeziala. Jaun dibinoak errespondatu zio, au ala nai badut geldi daien, ni etorri arteo, zuri zer zaizu? E mendik, dio Juan berak, asi zirela Disziuloak jardukitzen elkarren ertean, etzela il bear sandu gau: baña etzuela Jaunak erran etzela ilen, baizik ala nai badut dagon, ni etorri arteo, zuri zer zaizu? Gerostik ere izan dire uste zutenak eztela il S. Juan, ta ez ilen ere munduaren akabanzaraño: baña egia dena da iltzela bere denboran. Jesu Kristo zerura igan ondoan, bizitu ze S. Juan Ama Santisimaren konpañian lenik Jerusalenen ;gero E feson, baita Asian; bitarteo erakutsis jendeei Kristoren doktrina zerurako bidea. Bere konpañian eraman zue Ama Santisima, ta estimatzen, ta zerbitzatzen zue nola hume onak Ama ezin obea, ogei ta irur urte iraundu zuenetan ilas geros bere seme dibinoa Jesu Kristo. Bitarteo fabore, kariño, ta erregalo gozatu zituenak Ama dibinaganik S. Juan ditxosoak, nork erran? Guziendako barin bada Ama 341 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI gau ain benigna onegia, bekatariendako ere, zenbat iago ain sanduarendako, ta Jesusek hume señalatu zionarendako? Beiratzeak sollik Birjina soberana gura oneratzen bazue nornai, zer inen etzue S. Juaneki tratatzeak ainberze denboras? Zer etze deitzea Maria Santisimak S. Juan bere seme, ta S. Juanek bere Ama, zekiena zela Jangoikoaren Ama? Zer konbersazioak elkarreki? Zer amoresko su eta argiak senti bide zitue biotzean? Sandu zena len, zenbat iago sandutu ze bitartean? Zer gozoak bañatzen zio biotza xakinik eta pensaturik, au dela gloriako E rregina? Zenbat aldis gelditzen bideze suspenso elebaturik? Zenbat aldis humil alketurik fabore geiegias? Bada ikusten zuenetan Ama dibina penaturik bere seme dibinoaren penaeki, ta mundukoen esker-gaitz gaixtoeki, nola nola S. Juani erdiskatzen bide zekio bere biotza? Gauza ebek obeak dire pensatzeko arimas, ezi errateko mias, edo eskribitzeko plumas. Asian S. Juan egon zen denboran predikatu zue Kristoren doktrina zerukoa, plantatu zue kristiandadea, ta zazpi eliza zazpi ziudade prinzipalenetan, E feson, E smirnan, Pergamon, Tiatiran, Filadelfian, Sardisen, ta Laodizian, zeñen zazpi obispo Aingiru deitzen zituenei biali zizkiote abisuak ta manamenduak Jangoikoaren partetik. Baña bere iteko prinzipalena izan zue E feson ziudade prinzipalenean, non baize asko Filosofo bano aundi, ta guziak itsuturik emanak adoratzera Jangoiko banoak, espezialki Jangoikesa Diana, zeñi zeukaten an goraturik tenplo zelebre famatu gura. Baña sanduak nola eguzki berriak desegiten zitue aien erroreen iluntasunak bere trabajuen, arrazio ta milagroen podores, maneraz, ezi leku gura len zena nola sasidi bat ta baseizien kubila, itzuli ze nola jardin bat ederra Jangoikoaren gustokoa. Baña nola leku guzietan gelditzen baitire Deabruaren aldekoak gaixtoak, ta iltzeareki Tito enperadorea, sartu baize Domiziano bere anaia, ez anaia, baizik tigre kruela, espezialki kristioen kontra, eskaida goneki akusatu zute S. Juan, ta ermanarazi Romara loturik katees ta adinaren urte anitzes. Presentaturik enperadorearen alzinean eman zue arrazio predikatzen zuen egietafedeas: progatu ere zue asko milagros an berean. Baña arrek itsuturik onerako sarrarazi zue oliosko tinaja irakiten zegon batean, biluxirik lenik, ta azotaturik moldegaizkiro. Baña suak orduan galdu zue bere indarra; ta olio irakiña izan ze nola intz freskoa; ta tormentua noal erregalo: eta sandua ondorean atra ze robusto ederrago len baño. Martirio gau zelebratzen du elizak Maiatzaren seigarrenean, deitzen duela S. Juan ante portam latinam. Milagroa ikusirik etze atrebitu enperadorea kentzera bizia sanduari; desterratu zue Patmos deitzen den Islara, non sanduareki ellegatu ze argia, ikusteko jende gaiek zeruko bidea. Kristiatu zitue jendeak, eta sanduak an izan zue asko bisita 342 Joakin Lizarraga zeruko, eta an eskribitu zue Apokalipsis edo errebelazioen libru admirable gura. Domiziano iltzeareki bitarteo gure sandu gau itzuli ze E fesora gobernatzera ango elizak, ta andik mundu guzia ere. Atra zire zenbait hereje nola kristio gendearen otso galgarriak, ukatzen zutenak Kristo dela Jangoiko. Goratu zire kontra Arzaiak obispoak, eta otsoen agoak taparazteko, eskatu ziote sandu goni eskribi zezan ebanjelioa. E ta egonik orazioan, eta zerutik izanik señale andiak ortots arroitueki aditu ze prinzipio andi gura, egunoro mezaren azkenean leitzen den ebanjelioan In principio erat Verbum & Prinzipioan ze Berboa, ta Berboa zego Jangoik oan, ta Jangoik o ze Berboa. Gauza guziak egin dire beragatik , ta bera gabe deuserez. Ala segitzen du diola etorri zela zeruko argi egiaskoa bekala, argitzeko mundura datozin gizon guziak: eta errezibitu zuten guzieri eman ziotela esku, izateko Jangoikoaren hume. Dio azkenerat itz andi gura, zeintara belaurikatzen den mundu guzia, et Verbum caro factum est, eta Berboa egin ze gizon, ta gutartean bizitu ze beterik grazias ta egias. E banjelio gau da nola egietafede guzien zimendu, zain, ta meatzea bekala: eta prinzipio gaietan zeramate eskribiturik kristioek bereki, ta orai ere bai anitzek: eta Filoso batek zio, bear zela eskribitu urresko letraeki; eta du birtute, ez solamente hereje ta Deabruen kontra, baitare ortotsen zentellaen, ta ausnarrien kontra, baitare gaitz ta heritasunen kontra: eta ala asko sazerdote onek leitzen diote gaizki daudenei. Sandu gontan izan zena distingitua berex, bere Jesus onaren amoreas landara, izan ze proximoen ganako amorea ta mansotasuna: ain amoltsu, ain beratx onegi ongi egin naia beti! S. Isidorok dio in zuela infinizio bat milagro: bat kontatzen du kristio abrats izan, ta pobretu zenaren fabore. Aburriturik au zebilalaik ezin erremediatus joan omen ze Judio batengana, baize sorgin famatua. E skatu zio eman zezon edari poziosko bat akabatzeko bizia beingoas: eman zio arrek, eta Kristioak edan zue, zeñatus lenik guruzearen señaleas: eta etzio mellarik ere egin benenoak. Itzuli ze berriro sorginagana, eman zezon edari erruagokoa. E man zio, ta Kristioak ikar ikar zeñaturik iretsi zue; baña ain berri; batere mellarik ez senti. Joan ze kejatzera eman zion edarias lebeegis etzuenas indarrik. Sorginak baizekie eman ziona, ta etzela posible arreki gelditzea bizirik, galdegin zio ia nola artu zuen: errespondatu zio nola zeñatu zen guruzeareki. Sorginak ezaundurik, joan ta eskatu zio S. Juani kristia zezala: ta kontatu zio agitua. Sanduak au bataiatu, ta berzea deitu zue, konsolatu zue, ta manatu zio, ekar zezola kanpotik zenbait belar ta gauza: eta orazioareki itzuli zitue urre fiñ fiña, zeñeki erremediatu zue pobre gura. 343 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI Bisitatzen zitue sanduak berze elizak ta ziudadeak: ebetaik batean aurkitu zue mutil bat agitz habil ederra: enkargatu zio ango obispoari azi zezala ongi elizako ministrotako. Artu zue arrek bere etxera: lenbizian mostratu ze honesto humil ona: baña gero gutibana lazatus gaixtatu ze ainberze, ezi lagun gaixtoeki eman ze ladronkeriara. Zenbat eriotze ta gaixtageria egin zuen, ezta numeroik! S. Juanek itzulirik ziudade gartara galdegin zio bere gartas obispoari: onek alkes eta penas beterik erran zio agitu zena: sanduak dio, kontu ona eman duzu nere enkargatuas! ta bereala iganik abre batean bere adin guziareki joan ze oian gartara, non zebilan mutil gura bere kuadrillareki. E zaundu zue ikusi orduko mutilak, ta eskapatzen ze, altxatzeko, alketurik. Sanduak oiu, nora zoaz Aitaganik humea, zarraganik gastea! ea itzuli, ezi nik emanen diot zure arimas kontu Jesu Kristori: zuregatik ilen naiz gogotik, nola il baize Kristo. Baratu ze ura biotzberaturik: joan ta urtiki zekio oñetara, konfesatus bere kulpa, ta altxatus bere eskua, zeñeki in zuen ainberze gaizki. Sanduak artu zio amoroso, ta apatu zio; ta ofrezitu zio barkazioa Jaunaganik. E raman zue elizara, inarazi zio baru ta penitenzia, eta sanduak bateo egin zue arrengatik, eta logratu zio ainberze grazia, ezi sanduturik in zue eliza bateko Artzai: mostratus ala zelo ta karidade ikasi zuena Kristoren bularretan. Ia etzeikelaik ibili oñes, eramaten zute elizara, ta beti Sanduak prediku labur gau, ene humettoak , onetsi zaizte elk ar. Galdeginik zergatik itz goi erraten zioten bati, errespondatzen zue, zergatik baita Jaunaren manamendua, ta kunplitzen bada aski da. E un urte guti gorabera biziturik, ta plazoa noiz betetzen zen ikasirik, etzinze obian, ta despeitu zue arima inguraturik argi zerukoas. 344 Joakin Lizarraga Abenduaren 28.an Aur inozenteen martirioa E guerrietan, Jangoikoa aur jaiorik zelebratu ondoan, zelebratzen du E lizak aur inozenteen martirioa, eztakitena agian askok aldiritan, nola ta zer gisas agitu zen. Ori ezta admiragarri, entendatzen dutelaik makur inozenteen itzkuntza bera, ezi uste dute inozente nai duela erran ero edo fatuo zenzugabe, delarik kontra guzis, zeren inozente nai du erran kulpa gabe sandu ona, gaizkirik egiten eztakiena. Ala makurtzentu gauzen izenak mundu banoak ta gezurtiak. Da bada ikasteko, ezi jaio zelaik Belenen Jesus, bizi zela errege Jerusalenen Herodes Romatarren ordes, Judatarrek nai etzutela, baña ezin debeka: eta zute Jangoikoaganik promesa, etorriko zela bere denboran Kristo errege, salbatzera jendea. Jaio ondoan pobre gisa, aiek esperatzen zutena ponpa ta burrunbareki, aiek ez, ta urrunekoek ezaundu zute: ala etorri zire iruzkiaren sortaldetik irur, errege deitzen direnak komunkiro; eta ellegaturik Jerusalenen galdegiten zute, non da jaio dena Judatarren erregea? zeren ezi ik usi dugu beraren izarra geuren lek uan, eta eldu gara adoratzera. Ori aditurik turbatu ze Herodes, ta arreki Jerusalem guzia: eta beregana deiturik irurak, informatu ze señale ikusi zutenas: gero bildurik jakintsuak ikasi zue aienganik, Kristoren jaiterria bear zela izan Belem, ala dagola eskritura sagratuan. Orduan Herodesek erran ziote irur gaiei, zoazte, billa zazie non jaio den, eta aurk itzen duzielaik , gastiga zadazie ni ri, ni ere noaien ta adora dezaten. O astuzia falsua! O malizia doblea! E ztu ez otsoak nai adoratu axurittoa, bai zatikatu. S. Fuljenziok dio ongi, ezi aur inozenteen odolak, kruelkiro ixuri zuenak, diola klaro, zer nai zuen egin aurtto gontas. Baña nai ezpadu permititu Jangoikoak, zer dezake gizonaren astuzia ta malizia guziak? Deus etzekio baliatu Herodesi berea. Magoek joan ta adoratu zute aur dibinoa, ta itzuli zire berze bides beren lekuetara. S. Josefek ta Maria Santisimak berrogeigarren egunean presentatu zute Jesus Jerusalengo tenploan, jakin gabe Herodesek, naiz bizi zen an: eta abisaturik zerutik Josef joan ze iges E jiptora bere esposareki, ta aur dibinoareki. Herodesek, ez itzultzeareki beragana Magoak, ta ez deus gastigatzeareki aur jaio berrias, uste bidezue agian guzia izan bidezela imajinazio, amets, edo engañu; baña aditurik pasatu zena tenploan presentatzean, Simeon zar benerableak erranak, ta gañarakoak, pensatu zue jaio zela Juduen errege bear zena, ta berari kenduko ziola korona; orren beldurrez, 345 ZENBAIT SANDUEN BIZIAK, ASTEAZ DATOZINAK, KONTATZEKO BERE KARGUKOEI zelos, inbidias, ta iras suturik ideatu zue ilaraztea Belenen ta inguruan bi urteetarañoko ziren aur guziak, bakotxik ere utzi gabe bizirik, ala ustes aien ertean arrap atuko zuela errege berri gura, etzukena berex arrapatu, zeren altxatzen zekion. Ala egin zue ainberze aur txipitto inozenteen arakintza kruel inhumanoa: ta ala famatu ze iago Kristoren jaioa ta etorria mundura. Zer pregoa klaroago eman zeike? Noraño etze barratu fama Herodesen erokeria infame garreki? E zi diote bere hume proprio bat ere ilarazi zuela zelos, maneraz, ezi enperadore erromakoak aditurik ori, ta admiraturik erran omen zue, obe zela Herodesen etxean izan hazienda beltz, ezi arren hume, zeren nola Juduek ezpaitute jaten urdaiik, seguroago zegola hazienda beltza, ezi etxeko semea. Lanze lastimoso gura, zatikatzerakoan ainberze aurtto inozente, nola axuritto esnekoak! Soldado armatuen, nola berze ainberze otsoen barratze gura etxes etxei aien billa ibiltzea, Amen guardatzea, ta ezin guarda: aien tiratzea berengana, Amen idukitzea indarka: eben marrakak, iskirituak, lamentazioak; otso gaien oiuak, erronkak, golpeak, inpiedadea, nork pinta? pintatzen dute S. Gregorio Nisenok ta S. Agustinek. Il zuztenen numero txustoa eztio E lizak, ta niork eztaki zierto, baizik zeruak, non bildu ziren aien arimak. Aita Alfonso Salmeron Jesuitak dio, izan zirela amalaur milla: ta E tiopiako Abisinoek zelebratzen dutela numero goi. Flos S. Zierto dena da, direnak direla, zelebratzentuela E lizak Kristoren Martir bekala guziak, il baizire Kristogatik bataiaturik odolesko bataioas, goiz eder. E men daizke desengaña arritzen direnak, ta agian eskandalizatzen permititzeas Jangoiko onak degollatzea ainberze aurtto inozente Tirano, gaixtofikatu baten kasos, zukelaik estorbatu, ilarazis bera lenik. Baña ala il balezki Tiranoak ta gaixtoak, nola lirazke Martirak, ta almak, ta koronak? Flakeza gortan erorko dire sollik tuztenak begi aragiskoak, ez ordea tuztenak arimaren begiak fedearen argias argituak. Alakoek ezauntzen dute, izan zirela aur gaiek ditxoso afortunatuak, logratuas goiz eder pena labur bateki palma, korona, ta gloria eternoak; luzaturik bizia agian neketan izanen zirenak; agian bekatari, agian kondenatuko zirenak. Orgatik E lizak deitzentu Martiren primiziak, ta Martiren loreak. Orgatik kantatzen diote, O Martiren lorettoak , mundura jaio berriak , iltzaizte Herodes eroak , nola arrosak erauntsiak . Zuek len duze firmatu Jesus odolas k unetan; Palmak k oronak logratu ala nola jostak etan. Bada aien Aita ta Amek ere, ez perjuizio andirik, bai irabazi ta fortuna andia izan zute, pena labur baten kostus logratus izatea ta deitzea Martiren buratso, ta libratzea ala asko kuidado ta pena izanen zutenetaik, bizitu bazire luze. Berze alde ontan da ageri, nioren perjuiziorik gabe, Jangoiko andiaren gloria, baita gure bizien Jaun ta Jabe, baite346 Joakin Lizarraga zazke bere ardantzean artu matsak, dela goiz, dela berant eta bere jardinean oroat loreak nola fruitak. Oroat diot usteas denbora aldi bates gaixtoak egitera gaizki; ezta faltako justizia, noiz ta nola bear den. Uztentu bizirik aldartes, dio S. Agustinek, edo emenda daitzen berak , edo aien medios progatzek o berzeak . Herodes etze emendatu, baizik beterik amarguras biotza, gaitzes ta oñazes gorputza, guzienganik ta bereganik aborreziturik atra zekio arima penatzeko &. &. 347 Iturria: Jesuk risto, Maria eta Santuen bizitzak , Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994. SANDUE N BIZITZAK Joakin Lizarraga Klasikoen Gordailuan: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LizarragaSanduak.htm Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira, eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke. 3 Sandu zenbaiten bizitzak euskaras laburkiro paratuak, asis Abendutik; daizkenak konta urbilen jai edo igandeetan urteas kristio fielei; ez adiarazteko sollik, baita ikusiarazteko ere errelijione kristioaren doktrina ona ongi kunpliturik aienganik, mogiarazteko imitatzera aiek nork bere ariora dezaken gisan, eta ala plazer emateko Jangoikoari, ta logratzeko beraren grazia, ta gloria. Berexi dire Aita Pedro Ribadeneirak kontatzentuenetaik bere Flos Sanctorum deitzen den libruan, ez an diren guziak, baizik ezaunago direnenak, ta protxu iago eman dezaketela iduri dutenak aldiritar pobreen ertean. Naieztituenak kontatu ala nola dauden emen, dezazke atra emendik naituenak, ta utzi naituenak, prinzipalkiro exenplu onak. Guzia biz Jangoikoaren, Ama Birjinaren, ta sanduen gloriatan, eta arimaen probetxutan. amen. 5 SANDUEN BIZITZAK Abenduaren Irurgarrenean San Franzisko Xabier 1. Sandu bat andia, gure lekukidea, Nafartarra, Nafarroaren honra, gloria, ta sendagalla da S. Franzisko Xabier. Jaio ze Xabiergo K asteluan jendaki nobletik milla, laur eun, ta laur ogei, ta amazazpigarren urtean. Azirik ongi, ta ikasirik lenbiziko letrak, biali zute Parisa, non ikasi zituen arte goragokoak, ta K atedratiko eginik erakutsi zituen. E llegatu ze an estudiatzera S. Ignazio Loiola Jangoikoaren probidenzias, ta billatu naies lagun, fundatzeko Jesusen Konpañiako errelijionea, ta irabazteko arimak zerurako, egunzekio adiskide. Ze S. Franzisko animoso, goapo, garboso, ta gora naia, ta ala bizarrogi portatzen zena guzietan. Zue arreba bat onja deskalza Gandian sandaren fama zuena. Oni eskribitzen zio Aitak, nola bere anaia Franziskok alzinamentu asko egiten zuen bere estudioetan Parisen, baña gastu anitz ematen ziola. Sandak errespondatu zio Aitari, etzeiela errepara gastatzean bere anaia Franziskoreki, ezi Jangoikoak zeukala destinaturik Indietako Apostolu, ta E skojitua eramateko Jesu Kristoren E banjelio sandua jende gaietara. 2. Ortako S. Ignaziok amoltsuki maiz konsejatzen zio despeitzea munduko banidadea, ta osokiro ematea zen guzia Jangoikoari, errepetitus E banjelioko egia andi gura, quid prodest homini & O Franzisk o Franzisk o, zer protxu du batek , naiz irabazi mundu guzia, galtzen barin badu bere arima? Itz ebeki, ta exerzizio espiritualeeki argiturik Jangoikoaren graziaz, ta errenditurik biotz andi gura, eman ze beingoas betikos Jangoikoari. Asi ze garaitzen pasioneak, ta kastigatzen gorputza: eta zeren indar andies, laster eta salto egiteas izan zuen sendagalla, penitenziatako lotu zitue fuerteki azpiak eta besoak kordel batzueki, pasatus enbarazu ta oñaze asko, eman gabe aditzera niori. Ama Birjinaren Asunzione egunean eginik laguneki Boto Jerusalengo peregrinazioaren, bere denboran atra zire Parisdik Beneziara oateko oñes pobre gisa neguaren ekaitz, ta erregeen ertean. Bide gartan ibiltzeareki sarturik kordel gaiek aragiak barna, aurkitu ze sandua ezin pausurik emanes: bear izan zue agertu kausa lagunei, ta gelditu lenbiziko errian. Deiturik Barbera, ta agerturik llagak, ta ikusirik kordelak ondaturik aragian, arriturik alako penitenzia gisas gelditu ze, etzela trebe botatzera eskuak, bear zela ebaki anitz, idikitzeko, ta atratzeko aragietaik kordel gaiek. Guziak penas beterik, etzelaik erremediorik, ezpaze Jangoikoaganik, egon zire orazioan gau gartan; eta aditu zitue Jangoiko onak, 6 Joakin Lizarraga zeren ezi biramonean aurkitu zire kordelak zatikaturik, llagak sendaturik, ta sandua ain sendo, ezi bereala paratu ze bidean, gozoso guziak ezin aspertus emanes orgatik esker milla milla Jangoikoari. 3. Benezian enpleatzen ze asistitzen heriei hospitalean, egines bear ziren zerbitzu guziak ain nola Kristo berari. Berzeen ertean ze bat llagas, materias, usai gaixtos gogaitz ematen ziona. Sanduak garaitzeko, zer egin zue? Beiratus pobre gura, nola balitz Kristo bera, aplikatu zue bere agoa llagara, txupatu zio materia zeriona; eta akzione gonen kasos egin zio Jangoikoak grazia, ez sentitzeas andik alzina gogaitzik batere alako lanetan, baizik debozio ta gusto. E rroman disputatuzue Aita Sanduaren presenzian, ta beraren bedeizioareki itzulirik, ta ordenaturik Sazerdote, ta prestaturik asko denboras zelebratu zue meza lenbizikoa Binzenzian: ta asi ze predikatzen ebanjelioa, erakusten doktrina Kristioa, aditzen konfesioak, ta konbertitzen arimak, nola balitz zerutik etorria. Denbora gartan Portugalgo E rrege D. Juan Irugarrenak eskaturik sei konpaniakoetaik bialtzeko bere Indietara: bida señalaturik ortako, baña ebetaik bat heriturik, onen partes señalatu ze S. Franzisko, ia zegona Jangoikoas. Bereala atra ze animoso alegre bere Brebiarioareki sollik, nola balidoeie erri batetik berzera urbil. E man zio lendanik orren señale zenbait Jangoikoak. Bein mostratu zio bere borondatea zela, zerbitza zezon Indietan, ta balema bekala Indio bat bere soñean ezin jasis: berze bein adiarazi zio pasatu bear zuen trabajuketa andia: baña naiz bai, alaere Jangoikoaren amores asi ze oius, iago, Jauna, iago, iago. Bidean ia asi ze Jangoikoa mostratzen, zela Franzisko bere maite eskojitua, obratus beraren medios prodijio miragarriak, eta sanduak ere bai Jangoikoas sollik kaso iten zuela, zeren ezi pasaturik urbil bere errira, etzue nai izan saiestu, ikustera, ez bere Ama ere, bizi zena an. 4. Portugala ellegaturik, bereala hospitalean ze bere ostatua. Bereala asi ze barratzen santidadearen atxona; ta denbora gutiren, barnean progatzen probetxu andia E rregeren Kortean. Orgatik ia E rregek ezluzke nai utzi andik; baña S. Ignazioren konsejus artu zue ontzat gelditzea an laguna, ta uztea S. Franzisko Indietara. Ortako logratu zio Aita Sanduaganik Nunzio Apostolikoaren bula. Biaje luze gartan eman zue birtute ta santidade guziaren exenplu, guzien zerbitzari, guziei konsejatzen, lagun egiten, asistitzen sano, ta heri, ta iltzen zirenei: de manera ezi guziek admiratzen, ta estimatzen zute sandu bekala. Amirur ilabeteen buruan ellegaturik Goan, lenbiziko egin zuena ze presentatzea an Obispo zenari bere titulo zuena Aita Sanduaganik, etzuela nai usatu, baizik noiz ta nola nai zuen Obispoak, ta eskatzen ziola bedeizioa. Admiraturik alako humiltasunas 7 SANDUEN BIZITZAK arrek, eta ezaundurik zela Jangoikoaren gizon sandua, erran zio usa zezala nai zuen bekala. Asi ze obratus karidadea hospitaleetan beti bekala. Bizi zire an Kristioak eta infielak nasteka; eta ezaundurik Kristioen gaixto izatea dela estorbu andia kristiatzeko infielak, asi ze predikatzen aiei goizetan ta arratsaldetan espiritu andiareki; ta ortas landara erakusten doktrina Kristioa aurrei ta ignoranteei humil arresti miragarriro. Ikusteko ze gizon sandu gura, Aita Sanduaren Legado izanik, ibiltzea karrikas karrika soñatus txintxa bat, eta erranes oius, o Kristio fielak , Jesu Kristoren adisk ideak , biali zeuren hume ta etxek oak dok trina Kristiora, otoi, Jangoik oaren amoreagatik : Pregoa berri gau aditus akuditzen zute jendeek montonka, ta aditzen zute sanduaren itza ala nola Jangoiko beraren itza: eta sandua akomodatzen ze aien itzkuntzara entendarazteagatik. Sinesta daiken baño iago da atra zuen fruitua erakutsis ala doktrina; ta doktrinako orazioak zire ango kantak bideetan, kanpoetan, leku guzietan: borz ilabetez ala logratu zue berritzea kostunbres Ziudade andi gura, ta ingurukoak, ezpaizeizke ezaun, lenekoak ziren ia. Konfesatzera eldu zekion jendetzearen amargarren zatia ere etzuke aditu, naiz ortan egonik gau ta egun al guzian. 5. Andik joan ze Probinzias Probinzia, E rreinus erreinu eraikis Jangoikoaren itza, ta logratus zerurako eraizio abasto. Prinzipioan naiz ez ainberze lograturik persona larrietaik, baña iago ezi milla aur il zire bataiaturik; zeñei enkomendatzen ze sandua, zerura zirenei bekala, logratzeko Jangoikoaganik grazia, konbertitzeko aien buratsoak; eta zio, aur gaiengatik sollik ere plazer zuela ainberze milla lekoa-bide pasatuas. Gero asi zire konbertitzen larriak ere, gizonkiak, emastekiak, aberatsak, pobreak, jakintsuak, E rregeak berak. Ogeitamar milla lekoa bide pasatu zuela diote bere misioneetan: Zenbat milla ta millon arima konbertitu zituen, nork daki? Bazire egunak, noiz bataiatuaren utses akaiturik ezin goratu zuken besoa, ta ezin atra agotik itzak. Bitarteo zenbat trabaju, zenbat biziaren peligro, zenbat lanze gogor pasatu zuen, nork konta. Baña Jangoikoak zion amore andi garrek guzia guti iduriarazten zio, ta despreziarazten deskansua, osasuna, ta bizia ere, zeren ezi beraren ansia ze akabatzea Jangoikoaren zerbitzutan. E netak o bizitzea da Kristo, zio S. Pabloreui, ta iltzea gananzia. Baña Jaunak ere kuidatzen zue bere zerbitzuko onetsias, guardatzen zue bere eskuas, betetzen zue konsolazios ta grazias, eta beraren medios obratzen zitue Apostoluen denboretako prodijio ta milagroetaik abasto: mintzarazis anitz mintzo gisa diferente; batean mintzatus entendarazis guziei nork berean, botatus Demonioak, kalmatus itsasoak, detenitus iruzkia zeruan, jautsiarazis andik su, biztus ilak orzi ondoan ere, sendatus heri-mota guziak: eta on ez bere personas solamente, baizik bialis aurrak bere palo, 8 Joakin Lizarraga edo errosario, edo alako gauzaren bateki heriengana, ta an errezatus aiek zerbait orazio. 6. Amar urte ta zenbait ilabete iraundu zue India gaietan lan ta lan, atzendurik deskansuas, irabazi naies mundu guzia Jesu Kristoren. Azkenerat Japongo erreinuan erran ziote ango jakintsuek, aien errelijionea etorri zela Txinatik, eta etzutela aurtuko Jesu Kristoren errelijionea, ezpazute artzen Txinan. Sartu zekio gogoan pasatzea Txinara, naiz zegon ertxirik erreinu gura kanpokoendako biziaren penareki. Injeniatu zue nola zeiken joan: estorbaturik ori gizonen intxa gaixtos: injeniatu zue berze gisas oatea, naiz biziaren arrixkoan: ellegaturik Santxoango islara, nondik Txinara den ogeitamar lekoa; emendik uste zue pasatu; baña etze izan posible: ta Jangoikoak admititu zio deseoa, naiz ezin kunpli. An eman zio sukar, edo kalentura batek; ezin sendatu ze ongi: eta ezaundurik nai zuela Jangoikoak eraman zerura, guzia itzuli ze deseatzera Jangoikoaren ikustea. E rrebelatu zekio nola il bear zen; ta erretiraturik etxola batean an oianean, desanparaturik munduaganik, baña zeruaganik ongi anparaturik konsolazio ta fabore andieki, Jesus ta Mariaren besoetan entregatu zue espiritu andi gura igateko gloriara errezibitzera korona. 2 Dec. ann. 1552. 7. Gelditu ze gorputz sandua edertasun berri bateki bizi iduri zuela mostratus arimaren gloria, ta kausatus debozio, erreberenzia, ta admirazio, beiratzeas nola honratzen zuen Jangoikoak arima andi garren kontxa izana. Portuan zeudenek aiturik berria, laster egin zute etxola gartara, eta deboziosko negarreki errebestiturik ornamenta sazerdotalees paratu zute kaja batean eraman naies bereki itsasonzian: ta ortako inguratu zute kalzina bizi kantidades konsumi zeizen aragiak joan bear zuteneko. Andik bi ilabete terdi ia joan bear zutelaik, biali zute ikustera, ote zeuden ezur sanduak disposizioan pasatzeko onzira: eta aurkitu zute gorputz guzia bola len bere aragieki batere aldatu gabe ain fresko flamante, zeruko atxon gozo bat errespiratzen zuela. Arriturik Jangoikoaren milagro gartas eraman zute itsasonzira, ta andik Malakara, non errezibiturik prozesio solemne bateki agertu ze ain oso fresko fragrante oroat nola il zen egunean, obratus bateo Jangoikoak arren medios asko fabore miragarri. An atrarik kajatik orzi zute lur-barnean Jangoikoaren permisios, baña urbilen Agustuan debozios ikusi naies Goatik joan ziren errelijiosoek aurkitu zute ain oso, ta odola zeriola, ta fragranzia bat Zerukoa bekala. Paratu zute berriz kaja batean eramateko Goara, non depositatu zute gorputz sandua amasei ilabeteen buruan ain oso fresko fragrante beti nola lenbiziko egunean. Deklaratus Jangoikoak beraren santidadea, oneki, ta berze infinizio 9 SANDUEN BIZITZAK bat milagroeki, kanonizatu zue Aita Sandu Gregorio XV.ak 1622 urtean. (S. Teresa, S. Felipe Neri, S. Ignazio, ta S. Isidro Nekazariareki bateo.) 1. E zin konta ala dire S. Franzisko Xabieren medios Jangoikoak egintuen milagroak, il baño len ta il ondoan. Baña gure doktrina, exenplu, ta probetxutako obe da kontatzea prendak, birtuteak, ta obra onak. Nork ordea aipatu ere arima sandu garrenak? Zenbait bakotx aipa zagun geuren onerako. Nondik asiko gara? Humilatasuna da nola barnatzea lurra, plantatzeko fedearen zimendua, onen gañ.ean fabrikatzeko santidadea. Da humiltasuna birtute bat, zeñeklui gizonak ezaundurik egiaz bere burua baitauka deustako bereganik, desestimatzen dela sines, ta batere ez presumitzen. Nola on guzia baitator Jangoikoaganik, izatekos gauza onik gizona baitan, da preziso asenta dezan humildadearen zimendu goi, ezperen deus onik eztio fiatuko Jangoikoak, zeren ezi suberbo presumituei diote oposizio, baña humilei ematen diote grazia. E ta ala ezta, ta eztaike izan ere gizon onik ta probetxuskorik humil eztenik; baizik ere zenbatenas sanduago, humilago, ezi obraren ariora bear da beti zimendua, ezperen ezta iraupetsu. Sandu andia ze S. Franzisko Xabier, ta agitz humila. Baña zein humila? Humillatzen ze guzien pean, naiz izanik Aita Sanduaren Legado, pobreei, heriei, beartsu guziei zerbitzatzen edozein ofiziotan: S. Ignazioari eskribitzeko, ta arren kartak leitzeko, paratzen ze belauriko: Beñere etzue agertu potestade zuena Aita Sanduaganik, baizik bein presentatzeko Obispoari obedienzia, ta berze bein lotsatzeko Malakako Gobernaria estorbatzen zuena Txinarako biajea. Bere alimentu eskasa limosnas ematen ziotena: Bere tresenak zarra zarrak zarrataturik komunkiro. E zin zezokete jaintsiarazi berririk. Bein etzekiela paratu ziote sotana berri bat; ikusi zelaik bestiturik artas, etze baratu, aldatu arteo bere sotana zarra. Bada zenbat burla ta eskarnio sufritu zue gozoro? Japongo E rreinura joateko, alokatu ze Korreo gisa Zaldun bateki; ta sandua kargaturik meza errateko ornamentaeki, ta zaldun garren maleta bateki soñean zoeie alzinean oñes, ta aldartez lasterka ladronen kasos elur, eta loietan! Korte gartan, izanik gerra-denbora, ezin logratu zue, baizik desprezio, ta eskarnio, tiratzen ziotela aza ta maiza kozkorres; eta ala itzuli ze sereno irabazi zuela beretako sanduen tesoroa, baitire tratamentu gaixtoak! Bekatari ta gaixtoeki ere etze asarratzen gogor tieso, baizik humil humila errogatus, konsejatus, adiskide amoltsu mostratus, iduri baizue soldadoeki soldado, guzieki adiskide irabazi naies guziak, niori desplazer egin gabe. Ala ze bere errana, ni neureareki atratzeko, sartzen naiz aienareki. Ala enkargatzen ziote lagunei beti usatzea modu ona ta humila. Oneki zenbat konbersione miragarri logratu zuen, nork konta? E ta iago 10 Joakin Lizarraga dena, mantenitzea leku gaietan galdu gabe, ta an iten zituen onkiak, eskribitzen zue, zirela bere anaia errelijiosoen orazios ta merejimentus: kontra berriz logratzen etzen guzia zio zela bere kulpa ta bekatuengatik. Milagro iten zituenetan admiratzen ta laudatzen zue Jangoikoaren ona, egiteas alako indignoaren medios, ezi gaixtoen gaixtoena kontatzen ze bera, infinito zor ziona. 2. E zaumentu humil goni darraio egitea orazio Jangoikoai, ta eskatzea pobre gisa fede ta konfianza onareki. Leku guzietan dagon bekala Jangoikoaren Majestadea, guzietan akuditzen zue beragana, nola hume pobre bat Aita onagana. E tzeike egon tenploan nai adiña: baña bere etxoa konsagratu zue tenplo gisa: An biltzen zue bere gogoa iteko ta bear guzietan: eskatzen zio sinkiro an: eta Jaun onak an argitzen, ta erakusten zio bere borondatea, ematen zio grazia bear orduan. Ta ala beti zego bere Jangoikoareki, eta etzeike atzen. Lotan ere asko aldiz aditzen zute suspiratzen, ta erraten, o ene Jangoiko Jauna! O ene Jesus ona! O ene arimaren amorea! & Ze bere Aingeru guardiakoaren agitz deboto, ta S. Migelen, ta berze Aingeruen. Bada Ama Birjinari zion amorea eztaike pondera, nola hume onak Ama onari, eta bizian bekala iltzerakoan progatu zue Ama dibina gonen anparoa. Baña Jesus onaren pasio ta eriotzean zue kontinoko meditazioa, ta erraten zue direla ebek Jangoikoak digun amorearen prenda seguro ta klaroenak. Beti zerama bereki Kristo guruzifikatuaren imajina, zein eroririk ustekabean bein itsasoan, etze baratu otoi ta otoi negar ta negar, ekarri zion arteo karamarro batek onzira. Sakramentu aldarekoan ordea nola erretzen, ta urtzen zen amores, nork explika? Meza erratean zue bere gloria gisa: prinzipalkiro sagras geros an zire bere amoresko suak, ta negar gozoak, betetzen zirela debozios ta admirazios asistitzen zutenak. Komekatzera ematen zue belauriko erreberenziaren utses, ta postura gortan ikusten zute zenbait aldis goraturik airean. E ta bere iteko anitz ta andien ertean zeiken guzian erretiratzen ze sakramentuaren presenzian tenploan, nola txita olloaren egalpean. Gañarakoan etzuelaik denboraik libre, loari kentzen zio gauas, ta batzutan belauriko ta auspeska, berze batzuetan paraturik begiak zeruan elebatzen ze goga ta gorputza ere airean gora: E ta ikusi ze arroturik bi eskus sotana petxo gañetik, klamatzen, aski da, Jauna, aski da, ezin soportatus amorearen sua, ta konsolazio dibinoaren erauntsia. Askotan ikusten zute suturik aurpegia istargitzen, etzirela trebe beiratzera aurkez aurke. Baña nonnai ta noiznai zeuka presente bere Jauna aditzen, ta errespondatzen, argitzen, animatzen, ta kidatzen zuela, nola bear zen. Andik zue arimo andi gura, sartzeko trabatu ta arrixko andienetan, ez lotsatzeko deustas ere, ez eriotzeas, 11 SANDUEN BIZITZAK ez benenoes, ez ezpata, saeta, arma guzies, ez mundu guzias ere. Bein etorririk Kristio berrien kontra Badagaen tropa andi bat armaturik, paratu ze bakarrik bere guruzeareki alzinean, ta koraje andiareki erreprehenditus gibelarazi zitue guziak. Askotan nai zutelaik adiskideek geldiarazi etzeien joan Moroen islara, ta lekutara, non baseizien gisa ziren jendeak, iltzen ta jaten zuztenak gizonak, sandua batere turbatu gabe admiratzen ze aien fede gutias Jangoikoan: Ala eskribitzen zue bere errelijiosoei, nik Jangoik oari sollik diot beldur, zeñen esk upean baitaude gauza guziak , ta batek ere ezpaitezak e gaizk irik egin, nai ezpadu berak . Baña zerk zuke lotsatu sandua, antsiatzen zegona padezitu naies beti ta il naies Jangoikoagatik? E riotzeen erdian guardatzen zue Jangoikoak. 3. Andik ere, diot, oraziotik zue argi dibino gura, ikusteko ez solamente urrutiko ta geroko gauzak, baita ere biotz-barnekoak. Zenbat aldis anunziatu zitue agituko ziren onak eta gaitzak? Malakan atrarazi zitue itsasonzi guti batzuk etsaien iruogei onzien atzean. E ta guziak zeudelaik urrikiturik utzias joatera guti gaiek ia galdutako zeuzkitela, sanduak akar in ziote fede gutias, eta pulpitotik pintatu ziote batalla eman zutena, nola begis ikus balez, nola irabazi zuten Biktoria, zenbat onzi ondatu, zenbat arrapatu zuten, eta noiz ellegatuko ziren triunfante. Guzia agitu bekala. Bein bear izan zue diru puska bat erremediatzeko donzella bat: Joan ze bere adiskide baten billa, eskatzeko: deitzen ze Pedro Bello; zego dibertitzen jokuan laguneki, ellegatu zelaik sandua: onek egin zio petizioa humil: ark erran zio txanzas, garai onean eldu da, Aita, diru eske, orai bearrean garelaik emen jokatzeko. Baña berla eman zio eskritorioko giltza, bidoeie Jangoikoreki; ar bez nai duena. Joan ze: artu zue irur eun dukat: ta itzuli zio giltza. Ark galdegin zio amoltsu, eta zenbat artu dida? anduak, irur eun dukat. Bellok orduan, Oh Aita, erran zio, txur ibili da: nik uste nue, an ziren ogeitamar milla dukatetaik erdia bentzait artuko zuela. Sanduak ezaundurik, sines gogotik ziola, bildurik bere baitan gutitto bat, bereala esker milla emanik seguratu zio, etziola faltatuko Jangoikoak beñere, ta il baño len ta len jakinen zuela noiz bear zen il. Andik alzina eman ze guzia Jangoikoari, egines limosna ta obra on anitz. Asko urte pasaturik, azkenaren prinzipioan ezaundu zue señale eman ziona: asi ze prestatzen iago, ta despeitzen bere adiskideak berze munduraño; ta ikusten zutelaik sano ta sendo, uste zute sinpletu ote zen: baña ark segi bere teman. Azken eguneko prebenitu zue bere ilaria: joan ze akonpañaturik elizara: an ilen lekuan etzan ze estalirik luto bateki: kantaturik defuntoen Ofizioa ta meza, erran ondoan resquiescant in pace, kendurik gañeko luto gura, aurkitu zute ilik. 12 Joakin Lizarraga 4. Jangoiko berak argitus, bazekie sanduak Indian asko gauza agitzen zirenak E spañan. Bein kongojaturik bota ze agosbera goatze baten gañean, egon ze ala nola sentidoik gabe: ta gero txutiturik erran zue, Jangoikoak barka dezazula, urlia. Gero jakin ze, bitartean zegola persona gura egiten zenbait ofizio Konpañiaren kontra. Biotzak ere ikusten zitue. Merkatari aberats batek deitzen zenak Juan Duro, konfesaturik sanduareki, eskatu zio otoi ta otoi, ar zezala bere Konpañian, nai zuela eman zuen guzia pobreei, ta segitu bera. Nekez konsentitu zue sanduak, beldur zelarik arren inkonstanzias. Asi ze ura errepartitzen, baña urrikiturik bildu zitue obenttoak, ta paratu zitue onzian ixil ixila enbarkatzeko. Deitu zue sanduak: joan zekio ura disimulazio guziareki, ustez etzekien intenzio zuena. Sanduak arturik apart erran zio serio, bekatu in duzu, Juan, bekatu in duzu. Arriturik ura bota zekio oñetara, ta konfesatu zio, bekatu in dut, Aita, bekatu in dut. Ta emendaturik kunplitu zue lenbiziko propositoa, gelditus sanduaren konpañian. Lagun arturik au, zeren artu zuen zenbait limosna lizenziarik gabe sanduaren bearretako, desterratu zue isla batera zenbait eguntako. An izan zue bisione bat Jangoikoaganik. Altxatu nai zio sanduari: baña sanduak guzia deklaratu zio, nola ta zer gisas izan zen. Berze bat atra zue estado gaixtotik; eta mantenitzeko grazian, konsejatu zio konfesatzea maiz, ta itzultzea andik onat. Guzia ofrezitu, ta ez kunplitu. Aurkitu zue sanduak gero berze leku batean: eta gizonori joan zekio arresti alegre besarkatzera. Sanduak sebero, nik besarkatu zu? E ngañatunauzulaik zeure itza faltatus, etzarelaik konfesatu irur urte gebetan? E z, etzaitut idukiko adiskidetako, ezpazara konfesatzen. E zaundu zue ark, Jangoikoa zegola sanduaren biotzean: konfesatu ze, ta emendatu ze. Berze bati galdegin zio, nola zegon. Ark, ongi nago, Jangoikoai esker. Sanduak berla, gorputzean ongi, baña ariman pizki. Zego ura intenzioreki egiteko gaizki at niori erran gabe; baña ikusirik, sanduari erran ziola Jangoikoak, konfesatu ze berareki, ta emendatu. Berze bat konsejatzen zue sanduak aparta zeiela emastekien komunika ziotik: Ura etze emendatzen: sanduak il bear zen Bezperan beiratzen ziola triste ta nigarti, erran zio lastimas, ai zutas, ai zutas, ai zutas. Andik guti zebilalaik gaixtakerian il zute. 5. Jangoikoaren komunika ziotie apegatu ere zekio sandu goni gorputz ta arimaren kastidade, ta garbitasun miragarri gura, zenen testimonio eman zuen Jangoikoak berak, mantenitus il ondoan ere gorputza ain oso argi ta garbi eder miragarriro. Indiara baño len ere Portugalen admiratzen zire sanduaren ta bere lagunen kastidadearen atxon onas, fama onas. Orgatik bein ango erregek bialirik E spañara bere alaba E rreinatako, 13 SANDUEN BIZITZAK ta onen konpañian bi jesuita, ebetaik bati erran omen zio E rregek, egia da erran ditatena, damaziela Jesuitek belar bat duena birtute, konserbatzeko kastidadea? (Rodr. 1. 3. tr. 4. c. 9.) E rrespondatu zio irrikos, egia erran diote orren Majestadeai. Zer belar da? Jangoikoaren beldurtasuna da gure belar preziosoa egiten duena milagro goi. Nolako Jangoikoaren milagroa ezta, ibilis sandu gau India gaietan, asko jende animale gisa bizi zirenen ertean ainberze denboras mantenitzea ain garbi eder mellarik gabe, nola sanduen konbentu batean? Zenbat indar, injenio, ta astuzia etzue usatu etsaiak, al bazuke mantxarazi sandua? Baña etzuke infernu guziak, zeren guardatzen zuen zeruak. Idatzarririk ezin, ta akometitu zue bein loan ametsetan: baño loan ere, ametsetan ere sanduak egin zue ainberze erresistenzia, ezi idatzarri ze odola zeriola agotik eta sudurretaik indar eginaren utses, garaitzeko. 6. K aridadea da birtute guzien erregina, zaña, ta bizitza: guziak ezin aipa ere, onen gain erragun zerbait. Da karidadea amatzea Jangoikoa guzien gañetik, ta proximoa geurok bekala Jangoikoagatik. Zainbat, baña bi arrama, bat Jangoikoaren alde, berzea proximoen alde, amatus Jangoikoa beragatik, ta proximoak Jangoikoagatik. Amatu zue ala egiaz S. Franzisko Xabierek osoki afek toas, efek toas, eta perfek toas. L enik afek toas, enpleatus bere afikzione guzia Jangoikoan, biotza amorosturik bere Majestadeas; memoria, oroitus atzendu gabe; entendamentua, pensatus kontino; borondatea, nai izanes sollik nai zuena Jangoikoak: arima guzia, enbargaturik ta ondaturik Jangoikoan, nola ezpalitz berze gauzarik munduan, Jangoikoa ezi. E fek toas, obratus ta trabajatus anitz ta al guzia Jangoikoaren gustotan, prinzipalki salbatzen bere ta berzeren arima, baita gauza agitz kuadratzen zaiona Jangoikoai. Perfek toas, padezitus anitz trabaju Jangoikoaren amores, ta padezitu naies iago ta iago, ta akabatu naies Martir fede Kristioagatik. Baña zertan ezaundaiken obekienik ia amatzen den Jangoikoa, da amatzean proximoak Jangoikoagatik; eta nola arimak baitire ain prezioso, ezi eben salbatzeagatik il baize Jangoiko-gizona, aien salbatzeko trabajatzean progatzen da karidadearen fiña. Zerk eraman zue Indietara sandu gau? E z urre, zillar, ta alakoen kodiziak, baizik arimen amoreak. Zerk pasarazi zio ainberze trabaju, Pena, ta peligro, baizik arimen irabazi naiak? Diamante guziak baño iago nai zue arima bat sollik ere. E ta ala ez solamente anitzengatik, baita batengatik ere artzen zitue biaje luzeak, ta nekepena erruak. E spezialki arima galduen irabazteko ze beraren gose ta egarria. Nabegatus itsasoan bein, zoeie onzi berean bekatari bat txoil urratua: sanduak amoltsuki nai zue konfesarazi: etzue logratu orduan, ta utzi zue geldi. E llegatu zirelaik leorrera, konbidatu zue paseatzera bereki; 14 Joakin Lizarraga ta gutibana konbersazioan eramanik oian batera, biak sollik zeudelaik, derepente sanduak kendurik habitua bizkarretik, asi ze disziplinatzen ain erru, ezi saltatzen ze odola berzeagana: ura zego arriturik, eta geiago, erran ziolaik arrengatik artzen zuela penitenzia gura, palakatzeagatik Jangoikoa, etzezan deskarga bere ira arren gañean. Alketurik ura ta penaturik bota zekio oñetara, utzezala disziplina. Konfesatu ze negarres, egin zue proposito emendatzeko, ta emendatu ze. Oneki itzuli ze kontent sandua. 7. Berze bein enbarkaturik Bisorraiaren semea onzietan, jakin zue sanduak zoeiela an soldado bat txoil konzienzia gabea bizi zena nola ezpaliz Jangoikorik. Sandua arren onnaies berze prezisiorik gabe sartu ze onzi berean: uste zutelaik guziek Bisorraiak eskatu bide ziola joatea bere semearen anparotako. Sanduak, usatu bekala, artu zue tratu soldado garreki, aldakan beti, naiz jokatzean, disimulatus arren lazokeriak, ta ala mostratzen zekio adiskide. Ia satisfakzio arturik, portura ellegatu ondoan, alako maneran mintzatu zio, ezi egin zue konfesio jenerale bat, ta kontrizio fiñareki: sanduak eman zio penitenzia lebe bat: arriturik ura ain penitenzia lebeas ainberzeko bekatuengatik, sanduak zio, nik emanen diot Jangoikoai satisfakzio ganarakoas; eta berladanik asi ze disziplinatzen lotsagarriro bere burua; Berzea negar ta negar, ia berak kulpa, ta sanduak pagatu bear zuen pena. Ondorean erran zio sanduak, eztut nai zureganik, baizik emendatzea: eta orgatik sollik artu dut biaje gau, ta itzultzen naiz kontent logratuas. Orduan berriro eman zio negarrai berzeak, ta ain agradeziturik gelditu ze Jangoikoai ta sanduai, ezi ia etze iduri lengoa, baizik gizon bat berria. Zenbat alako egin zue sandu gonek? Ala ze proprioki an oikoaren gizona: ala egin zue bera ain sandu glorioso: ala beraren medios egin zitue Jangoikoai dagozkion prodijio miragarriak: Ala bete du famas munduan, ta glorias zeruan: eta beti dago mostratzen, bere adiskide andia daukala an, beraren atenzios naituela egin graziak debotoei, ta azkenean grazia guzien korona, gloria. eman, amen. 15 SANDUEN BIZITZAK Abenduaren laurgarrenean Santa Barbara Birjin ta Martir 1. Nikomedia deitzen den Ziudadean ze K aballero bat aberats poderosoa infiela, ta kruela. Onek zue alaba bat bakarra, deitzen zena Barbara txoil eder gorputz ta arimas eskojitua Jangoikoaren. Zer gisas izan zen onen kristiatzea, eztakigu, baizik ezi Jangoikoaren grazias. Aitak bere alaba bakar gau ikusirik ain galanta, beldurrak engañazezan ezkontzeko norbaitek ongi etzegokionak, erretiratu ta enzerratu zue dorre batean. Bere gogoaren gustora zego erretiro gontan sanda libre munduko banidadeetaik, emateko sollik Jangoikoari: zenen komunikazioareki orazioan ala amorostu ze bere Majestadeas, ezi erresolbitu zue guardatzea Birjin gorputz ta ariman betikos. Denborareki nai izan zue Aitak akomodatu bere heredera bekala: Askok pretenditzen zute esposatako: baña sandak etzue nai nior, ta erran zio Aitari, etzela arrazio ezkontzea gizon lurrekoareki bera zuena a E sposo eternoa zeruan. Aitak etzue entenditzen Teologia gau: eta gogoratus, beraxtuko zela gutibana alaba artzeko senarren bat, inarazi zue bañu bat erregalatzeko, eta artan bi leio, argitzeko. Au eginik, ausentatu ze bera denbora zati batez. Donzella sandak ikusirik bañua, inarazi zue irugarren leio bat Trintateren memoriatan: eta arrisko pilare batean erias formatu zue gurutze sanduaren señalea, zein gelditu ze inprimiturik arrian, nola balitz argizari beratxa: E ta ala iraundu zue gero ere, admiratzen zirela jendeak, eta sendatzen an sartzen ziren heri guziak. 2. Ori eginik, ta ikusirik sandak Jangoiko falsuen imajina zeuzkienak an Aitak, lastimatus alako itsutasunas, lixtukatu, ta ostikatu zitue guziak ziola, zuen gisara biz adoratzen zeiztenak Jangoikotako. Itzulirik Aitak ikusi zituelaik irur leioak, ta guruzearen señalea an, galdegin zio alabari kausa. Alaba asi zekio predikatzen egietafede Kristioa, eta nola gu salbatzeagatik iltzen Kristo guruzean, desengañatu naies Aita. Onek aiturik, eztaike erran egin zuen kolera; eta alde bat bere Jangoiko falsu gaien zelos, berze alde beldurrak galdu bere ondasun andiak, ellegatzen baze E nperadorearen adimentura, itsuturik iraren suas, ta atzendurik Aita zela, atra zue ezpata iltzeko alaba berartan. E skapatu ze orduan sanda laster, segitus atzetik ezpatareki arrek: eta ia ia erdexten zuelarik, idiki ze Jangoikoaren birtutez peña bat, zeñen ertekan libratu ze Barbara. Baña gero ere segitus segitus, ta Artzai batzuen abisus erdetxi zue Aitak; eman anitz eskukaldi, golpe, ostiko, arrapaturik biloetaik eraman zue arrastaka larren 16 Joakin Lizarraga ta arrien ertean, ta agitz maltrataturik utzi zue giltzapean. E ta abisatu zue Presidentea, baize Marziano, eraman zezan presa Barbara, ta kastigatu Kristio bekala, eta juramentu inarazi zio, etzioia barkatuko, bai tratatuko gogorkiro ilaraziartaño. Noraño daiken ellega gizonaren gaixtoa Jangoikoaren eskutik utzirik! 3. Presidenteak bere presenziara ekarrazirik Barbara, lenik amoltsuki mintzatu zio, utzi zezan Kristioen superstizione bano, ta tema ero gura. Sanda zego serena ta firme animosa defendatzen fede Kristioa, nola bide bakarra salbatzeko gizonak. Arrek aldaturik beratx-iduri gura errabiatan, manatu zue billuzteko sanda, ta azotatzeko idi-bergaeki gorputz guzitik, eta gero guzia igorzitzeko silizio latz bateki. Sandak goraturik biotza Jangoikoag ana, ta beraren espirituas errebestiturik sufritu zue guzia, gelditurik guzia lastima bat eginik odola zeriola alde guzietaik. Ondorean sartu zute karzelean, non agertu zekion Jesu Kristo bere E sposo dibinoa argitasun andiareki. Konsolatu zue, aimatu zue, ta seguratu zue, beti egonen zekiola aldakan, ta anparatuko zuela bere egalpean, garaitzeko Tiranoen furia uziak. Oneki gelditu ze sanda guzis sendaturik alegre animosa. 4. Biramonean presentaturik bere alzinean Presidenteak ikusi zuelaik ain sano eder, gelditu ze arriturik, nai ziola sinestarazi aien Jangoiko falsuek in ziotela grazia gura konpasiones. Baña sandak erran zio egia zena, Jesu Kristo bere E sposo dibinoak sendatu zuela, ta konfunditu zue aien Jangoiko falsuen banidadea. Suturik berriro Presidenteak manatu zitue bi gizon temenario azkarrak, burriñasko txarrantxa batzueki arraska zezotela gorputz guzia, ta gero erre sutilleteeki, eta golpatu burua mallueki. Zego bitarteo sanda biotza ta begiak paraturik zeruan erraten ziola amorosoki, o ene Jesus ona, ikusten du berorrek ene biotzaren sekretoa, orren baitan dutela esperanza: ez nazala utzi bere eskutik, ezi ori gabe deusez, orreki guzia dezaket. Alzinago segitus Presidentearen kruelak manatu zue ebakitzeko bularrak sandari kanibeta tzorrotzes. Tormentu gontan senti zue dolore andia, baña Jesusen amoreareki suabeturik egin zekio pasagarri. Oraño iago porfiatus gaizki egiten Tiranoak, alkearazteko donzella sanda, ta lotsarazteko berze donzella Kristioak manatu zue eramatea karrikas karrika biluxirik, ta azotatzen bitartean. E men sandak goraturik bere begi ederrak zerura, egin zue orazio; eta Jangoikoak miragarriro estali zue burutik oñetaraño argisko manto gisa eder bateki, ikusi etzuketen gisan. 5. Azkenean manatu zue Presidenteak degollatzeko. Arakintza gartan guzian egon ze presente bere Aita, ez Aita, baizik tigre rabiosoa; eta aiturik sentenzia, bera ofrezitu ze Berdugotako. Atrarik kanpora, an 17 SANDUEN BIZITZAK belauriko paraturik sandak egin zue orazio Jangoikoai bere debotoen fabore. Aditu ze boza bat zerutik ziola, eginen da eskatzen duzun grazia, eta zu atoz errezibitzera korona. Oneki inklinatu zue burua, ta ebaki zio bere Aita inhumanoak. Berareki il zute berze andre bat deitua Juliana, zeñek ikusirik sandaren pazienzia ta alegria tormentuetan, eta nola sendatu zuen Jangoikoak, klamatu zue Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa, ta orgatik tormentaturik, ta bularrak ebaki ondoan degollatu zute au ere. Itzultzen ze Dioskoro suber antustes beterik, sakrifikatuas bere alaba bere Janoikoen obsekiotan; baña bidean ausnarri batek edeki zio bizia emengoa ta betirokoa. Oroat agitu zekio Marziano Presidenteari. Orgatik agian inbokatzen da S. Barbara Patrona erauntsi, ortots, ta ausnarrien kontra. Koronatu ze Martirioas Maximino E nperadorearen denboran 235 urtetaik 238 urtetara. Milagro andi bat kontatzen da S. Barbararen deboto bates, zein lo zegolaik, suak arrapaturik etxea ta bera, ezin inora eskapa, oroitu ze S. Barbaras, aitu baizue onen debotorik etzela iltzen sakramentuak gabe, ta ala eskatu zio, ta logratu zue agertzea sanda, ta apartatzea sugarrak, ta iraunaraztea biramoneraño, konfesatzea, komekatzea, ta oliatzea, uziak admiraturik zeudelaik beira gizona, nola sukil bat errepispildua bizi. Kontatzen du Teodoriko sazerdoteak berak konfesatu zuenak estado gartan &. 18 Joakin Lizarraga Abenduaren Seigarrenean San Nikolas Obispoa 1. Pataran, Liziako Probinzia jaio ze S. Nikolas buratso noble Kristioetaik, asko orazio ta limosnaen medios Jangoikoak emana. Aurzututik ageri ze, beretako zeukala eskojiturik, ezi Amaren bularretan azitzen zegolaik oraño, barutzen ze asteazken ta ostilaretan artus bein sollik egunean esnea. Urteak añaditus, ta birtuteak aumentatus: estudioetan egin zue agitz alzinamentu, baña iago santidadean, zelarik guzien exenplu, ta gasterik zar juizioan, modestian, bizimodu onean, orgatik guziek onesten baizute ta errespetatzen. Zue osaba bat Obispo, zeñek ordenatzerakoan sazerdote Nikolas erran zue, Iruzki berri bat dakusat datorrela anitzen konsolu ta erremediotako. Zori onekoa saldoa, zeñen Artzai izanen den. Ala agitu ze. Konsagraturik sazerdote ia etzue berze kuidadorik, baizik nola Jangoikoai egin plazer iago ta iago; Jangoikoaren Aingeru bat bekala lurrean, Jangoikoareki zue bere komunikazioa orazioan, ta proximoeki solamente ongi egiteko al guzian. 2. Il zekizkio buratsoak: gelditu ze ondasun guzien heredero, ez altxatzeko, bai eraikitzeko abasto limosnaetan, ez solamente emanes eskatzen ziotenei, baitaere billatus nori eman eskatu gabe. Berze ongi eginen ertean kontatzen da bat asentatu zuena Jangoikoak bere libruan. Ze gizon bat aberats izana, zituena irur alaba erremediatu bearrak, baña ezin erremedia, ezeta ere mantenatu, baizego tentaturik uztera atra zezaten bizia honestidadearen kostus. Jakin zue nondikbait sanduak: eta arturik bolsa bat diru, joan ze gau batez ixil ixila, ta gizon arren kuartoko leiatillatik bota zue barnera, ta itzuli ze laster bere etxera; ezpaizuenai jakin zezan niork, baizik Jangoikoak: ezi etze asko Kristio patarateroen gisara, iten dutela nola ollo karakariak, arrautze txar bat, ta guzia karaka. Gizonarrek jaiki ondoan goizean ikusi zuelaik bolsa, ta artan ainberze urre, kontentus zoraturik etzekie nola eman graziak Jangoikoak. Bereala erremediatu zue alaba bat. Ori ikusirik, sandua kontentago zego emanas, ezi berzea errezibituas. Andik guti gisa berean bota zio berze ainberze: sentitu orduko saltatu ze gizona ikusi naies nor zen ongiegille gura: baña etzuke, zeren sandua berla altxatu ze. Arreki erremediatu zue bigarrena, esperanzareki oroat inen zuela berzeagatik. Baña jakin naies, nor zen alako ongiegillea, zego gauoro erne beira. E llegatu ze sandua irugarren aldian, bota dirua, ta bazoeie prisaka: berla berzea atzetik: bata laster, berze laster: gero ere 19 SANDUEN BIZITZAK erdetxirik, ta oñetan urtikirik, o Nikolas, erran zio negarres, nola eztu nai ezaun dezaten ene ongiegille ona? Ori da gure erremedioa: orrek libratu gaitu deshonretik ta kondena ziotik. O Jangoikoaren gizona, nola dezokegu paga? Sanduak humil erraten zio, Jangoikoa da, nondik datorren on guzia: Berari eman graziak: eta iduri bazaio estimagarri ene borondatea, onen pagutan eskatzen diot Jangoikoas, ezdezala niori erran. Baña debalde: Jangoikoak berak nai zue publika zeien exenplutako. 3. Famaturik ia nai zue erretiratu, baña itsasos zoeielaik, goraturik tenpestade bat, Jangoikoak sanduagatik ematu zue, ta ala famatu ze iago sandua. Nailuke onek bizi altxaturik bere erretiroan; baña Jangoikoak nai zue agerrarazi nola iruzki bat munduan. Ortako eman zio txasko eder bat. Inspiratu zio joatea Mirako Ziudadera: Joan ze ustez an obeki altxatuko zen. Bitarteo ango katedralean zeude Obispoak bildurik konsultatzen nor egin Arzobispo. E rrebelatu zio aietaik bati Jangoikoak, in zezatela lenbiziko zetorrena tenplora biramonean, deitzen zena Nikolas. Paratu zire guardian atari barnetik etxideten: sandua deus alakorik etzekiela oanze goiz eder tenplora: ellegatzean atari-pokalean arrapatu zute, nor da ori? Ark, ni bekatari pobre bat. Nola deitzen da? Nikolas. Bereala eramanik, ta guziak konformaturik elejitu zute Arzobispo. E rrepugnatzen zue, aflijiturik zio etzela gauza, negar egiten zue. Baña ezta erremediorik, ziote aiek: Jangoikoak nai duena in bear da. 4. Konsagraturik Arzobispo, nola kunplitu zuen Artzai onaren ofizioa: nola sandutu zen iago ta iago: nolako limosnak ta obra onak egin zituen: nolako trabajuak pasatu zituen: nolako milagroeki honratu zuen Jangoikoak, berak daki, ta dezake explika. Guk zenbait bakotx. Gose andi bat agiturik Probinzia gartan, sandua zego eskatzen Jangoikoak erremedio, ezpaizue berze granerorik. Bitarteo Merkatari batek urruti Sizilian kargatu zue onzi bat gari saltzeko E spañan. Joateko zegon Bezperan, agertu zekio lotan sandu gau erraten ziola eramateko gari gura Mirara, an ederki salduko zuela; ta señaletako bekala utzi zizkio eskuan zenbait urre. Idatzarririk eta ikusirik diru gaiek eskuan, Jangoikoaganik zela sinetsirik joan ze berla nabegatus Mirara, non saldurik ederki uzia, abrastu ze bera, ta erremediatu ze jendea; guziak kontent. Alako lanak itentu Jangoiko onak bere adiskideen medios! Bialirik bein E nperadore Konstantinok soldadoak sosegatzera alboroto bat, aiek asirik gaizki egiten, jendea goratu ze kontra. Sandua joan ze laster debekatzera dañu segi zeizkenak: eta beraren presenziareki erremediatu ze guzia. Konbidatu zitue soldado gaien irur Komandante bere etxera, non tratatu zituen prestukiro. Bitarteo agitu ze ango juezaren sentenzias eramatea iltzera injustoki irur gizon 20 Joakin Lizarraga kulpa gabeak. Aitu orduko injustizia gura, jaiki ta joan ze prisaka Komandante gaieki: aurkitu zitue irur sentenziatuak ia begiak bendaturik iltzeko, ta berdugoa ia goraturik ezpata: edeki zio eskutik, jaikiarazi, ta biali zitue libre presoak, nior etzelaik trebe txistatzera kontra. Jueza bera lotsaturik bota zekio oñetara eskatus barka zezon, ta ez eman kontu E nperadoreai. Nekez logratu zue. Guzietara egon zire presente irur Komandanteak admiraturik sanduaren eginas: eta beraren bedeizioareki itzuli zire E nperadoreagana, zeñek errezibitu ta honratu zitue ongi ongi kunplituagatik beraren mandamendua. Baña gero ebek berok akusatu zuzte inbidiosoek testimonio falsueki; ta preso eginik ta iltzera sentenziaturik zeudelaik kalabozoan erremediorik gabe, an oroitu zire agitu zenas Miran. E nkomendatu zire Jangoikoai sanduaren merejimentus, naiz zegon ain urruti; baña Jangoikoa dago leku guzietan. Jangoikoaren podores gau gartan agertu zekiote E nperadoreai ta juezai S. Nikolas sebero ziola nor zen, ta meatxatzen kastigoareki, ezpazuzte libre uzten preso gaiek. Utzi bai utzi, ta biali irurak erregaloeki S. Nikolasengana ematera graziak. 5. Famatu ze milagro grau, eta nonnai aurkitzen ziren trabajutan, enkomendatzen zire sanduari, naiz urruti bizi zen, ikusis egiten zuena Jangoikoak beraren amores: ala nola Mariñel batzuk itsasoan ia etsiturik ondatzen zirela, enkomendatu zire Jangoikoak sanduaren merejimentuengatik. Bereala agerturik sanduak erran ziote, ona, emen naukaze: Konfia Jangoikoan, zeñen Ministroa bainaiz. E ta guziak beira zeudelaik, kalmatu zue itsasoa, kidatu zue itsasonzia, ta atra zitue portura salbo guziak; ebek gero joanik Mirara, ta aurkiturik koruan sandua ofizio dibinoetan, urtiki zire beraren oñetara, kontatu zute guzien alzinean agitu zekiotena itsasoan. Sanduak humil humila erran ziote, Jangoikoai emozie gloria, ene humeak, ezi ni gizon bekataria naiz. Gero arturik aparte deklaratu zizkiote beren bekatu batzuk, zeñen kasos agitu zekioten trabaju gura, konfesa ta emenda zeizen: zeren ezi berze donoen ertean zue au, baize ikustea konzienziak, eta ala maraztea nai zuen guzia. Ala despeitu zitue. 6. Ala bizi zelarik nola iruzki bat munduan, ellegatu ze plazoa pasatzeko Zerura: Ori entendaturik, ta berri berritan prestaturik despeidarako, heritasun lebe bateki, alegranzia andiareki despeitu ze arima andi gura, utzirik mundu guzia triste faltatuas emendik alako gizona. Il ondoan ere honratu zue Jangoikoak milagro berri anitz ta andieki: ia manatus ladronei itzultzeko diru ebatsi ziotena Bandalo bati, zein orgatik konbertitu zen: ia kautibo bat libratus arturik biloetaik bere salbillareki zegolaik zerbitzatzen E rregeren maian, ta eramanes airean bere errira: ia berze milla 21 SANDUEN BIZITZAK milla; ikas dezagun, zein Nausi onari zerbitzatzen dion Jangoikoai zerbitzatzen dionak: E men grazia, ta an gloria & Abenduaren 6.an. S. Pedro Paskasio pag. 320. Joakin Lizarraga Abenduaren Zazpigarrenean San Anbrosio 1. Jaio ze S. Anbrosio jendaki ilustretik, zegolaik bere Aita Gobernari Franzian Romanoengatik. Aurzutuan ia izan zire señaleak, izanen zela jakintsu elegante mintzaeran. Gasterik ze ia gizon andia ta estimatua Roman. E gin zute Probinzia batzuen Gobernari fiaturik beraren prestutasun, ta prudenzian. Zoaz, erran zio Probo Prefektoak, obra zazu obispo bekala, ez Juez bekala, au da, ez gogorki, baizik amoltsuki. E llegatu zelaik Milango Ziudade andi gartara, zeude diskordian K atolikoak ta Arrianoak, atra naies nork bere aldekoa Obispo in bear zena. Joan ze Anbrosio elizara Gobernari bekala, manteniarazteko guziak konkordian, ta bakean: Onen gain mintzatu ze miragarriro: artan dalaik, aditu ze derepente aur baten boza ziola, Anbrosio Obispo. Segitu ze jende guziaren oiuketa konforme, Anbrosio bear zela Obispo. Arritu ze aditzeas ere sandua; atra ze andik: segitu zute: aiek porfia baietz; ark porfia ezetz. Asi ze justiziak egiten gaizkiegilleetan, pensa zezaten gogorra zela: ta iago dena, iduriarazten deshonesto zela, ta indigno. Baña ezaundurik jendeak ori guzioi zela injenio, eskapatzeko dignidade gartaik, zenbatenas iago errepugnatzen zuen, aiek iago porfia, konsagratzeko Obispo. Ikusirik guzia etzela aski, eskapatu ze gauas, ta ibili ze gau guzian bere ustes Pabia alderat, baña goizean aurkitu ze Milango atarietan. Arriturik ontas, ezaundurik Jangoikoaren borondatea zela, errenditu ze humil, in zezatela nai zutena. E tzire fio alaere etzekioten eskapa; paratu zizkiote guardiak: E nperadoreai ere gastigatu ziote, konfirma zezan. E gin zue kontent eder; ta guziak ere kontent; sollik bera deskontent. E skapatu ze berriz ere, baña etzekio baliatu. Konsagratu zute Obispoek, asistitus presente E nperadoreak emanes Jangoikoai graziak. 2. Beti arimen Artzai obenak izan dire bortxaz, berek nai gabe, in direnak, ezaundurik zer den beren arimen kargaren gañetik kargatzea berzeren arimen kargua. Guzis alegratu zire K atolikoak esperanza onareki. S. Basiliok urrutitik eskribitu zio bere konplazenzia: gañarako Obispo on guziek aprobatu zute. Sandua bereala itzuli ze guzia Jangoikoai. E studiatzen zue kontino kunplitu naies faltarik gabe: zelebratzen zue meza egunoro debozio andiareki: erakusten zue doktrina predikatus igandeoro: egiten zitue gañarako ofizio sagratuak proprioki nola Jesu Kristoren gisarako Ministroa. Bere buruareki ze gogor, gañarako guzieki beratx, humil, 22 23 SANDUEN BIZITZAK afable: Bekatarieki espezialki, ezi konfesatzerakoan berak negar egines negargale ematen ziote. Kenarazititue zenbait kostunbre gaixto gelditu zirenak infielenganik. E z omen zue nai beñere izan kasamentari, ta ez konsejatu joatea gerrara, ta ez ere konbitaetara. Ori beroi konsejatu omen zio S. Agustini, konbertitu ondoan federa. Deustan ez omen zue iago kuidado paratzen, nola sazerdoteen on izatean, garbi ta liberal: eta iltzen zelarik sazerdoteren bat sandua, mostratzen omen zue anitz pena. Herejeeki izan zue asko pelea, eta naiz faboratzen zituen Justina E nperatrizak, sanduak guziei erresistitu ziote animoso, faboratzen zuela Jangoikoak. Ikusi ze Aingiru bat sanduaren aldean bearrira erraten bekala predika bear zuena: Demonio botatzen zituenak gorputzetaik zeude klamatzen egia ziona. Nai izan zute herejeek akabarazi beren kontrariorik andiena, baize S. Anbrosio: alokatu zute gizon bat ortako: sartu ze au armareki sanduaren ganbaran: goratu zue besoa ezpata biluxiareki: baña nork dezake ofendi defendatzen duena Jangoikoak? Ala gelditu ze gogorturik besoa ezin mogi: kolore gaizturik ikar ikar: eskatu zio barkazio: bereala barkatu, sendatu, ta biali zue bakean. E tzire alaere desengañatu herejeak; baliatu zire sorgin, ta arte gaixtoes; baña guzia banoan. 3. Beraren denboran etorri ze Maximo Tiranoa tropa andieki: guzia ze lotsamentura: guziak eskapatu naiak. Sanduak predikatzen ziote penitenzia, baita erremediorik obena: Zergatik nauzie iges egin patriatik ? erraten ziote. N ai bauzie izan salbo, iges egizie bek atuetaik . Uzten baduzie bek atu egitea, etsaia da garaitua. Guziareki Jangoikoaren permisios agitu ze asko dañu, oneratzeko gaixtoak, ta onak obetzeko. Ondorean eman zio Jangoikoak bakea ta errepausa, Teodosio E nperadorea zela medio. Oneki gero izan zue iteko; baña eginik penitenzia, izan zue gerostik adiskiderik obena, zeñek Konstantinoplan erran zue, Anbrosio sollik ezauntzen dut Obispo mereji duena izen goi. Logratu zue lukro biktoria andi milagrosko bat, eta eskribitu zio S. Anbrosiori, emateko eskerrak Jangoikoak: eta sanduak ala egin zue, ta eskribitu zio milla zori on ta laudario: ta logratu zue barkazio anitzendako: E nperadorea bera etorri zekio konfesatus, beraren orazio eta merejimentuengatik zela salbo: ta enkomendatu zizkio bere bi semeak, atzetik E nperadore izan zirenak, eta ebei manatu ziote estima zezatela S. Anbrosio Aita bekala: entenda zagun, zenbat balio duen gizon sandu batek. Obenean iltze E nperadore gloriosoa, zeñen ilarian predikatu zue anitz laudario anitz negarreki. Andik bi urte sandua deitu zue beregana Jangoikoak: Heri zegolaik, ikusi ze Jesu Kristo bisitatzen zuela amoroso: ia azkenerat abisatu zue bere Majestadeak S. Honorato irur aldis, joan ta eman zezola komunionea: errezibiturik gusto andiareki sosegu ta 24 Joakin Lizarraga errepausa onean eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan. Preziosa da sanduen iltzea, baita lokartzea bekala Jaunaren besotan. 4. Dudarik gabe Jangoikoaren biotzeko gizon eskojitua izan ze S. Anbrosio, beraren espirituas errebestiturik izan zuena ainberze koraje, ta ausardia, deklaratzeko E meradoreei, ta munduko andiei Jangoikoaren orondatea, egiteko gauza andiak beraren honratan, pasatzeko anitz trabaju, ta peligro orgatik, eta desestimatzeko bizia ere, ta munduko ondasun guziak Jangoikoaren amorez. Lanze bat notagarria kontatzen da sandu gontas. Zoeielarik bein Romarat, baratu ze ostatu batean; ango Nausiari galdegin zio bere estadoas ta gauzes: Arrek arrullo gozoro kontatzen zitio bere fortuna, ondasunketa, osasun ederra beti, ta nai zuen guzia, txastatu gabe neke-penarik ta naigaberik beñerez. Ori aiturik, sandua oroitu ze dionas Job sanduak bekataries, ducunt in bonis dies suos, et in puncto ad inferna descendunt: (c. 11.) pasatzentutela beren egunak gustoso, ta puntu batean jausten direla infernuetara. Jangoikoaren argis jaiki ze bereala, ta erran ziote lagunei, goazen emendik laster, ezi dakusat Jangoikoaren ira eldu dela etxe gonen gañera, ez gaitzan arrapatu pean. Atra zire prisaka, ta andik guti lurra idikirik ondatu ze etxe gura etxeko jende ta gauza guzieki: eta arren lekuan egin ze laguna, edo balsa-leze bat memoriatako: baita lanze bat ongi erakusten diguna, bekatarien fortuna emen eztela deseatzeko, ta eztaikela fia emengo ondasunetan: Kontra berriz emengo trabaju ta naigabeak eztirela ain gaixto nola iduri zaioten mundukoei, baldin ebetas baliatzen bagara itzultzeko Jangoikoagana, nola aurrak Amagana lotsamentu ta bear orduetan. 5. Sandu gonen gloria andia da, onen medios konbertitua Jangoikoak S. Agustin E lizako Doktore ain gloriosoa izan zena, zeñek baitio S. Anbrosios, Berze Ministro exzelente bat Jangoikoarena ikusi dut, zein ere nik ezauntzen ta errespetatzen dut Aita bekala, zeñek ni enjendratu ninduen Kristoren baitan ebanjelioaren medios. Dardukat S. Anbrosios, zeñen grazia, konstanzia, trabajuak ta peligroak itzes eta obras fede katolikoagatik nik progatutut, eta eneki predikatzentu mundu Kristio guziak . Zelarik bada Obispo Milanen S. Anbrosio, ta Retorikaren Maestru S. Agustin bataiatubaño len, joaten ze au maiz aditzera sanduaren predikuak eta itz salbazioskoak. E llegatu ze an S. Monika S. Agustinen Ama bere seme garren atzetik Kristiatu naies ta ondu naies. E ta ikusirik bere semea afizionaturik S. Anbrosiogana, sanda joaten zekio negar ta negar, eske ta eske, konberti zezan seme gura. Sanduak ikusirik alako antsia onerako, erran zio bein, bidoeie Jangoikoareki, Andrea, ezi ezta posible gal daien alako negarren humea. Nola erran, ala agitu ze andik guti, zeren ezi Jan25 SANDUEN BIZITZAK goikoaren grazias argiturik ta konbertiturik S. Agustin bataiatu zue solemneki S. Anbrosiok bere eskus jendeketa andiaren presenzian, bete zirelaik alegranzias ez solamente bere Ama proprioa, baita ere E liza Ama Sanda Suzia. Orduan izan zela, diote, noiz bi sanduek graziak emanes Jangoikoai, batak gauza bat erranes, berzeak berze bat aldiska, konpondu zuten himno famatu gura kasi egunoro kantatzen dena E lizan, Te Deum laudamus & Ori Jangoikoa laudatzen dugu, berori Jauna konfesatzen dugu &. Arima bat sollik ere irabaztea estimatzen badu ainberze Jangoikoak, zer da irabazia batean infinizio bat &? 26 Joakin Lizarraga Abenduaren Bedratzigarrenean Santa Leokadia Birjin ta Martir 1. S. Leokadia jaio ze Toledoko Ziudadean jendaki nobleaganik: eta ze Kristioetan agitz señalatua birtutean. Orgatik Daziano Presidenteak E nperadoreen ordes zebilanak E spañan Ziudades Ziudade ixurtzen Kristioen odola; manatu zue eramateko presa beragana. Presente zeukalaik, asi zekio, ia loxentxus, ia meatxus porfiatzen utzi zezala kristioen superstizione banoa deitzen zuena, bere jendaki noblearen atenzios ere. Donzella sandak zio, bere noblezarik obena zela Kristio izatea, ta etzuela trukatuko mundu guziagatik ere: debalde zebilala utziarazi naies. Ala arren astuzia ta furia guzia etze izan aski mogiarazteko biotz noble gura. Manatu zue sarzeko kalabozo ilun lotsagarri batean, penarazteko orreki, ta on ezpaze aski, akabarazteko tormentus. Lotsarik ez, baizik gozo zue sandak eramateas karzelera, estimatus Jangoikoaren mertxede bekala: eta negarres segitzen zutenei erran ziote, ea Kristoren soldado zaraten Kristioak, ez izan lastimarik ene penas, bai alegra ta eman zori onak niri, zeren in nauen digna padezitzeas Kristoren amoreagatik. Zenbaitek diote karzelera baño len, azotarazi zuela fuerteki, ta daike sinesta Dazianoren krueltasunas. An zegolarik ilunbe gartan asko denboras, aiturik arakintza inhumanoa egiten zutena Kristioetan, eta tormentu arrigarriak, zeñeki akabarazi zuten S. E ulalia Meridako martirio gloriosoan, lastimaturik biotzean Kristioen ala akabatzeas, eskatu zio Jangoikoak, konbeni barin baze ala, eraman zezan mundutik beregana, ez ikusteagatik E lizaren alako galmendea. Aditu zue gure Jaunak, ta ala orazioan belauriko zegon bekala, señalatu zue eries ango arri batean gurutzearen señalea gelditu baize markaturik klaro, eta adoratus au humilki entregatu zue bere espiritua Jaunaren eskuetan, iru eun ta borzgarren urtean. 2. Aurkitu zute an sanda ilik guruze garren ondoan, eta orzi zute Kristioek al zuketen gisan. Irur tenplu omentu sanda gonek Toledon, bat jaio zen etxean, berzea presa egon zen karzelean, berzea orzi zuten lekuan. E ta onen debozios tenplo berean orziarazi zire Toledoko zenbait Arzobispo, nola S. E ujenio, S. Ildefonso, S. Julian: eta errege Godoen denboran zelebratu zire an anitz Konzilio. Tenplo gontan agitu ere ze miragarri andi bat, noiz ta S. Ildefonsok defendatu zuen Ama Birjinaren birjintasun betirokoa herejeen kontra. Sanda gonen festa egun batez zeudelaik zelebratzen ofizio dibinoak, presente E rrege Rezesbinto Korte 27 SANDUEN BIZITZAK guziareki ta jendeketa andia, S. Ildefonso zego orazioan obiaren alzinean, eta derepente asi ze goratzen bere kabo gañeko ar-lauza, ain andi pizu zena diotenez, ezi apenas mogi zezakete ogeitamar gizonek bateo: goratu ze bada, ta atrarik obiatik sandak edatu zue eskua S. Ildefonsorengana, ta erran zue O Ildefonso, berorren medios bizi da ene Señoraren gloria. E rran ta itzuli ze lekura; sanduak E rregeren puñale bateki ebaki zio beloaren zatitto bat memoriatako guardatzen baita Sagrarioan. Arriturik gelditu zire guziak laudatus sanda gloriosa, ta berritus Ama Birjinaren debozioa, ala baitaki estimatzen ta pagatzen. Jangoikoak eman dezagula ikustea bere glorian. 28 Joakin Lizarraga Abenduaren Amargarrenean Santa E ulalia Meridakoa Birjin ta Martir 1. Bi santa E ulalia, edo lengo euskaras Donalalla izan dire, bata Barzelonakoa, berzea Meridakoa: au da egun zelebratzen dena aioa Meridan jendaki nobletik. Azi zute sazerdote Donato deituaren doktrinan berze donzellatto Julia deituareki bateo. Ze agitz humila, modesta, juizioskoa, Jangoikoai emana aurzutuan ere. Amabi urtetakoa zelarik, Daziano Presidentearen partes ellegatu ze Meridara K alfurniano Juez, persegitzeko Kristioak. E zauntzeko zein ziren, manatu zue publikatzea sakrifizio edo festa solemne bat bere Jangoiko falsuen honratan egun señalatuan akuditzeko guziek. Sandattoa Kristoren amores Martir ilen zalako beldurrez zeukate buratsoek altxaturik erri batean urruti. Baña aitu zuelaik manamenduaren berri, eskapatu ze ixil ixila gau batez Meridarat laster, itxekirik amoresko suan il naiak Martir. Lagunari alzinean zoeienari erraten zio badean, Julia, alzinago bazoazi ere zu, ni lenik martirizatuko naute. E llegaturik presentatu ze tribunalean Juezaren alzinean, eta turditu gabe defendatu zue ausarki errelijione Kristioa, erreprehenditu zue aien Jangoiko falsuen banidadea, ta Kristioeki usatzen zuten injustizia kruela. Juezak admiraturik korajea ain gastettoan, nai zue ones ekarrarazi bere opinionera: baña ikusirik geroago ta firmeago zegola Kristoren laudatzen, koleratu ze arras, ta erresolbitu zue tormentatzea tormentu genero guzieki axuritto gura, zeintan agertu ze Jangoikoaren graziaren indarra guzien garaitzeko. 2. Lenik biluxirik moldegaizki azotatu zute gorputz guzia piedaderik gabe: bereala golpatu zizkiote ezurrak plomuzko azote batzueki: gero bota ziote olio irakiten zegona gorputz guzia barna: gero burriñazko aztaparreki larranzi ta txarrantxatu zute: goratu zute gero garrutxan, ta deskoiuntatu bere lekuetaik ezurrak. Noraño pasa daiken gizon Deabruen furia, eginartaño alako inhumanidade apenas sinesta daizkenak amabi urtetako neskatxo batean! Baña nola triunfatzen duen Jangoikoaren graziak munduaren ta infernuaren kontra! Zego bitarteo sanda, zeukana bekala Jangoikoa bereki, serena mostratzen koraje ta alegria, goraturik begiak zerurat ziola, orai ene esus ona, señalatzen da obeki enebaitan llaga geben markaeki, eta letra gebek ene odolareki daude adiarazten ongi berorren pasio dolorezkoa. E rrabias suturik Juezak manatu zue ondatzeko guzia leporaño kalzina bizian, botatus gañetik ur, an erre ta egosi zeien 29 SANDUEN BIZITZAK bizirik. Zenbat diskurritzen duen biotz gaixtoak gaixtakerian! Baña Jangoikoaren birtutez libre atra ze artaik ere. Azkenean manatu zue saiets guzietaik sugarrak sandari, zeñek agoa idikirik artu zue barnera sua; oneki despeitu zue bere arima, zein ikusi ze usotto baten idurian igaten zerura. Lotsaturik berdugoak, iges eginik, utzirik an gorputz sandua, estali zue elur jautsi zenak zerutik ala nola maindre edo gala txuri eder bateki. E gun berean degollatu zute bere laguna Julia, gozatzeko biak glorian elkarren konpañian. Donalalla gau honratu dute E spañan E rregeek eta guziek: Obiedon, nora eraman zen gorputza, daukate Patronatako, eta Kristio guziek exenplu, mantenitzeko firme Kristoren errelijionean ta amorean. 30 Joakin Lizarraga Abenduaren Amirugarrenean Santa Luzia Birjin ta Martir 1. Jaio ze S. Luzia Siziliako Zaragozan. Aurzututik ze onera emana, espezialki guardatzera kastidade birjinala. Il ondoan bere Aita, ajustatu zue bere Ama alargunak E utikia deituak alaba onen ezkontza K aballero Jentil bateki. Sana zoeie artus denbora, ta billatus eskaidaren bat, desegiteko ezkontza. Ara nola disponitu zuen Jangoikoak: eman zio bere Amari odol joatearen heritasun bat iraundu ziona laur urtes, niondik erremediorik etzukela. Famatua ze denbora gartan S. Ageda gloriosa beneratzen zena K atanan Zaragozatik irur lekoa, zeñen tenploan logratzen zuten asko fabore milagrosko sandaren medios. Konsejatu zio alabak Amari joatea Bellas arara: Joan zire biak, eta orazioan zeudelarik obiaren alzinean, eman zio S. Luziari lo gozo bat, zeintan apareziturik S. Ageda beterik argi eder miragarris, ta akonpañaturik Aingerues mintzatu zio alegre amorosa, ene aizpa Luzia Birjin konsagratua Jangoikoai, zertako eskatzen didazu niri zeurorrek aisa eman dezogezuna zeure Amari? Zure fedeak baliatu dio, ta sendatua da: zeren zeure birjinidade ta garbitasunes prestatu diozu Jangoikoai biotzean tenplo bere gustorakoa. E ta ala nola enegatik Kristok honratu duen K atanako Ziudadea, ala zu zarela medio honratuko du Zaragozakoa. Idatzarri ze alegre guzis, eta erran zio Amari, ia sana dago, Ama: eman graziak Jangoikoari, ta S. Agedari, ta goazen etxera. 2. Itzuli ondoan eskatu zio sandak, etzezola ia aipatu E sposo lurrekorik: artu zuela bere E sposotako Jesus, zeñen zerbitzutan enplea zezala emanes pobreei dote eman nai ziona berai. Amak nekez nai zue desapegatu bere ondasunak bizian: erraten zio, espera zezala ilartaño bera, ondorean in zezala nai zuena. Sandak erraten zio il ondoreko limosnak eztirela ain kuadrable Jangoikoai, ematen baita eztaikena eraman; bizian lendanik in bear direla igateko zerura, ala nola argia eramaten den alzinean argitzeko bidean. Ainberze erran zio, ezi logratu zue guzia, eta saldurik barratu zue prezioa pobreetan. Ori ikusirik K aballero garrek, non Amak ofrezitu zion alaba, akusatu zue Paskasio Presidentearen alzinean Luzia, Kristio zela. Deiturik arrek nai zio kendu burutik proposito gura ones edo gaitzes. Sandak serena zio, eztela baizik Jangoiko bat bizi eterno inmensoa, zeñi plazer egitean dagon ditxa guzia, eta sakrifizio kuadratzen zaiona dela miserikordia, ta limosna; orgatik eman zuela zuen guzia, ta ia etzuela zer eman, baizik bere burua: au nai ziola eman gogotik ere 31 SANDUEN BIZITZAK sakrifiziotan. Juezak erran zio, oriek dire Kristioen ametsak, engañuak, ta itz banoak, etzaizkidanak erran bear niri, goardatzen baitut antiguasko errelijionea, ta E nperadoreen manamenduak. Sandak konstante miragarriro erraten dio, orrek guardatzentu bere Prinzipeen manamenduak; nik Jangoiko andiarenak. Orrek dio beldur E nperadoreai; nik solamente Jangoikoai: Orrek eztu nai desplazer egin, baizik plazer gizon lurreko bati: nik gloriako E rrege Jaunari. E ztaiela neka banoan; eznau apartaraziko Jesus onaren amoretik. 3. Asarraturik arras Paskasiok tratatu zue emasteki alkegabe gaixtotako, argatik saldu zituela ondasunak. Sandak ain serena nola len: nere ondasunak pobreen eskus seguratutut zeruan. Kristioek kuidatzen dugu arimas, aborrezitzentugu gorputzen zikintasunak, aprobatzentutenak oien Jangoiko falsuek, ez ordea gure Jangoiko onak. Ori da sobra jardukitzea, erran zio Paskasiok: azoteak asteareki, atertuko dire itzak. Sandak orduan Jangoikoaren zerbitzariei eztaizke faltatu itzak, ezi berak errana da, eramaten zaiztelaik E rregeen ta Juezen presenziara, eztuzie diskurritu bearrik, nola edo zer erran, ezi etzarate zeurok mintzatzen zaratenak, bai E spiritu sandua zuen baitan. Juezak orduan, eta zurebaitan dago E spiritu Sandua agian? Sandak errespondatu zio, Garbi ta ongi bizi direnak dire E spiritu sanduaren tenplo. Juezak emen, eramanaraziko zaitut urdeen etxera, utzi zaizan E spiritu Sanduak. Ontara errespondatu zio, bortxaz mantxarazten badu nai eztuena, kastidadea doble kontatuko da koronatzeko glorian. Manatu zue bada juez infameak, eramateko Luzia leku infamera, non deslora zezaten. Botatzentiote eskuak, eramateko: baña, o Jangoikoaren podorea! ezin niork ere mogiarazi lekutik. E karri sokak, jendeak, idipareak, tiratzeko: guzia banoan, nola balitz peña andi bat ederki asentatua. Gogoratu zekio Juezari zela ori sorginderias. E karrarazi zitue sorgin gaixtofikatuak, desegiteko ark uste zuen arte gaixto ura: Inzute in ala Deabruen laguntzareki; baña nor Jangoikoaren kontra? Arriturik Jueza etzekiela zer egin, zego koleras nola leon bat marroa egiten abuña zeriola agotik, ta begietaik sua, ikusirik garaitua zela donzella flaka batenganik. E rran zio sandak emekiro, eztaiela turba: zertako eztu beiratzen sosegu onareki, ezauntzeko eztela Deabruen sorginderia, baizik Jangoiko onaren birtutea, guardatzen nauena ni berea bekala da manera, ezi mundu guziak, bildurik ere, ezi lezadaken mellarik egin? E zpadu sinesten, egin bez progu nai adiña. 4. Manatu zue arrek, biltzeko sandaren inguruan anitz egurketa, erresina, olio, ta gauza erretzeko, ta itxeki. Itxeki ze; egin ze hogera andi bat, gora sugarra bam bam bam. Sanda erdian ain libre seguro alegre, nola 32 Joakin Lizarraga balego al ze artzen jardin edo loredi batean. Andik mintzatu zekio sanda Juezari, nik eskatu diot ere Jaun Jesu Kristori, ez dezadan minik eman su gonek, ta luza dezan ene martirioa, konfirma daitzengatik fedean fielak, ta konfundi daitzen infielak ikusirik zein guti dezaketen gure kontra. Orduan manatu zue arrek traspasa zezotela ezpata bat lepotik. E rrezibiturik herida eriozkoa, alaere sanda egon ze orazioan nai adiña, ta nai adiña mintzatu ze Kristioei, emanes berri onak Jangoikoaren ordes, bakea izanen zela andik denbora labur, utzirik manamendua E nperadoreek: eta nola K atanan zuten Patrona S. Ageda, izanen zela bere Zaragozan, konbertitzen bazire Kristoren federa. E ta Jangoikoaren justizia ikus daien, Siziliatarrek preso in zute Paskasio Juez gura Tirano bekala, ta pasatu zute ala sandaren alzinetik, ta Roman ilarazi zute. Santa Luziak, errezibiturik an komekadura, sazerdoteek ekarri ziotena sekretoan, eman zue bere arima bedeikatua Jaunaren eskuetan. Ortzi zute gorputz sandua Ziudade gartan, non dituen bi tenplo: eta Jangoikoak an ta nonnai egitentu miserikordiak sandaren atenzios. Bistaren Abogada kontatzen dute, ta eskuan bi begieki plater batean pintatzen dute. Zergatik ala, ezta seguratzen kausa espezialerik, bai maite eder zuela Jangoikoak, ta beraren begietan aurkitu zuela grazia espeziala sandak, mereji baizue pasatus asko trabaju, ta exponitus iagokoetara bere amorearen erruareki. Onek ta alakoek alkearazi bear gaitute Kristio epelok, ezpaikara pasatzeko alakorik Jangoikoaren amores. Aisa pasatzen zute, diozu agian, faboratzen ziotelaik ainberze Jangoikoak. Baña egin zute beren aldetik ere, faboratzeko Jangoikoak bear orduan. Zuk eta nik ezpaitugu garaitzen tentazio komunak, nola gindezazke garai alako tormentuak? Jangoiko Jaunak in dezagula karidades miserikordia ta grazia. 33 SANDUEN BIZITZAK Abenduaren amalaurgarrenean San E spiridion 1. S. E spiridion, lenik ardi ta auntzen Artzai, gero arimen Artzai, ta Obispo Txipren, an berean jaioa da exenplutako nora daiken ellega nornai Jangoikoaren etxean, beraren grazias, ta bere dilijenzia proprioas. E zkondua izanik len, karidadeari emana, honratzen zue Jangoikoak estado gartan ere asko milagroeki. E ben, ta bere bizi sanduaren atenzios egin zute Obispo. Agitu ze idorte luze bat, ta ordik gabea, gosea, ta pestea. Ilik asko jende, gañarakoak beldurrak il, oan zire Obispo santuagana erremedio billa. Sanduak billatzen zue tenploan sakrifizio ta orazioeki: eta diote, ezi negarra zeriolaik sanduai begietaik, jausten zirela Zerutik euri-erauntsiak: ta ebek atertzen zirela atertzeareki negarra, entenda daien, bekatuak diren bekala plagaen motiboak, erremedioa direla penitenzia ta negarrak, ta eben ariora ura. Baña bekatuak segitus, segitus joan zire kastigoak; etzutenak, iltzen goseak; eta zutenek, ertxitzen biotzak eta arkak. E betaik bati eskatu zio gari edo ogi batek: etzue logratu: an ze sanduagana, kontatu zio agitua. Sanak etzue zer eman, baña erran zio, etzaitela afliji, ezi biar erremediatuko zara; ta orai ditxoso iduri zaizun abrats goi, biar ikusko duzu miserable, ta erranen dizu ar zazula bere ondasunetaik bear duzuna, ta zuk irri inen duzu. Zer agitu ze? Gau gartan eman zue erauntsi ain erru andi batek, ezi atra ta eraman zitue arren graneroko gari ta ale guziak karrikak barna: an ze guziek arrapatzea al guzia, nola arrabutxan; berzeen ertean ikusirik pobre gura erraten zio ar zezala zuken guzia: eta pobreak irri, oroiturik sanduak erranas. Berze bein sanduaren adiskide on bat akusaturik malamente senteziatu zue Juezak eriotzera. Sandua berla jarri ze bidean, estorbatzeko maldade gura: pasatu bear zue erreka bat: zoeie ur anditurik, ta ezin pasa: zubirik ere ez. E skatu zio Jangoikoai, ta manatu zio errekai geldi zeiela: gelditu ze, ta pasatu ze sandua oñes, ta Ziudadera baño len, aiturik Juezak milagroa, utzi zue libre presoa. Nola den Jangoikoa ona bereeki! 2. Beti zebila oñes obispo sandua; eta bein ellegaturik erri batean ostatus, nai zitio garbitu oñak emasteki batek: baña beiratus sanduak serioki erran zio, aparta aparta bedi; eta sekretoan deklaratu zio zergatik etzen digna, ta konfesa zeiela, ta emendatu; ta ala egin zue. Aurkitu ze Konzilio jenerale Nizenoan irur eun ta emezorzi obispo sandu gaieki, non Filosofo bano platikari agudo bat etzuketelaik ixilarazi ta errendiara- 34 Joakin Lizarraga zi ango jakintsu asko zirenek, atra ze erdira sandu gau, ez letraetan fiaturik, bai Jangoikoaren birtutean: erran zio senzillki fedeak erakusten duena Jangoikoas, Jesu Kristos, ta ganarako egia fedeskoes: Azkenean erran zio, Filosofo Jauna, auxe da sinesten duguna Kristioek: Berorrek zer sinesten du? Gelditu ze ura arriturik mutu bekala; Ta Jangoikoak argiturik erran zue, on beroi sinesten dut nik ere egietafedea bekala: eta itzulirik lagunei erran ziote, mintzatu garen bitarteo itzes ta arrazios, izan dut zer erran; baña Jangoikoaren birtutea mintzatu delaik sandu gonen medios, ia ezta erresistenziarik. Ala konbertitu ta kristiatu ze, ikusiarazirik zenbat iago balio duen sandutasunak, ezi ez xakintasunak. An zegolaik, il zekio bere alaba len izan zuena matrimonioan. E ta itzulirik etxera, aurkitu zue andre bat negar ta negar, eman ziola bere alaba garri diru-kantidade bat guardatzeko, eta iltzela erran gabe non utzi zuen, eta ezin aurki nion. Sandua joan ze alabaren obiara, ta mintzatu zio bere izenas, Irene, non utzi duzu andre gonen dirua? E rrespondatu zio, alako lekuan urkituko du. Joan, ta aurkitu zute. O Jangoikoaren prodijioak! 3. E gin ze E nperadore Konstanzio, ta gerrara zoeielaik, heri gelditu ze Antiokian: eta orazioen medios in zio Jangoikoak mertxede ikusiarazteas Obispoen koro bat, ta aien ertean bida sendatuko zutenak. Deiarazirik bereala ezaundu zue au zela prinzipala in bear ziona grazia, ta ala istante sendatu zue paratus gañean eskuak. Baña agitu zire bi notagarri: bat da, ezi sartu zelaik palazioan, nola baizego pobre gisa Jaintsirik, ango Paje batek eman zio bofetada bat matelean: eta sanduak kontent itzuli zio berze matela, eman zezon artan ere. Berzea da, ezi ofreziturik E nperadoreak anitz ondasun ta gauza, batere etzue nai izan du errezibitu, baizik eman pobreei: erran baizue orgatik E nperadoreak, etzela admiratzen egin zezkien alako prodijioak gizon garrek ala despreziatzen zituenak munduko gauzak. Andik atra ta fite etorri zekio andre kanpoko bat zekarrana besotan aur bat ila. E tzekie mintzatzen ango lenguajean; begiek bai negarres ziote klaro aski zer nai zuen, baize biztea bere aur gura. Sanduak egin zue orazio, ta Jangoikoak biztu zue. Baña zer gero? Ama ikusteareki bere hume maitea bizirik, kontentuaren utses iltze bera an derepente. Sanduak beiratus zerura otoi ta otoi logratu zue biztea Ama ere. 4. Berze asko gauzetan ere mostratu zue Jangoikoak zion amorea. Naiz obispo izanik, nola baize pobre, mantenitzen zitue nola len auntzak bere ta berzeen mantenitzeko. E rosi zitio batek eun auntz; ta sanduak nola ezpaizue kodiziarik, erran zio utzi zezala prezioa alako lekuan. Ark utzi zue, baña ez oso. Asi ze oaten auntzeki, baña batek etzue nai segitu: ark andik eta emendik eman, baña ezin zuzenarazi. Nekaturik ia artu zue 35 SANDUEN BIZITZAK soñetan; baña auntzak marrakas ta buldurka iten zio: guziak irri. Sandua zego beira, ta ezaundurik kausa, erran zio, beira faltatu duzun pagatzean. Konfesatu zue, pagatu zue, ta berla auntzak segitu zue. Ladron batzuek nai izan zute egin baza on bat gau batez arren saldoan: Aurkitu zire ala nola loturik eskuak, ta ezin mogi gau guzian. Goizean berla sanduak ikusirik Jangoikoaren presoak, logratu zue libratzea; eta amoltsuki abisaturik eska zezatela lenago ezi ofenditu Jangoikoa, eta izan zuten trabajuaren alokairu eman ziote ari bat; ta ala biali zitue alegre ta korrejiturik. Andre ezkondu bat enbarazatu zena ez senarraganik sanduak exortatzen zue konfesatzera kulpa. E tzue nai obeditu. Sanduak meatxatu zue Jangoikoaren justiziareki, ta ezin libratuko zela. Ala agitu zekio: anitz oñaze, ta tormentuen buruan iltze libratu gabe, ta konfesatu gabe. Nork konta guziak? Azkenik bere onetsiari bekala biali zio Jangoikoak abisu noiz il bear zen, ta eman zio iltze bat preziosoa, eramateko bere arima Zerura, non daukan gozatzen betikos beterik glorias. Abenduaren 17.an S. Franko Sena p. 322. 36 Joakin Lizarraga Abenduaren 20.an Santo Domingo de Silos 1. E ztela Jangoikoaren alzineko ez gora ta apal, ez andi ta ez txipi, ez abrats, ta ez pobre, ta alako distinziorik, baizik Kristiotasunaren, nor ere den kristiago, ura gueiago: Orra S. Domingo Silos, erri txipi batean aioa, K anas deituan Riojan, Artzai izana gastezutuan bere Aitaren ardien guardatzen, gero erretiraturik leku soil batera kuidatzeko sollik arimas, gero Monje eginik S. Millanen konbentuan sandu egin ze ta famatua. Ordenaturik sazerdote egin zute bere sortuerriko Apezaita, edo arimen Artzai: eta ederki kunpliturik ofizio gau, itzularazi zute konbentura elejiturik Prigore: ta asi zue Jangoikoak mostratzen beraren santidadea asko milagroeki. E rregek nai zue konbentu gartan egin bere autoridades zenbait bear eztenkeria: Sanduak egin zio erresistenzia: orgatik izan ze desterratua. E rrezibitu zue K astellako E rregek, eta eginarazi zue Silosko Monasterioaren Abade. Ogei ta irur urtes gobernaturik bete zue on asun Zerukoes ta lurrekoes. 2. Famatu ze sandua milagro anitz ta andieki Jangoikoaren grazias, sendatus aisa heri-mota guziak, itsuak, estropeatuak, ezin mogi zeizkenak, ta milla alako: baña espezialkiro sokorritus kautibo preso zeuden Kristioei Moroen eskupean, dominatzen baizute denbora gartan sobre E spañan: Alako maneran ze Jangoikoaren grazia gau, ezi zeudelarik beren kalabozoen barnean kargaturik burriñas, enkomendatus andik sanduari, edo Jangoikoak sanduaren merejimentus, aurkitzen zire derepente nola etzekitela konbentuaren atarietan, uzten zuztela an memoriatako beren grilloak, kateak, eta burriñak, ezaundus Jangoikoaren mertxedea libratzean sanduaren medios: baña ez an solamente, baita berze E lizaetan ere paratzen zuzte dilindan: baita miragarri bat adiarazten duena zein bere biotzekoa zuen Jangoikoak sandu gau. Gorputzen onetan ala egiten zuenak, zer etzue eginen arimen onetan? Sandu gonen tenploan egiten zue orazio S... Domingo Guzmanen Amak, eta arren merejimentus logratu zue izatea seme andi gau, zein orgatik ditu zue Domingo, ta gero izan ze Dominikoen fundadore, ta sandu bat andia. 3. Pasaturik ederki bere biziaren plazoa bukatu zue txoil ongi. Ikasirik Jangoikoaganik iltzeko ordua, eta emanik bere Monjeei anitz konseju on, ta erranik asko gauza agituko zirenak geroko denboran, zein kunplitu baizire erran bekala, errizibiturik sakramentu guziak debozio guziareki 37 SANDUEN BIZITZAK iltze suabekiro Jangoikoaren besotan despeitus bere arima on gura, zein aur batzuek ikusi baizute zerura igaten koronaturik irur koronaes milla ta iruogei ta amalaurgarren urtean, diones Brebiarioak. Zori onean jaioa, naiz pobre aldiritar humilttoa, orai ia gora eder dago Zeruan, eta munduan ere bai Jangoikoaren adiskidetasunean. E ta bada guziei kuadratzen zaigu Jangoikoak onei dioten amorea, guziek nai ginduke aien bukaera prezioso deseagarria, eta ondoreko gloria betirokoa, ezkaitzela engaña, ta ez deskuida emateko garen guzia Jangoikoai, nai baitugu ikusi ongi geuren buruok, ezi niondik ezta zer esperatu gauza onik, baizik Jangoikoaganik: miserikordia ta egia nai du Jangoikoak: Jaunak emanen du grazia ta gloria. psalm. 83. Quam dilecta tabernacula & propr. 38 Joakin Lizarraga Abenduaren 21.an Santo Tomas Apostolua 1. S. Tomas Apostoluas aipatuko dugu aski dena gure doktrinatako E banjeliotik, ta Autore grabeetaik. Izan ze Galileatarra, ta arrantzuari pobre bat; eskojitu zue Jesu Kristok bere ebanjelioaren barratzeko mundua barna, emanik ortako potestade ta grazia bear zirenak. Nai zutelarik Judatarrek ilarazi Jesus ona; zergatik? Zergatik zen ona, ta onesten gaituen gu sobra: Nai zuelarik Jesusek itzuli Judeara biztera Lazaro ila, etzutelaik gañarako Diszipuloek utzi nai itzultzera, baña alaere zegolaik firme ortan bere Majestadea, S. Tomasek erran ziote guziei, goazen gu ere, ta il gaitzen berarek i: baita señale amore zionaren, ta arimo andiaren. Alaber azken afarian despeidan erran ziotelaik Jaun dibinoak, zoeiela prestatzera aiendako lekua, ta bazekitela ararako bidea, sandu gonek explikarazteko klaroago erran zio, Jauna, eztak igu nora doaien; eta nola jak in dezak egu bidea? Jaun dibinoak erran zue orduan, ni naiz ba ea, egia, ta bizitza: adiarazis segi zezatela beraren exenplua ta doktrina eman ziotena. 2. Il ondoan Jesu Kristo, ta irugarren egunean bizturik agertu zekiotelaik Apostoluei, etzego an S. Tomas: oni erran ziote aiek, nola ikusi zuten bizturik berriro. Sanduak erran zue, ezpadut ik usten bere llagen k untzeak , ta uk itzen neure esk uas bere bularrek o llaga, eztut sinetsik o. Fede-falta gau izan ze Jangoikoaren permisios, firmatzeko bera eta gu fedean geiago. Zorzi egunen buruan berriz agertu zekiote, zegolaik an presente S. Tomas ere, zeñi erran zio, beira, ta astazk izu ene llagen k untzeak zeure esk uas, ta etzaitela izan sinestagaitz, baizik fiela. Orduan sanduak humil amoroso ta gozoso erran zio, o ene Jauna, ta ene Jangoik oa! Jesusek, o Tomas, zeren ik usi nauzun, sinetsi duzu. Zori onek oak ik usi gabe sinetsi dutenak . O zer itza au! zein konsolagarria guretako, ezin ikusi, ta alaere sinesten baitugu. 3. Gero beterik E spiritu Sanduas ibili omen ze jendes jende Indietaraño, argitus guziak E banjelioaren argias, obratus Jangoikoaren milagro miragarriak abasto Jangoikoaren gizona bekala. Azkenik baratu omen ze K alamina, edo Malipur deitzen den Ziudadean, non fabrikatu zuen tenplo bat Jangoikoaren honratan. Il ondoan Martir arrika, ta lanzada bateki, ortzi omen zute an, non gero S. Franzisko Xabier joanik milla ta kasi borz eun urteen buruan enkomendatzen ze Apostoluari asko egunes ta gaues, logra zezon bere espirituaren bizitasuna, ta grazia, konbertitzeko jende gaiek fede kristiora. E ta tenplo gartan maltratatu zute Demonioek 39 SANDUEN BIZITZAK sandua zegolarik orazioan; baña etze orgatik kobardatu, segitzeko bere tenia. E ta Apostolu sanduak dudarik gabe faboratu zue abastoki S. Franzisko Xabier bere ondorekoa bekala leku gaietan, logratu zuelarik ainberze fruitu. E ta debozio biotzezko zionaren señale da, ezi il ondoan sandu gau gero, aurkitu ziote lepotik zeukala errelikario edo kajatto bat, eta artan papertto bat bere profesioko botoena; berze bat S. Ignazioren firmareki: eta S. Tomasen ezurtto bat; errelikia estimatuak bekala beti bereki zemazkienak. Alakoa da Jangoikoaren jendakia lenta gero adiarazten digutenak nola den Jangoikoaren gustoa; egin dezagun nork bere ariora, logratzeko grazia ta gloria. 40 Joakin Lizarraga Abenduaren 26.an San E steban Proto-Martir 1. Konbeni da ematea zerbait notizia sandu lenbiziko antiguaskoes ere, naiz eztakigun ainberze nola urbilagokoes. S. E steban izan ze lenbiziko iltzena Martir Kristioetaik Kristoren fede ta amoreagatik. Ori nai du erran Proto-Martir. Jesu Kristo il ondoan, zoeie aumentatus Kristiogendea egunetik egunera, munduak ta infernuak nai etzuela bortxa. E ta nola baizego orduan karidadea bere ferbore lenbizikoan, ematen zuzte beren ondasunak errepartitzeko Kristioetan, guzien biotza ta arima zelarik bat, ta guziak elkarren anai arrebak bekala Aita bat sollik zutena zeruan. Okupatzen zire Apostoluak errepartitzen sustentua; orgatik zute enbarazu, enpleatzeko erakustean doktrina Kristioa nai adiña. Ortako autatu zuzte ofizio gartako zazpi Diakon oben idurituak. E betaik lenbizikoa, fedes ta espiritu sandus betea, izan ze S. E steban, Aingeru bat bekala gorputz ta arimaren garbi ederrean. E ta Jangoikoaren graziaz egiten zue anitz prodijio ta milagro; disputatzen ere zue kontrario guzieki fede Kristioaren fabore: ta ezin zezakete erresisti xakintasun ta E spiritu mintzatzen zenari sanduaren agos. Inbidias ta konfusiones beterik nai zute bota mundutik: ortako erosi zuzte testigo falsuak, akusatzeko, mintzatzen zela kontino leku sanduaren ta legearen kontra. E raman zute preso Judioen batzarrera: an akusatu zute guziek fuerteki. Sandua guzien erdian bakarrik, eztiot ongi, bakarrik, ezi Jangoikoaregi zego: eta dio E skrituran, beiratzen zutela beraren aurpegia, nola Aingiru batena istargitzen zuena miragarriro. Ain ederra ze aurpegias ere, ta arimarena ze ageri kanpotik ere: ortas landara Jangoikoak ere iduriarazi zue bere grazia ta santidadea. 2. Nola baizego seguro konzienzian, zego sereno animoso alegre: ta ala egin ziote platika luze bat, kontatus Jangoikoaren ongi eginak aieki, ta aien gatzki korresponditua. Azkenean erran ziote, zuek beti erresistitzen E spiritu Sanduari zeuren alzinekoen gisara: aiek ilarazi gizon sanduak eta Profetak eman zutenak berri Jesu Kristos, eta zuek ilarazi baituze bera malamente. Aditus egia gebek zeude errabiatzen biotz barnean, ta ortzak irrikaturik arren kontra. Goratu zitue sanduak zerurat begiak, ta erran zue, orra ik ustentut idik irik zeruak , ta Jesus an txutirik Jangoik oaren esk uiek o aldean. Orduan goratu zute oiuketa, eman zute guziek batean beraren kontra, ta atrarik kanpora tiratzen ziote arrika: ta aisago egiteko, kendurik tresenak utzi zuzte Saulo deitzen zen mutil baten aldakan: au izan ze gero S. 41 SANDUEN BIZITZAK Pablo. Sanduak arrien ertean zio, o ene Jesus Jauna, errezibi bez nere espiritua. Berla belauriko paraturik, klamatu zue oiu andi bateki, Jauna, ez dezotela k argu egin bek atu gontas. Bark a bezote. Au erran ta lokartu ze Jangoikoan, dio E skriturak errateko il zela Jangoikoaren besotan. Zein kuadrable den Jangoikoai barkatzea kontrarioei, nola Kristok ere adiarazi zuen guruzean, agertu ze konbertitzean gero Saulo milagrosoki, zeñen konbersionea izan zela S. E stebanen orazioaren atenzios, diote Aita Sanduek. Dolamen eta negar anitz izan ze Kristioetan, ilagatik Martir glorioso gau; orzi zute honra andiareki. E ta andik asko urte gero Jangoikoaren errebelazios aurkitu ze gorputz sandua, zeñen inbenzionea zelebratzen da Agustuaren irugarrenean. E ta eraman ze azkenik Romara, non paratu zuten S. Lorenzoren urnan: eta diote paratzerakoan saietseratu zela au, utzis eskuieko aldea S. E stebani: ta orgatik deitzen dela S. Lorenzo E spañol Kortesa. 42 Joakin Lizarraga Abenduaren 27.an San Juan E banjelaria 1. S. Juan E banjelaria, Jangoikoaren Apostolu, Profeta, Doktore, Birjin ta Martir gloriosoa, Jesusen Diszipulo maitea, Ama Birjinaren seme señalatua, izan ze Galileatarra, ta Santiago andienaren E spañako Patronoaren anaia gasteena. Zeudelarik bi gebek beren Aitareki konpontzen arrantzurako sareak, deitu zitue bere gana Jesus onak, eta istante utzirik sare ta guziak segitu zute gogotik. Biei paratu ziote izen-gañekoa Boanerges, nai baitu erran ortotsaren hume, edo ausnarri. Bi gebek S. Pedroreki eramaten zitue berex zenbait gauza sekreto in nai zuelarik bere Majestadeak. Ainberze fabore iten ziote Jaunak ebei, ezi beren Ama atrebitu ze bein eskatzera, Jauna, mana bez ene bi seme gebek jarri daitzen, bata berorren eskuieko aldean, berzea ezkerrekoan bere E rreinuan. Jaun dibinoak erran ziote, E ztak ize zer esk atzen duzien. Badezak eze pasa tragoa nik pasatu bear dutena? Aiek, badezak egu. Jaunak, bada pasatuk o duzie ene k aliza; baña jarritzea ene aldeetaik izanen da norendak o disponitu duen ene A itak . 2. Prebenitzeko azken afaria Jerusalenen, biali zitue alzinean S. Pedro, ta S. Juan: E ta afari gartan egon ze au erreklinaturik Jaun dibinoaren bularretan; eta aipatu zuelarik Jaunak, bere Diszipuloetaik batek traiziatuko zuela, S. Pedrok jakin naiak nor ote zen traidorea, ez trebe izanes galdegitera, keñu egin zio S. Juani, onek galdegin zezon; ta aldegin zio, ta señale eman zionetik ezaundu zue nor zen. Baña nork daki gañarako sekreto ikasi zituenak Jaun dibinoaren bularretan gau gartan? Fabore amoroso andi espeziala izan ze au: baña geiagokoa ze egin ziona guruzetik azken atsetan. Araraño S. Juanek, niork ez bekala, akonpañatu zue Ama Santisima, an zego berareki guruzearen ondoan penas beterik beira nola zegon Jesus dibinoa guruzean akabatzen. Andik aitu zue, nola erraten zion bere Amari, emastek ia, orra zure semea: eta berari berla, orra zure A ma. E ta ordu gartaik betikos izan zue berea bekala. O grazia graziosoa! Fabore ezin daikena aski pondera! Oneki deklaratu zue bere anaia bekala S. Juan, ta bere Ama Birjinaren hume maite espeziala. Guzien Ama da Maria Santisima karidades, baña S. Juanena kariño ta dretxo espeziales, testamentuan emana bekala. Zer honra, zer fabore, zer gusto zoragarria etze ain maiz beti mintzatzean Ama Santisimak erratea, ene humea? Zer etze errespondatzea, mana bez, ene A ma? Hume onaren ofizioa kunplitzeko, bizitu zen bitarteo Ama Birjina akonpañatu zue S. Juanek an Jerusale- 43 SANDUEN BIZITZAK nen, ta gero E feson, diotenez. E ta zer etzuke logra, ta zer ez dezake oraño ere alako Amaganik debotoendako? 3. Asian lukro fundatu zitue zazpi E liza ordenatus Obispo ta sazerdote bear zirenak. Andik Romara eramanik preso sartu zute olio irakines beterik zegon tinaja batean, nondik atra zen mellarik gabe Jangoikoaren birtutez. Desterraturik gero Patmos deitzen den Islan eskribitu omen zue Apokalipsi edo errebelazioen librua, baitare E banjelioa asten dena In principio erat verbum &. Itzulirik Asiara an E feson bizitu ze agitz zar predikatus Kristoren doktrina, espezialki karidadea. An il omen ze eun urtetan nekepenarik gabe, ta badire diotenak, dagola gorputz ta arimareki zeruan. E dozein gisas eztaike duda, ain maite izanak Jesusen ta Ama Birjinaren, duela potestade, logratzeko bere debotoei anitz grazia. 44 Joakin Lizarraga Abenduaren 28.an Martir Inozenteak 1. Uste dut eztutela askok entendatzen ongi, zer zelebratzen den Martir inozenteen egunean, zeren itzak ere ta izenak makur entendatzen baitire munduan. Orra askok aditus itz gebek sinple inozente, uste dute erran nai duela fatuo hero, zoro, edo juizio gabea: eta kontra da: ezi inozente proprioki da kulpa gabea, ona, gaizkirik iten eztuena. Martir inozenteak bada dire aur zorioneko gaiek ilarazi zituenak Herodesek ilarazi naies Jesus ona jaio ta laster. Da bada ikasi bear dena ezi jaio zelarik Jesus Belenen, onen señaletako ikusi zute izar berri bat Irur E rrege Magoek beren lekuetan; eta entendaturik adiarazten zuena etorri zire adoratzera E rrege berri jaio zena. Sarturik Jerusalenen galdegiten zute an, ia non jaio zen Judioen E rregea; zenen izarra ikusi zuten iruzkiaren sortaldean. Herodes, baize Judioen E rrege, turbatu ze on aditus, ustez jaio zen edekitzeko berari korona. E ta bilarazirik sazerdote prinzipalak ta jakintsuak informatu ze nola zegon Jangoikoaren errebelazios E skritura sagratuan, bear zela Kristo jaio Belenen. Orduan inbidias ta malizias beterik erran ziote irurgaiei, zoazte Belena, ta aurkitu ondoan aurra, biali zadaze niri berria, joateko ni ere adoratzera. Joan zire aiek, aurkitu zute, adoratu zute, ofratu ziote urre, inzensu, ta mirra: eta zerutik abisaturik etzei zela itzuli Herodesengana, berze bides itzuli zire beren lekuetara. Herodes beti etxideten; denbora pasaturik, ia etzirelaik ageri berak, ez aien berririk batere. 2. Orduan beldurrak galdu E rregetasuna, ta aur garrek kenduko ziola, artu zue erresoluzio barbaro inhumanoa, ilarazteko bi urtetarañoko aur guziak Belenen, ta inguru gaietan. Bitarteo Jaunaren Aingiruak manatu zio S. Josefi, eramateko aur dibinoa ta beraren Ama E jiptora: ta ala egin ze: ta Herodes gelditu ze burlaturik, ezi Jangoikoren kontra eztu balio gizonaren astuzia guziak. E jipton zegon bitarteo familia dibino gura, Herodesek bialirik bere soldadoak Belen alderat, ilarazi zitue leku gaietako aur guziak, nola otso arrapariek axuritto esnekoak. Pensa nolako arakintza, nolako lotsamenturak, lamentuak, iskirituak, Amaenak prinzipalki ziren aietan. Zenbat izan ziren ala sakrifikatu zirenak ezta zierto, naiz batzuen ustez izan ziren amalaur milla: zierto dena, guziak izan zirela Martir, il baizire Kristoren motibos: eta logratu dutela glorian glorioso korona betirokoa. E bek dire E lizan zelebratzen direnak Martir inozenteak, Martiren loreak, axuritto berriak Jesusen honratan sakrifikatuak. E ta 45 SANDUEN BIZITZAK orra nola eztuten kalterik, baizik probetxu, ain goizik iltzeas seguratus bizitza sekulakoa, il bear zirenak alas edo olas gero ere goiz edo berant, eta agian kondenatu, bizitu bazire luzaro. Buratsoek ere eztute kalterik ofrezituas Jangoikoai hume gaiek, ezi ala eman ziote aiei dignidaderik andiena, Jangoikoai plazer, gloria, ta satisfakzio zor ziotenas. E ta azkenean guziok gara Jangoikoarenak, ta guzietas in dezake nai duena bere gauzes bekala; eta ala nola ardantze baten jabeak baitu dretxo, artzeko bere ardantzetik matsak, dela agrazean, dela zoritu ondoan, niori perjuiziorik in gabe; ala Jangoikoak non iten dio perjuizio eramateas zerura bere eskojituak, direla aur, direla gaste, direla zar? Zerk ere iten digun perjuizio adin guzietan, dire bekatuak: ezi barin bagina inozente kulpa gabeak egungoak bekala, iltzea litzake jaiotzea bizi obera &. 46 Joakin Lizarraga Abenduaren 31.an San Silbestre Papa 1. Urtearen azken egunean zelebratzen da S. Silbestre Aita Sanduaren festibidadea, zeñen egunetan asi zen E liza errepausatzen E nperadore Infielen persekuzioetaik Jangoikoaren grazias. Aien beldurrez zego altxaturik oian batean Aita Sandua. Ara bitarteo Jangoikoaren probidenzia. Ze E nperadore Konstantino andia, Infiela berzeak bekala. E man zio oni heritasun bat demanera ezi oñetaik bururaño baizego beterik lepras, ezin kura zeikenas. Kuratu naies ordenatu ziote bañatzea, edo artzea bañuak aur txipittoen odoles. Beira zenbat eta zenbat il bear ziren ortako. Billatu andik eta emendik, ta bildu omen zire irur millataraño. Ia ia zeudelaik zorrozturik armak degollatzeko aurtto gaiek, eta Amak negarres, ta iskiritus zeruraño klamatzen, lastimatu ze arren biotza, ta etzue mai izandu usatu bañu bat ain kruela, naiz gelditu heri len bekala, baizik itzularazi aurrak beren Amaei, eman zenbait diru, ta zoezila etxera Jangoikoareki. Pensa zer kontentua, zer bedeizioak! 2. Urbilen gauean agertu omen zire Konstantinori S. Pedro ta S. Pablo laudatus egin zuen miserikordia, ta manatus biali zezala billatzera Kristioen Aita Sandua deitzen zena Silbestre; onek erakutsiko ziola berze bañu aisago ta obeagoko bat, sendatzeko gorputz ta arimaren lepra. Bereala biali zue arren eskue: aurkiturik joan ze mandatarieki, ustez naski zeramaten egitera Martir. Baña erran ziolaik E nperadoreak amets edo errebelazio izan zuena, ta nola aparezitu zekizkion bi sandu gaiek, mostratu zitio aien imaak S. Silbestrek. Seguratu ze E nperadorea berberak zirela; ta erakutsi zezola bañu manatu ziotena. Sanduak erran zio, au etzela berzerik, baizik bataioko sakramentua, nai bazue errezibitu. Nai zue gogotik ere: ta ala erakutsirik E rrelijione Kristioaren doktrinan, ta utzirik bere manto erreala ta korona, jaintzirik penitente gisa bataiatu ze sanduaren eskus. Agertu omen ze bataiarriaren gañean argitasun bat zerukoa, ta bera atra ze andik ain garbi eder sano aragiak, nola aur txipi batenak. Orreki alegre S. Silbestre, ta alegreago E nperadorea, asi ze triunfatzen Kristiandak.ea. Manatu zue urratzeko Jangoiko falsuen tenploak, ta fabrikatzeko Jangoiko bakar egiaskoari; eta bere kostus in zue asko tenplo Roman, ta berze lekutan: Dotatu zitue haziendas ta errentas: suplitu ornamentaes, ta urre zillarresko baso sagratues: baitare sazerdote ta Ministro bear bekalakoes. E z oneki sollik kontent utzi zio Aita Sanduari Roma, eta 47 SANDUEN BIZITZAK berak pasatu zue Kortea Bizanziora, zein anditurik ta ederturik deitu ze Konstantinopla ta Roma berria. Pontifize ta E nperadore geben denboran bildu ze Nizean Obispoen Konzilio jenerale lenbizikoa, zeintan egon zen presente Konstantino irur eun ta emezorzi Obispo sandu gaieki, 325 urtean: eta an dekretatu zena konfirmatu zue S. Silbestrek; zeñek emanik Jangoikoai esduerrak E liza guziaren alako ditxas, ta eginik asko obra on, ta ordenaturik anitz Obispo ta sazerdote ogeita bi urte izan zenetan Aita Sandu, beterik urtees ta merejimentus itzuli zio Jangoikoai bere arima; ta gorputza honratu zute lurrekoek solemneki orduan; eta gerostik onat dirau beraren memoria Kristiandadean beti, zeren bere denboran asi zen burua goratzen E liza, Jangoikoaren familia. Berak anpara bez. amen. 48 Joakin Lizarraga Izotzillaren 1.an San Fuljenzio Obispo Ruspense 1. Urteko sandu guzien bizitzak ezin kontatus, zenbait berexikotugu, zeñetaik dezakegun artu exenplu bizitzeko. Izotzillaren lenbizikoan S. Fuljenzio, ez E spañakoa, baizik Afrikakoa. Jaio ze Lepten buratso nobleetaik: azi zue Amak alargundurik birtute ta letraetan ederki: eta ze Amaren anparo ta deskansu guzia seme ona. Baña desengañaturik munduas erretiratu ze errelijionera, naiz Ama bete zen penas: zeñi utzi zio bere dretxo zuena etxeko ondasunetan. Bizi zelarik sanduki erretiroan, etortzeareki jende armatuak, bear izan zue iges egitea, bizia libratzekos. Baña Infieletaik eskapaturik lagun bateki, erori ze Arriano herejeen eskuetan; ebetaik batek azotatu, golpatu, ta burua pelaturik bota zue andik. Gaizki iduritu zekiote herejeei berei ark egina, eta buruzagiak ofrezitu zue kastigatzea ura, baldin nai bazue sanduak akusatu. Baña sanduak etzue nai izan, baizik barkatu, segitus Kristoren exenplua, eskatu baizue gurutzean guruzifikazaleen faboretan: baita doktrina eder bat sandu guziek ikasi ta kunplitu zutena: kontra berriz Kristio txarrek agrabio-iduri bat errezibitu orduko, berla pensatzen mendekua ta ordaña gaitzes gaitz: ez ala Kristio nobleek, baizik gaizkiak onkieki pagatus ta garaitus, dion bekala errefran erdaraskoak, dando gracias por agrávios negocian los hombres sabios: E uskaras daikena erran, itzulis ongi gaizkiagatik tratu ona iten dute jakintsuek orgatik. Baña segitus. 2. Denborain buruan itzulirik bere lekuetara ordenatu zute sazerdote, ta gero Ruspeko Obispo berak nai etzuela bortxa. Solamente Diakon bat tristatu ze sanduaren Obispo eginas, zeren bera nai zen egin arte gaixtos. Sanduak ordea jenerosoki barkatu, honratu, ta ordenatu ere zue sazerdote Diakon gura, baña Jangoikoak kastigatu zue bizia kendus urtearen barnean. Oben obenean zegolarik kuidatzen bere ardi espiritualak Artzai sandua, E rrege Trasimundok, hereje Adriano zenak, desterratu zitue Afrikatik Obispo K atolikoak, berreun ta iago, diotenez. Baratu zire Zerdeñan, non guzien konsolazale, animazale, ta erremediazale izan ze S. Fuljenzio. An egin zuen probetxua, nork explika? Baña erregek, kendurik Arzaiak, nai zitue engañatu ardiak, iduriarazis ark etzuela berzerik nai, baizik txuritu errelijionearen egietafedea: ortako nai zuela erresponda zezoten galdetzen ziotena, ta galdeginik ignoranteei, ebek ezin errespondatzeareki, zego ura antustes beterik. Aiturik ordea desterratuen ertean zela 49 SANDUEN BIZITZAK Fuljenzio jakintsu sandua, deiarazi zue, ez jakin naiez egia arrenganik, bai estali naies bere herejia alako gizonaren autoridadeas, ustez naski etzen atrebituko kontrarrestatzera. Baña sanduak aiturik proposizioak, espazioreki oroat, derepente oroat, desegin zitue iluntasun guziak, ta ikusiarazi zue klaro egietafedea, nola iruzkiak. Baña Herejeek dutena, eztute nai argia, bai Auna, eznaiez utzi, baizik mantenitu beren bizioak ta gaixtakeriak doktrina falsuen engañuareki. Orgatik konfunditurik eznaiez ikusi begien alzinean sandua desterratu zute berriro Zerdeñara, manatus enbarka zeiela gauas, etzezaten ikusi K atolikoek. Baña Jangoikoaren borondatez onzia deteniturik aize kontrarioeki, bisitatu zute, despeitu negarrez, ta artu zuzte beraren konseju onak ondoreko. Berzeen ertean E rrelijioso bat deitzen zena Juliateo etzeike konsolatu: oni erran zio sekretoan, etzaitela afliji, ezi emendik guti atertuko da persekuzionea, ta ikusko gara elkar: zuri erraten dizut au, baña zuk etzozula niori erran. 3. Bere humiltasunes etzue nai agertu zuen grazia Jangoikoaganik; ta zukelarik ere, ez luke nai milagrorik egin, baizio milagroek eztutela egiten gizona sandu, baizik famatu: E ta ala bear orduetan iten zue orazio gau, Jauna, berorrek daki zer konbeni den gure arimen onerako; otoi sokorrigaitza beartugunetan gorputzendako de manera ezi gal ezdezazkigun arimarenak. Zerdeñan fundatu zue konbentu bat, non azi zuen asko Relijioso sanduki. Bitarteo iltze Trasimundo E rregea, ta sartu ze Hilderiko agitz ona K atolikoendako. Onek itzularazi zitue Obispo desterratuak: zein izan zire errezibituak jendearen alegranzia andiareki, prinzipalki S. Fuljenzio zeintas diote kuidatzen zuela guzien gañetik E lizagizones, eta predikatzeas kontino penitenzia. Urbildus despeida mundugontaik, prestatu ze penitenzia geiagoreki, ta sufrimentu andi bateki heritasun luze baten oñaze erruetan, ziola humil humila, Jauna, orai eman bezada pazienzia, ta gero barkazio ta induljenzia. Gero il bañofen emanarazi zue pobreei zituen ondasun guzi guziak. Ondorean itzulirik Jangoikoagana orazioan, juizio oso, bake, ta sosegu admirableareki eman zue bere E spiritua Jangoikoaren eskuetan adineko irur ogei ta borzgarren urtean, Kristoren borz eun ta ogeita bedratzigarrenean. Ala Jangoiko onak bere Mutil ona trabaju puska bat pasatu ondoan, egin zue glorioso lurrean, ta glorioso zeruan, non daukan gozatzen bereki eternidadean... 50 Joakin Lizarraga Izotzillaren 3.an Santa Jenobefa Parisgo Patrona 1. S. Jenobefa Parisgo Patrona jaio ze ango aldirita batean urbil. Aurttoa zelaik oraño, ageri ze artan Jangoikoaren grazia de manera, ezi pasatzean andik S. Jerman Obispoa S. Luporeki, jendeak atrarik ikustera ta honratzera, guzien ertean sanduak ikusi ta ezaundu zue sandattoa bere buratsoeki an, ta deitu zue, ta exortatu zue konsagratzera Jesu Kristori zen guzia bere esposa eskojitua bekala, despreziatus mundua: eta entendaturik sandattoaganik, oni beroi zela arren intenzioa, eman zio señaletako guruzetto bat eraman zezan lepotik. E ta buratsoei enkargatu ziote agitz kuidatzea arttoas, ditxosoak zirela izateas alaba gura. Ia prinzipiotik Jesus onak artu zue posesio arima artas, eta zeuka amorosturik bere Majestadeas, etzuela kasorik gañarako guzias. E gun batez nai zuelaik Amak elizara joan manatu zio aurttoari, geldi zeiela etxean: aurrak otoi ta otoi, porfia ta porfia eraman zezala bereki elizara, enfadaturik Amak eman zio zaflon bat: ta bereala gelditu ze itsu, ta egon ze bi urtes, alik eta eskatu zion alabari ekar zezola ur guti bat butzutik, ta forma zezala gurutzearen señalea begien gañean: oneki, ta ur artas garbitzeareki itzuli zekio bista. Ala asi ze Jangoikoa mostratzen zein maite zuen arima gura. Geroxago joan ze berze bi donzellaeki Obispoagana, bedeika zezkiela ta konsagratu Jangoikoai: ala egin zue Obispoak, ta len lenik Jenobefa, naiz gasteena izanik, ezaundus Jangoikoaren argis graziasko tesoro altxatuak petxo gartan. 2. Il zekizkio buratsoak, ta bera joan ze Parisa bizitzez: An progatu zue Jangoikoak perlesiasko heritasun luze nekepenasko bateki:purgatorio gartan ezaunarazi zue arima garren ona munduari, ta bere denboran eman zio osasuna. Denbora gaietan zebila Franzian Atila deitu zena Jangoikoaren azotea. Zoeie urbildus Parisa; ta angoak iziturik, erre ta errautstuko zuela guzia, zeude joateko iges libratu naies biziak. Sandak on aiturik erraten ziote ez egiteko alakorik, akudi zezatela Jangoikoagana penitenzias, barus, orazios, ta limosnas; konfia zezatela Jangoikoaren miserkordian, etzela sartuko azote gura Parisen. E ta sanda zego kontino eskatzen on beroi negarres bere E sposo dibinoai, ta esperanza onak ematen jendeai. Baña entenda daien, nola Jaun onak permititzen duen bere onetsiak izan daitzen persegituak ongi eginagatik, Parisdar zenbaitek, edo beldurtiagos, edo naiagos atra andik, ikusirik sandaren konsejus detenitzen zela jendea, 51 SANDUEN BIZITZAK determinatu zute iltzea, ta etzute il berla, pensatzeagatik zer eriotze gisa eman bear zioten. E ta S. Jermanek biali zuen Arzediano batek usmaturik nai zutela ilarazi sanda, nekez doi doia logratu zue utzi zezaten bizirik sanda, zeñen atenzios Jangoikoak etzue permititu ellega zeien Parisa Atila. Oh! nola jokatzen diren gizonak itsu itsua beren kontra! 3. Admiragarria ze sanda gonen bizimodua; guzia karidade, humildade, kastidade, mansotasun, pazienzia, mortifikazio: ezi amabortz urtetaik berrogeitamartaraño astean bi egunes solamente artzen zue sustentu, ta orduan ordiosko ogi ta elzari sollik. Pasaturik urte goiek, obispoen manamendus arzen zue esne guti bat, ta bijiliako janarietaik. Antsiatzen zerurat, beiratus ere beraxten, ta negarres asten ze. Milagroak arren medios nolanai obratzen zitue Jangoikoak. Asko aldis argia itzalirik gauas itxekitzen ze orazio solas. Usatzen zue E rrege egunetik ortzegun sanduraño egotea erretiratu ertxirik Zelda batean orazio ta penitenziatan. E masteki batek kuriosidades nai izan zue beiratu zer ari zen: eta istantean gelditu ze itsu, ta ala egon ze atra arteo sanda erretirotik, ta eman arteo bista. Jaun bati eskatzen zio barka zezola bere mutil bati eztakit zer kulpa. Ura gogor ezetz: sandak erran zio, orrek eznau aditu nai; bego, adituko nau ene Jesus onak. Itzuli zeneko etxera K aballeroa, erori ze gaitz mortale batean; oneki ezaundurik bere kulpa eskatu zio sandari erremedio, ofrezitus barkatzea: ta guzia egin ze. Arionontara agitu ze Franziako E rrege Txilderiko deituareki, zeñek naiz ez Kristio izanik, zio sandari errespeto. Bein manaturik justiziazetzeko gaizkiegille batzuk Parisen, sospetxaturik eskatuko ziola sandak aben bizia, ta ezin zezokela uka, atra ze Ziuk adetik kanpora, ta ertxiarazi zitue atariak, etzeiken atra sanda. Onek jakinik, joan ta agertu zeneko, atariak bere kabo idiki zire; ta ellegaturik E rregegana logratu zue nai zuen grazia. 4. Berze asko milagro-mota egin zue bizian erremediatus gaitz genero guzietaik, eta bein suplitu zue K aris Ziudade andi gura, joanes bera billa, ta bidean obratus prodijio miragarriak. Laurogei ta iago urte bizitu ze bizimodu ain penitentean, eta bukaturik bere emengo plazoa, iganik Zerura arima, gorputza dago Parisen, non lenbiziko E rrege Kristio izan zirenek fabrikatu ziote tenplo andi bat; eta beneratzen dute guziek Parisgo Patrona bekala. Il omen ze laur eun ta berrogeitamazazpigarren urtean, orai duela milla irur eun ta iago urte. Admiratzeko dena sanda gontan da, Jangoikoak errebelatzen baiziote bere sierboei onen santidadea ta grazia aurkitu zuena Jangoikoaren begietan, estima zezaten, ala nola beti estimatu baizue S. Jerman Obispoak; eta S. Simeon E stilitak pilare baten gañean bizi zenak iruzkiaren sortaldean, beñere ikusi etzue52 Joakin Lizarraga nak begis, galdegiten ziote artas zoezinei Franziatik, ta itzultzen zirelaik, bialtzen zio aieki eskatzera enkomenda zezan ura Jangoikoai, baizekie Jangoikoaren argis, zein kuadrablea zen bere Majestadeai. &. 53 SANDUEN BIZITZAK Izotzillaren 5.an San E duardo Inglaterrako E rrege 1. S. E duardo Inglaterrako E rrege jaio ze Inglaterran, ta azi ze Bretañan, nora errefujiatu zen bere Ama alargundurik. Ze guzis humila, honestoa, ixila, debotoa afizionatua tenplora, eta enzutera mezak, konbersatus gizon sandueki. Azitzen zegon bitartean, Inglaterrako erreinua urratzen ta galtzen zute Danoek, desegines tenploak ta konbentuak, ilarazis sazerdoteak ta gañarakoak. Bintoniako Obispo sandu bat zego kontino eskatzen Jangoikoai orazioan ainberzeko galmendearen erremedio: eman zio Jangoikoak lo gozo bat; artan ikusi zue S. Pedro, ta onen alzinean E duardo errege gisa jaintsirik: eta Apostolu berak konsagratu ondoan E rrege bekala ematen zitiola konseju onak, prinzipalki guardatzeko kastidadea ta deklaratzen zenbat urtes erreinatu bear zuen. Admiratu ze bisione gartas Obispo sandua, ta aldegin zio S. Pedrori, zer adiarazi nai zuen. Pedrok erran zio, E rreinuak daude Jangoikoaren eskuan, ta gizonen bekatuengatik kentzen ta aldatzentu. Zuen jende gonek zeuka ofenditurik bere Majestadea, orgatik du gerra gonen azotea: baña beraxtuko da, ezi eskojitu du bere biotzeko errege izan bear dena, zeñek garaitu etsaiak, ta obratukodu anitz obra on. Guzia agitu ze; naiz il zuzten sanduaren anaiak, ta aide asko, arrek eskaturik Jangoikoai libra zezan bera, konbeni barin baze; ta ofreziturik, ellegatzen baze E rrege izatera, kuidatuko zuela zerbitzatzeas berak ta bere jendeek Jangoikoai, eta S. Pedro artuko zuela Patrono, ta joanen zela Romara bisitatzera arren tenploa. Aditu zue Jangoikoak, eta serenaturik tenpestadea egin zute E rrege S. E duardo konformidade ta kontentu andiareki. 2. Bereala E rrege sandua exenplu, konseju, ta manamendu sandueki asi ze erremediatzen guzia, guzieki benigno, afable, miserikordioso, liberal. Zego ia erreinu guzian asentaturik errelijionea, bakea, ta gobernu ona. E ta etzeten falta ondasun gau akabatzeareki sandua, eskatu zio erreinu guziak ezkontzeiela. E men aurkitu ze loturik bekala, eznaies desplazer eman erreinuari; ta naies bateo konserbatu Birjinidadea ofrezitu zuena Jangoikoai: baña Jangoiko beraren inspirazios artu zue esposa donzella sanda bat deitzen zena E dita. Biak zire guzis konforme birtuteetan, espezialki honestidadearen afizionean: eta ala elkarren borondatez ta konsentimentus bizitu zire kastidade perpetuoan, nola balire anaia ta arreba, niork xakin gabe sekreto gau, baizik berek sollik eta Jangoikoak: baita 54 Joakin Lizarraga exenplu bat miragarria Jangoikoaren graziaren, ta errelijione Kristioaren. Danoak naiz len izan ziren botatuak Inglaterratik, zeude itzuli naiak gerras: ta ala bildurik tropa andiak ortako, ia joateko itsasos, onzira igaterakoan aien E rrege erori ta ondatu ze itsasoan. Lanze gau ikusi zue S. E duardok Jangoikoaren argis meza entzuterakoan, eta onkorean bereei kontatu ziote errebelazio izana, ta gero etorri ze berria nola agitu zen. Orreki sanduaren merejimentus libratu zire bera, ta bereak peligrotik. 3. Ia zegolarik trankil alde guzietaik, iduri zekio eskaida ona, kunplitzeko Bella len egin zuena, joateko Romara, bisitatzera S. Pedroren errelikiak. Deklaratu ziote bere Konseju ta E rreinuko Jaunei: guziak ago batez bekala asi zekizkio klamatzen etzeiela ausenta, etzezkiela utzi peligroan. Berriz sandua aurkitu ze ertxiturik etzekiela zer egin: alde bat nai kunplitu bellaren obligazioa, berze alde eznai desanparatu erreinua: erresolbitu zue bialtzea konsultatzera Aita sanduareki. Arrek dispensatu zio bellan, manatus eman zezala limosnatan gastatu bear zuena bidean, ta egin edo aumenta zezala tenploren bat S. Pedroren honratan. Romatik eldu zen bitarteo errespuesta gau, zerutik gizon sandu bati errebelatu zekio S. Pedroren ordes, eskribi zezola E rregeri, kunpli zezala manatzen ziona Aita Sanduak, berritus Londresen tenplo bat señalatu ziona. E ta guzia kunplitu zue S. E duardok: entenda daien Jesu Kristok bere E liza edo familia gontan dauzkiela depositaturik giltzak, baitire potestade espiritualak lazatzeko ta lotzeko. Luzitzenzue S. E duardok santidade guzian, baña espezialki benignidadean bere menekoeki, ta karidadean beartsueki. E torri zekio hein Irlandes bat tullitu ta ezindua etzeikena ibilli: Onek erran zio, nola sei aldis orazio eginik S. Pedrori, Apostoluak errespondatu zion, nola nai zuen E rrege lagun arren sendatzeko milagroan, eraman zezala bere soñean palaziotik tenploraño. Bereala E rregek humil artu zue soñean, irris batzuk zeudela, arriturik berze batzuk; ta presentatu orduko tenploan, ain sano ta sendo gelditu ze, ezi joan ze Romara peregrinazioan, emanik biderako E rregek. Meza enzuterakoan ikusi zue bere begis Jesus ekuieko eskuas ematen ziola bedeizioa guruzearen forman. Lanparonak zituen bat etorri zekio nai bazue ukitu eskuas: ukitu ta ures eman orduko sendatu zue. Itsu bat argitu ze garbitus begiak urareki, zeñeki sanduak garbitu zituen bere eskuak. 4. Beraren sui Godubinok suberbo andinaiak, E rregea onegi izanes, tratatu zitue gaizki erregeren Ministro zenbait: Bazkaltzerakoan egun batez erran zio sanduak nola sospetxa zuen lira izan zela konsient bere anaiaren eriotzean. Suiak erran zue juramentureki, nik ortan kulparik izan badut, Jangoikoak in dezala, ezin pasa dezaketen amen gau. Bada berar55 SANDUEN BIZITZAK tan amen gura baraturik txintxurrian ezin pasatus gelditu ze ilik maian. S. Pedros landara S. Juan E banjelariari izan zio debozio espeziala. Onen amorez niori etzio ukatzen eskatzen zionik. Peregrino batek eskatu zio bein sanduagatik: ta berzerik etzeukalaik eskunara eman zio bere eriko erastuna. Gero Jerusalena zoezin peregrino batzuei, bidea galdurik, agertu zekiote S. Juan, ta seguratu ziote biaje ona, arrek faboratuko zituela, aien errege E duardo zuela guzis maite bere kastidade ederragatik, eman zezotela erastun gura berak eman ziona eskatu ziolaik limosna peregrino gisa: ta andik sei ilabete joanen zela arren ikustera eramateko bereki zerura. Itzulirik Peregrinoek kontatu ziote guzia E rregeri; entregatu ziote bere erastun gura. E rrege berri goneki asi ze berriro prestatzen iltzeko, egines asko limosna, obra on, ta orazio. Plazora urbil zegolaik heritu ze, ta errezibiturik E lizako ordenamentuak sanduki, egon ze bi egunes elebaturik sentidorik gabe ila bekala. Orduan ikasi zue Jangoikoaganik zenbat gaitz etorriko ziren Inglaterran. Itzulirik berebaitan deklaratu zue kastigo etorriko zekiotena bizituagatik gaizki elizagizonak, buruzagiak, andi ta txipi, abrats eta pobreak. Gero manatu zue egitea errogatibak beraren ongi iltzeagatik ainberze kuidadoreki atratzeko ongi mundugontaik, xakinik eternidade guzia jokatzen dela puntu gartan, desengaña gaitzengatik bekatariok, nolako kuidadoareki den arrazio gu prebenitzea, ala afanatzen direlaik prebenitzeko sanduak. E nkomendatus gero bera S. Pedro ta S. Juan bere debozioskoei, ta gañarako Aingiru ta Sandu Zerukoei, berexki bere guardiako Aingiruai, guzien gañetik Ama Birjinai ta Jesus onai, entregatu zue bere E spiritua mila ta iruogeitaseigarren urtean. Jangoikoak errezibitu ta koronatu zue zeruan, ta kanonizatu zue lurrean Aita Sandu Alexandro III.ak. Biz laudatua Jangoikoaren ona baitezake, baitaki, ta nai baitu estado guzietaik egin bere sanduak &. 56 Joakin Lizarraga Izotzillaren 6.an San Andres Korsino 1. Florenzian senarremaste batzuk humerik gabe, baliatu zire Ama Birjinas orazio egines, ta ofrezitus aziko zutela berarendako, ematen baziote bat: E man ziote, ta Amak erdibaño len in zue amets, zeramala sabelean otsoko bat, baña au K armesko E lizara joan ta itzuli zela axuri. E tzue entendatu Amak misterioa, baña beti zego beira zer izanen ote zen. Jaiorik S. Andres egunean deitu zute Andres. Azi zute al guzia ongi Ama Birjinak emana bekala. Baña o lagun gaixtoen pestea, zein aisa den kutsatzea! Gastetus bekala zoeie gaixtatus, geroago ta iago. Amak bere biotzeko miñareki korrejitzen zue ia beraxki, ia gogorki: Semeak ajolarik ez batzutan, ta berze batzutan itzultzen zio futoska suber. Aldi batez agitz moldegaizki tratatu zuelarik, negarres Ama gaizoak erran zio, ia entendatzen dut amets izan nuena: zu zara egiaz otsoko gura: baña esperanza dut oraño ere Ama Birjinak itzuliko zaituela axuri beretako. Baratu ze orduan Mutila derepente: eta ia modu onean mintzatus, zer otso dio, Ama? Zer axuri? Amak kontatu zio, nola erdetxi zuen izatea seme Ama Birjinaren medios: nola ofratu zion: nola gero egin zuen amets gura: ta Ama Birjinaren amorez otoi emenda zeiela. Istantean biotza aldaturik Andres negarra zeriola paraturik belauriko eskatu zio barkazio: eta berla biramonean joanik K armesa, eskaturik Ama Birjinal grazia, ta Probinzialeai habitua errezibitu zue gozoso etorririk boladan Buratsoak ikustera, ta entregatzera ofrezitu bekala. Oh! zenbat balio duten buratso onek, Amak prinzipalkiro! 2. Sartudorduko Nobiziadoan ia gizon berri bat bekala enpleatzen ze guzia plazer in naies Jangoikoak guzietan, penitenzian, humiltasunean, obedienzian, mortifikazioan, ta on guzien fabrikan, zein baita orazio mentala. Oneki txastatus zein gozoago den Jangoikoari ematea emengo ere, egin zekio gose ta egarri gisa bat guzien salbazioaren. Zue alde K aballero bat heri zegona luze ta esperanza gutireki. Alibionaies dibertitzen ze laguneki musikan ta jokuan bere etxean. Joan zekio fr. Andres, ta seguratu zio sendatuko zuela Jangoikoak, baldin utzirik banidade gaiek, barutzen baze zorzi egunes, ta enkomendatzen Ama Birjinai. Neke iduri zekio, baña biziaren amorez kunplitu zue, ta Jangoikoaren graziaz sendatu ze, ta emendatu esker emanes sanduari. Au ordenarazi zute mezas: eta zelebratu zue lenbizikoa erretiraturik leku soil batean espirituaren konsolazio 57 SANDUEN BIZITZAK andiareki, eta meza-bitartean agertu zekio Ama dibina erraten ziola, zu zara ene Sierboa, zurebaitan gloriatuko naiz. Ala gelditu ze sandua admiraturik ta amorostorik ain Ama onas, nola baita Maria. Andik alzina bera sandutus iago ta iago; eta Jangoikoak ura mostratus milagroeki ere, ta zeruko argiareki. Bein adiskide andi batek eskatu zio bataia zezan arren aur bat: eta bataiatu ondoan, asi ze negar ta negar, zeren errebelatu zekion, izanen zela ura bere ta berzeen kaltetako. Ala izan ze, ta bere denboran iltze urkaturik Berdugoen eskus. Prigore eginik, kunplitu zue ofizio gura ain guzien satisfakziora, ezi ezaundu ze Jangoikoa zegola berareki gobernatzen. 3. Iltze Fiesoliko Obispoa, eta guziek konforme nonbratu zute fr. Andres. Aitu zuelarik eskapatu ze, ta altxatu ze K artujoen konbentuan. Nion ez ageri, ta niork etxakin non zen, bazoezi nonbratzera berze bat. Ortan daudelaik, ara non jaikitzen den aurtto bat, ta erraten dioten, Jangoikoak eskojitu du fr. Andres bere sazerdotetako, eta dago orazio egiten K artujan: joan ta aurkituko dute. Aurkiturik konsagratu zute Obispo. Guzien Aita bekala ia etze bizi beretako, baizik berzeendako erremediatus gorputzen ta arimen bear guziak, eta erremediorik etzelaik, urtus negarres. Aita Sanduak Urbano V.ak biali zue Boloniara baketzera ango diskordiak; eta logratu zue Jangoikoareki bateo. Itzulirik bere E lizara, segi ta prosegitu zue ongi egiten beti Jangoikoaren gizona bekala adinaren iruogei tameka urtetaraño. E guerri-gauean zegolarik kantatzen meza solemnea, agertu zekio berriro Maria Santisima, ta eman zitio bazkoa onak, ta konbidatu zue Zerura joateko E rrege-egunean. Ala joan ze gozoso egun señalatuan, milla irur eun, ta iruogeitamirurgarren urtean. Zori onekoa; alakoak dire miragarri egitentuenak Jangoikoak ta bere Ama Santisimak, eztaien nior deskonfia & 58 Joakin Lizarraga Izotzillaren 7.an San Raimundo Peñafort 1. Sandu bat txoil humila, gora igateko eskaida onen ertean, izan ze S. Raimundo Barzelonan jaioa. E studiante ta Maestru famatua izanik bere sortuerrian ta Bolonian, baitare K alonje ta Arzediano Barzelonan, guzia despeiturik, egin ze S. Domingoren errelijioso humila. Berzeen ertean bere debozioa distingitzen da, ta habilidadea administratzean konfesioko sakramentua. Gregorio IX. Aita Sanduak eskojitu zue bere konfesoretako: eta diote, señalatzen ziola penitenziatako despatxatzea pobreen kausak eta petizioak len baño len. An zegolaik, nonbratu zue Aita Sanduak Tarragonako Arzobispo, ta manatu zio ar zezala ainberze egunen barnean. Aflikzio ta kongojaren utses heritu ze sukar fuerte bateki, alik eta lastimaturik Aita Sanduak utzi zuen libre, baña nonbra zezala berak nor iduri zekion. Gero osasunagatik utzi zue itzultzera bere errira: itzuli ze ain pobre humil nola joan zen, bere esku zuelaik izatea asko dignidade, nai izan bazue. Desenbarkaturik Tosan, aurkitu zute gizon bat, akzidenteak emanik mintzorik ta deus gabe iltzen zela. Sandua lastimaturik arren iltzeas konfesiorik gabe, egin zue orazio belauriko, eta heriak idikirik begiak adiarazi zue nai zuela konfesatu: Konfesatu ze sanduareki; ondorean berla iltze. Inzute bere E rrelijioneko Jenerale bortxaz: bi urtes izan ze: baña bere humiltasunes utzi zue dignidade gura. 2. Ura gabe ere bazue asko iteko bere konfesonarioan. Sandugoni agertu zekio Maria Santisima fundarazteko Merzedeko E rrelijionea: gau berean S. Pedro Nolaskori ta D. Jaime E rregeari: ebek biok bereala joan zire konsultatzera S. Raimundoreki, Oze bien konfesore, zeñen konsejus fundatu ze E rrelijione gura erreskatatzeko ainberze kautibo Kristio. Baña kontagarri da E rregereki agitu zekiona. Joan ze Mallorkara E rrege, ta bere konfesore sandua ere bai: baña joan ere ze sekretoan emasteki bat, nai zuelaik E rregek, nai etzuela sanduak, konseatu baizio len ere despei zezan bereganik. Orduan jakin zuelaik an zela, erran zio E rregeri Konfesore sanduak, Jauna, nik ez dezoket deustako zerbitzatu berorren Majestadeai, non ta eztuen despeitzen persona goi. Bai bai inen da, zio, baña geldi. Orduan despeitu ze sandua triste: ta erregek sentiturik utzi zezon alako gizonak, manatu zue biziaren penan, etzezola niork ere eman itsasonzirik, ezta ere eraman. Sandua deus alakorik etzekiela joan ze portura enbarkatzeko. Bazire onziak prest joateko Barzelonara; baña nior ez trebe artze- 59 SANDUEN BIZITZAK ra barnean. Orduan sanduak edatu zue bere gañeko mantoa edo kapa urain gañean zabal zabala: ta bere paloa arturik eskuan, ta zeñaturik saltatu ze kapagañera oñes ain firme nola balitz onzi edo barko fuerte bat: andik deitzen zue bere laguna sar zeiela seguro. Arriturik guziak beira, etze ura atrebitu: eta sandua Jangoikoaren birtutez sei ordus ellegatu ze Barzelonako portura pasaturik berrogei ta amirur lekoa. An atrarik leorrera paratu zue soñean bere kapa ain idor nola egon balitz arkan. E ta milagroa milagroain gain, joanik konbentura zeudelaik ertxirik atariak sartu ze barnean. Jakin zuelaik on guzioi E rregek ikusi zue lekua, nondik atra zen; ta emendaturik beneratzen zue sandua nola zerutik etorria. Bizitu ze eun urte urbil batzuen ustez: heritasunean bisitatzen zute K astelako ta Araguako E rregeek erreberenzia andiareki: iltze 1275 urtean &. 60 Joakin Lizarraga Izotzillaren 9.an San Julian ta Santa Basilisa Birjin ta Martir 1. Miragarria da Jangoikoa azitzean bere Kristioen familia gontan ainberze sandu diferente maneran. S. Julian buratso ilustreen seme bakarra Antiokian, onera emana ia aurzututik determinatu ze konserbatzera Birjin bizi guzian. E llegaturik adinera ezkonarazi nai zute. Berze intenziorik zue berak: alaere obedienziagatik eskatu zue zazpi egunen epea pensatzeko ongi, ta enkomendatzeko Jangoikoai. Azken egunean agertu zekio lotan Jauna; ta erran zio, obedi zezala buratsoei artzean E sposa; etzuela orgatik galduko Birjintasuna: baizik beraren exenplus lagun emanen ziona ere mantenituko zela Birjin, biek imitatus zerukoen bizitza. E ta ukitus Jaunak bere eskuas añaditu zue, Julian, pelea bizkorki, ta anima bedi zure biotza. Jangoiko beraren probidenzias destinatu ziote E sposatako donzella bat deitua Basilisa, beraren gisakoa, ona, ederra, aberatsa. Zelebraturik boda jendeketa andiareki, zego bitarteo Julian bere kastidadearen botoaren kuidadotan enkomendatus biotz barnean Jangoikoai guarda zezan. E rretiraturik ia beren aposentuan, sentitu ze an arrosa loreen atxon bat miragarria, zelarik izotzilla. Basilisak admiraturik galdegin zio nola zen gauza gura, iduri baizekio zeruko gauza, kentzen ziona emengoen afizionea ta memoria ere. E rrespondatu zio S. Julianek, Onen kausa ezta baizik Jesus ona kastidadearen amazalea, dituena agitz maite guardatzen dutenak, zeñei emen ematen baitiote anitz erregalo ta grazia, an goiti gero anitz gloria: guzia logratuko dugu, konformatzen bazara nereki bizitus biok garbi anai arrebak bekala. Konformatu ze gogotik ere Jangoikoaren grazias: eta biok zeudelaik belauriko Jangoikoai ofratzen beren arimak eta gorputzak, argitu ze derepente aposentua, ta agertu zire an Jesus ta Maria akonpañaturik sandues ta birjines kantatzen ziotela biktoria, ta koronatzen biok, ea anima zaizte, zarate eskribituak gure listan. Ondorean gelditu zire biak beterik debozios ematen esker milla milla. 2. Denbora gutiren barnean ilik bien buratsoak, aien ondasunketa agitz andia gelditu zekiotena asi zire errepartitzen pobreei liberalki: eta biok bi etxetan paraturik, Julianengana akuditzen zute gizonkiek, ta Basilisagana emastekiek ta donzellak: eta konbertitzen zire aien exenplues ta konsejues despreziatzera mundua, ta ematera Jangoikoai. Famatuak zire Kristioetan Julian ta Basilisa. Goratu ze Infielen persekuzionea: eta biek iten zute orazio, etzeien gal nior aien kargukoetaik. Basilisak izan zue 61 SANDUEN BIZITZAK errebelazio, bera ta bere donzellak iganen zirela zerura sei ilabeteen barnean iltze naturales: Julian geldituko zela pasatzeko martirio Jaunaren amorez, baña triunfatuko zuela. Guzia agitu ze. Diokleziano E nperadorearen ordes joan ze Antiokiara Marziano Presidente: manatu zue ez saltzeko ta ez erosteko niork ere gauzarik batere, adoratu gabe idolo paratu zuena leku guzietan. Jakin zue laster S. Julianen berri, bere nobleza, ta gauzak. Biali zio bere Konsejari laguna mintza zezon korteski, adiarazi E nperadorearen manamenduak, ta obediarazi. Arrek joanik aurkitu zue Julian inguraturik sazerdotees, eta Kristioes. Mintzatu zio: errespuesta izan ze, sollik Jesu Kristo adoratuko zutela aiek, ez idolo banoak. Ainberze asarratu ze errespuesta goneki Presidentea, ezi manatu zue bereala erretzeko etxe gura an zeuden guzieki, sollik Julian eramateko loturik preso. Ala zire ango guziak Jangoikoaren gloriatan. E ramaterakoan S. Julian preso, nola ain maite baizute, joan zire anitz ikustera peleatzen Demonioareki: ala deitzen zute Presidentea, zeñek tentaturik asko maneras, etzukelaik logra deus nai zuenik, tormentarazi zue palos, ta azotees. Bitarteo Ministroetaik bati begian emanik golpea ustekabean, galdu zekio begi gura. Okasio goneki S. Julianek proponitu ziote, bildurik aien sazerdote guziek eska zezotela beren Jangoiko zuztenei sendatzea begia; ark ere eskatuko zuela bere Jangoikoai; eta nork ere logra zezan, arren Jangoikoa sinetsi zeiela egiaskoa. Inzute bai in ala aiek; baña errespondatu zekiote, etzirela aiek Jangoiko, baizik Demonio kondenatuak, ta orduan iago tormentatuak zirela Julianen kasos: ta erori ta erraustu zire iago ezi berrogei ta amar estatua urre zillarresko. Baña sanduak formatus gurutzearen señalea, inbokatus Jesus ona, istantean itzuli zio begia sano: eta iago dena, argiturik arimaren begiak gizon ura asi ze klamatzen Jesu Kristo dela Jangoiko adoratu bear dena. Orgatik ilarazi zue Marzianok an berla berla. Zer gizonaren itsutasuna! 3. E ramanara zizue S. Julian kargaturik grillos eta kateas karrikas karrika, noizean noiz tormentatus, ta erranes oius, ala bear dire tratatu direnak gure Jangoikoei errebel, ta desobediente E nperadoreei. Attendi emen Jangoiko onaren miragarriak. Zue Marzianok seme bakar bat: au zego eskolan mutiko bekala: atra zire eskolatik ikusteko pasatzen presoa: atra ze ura ere, ta ikusi zue sandua ta anitz Aingiru eder akonpañatzen zutela, ta koronatzen glorioso. Bisione goneki mutiko goi, botarik libruak ta tresenak, niork ezin dezakela geldiarazi, doaie laster ta laster Martir sanduaren atzean: ellegaturik apatus oñak negarres otoi ta otoi eskatzen zio artzezala laguntako & Nai zute apartarazi: baña ain fuerte apegaturik zego sanduari, ezi etzukete niolatere, ezpaizue nai Jangoikoak ere. 62 Joakin Lizarraga Ikusi zuelaik on Marzianok, bere biloak tiratus, ta atzaparkatus aurpegia koleras, akar egin zio S. Juliani, zeren galarazi zuen arren semea arte gaixtos. Gero asi ze milla maneras bereganatu naies semea: Oroat egin zue negar ta negar etorririk bere Ama Marzionilak: guzia banoan. Mutikottoa errebestiturik Jangoikoaren espirituas mintzatu ze sereno, ez aur bekala, itz gebeki: Arrosa naiz jaioa den aranzeetaik, arrosa da ta atxon onekoa: Aranzeak berriz naiz arrosa emanik, aranze dire puntzatzen dutenak. E gin bez, Aita, bere ofizioa, puntzatzea ta larranzitzea aranze gisa; ezi nik arrosa gisa kuidatuko dut atxon ona ematea fielei. Beldur direnek galtzeas emengo bizitza, obedi bezote berorri, ezi nik bizitza betirokoa nai dut, ta eztiot obedituko. Aita eternoaren amorez eztut berori ezauntzen Aitatako. Marziano, orrek bere Jangoiko falsuen amorez banazake ukatu ni seme, ta tormentatu kontrario bekala: E ztiot egiten agrabiorik uzteas ori Jangoiko onagatik, ta gogor izanes neuretako, ez naiz beratx orrendako. Burutik jautsia bekala gelditu ze Marziano etxakin zer egin, ta manatu zue guardatzeko ertxirik kalabozo ilun batean. 4. Jangoikoak argitu zue miragarriro, ta bete zue fragranzia gozoas, orgatik konbertitu baizire ogei soldado guardiakoak; eta etorririk zazpi kaballero Kristio elkarren anaiak sazerdote bateki, onek bataiatu zitue soldadoak, eta Zelso mutiko gura. Marzianok eman zio E nperadoreai kontu pasatzen zenas: ark manatu zio ilarazteko guziak tormentaturik. Paraturik tribunalea plazan, presentarazi zitue an guziak, eta daudelaik beren argumentuan, agitu ze pasatzea andik il bat ortzitzera. Presidenteak eskarnios erran zio S. Juliani, ia nola bizten duzun il goi? Sanduak eskatus Jesus onari, biztu zue istantean. Arritu ze Presidentea, ikusi zuelaik ila bizirik, eta geiago, aitu zuelaik ziola oius, aiek adoratzentuzten Jangoikoak direla Demonioak, eta Jesu Kristo dela Jangoiko bakar egiaskoa; ta zeramatelaik bera monstruo beltz batzuek infernuko su eternora, Jangoikoak S. Julianen atenzios manatu zuela itzuli zeiela, egiteko penitenzia, ta konfesatzeko egietafedea: ta etzeike ase ematen sanduari eskerrak. E tze aski izan au guziau desengañatzeko Presidentea: baizik manatu zue lotzeko preso il biztua ere, ilarazteko guziak. E ta nola ezpaizio sufritzen biotzak ikustea iltzen bere semea, enkargaturik berze bati erretiratu ze bera. Sartu zuzte kupa batzuetan erresinas ta pikes beterik, erretzeko an bizirik: eman ziote su, zirikatzen zute Ministroek: jendea klamatzen lastimas: Aingiruak beira: Jangoikoak orduan etzue nai izan erre zezan suak: baizik atra zeizen oso eder glorioso mellarik gabe. Arritu ze berriro Marziano, ta galdetu zio S. Juliani, zer artes egin zuen lan gura; erran zezola egia. E rran zio egia zen bekala, egin zela Jangoiko andiaren birtutez. 63 SANDUEN BIZITZAK 5. Baña Marziano etzego sinestatzeko: berriro sarrarazi zitue guziak kalabozoan; eta manatu zue bere Andrea Marzionila zoeiela ikustera semea, ta zegola arreki irur egunes, al bazezake itzularazi: baña kontra agitu ze. Agertu zire an Jangoikoaren miragarriak, zeñeki sanduen orazioaren medios konbertitu ze Marzionila, ta bataiatu zue sazerdote garrek, zelarik Amaren Aitabitxi bere semea Zelso. E rrabiak eman zio berri berritan Marzianori orgatik: eta ilarazirik gañarakoak, erreserbatu zitue sazerdote gura, S. Julian, il biztua, ta bere semea, ta bere andrea, pensatzeko espazio iagoreki, ezi oraño tiratzen zue amore naturalak. Ze Antiokian tenplo eder bat urresko oies enlosatua, pareteak ta bobedak adornatuak perla preziosoes, gutitan idikitzen zena orgatik. Sazerdoteei prestarazi ziote sakrifizio ta ofrenda preziosoak: eta S. Juliani erran zio amoltsu, tenplo gartan berere in zezala erreberenzia Jangoikoei munduaren gobernari direnei. Sanduak erran zio, bilarazi zezkiela an sazerdote guziak, izateko testigo sakrifizio ofratzen zuenaren. Marzianok kontent ustez errenditu zen, bildu zitue guziak kasi milla, ta kendurik grilloak presoei, akonpañatu zitue tenplo gartara asko alegranzireki, ta ezin konta ala jende. E llegaturik alzinera S. Julian, paraturik belauriko egin zio orazio Jangoikoai mostra zezan bere podorea, desengañatzeko jendeak: eta lagunek errespondatu zute Amen. Istante ango estatua, urre, ta gauza guziak desegin zire kea bekala: tenploa urratu ze arras, nola izan ezpalitz. Il zire sazerdote guziak, ta berze asko jende: Zoratu ze Marziano ikusteas; itzuli zire presoak karzelera, non zeudelaik orazioan, agertu zekizkiote glorioso lagunak lentxago martir il zirenak, berze alde S. Basilisa zeruko Birjinen koro bateki: eta karzelean aditzen ze kantatzen miragarriro alleluia alleluia. S. Basilisak erran zio bere E sposo sanduari, ia zoeiela bukatzera pelea, zegokiola idikirik zerua, ta prestaturik korona, ta sandu guziak etxideten errezibitzeko beren konpañian. Biramonean manatu zue Marzianok, oiñ eskuak loturik su ematea: loturak erre zire, sanduak ez. Gero desollatzea S. Julian, ta berzeei begiak atratzea; ta tormentatzea potroan Marzionila. Baña gelditu zire guziak sano mellarik gabe. Bota zuzte baseiziei, arzei, ta leonei, zatika zezkiten: baña ebek ziote erreberenzia lamikatus oñak. Azkenean atrarik karzeleko presoak, aieki bateo degollatu zuzte Martirak: baña berla ikaraturik lurra, galdu ze Ziudadearen irur zatitaik bat: ta idoloak ziren lekuetan erori zire ausnarriak, ta il zute asko infiel: Marziano erdi ilik doi doia eskapatu ze orduan, baña andik guti akabatu ze konsumiturik arres. E zauntzeko gorputz sanduak, jarri zire arimak zein bere gorputzean & Martirio gau agitu ze 309 urtean. 64 Joakin Lizarraga Izotzillaren 11.an San Teodosio Zenobiarka 1. Nola baitire personak beren ta berzeren galtzeko direnak, ala badire sanduak beren ta berzeren salbatzeko. E betaik da S. Teodosio, jaio zena K apadoziako erritto batean, ta estudiaturik ongi bete zena, erakusteko berzeeri ere Jangoikoaren bidea. Joanik leku sanduetara peregrinazioan, ellegaturik ikustera S. Simeon E stelita bizitzena kolumna baten gañean kontino zeru agerrira penitenziaren admirazio ta exenplutako paraturik, onek bere pilare gartaik erran zio, sekulan ikusi gabe len, ongi etorria zarela, Teodosio Jangoikoaren gizona. Arritu ze au aditzeas ori, ta berak deiturik igan ze kolumnara, bota zekio oñetara, ta ikasi zue beraren agotik zer in bear zuen, eta agituko zekiona urrengoan. E ta beraren bedeizio arturik joan ze, ta egin ze E rrelijioso, eta bildurik zenbait lagun, erakusten ziote bizitzen geroko eternidaderako, beñere atzendu gabe iltzeas. Ortako zeuka beti obia bat idikirik: Onen inguruan zeudelaik bein, erran zue, ona, idikirik dago obia: nork gutaik bear du igatu lenik? Orduan bere Diszipuloetaik bat deitzen zena Basilio ta sazerdote zena paratu ze belauriko, ta errespondatu zio, Bida bere bedeizioa, eta ni ortziko naiz lenbizikoa. E man zio, ta inarazirik ilaria ta sufrajioak bizi zelaik, berrogei egunen buruan, ez heri, sukar, oñaze, ta deus gabe il ze, nola lo gozo batean. 2. Milagro oneki, ta berze askoreki arrimatu zekio anitz jende zerbitzatu naiez Jangoikoai arren eskolan. Zegolarik dudan, zer egin: alde bat nai bizi erretiraturik soillik Jangoikoareki, berze alde nai proximoei ere lagundu salbatzen, deklaratu zio Jangoikoak enplea zeiela kuidatzen arimak Kristok erosi zituenak bere odol preziosoaren kostus. Ala egin zue, erremediatus ez solamente arimen, baita gorputzen bearrak ere Jangoikoaren graziaz ta milagros. Sei eun ta laur ogeitamirur Diszipulo biali zituela zerura bere alzinean, diote, ta aietaik atra zirela asko Obispo, ta Artzai arimen. Mintzatzean omen zue ainberze indar ta grazia, ezi inarazten ziote nai zuena, emanes bakotxai karga neurriturik indarren ariora, ez gogorki kastigatus, baizik amorosoki konbidatus. Goratu zire denbora gartan hereje Azefalo deituak, zeñei faboratzen ziote Anastasio E nperadoreak, tiratus bere aldera zenbait obispo, ta naies bereganatu Teodosio ere, baize ain sandu famatua. Sandu gonek bildurik monjeak animatu zitue defendatzera fede K atolikoa naiz bizien kostus, bear barin baze. E ta E nperadoreai berai eskribitu zio ausarki erresoluzioa; eta ajolarik etzuela 65 SANDUEN BIZITZAK arren meatxues, armes, eta podore guzias; naiz adin anditakoa zen ia, ibili ze gaste bekala ziudades ziudade predikatzen egietafedea, seguratzen K atolikoak, konfunditzen herejeak. E ta bein tenplo prinzipalean infinizio bat jenderen alzinean iganik pulpitora goratu zue boza bizkor, ta erran zue, E ztuena errezibitzen E lizak o laur Konzilio jeneralak , nola laur E banjelioak , biz exk omek atu madarik atua. E rran, ta jautsi ze utzirik guziak arriturik. Desterratu zue E nperadoreak: baña guti iraundu zue desterruak, zeren Jangoikoak E nperadorea ausnarri bateki bota zue infernura. 3. Itzulirik bereengana guzia ze kuidatzea Jangoikoai zerbitzatzeas, ta Jangoikoak arren medios faboratzeas genero guzietan. Azkenean eman zio heritasun luze penasko bat: eraman zue pazienzia admirableareki, nola baize, ta izan baize beti gorputzaren etsai Jangoikoaren ta arimaren amores: alaere bizitu ze eun ta borz urtes, entenda daien, eztagola erregalatzean gorputzaren ona, bai bizioen mortifikazioan. Ikasirik zerutik noiz il bear zen, paraturik orazioan Monjeen ta Obispoen konpañian eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan: eta Jaunak manifestarazi zue beraren gloria ta santidadea milagroeki bizian bekala ondorean ere. Bizitu ze bortzgarren ta seigarren jendamendean Jangoikoaren gloriatan, ta arimen protxutan. 66 Joakin Lizarraga Izotzillaren 14.an San Felix Sazerdotea Nolan 1. Gure Jangoiko Jaunak uztentuen bekala bereak pasatzera trabaju, ala konbeni delaik, guardatzen ere badakiela bear orduan nolanai, dugu progu S. Felizen bizian. Ze au sazerdote sandu bat Nolan, ango Obispo zelarik Maximo agitz zar benerablea. E ben denboran goratu ze persekuzione lotsagarri bat Kristioen kontra, ilarazis ebek, ez nolanai, baizik tormentu arrigarrieki. E torri zire Nolara E nperadorearen Ministroak, da erratea, Deabruarenak. E bek billatzen zuzte len lenik Kristioen Artzai eta kidariak. Obispo sandua pensatus, uzten baze iltzera berla, zeruan deskansatuko zela, baña bere ardiei falta inen zuela; kontra berriz, guardatzen baze orai, zezakela probetxa gero fielei, enkomendaturik ebek S. Felizen eskura, bera altxatu ze oianeko kubila batean. E zin aurkitu zutelaik Ministro gaiek Obispoa, billatu, aurkitu, ta preso egin zute sandu gau: eta ezin errendiarazis promesas ta meatxus, sartu zute karzelean beterik tella-puskaes, ezin lorik ere in zezaken gisan. Bitarteo bere kubilan Obisp oa zego aflijiturik pasatzen zenas Ziudadean; berze alde goseak eta otzak erdi-ilik. Zeude bateo Obispoa ta sazerdotea txoil ertxiturik biak, bata zar, berzea gaste; aun preso, ura araiturik: Nola inen da? Jaun piadosoak biali zue bere Aingiru bat atratzera karzeletik Felix: atra zue, ta kidatu zue kubilara, non zegon Obispoa il-kolore. Artu zue besarka sanduak; nai zue akorritu ats emanes; baña ezin. Ori ikusirik, eta niondik etzela remediorik, itzuli ze Jangoikoagana orazioan otoi ta otoi: bereala goraturik begiak, ikusi zue malda batean matsoko bat dilindan, on neguaren erruan; artu zue Jangoikoaren erregalo bekala, eta kalkatus eskuas bota zio ago barnera arren zumoa, edo likorea; oneki asi ze akorritzen zar gizagaizoa, begiak idikirik, mintzoa itzulirik, lenik Jangoikoai eman zio esker milla, berla S. Felizi keja amorosoak, non egon zara orai arteo? ofrezitu zidalaik Jangoikoak etorriko zinala ene anparatzera desanparo gontan? Kontatzen dio sanduak pasatu zen guzia, ta Jangoikoaren fineza. O Jauna, nork eztu konfiatuko berorren baitan? E ne tema da, ezi Jangoikoai zerbitzatzen dionak Nagusi onari zerbitzatzen diola. Baña ezin iraun leku gartan. 2. Determinatzen dute itzultzea Ziudadera sekretoan: Baña Obispoa ezin ibili oñes, ta abrerik ez, lagunik ere ez: zer inen dugu emen? Injeniosoa da karidadea ta indartsua: Kurtzen da Felix, ea Aita, erraten dio, para bedi ere soñetan: pizu gau ezta pizu enetako: zen. E ramaten du gau batez 67 SANDUEN BIZITZAK alargun zarren etxera, kuida zezan: bera altxatu ze berze etxe batean, pasatu arteo persekuzioaren ekaitza. Pasaturik, atra zire biak konsolatzera, ta erremediatzera fielak. Guti iraundu zue eguraldi onak. Berriro itzuli zire Deabruaren Ministroak arara: eta nola baizekite S. Felix zela Kristioen alzindari, au lenik billatu zute; Jangoikoak naita aurkitu zute plazan, baña etzute ezaundu. Berari galdegin ziote ia ezauntzen zuen Felix: Arrek errespondatu ziote, ezi aurpegis ezetz. Segitu zute alzina, ta bera altxatu ze aratxago bi pareteen erteka batean. Aiek laster ikasirik, mintzatu zioten gura zela billatzen zutena bera, itzuli ta laserka segitu ziote: baña o Jangoikoaren probidenzia ta podorea! nola burlatzen den gizonen astuzias! E rran dugun bi pareteen erteka gura derepente aurkitu ze beterik armirmau-sarees, edo telarañas, de manera ezi niori etzekio gogoratu sartu zela an gizonik aixtean. Sei ilabetez egon ze an altxaturik, iork etzekiela, Jangoikoak ezi. E ta sustentua nondik? Ona berze probidenzia miragarri ta amorosgarri bat Jangoiko onarena! E rteka artara ze etxe gaietaik baten leioa: ango etxokandreak paratzen zue egunoro leio gartan jateko gauza: beñere etze atzendu paratzeas an: ta beñere etze oroitzen paratuas. Oneki sustentatzen ze sandua. E ta edatekoa? Gauoro erortzen ze an intza aski zen adiña errefreskatzeko bera: baita exenplu ona Jangoikoaren onaren bere onetsieki. 3. Pasaturik ekaitza, atra ze sandua erakustera Jangoikoaren gauzak jendeari, zeñek ikusirik ain ustekabean bera amatzen ta beneratzen zue, ala nola zerutik jautsia. Iltze denbora gartan Obispoa: Bereala guzi guziek nai zute Felix Obispotako: ezin garaitu zute, zeren baize txoil humila: berak bai logratu zue in zezaten berze bat deitzen zena Kinto, baize ordenatua zazpi egun lenago bera baño: orreki baten truk izain zuztela bida arimen lanetako. Zen bekala humila, ze desapegatua lurreko ondasunetaik. Zituen pixkak embargatu ta saldu zizkiote persekuzione-denboran. Gero berze askok errekobratu zute bere izana: sanduari ere konsejatzen ziote, eska zazkiela justizias: baña, Jangoikoak guarda, zio, nik billatzea berriz bein utzi nituenak Jangoikoagatik. Sustentatzen ze txurkiro nekazari gisa landus bere eskus baratzetto bat, ta irur erregen erria berze nekazari pobre bateki bateo. Beñere etzue baizik bestimenta bat, ta ematen baziote berze bat, bereala ematen zue pobreren bati. Ala bizitu ze mundurako pobre, abrats Jangoikoaren alzineko, izenean bezain Felix ditxoso errealidadean: ta ala iltze ditxoso, honratus zeruak asko milagros, ta munduak anitz debozios: ta Aita Sanduek, Obispoek, Doktoreek asko laudarios. Ze kostunbre len, ukatzen zuena deliktoren bat, etzeikelaik proga seguro berze gisas, eramatea sandu gonen obrara, eta in zezan juramentu: 68 Joakin Lizarraga eta baldin iten bazue falsu, kastigatzen omen zue Jangoikoak berartan agerri: ezperen, ez: eta S. Agustinek biali omen zue bere denboran Afrikatik arara Apez bat infamatu zutena, garbi zeien an juramentuareki. Asko maneras honratzentu Jangoiko Jaunak bere onetsiak. amen. Izotzillaren 14.an S. Hilarlo Obispo p. 271. 69 SANDUEN BIZITZAK Izotzillaren 17.an San Antonio Abadea, edo San Anton 1. Nola baita debozio S. Antoni ebetan, atra zagun onen bizitzatik zerbait probetxa dezakeguna. S. Atanasiok zue sendagalla ezaunduas S. Antonio Abadea, ta eskribitu zue beraren bizia, ta eraman zue Romara, eta leituas solamente asko eman zire Jangoikoak: eta S. Agustin solamente aditus mogiturik asi ze klamatzen bere adiskide bati, Zer da au, A lipio, letra gabek oak goratzen dire, ta arrapatzen dute Zerua: eta gu emen geuren letraek i loiean ingurak a! A gian zeren alzinatu diren, dugu alk e segitzeas atzetik ? ta ezgara iago alk etu bear ez segitzeas? Jaio ze E jipton Koma deitzen zen erri batean jendaki nobletik: Azi ze sanduki: emezorzi urtetan gelditu ze emazur, buratsoak ilik: gelditu zekio arreba txipitto bat, zeñetas bear zuen kuidatu: sei ilabeteen buruan, ia zegolaik guzia utzi naies emateko Jangoikoak sollik, aitu zue tenploan E banjelioko sentenzia gura (Math. 19.) N ai bauzu izan perfek to, joan ta saldutuzun gauza guziak , ta eman pobreei, ta segi nazazu ni, ezi tesoro bat izain duzu Zeruan. Itz gebek sartu zekizkio biotzean, ain nola berari sollik erran balitio Kristok. Itzuli etxera, ta utzirik bere partea arrebarendako, ta au enkomendaturik andre on batzuei, gañarakoa sal du, ta eman zue limosnas. E tze orduan, baizik zenbait Monje bakotx an emenka, zeñen birtuteak imitatzen zitue gogotik, eta zerbati espezialki arrimatu ze ikasteko perfekzionea. Lan iten zuenetik mantenitzen zue bizia eskas; ezi penitenzia, barua, orazioa ze bere iteko prinzipalena. Asi zekio Demonioa tentatzen, ta itzuliarazi naies mundura, gogoratus ango konbenienziak, oraiko deus gabea, ta arrebatto garren desanparoa. Baña sanduak orazioareki ta Jangoikoaren graziareki garaitzen zue. Nork konta zenbat tentazio-jenero, zenbat astuzia, indar, ta artifizioeki paratzen zion infernukoak agerrian ere? Baña orazios ta humildades beti atratzen ze triunfante. Ia denborain buruan etzio beldurrik batere: berari bai beldur andia zio etsaiak, ezpaizezake sufri aipatzea ere. ta nonnai konjuratzean aipatu orduko S. Antonen izena, atratzen ze gorputzetaik gaixtofikatua. Ogei urtes egon ze kubila batean ikusi gabe nior, ezta bera ere niork, ezetaere Ministro batek ekartzen zionak bi aldis urtean ogi guti bat. Gero atra ze andik, baña kolore onean, alegre, azkar, ezaundurik guziek zela on Jangoikoaren lana. Sinesta nira, zio; Satanas da beldur gure orazioes, barues, 70 Joakin Lizarraga bijilies, humiltasunas, baña espezialki amore iñ diogunas Jesu Kristori, zeñen guruzearen señalea sollik ere aski da iges inarazteko. E ta Demonioak berak bein kejatus, botatzeas arri bekatu iten direnen kulpak erran zio, gizonek berek zutela kulpa billatus okasioak, ta naies beren gustoak, ezi berak etzuela indarrik ia, Kristo ilas geros gurutzean. 2. Famatua ze ia mundu guzian S. Anton, eta E nperadoreak ere kartas enkomendatzen zire beraren orazioetan, eta anitz jende zetorkio segitu naies bizimoduan, ta ala eremu gaiek bete zire Monjees S. Antonen kasos. Bada nork konta Jangoikoak arren medios obratzen zituen miragarriak arimen ta gorputzen onetan? Guzieki ze manso, humil, amoltsu, alegre, sereno beti. Sazerdote ta Obispoei inklinatzen zue burua, eman zezoten bedeizioa. Solamente Herejeetaik iges iten zue, nola serpiente batzuetaik. Bati eskribitu zio, beira zeiela, ezi Jangoikoaren ira zegola arren gain. Herejeak desprezios bota zue karta oin petan. Andik guti bere zaldi manso batek egin zio azpitik ozka, ta irur egunen barnean iltze miserableki. Bein ikusi zue espirituas galmendea inen zutena herejeek Alexandrian. Nola anitz mando, ta animale zeuden ostikoka botatzen lurrera aldareak &. ta entendatu zue alakoak zirela herejeak. Fede K atolikoaren amorez joan ze Alexandriara deiturik ango Patriarka S. Atanasioganik, ta egin zue probetxu miragarria konfirmatus K atolikoak, ta konfunditus herejeak, ta konsolatus S. Atanasio. 3. Lauretan ogei ta amar urte zituelaik, gogoratu zekio Jangoikoaren permisios, ote zen norbait ainberze urtes bizitu zenik eremuan: E rrebelatu zekio bazela bat, zeñen billa bear zuen joan. Bereala argitu orduko arturik palo bat asi ze bides zar benerablea, ta etxakin nora. Naiz bero, naiz neke, segi alzina: konfianza, zio, dut Jangoikoan, erakutsiko didala bere sierbo gura ofrezitu didana. Bi egun pasaturik bides, ta gauak orazioan, ta zenbait lanze bitartean, irugarren argi astean urbildu ze kubila batera, ta pokaletik asi ze beira bernerat, ezin ordea deus ikusi, ilun egones, zoeie sartus barnerat gutibana, gelditus atsa, ta paratus bearria, ia zerbait senti zen barren gartan: Gero ere ikusi zue argi-iduri bat aratago urruti: eman zue prisa orduan, eta tropezatus arrieki egin zue arroitu. E rtxi zue orduan ataria S. Paulok barnetik: eta S. Antonio urtikirik lurrean zego dei ta dei Jangoikoas idiki zezon: badakit, zio, zuk badakizula, nor nai zen ni, nondik ta zertara eldu nai zen: badakit ere ez nai zela digno ikusteko zu: baña ikusi arteo, ez naiz joanen emendik. Billatu zaitut, ta aurkitu; zure atarian nago deies, idiki zadazun. E zpadut logratzen, emen ilen naiz; eta ortziko duzu ene gorputza. E rrespondatu zio barnetik S. Paulok, niork eztu eskatzen graziarik meatxueki; ta eldu bazara iltzera, zer 71 SANDUEN BIZITZAK milagro da ez idikitzea? E rran ta idiki zio irrikos; eta besarkatu zire elkar amere andiareki, ta salutatu zire beren izen proprioes, nola ezaunak balire, etzirelaik ikusi sekulan orduraño, ta eman ziote Janpikoai eskerrak fabore gartas. Ondorean jarririk biak, erran zio S. Paulok, ona non duzun billatu duzuna ainberze nekereki; beira gorputz gau ia zarturik sarri bear dena auts biurtu. Galdegin zio gero munduas, nola zegon. E rrespondatu zio S. Antoniok, ta paldetu zenbat urte zuen, nola etorri, nola bizitu zen kubila gartan. S. Paulok informatu zue guzietas, nola ango palma baten fruitas mantenitu zen, ta ostoes bestitu: Jaunak an anparatu ta konsolatu zuela miragarriro. 4. Ala zeudelaik konbersazioan elkarreki, jarri ze arbola gartan otsorrai bat; andik jautsi, ta utzi zue bien oñetan ogi bat, eta joan ze. E rran zio Paulok Antoniori, bedeikatua biz gure Jauna, egiaz piadosoa, sines ongiegillea, biali baitigu bazkaria. Irur ogei urte du, ematen didala ogi-erdi bat egunoro: E gun zu etortzeareki, doblatu du arrazionea. Jan zute artaik biek, ta edan iturritik, emanes Jangoikoas esker milla milla: Gaua gero pasatu zute orazioan. Biramon goizean erran zio Paulok, badu denbora banekiela bizi zinala zu eremuan, ta Jangoikoak ofrezitu zida etorriko zinala ene laguntako: baña zeren urbildu den ia ene plazoa, nik ain deseatua joateko mundutik, biali zaitu zu, ortzitzeko gorputz gau, ta estaltzeko lurrean lurra. E men asi ze Antonio aioska negar ta negar; ain berant ezaundu, ta ain fite utzi bear zuen! etzezala utzi, baizik eraman bereki. Ontara Paulok, etzazula nai nai eztuena Jangoikoak: zuretako on litzake ta plazer, uztea emengoa, ta igatea zerura: baña bear duzu oraño kuidatu zure anaies: gero ere seguro izanen duzu alokairua. Orai in bear didazun faborea da joan bereala, ta ekarri manto eman zizuna Atanasiok, estaltzeko ene gorputza. E rran zue au, etzezan izan ainberze pena ikustean iltzen an. Arritu ze Antonio aditzeas aipatzen Atanasios ta mantoas: arren petxoan bizi zela Kristo: apatus eskuak ixil ixila itzuli ze bere konbenturat prisaka, ezin oñek segitus gogoa, sartu ze atsanditurik bere zeldan, artu mantoa, ta bazoeie, artu gabe amenik ere. Ikusirik bi Diszipuloek erran ziote, non egon da Aita? nora doaie? E rrespondatu zue, ai ene bekatarias! Ikusi dut E lias, ikusi dut Juan Bautista desertuan, eta errealki S. Pablo paraisoan. Itzulirik bide beras, beti gogoan bere gura, ilen zekiola ellegatu baño len. Biramonean bidetik ikusi zue Pauloren arima igaten zerura ederki akonpañaturik: bota ze auspeska lurrean klamatzen, nola uzten nauzu, Paulo? Nola zoaz despeitu gabe? Gero joan ze ain prisaka, ezi iduri baizekio egatzen zela. E llegaturik ikusi zue gorputza belauriko, ta prinzipioan ustez bizi zen, jarri ze aldakan orazioan: baña etzelaik senti 72 Joakin Lizarraga atsartzen, ezaundurik ila zegola, besarka artu zue erregatus negarres: inguratu zue manto gartas, errezatu zue ilen ofizioa, atra zue kanpora: baña etxakin nola ortzi, ta ez zer egin. E torri zire bi leon, zeñek aztaparka egin zute zulo bat aski zena: gero humil humila S. Antoni lamikatus eskuak ta oñak, eskatzen bekala ziote bedeizioa: eman ziote Jangoikoaren izenean, ta joan zire. An orzi zue ila: eta arturik S. Pauloren tunika ostoes egina, heredero bekala itzuli ze, ta bazkoa egunetan paratzen zue gala gisa. Kontatu zue gero agitua. ta beraren testimonios kanonizatu da S. Paulo, bizitu zena eun ta amirur urte. S. Antonio gero iltze eun ta bortz urtetan, faltatu gabe ortzik, ez bista, ez indarra, ta kolorea. Iltze izotzillaren 17.an eta 361 urtean. 73 SANDUEN BIZITZAK Izotzillaren 20.an San Sebastian Martir 1. S. Sebastian Martir animoso gloriosoak Aita izan zue Franzes Narbonakoa, Ama Milandarra: Orgatik agian bi ziudade goiek dute pleitu porfiatus batak eta berzeak, bere lekukidea dela S. Sebastian; zeren ezi edozein sandu, eta iago sandu bat alakoa, aski da honratzeko bere sortuerria. Romak du gloria izanas erregatua beraren odolas martirizatu zutelaik, ta orai izateas an bere gorputza. Bizitu ze denbora gartan, noiz ziren E nperadore Diokleziano ta Maximiano, Kristioen kontrario erruak. Ze soldado jeneroso baliente, kortes, atentoa, orgatik egin zute K apitan lenbiziko guardia edo Konpañiaren. Ze Kristio sekretoan, naiz ez iduri agerrian, Kristoren amorez biotzean erretzen eman naiak bere bizia, baña mantenitzen, animatzeko tormentuetan Martirak bearrean zirenak. Berzeen ertean izan zire bi K aballero elkarren anaiak, preso zeudenak fedeagatik: bisitatu zitue S. Sebastianek an, eta animatu zitue pasatzera edozein pena ta eriotze gisa Jesu Kristoren amoreagatik. Ofrezitu zire gogotik, eta eman ze sentenzia ilarazteko. Baña nola baizire K aballero prinzipaleetaik, enpeñatu zire aien buratsoak, andreak, aideak, ta adiskideak, ta logratu zute Juezenganik ogeitamar egunen epea, mintzatzeko, ta errendiarazteko ukatzera fede Kristioa. E gun gaietan adiskide ta aideek alde batetik, berze alde beren Andreek beren humeeki loxentxus, lastimas, negarres egin zutena errendiarazteko, nola daike explika? Guzien gañetik beren Aita ta Ama bizi zirenek joanik karzelera porfiatu ziotena milla maneras, nork erran? Asi zire ia beraxten Martirak alako golpeeki, baizire gizon aragiskoak. 2. Ontan guzian egon ze presente S. Sebastian disimulaturik; eta ia iduriturik ordu zela manifestatzeko bere biotza, bi gaiek etzeizen galdu arimo-faltas. Mintzatu ziote firme itz ebeki: O Kristoren soldado balienteak, arimo ona; etzaiztela errendi tentazio gebetara: emastekien negarrek garai bezkite emastekiak, ta gizon delikatuak, ez zuek, baizarate fuerteak zerurako eskojituak, erakutsazie obratan Kristori diozen amore egiaskoa: bera iltze guregatik; il gaitzen gu ere beragatik, seguratzeko bizitza eternoa glorian. Lanzera ellegatu zarate, noiz edo ebek utzi bearkotuzie, edo Jesu Kristo bere sandueki. Nork konfesarazi dizie Kristoren fedea orai arteo? Nork iduki zaizte preso ainberze denboras? Nork eman dizie arimo ta indar? E zta ala, ezi Kristoren amoreak? E ta orai indar iago izan 74 Joakin Lizarraga bear du eben amoreak, zuen galtzeko, ezi Jesu Kristorenak garaitzeko? E tzin dekite sentitu bear zutela ebek, emengoa baizik beiratzen eztutenek? Gora begiak zerura: an tugu Aita, Ama, Anai arreba, aide ta adiskide ezin obeak. Balekite, zuek bekala, ebek, an esperatzen duguna, ez lastima, baizik inbidia lukete Martir gloriosoei. Baña eztakite altxaturik dagona an Kristio onendako, ezpaitute beiratzen, baizik emengo itxura, biar edo etzi bukatu ta deseginen dena, nai badugu ezpadugu. E ta itzulirik aiengana erran ziote, zuek, Jaunak eta Andreak, etza ziela nai galarazi ebei emengo bizi labur miserableagatik zeruko gloria eternoa, ta ez dezozela erresisti E spiritu Sanduari tiratzentuenari gora. E tzaiztela penatu aparta daitzen orai guti bat: an goratik logratuko dizie argi, ezauntzeko Jangoikoaren badea, baita Kristiotasuna. E ztire kontuak amiñenak ebek, baizik egiak milla milla milagroeki probatuak. Sinesta, ezi bizi obera doaz: an ikostuzie glorioso, nai baduzie. 3. Akabatzean mintzatus, bereala zerutik señalea, jautsi ze argitasun andi bat, ta bateo agertu zire zazpi Aingeru, ta erdian Aingeruen E rrege, zein ellegaturik Sebastianengana eman zio besarka, erraten ziola, zu beti nereki izanen zara. Au guziau agitu ze Nikostratoren etxean, zein baize guardatzen zituena presoak, ta zenen andrea Zoe baize mutu, baña ez sor: onek aiturik S. Sebastianen platika, ta ikusirik argi zerukoa, joanik arren oñetara adiarazten zio zeñus, nai zela Kristiatu. Sanduak erran zue, ni barin banaiz esu Kristoren zerbitzukoa, ta egia barin bada erran dudana, Jesu Kristo berak eman dezazula mintzoa. Au erran ta zeñatu zio agoa guruzearen señaleas: momentu berartan mintzatu ze klaro emanes graziak Jaunari ta Sanduari. Milagro patente oneki konbertitu ze Nikostrato, eta bi anaia preso gaiei eskatu ziote barkazio idukias preso, ta zoezila Jangoikoareki. Ia aien buratsoak ere ta Andreak konbertiturik zeude negarres, ez penas, bai konsolazios. Azkenean ekarrarazirik karzeleko guziak, ta konbertiturik S. Sebastianen medios an zireneki bateo irur ogei ta amalaurtaraño bataiatu zitue sazerdote batek; guzien Aitabitxi S. Sebastian. E ta lien zirenak sendatu zire. Gero konbertitu zue Kromazio Jueza ere. 4. Ia ordea persekuzionea ellegatu ze sal du, ezpaizezakete Kristioek ez sal du, ez erosi, ez izan amenik, ezpaze inzensatus lenik Jangoiko falsuak. Orgatik atra zire anitz Romatik; berze batzuk gelditu zire nola erresak iltzeko: ebeki S. Sebastian. Kristio zela soldadoaren nonbrean, jakin zue E nperadoreak. Deitu zue bere gana; ta turbaturik erran zio, zer? Nik eman dizut duzun grado goi ene etxean, izateko Kristioen defendazale gure Jangoikoen kontra? E rrespondatu zio S. Sebastianek atento, ni, Jauna, beti izan naiz leala ta fiela berorrendako, ta beti eskatu dut orren 75 SANDUEN BIZITZAK onagatik Jangoiko bakar egiaskoari, zein baita kriatutuena zerua ta lurra: tonteria iduri baizaida eskatzea idolo goiei mogi eztaizkenei. Koleraturik E nperadoreak bereala manatu zue ken zezotela begien alzinetik Sebastian, eta kanpora atrarik, ta an loturik, ta oltto bat petxora dilindan paraturik Kristio zelako letrareki, akaba zezatela tiratus saetak. E gin ze, manatu bekala: eta sandua zego alegre animoso bitarteo padezitu naies iago ta iago. Ustez ia iltzen, utzi zute loturik bere zur gartan. Urbilen gauean joanik andre on bat deitua Irene ixil ixila, ortzitzeko gorputz sandua, aurkitu zue oraño bizi zela. E raman zue bere etxera, kuratu zue, ta sendatu ze. Ori jakinik Kristioek, arara joanik eskatzen ziote eskapa zeiela kanpora, etzeien erori berriz Tiranoaren eskuetan. Baña sanduak etzue ezauntzen beldurra: maite zue eriotzea Jesusen amorez. E ta ala jakinik, pasatu bear zuela E nperadoreak karraka batetik, paratu zekio alzinean tieso, ta oius erran zio, Jauna, beren Pontifize ta Sazerdote goiek daukate engañaturik, finjitus testimonio falsuak Kristioen kontra, sinestarazis direla Inperioaren kontrario; delarik egia Kristioen orazioengatik dirauela Inperioak. Arritu ze E nperadorea ikusteas ta aditzeas ila zena bere ustez. E rran zio, zara zu Sebastian nik manatu nuena iltzeko? E tzina il? E z, Jauna, errespondatu zio, zeren Jesu Kristok guardatu nauen emateko emen testimonio egietafedearen, nai baluke sinetsi. &. Manatu zue ark akabarazi zezatela azotez ta palos. Ala in zute, ta ilik bota zute leku zikin itsusi batean, etzezaten honratu Kristloek: baña Jangoikoak kuidatu zue geldi zeien erori gabe inmundizian, eta andik atrarik honra zezaten guziek: ta berak honratu du milagros & 76 Joakin Lizarraga Izotzillaren 21.an Santa Ines Birjin ta Martir 1. Naiz sandu guzietan ageri den Jangoikoaren ona ta E rrelijione Kristioaren sandua, baña klaroago aurtto, ta donzellatto Kristioetan: ebetaik bat miragarria da S. Ines Roman jaioa jendaki nobletik, eta ongi azia. Ontan juntatu zire biotzaren humiltasuna ta munduko ondasunketa; urte guti, ta anitz juizio ta birtute; gorputz txipian arimo ta koraje andia; emastekiaren delikatuan balore ta biktoria martirioan: eta leku infamean berean triunfante kastidade garbi-ederra. Txipizututik asi ze pensatzen Jangoiko andiaren gauzetan, espezialkiro gizonei mostratu digun amore geiegian, jautsis zerutik guregana, ta gizon eginik pasatzean ainberze trabaju, pena, ta eriotze alakoa gaixtoengatik onak, ofendizaleengatik ofendituak berak, salbatzeagatik gu. Au da Jesus ona, salbazale bakarra, ona berebaitan egiaz, ta ona guretako sines. Pensatus bada kontino Jesus onaren amoresko exzesoetan, amorostu ze Ines amazale dibinoas alako maneran, ezi ez egunas, ez gauas etzeike atzen, bai zego amores beragana anhelatzen: E tze kontent errezatzeas solamente, bai zego il naiak Martir beragatik. Señaletan konsagratu zio bere gorputz ta arimaren Birjinidadea betiroko: E ta Jesus onak ere señalatu zue bere esposa espirituale ta espezialetako. 2. Baña ara Demonioaren inbidias tentazio errua sandattoaren kontra. Amabi urtetaik amirurtarako adinean zelarik uzis eder agraziatua, ikusirik Romako Pretekto edo Gobernariaren Semeak, amorosturik sandaren grazia ederras, ta informaturik bere jendakiaren nobletasunas, eskatu zue bere esposatako ain gogotik, ezi orduak ilabete, egunak urte iduri zekizkio esperatus errespuesta. Sandaren buratsoek edo zeren oraño zen aurra, edo zeren uste zuten intenzio alakorik etzuela, etzute ematen prisa berzeak nai adiña. E ta ala berantetsirik, ta prebeniturik asko joia ta ikusgarri preziosoes atra zekio bein alzinera karrikan. Deklaratu zio bere pretensioa: nolako itz, modu ta demostrazioeki ordea? Bereala erretiratu ze atzerat sanda, eta grabe firme tiesoki erran zio, aparta aparta bedi eneganik infernuko sutilletea, bekatuaren sukaia, erioaren zeboa, ezi ori ez bekalakoak artu nau ni beretako lendanik; ta ezdezala espera ta ez pensa izanen nai zela desleala ni sekulan ene E sposo dibinogarri, zeñi eman nai zen guzis betikos, ta zenen amorez bizi nai zen. E ta ezdezala sinesta, ori daikela berareki konpara, zeren ezi ditu berak sei prenda inkonparableak: 77 SANDUEN BIZITZAK Lenik da jeneroso noblea, ain gora, ezi Aita du Jangoikoa, ta Ama Birjin garbia: Da ere ederra ta ain ederra, ezi iruzkia, ilargia, izarrak eztire eder beraren aldean, eta berari beira egotea da gloria. Da ere jak intsua, ainberze, ezi jakin du arrapatzen ene biotza alako maneran, ezi ez dezaket berzerik nai, ta ez gogoratu, bera baizik. Da ere aberatsa, ainberze, ezi eman dida ia tesoro bat balio duena iago ezi Romako Inperioak, eta zerbitzatzen diotenak betetzentu ondasunes nai adiña, ta ezta txurtzen emanes. Da ere poderosoa, ta ain poderoso, ezi keñu bateki garaitzentu munduko ta infernuko potestade guziak, eta itz bateki sendatzentu heriak, eta bizten ilak. Da ere on ona, ta ain on amablea, ezi ezauntzen duenak ez dezake baizik onetsi: eta berak onesten nau ni, ta artu nau bere E sposatako, ta paratu dida señalea, ez dezaten onetsi nior, bera ezi, ta eman dida itz, eznauela utziko sekulan ere. Orgatik bera sollik amatzen dut nik iago ezi nere bizia, eta nere gusto gozoa litzake iltzea beragatik. &. 3. Joan ze berzea konfuso aditurik alako gauzak: eta sinetsi zue zegola Ines erozoraturik munduko berze norbaiten amores: eta koleraturik zelos heritu ze. Bere Aitak ikasirik motiboa, deitu zue sanda, eta modu on guzies porfiatu zio admiti zezan matrimonio ain ongi zegokiona. Sandak konstante firme etzuela utziko lenbiziko artu zuen E sposoa. Sandak konstante firme etzuela utziko lenbiziko artu zuen E sposoa. Nai zue arrek jakin, nor ote zen au, zeñi ain afizionatua baizego Ines. Bere enbusteroetaik batek erran zio, Jauna, donzella goi da Kristioa, eta txipizututik azia Kristioen sorginderiaetan. Alegratu ze aditzeas on Gobernaria mendekatzeagatik bere agrabio iduri gura. Determinatu zue bereganatu bear zuela ones edo gaitzes sanda. Baliatu ze medio guzies; baña banoan. Azkenik erran zio suber tieso, Ines, edo artu senar, edo adoratu gure Jangoikoak: ezperen, kastigatu, ta eramanaraziko zaitut emasteki urdeen etxera, non ere deshonra zaizaten. Sandak serena, eztaiela neka, ta asarratu debalde, ezi eztut nik utziko artu duten E sposoa; eta eztutelaik nai orren semea, izanik ain prinzipal andia, zenbat gutiago adoratzea orien Jangoiko falsu goiek, deustako eztirenak? E ta dionas ermako nauela leku infamera, bego entendaturik, etzaiola kuadratzen ene Jangoikoai deshonestidaderik, orien Jangoiko zikin gaiei bekala; eta dutela nereki beraren Aingeru bat guardatzen nauena. Juez infameak eramanara zizue sanda biluxirik karrikas karrika; baña Jaun dibinoak estali zue miragarriro, ikusi etzeiken gisan. E ta sarturik etxe gartan aurkitu zue Aingerua agerri, guardatzeko, eta bestimenta txuri eder bat, bestitzeko: E ta aposentu guzia bete ze argitasun zerukoas: eta sanda paratu ze orazioan. Zoezi ellegatus atari 78 Joakin Lizarraga pokalera gizon deshonestoak: baña arriturik an ikusten zenas itzultzen zire atzerat aldaturik biotzez. 4. Gobernariaren semea ere ellegaturik sartu ze itsu itsua pasiones deustan erreparatu gabe: baña Aingeruak bereala utzi zue ilik berartan. Ori ikusi zutelaik lagunek, asi zire oius, atozte, Romanoak, ezi Gobernariaren semea ilarazi du Ines Kristio sorginak. E torri zire jendeak ikustera; etorri ze Aita ere zoraturik, eta beiratu zuelaik bere semea ila, asi ze gaizki erranka, o sorgin madarikatua, infernuko furia gaizki agertua, nola ilarazi dun ene semea? E rran zue sandak, nik eztut il, baizik bere atrebenziak. Libre atra dire gañarakoak; baña onek errespetorik gabe nai nindue bortxatu: orgatik ilarazi du ene Aingiru guardiakoak. Orduan ia emeki eskatu zio arrek, logra zezan biztu zeien, sinestatzeko etzuela ilarazi arte gaixtos. Sandak logratu zue orazios: E ta bizturik ia Mutiloi asi ze oius, E zta berze Jangoikorik zeruan ta lurrean, baizik adoratzen dutena Kristioek. Guk adoratzentugunak dire Demonioak, engañatzen gaitutenak eramateko infernura. Pontifizeek ta Sazerdoteek aditurik gorarazi zute jendea klamatus, il bedi il bedi Ines sorgina, urdea, alkegabea, infamea, bere arte gaixtos trasformatzentuena personak. Oiu gebeki turbatu ze Jueza, eta konfuso nai zue alde bat utzi libre sanda alako miragarrien kasos, berze alde ze beldur jendearen furias. Ala lotsaturik erretiratu ze etxera, utzirik bere lekuan Astasio. Onek inarazi zue hogera andi bat sandaren inguruan: erdian sanda, eta sugarrak partitu zire bi aldetara erres an urbil zeudenak. Sanda, goraturik bere begi ederrak zerura zego ematen bere E sposo dibinoari esker milla milla. Jendea oraturik kontra sosegatzeko, manatu zue uezak pasatzea lepoa ezpata bateki: Berdugoa beldurrak ikar ikar: sanda beldurrik gabe animosa: orrek, Jauna, errezibi bez ene arima: E rrezibiturik golpea, egatu ze arima errezibitzera Birjin ta Martiren korona doble. 5. Gorputz sandua depositatu zute buratsoen heredaje batean, nora baizoezi fielak adoratzera errelikia sandu gaiek: Infielek etzuzte utzi nai arrika, eta ala iltzute S. E merenziana S. Inesen aizpa esnekoa, bataiatzeko zegona, ta orduan bataiatu zena bere odolesko bataioas, zelebratzen dena il gonen ogei ta irurgarrenean. E ta Infielek estorba etzezaten debozio gura, lotsarritu zitue Jangoikoaren terremoto, ortots, ta oñaztureki. landaren buratsoak ezin atzendus beren alaba onaren memoria gozoa, zeude kontino orazio egiten arren obian. Gau batez agertu zekiote akonpañaturik anitz Birjin ederres, adornaturik gala urreskoes, joia ta perla preziosoes, bere aldakan zeukala axuritto iduri bat txuriago ezi elurra, ta baraturik erran ziote amoltsu, o ene Aita eta Ama, ez dezatela nigar egin nitas ilas 79 SANDUEN BIZITZAK bekala: bizi naiz eben konpañian zeruan Jaunareki, zein maitatu bainue bizian debozio guziareki. Aparizio gau izan ze famatua, ta zelebratzen du E lizak ogeita zortzigarrenean. Andik zenbait urte Konstantino E nperadorearen alaba deitzen zena Konstanzia heri andia oñetaik bururaño, baña orañik ez bataiatua, oanze S. Inesen obiara sendatu naies. Orazioan zegolaik an lokumatu ze, ta aditu zue sanda erraten ziola, porta zaite konstanteki Konstanzia: Ar zazu fedea Jesu Kristo gure Jaunaren, zeñen birtutez sendatua zaren. Idatzarri ta aurkitu ze sana ta sendo guzis: eta gero fabrikatu zue an tenplo eder bat sandaren honratan. Nor ezta admiratzen sanda gonen santidadeas, karidadeas, koraje andias ain adin gutitan? Nork eztakusa Jesus onaren fineza miragarriak arren onetan? E zpaitu egiten alakorik, diozu, gure denboretan. E ta nik diot, non da orai alako donzella edo arimarik? Biz lengo Kristiotasuna, eta ikusko da Kristoren ona, ezi beti da bat: ezta aldatzen. Biz bedeikatua. amen. 80 Joakin Lizarraga Izotzillaren 22.an San Bizente Martir 1. S. Bizente, nai batu erran biktorioso garaitzen duena, jaio ze Araguako Huescan, azi ze Zaragozan, eta egin ze Martir gloriosoa Valenzian. Zire E nperadore Diokeziano ta Maximiano, Jesu Kristoren etsai fieroak, ezin zeizkenak ase Kristioen odoles, naiz amar urtetan iloro ilarazten zuten amazazpi milla, diotenez. (Breviar. in fest. SS. Ciriaci et Paulae 18 Junii: Hispan.) E bek biali zute E spañara beren gisako bat deitua Daziano Presidente. Onek ilarazirik Zaragozan anitz Kristio, Zaragozan, ta preso eginik S. Balerio, ta S. Bizente, ura Obispo, ta au Diakon Obispoaren partez predikatzen zuena, zeren etzuken ark aski zarregis ta motel izanes mia, eramanarazi zitue biok Valenziara. An asko denboras idukiarazi zitue kalabozo ilun batean beterik burriñas, goseak eta egarriak, baña Jangoikoaganik erregalatuak: Uste zue bai arrek, kobardeatu ta flakatuko zirela tratamentu gaixtoareki ainberze denboras: Baña kontra agitu ze: Atrarik andik sentenziatzeko, agertu zire sendoago ere len baño: akar in baizio karzelzaiari orgatik, ustez erregalatu zituen ongi, Au da nik manatu niana? Ain sendo ta kolore onean atra beaute karzeletik gure Inperioaren etsaiek? E ta ebengana itzulirik, erran zue, Zer dio, Balerio? Nai du obeditu E nperadoreei, ta adoratu aien Jangoikoak? Obispo sanduak errespondatzen zio manso emekiro miaren trabagatik, ezpaizeike ongi entenda. Orduan goratu ze S. Bizente Jangoikoaren espirituas errebestiturik, Zer da au, Aita? Nola mintzatzen da ain emekiro, nola balego beldurrak tzakur gonen? Gora bez boza gora: edo ezpadezake adinaren kasos, bida niri lizenzia, mintzatzeko. E manik lizenzia, erran zue garboso, Zuen Jangoiko goiek, Daziano, zuendako biz, ezpaitire deustako protxal. Guk Kristioek dakigu eztela baizik Jangoiko bat bizi dena, ta guziak egintuena, guzien prinzipio ta fin bere seme Jaun Jesureki, zein eginik gizon bizitu eta il baize salbatzeagatik gizonak, nai baute berek. Guk nai dugu salbatu, ta beraren amores pasatu trabaju, tormentu, eriotze. 2. Kristio presente zeudenak, ta gero aditu zutenak animatu zire itz ebeki: Daziano koleratu alako ausardias. Desterrarazi zue Balerio, ta tormentarazi Bizente. Billusirik paratzen dute dilindan zur batetik, tiratzen zute oñetaik kuerdaeki, atratzen junturaetaik ezurrak, zatikatzen aragiak azotez. E rraten zio Dazianok bitarteo, eztakusazu, miserablea, nola dagon gorputzori zatikaturik? Bizentek sereno errespondatu zio, Sinesta 81 SANDUEN BIZITZAK bez, Daziano, niork etzi dakela egin fabore andiago egiten didana baño orrek. Iago tormentu pasatzen du orrek ikusteas ez nazaketela garaitu ni orren tormentuek. Orgatik eskatzen diot eztaiela beraxtu, ezi zenbatenas iago diren penak, iago izanen dire premioak, eta nik aseko dut deseo dutena iltzeko Jaun onagatik iltzenagatik gurutzean gure amorez. Itz ebeki Daziano arras koleratu ze, ta begiak turbaturik, abuña zeriola agotik, ta sua begietaik, marroas leon bat bekala, kendu azoteak berdugo bati, ta asi ze artas ematen, sanduai ez, baizik berdugoei, floxoak zirela, inutilak, funda gabeak. Sanduak irrikos erraten dio, asko zor diot, Daziano, iten baitu nereki adiskidearen lana; kastigatzentu kastigatzen nautenak ni: heritzentu heritzen nautenak ni: E sker milla. Guziau ze suari olio ematea, ta añaditzea Dazianoren rabia. E karririk burriñasko aztapar eta txarrantxak, aieki arraskarazi zue gorputz guzia goititik beitiraño furiosoki: E ta sandua; nola ezpalitz aragiskoa, burlatzen tormentues, ta tormentazalees: ebek akaiturik, ta bera alaiturik. O Jangoikoaren indarra komunikatzen diona gizonari, artu zuelarik berak gizonaren flakeza, beldurtus pasio alzinean! Paratu zute gero burriñasko goatze gisa batean, su emanes alde guzietaik: odola zerio guzitik, aragiak konsumiturik, sollik ia ezurrak erre ta belzturik: arimoa ala ere bizkor biktorioso proprioki Binzente. 3. Manatu zue Dazianok eramateko berriz karzelera, barraturik tellapuskak, aien gañean etzateko ta arrastatzeko sandua, etzeien niolatere errepausa. Baña Jesus onak argis inguraturik ta Aingerus egin zio an bisita konsolagarria. Turbatu zire guardak ustes iges egin zuen Bizentek. Onek oiu egin zue, ez eztut iges egin; emen nago, ta erran zozie Dazianori, prebeni dezazkela tormentu berriak, ezi pasatuak pasatu direla. Gelditu ze Daziano arriturik, eta errabiatzen: bitarteo Aingiruek Bizenteri kantatzen ziote triunfoa, ea Martir triunfantea, ez lotsa, ezi zutas dire lotsa tormentuak ta tormentazaleak. Biramonean Daziano mintzatu zekio amoltsu-iduri malizias, nai zuela deskansarazi, ta kuratu. E tzinarazizue goatze beraz batean: baña Martir gloriosoak nai etzuela deskansurik emen, despeitu zue arima Jaunaren eskuetan. Dazianok gorputz sandua botarazi zue kanpoan, zatika ta jan zezaten tzakurrek ta baseiziek: baña otsorrai andi bat paratu ze zentinelan: arrek pikoas, aztaparres, egales apartarazten zitue miragarriro. Aiturik on Dazianok iskiritus zio errabioso, Ah Bizente, ilik ere iten didazu gerra. E ramanara zizue itsasoan barna, ta an ondatu: baña bota zutenek itzuli zerelaik aurkitu zute itsasbasterrean: non urbagadek formaturik obia gisa bat estali zute areas orduan: gero sanduaren abisus andre on batek depositatu zue Valenziako murallen ondoan. Biz bedeikatua Jangoikoa egin zuena alakoa &. 82 Joakin Lizarraga Izotzillaren 23.an San Ildefonso Toledoko Arzobispoa 1. S. Ildefonso Toledoko Arzobispo ta Ama Birjinaren K apellan gloriosoa jaio ze Toledon berean buratso ilustreetaik jenerazios ta Kristiotasunes. Logratu zute seme on gau bere Ama Birjinaren medios, zeñi ofratu zion bere Ama Luziak. Orazioen humea bekala azi zute sanduki, eta gero S. Isidoro Sevillako Arzobispoareki estudiaturik amabi urtes, ta itzulirik sortuerrira beiratzen ta estimatzen zute guziek jakintsu ta sandu bekala. Baña bera ez kontent munduko nastekazioen ertean egin ze Monje ango Monasterio sandu batean. Falta aurkitu zuelarik Aitak joanik arma ta jendeeki arren billa, ezin aurkitu zue: gero seguratu ze semea, ta sosegatu ze Aita konformatus Jangoikoaren borondateareki. Amak laudatu zio egin zuena, ta konsejatu zio perseberanzia, ta Ama Birjinaren debozioa. Konbentuak izan ze guzien exenplu, ta argi bat bekala santidades. E ta denbora labur eskojitu zute Abade. Agitu ze gero iltzea S. E ujenio Arzobispo Toledokoa: eta bereala E rregek eta guziek obligatu zute izatera ondorengoa S. Ildefonso. Berak negar, erresisti, erreklama, etzela gauza, eramateko pizu andi gura: baña etzekio baliatu: Bortxaz naiz bai konsagratu zute Arzobispo. E ta len zenak nola argi bat altxatua bere konbentuan, gero paraturik kandelero andi gartan argitzen zue mundu guziari. Ze agitz Jangoikoaren beldurdun, barnean deboto, agerrian modesto, beratx, afable, manso sufritua proximoeki. Bada karidadea zue prinzipala: eta gañarako limosnaes landara, egunoro paratzen zue mala ogeitamar pobreei; eta oraño ere irauten du kostunbre gonek Toledon, eta meza nausia erraten duenak joatea bedeikatzera pobreen bazkaria, ta Arzobispoak berak ere, falta gabe. 2. Baña arimen kuratzean, kuidatzean, ta kidatzean zue bere enplegu, afizione, ta habilidade prinzipalena: ortako eman zio Jangoikoak zelo diskreto amoltsua, nola Ama on batena, xakintasun abasto, ta mintzaera elegantea: Zertan geienik agertu zuen, izan ze Ama Birjinaren garbitasun birjinala defendatzean. E torri zire E spañara denbora gartan hereje batzuk, barratzen zutenak doktrina infamea, etzela Ama Santisima gura beti mantenitu Birjin. Aien kontra goratu ze S. Ildefonso, eta mias, eta plumas garaitu, konbenzitu, ta konfunditu zitue, eta desterrarazi E spañatik, orgatik deitzen baizute sandua fedearen ankora. Kuadratu zekio birjin eder garbienari bere kapellanaren fineza, eta pagatu zio ederki: zeren 83 SANDUEN BIZITZAK ezi S. Leokadia Toledoko Patronaren festa zelebratzean, presente zeudelaik E rrege Rezesbinto, bere korte guzia, ta jendeketa andia, sanda gura ia irur eun urtes ortzirik zegona, goratu ze obiatik, eta eskua edatus sanduagana, erran zio, o Ildefonso, orrengatik bizi da ene señoraren gloria. E rran ta itzuli ze bere obiara. E z kontent gloriako E rregina orreki sollik, jautsi ze bera zerutik, eta erran zio amorosa, Zeren guardatu duzun zeure Birjinidadea, ta defendatu duzun nerea, nai zaitut erregalatu neure eskus. Tori ornamenta gau, usatzeko nere festibidadeetan. Utzi zio kasulla bat admiragarria. Pensa nola gelditu bide zen sandua fabore goneki: nola estimatu, ta agradezitubidezion: eta nola bizitu bide zen urrengoan, nola gizon bat zerukoa, emen beiti gorputza, ta gogoa goiti zeruan beti. Biziturik iruogei bat urte desterru gontan, ellegaturik plazoa ainberze deseatzen zuena, jaio ze bizi obera, ta igan ze ikustera Jangoikoaren aurpegia bere glorian, Jesu Kristoren ta bere Ama Birjinaren konpañian, &. 84 Joakin Lizarraga Izotzillaren 26.an San Polikarpo Obispo ta Martir 1. S. Polikarpo antiguasko sandua, E smirnako Obispo, ta S. Juan E banjelariaren Diszipulo izana, fede katolikoaren defendazale andia izan ze, ta herejeen kontrario fuertea, bere Maestru Apostoluak erakutsi bekala. Roman aurkitu zue ustekabean karrikan Marzion herejea, itzuli zue aurpegia berze aldera, ez ikusteagatik: Goartu zue arrek, eta galdegin zio, E zauntzen nau ni? E rrespondatu zio, E zauntzen dut Deabruaren hume lenijaioa. S. Ignazio Martirak zue txoil adiskide maite, ta kontu ematen zio bere martiriorako bideas. Ala animatzen zire elkar lenbiziko Kristio buru gaiek, zein baño zein guapoago padezitu naies Kristorengatik. E nperadoreen persekuzionean egiten zitue Artzai onaren ofizio guziak bere ardieki: eta jakin zuelaik bera billatzen zutela arrapatzeko, Kristioen konsejus eta otoitzes erretiratu ze kanpoko etxe batean. Baña nola Jangoikoa bear baita izan zerbitzatua bere zerbitzukoes noiz ta nola duen plazer, preso in bear zuten bezperaren bezperan in zue amets, sugarretan zegola kuxina, zeintan zeukan burua erreklinaturik. E ta entendaturik signifikazioa, deitu zitue bere adiskideak, ta erran ziote beterik alegranzias, Zierto erraten diziet, ni erreko nautela bizirik egun gutiren barnean. Bedeikatua biz ene Jesu Kristo ona, nai baitida egin grazia, emateas martirioaren korona. Atrarazi zute aiek berze leku batera, seguroagos beren ustes, baña etze ala izan, ezi an aurkitu zute Ministroek: sartu zire etxe gartan: bazeike oraño ere eskapa: etzue nai, baizik goratus begiak zerurat erranik, Jauna, kunpli bedi orran borondatea, atra ze ematera ongietorria agasajo andiareki: prestarazi zue bazkari on bat aiendako; Jarrarazi zitue maian jan zezaten ale re, ta berak eskatu zue ordu bat egoteko orazioan. Admiraturik aiek alako modu onas, ta kontentu mostratzen zuenas, ia zeude urrikitan etorrias egitera preso, ta ziote elkarri, dela posible in daien ainberze dilijenzia galtzeko zar gizagaizo gau ain beneragarria? Baña gero ere kunplitzeagatik erman zute abre batean. Opatu zute bidean Gobernariak ta bere Aitak; artu zute beren kotxean: konsejatzen ziote bien ertean utzi zezala Kristioen superstizionea obeditus E nperadoreei. E giten ze sor guzietara, ta zego ixil: azkenean ainberzeko porfiaetara errespondatu zue, Jaunak, zertako galtzen dute denbora debalde? Nik sekulan eztut eginen oiek diotena. Orduan asarraturik aiek bota zute kotxetik moldegaizki, ta heritu ze eror zerakoan. E raman zute Juezagana, eta bidean aitu zue zerutik itz gau, 85 SANDUEN BIZITZAK arimo ona, Polikarpo, eta egin ongi Jangoikoaren itekoa. Juezak galdeginik, ia zen Polikarpo, manatu zio uka zezala Jesu Kristo. Sanduak sereno grabe erran zue, laur ogeitasei urte du zerbitzatzen diotela nik, eta beñere eztida egin gaizkirik, baizik ongi beti: nola nai du orrek, uka dezaten orai nik ene Jaun ona? Meatxatu zio Juezak erreko zuela bizirik. Sanduak zio, nik eztut beldurrik akabatzen den suas, baizik su eternoas. E zdezala pensa lotsarazi ni deustas: nai duena egin bez: emen nago ni. Au zio aurpegi alegre, ta mintzo ain tieso grabeareki, ezi jueza gelditu ze admiraturik. Pregonarazi zue Polikarpo zela Kristio. E ta jendea goratu ze, bear zutela erre bizirik. Bildu zute egur-abar franko: nai zute josi itzeeki, etzeien mogi. Sanduak erran zue, ezta zeren, ezi uste dut ez nai zela mogituko, naiz erre-pispildurik. Ala utzi zute, lotus eskuak sollik atzerat: eta bota zute sura. Ofratu ze gogotik Jaunari sakrifiziotan. E ta suak formatu zue ala nola arku bat inguruan, eta erdian sandua zego ala nola urrea istargitzen zuena; eta errespiratzen andik atxon bat gozoa. eta ikusirik, barkatzen ziola suak, ta ez akabatzen, ezpata bateki traspasatu zute. Oneki egatu ze arima gloriosa errezibitzera korona &. Izotzillaren 27.an S. Juan Krisostomo pag. 272. 86 Joakin Lizarraga Izotzillarren 28.an San Julian Obispo Kuenkan 1. K aridadearen exenplutako jaio ze S. Julian Burgosen orazioen hume gisa, txoil eder agraziatua, eta bereala jaio orduko goraturik eskuttoa formatus guruzearen señalea eman ziote guziei bedeizioa Obispoen gisara. Guziak admiratu zire, ta iago, gero aitu zutelaik bataio-egunean Aingiruen musika bat zoragarria, kantatzen zutela, egun aurtto bat jaio dela bere parerik grazian eztuena. Bataiatzerakoan ikusi ze bataiarriaren gañeko aldean mutiko-iduri bat Obispoen insigniaeki erran ziotena, para zezotela izena Julian. Prodijio gebeki entendatu ze klaro zela Jagoikoaren maite eskojitua, eta ala mostratzen ze aurzutuan, mutikozutuan, ta gastezutuan. E gin ze Maestru Teologiaren, ta erakutsi zue publikoki. Buratsoak ilas geros, etzue nai izandu artu Matrimonioaren estadoa konsejatzen ziotena, baizik zen guzia, ta zuen guzia eman Jangoikoai. Ordenaturik sazerdote goiz guzia enpleatzen zue orazioan, ta meza erratean ain deboto, ezi guziei apegatzen ziote debozioa. Geroago eman ze irabaztera arimak predikatus Jangoikoaren itza E spañako leku anitzetan. E gin zute Toledoko Arzediano lenik, ta gero Kuenkako Obispo, nai etzuela berak. Sartu ze an oñez humil humila: eta laster agertu ze Jangoikoaren gizona zela, Jangoikoak bialia guzien onerako, ala arimen, nola gorputzen alde. Desegiten ze, ta desentrañatzen, erremediatu naies bear guziak. E ta Jangoikoak fabore andieki adiarazten zio kuadratzen zekiola beararen karidade gura. Bein zerbitzatzerakoan pobreei maian usatu bekala, ikusi zue an bat beneragarriago iduri zuena, ta gogoraturik ote zen Jaun andiren bat erori zena bearrean, galdegin zio: E ta pobre gura agertu ze beterik argitasunes, erraten ziola, Julian, nik estimatzen dizut iten duzuna ene pobreeki, ene adiskide ona, eta premiotan ofrezitzen dizut gloria eternoa. 2. Asko milagroeki lagundu zio bere Majestadeak. Bein etorririk anitz pobre, manatu zio limosneroari eman zezotela zerbait gari. Ark zio, etzela pikorrik ere. Sanduak, beira zazu ongi, eztoazin utsik pobreok. oan ta aurkitu zue graneroa beterik garis. Berze bein etzelarik ogirik Kuenkan, ta ezin aurki nion, jarri ze bere orazioan sandua, eta bitarteo ellegatu zire atarian anitz abre karaturik, nork kidatu gabe, ta pagatu nai arik, etzire agertu. Manatu zio bere mutil bati, bere gisako liberal zenari, erreparti zezala: eta ark egin zue ain gogotik, ezi nekearen utses iltze, ta beneratzen da sandutako Burgosen. Peste denbora batez sanduak bere orazioaren 87 SANDUEN BIZITZAK birtutez logratu zue erremedioa. Demonioak inbidias persegitzen zue tentatus gulas, kodizias, luxurias: baña sandu humilak Jangoikoaren graziaz garaitu zue beti. E llegaturik laur ogei urtetara heritu ze, ta ezaundurik deitzen zuela Jangoikoak bere gana, errebestitu ze ornamenta sagratues errezibitzeko sakramentuak: gero urtiki ze lurrean bestiturik silizios: Azkenerat ikusi zue etorzen beragana donzella bat koronaturik lorees, akonpañaturik Aingirues, ta sandues ederrago ezi iruzkia, kantatzen zutela, Ona sazerdote andia bere egunetan Jaunari plazer egin diona. Graziak ematen asi ze sandua bere Ama Santisimari, zeñek erran zio, tori palma gau zeure birjinidade guardatuaren señaletan. Señale gebeki despeitu ze mundugontaik milla, berreun, ta zorzigarren urtean. Andik irur eun ta amar urte aurkitu ze gorputza ain oso galdu gabe eta aldakan palma errama bat berde freskoa. Berze asko milagros honratu du Jangoikoak, eta E liza Sandak zelebratzen du bi aldis urtean &. Izotzillaren 29.an S. Franzisko Sales, pag. 275. 88 Joakin Lizarraga Izotzillaren 30.an Santa Martina Birjin ta Martir 1. Alexandro E nperadorearen denboran bizitu ze S. Martina Romana jendaki anditakoa, agitz aberats ta liberala sokorritzeko pobreak. E nperadoreak manatu zitue zenbait kaballero joateko kristioen billa, zetozin ofratzera sakrifizio. Aurkitu zute sanda gau erretiraturik orazioan, ta eraman zute E nperadoreagana. Ikusi zueneko arrek ain ederra, artu zio amore, ta erran zio, o donzella, jendaki anditakoa, nere intenzioa da egitea zu ene esposa, erreina, ta E nperadora: baña lenik Apolori ofratu bear diozu sakrifizio. E rrespondatu zio S. Martinak, Jauna, ni ofratu naiz sakrifiziotan Jangoiko akar biziari, zeñek baitu plazer arimaren ta gorputzaren garbitasunas, eta berari enkomendatzen naiz egunoro. E nperadoreak manatu ziote Apoloren sazerdoteei, prebenitzeko sakrifizio, ta eramanazteko arara sanda: zein ellegaturik zeñatu, begiak zerura goratu, ta orazio eginik, ikaratu ze lurra, erori ze Apoloren estatua, ta putxikatu ze guzia. Sandak E nperadoreai orduan, Jauna, bidoeie, lagun bezo bere Jangoikogarri, baitago erori ta deseginik. Agertu ze estatua gartan zegon Demonioa errautsean iraulka oius ziola, o Jangoiko andiaren zerbitzari Birjina Martina, zergatik botatzen nau neure etxetik, ta ikusiarazten du ene itsustasuna jende guziari? Anitz E spiritu gaixto zeude nere eskupean, ekarritzen zizkidatenak egunoro arimak, eta orrek joanarazitu infernuko sura. E rran, ta desaparezitu ze aireak barna. E nperadoreak manatu zue heritzeko sandaren aurpegia zaflones, ta begi-azalak burrinasko garfioes: eta on egitean klamatzen zute berdugoek, ai gutas, ezi gu gara tormentatuak, ez au. Sandak egin zue orazio aiengatik, baizire zortzi, konberti zeitzen: eta aditu ze boza bat ziona, nik barkatzen diotet ene sierba Martinaren atenzios; eta zu zaude konfiaturik, ezi nik lagunduko dizut. Zorzi berdugoak konbertiturik eskatu ziote sandari barkazio, ta E nperadoreai erran, Jauna, guk eztugu adoratuko ia orren idolorik, ezi S. Martinaren orazios ezaundu dugu Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa. Suturik E nperadoreak erran ziote, o eroak, engañatuak zarate guruzifikatuaren arte gaixtos. Aiek berriz, on dago engañaturik, ez gu. Manatu zue martirizatzeko aiek, eta sufritu zute martirioa Jesu Kristoren amorez. 2. Berze egun batez manatu zue ekartzeko sanda: ikuskigun berriz, zio, arren sorginderiak. Larranziarazi zio gorputz guzia arma txorrotxes: eta Jangoikoak errebestitu zue argitasunes, eta llagaetaik zerio esne odo- 89 SANDUEN BIZITZAK laren partes, eta atxon dibino bat gozoa. Azotarazi zue erruki; baña bera ez, berdugoak bai nekaporraturik zeude klamatzen atertzeko. E tzitue utzi nai arrek, alik eta erori ziren arteo lurrean akaiturik arras. Konfuso zego E nperadorea etxakin zer egin: Bere aide batek Limineo deitzen zenak konsejatu zio itzularaztea karzelera, eta an guzia untatzea urin irakiñes, orreki zikindu ta kenduko zela argitasun gura. Sartu ze sanda an alegre emanes eskerrak Jangoikoai: Bereala jautsi zire anitz Aingeru, ta sandareki kantatzen zuzte Jangoikoaren laudarioak miragarriro. Biramonean joan ze arara Limineo, eta ikusirik zeruko argitasun gura erori ze lotsarriturik, eta jaiki ondoan ikusi zue S. Martina jarririk katedra batean, ta inguruan asko persona txuris bestituak. Itzuli ze, kontatu zio E nperadoreai ikusi zuena; ta niork ez sinestatu nai egia zena: zeren ezi dirudi, Jangoikoak eta E nperadoreak artu zutela tema ta porfia, onek tormentatzeko, arrek honratzeko sanda. E karririk au manatu zue E nperadoreak ermateko adoratzera idolo bat Artxemida deitzen zen leku batean. Arara ellegatu zeneko, asi ze an zegon Demonioa klamatzen, ai nitas! E zi sua dator ene atzetik laur aldeetaik. E ta sandak manatus zoeiela andik, asi ze ortots oñasturketan lotsagarriro, jautsirik suak zerutik erre zitue sazerdoteak, ta errautstu tenplo gura. Oraño ere itsuturik iras E nperadoreak manatu zue zatikatzeko gorputza ta bularrak burriñasko aztaparres, guzia sufritus sandak pazienzia admirableareki: Gero botatzeko baseizieri, ozka zatika ta jan zezaten. Atra zute leon bat temenarioa, berarias iduki zutena jan gabe irur egunes: ikusi zueneko sanda, joan zekio axuri bat bekala manso lamikatzen zitiola oñak. Sandak lauda Jangoikoaren ona ta poderosoa. Ikusirik on E nperadoreak manatu zue itzultzeko bere jaulara leona. Onek arrapatu zue,Limineo gura, ta antxe zatikatu ta jan zue. Ortas asarreago E nperadoreak manatu zue erretzeko sanda: egin zute su andi bat arrigarri, bota zute artan: baña derepente jautsi ze erauntsi andi bat aize erru bateki, onek barraturik sua erre zire an zeudenak inguruan: eta sanda libre mellarik gabe. E nperadoreak manatu zue sartzeko tenplo batean, ta uzteko an, ertxirik atariak. E gunoro kanpotik aditzen zire Aingeruen musikak eta kantuak. Gero idikirik atariak, ikusi zute sanda inguraturik erresplandorees, eta ango Jangoiko zeukaten gura eroririk, ta auts biurturik. E rran zio E nperadoreak, Non da ene Jangoikoa Zeo? Sandak errespondatu zio, E ne Jaun Jesu Kristok autxi ta auts biurtu du berze gaiek bekala. Ia etsiturik arrek manatu zue atratzeko kanpora, ta ebakitzeko burua. Jautsi ze boza bat zerutik ziona, Martina birjin ederra, peleatu duzu baliente bekala: or uda zatozin errezibitzera premioa ene glorian. Berdugoak aditzeareki erori zire lurrean ilak bekala. Ondorean joanik Aita Sandua, ta E liza90 Joakin Lizarraga gizon guziak, arturik gorputz sandua eraman zute ortzitzera gozo ta esta andiareki. E gun berean heriturik E nperadorea biotzeko miñ erruareqi asi ze ozkatzen ta zatikatzen bere aragiak, ziola oius, o Kristioen Jangoikoa, izan bez miserikordia nitas, ezi agitz naiz tormentatua; zeren persegitu duten orren izen sandua: nola nik in duten, ala iten da nereki. Lurra ikaratu ze, ta kristiatu zire egun gartan bi milla ta irur eun Infieletaik. Biz bedeikatua Jesus ona guzienganik. amen. Izotzillaren 31.an S. Pedro Nolasko pag. 278. 91 SANDUEN BIZITZAK Otxallaren 1.an Santa Brijida Birjin E skoziakoa 1. Admiragarria da Jangoikoaren ona, baitaki gaizkitik atratzen on, eta ezpaitu nior galtzen buratsoen bekatuengatik, ezpadu berak kulparik. Au da klaro ageri S. Brijida E skoziakoan, zein izan zuen ango Jaun batek esklaba batenganik bekatuaren medios. Orgatik arren konsorteak botarazi zue etxetik esklaba gura. Jaiorik gero alaba gau, ta ezaumentura ellegaturik azi ze txoil ona, honesta, humila, obedienta, ixila, pobreen ongiegillea, ta Jangoikoai emana guzis. E derra ze ariman, ta ederra gorputzean: orgatik guziek nai zutelaik ongi, anitzek pretenditzen zute bizikide. Aitak proponitu zio, zein nai zuen berak auta zezan. Baña orduko autaturik zeuka E sposo bere parerik eztuena Jesus ona, zeni konsagratuzion birjinidadea botos. E ta ezaundurik eder izatea zela zebo, pretenditzeko mundukoek, jarririk orazioan eskatu zio biotz guzias, itsusi zezan de manera, ezi niork etzezon kasorik egin, baizik bere Majestadeak. Logratu zue: ta ia niork etziolaik nai beiratu ere itsusiain utses, eman zio Aitak lizenzia egiteko E rrelijiosa, baize bere pretensio bakarra. Beloa paratzerakoan Obispoak, ikusi zue susko kolumna bat arren buruaren gañean, eta ukitzeareki sandak eskuas aldareko markoa, baize zureskoa, bereala berdatu ze, eta bera itzuli ze ain eder agraziatua nola len. Ala mostratzen zue Jaun dibinoak arimagarri zion amorea, baitare arren medios iten zituen prodijioeki. Konbidatu zue bein donzella batek sanda: joan ze, ta ikusi zue arren aldakan Deabrua. Galdegin zio zer ari zen an, ta zertara etorri zen. Deabruak errespondatu zio, ezi donzella garren lazo ajola guti izateak ekarri zuela, ta zegola ongi aurkiturik an. Aditu zue donzellak, ta zeñaturik istantean ikusi zue espiritu gaixtoa oaten sua zeriola. Lotsaturik ezaundu zue bere kulpa, ta emendatu ze, ta libre gelditu ze arrotz gaixtoaganik sandaren medios. Berze emasteki gaixtoagoko batek izan zue hume bat; eta bere bekatua exkusatu naies, botatzen zio kulpa Obispoari. Sandak deiturik galdegin zio, norenganik zuen aur gura? E rrespondatu zio alkegabeak, ezi Obispoaganie. Orduan S. Brijidak formatu zue guruzearen señalea arren agoan; eta istante berean aunditu zekio mia ta burua enormeki Jangoikoaren permisios. Zeñatu zue alaber aurttoaren mia, ta galdegin zio, ia nor zuen bere Aita. Aurttoak errespondatu zue klaro, etzela Aita Obispoa, baizik gizatxar bat errikoa. Oneki jakinze egia, Obispoa gelditu ze bere horareki, ta miserablea kastigoareki egin arteo penitenzia. 92 Joakin Lizarraga 2. Donzella batek egin zue kastidadearen boto, baña Aitak obligatu zue artzera matrimonioaren estadoa. Boda egunean konbita prestaturik zegolaik, eskapatu ze sekretoan sandagana. Segitu zio Aitak anitz zaldiskoeki, itzularazteko, nai bazue ezpazue. Ikusi zitue sandak, eta formatu zue guruzearen senalea lurrean, eta gerostik ia gelditu zire gizonak eta zaldiak tieso ezin mogi. Aitak ezaundurik Jangoikoaren eskua egin zue penitenzia, eta alabak guardatu zue bere propositoa. Ze sandaren konpañian bat iduri onekoa. Au deskuidatu ze bein beiratzean: andik segitu zire tentazioak. Zebila ezin kendus, ezbaien, ez erori bai erori tentazioan. Sandak Jangoikoan ikusi zue pasatzen zena arreki: E gin zue orazio, etzezan utzi eror zera tentazioan: eta berzeak Jangoikoaren inspirazios barraturik su lurrean ibili ze oiñ urtuxian arren gañean, eta ala itzali zue sua suareki. Biramonean sanda mintzatu zekio, badakit izan duzun peligroa zeure faltas, baña zeren gaur portatu zaren balienteki, ez akabatzeko erres su deshonestoan, etzara erreko infernuko suan: eta bereala orazioas sendatu zitio oiñ llagatuak suas, ta desegin tentazio guziak. Ama batek ekarri zio alabatto bat amabi urtetakoa mutu, logra zezon mintzoa bere orazioeki sandak. Onek arturik eskutik neskattoa erraten zio, ea, nauzu Jesusen amores guardatu kastidade birjinala? Amak zio, zela mutu neskatto gura, ta etzezokela erresponda. Sandak, bada eztut nik utziko, errespondatu arteo. Nauzu mantenitu birjin Jesusen amores? Mintzatu ze mutua klaro, ta erran zue, nai dut, eta inen dut manatzen didaña. Ala itzuli ze erremediaturik ongi. 3. E masteki batek ekarri zitio sagar batzuk, noiz ta ellegatzen ziren leproso batzuk atarira limosna eske. Sandak erran zio, eman zezkiotela pobre gaiei. Ark edo delikadezas, edo txurrerias etziote nai eman, etzituela ekarri leprosoendako. E rreprehenditu zue sandak, ta erran zio, orren kasos arren baratzeko arbolek etzutela ekarriko ia sekulan fruiturik: eta ala izan ze. Berze bi leproso joan zekizkio, erremedio naies. Sandak bedeikatu ur guti bat, ta eman ziote, batak berzea ur garreki garbi zeizela. Bereala bata garbiturik gelditu ze sano. Sandak oni erraten zio, garbi zezala berzea: baña kontent bere garbituas, etzue nai arrimatu eskuak, beldurrak apega zekion lepra. Baña bereala Jangoikoaren permisios aurkitu ze beterik artas: eta berzea garbitu zue perfektoki sandak orazioas. Anitz bekatari konbertitu zitue onera. Bedratzi lagunek nai zute il bat: etzute aitu nai sandaren konseju ona. E ta joanik egitera eriotzea, opatu zute, gizona ez, baizik arren bulto-iduria: Onen kontra eutxi zire, ustes iltzen zuten persona. Sandak erran ziote agitua, ta emendatu zire. E llegatzen ze ia garaia, joateko sanda mundugontaik: abisaturik zerutik lendanik erran 93 SANDUEN BIZITZAK zio bere lagun bati: eta egun señalatuan despeitu zue arima ditxoso gura joateko gozatzera Jesus onaren besarka eternoa glorian. Il omen ze Hibernian 518 urtean. Joakin Lizarraga Otxallaren 3.an San Blas Obispo ta Martir 1. S. Blas gloriosoa, zeñi baita debozio leku ebetan, izan ze Obispo Sebasten an urruti Armenian. Jangoikoaren inspirazios bizitu ze erretiraturik Arjeo deitzen zen oian bateko kubilan, nora joaten zekizkion baseiziak ta animaleak honratzera sandua, ta errezibitzera beraren bedeizioa egunoro: eta baldin aurkitzen bazute zegola orazioan, uzten zute geldi, ta zeude etxideten bukatu arteo, ta etzire apartatzen, bedeizio eman arteo; entenda daien nola Jangoiko Jaunak honratzentuen bereak. Baña, baseiziek honratzen zutena persegitu zute gizonek. Diokleziano ta Maximiano E nperadoreen ordes ellegatu ze Sebasten Presidente deitu bat Agrikolao. Persegitzen zitue Kristioak kruelki bere Ministroen medios egines preso. E ben akabarazteko, nai izan zue ekarri zenbait baseizia, leon, artz, ta alakoak. Ortako joan zire eixtariak, ta ebek aurkitu zute saldo andi bat sanduaren kueba-alzinean, nola zeuden manso geldi gaizkirik in gabe niori. Arriturik ortas sartu zire kubilan, ta aurkitu zute zar benerablea elebaturik bere orazioan. Kontu emanik Presidenteari, onek biali zitue soldadoak: E bek erran ziote sanduari: betor gureki, deitzen du Presidenteak. Sanduak alegre arresti erran ziote, ongi etorriak zaratela, ene humeak; aspaldian nindego etxideten: orai joanen naiz gogotik ere zueki. Gaur agertu zaida irur aldis ene Jauna, ta manatu dida ofra dezotela sakrifizio sazerdoteek ofratu bear dioguna. Orgatik goazen goazen Jangoikoaren izenean. Bidean bere itz sandueki, ta obratzen zituen prodijioeki konbertitzen zire fede Kristiora soldadoak. 2. E llegaturik ziudadera sarrarazi zue Presidenteak karzelean: eta biramonean deiturik beregana loxentxus erran zio, ongi etorri dela, Blas ene adiskidea ta Jangoiko inmortaleena. S. Blasek errespondatu zio, Jangoiko bakarrak guarda dezala berori, eta guardatzeko, ezdezkiela deitu Jangoiko direnak Demonio galtzentutenak bere adorazaleak. Gelditu ze suspenso guti bat Presidentea errespuesta goneki: gero kolera iganik, manatu zue golpa zezatela an makilukaldis: ala egin zute; sufritus konstante sanduak, arreki zegola Jangoikoa, ta etzuela beldurrik tormentues. E raman zute gero berriz karzelera, non andre on batek eraman zion sustentu guti bat, ta errezibitu zue sanduak, konsejatus in zezala al guzia ongi beartsueri. Arara ekartzen zizkiote heri ta malder guziak, eta guziak sendatzen zitue sanduak. Aien ertean mutiko bat 94 95 SANDUEN BIZITZAK zeukana trabeska ezur bat txintxurrian ezin atra ez gora ta ez bera, instantean libratu zue penarik gabe. Zenbait egunen buruan presentarazirik alzinean Presidenteak, ta ikusirik ain konstante ausart beti, paratu dilindan zur batetik, ta azotarazi zue fuerteki. E ramanara zizue gero berriz karzelera. Joaterakoan zoezi atzetik zazpi andre debota bildus odol jariten zekiona llagaetaik. E bek ere in zuzte presa, eta biziaren penan manaturik adoratzeko aien Jangoiko falsuak, errespondatu zute, erman zezkitela an urbil zen balsa edo butzanka batera berak, ta Jangoiko gaiek; an garbitu ondoan ofratuko zutela sakrifizio garbiago. E gin ze ala; eta emastekiek arrapatu Jangoiko gaiek ta bota zuzte butzankara. E ztaike sinesta nola sutu zen Presidentea orgatik. Inarazi zue su andi bat plomua urtus, erretzeko an zazpiak. E betaik at bi aur txipitto zituena bereki, zoeie lasterka sura; aurttoek klamatzen zute, etzezkiela utzi bizirik an, eraman zezkiela bereki. Arritu ze Jueza ontas, eta aiots bateki erran zue, emastekiek ere ta aurrek garaitzen gaitute. Asko tormentu emanik, sura gero botarik, guzietaik libraturik milagrosoki, azkenean buruak ebakirik il zire zazpiak martir. 3. Berriro nai izan zue tentatu S. Blas: baña etzukelaik logra deus ere, manatu zue botatzeko butzanka edo balsa gartan. Sandua sosegu ederrean zebila paseaketan oñak ur gañean: gero jarri erdian ta andik konbidatzen zitue Infielak zetozila ura zegon lekura, ia libratuko zuzten beren Jangoikoek. Sartu zire iruogei eta zorzi, eta guziak ondatu ta ito zire istantean. E ta sanduari Aingiruak erran zio, o sazerdote Jangoikoaren onetsia, atra bedi ur gontaik, errezibitzeko korona. Atra ze, istargitzen ziola aurpegiak de manera, ezi kausatzen ziote lotsamentu infielei, ta kontentu fielei. Presidenteak konfuso manatu zue degollatzeko sandua. Sanduak orduan egin zue orazio Jangoikoai eskatus enkomendatzen ziren guzieri beraren merejimentus nai baziote egin grazia ta miserikordia. Jaun bera agertu zekio an, eta guziek aditzen zutela erran zue, aditu dut zure orazioa, ta agintzen dizut eskatu duzuna. E datu zue orduan lepoa, ta ebaki zio berdugoak; eta bereala bi aur gaiei, Ama sanda garrek utzi zituenei enkomendaturik S. Blasi. E nkomenda gaitzen berari, atratzeko salbo. amen. 96 Joakin Lizarraga Otxallaren 5.an Santa Ageda Birjin ta Martir 1. Zelarik Dezio E nperadore, ta Kinziano Gobernari Sizilian, Fublikatu ze an K atanan manamendu, Kristio ziren guziak arrapatzeko, ta ilarazteko. Aditu zue manamendu gau donzella batek deitzen zenak Agena, zituenak laur prenda agitz estimatzen direnak munduan. Ze agitz noble jenerosa: ze agitz aberatsa: ze, agitz ederra bekala, agitz honesta. Guzien gañetik ze Kristio firmea sines, eta nai zuena ofratu Jesu Kristori bere birjinidadea ta bizia. Presentarazi zue Kinzianok bere alzinean: Ikusi zueneko, gelditu ze admiraturik ta amorosturik alako edertasunas: eta edozein gisas nai zue bereganatu arren borondatea: Ortako eramanara zizue etxe batera, non bizi baize emasteki bat deitua Afrodisia, zartua ia adinean, ta gaixtakerian, zituena bortz alaba bere gisarakoak. Aien ertean sanda zegolarik, asi zekio gaistakeriako Maestra gura predikatzen engañatu naies milla promesas, modus, eta maneras, al bazuke errendiarazi. Baña nork mogitu peña Jangoikoak firmatu duena? Sandak, despeitzeko beingoas, mintatzu zio grabe; Afrodisia, entendatzen dut orren pretensioa: alke dakiola: baña eztakiola iduritu, duela ainberze indar orren mintzaerak, eta mañak, ezi utziarazi dezadan nere Jesus ona, nere honestidadea ta honra. E ztut aditu nik orren mia nola andre honratuarena, baizik nola infernuko serpientearena. E ztadien galdu sekulakos emengoas landara, nik, Kristio bekala, bainago obligaturik onetsitzera gaizkiegilleak ere, abisatzen dut ezdezala segi ofizio infame gortan, su emanes donzella onttoen biotzetan. K alte iago ematen du, ezi laur kantonetaik ziudadegoni su itxeki balez. Naiz Kinzianok disimula dezan, bada bai, bada Jangoiko andi bat, kastigatzeko goiz edo berant. E ta Jangoikoaren errespetoz ezpada ere, bentzait ez galtzeagatik denbora ta itzak banoan, emendik alzina ez aipa niri alakorik sekulan: zeren ezi erraten diot, nagola ni ain firme fundaturik Jesus onaren, ta birjinidadearen amorean, ezi uste dut beraren graziareki, lenago iruzkiak galduko duela bere argia, suak berotasuna, ta elurrak txuritasuna, ezi nik neure proposito gau. Banazakete ilarazi, baña ez bekaturik inarazi: zeren Jaun guzis poderosoak guardatuko nau. Ori, Afrodisia, zarbaildu da ia: E rioa eztagoke agitz apart: Señaleak baitu buruan ta aurpegian: beira bere arimai; egin penitenzia, eska Jangoikoai miserikordia, eztadien galdu betikos. 97 SANDUEN BIZITZAK 2. Gelditu ze ura etsiturik pretensioas, ta iraturik erreprehensioas, kontatu zio Kinzianori zena zen bekala, ta etzekiokela ken Agedari amore zuen gura bere Jesu Kristori. Orduan Kinzianok ekarri sanda, ta galdetu zio bere jendakias. E rrespondatu zue, Sizilia guzian da ezauna ene jendakiaren nobletasuna. Nola bada zuk, zio arrek, segitzentuzu Kristio jende txar goien kondizioak? Sandak, iago balio du kristiotasunak, naiz oiek despreziatu, ezi munduko E rregeen anditasunak: zeren ezi Jesu Kristori zerbitzatzea egiaz da erreinatzea. Beras ez gara noble gu, dio ark, ezpaitugu adoratzen guruzifikatua? Sandak, oiek adoratzen baituzte idoloak, ta aietan Demonioak, non da oien nobletasuna? Manatu zue emateko bofetada bat, etzeien izan alkegabe, ta ixil zeien. Gelditu ze sandaren aurpekia ubel gorriturik, baña ederrago Jangoikoaren begietan. Ikusirik Kinzianok, etziokela atrarazi itzik, ezpaze Kristoren honratan, sarrarazi zue karzelean, pensa zezan ongi an, zein zegokion obeki, edo ukatu Kristo edo akabatu tormentus. Sartu ze karzelean, nola paraiso batean; egon ze an eskatzen Jaunari beraren auxilioa, lobratzeko biktoria. Biramonean presentaturik berriro Kinzianok nai zio utziarazi porfia gura, ta Kristoren fedea, izateko aisa gloriosa, ta ditxosa: ezperen, miserable desditxatua. Sandak erran zio erresuelta, nik eztut nai berze ditxa ta gloriarik, baizik ene Jesus ona, zeñen amorez tormentuak zaizkida gozo. Garia ezta paratzen graneroan, alik eta eulzian lastoa berexiartaño: E spiritua ere ez zeruan, ilartaño gorputza lurrean. E gin ta desegin bez, nola nai duen; Jesu Kristok lagunduko dida, ta eztut beldurrik. Zer ai da? Zeren esperan dago? Itz ebeki erresumindurik arrek manatu zue, biurkatzeko bular bat, ta ebakitzeko zañetaik. Sandak sufritu zue geldi animosa: ta erran zio, eztu alkerik, ebakitzeas donzella bati bularra, azi zelaik bere Amaren bularretan? Itsuturik arrek etzue aditu nai, baizik sarrarazi zue karzelean berriz, manaturik ez emateko jatekorik, edatekorik, ta ez erremediorik. Baña an agertu zekio S. Pedro Mediku gisa eldu zela kuratzera. Sandak ezekielaik oraño nor zen, erran zio, beñere etzela kuratu gizonen eskus, ta orai ere etzuela nai; ezi Jesu Kristok itz bateki zezakela kura, nai bazue. Ni naiz Kristoren Apostolua, erran zio S. Pedrok, berak biali nauena, eta ala zara sendatua beraren birtutez. E rran au, ta desaparezitu ze. Bereala berak beiraturik aurkitu zue sano guzis: eta asi ze graziak ematen, graziak ematentiot, ene Jesus ona, oroitzen baita nitas, biali baitu bere Apostolua, sendatzera ni. Argitu ze karzel guzia; guardiak eskapatu zire lotsaturik; presoek konsejatzen ziote atra zeiela, idikirik zeudelaik atariak. Sandak, ez, ezdezala permiti Jangoikoak eskapa nadien batallatik, logratu arteo biktoria. 98 Joakin Lizarraga 3. Laur egun geroago presentarazi zue Kinzianok, zeñek ikusirik ain sana eder, ta ziola, kuratu zela Jesu Kristoren graziaz, turditurik alde bat, rabioso berze alde, manatu zue barratzeko anitz tella puska sueloan, ta anitz brasa itxekirik, ta aien gañean arrastatzeko sanda. Lan goi egiterakoan arrigarri kruelkiro, agitu ze terremoto andi bat ziudadean, erori zire parete zenbait, eta arrapatu zuzte pean Silbino ta Falkonio bi adiskideenak Presidentearen. Alborotatu ze jendea, ura zela Jangoikoaren kastigoa, ta laster Presidentearen etxe aldera. Altxatu ze au, manaturik itzultzeko Ageda karzelera. An sandak egin zue orazio emanes Jaunari esker milla faboratuas, garaitzeko mundua, Demonioa, ta aragia, ta eskatus errezibi zezala beraren espiritua. Ala iltze sanda gloriosa bizitzeko glorian. Jendeak bildurik orzitzeko gorputz sandua, agertu zire an asko Aingeru zekartela marmolasko ol bat, artan eskribiturik letrero gau, mentem sanctam, spontaneam, Deo honorem, eta patriae liberationem, adiarazteko, izan zuela arimo sandua, borondatez eman zuela Jangoikoai honra, baitare libratzeko bere sortuerria. Kinziano, luxurioso ta kruel bezain, kodizioso joan ze laster, arrap atzeagatik sandaren ondasunak: bidean zaldi batek ozka egin zio aurpegitik, berze batek ostikoka bota zue ugaldean, ezpaita agertu gorputza sekulan. Oneki aumentatu ze sandaren debozioa, eta agitu zenareki urbilen urtean. K atanatik ez urruti dago E tna, edo Mongibel deitzen den oian bat, botatzentuena su botradak aldartes: orduan asi ze etorzen ala susko ugalde bat K atana aldera; Infielgaiek laster sandaren obiara joanik, ta arturik gañeko beloa desplegatu zute susko ugalde garren alzinean; eta istantean baratu ze; eta diote milagro gau berze asko aldis errepetitu duela sandak an. Baita prodijio bat ikusgarria, ta Jangoiko andiarena proprioki, beiratzea nola doaien jautsis oian kaskotik bera erri alderat susko ugalde gura, plomu edo metala urtuaren gisara lodi lodia; baitoaie erres ta erraustus opatzen duen guzia: eta atratzea prozesioan sazerdoteak eta jendeak peleara bekala sugarren kontra, ez armas, ez ures, ez berze instrumentus, baizik S. Agedaren anparoaren esperanzareki, ta arren beloareki: eta erakusteareki solamente suari, sua gelditzea bere karreran, pasatu gabe palmo bat alzina, nola ezaun balez Jangoikoaren manamendua sandaren medios. O zenbat maneras mostratzen duen Jangoiko onak begietara ere, zein gauza ona den bere Majestadeari zerbitzatzea, eta nola premiatzentuen bere zerbitzukoak; ta espezialki S. Ageda gloriosa ain ederra ta ain ederki zerbitzatu ziona zein maite duen bere Majestadeak, izateko guk ere, imitatus daiken gartan, ellegatzeko ikustera glorian. 99 SANDUEN BIZITZAK Otxallaren 6.an Santa Dorotea Birjin ta Martir 1. S. Agedaren gisarakoa izan ze S. Dorotea zelebratzen dena urbilen egunean. Au bizi ze K apadoziako Zesarean, donzella batean desea daizken graziak zituena, prinzipalki honestidade ta modestia humila azitzen zuena Jangoikoaren komunikazioareki orazioan. Guziek beiratzen ta estimatzen zute sanda bekala. E llegatu ze proguaren denbora, ellegaturik arara E nperadorearen ordes Presidente bat Aprizio deitzen zena. Onek aiturik zuen fama, deitu zue bere tribunalera. Presentatu ze modesta humil begiak apal, baña serena ta animosa. Galdegin bere izenas, ta erran zio nola deitu zuen, adiarazteko E nperadoreen manamendua, adora zezkien aien Jangoikoak. E rrespondatu zue Doroteak, zeruko E nperadoreak Jangoiko bakar egiaskoak manatu digu adoratzeko sollik bere Majestadea: Zeñi bear diogu obeditu, zeruko E nperadoreai, edo lurrekoai? Jangoikoak, edo gizonai? Presidenteak orduan, ea utzi platika alfer goiek, ta presta zaite adoratzera guk adoratzentugunak, ezperen, kario kostako zaizu, eta paratuko zaitut guzien eskarmentutako. Sandak emen, ni izanen naiz exenplu ez beldurrik izateko gizonei, baizik Jangoikoai sollik, zeren oiek ematentuten penak akabatuko dire, Jangoikoak emanentuenak infernuan eztire akabatzen. Asarraturik Apriziok manatu zue paratzeko tormentuen potroan. Paraturik artan ain serena seguro zego sanda erraten ziola, zertan detenitzen da? Zenbatenas iago prisa eman dezan akabarazteko ni, lasterrago joanen naiz ikustera ene E sposo dibinoa bere paraisoan, non baitire sagar ederrak denbora guzietan, azuzenak, arrosak, ta lore-mota miragarriak, beñere eztirenak deslustratzen, eta infinizio bat erregalo, gusto, ta preziosidade arima sanduendako. Arara naiz konbidatua, eta nago berantetsirik joan naiak: E man bez prisa, auxteko gorputzaren lakio gau. 2. Presidenteak erran zio, obe zinduke utzi erakeria goiek, ta adoratu gure Jangoikoak, eta artu senar, pasatzeko bizi ona. Sandak errespondatzen dio ausart, nik eztut adoratuko oien Jangoikoak, baitire Demonioak, zeren bainaiz Kristio; eztaere artuko senarrik, zeren bainaiz birjin konsagratua Jesu Kristori, zein baita nere E sposo dibinoa. Gogoratu zekio Juezari bialtzea sanda bi aizpa bazuengana, deituak Krista ta K alista, izanik len Kristio, ukatu baizute fedea tormentuen beldurrez, agian ebek beraxtuko zutela sanda; pagu ona ofreziturik, logratzen bazute. Aiek eginala egin zute: baña sandak irabazi zue biktoria, zeren ezi aiei ezaunarazi ziote in zuten utsa ukatzean fedea, bizi labur emengoaren amorez gal- 100 Joakin Lizarraga dus bizitza sekulakoa. Mogitu zitue egitera penitenzia, eskatzera, ta esperatzera barkamendua, eta ematera Jangoikoai satisfakzio. Joan zire Presidenteagana; erran ziote, ezin erreduzitu zutela Dorotea ukatzera fedea, ta berak zeudela urrikiturik ukatuas, eta prest ematera biziak Jesu Kristogatik. Bereala Juezak manatu zue lotzeko biak, ta loturik botatzeko sura. Aiek boza goratus erran zute, o gure Jaun ona Jesu Kristo, admiti bez gure penitenzia, ta barka bezagu. Presente zego Dorotea, eta sura botatzerakoan erran ziote, Zoazte, ene aizpa maiteak, zoazte ene alzinean zerura, seguraturik barkatu diziela Jangoikoak, ta errezibituko zaiztela besoak zabaldurik bere glorian. Aiek il zire Martir, ta sanda gelditu ze kontent irabazias bi arima. 3. Manatu zue Juezak paratzeko berriro tormentuaren potroan, non deskoiuntatzerakoan mienbroak ta ezurrak, mostratzen ze alegre sanda. Juezak arriturik galdegin zio, Zer alegria gisa da saltzen diguzun on itxuras? Sandak, beñere ene bizian ez naiz egon ain kontent, nola bainago orai, alde bat kenduas orri ta Demonioari bi arima gaiek, ta irabazias Jangoikoarendako, zeintas ia baitaude gozatzen; berze alde duten esperanza onas gozatzeko nik ere Jaun ona aieki. Ortik eman bez prisa: egin bez bere ofizioa. E turik arrek manatu zue paratzeko saietsetan zuzi itxekiak, erretzeko entrañaetaraño. E gin ze on ere; baña sanda, zenbatenas iago tormentatzen zuten, alegreago mostratzen ze, desafiatus bekala, ta burla egines tormentues ta tormentazalees. Kenarazirik andik emanarazi zio anitz bofetada aurpegian Juezak alketurik arren mintzatzeas ain ausart libre. Azkenean ia etsiturik eman zue sentenzia, ebakitzeko burua. Zeramatelaik ia ortako, badean Abogatu batek deitzen zenak Teofilo, ta su ematen zuenak Juezari Kristioen kontra, oiu egin zio pasatzean burla egines, ea donzela, biali bezada bere E sposoaren jardinetaik zenbait arrosa ta sagar laudatutigunak ainberze. Ongi da, erran zue sandak, bialikotiot. Berzea gelditu ze irris kontatzen lagunei nola egon zen sanda ponderatzen jardin eta lore gaiek. Belauriko ia sanda zegolarik esperatzen ezpataren golpea, agertu zekio an aur iduri bat, zekarrana saskitto bat irur sagar, ta irur arrosa miragarrieki, izanik otxallaren seigarrena. Sandak manatu zio eramateko Teofilori: ellegatu zekio aurtto gura presentareki, ura zegolaik burlatzen pasatuas. Ikusi zuelarik alako gauza, trukatu zekio biotza guzis: asi ze klamatzen Jesu Kristo Jangoiko egiaskoa: eta koraje admirableareki sufritu zue martirio errua ta gloriosoa. Nork entenda Jangoikoaren lan miragarriak? Sandari burua ebakirik, bolatu ze arima eder gura gozatzera bere E sposo dibinoaren besarka ongi merejitu zuena gloria eterno gartan. 101 SANDUEN BIZITZAK 102 Joakin Lizarraga Otxallaren 9.an Santa Apolonia Birjin ta Martir E gun gortan berean San Nizeforo Martir 1. S. Apolonia Alexandriakoa bizitu ze bizi luzean beti birjin, exenplu on emanes. Ze an sorgin gaixtofikatu bat Kristioen etsai kruela, bere Maestru Deabrua zen gisara. Arrek inzitatzen zue jendea, defenda zezaten beren antiguasko errelijione falsua, adoratus Jangoiko falsuak, baizire Deabru egiaskoak, persegitus botatu arteo mundutik Kristioak, zekartenak errelijione berri bat, predikatus Jangoiko gizon bat guruzifikatua. Bere itz eta arte gaixtoeki irritarazi zue jendea alako maneran, ezi sartzen zire Kristioen etxeetan errobatus, erres, galdus aien gauzak, tormentatus ta akabarazis personak asko maneras. Bat ebetaik izan ze S. Apolonia, persona beneragarria, ta estimatua on guzien ganik. Nai ziote ukarazi Kristoren fedea, ta adorarazi aien Jangoiko gezurreskoak: Baña manteniturik au firme ta konstante Kristiotasunean, eman ziote asko golpe, autxi matelak, eta atra ortzak eta aginak furioso: eta meatxatzen ziote fuerteki erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristo. Ortako in zute su andi bat, ta zeukate sanda alzinean. E gon ze guti bat pensatzen ta enkomendatzen Jangoikoai, eta beraren espirituas inspiraturik, (ori gabe ezpailitzake zillegi) aien eskuetaik eskapaturik bota ze bera sura, non konsumiturik gorputza, egatu ze arima gora, errezibitzera zeruan birjinidadearen ta martirioaren koronak. Agitu ze ori berreun ta berrogeitamabigarren 58 urtean. Zelebratzen dute Kristioek Abogada bekala ortz ta aginetako minen, agian zeren ebetan pasarazi zioten tormentu ta oñaze errua. Dudarik ezta dezakela logra eben erremedio Jangoikoaganik, zeñen gozatzen baitago glorian. Antiokian zire bi Kristio agitz elkarren adiskide, bata sazerdote Saprizio deitua, berzea Nizeforo. Deabruaren artes agitu ze diskordia bat bien ertean, zeñen kasos ain etsai in zire elkarren, ezi ez mintza, ta ez ikusi ere nai etzire elkar asko denboras. Noiz ere bait ukiturik biotza Jangoikoak, Nizeforo itzuli ze bere baitan kentzeko odio gura kondenatzen zuena. Biali zitio Sapriziori mandatariak baketu naiez Jangoikoaren amorez. Sapriziok, sazerdote bekala, egon bear zuenak alzinaturik baketzera, despeitu zue ordu gaixtoan. Berzeak berriz ta berriz biali zitue bitartekoak: ezin beraxtu zute biotz txar gogor gura. Bera azkenean arren etxera Joanik urtiki zekio oñetan, barka zezola pasatu guzia. Baña sazerdote indignoa mantenitu ze bere seta gaixtoan, etziola barkatuko sekulan. Zer agitu ze? E llegaturik bitarteo Antiokiara Presidente bat Kristioen persegitzera, preso inarazi zue Saprizio Kristio ta sazerdote bekala: pasarazi zio anitz tormentu fedeagatik: ta azkenean sentenziatu zue edekitzeko bizia. Zeramatelaik ia ortako, ustez ura zen eskaidarik obena baketzeko, atra zekio bidera Nizeforo, ta oius erraten zio guzien alzinean, o Kristoren Martir zori onekoa, Kristoren amorez barka bezada. Ark itzik ere ez, ezeta beiratze bat ere. Berzeak errepeti bere petizioa: ark segi bere tenia. Irri iten zute berdugoek Nizeforos, ta barkazio eskatzeas ain gogotik gizon bati sarri il bear zenari; ia zer zekion artas? E llegaturik iltzeko lekura, an berdugoen ertean bota zekio oñetara Nizeforo, bada Kristogatik ematen zuela bizia, beragatik eman zezola barkazioa il baño len. Baña o gizonen pasioneak, orduan ere tieso egon ze bere seta gaixtoan! Baña o Jangoikoaren juizioak! eta nola guzia den galdua, ezparin bada karidade biotzean! Ia dagolaik berdugoa deskargatzeko azken golpea, beiraturik arrek dio, zergatik nai didazie kendu bizia? Aiek, zergatik ezpaitu nai obeditu E nperadoreei, ta ukatu Kristoren fedea. Orduan miserableak dio, bada ia nago prest obeditzera. Nizeforok presente lastimaturik erraten dio, Jauna, ezdezala gal korona ainberze tormentueki irabazi duena. Manteni bedi firme gutitto bat oraño: bereala bukatuko da trabajua. E tze izan protxurik: gelditu ze bere perdizioan, ukatus Kristo Nizeforo konfesatu zuena orduraño. Nizeforo errerik alako galmendeas eta Kristoren amorez goratu ze, bada ni Kristio naiz, ta konfesatzen dut Kristo ene Jangoiko ona, onek ukatu duena; onen partez ona ni il nazazen. Abisaturik Presidenteak 103 SANDUEN BIZITZAK libre utzi zue Saprizio, ta onen partez ilarazi zue Nizeforo. E ta ala trukatu zire suerteak, iganes Nizeforo martir triunfante zerura, eta Saprizio jautsis infernura, emengo penak pasaturik alfer, penatzera an eternidade guzian. Nor ezta lotsatzen gizonaren kondizioas, nola den uzten bada jabetzera pasioneas, ta uzten badu bere eskutik Jangoikoak? O guarda gaizala berak &. Otxallaren 10.an S. Gillermo Akitaniakoa p. 281. 104 Joakin Lizarraga Otxallaren 12.an Santa E ulalia Barzelonakoa Birjin ta Martir 1. Bi E ulalia Birjin ta Martir gloriosa E spañolak zelebratzen dire, bata Meridan jaioa, berzea Barzelonan. Au da egungoa. Bizi ze erretiraturik bere buratso nobleen heredaje batean Barzelonara urbil, amalaur urtetako adinean ederra bezain garbia ta honesta, konsagraturik Jesu Kristori kastidadearen botos, ellegatu zelaik Barzelonara Daziano egitera Kristioen arakintza kruela berzeetan bekala. Aditu zue E ulaliak pasatzen zena, eta alde bat triste, berze alde zego alegre: Triste, zeren beldur zen asko Kristio tormentuen kasos errendi zeizen: alegre, zeren antsiatzen zuen iltzea Martir, ta uste zuen orduan zela eskaida ona. Ain berri ta andia senti zue biotz barnean alegria, ezi etzezake altxa, ta ez disimula; eta goart eman ziote buratsoek, naiz ez jakin motiboa: eta nork pensa, zela il naia? Antsia goneki zebila okasio billa: eta gau batez eskapaturik buratsoen konpañiatik joan ze Barzelonara: presentatu ze Presidentearen ta guzien alzinean tiesa garbosa: eta boza goraturik erran zio koraje ta majestade andiareki, o Daziano, nola du atrebenzia, ixurtzeko ala malamente Kristioen odola, ta obligarazteko oien Jangoiko falsuak? Bat sollik da Jangoiko egiaskoa, guzis poderosoa, guzien Kriadore, Jaun, ta Jabea, zein ere bear baitute beneratu E nperadoreek, ta berorrek, eta gizon guzi guziek; Nola bada berori delarik gizon, ezta beldur ofenditzeas Jangoiko bakar poderosoa? E do zergatik prezisatzentu Kristioak adoratzera Demonioen idolo goiek gizonen eskus eginak? Turditurik Dazianok erraten dio, nor zara zu, atrebitu zarena alako itzak emen publikoki E nperadoreen ta beren Ministroen erreberenziaren kontra? Sandak, Ni naiz E ulalia, esklaba Jesu Kristorena, zein baita Jangoiko Aitaren, ta Ama Birjinaren seme dibinoa, Jaun guzien Jauna, zeñi zor zaion erreberenzia, ta adorazio dibinoa, ez ordea oien idolo goiei. 2. Suturik Presidenteak bereala manatu zue azotatzeko donzella sanda: baña zenbatenas iago zatikatzen zuten, iago korajereki defendatzen zue Kristoren fedea. Baña iago furotzen ze Presidentea; eta ala erresolbitu zue bear zela kastigatu E ulalia Kristioa tormentu-genero guzieki: eta nork konta eman zitioten guziak? E zi lenik tormentuko potroan paratu, ta zatikatu zute: gero larranzi burriñasko aztaparres: gero erre saietsak 105 SANDUEN BIZITZAK eta bularrak zuzi ta sugarreki: gero bota ziote olio irakiñ burutik bera: gero kalzina bizian sartu, ta ibili zute iraulka: eta gañetik ixuri plomu urturik: gero sudurretaik mostaza ta hozpiñ nasteka, eta begiak erre kandela itxekies. Zenbat eztuen diskurritzen gizon Deabruaren furiak amalaur urtetako donzellatto baten kontra, solamente zergatik den Kristioa! Baña Jangoikoa dagokio asistitzen fabore. Zer in dezake munduak ta infernuak Jangoikoaren kontra? Pelean Daziano ta Deabrua alde batetik: E ulalia ta Kristo berze aldetik: noren izan bear da biktoria? Nekatu ze Daziano: akaitu zire berdugoak: atertu zire tormentuak: Deabrua gelditu ze konfuso: eta sanda bizi ta bizkor alegre gloriosa burlatzen aien furia guzies: eta Jesu Kristo triunfatzen bere esklabattoaren medios. 3. Ote du iago itekorik Dazianok? Deshonre, alkaizun, ta infamia gogoratzen zaio: manatzen du eramateko sanda biluxirik karrikak barna, ia ala ote dezaken triunfa. Baña ez alaere: zeren ezi Jangoiko onak estali zue sanda elurresko manto txuri eder bateki. E rrabiatzen zego Daziano, etzukela niolatere garaitu sandaren konstanzia. Guruzifikarazi zue azkenerat: baña guruzean E ulalia dago kantatzen biktoria, laudatzen Jangoikoa, eta blasfematzen aien Jangoiko banoak. Azkenean ia etsiturik arras manatu zue ebakitzeko burua. E gin ze ala, ta ikusi ze beraren arima usotto baten idurian egatzen zerura, non dagon gozatzen Jangoikoa betikos. Gorputz sandua beneratzen da Barzelonan aurkiturik milagros asko urteren buruan, adiarazis Jangoikoak nai duela honra dezaten lurrean ere perla garren kontxa &. Otxallaren 13.an S. Martiniano. p. 284. 106 Joakin Lizarraga Otxallaren 16.an Santa Juliana Nikomediakoa Birjin ta Martir 1. Nikomedian ze Jaundi bat deitua E leusio, Konsejukoa, ta E nperadoreen adiskide, ta Infiel errelijionez. Ze alaber berze bat gisa berekoa, zenen alabareki nai zuen ezkondu. Aisa ta fite ajustatu zute biek ozkontza: baña alaba deitzen zena Juliana, ze Kristio fiña, ta etzego arrendako. Zoeie luzatus denbora atxekia oneki: eta exkusatu naies gastigatu zio, logra zezala lenik Prefektoaren dignidadea. Arrek ezkontzeko antsiareki, asko diru ta dilijenzia kostarik, gero ere logratu zue Prefekto izatea; eta gastigatu zio, bazeikela ezkondu Prefektoareki, baize Prefekto ia. Sanda aurkitu ze atajaturik ia berze atxekiarik gabe, ezpaze errelijionea. E ta ala gastigatu zio bera zela Kristioa, ta etzeikela ezkondu arreki, ezpaze kristiatzen. Turbatu ze ura errespuesta goneki; adiarazi zio sandaren Aitari, baize ura bezain Infiel ta kontrario Kristioen. Aitak lenik itzes eta kastigoes, ones eta gaitzes prokuratu zue errendiaraztea alaba: au beti firme, Kristioa zela Jangoikoaren graziaz, ta etzela ezkonduko Kristio etzenareki. Aitak etsiturik etziola inaraziko, entregatu zue E leusioren eskura, kastiga zezan nola nai zuen. 2. E leusiok Prefekto bekala ekarrarazi zue bere justiziako salara, eta naiz zegon suturik koleras, ikusi zueneko ain ederra ta agraziatua, detenitu ze, ta asi ze amoltsuki exortatzen ar zezala senartako: utziko zuela guardatzera bere errelijionea: bera ere kristiatuko litzakela, ezpaliz beldur E nperadoreen, ta bizia ken zezoten. E ta ala in zezala erraten ziona adiskide bekala: ezperen, akabaraziko zuela tormentus. Guziau ta iago etze aski izan, beraxteko sandaren biotza, baizego ia Jangoikoas prebeniturik: eta ala errespondatu zio, bazezakela tormentarazi ta ilarazi, baña ez aldarazi. Ia oneki Prefektoak garaiturik iraren suas azotarazi zue kruelkiro erraten ziola, au etzela baizik prinzipio pasatu bear zituen tormentuen. Sandak zio, esperanza dut Jangoikoan, emanen didala grazia sufritzeko iago ta iago. Manatu zue Prefektoak paratzeko dilindan biloetaik; ta ala idukitzeko anitz denboras, de manera ezi begiak ilundu, ta betazalak igan zekizkio kopetan gora: gero errearazi zitio saietsak plantxa goritueki, ta azpiak traspasatu ezpatas, edo burriña gori batez: ta ala eraman karzelera. E men sanda itzulirik Jangoikoagana zegokio eskatzen fabore. Agertu 107 SANDUEN BIZITZAK zekio Jangoikoaren permisios Deabrua Aingiru eder baten idurian erran ziona, prestatzen zeudela arrendako tormentu andiagokoak ere, baña Jangoikoak etzuela nai pasa zezkien, baizik in zezan Prefektoaren borondatea. Nor zara zu? galdetu zio sandak. Arrek, zela Jangoikoaren Aingirua, berak bialia, libratzeko tormentuetaik. Sandak ezaundurik konseju gura etzela ona, eskatu zue Jangoikoak eman zezon argi ezauntzeko beraren borondatea. Bereala aditu zue boza bat zerutik ziola, konfia, Juliana, ezi ni naiz zureki: arzazu si mintzatzen dizun goi; nik esku ematen dizut; eta jakinen duzu nor den. Bereala sanda aurkitu ze libre, ta sana. Jaikirik ikusi zue loturik Deabrua, ta galdegin zio nor zen, ta zertara etorri zen. Ark errenditurik Jangoikoaren birtutez errespondatu zio, zela Deabrua engañatu zituena len asko gizon, ta etorri zela arren engañatu naies. Sandak lotu zue berriro, ta golpatu zue an, lamentatzen zela ura iten zion tratamentuas. 3. Manatu zue Prefektoak, bizi barin baze oraño Juliana, ekar zezotela. E torri ze katea bateki zekarrala Deabrua loturik, eta bera guzis sendaturik. Arritu ze ontas jueza, eta Jangoikoaren milagroa uste zue zela sorginderia. Manatu zue paratzeko labe bat sugarretan, botatzeko an sanda, zeñek orazio egin zue Jesus onari negarrez: eta bereala itzali ze sua: eta jendea asi ze klamatzen, eztela berze Jangoikorik, baizik Julianak adoratzen duena. E ta konbertitu zire federa iago ezi Sel eun gizonki eta emasteki, zein guziak ilarazi zitue bereala an. Sarrarazi zue sanda bertz andi zegon batean irakiten: baña an etzue penarik, bai erregalo. Azkenean eman zue sentenzia ebakitzeko burua. Zeramatelaik ortako, zoeie atzetik Deabrua preso inzitatzen berdugoak il zezaten len baño len, libratzeagatik bera. Sandak egin zio beiratze bat serio asarre, zeñeki ura asi ze ikaratzen dal dal dal: ikusi daien Jesu Kristoren birtutea, zeñen kasos ala lotsarritzen duen donzellatto batek E spiritu andi nai suberbo gura, zein desapareziturik, sandak alegre orazio eginik Jangoikoai, ta ofraturik bere arima, inklinatu zue burua, ta ebaki ziote. Arima errezibitu zute zeruan, ta orputza honratu lurrean egin zekion tenplo batean. E leusio gaixtofikatua kastigatu zue Jangoikoak ez solamente infernuan, baita munduan ere, ezi nabegatus itsasoan autxirik itsasonzia, ondaturik guziak, ura bota zue urak leku eremu batera, non zatikatu ta jan zuten baseiziek. Pasatu zue martirioa S. Julianak adinaren emezorzi urtetan, Kristoren berreun ta laurogei ta amarretan &. 108 Joakin Lizarraga Otxallaren 19.an San Konrado Plasenciakoa 1. Ikusteko ta admiratzeko gauza da, zenbat maneras Jangoiko onak atratzentuen sanduak: eta gaitzetaik onak, desfortunetaik fortunak. S. Konrado ze kaballero bat Italiako Plasencian jaioa, ta an bizi zena ezkondurik estimazio ta kredita onean. Ze agitz afizionatua eiziara, ortan dibertitzen ze segitus arrapatu naies ez egasteak solamente, baita baseiziak ere. Aldi batez altxatu zekizkio anitz oianeko sasidi andi batean: nai atrarazi lekugartaik, non ezin zeiken pasa: ta zer egin zue? Su eman zio sasiari: baña goraturik sugarrak aize andi bateki edatu zire arrigarri, ta egin zute norktaki zenbat dañu oianean. Ikusirik etzeikela erremedia, eskapatu ta itzuli ze bere etxera niork jakin gabe. Justiziak bere dilijenziak eginik ikasteko nor zen itxeki zuena sua, ta ezin ikasis, arrapatu zute gizon pobre bat an urbil sospetxaz: ta tormentarazirik konfesatzeko egula, gizagaizoak ezin sufritus, naiago zuela il, erran zue gezurrez, bera zela itxeki zuena sua: eta orgatik bazemate kentzera bizia. S. Konrado, ikusirik ori, ta Jangoikoak biotza ukiturik agertu ze, ta publikoki deklaratu zue, berak sollik zuela kulpa, baterez gizon pobre garrek: an zeudela bere etxe, hazienda, ta ondasun guziak, pagatzeko dañuak, naiz bera gelditu deus gabe. Ala egin ze: guzia saldurik, pagatu zire dañu guziak; eta bera gelditu ze uts. 2. Okasio goneki asi ze pensatzen munduko banidadea, ta emanik Jangoikoak graziak libratuas enbarazuetaik, andrea sartu ze konbentu batean, eta bera joan ze peregrino urruti ibilis santuarios santuario pobre gisa. Sizilian paratu ze hospitalean zerbitzatzen humil heriei. Gero erretiratu ze eremu batean, enpleatzeko Jangoikoareki sollik orazioan ta penitenzian. Iraundu zue ala berrogei urtes, etzines lurrean lo egiteko; janes ogi guti bat sollik, bialtzen ziotelaik limosnas; gañarakoan kanpoko belarrak. Jangoikoa asi ze ia ezaunarazten bere sierbo gau milagroeki ere. Ortzilare oro joaten ze bisitatzera Kristo guruzifikatuaren imajina bat Netinan: E tzue beñere txastatzen aragigenderik; eta gizon gaixto batzuek konbidatu zute jatera arrai zerbait, baña paratu ziote aragi. Gero asi zire eskarnio egiten, engañatzen zuela mundua iduriarazis etzuela txastatzen aragirik, baña jan zuela gustoreki. Baña sanduak zio solamente jan zuela arraigende, ta progutako ikusiarazi ziote arraien ezurttoak platerean, gelditurik aiek arriturik milagroas. Bisitatzen zute asko jendeek bere etxolan, eta bein Zaragoza Siziliako Obispoak, zeñi atra zitio laur opiltto bero 109 SANDUEN BIZITZAK beroa zeudenak bialiak Jangoikoaganik milagros. Joan ze sandua itzultzera bisita Obispoari, eta ellegatzean inguratu zute infinizio bat egasteek festejatzen zutela bozkariundes bekala, mostratus zein sandu zen, ta Jangoikoaren biotzekoa. Segitu zue obratzen milagroak: eta milla irur eun ta berrogeita amekagarren urtean eraman zue Jangoikoak bere gloriara. Joakin Lizarraga Otxallaren 23.an Santa Marta Astorgakoa Birjin ta Martir S. Marta E spañola jaio ze Astorgan Leongo erreinuan. Dezio E nperadorearen denboran egin zue presa Prokonsul angoak deitzen zenak Paterno. E ta milla modu amoltsus eta meatxus nai zue errendiarazi adoratzera aien Jangoikoak. Sanda egon ze firme, etzuela adoratuko, baizik Jangoiko bakar egiaskoa. Orgatik paratu tormentuko potroan, ta heritu, ta golpatu zue kruelki manera lastimagarrian: gero sartu karzelean, non kuratu zen Jangoikoaren milagros. Zenbait egunen buruan ekarrarazirik bere alzinera Paternok, erran zio amoltsuki, badakusazu zenbat zor diozuten gure Jangoikoeri, bada lastimaturik zutas sendatu zaitute miragarriro: eta uste dut juizioa ere sendatu dizutela. Nik nai zaitut artu nere etxera ene semearen esposatako, ta duten guziaren etxokandre ta Jabe; izanen duzu nauzun guzia, ta bizitza bat ditxosoa. E rrespondatu zio serena ta grabe: Nik eztiotet zor deus orren Jangoikoeri, baitire Demonioak, baizik ene Jaun Jesu Kristori, zein baita Jangoiko ta gizon egiaskoa, ene arimaren amore ta esposo dibinoa sendatu nauena graziaz: Orren semea izanen da berze baten, Jangoiko falsuak adoratzentuenaren, ezi nik eztut adoratuko, baizik Jangoiko bakar egiaskoa. Beira ongi, zio Paternok, zertara erresolbitzen zaren. Sandak, beiraturik daukat; erresolbiturik nago: errana erran. Orduan Paternok furoso etsiturik etzuela atrako protxurik, eman zue sentenzia ebakitzeko burua, eta gero botatzeko arren gorputza leku zikin indezente batean. E gin ze guzia, manatu bekala. Gero Matrona noble batek atrarik gorputz sandua leku gartaik orzi zue honratuki. Agitu ze sanda gonen martirioa berreun ta berrogei ta amirugarren urtean: exenplu anditako, despreziatus ez solamente eriotzea ta tormentuak, baitare karizia amorosoak, akomodu ta ondasun andiak Jesus onaren amorez, zein baita on guzia, grazia, ta gloria. 110 111 SANDUEN BIZITZAK 112 Joakin Lizarraga Otxallaren 24.an San Matias Apostolua Otxallaren 27.an San Leandro Sevillako Arzobispoa Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoak, guzien salbazaleak erakusteko guzieri Jangoikoaren bidea zerurako, berexi zitue amabi gizon pobre, deituak Apostolu, nai baitu erran, bialia, edo bialdua mundu guzia barna erakustera Kristoren doktrina. E betaik bat deitua judas Iskariote galdu ze, eginik traidore, ta kidari, egiteko preso Jaun dibinoa, eskarmenta daien mundu guzia, ta ez fia deustas, baizik Jangoikoaren grazias. Ilik Jesu Kristo, ta berriro bizturik iganas geros zeruetara, S. Pedrok Apostoluen Prinzipe bekala bildurik gañarakoak, ta Kristio lenbiziko gaiek, erran ziote nola judas galdu zen urkaturik bere burua, ta lerturik, ta entraña guziak ixuririk, eraman zuten Demonioek bere lekura: zela bada preziso autatzea berze bat arren partez izan zeiena testigo Kristo Jesus Jaunaren erresurrekzioaren ta gañarako egietafedeen Apostolueki bateo. Paratu zuzte alzinean bida, Josef Justo deitua, eta Matias. E ta orazioan paraturik guziek eskatzen zute Jangoikoai, guzien biotzak ikustentuen bekala, mostratzezan, bi gaietaik zein nai zuen egin zeien Apostolu. Gero botarik sorteak bien gain, atra ze sortez S. Matias, eta kontatu ze ameka Apostolueki amabigarren. E rrebestiturik E spiritu Sanduas predikatu zue Kristoren ebanjelioa Judean pasatus E tiopiaraño, diotenez, obratus prodijioak ta milagroak, konbertitus arimak, padezitus trabaju ta peligro andiak. Azkenik arrikaturik ebaki ziote burua Jesu Kristoren fede ta amoreagatik Kristoren irurogeigarren urtean guti gorabera. Gorputz sandua gero eraman omen ze Romara, non mostratzen den &. 1. E spañan Godoek dominatu zuten denboran izan ze K artajenatik familia agitz noble bat fede katolikoaren kolumna bekala hereje arrianoen ertean: Prinzipalena ze S. Leandro Sevillako Arzobispoa: onen anaia, ta ondorengoa dignidade gartan ze S. Isidoro Doktore famatua: berze bat S. Fuljenzio E ziako Obispoa: eben arreba S. Florentina E rrelijiosa sandaen hispillua; eta diotenez zenbaitek, izan ze berze arreba Teodora E rregina Leobijildo E rregeren Andrea, ta S. Hermenejildo Martiraren Ama. E rrege Aita ze Hereje, ta herejeen faborazale, ta K atolikoen kontrario. S. Leandrok defendatzen zue errelijione katolikoa, ta onen konsejus S. Hermenejildo Prinzipe gloriosoak. Orgatik Aitaren ta Semearen ertean ze oposizio, ta erreinu guzian ere bai, segitus katolikoek Prinzipe sandua, ta herejeek Aita herejea. K atolikoek naiz anitz izanik ta kausa obea, etzute bear adiña indar. Orgatik S. Leandro joan ze Konstantinoplara eskatzera Tiberio E nperadoreari auxilio herejeen kontra. An aurkitu zue S. Gregorio andia, gero Aita Sandu Romakoa egin zena, zeñeki artu zue amistanza ain sendoa, ezi biak beti izan zire arima bat bekala. Baña E nperadoreaganik ezpidezue logratu auxilio bear adiña; ta orgatik, ta bereek utziagatik Prinzipe Sandua preso arrapatu zue Aitak, eta zeren nai etzuen komekatu bazkoan obispo Hereje baten eskutik, ilarazi zue karzelean Aitak, ta egin zue Martir. E ta ez on solamente, baita ere desterratu zitue obispo katolikoak, aien ertean S. Leandro ta S. Fuljenzio. Desterruan animoso defendatu zue plumareki errelijione katolikoa, eskribitus ederki egietafedearen fabore. Bitarteo asi ze Jangoikoa ematzen ekaitz andi gura, agian S. Hermenejildo Martiraren odolaren klamoreagatik, zeren ezi bere Aita asi ze ezauntzen bere gaizki egina ilarazteas bere seme ta herederoa. Mogitu zute ortako zenbait milagro agitu zirenak sanduaren merejimentus; baitare eman zion heritasun batek: artan ia etsiturik bizias, bere egin zuen testamentuan manatu omen zue itzultzea erreinura obispo desterratuak, eta S. Leandrok kuida zezala bere seme Rekaredos, oneki in zezan in zuena bere anaia sanduareki. 2. Rekaredok sartu zeneko E rrege artu zue bere arimaren Aita bekala S. Leandro, ta ain gogotik artu zue defendatzea errelijione katolikoa, ezi logratu zue ikustea erreinua ere katoliko ta desterraturik herejia. Bilarazirik obispoen Konzilio irugarrena Toledon, S. Leandro zelarik prinzipale- 113 SANDUEN BIZITZAK na, E rregeren ta Jaundien konsentimentu admirableareki proklamatu ze errelijione katolikoaren egietafedea, zein abrazatu zuten Godoek gogotik; eta sanduak orazio elegante batean eman zitue an graziak ta laudarioak Jangoikoai: eta beraren trabaju ta fruitu onengatik deitu zute Godoen Apostolu, ta S. Gregorio andiak eman zitio zori onak alegranzia andiareki orgatik. Ala Jangoiko onak kuidatzen du bere E lizas, eta naiz permititu trabaju zenbait aldartez purgatzeko, eztu permititu, ta ez permitituko beñere akaba daien, infernu guziak nai badu ere, baizik ekaitzaren atzetik bialtzen du eguraldia, eta purgatu ondoan betetzen du glorias. S. Leandro zelarik ia laurogei ta iago urtetako, berrogei urte izanik Arzobispo il ze alegre ta glorioso sei eun ta irugarren urtean, Martxoaren amirurgarrenean &. 114 Joakin Lizarraga Martxoaren 1.an Aingeru Guardiakoa Zelebratzen da Iruñeko obispado gontan Aingeru guardiakoaren festa Martxoaren lenbizikoan, ta Lastallaren bigarrenean E liza guzian: ta preziso da entendaraztea zer sinesten den ontan. Aingeruak dire E spiritu ditxosoak Jangoikoaren eskus kriatuak laudatzeko bere Majestadea, baitare guardatzeko gizagendea. Dire gu baño kriatura gora goragokoak, eta ala nola an gorako palazio ta korte errealeko Prinzipe ta guardia errealak: Guziareki guzien Jaun bedeikatuak, miserikordiaen Aitak, eta konsolazio guziaren Jangoikoak bere karidade geiegiagatik, zeñeki onetsi gaituen gu gizonok, biali zuenak bere seme bakarra, berareki Jangoiko bat dena, egin zeien, ez Aingiru, bai gizon, erremediatus ala, ta erregalatus, ta honratus gizagendea kriatura guzien gañetik, nai izan zue alaber biali bere Aingiruak, guardatzeko ta kuidatzeko bere gizonak; orreki, tugun bekala kontrario Aingiru gaixtoak, zein baitire Demonioak eta Deabruak, izan gindezkien guardiatako Aingiru onak. Gauza admiragarria da konsolagarri jakitea zierto, an gora Jangoikoa gozatzen dauden Prinzipe gaietaik bat dagola emen beiti guardatzen ta kuidatzen ni bekalako pobretto bat, ezi da zierto, aurra jaiotzen den istantetik bereala destinatzen diola Jangoikoak bere Aingiru guardiakoa, naiz ez ikusi begis. E rrege andiek azitzeko, ta kuidatzeko beren seme lenbizikoa Prinzipe Jauna, billatzen dute persona bat alikako obena, deitzen dena Aio edo kuidazale, baña eztena Prinzipearen diña dignidadean: baña emen pobretto bati ematen dio Aio ta kuidazale Prinzipe andi eder bat, gu baño iago ta iago dena dignidades. O Jangoikoaren ona! E gietafede gau ageri da itzes ta exenplus E skritura sagratuaren asko lekutan. Jesu Kristok berak erran zue, (Math. 18.) paraturik aurrto bat alzinean, Beira, ez dezazien desprezia txipitto ebetaik bat, ezi erraten diziet, ezi eben A ingiruak daudela beti ik usten zeruan ene A ita zeruk oaren aurpegia. E ta Satanasek berak, tenta zuelaik bere Majestadea desertuan, alegatu zio dagola eskribiturik, ezi bere A ingiruei manatu diotela zutas, ta esk uetan artuk o zaitutela, ez dezazun tropeza arriren batean. Laurogeitamargarren psalmoan eskribitu zue Profeta errealak au, bere A ingiruei manatu diotela guarda zaizaten zu zeure bide guzietan &. Onen gain ederki S. Bernardok, konsideratzeko da, dio, ta idukitzeko memorian manamendu ain andi gau, ain egiaz karidadesko amore anditakoa. Nork, nork, noren gain, ta zer manatu dioten. Majestade goren gorenak manatu diote bere Aingiruei, 115 SANDUEN BIZITZAK ain gora ta beragana urbil daudenei, ta proprioki bere etxekoei zure gain. Zu nor zara? Zer da gizona ala estimatzeko bere Majestadeak? nola ezpalitz artto bat ustelkorra. Alaere manatu diote goarda zaizaten kuidadoreki. Zenbat erreberenzia, debozio, ta konfianza paratu bear digu itz gonek? E rreberenzia, zeren dagon presente Aingirua; debozioa, zeren onesten gaituen: eta konfianza, zeren baitago gure guardian. Beras segi, ta obedi biotzes: eta edocein tentazio edo trabajutan klama, Jauna, guarda benaza, ta salba: galdua naiz. N ik , erran zio Jangoikoak Moisesi, (E xod. 23) nik bialik o dut nere A ingirua, doaien zure alzinean, ta guarda zaizan bidean, ta sartu zaizan nik prestatu duten lek uan. Goart in zozu, ta adi zazu beraren boza; ez pensa dela k asorik ez egitek o, ezi etzaitu utzik o, bek atu iten baduzu, ta nere izena darama berek i. Baldin aditzen baduzu beraren boza, ta egiten nik erranak , zure etsaien etsai izanen naiz, ta aflijitzen zaitutenak aflijituk otut: ta nere A ingirua joain da zure alzinean. Nork konta egintuen faboreak gizonei Jangoikoak Aingiruen medios? Komunikazio izan duenas landara gizoneki, sinesten baita dela komunki Aingiruen medios, ongi eginak berex nork explika? eta nork entenga ere? Aipazkigun zenbait bakotx jendamendes jendamende. Sodomako sugarretaik libratu zute Aingiruek Lot, eta bere familia. (Gen. 19.) Isaak zegolarik ezpataren pean ia ia iltzeko, Aingiruak libratu zue. (ib. 22.) Nork aberastu, ta fortunatu zue Jakob, baizik Aingiruak? (ibid. 31.) Moises ta Israeldarrak nork libratu zitue E jipzioen eskuetaik, baizik Aingiruak? (E x. 14.) Nork deteniarazi zue bidean Balaam zoeielaik, etzezan bota maldizioa Israeldarren kontra, baizik Aingiruak? Nork animatu, lagundu, ta triunfarazi zue Jedeon Madianitaen kontra, baizik Aingiruak? (Judic. 6.) Nork egin zue Sanson azkar gura Filisteoen kontra, baizik Aingiruak? Nork libratu zue Jerusalem, ta E rrege E zekias azken peligrotik, iles eun ta laur ogei ta borz milla asirio, baizik Aingiruak? (4. Reg. 19.) E liasi nork janarazi zio bidean, zegolaik akaiturik, libratzeko Jezabelenganik, baizik Aingiruak? (3 Reg. 19) Nork libratu zue ta fortunatu Tobias eta Sara, baizik Aingiru S. Rafaelek? Judith, kasta bezain ederra, nork libratu zue Holofernesen eskuetaik, baizik Aingiruak? Berak erran zue juramentureki, Guardatu nau beraren A ingiruak joatean, egotean, ta itzulzean, ta eztu permititu agrabiatzea ni bere esk laba. (Judith 13.) Nork libratu zitue irur mutiko gaiek Babiloniako labetik, eta Daniel leonen agoetaik, baizik Aingiruak? Makabeoeri nork eman ziote ainberze koraje, ta biktoria, baizik Aingiruak? On guzia dator Jangoikoaganik, baña geienak Aingiruen eskus. Bada testamentu berrian Aingiruek in tuzten ofizio onak ezin daizke konta. Jesu Kristori Aingiruek zerbitzatzen ziote; eta bere agonian 116 Joakin Lizarraga pasio alzinean agertu zekio bat, konfortatzen. Jaio zelarik, Aingiruek abisatu zuzte Arzaiak, ta kantatu zute gloria: Il ta orzi zutelarik, obiaren guardian zeude Aingiruak; eta aiek S. Magdalenari eman ziote berri ona, nola biztu zen berriro. Maria Santisimari anunziatu ziola Jangoikoaren amatasuna S. Gabriel Aingiruak, guziek dakite; eta nork daki nola guardatzen ta zerbitzatzen zuten? S. Josef Aingiruak seguratu zue, bere esposaren sabeleko fruitua zela E spiritu sanduaganik; ta noiz joan bear zuen E jiptora aieki, ta noiz itzuli, guzia Aingiruen medios. S. Pedro Apostoluen burua zeukalarik Herodesek preso, lazatu, kidatu, ta atra zue libre Aingiruak. Berze Apostolu, ta Diszipulo sandu gaiek nork dezake duda, kidatzen zuztela, eta akonpañatzen, eta laguntzen Aingiruek? ala nola S. Felipe bataiatzeko eunuko gura, nola Kornelio zenturiona, nola berze milla. Bada arima garbieki Aingiruek duten komunikazio amorosoa, nork erranen digu? Batzuek kasi kontino tratatzen ta ikusten zutela beren Aingiru guardiakoa, berze batzuek bear orduetan berla puntual. S. Julian Kuenkako Obispo izanari Aingiru batek pararazi zio izen goi, ta bear zela izan Obispo, ta gero abisatzen zue peligroetan. S. Ines sartu zutelaik etxe infame gartan Aingiruak agerri defendatu zue, ilarazis agrabiatu nai zuena. S. Tomas de Akino Aingiruek zeñituzute mutilzutuan, ematen ziotela kastidadearen donoa. S. Juan de Dios laguntzen zute hospitalean egiten heriendako bear ziren itekoak. S. Franziska Romana akonpañatzen zue Aingiruak bedratzi urtetako aur baten idurian agitz eder, zerura beira, besottoak gurutzaturik bulargañean, txuris bestiturik &. S. Lidbbina ogeitamabi ta iago urtes heri egon zena bisitatzen zue kontino bere Aingiruak agerri, eta zio berak ikusteareki solamente konsolatzen zuela nai adiña. S. Maria Magdalena egunoro igaten zute Aingiruek aditzera zerukoen laudarioak ta musikak. S. Benzeslao akonpañatzen ta defendatzen zue gerran Aingiruak, ta debekatzen, niork in etzezon gaizkirik, ta errespetarazten. S. Teresa heritu zue biotzean Jangoikoaren amoresko dardo bateki Serafin batek. S. Zeziliak Baleriano bere E sposotako ofrezitua desengañatu zue lenbiziko aldian betikos. Zuela bere amazale Aingiru bat guardatzen zuena zelo andiareki: guarda zeiela egitetik bear eztenik. Ura ta bere anaia konbertiturik ellegatu zire ikustera Aingiru gura, ta gero izatera Martir glorioso. Bada Aingiruek asistitzea bereei iltzerakoan, ta ondorean artzea beren eskuetan, eta eramatea arimak da ofizio usatzen dutena maiz Aingiru guardiakoek gozo andiareki: zeren ezi egietafedea delarik Jesu Kristok diona, zelebratzen dela gozos eta alegranzias noiznai konberti daien bekatari bat onera, zenbat obeki alegratuko dire, atratzen delaik ongi arima seguraturik betikos amatzeko ta laudatzeko Jangoikoa eternida117 SANDUEN BIZITZAK dean? Kontrako aldera daike pensa, ematen zaiotela motibo tristatzeko, posible balitz, galtzen direlaik arimak, eta erortzen direlaik Jangoikoaren desgrazian; eta bekatuen okasioetan, asarre, ordikeria, urdakeria, ladronkeria, ta edozein gaixtakeriaetan, naiz alegre bekatari itsuak, aien Aingiruak egoten direla erretiraturik bekala ilun deskontent orgatik. Jangoikoak digula argi, ezaunitzeko fabore gau ere gañarakoen gañetik, amatzeko ta estimatzeko bere Majestadea bear bekala, ellegatzeko ikustera bere Aurpegia glorian. &. 118 Joakin Lizarraga Martxoaren 3.an Santa Kunegunda E nperadora Birjin Izateko E lizan birtute gisa guzietan exenplu, izan ze S. Kunegunda E nperadora ezkondua ta birjina, bere esposo S. E nrike enperadorearen konpañian, zeñeki ajustatu ze bizitzea biak elkarren konsentimentuareki elkar ukitu gabe, nola balire, ez senarremaste, bai anai arreba: eta ala kunplitu zute perfektoki ofratus Jangoikoai mortifikazioaren sakrifizio gisa gau; baita exenplu on bat mostratzeko Jangoikoaren graziak dezakena inarazi beraren amorez. E npleatzen zire deboziosko gauzetan sandu bekala, fabrikatus asko tenplu ta monasterio, adornatus alhaja, ornamenta, ta gauza preziosoes, ta prinzipalki prokuratus jendearen ona, ta izan zeien anitz sandu. Ala bizi zirelaik, infernuko etsaiak tentatu zue E nperadorearen gogoa zerbait sospetxaz bere E sposa sandaren honestidadeas, ote zuen afizione gizonkiren bati. Sandak probatu zue bere arima ta gorputzaren sandua, ibilis milagrosoki oiñ urtuxian burriñasko barra goritu baten gañean, ez erre, ez bero, ta ez mellarik gabe, eskatus lenik Jangoikoai manifesta zezan bere inozenzia, ta aiturik boza bat zerutik, O birjina garbia, ez lotsa, Ama Birjinak libratuko zaitu: ala libratu zue sanda, ta desengañatu E nperadorea: zein gero il ondoan, gelditu ze ura birjin ta alargun; ta obeki emateko Jangoikoai zen guzia, sartu ze errelijiosa berak inikako konbentu batean guzien admirazio andiareki despreziatzeas ala munduko grandeza-iduriak. An tratatzen ze guzien meneena bekala, ta Jangoikoak goratzen zue orrengatik berorrengatik. Zue konbentuan elleba bat sandattoa; baña gastettoa oraño egin zute Abadesa. Goizegi iganik goregi, liluratu zekio burua, naut erran, banatu zela zerbaitto, ta erori zenbait faltaetan. Izeba sandak korrejitu zue mias ta eskuas, erranes ta emanes zaflon bat. E ta Jangoikoak mostratzeko ongi emana zela, egin zue geldi zekion erien marka matelean bizi guzian memoriatako. Urbildus plazoa, ezaundurik deitzen zuela Jangoikoak beregana, prestatzen ze sanda bekala: eta aborrezitus munduko ponpak bizian bekala iltzean ere, goart eginik prebenitzen zeudela ilariko tela urresko prezioso bat, ken ken ori, erran zue, on ezta neretako on. Mortaxa nazazie pobreki: ala nai dut nik. Ala despeitu zue arima sanda: eta gorputza ezin ortzi zute irur egunes jendetzearen utses, obratus Jangoikoak asko milagro, honratzeko bere sanda, zein ikus dezagun glorian. Amen. 119 SANDUEN BIZITZAK 120 Joakin Lizarraga Martxoaren 4.an San Kasimiro Prinzipe Poloniakoa Martxoaren 7.an Santo Tomas Doktore Aingirua S. K asimiro Poloniako E rregeren semea gaste ilik joan ze merejimentus beterik: guti urte, ta anitz birtute: Aurzututik bazitue señaleak izan bear zenaren. Agitz ze galanta, one gia, arresti amablea, guziek maitatzen zutela. E tzue galarik nai, ta ala iduri zue obeki. K astigatzen zue gorputza, mantenitzeko garbi sano, ala nola gatzareki aragia. Ze agitz deboto Ama Birjinaren, ta bere Seme Jesus onaren. Nion baño iago denbora gastatzen zue tenploan zebaturik orazio mentalean, ondaturik Jangoikoan, atzendurik munduas, ta emengo gauzes. Gauas jaikirik ixil ixila joaten ze, nola txita olloaren egalpera, Jesus Sakramentatuaren billa, ta egoten ze E lizako atarian askotan gau guzian ia belauriko, ia auspeska adoratzen Jaun dibinoa negar amorosoeki. E ta nola Jaunaren amorea progatzen baita proximoen onestean, zebila beti nondik ongi egin guziei, beartsuei espezialki. Arimen erremediatzeas zue iago kuidado, desterratu naies bekatuak, ta herejiak. Aitaganik logratu zue mana zezan herejeek ez egiteko elizarik: ta arren denboran egon zire humil. Ain sandua ikusirik nai zute señalatu E rrege, naiz zuen anaia zarragokoa: baña bera zego erreinu obeagokoaren pretensioan, erreinu zerukoaren. Aitak nai zue ezkonarazi ondorekoaren amorez: eta iago dena, Medikuek ordenatu ziote ori beroi osasunaren amorez: baña Prinzipe gaste sandua mantenitu ze firme bere teman, naiago zuela il lenago ezi deslustratu birjinidadearen lore ederra: eta nork ere nai duen luzatu emengo bizia galdus gloria goitikogartaik zerbait, eztuela ezauntzen ango onaren ona. E ta ala zego ansiatzen arara naiak; ta kunplitu zio Jangoikoak deseoa, ta abisatu zio eguna. E ta errezibiturik E lizako ordenamentu guziak, besarkatus Kristo guruzifikatua entregatu zio bere arima Martxoaren 4.an 1484 urtean ta adinaren 24.an. 1. S. Tomas Doktore Aingirua, jaintsu ta sandu agitz señalatua jaio ze Akinoko Kondeetaik Jangoikoaren ta bere zaren gloriatako. E snean zegolarik, nai zuelaik unideak maiolatu, aurkitu zue zeukala eskuan ertxiturik aurttoak papertto bat; nai zio kendu; baña ark negar ta negar etzue utzi nai; gero Amak edeki ta idikirik leitu zute ziola Abe Maria: baña gabe etzuelaik ixildu nai, eman ziote, ta bereala eramanik agora iretsi zue, mostratus ala Ama Birjinaren debozioa esneareki entrañaturik zeukala. Borz urtetako adinean entregatu zute S. Benitoren Monjeei azitzeko sanduki. Ia ordutik afizionatu ze tratatzera Jangoikoareki orazioan enpleatus ortan bi ordu egunean: ta eskatzen zio kuidatzen zuen Monjeari, deklara zezola zer den Jangoikoa: eta ark erraten ziona inprimitzen zue bere biotzean. Amar urtetan asi ze estudiatzen gramatika ta alzinako estudioak egines guziei abantalla ikastean ongi ta aisa. Amalaur urtetan artu zue S. Domingoren habitu sandua Napolesen Jangoikoaren inspirazios. Murmuratzen zute Frailees, engañatu zutela mutiko gastea zena: eta zeramatelaik Franziara errelijiosoek, bere anaia soldado zirenak, bidera atrarik arrapatu ta itzuli zute Amagana. Zenbat in zioten usteko habitu ta determinazio gura, debalde izan ze: ezin errendiarazi zute ez aideek, ez anaiek, ez Amak, ez arrebaek ere; antes bien ebetaik bata berak konbertitu zue izateko errelijiosa. Ones on etzuketelaik, nai zute bortxaz anaiek, erranes asko itz gaixto, ta emanes golpe ta tratamentu gaixtoak: E nzerratu zute kastelu batean: an zegolaik bein sarrarazi zute emasteki arin bat tenta zezan. E gin zue onek eginala ortako: baña sanduak, naiz gaste zen, errebestiturik Jangoikoaren E spirituas erreprehenditu zue sinki, eta on aski etzela, artu zue sutillete bat sutik, ta arreki joanarazi zue andik. Gelditu ze mutil sandua ikar ikar peligroas, eta sutillete beras formaturik guruzearen señalea paretean, paratu ze belauriko negarrez Jaunari eskatus guarda zezan, ofratus bere arima ta gorputza nai ziola konserbatu garbi ilartaño: Inbokatzen zue Ama Santisima otoi ta otoi, fabora zezan bere humea bekala. Jangoikoaren borondatez artu zue an loiduri batek: artan dagolaik, bi Aingiruek paratu ziote kastidadearen zintoa, ertxitus gerriko bat ain ertxi, ezi oñazearen kasos idatzarri, ta oius asi ze. Galdeginik zer izan zuen, etzio niori nai izan deklaratu bizi guzian, baizik konfesoreai sollik: baña dono andi gura mantenitu zue beti, ta il omen ze ain garbi nola irur urtetako aur bat, 121 SANDUEN BIZITZAK mellarik gabe. Baña etze orgatik deskuidatzen bere aldetik egines eginala guardatzeko dono gura, baizio humilki, bazezokela kendu Jangoikoak, deskuidatzen baze bera: eta ala al guzian beti apart igeska zebila emastekietaik; ta on erreparaturik señora batek erran zio, zergatik iten zuen iges emastekietaik, jaioa zelarik batenganik: errespondatu zio agudoki, orgatik iges iten dut guzietaik, zeren batenganik jaio nitzan. 2. Pasaturik bi urte prisione gisa gartan, bi arrebek atra zute leio batetik, zeudeaik beiti etxideten fraileak, zeñek eraman zute, ta eman ziote profesioa amazazpi urtetan. E studiatu zue Parisen ta Kolonian. Bere iteko guzia ze orazioan ta estudioan, azitzeko bateo sandu ta xakinsu. Humiltasuna, baita zimendu on guziaren, plantatu zue biotz-barnean, ta ala ze agitz ixila, orgatik deitzen baizute lagunek idi mutua. Baña bear orduan asi ze mintzatzen alako maneran, ezi admiraturik beren Maestruak Alberto Magnok erran ziote, au deitzen didaze idi mutua? Bada bizi bada, alako marroak inen tu, adituko baitire mundu guzian. Asi zire ia guziak admiratzen sanduaren xakintasun soberano gura, zerutik emana iago ezi estudios logratua. Parisen Maestru gisa erakutsi zue ain miragarriro, ezi ez len ta ez gero ezta ikusi alakorik eskola andi gartan: eta guziek beiratzen dute nola iruzki eder bat argitzen duena mundu guzian; solamente eztute herejeek ikusi nai, zeren agertzen ta konfunditzentuen aien erroreak. Beñere etze paratzen eskribitzen, leitzen, disputatzen, predikatzen, egon gabe orazioan, non argitzen baizio Jangoikoak. Aldareko sakramentuaren gain eskribitu zue Aingiru batek bekala, ta konpondu zue beraren festan kantatzen den ofizioa; eta bere ariora berze egia fedeskoen gain, de manera ezi Jesus onak bein baño iagotan erran zio klaro, ongi esk ribitu duzu nitas, Tomas. Zer nauzu eman dezazuten premiotan? E rrespondatu zue, Jauna, eztut nai berzerik , berori baizik . Ain zego suspenso diskurritzen atratzeko egia, ezi askotan etzue erreparatzen noreki zegon, ta zertan. Bein bazkaltzerakoan S. Luis Franziako E rregeren maian, erreparatu gabe noreki zegon, eskua goraturik eman zue palmada bat mai gañean ziola, arrazio goni ezpaitu errespondatzekorik herejeak. Tiratu zio habitua Prioreak, zegola ixilik, nola zegon E rregereki; zeñek xakinik pasatzen zena, ekarrarazi zue paper ta pluma, etzekion atzen gogoratu zekion arrazio gura. Ain zego elebaturik! 3. Baña ez solamente entendatu zitue lurreko gauzak, baita berze mundukoak ere, zerukoak ta purgatoriokoak ere: ezi ondatzen ze Jangoikoan arima guzia noiznai; eta bein zegolaik barbera emateko sualeak zango batean, paratu ze sandua orazioan, ta ala elebatu ze, ezi etzue ikusi barbera, ez sentitu deus, ta ez mogitu ere ematerakoan. Ain xakintsu iza122 Joakin Lizarraga nik Jangoikoaren argis, ta bere proprios, ze alaere ain humil, ezi sekula bere bizian etzue izan banagloriarik, ezta ere nai admititu Arzobispado, eta dignidade andiak ofrezitu zizkiotenak, sufritu bai desprezio, ta agrabio in zizkiotenak. E tzekie tratatzen gaizki asarre ta itz samiñeki bere kontrarioak ezeta herejeak ere, baizik manso amoltsu bai konbenzitzen arrazio klaroeki: eta inportatzen etzen gauzan, naiz zeukan arrazio, zeditzen ze ixil utzirik porfiak. E tzue niores juizio gaixtorik egiten, ez murmuratzen, ta ez aitu nai ere. Gezurra etzekie pensatzen ere egiaren ain amante zenak. Bein fraile batek erran zio txanzaz, ara ara nola doaien idi bat boladan. Atra ze sandua leiora ikusteko: berzeak irri, bada zer? Sinestatu bear zue idia bolatzen zela? Sanduak errespondatu zio, lenago sinesta nezake bola zeikela idia, ezi ez errelijiosoak erran gezurra. Ain onegia ze ta humila, ezi kontatzen ze guzien zerbitzuko, ta beti zego guziei ongi egin naiak. E llegatu ze sanduaren konbentura fraile arrotz bat, ezauntzen etzuena, baizik famas: eskatu zue lagun bat atratzeko ziudadea barna bere itekos: Prioreak erran zio ar zezala lenbiziko aurkitzen zuena: aurkitu zue ain txusto S. Tomas klaustroan: ark erran zio nola Prioreak manatzen zuen akonpaña zezala: istantean atra ze arreki, ta segitzen zue: eta iago dena, berzea, zango onak izanes, zebila zalui, ta sandua zango batetik malder zoeie segitus neketan: berzeak zio, igi zeiela: sanduak nai ta ezin segi atsanditurik: Norbaitek goart eginik erran zio berzeari, nor zen lagun zeramana. Ark orduan arriturik belauriko eskatu zio, barka zezola, ezpizekie nor zen. Sanduak irrikos, etzuela arkatzekorik, ezpaze berak, zeren etzen gauza akonpañatzeko ere bear bekala. 4. Urbildus plazoa, egun batez elebatu ze orazioan, ta iraundu zue irur egun urbil ala elebaturik, eta itzuli zelaik berebaitan suspiroka zio, ainberze erakutsi ziola Jaunak egun gaietan, ezi orduraño ikasi zuena deus guti zela arren aldean, baña etzekiola ematen denborarik eskribitzeko; eta lagunari erran zio sekretoan, fite ilen zela: ta ala izan ze. Aita Sanduaren manamendus zoeielaik Leongo Konziliora, bidean heritu ze, ta indarrusturik ezin artus alimentu angi zegokionik, Medikuak galdegin zio ia etzion gogoak eskatzen zerbait: izatekos, zio sanduak, arenke batzuk, baitire arraitto batzuk, baña etzirenak agertzen leku gartan. Joan ze Medikua plazarat, ta Jangoikoaren permisios lenbiziko aurkitu zuena izan zire arenkeak, ala erakutsis bere Majestadeak nola zuen maite sandua. Akorriturik zerbaitto segitu zue bere bideas; baña ellegaturik Fosanobako Bernardoen konbentura, ezin pasatu ze alzinago. An emanik exenplu santidade guziaren, ta konfesaturik eskatu zue komekadura: ekarri ziotelaik errezibitu zue eroririk lurrean humiltasun ta erreberenzia guziareki: eskatu zio 123 SANDUEN BIZITZAK admiti zezala kontu onean eskribitu zuena, ongi iduri bazekio; ta utsin barin bazue, barka zezola ignoranzia, ta ar zezala ontzat bere intenzioa, baize beti E liza Ama Sandaren konforme izatea. An il ze sanduki 1274 urtean adinaren 50.an. Asko milagroeki adiarazi zue Jangoikoak sandu gonen gloria. E gun berean errebelatu zekio Alberto Magno bere Maestru izanari urruti, zein derepente asko fraileen alzinean asi ze negar ta negar ziola, egun il da nere hume maitea fr. Tomas de Akino, baize E lizaren argia. Gero fr. Alberto de Bresa gizon sanduari agertu zekio bere habituareki guzia ederturik perla preziosoes, lepotik urresko katea prezioso bat dilindan petxora, andik diamante gisa bat argitzen zuena E liza guziari nola iruzki batek. K anonizatu zue Aita Sanduak Juan XXII.ak urte 1323.an Dire sandu gonen zenbait sentenzia famatuak. Biz lenbizikoa erraten zuena (izanik ain jakintsu admiragarria) etzekiela nola daiken alegra beñere nior dakienik dagola bekatu mortalean. Berze bat, oraziorik gabe arima eztaikela azi, ta ez irabazi, eta dela nola soldado bat armarik gabe. Berze bat, alferkeria dela hamua, zeñeki Deabruak egiten duen bere arranzua, eta arreki edozein zebo dela on. Berze bat, eztuena nai sufritu, dagola urbil erortzeko: eta pazienziarik gabe eztela perfekziorik, eta kostu irabazirik gabe. Berze bat, galdeginik zein gauza den geienik deseatu bear dena bizian, errespondatu zue ezi ongi litzea. Galdeginik arrebak, nola zeik en salba? N ai izan es, errespondatu zio: entenda, biotzez gogotik. S. Perpetua ta Felizitas p. 286. 124 Joakin Lizarraga Martxoaren 8.an San Juan de Dios 1. Jangoikoarendako oroat dela pobre nola abrats, andi nola txipi, ageri da sanduen diferenzian. Orra sandu bat pobre ta abrats, txipi ta andi S. Juan de Dios jaio zena Portugalen, eta azi E spañan; eta bere jendakiaren berri guti ematen da. Aurzututik apegatu zegio Ama Birjinaren debozio fiñ bat, nola on guziaren prinzipio. E npleatu ze arzaingoan lenik; gero sarturik soldado etorri ze Ondarrabia alderat Franzesen kontra. Bein jatekorik etzutelaik, ofrezitu ze joatera billa iganik bior franzes batean: onek sentiturik bere lekuko airea, eman zue karrera bat laurazka, ta bota zue peña batzuen kontra, non gelditu baize sentidorik gabe erdi ilik, agotik eta sudurretaik odola zeriola. Bi orduren buruan akorritzen asirik paratu ze belauriko, enkomendatu ze Ama Birjinai guarda zezan etsaien eskuetaik. Agertu zekio Artzaiesa baten idurian, eman zio ur trago bat: eta animatu zue. Galdeginik nor zen, erran zio, ni naiz ura, nori enkomendatu zaren. Beira ezi ainberze peligroen ertean etzaude seguro oraziorik gabe. E rran ta desagertu ze: ta Juan itzuli ze lagunengana. Andik egun guti aurkitu ze peligro iagokoan. Nola baize ona ta fiela, fiatu zio K apitan batek diruketa andi bat guarda zezan. E batsi ziote lagunek: eta K apitanak asarre manatu zue urka zezatela an arbole batetik. Akuditu zue bere Ama Santisimagana; eta ia ia urkatzeko zegolaik, pasatzen ze andik, bidea utsinik, kaballero bat: onek logratu zue barka zekion bizia, desterratus solamente kanpotik. Izan ze Jangoikoaren probidenzia, utziarazteko bide gura. Itzuli ze K astela alderat. Bidean guruze bat aurkiturik, belaurikatu ze an eskatus miserikordia, ta ofrezitus emendatzea. E ta akaiturik jan gabe egones bi egun aietan erori ze desganaturik lurrean: Akorritzen asi zelaik, ikusi zitue aldakan irur ogi ta baso bat ardo. E tze atrebitu ukitzera, alik eta goraturik begiak ta eskuak zerura, asi zen erraten Aita gurea: ta erratean petizio ura, eman zaguzu gure egunorosko ogia, aitu zue boza bat ziola, jan ta edan zazu, ezi zuretako biali da ogi ta ardo goi. Oneki konfortaturik itzuli ze Oropesara. Jarri ze berriz Artzai laur urtes: berriz gero soldado: gero peregrino Santiagora, gero zenbait egun hospitalean; gero berriz ere Artzai Sevilla aldean: baña deustan ezin sosega. Berriz soldado pasatu ze Moroen kontra. Zeutan kaballero desterratu batek artu zue bere konpañian. Oni heriturik bere familia, ta akabaturik guzia, etzue zer agora eman. Deklaratu zio mutilai bearra, nai bazue atra zerbait diru peontzan 125 SANDUEN BIZITZAK sustentatzeko bizia. Bereala paratu ze peon; eta neke andiareki irabazten zuen alokairua, gusto andiareki ekartzen zio arratsoro. Baña akabaturik obra, faltaturik alokairua, itzuli ze bearra: ta berzearen tristura. Sanduak animoso animatzen du konfiatzera Jangoikoan: saldu zue bere gañeko tresena, ta eman zio balioa. Itzuli ze lengo obra gura, ta sandua peonzara: ta kaballeroak agradeziturik erran zio, o Juan, egiaz gal baledi miserikordia, zurebaitan aurki leike. Ikusi ze gero egia gau. An galdu zekio bere lagun bat itzulis Moro. Ainberze pena ta eskrupulo artu zue sanduak, naiz kulparik gabe, ezi fuerteki ertxituzue Deabruak: E ta konfesatu ondoan konfesorearen konsejus enbarkatu ze itzultzeko E spañara. Itsasoan tenpestade erru bat agiturik, guziak galtzeko peligroan zeudelaik, sanduak humil klamatzen zue, ene bekatuengatik da au: bota nazaze ni itsasora, ta libratuko zarate. Ainberze aldis, ta ain gogotik zio, ezi bazoezi botatzera. Sanduak, uz nazaze lenik errezatzera Aita gurea. Asi ze errezatzen, ta bukatu baño len serenatu ze itsasoa, zerua, ta guzia. Orreki ezaundu zute arren ona. 2. E llegaturik portura egin zue konfesio jenerale bat: eta gero egin ze mertxante, zenbait librutto, kartilla, estanpa, ta alakoak erosis ta saldus. Guzietan ze ageri bere inklinazio ona, ta Jangoikoarenganako amorea, ezi libru onak ematen zitue merke, estanpak debalde, ta bidanabar erostunei erakusten ziote doktrina, Jangoikoaren bidea, ta exenplu onak. Azkenik joan ze Granadara okasio goneki. Zebilalaik Gibraltar aldean Mertxante gisa, opatu zue bidean aurtto bat agitz ederra erdi biluxirik ta oñetakorik gabe: lastimaturik bereala paratu zitio espartin batzuk: baña aurrak iduriarazis etzeikela ibili aieki, sanduak amoltsu erran zio, ene aurttoa, zato, eramanen zaitut soñean. Ala artu zue, ta bazema. Prinzipioan arin iduri zekio, baña geroago ta pizuago, ia izerditan sanduak iturri batera ellegaturik erran zio, ene maite, uz nazazu edatera trago bat ur, ezi pizu ona duzu, ta izerdiarazi nauzu. An utzirik aurra, joaterakoan ur eske biendako, aditu zue atzetik boza bat erraten ziona, Juan de Dios Juan Jangoikoarena, Granada izanen da zure guruzea. Beiratu zue atzerat, ta ikusi zue aurra zeukala eskuan granada bat, ta artan gurutze bat. Bisione goneki joan ze Granadara prest egin zezan Jangoikoak artas zer nai zuen. Bizi ze orduan Granadan Benerable Juan de Avila Andaluziako Apostolu famatua: eta S. Sebastianen festa egun batez predikatu zue de manera ezi arren itzak izan zire susko saetak heritu zutenak Juan de Diosen biotza. E lizatik atra zeneko asi ze Jangoikoaren amorez zoraturik bekala zatikatzen bere tresenak, golpatzen bere burua, botatus lurrera, ta beiratus zerura konfesatzen publikoki bere bekatuak, ta egiten alako erakeria sanduak. 126 Joakin Lizarraga Segitzen ziote mutikoek, ta persegitzen eroa bekala. Joanik bere etxettora eman zitue libru ta estanpa zituen guziak, diru ta tresenak; eta geldittu ze atorra ta galzazpi solleki. Anzik joan ze E liza Nausira; an oius klamatzen zue, Jauna, miserikordia. Maestru Avila Benerableak deiturik, ta aiturik ero gisa berri gura, utzi zue segi zezan inspiratzen ziona Jangoikoaren espirituak. Ura joanik plazara an loies betetzen ze agoa ta guzia emanes bere kontra zela bekatari andia: Ia sinetsirik ero zela, ero gisa tratatzen zute; ta ala flakurraturik eraman zute hospitalera, non berriro maltratatzen zuten kuratzeko. Joan zekio Juan de Avila ikustera an, eta onen konsejus asi ze gutibana iduriarazten kuratu zela. 3. Denbora puska baten buruan andik atrarik joan ze bere Predikari sanduaren billa: konfesatu ze jeneralki: andik joan ze Guadalupeko Ama Birjinaren bisitatzera. E stimatu zio bisita Ama dibinak, zeren ezi ark Salbea errezatzerakoan, erratean itz gaiek, ea bada gure Abogada, itzulizkizu zeure begi miserikordiasko goiek gure gana: goratu ze erez kortina, ta beiratu zio bere pobrettoari Amak amorosa. Kortinaren arroitura atra ze sakristaua lasterka, ta ustez tiratu zuen peregrinoak intenzio gaixtos, akar eginik goratu zue oña, emateko ostiko bat; baña gelditu zekio tieso ezin mogi: bereala ordea sanduaren petizios sendatu zekio. Berze asko fabore egin zio Ama Santisimak, ta ala zego an sandua guzis gozoso: baña nola bere guruzea bear baize Granadan, arara itzuli ze. Arratsalde batez Ama Birjina sagrariokoaren alzinean, ta Kristo guruzifikatuari eskatzean, erakutsi zezon, zertan nai zuen zerbitza zezan; iduri zekio paratzen ziotela buruan korona bat aranzezkoa, eta Ama Birjinak erraten ziola, aranze ta nekeen medios nai du nere Semeak logra dezazun anitz merejimentu. Sanduak naiz senti aranzeen oñazeak beterik gozos erregaloas erran zue, oien eskuetaik aranzeak eta nekeak dire enetako arrosak eta klabelak. Andik atra ta fite karrika bat pasatzean, ikusi zue etxe baten atarian letrero gau, etxe gau alokatzen da pobreen. Berla entendatu zue bere korona aranzeskoa zela pobreei zerbitzatzea. Alokaturik etxea, limosna eskatus, prestatu zitue berrogei ta sei goatze gisa: bereala atra ze pobre billa, ta eramaten zitue soñean bere hospitalettora; garbitzen ta apatzen oñak, len lenik konsejatzen ziote konfesatzea, orreki garbiturik arima, sendatuko zela gorputza. Kuratzeko ta sustentatzeko bere pobreak, egunoro atratzen ze kapatxa edo esporta bateki soñean, ta bi elze aindieki dilindan lepotik karrikas karrika boza lastimagarri batez klamatzen zuela, ene anaia maiteak , Jangoik oaren amorez emazie zeurendak o. Lastimatzen zire aditzeas ere pregoa gisa goi, espezialki gauaz, ta atrarik atarietara ematen ziote ogi, zuku, aragi, ta gauza bear zirenak. 127 SANDUEN BIZITZAK 4. Nork pinta sandu gonen humila, pazienzia, karidadea, ta afizione gura ongi egiteko pobreei? Ontan agertu ze Jangoikoaren ona, ta ongi egin naia gizagenderen alde. Bakarrik lenbizian iten zitue hospitaleko lan guziak amar lagunendako ere sobra zirenak. Gauas gutitto bat etzaten ze bere pobreen ertean: gañarakoan beti lan ta lan kontino. Ia asi zekizkio Aingiruak laguntzen Jangoikoaren ordes. Bein atrarik limosna billa, itzuli zeneko aurkitu zue guzia extrematurik, ta lan guziak eginik. Galdegin ziote pobreei, ia nork egin zituen. Aiek ziote, ia zertako galdegiten zuen, egin zituelarik berak? Nola dateke, zio, egon banaiz ni kanpoan orai arteo? Aiek porfia, bera, ta ez berzerik zela egin zituena. E zaundurik Jangoikoaren faborea erran zue, agitz maite zaizte Jangoikoak, bialtzentuelaik bere Aingiruak zerbitzatzera zuei. Famatu ze prodijioa, ta asi zire zenbait gizon etortzen laguntako: baña beti bera len trabajuan. Joanik bein Tuyko obispoagana limosna eske, galdegin zio onek, nola deitzen zen. E rrespondatu zio, ezi Juan. Apellidoa, edo izengañekoa nola du? Sanduak humil erran zio: nola aurtto batek biali zuenak Granadara deitu zuen Joan Jangoikoarena: baña bera etzela atrebitu artzera izengañekoi, indigno baize. Obispoak ezaundurik Jangoikoaganik zela ori, manatu zio deit zeiela ala andik alzina: eta egin ziote habitu gisa bat berai, ta bere lagunei. Aumentatus fama, aumentatu zire limosnak, ta bear ziren etxe, Mediku, erremedio, ta gañarako guziak: eta Jangoikoaren faboreak ere bai. Gau eurizu ilun batez aurkitu zue pobre gisa bat, etzuela non alojitu. Konbidatu zue sanduak bere hospitalera: arrek zio etzeikela joan oñes. Sanduak naiz kargaturik zoeien limosnaeki, artu zue soñera: baña ezin jasis, Me guti emanik, erori ze lurrean. E man zue bere kontra, o asto gaixtoa, nola erori aiz? Jaiki, ta berriz artzera doaielaik, ikusten du mutil eder bat laguntzen diola ortako, ta eskua arturik erraten diola, ene anaia Juan, Jangoikoak biali nau laguntzera zuri ofizio gontan, ta jakin dezazun zein kuadrable den bere Majestadeai, nik dut kargu asentatzeko libru batean. Sanduak humil humila erraten dio, ni ez naiz baizik bekatari pobre bat; eta Jangoikaganik da on guzia. Baña eztida erranen, nor den berori? Ni naiz, erran zio, Rafael Aingirua, dutena kuidado zutas ta zure anaies. Andik egun guti atera ematerakoan pobreei, faltatu ze ogi zenbaitendako: Agertu zekio arren habitu gisan zare bat ogireki eskuan erraten ziola, ene anaia Juan, guziok gara errelijione batekoak: Tori orai ogi gebek pobreen. Baña on ezta ainberze: Jesu Kristo bera heri gisa utzi ze eramatera sanduaren soñetan, eta paratzera goatzean: eta oñen garbitzera zoeielaik aitu zue erraten ziola, Niri egiten zaida pobreai egiten zaion guzia. E rran ta desaparezitu ze: baña gelditu ze an alako erresplandore gisa, ezi heriak lotsatu zire 128 Joakin Lizarraga ustez erretzen zen etxea. Ikusi bazute sanduaren biotza, ura bai, ura erretzen baize sines. 5. E tze kontent sandua erremediatzeas solamente heriak, nai zitue erremediatu bear genero guziak: espezialkiro arimarenak libratus bekatuetaik, ta bekaturako bideetaik. Zenbat emasteki galdu atra zitue galmendetik? Zenbat dotatu zitue, ta akomodatu? Zeren ezi ze pobre bat abratsa, deus etzuena, ta ezin konta ala billatzen, aurkitzen, ta gastatzen zuena. Beraren itza estimatzen zute nola eskritura ta fianza seguroa, emateko nai zuen guzia, eta Janpikoa bera mostratzen ze fiadore. Joan ze bein eskatzera Merkatari bati ogeitamar dukat fiara bazkal orduan. E nfadatuxerik garaiagatik erran zio arrek, eta nor atrako da fiadore diru gorren, emateko nik? Sanduak atra zue niño Jesus txipitto bat; ona, Jaunau atrako da fiadore. Ainberze argi-errañu atra zire imajinatik, ezi arriturik eman zio bear zuen diru guzia, eta zetorrela bear zuen aldioro emanen ziola. K aridadea geienik ageri da padezitzean ta padezitzera exponitzean onetsiengatik. Itxeki ze bein sua hospitale errealean. Nior ez trebe sartzera, egonez atariak arrapaturik keas eta suas. Lasterka etorririk sandua sartu ze: joan ze idikis barneko anitz atari ta leio, etzeizen ito keas heriak: gero artus heriak besotan banaka ta biranaka ere libratu zitue: gero bota zitue leioetaik goatze ta gauza franko: baña nai zuelaik autxi sua leku batean, aurkitu ze arrapaturik sugarres alde guzietaik. Ordu erdi batez etze agertu: galdutako ematen zute: gero ere noizbait atra ze libre Jangoikoaren milagros. Ala ia len ero deitzen zutena, beiratzen ta beneratzen zute sandu. Pasatzean bein karrikan bere kapatxareki ustegabean ukiturik kapa kendu zio soñetik kaballero bati ezauntzen etzuenai: koleraturik onek eman zio erreflon bat. Sanduak itzuli zio berze matela, eman zezon berze bat. Iago asarraturik arrek manatu ziote mutilei, akaba zezatela an. Puntu gartan ellegatu ze berze kaballero ezaun bat: Onek erran zio, zer da au, Juan de Dios? Berzeak aitu zuelarik izena, belauriko eskatu zio barkazio, ta eman zio limosna on bat. Sanduak besarkatu zue alegre. Berze bati zeren konsejatzen zion apartatzea emastekien konbersaziotik, eman zio arrek ere bofetada bat. Sandua paratu ze belauriko, ta erran zio humil, Jauna, eman bezkida naituen bofetada guziak, non ta ez dezan ofendi Jangoikoa. Obligatzen bazute gelditzera bazkaris bere ongi-egilleek, etze jartzen maian, baizik alde batean belauriko: ta zoeie berexis eta bildus obenttoak ziola, ebek goxoago zaizkida, jaten baitute nere pobreek: zeren ezi maiteago zitue pobreak, ezi humerik maiteena baitu Amak. K aridade gau apegatzen zio Kristok orazioan, zeintan pasatzen zituen gauak: eta garaitzeko loa, loturik zangoan kaskarabil batzuk, aien soñuareki saltatus noi129 SANDUEN BIZITZAK zean noiz arintzen zue loa. K aridadeak kausatu zio eriotzea ere: Ur egur atratzean erori ze mutiko bat ugaldean: sartu ze sandua atra naies; asko denboras ibilirik ezin atra zue, baizik pena, ozidura, ta azken heritasuna. Artu zue libru txuri bat, ta ibili ze al zuken gisan etxez etxe asentatzen nori zer zor zion. Itzuli ze bere goatzettora iltzeko. Bitarteo Arzobispoak etzekielaik heri zegon, deitu zue bere palaziora. Humil obediente joan ze erdi arrastaka. E rran zue Arzobispoak, nola kontatu zioten zeudela hospitalean zenbait jende gaixto desatento gaizki tratatzen zutenak: bear zela kendu alako jende-mota. Sanduak humil humila, o ene Artzai ona, nitas solamente dezokete erran nai zela gaixtoa, botatzeko etxetik: baña nere pobreak onak dire ene ustez. Balitz norbait emendatu bearra, prokuratuko dugu emendatzea, ezi Jangoikoak onen ta gaixtoendako atrarazten du iruzkia &. Admiraturik Arzobispoak erran zio, Bidoeie, o Jangoikoaren bedeikatua: in bez nola nai duen. Oneki itzuli ze bere goatze pobrera, ezindurik ibiltzeko. Solamente karidadeak eman zio indar jaikitzeko. Gizon bat desesperaturik joan ze kanpora urkatzera bere burua. Jangoikoaren errebelazio izanik, jaiki ze sandua goiztar, paratu habitua, ta artu zue bere paloa. Deteniarazinai zutenei zio, uz nazaze; prezisio dut: itzuliko naiz. Joan ze bada prisaka, ta ellegatu ze gizonagana ia arbolaren pean urkatzeko: altxatu zue soka ikusteareki sandua: onek agerrarazi, ta kendu zio: animatu, ta itzularazi zue konfiaturik penitenzia egitera. E ta sandua kontent irabazias arima gura itzuli ze goatzera iltzeko. Señora debota batek nai zue eraman bere etxera kuidatzeko obeki: sanduak ez aitu nai ere alakorik, pobreen ertean nai zuela il. Baña Arzobispoaren manamenduari errenditu ze: arturik katedra batean eramanarazi ze herien ertean despeitzeko: berak negar, aiek negar: eman zio desmaio batek: ta itzulirik eman ziote despeida ta bedeizioa. E txe gartan bisitatu zue Arzobispoak, ta meza erranik an eman zio komekadura. Gero galdegin zio, ia bazuen zerbait ematen zionik pena? E rrespondatu zio humil, o ene Aita ta Artzai ona, irur gauzek ematen didate pena ordu gontan: Lenbizikoa ez ongi zerbitzatuak ene Jaunari, ainberze faboratu nauenari: Bigarrena heri pobre gaiek uztentutenak desanparaturik. Irugarrena zor gebek in tutenak aien amorez: atra zue librua, non zeuzkien asentaturik. Arzobispoak errespondatu zio; pobrees ta zorres etzazula izan penarik; beude ene kontura: Jangoikoaren zerbitzuan faltatu duzunas konfia beraren miserikordian, ta Jesu Kristoren merejimentuetan suplitukotuela gure faltak. Gelditu ze agitz konsolaturik, ta apatus eskua ta emanes esker milla despeitu ze. 6. Gero ezaundu zuelaik eriotzea urbil, eskatu zue utzi zezatela bakarrik. Ala zegolaik, paraturik bere habitua jarri ze orazioan belauriko: sen130 Joakin Lizarraga titu zute kanpotik nola zion, Jesus Jesus: utzi zute ikusirik belauriko: baña gero sentiturik nola jende atratzearen arroitua, sartu zire, ta aurkitu zute ilik postura gartan guruzeareki eskuan, eta alako fragranzia ganbaran, ageri baize zela zeruko gauza. Gelditu ze Aingiru baten gisara eder glorioso iduri zuela bizi, ta belauriko gorputza sei ordus, ta ala egonen ze orai arteo, ezpalute edatu mortaxatzeko. Diote soñatu zirela ezkila guziak milagros, ta iten zutela soñu bat diferente triste lastimagarri, ematen zutela negargale. E gin ziote ilaria triunfo gisara konkurritus Arzobispoak, Apez ta fraile guziak, Konseju, Korte, K aballero, ta jende genero guziek: predikatus sanduaren laudarioak: eta andik alzina ez omen ze predikurik egiten Granadan, ezpaize aipatzen sandu gonen laudario. Nork ikusi zuen len karrika gaietan bera konfesatzen oius bere bekatuak, tratatzen ero gisa mutikoek segitus irri-abarres tiratzen kozkor eta farraskeries: gero berriz honratzen zeruak ta lurrak, ta guziek zelebratzen. Au da ero gura? O Jangoikoaren miragarriak! O nola engañatzen garen segitus munduko ponpak eta gauzak! O banidadeen banidadea, ta guzia banidade, ezpada amatzea Jangoikoa, ta berari sollik zerbitzatzea! E ternidaderako pausu gartan nork ez luke nai izan alako gizon bat iago ezi erregerik andiena? Dudarik gabe izan ze au sandu bat letrarik ta zeremomaik gabe sendoa seguroa humilago ezi autsa, karidades ta birtute guzies betea Jangoikoaren biotzaren konforme, beraren kortean Jaundia orai &. 131 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 9.an Santa Franziska Ponziani, edo Romana 1. S. Franziska Romana izan ze andreen exenplu adin guzietan. E snean zegolaik, agertzen bazue unideak norbaiten alzinean, desegiten ze negarres, ta etzeike ixilarazi, estali arteo: eta etzue konsentitzen apa eman zezon niork, ezeta bere Aitak ere. E zaumentura ellegaturik ze guzis humila, obedienta, ixil, modesta amablea. Bere gogoaren bortxa ezkondurik heritu ze bi aldiz penas: eta S. Alexosek jautsi zerutik, ta eman zio osasuna. Oneki iago eman ze onera; eta utzirik gala iduri guziak bestitu ze, txukun bai, baña agitz llana pobre gisa, izanik señora prinzipala, iduri baize ez etxokandre, bai zerbitzukoa. Beñere etzue niork ikusi festa, boda, ta alako jende-aurkintzeetan: bai joaten bere ardantze batera, ta ekartzen pobreendako egur ta gauza buruan, edo astoko batean. Sarzen ze zenbait etxeetan ez jatera, ta erregalatzera, baizik eskatzera limosna beartsuendako, errepartitzeko bereareki hospitaleetan, zein bisitatzen baizitue maiz. Bere exenplu ta konseju oneki prokuratzen zue utziaraztea berze andreei gala ta itxurapenen banidadea. Oraziora ze guzis afizionatua, ta penitenziara, ta maiz konfesa komekatzera: baña ain obedienta, ezi deitu orduko senarrak an zeuka bereala utzirik errezu ta guziak: E ta bein obedienzia kunplitu ondoan aurkitu zue errezu asirik utzi zuena eskribiturik urresko letraeki Aingiruaren eskus, adiarazis ala zenbat kuadratzen zekion Jangoikoai obedienziaren puntualidade gura. Orzilare Sandu batez manatu zio konfesoreak joaterakoan guruzearen estaziora bere koñatareki pensatzea Kristoren pasioan, itzik egin gabe nioreki. Ala egin zute: ta naiz aurkiturik bidean bi zezen brabo eldu zirenak, zeñetaik guziak eskapatzen ziren lasterka, aiek geldi segitu zute orazioan, ta zezenak aldakatik ain manso nola axuriak. 2. Sanda gonen pazienzia izan ze admiragarria. Heritu ziote senarra grabekiro bein, berze bein desterratu, enbargaturik haziendak, ta guzia nastekaturik: Alaere bera biotz andiareki sosegaturik ziola, Jangoikoak eman, Jangoikoak edeki, biz bedeikatua bere izena. Jendees landara Deabruek ere iten ziote asko Deabrukeria; baña sanda eutxi Jangoikoai firme. Konsolu ta laguntako ikusiarazten zio bere Aingiru guardiakoa bedratzi urtetako aur baten idurian argi eder zerura beira besoak gurutzaturik 132 Joakin Lizarraga petxoan, zeñeki baizitue bere konbersazio sanduak. Komekatzerakoan espezialki zitue bere deliziak, espirituaren indarres gorputza ere goratus airean gora. Amoresko su gau itxeki zue anitz matronaen biotzetan, zein konsagratu baizire Jangoikoai errelijionearen botos. Ama Birjinak egin zitio fabore ta erregalo espezialak. Milagro in zituenak Jangoikoak sandaren amorez eta medios nork konta? Ogia aumentatus, matsak neguan arboletik dilindan logratus bear orduan, urak ez bustitus, sendatus heriak Bere alaba espirituale bat iltzeko zegolaik mintzorik gabe, ta bere konfesorea urrun, sandak orazioas logratu zue bizi zeien borz sei egun etorri arteo, zeñek konfesatu, komekatu, ta oliatu zuelaik, ellegatu zekio sanda, eta erran zio, zoaz orai bakean, ta otoitz egizu enegatik. Istantean iltze. Bere adiskide bat libratu ze ongi, aurra ere zego ongi ustez: sanda joan ze prisaka, bataia zezatela berla etxean: detenitzen zire elizara eraman naiez: baña sandaren porfiaz bataiatu zute, ta istante berean gelditu ze ilik. Sanda gero bere denboran heriturik, ta sakramentu guziak errezibiturik, errezatus Ama Birjinaren ofizioa iltze sosegu andiareki 1440 urtean, 56 adines. Il ondoan ere irabazi zue moro baten arima kristiarazis &. 10.an Berrogei MM. Sebasten. p. 287. 133 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 11.an San E ulojio Sazerdote ta Martir Moroek E spañan dominatzen zutelaik, ta E rregea zegolaik Cordoban, jaio ze an S. E ulojio buratso Kristioetaik, ezi uzten zuzte bizirik zenbait, naiz aborreziturik. Azi ze bere inklinazio onaren konforme birtuteen ta letraen estudioetan txoil ongi, ta atra ze gizon sandu ta jakintsu famatua. Ordenaturik sazerdote guzia ze tratatzea Jangoikoareki orazioan, ta proximoen konbersioan, ondus gaixtoak, ta onak obetus. Mogitu ze aldarte gartan persekuzione Kristioen kontra Cordoban: eta ango obispoak, dela E rrege Moroaren beldurrez, dela plazer in naiez, egin zitue anitz sazerdote Preso, ta aien ertean S. E ulojio. K arzelean eskribitu zue libru bat deitua Mart ren dokumentua, edo doktrina, animatus fielak iltzera Martir fedeagatik, nola il baizire denbora berean Flora ta Maria bi donzella sanda. Andik fite libratu zire karzeletik S. E ulojio ta bere lagunak. Baña ikusirik obispoa oraño Moroaren gustora zebilala, etzue nai izan du erran mezarik, ez komunikatzeagatik obispoareki, zeñek exkomekazioaren pean manatu zio erran zezala. Sanduak eskojitu zue eskapatzea Cordobatik Franzia alderat. E llegatu ze Iruñean, non errezibitu ta estimatu baizue emengo obispoak Gillesindo deitzen zenak. Bisitatu zitue Nafarroan ziren Monasterio zenbait, espezialki bat zelebratzen duena S. Zakariasena E ugi alde gartan, edo Zilbetira urbil: non aurkitu zuen asko errelijioso sandu, nola baitio obispo garri gero eskribitu zion kartan (ap. Sandoval.) Bitarteo Toledon elejitu zute beren Arzobispotako, zegolaik ausente: baña etze kunplitu angoen deseoa, zeren Jangoikoak ia zeukan prebeniturik arrendako martirioaren korona Cordoban. Arara ellegaturik aurkitu zue guzia turbaturik, zeren Mahomad E rrege Moroak persegitzen zue Kristiogendea lotsagarriro: eta Kristio gaixoak, batzuk zebiltza igeska, berze batzuk errenditzen zire beldurrez: berze batzuk mantenitzen zire errelijionean konstante ilartaño Martir. E kaitz-aldi erru gontan biali zue Jangoikoak S. E ulojio, gobernatzeko E liza gura, etzeien galdu. E ztaike pondera zenbat probetxu eman zuen, konfortatus zeudenak erortzeko, eroriak jaikiarazis, erakutsis, ta animatus guziak: eta gero eskribitus Martir iltzen zirenen triunfoak. On aski ze, ta sobra ere, aborrezitzeko Moroek, ta prokuratzeko ilaraztea sandua: baña izan ze berze kausa bat ere. Infiel noble batzuen alaba bat deitua Leokrizia bataiatu ze, nai etzutela buratsoek. E bek ones eta gaitzes nai ziote utziarazi errelijione Kristioa. 134 Joakin Lizarraga Donzella gura sanduaren arrebaren medios eskapatu ze buratsoen etxetik, eta sanduak Artzai onak bekala artu ta altxatu zue ardi Kristorena, etzezaten galdu otsoek: ta aldatzen zue lekutik lekura, etzezaten aurkitu. Baña Jangoikoaren permisios aurkitu zute noizbait, eta sanduareki bateo erman zute presa: au akusatzen zute, zeren eskapatu zen; ura, zeren altxatu zuen. Sanduak galdeturik Juezaganik errespondatu zue ausarki, sazerdote bekala zegola obligaturik beragana eldu ziren guziei erakustera, ta kidatzera zerurako bideas: ta ala egin zuela Leokriziareki. E ta manaturik Juezak ekartzeko barak, azotatzeko sandua, onek erran zio, bara gaiek etzutela ilen, ta berak etzuela ukatuko Kristoren fedea niolatere bere bizian, ta ala obe zuela ilarazi. Oneki asi ze despreziatzen Moroen Profeta falsua Mahoma: eta laudatzen Jesu Kristo Jangoko ta gizon guzien salbazalea. E raman zute Konseju errealera, ta konsejuko batek adiskide gisa lastimas erraten zio, mintza zeiela an Mahomaren fabore, naiz gero segi zezan bere Kristoren errelijionea. Baña sazerdote egiaskoa orduan fuerteago mintzatzen ze Mahomaren kontra, izan zela gizon gaixto bat, urde bat, enbustero engañazale galdu galgarri bat. E man zute sentenzia degolatzeko sandua, ta zeramatelaik ortarako, E rregeren mutil batek aditu zuenak gaizki erraten Mahomaren kontra, eman zio bofetada bat aurpegian. Sanduak sereno presentatu zio berze matela eman zezon artan ere, ta eman zio madarikatuak. E llegaturik lekura Moroen jendetze ta oiuketaren ertean, goraturik begiak zerurat, ta zeñaturik gurutzeas edatu zue lepoa, zein ebaki zion berdugoak 859 urtean. Il ondoan ikusi ze asko denboras ilaren gañean uso bat, zein etzuketen apartarazi. Laur egun geroago martirizatu zute S. Leokrizia, zenen arima honratu zuten Aingiruek zeruan, ta Kristioek gorputza lurrean. Biz bedeikatua Jesus itentuena sandu bereak. amen. Martxoaren 12.an S. Gregorio andia. p. 289. 135 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 13.an Santa E ufrasia, edo E ufrosina Birjin 1. Konstantinoplan jaio ze buratso noble ta birtuosoetaik S. E ufrasia, edo E ufrosina, zein izan ondoan buratso on gaiek, bazutela ia heredera, nai izan zute elkarren konformidades bizitu kastidade perfektoan usatu gabe Matrimonioaren lizenzia. Urte baten buruan il ze Aita sanduki: E nperadoreak, baize Teodosio, konsolatu zue Ama alarguna; eta onek enkomendatu zio bere alabatto gura fabora zezan; eta bortz urtetakoa zelarik, ofrezitu zue E nperadoreak Jaun prinzipale bati, senaleak emanik. Onek ez etxideteagatik alabaren adineraño, nai izan zue artu esposatako Ama alarguna, baize gastea, ta irur urtes solamente egon zena ezkondurik. Baña etzego ura artako, eta desengañatzeko joan ze andik E jiptora bere alabatto garreki. An, eta Tebaldan bisitatus monasterioak aurkitu zute bat, non bizi ziren eun ta amar Monja erretiro, ta santidade guziareki. Sartu zire bein an Ama ta alaba, zelarik au zazpi urtetakoa. Despeitzean etxera itzultzeko, aurra firme ura an bear zela gelditu. Abadesak erraten zio, etzeikela nior gelditu an, ezpaze konsagraturik Jesu Kristori boto perpetuos. Aurrak ikusirik Kristoren imajina bat an, besarka arturik erran zue, orgatik eztaiela utzi: ni konsagratzen naiz Jesu Kristori orai berean betikos. Ainberze erresoluzioreki erran zue, ezi niork ezin kendu zio burutik: guziak admiraturik kontent gelditu zire perlatto garreki, ta Amak sanda bekala konformaturik Jangoikoaren borondateareki utzi zue an, ta bera biziturik agitz sanduki iltze urte zenbaiten buruan, utzirik alabari zuen guzia. 2. E nperadoreak guzien berri izanik, gastigatu zio alabari, adinean zegonas geros, zetorrela artzera esposo gura, nori zen ofrezitua. Irri egin zue sandak karta leitzeareki, ta errespondatu zio E nperadoreari, etzela arrazio uztea bere esposo dibinoa Jesus ona Jangoiko eternoa dena, artzeagatik gizon bat dena lur puska bat, ta sarri izanen dena ar lurrekoen janari. E skatzen ziola etzezola aipatu sekulan alakorik, ezi artu zuen estadoan zegola txoil kontent, ta determinaturik milla aldis iltzera lenago ezi atzerat itzuli. Mertxede eskatzen ziona zela, arren ondasunak saldu ta eman zezkien E lizei, pobreei, eta nekazari zor ziotenei, gelditzeko bera libre zerbitzatzen Jesu Kristori. Guzia in zue E nperadore piadosoak sandaren gustora. Nork emen orai explika, nola alzinatu zen birtuteetan sanda gau? Orazioan ze bere okupazio prinzipalena, ta artas landara peni- 136 Joakin Lizarraga tenzia, ta guziei zerbitzatzea neskato bekala. Jesu Kristok amatzen ta erregalatzen zue: baña orgatik iago etsai infernukoak aborrezitzen ta persegitzen zue milla tentazio gisaeki barnetik eta kanpotik. Garaitzen zitue sandak orazios, humildades, penitenzias, ta deklaratus Superioreari tentazioak, baita erremedio propia aien garaitzeko, nola estaltzea baita azitzeko ta aumentatzeko, ala nola arri pean dauden mormotak akabatzeko modua baita arria goraturik agertzea; kontra geldi uztea altxaturik. Superioreak trabajarazten zue sendoki oroat arri karraio, ogi egiten, ta gañarako lanetan. Sanda bizkorki aplikatzen ze. E tsai gaixtoa naiz garaiturik etze atertzen: lotan ere amets ta imajinazio itsusieki persegitzen zue: ta ez kontent orreki inzitatu zue Monja txar bat artzeko inbidia ta oposizio sandari. Sandak itzultzen zio ordaña ones, ta ongi egines arri. Deabruak ikusirik etzukela eroriarazi tentazio batean ere, nai izan zue al bazuke akabatu edo ezindu. Ala egun batez ur atratzean bulkatu ta bota zue butzura: eror zerakoan klamatu zue, O Jesus, asisti bezada. Oiura joanik lagunek ikusi zute ur gañean, ta atra zute irris ziola, bizi da ene Jesus Jauna: ez nauk garaituko ik, Satanas gaixtoa. Berze anitz Deabrukeria egin zio onek Jangoikoaren permisios, baña guzietaik atratzen ze sanda irabaziareki, gure exenplutako. 3. E xenplu bat notagarria kontatzen da sanda gontas, ta S. Teresak ere aipatzen du. Zeukate konbentuan emasteki bat endemoniatua, edo eroa, ain furoso fuerte lotsagarria, ezi loturik katees idukirik ere, etzire trebe urbiltzera, ta urrundanik pertika baten mokoan ematen ziote jan bear zuena. Manatu zio Abadesak S. E ufrasiari, kuida zezala artas. Sandak humil artu zue kargua; prinzipioan progatu zue ura suber furiosa; baña sandak koraje andiareki erresistitzen zio, ta azotatzen ere zuela, dio S. Teresak: ta azkeneko humillarazi zue ainberze, ezi beldurrak zegokio geldi obediente ardi bat bekala; ta ezpazego presente sanda, furotzen ze oroat, baña aski zute mansatzeko erratea, beira ezi eldu da E ufrasia: gelditzen ze ikar ikar. Aixtean aipatu dugun Monja inbidiosa garrek erran zue burla egines berzeen beldurras, zer? eztela nior trebe denik sujetatzera ari, baizik E ufrasia? Nik sujetatuko dut ark bezain ongi. Joan ze bazkariareki; baña berze gura eutxi zekio leon bat bekala, zatikatu zitio habituak, urtiki zue lurrean, ta aztaparka ta ozka akabatzen zue an, alik eta abisaturik S. E ufrasia etorri, ta kendu zion aztaparretaik erdi ilik. Gelditu ze inbidiosa bana eskarmentaturik, gañarakoak admiraturik sandaren birtuteas, eta sanda ain humil nola len, konfiaturik sollik Jaunaren grazian, zeñeki guzien petizios gero ere libratu zue osoki. Abadesak izan zue errebelazio S. E ufrasiaren merejimentuen andias, ta gloria prestaturik zegokionas, eta 137 SANDUEN BIZITZAK fite bear zela igan zerura. Tristatu ze, ta negar iten zue, niori erran gabe: gero erranik berri izan zuena, guziak zeude negarrez faltatzeas alako laguna. Jakin zuelaik sandak, nola deus in ezpalu orduraño, berritu zitue penitenziak, ta eskatzen zue urte bateko epea suplitzeko faltak. Baña Abadesak animatu zue seguratus gloria izanen zuenas. Berla heriturik biramoneko bukatu ze. Il zerakoan bere Maestra izanak ta Abadesak eskatu ziote logra zezan Jangoikoaganik, aiek ere joatea mundugontaik. Logratu zue: bata borzgarren egunean, berzea ogeitamargarrenean joan zire alegre zerura &. Sandaren adina 30 urte. 138 Joakin Lizarraga Martxoaren 15.an San Lonjinos Soldadoa 1. Jende-mota guzietaik biltzentuela Jangoikoak bere eskojituak, ezauntzeko ta amatzeko bere Majestadea munduan, ta gozatzeko zeruan, fedeas landara badio experienziak ere. Orra Saulo persegitu zuena Kristo nola in zen S. Pablo. Orra ladron gura Kristoren aldean guruzifikatua egun artan berean paraisora. S. Lonjinos idiki ziona lanzas bularra, batzuek diotenez, ta berze batzuen ustez soldadoen K apitan edo Zenturiona guardian egon zena Kristoren guruzifikatzean, orai dauka zeruan. Ikusirik garai gartan ilundurik zerua, lutos estalirik iruzkia, ikaratzen lurra, zatitzen arriak elkarren kontra, eta Jesus oiu andi bateki entregatzen bere arima, ezaundu zue gizon gura zela Jangoiko, ta erran zue K albarioan berean, egiaz Jangoik oaren semea ze au. Orzirik gorputz dibinoa, ta arren guardian zeudelaik, nola agitu baize terremoto andi gura biztu zelaik Jesu Kristo, lotsarriturik guardiak gelditu zirelaik ilak bekala, naiz gero asko diru emanik, erran zezaten ebatsi zutela Diszipuloek, aiek lo zeudelarik, Lonjinos etze makurtu egitera alako falsedadea ta gezurra, bide ze gizon prestua, baizik konfesatu ta predikatu zue testigo onak bekala, biztu zela Jesu Kristo Jangoiko bekala. Orgatik nai zute bera ilarazi Judio gaixtofikatuek eta utzirik soldadeska joan ze K apadoziara bere bi laguneki: eta an asi ze predikatzen ikusi zuena Jerusalenen, ta konbertitzen jendeak. Andia ze atratzen zuen fruitua bere testimonioareki; andia ere Judioen deshonrea guruzifikatuas gizon dibinoa, baña ez gutiago artu zuten ira Lonjinosen kontra. E rreduzitu zute Pilatos bialtzera Soladoak K apadoziara arrapatzera ta iltzera Lonjinos. Jangoikoak nai ta opatu zute ustekabean ta ezaundu gabe: ta erran ziote sekretoan zertara eldu ziren. Sanduak alegre ain nola berri andi bat aiturik errezibitu zitue bere etxean, erregalatu ta festejatu zitue; beude emen errepausatzen, zio, nik paratuko diotet beren eskuetan Lonjinos: eta deitu zitue bitarteo bere bi lagun gaiek, logra zezaten parte koronan. E llegatu ondoan aiek, ta kontaturik agitzen zena, mintzatu ze soldadoeki bozkariundes erraten ziotela, ona emen daukate Lonjinos: ni naiz: paga bezate ostatua emanes niri eriotzea, baita in dakidaken mertxederik obena, ta medioa, logratzeko nik korona eternoa. Arritu zire aiek aditzeas, ta etzutenai sinetsi bera zela ain alegre ain bizarro tratatu zituena. Sinestarazi ziotelaik bera zela billatzen zutena, etzeude kentzeko bizia alako gizonai niolatere, naiz berek galdu. Baña berak erranes, ta 139 SANDUEN BIZITZAK errogatus in zezotela mertxede gura, gero ere, manaturik ekar zezotela festetako gala, ta non bear zuten ortzi, erdetxi zue ken zezoten burua berai ta bere bi lagun gaiei. Admira gaitzen Jesu Kristoren amorearen indarras, ta orduko ta oraiko Kristioen diferenzias. Gorputza an utzirik, burua erman zute soldadoek Pilatosengana, zeñek botarazi zue ziudadeko atarietan: andik gero estrabille batean: baña Jangoikoak honratu zue milagroeki. Bat kontatzen da, ezi joanik andre alargun pobre itsu bat Jerusalena, bere seme bakar kidatzen zuena il zekiola an sartzean. Gelditu ze guzis desanparaturik pobrettoa. Lotan agertu zekio S. Lonjinos konsolatus, ta manatus billa zezala arren burua, orreki lorratuko zuela bista, ta ikusiko bere semea. Bilatuzue, ta aurkiturik itzuli zekio bista, ta agertu bere semea glorioso erraten ziola, ez negarrik egiteko arren joanas emendik, baizego ditxoso gozatzen Jangoikoa. Andreak arturik bien errelikiak depositatu zitue Lonjinosen sortuerrian, Sandial deituan. 140 Joakin Lizarraga Martxoaren 16.an San Abraham sazerdotea eremutarra 1. Buratso nobleen seme izan ze S. Abraham ongi onetsia ta ongi azia. Tratatu zute akomodatzeas matrimonioko estadoan: baña berak naiz ez erran mias, biotza zeuka gorago, ta gorago pensamentuak. Bodetako prebenzio ta festaen ertean iges joanik altxatu ze kanpoko etxetto batean. Aurkiturik gero ere nai zute itzularazi: baña desengañatu zitue etzela atrako andik; an bear zuela bizi Jangoikoareki bakarrik. E rtxirik paretas ataria, leiotto batetik emanes ogi ta ur guti bat, egon ze amar urtez Aingiru bat bekala. Pasaturik urte goiek, ta ilik buratsoak, aurkitu ze ondasun andien heredero. Baña kontent zegonak Jangoikoareki sollik, etzitue ukitu ere nai: enkargatu zue bere adiskide bat, sal zezkiela, ta erremediatu pobreak prezioareki. Ala egin ze, ta bera gelditu ze ain pobre nola len, solamente zuela manto edo silizio bat, estaltzeko gorputza, estera bat etzateko, ta onzi bat ur edateko. Baña zenbatenas gabetu zen iago emengoetaik, iago betetzen zue Jangoikoak an gorako ondasunes: eta orgatik ala nola eztaiken altxa iruzkia, ezin altxatu ze arren santidadea. Tenia deitzen zen erri batean bizi zire Jentilak ain itsuturik beren errorean, ezi nioren erranik etzute aditu nai, ta maltratatzen zuzte Predikari oben bialiak aien onnaiez. Obispoak ta bere sazerdoteek pensatu zute bialtzea Abraham: Ordenatu zue gogoaren bortxaz: baña entendaturik on zela Jangoikoaren borondatea apaldu zue bere burua: armatu ze orazio luzeas gau ta egun: oanze errira: inarazi zue eliza kurioso bat bere ondasun gelditu zireneki: An ze bere bizia, andik atratzen ze konbertitzera Infielak: eta nola baize animosoa, Jangoikoaren zelos beterik urratu zitue aien idolo guziak. Aiek ikusi zuztelaik beren Jangoiko gaiek ala deseginik, eman zute arren kontra, arrika ta makilukaldis golpaturik tenturik gabe utzi zute iltzat. Ura asirik akorritzen gau erdirat joan ze erdi arrastaka bere elizara. Goizean Infielak joan zire eliza gartara kuriosidadez: Ila uste zutena ikusi zutelaik bizirik, arrapatu zute berriro errabia andiareki, eta loturik soka batzueki atra elizatik ta arrastaka erabili zute karrikak barna tiratus arrukaldiak andik eta emendik: ta ala utzi zute bigarren aldian il gabe agitz porraturik. Alaere itzuli ze bere elizara, non zegon otoi ta otoi jende gaien onagatik: zeñek irugarren aldian golpatu, arrastatu, ta erritik bota zute. Sandua firme porfiatus onez, niori gaizkirik ez egin ta ez erran, tratatus bai guziak Aitaren eta Amaren amore fiñareki. Iru urtez iraundu zue tema sandu 141 SANDUEN BIZITZAK gontan: Ia asi zire admiratzen alako pazienzias ta karidadeas Infielak berak: eta egun batez batzarrean bildurik, ta an aipaturik Abrahanen ona, ellegatu zire ezauntzera, egiazko bide zela Jangoikoa ta errelijionea kristioena Abrahanek predikatzen zuena, erakusten ziona ala sufritzen, ta onesten gaizkiegilleak. Joan zire montonkan andik elizara, ta paraturik belauriko klamatzen zute Jangoiko Jesu Kristo, ta esker milla ziote, bialias aien onerako sandua. E ztaike pondera gozo ta kontentu artu zuena sanduak, ta nolako amore ta moduareki erakutsi zioten Jangoikoaren doktrina Kristioa. Bataiaturik milla bat bekala, gero urte bat pasaturik seguratzen, ia uste zuelaik etzela preziso bera an, bazuketela berzeek mantenitu, botarik bedeizioa errira, eskapatu ze sekretoan bere erretirora. Biramonean errikoek etzutelaik aurkitu elizan, an zire aien penak, ta negarrak, ta dilijenziak billatzeko alde guzietan. E zin aurkitu zutelaik joan zire Obispoagana. Ark ere billatu, ta ezin aurkitu zuelaik, Joan ze bera konsolatzera Kristio berri gaiek; utzi zizkiote sazerdote, ta Ministro al zuzken obenak, mantenitzeko, ta aumentatzeko fruitu egin zuena sanduak, zein alegratu ze anitz on jakin zuelaik, eta segitu zue bere lenbiziko bizimoduan gogotik. 2. Baña an izan zitue pelea fuerteak Deabruareki, eta biktoriak alaber. Agerturik bein Aingeru eder baten idurian asi ze laudatzen sandua, ditxoso zela, ta bere parerik etzuena. E zaundu zue ark nor zen, ta zer nai zuen: eta apegaturik lurrai zego humil konfesatzen etzuela deus onik bereganik; ta orreki desaparezitu ze espiritu suberboa. Berze asko gisatan progatu ze sanduaren sendoa. Baña lanze bat agitu ze agitz notagarria. Iltze bere anaia bat utzirik alabatto bat emazurtz Aitarik ta Amarik gabe zazpi urtetako adinean. Au eraman ziote Abrahani, kuida zezan osaba zen bekala; etzela berze nior kuidatu nai zuenik. Lastimaturik aurttoas utzi zue aldakako etxolan, arara ematen ziola sustentua leiotto batetik, ta andik erakusten ziola doktrina Kristioa, orazio egiteko modua. Ikasi zue ongi, ta zego sanda bat eginik ogei urtetaraño. Deabruak orduan armatu zio lakio bat, zeintan erori zen pobrettoa. Monje iduri bat ikusteareki zenbait aldis, artu zire afizione elkarri, ta segitu ze erortzea bekatuan. Andik gero tristura, konfusionea, ta desesperazioa: o nere desditxatua, zio negarrez, zori gaixtoan jaioa, nola galdu duten ainberze urtetako irabazia! nola goratu begiak zerura ia itsustu nai zelaik ala Jangoikoaren begietan? Nola agertuko naiz osabaren alzinean ere? O ene osaba ona, ta ene arimaren Aita, zer kontu gaixtoa eman duten nik orrek ongi erakutsias? Ah! il banitza sikiera lenago! Ah ene sekulako galdua! E z naiz digna, ta ez naiz trebe mintzatzera ene osaba onari ia sekulan. Ala Deabruak aumentatus alkea 142 Joakin Lizarraga len kendu ziona, oanze desesperaturik urrun, alas galdu, olas galdu. E gin ze bekatari publika ziudade batean. Falta aurkiturik jarri ze orazioan S. Abraham: entendatu zue agitua, eta negar ta negar egines galduagatik, entendatu zue alaber bazeikela oraño erremedia. E ta informaturik non zegon, determinatu zue joatea billa; billaturik diru, ta zaldi bat, bestiturik soldado gisa ellegatu ze ostatura, non baizego Maria: ala deitzen ze. Aurkitu zirelaik bakarrik ganbaran, ta atariak ertxirik, mintzatu zekio sandua piadoso ezauntzera emanik nor zen. Gelditu ze lira arriturik, ta alke gorriturik, begiak apal, itzik ezin atra: geroxago aflikzioak arturik eman zio negarrai. Sanduak konsolatzen ta animatzen zue amorosoki, Maria, etzazula deskonfiatu: zergatik eztidazu errespondatzen? Zure ongi naiez etorri naiz: ain maite zaitut, nola len. E zta gaitzik erremedia eztaikenik Jesus onaren odol preziosoas. Itzultzen bazara nereki, nik ermako dut zure bekatuen karga, ta emanen dut kontu aietas. Seguro nago barkatukotuela gure Jesus onak, non ta itzuli zaiten eneki. Bereala konsolaturik erresolbitu ze: ta utzirik gala ta gauza irabaziak bekatues, iganik zaldian itzuli ze, alzinean oñez zar sandua bozkariundez beterik, logratu baizue atratzea infernuko otsoaren agotik arima gura. E llegaturik bere lengo etxolara, ertxirik an, garbitu zitue negarres ta Ze ta orazios bere kulpak, lagundus bere osaba sanduak: ta izan zute errebelazio, barkatua zela, eta mostratzen ze milagro iten zitueneki arren medios Jangoikoak, gozatzen zelaik ortas S. Abraham, zein ia zarturik adinean, baña gaste aurpegiaren alegrean ta kolorean iltze eriotze preziosoareki, honratus zeruak ta lurrak beraren ilaria. E lleba Maria ere iltze andik borz urte sanda bekala, mostratus ilaren edertasun miragarriak arimaren edertasuna. Zenbat balio duen gizon sandu batek! E ta nola diren gizon sanduak Jangoikoaren gizonak, beren pretensio, irabazi, ta gusto guzia dutenak egitean plazer Jangoikoai, prinzipalki irabaztean arimak: ala nola sandu gau. Zer afizionea! zer antsia! zer zeloa! zer konstanzia! Naiz arrikatu, naiz golpatu, naiz arrastatu, segi alaere, saldurik bekala bizia Jangoikoaren obsekiotan: atzendurik errentas, konbenienzies & oh! alke dakigula! &. 143 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 17.an San Patrizio Irlandako Apostolua 1. Kristioen errelijionea dela Jangoikoaren biotzeko errelijione bakar egiaskoa ikusiarazi du berak asko maneras; bat da ageri S. Patrizion Irlandako Apostolu eskojituan, zeñetan dugu asko miragarri admiratzeko, baitare zenbait imitatzeko. Jaio ze Hibernian, ta jaio zeneko asi ze agertzen, Jangoikoaren eskojitua zela, ezi itsu batek aditu zue boza bat zerutik, bataiatuas geros Patrizio, ar zezala arran eskuieko eskuttoa, ta arreki formatus guruzearen señalea lurrean, bereala atrako zela iturri bat, ta ur garreki ukitus begiak, logratuko zuela bista. Ala egin, ta ala agitu ze. Geroxago anditurik ugaldeak uraldi andi bateki, peligro zelarik ondatzeko bere erria, ta espezialki bere etxea, aurttoak bustis irur kri urean, ta irur guruze señalatus geldiarazi zue uraldia, ta aldarazi berze leku batera. Mutiko zelarik izotz puskak itzulu zitue susko brasatan: Bere arreba ta osabari eman ziote bizia ta osasuna. Artxaiko zebilalaik egun batez, eraman zio ardi bat otsoak: arratsean akar eginik etxekoek, egon ze ixil ixila sufritzen, ta eskatzen Jangoikoai. Gauza admiragarria! Biramonean agertu ze otsoa zekarrala agoan ardia, ta utzirik mutikoaren oñetan itzuli ze basora. Bere unidea heri zegolaik zego deseatzen ezti guti bat, sendatzeko: etze an eztirik: eta aur sanduak artu baso bat ur, ta eman zio heriari: txastaturik aurkitu zue guzia ezti gozoa, ta sendatu ze istantean. Ain goixtar iten zitue milagroak, baitare baruak, orazioak, ta gauza onak. Urte guti zue, baña anitz birtute. Amasei urtetan Jangoikoaren permisios arrapatu, ta eraman zute kautibo Irlandara: an paratu zute guardatzen hazienda beltzak: bakarrik oian gaietan guzia zego sarturik Jangoikoan: eun aldis egunas, ta eun aldis gauas lelauriko urtikirik lurrean adoratzen zue Jangoikoaren Majestadea. 2. Sei urtes kautibo egonik ikasi zue Irlandako mintzo gisa, ta ezaundu zue Predikarien bear zutena an, ikasteko Jangoikoaren bidea; ta bera zegola Jangoikoas destinaturik ortako. Prestatzeko bear ziren estudio, ta gañarakoeki, libratu zue kautiberio gartaik miragarriro. E rrebelatu zio, goart egin zezala non in zuten hazienda gaiek muzurka zulo andi bat: an aurkituko zuela bear zuen diru guzia erreskatatzeko. Ala agitu ze: ta ala erreskataturik itzuli ze bere sortuerrira obratus bidean miragarriak nolanai. E txean zegolaik, amets-iduri batean ikusi zue persona eder bat zekarrana Irlandatik anitz karta: bat eman ziola berari; eta leitzerakoan iduri 144 Joakin Lizarraga zekio infinizio bat aur, beren Amaen sabeletan zeudenak oraño, zegozkiola klamatzen, o Patrizio mutil sandua, betor, otoi, gure lekuetara, ta libra gaitza. Bisione goneki iago seguratu ze, bera zegola Jangoikoas Irlandako Misionari destinatua. Ortako joan ze Franziara, non baizire gizon sanduak, ikasteko aienganik. E mezorzi urtes egon ze S. Jerman Obispo sanduaren eskupean: lukro S. Martin bere aide zenareki ere bai: atra ze ongi erakutsirik guzietan. Aien konsejus artu zue biajea Romara Aita Sanduagana: bidean bisitatu zue gizon sandu bat, zeñek eman zion bakulo bat, Jesus berak manatu ziona emateko Patriziori pasatzen zenean andik. Bakulo gura izan ze famatua, Jesusen bakulo deitua, zeñeki obratu zuen gero infinizio bat prodijio. Aita Sanduak, baize S. Zelestino I. (sedit ab ann. 423 ad ann. 432.) agitz ongi arturik, bere Legado Irlandako eginik, ta obispo konsagraturik biali zue kontent. Bidean berriro animatu zue Jesus onak. 3. E llegaturik Irlandara ikusi zue infinizio bat Demonio kontra estorbatu naiez. Sanduak guruzearen señaleareki desterratu zitue guziak. Ango sorginek erranik zeukate lendanik, ellegatuko zela kanpoko bat urratuko zituena aien Jangoikoak. Ala zego manaturik ez uzteko sartzera, edo sartzen baze, atrarazteko, edo ilarazteko. Baña non da podoreik Jangoikoaren kontra, naiz bateraturik mundua ta infernua? Paratu zueneko lurrean oña, atra zekizkio estorbatzera jendeak tzakur, arma, ta gauzaeki. Baña sanduak Jesusen bakuloareki geldiarazi zitue arriturik guziak. Asi ze predikatzen inarazirik eliza bat: sorginak ta Magoak erresistitzen asko maneras: baña Jangoikoa eskarmentarazten. Bein meza erraterakoan, leiotik batek pertika batez urtiki zio kaliza. Istantean idiki ze lurra, ta iretsi zue bizirik sakrilego gura: ta odol sagratua itzuli ze kalizara, utzi gabe errestorik ixuri zen lekuan. Ori ikusirik, konbertitu zire anitz. Berze sorgin bat E rregek estimatzen zuena, ta Jangoikotako zeukatena igaten ze arte gaixtos zerurat: Gora eder igan zelaik, sanduak orazio egiteareki, erori zekio oñetan, zapartatu ta zatikaturik gelditu ze. Idolo famatu bat adoratzen zutena urres ta zillarres adornatua, Jesusen paloa goratzeareki bota zuen lurrera, ta utzi zue guzia auts biurturik. Bi emasteki il ta ortzirik zeudenak biztu eta atrarazi zitue obiatik, zeñek oius publikatzen zute Jesu Kristo dela Jangoiko, ta aien Jangoikoak Demonio. E skatu ziote S. Patriziori bataiatzea, ta bataiatu zitue aiek, ta berze asko jende. Nork konta milagroketa obratu zuena? Sinestarazteko Kredoaren artikulo fedesko azkena, baita bizitza sekulakoa, au da, grazian iltzen direnak biziko direla glorian betiko, nola desgrazian iltzen direnak kontra infernuan betikos: jende gaien petizios orazio eginik logratu zue ager zein an kubi145 SANDUEN BIZITZAK la bat, non sartzen zirenek ikusten zuzte gauza arrigarriak, tormentu ta penaskoak, zein deitu zuten S. Patrizioren purgatorioa. Alako prodijio ta fabore andien medios kristiatu zire anitz jende; fabrikatu zire anitz E liza, ta itzulirik Romara eraman zue emendik Irlandara anitz errelikia, ornamenta, sazerdote, ta ogeitamar obispo konsagraturik: ainberze aumentatu ze Kristiogendea S. Patrizioren medios Irlandan. 4. Desterraturik erroreak, sorgin eta Deabrukeriak, libratu ere zue anitz kalamidade, ta animale benenosoetaik. Bilarazirik aiek guziak Jesusen bakuloareki ondatu zitue itsasoan barna. Gerostik onat ez omen da jaio Irlandan animale benenosorik; eta ez an, ta ez nion Irlandatar katoliko denari ez omen dio gaizkirik egin batek ere beñere orai arteo. E man ere zio sanduari profeziaren donoa, jakiteko agituko zena urrengo denboraetan. Konbertitu ondoan Irlanda, izan zue errepausa, enpleatzeko orazioan ta kontenplazioan. E gunoro errezatzen zitue eun ta berrogei ta amar psalmoak anitz kantiko ta himnoeki: berreun orazio deboziosko belauriko adoratus auspeska lurrean Jangoikoa irur eun aldis egunean: santiguatus eun aldis ofizio dibinoaren parte bakotxean. Meza zelebratzen zue debozio admirableareki: predikatzen oroat. Gaua partitzen zue irur zatitan: batean errezatzen eun psalmo belaurikatus berreun aldis: berzean sartu balsa izoztu batean ta an errezatus berrogeitamar psalmo, ta berze orazioak. Irugarren zatian etziten ze lurrean, bururdikotako arri bat, ta zeñiturik gerria zilizio ur izoztuas bustiareki. Bere janaria beti guti ta gustorik gabe: tresenak agitz pobre. Alaere bizitu omen ze eun ta ogei ta amirur urtetaraño. Ondorean berak señalaturik bere eriotzearen denbora, lekua, ta obia, iltze sosegu andian Jangoikoaren besotan bekala. Ilondorean ere obratu zue Jangoikoaren beraren honratan anitz milagro. Il omen ze Kristoren 493 urtean; eta beñere ezta il beraren memoria munduan, nola bizi baita arima betiko glorian. Baña sandu gonen memoriarik obena da bere lan onaren irautea oraño, Kristiandade plantatu zuena Irlandan, sarturik alde guzietaik inguruan herejiak, Kristio katolikoak mantenitzen baitire beti Irlandan, ezaun baita Jangoikoaren gizona zela au, ta errelijione plantatua Jangoikoarena. 146 Joakin Lizarraga Martxoaren 19.an San Josef Ama Birjinaren E sposoa 1. S. Josef zori onekoa, zenen debozioa alzinatu baizue S. Teresak arrazioreki, da sandu bat guziek estimatu bear dutena, nai baituzte ongi Jesus ta Maria. Ze Nazaretgo semea, zekarrana bere etorkia edo kasta erreala Belendik Dabid E rregeaganik. (Agred. Myst. Ciud. p. 1, n. 752.) Bizi ze Jerusalenen enpleaturik zurgingoan pobre lurreko ondasunes, ongi egina ta kuadrablea gorputzaren aldetik, baña arimaren aldetik guzis ona, humila, modestoa, garbia, ta sandua. Guzia dio itz batez E banjelioak diolaik zela justoa. Agredako Benerableak dio, amabi urtetaik ia zeukala eginik kastidadearen boto: eta zela Maria Santisimaren aide irugarrean gradoan, gizon bat Jangoikoaren ta gizonen begietan perfektoa bizi zena exenplu andiareki, ta zegona ogeitamirur urtetako adinean, noiz ta Maria Santisima tenploan azitzen zena disponitu zuten sazerdoteek paratzea Matrimomoaren estadoan. Ortako bilarazi zuzte jendaki bereko mutil aurkitzen zirenak tenplora, ezauntzeko Jangoikoaganik, nori eman bear zen esposatako donzella soberana gura. Jangoiko beraren inspirazios sazerdote sumoak an bildu ziren guziei eman omen ziote bara bana eskura, eta sazerdoteeki bateo guziak paratu omen zire orazioan. Guziek nai bide zute logratzea konpañia garren suerte ditxosoa: sollik S. Josefek kontatzen zue bere burua indigno alako ondasunaren, ta oroiturik bere boto eginas, ta guardatu naiez zego fiaturik ta utzirik Jangoikoaren eskuan. Orazioaren oben obenean ikusi ze loraturik S. Josefen bara, ta jausten zerutik uso bat elurra bezain txuri, ta argi ederra jarri zena sanduaren buruan. Zeruko señale klaro gebeki sazerkoteek desposatu zuzte esposo ta esposa izan diren ta izanen diren oben obenak sekulan. 2. Desposaturik biak itzuli zire Nazareta, an deklaraturik elkarri bakotxak boto zuena, kontent bizi zire anai arrebak bekala santidade guzian, trabajatus S. Josefek zurgingoan, Maria Santisimak emasteki-lanetan. Andik zenbait ilabeteen buruan agitu ze Jesu Kristoren enkarnazioa, edo gizon egitea Ama Birjinaren entraña san E spiritu sanduaren birtutez, eta Jangoko andiaren milagros, jakin gabe S. Josefek. Andik berla akonpañatu zue bere esposa dibina S. Isabelen bisitatzera, zein baize S. Juan Bautistaren Ama zoeiena ia sei edo zazpi ilabeteetan. Gero bere denboran asi zelaik nabarmendus bere esposaren amatasuna, geroago ta iago ezaundus aurdun zegola S. Josefek, zekielaik beraganik etzela, eta etxakin 147 SANDUEN BIZITZAK nondik edo nola zen; ezin pensa gaizkirik alako personas, baña ezin uka begis ikusten zena: etzekie zer pensatu, ta zer egin ere ez. Aflijiturik akuditu zue Jangoikoagana: baña Jangoikoak ere etzue konsolatu berla berla deklaratus egia zena; ta bere esposari etzegokio ongi deklaratzea bere fabore zena. Sandua bitarteo bere pensamentuen errotan penas beterik, zer inen dut? zio. Utziko dut konpañia ain amablea? Nola naiko bizi ori gabe? Baña nola egon ere libratuartaño, ikusteko dakitena eztela nere humea? Azkeneko determinatu zue ausentatzea: ene esposa badakit sanda dela, baña badakit ere aurdun dagola, ta eztakit nola. E znaike egon, argira eman arteo. Ni banoaie: Jangoikoak lagun dakiola. Determinaturik ala zegolaik gauas joateko bimon goizean, ara non Janjoikoaren Aingerua eldu zaion, ta erraten dion, Josef Dabiden semea, etzazula beldurrik izan idukitzeas zeure esposa Maria, zeren ezi berabaitan jaio dena E spiritu sanduaganik da. E manen du argira seme bat deituko duzuna Jesus, salbatuko baitu berak bere jendea aien bekatuetaik. Ala seguraturik sandua gelditu ze kontent. 3. Gero atra zelarik Augusto E nperadoreaganik manamendua, litstatzeko guziak, nor bere etorkiaren lekuan, igan ze Josef Nazaretdik Betlena bere esposareki, zegolaik ia erditzeko egunetan. An izan zuen pena sanduak jendetzearen utses ezin aurkitus bear bekalako ostaturik bere esposaren, naiz izanik aideak an, nork pondera? Baña izan ze Jangoikoaren probidenzia. Gero erretiraturik etxola pobre gartan, ikusi zuelaik jaiorik aur dibinoa, nork explika sanduaren gozo gozoa? E ta ematen ziolaik bere besoetara Jesus ona, eta artzen zuelaik besarka ain amable amoroso E rrege guzien E rregea eginik ain txipittoa, zer biotzaren saltoak, zer negar gozoak, zer antsiak ta anheloak sentitzen zituen, nork entenda? gero bisitatu zutelaik Artzai on gaiek, geroxago irur errege gaiek, ta gañarako misterioetan, zein ditxoso kontatzen bide ze Jangoikoaren graziaz? Berrogeigarren egunenan akonpañatu zitue presentatzera Jerusalengo tenploan. An berritu zekio gozoa, aitu zuelarik Simeon zar beneragarria besotan arturik aur dibinoa bedeikatzen zuela Jangoikoa, ta konfesatzen Jesus guzien salbazale. Baña bereala segitu ze pena amorosoa, erran ziolaik Ama Birjinai, askok persegituko zutela aur gura, ta beraren arima herituko zuela dolorezko ezpatak. Gero aumentatu zekio pena, noiz ta udioen E rrege Herodesek aiturik jaio zela Judioen E rrege berri bat, nai zuelaik ilarazi aur dibinoa, manatu zion Aingiruak S. Josefi, artzeko aurra ta Ama, ta joateko iges E jiptora, ta egoteko an, abisatu arteo berriz. E raman zitue bada, ta akonpañatu zitue bide luzegartako nekeetan, ta E jipton egon ziren denboran, eginala egines gogotik ere mantenitzeko fami148 Joakin Lizarraga lia sagratua. Gero abisu berriareki itzuli zire Nazareta, non nola bizitu ziren elkarren konpañian Jesus, Maria, ta Josef, nola portatu zen gizon sandu gau bere esposa amableareki, ta seme admirableareki, ilartaño, eztu deus aipatzen E banjelioak, baizik nola urteoro joaten ziren Jerusalena bazkoan, ta bein ia zelarik amabi urtetako mutikoa, gelditu zekiotela an ustekabean, ta egun bateko bidea pasaturik ustez eldu zen jendearen ertean, etzelarik ageri, itzuli zirela Maria eta Josef billa, ta irur egunen buruan aurkitu zutela tenploan Maestruen erdian aditzen ta galdegiten, guziak arriturik zeuzkiela bere prudenzia ta errespuestaeki, eta gero itzuli zela Nazareta bieki, ta aien eskupean zegola, ta aien manura obediente. Au sollik dio E banjehoak S. Josefes, eta gero ogeitamar urtetakoa zelarik ia Jesus, zeukatela Josefen semetako beren ustez. Luc. 3. Baña notagarri dire itz erran zitionak Amak aurkitu ondoan: Seme, nola egin duzu alai? Orra zure Aita ta ni penas beterik ibili gara zure billa. Aita deitzen du Josef, zekielaik etzela errealidadean, bai ordea afektoan, piedadean, ta jendeen opinionean. E giada errespondatu ziotela Jesus onak, etzekite bear nai zela ni enpleatu ene Aitaren itekoetan? adiarazis ala munduari, bere Aita proprio egiaskoa dela Jangoiko Aita guzis poderosoa. E zta aipatzen E banjelioan, ta eztute Aita Sanduek ere seguratzen, noiz iltzen S. Josef, suponitzen bai iltzela Jesusen pasioa baño len, baita bere predikazioa asi baño len ere. Noiznai izan zen, ditxosoa izan ze sanduaren iltzea Jesus ta Mariaren presenzian, asistitus alde batetik batak, berzeak berzetik. Ditxosoa alde alde guzietaik izan ze sandu glorioso gau eskojitua Jangoikoaganik, izateko Jangoikoaren Amaren esposo proprio egiaskoa, Jesusen Aita uste zena, bien konpañian bizi ta iltzena. Uste da zeruan dagola gorputz ta arimareki bizturik Jesusen erresurrekzio egunean berze askoreki, multa corpora sanctorum surrexerunt. Mat. 27. 149 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 22.an Santa Katalina Sueziakoa Birjin Santa Brijidaren alaba 1. E zta segurki zierto, izatea nola Ama, ala alaba, baño gaixtoan komunki agitzen da, eta onean ere askotan. S. K atalina Sueziakoa S. Brijidaren alaba izan ze bentzait Amaren gisara. Jangoikoaren maite eskojitua zela ze ageri kunan ere, ezi artzen zuelaik bere Amaren, eta edozein unide honestaren esnea, deshonestaganik etzue artu nai beñere. E snetik kenduas geros Ama sandak entregatu zue errelijiosa bati azi zezan ongi. Gau batez ura koruan zegolaik maitinetan, Deabruak zezenaren idurian adarreki atra zue kunatik, bota zue lurrera, ta utzi zue an erdi-ilik. Aurkiturik ala errelijiosak artu zuelaik besotan, agertu ze gaixtofikatua ziola, ah! zein gogotik ilen nuen, izan banu lizenzia! Zazpi urtetakoa zelarik, egon ze bein aur laguneki txostatzen figuratto batzueki: eta Jangoikoak nola nai baizue sandatako, utzi zue kastiga zezaten gaixtoek figura gaien idurian azotatus urbilen gauean. E zkonarazi zue Aitak E ghardo deitzen zen kaballlero on bateki: eta sandak enkomendatus Ama Birjinai, ta mintzatus esposoai erdetxi zue bizitzea biak kastidadearen boto eginik Jangoikoaren gustora, engañatus mundua, ustez ziren senarremaste gisa bizi zirenak bi Aingiru bekala. Bere anaia K arlos deituak banidadera emanak erreprehenditzen zitue biak ain erretiratu modesto izateas, espezialki bere arreba, zeren etzen bestitzen berze señorak bekala: baña sandak ajolarik gabe arren akar ta banakeries segitu zue bere bestitze humil llanoan, eta erreduzitu zue arren andrea bere goñata imitatzera bere bestitzemodua, utzirik banidadeak. Alargundurik bere Ama S. Brijida joan ze Romara Jangoikoaren inspirazios: nai izan zue sandak Amaren konpañia; etzue konsentitu nai senarrak prinzipioan joan zeien ain urrun, nola baize ain guzis ederra ta emezorzi urtetakoa, ez iago: baña Jangoikoak nai duena in bearko: beraren inspirazios biali zue akonpañaturik ongi. 2. Roman bere Amareki zebatzen ze deboziosko gauzetan a porfia: baña izan zitue trabajuak bitarteo. Alargundurik gaste eder, pretenditzen zute zenbait Jaun prinzipaleek: berak etzue nai, baizik bere Jesus oria betikos. E gun batez altxatu zire bide batean eramateko bortxaz: pasatzerakoan sanda laguneki andik, atra zirelaik aiek lekutik, derepente paratu zekiote alzinean oreiñ andi bat, zein segiturik beren armaeki arrapatu naiez, 150 Joakin Lizarraga bitarteo sanda pasatu ze libre. Berze aldi batez Amareki zoeielaik estazioetan, berze bat nai zuena errendiarazi, gelditu ze itsuturik berartan, alik eta ezaundurik Jangoikoaren eskua, ta barkazio eskaturik logratu zuen bista bi sandaen orazios: eta milagro gau kontatu ziote berak Aita sanduari ta kardenaleei. Alako milagroeki berze askotan guardatu zue bere esposa sanda gau Jesus onak. E ta nork erran nolako amoreas korresponditzen zion sandak? Gañarakoes landara egunoro egoten ze meditatzen beraren pasio ta eriotzea urtus pena ta negar amorosoetan. Beraren amorez pobreei eta heriei zerbitzatzen ziote hospitaleetan admirableki heritus herieki, pobretus pobreeki. Beraren amorez sufritu zue asko injuria indigno pazienzia andiareki pagatus onkies gaizkiak, ta onetsis gaizkiegilleak: proprioki Jesusen gisara ze. 3. Ogeita borz urteren buruan, ortzias geros bere Ama sanda, itzuli ze Sueziara: non sarturik konbentu batean gobernatu zitue Monjak ederki, obratus ere bai milagroak. Bat izan ze: señora andi bat gaizki bizitu zena heriturik eriotzeraño etze nai konfesatu, ta ez prestatu ongi iltzeko: etzue ajolarik sandaren konsejues; sanda jarri ze orazioan, ta derepente goratu ze ugaldetik kee ilun beltz bat, eta estali zue ta ilundu etxe gura de manera ezi heria lotsarriturik asi ze klamatzen sanda naiez: joan ze au, eta bereala logratu zue konfesa zeien ongi penaturik, eta biramonean iltze esperanza oneki. Atra ze ametaik Romako ugaldea Tiber, ta arrapatzen zue ia ziudadea. E skatzen ziote sandari, atra zeien kontra, bere presenzia ta orazioeki deteni zezan. E skusatzen ze humil humila. Arrapatu ta eraman zute: ukitu orduko urak ones itzuli zire atzerat, ta libratu zire guziak bedeika ta laudatus Jangoikoa eta sanda. Napolesen egon zelaik, deklaratu zio Ama batek, nola bere alaba gauoro Demonioak tratatzen zuen torpeki, eta naiz orduartaño ixildu zuen alkez, orduan erran ziola berari errateko, ta eskatzeko erremedio. Sandak len lenik konsejatu zio konfesatzea osoki, ezi asko aldis altxatuagatik bekatuak konfesioan, Demonioak esku artzen duela maltratatzeko arimak eta gorputzak ere Janoikoaren permisios. E man zitio berze zemait erremedio ere: eta zorzi egunen buruko libratu ze guzis. Berze asko milagro kontatzen dire sanda gonenak, zein heritu ze iltzeko; zue kostunbre aspaldirik konfesatzeko egunoro; ta askotan bi irur aldis egunean. Ala egiten zue lien zegolaik, naiz ezin errezibi komekadura estomagoaren kasos, adoratzen ta deseatzen zue biotzas. Azkenean goratus begiak zerura, etzukelaik mias, enkomendatu zue arima Jaunaren eskuetan. Konbentuaren gañean agertu ze izar berri bat gau ta egun orziartaño. Iltze birjina sanda gau milla irur eun ta laurogei ta bat garren urtean. 151 SANDUEN BIZITZAK 152 Joakin Lizarraga Martxoaren 27.an San Isazio Monjea Aprilaren 1.an San Pedro Gonzalez Telmo Bekatuengatik datozila Jangoikoaganik kastigoak, baitare abisuak lendanik, nai badute emendatu, da egia progatua experienzias. Balente E nperadore herejeak persegitzen zitue katolikoak, naiz izanik len asko abisu, ta eskarmentu, etze emendatzen. Agitu ze in zezoten gerra jende barbaroek. Prebenitu ze erresistitzeko tropa andieki: eta atra zelarik joateko, Jangoikoak inspiratu zio Monje sandu bati, atra zekion bidera. Deitzen ze Isazio. Atra zekio bada alzinera, ta erran zio koraje andiareki, E nperadore Jauna, mana bez idikitzeko katolikoen elizak, ta Jangoikoak emanen dio fortuna. Aditu zue arrek, ta etzio errespondatu ere; utzi zue erotako, ta segitu zue alzina. Berze egunean oroat erdetxi, ta erran zio, enperadorea, idiki katolikoen elizak, eta erdetxiko du biktoria. Detenitu ze biktoriaren amorez, nai iduri zue egin erraten ziona: baña konsejari gaixtoek kendu ziote burutik: eta ala segitu zue bere bideas. Andik zenbait egun Monjeak atrarik bidera berriz, ta arturik frenotik zaldia, erran zio, Jauna, egin bez diotena, ezpada nai galdu. Asarraturik E nperadoreak botarazi zue Monjeoi barranku, ta sasidi itsu batean, iltzeien an. Berak segitu zue alzina: eta Ain giruek atrarik libre Monjea plantatu zekio alzinean, zer? Uste zue ilen nitzala an? E men nago Jangoikoaren graziaz, ta erraten diot errana, idiki dezkiela katolikoen elizak, logratzeko biktoria, ezperen, galduko dela. E tzego aditzeko, baizik ia iraturik arras manatu ziote bi Juezei, guarda zezatela preso, itzuli arteo bera. Ori itzultzen bada ongi, erran zue sanduak, ezta mintzatu ene agos Jangoikoa: baña ez itzuli, baizik ilen da. Joan ze E nperadorea, eman zue batalla, galdu zue, ta iges eginik altxatu ze etxe batean, arri su eman ta erre zute bizirik. Ala bukatu ze bere kulpas. Sandua honratu zute sandu bekala: ala iltze &. &. 1. S. Pedro Gonzalez jaio ze Fromestan Palenciatik borz lekoa dagon billan, jendaki nobletik. Osaba zue Palenciako Obispoa, zeñek egin zue kalonje an, naiz gastea zen oraño, ta ez ongi zoriturik. Logratu zue in zezaten ere Dean, baita kalonjeen buru, naiz zuen arinkara burua oraño. Posesio artu zuen egunean, baize eguerri, nai zue zelebratu festa munduko banidade ta ponpareki: bestiturik galas, iganik zaldi arrogante batean arrullo zebila bere gisako lagun zoroeki karreran karrikas karrika erakusten bere burua guapo. Alako batez irristaturik zaldia loi andi urrintzu batean erori ze, ta bota zue Dean Jauna balsa gartan: Guzia funditurik, ta inmunduzia bat eginik, an zire jendearen irriabarrak, txistuak, ta oiuketak. Gelditu ze alke-gorriturik arras: eta ezaundurik Jangoikoaren abisu graziosoa, antxe berean in zue proposito, despreziatzeko ta despeitzeko mundua ala burlatu zuena iago gozatu uste zuen egunean. Sartu ze S. Domingoren errelijionean, ta deskitatu naiez galdu zena munduari emanes eman ze Jangoikoai ain osoki ta gogotik ezi ia ze guzien exenplu ta admirazio. Guzis Uil, obediente, penitente zebatzen ze Jangoikoaren komunikazioan, baita orazio mentalan: an itxeki zekio karidadearen su andi bat biotzean, anhelatzeko beraren gloria, ta arimen salbazioa. E studiaturik ederki sazerdoteari dagokiona asi ze predikatzen Jangoikoaren itza Aingiru bat bekala mintzaera onas, ta bizimodu obeas. Zelebratzen da berexki beraren beratx amoltsu afable bakeskoa zelo fiñareki bateo. Kontatzen da berze gauza onen ertean, ellegatuas geros nonnai, etzela atratzen konfesatu gabe etxeko guziak, ezi bereala aipatzen zue konfesioaren ona, ta bere grazia onareki beraxten zitue arriak ere, ta sutzen biotz izoztuak ere. Bere konbersazio ta predikuen asunto komuna ze, edo bekatuaren desgrazia, kalteak, eta desditxak, edo birtutearen on eta gozoa emengo bizian ere, ta gloria bizitza sekulakoan. Kontatzen ere da, ezi edozein garaiez jakin zezan norbait konfesatu bear zela, etzela baratzen in artaño errealki, eta orgatik istantean uzten zuela jana, loa, errezua, estudioa, ta edozein lan zena zela: Iduri baizekio, edozein arima irabaztea dela goratzea lurretik Jesus onaren odol preziosoa bekala, oinpetan zebilatena. Zelo goneki inguratu zue E spaña geiena predikatus; ta akonpañatu zue S. Fernando E rregea Moroen kontrako gerraetan. Non geienik egon zen, izan ze Galizian: an in zitue lan onak, konbersione anitz, ta milagro fran- 153 SANDUEN BIZITZAK ko. Abisaturik zerutik noiz bear zen igan, alaere humil eskatzen zue predikuan, enkomenda zezatela Janpikoai egin zezon miserikordia, zeren ezi naiz iduri bizitu nai zela kuidadoreki zuen ertean, zio, ez naiz fiatzen ene bizitzas ainberze, ezi ez dezaten ezaun bear dutela zuen orazioak. Azkenerat predikatzen zue ferbore iagoreki penitenzia ta konfesioaren nezesidadea. E man zio azken heritasunak erri batean: andik eramanarazi ze Tuy deitzen den ziudadera, ala nai zuela Jangoikoak. An konfesa-komekaturik, ta oliaturik konsolazio andiareki, deitu zue ostatuko Nausia, ta erran zio afable, ene adiskidea, geldi zaite Jangoikoareki, ta bera biz beti zure etxean. Ni banoaie berze bizitzara, eta dut Nausi bat ain ona, ta liberala, ezi naiz guti zerbitzatu dioten, nai dida pagatu anitz, ta honratu ni mereji baño iago. Nai du geldi naien emengo Patrono bekala, faboratzeko jendeari ene medios. Barka zadazu trabaju nik emana heritasunean; uste dut pagatuko dizula abasto ene Jaunak, ezi ni pobrea naiz, ta eztut zer eman. Arzazu ene korrea gau, ta guarda zazu ene atenzios, ezi emanen dizu probetxu noizbait. Ondorean paraturik orazioan eman zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan errepausa andian, 1246 urtean. Asko milagro egin zue len ta gero. 2. Bein zoeielaik bisitatzera erri bateko Apez bat heri zegona, atra baize bazkal orduan, berria aitu orduko, amenik artu gabe bi laguneki, aldapa andi bat iganik, ia lagunak naiz gaste izanik, zeude angabeturik; eta erran zio batak berzeari, fraile on gau nola baita zarra, ta guti jatera kostunbratua, eztu senti nekerik; baña guk ezta posible segitzea gisa gontan. E zaundu zue sanduak Jangoikoaren argis murmurazioa, ta erran zio, ene humea, gose barin bauzu, zoaz peña gartara, erakutsi zio erias, ta an aurkituko duzu zer jan oraingoan. Joan zire bi lagunak, ta aurkitu zuzte bi ogi esnea bezain txuri serbilleta batean, ta botella bat ardo. E karri ziote sanduari, ta sanduak erran ziote jan ta edan zezatela nai zutena, ta gañarakoa utzi zezatela aurkitu zuten lekuan. Ala eginik, segitu zute biajea; egin zue bere lana: eta itzultzean joan zire aiek artzera utzi zutena leku gartan, baña etzute aurkitu deus. Predikatzean bein Baionan kanpo agerrian, agitu ze tenpestade erru bat al ze, ortots oñastur, ta erauntsi andieki; asi ze jendea eskapatzen: sanduak sereno, Zauzte geldi, ez beldur, Jangoikoak guardatuko gaitu: eta goraturik eskua lañu aldera, ta formaturik guruzearen señalea, partitu ze erauntsia bi aldetara, utzirik erdian jendea ukitu gabe. Baña itsasoko arrixkoetan iago miragarri mostratu da: libratus asko aldis nabeganteak eriotzetik, ezi orgatik inbokatzen dute Patrono bekala deitzen dutela S. Telmo Portugalen, Bizkaian &. 154 Joakin Lizarraga Aprilaren 2.an San Hugon Obispo Granoblekoa 1. Sandu guzietaik daike atra bizitzaren exenplu, naiz berze estadotan bizitu ziren. Orra S. Hugon Granobleko obispoa exenplu on bat asko birtuteen. Bere Aita noblea, lenik soldado, gero bi aldis ezkondua, azkenean kartujo iltze sanduki eun urtetan. Ama nai zelaik egin errelijiona oroat, gelditu ze seme sanduaren konsejus gobernatzen etxea, ta an zerbitzatzen Jangoikoa egines obra onak. Biei lagundu ziote ongi iltzen semeak. Jaio baño len au, izan zue Ama onak zerutik señale izanen zenaren: orgatik azi zue iago kuidadoreki. Azirik ongi, ta estudiaturik bear zirenak, egin zute kalonje Franziako Valenzian: eta etorririk Franziara Aita Sanduaren Legado batek artu zue bere konpañian laguntako. Bitarteo Granobleko kalonjeak joan zire Legadoagana eskatzera, eman zezoten beren Obispotako Hugon. Gusto andiareki nonbratu zue, naiz gaste izanik oraño ogeitazazpi urtetakoa, berak nai etzuela niolatere, zeren E aize txoil humila. Ordutik asi zekio Demonioa tentatzen Jangoikoaren kontra gogoratus espezialki beraren probidenziaren gain, nola permitzen duen gaixtoen goratzea, manatzea, ta kanpatzea munduan, ta onak egotea zokoan atzendurik, edo persegiturik. Berrogei urtes iraundu omen zio tentazio gonek inkietatus arima, baña garaitu ez beñere: entenda dezagun eztela bekatu tentazioak sentitzea, baizik konsentitzea. Aita Sanduari deklaratus au, ta bere deus gutia obispotako eskatu zio libra zezan kargu gartaik. Aita Sanduak konsolatu ta animatu zue eramatera Jangoikoareki bateo, ta konsagratu zue obispo, ta bere bedeizioa emanik biali zue bere Obispadora. 2. Aurkitu zue ura estado txarrean txoil, erosten ta saltzen zirela elizetako Benefizioak, ezkontzen publikoki eliza-gizonak, usatzen usurak, gizonkiak federik gabe, emastekiak alkerik gabe, obispoaren errentak galdurik, ta guzia perdizio ta konfusione, ala nola alor bat soro utzia, kardus, larres, belar gaixtos betea. Aflijitu ze, baña ez etsitu: Itzuli ze Jangoikoagana lenik eskatus orazioan; gero asi ze paratzen dilijenzia ta mediorik obenak erremediatzeko, ia predikatus guziei, ia konsejatus bat banaka: zenbat sufritu zuen, nork explika? Bi urteren buruan edo pensatus protxu guti atratzen zuela, edo bere burua seguratu naiez egin ze Monje Kluniazense, ta egon ze Nobizio bekala urte batez, admiratus guziak humildadeas: alik eta manatu arteo Aita Sanduak itzuli zeiela bere elizara. Itzuli ze 155 SANDUEN BIZITZAK trabajatzera berri berritan alor nekoso gartan. Irur urteren buruan etorri zekio S. Bruno bere laguneki desengañaturik munduas: ebei eman ziote eremu bat an deitzen zena K artuja, non fundatu zuten bere errelijione deitua K artujoena. E ta obispo sandua nola baize alakoen adiskide, joaten ze maiz aien konbentura, non egoten zen guzien meneena bekala guziei zerbitzatzen kontent de manera ezi S. Brunok ze preziso erran zezon itzuli zeiela kuidatzera bere ardies. Berze trabajuen gañetik erregalatu zue Jangoikoak buruko ta estomago min andies, progatzeko ta errefiñatzeko santidadea. Orazioan ta lekzioan sentitzen zue negarren dono deitzen dena: baitare aditzerakoan konfesioak, de manera ezi bere negarreki negar inarazten ziote penitenteei ere. E mastekien konfesioak ere aditzen zitue: baña ain ze honesto ta modesto aieki tratatzean, ezi berrogei ta amar urtes izanik obispo, iteko andiak maneaturik persona genero guzieki, ez omen zue ezaun zen bistas emastekirik, ezpaze pobre adinetako bat zerbitzatzen zuena etxeko lanetan. Murmurazioas zue alaber kuidado andia, ez aipatu, ta ez aditu nai berzeren kulpak, aski zituela bakotxak bereak konfesatzeko. Berririk kontatzea niork, etzeio kuadratzen. Gezurra aborrezitzen zue eabruaren alaba bekala: eta bera ze ain egi-errallea, ezi bere kontrario andi batek, naiz asarre sanduareki, konfesatu zue beñere etzuela aitu gezurrik arren agotik. Ain biotz bera ze pobreeki, ezi emateagatik ebei, barutzen ze bera: eta jaten zuen miseria gura iduri zekio zela edekitzea pobreei: eta bear ertxietan etziote barkatzen ez eriko erastunai, ez kalizei, ez baso sagratuei. 3. Bakeak egitean zue ainberze kuidado ta zelo, ezi ezpaze aski erratea, paratzen ze belauriko, ta agian loiean paraturik asarre zeudenen erdian. Ala beraxten zitue biotz gogorrenak. Predikatzean bada, etzuelaik ajolarik mintzaeras, baizik probetxu egiteas, ze ain ferboroso, ezi askotan asten zire adizaleak klamatzen miserikordia kontrizioaren erruas, eta batzuk konfesatzen an oius beren bekatuak: nola agitu zekion il zuen bati bere senarra benenos. Birtute guziak izan zire admirableak obispo sandu gontan, baña prinzipalki humiltasuna, beti baizeuka bere burua deustako: beti porfiaz eskatzen Aita Sanduei, batai, ta berzeai, eta irugarrenai, joanik bera, paratus belauriko, alegatus atxekiak, adina, inutilidadea, ta indignidadea, Jangoikoas admiti zezotela deskargatzea karga jasi etzuken gura. Baña firme beti egon zire ez kentzeko elizai alako gizona. E ta errealki egin zue probetxu andia ez solamente bere obispadoan, baitare E liza K atoliko guzian, defendatus Inozenzio II. Konzilioan. Heritasunareki eskastu zekio memoria gañarako gauzaena, ez ordea gauza sanduena: eta ala ze gauza miragarria ikustea etzituela ezauntzen asko len ezaunduak, ez 156 Joakin Lizarraga oroitzen ere asko gauza pasatues, baña memorian firme zeuzkiela psalmo ta orazio debozioskoak, zeñen errezatzen nekarazten omen zitue asistenteak: eta niori ez omen zio deus eskatzen manatus, baizik erro atus Jangoikoagatik, Jangoikoak pagatuko dizu, erraten zio: baña norbait desgustatzen baze egiteas, bereala kulpatzen zue bere burua, erraten zue ni bekatorea, golpatus bularra penitenziatan bekala. Konde adiskide bati bisitatzera joan zenai konsejatu zio ez kargatzeko bere basalloak petxa ta trebutueki, ezpazue nai kastiga zezan Jangoikoak. Arritu ze Konzea aditu zuelaik: zio errebela bide ziola Jangoikoak, ezi solamente bere gogoan pasatu zuela, niori aipatu gabe, etzuela egin ta ez eginen alakorik. Azkenean sufritus oñaze andiak pazienzia andiareki eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan 1132 urtean: adinaren 80: ta Obispo izanik 52. K anonizatu zue Inozenzio II.ak andik urte guti. 157 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 5.an San Bizente Ferrer 1. Jangoikoaren Pregonari andietaik bat izan ze S. Bizente Ferrer Valenzian jaioa, ta S. Domingoren errelijiosoa. Artako zeukala predestinaturik Jangoikoak mostratu zue jaio baño len, ezi bere Amak sabelean zeramalaik, etzue senti pizu ta enbarazurik, bai ala nola txakurtto baten aunkak aldartes an: Konsultaturik misterio goi entendatu ze hume gura izanen zela Predikari andia. Bataiatzera eramatean, etzire konformatzen paratu bear zioten izenean; eta sazerdoteak nai izan zue dei zeien Bizente, ta artu zute ontzat. Amak azizen zue bere esnes kuidado espezialareki, eta aurra ze guzis agraziatua, guziek maite zutena. Amar urtetako bazekie guziek baño iago eskolan; eta mostratako txostaketan bekala bildurik guziei erraten ziote, adi nazaze ta atendi ia nai zen Predikari ona: eta zeñaturik erraten zitue prediku adituak beren meneo ta modueki ain propiki, ezi admiratzen zire aditzen zutenak. Gañarako estudioetan alzinatu ta famatu ze guzien gañetik. Bere dibersio ta gusto guzia zue elizaetan, meza, debozio, ta predikuetan espezialkiro, ta aditzen zuelaik aipatzen Maria Santisima, gozatzen ze biotzean: Jesusen pasioa pensatzean urtzen ze negarretan. Barutzen ze bi egunez asteoro, ta orzilarean ogi ta ur solles. E mezorzi urtetara urbildurik, ezaundus munduko banidadeak, ta peligroak, determinatu zue sartzea errelijioso S. Domingoren konbentuan. Admititu zute kontent an Valenzian: eta kontentago bera asi ze imitatu bear zuela bere Aita S. Domingo. Gero ikusirik abantalla zeramana enpleatu zute erakusten berzeei: eta graduatu zute Maestru Teologian. Beti estudioa akonpañatzen zue orazioas: ala argitu zio Jangoikoak. 2. Jangoikoaren ta superioreen borondatez asi ze predikatzen Jangoikoaren itza alako modu ta graziareki, ezi Valenzia guzian bera sollik proklamatzen zute sandu ta jakintsu; baña laudariorik obenak zire iten zituen konbersione admiragarriak. Demonioak odios ta inbidias nai zue eroriarazi bekaturen batean galtzeko Jangoikoaren grazia, ta jendearen kredita ona zuena. Ortako bein agertu zekio Monje zar benerable baten idurian: erran zio nola izan zen gastezutuan aragiaren gustoetara emana: baña gero in zuela penitenzia, ta Jangoikoak eman ziola grazia ta gloria abasto. E ztaikela gizona bizi beti biziorik gabe, erori gabe goiz edo berant; ta ala obe zuela gaste zelarik desahogatzea, ezi ez gero deshonre iagoreki. E zaundu zue sanduak infernuko serpientearen konsejua, ta errespondatu zio, uste duk ez autela nik ezauntzen? E znauk ez engañatu- 158 Joakin Lizarraga ko, nagolarik Kristoreki, zeñi konsagratu baitiot gastezutua, zarzutua, ta bizi guzia. Joan ze ala ura iges futoska, utzirik infernuko usai bat. Askotan meatxatu zue eroriarazi bear zuela: bein espezialki leiturik Maria Santisimaren birjinidadearen defensatan eskribitu zuena S. Jeronimok, afizionaturik S. Bizente birtute gonen ederrai, zego eskatzen Ama Santisimari grazia bizitzeko ta iltzeko birjin. Aditu zue erran zekiola, eztu Jangoikoak guziei ematen dono goi; ezeta zuri ere eztizu emanen, baizik eroriko zara laster. Aflijitu ze orduan sandua, ta negarrez eskatzen zio Ama Birjinai, guarda zezan. Agertu zekio Ama dibina ta erakutsi zio nola zen etsaia erran zitiona itz gaiek. Nik anparatuko zaitut, baña zeurorrek in zazu zeure aldetik ere. Konsolatu ze sandua miragarriro: baña etsaia etze desengañatu. Berez etzukena eroriarazi prokuratu zue emastekien medios. Nola baize sandua ain ederra ta agraziatua, artu zio batek afizione sobra Deabruaren inspirazios. Asi zekio bisitatzen konsultatzeko bekala. Baña sandua sandu modesto grabe mostratzeareki, etze berzea trebe agertzera bere pasionearen sua. Zer egin zue? Deabruak erakutsirik, heri finjitu ze, ta bear zituela errezibitu elizako ordenamentuak. Deitu zue sandua konfesioaren atxekias. Orduan alkea garaiturik asi ze tentatzen indezenteki: baña sandua erreprehenditzen fuerteki: eta etzuelaik berze erremediorik, atra ze kanpora. Berzea oius sanduari botatus kulpa: baña bereala gelditu ze espiritu gaixtoak arturik tormentatzen zuela izigarriro. Konjuratzen zute sazerdoteek espiritu gaixtoa atra zeien. Ark zio, etzela atrako atrarazi arteo erretzen etzenak suan. E tzute entendatzen: baña gogoratus agian libratuko zuela sanduak, deitu zute. Sandua armaturik orazioas joan ze, disimulaturik agitua, etzen bekala. E llegatu zeneko an, klamatu zue espiritu gaixtoak, au da gizona ezin erre dena suaren erdian: ia eznaike emen egon; ta atra ze utzirik libre, baña erdi ilik emastekia. 3. Ageri da exenplu gebetan zenbat dezaken malizian edozeñek Satanasi errenditurik: eta zenbat dezaken onean onak Jangoikoaren espirituas armaturik. Ibili ze sandu gau Jangoikoaren Pregonari bekala E spaña geienean, Franzian, Inglaterran, E skozian, Irlandan, Lonbardian, Italian, obratus milagroak abasto aisa nolanai, ta iago dena, konbertitus infinizio bat jende onera. Baña zein humil llano amoltsu zen guzieki, aur bat bekala? Zein baliente lotsagarri leon bat bekala, bear zuelaik sarrarazi beldurra? Lanze izan zituenak, trabaju pasatu zituenak, Jangoikoak faboratu zuen manerak gusto litzake kontatzea, baña luze. Honra egin ziona munduak eztaike pondera: baña bere humiltasuna ze iago. Ala fiatu zitio Jangoikoak bere graziak. Iltze sanduki Bretañan 1419 urtean. K anonizatu K alisto III.ak. 159 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 9.an Santa Kasilda Birjin Mora 1. Agitz maite du gizagendea Jangoikoak, gizonengatik bera gizon eginik amoresko exzeso egintuenes landara, manatzen baikaitu onesteko elkar geuren buruok bekala, ta ongi egiten duguna proximoei ongi pagatzen baitu ain nola berari in balekio. Au ageri da S. K asildan, zein izanik Mora, ta errege Moro baten alaba, argitu baizue Jesu Kristok, eta egin Kristio ta bere esposa onetsia karidade zuenagatik Kristioeki. Bere Aita Aldemon ze Toledon errepe, ta Kristioen kontrario gogorra: ebetaik asko in zitue prisionero, ta zeuzkie kalabozoan bere palaziora urbil loturik katees, maltrataturik goseak, ta modu gaixtoes. Bere Alaba K asi la ze biotz-beratxa, lastimatzen ze preso gaietas, bisitatzen noizen noiz ixilkias, ta konsolatzen zitue, eta eramaten ziote jateko gauza, sustentatzeko gosetiak. Naiz sekretoan eginik, nola iten baizue maiz, norbaitek ikusi, ta Aitari adiarazirik, asarratu ze au suturik alabaren kontra; baña kastigatu baño len, bere begis ikusi nai izan zue kontatu ziotena ote zen egia. Barronde zegolaik bein ikusi zue nola zeraman alzoan bulto bat: atra zekio, ta galdegin zio asarre, zer damazu or? K asildak errespondatu zio, ezi arrosak eta loreak. Ikusagun: eta agerturik, Jangoikoaren prodijios agertu zire arrosak eta loreak: zein gero eramanik kalabozora ikusi ze zirela ogi ta janari pobre gaiendako. Agitu zena kontaturik, ikusirik Jangoiko onaren probidenzia amorosoa, eman ziote esker milla guziek, ta eskatu ziote beren ongiegillearen onagatik. Baña ez aiek ezi limosna bera ere zego klamatzen piedade arima garren fabore, dionez E spiritu Sanduak, conclude eleemosy nam in sinu pauperis, et haec pro te exorabit ab omni malo. eccli 29. Altxa zazula pobrearen alzoan limosna, eta au egonen dela klamatzen zure fabore, ta libratzea gaitz guzietaik logratuko duela. Libratu zue K asilda Moroen erroreen ilunetaik, argitu zio ezaumentua, itxeki zio biotza, ezauntzeko, ta deseatzeko Jesu Kristoren errelijione bakar egiaskoa. Bereala nai ze bataiatu: Baña etxakin nola Moroen ertean: Injeniatu zue Jesus onak eskojitu zuenak nola aranzeetaik arrosa: eman zio gaiz bat onerako, baize odoljoate bat ain iraupetsu, ezi ango Mediku guzien ustez ze erremedioik gabeko gaitza. E stado gortan izan zue abisu, dela Jangoikoaren errebelazios, dela berze modus, artzeko bañuak S. Bizenteren lakoan, baize Bribieska-aldean Kristio lekuan, ta orreki sendatuko zela. E rran zio Aitari, biali zezala leku gartara, nai bazue senda zeien, ta bizi. 160 Joakin Lizarraga E tzego artako ura lenbizian, nola Kristioen lekua baize: baña gero ere ikusirik etzela berze erremediorik, alabaren amorez, onen otoi ta otoien utses biali zue ongi akonpañaturik, ta anitz Kristio libre utzi zitueneki K astelako erregegana, baize Fernando lenbizikoa: errezibitua izan ze honra guziareki: bañatu ze, sendatu ze, bataiatu ze: ta etze nai izandu itzuli palaziora, baizik an eginik ermita bat bere etxolareki, bizitu ze bere denbora guzian sanda bekala, ta iltze gisa berean, mostratus,Jangoikoak beraren santidadea, ta zein kuadrable den beraren begietan anitz milagro miragarrieki, eta E lizak kontatus bere sanduen ertean, ta zelebratus E spañako zenbait elizaetan. Izan ze bere iltzea Aprilaren 9.an 1047 urtean; erreinatzen zutela E spaña moroetaik libre zen guzian Nafarroko E rrege D. Santxo Maioren semeek &. 161 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 11.an San Leon andia Papa 1. S. Leon andia jaiorik Toskanan, ta zegolarik ausente E lizaren itekos, elejitu zute Aita Sandu E lizaren trabaju andien denboran, Anitz herejeen zizañak zeudelaik barraturik Jangoikoaren alor gontan. Baña Jangoikoareki bateo, E nperadore Marziano, eta Pulkeria E nperadora sandaren medios bildurik Obispoen Konzilio andi bat K alzedonian, deklaratu ze herejeen kontra, dela Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa persona batean. Konzilioa zelebratu ze gure S. E ufemiaren tenploan, eta konfirmatu ze milagro andi bateki, zeren ezi eskribiturik katolikoek ta herejeek beren fedearen konfesioa nork bere libruan, bi libruak paratu zuzte S. E ufemiaren obian edo urnan gorputz sanduaren gañean, ongi ertxirik eta sellaturik, niork uki etzezaken gisan; eta irur egunez orazio eginik, ondorean aurkitu zute katolikoena zeukala sandak eskuan petxoaren kontra, eta herejeena botarik oin pean: orgatik da pintatzea ala bi librueki, nola ikusten den: eta diote iago, edatu zuela sandak eskua, ta katolikoena eman ziola E nperadoreari, ta Anatolio Konstantinoplako Patriarkari. E skribitu ere zue S. Leonek ederki E nkarnazioko misterioaren gain, eta ez fiatus bere buruas paratu zue S. Pedro Apostoluaren obian, barutus ta orazio egines berrogei egunes, emenda zezan, barin baze emendatzekorik, bialtzeko Kristiandade guzia barna. Ondorean aurkitu zue bere eskritura emendaturik, ta apareziturik S. Pedrok seguratu zue ziola, leitu dut ta emendatu dut: eta sei eun ta ogei ta amar Obispo bildurik zeudenek Konzilioan aprobatu, beneratu, ta laudatu zute agitz: eta Jelasio Aita Sanduak gero exkomekatu zue etzuena errezibitzen osoki azken jota edo tildetaraño: entenda zagun nola kuidatzen duen Jangoikoak bere E lizas, azertatzeko egietafedeetan. 2. E lizako jendeen bizimoduas ere zue kuidado andia, beiratus espezialki nolakoak ziren ordenatzen zirenak sazerdote ta obispo. E ta ezta admiratzeko egin zezan ala, zeren ezi bein eskatus bere S. Pedrori berrogei egunetako barus ta orazios, erdetxi zezola bekatuen barkamendua, agerturik Apostolu sanduak erran zio, nik otoitz egin dut zuregatik, ta zure bekatuak dire barkatuak: baña beira ongi noren gañean paratzentuzun eskuak, eta nor ordenatzen duzun, ezi ortas eskatuko zaizu kontu ertxia. Sandu gonen denboran agitu zire anitz kalamidade munduko bekatuengatik: eta Jangoikoak nai izan zue bizi zeien orduan Pontifize sandu 162 Joakin Lizarraga gau guardatzeko Piloto gisa S. Pedroren barkoa, baita E liza, etzeien ondatu ainberze ekaitzen erdian. Orduan izan ze, noiz Hunoen E rrege Atila deitua, ta Jangoikoaren azotea sartu zen Italian iles, erres, ta urratus guzia, ta zego determinaturik sartzeko Roman. Mogiturik karidadeas S. Leon, armaturik orazios, konfianzas, ta Jangoikoaren espirituas atra ze bidera, ta ellegaturik arren presenzian mintzatu zio ain grabe, prudente, ta propiki, ezi beraxtu ze barbaro gura, itzultzeko atzerat gaizkirik in gabe. Arriturik guziak arren ala mansatuas, galdeturik bereek motiboa, errespondatu zue ikusi zuela Leonen aldean gizon benerable bat meatxatzen ziola ezpata biluxiareki, ura mintzatzerakoan, ezpazio obeditzen. Pensatu zue bide zela S. Pedro. Oneki itzulirik S. Leon errezibitu zute Roman milla esker, aklamazio, ta alegranziaeki libratuagatik galmendetik guziak. Baña guti iraundu zio, zeren denbora labur Bandaloen E rrege Jenseriko, zeñi oroat bidera atrarik mintzatu zion, sartu ze Roman, sakeatu ondasunketa infinizio bat, ta atra ze erre gabe etxerik, ta kendu gabe bizirik sanduaren otoien kasos. 3. Ondorean Artzai ona ta Aita bekala asi ze biltzen bere saldoa, erreskatatzen kautiboak, konsolatzen aflijituak, erremediatzen guziak, sinetsiarazis zire la Jangoikoaren azote amorezkoak, purgatzeko, ta emendatzeko. Ortas landara fabrikatzen, konpontzen, ta adornatzen temploak: ordenatzen anitz gauza Kristiandazearen gobernuan, ta alzinamentuan: alako maneran, ezi zeukate, zen bekala, Jangoikoaren gizona, ta eman ziote andiaren izen-goitia. Iltze agitz adin anditakoa, manteniturik S. Pedroren katedra ogeita urte batez, txoil ez: Kristoren 471 urtean. Zelebratzen dute ez solamente sandu, ta agitz sandu, baitare Doktore jakintsu, sendo, ta elegantea bekala &. 163 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 14.an Santa Lidbbina Birjin 1. Pazienziaren exenplu anitz Kristoren atzetik paratutu bere E lizan: bat admiragarria izan ze S. Lidbbina birjina Olandakoa. Zazpi urtetakoa zelarik konsagratu ze Jesu Kristori betikos. Amabi urtetan izanagatik guzis eder agraziatua nai zute anitzek esposatako; baña desengañatu zitue buratsoak ta guziak, etzuela nai berze esposorik, baizik Jesu Kristo: zeñek nai izan zue labratu, ta errefinatu beretako trabajuen ta pazienziaren po dorez. Amabortz urtetakoa zelarik, autxi zekio kostillezur bat; andik segitu zire ainberze ta ainberze gaitz, ezin konta ala, trabajatus Mediku ta Barber guziek banoan kuratzeko, baita admiragarri juntatzea gorputz batean ainberze, ta ainberze sufritzea, ta ez akabatzea alaere. Ogeitamar urtez ez omen zue jan ogi ainberze nola dezaken batek irur egunez. E zin lorik egin; ezin ibili, ta ez mogi, ezpaze arrastaka: ta zenbatenas iago erremedio, gaizkiago. In zekio entrañetan apostema bat, nondik atratzen ziren montonka arrak ain andi lotsagarriak, ezpaizeike beiratu ere izitu gabe. S. Antonen su deitzen denak konsumitu zue ezurretaraño: beso ta sorbalda usteldurik, ta beren lekutik atrarik: burua josirik itzeeki bekala oñazeeui: begiak, ortzak, txintxurria, kasi mienbro guziak beren miñ gisaeki: ago, sudur, ta bearrietaik alako ur gorri bat jariten zekiola kantidade arrigarrian. Nork erran llaga, ta oñaze zituenak barnetik eta kanpotik? Nork erran sukar kontinokoak? Bizi doloresko gontan, obeki dei baitaike eriotze luze lastimagarria, bizitu omen ze ogeita emezorzi urte pobre desanparatua, niork etzukela erremedia, baizik Jangoikoak heritzen zuenak. Añaditzen ze, batzuek ez nai izatea sokorritu deustas, berze batzuek pensatzea gaizki ta persegitzea mies, nola emasteki gaixtoa, ta Jangoikoak berak ere bai aldartez uztea konsolaziorik gabe progutako. 2. Lenbiziko laur urteetan aflijitzen omen ze ezin aurkitzeas alibiorik penaetan, alik eta sazerdote batek desengañatu zuen etzuela aurkituko bizi guzian konsolurik niondik, ezpaze pensatzean Kristoren pasio doloreskoan: utzi emastekien jardukiak ta pensa zezala pasatu zuzten penaetan Kristok, ta Martirek. E karri zio komekadura, ta erran zio, orai arteo nik predikatu dizut idukitzea presente Jesu Kristo guruzifikatua, orai berbera etorri zaizu bisitatzera ta animatzera. Itz gebek aditurik sanda asi ze, eta egon ze negarres amaborz egunes, ta ala animaturik, ezi andik alzina guzia ze deseatzea trabaju iago ta iago. E ta peste agitu zen batean leku 164 Joakin Lizarraga gaietan, eskatzen zio Jangoikoai barka zezotela jende gaiei, ta kastiga zezala bera. Ta eman zitio Jangoikoak irur llaga penatzeko berzeen onagatik. Bera Amari iltzerakoan egin zio donazio bere irabazi guzies, ta orreki Ama iltze kontent. Amak utzi zition gauzak, ta jende onek ematen zitiotenak errepartiarazten zitue beartsuei, bera naiz beartsuena izanik. E ta ze ikusgarri, bere zoko gartaik kuidatzea erremediatzeas asko ta asko nezesidade, ta heritasun ere berzeetan, gelditus bera beterik miserias. Bisitatzen zute asko jende gisaek bere purgatorio gartan; guziei ematen ziote abisu onak, ez exenpluas solamente, baita itzes ere, nori bere gisa. 3. Zue komunikazio kontinoa bere guardiako Aingiruareki, ta maiz ikusten ere zue. E rrebelatzen zitio arrek asko gauza sekreto, urrunekoak, ta gerokoak: eramaten ere zue espirituan Jerusalengo lekuetara, ikusteko Kristok pasatu zuena aietan: baitare infernura ta purgatoriora, ikusteko ango penak. Bere Aingiruas landara ikusten zitue berze asko Aingiru, zekizkie aien izenak, eta nor noren guardiakoa zen. Jesus berak agerturik inprimitu zizkio bere llagak: baña logratu zue etzeizen agertu señaleak. Bisitatzen zuten personek ezaundu zute zela erregalatua zerutik: sandak erran zue, egia da, ezi ezperen ezin lezake iraundu txakurtto gonek, ezpalezote eman zenbait apur zeruko maietik. Il zekio anaia bat: sentitu zue arrebak sobraxko, ta Jangoikoak txurtu zitio erregaloak: ta eremutar batek gastigatu zio zela, zeren etzuen izan konformidade perfektoa. Orgatik gero il zekiolaik Aita, egon ze akordu obean. Zein libre naituen lurreko afektoetaik bereak gure Jaunak! Beren biotzetako sekretoak deklaratzen zitiote askoei aien onerako: baitare peligro zirenak, guarzeizen. E rrelijioso batek eskatu zio enkomenda zezala, ken zezon Jangoikoak zer ere kuadratzen etzekion berabaitan, ta estorbu zen bere salbazioaren. Zue arrek boza on bat, ta ortas banidade. Zer agitu ze? Sandaren orazioareki ura gelditu ze marranko bozarik gabe. Jarri ze kuran; baña Medikuak jakin zuelaik agitua, despeitu zue etzuela kuratuko medizinak heritu zuena Jangoikoak, ta etzekiola ere konbeni. 4. Baña sanda bera izanik ain maite uzien Jaunak nola eztu sendatzen? Zergatik duen maite, orgatik eztu sendatzen: nai du irabaz dezan gloria agitz gora gorputzaren kostus. E rrebelatu zio denbora, noiz bear zuen eraman beregana. E skatu ziote barkazio guziei despeidako. Bazkoaren gauean presentatu zire beraren ganbaran Jesus ta Maria Apostolueki. Konsolatu zue Jaun dibinoak, ta unjitu olio sanduareki betetzen zuela guzia zeruko atxon miragarrias. Ia gerostik nai zue utzi zezaten bakarrik aur txipitto bateki. Bitarteo aumentaturik gorputzaren oñazeak, ta arimaren antsiak, aurttoak abisatus sartu zire bere etxekoak, eta konfesorea, ta 165 SANDUEN BIZITZAK aurkitu zute ilik. Asko lekutan izan zire errebelazioak bere gloriaren, ta zeruan in zekion errezibimentuaren: eta adiarazten ze lurrean ere, zeren ezi gorputza bizian egon zena itsusi llagatua lotsagarriro, il ondoan agertu ze sano eder glorioso, aurpegia espezialki ain grazia eder admirablean, ezpaizeike ase berra egones, ezeta pintoreek pintatu ain propiki. Milagroak segitu zire abasto sandaren gloriatan, honratus Jangoikoak bere esklaba fiela ainberze sufritu zuena beragatik. Bere iltzea agitu ze Aprilaren amalaurgarrenean, milla, laur eun, eta ogeitamirurgarren urtean. Diote bizitu zela berrogei ta amirur urtes, ebetaik ogeita emezorziak heri &. 166 Joakin Lizarraga Aprilaren 16.an Santa E ngrazia Birjin ta Martir 1. E spaña erregatzen zebilalaik Martiren odolas Daziano Presidentea E nperadoreen ordes, agitu ze Portugalgo Jaun andi batek tratatzea ezkontzeas bere alaba bat deitzen zena E n grazia Rosellongo Duke, edo Komandante bateki, Franzia-pokalean. Biali zue Nobia akonpañaturik anitz jendeeki, aien ertean emezorzi kaballero aideeki, zein baizire Kristio, ta E ngrazia ere bai, ta konsagratu naiak Kristori bere birjinidadea, ta bizia. E tzue intenziorik ezkontzeko; baña aiturik pasatu bear zuela Zaragozara urbil, non zen eskaida ona pasatzeko martirio Jesu Kristoren amorez, erresolbitu ze joatera Nobia gisa emateko bizia bidean. O Jangoikoaren miragarriak! O Teologia zerukoa, ez dezakena munduak entenda, ta agian ez sinetsi ere, nola donzella delikatu noble batek ez nai munduko boda andi aberatsa, ta nai duen iago martir iltzea, ta on kontatzen ta ansiatzen duen gogotik ere nola bodarik obena! Orgatik, eta zeren Jesu Kristok eman zition señaleak pasatu bear zuen martirioaren, igateko gloriara zelebratzera berareki boda eternoak, zoeie alegre gure Nobia, ta ellegatu naiak len baño len Zaragozara. E llegaturik, bereala informatu ze an pasatzen zenas, eta utzirik munduko kunplimentu guziak, sollik Jesus bere esposo dibinoaren amorez amorosturik joan ze Presidenteagana, ta erranik nor zen, nondik, nora, ta nola zoeien, erreprehenditu zue arren itsutasun kruela iltzeas ainberze inozente, etzutenak kulparik, baizik adoratzea Jangoiko bakar egiaskoa, utzirik aien Jangoiko falsuak. Arriturik gelditu ze Daziano, beiratus alde bat donzella garren ederra, korajea, ta nobletasuna, ta akonpañamentu zeramana, berze alde libertade ta ausardia gura, zeñeki mintzatzen zion. Baña gero erresumindurik bere iraren suas manatu zue lotu zezatela: ta bere lagunak ere bai: Azotarazi zitue guziak kruelkiro: eta zeren S. E ngraziak goratus boza gaizki erraten zuen aien Jangoikoes, ta E mperadorees, eramanara zizue arrastaka ziudadea barna. Biramonean zegolarik sanda maltrataturik tormentu gartas, orren gañetik eman zitio berze anitz kruelagokoak, dlskurritus Dazianok, ta inzitatus Demonioak, nola penarazi iago. Arraskatu, ta larranzi ziote gorputz guzia burriñasko aztaparreki ain erru, ezi atra omen ziote gibel puska bat, zein gero guardatu zen errelikia, ta ikusi zuela dio Prudenzio Poetak. E baki ziote ezkerreko bularra, agertuartaño biotza. Ain lastima bat eginik zego guzia, ezi kapa, zeñeki gero estali zuten, gelditu ze guzia odolestatu- 167 SANDUEN BIZITZAK rik: zein ere guardatu omen ze, ta ikusi omen zue S. E ujenio III.ak Toledoko Arzobispoak. Tormentu gebek guziok etzire askitu, kentzeko sandari Jesu Kristoren amorea biotzetik, eztare alegranzia, koraje, ta ausardia mostratzen zuena. Ori ikusirik Dazianok, ta alako tormentueki etzela akobardatzen, ta ez akabatzen berere, manatu zue utzi zezatela ala llagaturik, sentiarazteko iago denboras oñazeak ta erresumiñak luzatus bizia. Martirio errua, egon ta egon ala penatzen iltzeko doloreeki il gabe, ta zenbatenas luzeago, erruago! Azkenean frinkatu ziote kopetan golpeka itze andi bat: oneki bukatu ze martirioaren korona. E mezorzi lagun gaiek degollarazi zitue ziudadetik kanpoan. Agitu ze Kristoren 304 urtean. Sandaren ilaria zelebratu omen zue Obispo batek deituak Prudenzio, akonpañatus milagrosoki anitz Aingiruek ta sanduek jautsirik zerutik: eta beti errelikia gaiek izan dire agitz estimatuak. Rabioso Daziano ezin garaitus Kristioen konstanzia, nai izan zitue akabarazi beingoas: ortako pregonarazi zue atratzeko ziudadetik Kristio guziak alako egunean, joateko desterraturik berze lekuetara. Atra zire gizonki emasteki txipi andi guziak egun señalatuan. Gero ertxirik portaleak, etzeizen arara derepente atrarik tropak, altxaturik zeudenak ortako, goratu zire aien kontra, ta il zuzte, axuriak bekala, guzi guziak ezin konta ala; orgatik deitzen baitire Zaragozako Martir innumerableak. E ta etzeizengatik izan honratuak gero aien errelikiak, ilarazirik alaber karzeletan zeuden gaizki egilleak, manatu zue aieki bateo erretzeko Kristioenak. Baña sanduen errautsak Jangoikoaren milagros berexi zire aienetaik, ta elkarreki uniturik egin zire ala nola pella txuri batzuk, deitzen direnak masa kandida: ta ikusten dire egungo egunean S. E ngraziaren E lizan Martiren pella, edo bola gaiek txuriak odolaren kolore mostratzen dutenak in Breviar. Rom. 3. Novembr. 168 Joakin Lizarraga Aprilaren 16.an Santo Toribio Liebanakoa Obispo 1. S. Toribio Astorgako Obispoa izan ze E spañola, ta Palencian jaioa ustez, ta gizon sandu, jakintsu, ta fede katolikoaren defendazale guapoa. Debozios joan ze Romara, non ezaundu zuen S. Leon Aita Sandua: eta Jerusalengo leku sanduetara, nondik ekarri zuen anitz errelikia beneratzen direnak Liebanan, non dagon bere gorputz sandua. Itzuli zelaik E spañara, aurkitu zue anitz apestaturik Priszilianoren herejias. Au apegatu zio arri Marko deitzen zen jito batek; eta arrek izanes aberats ausardia ta mintzaera onekoa, barratu zue asko lekutan, gero iago berriz, egin zutelaik Obispo. Herejia gura zego sinestean bakotxak duela bere izarra, ze ñen sujeziora bizi den, ta zeñek inaraztention onkiak eta gaizkiak: ta berze alako gezur ta patraña. S. Toribiok bereala kuidatu zue atratzeas zañetaik herejia goi: predikatzen ta eskribitzen zue orren kontra: ta Jangoikoak ere konfirmatzen zue milagros sanduaren doktrina, ezi bein Palencian despreziatzen zutelaik Jangoikoaren itza, igan ze aldapa gora batera, nondik eskatu zuen eskarmentu on bat zerutik, desengañazeizen herejeak. E ta derepente ango ugaldea, deitzen dena K arrion, atra ze ametaik, sartu ze ziudadea barna, ta urratu zue zati on bat. E skribitu ere zue anitz obispoei, gora zeizen kontra: eta azkenik Aita Sanduari, baize S. Leon andia, zeñek Artzai-buru bekala, eskritura luze batean laudaturik S. Toribioren zelo ona, erreprobatus, konfunditus, desegines herejeen erroreak Jangoikoaren argiareki, manatu zue biltzeko Obispoak, ta kondenatzeko errore gaiek. Ala egin ze, obeditus guziek Aita Sanduari, arrazio den bekala, espezialki S. Toribiok guzien gañetik trabajatu zuenak, zeñek al guzia egin zue kentzeko libru gaixtoak, zeñetan edaten den benenoa ustekabean. Segitu zue obratus ta predikatus, ta konfirmatus fede katolikoaren ona bere bizimodu onareki, doktrina sandueki, bukatu arteo bere bizia eriotze prezioso bateki Kristoren laur eun ta irugeigarren urtearen inguruan: eginik Jangoikoak anitz milagro beraren medios. 169 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 21.an San Anselmo Obispoa 1. Jaio ze S. Anselmo jendaki nobletik Augusta Pretorian. Amaborz urtetan nai izan zue sartu errelijionean: baña Aitaren beldurrez etzute admititu. Heritasun izan zuen batean berritu zue bere proposito gura: baña sendaturik joan ze atzendus, ta epeldus, ta lazatus, ez solamente bizimoduan, baitare estudiorako aplikazioan. Jangoikoaren permisios artu zio Aitak alako oposizioa, ezi etzue ikusi nai begien alzinean. Au izan ze okasio, eskapatzeko etxetik Anselmo, ta joateko lagun bateki Franziara. E studiatu zue an Lanfranko deitzen zen Maestru andi bateki, ta probetxatu ze anitz, ez letraetan sollik, baita birtuteetan ere. Berritu zekio lengo deseo gura, izateko errelijioso; konsultaturik gizon sandueki sartu ze bere Maestruaren konbentuan, ta irur urteren buruko ia egin ze guzien hispillu santidadean de manera ezi egin zute Priore nai etzuela bortxaz: estudiatus bidanabar okupatzen ze prinzipalki orazio mentalean. An E spiritu Sanduaren suak bateo argitzen zio entendamentua, ta bateo itxekitzen zio biotza. An erdetxi zue espirituen ezaumentu, ta prudenzia bat miragarria, kidatzeko ta gobernatzeko suabekiro. Ala oneratzen zitue gaixtoak, obetzen onak. Artu zio oposizio zar batek etzuenak ikusi ere nai sandua. Sanduak segi ongi egiten; ura firme bere seta gaixtoan. Heritu ze Jangoikoaren permisios, ta iltzeko arrixkoan gau batez asi ze klamatzen, ezi bi otso lotsagarriek nai zutela ito. Sandua sartu ze an; egin zue guruzearen señalea, Aitaren ta Semearen, ta E spiritu Sanduaren izenean: Bereala heria sosegatu ze, ta konfesatu ze; ta erran zue, ezi Anselmok egiterakoan guruzearen señalea, ikusi zuela beraren agotik atratzen susko lanza bat bekala, zeñeki lotsaturik otso gaiek joan ziren iges. Sanduak animatu zue izatera dolore bekatues, konfesatu ta absolbitu zue, ta abisatu ilen zela arratsaldean: ta ala agitu ze, gelditus guziak admiraturik bere karidadeas, ta Jangoikoaren argi zuenas. Heries zue kuidado espeziala, ta konpasione bearrean ziren guzies. E ta ala guziak konfianza andiareki zoezi beragana, nola Ama amanteagana. Usatzen ze denbora gartan ermatea kaballeroen semeak azitzera konbentuetan. Abade batek kontatu zio nola etzeiken bizi aieki, beti enredatzen ta gaistakerian, naiz azotarazten zituen ederki. Galdegin zio Anselmok, nolakoak atratzen ziren azotatu gaiek gero azi ondoan? E rreondatu zio ezi geroago ta gaixtoago. Sanduak orduan erakutsi zio, bear direla azi amoltsuki sufritus, ta loxentxatus de manera ezi 170 Joakin Lizarraga segura daitzen maite tugula, ta aien onnaies ai garela. Gisa gontan daike espera fruitu, berze gisas ez. 2. Ikusirik munduak sanduaren ona, ta ongi eginak, famatu ze, ta egin zute lenik Abade, gero K antuariako Arzobispo Inglaterran, berak agitz desplazer; plazer zutela guziek. Lenbizian E rregek nonbratu zuenak ongi tratatzen zue: baña gero, naiz sandua izanik gusto in naia guziei zeiken guzian, gero ezin eginez manatzen ziona E rregek, artu zio oposizio de manera, ezi sandua erresolbitu ze ausentatzera; ta ortako eskatu zio lizenzia, joateko Romara errezibitzeko pallioa Aita Sanduaganik. E rregek turbaturik errespondatu zio, bera zela Aita Sandu Inglaterran, ta etzuela ezaunzen ta eznai aipa zeien berze Aita Sandurik. Aflijitu ze sandua ikusteas ukatzen obedienzia Pontifize Sumoari, ta zenbait Obispo ere inklinatzen ortara. Berriz eskatu zio lizenzia joateko: ta erregek etzio eman nai, ezpaze joateko desterraturik ez itzultzekotan. Orduan sandua despeiturik bereenganik, bestiturik peregrino gisa joan ze Franziara: andik Romara; eta guzietan barratus bere santidade, jakintasun, ta prudenziaren errañuak. Franziara itzulirik jakin zue an Inglaterrako E rrege iltzela eizian zebilalaik, biotza traspasaturik saeta batez. Zer pena artu zuen, zenbat negar egin zuen orgatik, eztaike pondera: naiago zuela il baze bera arren partez. Arren semeak itzularazi zue bere Obispadora: baña laster biali zue Romara; azkenean gero ere onetsi ta estimatu zue; ta orgatik faboratu zio Jangoikoak. Ala errepausaturik sandua, emanik guzia Jangoikoai ta arimen kuidadoai, sakramentuak errezibiturik iltze sanduki Kristoren 1109 urtean. E gin zue asko milagro bizian ta il ondoan. 171 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 23.an San Jorje Martir 1. S. Jorje M. gloriosoas anitz kontu kontatzen dire ain zierto eztirenak; erranentugu sollik sinestagarriak. Jaio ze K apadozian jende noble aberatsetaik: azi ze Kristiotasunean ongi; eta gastea zelarik, izan ze gorputz ta indar anditakoa, soldado ta kargudun agitz estimatua E nperadore Dioklezianoganik, etxakinez Kristio zela E gun batez E nperadoreak ustez bere inperioa sustentatzen zuten bere Jangoiko falsu gaiek, ta galduko zela, ezpazire beneratzen, proponitu zue bere konsejuan konbeniente ta preziso bekala debekatzea Kristioen errelijionea, ta persegitzea ta akabatzea Kristioak nai etzuztenak beneratu. Bere Jaundiek aprobatu ta laudatu zute determinazio gura. Sollik S. Jorjek errepugnatu zue seguratus bat sollik dela Jangoiko egiaskoa beneratu bear dena, Kristioek iten duten bekala. E zaundu zute E npeadoreak ta gañarakoek, Jorje zela Kristio; eta asi zire kendu naiez burutik opinione gura, beira zezala bere adinaren lorea, nobleza, honra, dignidade, ta konbenienzia zituenak, ta izanen zituenak obeditus E nperadoreari, ta ezperen, kalte andiak. Batere etze mogitu erran guzieki, baizik baliente ausart guzien alzinean erran zue, o E nperadore Jauna, obe ludue orrek ere ezaun batez ta adoratu Jangoiko bakar egiaskoa; obeki berak segura lezoke emengo inperioa, ta eman lezoke berze bat eternoa ondorean. E zaumentu gau eman dida niri; ta ala banoan dire promesa ta meatxu in dakizkidanak, apartarazteko ene Jangoikoaganik. 2. Bereala koleraturik E nperadoreak inarazi zue preso, ta eramanik karzelera iduki an kargaturik burriñas arri pizu baten pean. Biramonean prebeniturik errueda bat armatua punta tzorrotzes manatu zue tormentatzeko artan zatikatus aragiak. Bitarteo konsolatu zue boza batek zerutik ziola, Jorje, arimo ona, ta ez lotsa, ezi ni nago zureki. E ta ikusi zue gizon argi-eder bat ematen ziola eskua, besarkatzen, ta animatzen, pasatzera penak. Ikusirik sanduaren konstanzia ta balentia, konbertitu zire anitz, ta aietan bi Jenerale, zeñei bereala edekiarazi zue bizia. Baña sanduari zenbatenas iago tormentu ematen zioten, anbat iago mostratzen ze beraren konstanzia, ta aumentatzen Kristioen alegria, Infielen konfusionea, ta E nperadorearen errabia, ezpaizekie ia zer egin, garaitzeko biotz andi gura. Asi zekio loxentxus, ta laudarios mintzatus amoltsuki, etzeiela utzi galtzera alako gizona, in zezola plazer adoratzeas aien Jangoikoak, bera izanen 172 Joakin Lizarraga zuela fabore Aita bekala. Sanduak ezaunarazteko Jangoiko egiaskoaren podorea erran zio, Nai badu, E nperadore Jauna, Len tenplora, ta ikusagun zer Jangoiko diren adoratzentutenak oiek. Alegre arrek ustez aldatu zen Jorje, deiarazi zue Konsejuko ta Korteko jende guzia, ikustera sakrifizio Jorjek ofratu nai zuena. Bildurik guziak zeude Jorjeri beira, zer inen zuen: Au urbildu ze aien Jangoiko Apoloren estatuara ta eskua goraturik erran zio, nai duk errezibitu Jangoiko bekala eneganik sakrifizio? E rran ta formatu zue guruzearen señalea; ta orduan Deabruak estatua gartaik errespondatu zue, ni ez naiz Jangoiko, ta ezta ere berze Jangoikorik, baizik orrek predikatzen duena. Sanduak orduan, nola bada atrebitzen aiz i egotera ene presenzian, nai zelaik ni Kristio? Itzebetara aditu zire lamentuak estatuen agoetaik bekala, eta guziak erori, ta putxikatu zire an. Aien sazerdoteek irritatzen zute jendea, ta lotus ta golpatus sandua, klamatzen zute oius kenarazteko andik, ta ilarazteko sorgin gura. E nperadoreak turbaturik oiu gaieki, ta anitz kristiatzeareki milagroagatik, beldurrak, bizi baze iago, iago konbertituko zituela, manatu zue bizia edekitzeko. Lekura zirelaik, eskatu zue denbora apur bat, egiteko orazio. E gin zue orazio gau: O ene Jangoiko Jauna, denbora guziak baño lenago dena, ta berexi nauena ni beretako, Kristioen ta bere zerbitzukoen esperanza ta anparo bakar egiaskoa, orren baitan konfiatzen dutenen ondasun guzia, ta maitatzen dutenei itentiotena mertxedeak eskatubaño lenago ere; adi benaza, otoi: bada eman dida graziaz indar ta pazienzia, sufritzeko ainberze tormentu, ta konfesatzeko berorren izena, orai errezibi bez ene arima, ta para bez bere eskojituen ertean. Barka bezote jende ignorante gebei in dutena ene kontra, ta Kristioen kontra: eman bezote argitasun, ezauntzeko berorren Majestadea: bada nai du guziak salba daitzen, eman bezote eskua eskatzen diotenei, ta berorren beldur ta amore ona, on amatus imita dezkiten sanduak, zeñeki goza daitzen berorren glorian. Ondorean edatu zue lepoa, ebakitzeko: Iltze Aprilaren 23.an. Famatua izan ze S. Jorjeren martirioa. Justiniano E nperadoreak fabrikatu zio tenplo andi bat. E rregeek, eta Militareek inbokatzen dute Patrono bekala gerraetan, & &. 173 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 25.an San Markos E banjelaria 1. S. Markos E banjelaria, S. Pedroren agun, interprete, ta eskribizalea, deitzen duela bere hume maitea, izan zuena espiritu biz,orra, injenio, ta mintzaera elegantea, izan ze alaber Predikari ederra. Predikatu zue E jipton, Zirene, Pentapolis, ta berze asko ziudadeetan. Baratu ze Alexandrian, non argitzen zue iruzki berri baten gisara. An fabrikatu zue S. Pedroren nonbrean eliza bat: an konbertitu ze infinizio bat jende: an bizitze zire asko, ez gizon bekala, baizik nola Aingiru batzuk lurrekoak. An guziek zute nola biotz bat, ta arima bat, ta guzia komun, guziena guzien, proprioki nola Kristoren familia guziak elkarren anaiak erraten zutenak egiaz Aita gurea zeruetan zaudena. An lenbizikorik asi zire deitzen Kristioak edo Kristorenak. E tzuke aguanta Deabruak ainberze edatzea Kristoren erreinua; eta ala inzitatu zitue infiel itsutuak persegitzeko ta ilarazteko sandua eman nai ziotena bizia. Informaturik ortas S. Markos, prestatus agi zeikenera, etzei zen, bera faltaturik, gelditu ardiak Artzaiik gabe, ordenatu zue Obispo bere ondorengo Amano, ta berze batzuk sazerdote, Diakon, ta elizagizon: eta utzirik ebek Alexandrian, itzuli ze bera Pentapolisa, non seguraturik fedean fielak, ordenaturik obispo ta sazerdoteak, bi urteren buruan itzuli ze Alexandriara. Ori jakinik Jentilek igande batez billatu zute, ta gero ere aurkitu zute meza erraten: Preso egin, ta soka bat lepotik loturik ibili zute arrastaka sandua karrikak barna larranzis ta golpatus guzia, ta odola zeriola. E tze akabatu iles, eta zego ematen Jaunari eskerrak padezituas beraren amorez. 2. Ala erdi-ilik utzi zute karzelean preso gau artan. Gauerdirat atariak ertxirik, ta guardiak zentinelan zeudelaik, asi ze ikaratzen lurra, eta Aingeru batek jautsirik zerutik ukitus sandua erran zio, Markos Jangoikoaren sierbo ona, zure izena dago asentaturik bizitzaren libruan, eta zu zara kontatua Apostoluen numeroan, ta zure memoria biziko da betikos: Aingeruek errezibituko zaitute zeruan, ta zure gorputzaren errelikiak honratuko dire munduan. Goratu zitue eskuak zerurat, ta eman zitio graziak alako faboreas, eskatus humilki, errezibi zezala beraren espiritua bakean. Mostratzeko aditu zuela orazioa, agertu zekio Jesu Kristo bera, munduan bizi zeneko figura berean, ta erran zio amoroso, bakea zuri, Markos ene E banjelaria. Sanduak errespondatu zio, bakea berorri, ene Jaun Jesu Kristo. Nola konsolatu, eta animatu zen oneki, nork erran? Biramon goizean 174 Joakin Lizarraga atra karzeletik, ta berriz arrastatu zute furia berareki leku arrizu ta latzak barna, eta ala akabarazi zute Martir. Nai zute erre gorputza, ta ortan asi orduko, Jangoikoaren permisios goratu ze derepente urakan erru bat ortots, oñastur, ta arrerauntsieki; ala ezin egin zute nai zutena; anitz bai gelditu zire ilik kanpoan, ta asko etxe erori zire. Gero Kristioek depositatu zute leku dezentean: andik gero pasatu zute Beneziara, non tenplo admirable batean beneratzen baitute debozio admirableareki Patrono andia bekala: eta Beneziako errepublikak darama armarriaren insignia S. Markosen leona, Kristok erran zition itz gaieki, bakea zuri, Markos ene E banjelaria, pax tibi, Marce, E vangelista meus: ta S. Markosen izena dauka E rrepublikak berea bekala; ta ala oroat da an erratea, S. Markosek ordenatzen, edo manatzen du, nola Republikak ordenatzen edo manatzen du. Agitu ze S. Markosen martirioa Aprilaren 25.an: Kristoren iruogeita laurgarren urtean. E gun gontan egiten dire E liza guzian litania maiorak deitzen direnak, eskatzeko Jangoiko Jaunari grazia beartugunak arimen ta gorputzendako, ta usatzen dire lengo ta lenbiziko denboretaik onat & &. Aprilaren 27.an S. Pedro Armengol. p. 292. 175 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 29.an San Pedro Martir 1. S. Pedro M. santidadearen hispillua, Predikarien modela, Italiaren honra ta gloria, E liza guziaren muralla, fede katolikoaren egiaren progu erreala, herejeen ta herejien mallua, Kristio onen alzindari ta exenplua, gaixtoen alkaizun, ta erremedioa, sazerdoteen perla preziosoa, Jangoikoaren gizona proprioki, ta Jesu Kristoren imajina bizia jaio ze Beronan, baita Lonbardian. Buratsoak zirela hereje Manikeoak, dakigu; zer jendaki, zer izen, zer apellido zuten, eztakigu, por konsigiente sanduarena ere ez: agian adiarazteko, Jangoikoarena zela zen guzia, ta zerutik zuela bere etorki prinzipalena. Martir apellidoa paratu dio, apellido noble gora, dionez S. Anbrosiok, aski baita deitzea Martir, honratzeko daiken guzia. A ppellabo martirem: praedicavi sans, deitukokut Martir, orreki predika dut aski, ta laudatu. (de Virgin 1. 1.) San Pedro Martir, irur itz, irur laudario. San nai du erran sandua; Pedro peña edo arria: Martir testigo. San Pedro Martir, sandu señalatua: peña firmea: testigo egiaskoa. Herejeen aranzeetaik bada atra zue Jangoikoak arrosa eder gau, etzena deus iduri aiei kondizioetan, baizik guzia kontra. Bada dionik, esnea artzen zuelaik unide katolikoaganik, etzuela artu nai herejeaganik. 2. Zazpigarren urtean zebilalaik eskolan, andik atratzean aurkiturik Osaba herejeak galdegin zio ia zer ikasi zuen: aurrak erraten dio, ikasi dut Kedoa: N ik sinestatzen dut Jangoik o A ita guzis poderoso, zeruaren ta lurraren Kriadorea baitan. Zaude zaude, dio Osabak; eztuzu erran bear zeruaren ta lurraren Kriadore Jangoik oa, ezi Deabrua da, ta ez Jangoikoa, kriatutuena ikusten diren gauza ebek. Aurrak porfia tieso, Jangoikoa dela kriatutuena. Ark porfia kontra, baña ezin kendu zio bere tenia sandua: kontatu bai buratsoei pasatu zekiona aurrareki: atra zezatela eskolatik, ezi beldur zela aien kontrario fuertea izanen zela. Baña ez arren konsejuek, ez buratsoen meatxuek eta kastigoek etzute mellarik egin txipittoaren biotz andian, uzteko egietafedea. Laster ikasirik eskolako dena, joan ze Boloniara estudiatzera goragokoak. Denbora labur alzinatu zue anitz ez solamente estudioetan, baitare birtuteetan, erretiroan, debozioan, modestian, honestidadean, ta on den guzian, demanera ezi gaixtoen ertean ze ona, frinkaturik biotzean Jangoikoa, ta etzuela ofenditu bear sekulan grabekiro bentzait; eta errealki ala kunplitu zue, zeren ezi dionez Brebiarioan sandu gonen errezuan, gorputza ta gogoa alak o maneran guardatu zitue mantxa guzietaik , ezi 176 Joakin Lizarraga sek ula bere bizian etze sentitu mantxaturik bek atu mortaleren batek i. Zori onek oa gizona aurk itu dena mantxarik gabe, dio E spiritu Sanduak (E ccli 31.) N or da au, lauda dezagun? Auda S. Pedro M. Famatu ze ia estudiante ona ta bear bekalakoa Pedro Beronakoa. Baña seguratzeko, erretiratu ze errelijionearen portura. Bizi ze orduan Bolonian S. Domingo, ta bere eskus bestitu zio bere habitua, ezaundus naski nolako humea atrako zen ura. Sandu gaien ertean sandutu ze iago ta iago Fr. Pedro Beronakoa: beti okupaturik zer edo zertan, edo orazioan, edo estudioan, edo heriei zerbitzatzean, ta gañarako lanetan. Penitenziara ze guzis emana, demanera ezi barutus sobra, sekatu eztarria, ta ertxi zekio agoa, nekez ta doi doia idiki baiziote instrumentus pasarazteko zerbait sustentu, ez iltzekotan. 3. Alde bat birtuteen estudioan, berze alde teologia, ta gañarakoetan egin zue ainberze abantalla, ezi gasterik oraño ia jakintsu ze ta sandu. Ordenatu ze sazerdote: ta nork explika aldareko sakramentuan gustatzen zuen Jangoikoaren ona? Amorezko sugartaik itxeki zekizkion sugarrak? Ia su dibino garrek etzue uzten sosegatzera: zebila antsiatzen ta anhelatzen prokuratu naiez Jangoikoaren honra ta gloria, ta arimen salbazioa. Asi ze konfesatzen ta predikatzen zelo andiareki. Pulpitotik heritzen zitue biotzak, ta konfesonarioan aplikatzen erremedioak. Bere predikazioaren idea, ta zimendu prinzipalena komunkiro ze penitenzia. Baña predikatzen zuena mias kon firmatzen zue bizimoduas. Zeukate sandutako zen bekala, ta ala aditzen zute nola Aingeru bat, edo berze mundutik etorritako gizon bat. Igaten ze pulpitora armaturik Jangoikoas: Beiratzen zute penitenziaren erretrato bat bekala: beraren itza baize proprioki Jangoikoaren itza, bizia, efikaza, penetratzen zena iago ezi ezpata tzorrotza. Asten ze komunkiro Jonas Profetaren itz gaieki, A dhuc quadraginta dies, et N inive subvertetur: E a bekatariak, beira ezi Jangoikoaren besoa dago goraturik, ia ia tiratzeko bere iraren ezpata: galduak zarate, ezpaduzie egiten penitenzia. Beira zer ai zaraten: etzaiztela deskuida. &. E ta nola biotza baizeuka itxekirik Jangoikoaren amoresko suan, eta biotzetik atratzen itzak, etzire itz otzak, gureak bekala, baizik zoezi suturik, erretzeko edo berotzeko adizaleen biotzak. Ontan zuen donoa ze miragarria, ta proprioki Jangoikoarena: Fruitua ze ariora abasto: Bada jendearen debozioa aditzera, gose ta egarri gisa gura, nola pondera? E lizak etzire aski jendeketaren: K anpoan bear ze paratu pulpito edo katedra: pasatzekos lekura, bear zute artu soñetan gizon azkarrek. Florenzian, Romanian, Marka de Ankonan, Italia guzian beiratzen zute Apostolu bat bekala, baña espezialki Milanen. Zekitelaik eldu zela, atratzen zire urrun errezibitzera festas ta alegranzias: eta ainberze antsia zute, ellegatu ta apatu naies beraren habitua edo eskua, 177 SANDUEN BIZITZAK ezi paratzen zute biziaren peligroan ertxitus sobra, de manera ezi preziso izan ze egitea litera edo anda gisa bat, artan eramateko soñen gañean. Bitarteo bera ondaturik bere Jangoikoan uzkur humil humila, nola ezpalitz K a, baizik berzeren bat, nori iten zioten honra gura. Ala dire Jangoikoaren gizonak. 4. Baña obratzeko alako gauza onak ta miragarriak, non, edo nola prestatzen ze, errebestitzen ta armatzen ze Jangoikoaren espirituas? Itz batez, erran al badaike, non ta nola Jangoikostatzen ze? Itz batez diot, orazioan. Au da sanduen sutegia, ta ofizina sandutzeko. Orazioan konbersatzen ta kornunikatzen da gizona Jangoikoareki, ta Jangoikoa gizonareki; ta ala apegatzen dio bere kondizioetaik. Orazioan Jangoikoareki zue bere errepausa S. Pedro Martirek al zuken guzian. An egoten ze sakramentuaren alzinean, al bazuke, espezialki gauas kontenplatzen, amores erretzen, gozatzen, sandutzen; askotan sentidoetaik kanpoan, askotan elebaturik airean gora, askotan inguraturik argitasunes. Lenbiziko joan zelaik Rabenara, otz, ekaitz, ta elurketa aldi batez, ellegatu ze gauas bustirik ta otzak pasaturik: E ta sartu ze berotzera: non ote? S. Juan Bautistaren tenploan. E gon ze gau guzian an orazioan: eta bitarteo ango ezkildorrearen kaskoan agertu ze tortxa, edo zuzi andi miragarri bat itxekirik sugarretan argi eder, ta etzela batere turditzen elurketa guziareki. Ikusi zute askok, ta joanik tenplora aurkitu zute an belauriko sandua bere Jangoikoaren orazioan; ta entendatu zute Jangoikoaren argi ederra zela sandu gura eldu zekiotena argitzera zeruko bidean. Ala zegolaik sanduareki Jangoikoaren eskua, obratzen zitue prodijioak. Bazuke erran, ta bazio S. Pedro Martirek ziona S. Pablok, pensamentu on bat ere izan ez dezak et neureganik ; baña guzis poderosoa naiz, ta guzia dezak et indar ematen didanarek i bateo, au da, Jangoik oarek i. (Philip. 4.) 5. Baña petardo gisa bat graziosoa eman zio bein Jaun onak bere sandu goni, probatzeko pazienzia. Bere zeldan zegolaik orazioan, biali zitio zerutik ango irur donzella gloriosa, baitire S. Ines, S. Zezilia, ta S. K ata-ma, bisitatzera sandua. Bazukete aiek ere mintzatu ixil ixila, baña Jangoikoaren permisios klaro mintzatus, aditzeareki norbaitek kanpotik emastekien mintzaera sanduaren zeldan, eman zio kontu Prioreai. Onek berze fraileen alzinean eman zio erreprehensio bat gogorra, ustez lurrekoak ziren bisitan egon zirenak. Sanduak eznai agertu Jangoikoaren faborea, ezeta ere diskulpatu bere burua, in zuena ze egotea auspeska lurrean, ta konfesatzea bekatari zela. Biali zute preso desterraturik konbentu soil batera. An penitenziaturik kulpante bekala zego, ta deshonraturik, egon ta egon, esperan Jangoikoak atrako zuela egia: baña berantetsirik asi ze afli178 Joakin Lizarraga jitzen gizona bekala, ez ainberze bere deshonreas, nola ezin probetxatzeas arimen onerako nola len. E tzuelaik berze konsolurik, ta eznai ere, baizik Jesus guruzifikatua, urtiki ze beraren oñetan negarrez, Jauna, bada gisaontan naukate ni berorrek inikako faboreagatik; nola ainberze denboras permititzen du? Nola eznau libratzen, dakielarik eztutela kulparik? Jaun onak gurutzetik errespondatu zio amoltsu, E ta nik , Pedro, zer k ulpa paratzek o ala guruze gontan? Aiturik itz gebek, konfuso alde bat, berze alde animoso gelditu ze pasatu naiak iago ta iago Jaunagatik: baña bere Majestadeak probatu ondoan sandua, ikusiarazi zue guziei beraren santidadea. 6. Berriro asi ze karraiatzen arimak Jangoikoagana: eta bekatarien onetan dono andia izanik, txoil espeziala ta miragarria zue, konbertitzeko, edo konfunditzeko herejeak. Inozenzio Aita Sandu IV.a egin zue fedearen Inkisidore; ta kunplitu zue ofizio goi ezin obeki. Bein hereje platikari astuto batek argumentu enganatieki apretatu iduri zue. Sanduak erran zue, enkomenda gaitzen Jangoikoai, txuritzeko egia. Sartu ze eliza batean; egin zue orazio: atra ze gero, ta erran zio herejeari, proponi zezkiela bere argumentuak. Baña ura aurkitu ze mutu, loturik mia, ezin atras itz bat ere. Berze bat konbertitu ze, ez arrazios, bai orazios, ta manatus sendoki sinesta zezala. Bein Demonioak tentatu zue fedean: eta belaurikaturik Ama Birjinaren imajinaren alzinean, argi zezan, aditu zue erraten ziola, Pedro, zuregatik esk atu dut nik , eztaien falta zure fedea. Lanze on bat agitu zekio sanduari bere adiskide on bateki, zein engañatu zuten sanduaren kontrarioek sinestarazis, Ama Birjina agertzen zekiotela, ta erakusten sanduaren kontra. E raman zute leku soil batera, non sorginen arte gaixtos agertzen zekioten Deabrua Ama Birjinaren idurian. Agerturik an guzien alzinean Ama Birjina finjituak Deabru egiazkoak erran zio erreprehensi< o bat, zergatik sinesten zituen Fr. Pedrok erranak, zelarik enbustero bat erakusten zituena falsedadeak: etzezola sinesta deus. Gelditu ze gizonoi arriturik: eta urbilen aldian joanik sanduak arren etxera berzeetan bekala, erreparatuzue etziola mostratzen ain begitarte ona, nola len. Zer motibo berri du, erran zio, baitirudi dagola ene kontra? E rrespondatu zio, zer eztut izan bear, engañatu nauelaik orrek ni gezurres! Ama Birjinak berak desengañatu nau, ta erran dida zer bear duten sinestatu. Sanduak sospetxatu zue zerbait maraña Deabruaren; ta erran zio, baldin Ama Birjinak erakusten badu berzerik, sinestatuko diot nik ere. Arrek, betor alako egunean, eta ikusiko du. Ofrezitu zio baietz. Bitarteo abisatu zitue berze gaiek. E llegatu zelaik egun gura, sandua arturik aldareko sakramentua zeramala bereki altxaturik, agertu zelarik ura, sanduak agertu zue sakramentua, ta erran zue grabe, emen dago egiaz Jesu Kristo; ori barin bada 179 SANDUEN BIZITZAK Ama Birjina, adora bez bere seme dibinoa, baita on baño iago, Jangoiko den aldetik. Istantean furia andi bateki desagertu ze, utzirik an infernuko usai bat, eta gizonoi arriturik, ta desengañaturik. 7. Berze bein zegolaik sandua predikatzen kanpo agerrian, etorri ze karreraka Deabrua zaldi beltz itsusi furioso bat iduri zuela jendearen kontra. Sanduak ezaundurik formatu zue guruzearen señalea, ta bereala desegin ze itzal gura guzia niori gaizkirik egin gabe. Berze bein examinatzerakoan Obispo hereje bat plaza batean jendetze andiaren presenzian, zego iruzki beroa sobra, eta hereje alkegabe batek guzien ertetik oiu egin zio, akaba bez ia, hipokrita engañazalea; edo ain sandu barin bada, nola sinpleek uste duten, mana bez estali daien iruzkia, ezkaitzan emen erre bizirik. Sanduak Jangoikoaren inspirazios erran zue, baldin hereje daudenek emen ofrezitzen baute sinestea egi eta fedea, estaltzen bada iruzkia, nik ofrezitzen dut au Jangoikoaren partetik. Aiek etzute nai: baña ala ere sanduak belauriko eginik orazio, momentuan paratu ze iruzkiaren alzinean lañu lodi andi bat in ziotena itzal freskoa guziei. Milango aldiritan bi nekazari, bata katoliko, berzea hereje; eraikitzean arrek enkomendatzen zue Jangoikoak, onek Deabruai, zein uste zuen dela ikusten diren gauzen Kriadore ta Jaun. Jakin zue ori S. Pedro Martirek, eta eskatu zio Jangoikoai, guzien Jaun ta Jabe zelako señaletan, eman zezola Nekazari katolikoari eraizio ona, ta herejeari pikorrik ez. Ala agitu ze; ta herejearen alorra gelditu ze soro bekala: oneki ezaundurik egia, konbertitu ze. Ikusine herejeek sanduaren prodijioak fede katolikoaren progutan, nai zute deskreditatu engañazale bekala. Ortako injeniatu zute finji zeien aietaik bat heri, zegolaik sano. Joan ze ura ezin joanes bekala, kolore gaitz, atsa ezin erdetxi, ta iltzen iduris. Zoezi atzetik gaixtoak intenzio gaixtos, baldin asten baze sendatu nai zuela, errateko etzela zeren, ezpaizue gaitzik, ta ala gezurrez zirela berze sendatu zituela ziotenak. Heri finjituak ederki lamentatzen zue itxurapenez. Sanduak Jangoikoaren argis malizia ezaundurik, erran zue, Jangoikoai eskatzen ziola, iduriarazten bazue heritasun etzuena, eman zezon heritasun egiaz. Ala izan ze: heritu ze sines; etsitu zute arren bizias, alik eta konfesatu zuen arteo oius tranpa in nai zutena. E skatu zue barkazio sanduari; eta sanduak urrikariturik eman zio arimaren ta gorputzaren sanotasuna. Il ondoan ere sandua ikusirik batek pintaturik kanibetareki buruan, ta ezpatareki bularrean, erran zue, o aurkitu banitza ni presente, il zutelaik traidore gau, zein gogotik sartuko nion ezpata gorputzean barna! E rran zueneko gelditu ze mutu Jangoikoaren permisios. Baña bereala konfesaturik biotzas, ta damuturik bere gaizki 180 Joakin Lizarraga eginas, bereala sandu onak ere barkatu ta logratu zio mintzoa, ta konbertitu ze. 8. Bazebiltza bazebiltza herejeak nondik ilarazi sandu gloriosoa. Aurkitu zute Asasino bat ofrezitu ziotena ilen zuela, pagatzen baziote ongi. E man ziote aiek nai zuen diru guzia: ta ia zebila injeniatzen eskalda ona. Sanduak izan zue zerutik abisu, nola logratzen zuen grazia eskatu zuena bizi guzian, baize iltzea Martir: zeren ezi egunoro mezan sagra ondorean egiten zue petizio gau biotz guzias, Jauna, ez permiti il nadien ni goatzean, baizik il nazaten berorren fede ta amoreagatik . Bere gustoko berri on gau jakinik, pulp itoan iganik E rramu igandean erran zue publikoki, bazekiela zeukatela saldurik, ta emanik dirua, edekitzeko bizia, zein bera zegon prest ematera gogotik ere fede katolikoagatik: baña il ondorean inen ziotela iago gerra herejeei. Bada Aprilaren borzgarrenean, bazkoaren oktababezperan, naiz zeri kuartanaeki, atra ze Komotik Milanako bideas bere ofizioko itekos: bide erditsutan, Bardaxina deitzen den leku batean, atra zekizkio bi Asesinoak; eta batak eman zio alfannje batez buruan: erori ze lurrera sandua, ta asi ze erraten Kredoa: (eta bada dionik, bere odolean eria bustirik eskribitu zuela lurrean, Nik sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso &) Gero begiak goratus zerurat erran zue, orren esk uetan enk omendatzen dut ene arima. Ikusirik oraño bizi zela, sartu zio bularrean ezpata, oneki atra ze arima andi gura zerurat, izateko an koronatua irur koronas, Martir, Doktore, ta Birjin bekala. Biramonean errezibitu zute gorputz sandua Milanen prozesio ta ponpa solemne bateki. Gerostik ia Jangoikoak honratu zue milagro berrieki: Herejeak asi zire humillatzen, ta franko itzultzen federa; gañarakoak konfuso despreziaturik. Sanduaren ilzalea deitzen zena K atino justiziaganik iges ia ia iltzeko peligroan libratu ze, ta sartu ze sandu gonen errelijionean, non eginik penitenzia bizitu ze ta iltze sanduki. E ta au da S. Pedro Martiren berze biktoria bat, ain nobleki mendekatzea bere kontrarioas garaitus gaizkia onareki, emanes bizia eman zionai eriotzea. Sanduaren obiagañean ikusi zire zeruko argiak: lanparak itxekitzen bere kabo. Milanen bedeikatzen dire olibaen palmak eta erramuak, dutenak birtute ausnarrien ta arrerauntsien kontra. Il ta urbilen urtearen Martxoaren 24.an, urtea bete gabe, kanonizatu zue Inozenzio IV.ak berak laudatus laudario andieki. E ta zierto da sandu bat au mereji duena guziek lauda dezaten leku guzietan &. 181 SANDUEN BIZITZAK Aprilaren 30.an Santa Katalina Senakoa Birjin 1. S. K atalina de Sena edo Senan jaioa, ofiziale pobre batzuen alaba, izan ze Jesus onaren esposa espirituale agitz maite erregalatua. Sanda gonen bizitzan izan zire anitz gauza miragarri, ta ez imitagarri. Ogeitamirur urtes bizitu ze, baña infinizio bat on egin zue. Aurttoa zelarik ere, bazitue mostrak, zela Jangoikoaren eskojitua, ain eder agraziatu amablea, ezi guziek zute agitz maite, ta gutitan uzten zute bere etxean, guziek eramaten zutela beren etxeetara gozatu naiez aurtto gonen grazia, jenio ona, ta diskrezio admirablea. Borz urtetan errezatzen zue abe maria ain ongi, nola baizekie noreki mintzatzen zen. E skaleak igatean askotan belaurikatus grada bakotxean erraten zue abe maria. Sei urtetan eldu zelaik bere anaiatto bateki etxerat, ikusi zue S. Domingoren elizagañean Jesus ona agertu zekiona miragarriro. Sandattoak paratu zitue begiak Jesus ona baitan, ta Jesus onak amoroso beiratu zio sandattoari, ta eman zio bedeizioa: eta ain xoraturik geldi zego aurra, ezi bere anaiak etzuke oius itzularazi berebaitan, tiratu arteo fuerte; orduan nola idatzarri balitz lo andi batetik erran zue, o anaia, zuk ikus bazindez ikusten dutena nik, etzin duke nai apartatu beñere emendik. Itzuli zitue begiak berriz ikusteko, baña ia etze ageri, ta asi ze negar ta negar utzias ikuste gura. Ia ordutik etzue iduri aur, baizik adinetakoa, ta komunikatu zekio anitz argitasun ezauntzeko anitz gauza. Zazpi urtetan ia zego ain arturik Jesus onaren amorez, ezi konsagratu zio bere gorputz ta arima, eta bera zen guzia, egines boto perpetuo birjinidadearen, artus Ama birjina Patrona bekala, guardatzeko promesa. 2. Adinera zelaik, ezkonarazi nai zute buratsoek etxakinez boto egin zuena: baña urruti zego estado gortaik sanda, naiago zuela il. Zue aizpa bat ezkondua deitzen zena Buenabentura agitz maite zuena. Onek konsejatu zio, naiz etzeien ezkondu, adorna zeiela galas eder. E gin zue ori zenbait egunes: baña ortas gero negar egin zue bizi guzian: eta bere aizpa konsejatu ziona iltze andik guti, ta pensatu ze ezi Jangoikoaren kastigos orgatik: baña sandak enkomendatus arren arima izan zue errebelazio, salbatu zela, purgatu ondoan ederki purgatorioko suas. Oraño buratsoek porfiatzen ziote ezkonarazteko; eta sandak desengañatzeko bein goas ebaki zue bere buruko bilo ederra. Tatatu zute orgatik aiek gogorki, ta manatu ziote kuida zezala sukaldeas, ta etxeko lan nekoso ta apalenes. Guzia kunplitzen zue humil humila, ta ezin joanes elizara, nai luken beka- 182 Joakin Lizarraga la, bere petxoa kontatzen zue tenplo gisa, ta aldare biotza: an biltzen ze gogoas, ta mintzatzen ze afektoas bere Jesus onareki elzeen ertean ere, ta lanen ertean. E ta bere Aitak ikusi zue bein zoko batean zegola orazioan, ta burugañean uso txuri bat desaparezitu zena berla: eta ala ezaundurik Jangoikoaren gauza zela, manatu zue utzi zezatela bere alaba bere Jangoikoareki an konpon zeiela. Nork erran orai sanda gontan egin zituen lan onak Jangoikoak? Nork adiarazi beraren birtuteak, penitenziak, tentazioak, biktoriak, pazienzia, humildadea, karidadea, ta gañarakoak? Nork entenda Jangoikoaren miragarriak, erregaloak, eta faboreak? Tratatzen zue bere maitea bekala kontino: agertzen zekio maiz: mintzatzen zio amoroso. E rran zio bein, zuk pensa enebaitan, eta flik pensatu ta k uidatuk o dut beti zutas. Oneki sanda gelditu ze ala nola utzirik ta seguraturik Jangoikoaren besotan, zetorrena zetorrela. Ta eskribitu zue libru bat Jangoikoaren probidenziaren gain: an tio milla gauza on; bat da, Jesus onak erakutsi ziola fabrikatzen ariman ganbara ertxi bat bere probidenziaren bobeda fuerteareki, egoteko an segur atra gabe ez eskurik ez oñik, geldi errapausa betean. E rakutsi ere zio, eutxi zeiela guruzeari, ta goza zeiela trabaju ta penaetan. Ala bere bizia ze trabaju pasatzea; ta ori gabe etzue bizinal. 3. Jangoikoaren permisios infernuko etsaiak persegitzen ta tentatzen zue milla maneras, imajinazio ta amets torpeeki, arimaren begien alzinean ikusiarazis gizonki ta emastekiak erraten ta egiten itsuskeriak. Sanda firme bere Jangoikoaren besotan aborrezitus kontra dena biotz guzias. Alako aldarte baten ondorean agertu zekio Jesus ona; o ene Jesus ona, erran zio, non egon da orai arteo? Nola utzi nau ainberze denboras? E rrespondatu zio, zureki egon naiz beti ene esposa K atalina. Jauna, dio ark, nola zegoke nereki orren Majestadea nituelaik imajinazio ain itsusi gaiek? Jaunak, eta zindue plazer agian aietan? E z Jauna, zio sandak; naiago nuke erre bizirik labe batean. Jaunak orduan, on da señale, nindegola ni zureki, ezperen, zer inen zindue? E ztuzu deus galdu, baizik irabazi, ezi sentitzea ezta kulpa, baizik konsentitzea. Baña sanda denbora gartan al zuken guzian, egoten ze elizan, zeren an etzuen etsaiak ainberze indar tentatzeko. E zin garaitu zukelaik berez, billatu zue berze medio bat. Andre zar bat zeukana bularra usteldurik, niork etzukena sufri usai gaixto botatzen zuenagatik sandak karidadez kuidatzen ta zerbitzatzen zue. Deabruak inzitatu zue andre eskergaitz gura, emateko sandaren kontra, graziak eman bearrean. Berari gaizki erranka egotea guti zela, goratu zio zela emasteki txar deshonesta ere. Sandak sufritus serenidade admirableareki segitu zue ongi egiten, naies bateo kuratu ariman ere. E skatzen zio Jesus onari arrengatik ta beregatik. Agertu zekio Jaun dibinoa bi koronaeki, bat urreskoa eskuie183 SANDUEN BIZITZAK ko eskuan, berzea aranzeskoa ezkerrekoan, auta zezala zein nai zuen. E rrespondatu zue sandak, nie bizi gontan nai dut konformatu orren doloresko pasio ta penaeki. E rran, ta artu zue korona aranzeskoa, ta frinkatu zue buruan fuerte sentitus oñaze erruak. Jaunak manatu zio segi zezala kuidatzen heri gura; beraren honras kuidatuko zuela bere Majestadeak. Ala izan ze: Ark ezaundurik bere kulpa, ta sandaren onegia, itzuli zio honra klamatus goratu ziola malamente gezurrez. Berze batek artu zio sandari oposizio fuerte bat, egin zio asko txarkeria botatus etxetik ere: kastigatu zue Jangoikoak: ala ere etze emendatzen: Paratu ze iltzen; ala ere segi bere tenia. Sandak negarrez eskatu zio Jaunari arima garren fabore: ta logratu zue: zeren ezi ura irur egunes egonik agonian ezin iles, Jangoikoak biotza ukiturik, akorritu ze, ezaundu zue bere kulpa, konfesatu, komekatu, ta oliaturik iltze. Bere Aita iltzeko zegolaik, sandak eskatu zio Jaunari, luza zezon bizia, konbeni baze, ta ezperen, libra zezan purgatorioko penaetaik, bera ofrezi zen zela pagatzera arren partez. Aditu zue Jaunak, zeren ezi Aita iltzen puntuan, asi ze sanda sentitzen oñaze bizi bat iraundu ziona beti. Ama berriz, deitzen zena Lanpa, ze ain eriotzearen beldurti, ezi aipatzea ere etzezake sufri, ez eta heri andi zegolaik ere. Alaba sanda penatzen ze ain konformidade gutias, ta zego otoi ta otoi Jaunari erremedia zezan: Jaunak errespondatu zio abisa zezala, ezi orduan ezpazue il nai, biziko zela ainberze trabajutan, ellegatuko baize deseatzera iltzea: ta bizitu ze laur ogei ta bedratzi urte, ongi beterik trabatus. Bere personas iten zituenak alako karidadeak, zer etzue emanen, izan bazue? E maten zue arrapatu al zuken guzia, tresenak ere, atorra ere, lepoko guruzettoa ere, berzerik ez izanes. 4. Arimen onetan ze bere karidadearen fintasuna, gose ta egarri gura salbatu naies proximoak. Asko infernura zoezinak atra zitue atari-pokaletik. Bat ze Senan guzis gaixto ajolakabea, blasfematzen zuena Jangoikoas ta bere sandues. Iltzeko lanzean etzue nai ez konfesatu, ta ez aditu Jangoikoaren gauzarik. Sanda gonen orazioek ta negarrek baliatu ziote; eben atenzios Jangoikoak eman zio grazia, itzultzeko berebaitan &. Zeramazkite justiziatzera karro batean bi gaizkiegille famatuak, ta zemazkite tormentatzen bidanabar: aiek zoezi furoso egotzizen blasfemiak Demonio batzuk bekala. Sandak lastimaturik eskatu zue utzi zezaten joatera karroan aieki. Paraturik bien erdian, exortatzen zitue miragarriro. Portaletik atratzean agertu zekiote Jesus ona konbidaturik bere esposaren karidadeas: konbertitu zire, konfesatu, ta il zire oius ziotela, iago ta iago mereji zutela. Berze anitz kontatzen da sanda gonen karidade alako. Arimen amore gau inprimitu zio Jesus bere esposo dibinoak, nola bere borz lla184 Joakin Lizarraga gak ere bai, diotenez bere konfesoreek: zeren ezi eztaike pondera bien elkarrenganako amorea, ta amorearen demostrazioak. E lebatzen ze nola nai: ta egoten ze sentidorik gabe anitz denboras. Aldareko sakramentuan zue bere gloria gisa mundu gontan. Komekatzen etzen egunean iduri zue il bear zela amoresko penaren erruas: eta komekatzeareki bizkortzen ze arima ta gorputza: auster egunetik Juande Salbatore eguneraño mantenitu ze bizkor, deus jan ta edan gabe, komunioneareki sollik: ta manatzen baziote artzeko zerbait, obeditzeagatik prokuratzen zue, baña ezin pasa: ta ala utzi zute ikusirik ala nai zuela Jangoikoak. Bada iten zition erregaloak eta faboreak nork konta? edo nork entenda? E man zio argitasun, ezauntzeko biotzak, espezialki deshonestoak, ta ezin sufritus usai sentitzen zuena, itzulzen zue aurpegia. Jaunak berak bere eskus komekatu zue zenbait aldis. Ama Birjinak lagundu zio oratzen irin galetsi bat, ta atra ze ogia, alako eskuetaik bekala, txuri eder gozo ezin iagos, eta emanik eman ala pobreei, beti gelditzen ze ogi saskian. Konfesoreak eskatu zio bein logra zezola Jangoikoaganik bere bekatuen induljenzia bat plenaria. Orazio eginik, deitu zue konfesorea: asi zekio ponderatzen Jangoikoaren ona, ta gure esker gaixtoa: konfesorea urtzen ze kontriziosko negarres. Sandak orduan, orra non duen induljenzia eskatu duena: bego seguro. 5. Bada xakintasun eman ziona Jangoikoak da guzis admiratzeko. Ageri da zerbaitto eskribiarazi zituen libru, ta kartaetan Aita Sanduen, K ardenaleen, Obispoen, E rregeen, ta jende genero guziendako. Teologorik andienei explikatzen ziote asko gauza entendagaitz. E gin ze famatua mundu guzian, ta estimatua guzienganik. Gregorio XI.ak ta Urbano VI.a biali zue beren enbajadora bekala iteko andietako: eta K ardenaleen alzinean mintzatu ze alako humiltasun, modestia, prudenzia, grazia, ta mintzaera soberanoareki, ageri baize Jangoikoa mintzo zela arren agos, admirazios beterik zeuzkiela guziak. Florenziako jendeek biali zute ta akonpañatu enbajadora bekala Franziara, Abiñon deitzen den ziudadera, Gregorio XI. Aita Sanduagana, zein bizi baize an, ta zeñi deklaratu baizio boto egin zuena bere santidadeak itzultzeko Romara, niork etzekiena, baizik Jangoikoak eta berak. Pensa emen orai Jangoiko andiaren miragarriak! neskatto bat pobrea, ofiziale pobreen alaba, flakurraturik larru ta ezur utsetan kasi, alaere ain estimatua ta honratua zeruaganik ta munduaganik, ta arrazio andiareki, zeren baize ona ta sanda, eta Jesus onaren biotzekoa! Adinaren ogei ta amirur urtetan deitu zue beregana. Azken orduetan ere peleatu zue animosa etsai gaixtoareki, ta triunfatu zue biktoriosa. Berze tentazioen ertean akusatzen zue banaglorias: sandak errespondatu zue alegre, banagloria? E z, ezi beti prokuratu dut ene Jaun onaren gloria 185 SANDUEN BIZITZAK egiaskoa. E rrezibiturik debozio guziareki E lizako ordenamentuak, ta induljenzia Aita Sanduek emana, entregatu zue bere espiritua Jaunaren eskuetan 1380 urtean. Bereala agertu zekio gloriosa bere konfesore Fr. Raimundori urruti zegonari. Milagroeki deklaratu zue Jangoikoak sanda: ta Aita Sandu Pio II.ak kanonizatu zue 1461 urtean &. Joakin Lizarraga Maiatzaren 1.an San Felipe, ta San Tiago 1. S. Felipe Apostolua Galileako Betsaidan jaioa, S. Pedro ta S. Andresen lekukidea, eskritura sagratuan estudiatu zuena, deitu zuelaik beregana Jesu Kristok, ellegatu zekio gogotik ere, ezaundurik bera zela Mesias Jangoikoak biala, erremediatzeko gizagendea: eta ekarri zue Natanael ere jakintsu gura, zeintas zion Jesus onak, ona Israelita egiask oa maliziarik gabek oa. N aizuelaik Jaun dibinoak egin milagro gura, borz ogis alimentatzea borz milla ta iago persona, galdegin zio S. Feliperi amoltsu, N ondik erosik o dugu ogi, jatek o ebek ? E ta urrutiko jende batzuk joan zirelaik ikusi naies Jesus ona, baliatu zire S. Phelipes, ta onek S. Andreseki eraman zitue beragana, alegratus ezaun zezaten jendeek bere Majestadea. E ta azken afariaren ondorean, despeidako in zioten platika andi gartan, erakutsis zoeiela bere Aita Jangoikoagana, ta Aita dibinoak berak maite zituela, S. Felipek erran zio, Jauna, erak usi bezagu bere A ita, orrek i dugu ask i. Onaraño dio E banjelioak: gañarakoa Autore sanduek, nola errepartiturik Apostoluak mundua barna, S. Felipek predikatu zuen Asian, ta bere bizimodu, milagro, ta mintzaera sandueki konbertitu zuen ango jendea, lurreratu idolo banoak, fabrikatu tenploak, ordenatu sazerdoteak, ta plantatu zuen bizimodu Kristioa Kristoren fede ta legearen konforme. Andik E szitiara pasaturik, ta emendik Frijiara, emen Hierapolis deitzen den ziudadean bere orazioareki ilarazi zuen serpiente bat adoratzen zutena Jangoikotako, libratus ala aien arimak erroretik, ta eriotzetik gorputzak, galdus zemazkienak Deabruak arren medios. Baña arren sazerdote falsuek ikusirik beren Jangoiko gura ilik, ta beren irabazia galdurik, eman zute sanduaren kontra, azotatu, guruzifikatu, ta arrikatu zute: baña bitarteo biali zue Jangoikoak terremoto andi bat bota zituena etxeak, ta arrapatu pean etxetakoak; eta sandua guruzifikatu zutenak iretsi zitue bizirik lurrak. Oneki eskarmentatu zire gañarakoak, ta konfirmatu fielak. E ta nai zutelaik jautsi guruzetik, sanduak egin zue orazio beregatik, ta jendeagatik; eta Jangoikoak aditurik, jautsi baño len bukatu ze an, ta jendea libratu lotsamenturatik. Il ondoan jautsirik gorputza, Kristioek ortzi zute honra ta erreberenziareki: eta gero aldatu Romara, non dagon Santiago menor edo gasteagoarenareki. 2. Santiago gau deitzen dena menor edo gasteagoa, distingitzeko berze Santiago gure Patronoaganik, deitua berze izenez Justoa, eta Jauna- 186 187 SANDUEN BIZITZAK ren anaia, edo zeren baize lengusu edo berzergusu, edo zeren baize txoil iduritua Kristori gorputzaren plantan, eta begitartean, de manera ezi Jesu Kristo iganas geros zerura, anitz Kristio ikusi etzutenak Jaun dibinoa bizirik, joaten omen zire Jerusalena ikustera Santiago, idurian ematen ziona guzis, ura ikusteareki iduri baizekiote ikusten zutela Jesusen iduri bat. Ze Galileatarra aioa K anan, gizon sandua alde guzietaik, exenplu anditakoa: begiak txoil modesto, bearriak attento Jangoikoaren gauzetara; agoa edo ixil, edo mintzatzen ongi, ta egia beti: guzia penitenzia; sekulan ez jan aragirik, ez edan ardorik, ta alako edari bero dezaenik: ogi ta ur solles mantenitzen zela. razioan gau ta egun, iduri baizue orazioas bizi zela. Belauriko egones egin zekizkio belaunetan kalloak ain gogor, nola kanelloaren larrua: eta S. Juan Krisostomok dio, in zekizkiola kopetan ere auspeska egones lurrain kontra kopeta. Sekulan etzue moztu biloa: etze bañatzen, ta ez unjitzen, orduan usatzen zen gisara. Ainberze erreberenzia ziote Judioek ere, naiz Kristioen kontrario ziren, ta ain opinione ona, ezi joaten zekizkio apatu naiez edo ukitu beraren bestimenta. Bera sollik uzten zute sartzera tenploan Sankta Sanktorum deitzen zen lekuan. E ta Josefo Autore grabeak, naiz Judio izanik, eskribitzen du Jerusalenen galmendea gero agitua Bespasiano ta Tito enperadoreen denboran, izan zela Jangoikoaren kastigoa, zeren il baizute Judioek Santiago Kristoren anaia gizon justoa guzis. E gia dena da, izan zela, zeren il zuten Kristo bera. 3. Apostoluek errezibiturik E spiritu Sandua joateko mundus mundu predikatzera, Santiago gau utizi zute konsagraturik obispo Jerusalengo. E ta S. Pedro preso zegolaik Herodesen manamendus, atra zelarik libre Aingiruaren medios, biali ziote berria Santiagori, ta berze anaiei, nonbratus lenean Santiago guzien prinzipalena bekala. E ta bildu zuten Konzilio lenbizikoan S. Pedroren atzetik eman zue Santiagok bere sentenzia, segitu zutena guziek. S. Pablok konbertiturik joan zelaik Jerusalena ikustera S. Pedro, dio etzuela ikusi an berze nior Apostoluetaik, baizik Santiago Kristoren anaia. E ta berriz dio admititu zutela beren laguntako S. Pedrok, Santiagok, ta S. Juanek, baizire E lizaren kolumnak. E ta S. Judas Tadeo bere kartaren prinzipioan deitzen da Jesu Kristoren sierboa ta Santiagoren anaia: guzioi baita señale, agitz estimatzen zutela guziek Santiago. Biziturik bada Jerusalenen erran dugun autoridade, ta honrareki, egines Artzai onaren ofizioa guardatus ardi Kristioak, ta konbertitus anitz Judio egitera Kristio, etzukete sufri on sazerdote gaixtofikatuek: eta etzirelaik trebe ilaraztera jendearen beldurrez, nai izan zute irabazi berendako. E skatu ziote bada, nola baize ain Jangoikoaren zerbitzuko, ta ain deboto tenplo garren, egoten baize an gau ta egun orazioan, lastima zeien artas, 188 Joakin Lizarraga eta Jangoikoaren legeas aiei emanas, etzezaten segi Jangoiko bekala gizon bat guruzifikatua: berak erraten zuen guzia sinetsiko zuela jendeak. Ortako bazkoa-egunean biltzen zelaik jendeketa andia, erran zezala senti zuena Kristos. Ofrezitu zue: ta egun señalatuan presente zeudelaik Judioak eta jendeak ezin konta ala, igan zute leku gora batera laudatus arren ona, ustez ala ekarriko zuten beren alde: galdegin ziote an zer iduri zekion Jesu Kristos? E rrespondatu zue konstante, zer galdegiten didaze Jesu Kristos? Diot dela Jangoikoaren semea Jangoiko dena, ta dagola jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, ta etorriko dela ilen eta bizien juzgatzera. Goratu ze marmarrots bat fielen ertean alegre laudatus Jangoikoa ta sandua. Sazerdoteek furuturik artus arriak kontra, ta goratus bozak ziote, ikusten duze nola uts egin duen justoak? E ta errabias bota zute andik bera. Naiz estropeaturik gelditu zen, oroiturik Jesus onaren karidadeas, goratus eskuak eta biotza zerurat zio, o Jaun ona, barka bezote, ezi eztakite zer ai diren. E tzire orgatik aiek beraxten, baizik eman golpe andik eta emendik: eta batek baldurro edo pertika batek jo zio buruan, ta atra zitio muñak. Iltze Kristoren irur ogei ta irugarren urtean, gobernatu ondoan bere E liza ogei ta amar urtes. E skribitu zue karta bat katolikoa Kristio fiel guziendako, emanes konseju onak estado guzien, berexki eramateko ongi trabajuak. E skribitu ere zue forma, zelebratzeko meza. S. Jeronimok dio, hebreoen ebanjelioan dagola eskribiturik, Kristo il ondoan, Santiago gonek in zuela juramentu, etzuela pasatu bear amenik ere, ikusi arteo bizturik berriro: eta biztu zelaik Kristo aparezitu zekiola, ta ogi ekarrarazirik, bedeikatu ta partiturik eman ziola, tori, ene anaia, jan zazu zeure ogia, ezi ia gizonaren semea biztu da. E ta diote zenbaitek, on adiarazi nai duela S. Pablok, diolaik gure Jauna erresuzitaturik agertu zegiotela ameka Apostoluei ta S. Tiagori: bi aldis oni, hein berex, berriz gero aieki bateo &. 189 SANDUEN BIZITZAK Maiatzaren 3.an Gurutzearen Inbenzionea Urriaren 14.an Gurutzearen E xaltazioa 1. Ortzilare sanduas landara, noiz il baize Jesu Kristo gurutzean, ta orgatik deitzen baita gurutzearen eguna proprioki, berze bi egunes urtean zelebratzen da: Maiatzaren irugarrenean gurutzearen Inbenzionea edo aurkitzea: Urriaren amalaurgarrenean gurutzearen E xaltazioa, edo goratzea: bietas emagun notizia. Il ondoan Jesu Kristo gurutzean, nola zur gura izan baize instrumentu artu zuena Jaun onak erreskatatzeko gizagendea, ta garaitzeko infernua, nai zuelaik re Majestadeak, adora ta honra zezan mundu guziak, arrazio den bekala, infernuko serpienteak injeniatu zue nola estorbatu, kendu naiez mundutik memoria ere. Ortako Judioek eta Jentilek arren inspirazios ortzi zute gurutze gura bi ladronen guruzeeki bateo eze andi baten barrenean, botatus gañetik arri ta lurra franko, etzezaten aurki, ta ez atra Kristioek sekulan ere. Pasaturik berreun ta laur ogei urte, guti gorabera, E nperadore Konstantino andiak gerra zuelarik Maxenzio Tiranoaren kontra, ikusirik eguerdian zeruan guruze bat ederra istargitzen zuela, ta inguruan letra gau ziona, in hoc signo vinces, señala goneki garaituko duzu, emanik batalla, garaiturik ta deseginik etsaia, artu zue debozio andia gurutzea ana; prokuratu zue izan zeien honratua ta adoratua bere Inperio guzian: pintarazi zue bere banderaetan insignia gisa: monedaetan ere pararazi zue bola baten gañean, adiarazteko, mundua irabazi zela gurutzearen medios. Debozio bera zue bere Ama Santa Helenak, zeñek errebelazio izanik zerutik, artu zue erresolu zio, joateko Jerusalen alderat bisitatzera leku sandu gaiek, ta billatzera gurutze proprioa, zeintan iltzen Jesus gure Salbazalea. E llegaturik arara, bisitaturik leku sagratuak, ta K albarioko aldapa gura, etze niondik ageri ez errestorik, ez notiziarik, ezeta memoriarik ere, non ote zegon billatzen zuen tesoro gura: zeren ezi borratzeko memoria arras, zeukate Jentilek paraturik an Benus urdearen imajina. Au kendurik andik, oraño etze ageri gurutzea. Konfiatzen zue alaere Señora sandak bear zuela aurkitu. Ibilis ibilis ellegatu ze usmatzera non ortzi zuten. Batzuek diote, Judio zar batzuek kastigoaren beldurrez deklaratu zutela, non zen fama jenerazios jenerazio 190 Joakin Lizarraga pasatu zena kontatus buratsoek humeeri, alako lekuan zegola ortzirik. Baronio K ardenaleak dio, zutela kostunbre Judioek, justiziatzen zutelaik norbait, arren obiaren aldean ortzitzea justiziaren instrumentuak: eta S. Helenak ikasirik non ortzi zuten Kristo, an aldakan billarazi zuela. E dozein gisas leku gartan idiki ondoan lurra barna, aurkitu zire irur gurutzeak: eta Kristoren guruzean paratu zuten titulo edo letreroaren olttoa aparte, ta ala etxakin zeñena zen, edo iruretaik zein ote zen Kristoren gurutzea. Duda gontaik atra zitue Jangoikoak milagro klaro bateki: zeren ezi orazio eginik Jangoikoai guziek, Jerusalengo Patriarkak Makario deituak ekarrarazi zue arara heri bat desauziatua Medikuenganik. Aplikatu zio arri guruze bata ta berzea: etze protxurik. Aplikatu zio irugarrena, ta istantean heria bizkor gelditu ze sano ta sendo, nola sekulan ezpalitz heri egon. Au da, ziote, Salbadorearen gurutzea klaroki, ta adoratu zute kontent S. Helenak, ta gañarako guziek. Gozosa ezin iagos inarazi zue an tenplo eder bat, non utzi zuen guruzearen zati bat zillarresko urna batean; berze zatia itzeeki eraman zio bere seme E nperadoreari, zeñek depositatu zue Roman berak inarazi zuen tenplo batean. Andik alzina guruzearen erreberenziagatik manatu zue nior ez justiziatzeko guruzifikatus, zelarik on komun lenago. Ala lenago zena deshonre, gerostik onat da honra ta gloria, diot, gurutzea; ta daramate erregeek koronaetan sendagallas: eta Kristio den guziak bear luke iduki etxean falta gabe: ta señalatu agoan, kopetan, bularretan, nola gure etorki noblearen insignia Kristoganik, eta arma guzis poderosoa infernuaren kontra, zeñeki, ur bedeikatuareki, Jesus aipatzeareki iges &. 2. Urrian zelebratzen da guruzearen exaltazioa erreskatuas geros etsaien eskuetaik. Bekatuen kasos datozila komunkiro kalamidadeak da egia progatua experienzias. Fokas E nperadore gaixtoaren denboran permititu zue Jangoikoak, in zezoten gerra Persaek, ta garaitu, galdu, ta arrapaturik anitz ziudade ta jende, arrapatu ere zute Jerusalem, ta eraman presidario ango Patriarka Zakarias, eta iago dena, guruze sanduaren zur sandua S. Helenak utzi zuena depositaturik ango tenplo gartan: eraman zute Persiara bereki. Bukaturik Fokas eriotze infameareki, arren ondorean in ze enperadore Heraklio: eta aurkiturik Inp erio guzia usturik jendees eta gauzes, niolatere etzezakela erresisti Persaen erregeri, baize Kosroas, eskatzen zio humil bakea, naiz kondizio ez anbatekoeki. Zego Kosroas ain bano suber biktoria irabazieki, ezi etzue aitu nai aipatzen ere bakerik, ezpaze kondizioreki errenegatu bear zuela enperadoreak Kristoren izenas ta errelijioneas. Ori aiturik, E nperadore Kristioa itzuli ze Jangoikoagana, etzela berze erremediorik, inarazirik leku guzietan errogatibak, ta bilara191 SANDUEN BIZITZAK zirik al zuzken jendeak, determinatu zue fiaturik Jangoikoan ta justizian erresistitzea suberbo poderosogarri. E ta emanik irur batalla txoil andi erruak, atra ze biktorioso triunfante Jangoikoaren grazias, urratu zitio irur exerzito zein baño zein andiago beren Jeneraleeki. Ain suber zegona len Kosroas, ia uzkur uzkurra zoeie iges, bizia libratu naiez: eta bere kaltetan nonbratu zue bere lagun erregetasunean bere bigarren semea deitua Medarses, utzirik lenbizioa deitzen zena Siroes, zeñek sentiturik biotzez agrabio gura, andik guti il zitue bera Aita ta anaia: ta gelditu ze bera errege. Bereala eskatu zio Herakliori bakea, itzuli zitio len kendurikako lurrak, ondasunak, eta gauzak: entregatu zitio bere Aitaren etxeko tesoroak: kunplitu zitio ark paratu zition kondizio guziak, ta prinzipalena itzultzea Patriarka Jerusalengoa berze kautiboeki: eta len lenbizikoa gurutze sandua. Heraklio enperadoreak, esker milla emanes Jangoikoai ainberze ta ainberzeko faborees, eraman zue Jerusalena guruze sandua amalaur urtes egon zena Persian etsaien eskupean, eta nai izan zue debozios berak bere soñean eraman K albarioko tenplora, nondik kendu zuten. Baña agitu ze gauza notagarri bat prozesio gontan: E llegaturik portalera enperadorea guruzeareki, andik ia ezin eman zuke pausurik alzina: zenbatenas iago indar egiten zuen pasatzeko, iago iduri zekio detenitzen ta tiratzen zutela atzerat. Arriturik ortas bera ta guziak, etzekite zer erran, edo zer egin. Zego enperadorea guzia galas jaintsirik urre ta perlaes istargitzen zuela. Patriarkak erran zio, E eira bez, E nperadore Jauna, ote den kausa, diferente joatea berori, Kristo ez bekala: ori galas, ure preso gisa: ori korona glori askoareki buruan, ura aranzees koronaturik & Arrazio zeukala konfesaturik, kendu zitue korona ta gala guziak; ta paraturik oin urtusian habitu pobre bateki, aisa gerostik segitu zue, ta ellegatu ze paratzera guruzea bere lekuan. E ta Jangoikoak nai izan zue zelebratu bekala festa, egines milagroak arrabutxan bekala: il bat biztu ze: laur perlatiko sendatu: amaborz itsu argitu: amar leproso garbitu: anitz ta anitz libratu espiritu gaixtoetaik ta gaitzetaik. Deitzen da festa gau guruzearen exaltazioa; zelebratzen ze lenago ere, baña aumentatu ze debozioa triunfo goneki, zein diote agitu zela 629 urtean. E ta aurkitzea S. Helenak len 326 urtean. 192 Joakin Lizarraga Maiatzaren 4.an Santa Monika 1. S. Monika S. Agustinen Ama bi maneraz, zeren jaioarazi zuen mundurako ta zerurako, izan ze Afrikan sortua jendaki honratu Kristioetaik, ta ongi azia, ta prinzipiotik onera emana. Aurra zelarik ze agitz afizionatua E lizara, ta an egoten ze orazio egiten zokoren batean geldi geldia. Gauas ere jaikitzen ze errezatzera erakutsi zitionak Amak. Bere gustoa ze ematea limosna, eta ematen zue jan bear zuenetik ere. Oposizio zue gorputzaren adornu ta itxurapenei, baña obedienzias paratzen zue manatzen ziotena. Nailuke mantenitu birjinidadearen estadoan: baña nola baize ain humil obedienta, artu zue senar eman ziotena deitua Patrizio. Au noblea ze, baña ez Kristio, orgatik baizue sandak asko pena, ez izateas beraren gisara. Berze alde ura ze suber asarrea: sanda humil mansa bakeskoa: Baña sufritus sufritus bere genio onareki, pazienzia ta obedienziareki, eta bateo Jangoikoai eskatus orazioeki, logratuzue gero ere Kristia zeien, ta molda zezan jenioa guzis. Modua nola aldatu zuen, kontatzen du S. Agustinek: zerbitzatus ixil buruari bekala, beñere ez asarratus, ta ez itz gaixtorik erranes, baizik ixildus, senti zuelaik koleran zegola: gero sosegatu ondoan ematen zitio bere arrazioak amoltsu. Ausenzian beñere etzue atratzen itzik ta ez kexarik bere senarras, naiz kexatzen ziren berze andre ezkonduak beren senarres, ta arritzen zirelaik aiek, beñerez asarratzeas sanda bere senarrareki, jakinik zela koleriko, sandak erakusten ziote modua, humiltasuna, sosegua, pazienzia, ta obedienzia. Artzen zutenek beraren konsejua, dio S. Agustinek, senti zute probetxua, ta zute plazer: artzen etzutenek damu zute ta negar protxurik gabe. 2. Izan zue seme S. Agustin, zein kuidatu zue azitzeas ongi: baña larritus bekala lazotus, asi ze lagun gaixtoeki gaixtatzen: eta Ama ona aflijitzen negarres ezin erremedia, ta ezin sosega. Persona jakintsu ta on guziei eskatzen, korrejizezatela, ta konbertitu arren seme gura. Obispo bati bein eskaturik on beroi; arrek utzis oraño etzela zoritu: Amak porfia ta porfia Jangoikoas, negar ta negar: admiraturik Obispoak erran zio, bidoeie Jangoikoareki, Andrea, ezi ezta posible ga daien alako negarren humea. Konsolatu ze oneki zerbait, baña iago Jangoikoak eman zion amets bateki, non adiarazi zion seme gura Kristiatu ta oneratuko zela. Nai izan zue S. Agustinek joan Romara: gero andik Milana, erakustera Rhetorika. Ama ezin sosega: erresolbitu ze joatera billa: Aurkitu zue Milanen, ta 193 SANDUEN BIZITZAK afizionaturik aditzera S. Anbrosioren predikuak. Oneki asi ze konzebitzen esperanza, konbertituko zela. Joaten ze S. Anbrosiogana, zein beize ango Obispo: eskatzen zio konberti zezan bere seme gura: S. Anbrosiok ematen zio esperanza Jangoikoan: E ta Jangoikoaren graziaz ikusi zute konbertiturik osoki, eta S. Anbrosio berak bataiatu zue S. Agustin zelarik ogeitamirur edo amalaur urtetakoa. Nolako gozoa izan zuen S. Monikak, nork explika? ta iago, ikusi zuelaik ez solamente Kristio, baitaere guzia ia emanik Jangoikoai, despeiturik mundua. Determinatu zute itzultzea Afrikarat; eta zoezilaik ia Ostiako portuan eman zio sandari azken heritasunak: ezaundu zue il bear zela an; erran zio bere semeari, etzuela ia zertako bizi iago, ikusi zuelaik bera Kristio ezaundurik Jangoikoaren bidea: orai zoeiela kontent mundugontaik. E men ortzi zazie ene gorputza, ta oroi zaizte enkomendatzeas ene arima aldarean ofratzen den sakrifizioan. E ginik enkargu gebek, arima sanda gura utzirik guzia Jangoikoaren eskuan sosegu ta errepausa andiareki despeitu ze gorputzetik adinaren 56 urtean, ta Kristoren 389.an Laudatzen du dignoki bere seme sanduak: eta nork eztu laudatu bear alako sanda? E stado guzien exenplu izana, donzellaen gastezutuan, ezkonduen matrimonioan, ta ondorean alargunen, ta prinzipalkiro buratso guzien, humeen azitzean exenplu ones, itzes, orazios, negarres &. 194 Joakin Lizarraga Maiatzaren 7.an San E stanislao Obispo ta Martir 1. S. E stanislao jaio ze Krakobian Poloniako ziudade Nagusian buratso nobleetaik, zeñek ogeitamar urtes ezkondu egonik humerik gabe, orazio ta obra onen podores logratu zute au Jangoikoak emana bekala. Aurzututik eman zitue mostra onak izan bear zenaren, ala injenios, nola birtutes. E studiaturik Polonian ta Parisen sazerdote bati dagozkion estudio guziak, bere sortuerrira itzuli zelaik, il zirela orduko buratsoak aurkiturik, utzi zioten ondasunketa errepartitu zue pobreeri. Nai zue sartu errelijioso, baña Jangoikoak nai izan zue in zezaten K alonje ta Predikari, ta azkenean Obispo Krakobia bereko. Miragarria izan ze sanduaren zeloa ta prudenzia E lizaren gobernuan: Liberala pobreendako; humil ta beratx humilendako; manso, aguantatzeko bere injuria proprioak, baña tieso ta fuerte, debekatzeko ta kastigatzeko Jangoikoarenak. Ze orduan Poloniako E rrege Boleslao eman zena deshonestidadeetara, emanes guziei eskandalo ta galbide. Iduri zekio san duari, zuela obligazio Aita espirituale bekala, korrejitzeko. E nkomendaturik lenik Jangoikoai, joan zekio, ta humildade, modestia, ta karidade guziareki eskatu zio asko aldis konsidera zezala Jangoiko andiaren ofensa, bere ta berzeen kalte segitzen zirenak, ta emenda zeiela &. 2. Luxuria ordea da bizio bat, animaletzen duena gizona, iluntzen entendamentua, ta furotzen biotza kuratu nautenen kontra. E stimatu bearrean abisua erregek oposizio artu zio sanduari; nai luke desterratu, baña kausa-iduririk ere ezin arrapatu. E nbusteroek injeniatu ziote bat. E rosi zue Obispoak E lizarendako heredaje bat Pedro deitzen zen batenganik, bere prezio justoa pagaturik, baña eskrituraik in gabe. Irur urte zue ia iltzela saldu ziona: onen herederoek, erregeri plazer itea atik, eskatzen zute heredajea justiziaz: ikusi ze pleitua Konsejuan, eta eskrituraik ez izanez, eta testigoak ez atrebitus erratera egia erregeren beldurrez, kondenatzen zute egitera errestitu zio heredajearen. Obispo sanduak lurrean etzuelaik defendazalerik, akuditu zue Jangoikoaren anparora orazio egines: eman zue itz, presentatuko zuela Konsejuan Pedro saldu zion gura irur egunen buruko: Agindu ziote plazo eskatua. Bitarteo sandua baru ta orazio kontinoan egon ze irur egun gaietan: ondorean ofraturik mezaren sakrifizioa, joan ze ilaren obiara, ta idikiarazirik, ukitus bere bakulo Pastoralareki, oiu egin zio, ea Pedro, Jesu-Kristoren izenean jaiki zaite, ta atoz 195 SANDUEN BIZITZAK Konsejura deklaratzera egia. Istantean txutiturik joan ze Obispoaren atzetik Konsejura, eta an guziak arriturik zeudelaik, eman zue testimonio, nola saldu zuen heredajea, nola pagatu zekion prezioa, ta bere herederoei meatxu in ziote Jangoikoaren justizias, ematen bazute Obispoaren kontra. Gelditu zire guziak konbenziturik: eta Obispoak ilbiztuari erran zio, nai bazue bizitu zenbait urte iago, logratuko ziola Jangoikoaganik. Ark naiago izan zue itzuli bere obiara gorputza, ta arima purgatoriora, non baizego guti falta zekiola akabatzeko purgatus: eskatzen ziona zela enkomendaze zan, atra zeien len baño len pena gaietaik. Akonpañatu zue sanduak jende askoreki obiara berriz, ta an etzinik iltze berriro eskatus guziei, enkomenda zezatela. 3. Nor etze beldurtuko milagro ain patentearen medios? Nork etzue aditu bear bere onerako erraten ziona alako gizonak, zeñei obeditu zion ilak? Baña Boleslao zego ain lesiaturik aragiaren bizioan, ezi segitu zue oroat iraulka animalea bekala bere ongarrian. Sanduak usaturik erremedio guziak banoan, lastimaturik jendearen galmendeas buruaren exenpluareki, exkomekatu zue azkeneko. Furotu ze iago ura, eta jakinik Migelen Obispoa meza erratera S. Migelen eliza batean, biali zitue bere soldadoak, atra zezaten, bear baze, arrastaka ere, iltzeko. Joan zire aiek, ta nai zuztelaik bota eskuak sanduari meza erraten zegolaik aldarean, lotsarriturik derepente jautsi zen argi andi bateki erori zire an lurrean. Oroat agitu ze biali zitueneki bigarren aldian. Irugarrenean joan ze bera soldadoeki, eta aiek itzulirik atzerat lasterka iziduraz, sartu ze ura itsuturik iras, eta bere eskus idiki zio burua ezpatas; berla bere guardiakoek akabatu zute iles, zatikatu mienbro sandu gaiek, ta bota zuzte kanpoan, jan zezkiten tzakurrek. Baña Jangoikoak bialirik laur arrano jarri zire an urbil, ta guardatu zute milagrosoki bi egunes: eta ikusi zire gauas mienbro sagratuen gañean argi zerukoak. Orreki zenbait sazerdote ta persona piadoso erregeren beldurrak zeudenak animatu zire, ta bildu zuzte zatiak, eta juntatus elkarreki unitu zire batean milagrosoki. Aita Sandu Gregorio VII.ak informaturik luzias exkomekatu zue errege, ta erreinu guzian paratu zue entreditxo, edo manamendu, ertxitzeko elizak. E rrege, diote, ezi aborreziturik guzienganik, ta bere buruas aburriturik joan zela iges, ta iltzela bere eskus. Berze batzuek diote, eizian zaldiak botarik jan zutela tzakurrek. Sanduaren martirioa agi tzue 1079 urtean: Inozenzio IV.ak kanonizatu zue 1253 urtean. 196 Joakin Lizarraga Maiatzaren 10.an San Antonino F lorenziako Arzobispoa 1. Florenzian jaio ze S. Antonio, deitu zutena Antonino, txipittoa izanagatik gorputzez, andia naiz bai arimas. Aurra zelarik, etze dibertitzen aurkerietan, baizik gauza onetan grabe, ixil, juizio anditakoa bekala. Amirur urtetan eskatu zue S. Domingoren habitua antsiareki. Prioreak ikusirik ain txipitto mendre, galdegin zio ia zer estudiatzen zuen: errespondatu zio, ezi dretxo kanonikoa. Prioreak alde bat ez tristatunai, berze alde ez eman nai ain goizik, erran zio ezi noiz ikasten zuen memorias dretxo kanoniko guzia, (baita agitz luze) emanen ziola. Joan ze oneki, ta eman zue alako prisa estudiatzen, ezi urtearen barnean ikasirik guzia itzuli ze, kunplitu zuela manatua, eman zezola habitua. Admiratu ze Priorea ortas, eta iago, progatu zuelaik galdegines alde guzietaik, prinzipiotik, erditik, azkenetik, eta erraten zuela guzia dre dre dre utsin gabe. Gogotik errezibitu zute errelijionean, non naiz herikor izanik, egiten zue abantalla baruetan, penitenziaetan, estudioan, orazioan, ta errelijione den guzian. Ordenaturik sazerdote zelebratzen zue meza egunoro: bere bizia ze erretiraturik egotea bere Jaunareki guzien eskupean. Baña etzute utzi nai geldirik, baizik nola baize ain exenplare, egin zute Priore borz sei lekutan, eta Bikario jenerale. Alakoa izanik ere, beti zebila oñez edo astoko batean, maiz sukaldean onzien egiten, eskobas jautzen, ta zerbitzatzen zerbitzukoei. 2. Bitarteo E ujenio IV. Aita Sanduak nonbratu zue Florenziako Arzobispo. Dilijenzia egin zituenak, exkusatzeko, eztaizke pondera: baña Aita Sanduak bialirik bulak graziaz kosturik gabe, manatu zio ertxiki obedi zezala: ezperen, exkomekatu zuela. Ala ere bilarazirik konbentuko, ta kanpoko teologo ta jakinsuak, konsultatu zue ia zegon obligaturik obeditzera, ia etzeiken exkusa. Guziek erran ziote etzeikela exkusa. Orduan paraturik belauriko, goraturik eskuak eta begiak zerurat, negarra zeriola, erran zue, Jauna, berorrek daki ez nuela nai nik dignidade gau, ezpainaiz gauza: artzen dut, ez desobeditzeagatik: berorrek kida benaza, in dezaten nik beti berorren borondatea. Joan ze posesio artzera oñez humil humilttoa, begiak apal, eta negarrez. Jende guziak atrarik errezibitzera, admiraturik alako humiltasunas paratzen zire belauriko eskatzen beraren bedeizioa. Zein ongi errana Kristok errana, ta egia beti bekala, humillatzen dena izanen dela goratua! 197 SANDUEN BIZITZAK Jarririk bere ofizioan, errateko itz gutis, ze etxean errelijioso bekala; familia guti ta ona, ongi ordenaturik nola errelijione batean: egunoro beren ordu xakinak oraziorako, ta Jangoikoaren gauzetako: bera beti gauerdiraño orazio mentalean: gauerdian maitinak: goizean meza egunoro, heri ezpazego. Gañarakoan egunas ofizioko itekoetan: eta nola guziek baizeukate sandutako, beren joanetorriak eta pleituak uzten zuzte beraren eskuan, ezi andia zue berze alde prudenzia ta konsejuaren donoa Jangoikoak eman ziona, orgatik deitzen baizute konsejuen Antonino: eta nekatzen zirelaik bere ofizialeak sobra itekoes, bera sereno ziola, ez garela gu geuren, baizik berzeren. Deustan alaere etzue paratzen ainberze kuidado, nola debekatzean Jangoikoaren ofensak. Limosna egitean zue biotza zabal, eskua liberal; baña bazue diskrezio, distingitzeko pobre alkedunak, ta izan zeien erremediatzeko nezesidadea, ta ez aumentatzeko banidadea. Ori ikasi omen zue lanze baten kasos. Bein pasatzean karrikatik ikusi zitue Aingiruak etxe pobre baten gañean: informatu ze bizi zirela an beren Amareki irur donzella, oiñurtuxian, zarres ta zatarres jaintsirik, ain birtuosak, ezi beti ai zire lan ta lan, ala mantenitus Ama, ta beren buruak. Lastimaturik destinatu ziote limosna on bat, pasatzeko dezenteki bizitza. Ta zer agitu ze! Denborain buruan pasatus andik ikusi zitue tellatuan ez Aingiru onak, bai Deabruak. Arriturik ortas informatu ze, nola berak emanikako limosnareki egin ziren alferrak ta banak. Abisatu ta emendatu zitue: eta berak ikasi zue baliarazten limosnak onerako, ez gaizkirako. 4. Zitue gizon batek anitz alaba ezkongaiak, ta zereki ez. Sanduaren konsejus joaten ze enkomendatzera Ama Birjinai erremedio naies. E gun batez zegolaik bere debozioan, aditu zitue bi pobre itsu erraten zirela elkarri atra zuena eskean bakotxak, batak berreun eskutu urreskoak, eta zeuzkiela altxaturik kaputxan; berzeak iru-eun sonbreluan. E man zio kontu Arzobispoari, zeñek ekarrarazirik kendu ziote diru gura, erreprehenditus zeren finjitzen ziren pobre: eta batari utzirik ogeitaborz eskutu, berzeari ogeitamar, ganarakoas, ta beretik añaditu zionas erremediatu zue gizon gura. Batek ekarri zio saski bat fruita present, ustez pagatuko zion ederki. Sanduak laudatus fruita erran zio, Jangoikoak paga dezazula. Oneki bazoeie ura, baña ez kontent. E zaundurik sanduak itzularazi zue, ta eskribiturik itz gaiek papeltto batean, ta ekarririk balanza, alderdi batean paratu zue papeltto gura, berzean fruita ekarri ziona, eta papelttoaren balanza-aldea jautsi ze lurreraño. Ikusten duzu, erran zio, nola balio duen iago nik erranak, ezi zuk emanak? Bein Romarako bidean pobre erdi biluxi bati eman zio bere kapa soñean zeramana: andik guti ikusi zute sandua estalirik kapa obeagoko bateki, xakin gabe niork nondik izan zuen. 3. 198 Joakin Lizarraga E tze kontent emateas zuen guzia; eskean ibiltzen ze, emateko. Ala anitz Jaunenganik atratzen zue anitz eraikitzeko azaro gisaontan ematen baitu batendako eun, ta segur. Beratx zena pobreendako, fuertea ze guardatzeko bere dignidadearen dretxoak: eta etzue ajolarik nioren meatxues, zegolaik padezitu naiak: eta erraten ziotenei beira zezala kendu etzezoten Arzobispadoa, Jesus, zio, mertxede andia in lezakedate, ezi daukat ain gogaitz, nola artu nuen. Alaere etzue nai usatu exkomekazioaren sentenzia; eta desengañatzeko inzitatzen zutenak, ekarrarazi zue ogi txuri bat, eta onen gañean erranik exkomekazioaren itzak, bereala itzuli ze beltz nola ikatza: baña absoluzioarenak erran, ta txuritu ze len bekala. 5. Aita Sanduak etzue nai admititu apelaziorik S. Antoninok emanikako sentenziaren kontra. E ta kanonizatu zuelarik S. Bernardino, erran zue, ain ongi zeikela kanonizatu S. Antonino bizirik. Au ze Nikolao V. Onen alzinekoak E ujenio IV.ak egin zuenak Arzobispo, joanarazi zue Romara, baliatzeko beraren konsejues E lizaren gobernuan. E ta azken heritasunean nai izan zue asisti zezon sandu gonek, ta errezibitu beronen eskuetaik sakramentuak. Ario berera estimatzen zute K ardenaleek, ta gizon on guziek. Baña Jangoiko Jaunak nola estimatzen eta amatzen zue? Nork, berak ezi, argitu zio entendamentu andi gura, azertatzeko ainberze gauza? Bada nork pondera beldur ziotena Demonioek? Zein bere itzas ta guruzearen señaleas botatzen zitue nolanai? Barber baten etxea zeukate turbaturik, atras arren humeak goatzetik, sentitu gabe niork, eta botas an zokoak barna: Abisaturik S. Antoninok eskribitu zue orazio bat paper batean bere konjurioareki, ta manatu zue paratzeko kuarto gartan Ama Birjinaren imajinaren alzinean: eta ia gerostik libre bizitu zire trabaju gartaik. E ntendatu zue ordea obispo sanduak, trabaju pasatu zutenaren kausa guzia zela idukitzea Aitak erremediotako libru bat, zeintan baizire zenbait sorginderia ta arte gaixto. Botarazi zue sura: orreki ia etze beldurrik. Berze asko milagroeki honratu zue Jangoikoak bizian ta il ondoan: eta azkenik eriotze prezioso bateki. E rrezibiturik sakramentuak debozio andiareki, azken atsetan ia kasi ezin zeikelaik mintza, erran zue alegre, servire Deo regnare est, nai du erran, zerbitzatzea Jangoikoak dela erreinatzea, dela errege izatea: seguraturik dudarik gabe, deitzen zuela Jangoikoak koronatzera glorian. Iltze 1459 urtean. Orra gizon txipitto gura zein andi Jangoikoaren eta gizonen begietan! Humil uzkur uzkurra zebilana, ta deustako ez gauza bere ustez, orra zenbat gauza on eginik oanden! Baiki, deus onik egitekos, bear da izan humil. Aundinai bano suberboa ezta protxal deustako. Zergatik? badio E spiritu Sanduak Deus superbes resistit, humilibus autem &. 199 SANDUEN BIZITZAK 200 Joakin Lizarraga Maiatzaren 12.an Santo Domingo Calzadakoa Maiatzaren 15.an San Isidro Nekazaria Jaio ze S. Domingo de la Calzada deitzen dena Billorian K antabrian jendaki ilustre batetik. Goiz eder agertu ze izan bear zela sandu: ain Jangoikoak emana ze. Obeki eman naies, pretenditu zue izatea Monje lenik Balbanerako Monasterioan, gero S. Millanenean; baña ez admititurik ez batean, ta ez berzean, segitu zue zerbitzatzen Jangoikoai bere bakantasunean. Denbora gartan milla ta berrogei tamargarren urtean, noiz zen Nafarroko E rrege D. Garzia, ta K astellako D. Fernando bere anaia, galtzen zire aleak Nafarroan langostaren plagas. Jangoikoaren azotea zela sinetsirik, biali zute erremedio naies Aita Sanduagana; bide ze orduan S. Leon IX: Ark biali zue onat S. Gregorio K ardenale Ostiakoa: Onek bere predikueki emendatus jendea, ta prodijioeki desterratus plaga, libratu zue erreinua. Sandugoni arrimatu ze S. Domingo: ta biak bizitu zire sanduki elkarren konpañian, ilartaño S. Gregorio. Gero erretiratu ze S. Domingo leku gartara, non orai baita ziudade nonbratua beraren izenas. Orduan ze arboledi, edo sasidi itsu bat erreka edo balsa loizu bateki, leku propia ladronendako, errobatzen baizuzte pausu gaixto gaietan asko peregrino pasatzean Santiagora. An egin zue beretako etxola bat, ta hermita bat Ama Birjinaren. Gero arbolak ta sasiak erres, ta ebakis garbitu zue guzia: egin zue bide erreala ta kalzada: baitare zubi eder bat ta hospitale andi bat peregrinoendako: tenplo bat ere bai Salbadorearen, lagundus gure Jaunak asko milagroeki, ta jendeek lan ta gauzaeki, ellegatu arteo izatera ziudade Obispoaren katedrareki. Gizon pobre batek ori guzioi, zergatik zen sandu. Berze asko milagro egin zue, ta biziturik konstante Jangoikoaren zerbitzuan iago ezi laurogeitamar urte, iltze sanduki milla, eun, ta bedratzigarren urtean. Brebiar. Hisp. 12.an SS. Nereo, Akileo, Domitila &. p. 296. 1. S. Isidro jaio ze Madrilen, zein baita E spañako erregeen Korte erreala, eta baitu Jangoikoaren probidenzias Patrono Nekazari etxamaxter pobre izana, entenda daien Jangoikoai zerbitzatzea ori dela errealki errematzea, ta Jangoikoaren zerbitzukoak direla iago ezi errege mundukoak. Izan ze ezkondua bere gisako bizikide sanda bateki, deitzen dutena Maria de la Cabeza: eta ala bizitu zire bake onean. K anpo lanean enpleatzen ze irabazis ogia bere kopetako izerdiareki, Adani Jangoikoak erran bekala: eta zori onek oa zarela, dio Dabidek, ta ongi joanen zaizula, jatearek i zeure esk uetak o lanak . Agitz ze deboto, ixil, ta humil, ez entremetitua berzeren joanetorrietan, baizik gogoa beti Jangoikoan. Agitz goiztarra ze, ta lanera baño len bisitatzen zitue Madrilgo elizak, orazio egines, enkomendatus Jangoikoai, ta enzunes mezak. Afizione on gonen kasos askotan berantkara joaten ze alorrera, baña gero aitzen ze lanean ain gogotik, ezi komunkiro arratseko arren lan egina atratzen ze iago berzeena baño, ia zeren aitzen zen ixil ixila segi ta segi, ia zeren Jangoikoak bedeikatzen, ta Aingiruek laguntzen zioten. Iban de Bargas ango kaballero batek zue kaseria bat bere heredajeareki Madrildik kanpoan: alokatu zue Isidro, kuidatzeko, ta lantzeko: Angoek inbidias kontu eman ziote Nagusiari, berant laneratzen zela Isidro. Sumindu ze ortas Nagusia, ta erreprehenditu zue ziola, obligazioa dela lenago ezi debozioa; ta etzela ongi erdi bat lan egin ta egun guziko alokairua eramatea. Sanduak humil humila errespondatu zio, etzuela uste galdu Jangoikoak emanez: beira zezala ongi ia perjuiziorik zanzuen orgatik; inen ziola errestitu zio gogotik ere: ta kalterik etzuelaik, utzi zezala kunplitzera bere Jangoikoareki. Sosegatu ze Nagusia ikusirik bere maxterraren ona: baña ikusi naies zer garaiez asten zen lanean, zego altxaturik an urbil: ikusi zue joan zela berant idieki; bazoeie akar egitera, baña ellegatubaño len, ikusi zitue berze bi idipare elurra bezain txuri alzinetik ta gibeletik, ta erdian Isidro bere idieki lana egiten: admiratu ze xakinik etzuela Isidrok posibilidaderik alokatzeko berzeren idiak: ellegatu ze, ta aurkitu zue sollik bera: iago admiratu ze, ta galdegin zio, nor ziren lentxago ai zirenak berareki lanean? E rrespondatu zio sanduak, nior ezta egon emen, baizik ene Jangoiko ona, beti laguntzen baitida nik mereji baño iago, ta beñere ez faltatzen bere pobretto goni. E zaundu zue Nausiak Jangoikoa zela arreki, ta erran zio in zezala nai adiña orazio goizetan, 201 SANDUEN BIZITZAK etziotela kasorik men enbusteroei, ta bera beñere etzuela despeituko. Ala segitu zue. 2. Jai-arratsalde batez joanik bisitatzera S. Magdalenaren eliza K aramantxela urbil zegona, utzirik kanpoan bere astokoa, bera elizan zegon bitartean, otso batek iltzio: mutiko batzuek lasterka joanik abisatu zute, orren astoa otso batek dauka arrapaturik. Sanduak sereno geldi errespondatu ziote, zoazte bakean, ene humeak, kunpli bedi Jangoikoaren borondatea. Bukatu ondoan orazioa, atra ze, ta aurkitu zue astoa sano, ta aldakan ilik otsoa. Berze aldi batez joanik gizon batzuk sanduaren billa alorrera, etzute aurkitu bera; idiak bai buztarturik lanean nior gabe: abisatu zute Nausia: joan ze ikustera, ta arriurik egin zue sospetxa, bide zegola bitarteo Isidro elizaren batean, ta ala ze: itzulirik Madrila aurkitu zue S. Andresen elizan. Berze egun batez ezin enzun duzue mezarik: pena izan zue: ta arratserat lanetik itzulirik joan ze S. Andresen elizara, baizego ia ertxirik: eta an atarian paraturik belauriko, elebaturik espiritua Jangoikoaren graziaz, ikusi zitue idikirik zeruko atariak, eta an zelebratzen meza solemnidade andiareki, zein enzun ondoan itzuli ze berebaitan konsolazios beterik. Alako miragarriak iten zitue Jangoikoak sanduaren amorez, zeren sanduak amatzen zuen bera sinez. 3. Jangoikoaren amoreari darraio proximoen amorea; eztaike aurki bata berzea gabe. E ntenda daien obeki persona pobrees zuen konpasionea, aipa zagun zuena animalettoes ere. Zoeie bein neguan errotara iotzera gari guti bat, kanpoak elurres zeudelaik estalirik: ikusi zitue arbole batzuetan uso batzuk, eta pensaturik bide zeudela goseak, garbitus lurra oñes eta eskues, an bota ziote gari zemanetik, jan zezaten. Gizon batek ikusi zuenak ori, akar iten zio, eta burla: baña errotara ellegaturik, ain oso aurkitu zire kostalak faltarik gabe. Zoeielaik eraikitzera, ematen ziote aurkitzen zituen pobreei gari zeramanetik, baitare zenbait eskualdi egasteei ere, ziola, ar zazie, Jangoikoaren txorittoak, ezi Jangoikoak argitzen duelaik, guziendako argitzen du. E ta naiz bidean zakua erdi usturik, alorrean aurkitzen ze beterik; eta eraikitzerakoan erraten zue, Jangoikoaren izenean au Jangoikoaren: au gure: au txinurrien. Agitu ere zekio, emanes bidean anitz, ellegatzea errotara erdi-usturik kostalak: eta iorik guti gura, atratzea ainberze irin beteartaño mukuru. Goart eginik errotazaiak erran zio, nola ain gari guti ekarri, ta darama ainberze irin, ezpada ebatsis berzerena. Sanduak erran zio, ni ez naiz lapurra: baña iduri bazaio ebatsi dutela, ez dezoket eman berze satisfakziorik, baizik utzi irin gau, paratus orrek gari ekarri nuen adiña. Ala egin, ta iorik atra ze oroat irina bete arteo zakuak Jangoikoaren milagros. Pobreei ematen ziote bere agoko 202 Joakin Lizarraga amena ere: Bein bere otamen eskasa bukatu ondoan berak eta pobreek, ellegatu ze bat peregrino gisa, zela Aingiru, zela Kristo, limosna eske. Sanduak erran zio emasteai, ene arreba, ala deitzen zue, zeren arreba bekala zeuka ia, beira zazu gelditu den zerbait pobre gonendako. Ark, etzela deus gelditu. Sanduak dio, eztu Jangoikoak naiko doaien deus gabe gure etxetik bere pobre gau. Zoaz zoaz, ikusazu. Joan ze sukaldera, artu elzea, ta erakusteko nola zegon utsik. Baña Jangoikoaren probidenzias aurkitu zue beterik. Larunbatoro usatzen zue paratzea elze bat pobreen Ama Birjinaren honratan. Ze sandua kofrakide kofradia batean, non zuten kostunbre bazkaltzea, ta bazkaltzera ematea pobreei zenbait egunez. Alako batez sandua bere debozioen kasos ellegatu ze berant, ta eraman zitue bereki pobre aurkitu zituenak. Kofrakide lagunek erran ziote, zertako zekarran ainberze pobre? bukatu zela guzia: berarendako utzi zutela bere partea doi doia. Sanduak arresti erran zue, guzien ertean partituko dugu ori, ta Jangoikoak ematen duena: betor dena. Joan ta elze guzia aurkitu zute beterik, mostratus Jangoikoak, zenbat kuadratzen zekion bere sanduaren karidadea. 4. Nagusia bein alorrean egarriturik zego ur naiak: S. Isidrok eskuas mostratu zio leku bat, an aurkituko zuela. Joan, ta etzue aurkitu. Deiturik erran zio asarre, non dago diozun ura? Nai nauzu burlatu? Sanduak pertikas jo zue peña bati ziola, emen Jangoikoak nai duelaik bada ur. Momentu berean sortu ze iturri bat ur garbis, dirauena orai arteo sanduaren hermita batean, sendatzentuena anitz heri. Beñere ez omen da agortu iturri gura, baizik solamente 1575 urtean, noiz Moriskoek saltzen zuten ango ura. Berze asko iturri ta butzu kontatzen dire asko lekutan atra zituenak ala milagros. Baña andiagokoak ere obratu zitue sandu bedeikatuak. Zue bere Nausiak alaba bat agitz maite, ta il zekio heritasunes. S. Isidrok lanetik etorri zelaik aurkitu zitue negarres Aita ta Ama, prestaturik ia mortaxa, ta argizaria. Konpasionatu ze aien penas, ta orazio eginik Jangoikoak, joan ta ukitu zue aurpegis ila, ta bereala biztu zue Jangoikoak, emanes guziek alegre bere Majestadeari ta sanduari esker milla milla. 5. Berze Nausi bateki ere egon omen ze K arakiz deitzen den erri batean. E ulzi denboran berexirik agotza alde batera, garia berze alde, erran omen zio arrek, gari guti dugu. Bego, erran zio sanduak, ez penarik izan: aizeratuzue berriz agotza, ta atra zue asko gariketa, guziak zudelaik arriturik. E skatu zio Nausiari lizenzia aizeratzeko berriz agotza, pobreendako gari atra zeiena. Badezagezu, erran zio, baña or ezta gelditu gari pikorrik ere. Aizeratu ta atra zue doble. Il zekio Nausiari zaldia alorrean; joan ze sandua, ta eman zalaparta bat, ta erran zio, jaiki adi; ta jaiki ze sano 203 SANDUEN BIZITZAK ta sendo. Izan zute S. Isidrok ta bere andreak seme bat, zein mutikoa zelarik, erori butzu batean, ta ito ze. Paratu zire biak orazioan, ta butzuko ura joan ze iganes, ta gañean mutikoa bizirik, atra zutena besotik. Demonioak nai izan zue inkietarazi sandua eraikis diskordiaren zizaña: bizitzen ze sanda erri baten hermitako Ama Birjina kuidatzen eskatus limosnas, ta mantenitzeko lanpara itxekirik: pasatus egunoro ugaldea, itxekitzeko lanpara, zubirik gabe, ta urak andi zoezilaik, ur gañean oñez. Gizon zenbaitek Deabruaren inspirazios, ta Deabruak berak ere gizonaren idurian kontatu ziote sanduari, bere emastea zebilala gaizki pausu aixtoetan. E tzue sinetsi, baña nai zue inormatu egias: Altxatu ze leku soil batean; andik ikusi zue nola eldu zen sanda bakarrik, ta ellegatu zelaik ugaldera, nola edaturik mantilla ur gañean pasatu zen oñez berze aldera hermitara. Oneki seguratu ze orduan. Baña berze aldi batez oroat akusatu zute: sanduak desengañatzeko jendeak, ta ixilarazteko mi gaixtoak, disponitu zue zoezin asko testigo ikustera milagroa. Ikusirik arritu zire, ta korrejitu iten zuten sospetxas. 6. E llegaturik plazoa joateko mundutik, disponitu ze berri berritan errezibitus txoil ongi sakramentu guziak; ta ala Jaunaren besotan pasatu ze bizi obera Azaroaren 20.an: 973 urtean. Ortzi zute S. Andresen elizako zemeterioan, non egon zen berrogei urtes atzendurik bekala, urak E n pasatus, alik eta abisaturik zerutik bein ta bi aldis joan ziren Madrildarrak zemeterio gartara, ta idikirik obia, aurkitu zute gorputz sandua oso, mortaja ere bai, atratzen zela fragranzia zeruko bat. Andia izan ze debozio artu ziotena orgatik, eta iago, soñatu zirelaik Madrilgo ezkila guziak bere kabo, pasatzerakoan gorputz sandua elizara. Ori aiturik, asko itsu ta estropeatu zeudenak bide errealean, ukitus obiako lurras sendatu zire. Andik onat egintuen miragarriak nork konta? mostratus ala Jangoiko andiak, eztela nioren bear bere Majestadea, eta berak maite duena dela ditxoso, dena dela gañarakoan. S. Isidro, zeren Jangoikoak duen maite, naiz izan Nekazari pobre bat, beira zein poderoso! nola erregeak ere paratzen zaizkion belauriko! nola diren beraren bear! Nola berek ez dezaketena logratzen duen sandu gonek! Alonso VIII.ak zio anitz debozio, zeren ezi joan zelaik peleara Moroen kontra Nabas de Tolosa deitzen den lekuan, non irabazi zuten Kristioek triunfo bat miragarria 1212 urtean, zelebratzen dena Garillaren 16.an iles berreun milla moro, ta kristioetaik galdurik ogeitaborz persona sollik, zeudelaik batalla-alzinean irur erregeak, K astelakoa, Nafarrokoa, ta Araguakoa arrixko erruan, nai igan oian batera, ta ezin, ta etxakin nondik edo nola, Artzai iduri batek kidatu ta iganarazi zitue poliki; ta gero nai zutelaik premiatu, mereji bekala, etze ageri nion. 204 Joakin Lizarraga Au pensatu zute izan zela S. Isidro zerutik jautsi zena. Bada erdexteko euriak, ta eguraldiak bearrorduetan, eztute izan Madrildarrek Patrono obeagorik. Anitz milagro klaro kontatzen da genero gortan. Alako idorte batez zeudelaik prestatzen atratzeko sandua, erran zue Moro batek, nik ofrezitzen dut bataiatzea, baldin S. Isidrok ematen badu euri, ta ezpadut kunplitzen, il nadiela gaizki. Atra zuteneko sandua, autsi zire erauntsiak: ez ordea arrek kunplitu ofrezitua: bada Jangoikoaren permisios iltze puñaladaka. 7. S. Fernandoren denboran ellegatu ze Madrila Ministro erreale bat, zeñek aiturik S. Isidroren milagroak, zio etzuela sinesten Nekazari pobre maxter bat izan zela ain sandu. Gau gartan etzinik sentitu zitue biotzeko miñ ta aflikzio eriozkoak. E zaundu zue Jangoikoaren eskua: Deitu zitue bere zerbitzukoak: konfesatu zue bere gaizki errana: eta eramanarazi ze goizean akonpañamentu andiareki sanduaren obiara: an eskatu zio barkazio, ta libratu ze bereala; ta izan ze gero sanduaren pregonari perpetuo. 1270 urtean Cordobako bezino bat deitua Juan Domingo Moroen kautibo zegolaik, zego otoi ta otoi libratu naiez. Agerturik an S. Isidrok erran zio, ea, eman graziak Jangoikoai, zeñek biali nauen zure libratzera. Istante kateak erori, ta sanduak kidatus aurkitu ze libre leku seguroan. Inzue boto, joateko Madrila bisitatzera sanduaren obia: baña deskuidatu ze kumlitzeas; ta berriz in zute kautibo. Oroitu ze orduan bere deskuidoas: berriz ofrezitu zue: berriz sandu onak libratu zue len bezain milagrosoki. Libraturik kontatu zitue sanduaren milagroak, kunplitu zue botoa; ikusirik imajina ezaundu zue gisa berekoa zela agertu zekiona. Berze bat Pedro Garzia deitzen zena preso zeukate akusaturik falsuki egin zuela moneda falsua: gizagaizoa kulparik gabe zego klamatzen S. Isidrori. Agertu ta erran zio, Pedro, ez lotsa, biar izanen zara libre. Ala izan ze. Lanpara bat zegona sanduaren obia-alzinean larunbatoro itxekitzen ze Aingiruen eskus. Senarremaste batzuek eraman zute beren seme il zekiotena sanduaren obia gañera eskatus biztu zezan; eta itzuli ziote bizirik sano, ta sendo. Gizon bat deitua Hernando Domingez itsutu ze arras: eramanik sanduaren obiara laster bi begiak argiturik itzuli ze gozoso: eta sanduaren gustora deitu zitue asko pobre, ta eman ziote jatera: eta montiatus milagro milagroain gain, ardo ta irin gastatu zuena etze ezaun gastatu zen, gelditu ze len adiña. Maxter bat obligatu ze lanzera lurrak kaballero bati urte guzian: ortako nai zue eman zezon alokairua berladanik: Jabeak eskatzen zio fiadore: ark ezin aurkiturik fiadorerik, eman zio itz sanduaren obia alzinean, inen zuela kanpo-lana urte guzian: orreki eman zio arrek soldata guzia fiara. Baña berze esker-gaitza kunplitu gabe zoeie iges. Pasatzen 205 SANDUEN BIZITZAK ze gauas ustekabean S. Andresen zemeteriotik, ta an ibili ze gau guzian ingur ingur ustez bide luzea pasatu zuen. Biramonean kaballeroa, kontatu ziotelaik eskapatu zela maxterra, doaie sanduagana kunpliaraztera fianza; ta ara non aurkitzen duen gizonoi inguraka, zeñek eskatu ziote barkazio sanduari ta kaballeroari, ta kunplitu ziote gero itza. 8. Arimen protxutan in tuenak dire asko: Bere deboto izan bat iltzerakoan inguraturik zeukate Demonioek, zeren baizego bekatu mortalean. Zego ura iziturik otoi ta otoi sanduari. Sanduak agerturik bota zitue andik Demonioak, ta bera konfesarazi zue. Berze bati amets-idurian agertu zekio Demonioa lotsagarri zeramala eskutik botatzera butzu batean. Sanduak agerturik orduan erran zio gaixtoari, eztuk eskurik onen gain, bainaiz ni fiadore. Gaixtoak, nolas ez, dagolaik bekatu mortalean? Sanduak zio, Jesu Kristoren graziaz libratuko da: ta gizonari, zoaz bereala, ta konfesa bekatuak ongi. Argi-astean joan ze prisaka; konfesatu ze sines ongi, ezaun baize goitiko abisua. Moro bat zego Jaun baten zerbitzuan: kostunbre zute atratzea sortez sanduak, enkomendatzeko bakotxa sortean atratzen zekionari: Moroai erran ziote ia nai zuen para zezaten arren izena ere: ark burlaz, in zezatela nai zutena. Atra zekio sortean S. Isidro: erraten ziote enkomenda zeiela kristiatzeko. Nausiak ere erraten zio, utziko zuela libre, iten baze Kristio. Ark zio, naiago dut Moro izan, naiz esklabo, ezi Kristio, naiz libre. Zer agitu ze? Gau batez lo zegolaik, aditu zue bere izenas deitzen zutela, Amete. Jaiki ta ganbara guzia ikusi zue argiturik. Asi ze beira ia niork deitzen zuen: ta ez ikusteareki etzintze berriz. Berriz aitu zue boza, ea Amete, in zaite Kristio, ezi S. Isidrok manatzen dizu. Jaiki ze lotsaturik, ta aurkitu zue ganbara oroat argis. Baña atrarik kanpora ikusteareki etzela eguna, itzuli ze berriz. Baña irugarren aldian agitu zekio oroat. Ia ezaundu zue milagrosko gauza zela, ta goizean berla eskatu zio Nausiari, in zezatela Kristio, ta etzuela berzerik eskatzen. Ta kontatu zue agitu zekiona S. Isidroreki. 9. Milagro betirokoa da egotea gorputz sandua galetsi gabe barratzen atxon zerukoa, ta ain oso sudur, begi, ta aurpegi guzia. E rregina D.a Juanak D. Henriko bigarrenaren andreak nai izan zue trasladatu korputz sandutik beso bat: baña ezin atra ze kapillatik, gaitz andi batek emanik: oneki ezaundu zue, Jangoikoaren borondatea zela ez apartatzea beso gura bere gorputzetik; eta itzultzeareki gelditu ze sendaturik. E rregina D.a Isabel K atolika sendaturik sanduaren medios joan ze graziak ematera sanduari: eta beraren konpañazale batek apatzerakoan sanduaren oñak, kendu zio eri bat ozka, ermateagatik errelikia: baña Dama gura ezin atra 206 Joakin Lizarraga ze kapillatik; eta E rreginak aditurik agitzen zena itzularazi zue eri gura bere oñera: ta orreki libre berzea atra ze akonpañatus &. 10. K anonitzatzeko sandu gau egintu Jangoikoak milagroak. Juan Lopez Portugaleko batek manatu zue emateko amar dukat, egiteko dilijenziak, kanonizatzeko sandua: eta konfesa-komekaturik, ta oliaturik zegolaik ia iltzeko etsirik, noiz uste zuten ilen zela, aurkitu zute sano ziola, etzuela Mediku-bearrik, ezi zeruko Mediku batek sendatu zuela. Zer Medikuk? galdetu ziote: ta ark zio, gau gartan egon zirela an aur batzuk, ta aieki gizon bat: ta berak ustez eldu ziren mezasari manatu zituenen eske, erran ziola gizon garrek, ezgara eldu eske, baizik ematera osasuna, ezi ni naiz S. Isidro: ta ordu gartaik gelditu zela sano. S. Maria de la Cabeza sanduaren bizikide izanak bisione batean obligatu zue meatxus D.a Maria Remesal pagatzera manda bat ofrezitu zuena S. Isidroren kanonizazioaren &. ib. n. 25. Azkenean Aita Sandu Gregorio XV.ak deklaratu zue sandu, edo kanonizatu zue solemneki S. Isidro Nekazaria Martxoaren 12.an 1622 urtean, laur sandu andieki bateo, zein baitire S. Ignazio Loiola; S. Franzisko Xabier: S. Felipe Neri: eta S. Teresa de Jesus: baita laudatzeko ontas ere Jangoiko andia, honratu baitu nekazari pobre bat honra andien garreki alako sanduen konpañian. Biz bedeikatua bere Majestadea. amen. 207 SANDUEN BIZITZAK Maiatzaren 18.an San Felix Kantalizio 1. Aipaturik S. Isidro Nekazari pobrearen bizitza, etxekizogun S. Felix K antalizio kaputxino lego pobre berze Nekazari baten humearena. Onen jendakia dei daike sanduen jendakia. Bere Aitun edo Atxunak, sano zegolaik, erran zio bere elleba aurttoari iltzen zegonari, zoaz zerura nere sandattoa, Jangoikoaren ta nere bedeikatua, espera nazazu an, ezi larunbatean joanen naiz zure billa. E gunartan iltze. E ta S. Felix aurra beiratus ain ona, ziote jendeek, sandua jendakia; nola bear ze au izan, baizik sandua? Azi zute ongi, baña klaro ageri ze bazuela azitzen zuenik biotz barnean, norbait, au da, Jangoikoa: Ain afizionatua onera, ain etsai gaizkiaren! E zi adinkideek jostaketan zeudenek ikusi orduko eldu zela, ziote, ola eldu da Felix, eldu da sandua. Amabi urtetan Jaun baten zerbitzuan paratu zute; arrek bialtzen zue bere hazienden guarda Artxaiko; geroxago kanpo-lanera Nekazari gisa. Bere lanen ertean Jangoikoa beti zeuka biotzean. Bakarrik uzten zutelaik, paratus belaunak lurrean, ta begiak zeruan egiten zitue bere debozioak. K anpoan etzitentzirelaik, noiz ta erreparatzen zuen lo zeudela berzeak, jaiki ixil ixila, ta joaten ze bagoa baten pera, non zeukan señalaturik guruzea, ta an egoten ze pensatzen Kristoren pasio doloreskoan, negarra zeriola: bereala azotatzen zue bere gorputz inozentea. Mezako sakrifizioan zue bere erregalo erregalatua; baña nola ezpaizezake asisti presente nai adiña, kanpotik biotzas akonpañatzen zue sazerdotea, eta debozio gau konfirmatu zue Jangoikoak milagroeki, ezi askotan ikusi ze bateo meza enzuten elizan, ta bateo lan egiten kanpoan. E tzekie leitzen, baña zekitenei leiarazten ziote sanduen biziak. Ala mogitu ze izatera errelijioso kaputxino. Luzatuzue pixka bat, baña Jangoikoak emanarazi zio prisa, zeren ezi abeaturik idiak, ta goldea gañetik pasaturik, il uste zue an, baña etzio baizik zatikatu tresena, Jangoikoari graziak. E skarmentu goneki bereala despeitu zue Nagusia, enkargatus erdexten zuena emateko pobreei. 2. E rrelijioso eginik, bereala asi ze nekazalgo espiritualean, kastigatus erru gorputza, mortifikatus pasioneak, humillatus bere burua, garaitus tentazioak, obeditus guziei ta zerbitzatus, guzien meneena balitz bekala. Orazioan komunikatus Jangoikoareki zoeie indartus espirituan, ta sandutus egunetik egunera iago ta iago. E spezialki sakramentuaren presenzian zue bere errepausa ta gloria gisa negarresko balle gontan, ala nola 208 Joakin Lizarraga txoriak kafian, edo txitak olloaren egalpean, baita Jesus berak paratu zuen konparanza. Heri zegonean ere, joaten ze erdi arrastaka Jesus onaren presenziara, ta egoten ze an egon ta egon amorez erretzen ta erregalatzen alik eta indar-usturik eramaten zuten arteo besotan. Kuidazaleei erraten ziote, Jangoikoas uz nazazie errekrea nadien ene Jaun ona dagon lekuan: eta akar iten ziotenei zergatik etzuen obeditzen Medikuei ta herizaiei, errespondatzen zue, deseatzen diotet obeditzea, baña bateo nai nai nuke izan obediente ene Jaun onari tiratzen bainau suabeki elizara, gozatzera beraren konpañia. Jesusen amoreak itxekitzen zue beraren amorea, nola suak sua. Bein egonik ordu batez orazioan elizako atari-ondoan, joan ze prisaka aldare nausira, ziola, o ene Jesus, o amore dulze gozoa! E ta artu zue besarka aur dibinoa, ertxitzen ta apatzen zue zoraturik amorez ixuris begietaik negar gozoak. Berze bein eguerri alzinean ikusi zue Benerable batek S. Felix zoeiela urbildus aldarera eskatus humil Ama Birjinal, in zezola mertxede emateas bere seme preziosoa: eta Ama Birjinak beiratus arresti amorosoki paratu zio besotan. 3. E zpaitute egiten oraiko denboretan alako faboreik Ama Semeek, dioze agian. Zergatik ote da? Zer diogu ontara? Aldatu ote dute jenioa ta kondizioa? E z, ezi lenekoak dire orai ere: ta oroat in lezakete, aurki balezkite ain beren amazala fiñak, nola zen sandu gau. Amore dibino gonen progu bat da beñerez gaizk irik egitea. Berrogei urtes izan ze limosna bilzale Roman: beñere etziote goartu akzione edo itz bat kontatzeikena bekatu. Berze progu bat da ongi egitea, espezialkiro kontrarioei: egun guzian obligaziosko ta deboziosko gauzetan beti enpleatzeas landara, beti zebila zerbitzatu ta faboratu naiez proximoeri, eta zenbaitei despreziatzen zutenei ta deitzen hipokrita, limosnen ladrona, ta ala, sereno alegre irrikos ematen zitiote eskerrak korrejitzeas, ta erraten, arrazio daukate, eska bezote Jangoikoai, emenda nadien. Amorearen berze bi progu errealak dire arimen irabazi naia, ta desprezio ta trabaju pasatu naia. Prozesio andi bat in bear ze Roman egun batez: eta lego sandu gonek erran zio lagunari, goazen Romara, predikatu bear diotet egun: Joan ta pasaturik karrikak oiñ urtuxian, begiak apal, humil, modesto, itzuli zire konbentura: Lagunak aldegin zio ia atzendu zen predikuas? Sanduak errespondatu zio, predikatu dugu exenpluareki. Baña itzes ere egiten zue eginala bere estadoaren ariora. Ikusten bazitue zenbait bekatari zebiltzanak gaizki, ezin sufritus aien galmendea, erraten ziote ixil ta humil, ah! pobrettoak, nola galtzen zaraten! Infernu urrin duzie. Ala disimulatuki anitz korrejitu zue maña onas. Bein eman zio limosna señora batek; erreparatuzue sandua ixil ta negarra zeriola. Zer du, fr. Felix? erran zio arrek. Orduan sanduak, barka bezada, 209 SANDUEN BIZITZAK otoi, ta adi benaza, berorren lastimas negar iten dut, zeren ofenditzen baitu Jangoikoa eramanes ala bularrak agerrian. Bereala señorak estalis bularrak erran zio, bedeikatua biz orren mia, o fr. Felix. Arrazio dauka. 4. Trabaju pasatzeas ta deseatzeas exenplu anitz eman zue. Adiskide zue S. Felipe Neri, ta hein urrundanik ikusirik joan zekio prisaka, ta arrapaturik eskua apatu zio; Arrek arturik besarka erraten zio, Jangoikoak nai dezala ikusi zaizadan nik zu erretzen bizirik. Berzeak, eta nik zu zatikaturik. Arrek, ojala ikus banez nik zu azotaturik karrikas karrika. Onek, ojala ebaki balezazute burua &. E ntendatzen zire karidadearen teologia. Berze hein aurkiturik karrikan galdegin zio Felizek ia egarri zen. E rranik ark baietz: atra zue alforjatik ardo eman ziotena limosnas, eta edanarazi zio; jendea irris zegola ta erraten, beira, nola sanduak sanduari ematen dion edatera. Bereala S. Felipek kendurik bere sonbrelua paratu zio S. Felizi, ta ala ibili ze, alik eta biali arteo eske: irri iten ziotela munduak, ta aiek munduas. Odio artu zuena bere gorputzai, zenbat trabajarazten ta penarazten zuen, eztaike explika. Heritasunak kontatzen zitue Jangoikoaren faboreak. Bein zegolaik oñazeeki, galdegin zio Medikuak, nola doakio? errespondatu zue irrikos, gorputz gonek nai zue eskapatu azotea: baña bearko du agoantatu. Medikuak oduan, eska bezo gure Jaunari, ta inboka bez Jesus onaren izena, eman dezon osasuna nola orrek berzeei ematen dioten aipatus Jesus. E rrespondatu zio sanduak, entenda bez, Mediku Jauna, ezi baneki libra nindeikela oñazegontaik aipatus Jesus, eznezakela aipa; zeren ezi Jangoikoa barin bada bisitatzen nauena oñaze goneki, zergatik libratu bear naiz? Bentzait pixka gebeki nai diot mostratu ene agradezimentua dolore ta pena pasatu zituenei ene Redentoreak enegatik. Ta galdegiten ziotenei nola zoekion dolorees, zio, zer dioze dolore? Arrosak dire ta loreak paraisoan sortu ta errepartitzentuenak Jangoikoak bere onetsieri. Non dire orai alako gizonak? alako gustoa dutenak? nola baitioze eztuela Jangoikoak orai egiten lengo erre galo ta faboreak. Azkenean abisatu zutelaik iltzeko peligroas alegraturik agitz, konfesa komekaturik, ta guzies barkazio eskaturik, nola balitz munduko bekataririk andiena, ofrezitu ze Jangoikoai zen guzia: elebatu ze espirituas, ikusi zue gloriaren asko prenda, ta Maria Santisima etorri zekiona bisitatzera: eta iltze ditxoso Maiatzaren 18an: adinaren 74.an Sixto V.en denboran. Urbano VIII.ak beatifikatu zue &. Maiatzaren 19. S. Dunstano K antuariakoa, p. 300. 210 Joakin Lizarraga Maiatzaren 20.an San Bernardino Senakoa 1. S. Bernardino jaio ze Senan jendaki nobletik. Irur urtetan il zekio Ama, ta seitan Aita, emazurz gelditurik ain aurra. Bere izeba bat bere Amaren Aizpa enkargatu ze kuidatzeas: baña Jangoikoaren fortunaz neke guti, gusto andia izan zue azitzean, zeren alde bat eldu ze agitz eder agraziatua, berze alde agitz humil, modesto, alkekor, ta debotoa, afizionatua ematera limosnak, bisitatzera elizak, laguntzera mezak, ta imitatzera Predikarien mintzaera; eta ala dibertitzen ze predikatus mutiko-lagunei aditu zuena elizan. Amirur urtetan asi ze estudiatzen filosofia; ta bere Maestruak zio, sekulan etzuela ikusi Diszipulo habilagorik ta onagorik. Ain ze garbi honestoa, ezi etzue aitu nai itz dezente etzenik: eta noribaiti eskapatzen bazekio, bera gelditzen ze alke gorriturik; ta bera etzegolaik presente, barin bazeude jardukitzen suelto, agertzen baze, erraten zute, ola, Bernardino eldu da, utzagun. E gun batez zelebratzen ze Senan festa andi bat, ta lekurik ez izanes elizabarnean, gelditu ze asko jende elizaatarian. Igan ze Bernardino an pulpito gisa batean, ta predikatu ziote ainberze debozio ta graziareki, ezi guziak utzi zitue admiraturik, zer izanen ote da mutiko gau? Senan zue berze izeba bat errelijiosa sanda, zein bisitatze zuen maiz, ta aditzen konseju on ematen zitionak. Oni erraten zio Bernardinok, izeba, ni nago guzis amorosturik donzella eder bates, errobatu baitida biotza; ta egun bat utzi banez bisitatu gabe, iduri zaida il neikela penas. Izeba paratu ze kuidadotan, nola baize mutil bat ain galanta, engañatu ote zuen norbaitek: Asi ze goart egiten norata joaten zen: ta ikusi zue joaten zela portale batera S,zeñen gañeko aldean zegon Ama Birjinaren imajina bat txoil ederra, ta au bide zela zion donzella eder gura: zeñen alzinean egoten zen orduak belauriko. E ta konfesarazi zio egia zela, ta eskatzen ziola guarda zezan kastidade perfektoan. E ta ala izan ze bizi guzian deboto Ama Birjinaren, ta bere jaietan predikatzen zue gana obean; ta bein erran zue, ni jaio nitza Ama Birjinaren jaitegunean; egun berean in nitza errelijioso, ta erran lenbiziko meza, ta lenbiziko predikua; ta uste dut izan salbo beraren medios. Segitu zue estudio goragokoetan ogei urtetaraño. Denbora gartan bide ze, noiz S. Bizente Ferrer predikatzen zegolaik, sartu zen Bernardino, ta baraturik predikuan erran zuen Predikari sanduak, berri on bat ematen dizet, fielak, dagola eliza gontan 211 SANDUEN BIZITZAK mutil bat inen dena sandu, ta elizak deklaratuko duena sandu, ni baño len. Ta ala izan ze. 2. Agiturik peste andi bat, ilik hospitalean ez solamente anitz heri, baitare ministro asistitzen ziotenak, ia etze nior trebe asistitzera an: Mutil sanduak ikusirik desanparo gura, erresolbitu zue il edo bizi asistitzea, eta bola ezpaize aski bera bakarrik, konbertitu zitue bere lagun on batzuk; eta laur ilabetes an trabajatus, norktaki zenbat bizi atra zuzten il bear zirenak? E ta norktaki zenbat kuadratu zekion Jangoikoak karidade gura. Guardatu zitue sano ta sendo. Gero ordea etxean libre zegolaik, heritu ze laur ilabetes: ondorean Jangoikoaren inspirazios sartu ze S. Franziskoren errelijionean, saldurik, ta emanik obreei zuen guzia. Ordenaturik sazerdote, lenbiziko meza erran zuelaik, predikarazi ziote artan. E ta ainberze kuadratu zekiote, ezi señalatu zute Ordeneko Predikari. Bozan zue marrankotasun zerbait, eta Ama Birjinaren medios eman zio Jangoikoak boza klaro propia, deklaratus ala eskojitu zuela bere Pregonaritako. E derki egin zue ofizio goi predikatus egunoro bein edo bi aldis, barin baze adizalerik, amasei urtes. Ageri ze Jangoikoaren dono zuena, ezi atra zue fruitu admiragarria; baketu zitue aspaldiko gerra zirenak Italian elkarren kontra, ta iles elkar: konbertitu zitue anitz fundituak luxurian: desterratu zitue sorginderiak ta arte gaixtoak: oneratu zitue kostunbre gaixtoak: eta milla gauza on in zitue fraile ta Monja, ta genero guzietan. Zerama ol batean eskribiturik urresko letra larrieki Jesus onaren izena, zeñen deboto baize: eta bera ze Jesusen imajina bizi bat, humila, mansoa, sufritua, sandu eder ederra gorputz ta ariman. Zenbat persegitu zuten Deabruek, eta jende gaixtoek? Sereno beti triunfarazi zue Jangoikoak. Admiragarria ze jendearen debozioa aditzera zeruko Aingiru gura, ta Jangoikoaren tronpeta proprioki, zeñen itza baize Jangoikoaren itza, zeñen erranak beiratzen zuzten nola an goratik bialirikako ordenanzak: eta ala predikatu bear zuen orduko atertzen zire elizetako ofizioak, ta berze ofizioetako lanak, erxten zire tribunaleak, lantegiak, ta botigak leku arrapatu naiez aditzeko, etzeikelaik tenploan, plazan ta kanpo-agerrian. Nai izan zute aditu Napolesgo erreinuan ere; baña arara zoeielaik, biali zio bidean zeruko erregek heritasun bat, mandatari bekala, deitzeko bere Kortera. E rrezibitu zue alegre abisua, baizego ia ikusi naiak Jangoikoaren aurpegia. E rrezibiturik E lizako ordenamentuak, etzinarazi ze lurrean S. Franziskoren gisa; ta goraturik eskuak eta begiak zerurat, asi ze alegratzen irrikos gozoro, ta alegranzia goneki despeitu zue arima Agila deitzen den ziudadean 1444 urtean; ta andik sei urte kanonizatu zue Nikolao V.ak. E ta Jangoiko Jaunak honratu zue milagros. 212 Joakin Lizarraga Maiatzaren 25.an Santa Maria Magdalena Pazzi Birjin 1. Jaio ze Florenzian S. Maria Magdalena Pazzi E lizako lore ederra. Aur txipittoa zelarik oraño, alzinatu zio ezaumentua Jangoikoak beretako eskojitu zuenak, eta bateo afizione andi bat Jangoikoaren gauzetara, prinzipalki oraziora, non tratatzen baita Jangoikoareki. E rretiratzen ze bere garaietan, ta E spiritu sanduak erakusten ziola, egoten ze erregalatzen bere Jaunareki. Bedratzi urtetan erakutsi zio errelijioso batek nola meditatu Jesus onaren pasio doloreskoan. Oneki itxeki zekio amore fiñ bat Jesusengana, ta nai zue errezibitu komunione sagratuan: eta etziotelaik permititzen adinagatik, egoten ze inbidia sandu bateki beira komekatzen zirenei: eta bere Ama komekatzen zen egunean etzuke apartarazi bereganik, ziola, Jesus onaren atxon ona senti zuela. Lenbiziko komekatu zelaik, sentiarazi zio Jesus onak alako gozo ta gusto soberanoa, ezi nai luke egunoro: eta lizenzia emanik komekatzeko zorzitik zorzira, egoten ze kontatzen egunak, ta orduak, ellegatzeko. Nola ordea disponitzen ze? Nolako afektoak, amoreak, ta negar gozoak zitue? E ntendaturik Jesus onaren amoresko exzesoak salbatzeagatik arimak, apegatu zekio zelo ta antsia andi bat lagundu naiez salbatzen: ta ala bere dibersioa ze erakustea aurlagunei Kredoa, Aita gurea, ta berze orazioak. Orgatik zue gusto Joateas bere buratsoek aldiritan zuten etxe-hazienda batera, erakusteagatik ango aurrei doktrina Kristioa: eta zue ortako grazia espeziala, afizione bekala, ta afizionarazteko aur gaiek. Amari eskatus zenbait gauzatto ematen zitiote premiotako. E ta pena andia zue itzultzeas aldiritatik ziudadera orgatik; eta Amak konsolatzeko bere alabattoa, eraman zue bereki nekazari pobre baten aurttoa, nori erakutsi zezoken. 2. Amar urtetan konsagratu zio Jangoikoai bere gorputz ta arimaren kastidade birjinala boto perpetuoareki. Amabi urtetan, joanik buratsoak berze ziudade batera, utzi zute Monja batzuen kargura. An eskaida on garreki eman ze oraziora ainberze, ezi gau ta egun zego artan, eta askotan aurkitzen zute elebaturik iduri zuela Aingiru bat. Penitenzian pasatzen zue neurria, ez izateareki Ama len kontenitzen zuena. K aridadean ze guzien exenplu, ez itzik, ez deus admititus nioren kontra, baizik onetsis ta ongi egines al guzian. Bere denboran proponitu ziote ezkontza autara noreki nai zuen; baña zeukanak ia Jesus ona esposotako errespondatu zue erresuelta, lenago utziko zela ebakitzera burua. Lograturik gero ere utzi 213 SANDUEN BIZITZAK zezaten, sartu ze K armesko errelijionean. Nobizia zelarik zeukate Maestratako ta uzten zute orazioan zegola iago denboras, ikusirik ortara zuen afizionea. Profesioa egin zuen egunean ikusi zute elebaturik espirituan, prinzipio bekala gero izanen zituen elebazio anitzen. Ortzegun sandu batez asi ta ogeita sei ordus egon ze elebaturik sentidoik gabe, ta ikusi zue pasatu zuena Jesus onak denbora gartan guruzeraño, sentitus berebaitan arren penak, nola pasa balezki berak. Berze egun batez desposatu ze bereki espiritualki, ta koronatuzue erregeren esposa bekala. Manatu zio bere Majestadeak asko penitenzia ta penalidade egiteko ta sufritzeko bekatuengatik, ta segitzeagatik Jesus guruzifikatua. Gero denbora luzean utzi zue desanparaturik bekala, nola leonen kubila batean, pasatzen tentazio ta trabaju arrigarriak etsaienganik, errefinatzeko ala bere arima, honratzeko Jangoikoa garaitus infernua, ta triunfatzeko gero gloriosa. Nork erran berex tentazio erruak, ta biktoria izanak? Nork erran zerutik izan zituen bisita, konsolazio, ta fabore erregalatuak? Iago iduri zue bizi zela zeruan, ezi ez lurrean, ezi emen zeukalaik gorputza, gogoa zeuka an. Nork erran Jesus onareki zuen komunikazio amorosoa kasi kontino? Nork erran argi ematen ziona, ikusteko biotzen sekretoak, urruneko ta geroko gauzak? Nork gañarako dono admiragarriak? 3. E zaundurik klaro Jangoikoaren amore geiegia gizonen alde, admirazios ta amorez zoraturik bekala sandak klamatzen zue, o amorea, amorea, amorea! Agitz andia da bere kriaturei mostratzen dioten amorea, o Jesus ona. Aurkitzen bazue Monjaren bat, eskua arturik ertxi ertxia, erraten zio, o arima, amatzen duzu amorea? E ta nola zaizke bizi? E tzara senti konsumitzen ta iltzen amorez? Berze batzuetan dorrera igan, soñatu ezkilak, ta oiu egiten zue, o arimak, atozte, ama zaze amorea ainberze amatzen zaiztena. E gin zue errenunzia zeruko erre galoes, imitatzeagatik Jesus guruzifikatua padezitzean. E ta jakinik, zeruan eztaikela padezi, eztut il nai ain fite, zio, baizik padezitu emen. Pena padezitzen zuen erruena ze jakitea Jangoiko Jauna ofenditzen dela; eta amaborz egun il baño len erran zue, banoaie mundugontaik ikasi gabe nola niork dezaken admiti bekatu mortalerik bere Jaunaren kontra. Andik itxeki zekio zelo andi gura salbatu naiez arimak, naiz kosta anitz neke-pena. Baña edozein generotan sokorritu nai ziote beartsueri bere kostus: ta ala deitzen zute karidadearen Ama. Bada kastidadean Aingeru iduri zue; baña alaere beldurrak bizi ze beti kuidatzen ez mantxatzeko; ta apatzen zitue konbentuko pareteak, zeren guardatzen zuten mundu miserablearen komunika ziotik. Birtute guziek adornatzen zute arima eder gura: guzien gañetik alaere humiltasun bat ain sines sendoa eztaidue aski admira: nola zeukan bere burua ain 214 Joakin Lizarraga gaixtotako, ziola, ezpalez Jangoikoak iduki bere eskutik, galduko zela, ta beti bere kulpak andiago kontatzen zitue, berzeenak baño. E ta konfesorai galdegiten zio, Aita, iduri zaio salbatuko ote nai zen? Ia zergatik galdegiten zion, erranik, errespondatzen zue, zergatik gauza lotsagarria baita ni bekalako bat, gauza onik in eztuena bizi guzian, agertzea Jangoikoaren tribunalean. 4. Azkenerat gloria gora eman nazionak zeruan, eman zio emen penasko purgatorio gisa luze bat, bi urte ta erdi baño iagos, ez gaitz bat, baizik anitz gaitz batean. Gorputz guzian zitue ainberze oñaze, nola baleukate martirizatzen pena errueki; arriturik Medikuak nola zeiken iraun bizirik pasatus ainberze. Alaere iago pena senti zue ariman, utzirik Jangoikoaeskonsolu andian, imita zezan Jesus ona guruzean klamatzen, ene Jangoikoa, ene Jangoikoa, zergatik utzi nau desanparaturik? Alaere zego ain konforme, ala egoteko, nai bazue Jangoikoak, juizioko eguneraño. Geroago, ta iago martirio pasatzen zue, ta niondik ez alibiorik; ala erraten zue, nere Jesus onak guruzean etzuela izan konsolurik: etzagula amatu berzerik, baizik Jesus ona, ta padezi dezagula beraren amorez. Ofratzen diot datorren guzia, nola in dezadan grazia salbatzeas ene arima. Iltze adinaren 41 urtean: Kristoren 1607.an. Gelditu ze ain eder miragarri, manifestatzen baize arimaren gloria, ta dirau oso fragrante. Ilik orzitzeko zegolaik apartatu zue aurpegia, zeren deshonesto bat zegokion berra. Beatifikatu 1626.an Maiatzaren 26.an S. Felipe Neri pag. 297. 215 SANDUEN BIZITZAK Maiatzaren 30.an San Fernando III. E rrege E spañakoa 1. Jangoiko Jaunak nai duelaik egin miserikordia E rreinu batu bateki, ematen dio errege bere biotzekoa. E spañako erreinua zego Moroen esku ean aflijiturik ia laur eun urte gaietan; alibiatzeko biali zue mundura S. Fernando. Da gauza notagarria, bi aizpaek logratzea bi seme errege ta sandu: D.a Berengelak K astelako erreginak S. Fernando, ta D.a Blankak arren aizpak S. Luis Franziako errege. Denbora gartan alaber erreinatu zute errege guapoek, D.n Santxo Fuerteak Nafarroan, ta D.n Jaime Konkistazaleak Aragoan. Azi zue D.a Berengelak S. Fernando bere bularretan, ta azi zue bere kondizio onetan ere juizioso, ta birtuoso: Amak on ikusirik zeditu zio bere korona K astelakoa: andik zenbait urte il zelaik bere Aita Leongo erregea, gelditu ze Fernando bi erreinu goien errege fortunoso, zeren Jangoikoak ala nai zuen: beti ordea mantenitu ze obediente Amari, eta murmuratzen zutelaik ain errege andia ain obediente egotea Amari aur bat bekala, zio, noizta uzten duten hume izatea, utziko dut obediente izatea. Lenbiziko kuidatzen zuena ze, gloriako errege Jesu Kristo izan zeien obeditua, estimatua, ta honratua bere erreinuetan beraren Ama Santisimareki: eta ala persegitu zitue herejeak, espezialki Albijenseak denbora gaietan goratu zirenak Ama Birjinaren deshooretan ukatus bere birjinidade perpetuoa: eta diote ezi aien erretzeko, errege sanduak bere soñean ermaten zituela egurrak: eta aietaik bakotxik ere etzue utzi baratzera bere erreinuan. 2. Gero itzuli zitue bere pensamentuak, arma ta indar guziak Moroen kontra. Zenbat gerra ta batalla, zenbat biktoria, ta alzinamentu izan zuen, luze litzake kontatzea: Aski da erratea, ogeitamaborz urte erreinatu zuenetan, kontino pelean aieki, beñere etzuela galdu akzionerik; batalla adiña biktoria kontatu zuela; kastelu, ziudade, erreinu akometitu zituen guziak guziak iragazi zituela; eta ala Moroen errege batzuk garaiturik kendu zitue; berze batzuk artu zitue tributario bere eskupean, iduri baitu zeukala bereki beti fortuna, zeren baizeuka Jangoikoa. Galdeginik, zein ote zen kausa, izateko bera bere alzinekoak baño fortunosoago; errespondatu zue, agian naiago bide zute aumentatu beren erreinua, ezi errelijione katolikoa: nik eztut nai baizik Jangoikoaren gloria; orgatik agian faboratzen nau. Intenzio on goneki juntatzen zitue bere otoiak, penitenziak, sakrifizioak, errogatibak, botoak. Prinzipalkiro artu zue bere Patro- 216 Joakin Lizarraga na Maria Santisima, zeñen imajina bat Aingiruek egina, diotenez, zeuka bere palazioan, ta gerrako kanpoan, zeñen oñetan pasatzen zituen orduak orazioan: berze bat zerama bereki zaldi-gañean, orazio egiteko bear orduetan. Alako lagunareki gogoa zeuka animoso, ta biktoria seguro. 3. E rragun zenbait fabore in zitionak, entenda daien ere sanduaren sandua. Nai zuelaik irabazi Sevilla, biali zue alde batetik D. Pelaio Korrea, zeñek opaturik infinizio bat Moroeki peleatu zue fuerte denbora luzean, alik eta aiek iges eginik, gaua urbildus sentiturik arrek falta zekiola denbora, goraturik begiak zerura oius eskatu zio, S. Maria, deten tu dia; eta baratu ze iruzkia zeruan geldi, logratu arteo biktoria betea. Amasei ilabetez ikuki zue inguraturik Sevilla; bitarteo eginik kanpoan irur tenplo, aietan paraturik Ama Birjinaren irur imajina bereki beti zeramazkienak: an zelebrarazten ta enzunarazten zitue mezak, ta egiten orazioak. Arratsalde batez egon ze orazioan zenbait ordus, eskatzen barkazio, ta fabore Ama Santisimari: aditu zue klaro erraten ziola, ene imajina Sevillan dagon artan, Antiguaskoa deituan, duzu em peñu ona kontino: segi zazu ezi garaituko duzu. E rrege atra ze gauas etzekiela zer ari zen, joan ze Sevillara; portalean aurkitu zue gaste iduri bat ederra, bide ze bere Aingiru guardiakoa, zeñek kidatus eraman zue karrikas karrika Antiguaskoaren denbora, zein idikirik milagros, ikusi zue ta adoratu zue Ama Birjinaren imajina gura, eta orazio eginik antsia andiareki, atra ze itzultzeko bere kanpora: eta grazioso da sarzerakoan portalean, erori baizekio ezpata ustekabean, ta ez erreparatu aurkitu zuen arteo itzultzerakoan, adiarazteko agian etzuela arma bearrik, defendatzen zutelaik Jangoikoak ta bere Ama Santisimak. Azkeneko errendiarazirik ziudade andi gura sartu ze triunfante an, ordenaturik prozesio solemne bat, ta paraturik Ama Birjinaren imajina karroza triunfalean, eskuieko aldetik errege, ezkerrekotik bere seme Jauna, paratu zute eliza Nausian festa solemne bateki. 4. Gisa ontan berak merejitus birtute ta orazioeki, ta zeruak faboratus prodijioeki, sujetaturik E spañako Moroak, nai zue pasatu Afrikara, sujetatzeko angoak ere. Baña Jangoikoak nai zue deskansarazi. E zaundu zue, eta ia guziak utzirik, kuidatzen zue sollik arimas. Medikuek manatubaño len konfesatu ze, ta eskatu zue komekadura. E karri ziotelaik akonpañatus bere seme Infanteak, obispoek, ta sazerdoteek, sarzerakoan heri zegon ganbaran, urtiki ze lurrean, ta soka bat paraturik lepotik, errepasatus Jesus onaren pasio doloreskoaren pausuak, ponderatus beraren miserikordia, ta bere kulpak, golpatus bularra eskatu zio barkamendua. Bereala egin zue fede Kristioaren protestazioa: andik atrarazi zitue insignia erreale guziak, adiarazis nior Kristoren aldean eztela errege, ta guziok 217 SANDUEN BIZITZAK ilzean garela bardin. E rrezibiturik amen prezioso gura, ta emanik esker milla milla, deitu bere Andrea, humeak, ta proprioak, egin ziote platika sandu bat, enkargatus Kristiotasuna ta kunplitzea beren obligazioak. Ondorean izan zue espirituaren elebazio sobrenaturale bat, zeintan ikusi zuen Aingiruen tropa eldu zena arimaren eske. Itzulirik berebaitan bozkariundes beterik eman zitio Jangoikoai eskerrak in zition faborees, ta ofrezitu zio bere arima. E ta manaturik sazerdoteei kantatzeko litaniak, apaldus begiak sosegu andiareki, eman zue bere espiritua 1252 urtean. Jende guziak ikusten zire negarres penas: Aingiruak aditzen zire kantatzen alegranzias, jaio zela bizi obera. 5. E men notatzen dute Autoreek, nola Jangoikoak daramazkien beregana bereak nai duen bidetik. Sandu egin zitue kasi denbora batean bi lengusuak S. Fernando ta S. Luis; baña zein bide diferenteas! ura emengo fortuna ta ditxaen bideas: au desfortuna ta desditxaenas mundurako. S. Fernando batalla ta gerra guzietan atra ze biktorioso. S. Luis lenbizian fortuna zerbait izanik ellegatu ze izatera kautibo, ta pestes iltzera erreinutik kanpoan. E ta biok Jangoikoaren zerbitzutan; eta biok Jangoikoaren biotzeko, biok salbo ta sandu: entenda dezagun, munduko on eta gaitz deitzen direnak datozila Jangoikoaren eskutik; eztigutela estorburik egiten, geurok nor bagara: eman dezkigun onak, edo eman dezkigun gaitzak, guzietas eman beartiogula eskerrak, zeren bera baita ona, ta onez ematen baitigu dena dela: ezi egia da diona S. Pablok Rom. 8: Jangoik oa maite dutenei gauza guziek laguntzen diotela onerak o. Gaixtoek kontra guzia itzultzen dute gaitzerako, nola armiarmak guzia pozio. Autore batek dio daikela dudatu, zer izan zen iago S. Fernando, edo soldado balienteago, edo sandu perfektoago. Oroat galdegin zeike, izan ote zen fortunosoago, edo prudenteago. Baña erran bear da, bere santidadeeak daramala abantalla gañarako prenda guziei. Orai santidadea konpontzen delaik birtute guzies, ezta aisa determinatzea, zein birtute izan zen andiena sandu gontan, zeren ezi guziak zitue apostus bekala zein baño zein iago. Ze Kristio firme relijiosoa: Ze humila penitentea: Ze mansoa ta justoa: Ze ongiegillea ta justiziaegillea: Ze debotoa, ta gerreroa: Ze animosoa, ta guzis Jangoikoaren beldurduna & Jangoikoak nai dezala ellega gaitzen ikustera zeruan. &. 218 Joakin Lizarraga Maiatzaren 31.an Santa Petronila Birjin San Pedroren alaba S. Pedro, Apostolu izan baño len, bizitu ze Matrimonioaren estadoan; eta ebanjelioan dio, Kristoren Majestadeak sendatu zuela beraren Amaiarreba: bere bizikidea deitzen omen ze Perpetua, ta izan zela Martir, dio Klemente Alexandriakoak, eta zeramatelaik iltzera, animatu zuela S. Pedrok erraten ziola, ea Perpetua, oroitu gure Jaunas. Matrimonio gartaik izan omen zue alaba bat deitu zena Petronila. Au omen ze miragarriro eder agraziatua; eta etzeien banatu ortas, eman omen zio Jangoikoak heritasun luze trabajusko bat: eta erraten ziotelaik S. Pedrori, nola sendatus berzeak ain aisa, etzuen sendatzen bere alaba perlesiaturik eukana? E rrespondatzen zue Aita onak, etzaio ori konbeni, bai dagon heri gorputzean arimaren onerako, ezi askotan gorputzaren kostus arima sendatzen, ta obetzen da. E ta xakin dezazen heri uztea eztela podore-faltas, ta ez amore-faltas, ea Petronila, erran zio, jaiki zaite, ta zerbitza zaguzu maian. Jaiki ze istante sana, ta zerbitzatu ziote maian: eta on egin ta itzuli ze bere goatzera heri, zeren ala manatu zion Aitak. Pasaturik zenbait urte purgatorio gisa gartan, sendatu ze ta sandutu ainberze, ezi egin zue gero berak asko milagro. Izan zue notizia kaballero poderoso batek, Flako deitzen zenak, arren edertasunas ta grazias, eta nai zuelaik artu esposatako, joan ze arren etxera akonpañaturik jendes eta armes; deklaratu zio motiboa. Donzella sandak turditu gabe erran zio, Jauna, zertako ainberze arma ta burrunba donzella pobre bakar batendako? E ztire emastekiak irabazten armas, baizik erregalos ta faborees. Nai badu izan nadien orren es?osa, uz benaza prestatzera irur egunes: ondorean biali bezkida zenbait señora akonpaña nazaten orren etxera orren estadoari dagokion gisan. E rrespuesta goneki ura kontent despeitu ze ofreziturik inen zela erran bekala. Bitarteo S. Petronilak zeukanak aspaldian ofreziturik Jesu Kristori mantenitzea birjin, irur egun gaietan egin zuena ze barutu ta eskatu kontino otoies ta negarres etzezala permiti agi zekion boto eginaren kontra: libra zezala peligro gartaik. Irugarren egunean deiturik etorri zekio etxera sazerdote bat deitzen zena Nikomedes: zelebratu zue meza, eman zio komunionea, ta oneki erretiraturik bere kuartoan entregatu zue bere arima Jaunaren eskuetan. E torri zire señora gaiek Flakok biali zituenak, ta 219 SANDUEN BIZITZAK aurkitu zutelaik ilik, bodaren partez zelebratu zute ilaria. Orzi zute Bia Ardeatinan: gero aldatu solemneki S. Pedroren Basilikara Paulo I Aita Sanduaren denboran. Biz Jangoikoa bedeikatua, alako lanak itentuena, zeñendako ilak bizi baitire. Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 2.an San Pedro ta Marzelino Martirak 1. Kristio-gendea dela Jangoikoaren familia dire progu errealak Kristio Martiren miragarriak, baitirudi dabilala aien fabore Jangoikoa pelean bekala porfiaz. Ageri da egia gau S. Pedro, ta S. Marzelino Martiretan. Ze ura exorzista, baita grado bat Ordenetan, botatzen zitue Demonioak gorputzetaik Kristoren birtutez. Inzute preso, ta utzi zute Artemioren kargura, zeñek baizue alaba bat agitz maitea, baña espiritu gaixtoes tormentatua. Zegolaik Pedro karzelean, ikusirik Artemio karzelzaia deskonsolaturik bere alabaren gaitzas, erran zio, o Artemio, ezaun balez ta adoratu Jesu Kristo Jangoiko bekala, zein laster senda leiduen orren alaba? Artemiok errespondatu zio, ortan ezauntzen dut zaudela eraturik. Zure Kristo gorrek Jangoikotako daukazunak etzaizke libra zu presondegitik, eta diozu libratuko duela ene alaba espiritu gaixtoaganik! ta sendatuko duela! Pedrok erran zio, gure Jangoikoak eztitu libratu nai beti bere zerbitzukoak neke-penaetaik, errefiñatzeagatik aien birtutea trabajuan, nola urrea suan: baña badezazke libra, nai badu, ta libratzentu bear orduan. Berzela in zagun progua, ta ofrezi bez inen dela Kristio, baldin gaur Jesu Kristok libratzen banau ni karzeletik. Artemiok burla egines ofrezitu zio, baña sartu zue barnago, ertxirik atari guziak, ta doblaturik guardiak. Joanik etxera kontatu zio andreari pasatu zena burlatus Pedroren erranas. Andre juizioskoak erran zio, etzazula desprezia ark errana; ikusagun gaur zer agitzen den. Ontan daudelaik, ara non presentatzen den Pedro aien alzinean txuris jaintsirik guruze bateki eskuan, zein ikusi orduko atra ze alabaganik espiritu gaixtoa erraten zuela lamentatus, o Pedro, Kristoren birtuteak zureki dagonak lotu nau ta botatu emendik, ta uzten dut Paulina libre. Arritu zire Artemio ta bere Andrea alako miragarries, eta urtikirik Pedroren oñetan konfesatu zute Jesu Kristo dela Jangoiko, eskatus bataiatzea. Oroat in zute etxeko guziek, ta kanpotik ogeitamar persona etorri zirenak aiturik milagroa: baitare preso guziek Artemiok utzi zituenak libre. Ta deiturik sazerdote bat deitzen zena Marzelino, onek erakutsirik fedearen prinzipalenak bataiatu zitue guziak. Juezak biali zio erratera Artemiori, presenta zezkiola Kristio zeuzkienak preso. Onek apatus eskuak erran ziote, nai zutenak pasatu martirio, presta zeizela, ta nai zutenak joan libre, bazoazkela arrengatik. Bera presentatu ze Juezari, ta kontatu zio agitu zekiona, eta S. Pedrok ta S. Marzelinok etzutela nai izan du joan libre, naiz 220 221 SANDUEN BIZITZAK berak emanik lizenzia. Asarratu ze Jueza deitzen zena Sereno, ta len lenik manatu zue lotzeko Artemio karzelzaia, golpatzeko fuerteki, ta sarzeko karzelean: eta zetozila arren presenziara Pedro ta Marzelino. 2. Asi ze loxentxus beraxtu naiez, baña ikusirik banoan arizela, ta errespondatzen ziola Marzelinok tieso grabe, soldadoei manatu ziote emateko arri bofetadak aurpegian, ta eman ziote nekatu arteo emanes: eramanara zizue karzelera, ta utzi an lurrean bidro ta tella puskes eraikirik, eman gabe amenik. Orduan itzulis Pedrogana aurpegi asarre turbio ilunareki erran zio, ez pensa, kontentatuko nai zela kastigatus zu: biar lotuarazikozaitut solibo bati, zatika zaizaten ta jan baseiziek. E rrespondatu zio Pedrok, eztakit zergatik ori deitzen den Sereno, dagolaik ain turbioturik ilun itsuturik, golparazi baitu ta sarrarazi karzelean Marzelino gizon sandu gura, ta Jangoikoaren adiskidea, zeñi orrek bear lioken eskatu, logra dezon Jangoikoaganik libratzea pena eternoetaik. Oneki iago asarratu ze, ta pararazi zepo batean kargaturik burriñas. Baña Jesus ona etze atzendu bere sierboas: biali zio Marzelinori Aingiru bat, zeñek jaintsiarazirik bere tresenak eraman zue Pedro zegon kalabozora: ta libraturik au ere, biak eraman zitue bereki Kristio berri gaiek zeuden etxera, zeuden an zazpi egunes animatzen presentatzeko Juezaren alzinean. Biramonean Juezak bialirik karzelera Pedroren ta Marzelinoren eske, etzirelaik aurkitu an, itzuli zue bere errabia Artemioren, bere Andre, ta alabaren kontra: ta manatu zue ortzitzeko bizirik. Zeramazkitelaik ortako, atra zire bidera Pedro ta Marzelino animatzeko iltzera gogotik premio eternoagatik. E zaundu zuzte Ministroek, ta arrapatu zuzte: ta burua ebaki Artemiori, ta arren Andrea ta alaba botarik leze batean, ta gañetik arri-montioak, presentatu zuzte Juezari bi gaiek, zein degollarazi zitue oian batean; ta berdugoak berak ikusi zitue arimak eder igaten zerura; ta konbertitu ze orgatik &. 222 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 6.an San Norberto Arzobispoa 1. S. Norberto jaio ze jendaki anditik Kolonia aldean; ari ze Arzobispoaren ta E nperadorearen palazioetan, amable bere kondizio onengatik, eta estimatua guzienganik: orgatik asi ze banidadean zebatzen, ta aizezko dorreak fabrikatzen bere imajinazioan. Baña nola mundua baita engañazale, ta ezin dezakena ase biotz humanoa, joan ze ezaundus, biotzaren satisfakzioa, ta arimaren errepausa Jangoikoan sollik daikela logra: eta ala len munduari baño iago asi ze ematen Jangoikoari. Ordenatu ze mezas, bestitu ze habitu pobreas, despeitu ze dibersio banoetaik, erretiratu ze egitera penitenzia ta orazio: Gero ia arturik Jangoikoaren suas asi ze predikatzen zelo andiareki. Asko irabazi zitue Jangoikoaren: baña izan ere zitue inbidiosoak ta kontrarioak, zeñen agrabioak sufritu zitue humil, barkatus gogotik, barka zezon berari Jangoikoak: zeñeki gozatzen ze orazioan zebaturik. Joaten ze berarias kanpoko elizetara errateagatik meza iago espazio ta debozioreki: ta egun batez konsagratuas geros goart eman zue kalizan armiarma (edo armirmau) beltz andi mota gaixtotako bat: egon ze dudan etxakin zer egin, edo artu biziaren peligroareki, edo utzi mezaren perfekzioa gabe. Azkeneko erresolbitu zue artzea, il edo bizi: ta meza bukaturik jarri ze orazioan etxidetan eriotzea. Baña Jangoikoak naita eman zio estornudo edo atija batek, oneki egotzi zue sudurretaik animale benenatua, gaitzik egin gabe: ikus daien alde bat sakrifizioari zuen erreberenzia, berze alde izan daiken konfianza Jangoikoan. Irur urteren buruan utzirik errenta zituen guziak, pobre gisa oiñ-urtuxian joan ze Romara, apatu zio oña Aita Sanduari, zeñen lizenzia ta bedeizioa izan zue predikatzeko Jangoikoaren itza mundu guzian. Oneki asi ze barratzen erris erri, ta ziudades ziudade doktrina zerukoa, ta logratus fruitu abasto Jangoikoaren graziaz. 2. Dono espeziala zue baketzeko diskordia zutenak, eta Jangoikoak milagros ere inarazten ziote sanduaren erranak. Lagun asko arrimatzeareki fundatu zue errelijione Premostrazense deitua, S. Agustinen erreglareki Jangoikoaren gloriatan. Milagro anitz egiten zue, espezialki botatus espiritu gaixtoak gorputzetaik. Bat ze agitz errebel turiosoa, erraten zituena guzien alzinean guzien bekatu sekretoenak ere, baña ez ongi konfesatuak. Orgatik alkearen beldurrez utzi zute kasi bakarrik S. Norbertoreki; baña sanduak sujetatu ta atrarazi zue baru ta orazioen podores. Anitz 223 SANDUEN BIZITZAK pelea izan zue gaixto gaieki, baña sanduak izateareki lagun guzis poderosoa garaitu zitue beti. E gin zute nai etzuela Obispo Magdeburgoko: an izan zue berriz pelea gizon gaixtoeki, E lizako errentak usurpaturik zeuzkiteneki, obligarazis egitera errestitu zio. Orgatik artu ziote sanduari odio erru bat, ta zebiltza mendekatu naies. Ortzegun sandu batez zegolaik aditzen konfesioak, ellegatu ze bat penitente iduri konfesatu nai zuelako atxekian. Baña nork dezoke gaizkirik egin defendatzen duenai Jangoikoak? Sanduak manatu zio zegola geldi: eta errejistrarazirik aurkitu ziote zekarrala puñale bat, iltzeko sandua, deklaratu zuen bekala, ta noren ordez. Sandu gonek alaber on andia egin zio E lizari faboratus Aita Sandu Inozenzio II. zismatikoen kontra. Azkenean ellegaturik plazoa, joateko mundugontaik, sufriturik laur ilabetez heritasun trabajosoa pazienzia andiareki, beterik obra ones ta merejimentus iltze soseju ta bake onean 1134 urtean. Agertu ze glorioso bere errelijioso zenbaitei, eta Jangoikoak manifestatu zue milagroeki. Honra andia du fundatu zuen errelijioneas. 224 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 12.an Santa Margarita E rregina E skoziakoa 1. E stado guzietan egitentu Jangoikoak bere sanduak, direla erregeak, direla probeak direla erreginak, direla ikazkinak, zeren ezi santidadea baitago arimaren on izatean, eta arima ona guzietas baliatzen da, plazer emateko Jangoiko onari. Orra S. Margarita izanik Aita Inglaterrako errege, ta Ama enperadorearen alaba, ellegaturik bera izatera E skoziako erregina, sanda estado ta adin guzietan. Inglaterratik atrarik Amareki fortunaz Jangoikoaren probidenzias ellegatu ze E skoziako portuan. An ezaundurik beraren prenda exzelenteak ango errege Malkolmok eskatu zue bere esposatako, ta Amaren manamendus ezkondu ze. Dignidade berriareki etzitue aldatu, bai aumentatu lengo kostunbre onak, elizarako afizionea, orazioak, baruak, limosnak, ta gauza on obligaziosko ta debozioskoak. Grabe ta afable amatzen zute guziek ta errespetatzen, de manera ezi nior etze trebe egitera edo erratera bear etzenik beraren presenzian, ta bear zutena bai eskatzera konfiaturik Ama on bati bekala. Hume izan zituenak azitzen zitue kuidado guziareki exenplu ones, doktrinas, zeloas, korrekzioneas, ta orazioas prinzipalki, egunoro enkomendatus Jangoikoak negarres, edo il zezkien gaixtatu baño len, edo in zezkien onak ta sanduak. Bere esposo erregeari ze ain amablea, ezi laster itzuli zue bere kondizioetara ta bere gisarakoa, de manera ezi errege beti zego beira nondik inen zion plazer, eta ikusirik ematen zituela limosnas palazioko diru, dirusari, alhaja, ta gauza arrapatzen zuen guzia, ontzat artzen zue erregek, ta beti konformatzen ze beraren konseju ta borondateareki, aditus, obeditus, ta atenditus guzietan sanda bekala. Bein solamente etzio egin plazer, ta kostatu zekio bizia, joanik gerra batera, arrek nai etzuela, il baize an bere seme bateki. 2. K aridadean obreeki, debozioan Jangoikoareki, ta zeloan menekoeki ze bere biziaren iteko ta enplegua. Soldakoak manatzen zitue ez egiteko niori kalterik pasatzean errietaik: ortako berak pagatzen ziote ederki ta laudatzen. Ziudade ta errietan zeuzkie bere espia genero onekoak, zelatzeko ta abisatzeko gaizgurak, eta bearrak, emateko erremedio. Andialdeei berak modu andiareki ematen zitiote konseju ta korrekzione bear zirenak. E rregereki bateo ta persona sanduen medios kendu zitue asko usanza gaixto len zirenak, ta paratu onak; ala ogeitamar urte erreinatu zuenetan berritu bekala zue erreinu guzia, ta egin zue ona ta ditxosoa: Ainberze 225 SANDUEN BIZITZAK balio du arima on batek gobernuan. K aridadea zenbat! Goizoro sei pobreei garbitzen zitiote oñak bere eskus: bedratzi aurttoei belauriko ematen ziote jatera janari delikatuak agora emanes amenak bere eskus. Gero egunoro bazkaria irur eun pobreei erkadan; eta ikusgarri ze, alde batetik errege, berze aldetik erregina zerbitzatzen makan. Zer iago? Bear guziak ta leku guzietan kuidatzen zue erremediatzeas: Heriei ez solamente zerbitzatzen ziote, baitare apatzen llagak bere ezpaiñ errealeki. Berak barutus anitz, agitz guti sustentatus bere burua, estudio guzia paratzen zue erremediatzean ta erregalatzean berzeak, ustus askotan tesoro errealak. 3. Gañarakoan bere bizia ze elizan egotea errezatzen, mezak enzuten, ta orazio mentalean zebatzen gau ta egun. Konfesa-komekatzea egiten zue agitz usu ta debozio andiareki. Zeuka beti memoria ta beldur kontu eman bear zuenas Jangoikoaren juizioan. Eskatzen zio konfesoreari kontino, adberti zezkiela, ta erreprehenditu bere faltak: eta etzuelaik erreprehenditzen ez izanes zeren, sandak erraten zio, Aita, nola kunplitzen du obligazioa? nola eznau erreprehenditzen, nai zelaik gaixtoa? Ez izan errespetorik niri, baizik beira sollik Jangoikoai, ta kuida bez ene arimas. Ezaundu zuelaik eriotzea urbildus eldu zekiola, egin zue bizi guziaren konfesio bat jenerala ainberze aiots, negar, ta pena amorosoeki, ezi iduri baizu ito bear zela. O Jauna, zer den au, bekaturik apenas dutenek guti edo baterez, ainberze pena, eta bekatus beterik daudenek ezin senti penarik! Ondorean erran zio konfesoreai, ea geldi bedi Jangoikoareki bakean: ni banoaie ia: denbora guti biziko naiz emen: eta orrek ere segituko nau emendik guti: bi gauza eskatzentiot bitarteo, lenbizikoa oroi daien ene arimas bere sakrifizio ta orazioetan: bigarrena espezialki kuida dezan ene humees, izan daitzen Jangoikoaren beldurdunak: eta ellegatzen denai errege izatera izan bekio on Aita. Heritasun luzean konformidade, pazienzia, ta arimo andiareki errefinatu ze arima sanda gura: azken egunetan mostratu ze triste, ta erran zue, egun agitu da desgraziarik andiena Eskoziako erreinuaren. Andik guti ellegatu ze berria nola iltziren errege ta bere semea. Laurgarren eguneko uste zute iltzen zela erregina, baña espirituak indar emanik joan ze Oratoriora, non enzun meza ta errezibiturik komekadura iltzeko, itzulirik bere goatzera artu zue Kristo guruzifikatua, ofrezitu zitio bere angustiak ainberze trabajueki garai gartan, eskatu zio, ene Jaun Jesu Kristo bere Aita Eternoaren borondatez Espiritu sanduak konkurritus eman zuena munduari bizia bere eriotzeareki, libra benaza ni. Erran, ta despeitu zue arima. Gelditu ze gorputza eder miragarri. Iltze 1097 urtean &. 226 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 13.an San Antonio Padua 1. S. Antonio deitzen dena Paduakoa, zeren Paduan bizitu ta obraturik prodijioak iltzen, ta duten Patrono, jaio ze Lisboan Portugalen. Aurzututik señalatu ze izan bear zela sandu. Amaborz urtetan berzeak asten direlaik zebatzen banidadeetan, ura erretiratu ze errelijionearen portura S. Agustinen K alonje relijiosoen konbentu batean. Andik pasatu ze urrunagoko batera Koinbran, bizitzeko sollik Jangoikoaren orazioan ta estudioan. An zegolaik, asatu zire andik S. Franziskoren borz fraile predikatzera Moroen errietan, non pasaturik martirio gloriosoa, ekarririk aien gorputz sanduak izan zire errezibituak Koinbran anitz festaeki arren konbentuan. Itxeki zekio biotzean martirioaren antsia, ta imitatu naiez aien birtutea, artu zue S. Franziskoren habitua. Sentitu zute uztea bere lagunek, eta batek erran zio mendekus bekala, zoaz zoaz, agian sandu inen zara laster. E rrespondatu zio, ene anaia, aditzen duzulaik in nai zela sandu, gloria izanen da Jangoikoaren. Ajustaturik fraileeki biali bear zutela Moro-errira, zegolaik geroago ta iago naiak il martir, biali zute Afrikara. An heritu ze, ta ezin konbalezitus an, enbarkatu ze nabegatzeko E spañarat: baña aizeek eraman zute Siziliara. An jakinik zegola S. Franzisko Asisen, naiz ez sendaturik ongi, nai izan zue joan bisitatzera bere Aita on gura. Andik oraño herikor eraman zue Fraile sandu batek desertuan zen konbentu batera. E men eman ze oraziora ta penitenziara flakurraturik, ta enpleatzen ze onzien egiten, extrematzen, ta ganarako legoen ofizioetan, niori adiarazi gabe bazeien letrarik. Ain humila ze ain sandu izan bear zena! Biali zute ordenetara zoezineki: eta zeudelaik bateo konbentu batean asko errelijioso ta Predikari, ango superioreak kolazio ondorean erran zue, aietaik norbaitek explika zezala Jangoikoaren itza. Guziak exkusatzen zire. S. Antoniori bere Guardianak manatu zio, erran zezala zerbait. Obedienzias mintzatu ze, ta mintzatu ze ain gora eder miragarriro, ezi guziak gelditu zire mutu arriturik: eta iago beraren humiltasunas, nola altxatu zuen ainberze denboras ainberzeko jakindearen argi gura. 2. Manatu zio S. Franziskok erakusteko teologia; erakutsi zue obedienzias Franzian, Bolonian, eta Paduan: eta predikatu ere zue Jangoikoaren itza Jangoikoaren Aingiru, eta serafin batek bekala, konfirmatus Jangoikoak itza anitz milagroeki, eta ala konbertitus infinizio bat arima. Nola baizeuka biotza itxekirik Jangoikoaren amoresko suan, suturik atratzen 227 SANDUEN BIZITZAK zire itzak penetratzen zuztela ta erretzen arimak. Andik zetoz jendearen kontriziosko negarrak, konfesio jeneralak, bizimoduaren ontzea. Ogeitabi ladron famatuak konbertitu zitue: ta herejeak numeroik gabe: orgatik deitzen baizute herejeen mallua. Bein hereje bat deitzen zena Bonibillo, ukatzen zuena Jesu Kristoren presenzia erreala aldareko sakramentuan konbenzitu, ta utzi zue mutu itzik abe etxakin zer errespondatu. Herejeek dutena, eskatzen zue milagroren bat fedearen. S. Antoniok erran zio, nai du apostatu, berorren mulak guardatzen diola erreberenzia Kristori sakramentuan? Ezetz, baietz: Apostu in zute, progatzeko andik bizpirur egun. Herejeak egun goietan berarias iduki zue mula eman gabe jatera amenik. Irugarren egunean arturik S. Antoniok sakramentua, meza erran ondoan, akonpañaturik infinizio bat jendes, ta ekarririk mula gosetia ere, erran zio oni, ene eskuetan daukaten Jaunaren atenzios manatzen dizut zatozila egitera erreberenzia Jaunoni, desengañadaitzen herejeak, ta sinetsi dezaten sakramentu andi gonen egietafedea. Bitarteo herejeak arrimatzen zio oloa mulari jan zezan: baña mulak oloa utzirik ta belaurikaturik adoratzen zue sakramentua. Ze ikusgarri, herejeak inzitatzen jatera, ta mulak juizio obea zuenak adoratzen sakramentua in gabe kasorik jatekoas. Alegratu zire katolikoak milagro goneki, ta herejeak konfunditu batzuk, konbertitu berze batzuk, mularen Jabea ere bai. Berze aldi batez anitz hereje ziren erri batean sanduak aien konpasiones ta onnaiez nai ziote predikatu; aiek tapatus bearriak etziote nai aditu. Joan ze itsasbasterrera, ta Jangoikoaren izenean deitu zitue arraiak, adi nazaze zuek, ezi hereje gebek eznaute aditu nai. Gauza miragarria, manamendu gontara etorri zire infinizio bat arrai andiak xipi, erdikal; ta paraturik erkadan, buruak atrarik ur gañera zeude geldi attento aditzen erraten ziotena sanduak Jangoikoai zioten obligazioas &. Eta ondorean apaldus buruak, nola bedeizioa eskatus, bedeizioa emanik joan zire urak barna, gelditurik jende guzia admiraturik, ta herejeak beraxturik aditzeko. Berze aldi batez konbidatu zute bazkaris herejeek on kolorez: admititu zue konbita sanduak irabazi naiez aien arimak: baña arima gaixto gaiek paratu zute pozio janarian: Jangoikoak ordea errebelatu zio sanduari: sanduak amoltsu erreprehenditu zitue, ia zergatik nai zuten ilarazi bera, aien onnaiez zebilana? Atxekia atra ziote, in zutela progatzeko ia zen Predikari Apostolikoa, ta ia kunplituko zen berebaitan Kristok errana, berarenek naiz pozio edanik, etzutela kalterik: Itz eman ziote, ezi arturik pozio gura, ezpazue senti dañurik, konbertituko zirela. Egin zue sanduak guruzearen señalea janari benenatuaren gañean; jan zue, ta gelditu ze ain sano ta sendo nola len. Ala konbertitu zire anitz. 228 Joakin Lizarraga 3. Berze anitz prodijios konfirmatzen zue Jangoikoak bere sandu gonen itza. Mintzo gisa batez predikatus entendatzen zute nazione ta mintzo diferentetakoek beren mintzo gisan: Agitz urrundanik ere aditzen zute klaro: kanpo agerrian predikatzerakoan erauntsi andiek uzten zute jendea ukitu gabe. Fraileei predikatzean agitz urrundanik etorri ze Jangoikoaren milagros S. Franzisko bizi zena, ta guzien erdian ikusi ze besoak zabaldurik aprobatzen bekala bere hume onak erraten ziotena. Sandu gau askotan Jangoikoaren birtutez agertzen zekiote Jangoikoak nai zituenei lotan ere, ta erraten ziote, ea, jaiki, eta konfesa zazu urliareki bekatu in duzuna, zelarik ain sekreto etzekiena baizik Jangoikoak eta berak. Abrats kodizioso baten ilarian predikatzean erran zue, Kristok errana da, non ere baitago zure tesoroa, an dago zure biotza: Ala abrats gorrek beti iduki zue biotza bere tesoroan, ta an utzi du. Zoazte, ta an aurkituko duze. Joan zire ta aurkitu zute arren arkan diruen ertean biotz gogor gura. E torri zekio bein penitente bat konfesatzera ain kontriziosko pena erruareki, ezi kongoja ta negarren utses etzuke explika. Sanduak erran zio, bada ez dezake mias, joan ta eskribiturik paper batean bekatuak ekar bezkida. Joan ta ekarri zitue eskribiturik, eta aurkitu zire arras borraturik. Orgatik Demonioak aborrezitzen zue sandua; injeniatzen zue milla tranpa apartarazteko jendea beraganik; ito ere nai zue bera; baña enkomendatus Ama Birjinai garaitu zue beti. Agitz maite zute Ama Birjinak eta bere seme Jesus onak, eta in ziote abore uzteas bere besotan aur dibinoa artzen zuela amoroso besarka. 4. Alako adiskideeki zer milagro da egitea miragarriak? Bere Nobizio bat bein tentatzen zue Satanasek uzteko habitua, ta itzultzeko Ejiptoko elze ta farraskerietara. Zego ia errenditurik: eta sanduak lastimas egin orazio, ta deitu zue: idiki zio agoa, ta ats emanes erran zio, arzazu Espiritu sandua. Gerostik ura gelditu ze libre ta alegre. Berze batek senti zue luxuriaren sua de manera, ezi ez orazios, ez penitenzias ez sakramentuen erremedioes etzuke ematu. Konfesatu ze sandu goneki, eta onek kendu zue bere tunika, ta eman zio para zezala: eta paratu zueneko gelditu ze libre tentazio gartaik betikos. Bein manatu ziote ofizio bat koruan egiteko: atzendu ze ta joan ze predikatzera, ta artan dagolaik oroiturik erreklinatu ze pulpitoan burua estalirik, ta ordu berean ikusi zute koruan egiten ofizio gura. Ematen zio Jangoikoak su eta argi, ez deustas lotsatzeko, ta ezauntzeko biotz barneko, urrutiko, ta geroko gauzak. Fr. Helias Jeneralari, nai zuelarik lazatu fraileen bizimodua, erresistitu zio fuerte, ta ixilarazi zue Aita Sanduaren presenzian. Enzelino Paduako ta berze ziudadetako tirano kruelari eman zio erreprehensio fuerte bat arrigarri: eta arren soldadoak 229 SANDUEN BIZITZAK zeudelaik beira noiz manatuko zioten iltzeko sandua, berzeak bekala, arrek arturik sanduaren korrea edo kordona paratu zue bere lepoan, ta urtiki zekio oñetara itz emanes emendatuko zela, naiz gero etzuen kunplitu. Diote ikusi zuela S. Antonio mintzatzean inguraturik zeruko argis, ta orgatik egin zuela demostrazio gura zoraturik bekala zer ari zen etzekiela. Geroago Tirano garrek biali zio present andi bat: sanduak etzue nai izan errezibitu, bai akar egin ekarri zutenei, ta atrarazi andik bereala. Ta baliatu zekio bizia, ezi manatuak zire, errezibitzen bazue, iltzeko bereala: iduri baitu bazekiela sanduak intenzioa. Eskribau gaixto bat ze agitz galdu urratua konzienzias: alaere aurkitzen zuen aldioro sanduak belauriko iten zio erreberenzia. Eskribauak goart eginik uste zue egiten zuela burlas, ta asarratu zekio. Sankuak amoltsu erran zio, sines egiten ziola, zeren baizekie ilen zela Martir, baita grazia bat berak agitz deseatu, ta ezin logratu zuena. Eta ala izan ze: ezi joanik Moro-errira Obispoareki, ta ikusirik hein Obispoa predikatzen epelkara, ta beldurti, arrek goraturik boza erran zue milla gauza on fede Kristioas, ta Mahomaren kontra: orgatik tormentatu ta ilarazi baizute, ta eramaterakoan oroitu ze S. Antonios. 5. Zegolaik S. Antonio Italian, ta bere Aita Lisboan kontuak emanik erregeren kargu izan zuen batez, ta pagaturik erdetxi ziona erregek, arrek gizon prestu malizia gabe bekala etzue kuidatu artzeas paguaren firma: eskatzen ziote berriz pagatua: zitatu zute erregeren tribunalera: An zeudelaik, agertu ze derepente S. Antonio salan, ta erran ziote ofizialeei, ar zazie kontuan zeuren kargura ene Aitak entregatu ziziena alako egunean, alako garaiean, alako ta alako monedaetan: ezperen, ofendituko duze Jangoikoa ta progatuko bere ira. Gelditu zire arriturik: eman ziote fin de pagua: desaparezitu ze sandua, libraturik Aita. Gizagaizoa gero berriz akusatu zute falsuki berze baten eriotzeas: eman ze sentenzia iltzeko bera, ta bere zenbait nirabe. S. Antoniok Paduan jakin zue Jangoikoaren errebelazios: arratsalde batez Guardianoai eskatu zio lizenzia joateko bide pixka bat: eta gau artan eramanik Aingiruren batek, aurkitu ze Lisboan. Mintzatu zio Juezari, etzezkiela ilarazi gizon gaiek etzutenak kulparik. E tzuelaik zeditunai Juezak, sanduak biztuarazi zue ila, ta galdegin zio justiziaren presenzian ia il zuten bera gizon gaiek: errespondatu zue klaro ezetz. E ta etzio nai izan du galdegin, nor ziren il zutenak, zeren bera etorri zen solamente libratzera inozenteak, ta ez kastigatzera kulpadunak. Ala guziak gelditu zire admiraturik, ta bereeki Aita lire: ila itzuli ze obiara, ta sandua Paduara, segitzera bere Jangoikoaren lanak. 5. Konsumiturik lan eta penitenzia geiegias asi ze ia erortzen gorputza: ta despeidarako prestatzeko iago, erretiratu ze leku soil batera bi 230 Joakin Lizarraga laguneki: an errezibiturik E lizako ordenamentuak, enkomendatus Jesus onari, ta bere Ama Santisimari iltze sanduki 1231 urtean, eta adinaren 36.an. Ala denbora gutis bizitu ze anitz. Iltzen egun berean nai zutelaik fraileek altxatu ixilik eriotzea, orzitzeagatik beren elizan, Paduatarren beldurrez, Jangoikoaren probidenzias asi zire aurrak eta mutikoak Padua guzia barna klamatzen, il da sandua, sandua il da. Boza gaieki arritu ze ziudade guzia entendatus iltzela S. Antonio. Guziak laster ikustera ila: eta segitu zire montonka milagroak ainberze ta ain klaroak, ezi gaizki zeuden guziak edozein gaitzes, eskatu ziotenak ongi konfesaturik, guziak sendatu zire, ta berze milla prodijio: orren kasos bereala urbilen urtean kanonizatu zue Aita Sanduak Gregorio IX.ak. E ta egun gartan Lisboan etzekitelaik oraño kanonizatu zen, agitu ze gauza bat raroa ta graziosoa, baitirudi Jangoikoak nai zuela, zeruak ta lurrak festeja zezaten sandu gau, zeren ezi ango ezkila guziak soñatzen zire bere kabo: gizonkiak ta emastekiak atrarik etxeetaik zebiltza saltoka bozkariundez eta kontentuz, etzekielaik niork ere motiboa, solamente Jangoikoak ala nai zuela manifestatu bere sandu gloriosoa, nola baize jaioa ziudade gartan. Notatu ze eguna, ta aurkitu ze egun gura zela, zeintan kanonizatu zuen Aita Sanduak. Famatu ze laster mundu Kristio guzia barna anitz fabore logratuengatik sanduaren medios. Ogeitamabi urteen buruan aurkitu ze oso gorri ta fresko beraren mia, zein arturik eskuetan S. Buenabenturak erran zue negar gozoeki, o mi bedeikatua, beti laudatu zinduena, ta laudarazi Jangoikoa, ongi ageri da orai, zenbat merejitu duzun Jangoikoaren alzinean, zeñek formatu zinduzan ain ofizio gorarako. 6. E zta dudarik dela S. Antonio Paduakoa Patrono ona guzietako, baña kontatzen dute espezialki gauza galduen aurkitzeko, zeren agian progatu den ori experienzias. Kontatzen da sandu berari ebatsirik salterio bat usatzen zuena erakusteko fraileei, eskapatu zela Nobizio bat: eta sanduak egiteareki orazio, ugalde bat pasatzean paratu zekiola Jangoikoaren ordes alzinean Nobizioari Demomoa ezpata bateki, ta manatu ziola itzultzeko salterioa ta bera. Aita Benerable Bernardo Kolnagok Jesusen Konpañiakoak zue bere Patrono S. Antonio Paduakoa, ta tratatzen zue adiskideak adiskidea bekala. Bein etorri zekio mutil bat galdu zuena perla agitz prezioso bat, enkomenda zezan S. Antoniori, aurkitzeko. Arrek goraturik begiak zerura erran zio, zoaz S. Antonioren kapillara, ta erran zozu ene partez in dezala aurki daien &. Joan ta aurkitu zue fraile-iduri bat, zeñek aiturik mandatua, irri egin, ta erran zio, alako zokoan dago &. ap. Claus Cath. 2. conc. 60. n. 7. Garagarzaroearen 14.an S. Basilio Magno pag. 302. 231 SANDUEN BIZITZAK Garagarzaroaren 15.an Sanduak Bito, Modesto ta Kreszenzia Martirak 1. Inbidias erretzen zeudelaik E skriba ta Fariseo hipokritak, zeren aurrek ere laudatzen zuten Jesu Kristo, erran ziote bere Majestadeak, eztuzie leitu esk ribiturik dagona Jangoik oas, aurren agoetaik atrak utuela bere laudariorik obenak ? Zierto errelijione Kristioaren egiaren progu on bat da aurrek ere konfesatzea au, ta firmatzea beren odol inozenteas. E betaik bat da S. Bito Mazara Siziliakoan jaioa, Jentil baten semea, bataiatu zena bere borondatez aurttoa zelarik Aitaren borondatearen kontra: eta Jangoiko onak estimatu zuelako señaletan, eman zio grazia, egiteko milagroak, sendatus heriak, ta libratus endemoniatuak. Amabi urtetakoa zelarik, deitu zitue bera ta bere Aita Balerianok Siziliako Prefektoak, eta mutiko sandua nai zutelaik bien ertean apartarazi Kristoren fede ta amoretik, ta ezin logratu zutelaik, juez gaixtoak asarraturik azotarazi zue kruelkiro: baña on etzela aski, manatu zue atormentatzeko berze instrumentu burriñasko izugarrieki. Ortako zoezilaik arrapatzera mutiko sandua, eartu zekizkiote berdugoei besoak, eta Juezari eskua: baña sanduttoak pagatus onareki gaizkia sendatu zio milagros. Oneki utzi zue Juezak Aitaren eskura, onek errendiarazi zezan semea. Injeniatu zue gaixtofikatuak Deabruaren medio gaixto bat ortako. Prestarazi zue ganbara bat ederki alhajatua, ta an goatze bat beratxa, ta asko musika, ta emasteki arin deshonesta, engañazezaten. Ikusi zelaik mutiko sandua serpiente gaien ertean, enkomendatu ze Jangoikoai biotz guzias. Bereala bete ze guzia erresplandore zerukoas, ta aditu zire Aingiruen kantak, zeñeki lotsarritu ziren guziak: eta Aita sarturik ganbaran itsutu ze argi garreki, ta asi ze klamatzen begietako miñes ta onazees. Joan ze bere Jangoikoen tenplora erremedio eske: baña etziokete eman aiek: eman zio ordea bere semeak Jesu Kristoren birtutez. Baña alaere itsuturik gelditu ze ariman: ta ala segitu zue aflijitzen bere hume ona ta ongi egin ziona. Baña Jangoikoak libratu zue bialis Aingiru bat arren kuidazale Modesto ta Krezenziari, ar zezaten Bito, ta eraman zezaten itsasos nora kidatuko zituen; eta ala kidatu zitue Napolesko erreinura: an utzi zitue. An egon zire irurak leku soil batean alimentatus ekartzen ziotenareki arrano batek, obratus bitarteo Bitok anitz milagro, argitus jendeak, botatus Demonioak. 232 Joakin Lizarraga 2. Agitu ze Diokleziano enperadorearen hume bates jabetzea espiritu gaixtoa, zeñek zio etzela atrako, ezpazue atratzen Bitok Kristoren sierboak. E nperadoreak billarazi, ta ermanarazi zue, ta paratu zueneko gañean eskua mutiko sanduak, atra ze iges Deabrua, maltratatus zenbait Jentil burlatzen zirenak sanduas. E nperadoreak ofrezitu zio milla gauza, baña uzten bazue Kristoren fedea: baña etzuelaik admititu nai tratu gisa goi, manatu zue sartzeko preso kalabozo ilun batean, ta ez emateko amenik ere. Nork eztu erreparatzen nola sanduak pagatzentuen gaizkiak ongieki, ta aiek kontra gaizkiegi ongiegillea? Ala da: Deabruaren direnak itzultzen dire beren ongiegilleen kontra: Jangoikoaren direnek berriz onesten ta ongiegiten gaixtoei ere, gaizkiegilleei ere. An jarri ze orazioan: argitu ze presondegia, ta aditu ze boza gau, zaude fuerte, Bito, ezi ni nago prest laguntzek o. Presentarazirik irurak tribunalean, Bitok animatzen zitue lagunak, nola zegon prebeniturik korona koronatzeko pasatu ondoan uti bat. E zin errendiarazi zuelaik mutiko sandua enperadoreak, manatu zue labe bat betea plomus, resinas, ta pikes paratzeko sugarretan, ta sarrarazteko an irurak, eta Bitori erran zio, orai ikusiko diagu ire Jangoikoak libratuko auen ene eskuetaik. Bitok formaturik gurutzearen señalea, sarturik labean kantatzen zitue Jangoikoaren laudarioak sentitu gabe mellarik ere, ta atra ze luzituago len baño. Gero plazan botarazi zue leon andi bati, an zatika zezan. Bildu ze infinizio bat jende ikustera: ta ikusgarri ze, mutiko bat amabi urtetakoa, ta animale-tzar gura aurkez aurke. Baña axuritto bat bekala bota zekio oñetara lamikatus ta festa egines. Ori ikusirik konbertitu ze mila bat persona Kristoren federa. E ta Bitok erraten zio E nperadoreai, eztakusa nola animaleek ere ezauntzen duten Kristoren birtutea; ta orrek eznai ezaundu? Baña guziareki arrek itsuturik manatu zue edatzeko irurak katastan, edo tormentuko potroan; tormentatu zuzte ikaragarri, zatikatu aragiak, ta deskoiuntatu ezurrak. Orazio eginik Bitok, asi ze lurra ikaratzen, asarratzen zerua, eror zen ausnarriak, ta enperadorea joan ze iges garaitzen zuela mutiko batek. Au ta bere lagunak erman zitue Aingiru batek lengo lekura: an Jangoikoai eskerrak emanik, ta eskaturik iltzea, logratu zute Jangoikoaren eskuetan 303 urtean. Alke dagigun adinetakoei, aurrek ainberze egiteas ta padezitzeas Kristoren amorez, eta guk deus guti &. 233 SANDUEN BIZITZAK Garagarzaroaren 21.an San Luis Gonzaga 1. S. Luis Gonzaga Inperioko Prinzipe, K astellongo Markes azi zena palazio konbenienzias, erragalos, ta grandezas betean da asteen hispillu ta Patrono. Jaiobaño len ofratu zue bere Amak Ama Birjinari, ta jaiotzerakoan beldurrak iltzeien, bataiatu zute peligroan de manera ezi dirudi jaio zela zerurako lenago ezi mundurako ain goizik errezibitu zuena bataioko grazia ez galtzeko sekula bere bizian. Azi zute kuidado guziareki, ta bere Ama onak lenbiziko itzak erakutsi zio erraten Jesus Maria: geroxago zeñatzen, ta errezatzen Aita gurea, Abemaria, ta berze orazioak. Laur borz urtetan afizionarazi naiez Aitak soldadeskara eraman zue soldadoen errebista iten zen lekura; an enredatzen polboras tiratus kañon txipi bat errerik aurpegia egon ze biziaren peligroan: baña Jangoikoak etzue nai iltzeien oraño. An ere aditus soldadoen zenbait itz asi ze erraten entendatu gabe zer nai zuten erran, alik eta Maestruak abisaturik itz gaixtoak zirela, ainberze penatu ze, ezi bizi guzien au bekatu anditako kontatzen ta konfesatzen zue. Zazpi urtetan ia argiturik ezaumentua eman ze deboziora miragarriro Aingiru bat bekala. Zorzi urtetaik alzina asi ze estudiatzen estudio bear zirenak akonpañatus santidadeareki. An Florenzian ezaundurik inporta dena orazioa, ta Ama Birjinaren debozioa, ortan zebatu ze biotzez: eta entendaturik, in zezaken zerbitzu ta gustorik obena zela imitatzea garbitasunean, egin zue boto mantenitzeko birjin bizi guzian: eta kunplitu zue ain perfekto, ezi ageri ze izan zela Jangoikoaren dono espeziala Ama Santisimaren medios. Baña laguntzen ze bere aldetik ere, apartatus okasioetaik, bizitus erretiraturik, etxetik kanpoan begiak apal beti, ta beti iges emastekietaik, beñere ez beiratus aurpegira niori, ezeta enperatrizai ere, zenen zerbitzuan egon zen asko denboras. 2. E gin zue konfesio bat jenerala ainberze kontriziosko negarreki, nola izan baliz munduko gaixtoen gaixtoena, etzuelaik izan kulpa graberik sekulan. Segitu zue konfesa-komekatzen maiz, meza enzuten egunoro, ta bezperak jaioro, ta guardatzen dieta ertxia kontino. Asirle orazio mentalean pensatzen Jesu Kristoren misterioak egoten ze bere kuartoan belauriko geldi anitz denboras. Komekatzean sentitzen zue ainberze debozio, ezi urturik biotza su amoreskoan guzia ze negar egitea gozoro. Amirur urtetan ia erresolbitu ze despeitzera mundua, sartus errelijioneren batean, ta zeditus anaiari estado tokatzen zekiona. Ama Birjinaren erre- 234 Joakin Lizarraga belazios sartu ze Jesusen Konpañian ongi kostarik Aitaren garaitzea, eta bere jendeak nai etzutenak utzi beren konpañiatik ain mutil ona. Atzendu ze betikos bere etxeko grandezas, ta guzien meneena balitz bekala asi ze kunplitzen errelijioneko ofizioak humiltasun andiareki. Penitenziara eman ze geiegi, flakatus: bere gorputza sobra. Guzien gañetik bere bizia ze orazio mentala: an ondaturik Jangoikoaren barnean egoten ze glorian bekala mogitu gabe asko ordus, nola ezpalu sentidorik, deustas etzuela kasorik baizik bere Jangoikoas, barratu gabe pensamentua berzeetara, ta ixuris abasto negar gozoak. E ta erran daike egiaz egun guzian zegola orazioan; ezi ordenaturik, buruko miñain arintzeko, etzeiela egon ainberze pensatzen Jangoikoan nai baluke ere, etzeike atzen ere Majestadeas. Ta ala edozein lanetan okupaturik eskuak, oñak, edo gorputza, arima erregalatzen ze Jangoikoareki kontino. E ta beti zego aditu naiak edo mintzatu naiak zerbait Jangoikoaren laudariotan; ta mintzatzeas solamente, ta aditzeas ere, paratzen zekio sutan aurpegia ere, ez solamente biotza. Orgatik sazerdoteek ellegatu naiez aldarera debozio iagoreki, nai zute aitu S. Luis mintzatzen sakramentuaren gañean. 3. Jangoikoaren amoreari darraio beti proximoen amorea. Zego antsiatzen Indietara joan naiak konbertitzera Infielak. Gorputzen heritasun, bear, ta gañarako miseria direnetan, etze kontent emateas limosna bere eskus, bera nai ze eman personan, ta bere bizia ere bai, zerbitzatzeko beartsuei. Aiturik urte batez izanen zela peste Roman, naiz heri zegon, egin zue boto, kuratzen baze, zerbitzatzeko heri apestatuei. E ta errealki eskaturik gogotik lizenzia zerbitzatu ziote karidade andienareki, eta bearrago zirenei gogotikago. Ordik apegatu zekio azken heritasuna: eta pensatus ilentzela artaik, alegre joateas mundutik adin gartan, prebenitu ze guapoki despeidako; egin zue konfesio jenerala; errezibitu zue komekadura debozio berriareki, ta geroxago oliadura: Jangoikoak naita ematu zekio gaitzaren errua zazpigarren eguneko, baña gelditu zekio sukar bat lento kontinokoa, eraman zuena konsumitus. Irur ilabetez iraundu zue: bitarteo etzue na berzerik aipa zezoten, baizik Jangoikoaren gauzak: Gero ere Jaun onak deklaratu zio eguna, noiz bear zuen joan: Alegratu ze guzis sinetsi daiken baño iago: kantatu zue Te Deum laudamus &. eta erran zue ilen zela Korpus Kristiren oktaba egunean. Goiz gartan ta egunaren geienean dela alegranzias, dela berze gisas obeki zegola iduriturik erraten ziote kuidazaleek, nola zion il bear zela egun artan, zegolaik obeki? E rrespondatzen zue, ezta bukatu oraño eguna: gaur ilen naiz. Sarturik gaua, galdegin zio Probinzialeak, nola zoekion: errespondatu zue, Aita, bagoaz joanes. Nora? zio ark: Luisek, zerura. Nola zerura? E rrespondatu zue, 235 SANDUEN BIZITZAK zerura uste dut joan Jangoikoaren miserikordias, baldin ene bekatuek ezpadute estorbatzen. Aita Sanduak biali zio bere bedeizioa ta induljenzia plenaria. Sandua alegratu ze induljenzias, baña bere humilaren utses alketu ze ikusteas oroitu zela artas Aita Sandua. E skatu zue azota zezaten il baño len, edo para zezaten lurrean iltzeko. Azkenean inbokatus kontino Jesus, ta beiratus bera guruzean iltze 1591 urtean adinaren 23 urte ta 3 ilabete beterik. 4. Berze asko milagroen ertean da bat, ilta bigarren urtean agertu baizekio glorioso bere Ama onari oliaturik zegolaik, ta eman baizio osasuna, ta alibio etxeko traba uetan ere. Belarmino K ardenaleak eman zue testimonio juramentureki, lenik beraren ustez S. Luis Gonzagak beñere etzuela admititu bekatu graberik: Bigarrena zazpi urtetako adinetik bizitu zuela bizi perfektoa. Irugarrena beñere etzuela sentitu aragiaren desordenaziorik. Laurgarrena orazioan etzuela komunki distrakziorik. Borzgarrena izan zela exenplu obiedienziaren, humildadearen, mortifikazioaren & baitire gauzak balio dutenak iago ezi milagroak. Jangoikoak digula imitatzea, ikusteko glorian. 236 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 22.an San Paulino Obispo Nolakoa 1. S. Paulino karidade anditako gizona, por konsigiente Jangoikoaren biotzekoa, jaio ze Bureos Franziakoan. Buratsoak izan zire Romako Jaundi aberatsak, zeñen heredero gelditu zen. E studiaturik ederki egin ze jakintsu famatua: ta Roman Konsul ta Prefekto honratua. Biziturik Matrimonioan humerik gabe denbora zati batez, ondorean elkarren konformidades ia bizi zire berex anai arreba bekala. E torririk E spañara, guziek ezaundurik beraren santidadea, Barzelonako Obispoak Lanpio deituak ordenatu zue sazerdote, naiz berak nai zuen zerbitzatu elizan sakristau. S. Felix Nolako Martir gloriosoaren debozios gelditu ze Nolara urbil erretiraturik, ta pobre eginik bere borondatez emateareki pobreei zuen guzia. Ala bizi zelaik kontent atzendurik munduaganik, gero noizbait jakin zelaik nor zen, batzuek eroa ziote zela, berze batzuek sandua, despreziatuagatik munduko ondasunak: baña Jangoikoak itzuli zio ordaña batendako eun, ala arimaren birtute, grazia, dono, ta erregaloetan, nola lurreko estimazio ta honratan. Aita Sanduak honratu zue berex, ta manatu ziote K anpaniako Obispoei estima zezaten. E stimatu zute angoek, ta Italiakoek, ta Afrikakoek ere, naiz urrun egonik, eta S. Agustinek agitz adiskide eginik eskribitu zitio anitz karta, eskatus ellega zeien Afrikara guzien konsolutako. Ala zebilalaik honratik iges, segitzen zue atzetik honrak, nola itzalak gorputza. 2. Iltzelaik Nolako Obispoa, obligatu zute enkargatzera saldo gartas. Asi ze Artzai ona bekala kuidatzen ardies, gaixtoak ontzen, onak obetzen, konsolatzen aflijituak, eroriak goratzen, ta erremediatzen zuzken guziak limosnas, konsejus, orazios, modu guzies. Bi lanze señalatuak kontatzen dire sandu gontas: bata, ezi etorririk arat Alariko Godoen erregeren soldadoek guzia errobatus in zutela preso Obispo sandua, zeñek orduko emanik guzia beartsuei, egiten zue Jangoikoai orazio gau, Jauna, ez permiti atormenta nazaten ni urre ta zilarragatik , ezi berorrek dak i nora diren ene ondasunak . Berzea da ezi gero berriz joanik Bandaloek ta errobaturik al zutena, ta eramanik asko kautibo Afrikara, etorri zekiola Ama alargun bat limosna eske erreskatatzeko bere semea eraman ziotena. Obispo sanduak errespondatu zio, etzekiola deus ere gelditu, baizik bere persona, baña joanen zela bera, ta geldituko zela arren semearen truk. E tzue arrek sinetsi nai; baña sinetsiarazi zio sanduak, ta obligatu zue eramatera bereki. 237 SANDUEN BIZITZAK E llegaturik Afrikara, aurkitu ze erregeren suiak zeukala kautibo seme gura: Amak eskatu zio nai bazio utzi artus trukadan gizon gura. Beiratu zio ark, eta galdegin zio ia bezekien zerbait lanetan. Sand uak zio bazekiela kuidatzen baratzeren bat. Ongi da, erran zue, ta utzirik alargunari bere semea, S. Paulino gelditu zue kuidatzeko baratze bat. Sanduak kuidatzen zue ongi, ta egunoro bialtzen zio Nausiari zerbait lore, fruita, edo gauza. Nausia bera joaten ze baratzera maiz kuadraturik bere kautibo garren juizio, atenzio, ta mintzaera onas. Satisfakzio osoa artu zuelarik, egun batez erran zio sanduak Nausiari sekretoan, beira zezala bere buruas, ta bere gauzes, ezi errege bere suia ilen zela denbora labur. Sekreto gau agertu zio arrek erregeri; eta onek nai zuelaik ikusi kautiboa, disponitu zute zetorren zeudelaik biak bazkaltzen. Ikusi zueneko gelditu ze errege arriturik: gero erran zio suiari, egia bide zela kautibo garrek errana, ezi alzineko gauean ikusi zituela zenbait juez ametsetan, ta aien ertean ura, zenen manamendus kendu zioten berari azotea eskuan zeukana. Galdegin zozu nor den, ezi ezta posibe ez izatea iduri duen baño iago. Nausiak arturik apart galdegin zio, ta erranarazi zio egia, nola zen obispo. Turbatu ze Nausia ori aditzeareki, ta erran zio eska zezala nai zuen guzia, ezi biali nai zuela bere lekura beterik ondasunes. Sanduak orduan, nik eztut nai berze ondasunik, baizik libre uztea ene Kristio kautibo daudenak: Guziak libre utzirik, ta onzi bat garis beterik honra andiareki despeiturik Obispo sandua itzuli ze Nolara triunfante bekala. 3. Segitu zue Artzai onak bere ofizio proprioan bere lengo kondizio oneki, ta erori ze heritasun batean, zeintan bisitatu ta konsolatu zute ez solamente obispo lurrekoek, baita zerukoek ere S. Januariok ta S. Martinek. Zegolaik bere limosneroa aflijiturik, zeren etzuen uzten zereki pagatu zor egin zituenak beraren ordes limosnatako, sanduak irrikos erran zio, etzaitela afliji, ezi Jangoikoaren gustotan in tugun zorrak izain da nork pagatu. Ala izan ze: andik guti biali zue norbaitek ura ta iago. Pasatu zue oñaze anitz konformidade osoareki imitatus Jesus ona. Despeidako garaiean sentitu ze arroitu ta ikaradura andi bat zegon kuartoan; guziak erori zire lotsarriturik, ta jaiki zirelaik ikusi zute ilik ta elurra bezain txuri mostratus arimaren gloria aurpegian ere. Agitu ze Kristoren 431 urtean. Alegre Aingiruak, triste gelditu zire feligresak. 238 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 24.an San Juan Bautistaren jaiotzea, ta iltzea 1. S. Juan, Bautista deitzen dena, zeren bataiatu zuen Jesu Kristo, beraren alzindari, ta berzergusu zena, ta Kristo bera zela uste zutena Judutarrek, sandu bat andia Jangoikoaren alzinean, zeintas erran zuen, emastek ietaik jaio direnetan ezta jaio andiagorik S. Juan Bautista baño: ezauntzeko zerbait, erragun zerbait arturik ebanjeliotik ta Autore grabeetaik. Izan ze Zatxariasen ta S. Isabelen seme izana beren zarzutuan. Bere Aita ze sazerdote lengo legearen: eta zegolaik ofratzen inzensua Jangoikoaren ohoretan, agertu zekio Aingeru bat Aldarearen eskuieko aldean, erraten ziola, etzaitela lotsa, Zakarias, ezi aditua da zure orazioa; eta zure bizikide Isabelek emanen dizu seme bat deitu bear duzuna Juan, eta arren jaiotzeas askok izanen dute gozo ta alegranzia, zeren ezi andia izanen da Jaunaren alzinean; ardorik ta sidrarik eztu edanen, eta bere Amaren sabeletik ia atrako da beterik E spiritu sandus: eta Israeldar anitz konbertitukotu beren Jangoiko Jaunagana, eta bera beraren alzinean joanen da E liasen espiritu ta birtuteareki, konbertitzeko buratsoen ta humeen biotzak, ta sinestagaitzak ezaumentura, prestatzeko pueblo bat perfektoa Jaunaren. E rrespondatu zio Aingiruari Zakariasek, nondik xakinen dut ori? ezi ni zarra naiz, ta nere bizikidea adinetakoa. E rran zio Aingiruak. Ni naiz Gabriel nagona Jangoikoaren presenzian, ta biali nau, ematera zuri berri gebek. E ta orra geldituko zara mutu ezin mintzatus kunpli daitzen eguneraño, zeren eztuzun sinetsi nik erranak kunplituko direnak bere denboran. Atra ze ura tenplotik mutu ezin mintzatus, keñus ezi. Andik sei ilabete izan ze Jesu Kristoren enkarnazioa edo gizon egitea Ama Birjinaren entrañetan E spiritu sanduaren birtutez, anunziatu ziolarik Aingiru berak S. Gabrielek Maria Santisimari, nola izanen zuen seme bat deitu bear zuena Jesus andia eta Jangoiko andiaren semea: eta galdeginik donzella soberanak, nola eginen zen ori, ezaundu gabe gizonkirik, Aingiruak seguratu zue eginen zela E spiritu sanduaren obras, Jangoiko andiaren birtutez: ta sinestarazteko obeki, añaditu zue, orra zure aidea Isabel ere, naiz zar izanik ta antzu, dago humeareki sabelean, ta seigarren ilabetean ia: zeren ezi Jangoikoarendako ezta deus inposiblerik. Konzebiturik bada Ama Birjinak milagrosoki bere seme Jangoikoa gizon Martxoaren ogeitabortzga- 239 SANDUEN BIZITZAK rrenean, andik egun guti joan ze prisaka bisitatzera Isabel gura, zeñen etxean egon zen irur ilabete guti gorabera, jaio zen arteo S. Juan: eta ala orgatik agian zelebratzen da Ama Birjinaren bisitazioa Garillaren bigarrenean, baña agitu ze arara ellegatzea Martxoaren azkenean, edo Aprilaren astean. Sarturik an Maria Santisima mintzatu zeneko diosalea emanes, saltatu ze kontentus Juan bere Amaren sabel-barnean, ta bere Ama ere bete ze E spiritu sandus: eta orduan uste da santifikatu zela lenik Juanen arima. Jaio ze bere denboran, eta bildu zire aideak eta ezaunak ematera zori onak Jangoikoak in zioten miserikordia andiagatik. Zorzigarren egunean nai ziote paratu Aitaren izena Zakarias; Amak ezetz, baizik deitu bear zela Juan. E rranten ziote, aiko guzian etzela nior ala deitzen zenik. Aitari adiarazi ziote ia nola nai zuen deitu zeien. E ta arrek eskribitu zue, bere izena da Juan. E ta guziak admiratu zire. E ta bereala mia lazaturik libre asi ze mintzatzen bedeika ta laudatus Jangoikoa. E ta famaturik ori guzioi admiratzen zire jendeak, ziotela, zerik izanen ote da aur gau? ezi Jaunaren eskua da oneki. 2. Azi zela S. Juan eremuan Jangoikoaren gizona bekala kubilaren batean, zierto, noiz joan zen ezta seguratzen, bai bizitu zela an penitenzia andian, estalis gorputza kamelloen biloes inikako tresena bateki, ta gerriko bat animale-larrus, mantenitus kanpoko langostaegi, ta erlaztanen ezti amargoareki. Beterik ogeita amar urte, Jangoikoaren manamendus atra ze desertutik berze munduko gizon bat bekala, Jesu Kristoren alzindari ta pregonari, prestatzeko bidea Jaunaren, predikatus penitenziaren bataioa bekatuen barkaziotako. E ta erraten zue, nork erakutsi dizie libratzen geroko iratik? E ginzkizie penitenziako fruitu dignoak, ta ez erran, Aita dugu Abraham, ezi erraten diziet, poderoso dela Jangoikoa egiteko arri gebetaik Abrahanen humeak. Bada ia aizkora paraturik dago prest arbolearen ondoan. Fruitu onik eztakarran arbolea ebakiko da, ta sura botako da. Nik bataiatzen zaiztet ures penitenziarako: baña ene atzetik etorriko denak, ni baño fuerteago baita, zeñen oñetakoak lazatzeko ere ezpainaiz gauza ni, ark bataiatuko zaizte E spiritu sanduas ta suas; bere eskuan dauka sardea, ta aizeratuko du bere eulkia; eta garia bilduko du bere granerora, ta lastoak eta agotzak errekotu itzali eztaiken suan. Honratzeko S. Juanen bataioa, joan zekio Jesu Kristo bera bataia zezan. S. Juanek etzue utzi nai, erraten ziola, ni orrenganik bear naiz izan bataiatua: eta berori eldu da enegana? Jesus onak erran zio, utzazu orai, konbeni da kunpli dezagun on den guzia. Orduan utzi zue, ta bataiatu zue. 3. Ainberzekoa ze opinionea Judutarrek zutena S. uan Bautistas, ezi pensatu zute ote zen Jesu Kristo bera. Orgatik biali ziozte sazerdoteak ta 240 Joakin Lizarraga Lebitak galdegitera, ia nor zen. E ta konfesatu zue, ta etzue ukatu, ta konfesatu zue ez nai zela ni Kristo; ala kontatzen du berze S. Juanek. (c. 1.) Galdegin ziote iago, bada zer? E lias da berori? E z naiz E lias ere. Profeta da berori? ark, eztare. Aiek, nor da bada? eramateko errespuesta biali gaitutenei. Zer dio bere buruas? S. Juanek, ni naiz boza klamatzen duenarena desertuan. Aiek orduan, nola bada bataiatzen du, ezpada ori Kristo, eztare E lias, eztare Profeta? E rrespondatu zue S. Juanek, nik bataiatzen dut urean: baña zuen erdian egon da zuek ezauntzen eztuzena: bera da ene atzetik etorriko dena, ni baño iago dena, zeñen oñetakoen lotzakia lazatzeko ezpainaiz digno ni. Berze egun batez ikusi zue Jesus eldu zela beragana, ta erran zue, ona Jangoik oaren axuria: ona k entzentuena munduk o bek atuak . A u da, zeñetas nion, ene atzetik eldu dela ni baño iago dena. E ta testimonio ematen zue S. Juanek ikusi zuela E spiritu sandua jausten zerutik, ta jarri zen beraren gañean. Berze egun batez ere zegolaik bi Diszipuloeki ikusirik Jesus ibiltzen, erran zue, ara Jangoik oaren axuria. Orgatik agian pintatzen dute axuri bat San Juanen aldean, ta sandua mostratzen erias. S. Juan Bautistas erran zue S. Juan E banjelistak, c. 1. izan zela gizon bat Jangoik oaganik bialia deitzen zena Juan: au etorri zela testimoniotak o, argi egiask oas ematek o testimonio, au da Jesu Kristos. Baña Jesu Kristo berak testimonio obea eman zue S. Juan Bautistas, erran ziotelaik Judatarrei, (Math. 11.) Zer ik ustera joan zarate desertura? Kanaren bat aizeak dabilana? Baña zer ik ustera joan zarate? agian gizonen bat galas bestitua? A lak oak erregeen etxeetan dire. Baña zer ik ustera joan zarate? Profeta bat? Baietz diot, eta iago ezi Profeta. A u da zeintas dagon esk ribiturik , orra nik bialtzen dut ene A ingerua ene alzinean prestatuk o duena zure bidea zure alzinetik . E giaz erraten dizet, emastek ietaik jaioen ertean ezta jaik i andiagorik Juan Bautista baño. 4. Gizon andi gau preso zeukatelarik, aiturik bere presondegian Kristoren obrak, bialirik bere Diszipuloetaik bida Kristogana, ezaunarazteagatik guziei nor zen berak ongi ezauntzen zuena, galdegin zio, Berori da etorri bear dena, edo berzerik esperatzen dugu? Jesus onak errespondatu zue, zoazte, konta zoze Juani aditu, ta ikusi du ziena, itsu zirenek ikusten dute, estropeatuak ibiltzen, sorrek aditzen, leprosoak garbitzen, ilak bizten dire, ta pobreek predikatzen dute ebanjelioa. E ta zori onekoa da eztuena artzen eskandalorik enebaitan. Guziau da erran ziotena Judioei, ezpadidazie sinestatu nai niri, sinesta ene obraei, ezi ebek ematen dute testimonio nitas. S. Juanek ematen zue testimonio bera, baizekie egia zela Jangoikoaren errebelazios. Jangoikoaren gizon gura preso zeukatela aipatu dugu; baita il ere zutela aipatuko dugu. Nor ezta admiratzen? baña nor admira daike ikusias geros egin zena Jesus onareki, Jangoiko gizonareki? 241 SANDUEN BIZITZAK eta beraren adiskide onetsia zela S. Juan Bautista: beras munduaren, Demonioaren, ta aragiaren kontrarioa, ta ebenganik aborrezitua? Nola, ta zergatik izan ote ze? adi zagun. Herodes Galileako errege, tratatu zuena hero gisa Jesus estalis eroen manta txuri bateki, eskarnio egines, ta txufeatus bere soldadoeki, Herodes gura izan ze in zuena preso ta ilarazi S. Juan: eta zergatik? Zergatik zeukan arturik beretako bere anaia Filiporen Andrea deitua Herodias eskandalo urrintzu publikoareki, murmuratus guziek alako gauza itsusi indignoas. S. Juan Bautistak erraten zio Herodesi, Jauna, konzienzias ez dezake iduki bere anaiaren bizikidea. Baña emakume urde gaixtofikatuak aborrezitzen zue S. Juan, ta nai zue ilarazi, ta etzuke logra: zeren erregek errespetatzen zue Juan, xakinik zela gizon justoa ta sandua; eta beraren konsejus iten zue anitz gauza, ta aditzen zue gustoreki. E skalda ona izan ze, noiz ta Herodesek zelebratu zuen bere jaiteguna, konbidaturik erreinuko Jaundiak ta prinzipalak. Ondorean forjatu ze danza, ta danzatu ze arin eder Herodiasen alaba: baiki diona S. Anbrosiok, (1. 3, de virginibus) saltent adulterae filiae, urdearen alaba danzari: ongi iduriturik erregeri, ta gañarakoei, ark erran zio xoroturik, eska zazu nauzuna premiotako, ta emanen dizut, naiz dela erreinuaren erdia: eta juramentu egin zio. Neskak galdegin zio Amari, zer eskatuko diot? Amak errespondatu zio, eska zozu Juan Bautistaren burua. Prisaka joanik neska arinak erran zio, nai dutena da eman dezadan bereala Juan Bautistaren burua plater batean. Tristatu ze errege, baña juramentuagatik, ta presente zeudenengatik ebakiarazi zio burua, ta ekarrarazi plater batean; eman zio au neskari, ta neskak Amari. On aditurik Diszipuloek artu sanduaren gorputza, ta paratu zute monumentuan. Onaraño dio ebanjelioak. (Marc 6.) E ta gero aditurik Herodesek Jesu Kristoren prodijioak, erraten zuela, Juan biztu da ilen ertetik, eta arren birtutez agitzen dire prodijio goiek. Batzuek ziotelaik Kristos zela E lias, berze batzuek zela Profeta, ark zio, nik degollarazi nuen Juan, au da bizturik den ertetik . (Ibid. superiùs.) De manera ezi len uste zute S. Juan Bautista zela Kristo, ta gero berriz Kristo zela S. Juan Bautista. Ain elkarri idurituak zire biak! 5. Nor ezta lastimatzen iltzeas ala Kristo, nola S. Juan? E ta nola mundua beti ibili den ta dabilan bere kontra bere kaltetan? Alako gizon sanduak, arimen ta gorputzen sendazaleak, on guzia guzieri iten dutenak, ez luzke munduak ibili bear andaetan bere onagatik ere, ta biziarazi bear betikos, al balezake? Baña jende gaixtoa itsutzen du bere maliziak, espezialki deshonestoa. K astidadearen defensa ta faboretan utzi ze iltzera Martir S. Juan Bautista: Ilarazi zute deshonesto urdeek: Zein estimagarria da beras honestidade ederra! Zein abominable berriz deshonestidade 242 Joakin Lizarraga itsusia! Onen kontra dago klamatzen oraño ere odol garbi garren boza. Pintatzen du S. Anbrosiok buru sandu gura plater gartan urde garren eskuetan, Beira, dio, urresko ago sandu goi, zeñen errana etzin duketen soporta: orai ixil dago, baña oraño ere badioze beldur. Beira begi goiek, ilik ere, testigo zuen maldadearen. E rtxirik dauzki, ez ainberze eriotzearen kasos, nola zuen luxuriaren odios ez ikusi naies. Beira gizon sanduena ilik ordien ta urdeen sentenzias, nolakoas ez lukenai libratu ere. Baña Juez sumoaren sentenzias orai zein aldaturik dauden gauzak! Nola dagon orai S. Juan Bautista, ta nola Herodes ta Herodias! Baña emen ere pagatu omen zute miserien monedas: ta danzari gura ugalde izoztu bat pasatzean izotza autxirik, leporaño ondaturik inguraka &. &. 243 SANDUEN BIZITZAK Garagarzaroaren 26.an San Juan ta San Paulo Martirak 1. S. Juan ta S. Paulo bi anaien martirioa eskribitu zue Terenzianok martirizatu zituenak berak. Konstantino M. E nperadore Kristioaren denboran in ziote Romanoei gerra E szitaek sartus Trazia barna. Kontra joateko autatu zue K apitan Jenerale bat deitua Galikano. E tze au trebe prinzipioan, baña gero ere ofrezitu ze, non ta enperadoreak ofrezi zezon egitea Konsul, ta ematea bere alaba Konstanzia esposatako, itzulias geros biktorioso. Konstanzia deitu gau ze S. Inesek sendatu zuena milagros. Kuidadotan paratu ze enperadorea petizio goneki, baizekie zeukala bere alaba garrek eginik kastidade perpetuoaren boto, ta ezkondu baño lenago iltzera utziko zela. Kuidado zuena xakinik joan zekio alaba Konstanzia Jangoikoaren inspirazios, ta mintzatu zio ala, ene Aita Jauna, ezpaneki zierto, eznauela desanparatuko Jangoikoak, beldur nitzake lanze gontan berori bekala: baña konfiaturik Jangoikoan erraten diot eman dezokela Galikanori bere itza eskatzen duen guziaren, non ta eraman dezkien bereki Juan eta Paulo ene mutil fielak, ta utzi dezkien nereki bere bi alabak Atika ta Artemia. Guzia egin ze: Galikano joan ze bi gaieki gerrara, ta Konstanzia gelditu ze arren bi alaba gaieki: zenen, eta bere onetan egin zue orazio gau bere sekretoan: O ene Jesus Jangoiko ta gizon egiaskoa, S. Ines birjinaren medios sendatu ninduena ni ta erakutsi bizitzaren bidea, ta inspiratu bizitzea kastidadean, ta admititu ninduena bere esposa garbien konpañian. Orrek, Jauna Maria Santisimaren seme ta Aita dena, beraren esneas azi zena. Orrek, Jaun andia, guzis poderoso dena infinito eterno, bere denboran jaio zena Amaganik, delarik ab aeterno enjendratua Aita eternoaganik, Jangoiko Jangoikoaganik, argi argiaganik. Orrek, Jauna, bere eriotzeareki erremediatu zuena mundua, ta dena ilen ta bizien Juez unibersala, otoi eman bezkida berorren zerbitzuko bi arima gebek, ta eben Aitarena, in daitzen Kristoo. E ne mia goberna bez, errateko nik konbeni zaiotena, ta eben adimentua adi nazaten, bizitzeko guziok kastidadean, ez dezagun izan, ta ez nai ere berze esposorik, baizik berori, o Jesus, zeñeki eternidadean goza gaitzen berorren erreinuan. amen. 2. Orazio gonen, ta itz erran zitiotenen medios konbertitu zire Jangoikoaren graziaz bi donzellak, bataiatu ta konsagratu zire Kristori botos. Beren Aita Galikano gaizki atrarik prinzipioan, gero S. Juan ta S. Pauloren konsejus boto eginik Jangoiko bakar egiaskoari kristiatuko zela, 244 Joakin Lizarraga erdexten bazue biktoria Unze desesperatu gartan, faboratu zue Jaun dibinoak milagrosoki: joanarazi zue bereki etsaien erregearen dendaraño, zein bota zekio oñetara eskatus bizia libre. Manaturik ez iltzeko nior, atra ze nai zuen guziareki, ta itzuli ze beterik honras ta ondasunes triunfante Romara, non len lenik joan ze bisitatzera S. Pedroren tenploa. Ortas admiraturik enperadoreak erran zio, joan zinalaik gerrara, ikusi zinduzada sartzen Demonioen tenploan; eta orai ikusten zaitut ematen Kristori graziak, ta bere Apostoluari: zer motibo da? Orduan Galikanok kontatu zio, gerran agitu zekion guzia, ta nola gal-etsirik zegolaik, libratu zuen Jesu Kristok, ta argitu zuen ezauntzeko egietafedea; orgatik kristiatu naiz, Jauna, ta dut intenzio pasatzeko ene egunak Kristoren obsekiotan erretiroan: dignidade ofrezitu zidana eman bezo berze bati, ta bere alaba Konstanzia libre dago enegatik, segitzeko nai duen estadoa, ezi nik eztut tratatzen ia ezkontzeas, baizik despeitzeas munduko gustoak ta banidadeak. Ori aiturik besarkatu zue gozoro enperadoreak erraten ziola, zori onean dela, ta zure bi alabak ere in dire Kristio, ta ene alaba Konstanziareki daude konsagraturik Kristori botos bizitzeko birjinidadean. Plazer andia izan zue ortas Galikanok: ta palaziora joanik enperadoreareki, atra zekizkio atarira enperadorearen Ama S. Helena, beraren alaba Konstanzia, ta arren bi alabak negarra zeriotela bozkariundez. Bereala nai luke Galikanok erretiratu; baña enperadoreak etzio permititu, baizik dignidade andi gartan barra zezan exenplu onaren argia desengañatzeko franko erroreen ilunbean engañaturik zeudenak. Gero denborain buruan libertadea emanik borz milla esklabo zituenei, utzirik bere bi alabaei bear zutena, gañarakoa saldu ta limosnatan errepartiturik, erretiratu ze Ostiara, non eginik hospitale bat peregrinoen enpleatzen ze Jangoikoaren ta proximoen amorezko lanetan, egines Jangoikoaren graziaz anitz milagro, ta bera ze Jangoikoaren milagrorik andiena, zenen ikustera zoezi jendeak urrundanik, beiratus ta admiratus ain poderoso bano len, ta ain amoroso humil orai, ta orgatik estimatus len baño iago orai. Bizimodu sandu gontan iraundu zue anitz urtez, ta bukatu zue gloriosoki gero martir, ezi Juliano Apostatak ilarazi zue, zeren etzituen adoratu nai onen Jangoiko falsuak ta Demonio egiaskoak. E ta on guziaren prinzipio eman zute S. Juan eta S. Paulo konbertitu zutenak. 3. E ben kontra itzuli ze Juliano madarikatua, jabetu naiez beren hazienda ta ondasunes. Lenik on kolores konbidatu zitue bere zerbitzura: gero uztera Kristoren zerbitzua ta errelijionea arrek utzi zuena. Bi anaiek errespondatu zute, zeruetako enperadorea zerbitzatu naiez etzutelanai arren palazio, zerbitzu, ta grazia, zeren utzi zuen Jesu Kristoren fedea. 245 SANDUEN BIZITZAK Arren mandatari zen Terenzianok eman ziote amar egunen epea, determinatzeko ez edo bai. E rrespondatu ziote, kontu in zezala pasatuak zirela amar egunak; etzirela aldatuko sekulan inik zeukaten determinaziotik; in zezakela nai zuena berldanik. Sanduek seguraturik ilen zuztela Martir, estimatus Jangoikoaren fabore gau, eman zute prisa amar egun gaietan errepartitzen pobreei gau ta egun beren zuten guzia. Ondorean joanik Terenzianok aurkitu zitue orazioan: mostratu ziote Jupiter Jangoiko falsuaren imajina bat, adora zezaten, manatzen zuen bekala enperadoreak, ezperen, edekitzeko biziak. E rrespondatu ziote aiek animoso, orren Jaun barin bada Juliano, or konpon bedi arreki, ezi guk eztugu berze Jaunik ta Nausirik, baizik gure aun Jesu Kristo, zein ere arrek ukatu duen, bataiatuas geros, alke dakiola. Terenzianok beldurrak gora zeien jendea, jakiten baze, ilarazi zitue sekretoan, ta ortziarazi an etxe barnean: ta publikarazi gero izan zirela desterratuak. Baña nork dezake engañatu Jangoikoa? Urbilen urtean egun gartan berean iltze miserableki Juliano, ta sanduen birtutea asi zire publikatzen Demonioak atratzen zirenak gorputzetaik aien kasos. E ta Terenziano beraren seme bakarra libratu ze sanduen birtutez: Aitak ezaundu zue errelijione Kristioaren egia, ta bere gaizki egina iltzeas sandu gaiek: eskatuzi ziote barkazio, konbertitu ze, ta egin zue penitenzia: eta eskribitu zue eben martirioa, agitu zena 362.an urtean Jesu Kristoren gloriatan. amen. 246 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 29.an San Pedro Apostolua 1. S. Pedro Jesu Kristoren Bikario beraren lekuan E lizako giltzaeki gelditu zena, Apostoluen Prinzipe, Kristio guzien Artzai buru, nor zen, nola bizitu zen ta iltzen, xakitea zerbait berere Kristioek, konbeni da. Geiena atrako dugu ebanjeliotik, ta Apostoloen eginak deitzen den libru sagatutik. Izan ze Galileatarra, Betsaidan jaioa, S. Andresen anaia, biak arranzuan okupatzen zirela. S. Andresek aditurik bere Maestru zena S. Juan Bautista ematen berri andiak esu Kristos, billatu zue, aditu zue, ta ezaun duzue guzien salbazale bekala. Joan ze gero bere anaia S. Pedroren billa: kontatu zio fortuna opatu zuena, ta berareki itzuli ze Kristogana. Bere Majestadeak ikusi zuelaik erran zio, Zu zara Simon Joanen semea; zu deituk o zara Zefas, baita Pedro, ta Pedro oroat nola peña, edo arria. Ia Jaun dibinoak nola baizeuka destinaturik fabrikatzea bere E liza, zeñen zimendu baita bera, señalatu zue S. Pedro nola arri prinzipala. E tzue gelditu orduan bereki Diszipulotako, baizik zenbait egunen buruan zebilalaik itsasbasterrean ikusirik biak zeudela arranzuan, erran ziote, atozte ene atzetik , inen zaiztet arimaen arranzuari. Bereala guzia utzirik segitu zute gogotik ere. Baña S. Pedrori zion afektoa Jesu Kristok, ta egiten zion fabore berex distingitua ze ainberze, ezi Apostolu guziek ezauntzen ta kontatzen zute anaia andiena bekala, ta E banjelariek ta guziek errekontatzean Apostoluak, beti len lena paratzen dute S. Pedro: eta Kristo berak beti zerama bereki lan sekreto andienetan ere, nola trasfiguratu zelaik Taborko oianean, biztu zuelaik Prinzipe garren alaba ila bere ganbaran, ta erretiratu zelaik orazio egitera Jetsemaniko baratzean pasio alzinean. Jaunaren borondatez, Apostolu inik ere, segitu zue lengo ofizioan, arranzuan, honesto bekala; eta bere Majestadea arren barkoan enbarkaturik, ta leorretik apartarazirik gutitto bat, andik predikatzen ziote leorrean zeuden jendeei, mostratus bere E liza dela S. Pedroren barkoa, egietafedearen, ta zeruko doktrinaren kolumna ta firmamentua, ta Pedro utzi bear zuela E liza guziaren kargudun, Maestru, ta Gobernari. Zenbat, ta nolako donoes, graziez, ta birtutez adornatu zuen, nork explika? Senzill llano kontatus zenbait gauza agitu zirenak, entendatuko dugu zerbait: errespetatzeko S. Pedro, ta bere ondorengoak. 2. Oraietan arren barkotik predikatu zuela erran dugun predikuaren on dorean manatu zio, tiratzeko itsas-barnerat, ta botatzeko sareak. 247 SANDUEN BIZITZAK Pedrok erran zio, Jauna, gau guzian nek aturik ibili gara, ta deus eztugu arrapatu. Baña berorren itz, ta manamendura botak o dut sarea. Ori egin, eta arrapatu zute arraiketa abasto, sareak ezin iduki ala. Deiturik berze onzian ziren lagunak, elkar lagundus atra zuzte, ta bete zuzte bi onziak, kasi ondatzen baizire pizuagatik. Ori dakusalaik, botatzen da Pedro Jesus onaren belaunetara, erraten diola, Jauna, aparta bedi eneganik , bainaiz gizon bek ataria. Ori zio humillaren utses arriturik; baña etzue apartatu nai sekulan ere. Jaun onak erraten dio, zaude, ez lotsa: emendik alzina arimaen arrapatzea izanen da zure ofizioa. Aldi batez enbarkaturik Jesus ona gabe, kontrako aizeak zebila onzia arat onat gorabera, (Math. 14.) Gauerdia pasaturik, ikusi zute Jesus ona eldu zela aiengana oñez urgañean: turbatu zire ustez fantasmaren bat ote zen. Bereala mintzatu zekiote, k onfia, etzaiztela lotsa: ni naiz. Pedrok zion amorearen suareki erran zio, Jauna, on barin bada, mana bez natorren ni orrengana uren gañean. A toz, erran zio: asi ze ibiltzen ur gañean, baña al ze erru bateki lotsatu ze: ta ondatzen asi zelaik klamatu zue, Jauna, libra benaza. Istantean esus onak eskua edatus arrapatu zue ziola, Jede gutitak oa, zergatik dudatu duzu? Berze aldi batez (ib. 8.) Jesus onareki enbarkaturik Apostoluak, agitu ze nastekazio andi bat itsasoan demanera ezi uren bagadek estaltzen zute barkoa: baña bera zego lo. Joan ta idatzarri zute erraten ziotela, Jauna, salba gaiza; galduak gara. E rraten diote Jesus onak, zergatik zarate beldur fede gutitak oak ? Orduan jaiki ta manatu ziote aizeei ta itsasoai: eta guzia gelditu ze trankil. Nork duda du, anitz alako pasatuak S. Pedroreki ta bere barkareki direla misterio, signifikatzeko pasatzen direnak E lizan? 3. Famatua da S. Pedroren konfesioa deitzen dena. Galdegin ziote Diszipuloei Jesus onak, N or diote jendeek nai zela ni? E rrespondatu zute, Jauna, batzuek diote dela Juan Bautista: berze batzuek dela E lias, berze batzuek ezi Jeremias, edo Profetaren bat. Jesus onak orduan, eta zuek nor dioze nai zela? E rrespondatus Pedrok guzien partez erran zue, berori da Kristo Jangoik o biziaren semea. Jesus onak orduan, zori onek oa zara Simon Pedro, zeren eztizu errebelatu aragisk o ta odolesk o gizonak , baizik ene A itak zeruetan dagonak Bada nik ere erraten dizut zuri, zu zarela Pedro, arria; ta arri gonen gañean fabrik atuk o dut nere E liza; eta infernuek eztute indarrik onen garaitzek o diña. E ta zuri emanentizut zeruetak o erreinuaren giltzak : eta zuk lotzen duzun guzia lurrean, lotua izanen da zeruetan ere: eta zuk lazatzen duzun guzia emen, lazatua izanen da an ere. Judioek ziote murmuratus, nork dezazke barkatu bekatuak, baizik sollik Jangoikoak? Orra nork dezaken Jangoiko denaren komisios. Potestade andiak eman zitio S. Pedrori: anitz amatu, estimatu, ta honratu du. Guziareki andik guti asi zekiotelaik aipatzen pasio asatu bear zuena, nola 248 Joakin Lizarraga joan bear zuen Jerusalena, ta an padezitu, ta il, ta gero biztu berriro: S. Pedrok lastimas zion kariño garreki erran zio, ez alak orik , Jauna, ez permiti alak orik in dezoten. Itzulirik Jaunak erran zio Pedrori, zoaz ene atzetik , Satanas, tropezu paratzen didazu, ezpaituzu pensatzen Jangoik oaren gustoaren k onforme, baizik gizonen gustora. Ontan erreprehensio eman zio, ez maitatzeko sobra gorputzaren bizia ere, baizik Jangoikoaren amorez artzeko trabajuak ere, ta eriotzea ere, bear barin bada. 4. K afarnaunen kontribuzioneen kobrazaleak ellegaturik S. Pedrori erran ziote, zuen (ib. c. 17.) Maestruak eztu pagatzen trebutua? Bai, erran zue S. Pedrok: eta sartu zeneko etxean, alzinatu ze Jesus ona galdegitera, zer iduri zaizu, Pedro? N orenganik k obratzen dute trebutua erregeek ? Beren humeen, edo berzerenganik ? Ark, berzerenganik . L ibre dire humeak beras, erran zue Jesus onak. Baña etzoguten eman esk andalorik , zoaz itsasora, bota zazu hamua, ta lenbizik o arrapatuk ouzun arraiaren agoan aurk ituk o duzu moneda bat; ura emozute nere ta zure partez. Bada zer notatu lanze gontan, baña prinzipalki pagatze gura Jesus onaren ta S. Pedroren bardin batean... Predikatu zuelarik Jesus onak, zein neke den aberatsen salbatzea (ib. 19.) erran zio Pedrok, orra guk guzia utzirik segitu dugu berori: Bada zer izanen da guretak o? E rrespondatu ziote Jesus onak, egiaz erraten dazaet, ezi jarritzen nai zelaik nere tronoan erresurrek zioaren denboran, zuek ere segitu nauzenak ni jarrik o zaratela amabi tronoetan juzgatzen Israelgo jendeak . Alaber bekatuen barkatzearen gain (c. 18.) galdegin zio S. Pedrok, zenbat aldis ene anaiak bek atu eginik , bark atuk o diot? Zazpi alditaraño? E rrespondatu zio Jesus onak, eztiot nik , solamente zazpi aldis, baita ere amar zazpis zazpitaraño: adiarazteko, ezi beti. Alaber predikatu zuelaik Jaun dibinoak bere sakramentuko alimentu milagroso amorosoas, zenbait Diszipulok murmuratus ziotela, gogorra da prediku gau; nork dezake aditu? utzi zutelaik beraren konpañia, gelditu zirenei galdegin ziote amoltsu, N auzie zuek ere joan? (Joan. 6) E rrespondatu zio guzien partez S. Pedrok, Jauna, norengana joanen gara? Berorren itzak dire betirok o bizitzaren. E ta guk sinetsi dugu, ta ezaundu dugu berori dela Kristo Jangoik oaren semea. 5. Baña pasiora urbildus bekala, zoeie iago agertus Jesus onaren ta S. Pedroren elkarrenganako amore fiñ gura. Prebenitzeko bazkoa deitzen zen azken afaria, biali zitue alzina S. Pedro ta S. Juan bere maiteenak bekala. Zeudelaik artan, aipaturik bere Majestadeak, Apostoluetaik batek traiziatuko zuela, zeudelaik guziak ikar ikar, S. Pedrok S. Juani keñu egin zio, galdegiteko, nor zen traidorea: ezi baleki, zatikatuko zue ozka an, dion bekala S. Krisostomok. Bada oñen garbitzen asi zekiotelaik Jesus ona, an ze S. Pedroren azorazioa, Jauna, orrek niri garbitu oñak ? E rres ondatu zio Jesus onak, zaude, nik egiten dutena zuk eztak izu orai: baña jak inen duzu gero. 249 SANDUEN BIZITZAK E rraten dio Pedrok, E ztiot utzik o garbitzera nere oñak sek ulan ere. E rrespondatu zio Jesus onak, ezpazaitut garbitzen, eztuzu izanen parterik enek i. Orduan Pedrok, Jauna, ez oñok solamente, baita esk uok ere ta buru au. E rraten dio Jesus onak, garbi dagonak eztu bear, baizik oñak garbitzea: eta zuek garbi zauzte, baña ez guziok . Au zio Judas traidoreagatik. Joan. 13. Gero maian erranik nola zeukan disponiturik erreinua aiendako firme irauten zutenendako berareki, (Luc 22.) erran zio, ah Simon Simon Pedro, orra Satanas dago naiak baiaztatu zuek , garia bek ala: baña nik esk atu dut zuregatik , eztaien falta zure fedea: eta zuk noizbait k onbertiturik k onfirmazk izu zeure anaiok . Pedrok erran zio, Jauna, orrek i nago prest joatera preso ta iltzera. Jaun dibinoak erran zio, zuri erraten dizut, Pedro, eztu ollarrak k antatuk o gaur, uk atu arteo irur aldis zuk ni ezauntzen nauzula. Afalondoan erran ziote Jesus onak, zuek guziek pasatuk ouze esk andalo enebaitan gau gontan: ezi esk ribiturik dago, A rzaia golpatu, ta ardiak barratu. E rrespondatu zio Pedrok, naiz guziak esk andaliza daitzen, ni ez beñere. Jaun dibinoak erraten dio, sines erraten dizut ezi gau ontan berean, ollarrak bi aldis k antatu banoien, zuk uk atu nauzula ni irur aldis. (Marc 14.) Pedrok porfia, bearbada ere il orrek i ni, eztut uk atuk o ori. Biotz onareki zio, baña agertu ze gero, zer den gizona berez. 6. E llegaturik Jetsemaniko baratzera, utzirik berzeak saiets batean, erretiratu ze Jesus ona S. Pedro, S. Tiago, ta S. Juaneki aratxago, ta ebei enkargaturik orazioan egotea, bera zego berex otoitz egiten ta odol-izerditzen kongojas. Gero itzulirik aurkitu zitue lo, ta erran zio Pedrori, Simon, lo zaude? E zin iraun duzu idatzarririk ordu batez orazioan enek i? Zauzte erne, ta orazio egize, etzaizten erori tentazioan. E llegatu zirelaik Judaseki armatuak egitera preso Jesus ona, Malko deitzen zen mutil bat alzinaturik botatzera eskuak, S. Pedrok Jaunari zion amorearen suareki tiratu zio ezpatas atrebitugarri, ta ebaki zio bearri bat, zein ukitus istantean sendatu zion Jesus onak, ta S. Pedrori erran zio, itzulazu ezpata goi bere magira. E ne A itak brindatu didan tragoa, eztuzu nai pasa dezaten? Orduan Jaunaren gain botatzeareki aiek, Apostoluak lotsarriturik, ta bera utzirik, Joan zire iges. Baña S. Pedro geldiarazi zue badean Jesus onaren amoreak. Ikusi naiez zertan baratzen zen, segitu zue urrundanik, ta gero ere sartu ze K aifasen etxean, non zeukaten axuri dibinoa inguraturik otso gaiek. Ojala ezpaze sartu, zeren ezaundurik, ta galdeturik batak eta berzeak ia Jesusen Diszipulo zen, ukatu zue irur aldis, etzuela ezauntzen ere. Ain zoraturik konfuso zego beldurrez! K antatu zue ollarrak, ta inporta dena, beiratu zio Jaun onak. Akorriturik ezaundu zue bere gaizki egina, ta atrarik andik asi ze egiten negar amargoki, segitzeko bizi guzian, ezi diote, ollarrain kantua aditzen zuen egunoro, negargalea eldu zekiola, ta negarren podores zeuz250 Joakin Lizarraga kiela eginik bi erreka, edo arraia gisa begien pean. Guziareki etze deskonfiatu Jesus onaren onas, ta ezpideze deskuidatu akuditzeas Ama Birjinagana, logratzeko piedadea: eta Jaun onegia bizturik ilen ertetik irugarren egunean agertu zekio S. Pedrori berez berzeeri baño len: ala ziote berek, biztu dela egiaz Jauna, ta agertu dela Simoni. (Luc. 24. v. 34.) Zer pasatu zen bien ertean bisita gartan, bataren ta berzearena, nork entenda? 7. Preziosoa izan ze aparizio in ziona S. Pedrori bere laguneki Tiberiasko itsasoan, non beraren manamendus botarik sarea, ta arrapaturik arraiketa andia, ezaundu zuten Jesus zela, ta gero berak bere eskus eman zioten jatera: Ondorean galdegin zio S. Pedrori amoltsu, Pedro, maite nauzu ebek baño iago? E rrespondatu zio, bai Jauna, orrek dak i maite dudala. E rraten dio, bada k uida nere axuriak . E rraten dio berriz, Pedro, maite nauzu ni? E rrespondatu zio, bai Jauna, orrek dak i maite dudala. E rraten dio, bada k uida ene axuriak . Irugarren aldian galdegiten dio, Pedro, amatzen nauzu ni? E rrespondatu zio negarti galdegiteas ainberze aldis, Jauna, berorrek guzia dak i: berorrek dak i amatzen dudala. E rraten dio, bada k uida nere ardiak . Sines erraten dizut, gastea zinalaik , zeuroi zeñitu, ta poatenzina noranai: baña zartzen zarelaik , berze batek zeñitu ta eramak ozaitu nora nai etzin duk en. Au erran omen zio mostratus nolako eriotzeareki honratu bear zuen Jangoikoa. E rraten dio azkenik, segi nazazu ni. Orra S. Pedro eskojiturik ta eginik Kristok berak Artzaiburu bere axuri ta ardi onetsien. Igan ondoan Jesus ona zerura, S. Pedrok bildurik Kristio berri gaiek, mintzatu ziote bear zela Judas galduaren lekuan autatu berze bat Apostolutako, ta Jangoikoaren borondatez eskojitu zute S. Matias. Gero errebestiturik guziak E spiritu sanduas asi zirelaik predikatzen miragarriro, eta jendea zegolaik arriturik, S. Pedrok egin zue prediku andi bat, ta kristiatu zitue irur milla arima, guti gorabera, bizi zirenak sanduki. Zoezi bein S. Pedrota S. Juan tenplora: atarian zego estropeatu bat jaiotzetik, paratzen zutena egunoro an eskatzeko limosna: eskatu ziote biei ere. E ta S. Pedrok erran zio, beira guri. Ura zegokiote beira ustez zerbait atra. Baña S. Pedrok erran zio, zillar ta urrerik eztut nik . Baña dutena ematen dizut: Jesu Kristoren izenean jaik i ta ibili zaite. Artu zue eskutik, eta istantean aurkitu ze sano ta sendo, ta sartu ze aieki tenploan ibilis tieso ta saltoka, ta oius laudatzen Jangoikoa. Bildurik jendea ta arriturik zegolaik, S. Pedrok anioso erran ziote klaro, nola Jesus Jangoikoaren seme sandu salbazale, berek ilarazi zutenaren izenean obratu zen prodijio gura: konberti zeizela, ta egin penitenzia. Konbertitu zire borz milla ia. Baña tenploko sazerdote ta manazaleek eraman zuzte preso biak. Biramonean batzarre andi bat bildurik, ta biak erdian paraturik, ta galdeginik agituas, S. Pedrok beterik E spiritu sanduas, erran zue, Jesu Kris251 SANDUEN BIZITZAK to, zuek guruzifik arazi duzena, bera da eman diona sanidadea oni. E ta ezta berze nioren baitan salbaziorik ta ez gauza onik . Aiek manatu ziote etzezatela predikatu Jesusen izenean niolatere. Baña biek firme errespondatu ziote, beira zeurek Jangoik oaren presenzian, ia arrazio den obeditzea zuei lenago ezi Jangoik oai: ezi guk ez dezak egu utzi erratek o ik usi duguna ta aditu. Segitu zute ausarki predikatzen nola len. 8. E ta ainberzekoa ze Kristio lenbiziko gaien karidadea elkarrengana, ezi guziek zute biotz bat, ta arima bat, ta ondasun guziak komun guziendako, ta ala etze nior etzuenik bear zuena, ezi zutenek paratzen zute Apostoluen oñetan errepartitzeko bearraren ariora. Senar-emaste batzuek, Ananias ta Safira deituek, saldurik alor bat, presentatu zute prezioaren parte bat, guzia zelako itxuran, ustez engañatu sandua: baña onek senarrai lenik erran zio, Ananias zergatik Satanasek tentatu dizu biotza, gezur egiteko E spiritu sanduari? E tzego zure eskuan ematea edo ez? Zergatik nai izan duzu engañatu? E ztuzu gizonei gezur egin, baizik E spiritu sanduai? Aditzeareki solamente, ilik gelditu ze an gizonoi. E ta ortzi zute. Irur ordu bekala pasaturik, ellegatu ze Safira etzekiela zer agitu zen. S. Pedrok erran zio, errazu egia, emastekia, onenberzean saldu duze alorra? Ark, bai Jauna. Sanduak, zertako da konbeni tentatzea Jangoikoaren espiritua? Orra ortzi dutenak zure senarra atarian dire, ta ortziko zaitute zu ere. Istantean erori ze ilik an, ta eraman zute ortzitzeko. Segitu ze beldur ta errespeto andia gerostik guzietan S. Pedrori. Aumentatus Kristio-gendea, ta añaditus sazerdote gaien inbidia, in zuzte preso Apostoluak: baña Jangoikoaren Aingiruak idikirik presondegia, manatu ziote joateko predikatzera. Berriz eramanik in ziote aiek kargu desobedienzias: S. Pedrok laguneki errespondatu zue, bear da obeditu Jangoik oai obek i ezi ez gizonei. Zuek guruzifik atu zinduten Jesus da guzien salbazale bark azio ematek o penitenzia iten dutenei: eta gu garade testigo ematek o fede egiaren. Aditus errabiatzen zire aiek, ta azotarazi zuzte, ta utzi manaturik ez aipatzeko ere Jesus. Apostoluak atra zire alegre padezituas Jesus onaren amorez: eta egunoro segitu zute erakusten Jesus tenploan ta etxeetan. S. Pedrok prinzipalki sendatus heriak, biztus ilak, obratus prodijio admiragarriak de manera ezi paratzen zuzte heriak pasatu bear zuen lekuan, arren itzalak sollik ere uk i zezk ien; ta on sollik ere ask i ze sendatzek o. Jangoikoa zego arreki. 9. Baña asi zire gaixtoak persegitzen Kristio-gendea. Il zute arrikaturik S. E steban lenbiziko Martir gloriosoa: baitare ezpataz San Tiago Apostolua Herodesek; eta Judioei gusto in naiak arrapatu zue preso S. Pedro ere, ta zeuka biziaren edekitzeko bazkoa-ondoan. Bitarteo E liza guzia zego klamatzen kontino Jangoikoai arrengatik. Atra bear zuten bez- 252 Joakin Lizarraga peran iltzeko, zego S. Pedro lo bi guardien ertean, eta Aingiruak aien ta gañarako guardien ertetik atra zue suelto libre. E ta Herodes gero heriturik Aingiruaganik arrek konsumitu zute bizirik. (Act. 12.) Orduan gure Jaunak ala izan zue plazer, baña Roman gero ez ala: zeren ezi an preso zeukalaik Neronek, injeniatu zute Kristooek ixilkias atraraztea: Bazoei libre ia: bidean agertu zekio Jesus ona guruzeareki soñean. S. Pedrok galdegin zio, nora doaie, Jauna? E rrespondatu zio, noaie izatera guruzifikatua berriz zuregatik. E ntendatu zue S. Pedrok adiarazi nai ziona, ta itzuli bai itzuli bere presondegira. Bedratzi edo amar urtez enpleaturik Jerusalenen, Judean, Ponton, Galazian, Asian, Bitinian, Antiokian barratzen doktrina dibinoa, iruzkiaren gisara, plantatzen ta azitzen, ta seguratzen Kristiandadea, pasatu ze Romara, non ta berze asko lekutan egin zue lan bera, lagundus poderosoki Jangoikoak. Famatua da egin zuena an Simon Mago edo sorginareki. Onek zeuka engañaturik jendea sinestarazis zela Jangoiko, egines gauza miragarriak Deabruaren artez. Oponitu zekio S. Pedro; eta progatzeko, zein zebilan zuzen-bideas, ekarri ze il bat, biztu zezana izan zeien estimatua Jangoikoaren aldekoa. Simon sorginak arte gaixtos iduriarazi zue mogitzen zuela ilak burua, baña azkeneko ila il gelditu ze. S. Pedrok orazio eginik, ila biztu ze egiaz, mintzatu ze, ta seguratu zitue sanduaren egietafedeas, ta berzearen engañuas; zeñek mendekatzeko erran zue inen zuela eraman zezaten bera Aingiruek airean zerura, bialtzeko andik kastigo mereji zuztenak, ez berari sinestatuas. Señalatu ze urbilen igandea; eta S. Pedro barutu omen ze bezperan Kristioeki, logratzeko biktoria. E gun gartan infinizio bat jenderen alzinean Simon Mago gura asi ze Deabruen artez egatzen airean gora: jendea arriturik oius ura zela Jangoiko. S. Pedrok egin zue orazio Jangoikoai, eta istantean Deabruak iges joanik, ta ura utzirik erori ze lurrean, ta abarrikaturik zangoak, etzeike ibili oñes ere, ta iltze biramonean. 10. Neron enperadore indignoa agitz asarratu ze galduas bere gisako sorgin gura, ta iago ere oraño, zeren izanik deshonestoa, ezi herejeen ta infielen gala da deshonestidadea, ala nola Kristio onena baita honestidadea, zenbait emasteki arren zebo zirenak kristiaturik S. Pedro ta S. Pabloren konsejus eman ziren onera, orgatik in zitue preso bi Apostoluak. Asko denboras egon zire presondegian; baña an ere konbertitu zute anitz guardiakoetaik, espezialki bi prinzipalenak Prozeso ta Martiniano; eta peña batetik saltarazirik an iturri bat, bataiatu zuzte. Sentenzia eman ze, guruzifikatzeko S. Pedro, ta degollatzeko S. Pablo. Atra baño len artako azotatu zuzte kruelki biak. Atra zuzte gero ziudadetik kanpora; eta biak besarka despeiturik, S. Pablo alde batera eraman zute, ta S. Pedro oiantto 253 SANDUEN BIZITZAK batera: emen guruze batean josi zute itzeeki agitz alegre zegolaik imitatzeas Jesus ona eriotze gisan: baña konfesaturik etzela digno iltzeko forma berean, eskatu ziote berdugoei nai bazute guruzifikatu burus bera, ta oñak gora. E gin ziote gusto goi: eta ala bukatu zue bizi prezioso gura, igateko guruzetik gloriara gozatzeko Jesus onaren besarka, ta Jangoikoaren premio eterno infinito inmensoa. Gorputz sandua depositatu zue Marzelo sazerdoteak: ta estimatzen ta honratzen du mundu Kristio guziak, eta bear ere bai, zeren Jangoiko Jaunak, eta Jesu Kristo Jangoikogizonak estimatu, ta honratu baitute gizon gau, egines bere urbilena dijnidadean, potestadean, ta grazian, bere familiaren Nagusi, bere saldoaren Artzaiburu, bere eskolaren Maestru lenbizikoa, bere troparen K apitan jenerala, E liza guziaren Gobernaria, bere tesoroen despensero, zeruko erreinuaren atelzai giltzaduna, bere pasioko odol preziosoaren ta merejimentuen Ministro prinzipalena, Prinzipe goren gorena munduko errege ta enperadoreen gañetik, ala nai baitu Jangoikoak, naiz lenik izan zen arranzuari pobre bat humila. Iltzela diote Kristoren iruogeitazazpi edo zorzigarren urtean. Kristoren Bikario, Aita Sandu, ta Pontifize sumo ogeitabortz urte Roman: bedratzi edo amar Romara baño len Antiokian ta berze lekuetan: bere Pontifikadoko guziak ogeitamalaur, edo ogeitamabortz urte. Beraren milagroek eztute numerorik: Laudario ematentiotenak sanduek eta Doktoreek ezin konta ala dire: baña guzien gañetik da Jesu Kristo berak amatu, honratu, ta laudatu zuena &. 254 Joakin Lizarraga Garagarzaroaren 30.an San Pablo Apostolua 1. S. Pablo S. Pedroren laguna ofizioan, martirioan, eta festibidadean izan ze Tarso Ziliziakoan jaioa, estudiatu zuena Jerusalenen, ta ain zelosoa lengo legearen, ezi ustez kontrario ziren Kristioak, asi ze eben persegitzen gasterik: eta arrikatu zutelaik S. E steban, arrek guardatzen zitue arrikazaleen tresenak. Gero arturik despatxuak eta letrak, arrapatzeko Kristio ziren gizonki, ta emasteki guziak preso: eta furias beterik zoeielaik Damaskora bidean, derepente inguratu zue argi batek zerutik: ta eroririk lurrean aditu zue boza bat erraten ziola Saulo Saulo, zerratik persegitzen nauzu ni? arrek galdegin zio, nor da ori, Jauna? E rrespondatu zio, N i naiz Jesus, persegitzen nauzuna zuk . Gauza gogorra da zuretak o ostik o tiratzea ak ulloaren k ontra. E ta ikar ikar arriturik erraten dio, Jauna, zer nai du in dezaten nik ? E rrespondatzen dio Jaunak, jaik i ta sar zaite ziudadean: eta an erranen zaizu zer in bear duzun. Akonpañatzen zutenak zeude arriturik, aditzen boza bai, baña nior ikusten etzutela. (act. 9.) Jaiki ze lurretik, ta idikirik begiak deusere etzue ikusten: eta arturik eskuetan sartu zute Damaskon. E gon ze an irur egunes ikusi gabe, ta jan ta edan gabe. Diszipulo bat bizi ze an deitzen zena Ananias: oni erran zio bisionean Jaunak, zoaz alako karrikan alako etxera, non aurkitukouzun Saulo Tarsokoa, baitago orazioan. (Bitarteo onek ikusi zue Ananias sartzen, ta paratzen zitiola eskuak, errekobratzeko bista.) E rrespondatu zio Ananiasek, Jauna, aditu dut zenbat gaizki in dioten ark Kristioei Jerusalenen: eta du esku egiteko preso berorren izena inbokatzen duten guziak. E rraten dio Jaunak, zoaz, ezi da baso nik esk ojitua, eramatek o ene izena jendeen ta erregeen alzinean: nik erak utsik o diot zenbat pasatu bear duen ene izenagatik . Joan ze bada Ananias, ta paratus eskuak gañean erran zio, Saulo ene anaia, biali nau Jesus Jaunak agertu zaizunak bidean, kobra dezazun bista, ta bete zaitzen E spiritu sanduas. Istantean argiturik begiak, jaiki ta bataiatu ze: ta alimentu arturik konfortatu ze. An egon ze zenbait egunes an ziren Diszipuloeki. E ta kontino gerostik predikatzen zue Jesus, afirmatus au dela Jangoikoaren semea: admiratzen zirela guziak zekitenak etorri zela Kristioen kontra. Baña ia desengañaturik fuerteki konfunditzen zitue Judioak, zeñek tratatu zute ilarazteas, guardatus ertxirik portaleak etzeien eskapa. Diszipuloek ordea, paraturik bera esporta batean, jautsi zute murallatik soka bateki. 255 SANDUEN BIZITZAK 2. Joan zelaik gero Jerusalena, nai luke juntatu Diszipuloeki: baña guziak zire arren beldur, ezpaizekite konbertitu zela. S. Bernabek eraman zue Apostoluengana: eta berak kontatu ziote nola agertu zekion Jesus, ta manatu zion in bear zuena. Ala egiten zue bizkorki disputatus kontrarioeki, zeñek nai zute ilarazi. Orgatik anaiek eraman zute Zesareara ta Tarsora. Baña nork konta ibili zituen bideak, ta pasatu zituen lekuak, peligroak ta trabajuak Jesus onagatik? Nork explika biotz garren koraje admiragarria, despreziatzeko mundua, deskansua, osasuna, ta bizia bera? Nork adiarazi mi sandu garren mintzaera dibino gura, zeñeki edo konbertitzen, edo konbenzitzen zituen guziak? Bada lan andiak, milagro, ta gauza prodijioso in zituenak, ezta mirik konta dezazkenik guziak. Solamente Jesus onagana itxeki zekion amore fiñ sendo gura eztaike utzi aipatu gabe. Jesus onak errana egia delaik, biotzaren abundaziatik itz egiten duela agoak, aipatze gura Apostol onek bere kartaetan Jesus, Kristo, Jesu Kristo ain usu ta kasi istanteoro, zer da baizik biotzean zuen amoresko su andiaren txindiketa? Nolako afektoak! nolako anheloak! nolako itzak! Korintotarrei eskribitu zioten karta lenbizikoa bukatzen du sentenzia goneki, barin bada nior amatzen eztuenik Jesus Jauna, biz exk omek atu madarik atua. Galaziatarrei dio. (c. 2.) Bizi naiz ni, ez ia ni, baizik nibaitan bizi da Kristo. Filipotarrei, (c. 1.) enetak o bizitzea Kristo da, ta iltzea arabaztea. Ta berriz, (c. 3.) Uste dut gauza guziak direla galduak ene Jaun Jesu Kristoren ezauntzearen aldean, zenen k asos guziak galdu naitut, ta eztitut estimatzen iago ezi ongarria, irabazteagatik Kristo. Romatarrei dio, (c. 14) Gutaik nior ezta bizi beretak o, ta nior ezta iltzen beretak o. E zi bizi bagara, bizi gara Jaunaren; ta iltzen bagara, iltzen gara Jaunaren. Beras garen bizi edo il, gara Jaunaren. Guziok baitire itzak adiarazten dutenak amore bat ezin iagokoa. Dio berriz, (c. 8.) Beras nork apartarazik o gaitu Kristoren amoretik ? A gian trabajuak , edo angustiak , edo goseak , edo gabeak , edo peligroak , edo persek uzioneak , edo ezpatak ? Zierto nago ezi ez eriotzeak , ez bizitzek , ez A ingiruek , ez Prinzipadoek , ez Birtuteek , ez oraik o ta ez gerok o gauzek , ez indarrak , ez gorak , ez berak , ez gauza k riatuek batek ere gaizk ela apartarazi Kristoren baitan den Jangoik oaren k aridadetik . Korintotarrei dio, (1. c. 2.) N ik eznue pensatzen, banek iela deus zuen ertean, baizik Jesu Kristo, ta ori guruzifik aturik . Galaziatarrei, (6.) Jangoik oak guarda gloria nadien ni, ezpada gure Jaun Jesu Kristoren gurutzean, zeñen amorez mundua enetak o guruzifik aturik dago, ta ni munduaren. Filipotarrei, (c. 2.) Kristo Jesus humillatu ze eriotzeraño, ta guruzek o eriotzeraño: orgatik Jangoik oak goratu du, Jesusen izenera belaurik a daien zeruetan, lurrean, ta infernuetan den guzia, eta mi guziek k onfesa dezaten Jaun Jesu Kristo dagola Jangoik o A itaren glorian. Timoteori dio, (1, c. 1.) Ona itz bat fiela sinetsigarria, ta guziek admititu bear dutena, au da, Kristo Jesus etorri zela mundugon- 256 Joakin Lizarraga tara salbatzera bek atariak , zeñetaik lenbizik oa bainaiz ni. Hebreoei erraten diote, (13), Jesu Kristo atzo, ta egun, ta beti sek ula guzietan: adiarazteko eztuela nai berzerik ez len ta ez gero. Kontatzen da Apostoloen aktoetan, (21) eskatzen ziotela ongi nai zutenek, etzeiela joan Jerusalena peligro andiengatik: Apostoluak animoso erraten ziote, zer ai zarate ala negarrez ta aflijitzen ere biotza? N i nago prest ez solamente preso uztera, baita iltzera ere Jesus Jaunaren izenagatik . Berriz Korintotarren kartan sendagalla egines Jesus onari zion amoreas kontatzentu beraren gloriatan asatu zituenak: (2 Cor 11.) Judioek borz aldis emantidate berrogei azote, bat guti. Irur aldis baraek i heritu naute: bein arrik atu: irur naufrajio edo onzi-ondatze pasatutut: gau ta egun batez egon naiz itsas-ondarrean: bideetan ask otan ugaldeen peligroak , ladronen peligroak , peligroak jendak i proprioaganik , peligroak jentilenganik , peligroak ziudadean, peligroak lek u sollean, peligroak itsasoan, peligroak anaia falsuetan: trabaju ta miseria, gabe, gose ta egarri, baru, otz, ta zerek i estali ez. Kanpotik direnes landara, egunorok o antsia, ta E liza guzien k uidadoa. N or flak eatzen da, ezpainaiz ni lastimatzen? N ori ematen zaio galbide, ezpainaiz erretzen ni? Ala daiken obekienik pintatu ze bera S. Pablo: utzirik alde bat bere argi zeruko gura, bere birtute gañarakoak, milagro, ta gauza admiragarriak, zeñen kasos Listrisen nai zuten adoratu Jangoiko bekala, naiz gero tiratu zioten arrika. Bada zenbat erreinu ta lekutan pregonatu zuen Kristoren izena eta doktrina, nork konta? E zi orgatik deitzen da mundu guziaren Doktorea, ta jendeen Apostolua. Azkenean juntaturik S. Pedroreki Roman, nola biek erakusten baizute doktrina bera, Kristoren doktrina sandua, garbia, zerukoa, biok sentenziatu zitue iltzera Neron urde kruelak. Biok despeiturik amorosoki elkarrenganik berla arteo, S. Pedro eramanik guruzifikatzera alde batera, S. Pablo berze alde batean il zute ezpatas; eta S. Krisostomok dio, zauritik atra zela esne odolaren partez, edo odola esne-kolores. E ta S. Anbrosiok dio, eztela arritzeko, azitzen zuenak Kristio jendea Ama on batek bekala doktrinaren esneas, iltzerakoan jari zekion esne odolaren lekuan. Diote iago, ebakias geros buruak eman zituela irur salto, ta atra zirela irur iturri dirautenak oraño. Izan omen ze S. Pablo txipia gorputzes, baña espiritu bizi bizkorra, mostratzen zuena barneko grazia begitartean, kausatzen zuena bateo amore ta errespeto. Bizitu omen ze irur onuei ta zorzi urtes, diones S. Krisostomok, eta il Kristoren iruogeita zorzi edo bedratzigarrenean. 257 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 4.an Santa Isabel E rregina Portugalekoa 1. S. Isabel Araguako errege D. Pedro irugarrenaren alaba, aurzututik ageri ze sandatako jaio zela: ain debota, humil, mansa, limosnagillea, garbia; itz batez, Jangoikoai emana. Ameka urtetan eskatu zue bere esposatako D. Dionisiok Portugaleko erregek, zeñeki ezkondu zen bere denboran. E stado gortan etze goganditu, bai iago kuidadotan paratu, nola bizi bear zen bere ta berzeendako. Aumentatu zue debozioa, billatus Jangoikoa len baño iago, nola baize bearrago. Zeuzkie bere orduak errepartiturik Jangoikoaren gauzetako. E gunoro iten zitue bere errezuak, ta enzuten meza kantatua, ofratus bere eskus ofrenda, ta belauriko apatus sazerdotearen eskua, ta errezibitus bedeizioa. Orazio mentalean gozatzen ze luzaro, ta bisitatzen zue Jangoikoak an, ta erregalatzen miragarriro. Barutzen ze kasi urtearen erdian ogi ta ur solles: ta gñarakoan agiz moderatua ze jatean, ta jaintsitzean. Bisitatzen zitue oñez elizak eta konbentuak. Maiz konfesa komekatzen ze debozio andiareki. Iago iduri zue errelijiosa bat debozioan, ezi ez erregina poderosa. Bere kapellanak, eta zerbitzukoak bear zire izan birtutezkoak irautekoz: eta damak erretiratu honestak langinak, zeñeki enpleatzen ze erregina bera egiten ta bordatzen elizetako ornamentak, zeñeki ta berze asko limosnaeki suplitu baizue asko eliza. Baña iten ziren eliza, konbentu, hospitale, ta obra on guzietan bear zue lagundu bentzait. Bada pobre gañarakoei sokorritzean afizione bekala zue dilijenzia espeziala, sekretoan eta agerrian, berzeren eskus, ta bere esku proprios, kuratus heriak, bendatus ta apatus llagak. Beretako ze gogor, berzeendako beratx abasto: ta Jangoiko Jaunak mostratzen zue milagroeki ere ori kuadratzen zekiola. Milagros bein ura ardo itzuli ze, heri zegolaik, ta Medikuek manaturik artzeko ardo guti bat, etzuelaik artu nai. E masteki pobre baten llaga lotsagarri bat apatus derepente sendatu zio. Neska itsu bat jaiotzes argitu zue: berze asko heri gisa sendatu zitue guruzearen señaleareki. Diru zemazkienak emateko pobreei neguan itzuli zire arrosa, ikusi nai zituelaik erregek: eta alako milla kontatzen da. 2. Baña zertan ageri zen sandaren birtutea geienik ze matrimonionaren, ta erreinuko gobernuaren itekoetan. Al guzian Jangoikoas geros erregeri prokuratzen zue egitea plazer, naiz bere pazienziaren kostus sufritus agrabio andiak, kuidatus azitzeas arren humeak ere, ez solamente bereak. E ta ala pazienzia andi garreki oneratu zue errege, lagundus Jangoikoak 258 Joakin Lizarraga ortako. Bein paje batek berzeari zion inbidias adiarazi zio erregeri, erreginak maiteegi zuela. E rregek sinetsirik joan ta manatu zio kalzina iten zegon bati ark bialiko zion paje bat bota zezala labe barnean sura. Biali zue bada erreginaren pajea atxekia bateki. Onek zue kostunbre ona, aditzen zuelaik sagrako txintxa soñatzen, sartu ta adoratzea Jaun sakramentatua. Pasatzean bada eliza batetik aditu zue txintxa, sartu ze, ta egon ze bukatu arteo meza gura, ta berze bida segi dan atra zirenak. Bitarteo erregek jakin naiak egin zen ark manatua, biali zue berze paje enbustero gura galdegitera: au ikusi orduko arrapatu ta erre zute kalzinalabean. Gero berzeak, bere mezak enzunik, joan ta galdegin ziote ia egin zuten manatua. E rrespodaturik baietz, itzuli ze, ta erran zio erregeri. Au gelditu ze arriturik, nola trukatu ziren suerteak. Gero informaturik ongi ezaundu zue Jangoikoaren eskua. Baketzean bada erregeak elkarreki trabajatu ta pasatu zue anitz erregina sandak: baña logratu zue bere deseoa Jangoikoareki bateo. Azkenean errege heritu zelaik asistitu zio karidade ta kariño admirableareki, senda zeien, edo il zeien ongi. Zenbat meza, orazio, limosna inarazi zuen arren onagatik, il baño len ta il ondoan, ezta numerorik. Iltzen ordu berean, erretiraturik bere kuartoan erreginak ebaki zue bere biloa, ta bestitu zue S. Klararen habitua, ta akonpañatu zue ila ortziartaño. Gero joan ze oñez peregrinazioan Santiagora, ofratu zio asko gauza prezioso: ondorean nai ze enzerratu konbentu batean: baña zeren infinizio bat pobreei faltatzeareki beraren presenzia, faltako zekioten Ama ta anparo guzia, gizon sanduen konsejus gelditu ze kameotik, baña biotz barnetik errelijiosa bat perfekta: guzia okupaturik Jangoikoaren ta proximoaren amorean. 3. Azkenean bukatzeko bizitu zen bekala beti ongi egiten, paratzeko bakean bi errege ia gerrara prestatzen zirenak, artu zue biaje luze bat. Ontaik segitu zekio heritasun bat, zeintan konfesaturik anitz aldis, ta errezibiturik komekadura, bisitatu zue gloriako erregina soberanak, zeñi enkomendatu zen afekto guziareki erraten ziola, Maria graziaren Ama, ta miserikordiaren Ama, etsaiaganik guarda benaza, ta iltzeko orduan errezibi benaza. Alako afektoen ertean despeitu zue arima sanda gura 1336 urtean, eta bere adinaren 65.an E stremozen. Beti Kristiandadean izan da zelebratua erregina sandaren izenas; ta Urbano VIII.ak kanonizatu zue urte sanduan 1625 &. Garillaren 6.an S. Godoleba ezkondua. pag. 306. 259 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 7.an San Fermin Obispo ta Martir Patrono Nafarroko 1. S. Fermin, edo Firmio ta Firmino deitua, Nafarroko Patrono dena jaio ze Iruñean. Buratsoak Firmo ta E ujenia, jende nobleetaik: eta ura Senadore edo Konsejuko Jaun prinzipala. Bataiatu zitue S. Saturninok Tolosako Obispo zenak. Onen Diszipulo zen sazerdote batek Honesto deituak, edo honesto zenak azi zue, ta erakutsi S. Fermin errelijione Kristioaren doktrinan ain ongi, ezi egin zue Maestru, erakusteko berzeei doktrina bera: eta ala zebila Iruiñ aldeko lekuetan argitzen jendeak Jangoikoaren gizon sandu bat bekala. E ginik Iruñeko Obispo konsagratu zue S. Honoratok S. Saturninoren ondorengo Obispo Tolosakoak. Konsagraturik ia ta utzirik bear zen gobernua emengo E lizan, pasatu ze Franziara Apostolu gisa pregonatzera ziudades ziudade Kristoren errelijione bakar egiaskoa, eta ala konbertitu zue anitz jende Ajenense ta Ande gabenseetaik, konfirmatus beraren doktrina Jangoikoak asko milagroeki. Andik pasatu ze Belbako deitzen den ziudadera, non arizelaik trabajatzen fuerteki, atratzeagatik zañetaik Infielen superstizionea, Balerio Presidenteak preso inarazi, ta azotarazi zue kasi eriotzeraño. Gero presondegian utzi zue, zegola arren ondorengo izan bear zen Serjioren eskura, pasarazis bitarteo anitz gose, nezesidade, ta miseria leku gartan. Baña jendeak oraturik, ta indar eginik atra zue andik: ta E erriro segitus bere predikuak, eta milagroak konbertitu zitue geienak, eta egin zitue zenbait eliza ziudade gartan. 2. Andik pasatu ze Anbiano deitzen den ziudadera, non berrogei egunes konbertitu zitue irur milla persona. Bi Presidente Lonjinos ta Sebastian deituak, jakinik ziertoki, anitz erri ta ziudadeetan despreziaturik idolo banoak, beneratzen zela Jesu Kristo Jangoiko-gizon egiaskoa, S. Ferminen predikatzearen medios, etorri zire arara prisaka, ta fuerteki erreprehenditurik, zeren plantatzen zuen errelijione berri bat enperadoreen manamenduen kontra, sarrarazi zute karzelean: eta beldurrak libra zezan jendeak len bekala, ilarazi zute ixilkias presondegian. Presidenteetaik bata il zute jendeek orgatik: berzeas oroat inen zute, ezpaze eskapatu. Sanduaren gorputza orziarazi zue honratuki Faustiniano Sendadoreak, zeñen semea Firmio izan ze Amiensko Obispo, ta ala deitua, zeren S. Ferminek bataiatu zuen bere Aitareki bateo. Pasatus denborak, ia niork etzekie non zegon ortzirik sandua, ta guziek naiak: alik eta Teodoriko errege- 260 Joakin Lizarraga ren denboran S. Salbiok Amiensko Obispo zenak asko baru, ta orazioen kostus logratu zuen, errebela zezan Jangoikoak non zeuden altxaturik sandu gonen errelikiak. Denborain buruan goraturik begiak zerura, ikusi zue andik jautsi zen argi-errañu edo zinta-iduri bat ederra ellegatzen zena sanduaren obiaraño, adiarazis bekala, ona emen dago billatzen duzen tesoro preziosoa. Obispo sanduak bildurik jendea, arturik aizur bat, gozo ta errespeto andiareki asi ze zulatzen leku gura zeruak mostratzen zuena: eta zulatus bekala, atratzen ze andik fragranzia bat miragarria zerukoa bekala, geroago ta iago, lenik bete zuena eliza guzia, gero barratu zena urrun ziudade, ta erriak barna, konbidatzen zituela guziak joateko ikustera milagroaren kausa. Agertu ze gorputz sandua, zein eramateko prozesio solemne bateki, bildurik infinizio bat jende, zeruak ere nai izan zue zelebratu festa, nolakoa apenas egin den nioreki: zeren ezi, zelarik neguaren erruan izotzillaren amirurgarrenean, asi ze denbora bat ain bero guzis iduri baizue erre bear zuela mundua, irur ordus iraundu zuena. Prozesioa asirik, jendeak zoraturik bekala kontentus botatzen zitue kapak, ta gauzak lurrean, nondik pasatu bear zen sandua, klamatus guziek nola erramu igandean hosanna in excelsis biba biba. E ta derepente arbola ta planta guziak ikusi zire bestiturik lorees, ostos, eta fruitas, eta pasatzerakoan gorputz sandua, inklinatzen, edo kurtzen zuzte buruak beren arrama guzieki erreberenzia egines. K anpoak eta sotoak agertu zire beterik belarres eta lorees, nola balitz primabera ta udaren erdia, klabelak, azuzenak, arrosak, ta gañarako lore-mota guziak abasto nonnai. E ta mostratzeko iago ere egun gartan zerua zegola graziaz ezti ta esne destilatzen, heri ta malder ziren guziak guziak gelditu zire sano ta sendo S. Fermin gloriosoaren merejimentuz: baita au progu andi bat, zein maite berex, ta estimatua espezialki duen sandu gau bere Majestadeak. Zer denboratan, ta zein urtetan iltzen, ezin daike seguratu ziertoki. Moretek uste du egiara urbil dabilala diona il zela Trajanoren, edo Adrianoren, edo Antonino Pioren denboretan (100 urtetik 150 urteraño) Flos Sanktorum deitzen den libruan, urriaren 25.an dio ezi 303 urtean il zela: baña etzeike izan ain berant, zeren ezi an berean dio etzela agertu edo aurkitu gorputza lias geros k asi borz eun urtes: ta Brebiarioek diote aurkitu zela Teodoriko erregeren denboran. Onek erreinatu zuela Amiensen bere emezorzigarren ta azken urtean, baita Kristoren sei eun ta amalaurgarrenean: dio Moretek. (Beira t. 1, 1. 1, c. 3. § IX.) Ontaik, ta 500 urtes kasi egonetik altxaturik, kontua atra daike il bide zela goraxago errantugun urteetaik batean: baña ez 303 urtean ain gero. 261 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 10.an Santa Rufina, ta Santa Sekunda Birjin ta Martirak Joakin Lizarraga Infiela, abisatu zute in zeiela Kristio, ta ortzi zezkiela aien gorputzak: ala logratuko zuela sekulako gloria aien konpañian. Guzia egin ze. Agitu omen ze 260 urtean Baleriano ta Galieno enperadoreen persekuzionean. 1. S. Rufina ta S. Sekunda Romakoak elkarren aizpak jendaki ilustretik. Buratsoek desposatu edo ofrezitu zuzte bi kaballeroei, zein deitzen baizire Armentario ta Berino. E bek biek martirioaren beldurrez ukatu zute fede Kristioa, ta nai zute oroat in zezaten beren esposa ofrezituek: Baña Gizonkiak baño fuerteago izan zire emastekiak: zeñek ez ukatzeagatik fedea, utzi zute guzia, ta joan zire Romatik. Beren esposoek eman ziote kontu Presidenteari: onek segiturik atzetik armatueki erdetxi bidean, arrapatu, ta entregatu zitue Prefektoari: zeñek paratu zitue 112 karzelean berez apart elkarrenganik. Andik irur egunen buruan presentarazirik alzinean Rufina lenik nai izan zue itz ones errendiarazi uztera Kristoren fedea, ta adoratzera aien Jangoikoak: baña ez ones, ta ez gaitzes etzukelaik atra nai zuenik, deiarazi zue beraren aizpa Sekunda, onen alzinean azotatzeko ura, ta kastigo beraren beldurrez au errendi zeien. Baña onek ikusirik nola azotatzen zuten aizpa, ta bera ez, inbidia sandu bateki erran zio Juezari oius, zer ai da ala, gizon gaixtofikatua? Zergatik ala honratzen du ene aizpa, ta ni ez gisa berean? E rrespondatu zio Juezak, iduri zaida, eroago zarela zu, aizpa baño. E rran zio sandak, ezgara eroak ez ene aizpa, ta ez ni, baizik biek sinesten ta konfesatzen dugu Jesu Kristo: eta bada biek dugu kausa bera, biek bear dugu pasatu pena bera, ezperen ene desonre da. Juezak porfia, ezkon zeizela beren esposo ofrezituegi. A iek porfia, naiago zutela galdu bizia, ezi ez birjinidadea. Juezak, eta zer izanen da, iten bazaize bortxa? E rresp ondatu zio Sekundak, borondateaz iten da kulpante; bortxa da tormentu, aumentatzeko premioa. Sarrarazi zitue karzel itsu batean, ta an eman kee, ongarri, ta gauza urrintzueki, penarazteko usai gaiztoas: baña Jangoikoaren graziaz guzia itzuli ze atxon fragrante gozotan; eta ilunbe gura argitu ze argi zerukoas. Andik atrarik paratu zuzte bañu olio irakineskoan; ta bi ordus egonik an penarik gabe atra zire libre ta garbi. Gero loturik lepotik arri andi bana bota zuzte ugaldera: baña an ere faboratu ziote Jangoikoak, etzeizen ondatu, ta ez busti ere. Azkenik Romatik kanpoan ebaki zitiote buruak, bukatzeko martirio gloriosoa: eta bota zuzte gorputzak an barna otsoen janaritako. Baña sandak apareziturik gloriosa Romako Matrona bati deitzen baize Plautila, ta baize 262 263 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 14.an San Buenabentura Doktore Serafikoa 1. Jaio ze S. Buenabentura zori onekoa Bañarean Toskanan. Aurttoa zelarik iletsirik ofrezitu zue Amak S. Franziskori, sendatzen barin bazue. Sendatu zue, ta adinera ellegaturik nai izan zue kunplitu Amaren botoa. Bereala bere humiltasun, modestia, obedienzia, orazio kontino, ta gañarako birtuteeki egin ze guzien exenplu, ta guzien maite. Berabaitan guziek aurkitzen zute bear orduetan erremedio, konsolazio, ta arimo ona onerako. E studiatu zue aplikazio andiareki Teologia Alexandro de Ales Maestruareki, zeñek ikusirik Diszipulo garren on onegia erraten zue, ona Israelita egiaskoa, ezpaitu iduri kutsatu zela Adanen bekatuan. Zazpi urteen buruko egin zue ainberze abantalla santidadean ta jakindean, ezi egin zute Maestru, ta erakutsi zue Parisen Santo Tomas Doktore Aingiruareki bateo: eta izan zire elkarren adiskide andiak elkarri iduri zirenak, ta biak bat bekala. Joan zekio S. Tomas hein, berze asko aldis bekala, bisitatzera bere zeldan, galdegin zio zein librutan estudiatzen zituen ain gauza onak: S. Buenabenturak erakutsi zizkio guti batzuk an zeuzkienak. S. Tomasek zio, baduzu zuk berze zenbait libru sekreto, uste dut nik. Orduan S. Buenabenturak erakutsi zio Jesu Kristoren imajina bat, erraten ziola, tori, Tomas, auxe da ene libru bakar dibinoa, bere parerik eztuena, non ikasten baitut guzia, ta mezak laguntzen obeki ezi munduko libru ta estudio guzietan. Agitz kuadratu zekio S. Tomasi, baña etzekio berri iduritu, ezi berak ere libru gartan berean estudiatzen zue. Berze bein aurkitu zue eskribitzen S. Franziskoren bizia: etzio nai izan du estorbatu, baizik utzi geldi, ziola, utzagun lan in dezan sandu batak berze sandu batendako. 2. Admirablea da zierto sandu gonen doktrina, ta manera duena, zeren ezi erakusten du bateo klaroki, ta bateo mogitzen du deboziora bizkorki Jangoikoaren su biziaren gisara argitus ta berotus arima. Guziau ze, zeren orazioan bere biotza itxekitzen ta erretzen zen Jangoikoaren amoresko suan. Ala etzue lekurik biotz gartan deusek ere, baizik Jangoikoak, ta berari plazer ta gloria emateak al guzian. Nai zue Aita Sanduak egin Arzobispo E borazense Inglaterran: baña bera humil-utses kontatzen ze indigno, eta otoi ta otoi logratu zue utzi zezan bere zeldan. Baña bere errelijioneak etzue utzi ala, baizik egin zue Ministro Jenerale, etzuelaik oraño baizik ogeitamaborz urte adinez. Zenbat probetxu egin zuen, eztaike aski pondera. Ama Birjina eskojitu zue bere Patrona ta Amatako: eta 264 Joakin Lizarraga anparatzen ta faboratzen zue Ama onak hume ona bekala. Bada sakramentu aldarekoari zuen debozioa eztaike explika zen adiña. Debozioaren kasos, naiz izanik sazerdote, ta superiore, enpleatzen ze laguntzen mezak gusto andiareki: eta naiz zegon amorez naiak errezibitu, baña fede bizias beiratus presente an Jaunaren Majestadea, ta bere indignidadea bere ustez, nai ta etze trebe ellegatzera: zego ala sazerdotearen atzetik humil beldurti: baña Jesus onak erregalatu naiez bere amazalea, partitzerakoan aldarean hostia, saltatu zatitto bat, ta sartu zekio agoan barna, utzirik biotza beterik gozos eta amores, baitare konfianzas Jaunaren onean. 3. Gobernaturik asko urtez bere errelijionea ederki, ezaundurik munduan beraren xamurtasun, humildade, santidade, ta prudenzia, Gregorio X.ak Aita Sanduak bilarazirik Konzilio jenerale Leon Franziakoan, manatu zue S. Buenabentura akuditzeko arara, ta ortako egin zue K ardenale ta Obispo Albanense. An trabajatu zue, ta logratu zue anitz fruitu Jangoikoaren gloriatan, ta E lizaren onetan. An Jangoikoak nai izan zue eraman deskansatzera zeruan 1274 urtean, ta adinaren 53.an. Konzilio guziak izan zue pena andia faltatzes mundutik alako gizona. Beraren ilaria zelebratu ze daiken solemnidade guziareki, predikatus bere laudariotan Pedro Terantasiok, izan zenak gero Aita Sandu Inozenzio V. Berze gauzen ertean erran zue, beiratzen zioten guziek arzen ziotela amore, ta errezibitzen ongi beraren konsejuak, zergatik baize beratx, benigno, afable, humil, prudente, guzis Jangoikoaren ta on guzien gustora. E ta orai berean dirudi duela grazia goi afizionarazteas leitzen duten guziak, baña iago apegatzeas debozioaren sua suabekiro. Zelebratzen dute Kerubim bat bekala xakintasunaren andiagatik, eta serafin bat bekala karidadearen suagatik: ala sandu gontan juntatu ze E spiritu sanduaren suareki argia, erretzeko ta argitzeko arima. Ala deitzen du E lizak Doktore serafiko. K anonizatu zue Sixto IV.ak: eta Sixto V.ak zelebrarazi E lizako Doktore bekala. Garillaren 17.an S. Alexos Romanoa pag. 307. 265 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 18.an Santa Sinforosa, ta zazpi seme Martirak 1. E rakusteko Jangoikoak, nola Amak amatu beartuen bere humeak, ez mundu gontako, baizik zerurako, ta Jangoikoarendako, paratutu exenplu zenbait Ama, ala nola Makabeoen Ama antiguasko legean, eta lege berrian S. Felizitas, ta S. Sinforosa, irurek ain txusto zazpi semeen Ama bakotxa. E gungoak S. Sinforosak izan zue senarra Martir deitua S. Jetulio: zazpi seme izanak ere Martir, eta bera ere Martir, izateko familia guzia Jesu Kristoren jendakia, zeintas erran daiken ziona Dabizek ps. 23. A u da jenerazioa billatzen dutenena Jangoik oa, jaio zena igateko zerura. Il ondoan Aita, Adriano enperadorearen denboran, zazpi semeak Amareki egon zire altxaturik Romatik kanpoan: zeren ezi ezta debekatzen iges egitea persekuziotik nola egin zuen Jesus berak Herodesenganik: eta on da ongi egina espezialki eztelaik senti indar askoreki emateko bizia. Orai Jangoikoak nai duelaik, ematen du indar, ta grazia ortako: ta orduan Jangoikoaren amorez ofratu bear da bizia. E llegatu ze ordua ortako, ta arrapaturik guziak eraman zuzte enperadoreagana. Onek Ama obligatu nai zue uztera berak, ta bere humeei utziaztera Kristoren fedea: baña ezin deus logratu zukelaik, emanarazi zio anitz golpe aurpegian, ta paratu dilindaka biloetaik airean: andik oius Ama animosak animatzen zitue semeak pasatzera martirio Jesus onaren amorez. Asarraturik ortas tiranoak botarazi zue ugaldean arri bateki an ito zeien: ala egin ze. Biramonean zazpi humeak loturik zazpi zuretan ilarazi zitue asko maneras: bata pasatus lepotik ezpata: berzea bularretik: berzea zatikatus mienbros mienbro: berzea erditik partitus & Ala zorzi erres preziosoak sakrifikatu zire Jesu Kristoren honratan: arimak igan zerura gozatzeko berareki: gorputzak botarik gaixtoek, billatu ta bildu zuzte onek &. 266 Joakin Lizarraga Garillaren 22.an Santa Maria Magdalena 1. S. Maria Magdalena, penitenziaren exenplu izana, S. Lazaroren ta S. Martaren aizpa pintatzendigu ebanjelioak: E mendik atra bear dugu prinzipalena, gañarakoa Autore grabeetaik. Diote izan zela noblea, aberatsa, gastea, galanta, munduari ongi iduritu naia: orgatik, eta buratsorik gabe geldituagatik zebatu ze banidadean dibertitus ta zoratus itsu itsua bide zabal infernurako bidean. Dudarik gabe errateko ematen zue bere galbide ta galmendeas. E banjelioak diona da zela ziudadean emasteki bat bekataria. Orai bada zoeielarik zabarturik infernurako burusbera barna ardi galdua; edo dela egin zion oiuren bat Artzai onak, edo dela fixturen bat, naut erran, edo zeren aditu zuen Jesus onaren predikuren bat, edo zeren sentitu zuen biotzean E spiritu sanduaren inspirazioren bat, baratu ze burusberan; beiratu ze; ezaundu ze galtzera zoeiela, segitzen bazue alzina; eta aditurik, konbit zegola Jesus ona bazkaris Simon leprosoaren etxean, arturik ungendu preziososko onzi bat, erreparatu gabe garaiean, konbitan, deustan ere, ara non eldu den, sartu kuartoan, ta guzien alzinean paraturik Jesusen oñetan atzeko aldetik, negarra zeriola bi begietaik abasto, asi ze erregatzen oiñ sandu gaiek, ta igorzitzen buruko biloareki, ta apatzen, ta unjitzen ungenduas. Jesus ona zego geldi beira, nola sendatzen zen kontrizioareki arima, nola garbitzen zen loietik perla bere negarreki: onek segi bere penitenzian; Jesus onak utzi segi zezan: Fariseoa konbidatu zuena zego bere baitan mar mar erraten, balitz au Profeta, jakin lezake nor ta nolakoa den emasteki goi, bekatari baita. Jesus onak ikusirik arren biotza, erran zio, Simon, erran bear dizut gauza bat. E rrespondatu zio ark, erran bez, Maestru Jauna. E rraten dio, Bidek zor ziote bati, batak borz eun diru, berzeak berrogei tamar: etzutelaik nondik pagatu, barkatu ziote arrek biei. Nork edo zeñek du maiteago? E rrespondatu zue, uste dut ezi arrek, zeñi iago barkatu dion. Ongi juzgatu duzu, dio Jesus onak; eta itzulis emastekiaren alde, erraten dio, ikusteunzu emasteki gau? Ni zure etxera etorri, ta estidazu ur eman oñetara: baña onek erregatutida negarres, ta txukatu biloes. E ztidazu apa eman: baña au ezta atertu apatzen ene oñak. E ztidazu unjitu burua olios: baña onek ungitutu ene oñak ungendus. Orgatik erraten dizut, barkatzen zaizkiola anitz bekatu, zergatik amatu duen anitz. E zi guti barkatzen zaionak guti amatzen du. E rraten dio emastekiari, barkatzen zaizkizu bekatuak. Maiean zeudenak 267 SANDUEN BIZITZAK asi zire erraten beren barnean, nor da au, barkatzen baititu bekatuak ere? Baña Jaun onak despeitu zue Magdalena erraten ziola, zeure fedeak salbatu zaitu: zoaz bakean. 2. Lanze gontan da ageri eztirela ain beratx bekatariak bekatariendako, nola Jesus ona, bekaturik in etzuena ta etzukena. E zta ikusi nior ain etsai bekatuaren, ta ain adiskide bekatarien! Joan baze Fariseo garrengana, erranen zio ark, aparta aparta eneganik, bainaiz garbi. Joan ze Jesusengana, ta logratu zue barkazioa. Baña zergatik? Zeggatik ia zegon txoil penaturik bekatues. Jesus onaren Ministroa oroat eztute lotsatzen bekatu anitz ta andiek ainberze, nola pena gutiak, urrikimentu-faltak. Bekatari ongi penatuek dute exenplu ona Magdalenan, konfiatzeko: baña ez bekatari ongi aurkituek bekatueki utzi nai eztuztenek. Jaun dibinoa aski benigno barkatu naia da, baña eztu nior barkatu nai penatu gabe. Orra askok bekatu iago ta andiago iten dute arrek baño: baña zein gutik alako pena ta penitenzia! Ordu gartaik gelditu ze S. Magdalena aldaturik guzis pensamentu, afekto, memoria, ta guziak: E tze ia lenagokoa; berze bat ze. Biotz gura len okupatzen zena banidadean, ia guzia zeuka enpleaturik bere Jangoikoan, segitus bere Mediku soberanoa noranai, enpleatus bere ondasunak Apostoluen ta pobreen sustentuan, ta bera sustentatus Jaun dibinoaren itz bizitzaskoeki. 3. Bere aizpa Martak errezibitu zue aldi batez Jesus ona bere etxean: an zego Maria Magdalena ere: baña au beti oiñ sandu gaietan, non ain ongi joan zekion lenbiziko aldian. Marta zebila afanaturik prebenitzen bear zirenak: zeñek erran zio Jesus onari, Jauna, eztu k uidadorik , utzi bainau ene aizpa gorrek ni bak arrik lanean emen? E rres ondatu zio, Marta Marta, afanaturik zabiltza anitz itek oetan. Zierto bat bak arrik da bear dena. Mariak esk ojitu du parterik obena, zein etzaik on k enduk o. Nola erran balio, on da zuk iten duzuna; baña obea iten duena Mariak. Oneki gelditu ze au kontent. Berze aldi batez heri zegolaik beren anaia Lazaro, ta Jesus ona ausente, bi aizpek biali ziote errekaitu gau, Jauna, orrek maite duena heri dago. Jaunak utzi zue il zeien: ta gero joanik arat, ala batak, nola berzeak erran ziote itz gau, Jauna, on egon baze emen, sure anaia etze ilen. E ta ala batai nola berzeai errespondatu ziote biztuko zela: eta biztu zue, ta obiatik atrarazi zue sano ta sendo. Baña notagarri da, ezi beiratus, negarrez zeudela aiek, negar in baizue Jesus onak ere, baita señale andia zioten amorearen. Pasiora urbil zegolaik, konbidatu zute bi aizpek, eta jarririk maian ia, Mariak unjitu zitio onak ungendu prezioso bateki, barratu baize atxona etxe guzia barna. Judas traidoreak murmuratu zue galtzeas ainberze balio zuena: obe zela eman pobreei arren balioa. E tzio au pobreen amorez, ez, baizik kodizias 268 Joakin Lizarraga lapurra bekala izateko zer sisatu. Jesus onak orduan ere defendatu zue sanda ziola, zergatik zauzte onen k ontra? ezi ongi egina da egin duena enek i, zergatik pobreak beti izanen tuzie ematek o limosna, baña ni ez: alzinatu da au unjitzera ene k orputza ortzi baño len. Zierto diot, ezi nonnai predik a daien ebanjelio gau mundu guzian, erranen ere dela onek egin duena beronen memoriatan. E ta zierto ikusten da kunpliturik profezia gura. 4. Baña noiz geienik agertu zen S. Magdalenaren amorearen fintasuna Jesus onagana, izan ze pasio-denboran ta ondorean. Akonpañatu zue Ama Birjina penas beterik kalbariora bidean: egon ze an ikusten, aditzen, sentitzen arimaraño tragedia lamentable gura. Zer kongojak, zer agonia, zer pena errua zuen beiratzean Jesus onegia ta ongiegillea ilaraztean manera gartan, nola pondera? nola entenda? Ilik ia Jaun dibinoa jautsi zutelaik gurutzetik paraturik Ama Santisimaren besoetan nola adoratzen zuen! nola apatzen zituen esku oñetako llagak! nola erregatzen zituen bere negarres berriro! pensa bakotxak bere baitan. Ortzi ondoan ere etzeike atzen, etzeike sosega; erosirik ungendu ta aroma preziosoak joan ze igande goiz goizean obiarat argitu gabe, izitzen etzutela ez ilunak, ez bide luzeak, ez soldadoen guardiak, ez Judioen irak ta errabiak. Amore andiak kentzen du beldurra. E llegaturik ikusi zue gañeko ar-lauza kendurik apart: Itzuli ze laster berria ematera S. Pedrori ta S. Juani: (Joan 20) E bek joan zire lasterka ikustera: Ikusi zute monumentua utsik, gorputza ez an, baizik mortaxa: ta itzuli zire admirazios beterik. Baña Magdalena geldi an negar ta negar. Beira monumenturat, ta ez ikusteareki itzuli atzerat, ta segi lamentazioan: Berriz ta berriz beiratus ikusi zitue bi Aingiru eder zeudela obiaren goitiko ta beitiko aldean, zeñek erran ziote, emastek ia, zergatik dago negarrez? E rrespondatu zue, zergatik eraman baitute ene Jauna, ta ezpaitak it non paratu duten. Aingiruek seguratu ziote, erresuzitatu zela, eta biztu. Alaere ezin andik aparta: ezin sosega, naiz ikusirik ta aiturik Aingiruak, ikusi arteo Jauna bera. Itzulirik atzeko alderat ikusi zue txutirik Jesus ona, baña etzue ezaundu; baratzezaia uste zue zela. E rraten dio, emastek ia, zergatik zaude negarrez? Zer billatzen duzu? errespondatu zio, Jauna, orrek eraman badu, erran bezada non paratu duen, eta nik eramanen dut. E rraten dio Jesus onak, Maria. E zaundurik orduan arrek dio, o ene Maestru ona: ta bazoeie apatzera oñak, lengo gisan: baña Jaunak detenituzue, ta manatu zue joateko abisatzera Apostoluak, nola ikusi zuen, ta igan bear zela Jangoiko Aitagana. S. Mateok dio, (c. 28.) zoezilaik Magkalena ta bere lagunak badean laster kontatzera, agertu zekiotela Jesus bera, ta erran, agur, Jangoik oak guarda zaiztela. E ta aiek ellegaturik, ta oñak besarkaturik adoratu zutela. Orduan berak erran ziotela, etzazela izan beldurrik ; joan ta k onta269 SANDUEN BIZITZAK zoze ene anaiei, doazila Galileara, an ik usik o nautela. Onaraño da diona ebanjelioak S. Maria Magdalenas. 5. Baña naiz eztion iago, ezta dudarik, sanda gau egon zela presente beira, igan zelaik Jauna zerura, baitare jautsi zelaik E spiritu sandua betetzera bere suas, grazias, ta dono soberanoes, enpleatu zela Jerusalenen egon zen denboran akonpañatzen ta zerbitzatzen Ama Birjina, baitare bisitatzen leku sanduak berritus Jesus onaren memoria pena ta negar amorosoeki. Gero Judio gaixtoek persegitus Kristoren amazale guziak, arrapatu Lazaro, ta bi aizpak, S. Maximino Diszipuloetaik bat, Zelidomo itsu argitu zuena Kristok, Josef Arimatea, Marzela aien neskatoa, ta berze asko Kristio, ta paratu zuzte itsasonzi batean, remorik, belarik, instrumenturik, ta deus gabe, onda zeizen an itsasoan: baña onzia Jangoikoaren probidenzias ellegatu ze Franziako Marsellara; eta an beren exenplu ta itz sandueki, eta milagro andieki konbertitu zute jendea Kristoren federa. S. Lazaro gelditu omen ze Marsellako Obispo: S. Marta konbentu batean anitz donzellaeki: baña S. Magdalena erretiratu omen ze eremu batera, an bakarrik Jangoikoareki bizitzeko orazioan. Ogeita amar urtez diote iraundu zuela an, sustentatus kanpoko belarres, ta zeruko erregaloes. E gunoro diote igaten zutela Aingiruek aditzera zeruko laudarioak, musikak, eta kantuak. Ondorean gastigatu zio S. Maximinori, aurki zeiela elizan bakarrik urbilen igandean. Ala egin zue, ta eman zio sandari komekadura, ta errezibiturik debozio sumoareki amoresko desmaio gozoso batean despeitu zue bere arima Jaunaren eskuetan. Honratzen dute zeruan zerukoek, ta lurrean Kristio on guziek alako sanda, zeñek logra dezaken Jesu Kristoganik edozein grazia. amen. 270 Joakin Lizarraga Garillaren 25.an San Tiago Apostolu andiena 1. San Tiago andiena, Jakobo, ta Diego ere deitzen dena, E spañako Patronoa, Zebedeoaren ta Maria Salomeren semea, S. Juan E banjelariaren anaia zarragokoa, oneki bateo deitu zue Jesu Kristok bere Apostolutako; eta biek istantean guzia utzirik segitu zute gogotik, biak aldatus izenes deitu zitue Boanerges, au da, ortotsaren humeak, eta biak izan zitue maite espezialki estimatuak. Biak S. Pedroreki eraman zitue testigo trasfiguratu zelaik, ta Prinzipe garren alaba ila biztu zelaik, ta pasio-alzinean odoles izerditu zelaik. Amore espeziale gau ezaundurik beren mak, aieki bateo loanik eskatu zio Jesus onari, mana zezan jarri zeizen bi seme gaiek beraren eskuieko aldetik bata, berzea ezkerreko aldetik, bere erreinuan. Jaun dibinoak errespondatu zue, eztakizie zer eskatzen duzen. Badezakeze pasa nik pasatu bear duten tragoa? Aiek animoso erran zute baietz: eta ala kunplitu zute bere denboran. Onaraño dugu ebanjeliotik: gañarakoa Autore grabeetaik. 2. E rrezibiturik E spiritu sandua barratu zirelaik Apostoluak mundu ori barna, gure Santiago etorri omen ze E spañara, predikatu omen zue emen, konbertitu jendeak, ta aietaik egin ta berexi omen zitue zazpi, edo bedratzi Diszipulo. E llegaturik Zaragozara, zegolaik gau batez orazioan bere Diszipuloeki E bro ugaldearen alde batean, agertu zekio an Maria Santisima Jesurralenen bizi zena oraño, ekarririk Aingiruen eskus, honratzen ta festejatzentutela zeruko Prinzipe gaiek paraturik inguruan, ta bera arturik erdian, argitzen zela leku guzia zeruko erresplandorees. E zaundu zue Apostolu sanduak, eta admiraturik faboreas, pensa nola konsolatu ta alegratu bide zen egiaz! Paratu ze auspeska lurrean egiteko erreberenzia. Ama Santisimak amorosa erran omen zio, ene humea Jakobo, leku gau destinatu du zeruetako Jaun guzis poderosoak, konsagra dezozun emen tenplo bat, non ene izenaren tituloaren pean nai du berea izan daien estimatua, emateko liberalkil bere antiguasko miserikordiak, ene interzesioa dela medio, eskatzen baitute fede ta debozio biziareki. Nik guzis poderosoaren nonbrean ofrezitzen diotet ene anparoa, ta fabore anitz, zeren ezi au izan bear da ene tenploa, ta etxea, ene herenzia ta posesio proprioa. E gia ta promesa gonen señaletan kolumna gau geldituko da emen, ta ontan paraturik ene imajina: inen duzun tenploan iraunen du fedeareki munduaren akaanzaraño. E rran orduko Aingiruek kolokatu zute an 271 SANDUEN BIZITZAK kolumna edo pilare ekarri zutena, ta gañean imajina sagratua. E sker milla milla emanik Jakobok, itzuli zute Aingiruek Maria Santisima Jerusalena: eta sanduak gero fabrikatu zue tenplo edo kapilla manatua. Gero denborareki Kristioek añaditu dute tenplo inguratzen duena, ta ganarakoak. Agitu ze Ama Birjinaren agertze gau Zaragozan Kristoren berrogeigarren urtea sartzean, izotzillaren bigarren gauean: eta Apostoluak atrarik Jusaendik predikaziora zuela laur urte, laur ilabete, ta amar egun: eta Ama Birjinaren bisitas geros bizitu ze E spañan ta Jerusalenen urte bat, bi ilabete, ta ogeita irur egun: eta il ze Martxoaren 25.an, Kristoren 41 urtean. Agredens. myst. ciud. p. 3. 1. 7. c. 17. n. 358. Ama Birjinak zitue agertu zelaik Zaragozan 54 urte: 3 ilabete: ta 24 egun. E ta ala tenplo gau konsagratu zekio anitz urte il baño len: eta onen exenplura egin zekizkio E spañan berze anitz tenplo, ta beneratzen zute il baño len. Guzia S. Tiagori zor. 3. Itzuli ze S. Tiago E spañatic Jerusalena; andik E fesora bisitatzera bere izeba santisima, ta bere anaia S. Juan: andik itzuli ze berriz Jerusalena martirioaren billa. Konbertitu zitue an Kristoren federa Hermogenes ta Fileto sorgin zirenak Maestru ta Diszipulo. Biok konbenzitu ta argitu zitue S. Tiagok. Demonioek nai zuzte maltratatu, zeren utzi zuten aien tratua; baña Apostoluak ematearequi errelikia bat, ta bere paloa, orreki aisa libratu zire. Alaere diote, ebek biok gero makurtu zirela zuzen-bidetik, nola baizeude ain usatuak gaizkian, eztaien nior ere fia. (Agred. ib. 1. 8. n. 394. ta 395.) Judioek tratatu zute ilarazteas S. Tiago, injeniatus arrapatzeko predikatzen zegon batean. Josias deitu batek lenbizikoak bota zio soka bat lepora; lagundu ziote soldadoek, ta eraman zute preso Herodesengana. Onek bereala manatu zue ebakitzeko burua sanduari. Ortako eramaterakoan, konfirmatzen zue oius errelijione kristioaren egia, eta egin zue anitz milagro bidean. E ta Josias gura len bota zizkiona eskuak, konbertiturik atra omen zekio bidera, ta eskatu zio barkazio: eta Apostoluak gozoso ta amoroso artu zue besoen ertean, ta apatu zue. Ortas asarraturik Judioek arrapatu zute ura ere, ta ilarazi zute sanduareki. Sanduaren gorputza arturik bere Diszipuloek eraman zute Jope deitzen den portura, orai Jafa; an paraturik onzi batean ekarri zute E spañara, ta desenbarkatu zute Galizian. E ta egon ze altxaturik anitz urtez: Gero Jangoikoaren inspirazios agerturik pasatu ze Konpostela deitzen den lekura, non den beneratua &. Orgatik, eta zeren Apostolu andiak argitzuen E spaña len lenik fede Kristioaren argias, eta honratu Ama Birjinak egin zion bisitas Zaragozan, eta goratu ebetan asko tenplo, obispo, ta sazerdote Kristio anitz in zituenendako, dirudi enpeñatu dela faboratzera E spañai berex, eta E spañak 272 Joakin Lizarraga eskojitu du bere Patrono, eta sendagalla du gozatzeas alako sandu Jesu Kristoren berzergusu, ta Ama Birjinaren elleba denaren patrozinio poderosoa: zein manifestatu du asko aldis agertus gerraetan, libratus bere E spañolak, garaitus ta urratus Moroak milagrosoki. Famatua da egin zuena D. Ramiro lenbizikoaren denboran, 834 urtean. (Bear da adbertitu, ezi onen Aita Alfonso II K asto deituaren denboran agertu zela sanduaren Korputza, zeruko argiek argitus an zegon lekuaren gañean, zenen señale klaroeki Obispoak aurkitu zue, ta E rregek honratu zue fabrikatus tenplo gura, nora konkurritzen duten anitz lekuetaik peregrinoak: eta diote, ezi agertu ziren izarren kasos deiturik Campus stellae, orai Konpostela gelditu dela.) Abderraman Moroen errege poderosoak eskatzen ez, bai manatzen zue presenta zekizkiola eun donzella kostunbratuak ia presentatzera zenbait urtes trebutu gisa. D. Ramirok etzue nai izan du konsentitu ematean donzella Kristioak Moroei, nola axuriak otsoei, presentatu bai batalla Albeldan Riojan: Pelean egonik egun guzian, nola baizire ainberze Moroak, ta ain guti Kristioak, ebek nekaturik, ta gutiturik arratseko iago, erretiratu zire Klabijo deitzen den oianera. Gauartan lotan agerturik erregeri S. Tiaok erran zio, ni naiz E spañako Patrono: ez otsa: biar ene asistenziareki logratuko duzu biktoria. E rregek idatzarririk seguratu zitue guziak sanduaren promesareki: eta austerakoan Moroen kontra ikusi zute alzinean zaldun zaldi eder batean, ta ezpatareki eskuan, ortotsaren seme ausnarria bekala, urratzen moroak montonka, nola balire txinurriak: atzetik segitzen ziote Kristioek atzetik degollatus moroak aisa nola erres turdituak, inutilduak, ezinduak: gelditu zire ilik kanpoan iruogeitamar milla Moro, infinizio bat despojo, abratsturik soldado Kristioak, ta kendurik betikos petxa infame gura, ta E spaña obligaturik bere Patronoari gogotik ere: ta ezpagindez desobligatu geuren bizimodu in ignoeki, gure fabore litzake beti Apostolu gloriosoa. Biz bedeikatua Jangoikoa eman diguna. Garillaren 25.an S. Kristobal M. pag. 309. Garillaren 27.an S. Pantaleon M. pag. 309. 273 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 31.an San Ignazio Loiola 1. S. Ignazio jaio ze Gipuzkoako Probinzian jendaki nobletik 1491 urtean. Azi ze E rrege K atolikoen Kortean. K apitan eginik utzi zute Iruñeko K asteluaren defensan: baña jende-faltaz, aisa Franzesek artu zute K astelua, ta prisionero Ignazio heriturik ezkerreko zangoan K añoneko bala bateki 1521 urtean. Utzi zute kura zeien bere errian ta bere etxean. E speranzarik kuratzeko ia guti edo batere etzelaik, aparezitu zekio S. Pedro Apostolua, zeñen bisitareki oberatu ze. Konbaleszenzian eskaturik libru bat dibertitzeko, ekarri ziote sanduen bizien libru bat. Onen leitzean erresolbitu ze sanduen gisara bizitzera. Gau batez jaikirik egitera orazio ofrezitu ze Ama Birjinaren medios bere Semeari soldadotako, segitzeko beraren bandera, ta pasatzeko edozein trabaju beraren amorez. Garai berean aditu ze arroitu ikaragarri bat, ta ikaratu ze kuartoan, non baizego, adiarazis etsai infernukoak zuen beldurra ark inen zion gerras. Arimaren etsai gaixtoena delaik aragia, alde gontaik ze Sandua beldur: baña apareziturik Ama Birjinak bere semeareki eman zio K astidadearen donoa. Sendaturik joan ze Monserratera: an egin zue konfesio jenerala: bere tresena preziosoak eman pobre bati, ta bera bestitu ze zakuiduri batez. Andik pasaturik Manresara an kubila batean urte batez orazio ta penitenzia admiragarri kontinokoan bisitatzen zue Jaun dibinoak sobrenaturalki. Aste batez ososoa egon ze elebaturik ikasten Jangoikoaganik gero inen zuena. An konpondu zue exerzizioen libru admirable gura, inspiratus E spiritu Sanduak, erakutsis Maria Santisimak, itzultzeko bekatariak sandu. Andik joan ze peregrinazios biaje luzean bisitatzera Jerusalengo leku sanduak trabaju ta debozio andiareki. Andik itzulirik asi ze estudiatzen Barzelonan, Alcalan, Salamancan, azkenik Parisen, non irabazi zituen Jangoikoarendako ango estudiante eskojituak, aien ertean S. Franzisko Xabier, inarazis exerzizio espiritualeak. Andik, heri egonez pasatu ze bere errira, ta konbalezitu ondoan Beneziara, non ordenatu zen Sazerdote. Presentatu zire bera ta bere lagunak Aita Sanduaren oñetan, zeñek konfirmatu zue Jesusen konpañia fundatu zuena S. Ignaziok 1540 urtean: elejitu zute guziek bera Preposito Jenerale. 2. Ortako Jangoiko Jaunak komunikatu zio santidade ta argitasun admirablea infinizio bat fabore ta erregaloeki. Guziak kontatzea da inposible. ta solamente zenbait bakotx erranentugu eginak irabaziagatik ari- 274 Joakin Lizarraga mak, baita gauza txoil ematen diona plazer Jangoikoai. Zeren korrejitzen zituen nabeganteak itsasonzian tratatu zute gaixtoek uztea desanparaturik Sandua an isla desertu batean: baña urbiltzean arara, biali zue Janoikoak al ze erru bat eraman zuena onzia anik urrun. Gizon baten semea admititu zue Konpañian ezaundurik Bokazioaren fiña: Gizonarrek orgatik koleran nai zue il Sandua pasatzean karrika batetik; goratu zue besoa puñalareki; ala gelditu zekio gogorturik; alik eta Sanduak barkatu ta orazio egin arteo. S. Franzisko Xabier Parisen konbertitu zuelarik uzteko mundua, español batek nai zue orgatik il Ignazio. Joan ze onen ostatura armaturik, ta eskaleak igaterakoan aditu zue boza ikaragarri bat Zerutik erraten ziola, nora goaie desditxatua? Oneki arriturik gibelatu ze. E z iltzea Sandu gau asko urtes lenago kontatzen zute Jangoikoaren milagro Doktoreek, eta ongi ezauntzen zutenek. 3. Sanduak bere aldetik itzultzen zio ordaña zezaken guzian. E rretzen zego kontino Jaunaren amorean de manera, ezi beti beraren billa zebila deseatzen, anhelatzen, ansiatzen: eta ala bere dibisa, ta erran komuna, Jangoik oaren gloria iagotak o. Preso zeukatelaik karzeletan, etzue ajolarik bera libratzeas, bai berzeren arimak libratzeas galmendeetaik. Jangoikoaren amoreak desterratu zue bere amore proprioa. E rran zue bein, ezi eman balekio autara, naiago lukela bizitu galtzeko peligroan zerbitzatus Jangoikoai, ezi ez joan berla gloriara seguro: Baita daiken geiena Jangoikoaren ikusteko zuen antsia gartan. Doktrinak, ta platikak iten zituelaik Roman, usatzen zue bukatzea itz ebeki, A ma zaze Jangoik oa biotz guzias, arima guzias, entraña guzies: baña erraten zue sua zeriola aurpegitik ere berotzeko biotzak. Jangoikoaren ofensa bat sollik kentzeagatik artuko zue, ta artzen zue edozein trabaju. Informaturik bein pasatu bear zela gizon bat bide batetik egitera bekatu, an urbil zen balsa izoztu batean sarturik Sanduak neguko gauean esperatu zue, ta ikusi zuelaik asatzen, asi zekio oius, nora zoaz miserablea? Jangoikoaren ez ata zure gañean dago ia ia: ni emen nago palaka daien, ta etzai zan kastiga & Arriturik ura alako karidadeas itzuli ze gibela, ta emendatu ze. E mendatu naiez berze batzuk, golpatu zute palokaldis fuerteki utzi arteo iletsirik: goatzean egon ze kuratzen asko egunes, non bisitatu ta sendatu zuen milagrosoki gure Jaunak. Itzuli ze bere porfiara emendatu naiez: erraten ziote adiskideek goar zeiela etzekion agi gaizkiago. E rrespondatu zue, eta zer gauza nai dut iago ezi iltzea Jangoikoaren ta proximoen amoreagatik? Konbeni baze, emendatzeko norbait, kontatzea bere bekatuak, etze erreparatzen. Zego bein zelos beterik emendatu naiez fraile bat lazoa zena ta Konfesore, baña etze trebe errespetos. Injeniatu zue; 275 SANDUEN BIZITZAK joan ze konfesatzera berareki: eta konfesatzen zitue bere bekatu lebe presentekoak eta lenagokoak ainberze kontriziosko pena ta negarreki, ezi Konfesorea zego konfuso arriturik ziola berebaitan, onek kulpa gutiago duelarik, pena iago dik nik baño: Bukaturik konfesioa, asi ze ura pizatzen bere estadoa, ta penatzen: Segitu zio erraten ziola, ah Ignazio, konfesio gura etze bere bekatuen, baizik nereen. E nkomenda benaza, emendana dien. Ala zio, ezi arima baten ontzeagatik, pasatuko zituela munduko irri ta eskarnioak. 4. K aridade gau da oraño fiñago, iten delaik kontrarioeki. Beti zego nondik in ongi in ziotenei gaizki berari. Batek agrabiatu zue itsuskiro Parisen, gero heriturik ta anparoik gabe zegolaik, bere bearrez eskribitu zio S. Ignaziori bere estadoa. Leitu zueneko jarri ze bidean oñez amenik artu gabe, ta irur egunez ala barurik pasatu zitue ogeita zorzi lekoa ellegatu arteo bere kontrario garren lekura, zeñi zerbitzatu zio ain gogotik nola Kristo berari, eman arteo osasuna. E rrelijioso batek gastigatu zio desatento, errearazi bear zituela Konpañiako guziak Perpiñandik Sevillaraño. E rrespondatu zue manso humil, bada nik deseatzen dut Padre goi ta bereak ikusi guziak erretzen Jangoikoaren amoresko suan. Ala humillatzen zenak kontrarioen fabore, zer etzue eginen nori zion zerbait obligazio? E xenplu andi bat eman zue bere sortuerrian Azpeitian. Lenbiziko predikua egin zuelaik infinizio bat jenderen alzinean erran zue, Ni gastea nitzalaik sartu nitza ene gisakoeki heredaje batean, ta artugin due fruita kantidade bat. Jabeak sospetxas berze bati pagarazi zio dañua. Bada jakin bezate guziek, ez ura, baizik ni nitzala gaixtofikatu egin nuena gaixtakeria, ta ez berzea; zein baizego presente an. Pulpitotik eskatu zio barkazio negarrez, eta kaltearen errekonpensatan egin zio guzien alzinean donazio bi heredajeen. 5. Jangoikoaren amoresko su gau zebatzen zue Jangoikoaren komunikazioareki orazioan. Prinzipiotik ia egoten ze artan zazpi ordus. Ordenatuas geros, meza erran ondoan bi ordu komunkiro graziak ematen, bat bentzait, naiz munduko okupazio guzien ertean. E ta bein zeren Aita Sanduak manatu zion joateko beraren palaziora biramonean goizeko seietako, asi ze bi orontakoan prebenitzen mezarako bi ordus; ordu bat meza erratean; berze bat, erran ondoan. E ta ainberzekoa ze debozioaren sua, ezi urzen ze negarretan, itsutzeko peligroareki: eta konsumitzen ze, ta askotan gelditzen ze pausurik ezin emanez. Ala egin ze gizon bat, ez lurrekoa ia, bai zerukoa bekala, guzia Jangoikoan ondaturik, Jangoikostatua. E ta ala epel senti zirenek, nai zutelaik berotu debozioan, aski zute urbiltzea, aski zute beiratzea Sanduari. Guziareki bere bizia ze desprezia276 Joakin Lizarraga tzea, ta kastigatzea bere burua, ta padezitu naia. Galdeginik bein zein den bide lasterrena perfek ziorak o, errespondatu zue, ezi padezitzea anitz Kristoren amorez; eta nori ere iten dion grazia goi Jaunak , ortan itentiola bateo anitz grazia. Preso zeukatelaik Salamancan estudiante zutuan, galdeginik pena anitz zuen ala egoteas, errespondatu zue, ain gaitz andia iduri zaize karzela? E zta Salamancan ainberze grillo ta katea, nola nai nuken nik Jesu Kristoren amorez. Ama Birjinai Semeas landara zio debozio espeziala: beragana akuditzen zue nola hume onak Ama onagana bere gauza guzietan: ta logratzen zue guzia: E ta fundatu zuen Jesusen Konpañia izan ze Maria Santisimaren anparoareki, zeñeki konbertitu zuen infinizio bat jende fede Kristiora, obetu Kristioak, ta konfunditu herejeak, eta bere humeetan azi Sandu anitz ta andiak, ta S. Franzisko Xabier lenbizikoa. 6. Milagros bekala biziturik iruogei ta borz urte, deiturik beregana Jangoikoak, kontent alegre bake ta errepausa andiareki errezibiturik E lizako ordenamentuak entregatu zue bere espiritua beraren eskuetan Garillaren azken egunean 1556 urtean. Il ondoan agertu ze glorioso bere deboto zenbaitei. Agertu da petxoa idikirik, eta an eskribiturik urresko letraeki Jesus, zein onetsi zuen biotz guzias. Zeruak publikatu zue beraren gloria milagro klaroes: Infernuak ere bai, zeren ezi il ta berla, konjuratzen zeudelaik E spiritu gaixtoa Trapana Siziliakoan, erran zue arrek, beren enemigoa Ignazio il zela, ta zegola Zeruan errelijioneen fundadore S. Domingo ta S. Franziskoren ertean. K anoniza tuzue Gregorio XV.ak berze laur Sandu andieki bateo 1622 urtean. 277 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 4.an Santo Domingo Guzman 1. S. Domingo jaio ze K aleruegan 1170 urtean jendaki nobletik. Jaio baño len izan zire señaleak izanen zenaren. S. Domingo de Silos agertu zekio Amari; abisu eman zio seme izan bear zuenaren sanduas: eta gero idurituko zekio zeramala sabelean txakur bat agoan zeukana tortxa bat itxekirik, argitzeko, ta su emateko mundu guziari. E ta Amabitxiak ikusi zue bataiatu berriaren kopetan izar bat istargitzen zuena. Señale gebeki adiarazten zue Jangoikoak, zertako zeukan destinaturik aur zori onekoa: Bere kondizioak zire ariora adin gartan juizioskoak, humilak, sanduak. E studiatu zue Palencian, juntatus letraeki birtuteak. Osmako Obispoak egin zue Arzediano bere E lizako; eta ogeitamar urtetan asi ze predikatzen misioneak bi urtes. Agitu ze orduan, ezi E rrege D.° Alonso VIII.ak ezkondu zuenak lentxago Franziako E rrege Luis VIIIgarrenareki bere alaba D.a Blanka izan zena S. Luisen Ama, biali zue arara beraren Obispoa, zeñek nai izan zue eraman bereki Sandua. Aurkitu zute E rregina deskonsolaturik, ez izanez humerik erreinuaren herederotako; Sanduak konsejatu zio errezatzea berak, ta berzeei errepartitzea errosarioak, orreki izanen zuela sabeleko fruitu; nola izan baizue ongi ona S. Luis, ta bere anaiak: ezi orduko ia Maria Santisimak artu zue, ta tratatzen zue S. Domingo bere hume maitea ta Benjamina bekala, ta manatu zio predikatzeko errosarioaren debozioa bere biotzekoa bekala: ta Sanduak predikatu zue. 2. Andik Romara joanik, ta errezibiturik Aita Sanduaren bedeizioa, itzuli ta gelditu ze Franziako Tolosa aldean, non goratu ziren Albi deitzen zen erri batetik hereje Albijense deituak, zeñek berze erroreen gañetik publikatzen zuten etzela Ama Birjina gelditu birjin erdi baño len ta erdias geros. Lastimaturik Sandua ikusteas ala deshonratzen Ama Santisimaren gloria ta sendagalla, trabajatzen zue bere indar guzies desengañatu naies engañaturik zeudenak. Ortako egiten zue anitz penitenzia, orazio, prediku ta dilijenzia, baitare milagro abasto. Bat izan ze, ezi eskribiturik Sanduak Ama Birjinaren fabore, ta herejeek kontra, su andi bat eginik, bota zuzte suan beraren ta herejeen paperak: eta ebenak istantean errautsturik, sanduarenak atra zire oso mellarik gabe, ta paratu zire an urbil zegon pilare baten gañean. Irur aldis bota omen zuzte sura, baña beti atra zire ezin erre zeizkela, mostratus ala Jangoikoak egietafedea. Amar urtes iraundu 278 Joakin Lizarraga zue pasatus trabaju ta peligro andiak arimo andiareki. Kobertitu zitue kasi eun milla hereje fede K atolikora; baña berze anitz gelditurik beren errorean armatu zire K atolikoen kontra, iago ezi eun milla. Konde batek Simon de Monfort deituak, Sanduaren konsejus milla bat oñesko, ta zorzitan eun zaldiskoeki emanik batalla, urratu, garaitu, ta desegin zitue, iles armas iago ezi ogei milla, berze asko itorik urean. K atolikoen aldetik etzire faltatu, baizik sei edo zazpi, klaro ageri zela Jangoikoaren eskua fabore, ta sanduaren orazioaren indarra, zein bitartean beti egon ze orazioan, ta baliatu zekiote. 3. Baña Sanduak ikusirik arimen galmendea determinatu zue biltzea berze tropa gisa bat, diot, fundatzea Predikarien errelijionea. Ortako eskaida ona izan zue joan bearra Romara bere adiskidea Tolosako Obispoa zelebratzera Konzilio Lateranense IV. Jenerale andi gura, non bildu ziren iago ezi milla ta berreun Obispo ta Prelado: eta Sanduak konpañatu zue. Aita Sandua Inozenzio III.a zego deteniturik admititzeko errelijione berririk E lizan: Baña Jangoikoak ikusiarazis bisione batean ala S. Domingo, nola S. Franzisko sustentatzen soñen gañean E liza eror zera zegona, inklinatu ze aprobatzera. Gero ura il ondoan aprobatu zue Honorio III.ak Konsolazio andia sentitu zue oneki Sanduak, izan zuen bisione baten kasos. S. Pedroren E lizan ikusi zue Jesu Kristo Majestade andiareki, ta eskuan irur lanza munduaren kontra; ta nior ez trebe paratzera alzinean. Sollik Ama Birjina belauriko paraturik zegokiola eskatzen miserikordia, ortako presentatzen zitiola bi Sandu, baizire S. Domingo ta S. Franzisko predikatu zutenak penitenzia munduaren erremediotako. Ongi palakatu zela bere Majestadea. Konsolazios beterik atra ze E lizatik S. Domingo, ta bereala aurkiturik karrikan S. Franzisko, sekulan ikusi gabe, ezaundu zire elkar, ta besarkatu zire ziotela, elkarren lagun gara biok, ta Nausi beroren mutil, biek dugu intenzio bera, goazen uniturik batean, ta infernuak ez gaitzala deteni Jaunaren zerbitzuan. Ala izan zire beti, ta bear dute izan Jangoikoaren zerbitzukoek ongi uniturik infernuaren kontra: ezi desunioneak galtzen du E liza. 4. Jangoikoak berak lagundu zio fundatzean, ta aumentatzean E rrelijionea, ezi on guzia eldu da Jangoikoaganik. Bialtzen zitio lagun gizon Sanduak, nola Fr. Rejinaldo, S. Jazinto, S. Raimundo de Peñafort, S. Pedro M., S. Tomas de Akino, S. Gonzalo Amarante; geroxago S. Bizente Ferrer, S. Antonino Florenziakoa, S. K atalina Sena, ta berze anitz E skojituak. Joan ze errepartitus mundua barna bere Jangoikoaren langinak; zenbat lan, zenbat fruitu egin zuen munduan, ezta mirik erran dezakinik: Jangoikoak dauka eskribiturik guzia bere libruan. Gerostik alzina guti iraundu 279 SANDUEN BIZITZAK zue munduan mereji zuelaik eterno Bizitzea: baña zeruak ere prisa zue eramateko arat: eta Jaunak erran zio, atoz ene onetsia, atoz gozatzera gozo egiaskoak. Bialirik heritasun bat alzindari bekala, etzezake altxatu kontentu senti zuena joateas. E gin zue Konfesio jenerale bat, despeitu zitue bere humeak, exortatus amatzera ta zerbitzatzera Jangoikoa, errezibitu zitue Sakramentuak eskaturik berak anhelo andiareki, ta errespondatus E lizako orazioetara; eta negarrez zeudelaik berzeak beraren joateas, berak konsolatzen zitue erranez ezi il ondoan iago protxatuko ziotela: eta ala iltze, edo obeki errateko, lokartu ze Jaunaren besotan jaiotzeko bizi obera, zituela berrogei ta ameka urte, Kristoren 1221 urtean eta andik amalaur urte kanonizatu zue Gregorio IX.an, eta Jangoikoak beti konfirmatu milagros. Nork pintatu arima garren ederra, birtute guziak ain perfekto, nola berze ainberze perla prezioso, humiltasuna ain sines sendo, penitenzia ain lotsagarri kontino, kastidadea ain seguro nola zeruan balego, fedea ain bizi, esperanza ain sano zierto, karidadea ain amoroso, pazienzia ain fuerte, zeloa, prudenzia, ta gañarakoak ain gorakoak? ezi an goratik eman zekio guzia abasto: E spezialki Ama Birjinak azi zue bere hume bat maite bekala. Sanduak ere honratu zue Ama ona bekala, defendatu zue beraren Birjinidade perpetuoa, pregonatu zue E rrosarioaren debozioa, eta ala mundu guzian laudarazi zue, ta laudarazten du Ama Santisima: baña merejitu zio bere Majestadeak, zeren ezi, dionez Aita Garzes benerableak, (carta de favor), milla ta eun aldis agertu zekio Zerutik amorosa; asistitu zio meza erraterakoan, baitare heri zegonean; erregalatu zue bere bularreko esneas, ta alako itz amoroso zoragarries, ezi bein erran omen zio, ain biotzez maite zaitut, Domingo ene humea, ezi munduan banego, eznitzake egonen gustoreki zu gabe. (ib. Visit. 6.) Ikusi ere ze pulpitoan S. Domingoren aldakan erakusten predikatu bear zuena: eta nork daki nola Konsolatzen ta erregalatzen zuen bear orduetan? Alako Ama ta unideareki ezta milagro azitzea ain Sandu, nola azi zen &. &. 280 Joakin Lizarraga Agustuaren 6. edo 9.an San Justo ta Pastor Martirak 1. Aurren agotik, ta esnean daudenetaik atratzen tuela bere laudarioak Jangoikoak, erraten zio Dabid erregeak: (ps. 8.) Ala Judioei murmuratzen zutenei biktoreatzeas mutikoek Jesus ona ramu egunean, erran ziote bere Majestadeak on beroi, ta añaditu zue, naiz ebek itxildu, arriek k lamatuk o dute. Zierto da Kristoren errelijione egiaskoaren progu erreala aurrek ere konfesatzea ta firmatzea beren odolareki. Alcalan zire bi anaiatto deitzen zirenak justo ta Pastor, ura zazpi, au bedratzi urtetakoa, noiz ta ellegatu zen arara Daziano Presidentea, erregatu ondoan anitz Ziudade Kristioen odoles. Pregonarazi zue manamendu bat sakrifikatzeko guziek E nperadoreen Jangoikoei, ezperen akabarazteko tormentuz. Lotsarriturik zebiltzalaik Kristio larriak altxatus beldurrez, atra zire K anpora bi mutikotto animosoak errebestiturik Jangoikoaren espirituas. Zebiltza eskolan, eta errerik Jesusen amoresko suas jaiki, ta botarik paleta ta kartilla, joan zire lasterka Presidentearen etxera oius ziotela, Kristio zirela, prest emateko bizia Kristoren amorez. Arritu ze Presidentea ikusteas ta aditzeas mutiko gaiek ain txipiak ain baliente arren manamenduaren kontra. Manatu zue azotatzeko aurrak bekala, ustez ori askiko zen lotsarazteko. Zeramazkitelaik ortara, bi axurittoak elkar animatzen zire pasatzera martirio, eta txipittoenak mintzatu zio lenik berzeari, ene anaia Pastor, etzazula beldurrik izan eriotzeas ta tormentues, ezi Jangoikoak in nai digunak grazia gau, emanen digu indar bear dugun guzia, erdexteko palma ta korona. Pastorek gozoro errespondatu zio, O ene anaia justo, izenaren konforme mintzatu zara, animatus padezitzera Kristoren amorez, justo baita. Zureki bateo prest nago ematera bizia, igateko Zerura gozatzera gloria eterno gura. Ala zoezi elkarreki mintzatus; eta Ministroek admiraturik eman ziote kontu Presidenteai pasatzen zenas. Ark pensaturik aien exenpluareki animatuko zirela Kristioak ikusten bazute, manatu zue bereala degolla zezkitela sekretoan. Atra zuzte ziudadetik kanpora, leku deitzen zenera laudagarri: an kendu zizkiote buruak arri baten gañean, zeñetan gelditu zire markaturik milagros oñen ta eskuen kuntzeak, ikusten direnak egungo egunean. Kristioek orzi zuzte gorputztto gaiek leku berean; eta bada dionik Kristo bera Zerutik jautsirik aurkitu zela presente honratzen ilaria. Agitu omen ze Kristoren 307 urtean. Gero E spañako gerra, persekuzio, ta turbazio andieki galdu ze aien ta berze askoen 281 SANDUEN BIZITZAK memoria, alik eta Toledoko Arzobispo Asturio deituak Jangoikoaren inspirazios billatu, ta aurkitu zituen gorputztto Sanduak, eta ainberze debozio artu ziote, ezi utzirik Toledoko K atedra, pasatu zue falta zekion denbora ilartaño beneratzen aur Sandu gaiak. Gero berriz Moroen sartzeareki, pasatu omen zuzte Huescara: gero berriz S. Pio V.en, ta Felipe Men denboran errelikia sandaen zati andi bat itzuli zute Alcalara, ta paratu beren elizan, non mostratzen den arri gura, zeñen gañean degollatu zuzten. Biz laudatua Jangoikoa. amen. 282 Joakin Lizarraga Agustuaren 10.an San Lorenzo Martir 1. Izan ze S. Lorenzo E spañola Araguako Huescan jaioa. Bere Aita Orenzio, Ama Pazienzia deitzen zire, eta Sandu zelebratzen dire. Nola joan zen Romara, eztakigu, bai izan zela an Arzediano; ta E lizako tesoroen Depositario. Ze Baleriano E nperadorearen denbora, zeñen manamendus preso eginik zeramatelaik Aita Sandua Xixto II, S. Lorenzo bidera atrarik asi zekio erraten inbidia sandu bateki, N ora doaie semea gabe A ita? N ora du prisa bere Ministroa gabe Sazerdote Sandua? E tzue orrek ofratzen beñere Sak rifizioa Ministrorik gabe. Bada zertan egin diot desplazer nik ? A gian progatu nau bear ez bek alak oa? Progu in bez ia E sk ojitu ninduen Ministro gauza dena, nori enk omendatu zidan administratzea Jaunaren odol preziosoa. E ta orai eznau naz lagun bere odolaren Sak rifizioan? Fiatu dida geiago dena, ta ezta nitas fiatzen gutiago denean? Pontifize Sanduak errespondatu zio, E tzaitut uzten nik , ene humea, ta ez errehusatzen zu, baizik ni zarra bek ala martirio labur senzilloarek i bear naiz buk atu: zuk gastea bek ala izanen duzu pelea erruago, ta triunfoa gloriosoago. Irur egunen buruan segituk o nauzu Sazerdotea ni zuk Diak onak . Bitarteo E lizak o tesoroan barin bada deus, erreparti zazu pobreei den guzia. 2. Oneki despeiturik Lorenzo, bereala asi ze ematen Kristio beartsuei zen guzia, nezesidadeen ariora. Sartu ze alargun baten etxean, zein deitzen baize Ziriaka padezitzen zuena burukomiñ fuerte bat, non zeuden altxaturik anitz eliza-gizon ta Kristio. Lenbiziko egin zuena ze urtikitzea aien oñetan, ta garbitzea bere eskus. Bereala esku gaiek paraturik Ziriakaren buruan zeñatus kendu zio buruko miña, ta eman guziei abasto limosna. Andik pasatu ze Narziso deitu baten etxera, non alaber zeuden berze anitz Kristio aflijiturik ikar ikar: Animatu; ta konsolatu zitue, ta guziei oroat garbiturik oñak, eman zio Bista itsu bati Kreszenzio deituari, zeñatus begietan guruzea, ta guziei limosna. Andik joan ze Nepozianoren kubila batera non zeuden altxaturik iruogei ta irur Kristio, ebeki oroat egin zue, ta Sazerdote bat Justino deitua aurkiturik an, errespeto ziola sazerdozioaren gradoari gorago baize berea baño, ezpaize baizik Diakon, bota zekio oñetara apatzeko. Justino ere bota ze apatzeko Lorenzori: ala biak egon zire belauriko porfian nork non apatu oñak. Azkeneko garaitu zue Lorenzok: eta alako obra onetan pasatu zue gaua prebenitus martiriora. Biramonean sentenziaturik S. Sixto zeramatelarik ebakitzera burua, S. Lorenzok lasterka bidean erdetxirik oius erraten zio, E z nazala utzi ni, 283 SANDUEN BIZITZAK o ene A ita Sandua, zeren ezi enpleatutut E lizak o ondasunak , orrek manatu bek ala. 3. Aiturik Ministroek ondasunen aipakundea, bereala arrapatu zute preso Lorenzo, ta kontu emanik, E nperadore kodiziosoa alegratu ze, eta utzi zue Lorenzo enkargaturik Hipolito deitu bati, eta onek sartu zue karzelean, non berze presoen ertean baize bat deitua Luzilio itsutu zena bere desgraziagatik negar egines. Animatu zitue guziak S. Lorenzok, eta itsuari konsejatu zio, sinetsi zezala Jesu Kristobaitan. Sinetsi ta bataiaturik errekobratu zue bista. Famaturik milagro gau, asko itsu joan zire karzelera, eta guziak argitu zitue Lorenzok guruzearen Señaleareki. Beraxturik K arzelzaia Hipolito prodijio gaieki asi ze mintzatzen amoltsu S. Lorenzori, ta eskatzen ager zezkiela tesoro altxatuak. Lorenzok arrezti, o Hipolito, erran zio, sinesten badu Jangoiko guzis poderoso, ta Jesu Kristo bere Seme bakarra baitan, nik ofrezitzen diot mostratzea tesoroak eta Bizitza Sekulakoa. Ala guti guti, errenditu zue sinestera, ta bataiatu ze, ta Jangoikoaren graziaz ikusten zitue bataiatzen zirenen arimak eder garbi alegre agraziatuak. E nperadoreak manatu zue ekartzeko bere presenziara Lorenzo. Hipolitok eman zio berria: Sanduak alegre errespondatu zio, Goazen, ezi orren eta neretako prestaturik dago glorian korona. Presentatu ondoan galdegin zio E nperadoreak elizako tesoroas: Sanduak astuzia sandu bateki errespondatu zio, ainberze antsia barin bazue Tesoroen, eman zezola irur egunen epea biltzeko, ta ekarriko zitiola. Kontent E nperadoreak utzi zue Hipolitoren kuidadora, etzekielaik kristiatu zela au: eta ala aisa biak zeizke eskapa: baña naiago zute il. O Jesusen amorea, zein fuertea zaren! 4. Sanduak irur egun gaietan bildu zitue munduko pobre, malder, estropeatu, maingi, itsu, ta alako al zuzken guziak, ta paratu zitue biali zitioten karroetan tesoroen eramateko; ellegaturik palaziora erran zio E nperadoreai, ona non tuen elizako tesoroak: eben eskus seguratutugu an goiti Zeruan. Atrarik ikustera arrek ikusi zuelaik malderketa, Jangoikoak daki zer kolera, zer errabia artu zuen Lorenzoren kontra, niri onek eman bear dida alako txaskoa, eta egin alako burla? Bereala bereala biluxi, ta zatika onen aragi guziak burriñazko aztaparreki, eta ekarri ona ura tormentatzeko diren instrumentu guziak, entenda dezan pasatu beartuela guziak, ezpadida obeditzen. Ain sereno zego alaere Lorenzo, eta ala erran zio, gizon desbenturatua, uste du sarrarazi niri beldurra bere tormentueki? Bada nai dut entenda dezan, orrendako direla tormentu, ta enetako erregalo: mai gontan deseatu dut beti bazkaltzea, ta asetzea manjare gisa ebetas. E rran zio E nperadoreak, Lorenzo, ea entregazkik tesoro altxa- 284 Joakin Lizarraga tuak, ta adora idoloak; ez pensa diru gaieki niork libratuko auela tormentuetaik. E rrespondatu zio sereno Sanduak, ene tesoro ta diru libratuko nautenak ni dire Jangoikoaren piedadea ta miserikordia. Paratu zute airean dilindan, azotatu zute bergaeki, erre zizkiote saietsak burriñasko plantxa goritueki: suturik Tiranoa, sereno Sandua zego alde bat irri egiten arren furias, berze alde Jangoikoai ematen graziak, o ene Jaun ona Jesu Kristo, miserikordia nitas, ezpaitut ukatu, baizik konfesatu orren Majestadea. Zenbatenas iago pazienzia, koraje, ta gozo mostratzen zuen Sanduak, iago errabiatzen ze koleras Tiranoa, ustez Jangoikoaren grazia zena zen deabruen arte gaixtoa: I sorgina aiz, ta Sorginderiaz irri iten duk ene tormentues. Bada Jjuramentu iten diat, edo utzi bear dukela Kristoren fedea, edo pasatu ainberze tormentu nolakoak eztuen niork oraño pasatu. E rrespondatu zio seguridade ta koraje andiareki, orren tormentuak akabatuko dire, ta nik eztiotet beldurrik Jesu Kristoren izenean. E gin bez nai duena, ta eztaiela neka. Furioso arrek azotarazi zue plomuzko azoteeki al guzia erru, iotzeko aragi guziak. Orazio egin zue bitartean S. Lorenzok Jangoikoai errezibi zezan bere arima. Aditu ze Boza bat Zerutik ziola, anitz iago ere pasatu bear zuela. Boza gau aditu zute Ministroek ta Juezak ere, ta erran zue oius, eztuzie ikusten, nola Demonioek faboratzen dioten Sakrilegogoni, ezpaitu ajolarik ez Jangoikoes, ez zuen Prinzipees, ezeta ere tormentu errues? E ta itsuturik iras edarazi zue katastan deskoiuntatzeko, ta txarrantxatzeko instrumentu tzorrotzes. Baña Martir gloriosoak aurpegi alegre ta biotz amoroso konfiatuareki zio, biz bedeikatua ene Jauna, ta ene Jesu Kristoren Aita, iten baitu ainberze miserikordia mereji eztuenareki. Bigu, Jauna, bere grazia, ezaun dezaten presente daudenek, eztituela desanparatzen bereak, baizik konsolatzen bear orduan. Biali zue Jangoikoak Aingeru bat alibia zezan Sandua, ta txukatu oial bateki izerdia ta llagaetaik zerion odola. An zegon soldado batek Roman deituak ikusi zue Aingeru gura, eta argiturik Zerutik eskatu zue bataiatzea; bataiatu ta iltze Martir. 5. E tze kontent Tiranoa tormentatuas ainberze aldis; determinatu zue gau bat ososoa pasatzea tormentatzen berriro asko maneras. Ortako ekarrarazi zitue zegon lekura martirizatzeko instrumentu ikaragarri usatzen ziren guziak: E ta jarririk bere tribunalean galdegin zio, zer jendakitakoa zen. Ni naiz, errespondatu zio, E spañola, txipizututik Roman azia, bataiatua, ta erakutsia lege sanduan ta dibinoan. Dibinoa, dio ark, deitzen duk legea erakusten dikena burlatzen gure Jangoikoes ta tormentues? Sanduak, Ni Jesu Kristoren izenean ez naiz beldur tormentues. Tiranoak, bada ezpaduk sakrifikatu nai gure Jangoikoeri, gau guziau pasatu bear diat 285 SANDUEN BIZITZAK ire atormentatzen. E rrespondatu zio Lorenzok, beras gau gau enetako gau ona izanen da, gau argia ta alegrea ene Jangoikoareki bateo. Azkenik Tirano kruelak prebeniarazi zue burriñasko goatze gisa bat, parrilla edo trilla bat jasi zezakena gorputza, eta pean garaturik brasak eta su lentoa, gañean Sankua erre pixpil zezaten E spazioreki gutibana. Berdugoek nzute guzia, manatu bekala: Prestaturik sua, ta trillak: biluxirik Sandua, guzia llagas betea, etzin zute añean piedaderik gabe. Zego Tiranoa begiak armaturik beira, turbioturik iras, agotik abuña zeriola: Berdugoak dilijent tenaza, ta burriñaeki zirikatzen sua: Presente zeudenak arriturik beiratzeas: Aingiruak Zeruko leioetaik beira alako ikusgarria: eta Sandua, pazienzia admirableareki enkomendatzen Jangoikoai, errezibi zezan sakrifizio gura atxon onetan: eta Jangoikoa zegokio asistitzen, triunfatzeko infernuagatik. Bitarteo Sanduak bere trillatik beiratus Tiranoai, erran zio, errerik dago ia alderdi bat, itzuli, eta asi daike jaten; ezi elizako tesoro naituenak eztitu arrapatuko, ezi pobreen eskus seguratu dire Zeruan. O Lorenzo gloriosoa! O Kristoren Soldado Baliente garaitu eztaikena! Da agian ori arriskoa sentidorik gabekoa? ez, ezi urin ta izerdi darionak suaren erruas mostratzen du sentitzen duela; baña Jesusen ganako amoreak sufriarazten dio guzia: barneko suak garaitzen du kanpoko sua: eta gloriaren esperanza gozoareki suabetzen zaizkio sugarrak. Ordua ellegatu zelaik itzuli ze Jaunagana, graziak ematentiot, Jauna, zeren sartzen nauen bere gloriako atariak barna. E rran ta despeitu zue arima, koronatzeko glorias Zeruan. Biramonean Hipolito ta Justino garrek ortzi zute gorputz Sandua anitz Kristioen Konpañian, barutus irur egun, ta gauak orazioan; ta irur egunen buruan zelebraturik Meza Justinok komekatu zitue ta despeitu guziak. Orai ez bekalako modua da au zelebratzeko ilaria. Martirio famatu gau agitu ze Agustuaren 10.an: Kristoren 261 urtean 257.an: Baleriano E nperadorearen zazpigarrenean. Sanduek asi ta eztakite akabatzen S. Lorenzoren laudarioetan. S. Leonek dio ezi zenbat honratu zen Jerusalen S. E stebanen martirioareki, ainberze honratu dela Roma S. Lorenzoreki. E ta zenbat E spaña bere patria? Baña E hza guzia honratu du anitz S. Lorenzok: eta E lizak ere honratzen du bera Bijilia, baru, oktabareki festa eginez & 286 Joakin Lizarraga Agustuaren 11.an Santa Susana Birjin ta Martir 1. Jangoikoaren E spirituak inspiratzen du non ere duen plazer, dio Kristok, dela gizonki, dela emasteki, abrats edo pobre, Sanduen edo gaixtoen alde. S. Susana izan ze alaba Gabinoren, eta au anaia K aio Pontifize sumoaren; ta biok aide urbilak Diokleziano E nperadore gaixtofikatuaren. Onek artu zue humetako, E nperadore bere ondoreko ta laguntako Maximiano: au ezkondu zue bere alaba bateki, zein iltzeareki andik uti, nai zue ezkondu Susanareki, baize txoil eder noble, prudenta, bear bekalakoa alde guzietaik: ta guzien gañetik ze Kristioa ta Sanda: baña on etzekie Dioklezianok Kristioen kontrario madarikatuak. E nkargatu zue iteko gontas bere lengusu bat deitua hau dio: Onek mintzatu zio donzellaren Aitari, baize Gabino, ponderatus fortunaren andia: Onek berriz bere Anaiari, baize Pontifize sumoa: E ta biek Aitak eta Osabak mintzatu ziote Susanari, jakiteko onen borondatea. Donzella Sandak estimatus Kristoren fedea ta Birjin mantenitzea iago ezi munduko E nperak.ora izatea, errespondatu zue animosa, etzela nai ezkondu Maximianoreki, zeren baize infiel ura, ezeta berze nioreki munduan, zeren bera zegon emanik Kristori bizitzeko Birjin ilartaño; eta uste zuela on izanen zela eskaida, iltzeko Martir. Biek laudatu ziote proposito artu zuena, ta konsejatu ziote perseberanzia, ta ortako baru, obra on, ta orazio anitz egitea prestatzeko martiriora, baita grazia Jangoikoak eman bear duena. 2. Irur egunen buruan joan ze hau dio Mandataria Gabinoren etxera, ta utzirik lagunak atarian, sartu ze bakarrik, ta ikusirik Susana, orduko usanzaren ariora nai zio eman apa: E rretiratu ze Sanda ziola, sekula bere bizian etzuela utzi niori aur egia, ta gutiago utziko ziola arri, baize Infiela, ta zikindua Jangoiko falsuen Sakrifizioeki. Ta au ta berze asko gauza erran zio Jangoikoaren E spiritu ta graziareki alako maneran, ezi konbertitu ze hau dio fede Kristiora, bera, bere Andrea, ta bere humeak; eta egitera asko limosna ta obra on, espezialki Kristio preso zeudenei, eskatus barkazio. Andik zenbait egun biali zue E nperadoreak bere mutil prinzipale bat deitua Maximo Klaudiogana xakin naiez bodaren berri: E torririk Sandaren, etxera oneki desengañatu ze, etzegola Susana ezkontzeko: eta ainberze erran zio Sandak, ezi ura ere konbertiturik bataiatu ze. E tze faltatu E nbustero bat E nperadoreari eman ziona Kontu pasatzen zenas. Asarratu ze txoil, eta preso inarazi guziak, Pontifizeas landara, utzirik Gabino ta bere alaba karzelean, gañarakoak eramanarazi zitue iltzeko, ta 287 SANDUEN BIZITZAK il zuzte ta erre zuzte Martir gloriosoak: Guziau izan ze S. Susanaren orazio ta merejimentuen fruitu ona Jangoikoaren grazias landara. 3. E nperadoreak manatu zue ekartzeko bere palaziora Susana, ta entregatzeko bere Andre E nperatrizari, onek konberti zezan ezkontzera Maximianoreki. E nperatriza deitzen baize Serena, senarraren ixilkias ze Kristioa sekretoan, eta manifestatu ze Susanareki, agiz ongi errezibitu, konsolatu, ta aimatu zue segitzera bere propositoa, ta despreziatzera munduko Banidadeak eta gustoak, ez ajolarik egitera E nperadorearen meatxues, ez eriotzeas ere, logratzeagatik Jangoikoaren grazia ta gloria betikos. Idujizue asko egunes bereki, eta biak Jangoikoareki enpleatzen zire orazioan, ezi ura ere egin omen ze Sanda. E gunen buruan galdegin zio E nperadoreak E nperatrizari, ia erresolbitu zen Susana artzera senar Maximiano. E nperatrizak errespondatu zio, etzegola artako, baña etzela inport, izanen zirela ranko ura bezain nobleak bere semearen E sposatako: utzi zezala geldi. Oneki manatu zue arrek bazoakela bere etxera. Baña Maximianok arturik agrabiotako ez nai izatea ezkondu berareki, nai izan zue bortxatu. E zaundu zue Susanak bere peligroa; ta bere kuartoan paraturik belauriko zego negar ta negar Jangoikoai eskatzen guarda zezan libre gorputz ta ariman. Gau gartan etorri ze Maximiano intenzio gaixtos, ta sarturik kuartoan ikusi zue Sanda inguraturik Zeruko argitasunes; eta lotsarriturik itzuli ze atzerat, pensatus zela arte gaixtos. Kontu eman zio E nperadoreai agituas: onek biali zue Kurzio deitu bat, ikustera, egia zen kontatu ziona, edo imajinazioren bat. Joan ze Kurzio, ta itzuli ze iago ere lotsaturik berzea baño. 4. Azkenean E nperadoreak entendaturik ezi Susanak, Kristio izanez, etzuela nai ezkondu bere semeareki, lazatu zue frenoa bere irari, ta manatu zio bere gisako Mazedonio bati, obliga zezala Susana sakrifikatzera aien Jangoikoei, ezperen, ilarazi. Joan ze ura, ta egin zio milla loxentxu, engañatzeko. Paratu zio alzinean aien Jangoiko-itxura bat adora zezan: baña Sandak egiteareki orazio Jangoiko egiaskoari, desaparezitu ze andik itxura gura: ta gero aurkitu ze plazan botarik loiean. Kontu emanik E nperadoreai guzietas, arren ordes ebaki ziote burua Sandari bere etxean: eta eriotze goneki iltze Birjin ta Martir gloriosa. Serena E nperatrizak xakin zuelaik joan ta bere esku proprioes mortaxatu zue ta orzi zue honratuki berze asko Sanduen zemeterioan: eta oial bat enpapaturik arren odolas guardatu zue errelikia preziosoa zillarresko kaja batean. E ta bere Osaba K aio Aita Sanduak zelebratu zue aniz Meza iltzen etxe gartan Sandaren honratan. Agitu ze martirioa 295 urtean. Agust.en 12.an S. Klara Asiskoa. pag. 311. 288 Joakin Lizarraga Agustuaren 14.an San E stanislao Kostka 1. Persona guzietan da on, ta ongi iduri duena Birtutea ta santidadea, baña eztakit nola, gorputz gaste ederrean ederrago dirudi dela, ala nola kontxa urreskoan perla preziosoa, zion bekala bere E urialos Birjiliok, gratior et pulcro veniens in corpore virtus. Sandu gaste eder bat izan ze S. E stanislao Kostka Poloniakoa. Jaio ze 1550 urtean jendaki ilustretik. Azirik ongi biali zute amirur urtetan Austriako Bienara estudiatzera bere anaia Paulo zarragoaren konpañian. Laster eman ze ezauntzera bere injenio ta birtutearen medios, eta guziendako ze amablea. Goizoro estudiora baño len joaten ze oraziora tenploan, ta estudioas geros oroat arratsaldeoro. Iges beti lagun gaixtoetaik tratatzen zue humil onttoeki: baña itz guti zue, modestia bat alegrea, ta alegria bat modestoa, ta konpasione beartsues alibiatus zezakenas. Len lena jaikitzen ze goizoro, ta meza enzun egunoro, jaietan zezazken guziak. E tzue banidade errestorik bestitzean, baizik senzill llano. estudioko exerzizio in bear zituenak guziak bear zire izan Ama Birjinaren laudariotan, zeñi zion kariño ta debozio espeziala: ta etzekio pasatzen egunik errezatu gabe errosarioa. Injeniatzenzue nola egin penitenzia barus, disziplinas, mortifikazios altxaketan. Anaiak akar iten zio ikusteas ain erretiratu geldi humil: baña ajola guti zue ortas, kuakratu naiez sollik Jangoikoai. 2. Jangoikoak inspiratu zio erretiratzea errelijionera, eta egin zue Boto sartzeko bere denboran. Bitarteo erori ze heritasun grabean: eta prinzipioan agertu zekio Demonioa tzakur beltz andi baten idurian; irur aldis jokatu zekio lepora nola ito naiez: baña zeñatus, Jangoikoai ta Ama Birjinai enkomendatus libratu ze. Iltzentzela etsitu zute Medikuek: berak iltzeas etzue ainberze pena, nola komekatu nai ta etxakinez nola, zeren ostatuko Nausia baize hereje. E nkomendatu ze gogotik Jangoikoai, Ama Birjinai, ta S. Barbarai: eta Jangoikoaren graziaz gau batez idatzarrik zegolaik ikusi zue Sanda gau eldu zela akonpañaturik Aingerues, zeñen E skuetaik errezibitu zue Sakramentua. Fabore gonen ondorean errezibitu zue berze bat ez gutiago miragarria, zeren ezi agertu zekio Ama Birjina bere Semeareki besotan: mintzatu zekio amorosa, orai sendatu ta sartzaite ene Jesusen Konpañian. Utzi zio aur dibinoa erregalo: ta sendaturik eman zue prisa kunplitzera Botoa. Baña entendaturik, etzutela admitituko Bienan Aitaren lizenzia gabe, ta logratzeko au esperanzarik ez, ta eznai ere etxi- 289 SANDUEN BIZITZAK den ainberze denboras, atxekia arturik tratatzen zuela gaizki anaiak, ta berai erranik obligatzen zue joatera arren konpañiatik, arrek errateareki, bazoakela noranai, Sanduttoa konfesa-komekaturik, Jangoikoai ta bere Ama Birjinai enkomendaturik oiz batez pobre gisa jaintsirik atra ze Bienatik oñez, ta joan ze. Anaiak billaturik tenplo ta konbentuetan etzuelarik aurkitu, sentitu zue laguneki artu zuen bide gartas. E rdetxi zute kanpo agerri batean, ta Jangoikoak nai ta etzute ezaundu: eta zaldiak naiz sendo izanik ezin igiarazi zuzte aratago, eta ala beren bearrez itzuli zire atzerat; eta Sanduttoak segitu zue bere bideas. Sartu ze goiz batez tenplo batean komekatzeko antsiareki, baña jakinik herejeena zela, gelditu ze aflijiturik. Baña Jaun piadosoak Aita onak bekala konsolatu zue bialis Aingeru eder bat eman ziona komunionea miragarriro. 3. Anitz bide pasaturik, gero ere Roman admititu zue S. Franzisko Borjak, amazazpi urte beterik adines. E tzeike ase kontentus emanes graziak Jangoikoai. Ia iduri zekio zegola mundutik kanpoan, ia etzuela buratsorik emen, baizik Jangoikoa Aita, ta Ama Birjina Ama. Bere anai Nobizioak iduri zekizkio Aingiruak, eta bera indigno egoteko aien ertean. Ain humila ze! Baña orrengatik berorrengatik iago zue maite Jangoikoak, konsolatzen ta erregalatzen zue ariman: zeñetan itxeki ze ainberzeko amorearen sua Janjoikoagana, ezi desmaiatzen ze askotan langiadura amoroso suabe bateki, eta ze preziso oial busti otzeki freskatzea bularrak ez sofokatzekos. Bada zer errain dugu Ama Birjinai zion amore fiñ biotzekoas? Pensatzeas solamente, oroitzeas solamente gozatzen ze, ta erregalatzen gozoro. Salutatzen zue hume amanteak bekala maiz abemarias; eta erraten zio maiz, Ama nerea, o ene Ama dulzisima. E ta guziek jakinik zuen debozio gau, plazer egiteagatik ere, atratzen zute konbersazioa Ama Birjinaren laudarioen gain. E ta deseatzen zue, ta logratu zue, ta erran zue ilentzela Ama Birjinaren Asunzioaren Bezperan. S. Lorenzoren Bezperan egin zue penitenzia publikoa, konfesatus guzien alzinean bere faltak, guziei apatus oñak, artus bere sustentua maipean, gero zerbitzatus sukaldean: ango suareki pensatus Sanduaren martirioan berotu ze ainberze amoresko suan, ezi desmaiatu ze an berean. Orduko ia eskribiturik zeuka bere Ama Santisimari karta bat eskatus eraman zezala bere eguneko. Joan ze aumentatus heritasuna; errezibitu zitue elizako ordenamentuak: eta ellegaturik egun deseatu gura, eskatu zue para zezatela lurrean: paraturik koltxilla baten gañean egon ze berra Zerurat, itzik atra gabe. Galdegin zio Superioreak ia zegon konforme Jangoikoaren borondatean: E rrespondatu zue alegre, prest dago ene biotza, Jauna, prest dago ene biotza. Anitz orazio ta afektoen ondorean agertu zekio Ama Santisima, zeñeki erregalatu zen 290 Joakin Lizarraga gozoro: ta andik guti entregatu zio bere arima, adinaren emezorzi urtetaik emeretzitara. Mostratu ze arimaren gloria gorputzaren eder admirablean: baitare milagro segitu zirenetan. Aita sandu Klemente VIII.ak deklaratu zue Beato 1602.an. 291 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 16.an San Jazinto Dominikanoa 1. S. Jazinto Polakoa, edo Poloniakoa izan ze S. Domingoren errelijioneko humea, ta honra. estudio andiaren kasos eginik Teologo famatua, ta Krakobiako eliza nausian K alonje, bere Osaba Obispoak eraman zue bereki Romara, noiz ta S. Domingo zegon an admiratzen mundua bere bizimodu, prediku, ta milagroeki. Arren hume espirituale zenbait nai zue Obispoak eraman Poloniara argitzeko ango jendeei. E zin eman zio S. Domingok, ez izanes aski oraño, alik eta Jangoikoak mogitu zuen S. Jazinto ta Sere lagun zenbait arzera habitu bera. Habituareki jaintsi ze S. Jazinto bere Aita garren E spirituas. Birjin garbi gorputz ta ariman, beratx, humil, amoltsu, benigno, betea Jangoikoaren ta proximoen amores. Agitz emana penitenziara, ta kontino orazioan. Okupatunk ongi denbora beti, ta egunas ezin nai adiña zebatu orazioan, ta gauaren geiena enpleatzen zue ortan, kendus loari, zein artzen zue labur ta bear utses erreklinaturik lurrean. E derki ala Jangoikostaturik Jazinto biali zue S. Domingok Poloniara bere bedeizioareki. E llegatus bekala zoei eraikis Jangoikoaren azia, erregatus zerutik bere graziareki Jangoikoak de manera, ezi urte baten barnean anitz konbertitu, ta berze anitz egin zire Relijioso. Bere errian ikusi zutelaik K alonje izana ain Sandu eman ziote E liza prinzipale bat Konbentutako, zein bete zue errelijiosoes Jangoikoaren gloriatan. 2. Zerk ere geienik fortunatu zuen Sandu gau ze Ama Birjinai zion debozioa, ta berari Ama Birjinak zion amorea, ta ematen zion faborea. Bein zegolaik Asunzione bezperan kontenplatzen beraren gloria, triunfoa, ta korona, agertu zekio E rregina gloriosa, ta erran zio amorosa, Goza zaite ene humea jazinto, ezi zure orazioek ematen digute plazer ene Semeari, ta niri; Zaude zierto erdetxiko duzula ene medios nauzun guzia. Gelditu ze oneki Sandua konsolaturik ta konfiaturik ezin iagos. E datus bere errelijionea erreinus erreinu, bera sartu ze Rusian, non Txioabia deitzen zen Ziudadean fundatu zue konbentu andi bat, ta egin zue fruitu infinizio bat asko milagroen Birtutez: eta bateo pasatu zue anitz nekepena, ta persekuzione egietafedeagatik. An zegolaik, ellegatu zire Tartaroak leku gartara: eta meza bukaturik egun batez aditu zue urbildu zirela muralletara: ta errebestiturik zegon bekala, manaturik segi zezatela, artu zue Sosegu ta E rreberenziareki aldareko sakramentua joateko andik bere fraileeki: pasatzerakoan eliza barna, imajina bat Ama birjinarena agitz 292 Joakin Lizarraga eder andia ta pizua alabastros egina mintzatu zekio, ene humea jazinto, nola uzten nauzu ni emen? E rman nazazu zeureki, ta ez utzi ultraja nazaten emen ene etsaiek. E rrespondatu zue, nola da posible eramatea nik imajina goi, ain pizu delarik? Arzazu, erran zio, ezi ene semeak itzuliko dizu arin, ermateko aisa. Orduan Sanduak artu zue, pizatzen etzuela iago ezi kana batek, ta arreki esku batean, ta berzean Sakramentuareki atra ze Ziudadetik, ta eraman zue Krakobiara, non itzuli zen ain pizu nola len. An pasatu zue bere bizi gañarakoa Sandukiro. 3. Beterik ia urtes ta birtutes, ta ongi egines, eta ikusi naiez Jangoikoa ta bere Ama Santisima bere glorian eskatu zue ta logratu zue eraman zezan Asunzione-egunean. Orzi zute dolamen andiareki; ta ortzi baño len ekarri zute kaballero bat lentxago bota zuena zaldiak eta il: ta ilak ila ukitzeareki biztu ze ura derepente, sano ta sendo. Il omen ze Sandu gau adinaren 74 urtean: eta Kristoren 1257 urtean. Milagroak dire ezin konta ala egintuenak, ez solamente personaeki, baitare gizonaren zerbitzuko diren animale andi ta txipieki. Bida kontatzen dire notagarriak: nola bein zoeielarik predikatzera Bisogradora, ellegatu nai ta ezin ugalde andi baten kasos, ez izanes barkorik, kendu zen bere mantoa, ta onen gañean pasatu zuen ugaldea bere laguneki busti gabe. Berze bein zeramalaik Sakramentua ta Ama Birjinaren imajina, nola erran dugun, ellegaturik Boristenes deitzen den ugalde andi gartara, botarik bedeizioa ugaldeari, pasatu zuten oñez berak ta bere lagun guziek busti gabe ez zapeten zolak ere: eta milagroaren memoriatako gelditu omen zire ugalde gañean Sanduaren oiñkuntzeak estanpaturik, ta egungo egunean ikusten omen dire, ta baster batetik berzeraño ageri omen da ala nola bide senda iduri bat urean; baita gauza admiragarria, Jangoikoak sollik in dezakena, zeñek ainberze nai zuen Sandua. 293 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 17.an Santa Kara de Monte Falko 1. Aurtto sandaetan, nola erakusten baitiote sollik Jangoikoak, da ageri klaro nola den Jangoikoaren gustoa. Buratso Birtuosoen alaba izan ze S. Klara de Monte Falko. Laur urtetako adinean Jesus onaren amorez egoten ze beraren Imajinaren alzinean belauriko orazio egiten: eta etzeikelaik egon nai adiña etxean ortan, ikusi gabe etxekoek, eskapatzen ze elizara, non zegon espazioreki. Ori ze bere afizione ta dibersio guzia adin gartan. Zue aizpa bat adin iagotakoa errelijiosa, zeñeki nai luke bizi aurttoak erretiraturik: Demonioa agertzen zekio aizparen idurian meatxatus ilen zuela iten baze errelijiosa: baña Jangoikoaren argis ezaundurik etsaiaren malizia, sartu ze konbentu gartan zelarik sei urtetakoa. Laster ezaundu ze Jangoikoaren eskua kidatzen zuena. Gorputzaren sustentua ogi guti bat idor fruita zerbaiteki: arimarenas zue kuidado guzia, beti egon naiak bere Jaunareki: Asi zekio agertzen bere Majestadea bere Ama Santisimaren besotan erregalatus aur ditxosa. Zazpi urtetaik alzina eman ze penitenziara txoil maltratatus bere gorputztto inozentea: lo guti, ta on lur utsean, edo ezin berzeas, agotz batzuk paraturik pean. E gunas landara gau geiena orazio mentalean ia belauriko, ia txutirik ta edaturik besoak guruzearen forman, ia auspeska paraturik kopeta lurrean. Honestidadeas zue ainberze dilijenzia, ezi admiratzeko ze, ta zio, guardatzek o, preziso baliz, pasa lezazk ela infernuk o penak bizi guzian gogotik ere. Beñere etzitue goratzen begiak gizonkiaren aurpegira beiratzeko, eta preziso zelarik mintzatzea, egoten ze estalirik aurpegia, ta lurrera beira. E ta hein bere anaia errelijioso batek erran ziolaik, zergatik mintzatzen zion ala; errespondatu zio, mintzatzeko ezta beiratu bearrik, aski da mia. 2. Jesus ona ze bere amore guzia, ta agertzen zekio axuri eder baten idurian lastimarazis biotza beiratus axuri onegi gura nola sakrifikatu zen bere pasio doloreskoan, ta guruzeko eriotzean gure salbazioagatik. Konsiderazio gonen gisoareki bere trabaju, neke-pena guziak dultzatzen zekizkio. Jaunaren ofensa-idurietaik ere ain ze beldur, ezi guardatzen ze iago ezi eriotzetik: eta kontino iten zue nigar ikusteas ofenditurik bere Majestadea; eta zio, ila zela arima etzuena sentitzen desplazer Jangoik oai ematen dena. Guziei konsejatzen ziote pensatzea esus onaren pasioan, ta beren trabajuetan besarkatzea guruzifikatuareki. Bein zegolaik bera kontenplatzen Jesus onaren bularreko llagan, agertu zekio guruzeareki soñean, ta 294 Joakin Lizarraga erran zio, ene alaba Klara, ia aurkitu dut non frinkatu guruze gau, baita zure biotzean: bada il bear zara guruze gontan, nai bauzu izan ene alaba ta heredera. Ordu gartaik gelditu zekio oñaze erru bat petxoan, ta inprimiturik biotzean Jesus guruzifikatuaren insigniak, aurkitu zirenak an bera il ondoan. Permititu zio Jaun dibinoak iago merejimentutako anitz denboras anitz trabaju ta lotsamentu Deabruenganik gau ta egun. E llegatus plazoa, prebenitu ze sakramentueki, ta seguratu zio Jaunak gloria izan bear zuena. E xklamatuzue, o ene Jesus ona, zein andia den premio ematen duena gure trabaju ain gutiengatik! Anitz da, anitz anitz premio paraisoa enetako. Uste zutelaik il zela eraman zute E lizara ortzitzeko: baña an itzulirik berebaitan despeitu zitue joateko gloriara. Iltze 33 urtetan, 1299 urtean: edo geroxago. Aurkitu ze ilas geros, biotzean Kristo guruzifikatua, itzeak, lanza, aranzeak, azoteak &. Aurkitu ere zire irur bolatto txoil berdinak figuran, kolorean, pizatus balanzan, oroat pizatzen zue batak, nola biek & Trintateren misterioaren iduritako. Biz laudatua Jangoikoa, ala erregalatzen duena &. 295 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 19.an San Luis Tolosako Obispoa 1. S. Luis Tolosako Obispo egina bere gogoaren bortxaz, ta S. Franziskoren fraile Uila bere borondatez, izan ze K arlos II.en Siziliako erregeren seme lenbizikoa, ta koronaren heredero izan bear zena. E gon ze bere Aitaren fiadore bekala preso bere bi anaiaeki Barzelonan Araguako errege Pedro III.en eskupean. Azi ze an ongi birtutean, ta jakindean. Ze agitz galanta ariman bekala, gorputzean ere, baña bateo txoil garbi honestoa, ta erreparatua beiratzean, mintzatzean, erretiratzean. Goartzen ze tratatzetik emasteki-jendea, nola pikea, lekeda, ta izurria. Atra zelarik Barzelonako presondegitik, bere Amak Napolesko E rreginak nai zue besarkatu: erretiratu ze Seme Sandua etzela utziko ukitzera: admiraturik Amak erran zio, bada ene semea, ez naiz ni zure Ama, baitezaket egin au segurki? E rrespondatu zio mutil honestoak, badakit nik dela on ene Ama, baña badaki berorrek dela emastekia, ta eztela konbeni besarkatzea Jangoikoaren sierboak. Ala ezta aurkitzen beiratu ere zuela sekula bere bizian aurpegira emastekiari. Bere exenplu onareki apegatu ziote anitz Jaun gasteei, ta bere zerbitzukoei kastidadearen amorea; zenen señaletan iltzerakoan diote atra zela bere agotik arrosa bat gorri ederra. Berari apegatu zekio zuen komunika ziotik Jangoikoareki orazioan, mezak enzutean, maiz konfesa-komekatzean. Bada karidadea zue biotzez sendoa, ez solamente egines limosna, baitare garbitus oñak pobreei, ta emanes jatera bere eskus. Prinzipalki admiragarri dena Sandu gontan da humildadea, izanik E rregeren seme, ta E rrege izan bear zena dretxos, egin baizue Boto artzeko S. Franziskoren habitu pobrea, ta artu zue gero ere, garaiturik Aitaren ta aideen erresistenzia: E ta gero fraile senzillo batek erran ziolaik, o Jauna, zenbat honra ematen duen berorrek gure errelijionai: errespondatu zio alketurik ta negarres, gaizki diozu, ezi niri eman dida honra mereji ez nuena E rrelijioneak. E ta ala guartu bear zute ez egiteas distinziorik berareki niolatere. 2. Joanik Romara Aitaren bedeizioareki ordenatu ze an E pistolas, gero Napolesen E banjelios ta mezas. Gero Aita sanduaren manamendus bear izan zue permititu konsagratzea Tolosako Obispo, baña gelditurik len bezain humil. E llegaturik Tolosan, ta errezibiturik Zeruko Aingiru bat bekala, etzute angoek alako predikurik ongi bizitzeko, nola beiratzea beren Artzai ona ain gaste ta ain Sandu, ain andi ta ain txipi humil. Baña 296 Joakin Lizarraga pobre ta humilttoeki beratx zenak, bazekie errebestitzen seberidades ta korajes suberboen errendiarazteko. K astigatzen zitue Apez bizi zirenak estadoaren deskonforme, kenduartaño beren dignidadeak ta errentak. Ordenatzen zituenak bear zire izan onak ta honestoak, espezialki bere etxe ta zerbitzukoak. E tze an aditu bear itz gaixtorik, maldiziorik, juramenturik: deskuidatzen zena baruarazten zue arratsaldeko irurak arteo amenik ta urruparik artu gabe, ta orduan ogi ta ur sollik. Bere ardi guzien ona prokuratzen zue manera guzies etxean, K anpoan, pulpitoan, konfesonarioan, ta nonnai. Pasatzerakoan bein karrikan aditu zue emasteki zar heri pobre baten boza eskatzen zuela Konfesio. Bereala jautsi ze, eta Sazerdote- lagunek erraten ziotelaik joanen zirela aiek, errespondatu zie, au da ene ardia; niri dagokida kuratzea Artzai bekala. Sartu ze, konfesatu zue, eman zio Sustentu, ta utzi zio limosna abasto: atrarik gero zorris beterik adbertitu ziote nirabeek; errespondatu zue irris, ebek dire pobreen perlak, ta Artzaiaren honra ta adornu. 3. Izanik ere ain Artzai ona, beti zego antsiatzen utzi naiez dignidade gura, iltzeko fraile pobre bekala. Determinatu zue joatea berriz Romara eskatzeko Aita Sanduai, libra zezan pizu gartaik: baña bidean Brinkola deitzen den errian, ta bere sortuetxean heritu ze, ta ezaundurik nai zuela Jangoikoak libratu deitus beregana, konfesatu ze iltzeko bekala, ta errezibitu zue paraturik lurrean gure Jaun Sakramentatua, gero olio sandua: ondorean arturik eskuetan Kristo guruzifikatuaren Imajina, besarkatus ta adoratus biotz guzias entregatu zio bere espiritua adinaren 33 urtetan batzuen ustez, ta 24.an berze batzuen ustes: Kristoren 1297 edo 99.an. Honratu zue Jangoikoak obratus beraren medios milagro anitz ta andiak. Bat izan ze, ezi D. Dionisio Portugaleko E rregek etzituelaik nai sinetsi, naiz akar iten zion orgatik bere esposak S. Isabelek, joanik eiziara aurkitu zue artz temenario bat, zeñek botarik lurrera zeuka pean. Oroiturik orduan bere esposa Sandak erranas enkomendatu ze S. Luisi: bereala agertu zekio aldakan, erraten ziola irrikos, zer aida ala? Atra puñale goi, ta tira bezo artzgorri. Tiratuzioneko gelditu ze ilik artza, ta E rrege kontent jaiki ta joan ze kontatus sanduaren fabore milagroskoa. K anonizatu zue Juan XXII.ak bere lenbiziko urtean, 1316.an 297 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 20.an San Bernardo Abadea 1. S. Bernardo E lizako Aita sandu Doktore ezti gozoa jaio ze Fontanan Borgoñako errian, baita Franzian. Bere Amak lendanik izan zue señale izan bear zenaren hume gau, ta ala azi zue kuidado iagoreki. Mutikozutuan ze humil obediente ixil alkekor, ta amable bere naturale onagatik: eta bateo juizioso. Burukomiñ erru bateki zegolaik ekarri ziote kurandera sorgin bat: Jaiki ze bereala mutikoa goatzetik oius asarraturik, ta bota zue ordu gaixtoan andik: eta Jangoikoak sendatu zue istantean. E guerri gauean zego deboto elizan jakin naiez ordua, zeñetan jaio zen aur dibinoa; eman zio lo-iduri bat, an agertu zekio Jesus jaio berria ezin iagos ederra konsolatu zuena miragarriro. Fabore goneki afizionatu ze orazio mentalera, zeñetan gero atra zen Maestru admirablea. Il zekio bere Ama ona: gelditu ze emazurtz gaste ederra munduko banidadeen lekeda ta lakioen ertean: Inzitatzen zute alde batetik Deabruek, berze aldetik lagun arinek ta espezialki emakume banaek: baña Jangoikoaren laguntzareki garaitu zitue guziak. Bein deskuidatu ze beiratzean: goartu zelaik, penitenziatan sartu ze biluxirik balsa izotztu batean leporaño, non egon ze, atra zuten arteo erdi ilik oziduraz. Libratu naiez asi ze pensatzen erretiratzean: eta Jangoikoaren grazia ta argiareki erresolbitu ze sartzera errelijioso: eta nai ziotelaik kendu burutik anaiek, aideek, eta adiskideek, kontra agitu ze, ezi berak konbertitu zitue aiek ta berze ogeitamar joatera berareki Zistelgo errelijionera. 2. Asi ze ematen perfekziora, segitzeko, ta bukatzeko atertu gabe. Ortako oroitzen ze, ta erraten ze maiz bere buruai, Bernardo, Bernardo, zertako etorri zara? Gorputza il ez, baña mortifikatzen zue de manera ezi ia deustan etzue gustorik, baizik Jangoikoaren gauzatan. Ain Jangoikoan sarturik, edo Jangoikostaturik bizi ze, ezi ez ikusi, ez aditu, ez sentitu bekala lurreko gauzarik etzuela iduri zue. Jangoikoaren argi gartan argitu zekio arima ainberze, baizekie argitzeko mundu guziari. E ta bere adiskideei erraten ziote zekien pixka ikasi zuela orazioan oianetan bago ta pinoen ertean. Jangoikoaren inspirazios egin ze Klarabalen Monasterio bat, non paraturik Abade S. Bernardo, bizi zire penitenzia, ta nezesidade extremoan, nola ezpalire aragiskoak, baizik espiritu utsak. Sei anaiak eginik errelijioso, etorri ze guzien Aita ere semearen eskupera, ta iltze Sandu. Arreba sollik gelditurik matrimonioaren estadoan joan ze bein ikustera sei 298 Joakin Lizarraga anaiak Aitareki. Joan ze bestiturik galas. Abisatu zute S. Bernardo: onek manatu zue ez atratzeko nior. Ikusi zelaik arreba atarian utzirik anaienganik, ta niork ikusi nai etzuela, aflijitu ze, ta eman ze negarrai: Gero ere noizbait atra ze Sandua, zeñen itz sandueki aldaturik itzuli ze etxera, ta bi urteren buruko logratu zue senarraganik lizenzia egiteko errelijiosa. Zenbat on baten kasos! 3. Baña etze Bernardo, baizik Jangoikoaren espiritua ze mintzatzen zena beraren agos. Jangoikoaren espirituak erakutsi zio nola maneatu arima azkar ta erikorrak: eman zio jenioaren grazia suabe amoroso bat, akomodatzeko guzieri bear bekala. Guardatzen zue tenore gau erreprehensioetan, baizire suabe amoltsuak, eta baldin erreprehendituak ezpazue ongi artzen, uzten zue gerorako, ezi erraten zue, daudelaik asarre bata ta berzea, eztela orduan iduri erreprehensio, baizik mokoka ta pelea. Jangoikoaren amoretik eldu zekio proximoen amorea ez Aitarena, baita Amarena ere, sentitus berzeren gaitzak ain nola bere proprioak. E tzue zeloa amargo, asarre, gogor, edo utsala, baizik prudentea ta esneskoa bekala, injeniatus nola in probetxu, billatus medio ta erremediorik obenak; eta ezpaze protxurik, etze konsolatzen, naiz erran in zuela bere in ala, kunplitu zuela bere obligazioa, libratu zuela bere arima, ta alako milla erran, nola ezpaita konsolatzen orreki Ama ona ikusten duelaik galtzen dela bere humea. Sufrimentua ta pazienzia izan zue txoil admirablea, eramanes sereno anitz agrabio in zitiotenak, eman arteo burutik bera, itzuli gabe kontra, baizik fabore, garaitus gaizkiak onkiegi. Ze humila sin sinez, errehusatus indigno bekala anitz dignidade, honra, ta laudario eman nai zitiotenak, ta gozatus desprezioeki. Bisione batean ikusi zue bere burua Jangoikoaren tribunalearen alzinean, ta an etsaia akusatzen zuela fuerteki. Manaturik erresponda zezala, erran zue, ni konfesatzen naiz indigno gloria eternoaren: baña ene Jesus onak du dretxo bi titulos, bat, zeren baita Jangoiko: berzea, zeren erosi duen bere pasio doloreskoas: bera dago kontent lenbizikoas, eta niri iten dida donazio bigarrenas: onen kasos dut nik ere dretxo gloriara. Oneki joan ze konfuso etsaia. 4. Nailuke Sanduak beti egon bere zoko gartan, baña Jangoikoak atrarazi zue E liza guziaren onerako. Goratu ze Aita Sandu Inozenzio II.aren kontra Pierleon, ta arren atzetik arren gisarakoak Zismatikoak; berze alde Hereje asko: Guzien kontra Monje sandua: E ta ikusteko ta admiratzeko gauza ze, Obispoak, K ardenaleak, Prinzipeak, E rregeak errenditzea Sanduaren erranera, nola balitz Jangoikoaren itza, ala baize. E rresistitzen zio Gillermo Konde Akitaniakoak. Joan zekio Sandua, mintzatu zekio, ta errendiarazi zue Aita Sandu egiaskoaren obedienziara, baña 299 SANDUEN BIZITZAK ez itzultzera Obispo desterratu zituenak. Baliatu ze Sandua Jangoikoaren besoas errendiarazteko. Zelebraturik meza, artu zue eskuan sakramentu aldarekoa patena baten gañean: Kondea exkomekaturik egones, ezpaizeike sar elizan, zego eliza-atarian: atra ze Sandua sua zeriola aurpegi ta begietaik, ta boza grabe lotsagarri bateki mintzatu zekio gisa gontan: Jangoikoaren Ministroek eskatu diogu orai arteo, ta eztigu kasorik egin: ona orai emen eldu da Jesu Kristo bera E lizaren buru dena orren presenzian. Au da berorren Juez, zeñen eskura etorri bear duen orren arimak. Ikusagun inen dion kaso Jaunoni, despreziatuko duen au ere, nola gu. Itzebetara ikar ikar Kondea erori ze lurrera; jaikitzen asirik berriz erori ze, itzik ezin atra, agotik abuña zeriola turditurik arras. Azkenean errenditu ze egitera Sanduak nai zuen guzia: egin zekio adiskide andia; eta beraren konsejus aldatu zue bizimodua; ta egin ze Sandu: au da S. Gillermo diotena S. Feliziaren anaia dela. Honratu zue Aita Sanduak S. Bernardo ta beraren konbentua bazkaldus an elzari, ta letxuga, ezpaize berzerik, ta egun gartako billatu ze arrope guti bat erregalo, ta Pontifizearendako arraitto bat. Beraren manamendus ibili ze Sandua erreinus erreinu, Ziudades Ziudade sosegatus ta paratus gauzak orden onean, ta jendeak Aita Sanduaren obedienziaren pean, beiratzen, ta aditzen zutela guziek Sandua nola Aingiru bat Zerutik etorria. Sanduaren orazios atajatu ze zisma gaixto gura, iltzeareki Pierleon Aita sandu falsua. Onen lekuan paratu zute zismatikoek berze bat: Baña au joan ze gauaz S. Bernardogana, ta utzirik Pontifizearen insigniak Sanduareki joanik urtiki ze Aita Sandu egiaskoaren oñetara humil obediente. Oneki bukatu ze Zisma, Sanduaren medios, Jangoikoaren graziaz. 5. Itzulirik bere konbentura etzute utzi sosegatzera nai bekala; bear izan zue atra, konfunditzeko ta desegiteko hereje goratu zirenak. Bat Henrike deitua sakramentuen ta sazerdoteen kontra erakusten zuena engañatus jendeak: ebek ia desengañaturik Sanduaren itz ta milagroeki arrapatu zute preso. Onen kontra predikatu ondoan Sanduak, jendeek ekarri ziote anitz ogi bedeika zezkien: bedeikatu zitue ta erran zue, ontan ezaunduko duzie egia dela diotena nik, ta falsu diotena herejeek, sendatuko baitire jaten duten guziek ogi gebetaik. Obispo presente zegonak ustez sobra errana zen, añaditu zue, entenda, jaten badute fede onareki. Sanduak erreplikatu zue, ez, Jauna, eztut nik on erran, baizik jaten duten guziak nolanai sendatuko direla, guziak, entenda daien Jangoikoaren aldetik garela gu. Nola erran zuen, ala izan ze. Ala konfirmatu ze egietafedea. Baña milagroketa iten zuenas Jangoikoak Sanduaren medios Sandua bera ere admiratzen ze, ta erraten zue, etzituela egiten bere merejimen300 Joakin Lizarraga tuengatik, baizik jendeen ontzeagatik. Bein Monje bati kulpa sekreto batengatik manatu zio ez komekatzeko: ura deshonrearen beldurrez joan ze berzeeki aldare alzinera, eta Sanduak Sekretoagatik eman zio, nola Jesus onak Judasi, baña Jangoikoak eskatu zio kastiga zezan atrebenzia gura. Monjeak arturik agoan forma sagratua, zenbat egin zuen, ezin pasatu zue niolateko maneraz: alik eta ezaundurik bere kulpa konfesatu zion Sanduari erakutsis hostia agoan nola zeukan; eta Sanduaren absoluzioareki pasatu zue. E masteki bat lastimosoki tormentatzen zuena Deabruak jabetu zenak artas, meza errateareki ta buru-gañean Sakramentua paratzeareki Sanduak utzi zue libre. Franziako E rreginari, humerik ez izanez aflijiturik zegonari erran zio prokura zezala bake bat estorbatu zuena orduraño, orreki argituko zuela Jangoikoak. E rran bekala izan ze. 6. Bere milagro guzieki etzekio faltatu trabaju. E ujenio III.ak bere Diszipulo izanak publikarazi zio gurutzada infielen kontra joateko. Publikatu zue Sanduak exortatus jendeak joatera erreskatatzera Jerusalengo leku sanduak anitz arrazioeki, ta iago dena, infinizio bat milagroeki. Baña o Jangoikoaren juizio justoak! jendea joanik galdu ze geiena: ta gero ematen zute Sanduaren kontra, nola beraren kasos galdu balire. Humillatu ze Sandua Jangoikoaren eskupean, naiago zuela beraren kontra eman zuten, ezi Jaunaren kontra. Bizi ze aspaldian milagros bekala E lizaren onetan; baña flakurraturik, ta etziola admititzen estomagoak sustenturik, zoeie bukatus sereno kontent, nola nabegazio nekosoaren ondorean portura urbildus. Guziek negar, ta berak konsolatus guziak, ordu zela atratzea lurretik planta protxal etzena. Ala pensatzen zue bere buruas Jangoikoaren biotzeko gizon sandu garrek mundu bat balio zuenak, eta iago. Izan ze beraren iltze preziosoa adinaren 64 urtean, eta Kristoren 1153.an. Agustuaren 20.an. Gorputzaren neurrian ze erdikal, ez gora ta ez apal: gorputza konsumiturik: biloa gorrikara; aurpegia txuri-eder arrosa kolore mostratzen serenidade, garbitasun, ta grazia miragarria, nola arimaren hispillu klaroa & &. 301 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 24.an San Bartolome Apostolua 1. Amabi Apostoluetaik bat izan ze S. Bartolome Galileatarra, eskojitu zuena Jesus onak bere konpañiarako, ta azi zuena bere doktrina dibinoan, bialtzeko mundu ori barna. Igan ondoan Zerura bere Majestadea, joan ze sortez S. Bartolome Likaoniara, Indiara, ta Armeniara, non bukatu zen konbertitu ondoan anitz jende Jesu Kristoren federa. Bere martirioaren motiboa ta manera izan zela diote gisaontan. Omen ze Armeniako Ziudade prinzipale batean idolo edo Jangoiko falsu bat, Demonio E giaskoa, adoratzen zutena jende engañatuek, ustez ematen zioten arrek osasuna, erremedio, ta ondasun etzukena, onez bentzait. Batzuk sendatzen zitue erremedio naturales; berze batzuk, kendus aldartez berak emanikako gaitzak: berze batzuk uzten zitue itsu, maingi, heri ta malder, sinestarazis beren kulpak zirela kausa. E ta ala zeuzkie zoroturik, baitare errespondatus galdegiten ziotenei, ta erranes agituko ziren gauzak: E ta batzuetan azertatzen zue, berze batzuetan gezur iten ziote, beti engañatus itz ekiboko Maliziaskoeki. Deitzen ze Astarot. Sartuas geros tenplo gartan S. Bartolome, mututu ze Astarot, ta ezindu kuratzeko. Arren Sazerdoteek konsultatu zute berze idolo bat an urbil beneratzen zutena; onek errespondatu zue etzela mintzatzen Astarot, zeren S. Bartolome Jangoiko egiaskoaren Apostolua sartu zen arren tenploan, ta zeukan loturik katees. E ta eman zitue señaleak nolako gizona zen Apostolua, ta zertara etorri zen arara. E un aldis iten zuela orazio egunaz, ta eun aldis gauaz. Zebilala akonpañaturik Aingerues: zuela boza nola tronpetarena: aurpegia alegre iduri beti: mintzatzen mintzo-mota guziak: eta jakiten pasatzen dena urrun ere: eta orai nik dardukatena emen, zio, badaki berak an: eta eztuzie aurkituko, nai bada altxatu bera. Informazio goneki itzulirik billa ibili zire irur egunez. Gero botatzeareki gorputz batetik Demonioa, famatu ze Apostolu sandua. Orgatik ango errege Polemon deituak zuenak alaba lunatika E spiritu gaixtoaganik maltratatua, billarazirik ta ekarri beregana, ta eskatu zio senda zezon alaba. Sanduak momentuan utzi zue libre, sana, ta sendo: guziak gelditzen zirela arriturik. E rregek agradeziturik biali zio present andi bat: baña zeramatenak ezin aurkitus itzuli zire erregegana: zeñen kuartoan gero, idiki gabe ataririk, sartu ze S. Bartolome: deklaratu zio, etzela etorri arara urre zillar ta alakoen amorez, baizik salbatu naiez beraren arima ta jende guzia. E man zio ezaumentu Jesu-Kristoren, ta 302 Joakin Lizarraga berze egietafedeen. E ta sinesta zezaten obeki, ofrezitu zue obligaraztea Astarot gura konfesatzera egia zen bekala. Bildurik bada tenplo artan errege, sazerdoteak, ta jendetze infinizio bat, Sanduaren manamendus konfesatu zue Astarotek enbusteria ta astuzia usatzen zuena aien engañatzeko: E tzela bera Jangoiko, baizik infernukoa loturik zegona katees Jangoiko egiaskoaren birtutez, zenen seme Jesu Kristo iltzen guruze batean salbatzeagatik gizonak, ta biali mundua barna bere Predikariak, zeñetaik bat zen S. Bartolome. Oneki desengañaturik guziak jaiki, ta sokas loturik idolo gura arrastatu zute lurrean: ta tenploaren pareteetan agertu zire gurutzearen señaleak. E ta progu iagotako ikusi zute atra zen idolo gartaik Deabrua figura txar itsusi batean, sua zeriola, ta kee, ta usai infernukoa. Manatu zio Apostoluak zoeiela nora etzeien ikusi: ta obeditu zue. Ala konbertiturik E rrege, E rregina, ta jendeketa andia, Sazerdote falsuek inzitatu zute Astiajes erregeren anaia Sanduaren kontra: arrek golpatu ondoan fuerteki Sandua larrutu zue bizirik, eta gero edeki burua. Baña bera ta Sazerdote gaiek ogeitamar egunen buruko il miserableki, ta jautsi zire infernura. E rregek ortzi zue Apostolua honratuki: eta gero bera konsagratu ze Obispo, ta izan ze ogei urtez, ta aumentatu ze & 303 SANDUEN BIZITZAK Agustuaren 28.an San Agustin Obispoa ta Doktorea 1. Jangoikoaren bidea utsinik len gero itzuli direnak zuzen-bidera dire bekatarien konsolu ta exenplutako: E betaik bat izan ze S. Agustin, zenen bizitza ezin guzia erranes, erranentugu gure protxutako obe iduri dutenak. Jaio ze Afrikan Tagaste deitzen zen Ziudadean 355 urtean: Ama zue Kristioa S.Monika: Aita Patrizio Jentila. Onen bidea segitus mutiko zutuan, heriturik beldurrak il, nai izan ze bataiatu: baña obera emanik laster, utzi zue bataioa gerora. E ntendamentu andi garreki zerama guziei abantalla estudioetan; baña bateo inklinazio gaixtoareki, lagun, okasio, ta zebo gaixtoeki irristatu, erori, ta funditu ze deshonestidadearen loiean. Amak negarrez konsejatzen, ta korrejitzen zue: baña sor egiten ze: ta bizioeki itsuturik erori ze Manikeoen erroreetan ere. Joan ze Romara, andik Milana, erakustera Rhetorika: Ama Sandak segitu zue: ta bere orazio, ta negarreki, eta ango Obispo zen S. Anbrosiori errogatus konberti zezan seme gura, ta Sanduak mintzatus ta predikatus, zoeie Jangoikoa disponitus Agustinen Konbersionea. Asi ze ia erdi-ezauntzen fede Kristioaren zuzenbide bakar egiaskoa: baña detenitzen ta gibelatzen zue bizioen kostunbrearen lekedak, ta prisione gisa garrek. Kontatu zio S. Sinplizianok, nola Biktorino Maestru famatu bat kristiatu zen, admiratus guziak, ta onak gozatus alegranzias. Oneki mogitu ze iago imitatu naiez. Baña bere sortuerriko K aballero Potiziano deituak kontatus S. Antonen bizitza ta gauza miragarriak, orduan bai fuerteki mogitu ze onerako, ta ia desengañaturik erran zio bere adiskide bati, Zer ai gara gu, A lipio? L etra gabek oak goratzen dire, ta arrapatzen dute Zerua: eta gu geuren letraek i ona non gauden inbolok aturik loiean. A gian zeren joan diren alzinean, alk etzen gara segitzeas atzetik ? eta ezk ara alk etzen ez segitzeas berere? Guziareki naiz oneranai, etzego guzis oraño errenditurik. Pintatzen du Sanduak bere pleitu gisa gura bi bideen ertean: nola gogoratzen zekizkion Banidadeen banidadeak, ta erraten bekala zioten, zer? utzi nai gaituzu betikos? eta gerostik eztuzu gozatu bear au ta ura sekulan? nola berze aldetik beiratzen zuen prozesio eder luzitu bat, aur, andi, gizonki ta emasteki estado guzietakoen lore lorea honestidade ederraren atzetik, ta onek erraten ziola, bada zuk ez dezak ezu dezak etena ebek eta ebek ? edo uste duzu dezak etena dela beren indar proprioes, ta ez Jangoik oarenes? Zuri oroat emanentizu, ematen bazara berai? Bota zaite beraren besotan: etzaitu utzik o eror zera. Ia ia zego kasi erresolbiturik: eta kostunbre 304 Joakin Lizarraga gaixtoak tiratus atzerat, ta bera segi aurrerat, pelea gontan negargale andi batek arturik erretiratu ze arbola baten pera: an negarra zeriola erraten zio Jangoikoai, E ta berori, Jauna, noiz arteo? noiz arteo egonen da asarre ene k ontra? E ta zu, ere anima, zertan zaude? N oiz bear da izan? biar, biar. E ta zergatik ez orai berean? Zegolaik ontan, aditu zue boza bat aur batena bekala erraten ziola, artu ta lei zazu. Artu zue S. Pabloren librua, ta lenbiziko idiki zuen lekuan leitu zue, ia ez jan edanetan, ez ordik eria ta urdak erietan, ez munduk o gaixtak erietan, baizik errebesti zaizte Jests Kristos. Leitu orduko sartu ze Jangoikoaren argitasuna arima gartan: eta emanik Jangoikoai graziak, zeren egin zuen berze gizon berri bat bekala, bataiatu ze S. Anbrosioren eskus ogeitamirur urtetako adinean: eta diote ezi orduan bi Sandu Doktoreek erran zutela lenik kantiko ura Te Deum laudamus, Berori Jangoik oa laudatzen dugu: berori Jauna k onfesatzen dugu: batak erranes Berso bat, berzeak berze bat. Zenbat alegranzia izan zuten Kristioek? Zenbat S. Anbrosiok? Zenbat bere Amak? 2. Bigarren jaiotze gisa goneki ia etze mundurako batere, baizik guzia Zerurako. Guzia erretiro, penitenzia, orazio. E tze ia oroitzen munduas: baña mundua bai artas. Atrarazi zute bere zokotik, egiteko lenik Sazerdote, gero Obispo Hiponan, berrogei urtetako adinean; ta iraundu zue iruetanogeitamaseiak arteo. Zenbat honratu zuen E liza guzia, ta argitu zuen doktrina Kristioa iruzki berri gonek, eztaike aski pondera. Guziek diote estimazio ta atenzio prinzipala Sandugoni. Bada nola in zioten gerra herejeei, nola konbenzitu, konfunditu, garaitu, urratu, eta desegin zituen K asta gaixto gaiek, Manikeoak, Donatistak, Arrianoak, Pelajianoak, ta gañarakoak, da gauza admiragarri proprioa Jangoikoaren graziaren. Gusto da leitzea zein agudo, zein klaro eder ikusiarazten duen egia, agertzentuen erroreak, erxtentioten herejeei atari ta erreskizio guziak, eztaizkela niondik eskapa; nola uztentuen ain konbenziturik, eztutela zer errespondatu! Zenbat probetxu eman duen, ez solamente bere denborako, baitaere betiroko, progatzen da denbora guzietan. E ztaizke konta laudario ematentiotenak Aita Sanluek ta Doktoreek S. Agustini. Alaere bera ain humil izatea; bere lengo bekatuak publikoki konfesatzea; iduri zekiona etzegola ain ongi bere libruetan erretratatzea; ez fiatzea bere opinioneas; berze Doktoreei ainberze atenzio ta errespeto guardatzea; au da gauza bat admiratzen duena gizona geienik: Au da jakintsu andia bateo, ta Sandu andiagokoa izatea! Zimendu gonen gañean fundatu zue Jangoikoak ainberzeko jakinde, ta santidadearen dorrea seguro. 3. E llegaturik irurogei ta amabi urtetara prebenitzeko obeki ain ongi prebeniturik zegona joateko Jangoikoagana, guzien konsentimentuareki 305 SANDUEN BIZITZAK nonbratu zue Obispo-lagun E radio Sazerdotea. Laur urtez bizitu ze estado gartan komunikatus Jangoikoareki geiago orazioan; ondorean etorririk Afrikara Barbaro Bandaloak, ta zeukatelaik inguraturik bere Ziudadea Bona ia irurgarren ilabetean, deskonsolaturik ta aflijiturik bere ardi Kristioen trabajues ta kalamidadees, zego eskatzen Jangoikoak humil humila edo libra zezan desgrazia gartaik, edo eman zezon arimo ona sufritzeko, ta erakusteko sufritzen. Agindu zio bere Majestadeak lenbizikoa, eramateareki mundutik. Onen señale alzindari biali zio heritasun bat: E zaundu zue Jangoikoaren abisua ta erregaloa: Manatu zue ez usteko sartzera nior, baizik preziso zirenak kuidatzeko. Leitzen zitue maiz psalmo penitenzialak kontriziosko negar amorosoeki: errezibitu zitue Sakramentuak debozio berareki: ta erraten zue ezi Kristio zenak, naiz biziturik sanduki, etzuela joan bear mundutik egin gabe lenik penitenzia konbenientea. E llegaturik ordua, zeudelaik presente bere hume E spiritualak beterik penas, entregatu zue Jangoikoaren eskuetan arima andi gura adinaren 76 urtean, ta Kristoren 430.an. Arrapaturik Bandaloek Ziudadea amalaur ilabeteen buruan, Kristioek arturik gorputz Sandua eraman zute Zerdeñara: au gero Moro Sarazenoek arrapatu ondoan, erreskatatu zue Luitprandok Longobardoen E rregeak prezio andi baten kostus, ta eraman zue Pabiara, non dagon bere errelijiosoen Konbentu batean honraturik ongi. Ltzen urtean manatu ze biltzeko E feson Konzilio jenerala, zeintara konbidatzen zuen Teodosio gasteak E nperadoreak Doktore Sandua, argitzeko nola iruzki batek izarren ertean, nola egin zuen berze Konzilioetan: baña konbita ellegatu zeneko, zeruan zego &. 306 Joakin Lizarraga Agustuaren 30.an Santa Rosa de Santa Maria 1. Indietako urre, zillar, ta perla preziosoetaik preziosoena izan ze S. Rosa, jaio zena Liman Peruko E rreinuan 1586 urtean buratso humil honratuetaik. Bere Amak zio etzuela sentitu pizu edo enbarazurik sabelean zeukan bitartean. Bataioan deitu zute Isabel: Konfirmazioan aldatu ziote izena deitus Rosa, zeren irur ilabeteetan kunan zegolaik, ikusi zen aurpegia trasfiguraturik rosa eder batean. Gero ezaumentura zelaik, aiturik zergatik ala deitu zuten; beldurrak banidadearen, enkomendatu ze Ama Birjinai, zein bere Semeareki besotan agertu zekio, ta erran, bere Semearen gustoa zela deit zeien arrosa, ta apellidos, Santa Mariarena. Beñere etzue negarrik egiten: alik eta egun batez nai zuelaik Amak eraman berze etxe batera, zeren Señora batek nai zuen ikusi, atariratzean asi ze negar ta negar lastima arriro, ta ezin ixilarazi niolatere: itzuli zue barnerat, ta bereala negarrak itzuli zire irri gozotan. Irur urtetan ia mostratzen zue juizio ona, ta birtute anitz: pazienziarena espezialki, zeren ezi maltrataturik eri bat, gero antojaturik pasatus oñaze bortitzak anitz ilabetez, guziei kausatus lastima ta lotsamentura, bera beñere etzute ikusi zinkarik egiten, ta ez koloreik aldatzen iago ezi balitz bronzezkoa. Buruan gero kuratzeko Amak ustekabean bota zitio solimanaren errautsak, zeñeki erres burua, pasatus oñaze biziak, ikaratzen ze guzia, ta ilkolore paratu ze: alaere galdeginik ia senti zuen anitz oñaze, ezta kaso egiteko, zio, alik eta agerturik, ta ikusirik guzia llaga ta anpolla, arritu ziren aurraren pazienzias. 2. Laur urtetan Jangoikoaren inspirazios eman ze egitera penitenzia, ta despreziatzera munduko banidadea. Bere anaiatto txipi batek bein zikindu zio loiez bilo guzia. Sentiturik Rosak egin zio keja. E rran zio anaiattoak, zergatik kejatzen zara ortas? E ztakizu bilo goiek izaten direla Deabruen lakioak, arrapatzeko arimak, ta eramateko infernura? E zaundu zue Rosak, Jangoikoa mintzatu zekiola aurraren agos: eta ala lotsarriturik asi ze erraten, Jesus, biz eneki Jesus. Borz urtetan ebaki zue biloa beldurrak eman niori okasiorik, ta egin zue Boto Birjinidade perpetuoaren. Sei urtetaik ia barutzen ze ogi ta ur solles asteazkenetan, orzilare, ta larunbatetan. Ze agitz humil obediente Amari bekatu etzen guzian, naiz kosta zekion berari oñaze. Konfesoreak xakinik lo gutiegi egiten zuela bere orazioagatik, ta orgatik zebilala herikor, manatu zio lo egiteko laur ordus berere. Obeditzeagatik prokuratu zue bein, bi, irur aldis, baña ezin: afliji- 307 SANDUEN BIZITZAK tzen ze ustez faltatzen zuen obedienzian, alik eta Konfesoreak dispensatu zion manamendua. Aitetamei sokorritzeagatik, baizire pobreak, egoten ze trabajatzen gaur erdiraño: naiz bera zegon heri, ta atsik ezin artus: Señora batek konsejatu zio beira zezala bere buruari, etzeien akaba: errespondatu zio nik ez dezaket falta buratsoei nezesidadean, naiz iltzen banego ere. 3. Tratatzen zue Amak ezkontzeas Rosa, ta asko nai zutenen ertean autatu ze alargun abrats baten seme bakarra, ta ajustatu zue deus erran gabe alabari: erran ziolaik gero, Rosa gelditu ze alketurik, eta desengañatu zue Ama, eskojitu zuela ia berak E sposotako Jesus ona, ta etzela ezkonduko lurrekoetaik nioreki, balitz ere errege, etzela arrazio uztea Jangoikoa gizonagatik. Amak aiturik, nola uste baizue guzien erremedioa ezkontza gartaik, tratatu zue gaizki alaba itzez ta akzionez, erabilis arrastaka lurrean. Arroituetara akuditu zute etxekoek, ta aiturik motiboa, guziek eman zute Sandaren kontra. Sanda orgatik ain serena: eta Jangoikoaren argis ezaundu zue segitu bear zituela S. K atalina Senakoaren exenpluak, eta ala artu zue au kidari bekala. Martirio gisa luze bat eman ziote Amak, anaiek, etxeko guziek, artzezan Matrimonioaren estadoa utzis bizimodu raro gura, deitzen zutela enbustera, hipokrita, engañatua: orren gañetik ostikoak, golpeak, tratamentu gaixtoak. Guzietara serena ixil sanda humil humila. Desengañatu ze azkeneko Ama, ta utzi zue segi zezan bere teman. 4. Ogei urtetan artu zue S. Domingoren Terzera deitzen direnen habitua, ta oneki errebestitu ze S. K atalina Senakoaren espirituas. Solamente zue eskrupulo ez izateas habituaren konforme, zerengatik kontatzen ze agitz indigna, ta mereji zuela infernua. Konfesatzen zelaik, naiz Konfesoreak zebiltzan ezin aurkitus kulparik absolbitzeko, ainberze pena ta negar zue, ezi etzekienak pensatuko zue izan zela bekatari andiren bat. E tzue gusto andiagorik, nola izatea despreziatua: eztare pena andiagorik, nola lauda zezaten. Orgatik altxatzen zitue iten zituen onak, ta Jangoikoaren faboreak. E tzue jaten aragigenderik; eta manatzen bazio Amak, txastatzen zue, baña gaiz iten zio, ta botatzen zue: de manera ezi medikuek ta guziek ezaundu zute arren erremedioa zela barua. Baña jaten zuen pixkan zer injenioak mortifikatzeko, billatus belar ta gauza samiñak? Berze generoetan iten zuen penitenzia da arritzeko, ta neke sinestatzeko, ezpalitz Jangoikoaren inspirazios ta graziareki. Jangoikoareki zuen komunikazioa ze admirablea: amabi ordus egoten ze orazioan ta deboziosko gauzetan: baña beti edozein lan edo itekoetan gogoa zeuka Jangoikoan, ta etzeike atzen. Paratu orduko belauriko ondatzen ze bere Majestadean de manera 308 Joakin Lizarraga ezi edozein arroitu agi zeien, etzue dibertiarazten. Orgatik ere ze agitz afizionatua egotera erretiroan sollik: eta nai zuelaik Amak erman bisitaren batera, heritzen ze manera admiragarrian, ez joateagatik. Guzis erretiratu naies, lizenzia eskatu zio Amari egiteko zuten baratzettoaren zoko batean hermita edo zeldatto bat, laur oin zabal, luze bortz ta gora sei: eta obia gisa gontan desahogatzen ze bere E spiritua: Ikusink konfesoreak, ta txanzaz erranik, zabalegi zela, bearko zela ertxitu iago, errespondatu zio, iduri bazaio ere mear zelda gau, bada leku ene E sposo Jaunaren ta enetako abasto. E men testigorik gabe gozatzen ze Jesus onareki egotez; eta erreparaturik etzela joaten len bekala egunoro mezara, zio etzuela joan bearrik, ezi andik ikusten zituela konbentuan erraten ziren meza guziak. E ltxos betetzen ze, gauaz espezialki zelda gura, baña etziote pikatzen, ta ez estorburik egiten bere orazioan, ta goiz arrats konbidatzen zitue laudatzera Jangoikoa, ta ala iten zute musika-iduri admirable bateki. Baita egasteek ere obeditzen ziote manatzen ziotelaik kantatus Jangoikoaren gloriatan. 5. Proximoen karidadean ze extrematua guzis sanda gau, izanik pobre, emanes zuken baño iago ere: barutzen ze jan gabe sustentatzeagatik aiek: Heriak ekartzen zitue bere etxera kuratzeko: eta erraten ziotelaik, beira zezala, gaitza pegatuko zekiola, errespondatzen zue, ez naiz ain ditxosa, il nadien karidadeagatik, ezi ebei iten zaioten ona iten zaio Jesus onari. Arimes ordea lastimatzen ze geienik, ta iten zue nigar ta orazio; ta erraten zue pasa lezazkela infernuko penak, balitz kulparik gabe, etzeiengatik kondena nior. E ta bere Konfesore bati misione egitera joateko zegonai beldurrak peligroengatik, erraten zio, ze, Aita nerea, bidoeie beldurrik gabe, ta jakin bez, Jangoikoai gizonak in dezoken zerbitzurik andiena dela irabaztea arimak, eta au dela Apostoluen lan proprioa. Zer fortuna iago nai dezake, nola sartzea arima bat Zeruan? Ala exortatzen ziote errelijiosoei enpleatzea mogitzen jendeak onera. E ta Sanda berak oneratzen zitue bere grazia andiareki tratatzen zuten guziak. Bein K aballero bat afizionaturik beragana pasione gaixto itsuareki joan zekio etxera: Sandak Jangoikoaren argiz ezaundurik arren intenzioa deklaratu zio, ta konsejatu zio egitea penitenzia, ta itzuli ze aldaturik arras, ta bizitu ze andik alzina ematen exenplu ona. Bada Jesus berari zuen karidadea nork explika? ta Jesus onak berari ziona? Seguratzeko hein zegolaik Sanda Ama Birjinaren imajinaren alzinean, besotan zegon aur dibinoak beiratu zio agitz arrezti amoroso, ta erran zio, o ene biotzeko arrosa, zu bear zara izan ene esposa. Pensa nola gelditu bide zen biotz gura zoraturik amorez! Konfirmaziotako erran zio Ama Birjinak, beira, ene arrosa, nolako fabo309 SANDUEN BIZITZAK rea iten dizun ene Semeak. Memoriatako Sandak nai izan zue inarazi erastun bat desposorio garren señale: eta artan ere agertu ze prodijio egiaren progutan. Andik alzina bizi ze ia ez mundu gontakoa bekala, eta Jaun onak ere tratatzen zue berea bekala. 6. Guziareki nork sinesta zebilala sanda gau bere salbazioaren beldurrak ikar ikar? Bada bai ala da, ta ala bear da: zenbatenas iago ezauntzen duen arimak, ta maiteago duen Jaun ona, geiago beldur da galtzeas: alik eta seguratu zuen arteo bere Majestadeak bere itz errealareki, ene alaba, zaude arimo onarek i, ezi nik eztut k ondenatzen nior, baizik nai dena k ondenatu bera. Ordu gartaik gelditu ze ain konfiaturik, nola segur balitz. E ta Konfesoreak erranik etzeiela seguratu, baizik obratu beldurrak, bazeikela erori ta galdu: E rrespondatu zio, Ongi dio, ene Aita, al banezake nik obeditu: baña naiz nai zen ni bekatari andia, ene Jesus onaren onean dut ainberze konfianza, ezi ez dezaket duda eznauela utziko apartatzera. E rregalatzen zen bekala amatzean Jaun dibinoa, erretzen ze ikusteaz dela ofenditua: ta orgatik sollik zire bere penak eta negarrak. E ta Amari negarrez zegonai hein trabaju batengatik, erran zio, zer ai da, ene Ama? E ztaki negarrak direla solamente bekatuengatik? eta on Jangoikoaren amorez? Izan zitue Sandak Zeruko erregaloen ariora trabajuak ere andi erru lotsagarriak Jangoikoaganik, Deabruenganik eta gizonenganik. Pasatu zitue guziak animosa: Azkenik biali zio Jangoikoak heritasun bat ta artan anitz gaitz, oñaze, neke pena arrigarriak, baizio Sandak zegola gurutze batean bekala, etzekiela nola zeiken izan gorputz batean ainberze oñaze genero: eta Medikuek etzukete entenda, zeren goratik eldu ze purgatorio gura. Ala ere Sandak zio, iago, Jauna, iago trabaju ta dolore, non ta eman dezadan pazienzia. Jakin zue lendanik noiz bear zen il, eta kantatu zue bere despedida gozoro. E rrezibitu zitue Sakramentuak debozio andiareki: eta komekatuas geros gelditu zekio aurpegia ain eder agraziatu alegre, ezi guziak admiratzen baizire. E skatu zue guziei barkazio, eta barkatu ziote berak biotzez bere kontrario izanei. E skatu zue Aitaren ta Amaren bedeizioa, despeidako. Nai zue para zezaten lurrean iltzeko; bentzait kendu bururdikoa, paratzeko burua zuraren kontra, imitatzeagatik zerbaitto Jesus iltzena gurutzean. Kontesorea gauasko zorzietakoan zego itzultzeko bere etxera, etzela prisarik ustez. Sandak erran zio, Jakin bez ene Aita, gaur joan bear dutela Zerura zelebratzera S. Bartolomeen festa: ia andik konbidatu naute: Gelditu ze ura ta asistitu zue, entregatu arteo arima sanda gura Jangoikoaren eskuetan. Agitu ze adinaren 33 urtean, ez bete: Kristoren 1618 urtean. Bereala mostratu zue Jangoikoak bere Sandaren gloria: ta ageri ze ilaren galant agra310 Joakin Lizarraga ziatuan ere, ematen zuela guziei gozo ta benerazio. Ama ere orduraño ezin konsola zeikena bete ze alegranzias, Jangoikoak ala naita, zeren eskatu zion Sandak konsola zezan bere Ama. Konfesoreak exklamatu zue, zori onekoak zure buratsoak: Zori onekoa ordu gura, noiz jaio zinan: Zaude gozatzen Jangoikoa. Bizi bekala il zara sanda: bataioko graziareki igan zara Zerura; segi axuri dibinoa & S. Ramon Nonnat. Agust.en 31.an pag. 313. 311 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 1.an San Jil, edo E jidio Abadea 1. S. Jil, edo E jidio ezauna dena famas lekuebetan ere, jaio ze Atenas Greziakoan. Aurzututik eman ze letraen ta birtuteen estudiora, espezialki egitera karidade. Bein elizara joatean aurkitu zue pobre bat heri karrikan: Kendurik bere tunika eman zio, ta bereala gelditu ze ura sano. E zaundu zue zein kuadrable Jangoikoai bideden limosna: eta ala iltzirelaik bere buratsoak, gelditu zekizkion ondasun guziak errepartitu zitue pobreei. Andik alzina eman zekio milagro egiteko donoa. E ztela orai egiten milagrorik, diote: ezeta ere alako karidaderik. E lizatik itzulzerakoan aurkitu zue iltzen gizon bat animale benenatuak heritua: egin zue orazio, ta sendatu zue. Igande batez espiritatu bat elizan zegolaik iskiritus estorbatzen debozioa: manatu zio espiritu gaixtoari atra zeiela: atra ze, ta utzi zue libre gizona. Milagro gebeki asi ze famatzen Jil, eta nola baize humila, iges iteagatik banidadearen aizeaganik, joan ze itsasos nora zeraman Jangoikoak. Itagiturik tenpestade andi bat ematu zue bere orazios, guziek graziak ematen zitiotela orren kasos. Franziara ellegaturik, Arles deitzen den Ziudadean S. Zesarlo ango Obispoaren konpañian egon ze bi urtez. E men sendatu zue heri bat irur urtez gaizki egona. Munduko honraren beldurrez emendik ere joan ze aratago, non aurkiturik eremutarrat, oneki gelditu ze: ta egunen buruan sendatu zue milagrosoki berze heri bat, eta lur gaiek len utsal zirenak bere orazios itzuli zitue lur on fruitu emalleak. Orgatik zelarik honratua ta estimatua, iges joan ze andik ere; ta eremu soil apart zegon batean, sasi, txoil itsu ertxi batzuk barna aurkitu zue kubila on bat, iturri garbi bateki: Ongi iduritu zekio leku gura, bizitzeko jendeenganik apart, eta iago, aurkitzeareki orein bat Jangoikoak bialia bekala sustenta zezan bere esneareki. An bada bizi ze sollik Jangoikoareki. Agitu ze egun batez joatea eizian arat E rrege Franziakoa: eta tzakurrek usmatzea ta segitzea oreiñ gura, zein laster sartu ze Sanduaren kubilan, ta bota ze beraren oñetan, ala nola eskatzen anparo. E tzue desanparatu Sanduak bere unidea. Inzue orazio, ta tzakurrak ezin pasatu zire alzina, baizik aunkas ta ainkurias itzuli zire Nausiengana laster. Berze egun batez joan ze errege iago laguneki leku berara: orduan oroat etzire trebe tzakurrak pasatzera alzinago: Ballestero batek tiratu zue saeta bat, ta fortunatu ze ematera sanduari. Armas idikirik bide ellegatu zire, ta aurkitu zute Sandua bere orazioan gelditurbatu gabe, odola zeriola zauritik; eta oreña oñetan. Arritu 312 Joakin Lizarraga zire guziak, eta ezaundurik Jangoikoaren gizon sandua zela, erregek eskatu zio barkazio, ta kurarazi zue bereala, naiz Sanduak ez nai, baizik egon ala heriturik sufritzeko iago. Asi ze andik alzina errege bisitatzen maiz, ta ofrezitzen anitz ondasun ta gauza: baña Sanduak etzue deus artu nai: ta konsejatu zio in zezan eremu gartan monasterio bat, non E rrelijiosoek enkomenda zezaten bere Majestadea ta bere E rreinua. E gin ze, ta obligatu zue E rregek S. Jil gobernatzera Abade bekala, nai etzuela bortxa. Artan bizitu ze, ordenaturik Sazerdote, Aingiruen bizi bat, guziei ongi egiten, ta anitz bekatari konbertitzen onera, aien ertean E rrege bera, zeñek Sanduaren kasos egin zue penitenzia bere bekatues, bear bekala. Zenbait urteen buruan ellegatu zekio plazoa pasatzeko Zerura, ta andik abisaturik lendanik, ta prestaturik berriro entregatu zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan, urriaren lenbiziko egunean: Urteaz eztute seguratzen zierto: S. Zesario bizitu zenetik atratzen da izan bide zela Kristoren bortz eun urteren inguruan guti gorabera: E zi S. Zesario bizitu omen ze, zelarik Aita Sandu Simako; E nperadore Anastasio: Italiako E rrege Teodoriko, ta Franziako Klodobeo &. Urriaren 3.an S. Serapia V. ta M. ta S. Sabina. p. 315. 313 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 4.an Santa Rosa de Viterbo 1. Admirablea da Jangoikoa bere Sanduetan, eta seguratzean munduari, zein den bere E liza edo familia lurrean. Federiko II.a E nperadore zen denboran, ta zoeielaik herejeeki Aita Sanduaren ta E lizaren kontra, 1240 urtean jaio ze Viterbon Jangoikoaren milagros buratso pobrettoetaik Rosa. Bereala eman ze ezauntzera zela Jangoikoaren maite eskojitua: E tzue beñere nigarrik, naiz utzi egun guzian esnerik gabe, aurkitzen zute ixi ixila beti Zerurat beira. Ia bigarren urtean asi ze aipatzen Jesus ta Maria, ta paratzen belauriko aien imajinen alzinean: Jangoikoaren gain konbersazioa paratzen zelaik, egoten ze atenta gogo ta gusto guziareki mostratus zegola ia amorosturik bere Majestadeas, eta guzia ze pensatzea artan, eta orazio egitea, suspiratzea, ta aflijitzea herejeen gaixtakeriengatik. Desengañatzeko aiek, nai balukete, agertu zue Jangoikoak bere birtutea K ristio txipitto gontan: Bi urte bete ondoan aurttoak, il zelaik bere izeba bat, mortaxaturik ia kajan, eramateko ortzitzera, ikusteareki aideen dolamena, joan ta ukitu zue eskuttoas, ta deitu zue bere izenas: E ta istantean ila biztu ze, ta jaiki ze sana, ta bizitu ze gero asko urtez. Admiraturik guziak señale goneki goratu zire herejeen kontra, libratu zire berak, ta libratu zuzte anitz K ardenale ta K atoliko preso zeudenak. Irur urteetaik ia joaten ze maiz elizara, egoten ze Sakramentuaren presenzian ain debota, ezi beiratzeas sollik betetzen zire guziak admirazios, ta debozios. Jangoikoaren itza aditzen zue ain atenta, ezi errepetitzen zue prediku guzia itzik galdu gabe ferbore ta grazia geiagoreki. Predikatzen zue publikoki E lizetan, plazaetan, karrikaetan, paratzen ziotela oñen pean katedra edo alkiren bat, ikusi zeiken gisan: E xhortatzenzue guardatzera Kristoren fedea, ta legea, ta Aita Sanduari obedienzia: Konfunditzen zitue herejeak arrazios, ta E skritura sagratu, Profeta, Doktore, ta E banjelarien textoeki de manera, ezi zekitelaik oraño etzekiela leitzen ere, ikusten zute klaro Jangoikoa mintzatzen zela aurtto garren agos. 2. Bizimodua ze berze milagro bat: guzia penitenzia, Bijilia, ta baru kontinokoa, iduri zela inposible irautea. Bada karidadea nork pondera? Konsolatus aflijituak, sendatus heriak, argitus itsuak, biztus ilak, erremediatus beartsuak, iduri baize aurtto gonen eskura utzi zituela Jangoikoak Zeruko giltzak, errepartitzeko ango ondasunak. Nornai aurki zeien edozein naigabetan, Rosagana bereala joaten ze. Agitz pobre izanik ere, baze- 314 Joakin Lizarraga kie erremediatzen anitz nezesidade, ta bazudue Jangoikoareki bateo. Aitak ustez bere izerdia gastatzen zion, kargu iten zio: errespondatzen zio Sandartoak miragarriro humil: baña debekaturik ematea etxekotik, bere ogi pixka ahorratzen zue barutus, ura eman, ta askitzen ze guziendako aumentaturik Jangoikoaren milagros. E gun batez prisaka zoeielaik ogi puskaeki delantalean, aurkitu zue Aitak karrikan: Zer damazu or? erran zio. Rosak errespondatu zio, ikus bez, Aita. O Jangoikoaren miragarria! guziak ikusi zire arrosak iduris, zelarik neguaren erruan. Oneki admiraturik Aitak utzi zue eman zezan nai zuen guzia, ala faboratzen zuelaik Jangoikoak. E batsi ziote bere Amari ollo bat luma nabar ederretakoa, orgatik baizue iago pena: Sandaftoak Jangoikoaren argis jakinik nor zen artu zuena, joan zekio, ta humil humilttoa eskatu zio Amaren olloa. Zer ollo ta olloalde? E mastekiak, gezurra andiago, ta boza gorago, tratatus gaizki bota zue karrikara aurttoa, ta karrikan segi gaizki erranka; bildurik jendea arroituetara, alako batez agertu ze emakumearen aurpegia guzia beterik lumas txuris ta urdines Jangoikoaren permisios; guziak irris ta arriturik ortas. Azkeneko bere bearrez atra zue olloa, konfesatus bere kulpa, ta barkazio eskatus. Rosak in zue orazio, ta gelditu ze ura libre. 3. Zazpi urtetan ia joaten ze ur eske onzi bateki Amaren manamenduz. Berze bati an autxi zekio berea: negarrez asi ta zio, Rosak autxi ziola. Arren Ama itzuli ze leona bat bekala Sandaren ta bere Amaren kontra erranes milla gaixtakeria, zirela hipokrita enbustera batzuk. Sufritzen zue guzia Rosak, baña etzukelaik palakatu, goratu zitue begiak Zerura, ta bildurik zati guziak unitu zire istantean, ta itzuli zio bere onzia oso. Ura damuturik erranas, ta guziak admiraturik milagroas. Nai ze sartu errelijiosa an zen konbentu batean: E tzute admititu angoek, edo sobra aur, edo pobre izanez. Sandak erran ziote admitituko zutela gogotik ere il ondoan: ta kunplitu ze, ta an daukate gorputz sandua oso ta fresko. Baña bere etxettoan egin zue zelda mear ertxi bat kabitzen zuena sollik Sanda, ta ol bat guatzetako iago arropa ta deus gabe. An egoten ze orazioan ta penitenzian ain erru, ezi gorritzen zire pareteak odol inozenteas, ta askotan geiegis erortzen ze desmaiaturik bere odolaren gañean. An heri egon ze denbora asko, ta alaere etzitue beraxtu nai bere rigoreak, solamente utzi ze atratzera andik berze kuarto batera. Urte batez iraundu zue heritasunean: azkenean irur egunez mintzorik ta deus gabe, uste zutela guziek zegola ila: baña ez, ezi orduan ze, noiz E spirituan eramanik Jangoikoak erakutsi zition gloria ta infernua, emengo penak, ta ango kontentuak. Itzulirik berebaitan asi ze kontatzen ikusi zuena, ta exhortatzen egitera penitenzia. Gau gartan bisitatu zue Maria Santisimak, ta manatu zio joa315 SANDUEN BIZITZAK teko biramonean elizara, ta an ebaki biloa ta bestitzeko San Franziskoren habitua, zein aurkituko zuen bururdikoaren pean. Guzia egin ze manatu bekala, arriturik mundua alako mejoria ustegabekoas. Jaintsirik habitu gura, oin urtuxian, Kristo guruzifikatuareki eskuetan atra ze karrikak barna predikatus penitenzia, beraxtus biotz gogorrak, lotsarritus herejeak. Gañarako denbora pasatzen zue bere zelda gartan kastigatus gorputztto inozente gura arrigarriro, ta arima sustentatus orazioan Jangoikoaren komunikazioareki. An izan zituen bisione ta erregalo soberanoak nork entenda? Andik beterik Jangoikoaren espirituaren suas Apostola berri bat bekala zebila karrikak ta elizak barna predikatzen ebanjelioa, ia sarturik adinaren bedratzigarren urtean, konfirmatus Jangoikoak bere itza infinizio bat milagroeki, zelarik bat, nola baize ain txipittoa, goratzea airean gora oñen peko arri edo alkiareki bateo, ta ala egotea airean, bukatu arteo predikua. Konfunditzen ta garaitzen zitue herejeak, zeñek akusatu zute sorgin ta eroa bekala, ta bilotik arrastaka eraman zute karzelera, ziola bitarteo Biba Kristoren fedea, biba ene Jangoikoa. Sentenzia emanik iltzeko aur inozentea, beldurrak gora zeien jendea, kontentatu zire atrarazteas Ziudadetik bere burasoeki. Atra zute agitz maltratatus, ta utzi zuzte kanpoan, Abenduaren erditsutan elurra zreunsala. Gauak artu zitue oian batean: pasatu Jangoikoaren graziaz bizirik, ta biramonean ellegatu zire Soriano deitzen den ziudadean. Konbertitu zue guzia bere predikueki, ta errateareki fite ilen zela Federiko enperadorea, nola baize: orreki bakean E liza, ta Aita Sandua iges Franzian zegona itzuli ze Italiara. Sandattoak an ta inguruko errietan konbertitu zue infinizio bat arima. Bitorkianon espezialki Jangoikoaren Birtutea obratzen zuena Sandan. Ze an emasteki sorgin hereje gaixtofikatu bat, Deabruaren arte gaixtos engañatu zuena jendea, ta Sanda artarazi Aita Sanduaren obedienziatik. Sanda egietafedearen progutako, inarazirik hogera andi bat, sartu ze artan, eta egon ze asko denboras sugarretan, mellarik sentitu gabe: oneki konbertitu zue ura, ta jende guzia fede katolikora. 4. Aita Sandu Inozenzio IV.ak Franziatik itzuli ta aiturik Rosaren miragarriak 1252 urtean eman zio autoridade apostolikoa, predikatzeko ebanjelioa: eta enkargatu zitue gizon señalatuak eskribitzeko Sanda gonen bizitza ta milagroak, zelarik orduan amabi urtetakoa. Itzulirik Viterbora enpleatu ze Apostola bekala bizpirur urtez oraño predikatzen, ta obratzen prodijioak prodijioen gain. Amabortz urtetan erretiratu ze bere zeldatto gartara, prebenitzeko biajea eternidadera. Bi urtez egon ze an borondatezko martirio, edo purgatorio bat lotsa dezakena leitzeas ere. Berak etzue bekaturik ala pagatzeko, baña pagatzen zue munduko bekatuengatik Jesu 316 Joakin Lizarraga Kristoren pasioaren unionean. Bi urteak beterik, ikusi zutelaik Amak ta donzella akonpañatzen zutenek guzia flakurraturik ta angabeturik, ustez iltzen zen, Sandak erran ziote, ez egin negar, ezi barin bada zeren iltzen nai zen, oraño ezta ordua. E ta arri bat arturik eskuan, arreki ematen ze golpe temenarioak bularretan ziola, ni naiz in bear dutena nigar: atra beitez ene begietatik negarrak ain abasto, ezi logra dezaten, Jauna, ainberze ofensa iten zaizkionen barkamendua. E ta segitus ala golpatzen, erori ze desmaiaturik lurrean. Denborain buruan itzulirik berebaitan, ta zelda beterik argitasunes, asi ze ematen graziak Jesus onari bisita egiten zionas. Bereala eskatu zitue E lizako Sakramentuak; ta errezibitu ondoan guziak ezin iagoko debozioareki, arturik eskuetan Kristo guruzifikatua, ta besarkatus amorosoki, mintzatus afekto guziareki, baitare exhortatus presente zeudenak desegiten zirela negarrez, azkenean erreklinaturik ol gartan bere guruzeareki entregatu zio bere arima zori onekoa, zein uso argi eder baten idurian ikusi ze igaten Zerura, adinaren amazazpi urte, ta amar ilabeteetan. Ongi enpleatuak: denbora gutis bizitu ze anitz Jangoikoaren. Gorputz sandua dago Viterbon Santa Maria arrosakoen konbentuan ain oso eder, ezi Monjaek aldatzen dute bestimentas, nola balego bizirik &. &. 317 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 8.an San Adriano, ta Santa Natalia 1. Nikomedian biziturik zenbait denboraz Diokleziano ta Maximiano E nperadoreak, bein bata, bein berzea enpleatu zire beti egiten Martirak beren krueltasun inhumanoas, akabatu naiez Jesus onaren adiskideak, nola balire aien inperioaren kontrarioak. Aiek manatu, ta Ministroek tormentatu iten zute: Martirek sufritus triunfatu, ta Jangoikoak glorias koronatu. Ikusirik Martiren korajea, ta alegranzia martirioan, konbertitzen zire zenbait infieletaik federa: eta ala len Ministro bekala enpleatzen zirenak tormentatzen, gero Kristio bekala uzten zire berak tormenta zezkiten. E betaik bat izan ze S. Adrian, ogeitazorzi urtetako adinean E nperadorearen Ministro ta K aballero prinzipala, zeñek ikusirik Martiren alegranzia martirioetan, juizio ona izateareki, ezaundurik etzela on lurreko gauza, baizik Zerukoa, itxeki ze Jangoikoaren amorean, ta konfesaturik ura ere zela Kristio, asentarazi ze Martiren listan bera ere. Aiturik E nperadoreak bereala preso egin ta sarrazi zue karzelean, non zeuden berze ogei ta irur Kristio. Nola egin zen preso Adriano, eman zio kontu mirabe batek arren Andre Nataliari, zein baize Kristio ixilkiaz. E ztaike sinesta zenbat alegratu zen mezu goneki Andre ona: eta ezkondurik etzue baizik amirur ilabete. Joan ze boladan karzelera, ta botarik senarraren oñetan apatzen zitue grilloak, ta erraten zio, Zori onekoa zara, ene Jaun Adriano, baituzu fortuna aurkituas ondasunak utzi eztizutenak buratsoek. Ia zoaz seguro Jesu Kristogana, noren eskuan utzituzun tesoro guziak. Zuk zeureki daukazu Jesu Kristo: etzaitela lotsa. E z ajolarik lurreko ondasunes, eztare infielen meatxues ta tormentues. Beira emen zureki dauden Sandu Martir geben konstanzia: eta konfia Jangoikoaren grazian lagunduko baitizu bear orduan. E ta belaurikatus berze Martiren oñetan Andre Sandak apatzen zitue aien grilloak, ta eskatzen ziote anima zezatela beraren senarra, logratzeko gloriako korona betirokoa. 2. Au egin ta despeitu ze Natalia guzienganik, seguraturik Adrianok abisatuko zuela noiz bear zen izan martirizatua, zetorren egotera presente arren martirioan. Orren kasos zenbait egunen buruan ia uste zuelaik zoezila sentenziatzera Adriano, karzelzaiaren lizenzia lograturik dirus ta itz emateareki itzuliko zela, atra ze karzeletik oateko despeitzera Natalia, ta abisatzera nola ia zen arren martirioaren ordua. E llegatu baño len etxera, jakin zue Andreak eldu zela Adriano libre: ta gogoraturik ori bide zela 318 Joakin Lizarraga ukatuagatik Kristoren fedea martiriotik iges, tristatu ze agitz: eta ikusi zuelaik etortzen, bota eskuetan zeukan lana, joan laster, ta ertxi zue etxeko ataria, eztaiela agertu ene begien alzinean eskapatu dena Sanduen konpaniatik, ta gezur in diona bere Jaun ta Jangoikoai. E ta urbildu zelarik iago, erraten zio etxe barnetik, o gizon desbenturatua, ta desleala Jangoikoai, zergatik asizina, ez bukatzekos? Zergatik itzuli zara atzerat, pelean asi baño len? Ah: ene desditxatua, zori gaixtoan jaioa! E z nue mereji nik izatea Martir baten bizikide: emendik alzina deituko naute errenegatu baten Konsorte. Momentu batez gozo izan nue, ta betikos izanen dut alkaizun ta deshonre. Atarian zego Adriano aditzen, ta gozatzen aditzeas, ta indartzen biotza geiago korajes ta arimo ones, ikusteareki koraje alakoa bere Andreabaitan: zeñi azkeneko sinetsiarazirik etzela eldu iges arimofaltas, baizik arren konbidatzera egoteko presente martirioan, ofrezitu bekala, idikirik ataria, errezibitu zue gozosa, ta animatzen zire elkar. E ta Adrianok beldurrak bera iltzeareki enbargatuko zuztela ondasun guziak, ta etziotela Andreari utziko zereki bizi, galdegin zio ia erreserbatu zuen beretako bear adiña. Andre jenerosak errespondatu zio, etzazula memoriaik ere, ta ez ajolarik egin munduko ondasun-itxures. Oroitu sollik Zeruko eternoes, zein emanentizun sarri gozatzeko Jangoikoak betikos. Konbersazio geben ertean ellegatu zire biak karzelera, eta Andre onak belauriko Martir Sandu gaiei apatzen zizkiote beren kateak: eta ikusirik asko llagaturik odola ta apostema zeriotela, oial garbies txukatzen ta kuratzen aitu ze zazpi egunes. Alako debozioa zue! 3. Manatu zue E nperadoreak presentatzeko ogeitairur preso gaiek, eta Adriano loturik eskuak atzerat: berexirik au apart progatzeko, berze Martirek animatzen zute, ea Adriano, orai da ordua artzeko bere gurutzea, ta segitzeko Jesu Kristo guruzifikatua. E z lotsa tormentuengatik; berra Zerura, ta korona zuretako prestaturik an. Nataliak erraten zio, para zazu biotza Jangoikoan; arimo, ea: trabajua labur, ta premioa betirokoa duzu. Oroi zaite zenbat pasatu duzun lurreko erregeri zerbitzatus sari eskas txar batengatik: orai gloriako errege andiaren amorez pasa gogotik bear dena. Tiranoak examinatu, ta ikusi zuelaik ain konstante konfesatzen Kristoren fedea, azotarazi, ta golparazi zue fuerteki laur berdugoen eskus. E ta Natalia presente egon zena joan ze bereala, ta abisatu zitue berze Martirak, nola Adriano asi zen bere pelean, enkomenda zezatela Jangoikoai. Oroat egin zue berze eman zizkioten tormentuetan, sustentatzeko Sanduen orazioeki. Gero ala maltrataturik itzularazi zue karzelera Adriano: Natalia zoeie aldakan eskuas alhagatus erraten ziola, o ene begien argia, ta ene biotzaren alegria, zein ditxosoa zaren! Bada iltzen zara iltzenagatik zure 319 SANDUEN BIZITZAK amorez. E llegatu zelaik karzelera, berze Martirek ellegatus nola zeizken arrastaka, ta ematen ziote zori ona, besarkatzen, ta animatzen zute bukatzera falta zekiona ilartaño. Berak errespondatu zue aien orazioei zor ziola izan zuen arimo ona. Baña Natalia zegokio garbitzen odola, ta oneki unjitzen bere burua, nola ungendu prezioso bateki: eta arren exenplus joan zire berze señora zenbait karzelera zerbitzatzeko Martir Sanduei. Ori xakinik manatu zue ez uzteko emastekirik an: baña injeniosoa da karidadea: Nataliak bereala ebakirik bere buruko biloa, ta jaintsirik gizonki gisara segitu zue ongi egiten. Tiranoak manatu zue abarrikatzeko zangoak ta eskuak Martirei. Nataliak erdetxi zue, berdugoek in zezaten lan goi Adrianoreki len lenik: eta o Andrearen balorea! ebakitzerakoan, ez solamente zego an, baizik berak iduki zitio oñak, ta eskuak ebaki bitartean: eta martirio goneki akabatu ze S. Adriano, ta berzeak. Gero erretzeko gorputzak botarazi zitue labe andi batean sugarretan: baña derepente forjaturik tenpestade erru bat ortots oñastur ausnarrieki Jentilak batzuk il, ta guziak iges joanik, S. Nataliak ta berze Andre on gaiek atrarazi zuzte gorputz sanduak, aurkitu baizire oso mellarik gabe, ta bilo bat erre gabe. Gero ixilkias Kristioek eraman zuzte itsasos Konstantinoplara. S. Nataliak artu zue Adrianoren eskua, ta enbalsamaturik guardatu zue nola errelikia preziosoa. 4. Gelditurik alargun, gaste, noble, abrats, ta ederra, Jaun andi batek eskatu zio E nperadoreai, mana zezon ezkontzeiela arreki. E nperadoreak biali zio mezua: Sandak artu zue irur eguntako epea: ta bitarteo eskatzen zego Jangoikoai kontino S. Adrianoren merejimentus, etzezan permiti berze nioreki ezkontzea. Izan zue errebelazio, eskapa zeiela bereala itsasos Konstantinoplara, non zeuden Sandu gaien errelikiak, andik nai zuela Jangoikoak eraman beregana aien konpañian. Ala egin zue, guzia utzirik, sollik S. Adrianoren eskua arturik: itsasoan Sandua agerturik ta libraturik peligro andi batetik, ellegatu ze, ta sartu ze Sandu gaiek zeuden etxean, adoratu zitue belauriko, paratus S. Adrianoren eskua arren gorputzgañean. Gero erretiratu ze ganbara batean deskansatzera biajearen nekea. An agertu zekio S. Adriano erraten ziola, ongi etorria zarela ene arreba Natalia, Jesu Kristoren esklaba, ta Martiren alaba, atoz deskansatzera gureki, ta artzera premio mereji duzuna. Akorduratu ze, ta kontaturik fielei ikusi zuena, lokartu ze berriro, ta iltze. Orai zeintas admiratuko gara geiago, edo S. Adrianoren konstanzias tormentuetan, edo S. Nataliaren ferboreas iltzen laguntzean ain maite zuenari? Zer Jangoikoaren amoresko sua ura, aditu orduko preso zela bere senarra, joateko laster, libratzera ez, bai animatzera il zeien gogotik 320 Joakin Lizarraga Jesu Kristogatik? E rtxi ziolaik etxeko ataria, ez usteko sartzera, ustez eskapatu zen? Iduki zitiolaik eskuak ta oñak, ebakitzerakoan? Apatzen zituelaik kateak, txukatzen odola, gizonki gisa bestitzen, ta iteko guzia karzelean? Nork eztakusa emen Jangoikoaren eskua, ta au dela errelijione egiaskoa, zenen amorez ala iltzea ain on, ain gozo deseagarri zaiote? 321 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 11.an San Proto ta San Jazinto Martirak Joakin Lizarraga no E nperadoreak, eta E ujenia tormentaturik degollarazi zue Kristoren fedeagatik. Martirio bera pasatu zute Protok ta Jazintok Kristoren 263 urtean, egungo egunean. E ujeniarena zelebratzen da Abenduaren 25.an &. 1. S. Proto ta S. Jazinto izan zire mutil zerbitzukoak E ujenia Romanaren, zein baize Senadore Feliperen alaba, jendaki agitz noble honratuarena. Aita nonbraturik Prefekto E jiptoko Alexandriaren joan ze bere familiareki arara. An alaba E ujenia, baize entendamentu anditakoa bere bi nirabe gaieki enpleatzen ze estudioan, eta leitzeareki libru onak, eta argitzeareki Jangoikoak ezaundu zute Jentilen itsutasuna ta engañua adoratzean Jangoikotako gizon bekatari izanak, ta Deabru gaixtoak: eta eztaikela izan baizik Jangoiko bat, ta au ona, garbia, ta Sandua ezin iagos. E zaumentu goneki ez solamente egin zire Kristio, baitare obeki zerbitzatzeagatik Jangoikoai, sartu zire Monasterio batean irurak, bestiturik ura gizonki gisara: E zaundu zue Jangoikoaren argis Heleno Abadeak, baña Jangoikoak ala nai zuela, admititu zue bieki E ujenia deitzen zela gerostik E ujenio. Amn sanduki bizi zire guzien ertean espezialki E ujenio, ezi Heleno ilas geros ura egin zute Abade famaturik santidadea konbentutik kanpora ere... Agitu ze Alexandrian heri erortzea señora bat deitua Melanzia, eta deiturik E ujenio Abadea, onen orazioen birtutez ura sendatzea: baña agitu ere ze sendatu ondoan ura afizionatzea ta amorostea E ujenios, ustez gizonkia zen, ain itsukiro, ezi tentatzen zue bekatura: E rreprehenditu zue serioki, ta despeiturik ordu gaixtoan joan ze bere Konbentura. Señorak errabiaren utses goratu zio testimonio falsu indignoa publikatus arimaik ta alkerik gabe, nai izan zuela deshonratu bortxaz E ujenio Abadeak. Kontu eman ziote Prefektoari, baize Felipe, deus etzekiena bere alaba gartas; ezi ura in ze Kristio ta Monje, Aitaren ixilkiaz. Presentarazirik bere alzinean Abade akusatua ellegatu ze akonpañaturik Proto ta Jazintoreki. Prefektoak asarre grabe galdegin zio, ia Kristok beren Jangoikoak erakusten zioten deshonratzea bortxaz señora honratuak? Orduan E ujenio deituak errespondatu zio, bada denbora ixiltzeko, ta denbora mintzatzeko. Orai agertuko da egia den Melanziak diona, ta orrek erreprehenditzen didana. E ta idikirik eskues habitua alzinaldetik, erakutsi zitio bularrak, ona non duen bere alaba E ujenia. Arriturik gelditu zire guziak, ta Melanzia alketurik, eta Prefektoa admiraturik ta seguraturik bere alaba zela, errateareki ere bi zerbitzuko izanek. E ta Jangoikoak argiturik bera ere egin ze Kristio, ta gero Martir. Itzulirik Romara E ujenia Proto ta Jazintoreki, aien exenplu ta konseju ones anitz konbertitu zire. Jakin zue Galie- 322 323 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 13.an San Maurilio Obispo Auxerren 1. S. Maurilio Milango seme jendaki anditakoa azi ze S. Martinen doktrinaren esneas. Gero hereje Arrianoen errabias botarik andik S. Martin, ta etorririk S. Anbrosiok ordenatu zue S. Maurilio, zein, bere Aita faltaturik, Jangoikoaren amorez guzia utzirik, joan ze bere S. Martinen billa, baize ia Obispo Franzian Turona edo Turs deitzen den Ziudadean. Beraren konpañian egonik, sanduago eginik, ta beraren eskus ordenaturik Sazerdote, iago zerbitzu in naiez Jangoikoai joan ze Auxierre deitzen denera. An aurkiturik tenplo bat konsagratua Jangoiko falsuei Demonio egiaskoei, biotzeko miñez orgatik naiak desegin ura, ta etxakin nola, jarri ze orazioan: eta istantean Zerutik jautsirik suak erre ta errautstu zue guzia an zen guziareki. Leku gartan fundatu zue Sanduak Jesu Kristoren honratan eliza bat debozio anditakoa, gobernatu zuena berak amabi urtez: obratus Jangoikoaren birtutez milagro anitz ta andiak. Ala famaturik Sanduak artu zue iago arimo, egiteko Demonioei gerra iago. An urbil ze idolo famatu bat agitz zelebratzen zuena jendeak. Joan ze arat, ta formatus guruzearen señalea, lurreratu ze idolo gura, ta atra zire andik Demonioak, utzirik infernu-urrin bat. Gero leku gartan egin zue monasterio bat, eta anitz obra on. Pasatzen zire bein Sanduaren etxe aldetik Merkatari batzuk zemazkitenak Italiatik erosiak anitz esklabo saltzeko E spañan. E betaik bat eliza ikusteareki sartu ze lasterka an eskatus Sanduari anpara zezan Jangoikoas. Urrikariturik Sanduak eskatzen zio Jabeari; onek etzio ajolarik, ta manatzen zue atrarazteko andik. Sandua paratu ze belauriko Jangoikoai negarres kautiboagatik: derepente heriturik Jabea an gelditu ze ilik. Arriturik gañarakoak, Sazerdote Sandua berriro lastimaturik jarri ze orazioan ilagatik, eta ila biztu ze, ta esklaboa libre gelditu ze. Zein onak diren Jangoikoaren gizonak guziendako! Bai, baitakite on dela Jangoikoaren gustoa ona ta ongiegillea infinito. 2. Joan ze S. Martin Auxierrera, ta inarazi zue ta konsagrarazi Obispo ango S. Maurilio: eta Jangoikoaren gustora zelako señaletan, jautsirik Zerutik uso bat jarri ze arren buruaren gañean. E tze goganditu dignidade berriareki, baizik bete bai kuidados, eta len Sandu zena gero Sanduago. Agitu zekio bere ofizioan lanze bat ederki adiarazten duena Artzai espiritualeei dilijenzia bear dutena Sakramentuen administrazioan. Meza 324 Joakin Lizarraga erraten zegon batez, etorri ze Ama bat bere humeareki (zein logratu zuen Sanduaren orazios) iltzen baizego, eman zezon Konfirmazioko Sakramentua: berze batzuek diote ezi bataiokoa. E gon ze deteniturik mezan luze Sandua egun gartan debozioaren erregaloareki: eta bitarteo iltze aurra Amaren besotan. Bukatu ondoan meza, ikusirik agitu zena, eztaike sinesta biotzeko miñ artu zuena desgrazia gartas, ote zen beraren kulpas iltzea Sakramentua gabe. Niolatere konsolatu etzeike, naiz eman zen egitera iago baru, penitenzia, ta orazio satisfakziotako. Determinatu zue, bere eliza utzirik, joatea ordik orrat; eraman zitue bereki errelikarioen giltzak: eta itsasonzian zoeielaik, erori zekizkio ustekabez giltza gaiek urean. E men pena berriturik erran zue, giltza goiek ikusi arteo neure eskuetan, ez naiz ni itzuliko neure elizara. Joan ze agitz urrun, eta leorrean baraturik, ajustatu ze Jaun bateki baratzezai, edo hortelanotako, ala bizia atratzeko, ta pagatzeko ala bere kulpa uste zuena. Bitarteo bere ardiak aflijiturik etxakinez zer egin zen beren Artzai ona, eta abisaturik Zerutik, bear zutela joan billa, autaturik ortako laur gizon señalatuak atra zire billa. Zazpi urte pasaturik etzela ageri, ia itzultzerakoan Bretañako portu batean leitu zute arrian letrero gau, E mendik pasatu ze Maurilio Auxierreko Obispoa. Animaturik orreki asi zire pasatzen itsasalde gura. Doazelaik, ara non saltatzen zaioten onzira arrai bat, zein idikirik, aurkitu zire barnean giltza batzuk, eta beiraturik ongi ziote, ebek dire gure errelikarioko giltzak. E a ots, emendik joan da gure Obispoa, baldin ezparinbada ito emen. Pensamentuan zeudelaik, Jangoikoak inspiratu ziote segitzea alzina: E llegaturik leorrean, ta Jaun garren etxean, ara non ikusteunten Maurilio eldu dela berduraeki Nausiaren. E zaundu zute, arritu zire, ta belauriko paraturik oñetan, erranez nor ziren ta zertara etorri ziren, eskatzen ziote gogotik itzuli zeiela aieki, guziek nai zutela, bear bekala. Turditu ze guti bat ikusteas aiek ta aien negarrak, ta inklinatzen ze itzultzera: baña ez, Jaunak, erran zue, ez naiz itzuliko, zeren daukat Boto eginik ez itzultzeko, itzuli arteo ene eskura giltza erori zekizkidanak itsasoan. Ona non dauzkien, erran zio zeuzkienak atrarik: eta kontatu ziote zer gisas. Famatu ze lanze gau leku gaietan, eta admiraturik guziek beneratzen zute Obispo ta Sandu bekala uste zutena zela baratzezai pobrea. Alaere etze itzultzen, alik eta enkomendatu arteo Jangoikoai gau batez ososoa orazioan. Lokumatu zelaik goizerat, Aingiru batek erran zio, Jaiki zaite, Maurilio, ta zoaz zeure E lizara zeure ardiengana, zein zure orazioengatik guardatutu Jangoikoak, eta emanen dizu bizirik mutiko gura, zeñengatik in duzun ainberze nigar ta gauza. Oneki itzuli ze, ta izan ze errezibitua alegranzia ta festa andieki: baña niora baño len, joan ze aur garren obrara: 325 SANDUEN BIZITZAK an etzinze auspeska otoiez eta negarrez: eta bera jaiki oraziotik, ta mutikoa atra ze obiatik bizi sano ta sendo, zazpi urte baño iago egon zena ilik. E man zio Konfirmazioko Sakramentua; paratu zio izena Renato, au da berriz jaioa: eta Jangoikoak au ere egin zue Sandu, eta ango Obispo S. Maurilioren ondorean. Segitu zue Artzai onaren ofizioan, iago ta iago sandutus bere arima ta berzerenak, beti beiratus sollik Jangoikoai plazer in naiez. Azkeneko ogeitamar urte E ra Obispo, beterik grazias, birtutez, obra ones, ta milagros, errezibiturik ederki E lizako Sakramentuak, entregatu zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan. Alegranzia andia izan ze egun artan Zeruan, tristura lurrean, arara joateas, ta emen faltatzeas Sandu bat ain admiragarria &. 326 Joakin Lizarraga Urriaren 16.an Santa E ufemia Birjin ta Martir Kalzedoniakoa 1. S. E ufemia, zeñi diogun debozio leku gebetan arrazioreki, ze buratso ilustreen alaba K alzedoniako Ziudadean jaioa, zuena Aita Senadore, edo Konsejuko Jauna an, eta bera agitz birtutetakoa, juiziosa, galanta, garbi ederra. E ginten zelaik an festa andi bat Marte deitzen zuten Jangoiko falsuari, guziak manaturik biziaren penan akuditzeko, Sandak etzue nai izan du joan festa urde gartara, ez mantxatzeagatik bere arima. E ta nola baize persona ain prinzipala, bereala notatu zute falta arren sazerdote falsuek, eta akusatu zute Sanda Prisko Prokonsularen presenzian. Onek preso ekarrazirik nai zue obligarazi adoratzera aien Jangoikoak, ezperen pasaraziko zitiola tormentu arrigarriak. Sandak etzuelaik ajolarik arren meatxues, iduki ondoan karzelean zenbait egunes, atra zute audienzia publikora, non ikusirik ain konstante konfesatzen ausarki Jesu Kristo Jangoiko ta gizon gure Salbazalea, manatu zue atormentatzeko Sanda errukiro: azotatu zute burriñasko zaroeki: deskoiuntatu, ta atra zizkiote ezurrak beren juntetaik: Lotu zute errueda bati auxteko ezurrak zatika. Sanda armaturik guruzearen señaleas, eta Jesus bere E sposoa baitan zuen konfianzas zegokio eskatzen anpara zezan: Anparatu zue bereala libratus erruedatik, ta paratus bera sana guzis, ta argi-ederrago len baño, lotsatus berdugoak eta saionak. Itxeki zute sugarretan labe bat beterik zarmendus, istupas, azufres, ta pikes: botatzeko an arrimatu zirelaik bi Ministro, ikusi zute Sandaren bi aldetaik bi Aingiru prest defendatzeko: eta etzire aiek atrebitu ukitzera. Manatu zitue Tiranoak berze bida egiteko lan gura: baña biak errepispildu zire an; eta Sanka atra ze libre bilo bat ere erre gabe. Nor etze desengañatuko prodijio gebeki? Baña guzia uste zute zela sorginderia Deabruaren arte gaixtos. 2. Manatu zue paratzeko Sanda dilindan, loturik oñetaik arri pizu batzuk, ala deskoiuntatzeko: baña etzue atra protxurik. Berriz oraño butzu bat beterik ures, arrai, ta zapore-genero anitzes, botarazi zue an barnean, jan ta konsumi zezaten: baña etzekio baliatu. Aiek izan ziote Sandari errespeto, erakutsis berai, zer in bear zuen, nai baluke ikasi. Prebeniarazi zitue zerra ta zartegi andi batzuk; zerratus bekala mienbro sanduak fritatzeko suan. Baña zerrak beratxturik argizariaren gisara itzuli 327 SANDUEN BIZITZAK zire, eta itzali ze sua, ta Sanda triunfante gloriosa, garaiturik ura, sua, burriña, animaleak, berdugoak, Tiranoa, ta Demonioa. E ztela baratzen oraño? Manatu zue botatzeko E ufemia laur leonei, ta irur artzei. Zertako ainberze donzellatto baten kontra? Baña defendatzen duelaik guzis poderosoak, oroat da paratzea laur milla. Sandak ia joan naiez bere E sposo dibinoagana Zerura, eskatu zio, iaketa mostratu zuen ain ongi bere podorea libratus ainberze tormentuetaik, etzezala mana barka zezoten animale gaiek, baizik eraman zezala arren espiritua. Aditu zue Jaun onak, ta egin zio gustoa: ta ellegaturik artz batek, ozka bat egin ta utzi zue ilik an, batere iago ukitu gabe: ta berze leonak ta artzak zeude inguruan erreberente lamikatzen oñak Sandari. Iltzerakoan agitu ze terremoto andi bat, eta jendea lotsaturik joan ze iges. Orreki S. E ufemiaren buratsoek izan zute leku artzeko gorputz sagratua ta ortzitzeko an urbil, negarra zeriotela, tristuraz ez, bai kontentuz. Asko milagro egin du Jangoikoak Sanda gau dela medio, ta ala da sanda famatua. Kontatzeko da milagro agitua bere tenploan zelebratu zelarik Konzilio K alzedonense jenerale andi gura sei eun ta ogeita amar Obispoena S. Leon Aita Sanduaren, ta Marziano E nperadorearen denboran, kondenatu zuztelaik Dioskoro ta E utikesen herejiak. Alegatzen zute herejeek, etzela ongi eman sentenzia egiaren amorez, baizik E nperadorearen errespetos. K atolikoek proponitu ziote para zeizela Sandaren obian ala aien, nola eben fedearen konfesioko librua berez: eta zein ere Sandak aprobatzen zuela mostra zezan, ura admiti zeiela, egietafedeskoa bekala. E gin zute ala; idikirik Sandaren obia edo urna: paratu zuzte arren gañean bi libruak. E rtxi ze gero urna: eta orazio eginik mostra zezan zein zen egia: irur egunen buruan idikirik, aurkitu zute K atoligen librua zeukala Sandak eskuan, ta herejeena botarik oñen pean. E ta edatu zuela Sandak eskua, ta eman E nperadoreari K atolikoena: baita gauza admiragarria, konfirmatzeko Kristioak, ta konfunditzeko herejeak. Pasatu zue martirioa Dioklezianoren denboran. 328 Joakin Lizarraga Urriaren 20.an San E ustakio ta bereak Martirak 1. Admiragarria dela Jangoikoaren probidenzia labratzean bere Sankuen bizitzaren tela txuris eta beltzes, ones eta gaitzes, naiz guk ezin entenda, ageri da S. E ustakioren ta bereen bizitzan. Omen ze ura K aballero ta K apitan izana Judioen kontrako gerran, Bespasiano ta Tito E nperadoreen denboran, noiz ere izan zuen lagun Trajano, ellegatu zena gero izatera E nperadore. Omen ze ura ezkondua, eta naiz soldado ta Jentil, gizon prestua, modestoa, benignoa, ta ongi egin naia. Dibertitzen ze eizian: eta bein bakarrik segitus orkatz edo oreiñ bat andia arrapatu naiez, bera gelditu ze arrapaturik Jesu Kristoren: zeren ezi baraturik oreña derepente, ikusi zue arren adarren ertean guruzifikatua anitz argi errañu barratzen zuela, ta aditu zue erraten ziola, Zergatik persegitzen nauzu ni? Ni naiz Jesu-Kristo, il nitzana zure amorez, eta nai zaitutena salbatu. Arritu ze ura, ta urtiki ze lurrean, ta akorritu zelaik galdegin zio Sauloren gisara, Jauna, zer nai du in dezaten nik? Jaunak, zoaz Ziudadera zeure andre ta humeeki, bataia zaizten Kristioen Sazerdoteak: gero atoz onara, eta erranen dizut nautena in dezazun. Bataiatu zire guziak; bera deitu ze E ustakio: andrea Teopiste: bi semeak Agapio ta Teopiste. Gero leku gartara joan ta orazioan zegolaik E ustakio, agerturik berriro Jesu Kristok abisatu zue pasatu bear zuela asko trabaju: Deabruak tentatu ta progatuko zuela nola Job Sandua; baña manten zezala arimo ona, bere Majestadeak lagunduko ziola ta eginen zuela glorioso lurrean ta Zeruan. 2. Desagerturik bisione gura, itzuli ze E ustakio etxera: Kontatu zio andreari agitu zekiona, prebeni zeien trabajuetarako. Andik guti pestes il zekizkio nirabe guziak, baitare hazienda zituenak; ta aurkitu ze pobre, guzienganik desanparaturik ta despreziaturik. An ezin bizis, nai izan zue aldatu E jiptorat; eta arturik bere bizikidea ta bi semeak, enbarkatu ze itsasonzi batean. Onziaren Jabeak amorosturik andreas, baize agitz ederra, azkeneko edeki zio erremediorik gabe: naiz libratu zuen Jangoikoak gero. Zeren ezi nai zuelaik bortxatu gizon brutoak, Jangoikoak edeki zio bizia, ta libre guardatu zue Sanda. Atra ze onzitik E ustakio triste bi seme gaieki: eta ellegaturik ugalde batera, zein etzuketen pasa mutikoek, berak nola baize arimo ta indar anditakoa, utzirik bata basterrean, berzea soñean arturik pasatu zue berze aldera; an utzirik au, itzultzen ze Aita bigarren semearen artzera: baña ellegatu baño len, beira zegolaik, arrapatu leon 329 SANDUEN BIZITZAK batek, eta eraman zue. Penas beterik biotza, ta ezin zukelaik erremedia, goraturik Jangoikoai ta konformatus, bazoeie lenbiziko atra zuenagana: bitarteo ikusi zue otso bat ellegatu zela, ta arturik agoan zeramala; ezin erremedia Aita gaizoak. Nor ezta admiratzen Jangoikoaren juizioes, ta on bere maite eskojitueki? Orra len Jaun andi abrats honratua zena, ia uts bakar desanparatua! Goseak ez iltzekos, jarri ze Nekazari zerbitzuan Badilo deitu baten etxean: egon ze an trabajatzen amaborz urtez humil humila, niork etzekiela nor zen, etxideten noiz Jangoiko onak beiratuko zion, ta konsolatukozuen: zeñek berantzen duela iduri badu ere, beñere eztu desanparatzen bere eskojitua, beti dagokio beira. 3. Agitu ze Trajano E nperadoreak izatea gerra bat peligroskoa, eta nola ezauna baizue E ustakio experienziaz, nai zue egin Jenerale buru: baña xakinik bere desgrazietatik ausentatu zela, billarazi zue alde guzietaik. Mandatariek azkeneko aurkitu zute, ta ezaundurik gero ere eman ziote E nperadorearen ordena: eta kendurik tresena zar zatar gaiek, paratu zizkiote gala ta insignia zemazkitenak Jeneralaren. Presentaturik nonbratu zue guzien K argudun buru E nperadoreak kontent konfiaturik atrako zela ongi. Ala agitu ze. Garaiturik, urraturik, deseginik etsai guziak, itzultzen ze biktorioso triunfante. Baraturik erri batean bidean errepausatzeko tropa, agitu ze, soldadoen ertean usatzen den bekala, kontatzea nork bere kontuak eta goraberak. Batek erran zue, nik nue Aita K apitan famatua abratsa, eta Ama agitz galanta, anaia bat ere bai gasteagokoa ni baño. E txetik atra gina guziok, eta enbarkatu gina itsasonzi batean, nondik Aitareki atra gina negarrez; eta gerostik onat sekulan eztut ikusi Ama. Ugalde bat pasatzeko artu zue Aitak soñean ene anaia, ta pasatu zue, utzirik an basterrean; bitarteo leon batek arrapatu ta erman nindue, eta Jangoikoai eskerrak, etzi da gaizkirik egin, eta Artzai batzuek libratu nindute arren atzaparretaik, ta azi naute mutilzuturaño: baña pena asko dut, ezpaitakit deus Aitas, Amas, ta anaias. Zego au ain txusto presente an, eta beterik kontentuz joan zekio besarkatzera, ni naiz zure anaia gura. Ni eraman nindue otso batek, eta libratu nindute Nekazari batzuek, eta mantenatu, in arteo soldado. Jangoiko onaren probidenzias erri gartan zego Ama ere zerbitzuan pobre gisa: eta aiturik kontatu zutena, ta ezaundurik bere bi semeak zirela, ala nola il ta biztu balitz berriro, zoraturik kontentuz arrapatu zitue biak besarka, ni naiz zuen Ama pobrea, ene biotzeko humeak: ni ere libratu nindue Jangoikoak. E a goazen goazen, eska zogun Jeneralai lizenzia joateko geuren etxera. Joan zire Jeneralagana lizenziaren eske. Galdetus nongo ta nola ziren, klaro ezaundu zue aiek zirela bere esposa 330 Joakin Lizarraga ta semeak. Kontatus nola libratu ziren peligroetaik, gozatzen zire bedeikatzen ta laudatzen Jangoikoaren ona. 4. Andik joan ze E ustakio bere familiareki, ta tropareki; eta sartu ze Roman triunfante. Orduko ia iltze Trajano, ta arren lekuan egin ze Adriano E nperadore, zeñek naiz egin zion anitz mertxede, baña graziak ematen zitue biktoriagatik bere Jangoiko falsuei, zeñen tenploetan etzelaik sartu nai E ustakio, ezaundu zue zela Kristio, eta etziokelaik utziarazi Kristoren fedea, kendu zio dignidadea ta insigniak, sarrarazi zue preso bere Andre ta semeeki, ta botarazi laurak leonei zatika zezkiten. Leonek barkatu ziote, ta manso ellegatus aien oñetara iten ziote agur, eta lamikatzen eskuak ta oñak. Ori ikusirik furosoago Adrianok manatu zue egiteko metalesko idi andi bat, zeñen barrendegian sarturik laurak, su emanarazi zio petik ta ingurutik, an errepispil zeizen. Martir Sanduak zeñaturik guruzeas sartu zire eskatus Jakoikoai, errezibi zezkien sakrifiziotan: eta egin zezoten ongi enkomendatzen zirenei aien orazioetan. Aditu ze boza bat Zerutik ziola, aditu zuela Jangoikoak aien orazioa, ta zeukatela seguro korona. Irur egunez egon zire bronzezko idi suareki goritu gartan ertxirik: Ondorean idikirik, aurkitu zuzte gorputzak ilik, baña argi eder oso mellarik gabe, nola bizirik baleude. Milagro goneki anitz Jentil konbertitu zire Kristoren federa: gañarakoak ta E nperadorea gelditu zire konfuso arriturik. Agitu omen ze Sandu geben martirioa E nperadore Adrianoren lenbiziko urtean, eta Kristoren eun ta emezorzi, edo ogeigarrenean. Nizeforok deitzen du S. E ustakio bigarren Job bere pazienziagatik: eta zierto den bekala fede Kristioaren progu andi bat, da ere exenplu ona pazienziaren ta konformidadearen emengo goraberaetan probidenzias & 331 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 21.an San Mateo Apostolua ta E banjelaria 1. S. Mateo Apostolu ta E banjelaria, deitzen ere dena Lebi, ze K ana Galileakoan aioa, non Jesus onak egin zuen lenbiziko milagroa boda batzuetan itzulis tira ardo. Zue ofizios kobratzea trebutu ta errenta inperialak, ofizio aborrezitua Judioen ertean, ta alakoak deitzen zuzte Publikano ta bekatari. Zegolaik bere ofizio gortan K afarnaunen jarririk alkian, pasatzean andik Jesus onak beiratu zio, ta erran zio, Segi nazazu ni. Bereala guzia utzirik joan ze Jaunaren atzetik, eginik instantean Apostolu zena bekatari: konfia dezagun Jangoikoaren piedadean, baña imitatus arren obedienzia, uztean bekaturako zeboak, ta segitzean Jesus ona. Gero prestatu zio Jaunari konbita bat, zeintara deitu zituen asko publikano, ta bekatari, goza zezaten aiek ere Jaunaren ona: eta Jaun onak etzue errehusatzen: orgatik murmuratzen baizute E skriba ta Fariseoek, sandu beren opinionean, baña errealidadean hipokrita gaixtoak zirenek ziotela, (Luc. 15.) onek admititzentu bek atariak , ta aiek i bazk altzen du: eta beraren Diszipuloei, (Math. 9.) Zergatik zuen Maestruak bazk altzen du Publik ano ta bek atariek i? Aiturik au Jesus onak etzue ukatu, bai erran itz konsolagarriak bekatarien onerako, E ztute bear Medik urik ongi daudenek , baizik gaizk i daudenek . Ik asazie zer nai duen erran diolaik , miserik ordia nai dut iago ezi sak rifizio. E zi ez naiz etorri deitzera justoak , baizik bek atariak . 2. Jesus ona Zerura iganas geros, errezibiturik E spiritu Sandua, S. Mateok eraikitzen zue beraren doktrina dibinoa Judean: gero errepartiturik Probinziak, sortatu zekio E tio ia urrun agitz ta nekosoa. Joan baño len diote eskribitu zuela berze E banjelariek baño len bere E banjelioa Hebreoen itzkuntza edo lenguaje usatuan: eta E banjelio gau aurkitu zela S. Bernaberen petxoan obian diote. E lleturik E tiopiara, bere itzareki, bizimodu penitente sanduareki, eta milagro anitz ta andieki argitu zue jende itsu gura, ta kristiatu zue. K andazes E rreginaren eunuko garren errian ta etxean errezibiturik atra ze peleara bi sorgin zirenen kontra, zeñek Deabruen arte gaixtos kausatu zute anitz gaitz, ta zeukate lotsaturik jendea. Aiek ekarrarazi zuzte bi dragon lotsagarri Sanduari egiteko gaizki: Sanduak guruzearen señaleareki manso itzuliarazi zitue beren desertura. Jendeak admiraturik sinesten zue ia Sanduaren doktrina, ta etzue beldurrik sorgin gaies. Konfirmatu ze iago ikusteareki biztu zuela S. Mateok E rregeren alaba ila ezin biztu zutena gaixto gaiek. Kristiatu zire oneki E rrege, 332 Joakin Lizarraga ta E rregina, beren familia, ta jendeketa andia. E ta E rregeren alaba batek E ujenia deituak aditurik Apostolu Sandua laudatzen birjinidadearen ederra ta abantallak, determinatu zue botos mantenitzea Birjin bizi guzian, eta erretiratu ze konbentu batean berze anitz donzellaeki Sanduaren konsejus. 3. Iraundu omen zue Sanduak E tiopian ogeita irur urtez plantatzen ta azitzen Kristiandadea, konsagratus tenploak, Obispoak, ta Sazerdoteak, salbatus arimak. Bitartean iltze E rrege gura; ta arren lekuan sartu ze bere anaia Hirtako deitzen zena. Onek nai zue ezkondu Ifijeniareki: ortako mintzatu zio Apostoluari konseja zezon. Baña Apostoluak prediku batean, presente zeudelaik Ifijenia ta bere errelijiosak, baita ere E rregea bere Jaundieki, explikatu ondoan nola Jangoikoak paratu zuen Matrimonioaren E stadoa, azitzeko gizagendea, explikatu ere zue, zenbat abantalla daraman E stado Birjinalak, eta au profesatzen dutenak konsagratzen direla E sposa gloriako E rregeren, eta kendu nai liokena erori leikela beraren indignazioan. Agitz asarratu ze E rrege berria prediku goneki, eta joan ze meatxu egines kontra. Gelditu ze Apostolua meza erraten: eta bukatu zueneko, an bukatu zute lanzaeki bera, utzirik aldarea odolestaturik, ta alzinean gorputz ila. Orgatik diote belatzea ta konsagratzea birjinak erakutsi zuena lenik dela S. Mateo, eta Hipolitok deitzen du birjinidadearen biktima, zeren martirizatu zuten defendatzeagatik birjina konsagratua. Gero nai izan zue Hirtakok errendiarazi Ifijenia ezkontzera, baña etzukelaik, manatu zue su emateko Konbentuari, an il zeizen guziak errerik. Baña ikusi omen ze airean Apostolu Sandua itzaltzen sua. Hirtako heritu zue Jangoikoak lepra bat ain itsusi doloreskoareki, ezi errabias bera bere eskus il omen ze. Diote ere S. Mateok ordenatu zituela primiziak ta amarrenak, mantenitzeko E lizak, Ministroak, eta pobreak. Martirioa agitu omen ze Kristoren 90 urtean. Bere gorputza omen dago Salerno deitzen den Ziudadean Napolesen. 333 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 23.an Santa Tekla Birjin ta Martir lena emastekietan 1. S. Tekla, Aita Sanduek anitz laudarios laudatzen dutena, S. Pablo Apostoluaren diszipula eskojitua, eta lenbizikoa emastekietaik pasatu zuena tormentu ta martirio Kristoren fedeagatik, jaio ze Ikonio Likaoniakoan: ze donzella noblea, ta ederra alde guzietaik. Bere Amak ofrezitu zue Tamirides edo Tamiro deitu bati ezkontzeko. Denbora gartan ellegatu ze S. Pablo Ikoniora: ostatu eman zio Onesiforo gizon prestu batek: an biltzen zire aditzera Apostolua zenbait persona salbatu naiez beren arimak. Aietaik bat ze S. Tekla donzella gastea, zein aditzeareki itz sanduak E spiritu Sanduaren suas suturik atratzen zirenak, konbertitu ze alako maneran, ezi egin ze Kristio, ta konsagratu ze Kristori egines boto birjinidade perpetuoaren. Amak ori xakinik ta etzela ezkondu nai, ez solamente abisatu zue Tamiro esposo señalatua, baitare Jueza, nola trukatu zen bere alaba, ta mana zezala erretzeko bizirik berzeren eskarmentutako. O Ama indigna! Presentarazi zue Juezak, eta ikusirik konstante bere tema sanduan, inarazi zue hogera bat andia sugarretan, ta botarazi an Sanda. Sandak formatu zue guruzearen señalea, ta esperatu gabe bota zezaten, bera sartu ze animosa alegre suaren erdira, ta zego an mellarik gabe. Goratu ze derepente aize erru bat, ta erauntsi bat ain golpez, ezi jendea eskapatu ze, sua itzali ze, ta Sanda libratu ze, Jangoikoai emanes esker milla milla. 2. Andik alzina enpleatzen ze baru, penitenzia, ta orazioetan. Berriro akusaturik kondenatu zute botatzeko baseiziei, zatika ta jan zezaten. E raman zute plazara, zegolaik ia bildurik jendetze andia oius Sandaren kontra, nola balitz guzien etsai gaixtoa, zergatik zen Kristio ona. Atra zire leonak ta artzak; eta uste zelaik putxikatuko zutela istantean, joan zekizkio manso mansoa kurtus buruak, festa egines, ta lamikatus poliki atento erreberente. Guziau etze askitu, desengañatzeko Jueza, ta ezauntzeko Janpiko andiaren eskua: Bilarazirik anitz serpiente, suge, bibora, ta animale benenatu, ta guziak sarturik zulo edo leze batean, manatu zue botatzeko barnera Sanda: ia ia botatzera doazilaik, jausten da Zerutik su-flamada bat il zituena guziak. Oraño ere etze desengañatu; prebeniarazi zitue berze baseizia batzuk: ta loturik Sanda bi zezen furoei, agarrotxatzen zuzte pun- 334 Joakin Lizarraga zika goritueki, zatika zezaten: baña berzeetaik libratu zuenak libratu zue ontaik ere, izanez animaleak juizio ta humanidade iagotakoak, ezi gizonak. Noiz ere bait jendea, ta espezialki andre bat deitua Trifena, zeñen kontura egon zen Sanda, goratu zire oius, andia dela ta poderosoa Jangoikoa Teklak adoratzen duena: ta ala jendearen beldurrez utzi zue libre Tekla; zeiñek itzulirik Trifenaren etxera konbertitu zue bera, ta beraren familia guzia. Ondorean joan ze andik Seleuziara, non bizitu zen anitz urtez emanes exenplu santidade guziaren, ta erakutsis ango jendeei zerurako bidea: azkenean gloriosa ainberze biktoriaeki adin andian igan ze Zerura gozatzera Birjin ta Martiren korona. An dago gloriaztaturik, eta lurrean beraren memoria agitz zelebraturik antiguasko Doktore geienenganik, S. Gregorio Nazianzeno, S. E pifanio, S. Anbrosio, S. Jeronimo, S. Krisostomo, S. Gregorio Niseno, S. Zipriano, Sebero Sulpizio, eta berze anitzenganik. Adoratzera gorputz sandua Seleuzian joan ze urrutitik S. Gregorio Nazianzeno, ta anitz jende milagro agitzen zirenengatik bere obian. Martirek beren martirioetan eskatzen ziote Jangoikoai libra zezkien, nola libratu zuen S. Tekla. E ta S. Ziprianok bere martirioko egunean egin zue orazio gau, Asisti bezada, Jauna, eta bego nereki, nola egon zen S. Pabloreki prisioneetan, ta S. Teklareki suan. E liza guziak, norbait iltzerakoan, arimaren errekomendazioan eskatzen du, libra dezala arima gura, nola libratu zuen S. Tekla gloriosa irur tormentu agitz erru gaietaik. Orai bere gorputz sagratua omen dago Tarragonan, non kontatzen duten Patrona, logratzeko Jangoikoaren miserikordia & & 335 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 26.an Sanduak Zipriano ta Justina Martirak 1. Admiragarriak dire Jangoikoaren miserikordia ta manera usatzentuenak salbatzeko arimak, gure gaizkietaik atras onak, benenotik triaka, ta eriotik bizia. E gia gau ageri da S. Ziprianoren bizitzan, zein lenago izanik sorgin, tratu zuena Deabruareki gaizkirako, Jangoikoak aldatu ta egin zue bere du Martir manera gontan. Bizi ze Antiokian S. Justina infielen alaba, ta bera ere infiel lenbizian: baña gero Diakon sandu baten medios kristiatu ze bera, ta beraren medios Aita ta Ama. Ze donzella agitz prudente, agitz eder agraziatua guzien begietan, baña geiago Jangoikoaren begietan, zeiñi plazer egiteagatik ofratu zio bere birjinidadea betikos: Inbidias Deabruak nai zue apartarazi Jaunaganik: ortako mutil gaste abrats baten biotzean itxeki zue amorearen sua de manera, ezi onek prokuratu zue milla maneraz bereganatzeko Sandaren borondatea: baña protxurik gabe, zeren Sanda baizego amorosturik Jangoikoas, ta erresolbiturik galtzera guzia lenago ezi beraren grazia. Nola berzeari ezpaizekio baliatu bere egin zuen dilijenzia guzia, nai izan zue baliatu Deabruaren arte gaixtos. Ze Antiokian berean sorgin famatu andi bat deitua Zipriano: oni deklaratu zio bere pretensioa, ta eskatu zio logra zezon errendiaraztea Justina edozein artez edo medios; pagatuko ziola ederki bere lana. Zipriano Deabruari emana bekala ofrezitu ze logratzera pretensioa. Inbokatuzue Deabrua, manatu zio egin bear zuena: Deabruak egin zue bere eginala bein bi irur aldis: baña Sandak armaturik Jangoikoaren grazias, ta bere birtute proprioas garaitu zue, ta bota zue bereganik ordu gaixtoan. Arritu ze Zipriano ez logratzeas donzella baten errendiaraztea infernuko podoreareki: eta Deabruak desengañatu zue, arren arte ta indar guzia etzela aski, garaitzeko Kristio ona, zeren zegon armaturik Kristo guruzifikatuaren birtuteaz. 2. Oneki asi ze Zipriano idikitzen arimaren begiak, eta ezauntzen Jesu Kristo dela Jangoiko eta poderosoago ezi Deabrua, zeñi zerbitzatu zion arrek orduraño: eta biotzera emanik Jangoikoak argiareki sua, igitu ze atratzeko bizimodugartaik, ta egiteko Kristio. Billatu zue Antimo Obispoa, zeñen manamendus su emanik bere libru ta arte gaixto guziei, bataiatu ze: ta gero exenplu ona emanik ordenatu ze Diakon, eta Jangoiko onak arren eskus egin zue asko milagro, lauda dezagun Jangoikoaren miserikordia noraño. E ta nola ere on guzia asi baize S. Justinaren kasos, beti 336 Joakin Lizarraga zegokio agradeziturik, eta guardatzen zio errespeto ta atenzio guzia: eta laguntzen zio zerbitzatzen Jangoikoai iago ta iago. 3. Ala bizi zirelaik sanduki, biak inarazi zitue preso konde batek deituak E utolmio, eta Zipriano lenik tormentarazi, ta saietsak txarrantxarazi alzairuzko aztapar batzueki; gero Justinai anitz bofetada eman ondoan azotarazi berga zimalles. Gero paratu zute Zipriano karzelean, eta Justina andre honratu baten etxean. Andik egun guti aien konstanzia ikusirik botarazi zitue bertz aundi batean beterik pikez, urines, ta erresinas irakiten. Sartu zire, ta egon zire bertzan denbora asko, ta atra zire sano eder mellarik gabe; ta Jentilen sazerdote bat Atanasio deitua erre zue suak sanduei barkatu ziotenak. Andik eraman zuzte Nikomediara, eta an pasatu ondoan berze asko tormentu koraje ta alegria andiareki, ebaki zitiote buruak; eta gorputzak utzi zuzte ortzi gabe, jan zezkiten baseiziek, baña guardatu zitue Jangoikoak. Kristio batzuek arturik gauas, ta paraturik itsasonzian pasatu zuzte Romara, non baitaude orai S. Juan de Letranen tenploan. Martirioa agitu ze Dioklezianoren denboran &. 337 SANDUEN BIZITZAK Urriaren 28.an San Wenzeslao E rrege ta Martir 1. S. Wenzeslao Bohemiako Duke lenik, gero E rrege izan zenak zue Aita Bradislao Kristio agitz ona, Ama Drahomira emakume gaixtofikatua; anaia berriz Boleslao Amaren gisara gaixtoa: amiña Aitaren arreba Ludmilla agitz sanda. Onek aurra gelditurik Aitarik gabe artu zue bere kontura azitzeko, beldurrak galarazi zezan Ama gaixtoak, nola galarazi zuen Boleslao anaia. Sandak azi zue sanduki: ta ala atra ze Sandua. Ama Drahomira jabetu ze E stadoas, asi ze milla gaizki egiten, ertxis elizak, debekatus predikatzea sazerdoteek, ta erakustea Maestruek, karzel, desterru, ta biziaren penan, kendus Konsejuko Jaun Kristio zirenak, paratus infielak, ta maltratatus Kristio onak. Ala ze guzia konfusione, turbazio, ta lamentu. Ludmila ta jende on guziak konformatu zire paratzeko Benzeslao Gobernari E stadoaren, nola zegogion hume lenbizikoari bekala: eta ala egin ze, kendurik Amari gobernua, kentzeko ainberze gaitz, nola karraiatu baizue. Baña emakume gaixtoak ainberze inbidia, odio, ta ira artu zue Amaiarreba Sandari, beiratzeas bere semeareki zuen eskua gobernuan, ta E lizaren faboretan, ezi zegolarik kapilla batean itoarazi zue bere tokareki an. Furia infernuko bat iduri ze guzieki, ta espezialki Kristioen kontra, ta orgatik ere etzue ikusi nai bere seme ona Wenzeslao, bai Boleslao gaixtoa bera bekala: baña etzuke nai zuen guzia. 2. Ze Wenzeslao eder agraziatua, modesto, amablea, birjin bizi guzian, agitz deboto asistitzen E lizako ofizioetan gau ta egun, ain penitenziara afizionatua, ezi anitz baru ta kontinoko tenplanzas landara zenbait aldis gauas joaten ze oiñ urtuxian izotz ta elurrak barna, ta egoten ze eliza-atarian orazioan geldi. Gobernuan beratx mostratzen ze Aita bekala iago ezi Jaun poderosoa. Orgatik zenbait Jaunek etzute estimatzen Prinzipe bekala; eta bat deitzen zena Radislao sartu zekio Bohemian armaturik jendeeki. Sanduak ezin bakera ekarri zukelaik, exkusatzeagatik jendeen haziendak eta biziak, desafiatu zue eskus esku. Admititurik ta presentaturik kanpoan, ikusi zue berzeak Sandua akonpañaturik bi Aingirues, erraten ziotela, guarda zaite ukitzeas. Ala ura arriturik bota zekio oñetara barkazio eske: ta barkatu ta besarkatu zue Sanduak. Berze bein juntarazirik Oton E nperadoreak Inperioko Prinzipe guziak Bormaziara, gelditurik meza enzuten ellegatu ze berant: orduko tratatu zute ez nior jaikitzeko ellegatzean Benzeslao: Baña sarzerakoan salan au, ikusi zitue E nperado- 338 Joakin Lizarraga reak bi Aingiru akonpañatzen zutela: jaiki ze istantean bera, egin zio agur andia, ta jarrarazi zue bere aldean: gero erran ziote Jaunaiei ikusi zuena, ta artu ziote amore ta estimazio mereji zuena. 3. E spezialki enperadoreak ainberze, ezi manatu zio, eska zezala nai zuen guzia. E skatu zio solamente S. Bitoren beso bat: eta eman zio berze asko erregaloeki, eta nonbra zeien E rrege. Ala Jangoikoak egin zue honra zezaten munduan ere bere amazale maitea. Ala famatu ze agitz, ta estimatzen zute guziek: sollik bere Ama ta anaiak ez. Geien aborrezitzen zutena artan ze elizara zuen debozioa, joate gura gauas oiñ urtuxian tenplora, enzutea maitinak, egotea orazioan, laguntzea mezak, bisitatzea sazerdoteak, suplitzea gauza bear zuztenak, ta prinzipalki Sakramentuari zion afektoa, baize ainberze, ezi berak bere esku errealees eraiki, landu, igitatu, ta eulzitu bear zue garia bear zena egiteko hostiak. Gauza eben, ta berze alakoengatik oposizio errua ziote Drahomirak, ta Boleslaok, baizire infiel gaixtofikatuak: orgatik len baño len nai zute bulkatu mundutik. E xekutatzeko maldade ideatu zutena, izan zute eskaida gau: Jaio zekio Boleslaori seme bat bi anaien heredero izan bear zena: zelebratzeko festa, disponi zute konbita andi bat, zeintara konbidatu zuten Benzeslao ere. Sanduak ez emateko jardukibiderik, admititu zue konbita: baña errezelaturik agi zeikena konfesatu ta komekatu ze espazioreki, joan baño len. Joan ze gero; errezibitu zute gozoso-iduri: Jarririk maian afaltzen, nola baizirau luze afariak, Sandua bere garai gartan jaiki, ta Joan ze tenplora kunplitzera Jangoikoareki. Ama inhumana sutu ze iago oneki, eta inzitatu zue Boleslao joateko bereala, ta iltzeko anaia zegon lekuan. Joan ze armaturik iras, jendes, armes; sartu ze tenploan, ta aurkiturik Sandua belauriko, antxe akabatu zue, ta utzi zue eginik Martir. 4. Jangoikoak oraingoan etzio nai izan du guardatu emengo bizia, bai eman bizitza sekulakoa: Gau berean errebelatu zio Dinamarkako E rregeri, nola iltzen Martir S. Benzeslao bere anaiaren eskus, honra zezan sandu bekala. E ta ala egin zue arrek fabrikatus tenplo andi bat Sanduaren honratan: obratus Jangoikoak anitz milagro beragatik. Bere Ama Drahomira bizirik iretsi zue lurrak idiki zenak ortzitzeko infernuko lezean. Boleslao akonpañatu zutenak eriotzea egitean, batzuk eratu zire, berze batzuk il zire beren eskus, guziak zori gaixtoan desgraziaturik. Sanduaren odola ezin borratu da sekulan parete ta losaetaik niolateko maneran. Boleslao utzi zue Jangoikoak denbora zati batez erreinatzera aborreziturik jendeaganik, ta errabiaturik inbidias, nola bere anaia Sanduaren obian heriak sendatzen baizire, itsuak argitzen, malder-genero guziak erremediatzen: Orgatik manatu zue arren gorputza eramateko gauas sekretoan Pragan 339 SANDUEN BIZITZAK zegon S. Bitoren obiara; orreki milagroak pensa zeien iten zirela S. Bitoren, ta ez S. Benzeslaoren bitutez. Baña zer dezake gizonaren maliziak Jangoikoaren ta egiaren kontra? Zaldiak zeramatenak kotxea, zeintan paratu zen Sandua, baratu zire bidean leku batean, ezin mogitus, ta ez mogiarazis niolateko maneran. Ala argiturik eguna, ikusi ze gaixtoaren maraña; zein konsumiturik biotza errabias ta tristuras, eta gorputza gaitzes eta oñazees iltze miserableki. Agitu ze S. Benzeslaoren martirioa amargarren jendamendearen azkenerat. 340 Joakin Lizarraga Lastallaren 1.an San Remijio Remsko Obispoa 1. Zegolarik estado txarrean Franzian ala errelijionea, nola gañarako guzia, jaioarazi zue Jangoikoak buratso zar alzinatuetaik S. Remijio. Jangoikoaren eskojitua bekala ze aurzutuan ere agitz ona, geldia, humila, ixil obedientea, on guzietara afizionatua, ta gaizkien beldurtia. Orgatik erretiratu ze leku soil batera, non azi zen birtute ta estudioetan agitz ongi ogei ta bi urteak bete arteo, de manera ezi orduan ilik Remijio Arzobispoa, jende guziak batean eskojitu zue bera: baña errepugnatzen zuelaik porfiaz, Jangoikoak inguraturik argitasun zerukoas era adiarazi zue bere borondatea. Oneki utzi ze konsagratzera Arzobispo: eta bereala asi ze iruzki berri baten gisara argitzen mundua bere santidadearen argierrañueki, karidade, zelo, bijilanzia, prudenzia, ta gañarako birtuteeki: begitartea sereno, grabe, agraziatua: beiratzeas ere artzen baizute amore, erreberenzia, debozio: mintzatzea ain ona, ezi bere itz sanduak frinkatzen zire biotzetan: suberboeki fuerte, humileki beratx, guzieki amoltsu, guzien oneratzeko, de manera ezi ez gizon lurrekoa, baizik iduri zue Aingiru bat Zerutik etorria, erremediotako. 2. Nai zue Jangoikoak disponitu lan andietarako, ta ala asi zue famarazten asko milagro iten zitueneki, bizimodu sanduas landara. Gizon espiritatu batenganik bota zue espiritu gaixtoa, eta itzuli zio bista edeki ziona. Donzella bat oroat endemoniatua eraman zutena S. Benitorengana, onek bere karta bateki biali zue S. Remijiogana: au alketurik indigno zela etze jarri nai ere konjuratzen: baña jendeak otoies, ta buratsoek negarres obligatu zute: orduan manatu zue Jesu Kristoren izenean atra zeiela Demonioa, ta atra ze istantean: andik guti iltze donzella, baña Sanduak biztu zue. Ardoa aumentarazi zue milagrosoki, sua deteniarazi, ta erretirarazi; Sandua segitus, sua erretiratus iges bekala, alik eta bildurik bola baten gisara atra zen portale batetik, admiratus guziek beira, ta graziak emanes. Jangoikoaren errebelazios jakin zue, agituko zela goseketa erru bat: pobreen amorez bildu zue granero batean gari kantidade bat bear orduko. Gaixtoek ustes on egin zuen kodizias, su eman ziote. Abisaturik Sandua joan ze bereala, al bazeike erremedia: ikusirik etzeikela, jarri ze berotzen sosegu andian; eta erran zue sereno, Jangoikoak izain du kuidado kastigatzeas in dutenak lan gau pobreen perjuiziotan: Ala izan ze: aiek, ta aien ondoreko guziak izan zire kebratuak. Alako infinizio bat milagro 341 SANDUEN BIZITZAK egin zue: baña obena konbertitzea Franziako E rrege ta E rreinua Kristoren federa. 3. Ze denbora gartan Klodobeo, zegona ezkondurik Klotildeseki, zein baize Kristio agitz ona, ta orgatik deseatzen zuena konbertitzea: baña ezin logratu zue, alik eta bearrak obligatu zuen arteo. Alemanen ta Sueboen kontra gerra zuelarik aurkitu ze galtzeko peligroan ertxiturik alde guzietaik: Konsejatu zio Orleansko Dukeak ofrezi zezola Jesu Kristori egitea Kristio, atratzen bazue ongi. Ofrezitu orduko, bereala, nola etzekiela, itzuli zire Alemanak atzerat iges, eta aien E rregea ilik, errenditu zire Klodobeori. Au admiraturik determinatu ze, ta Jaundi anitz determinarazi zue bataiatzera. E rreginak alegre abisatu zue S. Remijio: zein etorririk, ta erakusten zegolarik E rregeri ta Andialde guziari Kristoren doktrina, agertu ze an derepente argitasun Zeruko bat iago ezi iruzkiarena, ta aditu ze boza bat, ziona, pax vobis, nolite &. Bakea zueki; ni naiz: etzaiztela lotsa: manteni zaizte ene amorean: Oneki guziak arriturik bota zire Sanduaren oñetan. Konsolatu, ta animatu zitue Sanduak, ta Jaunaren inspirazios erran ziote agituko zekioten felizidade guzia, irauten zuten bitarteo Jangoikoaren beldurtasunean, ezi erreinuak konserbatzen direla errelijione ta zuzenbideareki, eta galzen inpiedade ta injustiziareki. Gero bataiatu zue E rrege, ta faltaturik bear zen krisma, ezin pasatus zekarrana jendetzearen utses, Sanduak goratzeareki eskuak eta begiak Zerurat, agertu ze an usotto txuri eder bat zekarrala pikoan erredoma bat krismas betea, zein utzirik Sanduaren eskuetan, egatu ze gora, beterik tenploa atxon Zeruko batez. Oneki E rrege seguratu ze iago: ta S. Remijiok bataiatu zue, ta eman zitio konseju onak erreinatzeko Jangoikoaren gustora. Sandu gau izan ze Franzian agitz protxu egin zuena. 4. Zarzutuan galdurik begietako bista, bizitu ze ain konforme kontent, enpleatus arimaren bista kontenplatzen Jangoikoaren gauzak. Gero berriz itzuli zio, plazer izan zuelaik. Azkenean zituelaik ia lauretan ogei ta amasei urte, ta Obispo izanik iruogei ta amalaur, itzuli zio Jangoikoai bere arima Kristoren 545.an. 342 Joakin Lizarraga Lastallaren 4.an San Franzisko Asis Serafikoa 1. Zein egia andia den Kristok errana, humillatzen dena izanen dela goratua! Guzietan da ageri, baña berexki S. Franzisko Asiskoan. Ona gizon bat agitz txipittoa bere begietan, baña andia egiaz Jangoikoaren, Zeruaren, ta munduaren begietan, Jangoikoak zerbitzu andiak in zitiona, bete zuena mundua errelijiosoes, eta Zerua Sandues. Inposible da kontatzea berari Jangoikoak in zition grazia ta fabore guziak, eta erak Jangoikoagatik in zituen gauza onak. Kontentatuko gara aipatzeas berex zenbait gure protxurako izan daizkenak. Aita deitzen ze Pedro Bernardo Merkatari ofizios: Ama Pitxa andre ona ta honratua: Aitaren ofizioa segitu zue semeak zerbait denboras, beñerez kodizias, beti liberal beratx ongi in naia. E gun batez ellegaturik pobre bat limosna eske, itekoso zegolaik, despeitu zue gabe: akorduraturik bereala, atra ze lasterka atzetik, ta erdetxirik eman zio limosna on bat, ta egin zue boto Jangoikoai, beñere ez ukatzeko limosnarik pobreeri bere bizian; eta kunplitu zue. Aitak ustez gastatzen zion sobra emanes, kastigatu zue, ta eraman zue Obispoaren alzinean egin zezan errenunzia bere lejitima zegokionas: Sanduak biotz andiareki utzi zio guzia, ta bere tresenak ere kendurikan, ziola, emendik alzina erranen diot Jangoikoak seguroago, Aita gurea Zeruetan zaudena. Obispoak admiraturik estali zue nekazari baten kapoteareki: eta Sandua joan ze oian bat barna alegre kantatus Jangoikoaren laudarioak: Aurkiturik ladronek galdegin ziote ia nor zen. E rrespondatu zue animoso, ni naiz errege andiaren pregonari. Golpatu zute, ta botarik elur leze batean joan zire: eta Sandua kontent padezituas atra ze, ta segitu zue kantus. 2. Ala ibilirik pobre gisa denboraldi batez, nai zue Jangoikoak adiarazi zein estimatua zuen, emanes grazia sendatzeko heriak, ta egiteko gauza miragarriak. Irur E liza berritu zitue, deus etzuelarik, trabajatus bere eskus, billatus trabajariak, ta limosnak, bear adiña. S. Maria Aingiruena deitzen ze azken berritu zuen E liza: E men eman ze oraziora egotez eskatus Maria Santisimaren medios grazia egiteko bere errelijionea: eta jaintsirik habitu pobre bat, asi ze bizitzen, ta predikatzen Apostolu gisa, ta Jangoikoak bialtzen zitio lagunak bere gisarakoak, erremediatzeko Kristiogendea. Joanik Romara aproba zezan bere errelijionea Aita Sanduak, naiz lenbizian paratu zuen dudan, bereala izan zue bisione bat, zeñetan mostratu zion Jangoikoak eror zera bekala zoeiela E liza, ta erori etzeien, 343 SANDUEN BIZITZAK soña paraturik pean zeukala fuerte ta firme gizon pobretto batek, zein baize Franzisko, eta ala aprobatu zue gogotik ere, nola S. Domingorena ere bai: eta bi Sanduak aurkitu zire karrikan, ta len ikusi gabe sekulan elkar, ezaundu zire, ta besarkatu zire, ta animatu zire, ea, E rrege beraren soldado gara; gauden ongi uniturik, emateko infernuaren kontra gure Jaunaren gloriatan. Inozenzio III.a izan ze konfirmatu ta aprobatu zuena itzez 1209 urtean, ta Jangoikoak milagros. 3. Ainberze aumentatu ze denbora gutiren barnean Jangoikoaren ta S. Franziskoren familia gura, ezi lenbiziko zelebratu zen K apitulo edo batzarre jeneralean S. Maria Porziunkulakoan bildu zire iago ezi borz milla errelijioso: eta nork konta sandu atra zirenak? Nork laudatu dignoki errelijiosa in zirenen santidadea, zeñen buru señalatu zuen S. Klara bere lekukidea ta bere espiritu berekoa? Guzia utzirik, S. Franziskoren ona ta Sandua nork explika? nork pinta? Jesu Kristok sollik dezake adiarazi, ta adiarazi du, markatus bere borz llagaen markaeki bularrean, ta esku oñetan, izan zeien beraren imajina edo traslado gisa bat. Imitatzea Jesu Kristo guruzifikatua al guzian artu zue sanduak lenbiziko egunetik. Pensatus ta errepensatus kontino beraren pasio doloreskoan, artu zio ainberze amore ta konpasione, ezi bere bi begiak zire nola bi iturri negarrenak, ellegatu baize galtzera bista. Askotan kanpoan egoten ze lamentatzen konpasionez, eta galdeginik zer zuen, erres ondatzen zue zer eztut izan bear, ta egin ear, ikusirik, nola tratatu duten ene Jesus ona ta onegia? Ardiak eta axuriak zitue agitz maite, zeren baitire Jesus onaren figura ta oroigarriak: eta bat eramaten zue bereki tenplora, ta Korura; eta egoten ze an geldi erreberente belauriko adoratzen Jesus Sakramentua. Humiltasuna ta mansotasuna zue sinetsi daiken baño iagokoa. Onen kasos gelditu ze Diakon solamente, nai etzela ordenatu Sazerdote, indigno zela. E ta honratzen, ta beneratzen zitue sazerdoteak belauriko paraturik apatus eskuak; eta erraten zue, ezi opabalez batean Zerutik jautsi leien Sandu bat, ta lurreko Sazerdote bat, lenik apal ezokela oni eskua, ta gero egin Sanduari erreberenzia, zeren iago zor diogun arri, zeñen eskuetaik errezibitzen dugun sakramentu aldarekoa. Bere gustoa ta bere bizia ze desprezia zezaten: laudatzen zutelaik, desgustatzen ze, ta zio, ez lauda eztakiena zertan baratuko den. Predikatzen zuelaik usatzen zue maiz pregonatzea ta ponderatzea bere falta-iduriak. E rrelijioso batek bein ikusi zue Zeruan gora katedra bat agitz eder preziosoa miragarriro; galdegin zue norendako zen: ta erran zekio ezi Franzisko humilarendako. Ark gero galdegin zio Sanduari, zer iduri zekion bere buruas? E rrespondatu zue, nai zela munduan den bekataririk andiena. Ark dio, eta nola dezake on erran egiareki? E rrespondatu 344 Joakin Lizarraga zio, zergatik ladron bati, ta munduko bekatari andienari in balio Jangoikoak ainberze mertxede, nola niri, litzake lira agradezitua obeki ezi ni: eta utzi banindue ni bere eskutik, iago maldade inen nue nik aiek baño. E ta Jangoikoai erraten zio, beira, Jauna, nori itention mertxedeak, beira ez nakion itzuli traidore ta ladron. 4. Penitenzian ze extrematua, penaturik arima Jaunaren ofensaes iltzeraño, ta gorputza tratatus kruelkiro sobra de manera ezi iltzerakoan, il baize goizik, konfesatu zue kulpa sobra gaizki tratatuas. Noiznai gelditzen ze tresenaik eta deus gabe emanes pobreei otzak zeudenei, naiz zegon otzak; bada urte geiena barutzen zue, ta beti alimentua eskas, ta txar, gañarako mortifikazioes landara. Gorputz ta arimaren garbitasun ta kastidadea zue Aingiruena bekala; baña bere aldetik egin zue logratzeko dono goi gastezututik: noiz ere sentitzen zuen nai zuela Deabruak tentatu, batzutan azotatzen ze gogorki; berze batzutan botatzen ze oroat elurrean, oroat larretan, garaitzeko tentazioak: ala erregalatzen du Jangoikoak. Baña karidadea, baita birtute guzien zaña, ta bizitza, Serafin batena zue Sandu gonek. Zenbat eta zenbat egin eta pasatu zuen Jaunaren amorez, guzia iduri zekio deuserez, eman arteo bizia ta odola. Ortako pasatu ze Siriara: moroek golpatu zute fuerteki, ta eraman zute loturik Babiloniara, on ze nai zuena. An koraje andiareki predikatu zue E banjelioa, ta ofrezitu ze sartzera su andi batean egiaren progutan, baldin aien sazerdoteek nai bazute egin oroat. Aiek etzire atrebitu: baña alaere Sandua zego firme sartuko zela bera, baldin konbertitzen bazire, atratzen baze libre. E rregek beldurrak jendea alborota zeien, etzue permititu: baña admiraturik Sanduaren konstanzias, ta erregalo eman nai zitionen errehusatzeas, estimatzen zue agitz. Sanduak ikusirik martirioaren lekuan ematen ziotela honra, Zerutik abisu izanik, itzuli ze Kristio-errietara. E ta ala martirioa faltatu zekio berari, bera ez martirioari. Martir izan ze biotzas, naiz ez eriotzas. E tzue pausurik ematen, ez mogitzen, ez mintzatzen, ez pensatzen, ez errespiratzen, ezpaze bere Jaunaren amorez. 5. Amore gontaik dator proximoen amorea, zein mostratu zue bizi guzian, onetsis ta ongi egines, ala arimen, nola gorputzen bear guzietan. Zenbat arima salbatu bide zituen, ta salbatzen bidetuen kontino bere humeen medios, konta bezki dezazkenak konta Zeruko izarrak. Itz batez, Jangoikoaren gizona beraren biotzaren konforme izan ze S. Franzisko. Mereji zue bizitzea milla urtes, baña Zeruak ere zue prisa, eramateko arara. Iltze adinaren 45 urtean, Kristoren 1226.an. Istante berartan agertu zekio glorioso Asisko Obispoari erraten ziola, ia utzirik mundua, banoaie Zerura. Arimaren gloria istargitzen ze gorputzean ere, zein bizian izanik 345 SANDUEN BIZITZAK beltzkara, il ondoan paratu ze txuri eder argi. Milagroak ain admirable usu abasto egin zitue, ezi urte bat ta bizpirur ilabete pasatu orduko kanonizatu zue Aita Sandu Gregorio IX.ak joanik personan Asisa. E ta gero Aita Sandu Nikolao IV.ak, zuelaik ia ilik 62 urte, nai zuelaik ikusi Sanduaren gorputz ila, ikusi omen zue aldare nausiaren pean bobeda batean nola zegon txutirik tieso berez, idikirik begiak Zerurat beira, oso, txuri ta gorri, bizirik bekala. Adoratu omen zitio esku, oiñ, ta bularreko llagak, iduri zekiotela Zeruan zeudela &. &. 346 Joakin Lizarraga Lastallaren 6.an San Bruno Kartujoen Fundadorea 1. Asko maneras biltzentu Jangoikoak beregana bereak, ia amorez ia beldurrez. S. Bruno Alemana Koloniakoa, estudiaturik ederki Parisen, zegolaik an ia Maestru eginik erakusten, agitu ze iltzea bere adiskide ta Maestrulagun bat famatu letras eta birtutez. E ramanik orzitzera akonpañamentu andiareki Jaun gura, ilaria egiterakoan, nokturnoan ellegatu zelaik kantatzera lekzio gura asten dena, responde mihi cuantas habeo iniquitates & Jangoikoaren probidenzias ilak andaetaik goraturik burua erran zue boza triste bateki, Jangoikoaren juizio justos naiz akusatua. Guziak lotsarriturik, aterturik kantua, utzi zute biramoneko. Biramonean ia famaturik agitua, bildu ze jende geiago; eta zeudelaik guziak beira, gisa berean goraturik boza lotsagarriagoareki erran zue, Jangoikoaren juizio justos naiz juzgatua. Iago lotsaturik, ta etxakin zer egin, disponitu zute segitzea biramonean xakin naiez zertan baratzen zen tragedia gura. Mundu bat Iende bildu ze ikustera, eta beira beira daudelaik garai berartan, ara non jaikitzen den ila berriro, eta oiu ikaragarri desesperatuareki erraten du, Jangoikoaren juizio justos naiz kondenatua. Guziak ikar ikar koloregaizturik atra zire Jesusketan, buruak apaldurik: eta bada bere agos deklaratu du bere kondenazioa, eztaike ortzi lur sagratuan: atra zute, ta ortzi kanpoan astoen obran. Bruno presente egon zenak, ezin kendu burutik lanzearen memoria, ezin ertxi begirik, deitu bere adiskide andienak sei, ta negarra zeriola erraten diote, Zer inen dugu, ene adiskideak, ikusia ikusirik, ta aditurik aditu duguna? Nor ezta beldurtuko Jangoikoaren juizio justoes? E ta gauza bakar inporta dena da betikos salbatzea edo kondenatzea. Orra gure adiskide gura guk jakintsu ta birtuosotako gindeukana dago ia betikos erretzen ta errabiatzen infernuan erremediorik gabe. Zer izanen da gutas? E zta ori agitu kasualidades: Jangoikoak disponitu du gure onnaies. E zta mintzatu ila beretako, eztuelaik erremediorik: mintzatu da Jangoikoaren manamendus abisatzeko gu, ez gaitzen deskuida. Iduri bazaize, trata zagun seguratzeas betiroko salbazioa. E z gaitu nai kondenatu, ala abisatzen gaituelaik Jangoiko onak: baña deskuidatzen bagara, agi dakiguke guri ere arri agitu zaiona, ezi ezta nioren bear bere Majestadea egoteko etxideten: eta barkazioa ofrezitzen digunak penitenziagatik, eztigu ofretzitzen egun bat ere seguro. Ni bereala, nai nauenak segitu. L inquae coax ranis, cras corvis, vanaque vanis: A d logicam pergo, quae mortis non timet ergo. 347 SANDUEN BIZITZAK 2. Segitu zute seiek gogotik ere, eta zuten guzia saldurik, ta pobreei emanik, joan zire Granoble alderat, nongo Obispoa, baizekite zela Hugon Sandua. Onek izan zue amets-iduri bat, non ikusi bekala zuen zazpi izar eldu zirela beraren alzinean eremu alderat bere Obispadoan deitzen zena K artuxa, eta an fabrikatzen zuela Jangoikoak etxe bat beretako. Presentatu zekizkiolaik zazpi gizon gaiek bere oñetan, entendatu zue bisionea: eta joanik guziak eremu gartara, eginik eliza batean, ta zeldatto batzuk etxola gisa, asi zute plantatzen errelijione K artujoena, apartaturik munduko joanetorrietaik, enpleatzen sollik Jangoikoaren gauzetan, orazioan, ta penitenzian, txastatu gabe aragigenderik beñere bere bizian, ezeta heritasunean ere, bizitus Aingiruak iduri dutela iago ezi lurreko gizonak: Guzien ganetik S. Bruno, zein Jangoikoak ere faboratzen zue bere eskojitua bekala, plantatzeko bizimodu gura: eta Obispo Sandua afizionaturik ezin zeike aparta, obligarazi arteo joatera bere ardien kuidatzera. Mundukoei iduri zaiote aien bizia bizi tristea emengo dibersiorik ta alegranziarik gabe: baña alegreago ta gustosoago daramate, gustatus ta beiratus zein suabe den Jangoikoa, ta mana zerukoa, okatus E jiptoko elze, tipula, ta farraskeries: zeñetan zebatzen diren Adanen hume miserableak. 3. Obenean zegolaik an, Aita Sanduak Urbano II.ak, beraren Diszipulo izanak Parisen, deitu zue bere palaziora, baliatzeko artas E lizaren gobernuan. Gelditu ze Sandua Roman triste alde bat ala nola portutik atrea itsasoko ur bagaden erdian, berze alde konforme obedienziagatik sakrifikatus bere gustoa Jangoikoaren gustora. E ta bear zuelaik joan Franziara Aita Sanduak, nai zuelaik egin Arzobispo S. Bruno, onek otoien podorez logratu zue utzi zezan libre erretiratzera K alagriako deserturen batean. E men bizi ze azkenerat, gorputza lurrean, gogoa Zeruan: eta egun batez K alabriako Dukeak Rojeriok eizian zebilalaik aurkiturik Sandua bere laguneki belauriko orazioan, artu ziote amore, ta eman ziote eliza bat ta asko gauza bear zuztenak, ta enkomendatzen ze aien orazioetan. Baliatu zekio: zeren ezi bere K apitan batek nai ziolaik traizio egin gerran, S. Bruno bere eremuan zegona agertu zekio Jangoikoaren milagros Kondeari, ta agertu zio armatu zioten traizioa, ta ala libratu ze ura. Ala biziturik Sandua, ta azirik bere familia sagratua bizimodu admiragarrian ellegatu ze plazo señalatura deskansatzeko Zeruan. Iltze 1101 urtean. Monstratudu Jangoikoak beraren gloria asko milagro klaro andieki: alaere etze tratatu K anonizatzeas, alik eta 1514 urtean manatu zuen Leon X.ak zelebratzeko beraren festibidadea bere konbentuetan, gero azkenik E liza guzian. 348 Joakin Lizarraga Lastallaren 9.an San Dionisio Areopajita Obispo ta Martir 1. S. Dionisio Areopajita jaio ze Atenas Ziudade famatuan Grezian. Bere jendaki, ta injenio ilustrearen kasos zelarik persona prinzipalena an, pasatu ze E jiptora estudiatzera astrologia, au da zeruen ta izarren jakindea. E men zegolaik, Heliopolis deitzen den Ziudadean, iltze Jesus ona guruzifikaturik Jerusalenen, noiz agitu zen iruzkiaren eklipse admirable gura, ilundurik eguerdian mundu guzian. Ori ikusirik, exklamatu omen zue S. Dionisiok, edo naturalezaren Jangoik oa dago padezitzen, edo munduaren mak ina doaze urratzera. Berze batzuek diote erran zuela, Jangoik oa ezauntzen eztena dago padezitzen gorputz humanoan, ta orgatik guzia ilundu da ta ik aratu. E dozein gisas etzue oraño notiziarik Jesu Kristos. E gin zute Juez ta Presidente Areopago deitzen zen Konseiu famatu gartan, Atenasen. E llegatu ze an S. Pablo, ta beiratus ango Jangoikoen iduriak ikusi zue aldare bat, non zegon eskribiturik, ignoto Deo, ezauntzen ezten Jangoik oaren. E mendik artu zue eskaida predikatzeko, an zion Jangoiko ezauntzen eztena, ori dela Jesu Kristo &. E raman zute Apostolua Konseju gartara: an inguraturik alde guzietaik Juezes, jakintsues, filosofoes, mintzatu ze admirableki Jangoiko bakar egiaskoaren gain, bere Majestade, podore, justizia, ta gañarakoen gain, azkenik guziok bear garela erresuzitatu, ta daukala Jangoikoak señalaturik azken eguna, juzgatzeko mundua, ta emateko guziei beren obraen ariora. Batzuek burlatzen zute, berze batzuek ziote nai zutela aditu berriz ere: Zenbait bakotx konbertitu zire berladanik federa, eben ertean Dionisio, ta bere Andrea Damaris, zein etxera deiturik Apostolua konfirmatu zire fedean ta bataiatu. Admiratu zire guziak ikusteas Kristio gizon jakintsuena, ta Presidentea, izan ze okasio, konbertitzeko berze anitz. E rakutsirik ederki doktrina zerukoa S. Pablok konsagratu zue ango Obispo irur urteen buruan. 2. Bi gauza kontatzen dire agituak Sandugoni Ama Birjinareki: lenbizikoa, joan zelarik ikustera, ikusi zueneko gelditu zela arriturik alako Majestade ta erresplendoreas de manera, ezi sinetsiko omen zue zela Jangoiko, ta adoratuko omen zue Jangoiko bekala, ezpalez jakin fedeas eztela baizik Jangoiko bat: bigarrena, igan bear zelaik mundugontaik Andre Soberana, ekarrarazirik Apostoluak beren lekuetaik urrundanik Aingi- 349 SANDUEN BIZITZAK ruen medios, aurkitzeko presente despeidan, aurkitu zela an S. Dionisio ere. Gero S. Juanen konsejus joan omen ze Romara bisitatzera S. Pedroren ondorengoa, baize S. Klemente. Onen ordes pasatu omen ze Franziara zenbait laguneki; ebetaik bat S. E ujenio biali omen zue E spañara, non izanik lenbiziko Arzobispoa Toledon, itzuli ze Franziara gero izateko Martir. Sarturik Franzian S. Dionisio gelditu ze Parisen, nongo Obispo lenbizikoa kontatzen den. Ordenatus Sazerdoteak, bialis Predikariak, erakutsis doktrina Kristioa inguruan anitz lekutan, barratu ze ta azi ederki Kristiandadea. E tzudue soporta Demonioak ainberze on: ta ala inzitatu zitue Jangoiko falsuen Sazerdoteak, iltzezaten Dionisio len baño len. Joan zire ortako askotan armaturik; baña ikusteareki aurpegia istargitzen ziola miragarriro, itzultzen zire lotsarriturik: ezpaize oraño bete denbora. 3. Azkenean Prefekto batek inarazi zue preso bere laguneki: erreprehenditu zue errelijione berria paratzes; konsejatzen zue segi zezala aien Jangoikoen errelijione antiguaskoa. E rrespondatu zio koraje andiareki emanes proguak ta arrazioak predikatzen zuen fedearen: Juezak azotarazi zue, ta errearazi su lentora parrilla edo trilla batean. Gero atrarik libre, bota omen zute baseizi gosetiei, ta aiek guruzearen señaleareki mansoturik etziote gaizkirik egin, baizik erreberenzia. Gero bota omen zute labe sugarretan zegon batean: libre atrarik andik ere josi omen zute gurutzean, ta andik predikatzen omen zue Kristo guruzifikatua. E ta ikusirik etzela iltzen, kendu guruzetik, ta paratu zute karzelean, non zelebratu zuen meza, animatzeko preso Kristioak Komunione sagratuareki: eta hostia partitzerakoan agertu ze Jesus ona argitasun andiareki animatus martiriora. Presentaturik berriro Juezaren presenzian S. Dionisio ta bere lagunak, berriro azotarazi zitue kruelkiro; eta ikusirik etzirela iltzen, baizik guzia sufritzen ain konstante alegre, jaiki bere katedratik ta erran zue suturik, Gure Jangoikoak dire despreziatuak, E nperadoreak desobedituak, jendeak engañatuak zeuren falsu goieki; delitoak dire ebek mereji dutenak kastigo errua: Orgatik manatzen dut nik bereala edeki dezazien bizia. Atra zuzte ortako oian batera; an paraturik belaunak lurrean, eskuak ta begiak goraturik Zerurat, S. Dionisiok erran zue, o Jangoiko Jauna, Aita guzis poderosoa; eta Jesu Kristo Jangoiko biziaren Semea: eta E spiritu Santi Jauna, baitire Jangoiko bat sustanzian, errezibi bezkite gure arimak bakean, bada oien amorez ematentugu biziak: Lagunek errespondatu zute, amen. Bereala il zuzte aiek, eta berze anitz Kristio. Baña ondorean agitu ze milagro bat txoil admirablea. S. Dionisioren gorputza goratu ze oñen gañean, eta arturik burua eskuetan zebila triunfoan bekala, kantatus Aingiruek bi aldetaik Zeruko kantuak admiragarriro, akabatus aldioro, 350 Joakin Lizarraga gloria tibi Domine, alleluia. E ta jende anitz aditu zutenak kantua, ta Ministroak berak konbertitu zire. Ibili ze Sandua bere buruareki eskuetan bi milla bekala, alik eta aurkiturik andre bat deitua K atula bere etxetik atratzen zena, paratu zio eskuan burua. Bi lagunen gorputz ilak gelditu zire il zuzten lekuan, eta Ministroek tratatzen zutelaik botatzea ugaldera, K atula on garrek astuzia onareki konbidatu zitue bazkaris, eta bitarteo injeniatu zue berze Kristioek altxa zezkiten gorputz sanduak. Denborain buruan fabrikatu ziote sepulkro ta tenplo famatu bat honratu dutena gloriosoki Franziako E rregeek. 4. Il omen ze S. Dionisio bere adinaren eun ta amar urtetan, Kristoren eun ta emezorzi edo emeretzitan, Adriano E nperadorearen prinzipioetan. E skribitu zitue libru, ta karta admirableak, Jangoikoaren E spiritus beteak. E betaik batean erreprehenditzen du bere Diszipulo bat berak ordenatua deitua Demofilo, zeren bota zuen elizatik bekatari andi bat paratu zena penitente Sazerdotearen oñetan, ta Sazerdotea admititu zuena penitenziara; erreprehenditzen du bada S. Dionisiok gogorra bekala, ta kontatzen dio S. K arporen exenplua, nola au bi bekatarien kontra asarraturik, zeren elkar galdu ziren, bisione batean ikusirik infernua idikirik, ta bi gaiek pokalean ez erori bai erori zeudela, zegon berantetsirik naiak erori zeizen; eta Jesu Kristok jaikirik bere tronotik edatzen ziotela eskua konpasiones, ta korrejitu zion arri bere zelo inprudentea, ziola, heri nazazu ni, bainago prest iltzera berriz ere bear balitz bekatariengatik & 351 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 9.an San Luis Bertran Dominikanoa 1. Valenziako seme izan ze S. Luis Bertran, zeñen Aita alargundurik, ta heritasun andi batetik libraturik S. Brunoren ta S. Bizente Ferreren medios, zoeielaik sartzera K artuxo itzuliarazi zute, etzuela nai Jangoikoak errelijioso; eta ala itzulirik ezkontzera izan zue seme sandu gau gañarakoes landara. E tze au berze aurren gisara enredazale, desobediente, gaizki erralle, bizioso, baizik erretiratua, geldia, ixila, debotoa, afizionatua egitera limosna ta penitenzia adin gartan ere. E tze etzin nai goatzean, baizik ol batzuen gañean, edo lur utsean: gutitan jaten zue almorzua; anitz aldis ematen zio pobreren bati. Bere dibersioa zue mezak laguntzea Aingirutto baten gisara. Beñere etzitue inkietarazi buratsoak, bai palakatu humilki, zeudelaik asarre zerbaitengatik. Ze agitz alkekorra, ta modestoa; begiak apal beti pensamentuan bekala Jangoikoaren presenzian. Ama Birjinaren deboto ze miragarriro: konfesatzen ta komekatzen ze maizago usatzen zen baño denbora gartan. Nai izan zue erretiratu errelijionera; baña debekatu zio Aitak asko denboraz. Gero ere ark nai etzuela bortxa sartu ze S. Domingoren Konbentuan. Artu zue gogoan imitatu bear zuela S. Bizente, izan baize erri, errelijione, ta Konbentu berekoa. Orazio mentalean ze bere estudio ta aplikazioa: ta asi zekio Jangoikoa bisitatzen artan. Pasaturik estudioak, ordenaturik Sazerdote bere iteko, ta erregalo lenbizikoa zue aldareko sakrifizioa. E raman zue errelijioso sandu batek laguntako urrun Konbentu berri batera perfekzioaren zimendutako: baña ezin egon ze an denbora anitzez, zeren ezi errepresentatu zekio Jangoikoaren aldetik bere Aita iltzen, edo ilik bekala; konsultatu zue Konfesoreareki: eta bereala ellegatu ze mandataria prisaka, iltzen zela bere Aita, nai bazue ikusi bizirik, zoeiela bereala. Bereala joan ze, eta ikusi zueneko sartzen kuartoan Aitak erran zio, o ene seme ona, ene pena andienetatik bat izan ze ikustea zu fraile; baña orai duten konsolurik andiena da ikusten baizaitut errelijioso: enkomendatzen dizut ene arima: oroi zaite nitas. Asistitu zio hume onak bekala ilartaño; eta ondorean Jangoikoaren errebelazios ikasirik pasatzen zuen purgatorioa arima garrek, ofratzen zitue arren faboretan mezak, orazioak, baruak, penitenziak zorzi urtez. Ondorean ikusi zue libre alegre igaten Zerura purgaturik ederki. 2. Ogeitaborz urtetakoa zelarik egin zute Nobizioen Maestru, ikusirik zela alzinatua birtutean. Guziei erakusten ziote len lena Zimendu 352 Joakin Lizarraga bekala orazioa, prinzipalki pensatus Kristoren pasio doloreskoan: eta nai zue uziek iduki zezaten beren kuartoan Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bat, nola gaitz guzien erremedio, ta on guzien kausa. E ta apegatu naiez guziei bere biotzeko sua erraten ziote, maita zagun, ene anaiattoak , maita zagun gure Jangoik o Jauna, ezi maitagarria da. Sei aldis eskojitu zute Nobizioen Maestrutako, zeren kunplitzen zuen ederki ofizio goi, baita errelijione guziaren zimendu ta zain. E ta nai zuelaik enpleatu erakusten letrak, desengañatu zute, Jangoikoaren borondatea zela enplea zeien erakusten birtuteak. Ortako errebestitu zue Jangoikoak arimen zelo fiñ batez, zein berritzen zuen kontinoko orazioan. Asteko predikatzen, konfesatzen, ta edozein ofizio egiten, lenbiziko pausua zue orazioa. Atratzen ze aldirita eta montañaetara arimen eizian: an predikatzen, an konfesatzen, an in ala egiten egoten ze, guzia eginik guziendako. Bein itzultzerakoan opatu zue Artzai bat ardieki: paratu ze belauriko Sandua orazioan: gero deklaratu zio beraren konzienziaren estadoa, ta zenbat urtez etzen konfesatu: konfesa zeiela, ezi ilen zela fite. Ala egin zue Arzaiak, ta egun gutiren barnean iltze. E zin konfesatus errelijiosoek jendeketa eldu zena Konbentura, etzeizen joan garbitu gabe, Sanduak geldiarazten zitue, ematen ziote sustentu, alik eta in arteo beren konfesioak. Niork etzue billatzen Sandua, ezpaizue aurkitzen amoroso noiznai. 3. Zelo gonen suareki airaturik joan ze Indietara salbatzera asko arima desanparatuak an. Zazpi urte in zitue trabajatzen antsioso, erakusten, konsejatzen, konbertitzen arimak. Lenbiziko ellegatu zelaik erri batera, ekarri zio Indio batek bere aur bat, bataia zezan. Sanduak galdegin zio, nola, zelarik bera infiela, nai zuen bere aurra Kristio? E rrespondatu zue zeren aur gau iltzen da, ta erran dida espiritu onak oianean, berori etorri dela onara, ta bataiatzen badu, salbatuko dela. Bataiatu zue, ta iltze bereala, gelditurik alegre Sandua, zeren lenbiziko bataiatu zuena joan zen Zerura. Demonioak ain jabeturik zeudenak aietan, lotsatzen ta botatzen zitue guruzeareki aisa. Nai zute ilarazi Sandua, eman ziote beneno bein baño iagotan: baña Jangoikoak guardatu zue salbo. Berze trabaju pasatu zituenak an, goseak, egarriak, bearrak, otzak, beroak, nekeak, baitare desprezioak, kalumniak, persekuzioneak ezin konta ala dire, nola prodijio agituak ere bai. Bat kontagarri da. E rreprehenditus gizon poderoso maltratatzen zutenak Indio gaien jende pobrettoa, arturik bein aien maieko ogiak, eta kalkatus atrarazi zue aietaik odola, ta erran ziote, orra nola jaten duzien pobre goien odola. Ikusirik español gaixtoen inpiedadea Indioeki, ta nola ziren estorbu ez konbertitzeko iago, itzuli ze onat Jangoikoaren inspirazios: eta berri berritan asi ze sandutzen iago ta iago bere arima ta 353 SANDUEN BIZITZAK berzerenak. E tzeike sosega ibili gabe arat onat erris erri salbatzen arimak. Nai etzuela bortxa egin zute Valenziako Prigore: pasatu zue asko trabaju, baña konsolatzen zue bear orduan Zeruak. S. Bizente Ferreren imajinaren alzinean enkomendatu zio bere Prioretasuna; ta oñak apatzerakoan, apaldu ze S. Bizente ta besarkatu zue bera. Berze bein agertu zekizkio S. Domingo ta S. Franzisko klaustroan. Apatu zio S. Franziskori oñeko llaga ta bularrekoa: eta Sanduak burua arturik pasatzen zio eskua suabekiro amore andiareki ematen ziola salbazioaren esperanza. S. Domingok etzio utzi apatzera oñak, eskua bai eman zio apatzeko. Kristo bera agertu zekio zenbait aldis, seguratus barkatuak zirela arren bekatuak: zeren ezi aldartez ain beldur ze bere suerteas, ezi bein berzeak zeudelaik errekreatzen, erretiratu ze negar ta negar, eta galdeginik motiboa, zio, nik pobre gonek eztakit salbatuko edo kondenatuko nai zen: etzaize iduri au dela motibo asko tristatzeko? Bere adiskide on batek nai zio erranarazi zenbait fabore soberano Jangoikoak iten zitionak: E rrespondatu zio Sanduak, Luziferek iago argi zue nik baño, ta bota zute Zerutik. Judas izan ze Apostolu, ta egin zitue milagroak; gero traidore itzuli ze, urkatu bere burua, ta kondenatu ze. Zuk eneganik jakin naituzun miragarriek guti didate balio, eztakitelarik ote nagon Jangoikoaren grazian edo desgrazian. 4. Bere humiltasunak ematen zio beldur bere aldetik, ezi Jangoikoaren aldetik zitue amorearen señale andiak. Birtutees landara, karidade, pazienzia, zelo, kastidade, penitenzia, ta gañarako abantallaes landara, guziok baitire Jangoikoaren amorearen donoak, grazia grazioso gaiek sendatzeko heriak, obratzeko prodijioak, jakiteko gauza gerokoak, ikusteko biotzen sekretoak, Jangoikoak zion amorearen mostrak dire. S. Teresak eskribitu zio, ta konsultatu zue bere Fundazioen prinzipioetan: Sandu gonek seguratu zio, Jangoikoaren E spiritua zela kidatzen zuena; anima zeiela, berrogeitamar urte baño len bere errelijionea izanen zela famatua obenetaik bat. Bada bere penitenteen bekatuak bazekizkie askotan erran baño len. Konfesatzen zegokio errelijioso bat, eta asi ze turbatzen pausu batean: Sanduak erraten dio, agian da ori Judas? Zergatik eztu konfesatzen bekatu gura? señalatus in zuena. Berze bat konfesatzean atzendu ze bates: Sanduak aipatu zio berbera: gerostik beti galdegiten zio azkenean, gelditu ote zaida zerbait? Sanduak erraten zio, ez, edo bai. Baña Jangoikoak zion amorearen progurik obena ze Jangoikoai Sanduak zion amorea, beti eman naiak bere bizia ta odola beraren amorez: beti martirioaren billa, ta martirioa iges beraganik. Berze lanzeen ertean agitu zekio au: Predikatu zue bekatu publikoen kontra bein, baña berexi gabe personarik. K aballero batek artu zue bere gain; eta suturik biali zio erratera, ezpazue 354 Joakin Lizarraga gezurtatzen erran zuena predikuan, pagatuko zuela biziareki. Sanduak errespondatu zio, prest zegola emateko bizia defendatzeagatik egia erran zuena: on zeukala ditxatako, iltzea orgatik. Iago sutu ze kaballeroa errespuesta gorreki; eta biramonean bere zaldian iganik ikusi zute Sanduak ta bere lagunak, eldu zela aiengana pistola bateki eskuan. Laguna joan ze iges ziola Sanuai in zezala oroat. Sandua sereno manso bere bideas: E llegaturik K aballeroak erraten dio furoso, fraile gaixtoa, nola atrebitu da erreprehenditzera ni bekalako gizona? eta paratu zio bularretan pistola: Sanduak solamente guruzearen señalea egin zue: istantean pistola agertu ze guruzifixoaren figuran. Arriturik ura, jautsi zalditik, ta paratu zekio belauriko. Barkatu zio Sanduak gogotik ere. Asko exenplu on eman zue Sandu gonek: azkenean konsumiturik trabajues, ta penitenziaes adinaren 55 urtean, ta Kristoren 1581.an il ze eriotze preziosoareki, mostratus len ta gero Jangoikoak bere sierbo humil onetsiaren gloria asko maneras ta milagros. Arima despeitzean ikusi ze gi andi bat atratzen agotik ta bete zuena ganbara guzia: Aingiruek zelebratu zute Zeruko musika admirableeki: gorputzak errespiratzen zue fragranzia & obratzen milagroak & 355 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 10.an San Franzisko Borja 1. E stado guzietaik egitentu Sanduak gure Jangoikoak. Ona S. Franzisko Borja munduko andietaik, Gandiako Duke, Lonbaiko Markes, E rrege K atolikoen elleba, ta E spañako Jaundia, orai Sandu gloriosoa. S. Franzisko Asiskoaren debozios lograturik Amak ongi libratzea peligroan, pararazi zio arren izena Franzisko, eta gero berak imitatu zue bere izenkidea birtutean ere. Zelarik amar urtetakoa, eraman zio Jangoikoak Ama, ta Aitaren manamendus estudiatu zitue gramatika, logika, ta filosofia: gero K arlos V E nperadorearen Kortean biziturik honestidade ta exenplu andiareki, bere Majestadearen ordes paraturik Matrimonioaren estadoan izan ze Prinzipe Jaunen exenplu ta admirazio bere bizimodu onas emanes Jangoikoai berea, ta estadoai ere berea prestu honratuki, kunplitus len lenik obligazioak, segitus debozioak, debekatus bekatuak ta bekaturako bideak, dibersioetaik artus sollik dezenteak bere neurri txustoan. E tzue fiai jokatu, ta ez ikusi jokatzen, baizio komunki jokuan galtzen direla laur gauza preziosoak, baitire denbora, dirua, debozioa, ta anitz aldis k onzienzia ere. E nperadorearen ordes eraman zuelaik E nperatrizaren gorputz ila ortzi zera Granadan: kaja idikirik egiteko entrega, ikusi zuelaik ain itsuski aldaturik, lotsa baizezake, ta ezpaizeike ezaun lenekoa zen, Jangoikoaren ordes berari aldatu zekio biotza, despeitzeko munduko ponpa ta banidade guzia; ez iago, zio, ez iago zerbitzatu ildakidaken Jaunari. Determinatu ze bizitzera erretiraturik bere etxean Jangoikoareki bateo, eta baldin alargun gelditzen barin baze, boto egin zue sartzeko errelijioneren batean. Baña bereala E nperadoreak egin zue K ataluñako Bisorrai, ta obeditu bearko. Ofizio gau ere kunplitu zue perfektoki, libratus lekuak ladronetaik, zuzendus justiziak, aditus, ta erremediatus jendeak, espezialki pobreak, paratus gobernu bat Kristioa ta Sandua: baña lenean sandutus bere burua, izateko guzien hispillu, ta erregla. E rresolbitu ze despreziatzera mundukoien erranak zirelaik arrazioaren kontra, ta egitera plazer Jangoikoai sollik. 2. Ia ordutik eman ze Jangoikoai osoki: asi ze komunikatzen bere Majestadeareki orazio mentalean luzaro: konfesa-komekatzen ze igandeoro bere Oratorioan, eta jai andietan eliza nausian, emateko exenplu. Mortifikatzenzue gorputza arrigarri barus, bijilias, disziplinas, zilizios: Ariora Jangoikoak erregalatzen zio espiritua Zeruko argitasunes, debozios, konsolazios, ta amoresko demostrazios: de manera ezi ze guzien admirazio Bisorrai errelijiosoa. Heritu ze bere bizikidea iltzeko: Sanduak 356 Joakin Lizarraga eskatzen zio Jangoikoai arren sendatzea, konbeni barin baze. Orazioan egun batez aditu zue boza bat erraten ziola, zuk nai bauzu geldi daien zure bizikidea iago denboraz, zure eskura uzten dut: baña erraten dizut, etzai zula konbeni. Nor esta arritzen Jangoikoaren onas ta amoltsuas bere amazaleeki? Gelditu ze Sandua fabore goneki ain zoraturik amores, ezi biotza urtzen zekiola negarres erran zio, ne Jaun ta ene Jangoiko ona ta onegia, nondik niri alako faborea, orren uztea ene eskuan berorren eskuan dagona, ta egon bear duena? Bada nik diot, Jauna, ezi nola nerau ezpainaiz nerea, baizik orrena, ala eztutela nai in daien ene borondatea, baizik orrena: orrek nai duena nai dut nik; orrek nai eztuenana nik ere nai eztut. Berorren eskura uzten dut arren bizia, ta neurea, ta berorrek emana duten guzi guzia. Mana bez, egin ta desegin bez, nola duen plazer. Asistitu zio iltzeko sanduki, ta gelditurik alargun, tratatu zue sartzeas Jesusen Konpañian, lentxago fundatu baizue S. Ignaziok, zeñek abisaturik Zerutik izanen zenas admititu zue gogotik: eta profesio eginik 1547 urtean, eman ze Jangoikoai berri berritan guzis: erredoblatu zitue bere penitenziak ta orazioa: jaikitzen ze gauoro bi orontakoan, eta ia belauriko, ia kopeta lurrean paraturik egoten ze orazioan zorziak arteo ain zebaturik ortan, iduri baizekio kuarto bat ordu. Bereala konfesatzen ta komekatzen ze. Gero segitzen zitue bere estudioak gaste batek bekala. Gauoro bere debozioak, eta E rrosarioa faltarik gabe. Azkenean bere konzienziaren examina, ta penitenzia erruak. E ta ala denbora guzia ze nola sakrifizio kontino bat Jangoikoaren gloriatan. 3. Joanik gero Romara, besarkaturik S. Ignazioreki, beldurrak an in zezaten K ardenale, beraren konsejus etorri ze Oñateko Billara, non egin zuen bere estado ta gauza guzien errenunzia solemnea. Ordenatu ze mezas, ta erran zue lenbizikoa Loiolan S. Ignaziori zion debozios: Bigarrena Bergaran kanpo agerrian etorri zen jende andiaren kasos, eta predikatu zue artan, aditzen zutela guziek Sandu bat bekala, ta naiz askok ezin entenda erdaraz, ta ezin adi urrunez, guziek alaere negar debozios, beiratzeas Jaundi gura ain humil ta sandu. Oñaten egin zue bizileku bat pobre labur ertxia. An berak karraiatus ura ta egurra, egines sua, garbitus sukaldea, ta onziak zerbitzatzen ziote guziei kontent eder, paratus belauriko, apatus oñak, eskatus barkazio ta orazio, izateko egiaz Jangoikoaren. Zegolaik an bisitatzen zute Jaun andiek, ta Iruñeko Bisorrai D. Bernardino K ardenas Makedako Dukeak, zeñen petizios etorri ze Iruñera, ta predikatu zue K atedralean zenbait aldis: baña laster itzuli bere Oñateko hermitara. Zegolaik bere zoko deseatu gartan, E nperadoreak ta Aita Sanduak nai zute egin E rromako K ardenale, berak deus etzekiela. Jakin zue ordea S. Ignaziok, zeñek eskatu zio Aita Sanduari, etzezala obligatu, baizik ofre357 SANDUEN BIZITZAK zitu, nai bazue. Ala egin ze: eta S. Franzisko aditzeas ere aflijitu ze; ta bere eskuan zegola ikusirik konsolatu ze, ta eman zitio graziak Jangoikoai ta Aita Sanduai. Berze zenbait aldis egon ze peligro berean, nai zutela goratu E lizako dignidadeetara; ta aflijitzen ze ain nola nai balezate botatu itsas-barnean; eta orazios ta negarrez logratu zue utzi zezaten bere estadoan. Baña S. Ignaziok bere denboran atrarazi zue zoko gartaik probetxatzeko arimei anitz lekutan: egin zue bere Bikario Jenerale. Nolako antsiareki zebilan E spaña barna, nolako lanak egin, ta zenbat fruitu atra zuen, luze litzake kontatzea. Bada Jenerale proprio egin zutelaik, nork konta beraren obra andiak, probetxuak, ta miragarriak E lizan? Gorputzak etzuke seki arimaren ferborea ta ala naiz bizi, naiz il, etzue errehusatzen nekerik ongi egin naiez. Azkenean Aita Sandu S. Pio V.a manamendus artu zue biaje luze nekosoa Italia, Portugale, E spaña, Franzia, ta Saboia barna: ondorean ellegaturik Romara, bi egunen buruko akabatu ze iles Urriaren 30.an 1572 urtean: eta bere andinaren 62 urte, ogeitazorzi egun guti. 4. Guri erakusteko admirableak dire Sandu gonen birtuteak: eta len lenik humiltasun ain sines sendo gura munduko grandezaen erdian ta ondorean: eskean ibiltze gura karrikas karrika alforjareki soñean: txintxa bateki bilaraztea aurrak, ta egotea aien ertean erakusten doktrina: sukaldean ta maian zerbitzatzea: apatzea oñak ain maiz lagunei ta bere menekoei. Dirudi bere estudio prinzipala egin zuela humiltasunean: onen gain orazioak, platikak, exerzizioak. Zoeie bein karrika barna uzkurturik soñak, alkes eta beldurres, iduri zekiola goratzen zirela zapetain, txastre, ta ofiziale guziak beren ofizioko instrumentueki arren kontra oius ziotela, infernukoari infernukoari. Berze bein ortzegun sandu batez pensatus nola Jesus onak garbitu zition oñak Judasi, ponderatzen zue negarrez ia etzuela lekurik munduan, zeren Jesus onak kendu zion lekua berari zegokiona, baize Judasen oñetan. Berze bein Komisario Jenerale zelarik, ta zeuzkielarik porteriako giltzak, norbaitek bialirik limosnas hazienda beltz bat ilik, artu zue berak soñean, ta eraman zue eskaleak gora, eta admiratzen zirenei ortas erraten ziote, zer milagro da eramatea hazienda beltz batek berzea? Berze bein lanoan bustarturik zebiltzan bi idietaik bat iltzelaik an kanpoan, idiskileari erraten zio ain sinez bustar zezala bera, inen zuela il zenaren partez lana. Berze bein ostatu batean gauaz erreklinaturik zoko batean, laguna baize asmatiko, beti egon ze estulka tiratzen flemak eta gargajuak beraren gañera goartu gabe, ta bera geldi ixil: alik eta argiareki gero ikusirik, gelditu zen ura penas beterik: eta Sanduak alegre irris erraten zio, etzezala izan penarik, ezi kuartoan etzela ain leku propirik gargajuendako, nola bere aurpegia. Zer iago erran daike? Beti zebila 358 Joakin Lizarraga iges honraetaik; etzue nai aipa zezan niork ere izan zena len; eta norbait deskuidatzen baze honratzean edo laudatzean bera, aflijitzen ze lazki: eta galdeginik zergatik ala aflijitzen zen, errespondatzen zue, beldur zela kontu eskatuko zionas Jangoikoak orgatik, honratzeas bera deshonratu bearrean. Bere gustoa ze ezauntzen etzutenen ertean, iten baize guzien meneena, guzien zerbitzuko. Bi gauzaetako zio baliatu zekiola izana len: bata, admititzeko Konpañian, ezperen, nola bear nindute errezibitu ni deustako ez nai zena? Berzea ze, biajes zebilalaik, meza erran naiez, erriren batean barin bazute erreparo emateas elizako giltzak edo ornamentak, orduan zue lizenzia lagunak errateko nor zen, logratzeko meza erratea. 5. Obedienzia deitzen zue barka seguroa... non beti nabegatzen den Zerurat, naiz lo, naiz geldi. E rrezibitzen zuelarik Aita S. Ignazioren kartaren bat, paratzen ze belauriko, S. Franzisko Xabieren gisara, eskatzen grazia, obeditzeko ongi, eta ala obeditzen zue, nola manatu balio Jangoikoak berak. Manatu zio, bere osasunari zegozkionetan obedi zezola Markos deitzen zen lego bati. E ta ze miragarri nola zegokion obediente aur bat bekala. Oroat kozinariari, an zegonean laguntzen. Alako batez etorri ze D.a Juana Prinzesa Sanduari mintzatu naiez: E rran ziote berari, baña etze atra eskatu arteo kozinariari lizenzia. Onek erran zio, bazeikela joan, baña itzultzeko len baño len, ezi iteko anitz zela. Atra ze, mintzatu ze bere Altezareki: eta andik guti erran zio bear zuela itzuli, nola manatu zion Kozinariak. Admiratu ze Señora, ta nor ez? 6. Orazio mentalean labratu ze Sandu gau Jangoikoaren gustora. Beti zegola orazioan, daike erran, ezpaizeike beñere atzen Jangoikoaren Majestadeas. Konbersazioan ezpazuzte tratatzen Jangoikoaren gauzak, egoten ze elebaturik bekala, etzuela kasorik jardukias. Naiz kontino zegon orazioan gogoas, bere bizia ze orazioa luzaro geldia egotes, gau erdias geros egon ta egon zebaturik artan, ondaturik Jangoikoan nola burriña sutegian, atratzen baize suturik begitartea ere, de manera ezi Markos lego garrek beldurrak gaitz egin zezon, ematen zue golpe, ta abisatzen zue, aski zela: errespondatzen zio humil, guti bat gexago, hermano Markos, gexago gutitto bat uz nazazu. Sakramentu aldarekoaren presenzian, zue bere gusto erregalatua: arara eskapatzen ze egunaz laster eskalda arrapatzen zuen guzietan bere itekoen ertean: eta biajeetan lenbiziko bisita zue elizara; eta Jangoikoaren dono espeziales ezauntzen zue non zen Sakramentu, non ez. E rrelijioneko etxeetan aposentua paratu bear ziote urbil elizara, joateko bere Jaunaren bisitatzera, nai zuelaik, eta nai zue maiz, ezi ezta nior ain erregaloen goloso ta gose, nola Sandu gau zen Zeruko erregalo gonen, zein etzue utzi egunik errezibitu gabe, al bazuke, zela sano, zela heri. E boran lien zegolaik letargo gisa bateki, doi 359 SANDUEN BIZITZAK doia nekez idatzarrarazi baizezakete, etzue abisatu bearrik komekatzeko garaierat; ain erne puntual zego. Andik, Jesus onaren komunikaziotik, apegatu zekio karidade andi gura proximoengana salbatu naiez, zela orazios, zela dilijenzias, eta edozein maneraz. E xenplu anitz da, baña bat K aballero inpenitente batena, zein konbertitu naiez paratu ze orazioan Kristo guruzifikatuaren oñetan: eta Jaun dibinoak erran zio, Zoaz heriorrengana, ezi nik asistituko diot Mediku gisa, zuk konsejatzen diozun bitarteo konfesa daiela. Joan ze Sandua boladan; aurkitu zue heriaren kuartoan Jaun dibinoa Medikuaren idurian. Asi ze erraten heriari bere antsia guziareki konberti zeiela; ta penaturik gaizki eginas konfesatu &. Heriak etzue aditu nai ere; zoeiela andik, zio, utzi zezala. Mediku dibinoak despeitus bekala erran zue, egin bez Sazerdoteak bere ofizioa, ezi nik egin dut neurea, eta damu dut ez dezan aditu ain ongi dagokiona. Sanduak sentitu zue Jaunaren joatea andik; nai zue geldiarazi, baña etzuke. Itzuli ze bere Oratoriora: an berriro urtikirik lurrean besarkatus Kristoren oñak zego eske ta eske, negar ta negar. Mintzatu zio guruzetik, aditutut zure otoiak, Franzisko, ikustentut zure negarrak eta deseoak, baitire prezioso ene begietan: ta entenda zazun zenbat nauten nik bekatari gorren salbazioa, ta eztutela nik uzten bera, baizik berak uzten nauela ni, eramanazazu beragana, ezi zureki egonen naiz. Itz gebek aditurik, artu zue guruzifixoaren imajina: joan ze berriro, ta apartarazirik guziak kuartotik, gelditu ze bakarrik heriareki. E men izan ze arren predikatzea, exhortatzea, animatzea: baña protxurik ezin atra. Itzuli ze Jaunagana, Jauna, orren eskuan daude gizonen biotzak: Jauna eman zuena bizia guruzean bekatariengatik, mogi bez onen biotza, ta ez permiti kondena daien. Orduan asi ze jariten odola guruzifikatuaren llagaetaik. S. Franziskok erraten zio heriari, beira bez nola mostratzen dion Jaunonek nai duela salbatu: eska bezo penaturik &. E tzue mellarik egiten. Orduan mintzatu ze imajinatik Jesu Kristo, Bein ixuri nue ene odola munduagatik, orai zuregatik sollik: beira zazu nola nauten nik zure ona. Adi zazu ene sierbo gonek erraten dizuna: Konberti zaite, ta barkatuko dizut. Oneki guziareki etze beraztu. Orduan Jaun dibinoak eskuareki artus bere odola tiratu zio aurpegira, bada eztuk nai baliatu ene odolas, au biz ire kondenazioaren señale. Orduan zori gaixtoan jaio gura blasfemien ertean akabatu ze emengo, ta arima eraman zute Demonioek. & Andrad. Itin. gr. 7 l. 12. S. Franzisko Borja kanonizatu zue Klemente X.ak 1730 urtetik 1740 urtetako bitartean. 360 Joakin Lizarraga Lastallaren 15.an Santa Teresa de Jesus Karmelokoa 1. S. Teresa de Jesus K armeloko lore ederrena, E spañako gloria, ta E liza guziaren Doktora, argia, ta lustre gloriosoa Jaio ze jendaki nobletik Avila deitzen den Ziudadean 1515 urtean. Bere biziaren tela da, tela prezioso bat guzia bordatua birtuteen lorees. Guzia da inposible explikatzea: zenbait aipatzea inen dugu. E man zio Jangoikoak gorputz ederrean ederrago arima onera emana aurzututik, ta entendamentu ona. Sei zazpi urtetako adinean bere anaiatto bat eta bera egoten zire leitzen libru sanduak, eta leiturik eternoa dela emengoas geros ala premioa, nola pena, zeude elkarreki errepetitzen betirok o betirok o betirok o. E ta Martiren historiak leitus itxekitzen zire martirioaren deseoan, iduri zekiotela merke erosten zutela aiek gloria eternoa eriotzearen kostus; eta ala biak eskapatu zire etxetik joateko Moro-errietara iltzeagatik an Martir Jesu Kristoren amorez. Baña osaba batek aurkiturik bidean itzularazi zitue. Segitu zue sandattoak Amaren eskupean azis Jaunaren amorea, egines bere debozioak, errosarioak, mezak, limosnak, zuken gisan. Amabi urtetan iltzekio bere Ama ona: eta bera gelditurik emazurz triste sollik bekala, joan ze Ama Birjinaren imajinaren alzinera negar ta negar eskatus mostra zeien beraren Ama betikos andik alzina. Senzillki egin nue au, dio Sandak, baña alaere iduri zaida baliatu zekidala, zeren ezi beti Señora gau frogatu dut Ama izan dela enetako. Asi ze goizik ikasten orazio mentalaren doktrina, zenen erakustun admirablea izan bear zuen gero. Txastaturik zein suabe gustosoa arimarendako den Jangoikoa, geroago ta iago zebatzen ze orazioan. Sartu ze K armesen errelijiosa: ta probatzeko ta errefiñatzeko Jesus onak bere E sposa E skojitua erregalatu zue bere prenda ta arhaeki, baitire neke penak ta trabajuak, emanes gaitza gaitzaren gañetik, etsituartaño bere bizias. Laur egunes ila bekala egon ze oliaturik, ta obia ere idikirik, eta konbentu batean ilaria zelebraturik, ta etzute ortzi bere Aitaren amorez, zeñek baizio etzegola ilik oraño: laur egunen buruan asi ze akorritzen, aurkitu zue argizari paratu ziotena begietan, eta jakintzue pasatu zena bitartean. Baña nolako pazienzia ta arimo andiareki eraman zuen guzia, eztaike aski pondera: eta gero nola irur urte kosta zekion itzultzea osoki, lenbizian ibilis laur atzetan; gero ere azkenean S. Josef gloriosoaren medios, zeñen debozioa baizue, ta konsejatzen baitu miragarriro, konba- 361 SANDUEN BIZITZAK lezitu ze, baña gelditurik asko gaitz-genero progutako; ezi dion bekala berak, Jangoik oari gloria, beñere etzai da falta gaitz bat edo berze. 2. Nai zue Jangoikoak Sanda, ez nolanai Sanda, baizik Sanda perfekta: orgatik nai zue apartarazi konbersazio onetan ere zuen errekreazioetaik. E ta noiz deskuidatzen zen zerbaitto ontan, pagarazten zio orazioaren denboran. Orazio gau guziei konsejatzen ziote kontino, ta konsejatzen du bere libruetan agitz gogotik on guzien iturri bat bekala: baña berak denbora aldi batez txurtu zue ta utzi bekala kasi, humildade falsu baten kasos ziola berebaitan etzela digna komunikatzeko Jangoikoareki orazioan tratatzen zuena jendeeki konbersazioan; eta au dio izan zela tentaziorik gaixtoena, uztea biderik obena ontzeko, baita orazioa. Baña konfesoreen konsejus, ta bere experienzia proprios itzuli ze laster oraziora, naiz ez ain laster ustu arras inperfekzio guzietaik. Konfesoreak ikusirik arima gura nai zuela Jangoikoak beretako sollik berex, erran zio ezi plazer egiteko Jaunari guzis, etzuela utzi bear egiteko deus nai zuenik bere Majestadeak: eta ala erretira zeiela konbersazio guzietaik. Sandak erreplikatu ziola dio, ia zergatik utzi bear zituen, ezpaze bekaturik? Konfesoreak manatu zio enkomendatzeko Jangoikoai E spiritu Sanduaren himnoareki. Ala egin zue: eta aditu zue Jangoikoa erraten ziola, ia eztut nai nik izan dezazun k onbersaziorik jendeek i, baizik A ingiruek i. Momentu berean aurkitu ze libre inklinazio gartaik, eta andik alzina bere bizi ta gusto guzia ze Jangoikoareki orazioan: eta beiratzea Jangoik oa gizon eginik gure amorez, au da Jesus ona, eta penas beterik pasio doloresk oan, ilik gurutzean, ta presente oraño ere beti bere Sak ramentuan, on da zoratzen zuena Sanda amorez eta dolorez. E ta aumentatus bekala Sandaren amorea, zoezi aumentatus Jaunaren amoresko demostrazioak, erregaloak, ta faboreak beragana. Noblea ze Sanda Jaunareki: nobleago Jauna berriz Sandareki porfiaz bekala. 3. Nork erran? nork entenda? nork pensa ere egin zition fabore admiragarriak? Bein erakutsi zitio sollik eskuak: gero aurpegi dibino gura, ta beiratzen ziola amoroso: gero bere humanidade Sandu guzia glorioso, nola erresuzitatu zenean. Asko denboras sentitzen zue bere eskuietako aldean bere Majestadea iten ziola konpañia, mintzatzen, erakusten, konsolatzen zuela bear orduetan. Berze bein mostratzen zio esku bateko llaga, ta andik atratzen bekala itze andi bat aragiareki bateo, erraten ziola, ura pasatu zuenak beragatik, aisago inen ziola eskatzen ziona. Komekatzean bada erregalatzen zuena, nork erdetxi? komunkiro komekatu ondoan gelditzen ze elebaturik, eta ala nola kristalesko urna bat errebestiturik iruzkias istargitzen argi eder ederra. Bein sentitu ze ala nola odolesko bañu batean guzia bañaturik gozoro beterik gustos ezin iagos. Berze bein 362 Joakin Lizarraga errepresentatu zekio bere barnean amoroso ematen ziola eskuieko eskua, ta itze bat señale bekala, izan bear zela beraren E sposa, ta beiratu bear zuela beraren honragatik E sposa bekala. Askotan erraten zio bere Majestadeak, ene alaba, ia guzioi zara nerea, ta ni zurea. Sandak , Jauna, niri zer zaida nitas, baizik orren Majestadeas? In bez duena plazer. Alako milla nekez sinetsikotuenak gizon lurrekoak, baña egiak! 4. Baña etze guzia erregalo ta gusto: guruzifikatuaren E sposa bekala eraman zue ederki beraren guruzea, au da trabaju neke-pena. Denbora luzean dudatu zute beraren espirituas ote zen Jangoikoaren edo Deabruaren aldetik: eta bazire uste zutenak burlatzen zuela gaixtoak. Zenbat pasatu zuen orgatik, kontatzen du Sandak. Bada erreformatzean K armesko errelijionea, Jangoikoai ta E lizari egin zio zerbitzu andia: baña nork konta pasatu zituen trabajuak? Zenbat oposizio ta persekuzio mundukoenganik? Bada infernukoek nola maltratatu zute, ainberze arima atratzen zuenagatik aien atzaparretaik? Bi aldis autxi ziote besoa, gelditu baize mainku batetik Jangoikoaren permisios berze milla tratamentu gaixtoes landara. Alaere ain koraje ta arimo balientea, ezpaiziote batere beldurrik iago ezi balire uliak neguan. Iago beldur zue Jangoikoaren ofensa den txipienas; ta on dela dio beldur izateko iago ezi infernu guzias. E ta zierto nek ez aurk ituk o da Sandu edo Sanda ain baliente animoso denik eramatek o trabajuak , gaizak , eritzeak : eta bateo ain beldurti lotsak or denik bek atuaren idurias ere, itzalas ere. Ala eskribitzen ziote bere Monja batzuei, Jangoikoak indida mertxede emateas biotz, sufritzeko heritasun, pobreza, ta alako plagak bekaturik gabe direnak: baña soportatzeko faltak eta kulpak, eztut biotzik. Ain sendo zuzen seguroa izan ze Sanda gonen espiritua, eta doktrina, Zerukoa bekala, ezi ala deitzen du E lizak. Ain baliente animosa izan ze, ezi bere bizia ze trabaju pasatzea, deseatzen zitue gogotik, sufritzen zitue ez solamente pazienzia ta arimo andiareki, baitare alegreki ere; ta ala bere estribillo, edo egunoroko petizioa ze, Jauna, edo padezitu, edo il: nola erran balez, ez lukela nai bizi ez padezitzekos. Teologia gau eztu entendatzen baizik dagonak Jangoikoaren amorearen ardoas arturik. 5. Ote zebila Sanda gau gorputzaren gaitzen bildurrak? Aborrezitzen zue etsaiik andiena bekala: etzue iltzen, on ezpaita zillegi, baña gañarakoan tratatzen zue gogorki, nola balitz sendo azkar, zelarik herikor; eta sentitzen zue egotea obligaturik beiratzera osasunas, eta ezin tormentatzea nai luken adiña: ta erreprehenditzen zitue zutenak sobra kuidado osasunas, nola etorri balire, zio, solamente k uidatzera ez iltzeas. Iretsi nuen arteo erioa beingoas, eznue deus balio; eztutenas geros ajolarik gorputzas, il edo ez il, ez nago ain heri: ezi gorputz gebek dute k ondizio bat, ezi iten bazaiote k aso deus guti bates, berla 363 SANDUEN BIZITZAK atratzen dute berze atxek ia bat, k aso inaraztek o. Zer inporta da il gaitzen? E ta errealki Sanda gloriosak bizitzea zerama pazienzian, ta iltzea zeuka deseoan: ala kantatzen zue, Bizi naiz, ta ez enebaitan: ta alak o biziain beira nago, ezi ez iltzeas iltzen nago. E ta berriz usu aski bere buruai zio, Deusek etzaitela turba: Deusek etzaitela lotsa: Guzia pasatzen da: Jangoik oa aldatzen ezta: Jangoik oa duenari deus etzaio falta: Jangozk oa sollik ask i da. Pazienziarek i guzia erdexten da. Galtzeko beldurra trabajuei ta erioai, baliatu zekiola, dio, infernuan egona espirituas, ta txastatua zerbait ango penaetaik. Kontatzen du Sanda berak, nola eraman zuten espirituan infernura, ikustera leku prestatu ziotena an Demonioek, ango erretzen egotea, ango neke-pena betirokoa, ango desesperazia &. Kontatzen du ezin aurkitus bear bekalako itzak adiarazteko: eta sei urteren buruan ere pulsoak ikaratzen zaizkiola oroitzeas ere, arriturik nola leiturik len, ta pensaturik anitz aldis infernuaren gain, nola etzuen gogoratu denaren erdia ere, ezta milla zatitaik bat ere. Bukatzendu erranes, Jangoik oaren amoreagatik otoi otoi ez gaitzela k ontenta gutirek i, bai egin ta pasa al guzia, libratzeagatik miseriaen miseria extremo gartatik . Ala egin zue berak: eta guk dezakegu atra kontua, ezi alako arimarendako prebenitu barin bazuzte Deabruek alako penak, zer eztuten eginen gure arimes? Oh! Jangoikoak guarda, bere Seme Jaun Jesu Kristoren atenzios. 6. E xplikatzea arima eder garren gañarako birtuteak sollik dezake serafinen miak: guk aipatu zerbait, zerbait ikasteko. Humiltasuna da zimendu gisa bat: Ain barnetik eta sendoki ze humila, ezi infernua ere uste zue guti zela berak mereji zuenarendako; ta penatzen ze, erraten, edo pensatzen zutelaik ongi beras: eta manaturik Konfesoreek eskribi zezkiela Jangoikoaren mertxede in zitionak, naiago zue publikatu ta ponderatu bekatuak, eta etze deskuidatzen ontan, beti emanes bere kontra. Jangoikoai eskatzen zio etzezola egin ainberze fabore atzendus ain fite berak inikako ofenses. Alketzen ze beiratzeas fabore iten ziola Jangoikoak agerrian, eta nai luke joan urrun, ta altxatu, niork ezaundu etzezan lekuan, auta lezakela ortzitzea ere bizirik orgatik. Agitzen zelaik despreziatzea norbaitek, edo murmuratzea, on ze musikarik gozoena berarendako: eta ala murmuratzen edo kontra egiten ziotenei artzen ziote amore ta kariño espeziala, bere ongiegille obenei bekala. Goratu ziote Sevillan testimonio falsu txoil itsusi bat de manera ezi Inkisizioko Jaunak sartu zire konbentuan atratzera barin baze alako deliktorik. Guziak turbaturik, ongi nai zutenak triste beldurrak: baña Sanda aurkitu zute ain alegre, ain zoraturik bekala kontentus, ezi dio karta batean, ematen ziola gana egiteko egin zuena Dabidek testamentuko arkaren alzinean. Bada preso geldiarazi zutelaik konbentu batean, fr. Juan de Jesus Rocari andik eskribitu zion 364 Joakin Lizarraga kartan animatzeko, zer kontentua mostratzen du? zer korajea? zer ansia pasatu naiez gurutze ta pena iago ta iago? E derki ikasi zue Jesus onaganik izatea manso eta humil biotzez, iago ezpaita posible alako santidadean. 7. Zimendu sobrenatural proprioa da fedea, au da sinestea ikusi gabe, zeren Jangoikoak dion ta E lizak erakusten duen. Meatxu iten ziotelaik erranes zebilala tentureki, denbora gaixtoetan bizi zela, bazeikela agitu kontu ematea Inkisizioari, ta kastigatzea. Irri egiten zue ziola, sospetxabalez bazela berabaitan puntu bat ere E lizaren kontra, bera presenta leikela tribunalean bereala. E ta ezauntzeko Jangoikoaganik edo Deabruaganik zen espirituan sentitzen zena, baldin balitz deus E lizako zeremonia txipienaren kontra, zio etzuela berzerik bear, sinesteko zela Deabruaganik. Zer iago? erraten zue, ezi Zeruko Aingiruek mana balezote gauza bat, ta berze bat kontra Konfesoreak, edo Superioreak, ez lezakela egin, baizik ebek manatua. Zer iago? Denborain buruan seguratu zirelaik, Jangoikoaren espirituak gobernatzen zuela arima gura, manatzen ziolaik Jangoikoak gauzaren bat egiteko, aipatu gabe errebelazio izana Zerutik, konsultatzen zue Konfesorea gauza gartas, zer iduri zekion: eta baldin Konfesoreak konsejatzen bazio kontra, egiten zue onek errana, ta ez Jangoikoak errana; eta Jangoikoak berak manatu zio ala egiteko, eta au dela bide seguroa, ta Jangoikoak E lizan paratu duen gobernuaren konforme, ta ala segitus eztaikela uts egin, kontra bai: Gero Jangoikoak berak nai bazue in zeien berak errana, aldatzen zuela Konfesorearen borondatea. Sinesteko Sandak, etzue bear berzerik, baizik Jangoikoak errebelatu ta E lizak diola: eta erraten zue, zenbatenas nekesago den gauza entendatzeko, aisago sinesten zuela, baize on señale, Jangoikoaren gauza zela. Fedearen misterio barna sekretoena bide da aldareko Sakramentua, non sinesten dugun presente Jesu Kristoren Majestadea uzten dela artzera, jatera, ta sartzera gure barnean, naiz etxakin guk nola, ta ezin entenda. Sandak ontan zuen sineste bizia gerorat ezta ain admiragarri, ikusten ere zuelaik askotan; baña prinzipioetan ere len ta len dio, errezibitzen zuela Jauna Komunionean ain nola ikus balez, nola Magdalenak: eta erraten zutelaik zenbaitek, nai luketela bizitu balire Kristoren denboran ikusteko ta mintzatzeko, irri egiten zuela berebaitan Sandak ziola, zer geiago duten, daukatelaik ain errealki presente orai? E ta ala obe guretako, ezi begis ikus baledi, nola leike ni bekalako bat trebe ellegatzera? Orai dago disfrazaturik, atrebi gaitzen: eta dirudi obligatu dela sufritzera gu, naiz ez bear adiña erreberenzia, zeren ala disimulatzen duen Majestadea. Baña eztago, dio, eztago ain altxaturik, ezpaita ezauntzera ematen asko maneras ongi nai 365 SANDUEN BIZITZAK duenari. Agertzen, ta ezaunzera ematen zekio maiz Jesus ona Sakramentuan Sandari, ain ongi nai zuenari. An bein kontatzen du Sandak ikusi zuela bere edertasun ta Majestade proprioareki Sazerdotearen eskuetan, zein baize bekatari, eta bi Demonioek zeukatela arren lepoa inguraturik beren adarreki, ta zeudela beldurrak bekala Jaunaren Majestadeas. Asi nitza, dio, dudatzen ote zen Jangoikoaganik bisione gau, ezpide zuela naiko ikus nezan arima gartan zegon gaizkia. E rran zida permititu zuela ori, entenda nezangatik konsagrazioko itzen birtutea, eta nola paratzen den presente an, naiz gaixtoa den sazerdotea. E nkomenda nezala. An anparatzen, konsolatzen, bizkortzen, animatzen, ta gloriastatzen zue arima gura. An gorputza ere berritzen bekala ze, ezi naiz joanik koloregaitz ain herikor penitente bekala, komekatu orduko, ala nola urrea suan, gelditzen ze arrosakolore agitz eder ederra ta alako majestade admirableareki, ezaun baize nolako arrotza zeukan bereki: eta komunkiro elebaturik arima sentidoetaik. 8. Fedearen neurrira zue esperanza ere firmaturik ainberze faboreeki. Gloria Jangoikoari, zio, ezpaitut beñere deskonfiatu beraren onas eta miserikordia infinitoas. Andik egin zekio biotz gura zabal andiago ezi mundua. Andik arimo ta koraje gura, fundatzeko erreforma bat ain admirablea, izanik emasteki bat mediorik gabekoa, naiz oponiturik infernua ta mundua, ta aldartez gizon Sanduak ere bai. Baña gusto da leitzea nolako oposizioak, nekeak, ta goraberak pasatu zituen andik eta emendik milla maneras, nolako arimoa bitarteo eta konfianza, nola en fin faboratu zion Jangoikoaren esku poderosoak atratzeko biktoriosa: Bere fabore zue esku poderoso gura, ta ala guzia garaitzen zue: deustas etzue beldurrik. E z solamente berak zue arimo ta konfianza andia, baita berzeei ere ematen zue. Salamancan zego bere Monja bat heri iltzen ia, baña beldurrak ikar ikar kasi etsiturik kondenatzeas. Sanda zego Segobian ikusten Jangoikoan pasatzen zena. Momentuan Jangoikoaren birtutez paratu ze Monjaren bururdikoan konsolatzen, ta animatzen amorosoki pasatus eskua aurpegitik erraten ziola, ene alaba, etzaitela izan boba, utzi beldur goiek, ta egon guzis konfiaturik pasatu zuen artan zuregatik zure esposo dibinoak, ezi andia da gloria prestaturik daukana zuretako, eta sinesta ezi gaur berean joan bear duzula gozatzera. Ala joan ze alegre Sandaren besotan. Bere konfesorea Aita Gaspar Salazar zego trabaju andi batean urrun; eta oroat Jangoikoaren birtutez Sanda jenerosa plantatu zekio derepente bere aposentuan, ta utzi zue beterik konsolazios ta arimo ones. Bada nezesidade lurrekoetan nolako arimoa zue? Sinesta, erraten ziote bere Monjaei, zuek ezpadioze faltatzen Jaunari, eztizie faltatuko berak. Ala milagrosoki 366 Joakin Lizarraga ere suplitzen zitue bear orduan Sandaren kasos. Urte batez etzutelaik ogirik konbentuan ilabete bateko doi doia, ta nion ezin aurki, sustentatu zire guziak sei ilabetez, eta asko pobre ere bai aien limosnas. Urte berean katarroaren epidemia bateki jende geiena heriturik, ta Monjak ere bai, ezin niondik supli, ezin saldu ere esku-lan eginak, ala ere mantenitu zitue heriak eta sanoak Jaun onak: nola? zute baratzean udare planta bat, ez andia; baña anitz udare ekarri zuena urte gartan; egunoro biltzen, ta beti beterik, jaten zuzte ia egosirik, ia errerik, saltzen ere bai kargaka suplitzeko gañarako bear zirenak; alaere udares beterik beti, nola ezpalezate kendu batere. Gauza txipi idurietan asko aldis agertzen da Jaunaren piedade andia. Nola baizute habitua estameñas, trabaju zute zorri ta bartz deitzen direneki, eta inkietatzen zuztela orazioko denboren, eskatzen ziote sandari logra zezoten libratzea molestia gartaik. Zegolaik bein sanda bere orazioan koruan, disponitu zute berze Monjaek joatea Korura prozesioan kantatus kopla gisa batzuk konpondu zuztenak plaga garren gain. Ikusi zituelaik eta aditu sandak jaiki garbosa bere lekutik, ta asi ze kantatzen derepente kopla in zituenak Jesusen amorez. Bada gerostik onat sekulan ez omen dute izan bakotxik ere ez zorri ta ez bartzik Monja profesatu direnek: eta milagro gonek omen dirau egungo egunean ere. Baña zer milagro, ofrezitu ziolaik Jaun dibinoak sandari emanen diola eska dezan guzia? 9. Zertan izan zen S. Teresa Zeruko Serafin bat bekala proprioki, da karidadean, au da maitatzean Jangoikoa guzien gañetik, eta proximoak Jangoikoagatik. Ze petxo noble gura ala nola brasero bat sus betea, non biotz jenerosoa zegon kontino erretzen amorez, ta inzensu gisan errespiratzen kontino afekto amorosoen fragranzia gora gora. E tzue lekurik an lurreko afekto batek ere: Guzia bete zio Jangoikoaren amoreak, ezpaizekie ez pausurik ematen, ez mintzatzen, ez gogoratzen, ez memoriaik ere egiten gauza bates ere, ezpaze emateas plazer bere onetsiari. Orgatik egin zue boto egiteko betiro zer ere uste zuen zela perfektoago, ta Jangoikoaren iago gustotan. Jem urruti zegon egitetik desplazer! Kunplitu zue diona itz gonek partiturik bortzetan amore, more, ore, re, e: au da, biotzeko afizionearek i, k ostunbre onek i, itzez, obraz, ta eriotzeaz. Amatzen zue afek toas, efek toas, eta perfek toas. A fek toas da enpleatus arima guzia Jangoikoan, memoria oroitzen, entendamentua pensatzen, borondatea konformatzen Jangoikoarenareki, eta biotza amorosturik guzia bere Majestadeas. E fek toas da, obratus, trabajatus, egines, ta desegines al guzia beraren plazer, eta gloriatan. Perfek toas da padezitus, bizia, ta odola ofrezitus sakrifiziotan. Azkenean zio amore sendo sineskoa; insuperablea, au da garaitu eztaikena: 367 SANDUEN BIZITZAK inseparablea, au da aparta eztaikena: insoziablea: au da berzeeki parti eztaikena: insaziable, au da ase eztaikena: ta ala guzia guti iduri zekio Jaunari zor zion ta pagatu nai zionaren aldean. Amorearen señale izan ze Serafin batek susko saeta garreki traspasaturik biotza utzi zuelaik erretzen amoresko dolores, zelebratzen baitu E lizak Agustuaren 27.an. E gin ze amorearen medios espiritu bat Jangoikoarenareki, eta ala nola biak balire bat, erraten zio, Jauna, au ona da gure adiskidetako, nai zuelaik sanduarazi zezan bat beretako. 10. Jangoikoai zion amoretik ze proximoei zioten amorea, arren ariora, arren konforme. Gorputzai dagokionez onesten zitue proximoak iago ezi Bere burua, artus berak nekeak eta penak alibiatzeagatik berzeak, berak barutus sustentatzeagatik berzeak, berak gaizki pasatus ongi ikusteagatik berzeak. Arimaren aldetik guziak nai zitue salbo ain ongi nola bere arima: eta herejeen ta bekatarien uts, errore, ta galmendeas aflijiturik bizi ze kontino negar ta negar, nola baizekie infernuko berri experienzias ere, aien onagatik artzen ta ofratzen zue asko penitenzia, tormentu, eta martirio: Bere alaba sandaei ere enkargatzen ziote eskatzea Jangoikoai beren orazioetan, ez lurreko gauzarik, baizik gaixtoen konbersionea. E ta ezin soportatus biotzeko miñ errua beiratzeas alde bat ainberze ofenditzen dela Jangoikoa, berze alde ainberze arima galtzen dela, erremedio ta errekonpensa zerbait eman naiez, egin zue bere K armesko E rrelijionearen erreforma milagroskoa, eta izanik donzella pobre bat, fundatu zitue ogeitaamabi konbentu ala nola Jangoikoaren usadorre preziosoak, zeñetan biltzen ziren arima garbi eder sandaeki errekreatzen ta erregalatzen zen Jesus ona, berak errebelatu zuen bekala noiz ta botatzen zuten ainberze lekutaik herejeek urratus tenploak, kendus sazerdoteak. Zenbat nekepena, biaje, otz, bero, trabaju, ta molestia-genero pasatu zuen ortako guruzifikatuaren E sposa propiak, ezta posible kontatzea. Bizia eman naiak beti, ta guti iduri zekio zuen bat gura ematea, milla bizi eman lezazke gogotik ere karidadearen Martir. Bere bizitze estimatzen zuena ze Kristo Jesus Jangoikogizona; zeñeki zuen bere errepausa bakarra orazioan; baña noiznai pribatzen ze gozo gartaik ere, bear baze irabazteko arimak, utzis ala Jangoikoa Jangoikoagatik. Baña nork explika Sanda gonen grazia, modu, ta dono admiragarria, tiratzeko arimak Jangoikoagana? Bere konfesoreak itzultzen zitue sandu: berareki tratatzen zuten guziak oneratzen zitue bere mintzaera graziosoas, eta E spirituaren indarras. E tze Sanda gau triste serio mostratzen zena, eskrupuloso ertxi, akar inzale, aizkor, ta ala, ez, baizik afable, llana, pasta onekoa, jenerosa, amoltsua guzieki, guziei ongi naia ta amablea: S. Pabloren gisara guzia guziendako: ala 368 Joakin Lizarraga oneratzen zitue guziak. Inbidia zuela zio Predikariei, baizeizke enplea konbertitzen arimak: eta au zio zela sakrifiziorik obena Jangoikoai. Baña etze deskuidatzen bera zezaken guzian, ta anitz maneras bere ta berzeen medios. Bere Konfesore bati eskribitzen zio, Aita, predika bez konfesio gaixtoen kontra, ezi orgatik galtzen da anitz arima. Nai zue predikatzean mintzaera baño iago izan zezaten espiritu ta ferbore Apostoluen gisara. Bada konfesoreen manamendus eskribitu zituen librueki zenbat eta zenbat arima eraman, ta eramaten du Zerura? Nork daki? 11. Ala sandutzentuena berzeak, zein sanda bide da berebaitan? Persona gura, zeintan bizi zen ta mintzatzen zen Jesu Kristo, zein garbi eder perfekta ze preziso izatea? Gorputz ta ariman birjin izan ze bizi guzian: eta sinesten da ezi azkenerat ia etsaia etzela trebe egitera gerrarik, ta egitera tentaziorik ere genero gontan: eta oraño iago iduri duena, ta kasi ezin daikena sinesta, joaten zekizkiolaik bereak konsultatzera genero gontako tentazioetan, aurkitzen baize ignorante bekala etzekiela zer egin, edo zer erran; eta ala bialtzen zitue komunikatzera zekiteneki: baita arritzeko gauza, izanik E lizako Doktora Jangoikoak argitu zuena argitzeko munduari gañarakoan. Gorputz ta arimaren garbia ze ageri ez solamente itz, ta akzione guzietan, baita ere aurpegian ta begitartean ere, kausatus tratatzen zutenetan kastidadearen afizione, de manera ezi beiratzea Sandari ze predikurik obena kastidadearen. Zer iago erran daike? erranen dut iago ere kontatzen duena Sandak berak, ezi Demonioek bat eroriarazten omen zute bekatu itsusi aditu zuen itsusienean. Konsultatu bide zue bere trabajua Sandareki. Sandak enkomendatu zue Jangoikoak ta enkomendarazi, eta biali zio karta bat eskribiturik bere eskus. Arrek errespondatu omen zio graziak emanes senti zuen mejorias, ta ziola ezi ertxitzen zuelaik sobra tentazioak, karta idiki ta leitzeareki libratzen zela. Pensa orai, Santaren letra sollik ere aski barin baze, libratzeko bekatutik berzea, zer eztuen eginen beraren debozio biotzezkoak? Guzietako eman zio grazia Jangoikoak: baña berak dion bekala, nola baizue iago ansia sendatzeko arimak gorputzak baño, Ja in diola Jangoikoak grazia libratzeas bekatuetaik arimak arren medios iagotan. E ne ustez Sanda gonen debozioa da medio ona salbatzeko arima. E ta nik bentzait esperanza dut salbazioaren, Jesus onas ta Ama Birjinas landare, Sanda gau dela medio, zein kontatzen dut Amabitxi, Maestra, Patrona, ta Abogada bear bekalakoa. Amen. 12. Mereji zue bizitzea urte milla ta milla, eta on luke on munduak, baña etzue mereji: Zeruak ere nai zue bereganatu, ta mereji zue Sandak: berak nai luke egon trabajatzen ta padezitzen juizioko eguneraño Jaunaren amorez: baña Jaunak kontent pasatu zuenas nai zue deskansarazi, ta 369 SANDUEN BIZITZAK koronatu glorias. Beterik irur ogei ta zazpi urte terdi, ongi enpleatuak, konsumiturik gorputza gaitzes ta trabajus, naiz espiritua geroago ta azkarrago grazias ta birtutees, bukaturik Burgosko fundazioa nola bere trabajuen azken korona lorees ta aranzees, ellegaturik Alban ongi akaiturik, izanik Zerutik abisu noizko zen konbidatua: Zorzi urtez lenago ere bazekie zein urtez il bear zen, baña eguna puntualki notifikatu zekio orduan, alegre arima, heritu ze gorputza. E rrezibitu zitue sakramentu guziak txoil debozio guziareki: eta ellegatu zelarik E ukaristia, naiz orduraño zegon eroririk ta erdi ilik, goratu ze amorearen indarras, eta jarri ze bere tariman niork lagundu gabe: Paratu zekio aurpegia ain grabe eder istargitzen zuela, ezpaiziokete beiratu. Komekaturik ia zego ain benerablea ta galanta, ezpaizue iduri adinetakoa: eskuak guruzaturik, espiritua amorez suturik, begitartea baterik alegranzias asi ze nioiz baño suabeago azkenerat mintzatzen ta erregalatzen bere E sposo dibinoareki. Il zen egunean erreklinaturik alde batera guruzifixoareki besarka egon ze amalaur ordus geldi geldia ondaturik Jangoikoan, asten bekala gozatzen gloriaren prinzipioak. Denbora gortan ikusi zue bere lagun izanak Jesus ona inguraturik argis ta Aingirus presente asistitzen anitz milla Sandueki. Aldespeitu ze arima sanda gura, ta ikusi ze atratzen uso txuri eder baten idurian. Bereala arbola ear bat zeldaren aurkasean zegona bete ze lore ederres: eta izar brillante bat baratu ze ezkildorrearen kaskoan, adiarazis ala Jangoikoak bere Sanda loriosaren gloria. E tzela il gaitzaren erruas, baizik Jangoikoaren amorearen indarres, errebelatu zio berak zenbaitei. Agitu ze Lastallaren 4.an. 1582 urtean, urte gartan, noiz emendatu zen K alendarioa kendus amar egun zirenak sobra: eta ala biramona kontatu ze Lastallaren 15.a zelarik Aita Sandu Greg. XIII.a Felipe II.a E rrege. Il ondoan etzue kausatzen lotsamenturik, berze ilek bekala, baizik konsolazio ta admirazio. Ain arrosa-kolore, ta txuri eder aurpegia, eskuak eta oñak erreluziente miragarriro, ezpaizeizke ase beiratus, eta bedeikatus Jangoikoa egin zuena Sanda bat alakoa, eta mostratzen zuena gloriosa gorputzean ere. Orren gañetik exhalatzen zue atxon ta fragranzia bat alakoa barratzen zena konbentu guzia barna, ezpaizekite zereki konpara, zeren baize proprioki Zerukoa, eta aldartez eldu zire ala nola olada batzuk berriro ain geiegi, ezi preziso izan ze idikitzea atariak eta leioak soportatzekos. E ta atxon gura ematen zue ez solamente gorputz sanduak, baitaere tresena ta gauza ukitu zuten guziek. Bereala gure Jauna Sandaren gloritako asi ze ongi egiten milagrosoki heri ta malder akuditzen zutenei eske. Anitz aldis agertu da gloriosa bere deboto espezialki bere errelijionekoei, emanes konseju ta doktrina zerukoak, manteniarazteko bizimodu 370 Joakin Lizarraga sandua bizi zelaik erakutsi zuena. E rrelijiosa sanda bati manatu zio Zerutik abisatzeko Superiorea, ez iteko anitz kaso errebelazioes, ezi zenbait izanik ere egiaskoak, anitz direla falsuak: ta fedea dela argi seguroena, ta bidea birtuteak ta obra onak zerura joateko, eta berari etzaiola eman duen gloria errebelazioengatik, baizik birtuteengatik. Berze bein erran zio, arturik eskuan doktrina Kristioaren katetxima, au da librua nautena nik lei dezaten ene alabaek gau ta egun. Berze bati konsejatu zio ala, ama zazu iago, ta ibili zuzenago, ezi bidea ertxia da. Berriz erran zue, zerukook ta lurrekook izan gaizen bat garbitasunean eta amorean: Zerukook gozatus: lurrekook padezitus: Guk adoratus Jangoikoaren E senzia, eta zuek aldareko Sakramentu Sandua. Berze hein erran zue, Demonioa dela ain suber, ezi nai duela sartu Jangoikoa sartzen den atarietaik, zein baitire konfesioak, komunioneak, ta orazioak, eta erremedioan nasi beneno. Berze bein, azi daitzela arimak desapegaturik lurreko gauzetaik biotzean ta agerrian, azitzen baitire gloriako E rregeren E sposatako. Azkenean S. Teresa izan da ta da E lizaren ala nola iruzki dibino bat, argitzeko Zerurako bidean; Segi zazu, salbo zara. Nola baize jaioa Avilan, eta an lenbiziko konbentu fundatu zuena, injeniatu zute eramatea arara gorputz sandua Albatik itxilkias ta sekretoan: Alban falta aurkiturik beren tesoro preziosoa, logratu zute itzularaztea Aita Sandu Xisto V.en manamendus: Itzultzerakoan gorputz sandua, arren fragranzias betetzen zire kanpoak, baizoezi nekazariak atzetik, naiz etzekiten zer zen. Dago orai Alban exhalatzen duela atxon admirablea, ta oso, eze, miragarri honratua Zeruaganik ta munduaganik. K anonizatu zue Gregorio XV.ak Martxoaren 12.an. 1622 urtean, S. Isidro Nekazariareki bateo, S. Ignazio Loiolareki, S. Franzisko Xabiereki, ta S. Felipe Nerireki &. 371 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 18.an San Lukas E banjelaria 1. S. Lukas E banjelaria, Antiokian jaioa jendaki nobletik, estudiaturik letrak eta birtuteak, izan ze Mediku honratua. Zekiela pintatzen ongi, da fama antiguaskoa, eta pintatu zuela Maria Santisimaren imajina, bizi zelaik oraño Andre soberana, zeñen deboto amante biotzezkoa izan zela eztaike duda. Jesu Kristoren iruetan ogei ta amabi Diszipuloetaik izan zela, diote zenbait Autoreek, eta E mausko bidean Kristo bizturik ikusi, mintzatu, ta konbidatu zuten bi gaietaik bat. Zierto dena da izan zela S. Pabloren lagun ta adiskide onetsia akonpañatu zuena bere bide, lan, trabaju, ta ongi eginetan, zeñetas Apostoluak iten du memoria bere kartaetan, ta aipatzen du honratus Jangoikoaren ta beraren onetsia bekala. E skribitu zue ederki E banjelioa itzkuntza griegoan, erakutsis asko gauza S. Pablok, ta berze asko berze Apostoluek ta Diszipuloek, ikusi ta tratatu zutenek Jesu Kristo bere denboran. Prinzipalkiro Ama Birjinaganik ikasi bide zitue eskribitu zituen misterio sagratu sekretoak, sollik berak ta Jangoikoak jakin zuzkenak, bere Anunziazioaren gain, Jesusen E nkarnazio, S. Josefen kabilazio, S. Isabelen Bisitazio, S. Juanen saltatzea bozkariundez sabelbarnean, Jesusen jaiotzea Belengo etxolan, Zirkunzisioa zorzigarren egunean, presentazioa tenploan, eta alakoak S. Lukasek sollik kontatzentuenak, ta Ama Birjinak zekizkien bekala, erran bide zitionak kontatzeko bere E banjelioan. E skribitu ere zue berze libru bat ederra, non kontatzentuen E spiritu Sanduaren etorria Apostoluen gain, aien predikatzea, milagro in zuztenak, Judioen ematea aien kontra, S. E stebanen martirioa, Sauloren konbersionea, Santiagoren Zgollatzea, S. Pedroren preso egotea, ta libratzea: gero onen joanetorri ta ongi eginak; gero S. Pabloren peregrinazio, predikazio, trabaju, persekuzio, ta gauzak arren lagun bekala, preso in artaño Roman bi urtes egon baize. 2. Utzirik Roman S. Pablo, S. Lukas joan ze Afrikara, E jiptora, Tebaidara, goitiko ta beitikora: emen izan ze Obispo, ta konbertitu zue infinizio bat jende Kristoren federa: ordenatu sazerdoteak, kontagratu Obispoak, eta bialdu zitue predikatzera berze anitz lekutan. Fabrikatu zue anitz tenplo Jangoiko egiaskoaren, eta bere bizimodu, mintzaera, ta milagroeki, leku gaiek len zirenak eremu ta Deabruen kubilak bekala itzuli zitue Jangoikoaren paraiso, ta Sanduen jardin amenoak bekala. E ta gastaturik bere bizitza ongi enpleatua alako lan onetan, ellegaturik lauretan 372 Joakin Lizarraga ogei ta laur urtetaraño, S. Jeronimok dionez, iltze Bitinian eriotze naturalez; berze Autore batzuek diote il zela Martir glorioso. Berze anitz ongi eginen ertean kontatzen da, Sandu gonek pintatu zituela Jesu Kristoren, ta bere Ama Birjinaren imajinak memoriatako, ta utzirik elizan beti izan direla agitz estimatuak, ta beneratuak debozio andiareki. Ama Birjinaren bat S. Lukasek pintatua omen dago orai Roman S. Maria Maior deitzen den Basilikan: zeñen medis obratu diren asko milagro &. &. 373 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 19.an San Pedro Alcantara 1. S. Pedro Alcantara penitenteen exenplu admiragarria, zein laudatzen duen ederki S. Teresak bere Biziaren libruan, ta zeñek aprobatu zuen Sandaren espiritua, jaio ze Alcantaran nobleetaik. Aurzutuan asi ze egiten bere debozioak, espezialki errosarioa Ama Birjinai, zeñen konzepzio garbiaren deboto andia baize. Leitzen ikasi zuelaik, erretiratzen ze leitzera libru sanduak, ta ondorean pensatus leitzen zuena. E txean falta goartzen zutelaik, aski zute elizara joatea, an aurkitzen zute faltarik gabe. Zebatu ze konsideratzean adin gartaik ia Kristoren pasioan, eta bein aurkitu zute goraturik airean espirituaren indarrez. E gin zue pakto bere begieki ez beiratzeko sekulan emastekiaren aurpegira, eta kunplitzeko ongi, beti erabiltzen ze begiak apal apala lurrera beira. E studianteen exenplu ta alkaizun ze Salamancan: guardatzen zire aipatzeas bear etzenik arren presenzian: eta barin bazeude alako jardukietan, agertu orduko ura, ixiltzen zire ziotela, Alcantarakoa eldu da: alda zagun itzketa. Berak bere aldetik egines Jangoikoa zue bere fabore: beraren inspirazios egin ze S. Franziskoren errelijioso, eta zoeielaik artzera habitua, agitu zekio milagro andi bat: ezin pasatus ugalde andi bat barkorik ez izanez, zegolaik triste, berantzen zekiola, bereala sentitu zue zeramatela ur ganean etxakin nork eta nola: ta aurkitu ze berze basterrean busti gabe Jangoikoai ziola esker milla. Laster ezaundu ze kidatzen zuela Janpikoak, guzien exenplu ta admirazio eginik penitenzian, orazioan, santidade guzian. Ogei urte sollik zituelaik, biali zute fundatzera Badajozen Superiore bekala. Urbilen urtetan obligatu zute errezibitzera ordena sagratuak. Ordenaturik sazerdote zelebratzen zue meza ainberze debozio ta negarreki, ezi adizaleei kausatzen ziote negargale, ta atratzen zire mezatik iago konbertiturik, ezi misione batetik. Nai zue Probinzialeak egin Predikari: zue erreparoa, ezpaizue estudiatu Teologia: Baña egun batez trataturik Teologiako puntu barna bat, gañarakoek erranik bere iduritua, manatu zio fr. Pedrori erran zezala berak ere. E xkusatzen ze: baña obligaturik obedienzias, ala nola len S. Antonio Padua, mintzatu ze ain azertu, espiritu, ta graziareki, ezi bereala ezaundurik Jangoikoaren borondatea obligatu zue izatera Predikari. 2. Asi ze Jangoikoaren espirituas errebestiturik, ta segitu zue predikatzen ziudade, billa, ta errietan, konbertitus biotzak, ta irabazis infinizio bat arima: itzak atratzen zitue suturik biotzeko suan, baña bere obrak zire 374 Joakin Lizarraga iago mogitzen zituenak, ezi aski ze beiratzea Sandua penitenziaren erretrato bat eginik: eta Jangoikoak ere konfirmatzen zue señaleeki. Zue debozio predikatzen zuen errietan egitea zuresko gurutze andi batzuk, eta berak arturik soñean, prozesio gisan joanik paratzen zitue oian kaskoetan, adora zezaten Jesus guruzifikatua, ikusteareki señalea urrundanik. Gatasko sierran igan zue bakarrik bat jasi etzuketena amabi gizon azkarrek. Sierra Morenan berze bat bi pino andis egina ogei gizonek ogei pausu eraman etzuketena: bai ordea Sanduak Jangoikoaren birtutez. E gatu ze beraren fama, ta zoeie obratus konbersione prodijioskoak jendeetan, ta konbentuetan. E ginik Probinziale nai etzuela bortxa, nork explika nola erreformatu zuen errelijionea? Gauza bat ze guzien gain arrigarri, ezi zelarik beretako txoil gogor sebero ta kruela, baize berzeeki beratx amoltsu humanoa. E zta guretako erabakitzea egin zuen on guzia; kontenta gaitzen aipatzeas zenbait birtute, ezpada imitatzeko, bentzait admiratzeko, eta geuren deus gutias alketzeko. 3. Fedea zue ain bizi ta firme sinetsis ikusi gabe iago ezi entenda ta ikusi balez. E speranza zue ezin seguroago fiaturik ta konfiaturik Jangoikoaren on ta podore infinitoan: oneki egin zitue gauza inposible iduri zutenak: eta Jangoikoa bere alde izateareki, deustas etzue beldurrik. K aridadea eztaike aski pondera. Au da su bat Jangoikoak itxeki zuena arren biotzean ain bizi erru, ezi erretzen zio gorputza ere. Beraren kanonizazioaren Prokuradoreak kontatzen du lanze bat, ezi bein ezin soportatus amoresko suaren indarra bota zela estanke izoztu batean, ta bere bero garreki ura berotu ta irakinarazi zuela. Dena zierto egia da diona S. Teresak, ezi exzeso amorosoen birtutez atratzen zela k anpo agerrira, ta an oius egoten zela k onbidatzen gauza guziak laudatzera Jangoik oaren ona, ta erotak o zeuk atela. E ta egiaz ala zego onez, dio Sandak, erotasun ta ordik eria Profetak zuenarek i, zenek i k onbidatzen zituen Zeruk o ta lurrek o k riaturak bedeik atzera Jangoik oa. O zein erotasun ona! eman balezagu Jangoik oak guziei. Jangoikoaren amorez amatzen zitue proximo on eta gaixto guziak deseatus ta prokuratus guzien ona iago ezi Ama on batek bere hume maiteena. Pazienzia Sanduarena etzukete garai trabaju guziek nondik nai eutxirik. Jangoikoak, gizonek, Demonioek, aragi proprioak, munduak, infernuak penarazten ziote nork bere gisara: alaere etze errenditzen arimo andi gura: iago ta iago naiak zego, ta erraten zue, padezitzea Kristoren amorez dela bide seguroena, erdextek o perfek zionea, eta naiz ertxik ara, daramala zeruk o atarietaraño. Prudenzia zue admirablea konstanzia bekala, segitzeko, ta bukatzeko Jangoikoaren alderako itekoak. Zeikena egin, etzeikena desea, ta eraman ongi. Oropesako Kondeak lamentatus munduaren galdua erran zio bein, ah fr. Pedro, nola375 SANDUEN BIZITZAK ko estado txarrean dagon mundua ainberze kulpaeki! eztakit nola sufritzen gaituen Jangoikoak, ta ez erauntsizen ausnarriak gure gain! E rrespondatu zio Sanduak, ortas aflijitzen da? Badu erremedio. Admiraturik ark, eta zer erremedio? Sanduak, Jauna, nola berori eta ni izan gaizen bear bekalakoak, dezakegu logra Jangoikoareki, erremedia dezan: ezperen, ia gure aldetik guri dagokigunez erremediaturik egonen da, eta erremediatzeko gutiago izanen da. 4. Penitenzia egin zuena ezin daike sinesta. Parte kontatzen du S. Teresak aditu zuena. Sustentu artzea ze irur eguntaik irur eguntara bein komunkiro, ezi zenbait aldis pasatzen zekio sei, ta zorzi egun jan ta edan gabe deus. Jaten zuena ze ogi guti bat belar batzueki: E ta gustoa kentzeko, botatzen zue gañetik auts, ur otz, edo ajenzu. Ardorik sekula bere bizian etzue txastatu, naiz konsejatzen zioten estomagoko oñaze kontinokoengatik. Loa aborrezitzen zue iago ezi erioa. Berrogei urtez beñere etzue pasatu ordu bat eterdi baño iago gau ta egun guzian. Goatzerik etzue batere, baizi lur utsa, eta heri zegonean, larru bat, zeñen gañean zegon jarririk, edo erdi jarririk, ezi edaturik etzeike etzin, ezpaizue bere zeldak baizik laur oin terdi luzetasunean, ta bera izaki luze gora. Konbentutik kanpoan bear zelaik alojitu, naiz goatze paratzen zioten etxeetan, beñere etze etziten, baizik erreklinatu lurrean zokoren batean. Gauoro ematen ze bi disziplina odolesko, bat maitinen alzinttoan, berzea argiasterat. Buruan beñere etzue paratzen estalkirik, zela konbentuan, zela kanpoan, zela bero, zela otz, elur, ta erauntsi, beti buru utsean: ezi erraten zue, nola E rregeren alzinean Pajeak baitaude buru utsean estali gabe, ala zegola bera bere errege Jangoikoaren presenzian, baitago leku guzietan. Onetakorik etzue usatzen, noranai zoeien, beti oiñ urtuxian, heritzen zela arri ta larretan, ebek zirela zio loreak ta arrosak berarendako. Zauri andiak iten zirelaik, kuratzen zitue lurrez. Nolako zilizioak zeramazkien kontino, lotsagarri da leitzea ere. Azkenean penitenzia ze bere bestimenta, zeñetas bizi zen inguraturik kontino. E rraten ziotenei on zela temeridade, ta sobrania, errespondatzen zue, tratu egin dugu ene gorputzak eta nik bizi garen bitarteo, eramateko nekepenak: gero Zerura joan ondoan, deskansatzeko betikos. 5. Jangoikoak ematen zio ala bizitzeko, argi ta su orazioan berareki zuen komunikazioan, zein baize ainberze, ezi arte dibino gortan atra ze Maestru exzelentea. Ortan pasatzen zitue, ez orduak solamente, baita gauak ere ta egunak ososoa, oroitu gabe gorputzas, ez tenploan ta zeldan solamente, baita kanpoan ere: eta etzio estorburik egiten arroituak, otzak, beroak, edozein gauzak: ain zego ondaturik Jangoikoan! Orazioan Jan376 Joakin Lizarraga goikoaren argis ezaundu zue arren bearrean zegola S. Teresa, naiz urruti bizi zen, etzutelaik entendatzen beraren espiritua. Joan ze bada Sandua, eta seguratu zue Sanda Jangoikoaganik zirela zituen erregalo ta errebelazio guziak, desegin zitio beldurtasun ta duda zituenak, desengañatu zitue dudatzen zutenak, ta ikusiarazi ziote Sandaren espiritua zela Jangoikoaganik ain zierto, ezi etzeikela izan gauza ziertoagorik fedeskoes landara. Ala defendatu zue, konsolatu zue, sosegatu zue, animatu zue ta lagundu egiteko bere Fundazioak, joanes ortako Avilara anitz aldis. Sandak ere ezaundu zue Sanduaren arimaren preziosoa Jangoikoaren begietan, Jangoikoak ere ezaunarazi zio. Konbidatu zue Sandak otronze bat ar zezan Sanduak: admititu zue karidadea, eta zeudelaik esperan Sanda ta bere gisako lagun bat, ellegatu ze; eta bere itz sandueki zego sustentatzen espiritualki arima gaiek: alako batez derepente ustekabean gelditu ze elebaturik airean gora, ta espazio andian aien konsolazio andiareki, ezpaizute ala ikusi len. Itzulirik bere baitan etzue nai izan artu berzerik, baizik elzari katuli bat, baize festa eguneko erregalo guzia. Baña Jesus ona agerturik an jarri zekio aldakan, eta partiturik bere esku dibinoeki janaria paratu zio alzinean manatus jan zezala: Jan zue zenbait amen alako eskuetaik: bereala arturik Jaun dibinoak baso bat ur paratu zio ezpañetan edan zezan, eta oial bateki txukatu zitio ezpañak: gero desaparezitu ze, gelditurik Sandua ondaturik gozoan, ta Sanda gaiek beterik admirazios. Berze bein Sandua ta Sanda zeudelaik Jangoikoaren konbersazio ebetaik batean, biak gelditu zire elebaturik Jangoikoan, baizio gero Sandak bere grazia on garreki, etzeikela asi konbersazioan arreki, zerengatik bereala elebatzen da, edo elebarazten du. Konbersazio alako guti da munduan. 6. Fabore anitz ta andiak egin zitio Jaun onak. Sua itxekirik Konbentuan, sartu ze Sandua erdian, eta beraren presenzia ta manamendua askitu ze itzaltzeko instantean. Asko aldis pasatu ze uren gañean busti gabe. Zebilalaik bein karidadez, beti bekala, artu zue gauak arrasoan elurketa andi bateki: sartu ze parete urratu batzuen ertean; eskatu zio Jangoikoai, nai bazue guardatu gau artan: bereala lurrean zen elurra urtu ta sartu ze lurbarnean, utzirik idor lekua: goratik erortzen zena zoeie partitus bi aldetara, formatus ala nola bi parete, gañetik gero ala nola bobeda bat guzia elurreskoa, ta utsgune guzia nola sala bat, non gau guzian Sandua orazio egiten, ta Jangoikoa gañetik erauntsi zen biramoneraño. Agertu ze bizi zelaik S. Teresari ta berze zenbaitei urruti zeudenei konsolatzeko bear orduan. Beren baratze batean fraileek erran ziote falta zela biku planta bat: ezta faltako, erran zue Sanduak: ta bereala frinkaturik bere paloa lurrean bere bedeizioareki, ta etzelarik bikuarena, berdatu ze, ta itzuli ze 377 SANDUEN BIZITZAK biku, ta une berartan eman zue anitz biku osasungarri. Predikatus gauza bat, adizaleek entendatzen zute, batak au, berzeak ura, nola bear zuen bakotxak. Bisitatu zue askotan Zerutik jautsirik Maria Santisimak, ta Aingiruek, eta Sanduek. Bein S. Teresari komekatzera emateko, erraterakoan meza, ikusi zue Sandak zerbitzatzen ziotela mezan S. Franziskok ta S. Antoniok Diakonak bekala. Nai zuelaik ia Jangoikoak deskansarazi sandu gau abisatu zue urte batez lenago S. Teresaren medios. E rrebelatu zio Sankari, ain kuadrable bere begietan zela S. Pedro Alcantara, ezi beraren izenean esk a zezaten edozein gauza emanen zuela: ta nai zuela eraman beregana urtearen buruko, ta bazezaduela abisatu. Sandak eskribitu zio berri on goi, eta alegratu ze ezin iagos, ta asi ze berriro disponitzen biajea: eta zio humil, ai nitas, bainaiz sierbo inutila. Azkenerat etorri zekio sukar edo kalentura bat, zein ezaundu zue zela eriotzearen alzindari. E giten erremedioak, eta protxurik ez: galdegin zio Sanduak kuratzen zuenai, Doktore Jauna, noiz goaz emendik? Sarri, errespondatu zio, ezpaitut erremediorik orrendako. Sanduak orduan, laetatus sum in his quae dicta sunt mihi & Alegratu naiz erran didanas, Jaunaren etxera joanen gara. Ikusten zituelaik bereak negarres, konsolatzen zitue amoltsu. E rrezibiturik sakramentuak, presente zegolaik Maria Santisima, S. Juan E banjelaria, berze anitz Sandu ta Aingiru, bolatu ze espiritu andi gura gloriarat 1562 urtean. Ordu berean aparezitu zekio S. Teresari urrun zegonari alegre: Sandak galdegin zio, zer da au, ene Aita? E rresponatu zio, banoaie deskansatzera. O penitenzia zori onekoa, ainberzeko premioa irabazi didana! Sandak berak kontatzen du Biziaren 27 kapituloan, ta berze asko gauza Sanduaren laudariotan. E ta gorputz gura diona Sandak iduri zuela arbolen zañes egina gelditu ze miragarriro eder Aingiru bat iduri zuela. Ilarian jendea zoeie busti gabe, eraunsten zuelaik arrigarri alde guzietaik: argizariak ez itzali ta gastatu ere etzire batere: milagro franko &. Lastallaren 20.an S. Irene B ta M. pag. 316. Lastallaren 21.an Malko Monjea. p. 317. 378 Joakin Lizarraga Lastallaren 22.an Sandak Nunilo ta Alodia Birjinak ta Martirak 1. Sandak Nunilo ta Alodia Birjinak ta Martirak, zeñen gorputz edo errelikia preziosoak beneratzen diren Leireko Monasterioan, jaio zire Araguan, ez urrun Huesca deitzen den Ziudadetik. Buratsoak zuzte nobleak; baña Aita Jentil, Ama Kristio fiela, zeñek azi zituen fede ta lege Kristioan txoil ongi, ta ala atra zire txoil onak eta sandak. Il ondoan Ama ona, segitzen zute aizpa biek bizimodu sanduan erretiratu, debota, honesta, humil, ta langin emanes exenplu ona. Bitarteo pregonatu ze Abderramen errege Moroaren manamendu bat, ezi nork ere zuen Aita edo Ama Jentil, ezpazue ukatzen Kristoren errelijionea, paga zezan biziareki. Manamendu gaixto gau obeditzen ta guardatzen ze E spañaren geien lekutan, espazialki Araguako erreinuan. Bi aizpa geen Osaba batek konsejatzen ziote utzi zezatela errelijione Kristioa, ez galtzeko biziak. Baña Jangoikoas dagona eztute apartaraziko beraganik infernuko ta munduko persekuzioneek, biziaren peligroek, nekeek, eta penaek, kontra bai apegarazten ertxiago Jangoikoareki, firmatzen, ta seguratzen fuerteago, nola neguko izotz eta ekaitzek planta lurbarnean. Ark ikusirik eben konstanzia, ta bere peligroa, ezpazue kontu ematen, akusatu zitue Juezaren alzinean, ezi Aita izanik Jentil, segitzen zutela Kristoren errelijionea. Zitatu zitue bere tribunalera. E ta donzella sandak prebenitus bekala martiriora beren borondatez oiñ urtuxian joan zire arara. Galdegin ziote Juezak, ia beren Aita etzen izan Jentila, edo Kristio errenegatua? Nunilonak baizue adin gexago, errespondatu zio serena, ta animosa, gure Aitas ez dezakegu eman seguranzarik, zeren il baize goizik, gu aurrak in alarik. Dakiguna da, gure Ama zela Kristio fiela, ta Jangoikoaren graziaz gu ere bai, adoratzen dugula Jesu Kristo gure salbadorea, zeñen amorez gaude prest ematera bizia. Juezak loxentxu ta meatxueki nasteka nai zitue ekarri bere opinionera: baña aiek firme bere gartan. Juezak orduan erran ziote, zoazte etxera, pensa ongi, etzaizten galdu. Itzuli zire: pensatu zute len bekala ongi, obeki zegokiotela iltzea, ezi uztea fede egiaskoa. Baña aide madarikatuak berriro akusatu zitue errege deitzen zenaren presenzian, zein diote deitzen zela Zimael, edo Zumail. Presentatu zire berriro onen presenzian animosa... Begitarte ta boza asarreareki akar in ziote, zergatik utzirik Aita- 379 SANDUEN BIZITZAK ren errelijionea, ta beraren obedienzia porfiatzen zuten beren buruen kaltetan. Baña nola baizarate gasteak oraño, konsejatzen diziet il baño len, akordura itzuli zaizten. Kristioak gara, erran zute biek, eta fede Kristioagatik iltzea deseatzen dugu. Ark pararazi zitue biak apart bi etxeetan, etzeizen elkar animatu: enkargatus ostatukoak in zezatela in ala errendiarazteko. Inzute ori, ta iago ere, baize erratea bakotxai, nola bere aizpa errenditu zen Presidentearen borondatera, ta zegon tratatzen akomodu honratuas. Baña ez batak eta ez berzeak etzue sinetsi gezur goi bere aizpas: bai segitu enkomendatzen Kristori. Berrogei egun pasatu zire progu gartan: eta bi egun pasiora baño len, ostatariaren alabak beiratus barronde ikusi zue Alodia orazioan inguraturik argitasunes, ta kontatu zio bere Aitari, zeñek itsuturik argiareki erran zio, utzazu, ezi Demonioak engañatzen duenak mintzatzen dio. Alodiak eskatu zue biramonean, ekar zezotela bere aizpa. E ta etsiturik etzela protxurik berex idukitzeas, ekarri zute. Besarkatu zire biak gozosa: elkar animatu zire iltzera Kristogatik. E rran zire, baru gaitzen egun, ezi biar il bear gara. Ala izan ze. 2. Biramonean Presidenteak presentarazirik nai zitue beraxtu milla promesa ta kariziaeki. E rrespondatzen zute aiek, milla ta milla iago ta iago emanik ere, eztugu utziko guk Jesu Kristo. Ilarazikozaiztet, ezpadidaze obeditzen, zio Juezak. Aiek, nai duena egin bez, ezi guk bizia utzi nai dugu lenago ezi Jesu Kristo. Juezak naiz sentiturik, ez ajolarik egitea arren podoreas, alke zue enpleatzeas ori neska pobre batzuen kontra. Ze an gizon bat, ta sazerdote izana ukatu zuena fedea. Oni enkargatu zio konsejatzea bi aizpa gaiei in zezaten ark in zuena. Konsejatu ziote, baña banoan. E rran ziote azkenik, eztut nai uka dezazen fedea biotzez, baizik erran mias bi testigoen alzinean, akomodatzen zaratela Moroen legera zuek ere; orreki sollik libraturik bizia bazoazkete nauzen lekura, ta an segitu errelijione Kristioan. Tentazio fuertea izan ze au, ta malizias betea, zeren ezi mias ere eztaike uka fede Kristioa: ta ark nai zitue engañatu. Baña Jangoikoaren su argias suturik Nunilonak erran zio grabe, erran bezagu, Jauna, ezgara il bear gero ere egunen batez? Ark, ori eztaike exkusa goiz edo berant, garelaik mortalak. Beras, erran zue orduan donzella balientak, obe dugu orai il Kristoren fede ta amoreagatik, ta seguratu bizitza sekulakoa, ezi ez bizitu pixka bat iago ukatus fedea itsuski, ta gero il ta galdu sekulakos. E tsiturik ark ere abisatu zue Presidentea debalde zela aieki trabajatzea. Ala urbilarazirik Tribunalera aiek, eta berdugoa alfanjeareki, galdegin ziote irur aldis, ia nai zuten obeditu. E rresponda zute, guk nai diogu obeditu gure Jaun Jesu Kristori ilartaño. Zimaelek manatu zio berdugoari, ea ebaki buruok. Berdugoak lastimas bekala oraño galdegin zio ia egi380 Joakin Lizarraga nen zuen: aiturik baietz, erran zio Nunilori, eda zazu lepooi: Orduan Nunilok erran zio Alodiari, beira, ene aizpa, egizu ikusten duzuna iten dudala nik. Alodiak errespondatu zio animosa, etzazula duda, ene aizpa: zoaz seguro, ezi segituko zaitut. Orduan Nunilonak inguraturik biloa buruan garbosa, ta edaturik lepoa, erran zio berdugoai, tira fite. Tiratu zio alfanjeas, baña ez ongi astatus, etzue berexi burua osoki: eta eroririk ildorka lurrean, agertu zekizkio guti bat oñak. Joan ze laster Alodia, ta estali zizkio arrapas bereala, uzten zituela arriturik guziak ikusteas ain kuidadosa honestidadearen, iago ezi bere biziaren. Juezak berak admiraturik oiu egin zio berdugoai, etxi, zaude geldi: eta donzellattoari, ea, zer protxu da iltzeas zu emen kruelkiro? Inzazu manatzen dizuguna, ta biziko zara honra ta gustoreki. Ark zio eztutela inen: ilarazi benaza fite, eztoaien bakarrik ene aizpa. E ta goratus begiak Zerurat, oiu egin zue, espera nazazu guti bat, ene aizpa maitea: banoaie banoaie bereala. E ta lazaturik zinta bat, oneki lotu zitue arrapak oñetan honestidadearen amorez. E men eldu da ongi exklamatzea: O errelijione Kristioaren garbi eder ederra! N on erak usten da alak orik munduan, ezpada Kristoren esk olan? A inberze ajola, eztaitzen agertu guti bat oñak ta ez ajolarik iltzeas! Ura ezin soporta, ta iltzea bai gogotik ere! Paratu ze belauriko aizparen gorputz-gañean; edatu zue lepoa, ea ebaki zazu: ta ebaki zio burua, glorias koronatzeko arima. Agitu ze 840 urtean, Lastallan D. Inigo Ximenez Nafarroko erregeren prinzipioetan: Alfonso kastoaren 50.an Asturiasen. (Moret 1. 6. ann. c. 3 § 3.) 3. Utzi zuzte gorputz birjinalak kanpoan jan zezkiten tzakurrek, ta baseiziek: baña erreparatu ze etzituela ukitu uli batek ere: loturik gero atra zuzte arrastaka ziudadetik aratago. Bildu zire asko miru ta otsorrai, baña arranoek ellegaturik, naiz diren ain zale gorputz ilen, ez solamente etzuzte ukitu aiek, baizik aizkatu zuzte andik otsorrai ta miru guziak. Gero Kristioek lizenzia lograturik orzi zuzte dezenteki: baña Zeruak honratu zitue iago, ikusiarazis argiak gauaz an orzi zuzten lekuan. Ori Jakinik, paratu zuzte guardiak Moroek etzezazkiten eraman Kristioek beneratzeko. Alaere zenbait sazerdote asi zire gau batez artu bear zuztela: baña sentiturik guardiek, ta segiturik atzetik, doi doia eskapatu zire, baña billatu zuten tesoroa gabe. Gelditzen ze au erregiña on batendako, zeñek merejitu zuen orazioen podorez. Zimaelek etsiturik etzirela baratuko Kristioak atra arteo beneratzeko gorputz sanduak, atrarazi andik ta sarrarazi ziudadean, ta botarazi zitue leze edo butzu barna batean, ta gañetik arrimontio andiak, orreki ortziko zuela memoria ere sekulakos. Baña non da indar edo injeniorik debekatzeko nai duena Jangoikoak? Zenbait bakotxei ikusiarazten ziote gauaz argi admiragarri bat leze garren gañean. Gutiba381 SANDUEN BIZITZAK na edatus fama, ta deskuidatus Moroak denborareki, Nafarroako erregina D.a Oneka agitz ona zegolaik erretiraturik garizuman debozios Leireko monasterioan, leitus eta aditus sanda gaien martirioa, ta ondoreko miragarriak, itxeki ze debozioan billatu naiez, ta ekarri gorputz gaiek. Guzia ze orazio egitea ta eginaraztea, idiki zezan Jangoikoak ortako bide. Bizi ze an urbil Auriato deitu bat: onek gau batez aditu zue boza bat Zerutik erraten ziola, Auriato, zoaz laster Huescara, ezi an aurkitukotuzu Jangoikoaren graziaz S. Nunilo ta Alodiaren gorputzak, leze barnan altxatuak. Argitu orduko joan ze Leirera; kontatu zue errebelazio izana: Alegratu zire guziak, prinzialki erregina: Prebenitu zute gizonoi Merkatari gisa joateko Huescara, eta baldin an ezpazitue aurkitzen, informa zeiela billatzeko Aboska deitzen zen errian: zein bide zen sandaen sortuerria. E llegaturik Auriato Huescan, saldus bidanabar merkaduriak, zoeie informatus sekretoan Kristio oben zirenetaik tesoro billatzen zuenaren gain. Informaturik ongi, autaturik lagun ta gau proprioenak, instrumentueki asi zire zulatzen lekuan: fite sentitzen atxon, edo fragranzia gozoa; oneki animaturik geiago lan egines gogotik kendus arri andi gaiek, ellegatu zire aurkitzera gorputz sanduak oso ta fresko eder. Oneki agitz kontent Auriato paraturik abre zalui prestatuetan eskapatu ze Nafarrora Leire-alderat. Berri on gau izanik erreginak, parte emanik erregeri, ta obispoari; guziak bildurik atra zire prozesioan errezibitzera errelikia sagratuak, zein adoraturik debozio andiareki depositatu zuzte Leireko tenploan, Aprilaren 18.an 842 urtean, D. Gillesindo obispo. Guziau ta iago dakar Moretek an cap. guzian. Azkenerat dio Araguesca, edo Adageska dela sanda geben sortuerria. Traskasa ere aipatzen da. 382 Joakin Lizarraga Lastallaren 25.an Sanduak Krisanto ta Daria Martirak 1. S. Krisanto izan ze senadore ilustre baten seme jaio zena Alexandrian. Pasaturik bizitzas Romara, ta paraturik estudioetan, ustekabean aurkitu ta leitu zue ebanjelioen librua. E zaundu zue utsinik zebilala Jentilen ilunbean, eta Jesu Kristo dela argi egiaskoa. Seguratzeko billatu zue Kristio bat deitua K arpoforo zegona altxaturik kubila batean. Onek gusto andiareki erakutsi, bataiatu, ta seguratu zue fedean, de manera ezi andik zazpi egun publikoki predikatzen zue Krisantok Roman, Kristo dela Jangoiko ta gizon egiaskoa. Bere Aitak orgatik asarraturik sartu zue preso leku ilun batean manaturik al guzia guti emateko sustentu. Baña ikusirik medio goi etzekiola balio, injeniatu zue Aita infielak berze medio bat Deabruaganik, baize galaraztea kastidadea, galarazteko fede Kristioa. Baña ortako sartu ziren emakume gaixtoak, sanduaren orazios ta Jangoikoaren permisios loak arturik ezin idatzarri zeizke, ezpaze atras kuartotik. Ori ere ez baliaturik, artu zue berze medio bat, baize ezkonaraztea donzella noble ongi zegokion bateki, zeñek itzuli zezan beren lege falsura. Baña kontra agitu ze. Deitzen ze donzella gura Daria, juizio ta naturale onekoa: zein paraturik Krisantoren alzinean, konbertitu naiez bere opinionera, Mutil sanduak bere arrazio ta mintzaera oneki konbertitu zue Kristoren federa, de manera, ezi ez solamente bataiatu ze, baitaere obligatu ze bizitzera birjin betiro: eta ala biak ajustatu zire bizitzeko Anai ta Arreba bekala Jangoikoaren alzineko elkarren konpañian, ta munduaren alzineko senarremaste. Orreki utzi zue Aitak libre Krisanto. Biek elkar lagundus konsejatzen zuzte, ark gizonkiak, ta onek emastekiak, errezibitzera Kristoren fedea, ta guardatzera kastidadea. Jakin ze ori Roman, eta bereala preso eginik, Krisanto lenik azotarazi zue Juezak de manera, ezi ageri zire ezurrak ta entrañak urratuaren utses. Gero inguratu zute idi edo nobillo baten larruan, ta iduki zute egun batez iruzkiara, pika zezaten uliek ta erleek, baña etzute logratu. Paraturik berriro karzelean, agertu zire an argi zerukoak, ta lazatu zire lotzaki guziak. Berriro loturik manatu zue azotatzeko burriñasko baraeki: baña ebek itzuli zire beratx de manera, ezi golperik etzezakete eman. Jueza deitzen zena hau dio desengañatu ze, on etzela baizik Jangoiko onaren birtutez, ta argiturik zerutik urtiki zekio oñetara sanduari eskatus barka zezola gaizki egin ziona, ta logra zezala Jangoikoaganik ere barkazioa. Oroat in zute soldado guziek, eta bataiatu 383 SANDUEN BIZITZAK zire aieki berze anitz. Guziak ilarazi zitue enperadoreak jakinik pasatu zena. 2. Gero Krisanto sarrarazi zue kalabozo ilun batean: Daria berriz emasteki urdeen urdategian, non ikusi zelaik donzella sanda garbi ederra, paratu ze orazioan eskatus biotzez eta negarrez Jangoikoaren anparoa. E tze sor egin bere Majestadea: biali zio leon baliente bat guardiatako, ta jarri zekio aldakan. Sartu ze an gizon deshonesto bat: bereala leon garrek bota zue lurrera, ta zegokio sandari beira, zer nai zuen in zezon. Manatu zio sandak etzezola gaizkirik egin; eta mutilari mintzatu zio alako maneran, ezi konbertitu ze Kristoren federa ain sinki ezi atrarik libre andik asi ze oius ziudadea barna, Jesu Kristo dela Janjoiko egiaskoa. Leonen kuidazaleak joan zire leon garren eske: baña arrek bota zitue lurrean, ta zego etxideten zer manatzen zion sandak. Libre aiek ere atra zire Jangoikoaren podorearen pregonari. Prefektoak manatu zue su itxekitzeko Darla ta leona zeuden kuartoaren inguruan. Itxekirik sua, sandak emanik lizenzia, leona pasatu ze sugarretaik erre gabe, ta joan ze niori gaizkirik in gabe, nola axuri manso bat. Gero paratu zute Krisanto zur batetik dilindan: zura autxize, lotzakiak lazatu, ta itzali zire zuziak prestatu zuztenak arren erretzeko. Daria nai zute tormentatu; baña berdugoen eskuetako zañak bildu zire oñaze ain errueki, ezi utzi zute geldi. Azkenean eraman zuzte kanpora, non eginik lurrean zulo andi bat, an sartu biak, ta estali zuzte arris eta lurres. Martirio goneki egatu zire aien arimak Zerura. Honratu zitue Jangoikoak asko milagro aben kasos in zitueneki sendatus heri ta malderra franko. Bein anitz Kristio bildu zire zelebratzera aien festa kubila batean: on jakinik enperadoreak, baize Numeriano, ertxiarazi zue kubila de manera ezi an guziak iltzire Martir. Aieki zego sazerdote bat deitua Diodoro, zeñek meza erranik an komekatu zitue guziak, ta animatu zitue ofratzera beren biziak Kristoren amorez; eta ala kunplitu zute. S. Krisanto ta Dariaren martirioa izan ze Numeriano enperadore beraren denboran 284 urtean. Zelebratzentute anitz Autoreek, ta S. Damaso Aita sanduak bersotan &. 384 Joakin Lizarraga Lastallaren 27.an Sanduak Bizente, Sabina, ta Kristeta 1. Daziano Presidente kruela zebilalaik E spañan ziudades ziudade martirizatzen Kristiorik obenak, ellegaturik E lboran, zein batzuek diote dela E bora, berze batzuek Talabeerreginarena, presentarazi zue bere alzinean mutil bat deitzen zena Bizente: zein ikusi zuelaik ain gallardo guapo galant, afizione ta konpasione-itxuraz asi zekio mintzatzen amoltsu, beira zezala bere buruai, ta etzezala galdu bizia Kristogatik, zein sentenziatu zuten publikoki iltzera guruzean. Bizentek ezin soporta itz alakoak bere Jaun maitearen kontra, ta errespondatu zio grabe garboso, nola mintzatzen zen ala Jaun dibino garren kontra, zein bear luken adoratu Jangoiko bekala, ezpalego itsuturik Demonioen eskus. E rran zio Dazianok, zeren gastea zaren, eta juizioa ez ongi zoritua, disimulatzen dizut desatenzio goi: baña Aita bekala diot, ofra zazula sakrifizio gure Jangoikoei, ez bizia galtzeko. Gaste gloriosoak errespondatu zio, juiziorik eztutenak dire adoratzentutenok estatua arriskoak, zureskoak, ta metaleskoak, honratus aietan Demonioa, ta eznai adoratu Jangoiko bakar bizi egiaskoa, kriatu zituena zeruak ta lurra. Presidenteak asarraturik manatu zue ken zezotela andik gizonori, eta edo adorarazi Jupiter, edo ilarazi zezatela tormentus. 2. E raman zute Ministroek Bizente Jupiter Jangoiko falsuaren aldare batera, adora zezan. Aldare-alzinean zego arri andi bat, zein sanduak oñes ukitu zueneko beraxtu ze nola balitz loi oreaskoa, de manera ezi artan gelditu zire señalaturik oñen kuntzeak. Milagro goneki berze bat egin zue Jangoikoak, beraxteas Ministroen biotzak arria bezain gogor zirenak, ezi arriturik agituas ziote, sines egiaskoa bide zela Bizenteren Jangoikoa obratzen zituena prodijio alakoak. E ta elkarreki mintzatus etzute il sandua, baizik paratu karzelean, eta erran Dazianori, ezi mutil garrek eskatu zuela irur egunen epea pensatzeko ongi egin bear zuena: eta Dazianok ontzat artu zue. K arzelean sanduak bere espiritu ta itz sandueki konbertitu zitue anitz Kristoren federa. Bitarteo bere bi arreba zituenak deituak Sabina ta Kristeta, emazurz buratsorik gabe anaia garren menean bizi zirenak, joan zekizkio karzelera negar ta negar, gure anaia maitea, badakizu eztugula berze anparorik, zu ezi: beira zazu nola geldituko garen zu gabe peligroan galtzeko honrak ta biziak. Urrikarizaite gutas, eskapa zaite gureki emendik, goazen norapait, non bizi gaizken Kristioki bakean, naiz pobre. Beraxtu ze anaia, eta guardien borondate onareki gau batez eskapatu zire 385 SANDUEN BIZITZAK ixilkias irurak anaia ta arrebak, jakin gabe Presidenteak: eta gero jakinik ezin erdetxi zitue, ellegatu arteo Abian, S. Teresaren sortu-errian. Baña bidean S. Bizentek alako maneran animatu zitue bere bi arrebak ematera biziak Jesu Kristoren amorez, ezi ia etzute berzerik nai, baizik il martir. 3. Arrapatu zuzte Avilan irurak, eta alako ira ta errabiareki, ezi bereala potroan edaturik deskoiuntatu ta atra zizkiote ezurrak beren lekuetaik, ta gero urratu azotees gorputz guziak, bitarteo zeudelaik irurak animatzen elkar, ta laudatzen Jesu Kristo, ta alegre graziak ematen, zeren eskojitu zituen aiek bere martirtako, ta asistitzen zioten. Ikusirik aien alegria, korajea, ta konstanzia Ministro inpioek, iduriturik aien despreziotan zela, ta beren Jangoikoen deshonretan, arrapatus irurak, ta banaka paratus buruak arri andi baten gañean, an berze arri batzueki txatxakatu zizkiote barratus muñak kanpora, eta martirio gisa goneki bukatu zire sandu gloriosoak. Gelditu zire gorputz sagratuak botarik an, jan zezkiten tzakurrek ta baseiziek, trebe etzirelaik Kristioak orzitzera. Baña beira Jangoikoaren probidenzia bere onetsien alde! Urbileko peña gaietan altxatzen ze serpiente bat temenario ikaragarria, anitzei dañu in ziotena, ta guziei sartu beldurra. E torri ze firrindaka boladan, burua goraturik, eta jarri ze gorputz sanduen aldakan guardian bekala, ezpaize animalerik trebe zenik urbiltzera. Solamente Judio bat errelijione kristioaren mespreziotan urbildu ze: baña nola eztaiken gal Jangoikoas dagona! Saltatu zekio serpientea, inguratu zio gorputza, ertxitzen zue, paratzen zue itotzera ia, baña iago ez: ordu batez iduki zue ala lotsatus, ta leku emanes egiteko egin zuena, baize ezauntzea Kristoren podorea, ta goratus begiak eskatzea, o Jesu Kristo, bere sierboen guardazalea, libra benaza serpiente goneganik, ezi ofrezitzen diot errezibitzea orren fedea, ta orzitzea honratuki bere adiskide geben gorputzak. E rran orduko libre utzirik, joan ze andik serpientea, ta etze agertu iago. Judioa akorriturik ta agradeziturik kristiatu ze, ta berze kristio zenbaiteki orzi zitue sanduak, ta fabrikatu zue tenplo bat aien honratan. Nor ezta admiratzen gure Jaunak tuen modues, honratzeko bereak, ta ekartzeko bere federa naituenak? Serpiente bat lotsagarria Martir gloriosoen gorputzen guardian! eta len zebatzen zena iltzen gorputz biziak, orai defendatzen gorputz ilak, ez dezkien ukitu niork ere; ta ertxitzen Judio gaixtoa, bota dezan bere erroreen benenoa, ta besarka daien Kristoreki! O guruzifikatuaren podorea! O gure Jaunaren onegia! Baña erranen du Kristio herikor, ta gorputzaren amazaleak, nola guardarazi zituen gorputz ilak, zergatik etzitue guardatu bizirik, ta ez utzi iltzera alako maneran? Aien onnaiez, ta glorias koronatzeagatik, eta bere Majestadearen honragatik: ezi ezpalire Tirano ta berdugo gaixtofikatuak, nola izanen 386 Joakin Lizarraga zire Martir gloriosoak? Ala Jangoiko onak guzia egitenku ta permititzen du ones, eta onnaies: On guzia eldu da beraganik: gaizkirik eztaki, ta ez dezake egin. Gaizkiak datoz Deabruenganik ta gizonenganik. Milagro anitz len ta gero agitu da irur anaiarreba geben medios, zeñen martirioa agitu ze Diokleziano ta Maximiano E nperadoreen denboran. 387 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 28.an San Simon ta San judas Tadeo Apostoluak 1. S. Simon ta S. Judas Tadeo, Maria Kleoferen semeak, elkarren anaiak, ta Kristoren berzergusuak jaio zire K ana Galileakoan. Deitu ze Simon gau K ananeo, edo Zelotes, distingitzeko Simon Pedroganik: eta bere anaia judas Tadeo, distingitzeko judas Iskariote traidoreaganik. Izan zirela Jesus onaren Apostolu maite eskojituak dakigu, ta beraren gloriatan trabajatu, obratu, ta padezitu zutela, bukatu arteo beren bizitzak: baña zer ta zer obratu zuten berex ezta kontatzen, segurki etxakines. Abdias Babiloniakoak omen dio segitzen dena; predikatu ondoan S. Simonek E jipton, ta S. Tadeok Mesopotamian, biak Juntatu zirela Persian, eta bereala mututu zirela ango Demonioak ematen zuztenak len errespuestak. Agitu omen ze, atra bear zuelarik gerrara Babiloniako erregeren Jenerale batek, jakin naiez nola atrako zen gerra gura, galdegitea beren Jangoiko batai ta berzeai: baña ez batek ere ematea errespuestarik. Ortas admiraturik azkeneko jakin zue on zela, zeren ellegatu ziren Simon ta judas Jesu Kristoren Apostoluak, zeñen kasos aiek etzeizken mintza. Billarazirik Apostoluak, ta trataturik elkarren ertean, azkeneko ebek eman ziote lizenzia aien Jangoiko falsu ta Demonio egiaskoei, mintza zeizela. E rrespondatu ziote bada beren sazerdoteen medios, gerra luze odoleskoa izanen zela; bi aldetaik anitz bizitza kostako zela. Ontara irri egin zute Apostoluek: eta Jeneralak erran zue, ni nago penas beterik, ta zuek irri egiten? Aiek, Jauna, eztu zer penarik izan: biar goizeko bedratzietako etorriko zaizkio Indioen enbajadoreak eskatzera bakea. Burla ta eskarnio iten zute sazerdote falsu gaiek. Jeneralak etzela plazoa luze biramoneraño, guardarazi zitue preso ala Apostoluak, nola sazerdoteak: pagatuko zuela gezur erran zionak. Biramonean garai señalatuan ellegatu zire enbajadoreak: Kontent agiz Jeneralak nai zitue ilarazi sazerdote falsu gezurti gaiek, baña bi Apostoluek palakatu zute erranes, etzirela etorri kentzera bizia niori, bai ematera bizitza eternoa guzieri: Admiratu ze ortas Jenerala, eta iago ez admititu naias erregalo eman nai ziotenik. E raman zitue bereki Babiloniara erregegana: kontatu zio pasatu zena; estimatu zitue onek agitz ala geroko berri jakite gartas, nola izateas ain prestuak, humilak, ta desapegatuak lurreko ondasunetaik, ezaundurik zirela Jangoikoaren gizonak. 2. Aurkitzen zire an bi sorgin deituak Zaroes ta Arfaxad Indiatik etorriak iges S. Mateoganik, zeren agertu zituen aien maldadeak ta Deabru- 388 Joakin Lizarraga keriak. Asi zire persegitzen bi Apostoluak ekarrarazis anitz serpiente arte gaixtos: baña Apostoluen manamendus aiei berei ozkatzen ta puntzatzen ziote, oñaze emanes, ta berze kalterik ez. Konfuso aiek joan zire andik ere, publikatus leku guzietan, Apostoluak zirela aien Jangoikoen kontrario. Apostoluek predikatus egietafedea, ta obratus milagro egiaskoak onetan konbertitu zute anitz jende ta errege bera Kristoren federa. Denbora gartan agitu ze berze gauza bat egin zituena glorioso ta famatu Apostoluak. Jaun prinzipale baten alaba utzi ze deshonratzera, ta erdi ze hume bates: nai ziote erranarazi bere bekatuan izan zuen laguna: emakume gaixtoak maldadea maldadearen gain goratu zio testimonio falsua Apostoluen Diakon sandu bati, zein deitzen baize E ufrosino. Preso eginik daramate erregeren presenziara: Ori jakinik, eta etzuela kulparik Diakonoak, doaz arara Apostoluak, eskatzen dute datozila akusazaleak, ta aur jaio berria ere bai. Ala eginik, manatzen diote Jesusen izenean aurttoari ia bere Aita den E ufrosino. E rrespondatu zue klaro aurttoak, ezta nere Aita E ufrosino, zein baita ona ta sandua, sekula bere bizian in eztuena aragisko bekaturik. Arritu zire guziak, eta erraten ziote Apostolueri, mana zezotela deklaratzeko nor zen. Aiek ziote, guri dagokiguna da libratzea inozentea kulparik eztuena, baña ez agertzea kulpaduna. Ala, Diakona ta Apostoluak gelditu zire honraturik sandu bekala, nola baizire errealidadean. 3. Pasaturik aratago plantatzera Kristiandadea berze ziudadeetan batean deitzen baize Suamir, opatu zuzte berriz bi sorgin gaiek, zeñek berriro emanik Apostoluen kontra, inzitatu zuzte Jangoiko falsuen sazerdoteak, ilarazteko aien Jangoikoen kontrarioak bekala. Arrapatu zuzte bi Apostoluak: eraman zute Simon iruzkiaren tenplora, ta Tadeo ilargiarenera: eta beren orazioareki botatu ta urratu zuzte idolo gaiek, ta aietaik atra zire Demonioak beltz bazuen idurian emanes iskiritu, ta marroa ikaragarriak. Ortas sutu zire sazerdoteak alako maneran, ezi jokatu zire furoturik Apostoluen kontra, ta etzire baratu zatikatu arteo biak. Ala izan zela diote Apostolu geben martirioa Jangoikoaren gloriatan. Zego sereno zerua, baña derepente goratu ze tenpestade bat lotsagarria despeitus arri ta ausnarri ainberze, ezi tenploak gelditu zire urraturik ta deseginik, anitz Jentil ilozturik, ta bi sorgin gaiek erre ta errausturik. Babiloniako erregek jakinik Apostoluen eriotzea, nola baize ia Kristio, eramanarazi zitue arara, fabrikatu ziote tenplo andi bat, non egon ziren alik eta denborareki pasatu ziren Romara, non baitaude S. Pedroren tenploan. Noiz il ziren etxakin & 389 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 29.an San Narziso Obispo ta Martir Geronakoa 1. S. Narziso Geronan jaioa, ta ango Obispo izana, Diokleziano enperadorearen denboran Jangoikoaren inspirazios joan ze Alemaniara Rhezia deitzen zen Probinziara bere diakon Felix deituareki. E llegaturik Augustan, ostatus sartu ze, Afra deitzen zen emasteki baten etxean. Onek aiturik ura zela Kristioen Obispo, mogiturik Jangoikoren espirituas, penaturik bere bizimodu gaixtoas, urtiki ze Sanduaren oñetan garbitu naiez arima bekatuetaik, ta aurkitu naiez grazia Jangoikoaren begietan. Sanduak, Jangoikoaren Ministro onak bekala animatu zue konfiatzera Jangoikoaren miserikordia infinitoan: eta orazioan pasatus gau guzia, ia goizerat itzali zelarik kandela, bete ze etxea zeruko argis miragarriro Sanduaren petizios. E llegaturik eguna, Infielek aiturik, Kristioen Obispo bat etorri zela, biali zuzte beren mandatariak, jakiteko ta billatzeko non zen. Afrak ia konbertirurik altxatu zue Obispo sandua, ta engañatu zitue arren billa etorri zirenak. Gero agerturik an Demonioa bizpirur aldis, sapite gaixtoa zuela galtzeas len irabazia bere infernurako, bota zue andik S. Narzisok, eta egin zue berze anitz milagro, zeñen birtutez konbertiturik osoki Afra, bere Ama, Osaba, ta familia bataiatu zitue gozo andiareki. 2. Gero gutibana barratus Jangoikoaren azia ziudadea barna, konbertiturik anitz Kristoren federa, pasaturik bedratzi ilabete ango arazo dibinoan, itzuli ze Geronara, non bere leku proprioan bekala enpleatu ze irur urtez lan ta lan Jesu Kristoren, irabazi andiareki: baña Demonioaren inbidias, ta Dioklezianoren errabias beren ministro gaixtofikatuek egun batez zegolaik ofratzen mezaren sakrifizioa, sakrifikatu zute bera biktima Jangoikoaren honratan, heritus moldegaizki lepoan, soñean, ta zangoan, berreun, ta laur ogei ta amazazpigarren urterat guti gorabera. Kristioek altxaturik gorputz sandua, gero ere an berean depositaturik mantenitzen da oso miragarriro gure denboretaraño, ageri dela astalera urbil gorri gorria odola, autsi zena heridatik, berze anitz prodijioes landara. Famatua da bat agitu zena D. Pedro Irugarren Araguako erregeren denboran, noiz ta Siziliako Bezperen mendekutan (non il zuzten zorzi milla Franzes 1282 urtean, Martxoaren 30.an Bazkoa irugarrenaren bezperetako ezkilak señale) joan ze D. Felipe III.a Franziako errege (S. Luisen semea, Araguakoren kontra; eta sarturik tropak Geronan, eta S. Narzisoren tenploan, ta galdurik bear zen erreberenzia, Sanduaren obiatik edo urnatik atra 390 Joakin Lizarraga zire infinizio bat uli, edo erle figura, kolore, ta bulto admirabletakoak, ta eutxirik Franzesei ta aien zaldiei puntzatus beren exteneki ilarazi zuzte iago ezi berrogei milla solado, ta ogei milla zaldi: eta andik guti erretiraturik errege iltze Perpiñanen 1285 urtean. Berze okasioetan ere defendatu du S. Narzisok bere Geronako ziudadea: Bein izan ze 1653 urtean Urriaren 24.an, noiz Franziako erregek zeukalaik bere exerzitoa Geronaren kontra, izan zire ainberze uliak edo erleak berde ta azul extraordinario eman zutenak Franzesen kontra, ezi ilarazi zuzte iago ezi bi milla zaldi errabiatzen, eta jendeketa bat andia, nola kontatzen duen Aita Maestru Roig bere historian Geronako grandezen; eta okasio goneki Felipe IV.ak konzeditu eta konfirmatu ziote Geronatarrei basallo agitz fielen titulo gloriosoa. Berze bein 1684 urtean, Maiatzaren 24.an zeukalaik Bellafont Jeneralak inguraturik Gerona bere Franziako exerzitoareki, emanik anitz asalto sekulan baño erruagokoak, uste zutelaik guziek errendituko zela plaza, guziek jakin zute Sanduaren manipuloaren gañean agertu zela uli edo erle andi bat anitz koloretakoa, ta milagroaren testimonio artu ze bear bekala: mostratus ala bazituela oraño uliak defendatzeko bere Gerona, bear baliz: eta etsaiek errenditurik utzi zuzte zazpi bandera, ilik geienak, eta gañarakoak iges joanik &. Flos SS. Azaroaren 2.an Arima Purgatoriokoen memoria. pag. 325. 391 SANDUEN BIZITZAK Azaroaren 3.an San Malakias Hiberniako Obispoa 1. Leku ta estado guzietaik biltzentu Jangoikoak bere sanduak. Irlandan jaio ze S. Malakias nobleetaik. Aurra zelarik iduri zue adinetakoa juizioan, soseguan, on guzietarako afizionean: Goiz eder asi ze mortifikatzen gorputza, sandutzen arima, billatzen ta beneratzen Jangoikoa erretiratus, pensatus ongi, ta adoratus bere Majestadea auspeska lurrean. Azi ze gizon penitente sandu Imario deitu baten konpañian ilik bekala munduari: baña eztaikelaik altxa santidade andia iago ezi iruzkia, ordenatu zue obispoak Diakon; ta gero bere adinean sazerdote, ta enpleatzen zue predikatzen ta erakusten doktrina, ta berritzen sakramentuen uso zegona atzendurik bekala. E gin zute Koneretko obispo, non jendeak bizi zirelaik len animale gisa, gutibana pazienziareki sufritus, ta exortatus, ia guziak bateo, ia banaka negarres ere, ia beraxki, ia gogorki, ta guzia aski etzelaik, eutxis Jangoikoai orazio ta penitenziaeki, gero ere logratu zue aldatzea jendea onera. Baña gerran galdurik bere ziudadea, erretiratu ze berze erreinu batera, non bizitu ze errelijiosoeki monasterio batean. 2. Bitarteo agitu ze faltatzea Arzobispoa Ardamakan, zein baize Hiberniako eliza prinzipalena S. Patriziok guzien Apostoluak fundatua ta honratua. Nonbratu zute ango Arzobispo S. Malakias, kentzeagatik ere kostunbre gaixto bat segitu zena berreun urte gaietan, baize, jenerazios baliz bekala dignidade gura, beti artas jabetzea jendaki bateko personak. Zenbat trabajatu ta padezitu zuen ortako, zenbat milagro ta kastigo obratu zuen Jangoikoak, luze da kontatzea. E rresulta izan ze akabatzea arras jendaki gura: eta sandua itzuli ze bere lenbiziko elizara, utzirik ura berze bati, zeren sollik Jangoikoa billatzen zuen. Nai zue utzi bere eliza ere: ortako joan ze Romara, eskatzera errenunzia: baña Aita Sanduak ez solamente etzio admititu, baizik egin zue bere Legado Irlanda guziko: eta kendu bere burutik insignia ta paratu zio buruan S. Malakiasi, eta eman zitio bere ornamenta proprioak ere. Ala deskargatu naiez iago kargaturik itzuli ze honras ere, nai ezpazue ere. Aratakoan ta onatakoan alojitu ze S. Bernardoren monasterioan, elkar animatus ta konsolatus, zein baño zein sanduago zirelaik. Nailuke an gelditu, baña ezin kunpli nai lukena: utzi zitio laur bere lagun azi zeizen an, pasatzeko gero Irlandara, nola egin zen, edatus ederki S. Bernardoren errelijionea. E rrezibitu zute bere lekuan Jangoikoaren gizona bekala, eta ala ze, eta ala mostratzen ze obratus al guzia 392 Joakin Lizarraga ongi, ta konfirmatus Jangoikoak milagroeki. Jem sandu zen errealidadean, ta idurian ere, barnetik eta kanpotik, pintatzen du ederki S. Bernardok bere adiskide amanteak: eta guzien gañetik humiltasun sendo gura ainberze dignidade, ta honraen ertean. 3. Zer milagro da obratzea Jangoikoak anitz milagro ain humilaren medios? E zi alakoei fiatzentiote Jangoikoak bere ondasunak, banoei ez. Kontatus zenbait bakotx doktrinatako, bein sandu gau egon ze ostatus etxe batean, non gero ellegatu zen egotera heri bat espiritatua: espiritu gaixtoak gau batez erraten zire elkarri, begira ez dezan desditxatu gonek ukitu agotza, non etzin zen hipokrita gura. Heriak aiturik, ta entendaturik S. Malakiases zerdukatela, injeniatu zue joatea erdi arrastaka, nola zuken, agotz gartara: sentitzen zue nola zion airean, idukak, eztaien ellega, ezi galduko diagu geuren presa. Baña Jangoikoaren piedadez ellegatu ze, eta istantean sendatu ze, ta libratu ze espiritu gaixtoetaik, zein joan zire andik firrindaka rabioso. E karri ziote andre bat zegona enbarazaturik ia amaborz ilabete ta ogei egun, ezin aurkitus erremediorik libratzeko. Sandua erretiratu ze egitera orazio, eta bereala ta aisa ura libratu ze. Soldado batek artu zue beretako bere anaiaren andrea: sanduak konsejatzen zio Artzai onak bekala: arrek suturik suber in zue juramentu, etzuela utziko. Sanduak orduan sebero, Jangoikoak utziaraziko dizu, nai ezpauzu ere. Ordu bat pasatu gabe il zute bere kontrarioek, eta ala izan ze eskarmentu berze alakoen emendatzeko. E masteki bat txoil kolerika furiosa oiularia niork etzezakena soporta, ez bere humeek ere, berze erremediorik etzela, eraman zute sanduagana. Sanduak manso galdegin zio ia konfesatu zen beñere. E rrespondatu zio ezetz. Sanduak, bada konfesa bedi. Konfesatu zue, eman zio penitenzia iduri zekiona, ta manatu zio Jesu Kristoren partez, ia beñere etzeiela asarratu andik alzina: eta Jangoikoaren graziaz ainberzeko mansotasun ta pazienzia eman zekio, ezi sekula bere bizian etzekie inkietatzen nioreki, eta edozein trabaju, edo desgrazia agi zekion, etzio turbatzen batere bere gogoaren sosegua ta errepausa. S. Bernardok kontatu ondoan nola S. Malakiasek biztu zuen emasteki bat ila, dio milagro andiagokoa dela bere ustez aldatzea berze emasteki iratu garren jenioa. 4. E llegatu zekio gizon lego birtuoso bat triste, zeren etzuen senti biotzean nai zuen debozioa Jangoikoaren gauzetan, nai bazio erdetxi grazia goi. Kuadratu zekio gizon orren pretensioa, eta besarkatus erran zio, Jangoikoak dizula eskatzen duzuna. Ordu gartaik ia arren bi begiak izan zire nola bi iturri negarrenak. Apez presumitu bat ellegatu ze ukatzera Jesus onaren presenzia erreala sakramentu aldarekoan. Sanduak nai zue desengañatu bano gura ones eta gaitzes. E tze erremediorik. E xkomekatu 393 SANDUEN BIZITZAK zue sanduak, ta deklaratu hereje: alaere, etzelaik errenditzen, sanduak suturik zelos erran zio, bada eztuzu nai konfesatu egia, konfesarazi dezazula Jangoikoak bortxaz: ark errespondatu zue amen. Gizonoi gero ellegatu ze aborrezitzera bere burua joan nai zuela desesperaturik jendeen ertetik; joaterakoan heritu ze eriotzeraño. E zaundurik Jangoikoaren eskua itzuli ze, deitu zue sandua, konfesatu zue bere kulpa ongi penaturik, ta errezibitzeareki absoluzionea despeitu zue bere arima sanduaren eskuetan. Bakean paratzeko jendeak, egin zitue milagro klaro admirableak askotan. E zkindezake akaba, guziak kontatzekos. 5. Gatozin eriotzera. Atra ze konbersazioa errelijiosoen ertean, noiz ta non nai luken il bakotxak. Sanduak erran zue, Hiberman gelditzekos ark nai lukela erresuzitatu S. Patrizioreki; baña andik kanpoan izatekos, nai lukela Klarabalen S. Bernardoren konbentuan, eta arimen egunean. Bear izan zue joan berriz Romara; biajes zoeielaik, ellegatu ze Klarabalen, non S. Bernardok ta Monje guziek errezibitu zuten Aingiru bat bekala. Andik laur borz egun meza erran ondoan, arturik sukar edo kalentura batek, ezaundu zue deitzen zuela beregana Jangoikoak: emen izan bear da ene bukaera, erran zue: ta errezibitu zue biatikoa jautsirik bere oñes elizara erreberenziagatik, ta itzuli ze zeldara: errezibitu zue oliadura ere: ta naiz erioa ain urbil egonik deitzen bekala atarian, etzeuka aurpegia koloregaitz, ez flako, ez zimur, eztare begiak ilun, ez berze alako akzidenterik: baizik sosegatu, sereno, alegre, animoso. Sandu guzien eguna zelebraturik alegreki, deiturik beregana monjeak, erran zue nola Jangoikoak kunplitu zion bere deseoa, baize iltzea an, ofrezitu zue oroituko zela aietas Zeruan, eman ziote esker milla ta bere bedeizioa: gau gartan entregatu zue arima Jangoikoaren eskuetan 1248 urtean: ta adinaren 54.an. E tzue iduri ila, baizik lo zegola sereno eder Aingiru bat bekala. An orzi zute Ama Birjinaren kapillan, berak nai bekala: eta mutiko bat an zegona besoa ilik dilindaka, deitu zue S. Bernardok, ta berak eraman ta ukiarazi zio S. Malakiasen eskua, ta bereala itzuli ze mutikoa sano alegre saltoka &. 394 Joakin Lizarraga Azaroaren 4.an San Karlos, Arzobispo Milango 1. Jaio ze 1538 urtean S. K arlos, izateko Jaun guzien exenplu, kardenaleen, obispoen, Apezaiten, sazerdoteen, ta Kristio katoliko guzien hispillu ederra. Mostra eman zue zeruak paratus sortuetxearen gañean, jaiotzerakoan, erresplandore admirable bat argitu zuena gaua eguna bekala. Aurzutuan ia zue afizione andia elizako gauzetara, ta adinareki zoeie anditus debozioa. Bere iteko ta errekreazio guziak estudioan, ta elizaetan. Amabirjinaren deboto guzis, erretiratua, modestoa, ta prestua. Gasterik asi ze orazio mentalea segitzen maiz, konfesioa ta komunionea asteoro. Gaste buru arinek irri egiten artas: berak ajolarik ez aietas: Juizioskoek admiratzen ta laudatzen zute: Prinzipalki sazerdote alzinatu benerable batek, errelijione katolikoaren zelos beteak ikusten zuen aldioro karrikan baratu beira, ta erraten zue, mutil gau izanen da eliza gonen erreformazale, ta eginentu gauza andiak. E man ziote Abadia andi abrats bat, zeñen errenta tiratzen zuen bere Aitak: baña seme onak bein erran zio animoso, Jauna, informaturik nago E lizako errentak eztaizkela enplea palazioko zerbitzutan, baizik Kristoren ta pobreen zerbitzutan. Admiraturik korajeas Aitak utzi zio arren administrazioa, zeñeki sokorritzen zitue nezesidadeak. Ogeita bi urtetan graduatu ze Doktore bi dretxoetan, noiz bere Osaba egin zuten Roman Aita sandu. Onek egin zue kardenale ta Arzobispo Milango, deitu zue beregana, ta enpleatzen zue iteko andietan. Azertatzeko eman ze Jangoikoai gogotik: egin zitue S. Ignazioren exerzizio espiritualeak; ta erretiratzen ze egitera urteoro bein edo bi aldis. Heredatu zitue bere anaia iltzenaren estadoak: nai zute ezkonarazi, baña desengañatu zitue betikos, ta ordenatu ze sazerdote, ta egin zitue exerzizioak, zelebratzeko meza lenbizikoa. 2. Anitz trabajatu zue, akaba zeien ongi Trentoko Konzilio jenerala, ta gero kunpli zeien artan ordenatu zen guzia: ta bera len lenean paratu ze kidari ta exenplu. Bialirik Milana misionari Apostolikoak prebenitzera jendeak, ellegatu ze bera Artzai ona bekala bere saldoaren erdira. Nolako zeloa, ta dilijenzia, lege ta ordenanzak paratu zituen, mundu guzia da testigo. Zer injenioak injeniatu zituen, erakusteko doktrina Kristioa; nola zebilan bera bisitatzen, predikatzen, erakusten; zenbat trabaju, ta zenbat probetxu egin zuen, ezta mirik erran dezakenik. Bada nezesidade erremediatu zituenak, zuen guzia emanik, limosna atra zituenak emateko, nork 395 SANDUEN BIZITZAK konta? Peste-denboran izan ze ikusgarri S. K arlosen karidade andia. E txean zen zillar-gende guzia diruturik, berze lekuetara bialirik billa, erremediatu zue zeikena. Baña on etze ainberze: bisitatzen zitue bere personas apestatuak; ematen zitiote bere eskus sakramentuak; exortatzen zitue sufritzera arimo onareki Jangoikoaren azotea: ta ibiltzen ze karidadeko lan ebetan ain gogotik, nola eixtari bat bere eizian. Beraren probidenzias mantenitzen ziren pobreak solamente Milanen omen zire iruogeitamar milla guti gorabera, enpleatus bere goatze, tapiz, alfonbra, ta protxai ziren gauza guziak aien erremediotan. E ta bera bere familiareki ze preziso sustentatzea mertxedes billatus an ta emen. Baña Jangoikoak askotan suplitzen zue bear orduan, nola etzekiela. Agitu ze trabajatu ondoan herieki egun guzian, itzuli etxera, ta ez aurkitzea zer jan. Bereas kontent alegre Jangoikoai plazer iten zekiola, animatzen zitue bereak konfiatzera Jangoikoan: erretiratu ze orazio egitera, ta andik guti abisu eman ziote, nola zegon gizon bat zekarrana milla dukat limosnas. Aur bularrekoen azitzeas zue kuidado espeziala; eben faboretan egin zitue miragarriak iago ezi balitz guzien Aita ta Ama bakarrik. Azkenean pestearen denbora gartan libratzeko gorputzak, salbatzeko arimak, ta palakatzeko Jangoikoa, egin zitue alako dilijenziak, probidenziak, penitenziak, ta gauza miragarriak, famatu baitire munduan, eta laudatuko baitire Kristoren agos azken egunean. Lendanik ere gasteago zelarik, ezaundu ze sandu gonen karidadearen kodizia, edo eraiki naia biltzeko zeruan, ezi saldurik bere Prinzipado bat, atra zuen diru guzia berrogei milla urreetaraño eraiki zue pobreetan egun batez: eta berze egun batez ogei milla utzi zizkiotenak berari testamentus. 3. Baña bere karidadearen mamia enpleatzen ze arimaen alde, beti injeniatzen, trabajatzen, egiten ta desegiten, salbatzeagatik proximoak: zelebratus anitz konzilio, paratus anitz manamendu, eskribitus anitz karta pastorale, ta libru, predikatus, konsejatus, korrejitus, erreformatus ere errelijioneak, eta egines infinizio bat obra on, galdu gabe eskaidarik ongi egiteko. Padezitu zue anitz persekuzione Justiziagatik; eta bein bere oratorioan zegolaik bereeki orazio egiten, errelijioso falsu batek tiratu zio trabukoas tiro bat laur brazada apart etzegola: erori ze lurrean sandua, ta ofratu ze Jangokoai sakrifiziotan: baña Jangoikoaren milagros bala bat emanik roketean, ta utzirik an señalea, erori ze lurrean: posta bat pasaturik tresenak baratu ze larruan larranzi gabe, zulatu zuztelaik gañarakoek ol bat eta paretea fuerteki. E tzuenai izan du segi zezaten gaizkiegilea, ta eskatu zue barkazio izan zirenendako konsient. Proximoen fabore bekala zebila beti bere gorputzaren kontra, etziola barkatzen, ta ez dispensatzen 396 Joakin Lizarraga nekerik, otz edo bero, gose ta nezesidaderik, egiteagatik plazer Jangoikoai, ta on proximoei. Barua zue komun, ta kasi egunorokoa, ta geienean ogi ta ur solles. Garizumaetan ogirik ere ez, baizik baba beratxak ogiaren partez. Bein solamente egunean artzen zue alimentu. Goatzea ze lastalla bat agotzes, ta kalamusko maindreak: komunkiro etziten ze bestiturik, eta iteko anitz zuen denboraetan jarririk katedran ze bere loa. Naiz senti kalenturak eta terzianak, etze barkatzen deustan ere zenbait egunes disimulatus gaitza, eta bere erran komuna ze, persona duena arimen k argu, eztela errenditu bear goatzera, pasatu arteo irur ak zesione edo terziana. Sekulan etzue niork aitu aipatzen janarien on edo gaixtoas, ezpaizue artzen gustorik. E lizen bisitatzean, baserri pobreetan zue bere gustoa, etzelaik aurkitzen ez ogirik ere, kontent kastañas, maizas edo basalores. Arrima ze beiratzea denbora beroenetan nola zebilan eguerdiz ta oñez batetik berzera, izerdia zeriola, ta batzutan bustirik erauntsies larruraño, ta alaere deus aldatu gabe elizara zuzen, ta an espazioreki bisitatzen, exortatzen, bere lanak egiten: eta ori Jaun andi batek, Aita sanduaren ellebak, kardenale ta Arzobispo zenak, eta poderoso abrats erregalatu izan zeikenak! Nola den Jangoikoaren gustoa! eta zer den berari gusto in naia! Zein kontra den munduaren jenioa! Alako bizimoduareki etze milagro gaizkitzea: etorri zezkio terzianak: disimulatu zitue zenbait egunes: baña obligatu zute itzultzera Milana: Meza erran, ta berze bat enzunik eman zio borzgarren terzianak: baña andik guti indargabeturik errezibitu zitue sakramentuak sandu bekala, eta sanduki despeitu zue arima 1584 urtean, eta adinaren 46.an. Gauberean agertu zekio glorioso bere konfesoreari erraten ziola, ni nago ongi, eta zuk segituko nauzu laster. Ala izan ze, andik guti il baize ura ere. Berze anitz aparizio ta milagro agitu ze, deklaratus ala Jangoikoak bere sandu onetsiaren gloria, ta ongi egin naia. 397 SANDUEN BIZITZAK Azaroaren 4.an San E meriko Prinzipe Ungriakoa 1. Arbolaren konforme da fruita komunkiro; ala agitu ze S. E steban Ungriako erregeran semea sandu izatea S. E meriko. Goizik asi ze agertzen Jangoikoaren eskojitua zela; ain Jangoikoai emana ze txikizututik komunikatzen bere Majestadeareki orazioan. Komunkiro berzeak lo zeudelaik gauaz jaikitzen ze sandua orazio egitera, ta errezatzera Dabiden psalmoak, eta psalmo bakotxa bukatzean eskatzen zue barkazio bere bekatuen: eta ala pasatzen zue gauaren zati on bat. Bere Aita errege zego beira zenbait aldis barronde, admiratus birtutea, ta gozatus alako semeas, ba bedeikatus Jangoikoa eman ziona. Aumentatu ze erregeren opinione ta esperanza ona bere semeas zuena agitu zen lanze goneki. Nai izan zue bein joan fundatu zuen monasterio batera: biali zue alzinean bere semea, errezibi zezaten monjeek bere persona bekala. E llegatu zeneko atra zire Monje guziak errezibitzera Prinzipe Jauna. E ta au ango usanzaren konforme zoeie besarkatus Monje guziak bat banaka: Baña Aitak ellega turik atzetik goart eman zue, nola batzuei ematen zioten apa bat, berze batzuei bida, ta irur ere, bakotx batzuei laur eta bortz ere: eta bat sollik apatu zuela zazpi aldis. Ortas admiraturik galdegin zio gero berari, zer motibos egin zuen distinzio gura. Seme sanduak deklaratu zio humilki, nola Jangoikoak errebelatu zition bakotxaren kastidadearen gradoak, eta eben ariora egin ziotela bere amorearen demostrazioak: eta Monje gura zazpi aldis apatu zuena zela birjin, ta agitz perfektoa, deitzen zena Mauro. Onen progu iagotako E rrege berze egun batez gelditu ze konbentuan Maitinetan; ondorean goart egin zue koruan gelditzen zirela aiek sollik distingitu zituenak E merikok besarkan: eta guziei in ziete bere diosalea erregek, ta aiek korresponditu ziote; sollik Mauro etze mogitu egonez ondaturik bere Jangoikoan. Progatzeko obeki ere, berze egun batez Monje guzian alzinean erreprehenditu zue Mauro gura errelijioso gaixtoa bekala: baña ura zego humil ta ixil defendatu gabe bere burua, ezaundu zue klaroki santidadea, ta andik guti egin zue Obispo ziudade bateko. 2. Zoeie azis E meriko adinean bekala santidadean ere: ta hein S. Jorjeren elizan gauaz gelditurik orazioan aldare nausiaren alzinean zego pensatzen, zer ofrenda, edo sakrifizio zezoken ofratu Jangoikoai iago kuadra zekiokena. Pensamentu gontan zegolaik, ikusi zue argitasun andi bat argitu zuena eliza guzia, ta aditu zue boza bat erran ziona, birjinidadea da 398 Joakin Lizarraga gauza guzis preziosoa, ta eskatzen zaizuna da guarda dezazula gorputz ta ariman ilartaño. Gelditu ze agitz konsolaturik, ta erresolbiturik mantenitzera birjin bizi guzian, eta niori etzio agertu sekreto goi. Bere Aita sanduak erreinuaren onagatik heredero naiez manatu zio artzeko matrimonioaren estadoa. Atajaturik aurkitu ze Prinzipe ona, alde bat eznai autxi bere propositoa, berze alde eznai desobe ditu bere Aita: gero ere fiaturik Jangoikoan obeditu zio: artu zue esposa donzella bat erreala agitz ederra, modesta, humila, ta sanda, alako esposoari zegokiona: baña beñere etzue ukitu, baizik konsejatu zio guarda zezan arrek ere birjinidadea, eta biok bizi zeizen garbi eder anai arrebak bekala: eta ala bizi zire. E ta ortako baliatzen zire orazioas ta mortifikazioas: eta Jangoiko Jaunak eman ziote grazia irauteko birjinidadean glorioso naiz okasioaren erdian; baita exenplu bat admiragarria, erakusten diguna zenbat dezaken gure naturaleak Jangoikoaren graziareki. Baña Prinzipe sandu gau, lore eder gau zerurako baize digno, ebaki zue Jangoikoak adinik obenean, ta pasatu zue erreinu obeagora. Iltze gasterik zar, eta ikusi ze bere arima igaten zeruetara; eta Jangoikoak deklaratu zue eman zion gloria asko milagroeki. anno 1032. 399 SANDUEN BIZITZAK Azaroaren 9.an San Teodoro Martir Amasenoa S. Teodoro izan ze soldado egiaz guapoa enperadore lurrekoaren ta zerukoaren. Zegolarik Amasean Pontoko ziudadean pregonatu ze an manamendu bat txoil kruela Kristioen kontra: zein aitu zuelarik, errebestiturik Jesu Kristoren amoresko suas erran zue oius, ni bada Kristioa naiz, nautena nitas egin, prest nago ematera bizia Kristogatik. Artu zute preso, eta nola baize gaste disposizio ederretakoa, ta ongi onetsia, lastimas utzi zute libre, beira zezala ongi, ta superstizio bano batengatik etzezala nai galdu honra, ondasunak, ta bizia. E tze aldatu gogos; segitzen zue bere deseo gartan emateko bizia Jesu Kristoren amorez, ta eskatzen zio grazia, kunplitzeko errealidades bere deseo ta itzak. E gun batez sartu ze Jentilen tenplo batean, eta ikusirik al ze erru bat zebilala, iduritu zekio eskaida ona erretzeko tenplo gura: bildurik sukaia franko barnetik eta kanpotik, eman zio su, ta aizeareki sugarrak ederki zebaturik bam bam bam, guzia erre ta erraustu ze. Nork in ote du lan gaixto gau? ziote Jentilek. Teodoro etze joan iges, etze altxatu ere, baizik ausart agerri zego erraten, ni ni naiz erre dutena Demonioen kubila zen gori: ta eztut urrikirik. Arrapatu zute berriz: eta admiraturik alako ausardias, korajeas, ta seguranzas, nai zute oraño ere ekarrarazi beren sektara barkatuko ziotela egina: berak irri egiten zue aien erranes: eta orgatik azotarazi zute errukiro, ta gero botarazi karzel ilun batean, ta utzi an ertxirik, il zeien goseak. Baña gau gartan agertu zekio Jesus ona, ta erran zio, Teodoro, egon fuerte, ezi ni nago zureki. E z artu gizonen jateko ta edatekorik, ezi nik emanen dizut bizitza bat nereki zorionekoa ta betirokoa. Oneki gelditu ze guzis alegre kantatzen Jaunaren laudarioak, Aingiruek laguntzen ziotela ta ematen musika zoragarria, aditu baizute guardiek ere, ta ikusi bera inguraturik zerukoes arrigarri eder txuries: eta arriturik eman zute kontu pasatzen zenas. Juezak etorririk aurkitu zue karzela ertxirik, ta Teodoro an nola utzi zuen: eta ertxirik berriro manatu zue emateko egunoro onza bat ogi ta pitxera bat ur. Baña martirak etzue nai errezibitu alakorik, ezi bere Jaun Jesu Kristok sustentatuko zuela. Atra zute gero andik sano ta sendo: berriz ofrezitzen ziote anitz premio, nai bazue egin aien borondatea: baña etzukete mellarik egin biotz noble gartan iago ezi istupazko balaek peña batean. Ala aiek suturik deitzen zutela sakrilegoa, inpioa, blasfemoa, paratu zute zur batetik dilindan, zeatu zute, txarrantxatu zute burriñasko aztaparres, erre zute 400 Joakin Lizarraga alde guzietaik susko zuzies: baña zenbatenas iago tormentu ematen zioten, ark alegranzia iago erakusten zue, nola balego errekreatzen arrosa ta loreen ertean, kantatus berso gura, bedeikatuko dut Jauna denbora guzian, ene agotik beti atrako dire beraren laudarioak. Berdugoak zatikatzen arren aragiak, eta bera kantatzen alegre, nola ezpaliz berea gorputza padezitzen zuena. Azkenean sentenziaturik erretzera, zeñatu ze guruzearen señaleas; eta animoso alegre sartu ze suan. Ikusi zue an bere adiskide bat deitzen zena Kleoniko, eta erran zio, ea Kleoniko, esperatzen zaitut, emazu prisa, segi ni. E ta inguraturik sugarres zegolarik lauda zen Jaun guzis poderosoa iltze bake onean, eta ikusi ze bere arima igaten Zerura nola argi txuri eder bat. Gorputz sandua artu zue andre on E usebia deitu batek, eta enbalsamatu ondoan orzi zue bere etxean al zuken obekiena E utxaita deitzen den ziudadean. Agitz famatua, estimatua, ta honratua izan da soldado sandu gau, zeñen medios enperadore Kristioek erdetxi zuten anitz biktoria, ta &. iltze 304 urtean. 401 SANDUEN BIZITZAK Azaroaren 11.an San Martin Obispoa 1. S. Martin obispo gloriosoa, sazerdoteen perla preziosoa jaio ze Ungrian Sabari deitzen zen errian, ta azi ze Italian Pabian. Buratsoak izan zitue nobleak mundurako, baña infielak errelijionez. Aita ze soldado Maestre de kanpo deitzen zen gradoan: eta nai zue bera bekala semea ere soldado ta Jentil: baña amar urtetan Martin argiturik Jagoikoganik buratsoen borondatearen kontra joan ze elizara, ta eskatu zue in zezaten katekumeno: ala deitzen zire katetxima doktrina Kristioarena ikasten zeudenak bataiatzeko: beti ze afizionatua deboziosko gauza onetara, ta oraziora, naiago zuela tratatu Jangoikoareki iago ezi gizoneki. Agitu ze Konstanzio enperadoreak manatzea, militareen seme guziak listatzeko gerrarako. Martin nai ze exkusatu, baña ezin, zeren bere Aitak berak armarazi, ta joanarazi zue gerrara, emanik bere zerbitzuko mutil bat, zeñi iago zerbitzatzen zion sanduak, ta janarazten beti bereki mai batean. Guardatu ze soldadoen bizioetaik kuidado andiareki: Jangoikoa zerama beti begien alzinean; ta amore bekala zio beldur ta errespeto andia: beti ze alaber ongi egin naia guziei al zuken guzian. Bein Amiensko portalean zegolaik soldado laguneki, ellegatu ze pobre bat erdi-biluxirik ta otzak dal dal dal: berzeek etziote egin kasorik, baña Martinek urrikariturik partitu zio bere kapotea estal zeien: Irri egin ziote ortas lagunek beiratus kapa-erdiareki falder: baña urbilen gauean agertu zekio Aingerus akonpañaturik Jesu Kristo erraten ziotela, Martinek, eztelaik oraño baizik katekumeno, estali nau ni kapa goneki, erakusten ziotela eman zuen gura limosnas. Zein amazale den Jangoiko ona gizonen! Zein ongi pagatzen duen ongi egina pobreei! 2. E tzego kontent Martin ofizio gartan, nai zue erretiratu emateko guzia Jangoikoai. Ortako eskatu zio lizenzia Juliano enperadore sartu zenai. Onek ustez on zen kobardias, egin zio akar. Martinek erran zio prest zegola paratzera armarik gabe ta beldurrik gabe etsaien tropaen alzinean, solamente armaturik guruzeas. Apostata garrek guruzearen odios ere manatu zue lotu zezatela, ta paratu biramonean ala loturik etsaien aurkasean: baña Jangoikoak nai ta biramonean etsaiek eskaturik bakea egin ze: agian atratzeagatik bere sierboa armaen ertetik. Joan ze andik billatzera S. Hilario Putiersko obispo sandua, zeñeki egonik ikasten santidade ta jakintasun bear zuena bataiatu ta ordenatu ze orden apalago- 402 Joakin Lizarraga es. Gero Jangoikoaren errebelazios itzuli ze bere sortuerrira, pasatus bidean trabajatu ta biziaren peligro ladronen eskus, baña beldurrik gabe ziola, Kristioa naiz, eta dakit Jangoikoa dagola presente bear orduan anparatzeko. Arriturik alako arimo onas utzi zute, ta bat aietaik egin ze errelijioso. E llegaturik sortuerrian trabajatu zue anitz konbertitzeagatik buratsoak fede kristiora: Ama Kristiatu ze: Aita gelditu ze bere itsutasunean, pena errua zuela ortas seme onak: baña arren partez berze anitz irabazi zue Jangoikoaren. Herejeek ere ta Deabruek persegitu zute biaje gartan, preso egines, azotatus, ta deshonratus publikoki de manera ezi bizia ez galtzekos bear izan zue itzultzea bere San Hilariogana. Baña au ere desterraturik herejeen medios, S. Martin joan Milana ta botarik andik Auxenzio obispo herejeak, bizitu ze altxaturik sazerdote bateki Galinaria deitzen den islatto batean: alik eta jakin zuen arteo itzuli zela S. Hilario. Onengana joanik ta errezibiturik gozo andiareki egin zue monasterio bat, nora segitu zioten zenbait arima onek; aietaik bat katekumenoa oraño bataiatu gabe heriturik iltze egun gutiren barnean, zegolaik ausente sandua: zeñek itzuli ta jakin zuelaik desgrazia, negar egin zue, ikusi zue ila, ta guziak atrarazirik, ta gelditurik ilareki bakarrik, ta arren gañean bera edaturik egon ze otoi otoi Jangoikoai biztu zezan: eta biztu zue, ta bereala bataiatu, ta bizitu ze gero anitz urtez. Berze bat biztu zue urkatu zena bere burua; ta geroago berze bat konbertitu naiez infielak. 3. Goizik asi ze Jangoikoa mostratzen Martin zela bere maite eskojitua, zeren bera ere goizik eman zen Jangoikoai Jesu Kristorenbaitan. Jesu Kristo ezaundurik bein, beti onesten, maitatzen, ta amatzen zue: eta alaber Jesu Kristoganik ze onetsia, maitea, ta amatua. Bien biotzak uniturik, batak nai zuena berzeak ere bai: bereala eskuak ere juntatzen zire, obratzeko nai zuen guzia Martinek, naiz milagro ta miragarriak. Aborrezitzen zitue gasterik arimaren irur etsaiak, Demonioa, mundua, ta aragia: Aragia, baita gorputza beti gogorki tratatus, ez emanez gustorik deustan, ez jan edanean, ez bestitzean, ez loan, ez deskansuan, baizik sollik preziso zen gura, mantenitzeko bizia doi doia; eta bizia ere etzue estimatzen, ezpaze Jaunaren, ta eman naiak zego beti beraren amorez: eta ala biziaren peligro asko izan zituenetan etzue izan beldur pixkarik ere, bai koraje ta alegranzia, nola iltzea balitz irabaztea. Mundua, Jespreziatus emengo banidadeak ta goraberak, al ze utsa ta ezdeus bekala bere Jaunaren aldean: ala bizi ze munduan zabal eder, nola ezpaliz emen, baizik Jangoikoa ta bera bakarrik, apegatzeko biotza, diot; gañarakoan beti guziei ongikin naiak Jangoiko onaren gustora. Demomoa garaitu zue aisa humildade ta orazioareki. Orazioan komunikatus Jaunareki beraren kondizioetara egin ze. Ain afi403 SANDUEN BIZITZAK zionatua ze oraziora, ezi ori ze bere bizia, eta elizak dion bekala, begiak ta eskuak zerura goraturik etzue floxatzen oraziotik beñere bere arimo inbenziblea, edo garaitu etzeikena. Orazioan Jangoikostatzen ze, ala errateko: An azitzen zue arimo andi gura, humiltasun, mansotasun, pazienzia, ta gañarako birtute exzelente zituenak, guzien ganetik karidade jeneroso dibino gura. Itz batez, S. Martin izan ze Jesu Kristoren imajina bizi bat imitatus daiken guzian gure salbazale Jangoiko gizon gura. 4. Zegolarik sandua bere monasterioan ilik mundurako, ta ortzirik bekala Jangoikoan Jesu Kristoreki, agitu ze iltzea Tursko obispoa. Bereala oroitu zire sanduas, egiteko beren Artzai: baña nola baizekite etzuela naiko, engañatu zute gizagaizoa. Jaun batek finjitus bere bizikidea zeukala heri andia, eskatu zio nai bazue joan bisitatzera, ta ematera bere bedeizioa, sendatzeko, edo ongi iltzeko. Sandua nola baize ain ona ta ongi egin naia atra ze konbentutik: jendeketa andi bat zego etxideten noiz atrako zen: arrapatu zute preso bekala, eraman zute elizara, egin bear zela aien Obispo. Bazire orgatik zenbait bakotx bano nai etzutenak, ziotela, zela persona txarra, presenzia gutitakoa, bilo nasia, falder gaizki bestitua, ta indignoa obispotako: baña Jangoikoak nai zue, ta jende on guziak, ta ala konsagratu zute obispo, zeudelaik guziak kontent, bera sollik negarrez pensatus etzela digno. Paraturik dignidadean egin zuen on guzia nork explika? Jesu Kristoren Apostolu berri bat bekala errebestitu ze beraren espirituas, ta zelo fiñaren suas, urratzeko ta desegiteko Deabruaren erreinua, zein baitire infidelidadea, erroreak, bizioak, ta bekatuak: eta plantatzeko Jesu Kristoren erreinua, fede ta santidade guzia. Bere buruari etzio konpasionerik barkatzeko deustan ere, proximoei bai al guzia ongi egiteko beti: ezi berareki azi ze miserikordia. Meza erratera joaterakoan neguan opatu zue nola len pobre bat erdi biluxirik: manatu zio bere Arzedianoari besti zezala: orreki sartu ze elizan, ta gero sakristian errebestitzeko ornamentes. E rrebestiturik zegolaik, ellegatu zekio pobre gura erratera nola Arzedianoak utzi zuen deus gabe. Sandua bakarrik gelditurik kendu ze kasulla ta gañarakoak: eta atrarik bere barneko tresena eman zio pobreari. Atra ze gero erratera bere meza: eta Jangoikoak nai izan zue honratu bere biotzeko sandua inguratus beraren burua argi-errañues, ikusten zutela mereji zutenek ikustea. Berze aldi batez alaber meza erratean ikusi zire bere eskuak adornaturik diamante, ta perla preziosoes. E ta guzietan faboratzen ta honratzen zue bere sierbo ona. 5. Zoeie bein bisitatus bere obispadoko elizak: lagunak atzetik urrun, bera alzinago bere kontenplazioan. Aurkitu zute soldado batzuek zoezinak karroza batean: lotsatu zire zaldiak ikusteareki, eta ezin zezazkete 404 Joakin Lizarraga mogiarazi alzina: atra zire kotxetik aiek, ta golpatu zute sandua moldegaizki de manera ezi erori ze lurrean erdi-illik; baña sereno ixil mellarik in gabe. Aurkitu zute lagunek ala zauris beterik odola zeriola; paratu zute bere astokoan ongi penaturik, baña itzik atra gabe sanduak. Baña Jangoikoak kastigatu zitue soldado gaiek ezpazeizke pasa alzina. Galdegin zute nor zen pobre gura, ta aditurik zela. Martin, ta arriturik eskatu ziote barkazio: ta sanduak alegre arresti amoroso barkatu ta biali zitue beterik admirazios ta agradezimentus. Genero gontan da admirableago agitu zekiona Brizioreki: Ze au sazerdote bat bano utsa, zeñek egin zio milla agrabio sanduari deshonratus jendeen alzinean, ta kasi emanka jokatus: sandua sereno sufritzen, ta Jangokoai eskatzen arren fabore. E llegaturik bein kanpoko batzuk S. Martinen billa, galdegin ziote Briziori ia bazekien non zen: arrek erres pondatu ziote, an aurkituko duzie ero zoro gura begiak zerura beira. Gero sanduak mintzatu zio amoltsu, o Brizio, ala iduri zaizu nai zela ni ero zoroa? Bada barkatzen dizut, ta erdetxi dut Jangoikoaganik, barka dezazun, ta izan zaiten eliza gontako obispo, ni ilas geros; baña pasatuko duzu asko trabaju: egon konstante. Ala agitu ze: Brizio urrikitu ta emendaturik gero egin ze obispo, ta sandu. Au baita S. Martinen milagro ederra! E rraten ziotenei nola sufritzen zuen, ta ez kastigatzen, errespondatzen zue, Jesu Kristok sufritzen zue judas, eta nik eztut sufritu bear Brizio? Pazienzia bera mantenitzen zue berze asko injuria in zitiotenetan: beñerez mendekatzen, bai barkatzen beti. Oroat egiten zue berze bekatarieki absolbitus piadosoki konfesatzen zirenak de manera ezi Deabruak bein erreprehenditu zue erraten ziola, etzuela Jangoikoak barkatzen bekatari itzultzen zirenak eror zera bekatu grabeetan. Ontara errespondatu zio sanduak, baldin ik ere desditxatu orrek utzirik tentatzea gizonak, ta urrikiturik eska baiez miserikordia, nik konfiaturik Jangoikoaren onean ofrezi nezakek iri ere barkazioa. 6. Ala zebila afanaturik itzuli naiez galduak Jangoikoagana beti. Pasatzen ze erri batean, guzia baize infielena, zein aiturik fama bildu zire guziak de manera ezi kanpoak bete zire jendes ikusteagatik sandua. Au lastimaturik aien itsutasunas asi zekiote Jangoikoaren itza erraten alako sentimentu, boza, manera, ta graziareki, ezi baize ageri Jangoikoa mintzatzen zela beraren agos. Ortan dagolaik, ellegatu ze Ama bat aflijitua zekarrala bere seme bakar il zekiona biztu zezan, nola zezaken, izanik ain adiskide Jangoikoaren. Jende guziak oroat eskatzen zio. Sanduak ezaundurik, izan zeikela ori motibo, konbertitzeko jendea, paraturik belaunak lurrean, ta begiak zeruan eskatu zue, o ene Jaun ona Jesu Kristo, nai barin badu, badezake biztu il gau. Ain laster nola atra zuen itza, itzuli ze arima gor405 SANDUEN BIZITZAK putzera: eta mutikoa bizturik guzien alzinean, Ama zoraturik kontentus, guziak oius laudatzen Jesu Kristo, ta sandua, asi zekizkio erraten nai zirela egin Kristio: Sanduak kontentago ezi logratu duenak flota andi bat Indietaik kristiatu zitue guziak. Zelo berareki nai izan zitue kendu lekuetaik jentilidadearen memoriak: logratu zue lurreratzea ta desegitea zeruko aize ta ausnarrieki dorre bat miragarriro eder gora, non honratzen zuten Demonioa: ta berze erri batean kolumna bat gisa berekoa, jautsiarazis zerutik berze bat autxi ta desegin zuena ura: berze batean arbola temenario bat, zein erran zioten autxiko zutela berek, paratzen baze bera pean errezibitzeko eror zen zelaik. Admititu zue tratua: utzi ze paratzera loturik pean alde gartan, nora bear zen botatu: ta ia ia ebaki-urran zutelaik, guziak beira noiz txatxakatuko zuen an berean, saltatu ze arbola aratago, utzirik sandua libre guruzearen señalearen birtutez, ta kasi arrapaturik pean aratago zeudenak beira. Orreki kristiatu zire jendeak. Oroat urratu, erre, ta erraustu zue asko tenplo Jangoiko falsuenak: eta bein ala su emanik tenplo bati, aize erru goratu zenaren kasos edatzen zirelaik etxeetara, sandua igan ze tellatu batera, ta agertu zeneko, itzuli zire sugarrak atzerat instantean. Berze tenplo alako bat nai zuelaik desegin Borgoñan, bildu zire anitz nekazari estorbatzeko, eta batek goratu zue besoa ta arma emateko sanduari: sanduak istante bota zue mantoa, ta edatu zue lepoa, eman zezon, ezi bere bizia ze iltzea Jangoikoagatik: baña Jangoikoaren birtutez gizonoi erori ze atzerat arriturik, ta eskatu zio barkazio. Berze aldi batez berze alako bati erori zekio eskutik arma, ta etze agertu sekulan. Generogontara eldu da agitu zekiona bere konbentura urbil zegon tenplo, edo hermita batean, non biltzen zen anitz jende debozios ustez ziren an zenbait martiren errelikiak, ta orgatik lenagoko obispoek in arazi zute an aldare bat. S. Martinek nai zue ikasi debozio garren prinzipioa nondik edo nola. Niork etxakin. Asi ze sospetxatzen ote zen onez. Joan ze sekretoan bere monje batzueki: Jarri zire orazioan Jangoikoai. Bereala sanduak ikusi zue itzal beltz ilun lotsagarri bat, zeñek erran zion nola zen ladron baten arima, bizia edeki ziotena bere delitoengatik, ta zelebratzen zutela ignoranzias martir bekala; baña ark etzuela ikustekorik martireki, zein baitaude glorian goiti, eta bera infernuko sulezean beiti. Oneki sanduak desengañatu zue jende engañatua, ta desegin zue aldare ta hermita. 7. Ala sanduak bete zitue erriak Kristioes, konbentuak errelijiosoes, mundua bere famas. Ikusirik nola amatzen ta faboratzen zuen Jangoiko andiak, infernuak zio beldur, munduak erreberenzia, Jaun andiek ta enperadoreek aten zio. Tetradio Prokonsul jentilak zue mutil bat espiritu gaixtoaganik tormentatua. Jaunarrek eskatu zio sanduari nai bazue libratu. 406 Joakin Lizarraga Sanduak manatu zue ekarri zezotela. Baña espiritu gaixtoa erresistitzen ze joan nai etzuela: etze izan posible etxetik atratzea. Jaunak orduan eskatu zio in zezon mertxede joateas arren etxera. Sanduak zio, eztut nai sartu infiel baten etxean nik. Orduan ofrezitu zue arrek kristiatuko zela, baldin libratzen bazio mutila. Joan ze oneki sandua, ta libratu zue aisa, ta bataiatu ze Tetradio. Iago miragarri da agitu zena Adizianoreki. Ze au Konde Tirano kruela tormentatzen ta ilarazten zituena gizonak, ta ortako sartu ze sanduaren ziudadean. Bere krueltasunak in nai zituen egunaren bezperan, joan ze sandua gauaz arren palazioko atarietara, ta jarri ze an orazioan, guziak lo zeuden bitartean. Kondeak aditu zue boza bat erraten ziola, Jangoikoaren sierboa dago zure etxeko atarietan lurrean, eta zu lo goatzean? Saltatu ze lotsarriturik, ta manatu ziote mutilei idikitzeko ataria S. Martini. Aiek ajola guti aster itzuli zire, deus etzela, baizik ametsa. Lokarturik berriro, berriz oiu egin zio erruago. Jaiki ze orduan, joan ze bera, idiki zio ataria, bota zekio oñetara, etzuela zer atra itzik, inen zuela sanduak nai zuen guzia: solamente eska zezola Jangoikoai etzezan deskarga bere ira arren kontra. Bereala biali zitue libre preso zeuzkien guziak. Sanduak ikusi zue Demonio bat zegokiona su ematen egiteko injustiziak: fu bateki bota zue Demonio gura, ta andik alzina ondu ze Kondea. 8. Bear izan zue S. Martinek katolikoen onagatik joan enperadore Balentinianorengana. Onek zue Andrea hereje. Orgatik manaturik zeuka ez usteko sartzera palazioan S. Martin zetorrelaik. Bein ta bi aldis eskatu zue lizenzia sanduak: etzue logratu; baña etzue orgatik utzi bere pretensioa. Akuditu zue Jagoikoagana orazios, barus, penitenzias. Zazpigarren egunean Jangoikoaren Aingiruak manatu zio itzultzeko palaziora: Joan ze, aurkitu zue libre sartzea, niork itzik erran etziola, sartu ze enperadorearen aposentuan: Au asarraturik zerbitzukoen kontra zergatik utzi zuten sartzera, etze mogitzen ere egiteko agur, ta ongi etorria, etzio errespondatu nai ere. Baña derepente sugar batek inguratu zue katedra, non zegon jarririk; jaiki bai jaiki lotsarriturik, egin zio sanduari erreberenzia, eta eskatzen zuen guzia: gero konbidatu zue bazkaltzera, ta ofrezitu zio anitz presenta prezioso, baña sanduak etzue nai artu. Oroat gero enperadore eginik Maximo, sandua berriz joan zekio elizaren onagatik: eta izan ze errezibitua ta tratatua Jangoikoaren gizona bekala. Berze atenzioen ertean enperadoreak eskatu zio jan zezala beraren maian: nekez logratu zue gero ere doi doia. Orduko usanzaren konforme atra zute azkenean kaliza andi bat ardo enperadorearen alzinean parti zezan nori nai zion egin honra. E nperadoreak presentarazi zue S. Martinen alzinean parti zezan onek, ta onen eskutik nai zuela artu. Sanduak len lenik eman zio bere K apellan sazer407 SANDUEN BIZITZAK dote an zegonari, gero enperadoreari, honratus ala sazerdotea iago ezi lurreko enperadorea. E ta enperadoreak artu zue ontzat beiratus sandua ala nola gizon bat berze mundukoa. Iago egin zue enperatrizak, baize señora piadosa: askotan sanduaren oñetan egoteas landara aditzen Jangoikoaren itzak, nai izan zio zerbitzatu maian: eskatzen zio ar zezala beraren eskuetaik otronze laburtto bat. Sanduak etzue nai alakorik bere humiltasunez. E npeñatu ze enperadore Jauna logratzeko. Sanduak ez desplazer egiteagatik, nola bear baizue fabore katolikoendako, obeditu zio gero ere. arririk maian, ikusteko ze nola enperatrizak berak ekartzen, berak ematen zion platera, berak edatekoa humil humila: baita gauza admiragarria. Gero goratu zue maia; bildu zitue otapur guziak errelikiak bekala: baña sandua orgatik ain zego humil, nola in ezpalekio berari honra gura. Berze lanze bat agitu zekio donzella sanda bateki. Bizi ze au erretiraturik bere kanpoko etxe batean asko urtez sandaren fama andiareki. Pasatzean andik urbil sanduak nai izan zue bisitatu naiz etzuen kostunbratzen. Ia etxera urbil zelarik, biali zio donzellak erratera in zezola mertxede pasatzeas alzina ikusi gabe. Ori, uste zutelaik guziek kontent egonen zela bisitatzeas alako gizon sanduak, nola idiki balekio zerua. Sandua joan ze kontent admiratus birtutea, ta laudatus egina, entenda daien zein kuadrable den Jangoikoai ta sanduei donzellaen erretiroa gizonenganik apart Jangoikoaren amorez. 9. Baña zer milagro da sandu gau ez batere mogitzea munduko goraberaes, bizi zelarik kontino zeruan gogoa, naiz lurrean gorputza? Arara zego igan naiak aspaldirik: konformatzen ze ordea emen egoteas Jangoikoaren zerbitzuagatik. Tenploa pensatzen zue nola zeruko antesala: emen gozatzen ze bere Jaun Jesu Kristoreki presente: Beiratzen zue arimaren begies alako fede biziareki, nola ikus balez gorputzaren begies. Beñere etze jarri tenploan: beti egoten ze edo belauriko, edo txutirik erreberente koloregaizturik beldurrak bekala; eta erraten ziotenei, zergatik ala? errespondatzen zue, eztuzie nai beldur izan dezaten, dagolarik emen guzien Jaun Jangoikoa? Bisitatzen zute noizean noiz Zerutik Aingiruek, S. Pedrok ta S. Pablok, S. Teklak, S. Inesek, ta guzien erreginak Maria Santisimak. Baña ia zeude arara eraman naiak, zegon bekala bera ere joan naiak. E llegatu ze laurogeitasei urtetara: izan zue errebelazio urbiltzen zela plazoa: baña atsartzen zuen bitarteo etzue baratu nai egitetik ongi eginala: Diskordia izan zutela sazerdoteek erri batean jakinik joan ze arara: paratu zitue bakean nai bekala; ta itzultzerakoan asi ze sentitzen indar-falta andi bat; eta erran ziote bere Diszipuloei, ia bere etxe lurresko gura erortzera zoeiela. Goratu zute aiek iskiritua zeruraño anitz aiots ta 408 Joakin Lizarraga negarreki: erraten ziote, zergatik, Aita, desanparatzen gaitu? edo nori uzten gaitu gu deskonsolaturik? Otsoak sartuko dire berorren saldo gontan. Badakigu joan naiak dagola gozatzera bere Jesu Kristo: baña seguro dauka gero ere bere premio ona: orai gutas urrikari bedi, nola gelditzen garen ori gabe. Nola baize ain ona ta ongi egin naia, beraxtu zekio biotza, eta negarretan begiak goraturik zerurat erran zue, Jauna, barin banaiz oraño preziso berorren saldoaren, eztut errehusatzen trabajua. Kunpli bedi orren borondatea. Itz ebetan adiarazi zue nola sakrifikatzen zen bera, bere ondasun, ta deseo guziak Jangoikoaren gustora. Baña segitus sukarra, beti alaere zego Zerura beira orazio egiten. Nai zute alda zeien posturas, alibiatzeko agian zerbaitto: baña sanduak zio, uz nazaze beira dezaten Zerura obeki ezi lurrera, ikas dezan espirituak ararako badea artu bear duena. Gero agertu zekio Demonioa an tieso: eta sanduak erran zio animoso, zertan ago emen, animale fieroa? E ztuk aurkituko enebaitan gaixtofikatu orrek deus naukenik. Andik bereala iltze eriotze preziosoa Jangoikoaren presenzian. 10. Gorputza bereala errebestitu zue Jangoikoak gloriako señale argi eder miragarries, paratus fresko luzituago ezi bizi zelarik. Sentitu ze Zeruko Aingiruen musika ez an solamente il zen lekuan, baita ere S. Seberino Obispoak ta bere Arzediano batek aditu zuzte Kolonian urrundanik kantatzen gloria suabekiro; eta dio Sandu gonek, musikak iraundu zuela denbora guzian infernuko ministroak zeuden bitarteo pausuan edo pasatzean deteniarazteko ta examinarazteko S. Martin, naiz banoan. Nondik daiken atra kontua, zer peligroa dugun bekatariek berze munduan, ala persegitzen zutelaik an etsaiek sandu bat ain andia, nola S. Martin! Jakin zelaik iltzela, ezin sinesta daikena da erri gaietan izan zen dolamena ta pena faltatuas alako Aita, Arzaia, Maestrua, ta anparo nai bekalakoa guzietako. Bildu ze infinizio bat jendeketa zelebratzera beren obispo sanduaren ilaria; aien ertean bi milla Monje aziak sanduaren doktrinaren esneas, ta birjina sandaen koro eder bat, ta berze asko jende ezin konta ala, guziek beiratus gorputz sandu gura nola arima preziosoaren kontxa dignoa, alde bat negar beren galteagatik, berze alde konsolatzen, baizekite glorian zegola: eraman zute gorputza daiken ponpa ta festareki. Il omen ze Kristoren 402 urtean. Baña beraren memoria bizi da oraño ere ain berri fresko, ta biziko da mundua mundu den bitarteo, ez solamente Ungrian, non jaioa baize, ez solamente Franzian non izan baize Obispo, baitaere Alemanian, Italian, E spañan, ta Kristioak diren leku guzietan. E rrealki S. Martin izan ze Kristiojende guziaren honra, eta defensa, Pontifize sanduen gloria, sazerdoteen perla preziosoa, Jesu Kristoren imajina bizia, imitazale pro409 SANDUEN BIZITZAK pia, Jangoikoaren biotzeko onetsi erregalatua. Sanduek milla laudarios zelebratzen dute. S. Gregorio eliza bereko obispo izanak dio kantatzen dena E liza guzian, O gizon zori onekoa, zeñen despeidan kantatzen duten Aingiruek, proklamatzen sanduek, konbidatzen birjinek &. Joakin Lizarraga Azaroaren 13.an San Brizio Obispoa 1. S. Martinen biziaren atzetik eldu da ongi S. Briziorena segitu ziona obispadoan. Izan ze beraren Diszipulo, berak azi zuena, ta berak ordenatu: baña dignidade berriareki obetu bearrean banatu ze, ta mundukoi dibertitua erregalatua lazoa egin ze. S. Martinek konsejatzen ta korrejitzen zue: baña heri frenetikoa bekala ura itzultzen ze bere Mediku onaren kontra: eta bein Demonioek inzitatzen zutela, nola ikusi zituen sanduak berak, kasi egin zio emanka sanduari: baña sanduak axuri batek bekala manso sufritzen zue. E torri ze heri bat S. Martinen billa: Briziok erran zio, billatzen bauzu zoro gura, ara non duzun an nola dagon zerura berra, beti bekala. Heriak aurkitu zue S. Martin, ta arreki bere erremedioa: eta S. Martinek Briziorl erran zio amoltsu, ala iduri zaizu nai zela ni zoroa? Ukatu zue arrek, etzuela erran alakorik. E ztuzu zer ukatu, erran zio sanduak, ezi urrun egonik ere, aditu dut Jangoikoan. E ta nai dut jakin dezazun, logratu dutela Jangoikoaganik, izan zaiten emengo Obispo ene ondorean: baña abisatzen zaitut pasatuko duzula anitz trabaju. Orai bai, zio berebaitan Briziok, egia baita nik errana, zoroa dela zar gau. 2. Iltze bada S. Martin: eta Jangoikoaren borondatez egin zute Brizio obispo ilaren lekuan. Ikusi zuelaik kunpliturik sanduak errana, idatzarri bekala ze; asi ze pensatzen gauza pasatuetan S. Martineki, ta penatzen ez tratatuas ongi, ta oraziora ta penitenziara ematen, ta al guzia ongi kunplitzen bere ofizioa. Baña kunplitus S. Martinek errana trabajues, goratu ze tenpestade erru bat arren kontra. E masteki bat errelijiosa iduri garbitzen zuena obispoaren etxeko txurigendea, agitu ze gelditzea enbarazaturik, eta erditzea. Jendea ori publikaturik, iago informatu gabe, goratu ze itsu itsua obispoaren kontra nai zutela arrikatu ere; orduraño S. Martinen atenzios ta piedadez sufritu zutela, baña etzezala permiti Jangoikoak zikin zeizen berak apatus alakoaren eskuak. E tzue balio arrazioak jendearen iraren kontra: eta naiz obispoak ukatu, naiz juramentu egin, etzuela kulparik artan, etze protxal. Oroitu ze S. Martinek erranas, ta sufritus pazienziareki persekuzio gura bere kulpen penitenzia bekala, enkomendatzen ze sanduari, ta Jangoikoari. Azkenean manatu zue jende guziaren alzinean ekarri zezatela aur jaio zena, ogeitamar egun zuena, eta presente zeukalaik, erran zue obispoak, gure Jaun Jesu Kristoren izenean manatzen dizut, erran zazula klaro emen, ia ni nai zen zure Aita. E rrespondatu zue 410 411 SANDUEN BIZITZAK aurttoak klaro, ezta berori ene Aita. Jendeak oiu obispoari, mana zezola aurrai erran zezala nor zen Aita. Obispoak, ori eztagokida niri, baizik zueri: or konpon; nik egin dut bear adiña. Milagro bat ain klaroa etze aski izan sosegatzeko jendea; baizik segitus beren furian ziotela arte gaixtos egin zuela, bulkatzen zute, ta botatzen ordu gaixtoan oius klamatzen, eztugula nai izan daien gure Artzai. S. Briziok humil sereno enkomendatus Jangoikoai, artu zitue brasa itxekiak bere mantoan, ta eramanik S. Martinen obiara, an utzi zitue, gelditurik mantoa oso guzis mantxarik ta mellarik gabe, ziola, ala nola ene oial gau ezten erre suas, ala ene gorputza dago libre luxuriaren bekatutik. Nor etzute garaitu bear alako milagroek? Baña aiek etzire beraxtu alaere; baizik Jangoikoaren permisios bota zute bere elizatik moldegaizki: ta paratu zute arren lekuan sazerdote bat deitua Justiniano. Zenbat manera duen Jangoikoak sandutzeko! 3. Botarik bere elizatik S. Brizio joan ze Romara; eman zio kontu bere trabajuas Aita Sanduari konfesatus klaro senzillkiro, zela Jangoikoaren kastigoa, zeren tratatu zuen gaizki berak S. Martin. Justiniano ere obispo falsua atra ze joateko Romara, baña bidean iltze miserableki. Turskoek nonbratu zute berze bat deitua Armeniko obispotako: baña Aita Sanduak informaturik egias defendatu zue S. Brizio, ta itzularazi zue bere elizara zazpi urteen buruan. Itzuli ze, baña gelditu ze erri batean bizpirur lekoa apart ziudadetik. Bereala heriturik Armeniko gura iltze gauerdirat, ta S. Briziok izan zue ortas errebelazio. Goiz goizean erran ziote lagunei, goazen orzitzera gure Tursko obispoa, zeñen gorputz ila atratzen zute portale batetik noiz ta S. Brizio sartzen zen berze portale batetik. Oneki gelditu ze bakean obispo bere eliza proprioan, ta bizitu ze zazpi urte iago: eta ondorean bukatu zue bizia sanduki: eta E lizak zelebratzen du sandu bekala. E men dezakegu ikasi zenbat balio duen sanduen pazienziak ta orazioak, ezi S. Martinen pazienzia ta orazioagatik egin zue Jangoikoak S. Brizio obispo ta sandu. Gero eztaikela fia segurki txutirik dagona eztela eroriko, eta alaber eztaikela deskonfia erori dena eztaikela jaiki Jangoikoaren graziaz. Azkenik ikasi bear da, ezi naiz barkatu Jangoikoak gure kulpak bere miserikordias, baña gaizki egina pagatu bear dela justizias goiz edo berant, emen edo an, ta obe dela emen &. 412 Joakin Lizarraga Azaroaren 13.an Santa Maxelende Birjin ta Martir 1. Ala nola baitire fedearen Martir gloriosoak, badire alaber kastidadearen Martir biktoriosoak, ta birtute guzien exenpluak elizan. E betaik izan ze S. Maxelende jenerosa Flandesen jaioa. Jangoikoaganik zue naturale ona, ta onera afizionatua aurzututik, eta gaizki den guzietara oposizio zuena, eta ongi azitzeareki mantenitzen ze onean konstante aborrezitus bekatuen zeboak, banidadeak, galak, dibersioak, ta alako arinkeriak. Agitz ze galant eder ederra, ta sanda bateo izateareki famatua ta kuadrablea guzien begietan. Orgatik anitzek pretenditzen zute esposatako: baña berak eskojitu zue esposotako esus ona ofreziturik konserbatzea birjin. K aballero abrats poderoso batek guzien gañetik nai zue bizikide, ta ainberze porfia, promesa, ta gauza in ziote arren buratsoei, ezi aiek ofrezitu ziote beren alaba etzekiena alakorik. K aballero gura deitzen zena Arduino agitz kontent zego prestatzen bodetako festa alako eguneko. Bitarteo buratsoek sandari galdegin ziote, nai zuen artu senar kaballero gura ain poderoso, prestu, ta bear bekalakoa. Obedi zezotela in zuten ajustean, ezi matrimonioko estadoan ere salba zeikela. Turditu ze aditzeas ere, ta eskatu zue denbora pensatzeko. Gau guzian egon ze orazioan, guarda zezan osorik birjin desloratu gabe, arma zezala bere grazias, garaitzeko tentazio guziak. E ta Jangoikoak in omen zio grazia bialis Aingiruak bisitatu, animatu, ta seguratu zutenak. Biramonean mintzatu ziote buratsoei animosa akar egines zergatik itz eman zuten aipatu gabe berari, zuelarik adin ezauntzeko on gi zegokiona. Jakin zezatela bera zegola ofreziturik Jesu Kristori aurzututik, ta etzuela utziko mundu guziagatik ere. 2. E llegaturik egun señalatua, joan ze Arduino akonpañamentu andiareki bere Nobiaren eske: baña au zego bere Jesus onareki orazioan etzuela nai bodarik niolatere: Aitak arrapatus biloetaik atrarazi zue jendeen alzinera; baña an mintzatu ze alako arimo, ta determinazioareki etzuela aldatuko estado zeukana, ezi guziek entendatu zute etzutela ezkonaraziko, ta lenago arrek galduko zuela bizia, ezi birjinidadea. Gelditu ze Arduino alde bat alke gorriturik konfuso, berze alde koleraturik furoso. Ala guziak joan zire nor bere alde, ta donzella sanda bere oratoriora, eta andik alzina eman ze iago egitera orazio, baru, bijilia, ta obra on, esperatus laster pasatuko zuela martirio birjinidadeagatik. Andik egun guti sandaren buratsoak konbit joan zire berze etxe batera, utzirik alaba etxean 413 SANDUEN BIZITZAK bakarrik, baizekite etzuela nai alako festarik. Ori jakinik Arduinok, ta au zela eskaidarik obena, bakarrik zegolaik, joan zekio armaturik: eta naiz altxatu zen sanda, aurkitu zute azkeneko. Pensa arren ikaradura: Pensa berzearen itzak, promesak, porfiak, ta gauzak. Baña errebestiturik Jangoikoaren espirituas sandak erran zio erresuelta, etzela izanen desleal Jesu Kristori, zeñi ofrezitu zen: baziokela berak il gorputza, baña arima ez. Au erran ta nolapait eskapatu ze eskuen ertetik: baña arrek amorearen, ta iraren suas furoturik segitu zue ezpatareki eskuan, erdetxi zue, ta bota zue flik lurrean. Baña odola ikusi zueneko gelditu ze itsu bi begietaik. Famatu ze lanzea, eta buratsoek akonpañaturik jendees ta sazerdotees orzi zute sanda erri batean urbil, S. Pedro ta S. Pabloren elizan, non egon zen irur urtes. Ondorean zerutik errebelazio izanik, aldatu zute solemneki leku gartara, non ere utzi zuen bizia; an Jangoikoak nai zuela honratu sanda milagroeki. Aldatu zuten egunean, joan ze Arduino itsutua humil humila, konfesatus bere kulpa, eskatus barkazio, ta bista galdu zuena. O Jangoikoaren piedadea! O sanduen mendekatze-modu jenerosoa! Bereala sandaren medios argitu zue Jangoikoak antxe berean: eta asi ze oius kontatzen bere gaizki egina, Jangoikoaren ta sandaren miserikordia, lagundus jendeak ere laudatzen &. Leku gartan fabrikatu ze tenplo bat sandaren honratan, eta sandaren Aitak Hunbinok egin zio bere ondasunen donazio, eta sandak anitz milagro. Andik gero errelikien parte bentzait aldatu omen ze berze lekuetara, eta guzietan itentu milagroak. Agitu omen ze martirio gau 670 urtean &. Azaroaren 13.an, Homobono Merkatari. p. 319. 414 Joakin Lizarraga Azaroaren 16.an San E dmundo Arzobispo Kantuariense 1. S. E dmundo izan ze Inglesa, buratso onen hume ona. Ain onak zire aiek, ezi hume gau izanas geros, elkarren konformidadez Aita egin ze errelijioso konbentu batean: Ama gelditu ze etxean bizitzen errelijiosa bekala, ta azitzen sanduki semea. Konsejatzen zio etzezala beñere ofendi Jangoikoaren Majestadea: mortifika zezala gorputza barus ta penitenzias: eta manten zeiela betiro birjin, mustatu gabe luxurian. Kostunbratu zue barutzera orzilareetan ogi ta ur solles: ori, oraño zelarik mutiko. Biali zuelaik estudiatzera, beldurrak kutsa zeien lagun gaixtoeki, bere goraintzi ta konseju ones landara bialtzen zitio tresena ta txurigendearen ertean zilizioak ere, usa zeien; ta ez lazatu. Ain ongi artu zitue Ama onaren konsejuak, ezi bizi guzia guardatu zue garbi deshonestidadetik, eta Ama Birjinai egin zio boto guardatzeko, artzen zuela ortako Abogada ta Patrona: eta beraren amorea logratzeko, inarazi zue erastun bat inguruan eskulpiturik abemaria, mostratu naiez bekala bera bakarrik nai zuela bere esposa: E rastun gau paratu zio Ama birjinaren imajinari erian: eta diote ezi sandua il ondoan bere erian aurkitu zela erastun gura bera, eta ezin atra ziotela niolatere ez mañaz ta ez indarrez, alik eta eskatus humilki nai bazue zeditu, utzi zuen eritik, obratzeko arreki milagroak abasto. (Berze gauza bat ere kontatzen dute sandu gontas gastezutuan, ezi zeudelaik lagun banoak zelebratzen nork bere ikusgarri edo presenta beren onetsiek emanak, sanduak erran zuela, deus eztute balio zuen onetsiek enearen aldean, ta ez present tiozen guziek niri eman didanaran aldean. Au dio sanduak espiritualkiro, baña aiek entendatus beren gogoaren gisara porfiatzen ziote erakutsi zezotela ikusgarri eman ziona. E skapatu ze sandua elizara, ta paraturik Ama birjinaren imajina baten atzinean zegokio eskatzen barka zezola mintzatua gisa gartan. Agertu zekio bisionean Birjina soberana, ta erran zio, eztakizula urrikitu errana, ezi onesten banauzu ni, zuk irabaziko duzu abantalla onetsien ertean. Tori ene amorearen señale gau. E man zio kajatto bat agitz eder preziosoa. Zoraturik kontentus zoeie etxerat: baña lagunek arrapaturik ertxitzen zute ikusi bear zutela zion ikusgarria. Atrarazirik, ta idikirik kaja, ikusi zute ta edatu kasulla bat mea miragarria. Batzuek diote au S. Tomases K antuarikoas Spec. m. t. Maria. ex. 45) 415 SANDUEN BIZITZAK 2. Bear izan zue alako Patrona onetsiaren anparoa ez mantxatzeko luxuriaren lekedan, zeren ezi nola baize iduri ederretakoa, fuerteki tenta zute; baña erresistitus fuerteago despeitu zitue ordu gaixtoan: eta mantenitu zio bere fedea Ama Birjinai. Parisen ederki estudiaturik egin zute Maestru, ta erakutsi zue anitz urtes, bateo letrak eta birtuteak: eta bere Diszipuloetaik anitz atra zire jakintsu eta sandu. E ta Jangoikoa asi ze mostratzen beraren santidadea milagroeki ere. Alako argi bat etzeike altxatu: eta informaturik Aita Sanduak manatu zio predikatzea gurutzada Franzian: Predikatu zue akonpañatus prodijios. Bitarteo Inglaterran K antuariako Arzobispado prinzipala gelditu ze bakante: Aita sanduak Gregorio IX.ak manatu zue billa zeiela erreinuan zen gizonik dignoena dignidade gartako. Guziak konformatu zire ori zela S. E dmundo: baize nola iruzki bat izarren ertean. E zin berzeas errenditu ze obeditus Aita Sanduari artzeko dignidade gura. E tze orgatik goratu bere gogoan, bai birtutean, bizitus bere ta berzeendako. Noranai zoeien, diote sandu gontas apaltzen zela aditzera konfesioak, nor nai zen konfesatu, naiz zela pobre miserableena: sokorritzen beartsuak, bisitatzen ta erregalatzen heriak, erremediatzen donzellak dotatus bere kostus, obratzen gauza on guziak. E zin sufritu zute ainberzeo argitasuna begi gaixtoek; eta ala estimatu ta onetsi bearrean persegitzen zute: naiz berak pagatzen zituen gaizkiak onkieki, etze protxurik aieki. Determinatu zue atratzea Inglaterratik Franziara. Ortako aparezitu zekio S. Tomas ango Arzobispo izana lenago ta desterratua, ta animatu zue egiteko biaje gura. S. E dmundok nai zio apatu oña S. Tomasi; onek erretiratu zue: ta erran zio etzeiela trista orgatik, ezi andik guti admitituko zuela bere besarkan, adiarazi naiez fite joanen zela mundugontaik. Franzian errezibiturik sandu bekala Pontiniako deitzen zen monasterioan heritu ze. Atra zute berze monasterio batera, penaturik uzteas lenbiziko monasteriokoak, zeñei erran ziote itzuliko zela aien etxera S. E dmundo Martiren eguneko. Berze monasterioan aumentaturik gaitza, errezibiturik sakramentuak sandu bekala iltze sosegu andian. E raman zute bere gorputza lenbiziko monasterio gartara, nora ellegatu zen S. E dmundo Martiren egunean, kunplitus ala itz emana. An depositatu zute honratuki, ta Jangoikoak honratu zue anitz milagroeki, espezialki bere erian aurkitu zen erastun garreki. Iltze 1246 urtean: kanonizatu zue Inozenzio IV.ak. 416 Joakin Lizarraga Azaroaren 17.an San Azisklo ta Santa Biktoria Martirak 1. Azisklo ta Biktoria anaiarrebak il zire Martir glorioso Cordoban. Pregonarazi zue an Dion Juezak, ezi an ziren Kristio guziek sakrifika zezatela arren Jangoikoei, edo il bear zirela. E tzute obeditu bi anaiarreba gebek, ta orgatik preso eginik eraman zuzte arren presenziara; Juezak erran ziote, zarate zuek mespreziatzentuzenak gure Jangoikoak, ta nai eztuzenak in dakioten sakrifizio? E rrespondatu zio Azisklok sereno, guk zerbitzatzen, ta agur egiten diogu Jesu Kristori, baita Jangoiko egiaskoa, ez arriei, zur, ta metaleei, ta Demonioei. Juezak, eta badakizu zer sentenzia duten eztutenek sakrifikatzen? E rrespondatu zio, eta orrek, Dion, badaki zer penak dauzkien prestaturik Jesu Kristok berorren, ta alako manazaleen? Suturik arrek itz ebeki erran zue anitz blasfemia Kristoren kontra: baña deteniturik guti bat, iduriturik aisago engañatuko zuela Biktoria, baize emastekia, asi zekio amoltsu anitz loxentxueki, lastima zeiela bere buruas; sinetsi zezola Aitari bekala; nai zuela ain ongi nola balitz bere alaba: itzuli zeiela berebaitan, adora zezkiela aien Jangoikoak; orreki libratuko zela tormentuetaik, berari inen ziola plazer, ta logratuko zuela tormentuen partez anitz konbenienzia & E tze batere mogitu arren erranes Biktoria, baizik koraje andi bateki errespondatu zio, mertxede andiago inen dida emateas tion tormentuak, ezi ene on guzia da Jesu Kristo, zeñen baitan baitaukat konfianza guzia, ta beraren amorez iltzea da gananzia. Banoan dabila errendiarazi naiez ene biotza Jaunari eman diotena. 2. Berze asko arrazio ta itzketa pasaturik elkarren ertean, ikusi zuelaik Dionek etzuzkela garaitu biotz gaiek, manatu zue azotatzeko Azisklo baraeki, ta Biktoria tormentatzeko oñetan: gero biak ertxitzeko kalabozo ilun batean. E gin ze ala. Zeude biak an, triste ez, baizik kontent alegre, nola baleude paraiso batean, oroitus pasatzen zutela Jaunaren honragatik, ta animatus elkar. Jautsi zire laur Aingiru, ta ekarri ziote sustentu, eta indartu ta animatu zuzte miragarriro. Berze egunean etsiturik etzuzkela ekarri bere opinionera, nai izan zue akabarazi beingoas. Loturik lepoetaik arri andi batzuk botarazi zitue Guadalquivir deitzen den ugalde andi gartan ito zeizen an. Baña zer dezake gizonak Jangoikoak nai duenaren kontra? E lementu guziek in bear dute berak nai duena. Uren gañean zeude nola peñasko suelo baten gañean firme, ez ondatu ta ez buzti gabe, laudatus ta bedeikatus Jangoikoa gozoro; eta lañu argi eder gañean paratu 417 SANDUEN BIZITZAK zen batean logratu zute ikustea, ez solamente Aingiruak; baitare Aingiruen Jaun errege soberanoa, jautsi zena konsolatzera, ta animatzera. Baña Dionek ikusirik ezin ito zituela, nai zuen bekala, determinatu zue ilaraztea espazioreki. Ortako inarazi zitue errueda gisa batzuk, aietan lotu sanduak, ta pean itxeki su bizkor bat, eta ibiltzeareki erruedak inguraka, zoezin erres ta pizpildus, edo buruak lilura zeizen. O zenbat injenio maliziaren! baña zer dezake Jangoikoaren anparoan dagonaren kontra? Zego Dion beira sua zeriola begietaik errabias, manatzen erru tormenta zezkitela kupidarik gabe: zeude berdugoak kruel ibiltzen erruedak, ta zirikatzen sua: eta sanduak nola baleude goatze beratxetan sosegu ta seguridade guziareki enkomendatzen Jangoikoai: Jangoikoa zego beira, eta momentuan saltarazi zue sua, ta erre asko jentil an zeudenak lamentatzen iskiritus erresumiñagatik: eta sanduak kantus laudatzen Jangoikoa. Ori guzioi Juezak uste zue sorginderia zela: eta itsuturik bere malizias etzue ezaundu nai, Jangoikoaganik zela on guzia, eta Deabruaganik berak iten zuen gaizkia. E nfadaturik desengañu ematen ziotenes, eznai aditu egia, kenarazi zue andik Azisklo; eta Biktoriari ebaki bularrak, eta etze odolik atra, baizik esne, Jaunaren gloriatan. Gero karzelera eraman zute, non zegon anaia; eta zenbait emasteki mogiturik lastimas joan zekizkio bisitatzera an, ta ematera zerbait alibio ta erregalo: baña sandak pagatu ziote emanes ezaumentu egietafedearen; eta aietaik zazpi konbertitu zire. Biramonean presentaturik berriro Dionen alzinean, ain zeude ausart nola len, ta erraten zitiote egiak; baña arrek ez aitu nai: Sanduek ez ixildu nai, espezialki S. Biktoriak, zeñi ebakiarazi zue mia: baña mirik gabe ain klaro mintzatzen ze laudatus Jangoikoa, ta graziak emanes bere faboreengatik. Azkenean au ilarazi zue saetaeki josis, eta Azisklo ezpatareki plaza publikoan. Aditu zire bozak zerutik ziotela, Atozte enegana ene sanduak, errezibitzera koronak prebeniturik daudenak zuendako ain ongi peleatu baitu ze. Agitu ze martirio gau 303 urtean. Gorputz sanduak artu zitue gauaz Andre prinzipale batek deitzen zenak Minziana. E ta Cordobako Patrono dire bi anai arreba gebek, zenen tenploa profanatuagatik Godoen errege Ajila kastigatu zue Jangoikoak ilarazis bere seme bat, ta troparen prinzipalenak, ta andik guti bera &. 418 Joakin Lizarraga Azaroaren 19.an Santa Isabel Ungriakoa 1. E stado guzietaik atra diren sanduek diote daikela salbatu edozein estadotan. S. Isabel Ungriako erregeren alaba, donzellaen, ezkonduen, ta alargunen exenplu, bizitu zelaik donzella, ezkondu, ta alargun. Borz urtetan joaten ze afiziones elizara, non egoten zen ain zebaturik orazioan, ezi nekez zezakete apartarazi. Ama birjinaren debota ze extremoki, ta S. Juan E banjelariaren, eta enkomendatzen ziote bere kastidadea. Diru izan al zuzken guziak ematen zitue andre pobreei, ta enkargatzen ziote erratea Abe Maria. Galaen etsai, ta murmurazioen: itz guti atratzen zue, ta ongi neurrituak: Lanaren adiskide, ta on guziaren, honratua orgatik guzienganik, ta bere buratsoen maite. E zkonarazi zute Turinjiako Duke Lantzgrabioreki, zeñen konpañian bizitu zen konformidade, humiltasun, ta birtute guzien exenplu ematen, irur hume izan zuztenak azitzen sanduki: ta bitarteo kuidatzen kontinuo komunikatzeas Jangoikoareki orazioan, ta ofizio sanduetan, eta sokorritzeas pobreei al zuken guzian, ta bazuke anitz, zeren senarrak nai zuen on beroi. Jaikitzen ze gauaz orazio egitera deboziosko negarreki: Prozesio ta rogatiba publikoetan joaten ze oin urtuxian: E lizara atratzen zelaik erdiondorean bestiturik humil bere besotan zerama aurra, ta ofrezitzen zue Jangoikoai, eta bateo bere ofrenda sazerdoteai: eta egun gartan bestitzen zue pobre bat, ta partitzen bazkaria. Aur bataiatu berriak bestitzen zitue; orzitzeko pobreak, iten ziote mortajak: aitzen ze errokan ta esku lanetan bere donzellaeki, izateko iago zer eman pobreei: eta etzuelaik, saltzen zitue bere joiak ere: Palaziora urbil zue sala bat, nora biltzen zituen peregrinoak, kuratzen heriak, ta azitzen hume desanparatuak. E gunoro bedratzitan eun pobreei ematen omen ziote bazkaria, gañarako limosnes landara bere E stado guzian, non guziek deitzen zuten Ama ta erremediazalea. Herieki egiten zuena ze agitz arrigarri alako señoran, bere eskus garbitus, kuratus & Bazekie gaizki iduri zekiotela munduko Jaundiei; baña berak etzue ajolarik, baizik ongi iduritzeas Jangoikoai: Abisatu zute Dukea ere, ta konsejatu, etzezola permiti alakorik: baña Dukeak ezaundurik bere esposaren ona onesten zue, ta usten zue in zezan karidade goietaik beraren partez ere, baizebila okupaturik enperadorearen itekoetan. 2. Iltzekio senarra gerrara Joatean leku sanduetara. Sentitu zue, natural baita, baña konformatu ze, baita Jangoikoaren grazia. Libre ia Matri- 419 SANDUEN BIZITZAK monioaren legetik eman ze iago Jangoikoaren gauzetara, iago orazio, iago baru ta penitenzia, iago humillazio, iago miserikordia ta limosna: ze manera ezi senar izanaren aideek kendu ziote ondasunen administrazioa, guzia akabatzen zuela, ta bota zute etxetik; eta bear izan zue erretiratu estrabille gisa batera: an ere etzutelaik utzi nai asko denboras, paratu ze alokaturik gizon baten etxean bere neskatoeki: baña Jabearen kondizio gaixtos andik ere atrarazi zute, ta alojitu berze etxe batean. Ainberzetara ellegatu ze desanparoa ta desprezioa, ezi opaturik karrikan atso batek loi andi bat zen lekuan, etzela apartatuko guti bat, bulkatus bota zue loiera. E ta nor, ta nork? miserable batek, zeñi egin zion anitz limosna. Progutako zela pensaturik jaiki ze loietik irrikos, deseatus beretako iago trabaju, eta anitz ondasun arren ta berzeendako. Nork konta gañarako trabaju, desanparo, tratamentu gaixto, eskarnio, persekuzio, ta alako pasatu zituenak? Nork explika pazienzia sereno sendo gura? E z pazienzia solamente, baizik koraje, alegria, ta iago ta iago naia? Nor ala? errege baten alaba maitea, eta Dukesa andia izana. Nor ala? Pobre guzien Ama deitua, erremediatzen zituena millaka. Alaere ainberze persegizale? Ain guti fabore? Alaere ainberze pazienzia, arimo, ta alegria? Auxe baita sanda izatea: len ain abrats honratua; gero ain pobre despreziatua! len ain billatua, akonpañatua, ta zerbitzatua: gero ain desetxatua, ta desanparatua! len ta gero berak guziei ongi egiten, eta berai ordaña esker gaitzes itzultzen! Alaere ez inkietatzen! Alaere kontent alegre gogoan! Nola au? Zeren baizue lagun akonpañazale Jesu Kristo, ta oneki sollik kontentatzen baize. Garizuman egun batez meza enzun ondoan agertu zekio Jaun dibinoa konsolatus, animatus, ta ofrezitus berareki egonen zela betiro. 3. Bere Aita errege Ungriakoak jakinik bere alabaren tragedia gura manatu zue hume izanak azi zeizen aideen etxeetan, eta alargunari emateko bere alimentuak: konbidatu ere zue bere palazio ta konpañiara: baña ain zebaturik zego pobre bizitzean, ta pobreei zerbitzatzean, ezi bere eman ziotenetik alimentutako, egin zue hospitale bat, non erretiraturik biltzen zituen heri pobreak, ta zerbitzatzen ta kuratzen bere eskus tiñosoak, leprosoak, zorris ta zikintasunes beteak kariño guziareki, nola balitz aien Ama ona, edo nola balire aiek Kristo bera. Bitarteo mundukoak okatzen zirelaik arren bizimoduas, etze dediñatzen gloriako E rrege Jesu Kristo, agertus amoroso, erregalatus, faboratus, milla maneras egines ongi, milagroak ere, ez solamente berari, bai berzeei ere beraren atenzios, ez gorputzen solamente, bai ta arimen onerako ere. Ikusi zue bein gaste bat buru arin bano utsa: galdegin zio, nauzu in dezaten zuregatik orazio Jangoikoai? Bai andrea, errespondatu zio, egin bez, nai dut gogotik ere. E gin 420 Joakin Lizarraga zagun bada biek, erran zue sandak: eta paraturik belauriko, andik guti asi ze mutil gura klamatzen, aski da, andrea: utzi bez. Sandak alaere segi bere orazioan: ark oiu, andrea, otoi, ez segi iago, ezi erretzen naiz; ta goratzen zitue besoak, ta zoraturik bekala ezin sufritus. E ta errealki tresenak ere ain bero zeuzkie barneko suas, ezi etzeizke ukitu ere kasi. Ala aldatu ze de manera ezi ia gerostik eman ze onera. Berze bana bati ebaki zio biloa bortxaz bekala; arrek agrabiatu-bearrean erran zio, andrea, Jangoikoak inspiratu dio egitea egin duena nereki, ezi banidade gonengatik ezpaze, aspaldian errelijiosa izanen nitza. Sandak gelditu zue bereki, ta ura kontent bizitu ze sandareki. E llegatus plazoa despeitzeko mundutik, abisatu zue Kristo gure Jaunak: alegratu ze sanda guzis: armatu ze E lizako Sakramentueki: exortatu zitue guziak amatzera Jangoikoa, ta egitera ongi pobrettoei: eta azken atsetan agertu zekion etsai infernukoari erran zio animosa, aparta adi emendik desditxatua, guaie emendik madarikatua: ta enkomendatus Jangoikoai entregatu zio bere arima zori onekoa 1231 urtean: eta arren gloria istante mostratu ze gorputzaren eder miragarri paratzean, ta atxon zeruko gozo bateki. Andik laur urte milagroen podorez kanonizatu zue Gregorio IX.ak ta E liza guziak honratzen du &. 421 SANDUEN BIZITZAK Azaroaren 22.an Santa Zezilia Birjin ta Martir 1. S. Zezilia gloriosa Romana izan ze jendaki agitz noble, ta ilustretik: eta bere entendamentu andiareki Jangoikoaren argis ezaundurik egietafedea goizik eman ze Jangoikoai, de manera ezi gau ta egun zego pensatzen nola onetsi ta zerbitzatuko zuen iago ta iago bere Majestadea. Ortako beti zerama bereki ebanjelioen librua, ta leitzen zue maiz, ala bizkortus ta edertus arima, ta mortifikatus gorputza, izateko Kristoren konforme albas. Bere orazio kontinokoa ze, Jauna, guarda bez garbi mantxarik gabe ene biotza ta gorputza, ez nadien izan k onfunditua. Buratsoek, berak nai etzuela, desposatu zute bere gisako Jaun andi bateki, zein deitzen baize Baleriano: Prebenitzen zire bodak ponpa guziareki: eta sanda prebenitzen ze zilizios, barus, orazios, ta negarrez Jesu Kristori eskatus, etzezan permiti mantxa zedien niolatere bera konsagratu zena beraren esposatako, naiz indigna. E nkomendatzen ere ze Aingiruei, ta espezialki bere guardiakoai, eta guzien gañetik Ama Konfianza andia paratu zekio, logratuko zuela. E llegaturik boda eguna, guziak zeudelaik alegre, Zezilia zego kuidadotan, eta erresolbiturik galtzeko bizia lenago ezi birjinidadea. Bere garaian aurkitu zelarik bakarrik bere esposo deituareki ganbaran, errebestiturik Jangoikoaren espirituas mintzatu zio grabe ta modesta manera gontan, ene esposo Jauna Baleriano, badut sekreto bat errateko zuri, barin badakizu guardatzen. Balerianok juramentuareki ofrezitu zio guardatzea. Orduan sandak, bada bear duzu jakin dutela nik ene konpañian Jangoikoaren Aingiru bat ene amazalea, guardatzen nauena zelo andiareki. Guarda zaite beras ellegatzetik enegana, ezi kenduko lizuke bizia istantean: baña onesten banauzu honesto ta garbiki nola anaiak arreba, onetsiko zaitu zu ni bekala, ta inentizu faboreak zuri nola niri. Turditu ze Baleriano aditus alako itzak; eta bere kuidadoareki erran zio, ene esposa, nai bauzu sinetsi dezaten nik diozun goi, ikusiarazi zadazu Aingiru diozuna: ezperen, pensatuko dut zaudela afizionaturik berze gizonen bati, eta ain gaitzat artuko dut, ezi arri ta zuri kenduko diziet bizia. Sandak erran zio, ez pensa alakorik, Baleriano, ezi nik eztut sekulan izan, ta ez izanen afizionerik lurreko gizonari, bai sollik gloriako errege den Jesu Kristori, Jangoiko ta gizon egiaskoari, zeñi nagon konsagratua ni, ta zeñek daukan ene guardian bere Aingiru eder bat; baña ikustekos au, da preziso ar dezazun Kristoren fedea, ta bataioko sakramentua. Balerianok, ofrezitzen 422 Joakin Lizarraga badidazu ikustea diozun Aingiru goi, ni kristiatuko naiz: baña nork erakutsiko dida Kristoren doktrina, ta emanen bataioa? Orduan sandak biali zue S. Urbanogana, zein baizego altxaturik ziudadetik apart, ta eman zio señalea, aurkitzeko. Aurkitu ondoan kontatu zio pasatu zekiona Zeziliareki. Aita sanduak informatu zue fedean: eta goratus eskuak eta begiak zerurat erran zue, o Jaun guzis gloriosoa, konseju kastoen emanzalea, logra beitez Zezilian eraikituen azi onen fruituak, ezi bere esposo gau artu duena nola leon balientea, bialtzen du onara nola axuri bat mansoa, errezibitzera berorren legea. Bada argi bezo arima, ezaun dezan orren Majestadea, ta ama dezan guzien gañetik. Bereala agertu ze an gizon-iduri benerable bat, zekarrana eskuan libru bat eskribiturik urresko letraeki. Lotsarriturik Baleriano erori ze lurrean: goratu zue S. Urbanok, ta manatu zio leitzeko letra gaietan ziona, baize, bat dela Jangoiko egiaskoa: bat fedea, ta bat bataioa. E rranik Balerianok sinesten zuela on guzioi; gañarakoa erakutsirik S. Urbanok, ta bataiaturik, itzuli ze alegre ezin iagos S. Zeziliagana. 2. Sarturik ganbaran aurkitu zue sanda orazioan, eta Aingirua aldakan gaste eder baten idurian argi-errañues inguraturik. Admirazios ta gozos beterik zegokio beira, ta erreparatuzue zeuzkiela eskuan bi girnalda arrosa ta azuzena zerukoes txoil ederrak. Aingiruak eskindu zio berari bata, berzea S. Zeziliar, ebek dire lore biltzen direnak zeruko paraisoan, zein bialitizien Jesu Kristok bieri maiata zaizten elkar emendik alzina amore kasto garbiareki: baña ezin ikusi dezazkete baizik amatzen dutenek kastidadea zuek bekala. E ta zerengatik zuk, Baleriano, sinetsituzun zeure esposaren erranak, biali nau Jangoikoak erratera zuri, maite zaituela, ta edozein grazia eska dezozun, inen dizula. Gelditu ze Baleriano txoil agradeziturik, ta auspeska kurturik erran zue, Anaia bat dut deitua Tiburzio, maite dudana neure bizia bekala, nai nuke ikusi kristiaturik, ta partizipante niri in zaidan graziaren. Aingiruak seguratu zue kunplituko zekiola bere deseo goi, Tiburzio inen zela Kristio, eta biok laster Martir glorioso. Andik guti ellegatu ze an Tiburzio anaia, sentiturik loreen fragranzia gozoago ezi daiken izan munduan, eta ori, etzelaik lore denbora, suspenso admiraturik galdegin zue kausa. E mendik artu zute eskaida, erakusteko, nola Jentilen legea zen banidade, engañu, ta perdizio: Kristoren errelijionea zela bakar egiaskoa. Progutan kontatu ziote agitua. Konbenziturik ura urtiki ze S. Zeziliaren oñetan, mana zezola zer in bear zuen. Sandaren konsejus joan zire bi anaiak S. Urbanoren billa, ta bataiatu ze arren eskus: eta Jangoikoak armatu zitue biak bere espirituas ta grazias alako maneran, ezi ia etzute nai baizik eman beren bizia ta odola Kristoren 423 SANDUEN BIZITZAK amorez; eta emanik beren ondasunak pobreei enpleatzen zire orzitzen Kristio ilen gorputzak; eta errealki pasatu zuzte animoso tormentuak ta martirioa, ta aien exenpluareki berze anitzek: guzien kausa lenbizikoa izan ze S. Zezilia, zeintas baitio E lizak zebilala nola erle eskojitua ematen Jaunari bere gustoko ezti gozoa. 3. Aiek il ondoan Almakio Juezak aien ondasunen goseak preso inarazi zue sanda, engañatu zituena arren ustez bere esposoa ta goñatua, bide zekiela non ziren aien ondasunak. E betas galdeginik errespondatu zue ausartki, ia seguraturik zeudela Jangoikoaren eskuan bialirik pobreen eskus zerura. E rrabioso Juezak erran zio, ezpauzu nai galdu bereala bizia emen, Zezilia, sakrifika gure Jangoikoei. E tzio kasorik egin sandak. Ark segi meatxatzen: sandak ofrezitzen bere burua edozein tormentuetara: Juezak manatu zue eraman zezatela tenplo batera, non ofra zezan sakrifizio, edo bizia kentzezoten. Ministroek eraman zute, ta beiratus donzella bat ain noblea, ain honesta, ain ona, ain eder agraziatua guzis, ta bere adinaren lorean, lastimaturik sinez zegozkio errogatzen etzeiela utzi galtzera superstizione bano batengatik, in zezala manatzen ziotena gozatzeko bere edertasun, nobleza, ondasun, ta gauza zituenak abasto. Sandak serena errespondatu ziote amoltsuki, ez pensa, ene Jaunak ta anaiak, ez dezatela pensa iltzea ni Jesu Kristoren amorez dela kalte enetako, baizik irabazi andia: ezi konfiaturik nago ene Jaunaren onean, eta zierto, oraiko bizi labur miserable gonen truk emanen didala bizi glorioso zori oneko eterno bat bere an goitiko palazio gartan, koronatus erregina bat bekala. E tzaiote iduri arrazio, ematea gauza bat guti balio duena balio duenagatik infinito? trukatzea emengo miseriak ango miragarriengatik? Zergatik eztute nai pasa dezaten nik eriotzea, ta tormentu, dena dela, ain laster pasatzen dena, bada eben medios bear dut joan ene esposo Jaunaren palaziora gozatzera ditxa guziak? E stimatzen dut oien borondatea; baña ez dezaket egin ene Jaun onaren kontra, ta neure kontra. Bere Majestadeak faboratuko nau. 4. Ain egiaz heritu zuzte sandaren itzek aien biotzak, ezi bereala asi zire guziak klamatzen, sinesten zutela Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa: eta libre gelditurik sandak eraman zitue bere etxera, eta deiturik sekretoan S. Urbano, emanik notizia fedearen prinzipalenes, bataiatu zitue aiek ta berze anitz, iago ezi laur eun, eta aien ertean Gordiano Jaundi prinzipale bat. Jakin zuelaik Almakiok pasatzen zena, iras suturik, ta akar anitz eginik sarrarazi zue sanda bañu idor batean, su emanik petik, sofoka zeien an bapore bero garreki. Baña gau ta egun batez ososoa guardatu zue an Jangoikoak, nola balego paraiso, edo erregalotako leku batean. Ori jakinik 424 Joakin Lizarraga Almakiok manatu zue ebakitzeko burua an berean: Heritu zue berdugoak irur aldis, ta ezin ebaki zio: eta debotoek biltzen zute zerion odola esponja ta oialeki errelikiatako. Bizitu ze oraño irur egunez predikatus bisitatzen zutenei: Bisitatu zue S. Urbanok ere, zeñi erran zio sandak, eskatu ziola Jangoikoai luzatzea bizia irur egun iago, entregatzeko berari bere hazienda, erreparti zezan pobreei, ta konsagra zezan bere etxe gura E lizatako. Guzia egin ze, manatu bekala: eta sanda gloriosa irur egunen buruan despeitu ze mundugontaik zerura errezibitzera birjin ta martiren koronak, ain ongi mereji zituenak. Agitu ze martirio gau 232 urtean, Alexandro Sebero enperadore zenean. Urbano Aita Sanduak orzitzue gorputz sandua dezenteki: gero Paskual Aita Sanduak aurkitu &. 425 SANDUEN BIZITZAK Azaroaren 23.an San Klemente Papa eta Martir 1. S. Klemente Romatar agitz noble, ta enperadore Domizianoren aize izana fortunosoago izan ze ezaunduagatik Jesu Kristoren fedea, ta izanagatik S. Pabloren Diszipulo ta lagun, zeñetas eskribitu zioten Apostoluak Filipotarrei, ni eta Klemente, ta gañarako lagunzaleak eneki trabajatzen dutenak ebanjelioan, zeñen izenak baitaude asentaturik biziaren libruan. Gero Apostoluen Prinzipe S. Pedrok artu zue bere laguntako, eta bere ondoreko nonbratu zue Aita sandu, ta Kristoren Bikario lurrean: baña S. Klemente humil izanez, pensatus etzela digno, etze jarri S. Pedroren katedran, etzela ere konbeni uztea dignidade gura, ta E lizako berzeak herenzias bekala, baizik eleji zeizen digno zirenak merejimentuz: eta ala egin ze S. Pedroren atzetik S. Lino, gero S. Kleto, ta laurgarrena S. Klemente gau, gobernatzeko Kristoren familia, Kristiogendea. Len lenik predikatzeko exenplueki, eskribiarazi zitue Martir Kristioek egin ta pasatu zutena, eta Jangoikoaren miragarriak aieki. Gero manatu zue bataiatuak errezibitzeko konfirmazioaren sakramentua, konfirmatzeko fedean. Gero mias ere predikatzen zue Jangoikoaren itza ainberze graziareki, ezi anitz zoezi konbertitus federa, berze anitz bizimodu perfektora, emanez beren haziendak, mantenitus birjinidadean, nola mantenitu zen S. Klemente, nola konsagratu zuen enperadorearen elleba Domitilla: ta ala joan ze aumentatus Kristiandadea. Baña Demonioak zue inbidia, eta sapite: orgatik inspiratu ziote bere ministroei ematea Klementeren kontra. 2. Akusatu zute Mamertinoren presenzian, zein baize gizon prudente humanoa. Deiturik beregana tratatu zue ongi, eta itz ones exortatzen zue adoratzera E rromako Jangoikoak, ta ez paratzeko errelijione berririk. Sanduak errespondatu zio egia grabe ta sendoki. Mamertinok ikusirik ziudadea partiturik, batzuk Klementeren kontra, fabore berze batzuk, eman zio kontu enperadoreai, baize Trajano. Manatu zue onek, edo adora zezkiela aien Jangoikoak, edo zoeiela desterraturik Ponto E uxinora. E men izan ze pleitu gisa bat: Mamertinok nai zuela ekarrarazi Zemente aien legera, ta Klementek nai zuela konbertitu Mamertino Kristoren federa, adiarazis desterrua Kristoren amorez zela gustoso. Mamertinok lastimas egin zue negar, ta prestarazi zue itsasonzia bear zuen guziareki: ta erran zio despeidan, zuk adoratzen duzun Jangoikoak fabora dezazula beragatik pasatzen duzun trabaju gontan. Segitu zute anitzek borondatez beren 426 Joakin Lizarraga Artzai ona; eta ellegaturik aurkitu zitue bi milla Kristio desterratuak sentenziaturik ebakitzera ta eramatera marmol arriak. Konsolatu zitue ederki kontatzen zela fortunoso etorriaz aien konpañiara, izateko aien koronaen partizipante. Berze trabajuen gañetik an zutena ze egarria ur-faltaz, bear baizute joan eske bi lekoa bide urrun, ta ekarri soñetan. Urrikaritu ze Klemente, ta in zue ta inarazi zue orazio gure Jaun Jesu Kristori, ager zezoten iturriren bat. Orazioa bukaturik ikusi zue sanduak aldapa batean axuri bat besoa goraturik mostratzen zuela iturrama. E tzue berze niork ere ikusi, sanduak ezi, ta entendatu zue axuria zela Jesus ona. Joan ze lekura Kristioeki, ta altzurreki: E men idika ze Aitaren ta Semaren ta E spiritu Sanduaren izenean. Andik eta emendik asi zire zulatzen: eta sanduak berak aizurra arturik golpe bat eman zueneko, saltatu ze uraldi bat klaro, garbi, ta ain abasto, ezi bereala egin ze ugalde. Famatu ze milagroa leku gaiek barna, ta zoezi bandaka ikustera ugalde milagroskoa, eta S. Klemente, zeñen medios konbertitu ze anitz jende, ta egin zire irur ogei ta amaborz eliza Kristoren; urraturik Jangoiko falsuen tenplo ta idoloak. Gisaontan zoeie aumentatus Kristoren errelijionea gizon sanduen medios, nola doaien txurtus orai gaixtoen kasos. 3. Jakin zuelaik enperadoreak agitua, biali zue Presidente bat, zeñek martirizatu zuen anitz Kristio; baña ikusirik zeudela guziak konstante, ta iltzen zirela alegre, obe zela kastigatu guzien burua, baize Klemente, ekarrarazi zue, ta etzukelaik errendiarazi, manatu zue eramateko itsasoan barna, ta an loturik ankora bat lepotik ondatzeko urean: etzezaten gero beneratu Kristioek. E ramatarakoan, andiak zire Kristioen klamoreak oius, Jauna, salba bez, libra bez. Sanduak ia ondatzera zoezilaik, erran zue, o Aita eternoa, errezibi bez ene espiritua. Ondaturik errezibitu zue martirioaren korona. Gelditu zire Kristioak itsasbasterrean agitz triste ta nigarti. S. Klementeren bi Diszipulo izanek erran ziote gañarakoei, egin zagun orazio, nai baitigu Jangoikoak agertu Martir sanduaren errelikiak. E gin zute, ta bereala itsasoko urak erretiratu zire barnerat lekoa bat bide utzirik leor edo seko lurra: andik sartu zire lekuraño, ta aurkitu zute an fabrikaturik kapilla edo tenplo txipi bat, eta barnean arrisko arka bat, ta artan gorputz sandua, ta aldakan ankora gura. E ta ez solamente orduan agitu ze, baizik urteoro beraren martirio egunean erretiratzen ze itsasoa lekoa gura, ta egoten ze ala zazpi egunes, eta fielak joaten zire adoratzera, ta itzultzen zire lograturik asko grazia. 4. O gure Jaunaren ona ta ongiegillea! E ta nola honratzentuen bereak, ilak ere! Nola honratzen ta erregalatzen bidetu arimak an goiti bere palazio errealean? Zer prodijioa, erretiraraztea itsasoa, honra zeza427 SANDUEN BIZITZAK tengatik lurrekoek sanduaren gorputz ila? Zer obia obeago in zekioke in ziotena baño Aingiruek? Ona berze prodijio bat oraño. Urteoro zoezilaik peregrinazioan itsas-barneko tenplo gartara zazpi egun gaietan, joan ze bein Ama bat bere hume txipi bateki: an zeudelaik, lokartu zekio mutikottoa, ta utzi zue an lo erreklinaturik zokotto batean: eta eldu zela ia itsasoa arrapatzera guzia aditurik, prisaka atra ze basterrerat berzeeki, atzendurik mutikoas: oroitu zelaik ia berant, guzia estalirik ures, an zire arren aiotsak, lamentuak, eta negarrak erremediorik gabe. Ito bide zela suponiturik zebila baster gaiek barna, ia botako zuen gorputzttoa urak arat, orzitzeko berere: ia etsiturik arras itzuli ze etxerat uts. Urbilen urtean alaere segitu zue bere debozioan, naiz etzekion joan ongi urte pasatuan. Sartu ze tenplo gartan: adoratu zue sanduaren errelikia; ta beiraturik zoko gartara, non utzi zuen bere mutikoa, ara non ikusten duen utzi bekala lo: zoraturik kontentus doaie, artzen du besotan, ematen dio anitz apa; nola egon zara, ene humea, emen urte guzian? Ni, errespondatu zio mutikoak, lo egon naiz, eztakit urterik pasatu den, edo egunik. E sker milla emanes, ta laudario milla Jangoikoai ta sanduai arrek eta guziek: itzuli zire nor bere lekuetara. Gero Aita Sandu S. Nikolao lenbizikoak eginarazi zue tenplo bat S. Klementeren honratan leku gartan, non sortu zen iturri gura. (Asi ze Papa 858 urtean) E ta beraren denboran Zirilo gizon sandu batek eraman omen zue S. Klementeren gorputza Romara, non kolokatu zen solemneki egin zekion tenplo batean. Onen martirioa agitu omen ze Kristoren eun ta bigarren urtean. E skribitu omen zitue zenbait obra on, argitzeko eliza sanda doktrinaren argiareki, ez solamente exenplu ta milagroeki. Azaroaren 23.an edo Abenduaren 6.an S. Pedro Paskasio M. p. 321. 428 Joakin Lizarraga Azaroaren 25.an Santa Katalina Birjin ta Martir Alexandriakoa 1. S. K atalina Birjin ta Martir gloriosa jaio ze E jiptoko Alexandrian jendaki errealetik, ederra guzis gorputzean, ederrago ariman, adornatzen zuela bere edertasuna honestidade garbiak, ta modestia perfektoak: eta guzien zimendu, edo koronatako entendamentu andiak, ta xakintasun admiragarriak Retorikan, filosofian, ta arte liberaletan, ezpaizue bere parerik. Ala Jangoikoaren graziareki bateo ellegatu ze ezauntzera Jentilen engañua ta erroreak, eta eztaikela izan baizik Jangoiko bat bizi ta egiaskoa, zenen gana antsiaturik eskatzen zio erakutsi zezon zuzenbidea. E kilino Obispoak kontatzen du, ezi bataiatu baño len izan zuela amets edo bisione gisa gau; aparezitu zekiola Ama Birjina bere seme Jesus aur dibinoareki besotan; Amak semeari ofrezitzen ziola K atalina; eta semeak desetxatzen zuela bere ganik, etzela donzella gura ederra beraren begietan, zeren etzegon bataiaturik. Idatzarri ta itzuli zela berebaitan, eta nola ezpaize boba, logratu naiez Jesus onaren amorea ta grazia ona, bataiarazi zela, ta kristiatu. Gero berriro agertu zekiola Jesus nola len, eta egines anitz erregalo, karizia, ta fabore Ama Santisimaren, Aingiruen, ta sanduen presenzian artu zuela bere esposatako, ta paratu ziola señale erian erastun prezioso bat. Idatzarririk sandak aurkitu zuela bere erian erastuna, ta gelditu zela txoil agradeziturik eta amorosturik Jesus onas. Gañarakoa kontatzen dute Autoreek gisa ontan. 2. Zelarik orienten, edo iruzkiaren sortaldean enperadore Maximino, (asi zena 306 urtean) publikarazi zue manamendu bat, etortzeko guziak beraren presenziara ofratzera sakrifizio arren Jangoikoei biziaren penan. E mezorzi urtetan zoeielaik K atalina, xakintsu guziei zerama abantalla xakintasunean. Ikusirik bada jendeketa ainberze nola bildu zen Alexandrian ofratzera sakrifizio Jangoiko falsuei, Demonio egiaskoei, ta gizon gaixto izanei Jangoiko egiaskoaren agrabiotan; nola tenplo ta aldare guziak zeuden beterik erres sakrifikatzen zirenes, jendeak itsuturik ignoranzias, ta enperadorea beira beterik banaglorias orgatik: sanda lastimaturik perdizio gartas, eta Jangoikoaren espirituas errebestiturik joan ze tenplora, non zegon enperadorea, eta lizenzia eskaturik mintzatzeko, presentatu ze alzinean, guziak zeudelaik beira admiraturik alako edertasunas, 429 SANDUEN BIZITZAK honestidade, modestia, ta serenidadeas, erran zio enperadoreari uts andia ta itsutasun fuertea agitzen zekiona ofratzean sakrifizio idolo banoei, ta gizon gaixto izanen iduriei, ta eramatean bere atzetik jende ignorantea, bear zuena berak desengañatu, ta zuzenbidean paratu: konbeni zekiona zela ezauntzea ta estimatzea Jangoiko bakar egiaskoa, kriatu zuena bera ta egin enperadore, ta guziok juzgatu bear gaituena, zein gu salbatzeagatik egin zen gizon, ta iltzen guruze batean, libratzeagatik gu eriotze eternotik &. 3. Gelditu ze enperadorea suspenso guti bat itzik gabe, zer erran etzekiela; guti baten buruan mintzatu ze, orai utzi gaitzazu bukatzera sakrifizioa; gero aituko gara elkar. E ramanara zizue bere palaziora, eta itzuli zelaik galdegin zio, nor zara zu? E ta zer itz dire errantuzunak an egun? E rrespondatu zue donzellak serena ta kortes, nere jenerazioa ongi ezauna da ziudade gontan: deitzen naiz K atalina: enpleatu naiz estudioetan neure denboran: baña zertas duten gloria ta sendagalla da izateas Kristioa, eta kontatzeas ene esposo Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa. E mendik asi ze ematen arrazio bere fedeas ta errelijioneas alako modestia, grazia, ta mintzaera xakintsu eleganteareki, ezi enperadorea zego xoraturik beira anberze grazia, ta aditzen arrazio ematen zituenen indarra, zeñei ezpaizezake berak erresponda: eta ezaundurik berea baño iagoko xakintasuna bear zela konbentzitzekos K atalina, manatu zue billatzeko, deitzeko, ta biltzeko arara bere Inperioan ziren xakintsu ta filosoforik andienak konbenzi zezaten, eta bitarteo detenitzeko bere palazioan sanda. E tze au deskuidatu enkomendatzeas Jangoikoai eman zezon grazia, defendatzeko beraren kausa. 4. Bildu zire berrogeitamar Filosofo an, eta xakin zutelaik zertara ziren deituak, alketu bekala zire, iduriturik aien deshonre zela paratzea argumentatzen emasteki bateki, ezi nai adiña entendamentu ta xakintasun izan zezan, gero ere bide zuela emastekiaren entendamentu ta xakintasuna, ta on beroi aditzera eman ziote enperadoreai berai ere; baña alketuago zire gero, gelditu zirelaik etxakin zer erran. Presentatu zire sala andi batean, enperadorearen presenzian, berrogeitamar Filosofoak alde batetik, berze aldetik donzella bat emezorzi urtetakoa humil modesta begiak apal apala: an bildu ze korte guzia, an jendeketa andia, ikusteagatik ta aditzeagatik pelea gisa gura ain berri admiragarria, nola ainberze gizon eskojitu maestru famatuek bear zuten disputatu neska gaste garreki errelijionearen gain. E gia da, ezi orduko agertu zekio Jangoikoaren Aingirua, etzezala beldurrik izan, bere estudioen gañetik Jangoikoak emanen ziola argitasun ta mintzaera, konbenzitzeko guziak, ta ekartzeko egietafedearen 430 Joakin Lizarraga ezaumentura; eta aiek ta berze anitz konbertituko zirela, ta ilen martir, eta bera ondorean. Oneki zego sanda serena ta animosa. 5. Asi ze filosofo prinzipalena, guziek zeukatena lenbizikoa xakintasunean, asi ze mostratus begitartean ere desprezio iduri erraten, zara zu despreziatzentuzuna gure Jangoikoak itz atrebitueki? errespondatu zue grabe sosegu andiareki, ni naiz iten dutena ori, baña ez itz atrebitueki; baizik arrazio egiasko seguroeki. Filosofoa asi ze probatu naiez beren Jangoiko deituen errealidadea lengo Poetek eman zitioten izen ta laudario bano gaieki: eta Kristo etzeikela izan Jangoiko, zeren guruzifikatu zuten, eta ezpaitute aipatzen filosofo ta Poetek beren libruetan. Nai adiña erran ondoan arrek, asi ze K atalina desegiten arren argumentu guziak klaroki, nola telarañak eskobareki, nola iluntasunak argiareki. Progatu zue arrazio klaroes, eztaikela izan, baizik Jangoiko bat, gauza guzien prinzipio ta fin, kriatutuena zeruak, ta lurra, ta ebetan den guzia, gobernatzen duena iruzkia argitzeko guri, denbora, ta gauza guzien goraberak: dela preziso izatea Jangoiko gau pensa daiken ta eztaiken gauzarik obena, garbiena, sanduena, faltarik ta sobrarik eztuena, ta eztukena; nola aien Jangoiko deituek, zeñetaik batzuk ziren Demonioak gaixtoak gaizkiegilleak gure galmendea nai dutenak, berze batzuk gizonki ta emasteki izanak urdeak, ordiak, asarreak, milla gaixtakeria egin ta egiten dutenak, nola kontatzen duten aien Poetaek berek, ta nolakorik eztagokion Jangoiko egiaskoari niolatere, ezeta gizon prestu bati ere. Gure Jangoikoa on izanez, ta guri ongi egin naiez egin zela gizon deitzen dena Jesu Kristo, ta eman ziola justiziari satisfakzio gure partez, eta libratzeagatik gu betiroko perdiziotik, bera utzi zela iltzera guruzean gure amazale salbazale fiadore ta pagadore atrarik: eta naiz etzuten aipatu aien Poeta banoek, baña aipatu zutela Profeta sanduek, ta Sibila famatuek, zein beneratzen zuzten berek ere nola emasteki argituak E spiritu sanduaganik, erran zutenak len ta lendanik klaro eder agitu zena gero Jesu Kristoreki guzia berex. 6. Filosofo gura len ain bano aundi ze ona, gelditu ze arras konbenziturik egietafedeas sandak erranas: ezaundurik Jangoikoa mintzatzen zela arren agos errenditu ze, ta konfesatu zue egia ziola, ta etzeikela deus erran kontra arrazioreki. Arritu ze enperadorea, eta manatu ziote berzeei atra zeizela kontra: baña aiek ziote desengañatu zirela artan guziak, ta etzutela zer erreplikatu. Zela klaro, eztela baizik Jangoiko bat, zein baita Jesu Kristo, S. K atalinak konfesatzen ta adoratzen zuena, ta berek arreki konfesatzen ta adoratzen zutela. E ztaike explika enperadoreak egin zuen kolera: manatu zue bereala bereala itxekitzeko hogera andi bat, artan erretzeko berrogeitamarrak. Itxeki ze hogera, ta ikusirik aiek bota zire guziak 431 SANDUEN BIZITZAK sandaren oñetara eskatus humil, logra zezotela Jangoikoaganik beren bekatuen barkamendua, zeudelaik ia prest gogotik errezibitzeko bataioa, al baleike. Sanda gozosa guzis, beiratus egiatafedea triunfante, eta xakintsu gaiek, len gezurrez, orai egiaz zirela jakintsu ezaundus Jesu Kristo, ta beragatik bizia eman naiez, mintzatu zekiote amorosa kariño andiareki konsolatus, animatus, ta seguratus ezi Jaun onak barkatzen ziotela, eta se gura izanen zela bataio gisa garbitzeko arimak, igateko zuzen zuzenean ikustera bere Majestadea bere glorian, non bereala aurkituko ziren koronaturik korona gloriakoas, non andik guti berak ere uste zuen aurkitu emanez elkarri zori onak, eta Jangoikoari graziak. Animaturik itz ebeki, zeñatus guruzearen señaleareki, ta inbokatus Jesu Kristo gogotik anitz aldis, bota zuzte sugarretan, non laster despeitu zuzte arimak. Gero Kristioek sekretoan joan ta aurkitu zuzte gorputzak oso mellarik gabe bilo bat ere falta etzela. Milagro goneki adiarazi zue Jangoikoak, zenbat kuadratu zekion aien sakrifizio gura, eta anitz Jentil konbertitu zire: E ta nork erran, zein kontent gloriosa gelditu zen S. K atalina? E ta nork etzue ontan guzian ezaundu bear errelijione Kristioaren egietafedea? 7. Baña enperadorea errenditu bearrean itzuli ze furoso ta rabioso Kristoren kontra. Nailuke itzularazi sanda tontoak bere opinionera, lastimatzen zela ilarazteas donzella bat ain eder agraziatua, ta jakintsua. Asi zekio amoltsu kariño-iduri, ta promesa andieki, beraxtu naiez petxo baliente gura: beraren Aita izanen zela, ta eginen ziola bere odoreas zezaken on guzia. Baña enperadore obeagokoak Jesus onak amorostu zio lendanik bere biotz noblea, ta etzego ustekotan esposo dibinoa. Ikurisik banoan nekatzen zela, begitartea buztindurik erraten dio asarre, progarazikotiola tormentu diren kruel erruenak. Sandak serena, egin bez nai duen guzia, ezi orren tormentuak, direnak direla, akabatuko dire, eta aien premioa betirokoa izanen da: eta konfiatzen dut Jangoikoan, ezi orren etxeko jende anitz sal batuko dela, ni nai zela medio. Au zio sandak, ta agindu zio Jangoikoak, sarri ikusko den bekala. Tirano kruelak azotarazi zue gorputz guzitik berga zimalleki sanda preziosa. Bi ordus egon zire berdugoak deskargatzen azotukaldiak furia lotsagarriareki aragi sandu gaietan odola zeriola alde guzietaik, eta presente zeudenei negarrak begietaik lastimas. Sanda zego berriz ain konstante animosa, nola balitz peña edo bronzezkoa, baña zauriek ta odol zerionak ziote zela aragiskoa. Noizerebait aterturik sarrarazi zue karzel ilun batean asko guardiaeki manaturik biziaren penan ez eramateko niork ere alimenturik, akaba zeien an. Baña Jangoikoak biali zitio Aingiruak bisitatzera ta konsolatzera; eta uso bat ekartzen ziona egunoro sustentu bear zuena. E nperadorearen Andrea ere 432 Joakin Lizarraga aditurik ziotena arren edertasunas eta grazias joan zekio bisitatzera karzelean gauaz akonpañaturik kapitan bateki ta zenbait soldadoeki. Sandaren itzak aditus gelditu ze enperatriza ain afizionatua sandagana, ta ain seguratua fedearen egias, ezi bataiatu ze; ta oroat in zue kapitanak, ta berreun soldadoek ofrezitus ematera biziak fedeagatik noiznai zen eskalda. E nperatriza zego beldurrak bere indargabeas pasatzeko martirio: baña sandak bere grazia onareki animatu zue guapoki; nola agertu baize geroxago. Sandari agertu zekio an Jesus bera ere, ta utzi zue beterik gozos, ta korajes. 8. Amabi egun pasaturik, jakinik bizi zela oraño, manatu zue enperadoreak ekartzeko bere presenziara: ta ikusi zuelaik ez solamente bizirik, baita ere ain eder luzitu brillante, arriturik berriro asi zekio amoltsu erraten ziola, badakit zeure prendaen kasos mereji duzula inperio bat, ta izatea munduaren erregina. Donzella sandak entendatu zue Satanasen lakioa, ta errespondatu zio grabe, ezdezala in kasorik gorputzaren ederras, zein desegiten baita nola lore goiza, baizik arimarenas, zein duten sanduek glorian, ta irauten baitu eternidadean. Azkenik anitz itzketa pasaturik, arrek tentatus, sandak errepugnatus, manatu zue Tiranoak egiteko makina bat laur erruedaeki armaturik itze tzorrotz ta punzikes de manera, ezi loturik an sanda, erruedaek inguratus bear zuten zatikatu. Lotu zute; asi zire ia inguratus: baña Jangoikoaren Aingiruak prest antxe lazatu zue instantean, autxi makina ta tiratu zitue erruedak ain fuerte, ezi arrapatu ta il zitue anitz Jentil beira zeudenak; ta libratu zirenak asi zire klamatzen, andia dela Kristioen Jangoikoa. Zer biotz gogor, zer tigre etze beraxtu bear milagro goneki? Baña Deabruak errebestitzen zitue Kristioen kontra, espezialki Maximino errabias eta konfusiones, garaitua zela donzella batenganik. Asi ze injeniatzen berze anitz tormentu, akabarazteko sanda. Orduan enperatrizak ezin ia sufritus amorearen sua barnean erretzen zuena, joan ta asi zekio akar egiten bere senar enperadoreari, nola tratatzen zuen ain gaizki donzella sanda gura, ta berze Kristioak niori gaizkirik iten etzutenak? bera ere zela Kristio Jangoikoaren graziaz. Au aditzeareki atra ze bere juiziotik enperadorea, ken zezotela begien alzinetik andrea, il zezatela bereala, ta berareki kapitan gura, ta berreun soldado gaiek. Ala kunplitu ze sandak errana. E nperatriza ofrezitu ze martiriora; eta sandari eskatu zio, enkomenda zezala, bukatzeko ongi: sandak erran zio, ea, ez lotsa: Jangoikoa dago orreki, ta erreinatuko du berareki beti. E rran, ta besarkaturik despeitu ze, ta pasatu zue martirioa bere soldadoeki. Gelditu ze enperadorea erresumindurik bere andrearen odolas, eta etsiturik etzuela errendiaraziko K atalina, eman zue sentenzia ebakitzeko burua. Publikatu zelarik ori, 433 SANDUEN BIZITZAK bildu ze jendeketa, gizonki, emasteki, Jaundi, señora, zar eta gaste, ikustera. E llegatu zelaik iltzeko lekura, beiratus beraren grazia, ta modestia amable gura, askok iten zute negar ta lamentu lastimas: baña bera zego alegre ariman, eta aurpegian serafin bat iduri zuela: eta goratus bere begi ederrak zerurat egin zue orazio Jangoikoai emanez graziak in zition faboreengatik, ta ofratus bere bizia ta odola amorearen señaletan: errezibi zezala bere espiritua, ta etzezala permiti gorputza ultrajatzea berdugoek: eta beraren debotoei in zezotela grazia konbeni zena. Gero soldado batek ebaki zio burua, eta ebakiaren lekutik etze atra odolik, baizik esne txuri txuria. E ta gorputz sandua eraman zute Aingiruek Sinaiko oianera, non depositatu zuten. Guzia mereji zue sanda gloriosak. Agitu omen ze martirioa 307 urtean. Honratu zue gloriosoki Jesu Kristoren izena, beraren esposa propia bekala: ontan ageri da zein ona den Jesu Kristo, ta beraren errelijionea &. 434 Joakin Lizarraga Azaroaren 26.an San Pedro Alexandriakoa Obispo ta Martir 1. S. Pedro Alexandriakoa, S. K atalinaren ziudade ta denbora berekoa, izan ze an Obispo, Patriarka, ta Martir gloriosoa. Diokleziano ta Maximiano enperadoreen persekuzionean altxaturik aldartez, gal etzeizen ardiak, Artzaia iltzeareki, etze deskuidatzen andik egines eginala, mantenitzeko bizi ta bizkor espirituan ardiak, ta eskribitus karta pastoralak, animatzeko iago ezi sei eun ta iruogei Kristio preso zeudenak fedeagatik; eta jakin zuelaik irabazi zutela martirioaren korona, alegratu ze aien ditxas bereas bekala. Itzuli ze gero Alexandri ara, non izan zue itekorik asko herejeeki, zismatiko, ta Jentileki: Beñik bein pribatu zue konzilio batean bere obispadotik obispo bat Likopoliskoa, asko delikto egin ta sakrifikatu zuena Jangoiko falsuei, deitzen ze Melezio; onek konfusioneagatik mendekatu naiez nasi zue eliza, ta izan zue lagun Arrio Alexandriako Diakon infamea S. Pedroren kontra, zeñek exkomekatu ta bota zue elizatik, mereji bekala. E gin ze Orienteko enperadore Maximino kruela, martirizatu zuena S. K atalina, ta egin zue preso S. Pedro obispoa karzelean. Orduan Arrio madarikatuak entendaturik martirizatuko zutela obispo sandua, prokuratu zue beragana zoezin bi sazerdote eskatzera barka zezon ta absolbitu exkomekaziotik, ustez ala itzuli graziara, ta inen zuten bera obispo ondorean. Sartu zire bi sazerdoteak deituak Akilas ta Alexandro, presentatu ziote petizioa, barkatzeko Arriori. Obispo sanduak erresponda ziote aiotska, ene Anaiak, etzazela pensa iten dutela krueltasunes, nai zelaik ni ere bekatari pobrea barkazio eske nagona, baña sinesta erraten dizetena nik: Arrio da engañazale malizioso bat: eztiot nere burutik: eztaiela izan admititua elizan niolateko maneran, ezi joan den gauean agertu zaida gure Jaun Jesu Kristo erran didana, Arriok urratu dida ta zatitu nere bestimenta baita E liza sanda. Zaude firme, ta ez admiti fielen komuniora; biar etorriko zaizkizu eskatzera arrendako: baña etzaitela beraxtu; baizik bi sazerdote Akilas ta Alexandro etorriko direnei, ta zure ondorean emengo obispo izan bear direnei elkarren atzetik, mana zozute ez dezatela niolatere admiti: eta zu sarri koronatuko zara martirios. Guziau kontatu ziote sanduak bi gaiei Jangoikoaren partetik, baizekie bere Majestadeak nolako gizon gaixtoa zen Arrio, nolako herejia eraikiko 435 SANDUEN BIZITZAK zuen, ta nolako kalteak inen zituen elizan: nola ikusi baize gero, zelarik obispo Alexandro. 2. Andik guti emanik eriotzeko sentenzia S. Pedroren kontra, armaturik jendea defendatzeko beren Artzaia, ta paraturik karzelaren inguruan guardatzeko, etzezaten il, ori ikusirik Tribunoak ilarazteko kargua zuenak, etxiden zue ilundu arteo, erretiratuko zirela nor bere etxera: baña etze agitu uste zuen bekala, zeren ezi jendeak ain maite zue bere Artzai ona, ezi etze nai izan du apartatu andik gau ta egun. Sanduak on ikusirik, deseo zuenareki emateko bizia Jesu Kristoren amorez, eta beldurrareki asiko zirela pelean soldadoak eta jendeak elkarreki, abisatu zue berak sekretoan Tribunoa, noiz, nora, nola ta zer gisas zuken exekutatu sentenzia: eta ala eramanara zize karzeletik ixil ixila leku gartara, non ere izan baize martirizatua S. Markos ebanjelaria, Alexandriako obispo lenbiziko izana. Antxe S. Pedrok orazio eginik S. Markosi izan zeien beraren Patrono martirioan, ta Jangoikoai, anpara zezan Alexandriako eliza; denbora berean aditu zue birjina sanda batek boza gau zerutik, Pedro Apostoluen prinzipio, ta Pedro fin Alexandriako obispo martiren: ta ala izan ze azken iltzena an Jentilen eskus. Orazioa bukaturik, alegreki edatu zue lepoa ebaki zezoten: baña ainberze errespeto ta erreberenzia ziote soldadoek, ezi nior etze atrebitu ematera golpea, baizik bat animale gisakoa diru eman zekionagatik. Gauza admiragarria! Burua ebakirik ta lurrera botarik, gelditu ze gorputza bururik gabe tieso belauriko, ta ala aurkitu zute Kristioek, zeñek arturik anitz negarreki, ta bestiturik ornamenta sazerdotalees, nola balego bizirik jarri zute lenik S. Markosen katedran; andik gero eraman zute andetan palmaeki eskuetan, zirio ta aroma preziosoeki triunfoan bekala orzitzera berak fabrikatu zuen obian, non Jangoikoak honratu duen anitz milagroeki. Gauza bat notagarria kontatzen da sandu gontas, etzela bizi zelaik beñere atrebitu jartzera S. Markosen katedran elizako ofizioetan, baizik alki batean arren beitiko aldean, indigno kontatzen zela, ta iduri zekiola erresplandore bat atratzen zela katedra gartaik. Baña jendeak jarri zue an ilik etzena atrebitu bizirik. Il omen ze Kristoren 310 urtean. 436 Joakin Lizarraga Azaroaren 27.an San Tiago Interziso Martir 1. Gure errelijione Kristio katolikoa Jangoikoaganik ta Jangoikoaren delako, señale ta progu anitz klaroes landara, da bat txoil admiragarria, au da, Kristio askok zuten ansia gura il naiez orgatik, eta damua ez iltzeas. en exenplu asko da: bat S. Tiago Interziso deitua. Jaio ze Persian jende ilustre andietaik, eta bizi ze honratuki an, eta txoil onetsia ta estimatua erregeganik, zeñek erraten zio, bere maiteena izateko faltarik gabe, utzi zezala Kristoren errelijionea, zein izan zen gizon billaua guruze batean ilarazi zutena. Ainberze porfiatu zio erregalos, konsejus, loxentxus, meatxus, ones eta gaitzes, ezi azkeneko erregeri gusto egiteagatik gizonoi errenditu ze uztera Kristo, ta adoratzera estatuak. Ori xakin zutelaik arren Amak ta Andreak, baizire señora guzis Kristioak ta jenerosak, negarrai emanik sentimenturaz, konformatu zire biak eskribitu bear ziotela despeida, ta eskribitu ziote manera gontan, Gizon mortalai gusto egiteagatik utzi duzu Jangoiko inmortala, ta bizitza egiaskoa dena. Kuadratzeagatik denari auts pixka bat, ta ustel-urrin duenari, utzi duzu gozo suabe eternoa. Bada ala da egia, nai dugu xakin dezazun, ezi ia emendik alzina ez gaituzula ezaundu bear ta kontatu zeureak bekala gu, ezpaitugu nai bizitu zureki niolatek o maneran. Leitu zue karta gau gizonak, eta ukiturik biotza Jangoikoaren eskuas asi ze negar ta negar ziola, bada neure Amak, ta neure andreak ezparin banaute ezaundu nai berea bekala, zer inen du Jaingoikoak ain itsuski ofenditu dutenak? Penatu ze, konfesatu ze kulpante, determinatu ze desegitera gaizki egina, ta exponitzera galtzera bizia. 2. Publikaturik ori, deitu zue erregek, ta aiturik nola aldatu zen, norktaki zenbat dilijenzia paratu zuen beratx eta gogor, utziarazteko Nazarenoen superstizione falsu deitzen zuena? Inzezola gusto gura bere protxutako, ezperen pasatuko zituela tormentu ikaragarriak. E tzekio baliatu bere dilijenzia guzia oraingoan, zeren ia gure Jaunak armatu baizue bere espirituas bere soldado gau, eta nai zue pelea zeien ta irabazi biktoria galdus emengo bizia. E rrege sartu ze iraren suan, eta bere gisakoen konsejus berze Kristioen eskarmentutako manatu zue akabarazteko gizonoi ebakis mienbro guziak bat banaka. E ramanik justiziako lekura guzien alzinean berdugoak arturik eskuieko eskua, ebaki zio lenik eri-beatza, gero urbilena, gero gañarakoak; ezkerreko eskukoak oroat, zegolaik bitarteo Martir gloriosoa bedeikatzen Jangoikoa, moxten baizue ala nola bere zarmen- 437 SANDUEN BIZITZAK dua, edo aiena alkitzas. Oroat in zue oñetako erieki: gero oñak, gero eskuak, gero besoak eta zangoak gelditurik sollik gorputza buruareki, animoso alaere eta ale re goratus begiak zerura exklamatu zue, o Jesu Kristo ene Jauna, bizien eta ilen Jangoikoa, naiz nola etxe bat eror zera dagona; berorren pasio sanduagatik libra bez ene anima karzel gontaik. E rran zueneko au, berdugoetaik batek ebaki zio burua, eta egaturik arima zerura, etzire deskuidatu biltzeas gorputzaren errelikia sagratuak Kristio zirenak, espezialki bere Ama ta bizikidea animaturik exenplu ain loriosoas. Agitu omen ze martirio admirable gau berze askoren Teodosio gasteenaren denboran. (a 408 ad 450.) 438 Joakin Lizarraga Azaroaren 29.an San Saturnino Obispo ta Martir 1. S. Saturnino gloriosoa Iruñeko ta Nafarroko kristiandadearen Aita prinzipala Jangoikoaren partetik, eztakigu non jaioa den, ta nolako jendakitik, bai zela Jangoikoaren gizona, beraren biotzekoa, ta biziaren libruan asentaturik zeukana eternidadetik. Kristoren doktrinan ongi azirik S. Pedrok Apostoluen ta Kristio guzien buruak ordenatu zue obispo, eta biali zue predikatzera Kristoren ebanjelioa Franziara. Baratu ze Tolosan, non eraiki zuen azi dibinoa biltzeko fruitu zerurako, eramanes arimak fede Kristiora, zein baita zuzen-bide bakarra ararako. E ta onaren kondizioa delarik komunikatu naia, kondizio goi apegatu zio Jangoiko onak bere gizon goni: eta orgatik komunikatu naiez onatago ere bere grazia ta fedea, biali zue E spañara, Nafarroara, ta Iruñera sazerdote honesto bat, edo Honesto deitua. Au errezibitu zute Iruñean ongi, mostratus nai zutela aditu Jangoikoaren itza, informatu errelijione Kristioaren egietafedeas segurki salbatzeko arimak. Ortako eskatu ziote ekarrarazi zezala onat Saturnino Tolosako obispoa. E torri ze gogotik ere Jangoikoaren Gizona, eta beraren predikazioareki, ta biotzen disposizio onareki Jangoikoaren graziaz laster kristiatu zire berrogei milla ziudadetik ta inguruko errietaik: prinzipalenak irur senadore nonbratuak Fausto, Fortunato eta Firmo, zenen semea S. Fermin gero konsagratu ze obispo. Ikusirik emengoen piedadea ta alzinamendua errelijionean, utzirik emen Honesto sazerdotea, itzuli ze bere Tolosara Saturnino. An segitus bere Jangoikoaren azaroan, ta maiz akuditus egin zuen tenplo batera, ango idoloetan Demonioak len ematen zuztenak errespuestak Jentilei engañaturik idukitzeko, ezin sufritus sanduaren presenzia mututu zire. Informaturik aien ministroak sazerdote falsuak, ori zela Saturninoren joan-etorrien kasos, eta jende anitz zoeiela desengañatus arren itz sandueki, erresolbitu zire iltzera Jangoikoaren sazerdote ona. E ta bein zeudelaik prestaturik ofratzeko sakrifizio andi bat beren Jangoiko gaiei iles zezen bat larria palakatzeko aien ira, edo arimo gaixtoa, ara non ikusten duten Saturnino eldu dela bere Jangoikoaren tenplora, arrapatzen dute molde-gaizki, ta erraten diote suber, edo sakrifika dezala aien Jangoikoei, edo bera bear dela sakrifikatu. Sanduak sosegu andiareki dio animoso, berak beneratzen duela sollik Jangoiko bat bizi bakar egiaskoa, ta oni sollik ofratzen sakrifizio, baña ez aien Jangoiko 439 SANDUEN BIZITZAK banoei, Demonio direnei, ta idolo bano: alborotaturik aiek lotzen dute zezenari, eta garrotxatus erru zezena botatzen dute eskaleak bera, ta ala burua autxirik, muñak atrarik, ta mienbro asko zatikaturik, entregatu zue Jangoikoai arima andi gura Neronen persekuzioaren denboran: beraren gorputza andre onek kuidatu zute orzitzeas sekretoan &. Joakin Lizarraga Azaroaren 30.an San Andres Apostolua 1. S. Andres Apostolua, S. Pedroren anaia zarrena, izan ze lenbiziko ezaundu ta tratatu zuena Jesu Kristo, Jangoiko-gizona. S. Juan Bautistareki zegolaik Diszipulo bekala, aditu zue bere maestru sandua, erraten Jesu Kristos, ona Jangoik oaren axuria, k entzentuena munduk o bek atuak : eta bereala bere lagun bateki joan ze Jaun dibinoaren atzetik: eta Jaun onak ikusirik erran ziote amoltsu, zer billatzen duzie? Zer nauzie? Aiek, Jauna, berori, non bizi da? E rran zue, Atozte ta ikusazie. Joan zire berareki, egon zire egun batez, ta gozatu zute beraren konbersazio soberano dibino gura. Andik atrarik opatu zue Pedro bere anaia Simon deitzen zena orduan, eta bozkariundes beterik erran zio, adi zazu, opatu dugu Mesias ta Kristo deitzen dena, Profetaek anunziatu zutena etorriko zela. E ta eraman zue Jesusengana. Jaun onak beiraturik erran zio, zu zara Simon Joanen semea: zu deituk o zara Pedro. Berze egun batez zeudelaik bi anaiak botatzen sareak arranzurako, pasatzen ze urbil Jesus ona, ta erran ziote biei, A tozte ene atzetik , eginen zaiztet arimen arranzari. E ta aiek istantean, sareak utzirik, segitu zute. Gero jendeketa andi bat joan zelaik Jesus onaren atzetik oian bateraño, erranik Jaun dibinoak progatzeko, nondik izanen dugu ogi ebei jatera emateko? eta S. Juanek dio senzillki, bazekiela berak zer in bear zuen. S. Andresek erran zue, bada emen mutiko bat dituena borz ogi ta bi arrai: baña zer da ori anberzeendako? Jarrarazirik guziak belar-gañean borz milla bekala, ta aserik nai adiña, goratu zute sobratuetaik amabi esporta. Gero Jentil batzuk joanik Jaun dibinoaren billa, S. Felipek abisatu zue S. Andres, eta biek Jaun dibinoa. 2. Gañarakoa bear da atra Autore sanduetaik E skritura sagratues geros, nola errebestiturik E spiritu sanduas, Jangoikoaren amores, sus, argis, ta korajes, emateko infernuaren, munduaren, ta aragiaren kontra, ta asentatzeko Kristoren erreinua munduan, joan ziren Apostoluak nor bere alde pregonatzera ebanjelioa. S. Andresi sortatu omen zekio E szitia: Predikatu omen zue ez solamente E szitian, baita ere Sogdiano, ta Sakaetan, E tiopian, Trazian, K apadozian, Galazian, Bitinian; ta norktaki noraño? Akonpañatu ta konfirmatu zuela bere predikazioa milagroeki, ezta dudarik. Abdias Babiloniakoak kontatzentu anitz: bizpirur berextentut, baitire erakusteko guri. Zar zartu bat gaixtakerian, ala nola animale usteltzen direnak bere ongarrian, computruerunt jumenta in stercore suo, etorri zekio 440 441 SANDUEN BIZITZAK erremedio billa bere gaitz zar, edo azazkar espiritualaren, salbatzeko arima, al baleike. S. Andres paratu ze orazioan, ta barutu ze borz egunes miserable garrengatik. E rrespondatu zekio zerutik, aditua zela bere orazioa, baña Jangoikoak nai zuela, ezi ala nola sandua barutu zen zarragatik, bera ere baru zeiela, ta afliji penitenzias beregatik, nai bazue izan salbo. Sanduak manatu zio barutzeko, ta Kristio guziei, iteko orazio arren alde logratzeko miserikordia. Logratu ze maneraz, ezi ura itzuli ze berze gizon bat bekala, emanik zuen guzia limosnatan, mantenitus ogi ta ur solles sei ilabetez, ondorean iltze, eta sanduari errebelatu zekio atra zela salbo. 3. Berze exenplu bat kontatzen du, nola mutil gaste on bat bere Ama proprioak tentatzen, ta inzitatzen zuen egitera maldade andi bat berareki erran eztaikena, eta meatxatzen ziola akusatuko zuela kulpadun bekala, ezpazue konsentitzen. Konsultatu zue mutil honestoak Apostoluareki, ta nola zegon determinaturik ez atratzera itzik bere fabore, ez agertzeagatik bere Amaren kulpa, ta deshonrea: naiago zuela edozein traba pasatu, ezi bere Ama deshonratu: eta ala eskatzen zio Apostoluai, logra zezan Jangoikoaganik mogi zezon biotza Juezari, etzezan tormentarazi ta ilarazi bera, etzuelaik kulparik. Ama infameak akusatu zue testimonio falsus semea: onek etzue itzik atra Amaren kontra bere faboretan: Apostoluak faboratzen zue: baña Juezak sinestatus emakumeari, sentenziatu zue enkubatzeko semea, ta paratzeko preso Apostolua. K arzelean Apostolua jarri ze orazioan: bereala asi ze lurra ikaratzen, zerua ortotsketan ausnarri tiratzen: Jueza erori ze bere katedratik; jende guzia lotsarriturik lurrean auspeska: eta Ama gura gelditu ze ilozturik ta karturik berartan: ezaundu ze mutilaren ona ta kulpa gabea, ta sanduaren orazioaren indarra, baitare Jangoikoaren justizia, zeñek uzten badu ere aldartez gaixtoa goratzera, ta ona penatzera, gero ere eztu uzten gaizkia kastigorik gabe, ta ez ona premiorik gabe goiz edo berant. Kontatzeneredu nola ziren Mazedonian bi kaballero anaiak, batak zituela bi seme, berzeak bi alaba, ta nai zuztela ezkondu bi gaiek bi gebeki: eta zeudelaik ia zelebratzeko bodak, izan zutela zerutik abisu ez egiteko alakorik, itzuli arteo S. Andres. Itzuli ze irur egunen buruko: errezibitu zute gozo andiareki, ta beiratu zute aurpegia istargitzen ziola iruzkia bekala. E rreberenzia guziareki erran ziote agitu zen guzia bodaen gain: etxiden zutela etorri arteo bera. Sanduak erran ziote etzela konbeni alako bodarik alde ain urbiletan, Jangoikoaren permisios agi zeizkela eskarmentuak, ta fruiturik ez: egin zezatela penitenzia artu zuten intenzioas. Berak etzuela erreprehenditzen matrimonioa, baizik artan iten diren itsuskeriak. 442 Joakin Lizarraga 4. Gatozin ia sandu gonen martiriora, izan baize txoil preziosoa Jangoikoaren ta on guzien begietan. Akaian Patras deitzen den ziudadean argiturik iruzkiaren gisara anitz arima, ango Prokonsul edo Juez E jeas deituak, Kristio in zirenak nai zitue mañaz eta indarrez, onez eta gaitzez itzularazi adoratzera Jangoiko falsuak Demonio egiaskoak. Joan zekio S. Andres, eta erran zio animoso, baña atento, arrazio litzake, Jauna, berorrek gizonen juez deitzen denak ezaun lezan bere ta guzien juez dena Jesu Kristo zeruetan dagona, ta andik etorriko dena ilen ta bizien juzgatzera, ta estima dezan Jangoiko bekala, eta utzi bere Jangoiko bano goiek, ezpaitire baizik Demonioak gure kontrarioak. E jeasek erran zio, zara zu Andres desegitentuzuna gure Jangoikoen tenploak, ta paratu nauzuna Kristoren superstizione gura enperadoreek debekatu dutena inperioan? Ori beroi naiz ni erakusten dutena zerurako bidea, ta Jangoiko andiaren karidadea, nai izatean erreskatatu gu Demonioen eskupetik, ta salbatu betiroko glorian zeruan: ortako jautsi baize, eta in baize gizon, eta gizonengatik pagatu eriotzeareki guruzean. Orgatik sinestea, onestea, ta zerbitzatzea Jaun gau baita obligazio ta probetxu guzia; kontra berriz engañu, ta dañu guzia honratzea idoloetan Demomoak gure kontra beti direnak, berak galdurik gu ere galdu nai gaitutenak. E jeasek erran zio, zoaz kontatzera on guzioi sinestatu nautenei; eta zuk niri sinesta, ezi Judioek paratu zuten bekala zure Kristo guruzean, zu ere paratuko zaitutela nik, ezpaituzu adoratzen gure Jangoikoak. E rrespondatu zio S. Andresek, nik Jangoiko guzis poderosoari egunoro ofratzen diot sakrifizio, ez idien aragi, ta auntzen odola, baizik axuri dibinoa garbia mantxa gabekoa, zein jan ondoan ere Kristioek, beti gelditzen da oso ta bizi, len bekala. E jeas asarraturik itz ebeki goratu ze, ta manatu zue sartzeko karzelean S. Andres. Jendea asi ze inkietatzen, eta nai zute eman Juezaren kontra, ta libratu S. Andres: baña sanduak otoi ta otoi geldiarazi zitue, imita zezatela Jesu Kristoren azienzia ta mansotasuna: gaitz guti zezakela egin juezak, bai anitz on Jangoikoak arren medios. E tzezotela berai estorbatu martirioa biotz guzias deseatzen zuena Jesu Kristoren amoreagatik, trabajuak eztirela iraupetsu, premioa bai eterno inmenso infinito. 5. Berze egunean, presentarazirik Andres erran zio Juezak, uste dut itzuli bide zarela zeure baitan leneko erokeriatik, gozatzeko bizitzaren ona ta gustoa, eta ez sentitzeko eriotzearen triste samiña, zein progaraziko dizut nik, baldin oraño barin badaukazu Kristo Jangoitako. E rrespondatu zio garboso, eztuenak sinesten Kristobaitan, ez dezak e izan gusto onik , ta ez bizitzarik , nola predikatu baitut beti Probinzia gontan. Orgatik berorrengatik, dio Juezak, manatzen dizut ofratzeko Sakrifizio gure Jangoikoei, 443 SANDUEN BIZITZAK desengañatzeko engañatutuzun jendeak, uz dezaten zure doktrinaren banidadea, ta itzuli daitzen ezauntzera beren antiguasko Jangoikoak: ezi dakusatena da ziudade guzietan zure kasos daudela tenploak uts honrarik gabe: eta bada zuk engañatutuzu, arrazio da desengañadezkizun zuk: ezpaduzu on egiten, bazaudezke etsiturik pasatukotuzula tormentu erruak, ta azkenean eriotzea guruze batean. Ontara erran zue sanduak, suturik ia zeloaren suas, o erioaren humea ta zur karra, infernuko sutillete izan bear dena, adi benaza: orai arteo mintzatu diot amoltsuki, ustez juiziosko gizona bekala protxatuko zen, utzis bere Jangoiko bano ta Demonio egiasko goien adorazioa: baña bada orren biotza ia dago arri biurturik gogor, erraten diot ezdezala pensa errendiarazi ni meatxus ta lotsamentus: egin bez nai duen adiña, ezi emen nauka; eta zenbatenaz iago tormentu ematen didan orrek, iago premio emanen dida Jesu Kristok niri, ta iago pena berorri infernuan prestaturik daukan gartan orrendako. Asarraturik oneki arras E jeasek azotarazi zue gorputz guzian zazpi berdugoen eskus ain erru, ta ainberze, aldatus bata berzearen atzetik, ezi ara Lui guziak zatiturik odola zerio barrataka alde guzietaik; eta azkenean on guzioi aski etzelaik, egiteko mellarik sanduaren arimo konstantean, manatu zue paratzeko guruzean gora, ez itzees josirik, baizik loturik sokaeki iago iraun zezan martirioak. Ortako zeramatelaik kanpo agerrira, jendea zego oius, zer egin du gizon justo gonek, ta Jangoikoaren onetsiak? Zergatik guruzifikatzen dute? Sandua zego berriz eskatzen, etzezotela estorbatu onkasun andi gura Jangoikoagatik otoi otoi! 6. E ta urrundanik ikusi zuelaik gurutzea, non il beartzen, alegranzias beterik biotza, asi ze klamatzen, agur o gurutze preziosoa, ene Jaun Jesu Kristoren gorputzareki izan zinana konsagratua, ta beraren mienbro sandues adornatua, nola margarita preziosoes: lenago lotsatzen zinduza gizonak, baña gerostik onat alegratzen gaituzu. Ni eldu naiz seguro ta gozoso zuregana; zuk ere kontent errezibi nazazu ni nola Diszipulo Jesu Kristoren zure besotan iltzenaren. O gurutze ona, aspaldirik deseatu zaitut, ta gana onareki billatu zaitut, eta noizerebait aurkitu zaitut; errezibi nazazu zeure besoetan ni, ta atra nazazu gizonen ertetik, ta itzuli nazazu neure Maestruari, errezibi nazan zure medios erredimitu ninduenak zure medios. O gurutze ona, zuk atra nazazu salbo mundugontaik. Zer itzak ebek! Zer biotza! Zer antsiak ebek! ez beldurrez, bai deseos il naiez. Non ikasi zue teologia gau? Urkabea ikusteas urkatu bear direnak kongojatzen dire. Oraiko urkabearen lekuan ze orduan guruzea. Ikusten du goraturik beretako S. Andres jenerosoak: ezta asustatzen, ez ikaratzen, ez turbatzen: baizik nola balitz goatze beraz bat deskansatzeko, ala desahogatzen da 444 Joakin Lizarraga biotz noble gura Jesus guruzifikatuaren amorez. Barnek o suak atratzentu sugarrak agotik , dio S. Bernardok. Nolako gozotasuna senti bide zue, ikustean gurutzea, bada dultzatu zio erioaren samintasuna? S. Andres ze, dio, gu bekala gizon aragiskoa sentikorra, baña alako egarria gurutzearen, alako gozo gozoa zue iltzeas gurutzean, ezi zoraturik bekala erraten zitue itz gaiek ain amorosoak. Beraren mia etze aragiskoa, bai sua botatzen zituena sug arrak; eta barin baze mia, ze susko mia, ta bere itzak zire brasak itxekiak Kristok arren barrenean itxeki zuen suareki: baña ezta arritzeko, Jaunak Lorenzori suabe in zionak sua, in zezon suabe Andresi gurutzea. Guziau dio S. Bernardok. 7. Guruzera ellegaturik, bere tresenak bere eskus kendu Apostoluak, ta eman zitiote berdugoei: aiek goratu zute bera ta lotu zute guruzean, manatu bekala. Zeude an inguruan ogei bat milla persona lamentatzen alako injustizias, ta enkomendatzen sanduari estimatus, honratus, beneratus sandu bekala. E ta sandu jeneroso gloriosoa bere guruze gartaik nola pulpito berri batetik, Kristo bere Maestruaren gisara, zegokiote predikatzen pazienzia, ta karidadea Jangoikoaren ta proximoengana. Bi egunes egon ze bizirik bere gurutzean ematen testimonio Jesu Kristoren gureganako amoreas ez itzes solamente, baitaere eriotze moduas, ta santidade guziaren exenpluas. Jendea zego klamatzen etzela il bear alako gizona, ain Jangoikoaren maitea ta maitazalea, kulpa gabea, sandua, mansoa, piadosoa, erakusten zuena on guzia. Aditurik Juezak jendearen sentimentura ta klamoreak, nai izan zue jautsi Apostolua gurutzetik: eta berak joanik manatu ziote ministroei, laza zezatela ta kendu gurutzetik: baña sandu berak etzue nai kentzezaten andik il gabe. O gauza admiragarria! O Jesusen ganako amore fiña! O gurutzearen esposo amantea! Ministroak asi zire igaten kentzeko: baña ezin ellega sanduaren lepora: edatzen zuzte besoak lazatzeko sokak, baña gogortzen zekizkiote besoak ta eskuak tieso ezin mogitus: zeren Apostolu sanduak klamatzen zuen zerura, O nere Jaun Jesu Kristo, ez permiti, kendu nazan ni emendik juez gaixto gonek, zeren ezaundu baitut ta probatu orren gurutzearen ona ta birtute dibinoa. Berori da ene Jangoikoa, ene Maestru ona, ta ene on guzia, zein ezaundu baitut, zein maitatu, konfesatu, ta predikatu baitut: zeiñena bainaiz nai zen guzia, zein sollik deseatzen baitut: adi benaza, otoi: ordu da eraman nazan beregana: errezibi bez ene espiritu gau bere eskuetan. Itzebetara jautsi ze zerutik argitasun eder admirable bat inguratu zuena sanduaren gorputz guzia altxatus aien begietarako, ezpaizezakete ikusi ta ez beiratu ere itsuturik argiaren geiegis, ta ala iraundu zue ordu erdi bat bekala, ta 445 SANDUEN BIZITZAK argi garreki bateo despeitu ze espiritu zori oneko gura Kristoren 72 urtean, Neronen denboran. 8. Apostolu sanduaren gorputza kuidatu zue kentzeas, ta unjiturik aroma preziosoeki depositatzeas leku honratu batean Maximila señora noble batek: Jakin zue E jeas Juezak, baña etze atrebitu kastigatzera, beiratus andrearen nobletasun, ta podorea, baitare jendearen pena ilagatik sandua: baña zegolaik tratatzen bialtzeas enperadoreai kontu, ta akusazio Maximilaren kontra tribunalean, arrapatu zue Demonioak, jabetu ze artas, maltratatu ta akabarazi zue an marroas, iskiritus, lamentus, manera gaixtoan: eta ikusirik arren eriotze desbenturatua, Jangoikoaren kastigo klaroa, konbertitu zire anitz federa. Gorputz sandua pasatu zute andik gero Konstantinoplara, geroago berriz Amalfi deitzen den ziudadera Napolesko erreinuan, non baitago estimaturik benerazio andian arrazio andiareki: eta bere obia edo urnatik jariten omen da kontino likore prezioso atxon miragarri oneko bat, zeñeki sendatzen diren asko heritasun, eta gaitz Apostolu andi gonen merejimentuz. Beraren beso bat lograturik erregalos ta mertxedez enperadoreaganik S. Gregorio andiak eraman zue Romara, non S. Andresi konsagratu zuen tenploan guardatzen omen da egungo egunean ere: burua berriz bere Anaia S. Pedroren tenploan, zein eraman zen Romara, zelarik Aita sandu Pio II.a, zein atra zen errezibitzera Romatik bi millatan apart Pontifize sumoa, ta lurrean auspeskaturik adoratu zue deboziosko negarra zeriola begietaik, ta laudatu orazio eleganteareki. Milagro anitz andi klaroak egintu Jangoikoak, adiarazteko zein adiskide andia duen S. Andres, S. Pedroren anaia bekala, arren gisarakoa, jenerosoa, animosoa, Jaunaren amante ferborosoa, ta señaletako ardaike irurak iltzea guruzean ain txusto, Jesus josirik itzeeki burus gora, S. Pedro ere itzeeki burus bera, ta S. Andres loturik sokaeki &. Izotzillaren 23.an San Raimundo Peñafort. p. 34. 446 Joakin Lizarraga Izotzillaren 14.an San Hilario Obispo Putiersko 1. S. Hilario jaio ze Akitanian, baita Franzian, buratso abrats nobleetaik: estudiatu zue bere denboran ederki, eta ezaundurik errelijione Kristioaren egietafedea kristiatu ze, ta artu zue matrimonioaren estadoa, zeintan bizitu zen exenplu ona ematen birtute guzien, espezialki oposizio fuertearen herejien kontra. Jangoikoaren probidenzias izan ze eskojitua Putiersko Obispotako, batzuek diote ezi il ondoan bere bizikidea, berze batzuek ezi oraño bizi zelarik, baña beraren, ta guzien konsentimentuareki, zeren ezi beñere eztelaik zillegi izan ta ez usatu E lizan ordenatuas geros ezkontzea, baña bai prinzipio gaietan ezkonduak ordenatzea sazerdote, ala nola S. Pedro, bizitus andik alzina berez nola anaiarrebak. Onen denboran Hereje Arrianoak zebiltza furioso eliza katolikoaren kontra, ta armaturik enperadore Konstanzioren faboreas. E zta aisa pintatzea elizaren estado txar lastimagarria denbora gartan herejia garren kasos, obispoak obispoen kontra, sazerdoteak sazerdoteen kontra, Kristioak Kristioen, ta aideak ere aideen kontra: eta herejeen furia infernukoareki egiten zire gaixtakeriak ta urdakeriak millaka bortxatus andre honestoak, desloratus donzellak, urratus konbentuak, desterratus sazerdoteak ta elizagizonak, eta preso idukis ta maltratatus Kristiorik obenak, eta berze batzuk iges ibilis ta altxatus oianetako sasidi ta kubilaetan. Orzirik bekala egietafedea ainberze herejeen kantidadeas eta podoreas, etzirela trebe asko sazerdote onak ere atratzera aurpegia egiaren defensatan. Atra zue S. Hilariok, presentatu zue bularra, exponitu zue bizia, zeramala alzinean Jesu Kristoren honra, ta eztela podoreik aski bere podorearen kontra, deklaratu zue gerra herejeei arrazios, argumentus, plumas eta mias. Saturnino Arlesko obispo herejeak bilduarazi zue obispoen konzilio bat: naiz deiturik etze nai izandu presentatu bera an, baña presentarazi zue bere fedearen libru bat exzelentea konfunditzeko arren ta bere lagunen erroreak: baña gaizki dabilanak argia aborrezitzen, ilunbea nai, altxatzeko beren gaizkia, prokuratu zute herejeek orzitzea libru gura, ta desterratzea sandua Frijiara, non egon zen laur urtes, ta biztu zue il bat, ta eskribitu zue anitz libru Trintateren gain herejeen kontra. 2. Bildu ze konzilio bat Seleuzian, nora joanik S. Hilario herejeen borondatearen kontra, ta an ere konfunditu zitue; eta nai zutelaik jakinarazi enperadoreai pasatu zena an, beldurrak truka zezaten egia gezurrare- 447 SANDUEN BIZITZAK ki herejeek, joan ze sandua bera personan, erreparatu gabe trabajuan, peligroan, deustan ere liza sandaren onagatik. E skatu zue mana zezan disputa zezatela berareki herejeek an enperadorearen presenzian: bana gaixtofikatuek beldurrak izanen zirela kon fundituak sanduaganik beti bekala, konsejatu ziote arri mana zezan itzuli zeiela Hilario bere elizara. Itzuli ze penaturik ezin logratuas disputatzea herejeeki, ta paratzea estado obean ango eliza, ta ez padezituas martirio iago fedeagatik. Itzuli zelaik Franziara, segitu zue S. Martinek, zeñek izan zue Hilario Maestru bekala, ta honratu zue atrarik Diszipuloa gero Tursko obispo, ta sandu miragarri glorioso. E rrezibitu zute K atolikoek alegranzia ta festa andiareki eldu zen bekala biktorioso herejeen peleatik. Itzuli zue Franzia geiena, ta konfirmatu zue fede katolikoan, lagundus Jangoikoaren eskuak milagroeki. Biztu zue aur bat iltzena bataiatu gabe. Berze milagro bat da egin zuena bere alaba deituareki Abra, zegolaik sandua desterruan. Gastigatzenzue arrek nola kaballero batek nai zuen ezkonarazi bereki. Sanduak nai zuelaik konserba zeien birjinidadean gastigatzen zio etxiden zezala itzuli arteo bera, ezi nai ziola eman bere eskutik esposo bat ezin obea. E txiden zue, ta ellegatu zelaik konsejatu zio mantenitzea birjin, ta artzea esposo Jesus ona betikos. Logratu zue; baña beldurrak muda zeien emasteki bekala, eskatu zio Jangoikoai eraman zezan bere grazian emendik: ta logratu zue: eta ala gaitzik ta oñazeik gabe iltze zori onean, eta Aitak orzi zue berak; ezpaita au milagro txipiagokoa berzea baño. Bera bere denboran eraman zue Jangoikoak beregana iltze prezioso bateki 369 urtean. Admiratzen dute guziek sandu gonen koraje jenerosoa, naiz berez izanik manso humila, emateko herejeen, ta enperadore beraren kontra zeñek Kristio-kolore persegitzen zituen katolikoak, eta sanduak bere bizia saldurik bekala, erraten zue bear zela gizona izan erreparatua defendatzeko bere burua, baña ausart animoso, defendatzeko Kristoren E liza &. 448 Joakin Lizarraga Izotzillaren 27.an San Juan Krisostomo Obispo ta Doktore 1. S. Juan deitu zutena Krisostomo, nai baitu erran, urresko agoa, bere mintzaera eder eleganteagatik jaio ze Antiokian: Deitzen ze bere Aita Sekundo kapitan jenerala poderosoa: Ama Antusa: Jaio zekiotelaik Juan, biak zire Jentilak, eta ikusirik semearen injenio ona, ta paratu zute Maestru onegi estudioetan, zeñetan alzinatzen ze abantallareki. Ze ango obispo Melazio gizon sandua: onek nai zue kristiatu Krisostomo, ta logratu zue, ta arren medios buratsoak ere bai. Nai zue Aitak zoeien estudiora berari zegokion akonpañamentu ta ponpareki: baña sanduak bere juizio ta birtute sendoareki etzue nai alako banidaderik: solamente obedienziagatik permititu zue akonpaña zezan mutil batek. Andik guti il zekio Aita: Ama naiz gaste gelditurik alargun mantenitu ze estado gortan seme onaren esperanzan. Atratzeko gizon guzis perfekto, biali zue Atenasko Unibersidadera, non ziren jakintsu famatuak: Aietaik bat izan ze Krisostomo, eta bateo agitz humil modestoa, orgatik iago baize estimatua. E studioen erretoreak in bear zuelaik prediku publiko bat, jakintsuetaik bat bekala konbidatu zue Krisostomo, ta ortako biali zio bere kotxea: sanduak etzue au admititu, bazeikela joan bere oñes ere. Joan ze, ta ellegatzean bera, jaiki zire guziak kortesias: bat sollik inbidias asi ze mar mar, etzela on ongi egina: Gañarakoan nola zen, solamente zergatik baize Kristioa. Krisostomok sosegu onareki erran zio, jakintsu bati etzegokiola ongi sumintzea banidadearen aizeagatik; baña ark tatxatzen ziona Kristio izatea, bear zuela jakin etzuela gauza obeagorik, ta iago estimatzen zuenik, nola ezauntzea ta adoratzea Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa, guzien Kriadore, gobernari, ta salbazalea, ta ez jentilen gisara idolo banoak. Ura asi zelaik errespondatzen kontra, bereala sartu zekio Demonioa gorputzean, tormentatzen ta maltratatzen zuela: Arriturik guziak, sanduak orazios logratu zue libratzea, ta gero bera konbertitzea, ta berze anitz arren exenpluareki. Atenasko obispoak milagroa ikusirik, ta sanduaren bear bekalakoa, nai zue niondik albas gelditu bere elizarako: baña Jangoikoaren borondatez etze orduan erresolbitu, baizik itzulirik bere sortuerrira enpleatzen ze defendatzen pobreak ta miserableak Abogatu gisa, guziek amatzen ta estimatzen zutela: zenbat ordea bere Amak? 2. Baña ezaundurik munduaren banidadeak ta peligroak, erresolbitu ze Krisostomo erretiratzera monasterio batera. Usmatu zuelarik Amak 449 SANDUEN BIZITZAK egin zition otoiak, negarrak, promesak, porfiak, eta gauzak geldiarazteko bereki, nork explika? Baña deitzen zuelaik berze alde Jangoikoak beregana mundutik apart, segitu zue Jaunaren boza. Konbentuan berriro estudiatu zue santidadean ta xakintasunean: eskribitu zitue libru admirableak sazerdozioaren gain: zebatu ze orazioan Jangoikoareki komunikazioan: kontent zego Jangoikoareki sollik an: baña Jangoikoak nai zue paratu nola argia kandeleroan argitzeko munduari. Ango superioreak orazioan zegolaik ikusi zue bisione gau, nola bi gizon txuris bestituak ellegatu ziren Krisostomorengana, zegolaik au ere orazioan: eta erran zioten, gu biali gaitu Jesu Kristok zuregana: eta batak paratu zion eskuan libru bat, ziola, tori Jangoikoaren dono gau, ta entenda ni nai zela Juan E banjelaria egon nitzana erreklinaturik Jesus onaren bularretan: oneki aisa entendatukotuzu E skritura Sagratuak. Berzeak, zein baize S. Pedro, eman zitio bi giltza eskura, ziola, ni naiz konfesatu nuena Jesu Kristo Jangoiko biziaren semea; zuk izanen duzu potestade barkatzeko bekatuak, ta orren señale dire giltza gebek. Sandua zego burua kurturik lurrera ziola, ez naiz ni digno alako gauza andien. E ta aiek animatu zute, eta besarka eman ta itzuli zire zerura. Milagroeki ere asi ze Jangoikoa ia ordutik agertzen sandu gau, bat izan ze, ezi leon temenario batek iten zuelaik galmende arrigarria jendeetan, sanduak paratu zue leku batean gurutze bat; eta onen peko aldean aurkitu ze leona il gogorturik biramonean. 3. Ikusirik billatzen ta honratzen zutela an jendeek, eskapatu naiez sartu ze eremua barna, non bi urtes egon zen bakarrik Jangoikoareki goatzerik gabe, sillarik, maiik, ta argirik gabe: baña sobra penitenzias heriturik eraman zute ziudadera kuratzeko. Kuratu ondoan ordenatu zue Obispoak Diakono, ta borz urtes ofizio gontan enpleaturik itzuli ze berriz eremura. Bitartean ilik obispo gura, sartu ze arren lekuan S. Flabiano, zeñi Aingiru batek manatu zio zoeiela Krisostomo zegon lekura, ta ordena zezala sazerdote, zeren bear zen izan ura S. Pabloren gisara eskojitua. E rrebelazio bera izan zue S. Krisostomo berak ere, eta zegolarik ortas konfuso turbaturik, aditu zue boza bat zerutik erraten ziola, nork dezake debeka, eztaien egin Jangoikoak nai duena? Obispoak joanik, ta kontaturik agitu zekiona eraman zue S. Krisostomo Antiokiara, eta ordenatu zue sazerdote. Konsagratzerakoan jautsi ze uso txuri eder bat, eta baratu ze ordenatu berriaren buruaren gañean señaletako. Bereala E spiritu sanduaren tronpeta bekala asi ze predikatzen alako mintzaera, alako espirituareki, ain miragarriro, ezi ez solamente deitzen zute urresko agoa, baitare Jangoikoaren agoa, ta Kristoren agoa. Flabiano obispoak nai zue utzi bera elejiturik bere ondorengo dignidade gartan, baña etzue konsentitu Kri450 Joakin Lizarraga sostomok. Bere antsia guzia ze irabaztea arimak Kristoren. Bere arrazio, mintzaera, ta milagroeki konbertitu zue anitz bekatari, ta anitz Zereje Antiokian ta andik kanpoan, amabi urtes. 4. Iltze orduan Nektario Konstantinoplako Arzobispoa, ta Patriarka, non bizitzen zen enperadorea Arkadio, zeñek ta guziek nai zute dignidade gartako Krisostomo, distingitua zena nola izarren ertean iruzkia. Ortako enperadoreak eskribitu zio Flabianori, bial zezola bere sazerdotea Krisostomo Konstantinoplara konsagratzeko Patriarka. Agitz aflijitu ze ta kongojatu sandua, notifikatu ziotelaik enperadorearen borondatea, nola kargatu bear baliote oian bat bere gañean: bada jendea alborotatzera zoeie ez usteko atratzera bere ziudadetik, ta paratu zuzte guardiak ere debekatzeko. Baña injeniatu zue enperadoreak mañas atra zeien atxekia on bateki; orduan arrapatu ta eraman zute nai etzuela, ta konsagratu zute. Bereala guzien Artzai ta Aita bekala asi ze konsejatzen, erakusten, korrejitzen karidade ta balore andiareki. Nola egiten zion Jangoikoai zerbitzu ona, ala kausatzen zio etsaiai inbidia, ta ira rabiosoa. Orgatik au asi ze persegitzen lenik herejeen medios, gero Kristio on idurien ta obispoen medios. Botarazi zitue herejeak ziudadetik, baña gero eskaturik aiendako tenplo bat Gainak kapitan jeneralak, etzelaik enperadorea trebe ukatzera, sanduak ukatu zio, ta ixilarazi zue enperadorearen presenzian: baña arrek mendekus hein biali zitue soldadoak, berze hein joan ze bera su ematera palazio inperialari; baña ikusi zire Aingiruen tropak defendatzen: ori etzukelaik, atra kanpora, ta egiten zitue kalte andiak errietan. E tze nior, ez enperadorea ere atrebitzen erresistitzera, ezeta ere joatera eskatzeko miserikordia. Ofrezitu ze sandua bera ortara, naiz zekien beraren kontra zegola iago, ukatuagatik tenploa. Jakin zuelaik Gainak eldu zekiola mintzatzera Krisostomo bera, admiraturik alako baloreas ta santidadeas, atra zekio attento errezibitzera, paratu zekio belauriko, apatu zio eskua, ta paratu zue bere buruaren gañean, eta bere humeei manatu ziote egiteko on beroi; eta baketu ze osoki. Agitu ere ze, hereje batek ia konbertiturik fede katolikora S. Krisostomoren medios, nai zue konbertiarazi bere andrea ere, ta etzukelaik logra, meatxatu zio utziko zuela, ta etzela ia biziko arren konpañian. E mastekiak itxuras obeditu zio, ta señaletako joan ze katolikoen elizara komekatzera bekala, baña arturik lenik herejeen ogi konsagratua agoratzeko ura sakramentuaren lekuan. E llegaturik komekatzeko lekura senarrareki artu zue agoan forma sagratua, ta erretiraturik graziak emateko bekala, atra agotik ta eman zio neskatoari, ta artu zue herejeen ogi gura komekatzeko arreki; baña aurkitu zue arri biurturik: arriturik 451 SANDUEN BIZITZAK bera milagro goneki, ta kontu emanik S. Krisostomori, konbertitu ze egiaz, eta sanduak guardarazi zue arri gura elizan memoriatako. 5. Trabaju iagokoak pasatu zitue Kristio falsueki, zeren erreprehenditzen zituen bizioak, prinzipalki kodizia billaua, zein jabetu zen enperatrizaren biotzas ere: zein erresumindurik, zeren sanduak mintzatu zion bi alargunen fabore, erresolbitu ze persegitzera sandua berze Jaun erreprehenditueki bateo: bilduarazi zute konzilio bat zenbait obispoena, zeñetaik batzuek ignoranziaz, berze batzuek pasiones eman zute sentenzia desterratzeko sandua. Atra ze ixil ixila sekretoan, beldurrak gora zeien jendea beraren kasos: baña jakin zelaik, ainberze pena izan ze jeneralki, ezi kasi arrikatu zute Teofilo Alexandriako Patriarka, zeñi botatzen zioten kulpa. Geroxago segitu ze terremoto edo lurraren ikaradura bat lotsagarria Konstantinoplan, oius klamatus jendeek karrikaetan zela Jangoikoaren azotea, zeren desterratu zuten sandua, de manera, ezi sosegatzekos bear izan zue enperadoreak itzularazi sandua, zein errezibitu zuten nola zeruko Aingiru bat alegranzia andiareki. Baña etze aldatu kondizios; segitu zue egiten bere ofizioa sandu bekala. Berriro goratu ze tenpestadea; berriro Jangoikoaren permisios desterraturik eraman zute urrunago, eta sandua joan ze kontent padezitzeas justiziagatik: eta bere trabajuen erdian eskribitu zue prediku admirable gura progatus, eztuela niork kalterik, baizik bereganik, adiarazis bekaturik gabe trabajuak, Jangoikoaren grazian ta amorean eztirela kalte, baizik probetxu ta gustoso. 6. E llegaturik bere desterruko lekura, baize Kukuso, nola eztaiken egon iruzkia argitu gabe, sandua enpleatzen ze erakusten ango jende gaiei: eta ainberze irabazi zue Kristoren, ezi bear izan ze konsagratu zazpi obispo berze sazerdoteen gañetik Kristio berrien azitzeko. Baña beraren kontrarioek akabarazi naiez atrarazirik andik eraman zute aratago, ta aratago, leku extremoetara, pasarazis biajean milla neke pena berarias, naiz zegon heri: baña lien gorputza naizbai, gogoa zego bizkor: naiz ez medikurik, ta kuidazalerik lurrean, bisitatu zute zerutik S. Pedrok ta S. Pablok, erregalatus ango erregaloeki. E llelatu ze nolapait erri batera, non zegon ortzirik S. Basilisko obispo ta Martir izana: apareziturik onek erran zio, anima zaite ene anaia Juan, eta alegra, ezi biar biok aurkituko gara leku batean. E ta bezperan abisatu zue ango kuidazalea, presta zezan leku sanduaren, eldu baize ia. Zeruko prenda on gebeki sanduak eskatu ziote guardiei, nai bazute baratu an: aiek etzutela nai, zeramate aratago: baña ia akabatzera paraturik bear izan zute itzuli arara, non errezibiturik sakramentuak, emanik limosnas zituen pixkak, konsolu ta sosegu onean entregatu zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan. Il omen ze Kristoren 407 452 Joakin Lizarraga urtean, urriaren 14.an. Ondorean erori omen ze Konstantinoplan arrerauntsi bat ain lotsagarria, uste baizute ondatzen zela guzia arras: ta laur egunen buruan il omen ze enperatriza. Gero urbilen enperadore Teodosio gasteenak biali zitue bere Jaundiak, eramateko sanduaren gorputza Konstantinoplara, baña ezin mogitu zute bere lekutik niolatere. Ori jakinik enperadoreak eskribitu zio, nola bizirik balego bizi, karta bat txoil humila ta atentoa, zein paraturik sanduaren petxoaren gañean, ta guziak belauriko inguruan eskatzen, azkeneko utzi ze mogitzera, ta eramatera Konstantinoplarat. Prebeniturik errezibimentua, atra ze enperadorea bera bere itsasonzian: arturik an gorputz sandua, goratu ze aizeketa bat errua, nastekatu itsasoa, ta barratu baizitue onziak arat onat: eta sanduaren onzia joan ze baratzera heredaje gartan berean, zeñen kasos erreprehenditu zuen enperatriza, mostratus Jangoikoak anitz maneras bere sanduaren amorea, naiz utzi zuen padezitzera. Andik eramanik triunfoan depositatu zute bere tronoan Konstantinoplan Kristoren 438 urtean: andik gero pasatu zute Romara, non baitago S. Pedroren tenploan. Ala Jangoikoak honratzentu bereak. Zirilo obispo bat izan zena sanduaren kontra iltze usteldurik oin bat, ta berzea usteltzen asirik: eta ziote izan zela Jangoikoaren kastigoa. Teofilo Patriarka izan zena prinzipala sanduaren kontra, ellegaturik eriotzera, egon ze agonian iltzen, ta ezin iles, alik eta presentaturik sanduaren imajina, egin zion erreberenzia eskatus barkazio. Arren elleba S. Zirilo eliza bereko Patriarka zegolaik gaizki informaturik, ustez azertatu zuten bere osabak eta berzeek desterratzean S. Krisostomo, etzue nai errezibitu ta aipatu sandu bekala mezakoan. Bear da adbertitu S. Zirilo gau dela Presidente izana E fesoko konzilio jeneralean 431 urtean deklaratu zelaik Maria Santisima dela ta deitu bear dela Jangoikoaren Ama. Agertu zekio bada San Krisostomo azote bateki eskuan bota nai zuela bekala bere elizatik, eta Ama Santisimak eskatzen ziola utzi zezala beraren amorez: eta utzirik ezaunaraziola zela sandu Krisostomo. S. Inozenzio I. Aita Sanduak exkomekatu zitue enperadorea ta enperatriza, desterratuagatik S. Krisostomo. E zaundu zue enperadoreak arrazioa ta justizia, ta logratu zue barkazioa. Sandu gontan da agitz notagarri Jangoikoaren juizio justoen sekreto admiragarria permititzean persegi zezaten, ez gaixtoek solamente, baita onek ere ta sanduek, labratus ala korona preziosoago berzeren engañua zela medio. Notagarri ere da bere Jangoikoaganako amorearen gañetik petxo andi gura, koraje ta arimo sosegatu firme gura, segitzeko zuzen-bidea, naiz mundu guzia kontra, segi, zetorrena zetorrela. Baitare bere mintzaera abasto elegante gura guziei kuadratzen zaiotena, ain gora, ain apal, ain alde guzietara prest, nola esnes 453 SANDUEN BIZITZAK edo eztizko iturri bat. Izan bidezuela sakramentu aldarekoari debozio espeziala da ezaun eskribitu zituen predikuetan arren gain. Kontatzen dute mezako misterioen bitartean ikusten zituela Aingiruak erreberente inguruan, eta zela gure Jaunaganik erregalatua askotan: eta bein faltaturik erregalo gura zerutik, examinatu ta ezin aurkiturik kausarik berebaitan, lukro ere jakin zue izan zela, zeren bere Diakon batek egin zuen beiratze arin bat emasteki bati elizan. E xenplu ona da zein garbi naia den gure Jauna ona. K astigatu zue arren kulpa, ta &. 454 Joakin Lizarraga Izotzillaren 29.an San Franzisko Sales Obispo 1. Badire elizan sanduak gure denboratik urrun izanak, ta badire urbil izanak ere: ebetaik bat da S. Franzisko Sales Saboian jaioa 1566 urtean buratso nobleetaik. Ze ederra gorputzes, ederrago ariman, atento, afable, jeneroso, obediente, ta amable, nola Aingiru bat deitzen zutena. E studiatzen zue adinari zegokiona atratzeko jakintsu, zeramalaik alzinean beti jakindearen prinzipioa, baita Jangoikoaren beldurtasuna. Konfesatzen ze asteoro gastezutuan: ikasi zue orazio mentala egiten; eta ala Jangoikoaren inspirazios Ama birjinaren alzinean egin zue boto guardatzeko birjinidadea, ortako arturik Patrona Birjina Santisima. Bere estudioetaik artu zue etsaiak eskaida, galarazteko, al bazezake, edo tropezarazteko gaste sandua. Leitu zue guti direla eskojituak, eta anitz galtzen direnak. Asi ze kabilatzen, bidea zerurako zein mear ertxia den, ta sollik salbatzen direla predestinatuak; eta Demonioak iduriarazten zio, etzela bera predestinatuetaik. Konsolatzen zue konfesoreak, ta bere esperanzak ere aldartez: baña andik guti berriz aflijitzen zue pena garren aranzeak, ai! zer izanen da nitas? Ai bateki gau ta egun penaturik bizi naiz: Ai ene Jauna Jesus, salbatuko ote naiz? Zebila triste ilun kolore gaizturik, ez lorik apenas, ez gustorik jan edo edanean, ez deustan ere. Bein sarturik tenploan Ama birjinaren kapillan goart eman zue ol batean eskribiturik S. Agustinen orazio gura Memorare & Bereala bildurik bere arimaren indar guziak erran zue, Oroi bedi, o piadosisima Birjina Maria, eztela sek ulan ere aditu, orrengana ak uditu duenik , orren anparoa esk atu duenik bak otxik ere izan dela desanparatua: N i k onfianza gonek i animaturik berorrengana eldu naiz, berorren alzinean nago otoi ta otoi: ez nazala desanpara ni, o Jangoik oaren A ma ona, baizik adi benaza, ta egin bezada grazia. E rran zue au negarra zeriola: eta berartan, ala nola desegiten diren iluntasunak iruzkia atratzeareki, bereala kendu zekio biotzaren tristura, ta bete ze alegria gozoas; eta iduri zekio erori zekizkiola gorputzetik eskamak bekala, eta ala Ama onaren faborez gelditu ze sosegaturik sereno alegre konfiaturik ederki. 2. Sei urte pasaturik estudiatzen Parisen, itzuli ze sortuetxera; Amak ez luke nai utzi bere konpañiatik ain seme on amablea, baña Aitak nai zue iganarazi munduko dignidadeetan gora, orgatik biali zue Paduara estudiatzera legeak. An fortunatu zekio Aita espirituale ta konfesore bat sandua, zeñek segiarazi zio Teologia Sagratua, adibinatus bear zela izan obispo, ta 455 SANDUEN BIZITZAK arimen zixtari guapoa. estudio prinzipalena ze sandutzean arima: prinzipalki alke bat birjinala, modestia, ta kastidade garbia mostratzen ze agerrian ere, aurpegian ta begietan ere. Deshonestoek sarnosoen gisara uste zute apegatu arri beren gaitza: ortako billatu, ta alokatu zute emasteki bat erakutsis zer ta nola in bear zuen mutil sanduareki: au eramanarazteko arren etxera, engañatu zute gezurres, etorri zela Doktore famatu bat, ta preziso zela, egitea bisita. Joan ze aieki, ta galdeginik Doktore Jaunas, Damak iduriarazis arren Andrea zela, errespondatu zue atra zela etxetik, baña itzuliko zela fite, nai bazute etxiden: jarri zire, ta Damak iduriarazis juizio ta honestidade, nola balitz sanda, asi zue konbersazio on bat sanduareki: bitarteo lagunak etxea ikusteko atxekiareki zoezi jaikis bata berzearen atzetik, ta utzi zuzte bakarrik biak. Orduan hazienda gaixto garrek usatu zitue bere maña ta tentabide gaixtoak Deabruak erakustentuenak. Sobresaltatu ze mutil honestoa, ta erretiratus laster serio erran zio, uste nue nik negola jardukitzen Andre birtuosa bateki, baña orai iduri zaida nagola urdategi batean, ta on dela urde bat. Irri egin zue arrek, eta segitu zio itz eta akzione itsusies: sanduak lixtu botarik aurpegira utzi zue prisaka iges atrarik etxe gartaik. Lagunak atra zekizkio bidera, nola deus etzekitela: baña sanduak akar in ziote alako maldadeas: eta despeitu zitue betikos alako lagunak. Jakin ze lanze gau ziudadean, eta izan ze batzuen alkaizun, berzeen exenplu, ta guzien admirazio, beiratzeas gaste gura ain guzis ederra kanpotik eta barnetik. Berriz ere izan zue pelea gisa gau, eta biktoria oroat. 3. E tze orgatik egin ausart konfiatu, bai beldurti humilago, jakinik dela k astidadea Jangoik oaren donoa, ta ez dezak ela izan gizonak , ezpadio ematen Jangoik oak . E man ze egitera iago orazio ta penitenzia: anitz lan, guti jan ta edan: lo gutiago, luzeago orazioa gauoro: ala kolore gaiztu, flakatu, ta erori ze heri. Ia eriora urbildus, etze lotsatzen, ta ez tristatzen: beiratus bere Aioa negarrez, erraten zio, Jauna, ez negar egin, ezi Jangoikoak manatzen duena bear da obeditu alegreki, jakinik gure Aita dela, ta gure ona nai duela. Ni nago prest oroat iltzeko, oroat bizitzeko, nola duen plazer berak, ezi berarena naiz, dela bizi, dela il. E nkargatu zio enkomendatzea arren arima, ta gorputza entregatzea barberei, egiteko anatomia, protxatzeko zerbait ilas geros, iaketa bizian etzen izan deustako protxal. Admiratu ze Maestrua, ta iago onetsi zue andik alzina. Sendaturik Jangoikoaren grazias graduatu ze Doktore ogeitalaur urtetan. Aitak nai zue munduko, baña Aita zerukoak nai zue E lizarako. Ordenaturik orden sagratuas manatu zion obispoak predikatzeko Korpus Kristiren festan. Zegolaik orduaren beira aditzeas sollik ezkilaren señalea, de repente eman 456 Joakin Lizarraga zio alako ikaradurak, ezi sukarrak arturik preziso izan zue botatzea goatze-gañean. Jangoikoagana goratus biotza: erran zue, Jauna, noaie predik atzera obedienzias; berorrek plazer barin badu, eman bezada grazia, ezperen, pazienzia. Sentitu ze istantean animaturik, eta predikatu zue ain miragarriro, ezi ze ageri Jangoikoa mintzatu zela arren agos, ta ura zela proprioki Jangoikoaren itza. Guziek in zute Juizio, eskojitua zela Apostolutako; espezialki obispoa zego zoraturik kontentus. Ordenaturik sazerdote guzia enpleatzen ze arimen onetan anitz maneras. Paratu zue bere konfesonarioa elizako atariaren ondoan: an egoten ze goiz guzian pazienziaren alkian aditus guzien konfesioak, espezialki pobreenak; eta beraren erranes mogitzen zirelaik egitera negar, ematen ziote bere pañoloa txukatzeko: eta itsuak, eta maingiak, eta malderrak eramaten zitue eskutik komunioneko lekura. Denbora gartan 4. Dominatzen zue herejiak an urbileko probinziaetan. Determinatu ze joatera desengañatzera jende gaiek Jangoikoareki bateo. Zenbat trabaju pasatu zue, zenbat peligro biziaren, zenbat aldis libratu zue Jangoikoak miragarriro? Konbertitu omen zue iago ezi irur ogei ta amar milla arima fede katolikora. Ia Jangoikoak nai zue paratu E lizako kandeleroan eskojiturik Obispotako. Joan ze izatera examinatua Roman anitz K ardenale, anitz Arzobispo ta obispo, ta anitz berze Persona jakintsuen alzinean: Agertu ze humil modesto sereno: errespondatu zue guzietara klaridade, sosegu, ta satisfakzio osoareki. Aita Sanduak berak gusto andiareki galdegin zio difikultade bat: errespondaturik bere iduritua, erran zio Aita Sanduak, ene humea, ez nue nik ala entendatu. Orduan arrek, bada nik ere eztut nai ala entendatu, baizik nola nai duen orren santidadeak. E men Aita Sanduak jautsirik bere tronotik artu zue besarka ziola, edan zazu zeure iturritik , eta emazu edatera jendeei. Admiratu ze Roma alako humiltasunas alako jakintasunareki batean. Humiltasun, ta modu afable gura izan ze nola zeboa, zeñeki arrapatzen zituen arimak Kristoren. Arreki bateo xakintasuna, mintzaera, ta oraziotik atratzen zuen sua. Bi itzez, Jangoik oaren grazia ta sanduaren grazia uniturik zire iten zuztenak prodijio admirableak. Agitz kuidatzen zue eskojitzeas sazerdotetako bear bekalakoak. Lenbiziko asi zelaik ordenatzen, ordenatu zue bat Jaunaren ta bere gustokoa. Ondorean elizatik atratzean goart eman zue nola zegon kortesia egiten noribaiti atra zeien lenik, etzelaik an ageri nior. Deitu zue beregana, ta galdegin zio, ia nori egiten zion kortesia. E rrespondatu zio humil, nola Janpikoak egin zion grazia ikusteas bere Aingiru guardiakoa: eta lenago au joaten zekiola alzinean noranai zoeien, eta egun nola ordanetu bainaiz sazerdote, gelditu da atarian Aingirua, pasa naiela ni lenik; orgatik 457 SANDUEN BIZITZAK porfiatzen nio nik pasatzeien bera len bekala. Admiratu ze sandua sazerdotearen dignidadeas, zein errespetatzen duten ala Aingiruek. 5. Jangoikoaren probidenzias kuidatu zue S. Juana Franziska Fremioten arimas; lagundu zio fundatzen Bisitazioaren errelijionea, eman zitue erregla ta ordenanza bear bekalakoak segitzeko beren fin prinzipala, baita bisitatzea heriak ta beartsuak, arimen probetxu andiareki. Ia aspaldirik Jangoikoak faboratzen zue lagundus milagro klaroeki. Guzietako ze sandua, eta berak etzue erreparatzen deustan ere ongi iteagatik. Baña gorputzak etzezake soporta ainberze Mn, neke, ta karga. Asi ze betetzen gaitzes anitz maneras. E ta berak ere ezaundu zue urbiltzen zela plazoa joateko emendik. Nai zute erregek eta K arlos E manuel Dukeak asisti zezan aien ertean ajustatu bear ziren itekoetan. E tzekie ukatzen gauza on zenik. Asi ze despeitzen betikos bereetaik. Monjatako zegon aur bati, zeñi len erran zion etzela ellegatuko amalaur urtetara, orduan despeinan erran zio, a Dios, ene alaba, zeruraño ezgara ikusiko berriz. E ginik bere biajea, zelebraturik eguerri egunean irur mezak: ia langiadura andiareki S. Juanen egunean erori ze goatzean: eskatu zue oliadura: orduan ez, baña gero gauasko oren batean eman ziote. Sufritu zitue sualeak buruan pazienzia admirableareki, naiz bazekien etzirela izanen protxal. Gero jarri ze iltzen, eta letania bitartean despeitu zue arima sanda gura inozenteen egunean, Kristoren 1622 urtean adinaren 55.an. 6. Ilas geros apertu ze zenbaitei glorioso eder miragarriro, eta Jangoikoak manifestarazi du anitz milagro egines bera dela medio: baña milagrorik obena da egina sandua bera ain guzis ona, manso afablea ta amazalea, Jangoikoaren ta gizonen maitea: au da diona E lizak egin zena guzia guziendako: aisatu zuena zerurako bidea, ta suabetu Kristoren bustarria, ta arindu karga: nola? Jesus onaren amore gozo gozoaren birtutez. Bere eskribitu zituen obra eder guzien buruan beti paratzen du lenbiziko itza, Biba Jesus. Amore goneki dulzatu zekio ainberze biotz jeneroso gura, tiratzeko jendeen biotzak Jesusengana. Onek amolsuki iago arima irabazi zue ones on, ezi ez asko misionariek oius eta meatxus. Onek guzia iten zue amorez, amorean, ta amorearen. Biz bedeikatua Jesus ona ala apegatu ziona bere jenio ona. 458 Joakin Lizarraga Izotzillaren 31.an San Pedro Nolasko Fundadorea 1. S. Pedro Nolasko jaio ze Franzian erri batean K arkasonatik urbil jendaki noble piadoso batetik. Logratu zute hume on gau S. Tiago E spañako Patronoaren medios, nola seguratu zioten andik itzuli zen Peregrino batek. E ta jaio zelarik, agitu zire señale prodijiosoak, Aingiruen musikak, argitasun zerukoak, pobre guzien biltzea etxe gartara nola etzekitela, jendearen admirazioa ta alegranzia. E lizara bere Ama atra zen egunean aurrareki, zego meza erraten sazerdote bat, ta orate fratres erran bear zuelaik, trukatus itzak Jangoikoaren borondatez, erran zue, hic puererit magnus coram Domino. E cce propugnaculum ecclesiae, eta egenorum solatium: nai du erran, aur gau izanen da andia Jangoikoaren begietan: ona E lizaren defensa, ta beartsuen konsolazioa. Kunan zegon batez, erleek fabrikatu zute bere eskuttoan ezti-orratze bat, adiarazteko amore karidadesko izanen zuena, erremediatzeko beartsuak. E snean zegolarik, alegratzen ze ikusteas pobreak, eta despeitzen bazute norbait limosnarik gabe, negar iten zue, eta ixilarazteko modua ze ematea limosna: ta batzutan etze ixiltzen eman arteo berari, berak emateko bere eskuttoas, eta ikusis pobreak, konsolatzen ze, ta nai zue pasatu aien besoetara: guziok baitire señale gero izanen zenaren. E zaunzen zitue Jangoikoaganik herejeak, ta etziote beiratu nai ere, eta alako aideren batek nai bazio festa egin, edo artu besotan, itzultzen zue atzerat aurpegia lotsarriturik bekala negar egines: Kontra berriz, ikusi orduko sazerdote katoliko bat, asten ze irris indarka arren besotara joan naiez. Alako akzione txipi gebek aur ain txipian eztire prodijio txipiak. 2. Aur andixkoa in zelaik, sazerdote eman zioten bateki azitzeko, ikasi zitue letrak ta birtuteak. Miragarri ze bere modestia, juizioa, geldi ixila, humiltasun, obedienzia, ta guzien gañetik karidadea. Limosna ematen zen garaiean berak preziso bear zue egon presente, berak nai ziote partitu, ta errezatzerakoan paratzen ze, ta pararazten zitue belauriko, eta aurrei berak erakusten zitiote orazio ikasi zituenak, ta obeki errespondatzen zutenendako guardatzen zue bere almorzua ta merendua: eta zenbait aldis itzultzen ze tresenaik gabe pobrettoei emanik. Sazerdoteren bat opatzen bazue, paratzen ze belauriko, ta apatzen zio eskua: herejerik etzue ikusi nai, eta etxera joaten baze alako norbait bazkaris, mutikoa beti apart, etzukete arrimarazi. Denbora gartan goratu zire Ama birjinaren kontra 459 SANDUEN BIZITZAK Albijenseak ukatzen zutenak gelditu zela beti birjinik. Defendatzeko birjin Amaren gloria goi, ta konbertitzeko hereje gaiek, joan ze leku gaietara S. Domingo E spañatik, zeñek Jangoikoaren argis ezaundu omen zue mutil sanduak gero inen zuen probetxua E spañan, ta erran omen zue, ojala nik atra banez ainberze probetxu Franzian. Il zekizkio Aita lenik, Ama geroxago: bear izan zue gelditu kuidatzen etxea ta hazienda. Aideek ortako nai zute ezkonarazi: Demonioek nai zute eroriarazi aragisko tentazioeki: sandua guartzen ze orazios ta humildades: eta ertxitzeko golpe batez atari guziak etsaiei Jangoikoaren inspirazios egin zue boto guardatzeko birjinidadea bizi guzian, artus Ama birjina Patrona kunplitzeko. Jangoikoak adiarazi zue sakrifizio goi zenbat kuadratu zekion, zeren ezi bereala bere gorputz garbitik asi ze exhalatzen atxon prezioso gozo bat betetzen zuena etxe guzia fragranzia admiragarrias: alik eta logratu zuen arteo libra zezan honrabide gortaik. E tze orgatik deskuidatzen bere aldetik, aumentatus orazioak ta penitenziak, jan edan guti, ta lo eskas ta neketan egines: eskapatus okasio ta peligroetaik; beñere ez beiratus emastekiai aurpegira. Orgatik gloriako erregina Maria Santisima kuadraturik asi zekio egiten zenbait bisita zerutik. 3. Barratu ze herejia leku gaietan sobra, ta ezin erremedia iten zuzten agrabioak Ama birjinai bere imajinaetan ere, pena ta aflikzioaren utses heritu ze kasi eriotzeraño. Akuditu zute aideek izan naiez heredero: eta sanduak egin zue publikoki bere testamentua itz ebeki, Gelditu nitzalaik buratsoak gabe, artu nue Aitatako Jesu Kristo ene Redentorea, Amatako beti Birjina Maria, anaiatako pobreak: eta bada anaiak diren len, ebek bear dute izan heredero ene ondasun guzien. E tzekiote kuadratu aideei testamentu gau, bai ta agitz Jangoikoai ta bere Amai. Gau gartan berean agertu zekio Ama dibina, eta erregalatu zue bere presenziareki, ta itz amorosoeki erran zio, Medikuek desauziatu zaitute, baña ez nik, ezpaititut desanparatzen nai nautenak Amatako. Anitz urtes bizi bear zara, trabajatzeko pobreen ta kautiboen onetan. E ta ukitus bere eskuareki heria utzi zue sano ta sendo. Biramonean graziak emateko erremediatu zue anitz pobre, ta egin ta adornatu zitue anitz imajina Birjinaren ultrajatu zuztenak herejeek; zeñetaik aborreziturik etorri ze E spañarat, bisitatu zue Monsarraten Ama Birjina, eta afizionaturik ango Monjeen bizimodu erretiratura, ikusi zue bisiones zeruko palazio ederra anitz atarieki, zeñetaik sartzen ziren asko jende-mota: aitu zue boza bat erraten ziola, ene Aitaren etxean anitz bizi-leku dire. Orreki ezaundu zue berzetako zeukala bera Jangoikoak. Barzelonara joanik bizi ze aitxaturik bere ustes, baña bere obra 460 Joakin Lizarraga onek manifestatzen zute: eta ala ziudade garrek ta errege Araguakoak D. Pedro II.a honratu zute anitz. 4. An aiturik Kristio kautiboen miseriak Moroen ertean, arturik bildu zuken dirua bere hazienda saldu zenetik, joan ze Valenziara, baizeukate Moroek, ta erreskatu zitue iago ezi irur eun Kristio kautibo, gizonki, emasteki, ta aur. Zebaturik oneki joan ze berriz ere, ta berriz, ta berriz bere kostus erreskatatzera iago ta iago: azkenean gelditu ze bere fiadore pagatzeko utzi zuena zorrean, alik eta erregek biali zuen falta zena. Denbora gartan agitu ze gerra Albijense herejeen kontra eun millataraño, katolikoetaik solamente milla oñezko, ta zorzitan eun zaldizko: eben aldetik zoezi S. Domingo, ta S. Pedro Nolasko, naiz kontrako aldetik eldu ziren bere aideak, ta Araguako errege bera. E ta diote ezi arturik bandera bat, zeintan zegon pintaturik Ama Birjina letra goneki, Tota pulchra es Maria, et macula non est in te, Guzia zara ederra Maria, ta mantxarik zurebaitan ezta, pasatu zela anitz aldis etsaien ertetik, ta eror zen zirela anitz Birjinaren birtutez. Azkenean ilik errege, ta anitz milla hereje gelditu ze biktoria milagroskoa katolikoen, solo faltaturik zazpi edo zorzi soldado. Berriz heriturik S. Pedro Nolasko, sendatu zue milagros S. Domingok. Konbaleziturik, ta itzulirik Barzelonara, ikusirik alketzen zirela bere lagunak eskatzeas limosna kautiboen erreskatatzeko, zer egin zue? Arturik eskuan Kristo guruzifikatua, noiz ta iaute egun batez zebiltzan jendeak zoraturik erakerietan, atra ze akonpañaturik pobrees karrikas karrika oius ziola, E ne anaiak , gizonaren egunak dire guti munduan, ta azk ena noiz den, Jangoik oak dak i sollik . A sk o bizi direnak orai ilen dire emendik guti; eta iltzerak oan pena izain dute gaizk i enpleatuas bizitzak o denbora, ta plazer izain dute ongi egines. Inzagun ongi, denbora dugun bitarteo, logratzek o bek atuen bark amendua, ta bizitza sek ulak oa. Protxu anitz atra zue prediku gisa goneki, eta atratzen ze maiz gisa berean. Baña zenbait gaixtofikatuek ajustatu zute kentzeko bizia sanduari, noiz ta nola. Ortako forjatu zute armatzea diskordia, ta emanka-iduri bat arren atarietan gauaz, atrako zela baketzera, ustez, ta orduan ilen zutela. E rrebelatu zio Jangoikoak aien intenzioa, eta atra ze atarira, non zegon etxideten; ellegatu zirelaik, erran zue amoltsu, Jaunak, zergatik nai naute il ni, eztiotelaik nik gaizkirik egin? Arritu zire aiek, ta eskatu ziote barkazio: eta sanduak barkatu ta besarkatu zitue gogotik ere. Berze bein eman zio batek bofetada erru bat karrikan: sanduak presentatu zio berze matela belaurikaturik, nai bazio eman berze bat. Nai zutelaik zenbaitek mendekatu, etzitue utzi, erraten zuela, Kristoren sierboak bear direla mendekatu, ez eginez injuriak, baizik sufritus, eta bera etzela etorri 461 SANDUEN BIZITZAK honra billa, baizik agrabio; bada aurkituas geros, zela arrazio eramatea ongi. E betxek baitire birtute sendoak. 5. E beki ta ematen zition inspirazioki disponitzen zue Jangoikoak sandua fundatzeko merzedeko errelijionea kautiboen erredenzionearen. Akuditzen zue sanduak beti bere Ama Birjina Santisimagana: eta Andre soberana, poderosa bezain piadosa Agustuaren lenbiziko egunean agertu zekio amorosa erraten ziola, bere Semearen, eta beraren gustoa zela fundatzea errelijione bat erreskatatzeko kautibo zeuden Kristioak. Abisu bera eman ziote D.n Jaime erregeri, ta S. Raimundo Peñaforti, bien konfesore zenari. Ala elkarreki komunikatus fundatu zute 1218 urte berean, Kristoren honratako, ta Kristioen onerako. Fabrika gonen ofiziale prinzipalena, Ama Birjinas ta bere Semeas landara, izan ze S. Pedro Nolasko. Nork konta emantuen probetxuak E lizan, izantuen hume sanduak, libratutuen arimak, eta korputzak, karraiatutuen obra onak eta birtuteak? E ta nork estima mereji adiña sandua bera, zeñen medios egintuen Jangoikoak alako miragarriak? Humildade gura zimendu bekala ain barna ta sendoa! Pazienzia gura ain konstantea, eramateko trabajuak ta tormentuak, ez solamente animoso, baita alegreki ere! Deseatze gura martirioa, exponitzea eriotzera ainberze aldis! Liberalidadea ezta zer erran, guzia emanik, billatzea berzeetaik emateko, ta ematea bere persona preso libratzeagatik proximoak! Gorputzaren mortifikazioa, penitenzia, tratamentu gaixtoa, ta por konsigiente garbitasun ta kastidade perfekto gura! Guzien zain, prinzipio, ta bizitza den karidadea ia Jangoikoaren, ia proximoen alde nola pinta? K aridadea da amorea: amatzen zue, ta ze amatua: proprioki ze gizon bat Jangoikoaren biotzekoa: bera beti plazer in naiez bere Majestadeai, ta bere Majestadea beti fabore in naiez berai. S. Pedro Apostoluak bere izenkideak faboratzen zue espezialki. Maizago, ta bear aldioro bere Aingiru guardiakoak. Zenbat aldis libratu zue gaixtoen eskuetaik, ta eriotzetik? Sandu gau, izanik ain sandu, ze agitz beldur sekulako sortearen: Nola konsolatzen, nola seguratzen zue bere Aingiruak Jangoikoaren ordes! Bada Ama Birjina Santisimak maitatzen ta faboratzen zue hume maitea bekala, nola sanduak ere Ama dibina bere Ama bekala. Bear uzietan billatzen zue ta aurkitzen zue piadosa ta amorosa. Orgatik injeniatzen zue honratzea al guzian: larunbatoro kantarazten zue, ta utzi zue manaturik bere errelijionean kantatzeko Salbea solemneki: baitare zelebratzea Maria Santisimaren k onzepzio garbiaren festa, zeren aitu zituen k antatzen A ingiruak misterio gonen ofizioa k oruan. E ta il bear zen alzinttoan sentitzen zuelaik ezin asistitzea Konzepzioaren maitinetara, A ingiruek eraman zute k orura asisti zezan. Ta berze aldi batez egon ze Ama Birjinaren oñetan glorian bekala irur 462 Joakin Lizarraga ordus aditzen Aingiruak kantatzen. Anitz imajina Maria Santisimarenak altxatuak Moroen beldurrez aurkitu zitue beraren abisus. Anitz aldis izan ze argitua zerutik, ikasteko, ta errateko lendanik geroko gauzak eta sekretoak. S. Fernandori anunziatu zitio izan bear zituen biktoriak Moroen kontra: E ta eguna, noiz bear zen joan mundutik, oroi zeien beras Jangoikoaren presenzian. D. Jaime Araguakoa animatu zue peleatzera seguratus jabetuko zela Mallorkas, ta Valenzias: ta berze anitz alako, de manera ezi K astelan deitzen zute Profeta Tarragona aldekoa. Azkenean Jesus gure E rredentorearen gisara izan ze anitz gauzetan kautiboen erredentore gau, eta eraman zue beregana eguerri bezperaren gauasko amabietakoan, adiarazis munduari beraren gloria agertus argisko pilare bat zeldatik zeruraño, ta gorputzaren atxon & 463 SANDUEN BIZITZAK Otxallaren 10.an San Gillermo Duke Akitaniakoa 1. S. Gillermo Duke Akitaniakoa, ta Konde Piktabiakoa, gizon abrats poderosoa, lenik bekatari famatua, gero sandu gloriosoa (diote ebetan beneratzen den S. Feliziaren anaia izan zela: baña emengo famas landara ezta nion libruetan aurkitzen memoriarik sanda gontas, zein baitiote anaiaganik iges etorririk Amukaña anaia gorrek erdetxirik bere eskus il zuela. E ztakit on zierto; ortas dena dela) Gillermo gau izan ze gizon temenarioa, suberbo azkar kondizio: gaixtotakoa. Jigante iduri bat gora, garaitzen zituena indarres guziak, ta zorzi robustoek adiña jateko bear zuena. Arma, pelea, ta emankara afizionatua, koleran su bat, ta gogor kruel piedade gabea, nola peñaskoa balitz, ta altzairuskoa. Orren gañetik ederritsusi gabeko deshonesto eskandalosoa, edeki ziona bere anaiari andrea bortxaz: eta nior ezin atrebi erratera itzik. Bizi ze Klarabalen S. Bernardo penaturik eskandalo eman zituenengatik erreinu guzian Jaun alakoak: onengatik Jangoikoai iten zio orazio, nai lioke mintzatu berari, baña etzekie non, noiz, eta nola. Denborareki ellegatu ze okasio ona. Iltze Aita Sandu Honorio II.a; arren lekuan elejitu zute Inozenzio II.a: onen kontra goratu zute zenbaitek Pedro Leon, edo Pierleon aundinaia, deitu zena Anakleto. Batzuek ta geienek segitzen zute lenbizikoa Papa egiaskoa bekala: berze batzuek bigarrena Antipapa. E giaren txuritzeko egin zire konzilioak eta konsultak anitz lekutan, Franzian ere bai, non S. Bernardoren konsejus ta deklarazios admititu zute Aita sandutako Inozenzio guziek, solamente ez Gillermo Dukeak bere gisako obispo bateki. Orgatik persegitu ta bota zitue bere lekuetaik berze obispo segitzen zutenak Inozenzio. Onen kasos bear izan zue sandu gloriosoak atra bere konbentutik, ta joan Dukeagana: zenbat erran zion otoies eta meatxus, ones eta gaitzes, ezin logratu zue deus nai zuenik: eta ala erretiratu ze bere konbentura triste deskonsolaturik. Baña geroxago Aita Sanduak biali zue bere Legado Gaufrido, erremediatzeko gaizki eginak. Laguntako artu zue S. Bernardo. Berriro mintzatu zio sanduak bere espiritu ta mintzaera dibinoareki: logratu zue ezaun zezan Aita Sandu Inozenzio: baña itzultzea obispo desterratu zituenak, on ez. Sandua etsiturik arrenas, baliatu ze Jesu Kristoren piedadeas ta potestadeas: sartu ze tenploan, paratu ze meza erraten, pelean Jaunareki otoiez eta negarrez: komunione-alzinean arturik sakramentua patenaren gañean, atra ze eliza-atarira, non baizego Dukea 464 Joakin Lizarraga etzeikena sar elizan exkomekaturik egonez; mintzatu zio an sebero; orai arteo predikatu diogu Jesu Kristoren ministroek, eta eztigu kasorik egin: Orai eldu da emen bere Majestadea bera betiroko sentenzia eman bear diona: ikusagun despreziatuko duen. Itzebetara Jaunaren birtutez erori ze lurrean Dukea lotsarriturik abuña zeriola ezpañetaik, ta ezin atra itzik: eta bateo heriturik biotza, ta argiturik ezaumentua asi ze itzultzen akordura, ta Jangoikoagana, eskatzeko miserikordia. S. Bernardo itzulirik bere zokora, Gillermo erresolbitu ze egitera penitenzia, ta aldatzera bizimodua. Ortako nai zue billatu gizon sanduren bat komunikatzeko zer ta nola in bear zuen. Inklinatzen ze artzera S. Bernardo Maestrutako: baña alde bat, zeren urrun bizi zen, berze alde zeren iduri zekion sobra ofenditu zuela, joan ze sanduaren opinionean zegon monje eremuan bizi zen batengana. Au nola baize senzill ta ez usatua, ikusteareki bere etxolara eldu zela Dukea gizatzar gura, turditu ze, ustez eldu zen gaitzez: asi zekio akar egiten, zela Tirano bat kruela: ia zertara eldu zen arrengana; izan zezala Jangoikoai beldur, ta in zezala penitenzia. Ortako eldu naiz, erran zio Dukeak humil humila, konseja nazazun. Baña ura etze nai enkargatu erakusteas: baña biali zue aratago bizi zen zar batengana. Joan ze ixil ta humil, nola baizego ia Jangoikoas heriturik. Bitarteo zar garrek izan zue errebelazio, nola eldu zekion Dukea. E rrezibitu zue amoltsuki, eta aditurik nola nai zuen egin penitenzia, animatu zue zar sanduak ederki, ta erran zio, zoeiela bere palaziora, ta egin zezala al guzia limosna, ta niori ez erran intenzio artu zuena, baizik guardatu sekreto, ta itzuli zeiela beragana alako egunean iganik zaldirik obenean. Itzuli ze Dukea etxerat, erran bekala: bitarteo monjeak deiturik arotz edo zerrajari bat inarazi zio loriga edo peto bat burriñaskoa bere lotzaki burriñaskoeki, ta zetorrela egun artako etxola gartara. 2. E llegaturik eguna, Dukea iganik zaldian ongi prestaturik, nola balidoei gerrara, ellegatu ze monjearen zeldan: aurkitu zue an bere monjea, ta arotz gura instrumentu gaieki. Diosalea eginik elkarri, Monjeak Jangoikoaren espirituas errebestiturik erran zio tieso, nola egin zuen sobra maldade, nola mereji zituen infernuko pena eternoak, nola Jangoiko onak esperatu zion bere piedadez, eman zezon satisfakzio in zition agrabioes bere ariora: zeren ezi, Jauna, erran zio, anitz engañatzen dire ustez edozein penitenziareki purgatzen diren bekatu enormeak, eta oroat sazerdoteak ere ustentuztenak joatera infernura engañu gorreki. Berorrek maite badu bere burua, ar bez ene konsejua; obe du pagatu mundu gontan, ezi an gero eternidadean. Barua da on, domatzeko gorputza: orazioa, sendatzeko arima, palakatus Jangoikoa: limosna berriz guzietako da. E man bez 465 SANDUEN BIZITZAK duen guzia pobreei: para bez burrinasko xupon gau, ta oin urtuxian bidoeie Aita Sanduagana konfesatus beraren oñetan bere gaizki egina ongi penaturik, eman dezon absoluzionea, ta ken dadien eskandalo emana munduari. Orazio in bear duenas beti Jangoikoai eztiot deus, ezi berak, ta bere bearrak erakutsiko dio. 3. Ageri ze Jangoikoa mintzo zela arren agos, ezi ala aditu ta obeditu zue, nola Jangoikoak berak manatu balio agerrian, edo Aingiruren batek beraren ordes. Bereala edeki zitue bere tresena zirikusko arrullo gaiek, eta paratu zue larruaren gañetik peto gura lagundus Monjeak ta arotzak, ta seguratus amar kateeki ain fuerte, ezi sekulan etzeiken lazatu: buruan morrion edo txapela bat burriñaskoa. Gisaontan armaturik penitente gisa, graziak Monjeari emanik, ta eskaturik bedeizioa, itzuli ze etxera, eman zue limosnas al zuken guzia, ta disponiturik gañarakoas, joan ze ones Aita Sanduagana, zein diote zela orduan E ujenio III.a S. Bernardoren Diszipulo izana. Presentatu zekio ala penitente humil negarti, ta bota zekio oñetan ponderatus bere gaizki eginak, eskatus E arkazezkion, bada ain piadoso zela Jesu Kristo, zeñen Bikario zen bera. Lotsatu ze Aita Sandua ikusirik gizatzar gura ain temenarioa bere oñetan: galdeginik nor zen, ta aiturik zela Gillermo Duke Akitaniakoa, iago lotsatu ze, ta erran zio, ezpada diona, ta etorri bada ene engañatzera, begira eztakion erori Jangoikoaren maldizioa: baña barin bada diona, nola iduriarazten da penitente, izanik ain gaixtofikatua. Badakit dela Jangoikoa guzis poderoso, ta otsoak dezazkela itzuli axuri, baña eztakit egin duen orreki alakorik oraño, ezpadut ikusten berze progurik. Aparta eneganik, ezi nik eztakit nor den, ta ez zer egin. E tze turbatu Gillermo itz ebeki, baizik iago humillaturik erran zue, badakit ene bekatuek mereji dutela on ta iago Pena, eta orgatik etorri naiz eman naiez satisfakzio, mana dezadan edozein penitenzia, ta eman bere bedeizioa, ezperen, eskatuko dio Jangoikoak kontu arima gontas, nola ardi galduas. Beraxtu ze Aita Sandua, ta urrikariturik ia biali zue Jerusalengo Patriarkagana, bere partez onek in zezon bear zen guzia. 4. Oneki Gillermo konsolaturik, ta Aita Sanduari oña apaturik, joan ze Jerusalena. Patriarka gizon sandu izanas landara ze Dukearen nirabe izanaren semea, ta orgatik ere Jangoikoas geros errezibitu zue agitz ongi, absolbitu, ta animatu zue ederki; ta nai zue iduki bere etxean, baña etzue nai ia erregalorik Duke izanak len, ta orai penitente zenak. Inarazi ze an urbil etxola-iduri bat, non ertxirik egon omen ze bedratzi urtes penitenzia erruan, bere alimentu ogi beltz, ta ur sollik bein egunean; bestimenta peto gura ta silizioa: goatzea lurra; bururdikoa arri bat: gabetea tellatua. Gau asko pasatzen zitue orazioan negarrez golpatus bularrak; ta ia etzue 466 Joakin Lizarraga iduri lenekoa deustan ere, baizik gizon bat berze mundukoa. Ia Jangoiko onak erregalatzen zue, ta bialtzen zitio Aingiruak bisitatzera ta konsolatzera. Oh! zein egia den, maite badugu, maite gaituela! Zegolaik ala atzendurik mundu guzias, etzeude artas atzendurik bere izanak. Billaturik alde guzietaik gero ere aurkitu zute Jerusalenen etxola gartan. Admiraturik ta lastimaturik in zitioten otoiak, dilijenziak, eta mañak, itzularazteko bere palaziora, nork explika? Baña sorkin ze sandua ia, ez aditzeko munduko itzik. Libratzeagatik tentazio goietaik atra ze Jerusalendik sekretoan: baña Jangoikoak adiarazteko on guzia datorrela Jangoikoaganik, permititu zue apegatzea biotzean bereen erranak sobraxko ere, ta deskuidatzea tentazio gartan. E llegaturik Italiara peregrinazioan aurkitu zue Luka deitzen den lekukoak gerran zeudela inguratzen kontrarioen fuerte bat ezin arrapatus. Bera nola baize soldado guapo izana, ta orduan ia epeldua bizimodu penitentean, asi ze erraten, kapitan gaiek etzekitela zer ai ziren; arren eskuan balego, laster jabeleikela fuerte gartas. Gobernariek eskatu ziote enkarga zeiela: ofrezitu zue baietz, ta asi ze prestatzen. Bereala gelditu ze itsuturik bi begietaik, ikusi zezan arimaren begis. Ikusi ta ezaundu zue bere uts egina, eskatu zue miserikordia eginez propositoak berriro: eta Jaun onak itzuli zio bista galdua. Gobernariei erran ziote bera zela gizon pobre bat, etzegokiola gerrako gauzarik, baizik penitenzia egitea. 5. Despeiturik andik bazoeie berriz Jerusalem alderat itsasos: preso in zute Moroek: eta errejistraturik pensatu zute bide zela Kristio penitenteren bat: nai izan ziote kendu peto burriñasko gura; ezin zukete, ain ertxiturik egones, ta ala utzi zute. Sarturik bere lengo etxolan berriz bereek joanik porfiatu ziote nola len itzultzeien etxera. Baña eskarmentaturik ia eskapatu ze eremu soil batera, non egon zen denbora zati bat orazioan ta penitenzian. Andik etorri ze E spañara bisitatzera Santiago bere elizan. E mendik Italiara, non zenbait laguneki hospitale bat egin ta bizitu ze artan. Baña aiek etzezakete soporta sanduaren bizimodu penitentea, ta eznai imitatu, ta maltratatzen zute: Berze leku batera joanik, ta askok billaturik, ustez beraren konpañian bizitzea aski zen sandutzeko imitatu gabe, oroat persegitzen zute: baña ez solamente gizonek, baita Demonioek ere Jangoikoaren permisios, ta ala bein arrastatu zute, golpatu, ta erdiilik utzi zute: baña orgatik errezibitu zue fabore andi bat zerutik: ezi arrazio da kostatzea anitz fabore andiak. Agertu zekizkio irur donzella eder ederrak, eta ederrena bat, baize Maria Santisima, mintzatu zekio amorosa konsolatus ta animatus: berze biek su egin, ta berotu ta unjitu zute zerutik ekarrikako ungendueki, ta gelditu ze sano ta alegre guzis. Azkenik Jangoikoaren errebelazios erretiratu ze bi ezkonduen etxe batean, non tratatu 467 SANDUEN BIZITZAK zuten ongi. E gun batez akaiturik nai zuelaik artu zerbait sustentu, ez iltzekos, ta etziokelarik eman etxokandreak egonagatik bera ere heri andi, sanduak in zue orazio, ta Jangoikoak sendatu zue ura istante, ta arrek eman zio sustentu bear zuena orduan, ta bere egun guzietan. Baña milagroaren kasos beldurrak tenta zezan banagloriak, joan ze berze leku batera, non etzezaten ezaundu. E men bizitu ze falta zekiona; azkenean errezibiturik sakramentuak iltze Jangoikoaren besotan. Gorputza ilik bete ze argi ederres &. Ann. 1166. Baron. 1156. 468 Joakin Lizarraga Otxallaren 13.an San Martiniano Monje 1. Genero guzietako tugu exenpluak E lizan: Kuidatzeko kastidadeas, exenplu ederra S. Martiniano. Gasterik eginik errelijioso agertu ze birtute ta obra miragarrietan zela Jangoikoaren maite eskojitua. Demonioak agerrian ere egiten zio gerra itxurapenes, arroitus, lotsamentus. Bein iduri zue bota bear zuela arren gañean bere etxola: eta sanduak ezaundurik erran zio, zertan abila banoan? Uste duk lotsarazi ni, daukatelaik ene alde Jesu Kristo? Aiturik au joan ze iges Demonioa, erraten ziola, etxok etxok guti bat, Martiniano, ezi nik eroriaraziko aut, humillatu ta botako eure zeldatik konfuso; injeniatuko diat bai nola egin, naiz agon i konfiaturik dioken ortan. Ogeita borz urte bizitu ze ala sollik Martimano, ez gizon lurrekoa bekala, bai nola Aingiru bat zerukoa, betes mundua admirazios eta famas. Bein zeudelaik Zesarean ponderatzen elkarreki arren bizimodu sandu admirablea, urbildu zekiote emasteki bat deitua Zoe, ta erran ziote ausart, etzela ainberze estimatzeko arren santidadea, bizi zelaik eremuan baseizia bekala ikusten etzuela emastekirik: baña berak tenta balez, ta arrek ez konsentitu, orduan bai zezaketela pensa kasto zela ta sandu. Hazienda gaixtoa emastekia, Deabruaren arma gizonen galtzeko, Deabrua bera baño iago beldur izateko dena, konzertatu ze aieki, joan ta progu inen zuela, ta ezpazue errendiarazten, konta zezatela enbustera gezurtitako, baña garaitzen bazue, pagatu bear ziotela ongi. Tratua ajustaturik, joan ze etxera, ta bildurik bere galak, altxaturik ta loturik pañolo batean, biajes zoeien bekala, bestitu ze tresena pobrees, eta denbora ekaitz-aldi batez atrarik, euri ugarreak eraunsten zegola, ellegatu ze eremu gartara, ta gaua sarturik ia ilun, asi ze dei ta dei Martinianoren etxola, edo zeldako atarian, nola balebila bidea galdurik, boza negarti lastimosoareki ziola, o Janjoikoaren sierboa, Jangoikoas otoi otoi urrikari nitas, bainaiz emasteki pobre bat, erauntsiak arrapaturik ta gauak, galdututena bideak, ilunbetan ezpaitakit nora joan, ta ez aterberik aurkitu, ta beldur naiz iretsi nazaten baseiziek eremu gontan. Ai Jauna, ez nazala desanpara, ezi Jangoikoak egina naiz ni ere. Jangoikoagatik in bez &. Lamentuebetara idikirik Martinianok leiatilla, ikusi zue nola zegon emasteki tristea urean funditurik, konpasionatu ze, ta iduriturik obligatzen zuela karidadeak, ta galtzen baze an, kontu eskatuko ziola Jangoikoak, naiz beldur ere zuen, ote zeiken izan Deabruaren tranparen bat, enkomendatus Jangoikoak guarda zezan bere 469 SANDUEN BIZITZAK esku poderosoas, joan ta idiki zio ataria, egin zue sua idortzeko, eman zio zerbait jateko pixka; eta manaturik zoeiela goizean goizik bere bideas, bera sartu ze barnagoko zeldan. An pasatu zue gaua orazio mentalean, ta psalmo errezatzen. E tze orgatik deskuidatzen etsai madarikatua gogoratzeas imajinazio itsusi urrinzuak, baña debalde, Jangoikoareki zegon bitartean. 2. Biramon goizean ustez agian joan bide zela, atratzen da bere zeldatik, ta ikusten du nola dagon galas bestiturik, balitz bekala berze bat: dagokio beira xoraturik bekala: ura ezta deskuidatzen usatzeas arte ikasi zituenak Deabruaganik, mintzatus amorosoki, artus eskua, emanes graziak, ofrezitus arren zerbitzura de manera, ezi ia beraxturik biotza errenditzen ze atzendurik Jangoikoas, infernuas, zeruas, orduraño pasatu guzias, oroiturik solamente honra-idurias; eta ala atra ze ikustera ia nior ageri zen. Atra zeneko zeru agerrira, beiratu zio Jangoikoak zerutik; entendamentua argitu zio, ezauntzeko zer itera zoeien; biotza heritu zio kontriziosko doloreas: eta ala itzulirik, ixil ixila, itxeki zue sua abar batzueki, eta oñak urtuxirik sartu ze sugarretan, non egon ondoan denbora zati bat, erraten zio bere buruari, zer iduri zaizu, Martiniano? nola paratu zaituen sutto gonek! Infernuko sua uste baduzu dezakezula sufri, ellega zaite onengana, ezi ararako bidea on da. Pensa ango pena eternoak, Demonioen tormentatzea, errabiatzea oñazees akabatu naiez, ta ezin akaba. Berriz sartu ze suan ziola, Jauna, emen erre, ta ez nazala erre infernuko suan. Zego berzea ixil beira arriturik alako penitenzias, eta bera zela kausa. Ukitu zio biotza Jangoikoak, eta ala negarrai emanik, edeki zitue gala gaiek, ta bota zitue sura: eta pobreki bestiturik aiotska ta negarres erran zio sanduari, etzuela ark ia nai itzuli ziudadera, baizik bukatu bere bizia penitenzian señalazezon lekuan. Deabruak artu nau ni, zio, instrumentu, orren galtzeko: Jangoikoak artu du berori medio, salbatzeko ni. Ala zegokio negar ta negar, otoi ta otoi. Sanduak biali zue Betleena, non birjina sanda baten konpañian amabi urtes penitenzian ogi ta ur solles bukatu zen sanduki Jangoikoaren grazias. 3. Gelditu ze S. Martiniano ain errerik ta llagaturik, ezi asko denboras ezin kuratu ze, ta ain eskarmentaturik, ezi iago beldur ze emastekies, ezi ez Deabrues; eta ala ez aurkitzeko berze alako peligroren batean joan ze etxola gartaik. Joaterakoan oiu iten zio Deabruak, andia duk ene podorea ta indarra; garaitu aut, erretiat oñok, ta botatu aut eure zeldatik. E ta goratus iago boza zio, Bagoaie, Martiniano? Bada jakin bear duk ezi, noranai goaien, segituko diatela ta botarazi andik ere, emendik bekala, ta ezautela utziko errendiarazi artaño. E rrespondatu zue sanduak, ago ixilik 470 Joakin Lizarraga madarikatua, ezi eztuk zer egin sendagalla biktorias, edeki diat arma, zeñeki uste iuen garaitu, eta ura izain duk ire konfusione. Desapareziturik gaixtoa, sandua laudatus Jangoikoa joan ze itsas basterrerat; An aurkitu zuen mariñel bateki ajustatu ze eramateko itsas-barnean zen peña batera, ta arara noizean noiz ogi ta ur, ta arbolen arrama zenbait, zeñeki inen zituen saski ta esportak, saldurik paga zeien kostua: eraman zue bada peña gartara, nora irur aldis urtean eramaten zion ogi ta ur: nai zio eraman materialea, egiteko etxolaren bat, baña etzue nai izan du, baizik zeru agerrira an berze estalperik gabe iruzki bero, otz, ekaitz, ta guzietako, alde guzietaik itsasoko ures inguraturik bizi ze kontent, etzeikela emastekirik arara ellega, bere ustez: baña Deabruak injeniatu zue Jangoikoaren permisios. Sei urtes iraundu zue gizon zeruko bat bekala: Jangoikoak anparatus, Deabruak persegitus: askotan nasten zue itsasoa goratzen zitue urbagadak, nola balidoeie ondatzera perla ta sandua: Deabruak oiu iten zio, orai ito bear aut. Sandua sereno geldi. 4. Agitu ze itsasonzi bat pasatzea itsaso gartan, eta Deabruaren malizias ematea peña garren kontra, ta an abarrikatzea: itorik guziak urean, sollik donzella bat eutxirik ol bati zebila ur-gañean, ta peñara urbildurik klamatzen zue, o Jangoikoaren sierboa, Jangoikoaren amoreagatik fabora bezada, ez nadien ito emen. Turbatu ze Martiniano, goratu zitue begiak eta biotza Jangoikoagana, eta juizio eginik zegola obligaturik konzienzias, edatu zue besoa, ta atra zue uretik. Ikusi zuelaik donzella gaste ederra erran zio, eztaude ongi sua ta istupa urbil: zu geldi zaite emen: or duzu ogi ta ur sustentutako: etorriko da mariñel bat emendik bi ilabete: arri konta zozu desgrazia agitu zaizuna, eta adios. Au erran ta zeñaturik, zerura beira, erran zue, o ene Jaun ona, ni konfiaturik orren baitan, ez ofenditzeagatik orren Majestadea, botatzen naiz itsasoan, ezi naiago dut gaitzez gaitz il itorik, ezi egon peligroan kastidadearen: eta exortaturik donzellari Jangoikoaren beldur izatea, ta ongi bizitzea, saltatu ze itsasora. Bereala bi arrai Delfin deitzen direnek artu zute gañean, ta atra zute leorrera. E man zio Jaunai esker milla milla, eta determinatu zue ez gelditzea egotez nion ere, baizik ibili peregrino. Ala ibili ze bi urte bizitu zenes. Ondorean Atenas deitzen den ziudadean sarturik elizan, ango obispoari errebelatu zio Jangoikoak nola zegon an Martiniano ere biotzeko gizona. Joan ze ura prisaka elizara, aurkitu zue erreklinaturik tarima batean: elkar besarkatus, batak eskatus bedeizioa, berzeak orazioa Jangoikoaren ikustera ellegatu ondoan, guruzearen señalea formaturik, ta erranik, orren eskuetan, Jauna, enkomendatzen dut ene arima, ta irris despeitu ze mundutik. Donzella gura penan gelditu zena mogiturik sanduaren itzas, ta 471 SANDUEN BIZITZAK exenpluas, ta milagroas, ta prinzipalki Jangoikoaren grazias erresolbitu ze gelditzera an: eta marinelari joan zelaik bere denboran kontatu zio agitu zen guzia, ta eskatu zio humil nai bazio eraman arara gizonkiaren tresenaren bat, ogi, ur, ta elle, ta bere andrea erakusteko zer in bear zuen. Guzia egin ze, ta bizitu ze an ala sei urtes peñan, zelarik ogeitaborz urtetakoa, arara ellegatu zelaik: iltze sanduki an. Gero ellegaturik mariñelak aurkitu zuelaik ilik eraman zue Zesareara: kontatu zio obispoari agitua, ta orzi zue solemneki sanda bekala. Deitzen omen ze Fotina. 5. Sandu gonen bizian dugu ikasteko anitz: lenbizikoa, zein odio errua dioten infernuak Jangoikoaren eskojituei, eroriarazteagatik bere graziatik, ta nolako amorea Jaun onak idukitzeko bere eskutik. Bigarrena zein prezioso estimagarria bide den Jangoikoaren begietan kastidadea, zeñen zikintzeko ainberze iten duen gure etsaiak, eta guardatzeko berriz ainberze sanduak, ta ainberze Jangoikoak, milagros ere. Irugarrena zein aisa den galtzea, ta nola ezten posible guardatzea, ezpada Jangoikoaren grazias, ta geuren dilijenzias: eta dilijenziarik obena dela okasioetaik iges egitea, ta eztaikelaik beti egin iges, beti mortifikatzea gorputz gaixtoa, obe delaik naiz erre, naiz ebaki, naiz padezitu emen, ez penatzeko eternidadean. Laurgarrena zein lastimosoki engañaturik bizi den gizagendea ain ajola guti egines genero gontan animalettoen gisara, ta nola orgatik kondenatzen diren geienak: eta libratuko eztela bekatutik eztena goartzen zebotik. Gizonkia da sua: emastekia istupa: eldu da Deabrua, ta asten da fuka. &. &. Martxoaren 4.an San K asimiro Prinzipe Poloniakoa Birjin. S. K asimiro Poloniakoa duzu pag. 67. 472 Joakin Lizarraga Martxoaren 7.an Sandak Perpetua ta Felizitas 1. E stado guzietaik Jangoikoak eskojitzentu bereak berex. S. Perpetua ta S. Felizitas zire ezkonduak Mauritanian Afrikan: biak berze laur Kristioeki bateo paratu zuzte preso, edo utziarazteko fede Kristioa, edo kenarazteko biziak. S. Felizitas zego sabeldun ia zorzigarren ilabetean: S. Perpetua aur txipittoareki bularretan. Onek izan zue bisione bat, iduri zekiola ikusten zuela eskalera bat lurretik zeruraño, armaturik guzia punta tzorrotzes pasa etzeikela heritu gabe, ta beiti ondoan dragon horroroso bat debekatzeko igatea. Alaere aien lagun bat igaten zela, ta animatzen zituela guziak igateko beldurrik gabe. Kontatu ziote ikusi zuena, ta entendatu zute Jangoikoak nai ziotela in mertxede zerura igateas martirioen medios, ta eskatu ziote grazia, atratzeko biktorioso. Presentarazi zuzte Juezaren alzinean: onek nai zitue obligatu obeditzera enperadoreei, ta ukatzera Jesu Kristo: baña zeudelaik prest galtzera milla bizi lenago ezi Kristoren fedea, itzularazi zue karzelera Felizitas libratu arteo: geldiarazi S. Perpetua, ia bere aide, senar, ta aurraren amores eta negarres beraztuko ote zen. Guziek egin zute eginala ortako: baña ain fuerte zego eutxirik Jesu Kristori, ezi despeitu zitue guziak tratatus etsaitako, zeren nai zuten apartarazi bere on guzitik, ta eginarazi gaizki. Juezak au ta bere lagunak azotarazi zitue gogorki, ta gero itzularazi karzelera, non baizego S. Felizitas. Legearen konforme au nai zue Juezak deteniarazi erdi zeien arteo; baña berak, ta Martir lagunek nai lukete guziek bateo bukatu martirioan. Ala orazioan paraturik guziek eskatu ziote Jangoikoai, egin zezan Felizitas ere aieki bateo izan zeien koronatua martirios. Aditu zitue Jangoikoak, eta Felizitas erdi ze zorzigarren ilabetean: eta nola samiñ erruen kasos kejatzen baize, erran zio karzelzaiak, orai ala kejatzen delaik, zer izanen da, pasarazten diotelaik tormentuak eta eriotzea? E rrespondatu zue, orai ni naiz pasatzen dudana, baña orduan Kristo izanen da pasatuko duena enebaitan: errateko, emanen ziola grazia bear adiña. Andik zenbait egunen buruan Juezak eramanara zitue guziak karrikak barna alkaizuntako: gero botarazi plazan artzei ta leonei. Alegre zoezi sandak iltzera kantatus Jentilen Jangoik o guziak direla Demonioak , ta Jangoik oa dela sollik egintuena zerua ta lurra. Ori aditus asarraturik Juezak manatu zue golpatzeko aurpegiak bofetadas: baña orduan gorago kantatzen zute kantu bera. Paraturik plazan loturik eskuak, atrarazi zuzte leonak ta leopardoak, zeñek zatikatu zuzten Martir gloriosak, egatus zerura arimak Alejandro Sebero enperadorearen denboran 205 urtean. 473 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 10.an Berrogei soldado martir 1. Sebasten Armeniako ziudadean (Breviar.) berrogei soldado Martir baliente izan zire, Lizinio enperadorearen denboran. Onen Presidente Agrikolaok deiturik beregana laudatu zitue balientetako gerran, ta nai ziotela enperadoreak egin asko mertxede; baña ortako, zio, da preziso obeditzea manatu duena ez adoratzea Kristo. E rrespondatu zute, gu izan bagara baliente lurreko enperadorearen zerbitzutan, zer uste du inen digula orai zeruko enperadorearen gloriatan? Bego zierto peleatuko garela animoso, ta atrako garela biktorioso. Kenduko ziotela, zio arrek, soldadoen honorea, beira zezatela ongi: eta sarrarazi zitue presondegian. An in zute orazio gau, bada, Jauna, faboratu gaitu lurreko gauzengatik peleatu garelaik, orai berorren gloriagatik bear dugulaik izan pelea, eman bezagu anitz grazia. Pasatu zute gaua kantatus psalmo gura, Qui habitat in &: eta laudatus Christo gure erredentorea. Agertu zekiote bere Majestadea, ta erran ziote, ongi asi zarate; kuida bukatzeas ongi, ezi korona ezta ematen baizik perseberanzia dutenei azkeneraño. Biramonean presentaturik berze asko soldado ta adiskideen alzinean, laudatu ondoan berriro guapotako, erran ziote Agrikolaok, in zezotela gusto obeditzeas beren honra ta protxutan. Baña etzukelaik mellarik egin biotz aietan, guardarazi zitue preso, etorri arteo aien K apitana. Zeudelaik an, lagun batek, deitzen zenak Zirion, animatzen zitue guapoki peleatzera sufritus zeruko enperadoreagatik; obeki, ezi Liziniok, pagatuko ziotela gloria eternoas, baita ere lagunduko pelean, zein izanen zela labur, gloria eterno. 2. Zazpi egunen buruan ia etorririk aien K apitana, eraman zuzte konsejura. Bidean erraten ziote lagun garrek, ea, arimo: Irur kontrario tuzu, Satanas, Presidentea, ta gure kapitana, edo obeki errateko, eztugu bat baizik, baita Satanas berze bien medios iten diguna gerra. Batek bada beartu garaitu berrogei soldado Kristorenak armatuak Jesu Kristos? ez ez alakorik... K apitanak asko itz gastatu zue itzularazi naiez bere opinionera bere soldado gaiek, baña debalde. Aiek defendatzen zute ausarki errelijione Kristioa. Konsejukoek manatu zute golpatzeko aien agoak arrieki: eta Jangoikoaren permisios anitz ministroen agoak agertu zire odolestaturik, ta sanduenak oso mellarik gabe. Ori ikusirik kapitanak ustez zen arte gaixtos, suturik tiratu ziote arri bat, zein joan ze ematera Presidentearen agoan lastimatu baizio ederki. Itzularazi zuzte berriz presondegira, 474 Joakin Lizarraga pensatu bitarteo zer tormentu gisa bear zioten eman. K arzelean zeude egiten orazio, Jauna, orrengana goratzentugu biotzok, orren baitan gaude konfiaturik, ez garela gaizki atrako. Berriro agertu zekiote Salbadorea ziola, Sinesten duena enebaitan, naiz il daien biziko da. Konfia, ta ez lotsa gizonen tormentues, pasatzen baitire fite: pelea bizkorki, izateko koronatuak. Ala konsolaturik ederki pasatu zuten gau guzia orazioan animoso ta alegre: biramonean atra zuzte aditzeko sentenzia. 3. Ze an estanke, edo uresko balsa ta putzanka bat, ekaitz-denbora otz ta izotz, eta gaua eldu ze txoil erru otza izoztu bear zuena estanke gura. Artan sarrarazi zitue guziak biluxirik akaba zeizen otzak; baña bateo manatu zue an urbil idukitzeko bañu bat ur epel ta beros, baldin norbaitek otzaren pasiones garaiturik nai bazue pasatu arara, señale, utzi nai zuela errelijione Kristioa: baize ori tentazio bat txoil tentagarria. Paratu zire guardiak kuidatzeko erne gau guzian. Martirak beren eskus biluxirik sartu zire estankean konfesatus nai zutela pasatu otza ta eriotza ere, lenago ezi utzi Kristoren errelijionea. Gauza errua da, ziote, pasatzea gau bat ain otza emen: baña gustoso izanen da orgatik gozatzea paraisoan: tormentua izanen da labur, baña gloria eterno: gau pixto bat pasatus logratuko dugu betiroko egun bat eztuena gauik, ta ez finik. Zenbatek pasatzen dute asko trabaju lurreko Jaunengatik, zeñek ez dezoketen deus eman ilas geros? eta guk eztugu pasatuko gau txar bat gure Jaun zerukoagatik, zeñek emanen digun korona gloriakoa bere erreinuan betiroko? Ofrezitu zire Jaunari sakrifiziotan, eta in ziote orazio gau, o Jauna, berrogei gara sartu garenak orren amorez pelea gisaontan: berrogei alaber atra gaitzela biktorioso izateko koronatuak: eztaiela falta bat berere numero gontaik. Ala orazio eginik, zoezi pasatus ta aguantatus otz ikaragarria. Baña aietaik bat miserablea garaiturik otzak pasatu ze bañu epel gartara utzirik lagunak triste penaturik arren inkonstanzias, eta iago, ikusi zutelaik andik guti iltzela ta galdu sekulakos. Orrengatik iago animatzen zire elkar aguantatzeko ilartaño. 4. Gau erdirat lokarturik guardiak, portero edo atalzaiak idatzarririk zegonak ikusi zitue jausten zerutik Aingiruak zekarzkitela ogeitaemeretzi korona: zio ark berebaitan, ebek dire berrogei; berrogeigarrenaren korona non da? Ori diolaik, erreparatzen du bat gura, nola atra zen lagunetaik. Orduan atalzaia mogiturik Jangoikoaren espirituas asi ze oius idatzarrarazis guardiak, Kristioa zela ura ere, ta kendurik berak bere tresenak, sartu ze atra zenaren partez, izateko berrogei koronatuak: arri gaitzen, ta lotsarri gaitzen Jangoikoaren juizio justo sekretoes, nola uzten duen erortzera txutirik zegona, ta goratzen duen eroririk zegona: utzi Kristioa, ta artzen 475 SANDUEN BIZITZAK duen Jentila: Judas Apostolua itzulirik traidore, S. Matias sortez atratzen da Apostolu: eztaien nior fia bere buruas, ta ongi asi delakoan, baizik konfia sollik Jangoikoan. E llegaturik eguna, aurkiturik atalzaia Martiren ertean, nola ta zer gisas agitu zen, manatu zue Juezak abarrikatzeko zangoak guziei paloeki, akaba zeizen iles. Iltzire orreki guziak, bates landara, baize gasteena deitua Meliton. Il guziak zeramazkitelaik karroetan erretzeko, uzten zute Meliton oraño bizi zena, agian aldatuko zela. Ori ikusirik arren Amak, inbidia sandu bateki, berzeak zemazkitela, ta ez bere seme gura, artzen du bere soñean animosa, ta zerama gorputz sanduen karroen atzetik; eta bidean erraten zio, ea, ene seme maitea, ditxosa izanen da zure Ama gau, irauten baduzu firme il arteo fede Kristioan. Animo, ea, zaude fuerte, gozatzeko Jangoikoas zuk, ta egiteko ni Martir baten Ama gozosa. Soldado bekala peleatzen zinduelaik lurreko gizonagatik, ni nindego beldurrak eta negarrez: zeren Deligroa zen andia, ta irabazia deus guti: orai deus guti falta zaizu irabazteko infinito. Aingirua ekarri zizuna korona dago etxideten paratzeko doaielaik zure arima. Sufri gutitto bat, ene humea, segura zaitezen betiko, alegra dezazun egiaz ene biotza, izateas an goiti ene prenda maite bat, logra dezadana igatea ni ere arara, non besarka zaizaten gogotik peligrorik gabe galtzeko. Zoaz zoaz alzina, ene maitea, ta espera nazazu an. Berze Amaek nigar in bezate humeen iltzeas, ezpaitakite non baratuko diren: baña nik baitakit zerura zoazila zuzen zuzena, eztut negarrik, naiz maite zaitudan biotzez, baizik alegranzia izateas Martir baten Ama ditxosa. Orai jaiotzen zara bizi obera Jangoikoaren graziaz. An tuzu Aita ta Ama, ta anaia, ta aide obenak. 5. Itzebek erran bitartean iltze Meliton Amaren soñean, eta Amak il zela ikusirik alegre ia, ta kuidadorik gabe bota zue gorputz ila berze Martiren hogeran: ta etze apartatu, alik eta guziak erre arteo. O Ama ona ta balerosa, ainberze amatzen zuena Jangoikoa, ezi onen amorez nai baizue il zeien Martir bere semea bere burua bezain maite zuena! Zer fedea ura! Zer esperanza! Zer karidadea! E riotzea kontatzen fortuna! Martirioa dignidade gorena! O denborak! O kostunbreak! Zer ai gara gu Kristio deitzen garenok? Konpara ordukoeki oraikoa. 6. E tzire kontent infielak ilarazias, ta errearazias Martir gloriosoak, aien ezur ta errautsak ere bota zuzte ugaldera, etzezkiten honratu Kristioek. Baña non da indarrik, ta injeniorik aski Jangoikoaren podorearen kontra? Uren gañean konserbatu zitue oso berex busti gabe, ta galdu gabe: ta ango Obispoari, deitzen baize Pedro, manatu zio bil zezkiela ta depositatu honratuki. Joan ze Obispoa elizagizoneki prozesioan: aurkitu zuzte istargitzen zutela izarrak bekala, eta arturik erreberenzia guziareki 476 Joakin Lizarraga paratu zuzte leku dezentean Jangoiko andiaren loriatan, zeñek ala baitaki triunfatzen internuaganik, ta munduaganik bere zerbitzukoen faboretan noiz ta nola duen plazer. Gero pasatu zire Konstantinoplara, non geroago Pulkeria enperatrizak zerutik abisaturik kolokarazi zituen S. Tirsoren tenploan. Martirio gau agitu omen ze Kristoren 306 urtean. 477 SANDUEN BIZITZAK Martxoaren 12.an San Gregorio Andia Papa 1. S. Gregorio andian Aita Sanduan dugu anitz ikasteko txipittoek: kontatukotugu protxu iagotako direnak guretako, edo imitatzeko, edo humillatzeko. Jaio ze Romako senadoreen jendaki anditik agitz abrats: bera ere egin zute Prefekto: baña gelditu zelaik bere buruaren Jabe, nai zuena egiteko, sei monasterio egin zitue Sizilian, zazpigarrena Roman bere etxe proprioan: Gero emanik bere K a guziak Jangoikoai pobreetan, eman ze bera ere monasterioan, non guzia ze orazio, humildade, obedienzia, penitenzia, ta birtute guzia, guzien gañetik karidadea. Jaten zue erregalotako zenbait bialtzen zitionak bere Amak zillarrezko onzi batean. Bein Superiore zelarik, merkatari pobre iduri batek eskatu zio limosna, itsasonzia galdurik gabetu zela arras: emanarazi zio sei dukat: berriz itzulirik, berze sei: oraño berriz itzulirik ponderatus bere nezesidadea, emanarazi zio, berzerik ez izanez, Amaren baso zillarrezko gura. Onen premiotan eman zekio grazia obratzeko milagroak andik alzina. Bialirik bein Monje gaste bat zar bateki erosteko bear ziren gauzak, arrek sisatu zue diru zerbait ixilkias: Itzuli zelarik konbentura, espiritu gaixtoak arrapaturik erori ze eliza-atarian. Bildurik monjeek bere orazioareki libratu zute: galdeginik ia zerbait sisatu zuen, ukatu zue ezetz: ta bereala berriz arrapatu zue Demonioak. Zorzi aldis libraturik, zorzi aldis arrapatu zue ukatzen zuenaldioro: alik eta sanduaren oñetan konfesatu zuen bere kulpa, ta penitenzia eman zionareki gelditu zen libre betikos. Berze monje batek zeuzkie altxaturik irur dukat, heri andia zegolarik: manarazi zue sanduak nior ez sartzeko arren zeldan konsolatzera, gisaontan ezaun zezan, ta pena zeien bere gaizki eginas, ta ala salba zeien. Iltze, ta ondorean sanduak eskarmentarazteko gañarakoak, manatu zue orzitzeko estrabille batean erranes guziek S. Pedroren itz gura, pecunia tua tecum sit in perditionem, ire dirua ireki biz galmendetako. Orreki guziak arriturik etzire ia trebe idukitzera erreal bat ere. Baña orgatik etze deskuidatu ofraraztean mezak atra artaño purgatoriotik. 2. Klaro ageri da zela kodiziaren etsai, eta liberala arroki, biotz jeneroso anditakoa bekala: bana berareki ere liberal izan ze Jangoikoa. Aita sanduak Pelajio II.ak egin zue kardenale, ta biali zue enperadoreagana, baize Tiberio Konstantino, zeñek anitz onetsi ta estimatu baizue, eta arren seme Mauriziok, atzetik enperadore izan zenak, eskojitu zue bere 478 Joakin Lizarraga semearen Aitabitxi. An aurkiturik gure E spañako Arzobispo Sevillakoa, egin zire elkarreki adiskide biotzezkoak betikos. An Konstatinoplako Arzobispoa E utikio eskribitu zuena gorputzen erresurrekzioaren gain makur engañaturik, desegañatu zue guzis de manera ezi arrek iltzerakoan artus eskuko larrua baizio, konfesatzen dut guziok erresuzitatuko garela gorputz goneki berareki. Andik itzulirik errezibitu zute Roman Jangoikoaren Aingeru bat bekala, ta iltzeareki Pelajio pestes, egin zute Papa S. Gregorio. Asko dilijenzia egin zue ez izateko: Azkenik eskapatu ze sekretoan: baña nora eskapatu Jangoikoaren besotik? Noranai zoeien, nonnai altxa zeien, Jangoikoak paratzen zue argisko kolumna bat arren gañean: señale goneki aisa arrapatu zute. Konsagraturik Papa edo Aita sandu izan ze Aita sanduen, obispoen, Apez-Aiten, ta sazerdote arimen kargudun direnen exenplu, ta erremedio. Zenbat on obratu zuen elizan manera Luzies, ezta posible kontatzea. Bere santidade, xakintasun, zelo, prudenzia, ta gañarako prendaen gañetik Jangoikoaren espiritu sanduak argitzen, sutzen, ta kidatzen zue, azertatzeko guzietan, ta inarazteko nai zuena leku guzietan: eta ala bere denboran humillarazi zitue herejeak, erreformatu katolikoak, ta paratu orden onean elizako ofizioak. Pobreen erremediatzean izan zue kuidado ta gusto espeziala. Zeuka eginik lista Romako ta kanpoko pobreen: heriei ta alkez altxaturik zeudenei bialtzen ziote beren bear zutena. E ta bein xakinik pobre bat aurkitu zela ilik barride batean, ziudadetik apart, beldurrak il ote zen nezesidades beraren kuidado-faltas, penitenziatan kastigatu ze bere burua ez ellegatus aldarera zenbait egunes, zelarik bere erregalo guzia meza erratea. Konbidatzen zitue pobreak jatera bereki bere maian; eta bein nai zitiolaik garbitu oñak bere eskus bati, desaparezitu zekio, ta gero apareziturik Kristok erran zio, berze aldietan errezibitu nauzu neure mienbroetan, baña atzo neure persona proprioan. Berze bein manatu zio kapellanai ekartzeko amabi pobre: sartu zelaik ikusi zitue zirela amirur. Amabi manatutizut, erran zio; ta nola ekartuzu amirur? K apellanak, nik amabi ekartut: eta kontaturik, eztire baizik amabi, zio. Sanduak berriz amirur kontatzen zitue: amirugarrena notatu zue aldatzen zela idurias ta kolores: Bazkal ondoan arturik apart galdegin zio nor zen, ta nola deitzen zen. Arrek errespondatu zio, zertako galdegiten du ene izena, baita admiragarria? Ni naiz merkatari-iduri gura, zeñi eman zion limosnas amabi dukatak, ta Amaren baso zillarrezkoa. Jakin bez zierto, karidade garrengatik nai izan zuela Jangoikoak on izan zeien Aita Sandu S. Pedroren ondorengo. Aiturik au, lotsatu ze S. Gregorio: eta Aingiruak erran zio, eztaiela lotsa, ezi Jangoikoak biali nau, asisti dezoten ilartaño, ta emateko eska dezan guzia. E rori ze sandua lurrean auspeska 479 SANDUEN BIZITZAK ziola, ain gauza gutiagatik in banau Jangoikoak bere E lizaren Artzai-buru, zer eztut esperatu bear bere esku liberal dibinoaganik, onesten badut bera, ta ongi egiten bere pobreei! Anitz lekutan urrun inarazi zitue hospitaleak pobreen: ta Italian gañarakoes landara mantenitzen zitue irur milla Monja; eta zio, aien orazioengatik ezpaze, etzela nior bizirik geldituko. 3. Sandu gau Papa egin zuten prinzipioetan, azotatzen zue Jangoikoak Romako ziudadea peste lotsagarrias. Palakatzeko Jangoikoaren justizia penitenzias egin zue prediku admirable bat, ta bitarteo il zire elizan laur ogei persona: etze orgatik desanimatu: biramonean prozesio bat eginik S. Maria maior deitzen den tenplora, eramanes beraren imajina: eta ze admiragarri, ezi pasatus bekala Maria Santisimaren imajina gura, zoeiela apartatus pestearen aire korronpitua. E ta sanduak ikusi zue kasteluaren gañean Aingeru bat erretiratzen zuela, ta altxatzen ezpata: Oneki entendatu zue palakatu zela Jangoikoaren ira, ta ala izan ze, ta orgatik deitzen da kastelu gura Santanjelo. Zenbat balio duen gizon sandu batek! Iago ezi milla ta milla gañarakoek. Bada gorputzes ala kuidatzen zuenak nola kuidatzen zue arimes? Aita sandu in baño len ikusi zitue saltzen plazan mutil Inglesak ederrak iduris: galdeginik ia Kristioak ziren Inglaterran, ta aiturik ezetz, lastimatu ze biotzean ziola, Aingiru iduri duten geben Arimen Jabe daikela izan Satanas? Bereala joanik Aita sanduagana eskatu zio bial zezkiela Predikariak Inglaterrara, argitzeko jende gaiek, lastima zela kondena zeizen. Aita sanduak eman zio esku joateko nai zituen laguneki: baña famatu zelaik Roman joan zela Gregorio, asi zire alborotatzen Aita sanduaren kontra zergatik biali zuen: eta zoeielaik S. Pedroren elizara, oiu iten ziote, o Jauna, agitz agrabiatu du S. Pedro, ta galtzera bota du Roma, utzis atratzera emendik Gregorio: maneraz izan ze au, ezi Aita sanduak bialirik mandatariak itzularazi zue sandua. Baña gero bera Aita sandu eginik etze atzendu bere Ingleses: biali zitue Augustino ta berze monje sandu batzuk, zeñek sanduaren merejimentus, ta Jangoikoaren milagroes konbertitu zute jende gura fede Kristiora, ta ala Beda Benerableak deitzen du S. Gregorio Inglaterrako Apostolo: baña ez ango, ezi mundu guziko Apostolo deitu daike sandu andi gau. 4. Alaere imitatzeko Jesu Kristo guzietan, ongi eginen ordañak itzuli baizitiote gaizki egines, izan zitue kontrarioak. K abalero bat exkomekatua, zeren utzi zuen bere bizikidea malamente, baliatu ze sorgines mendekatzeko sanduas, zaldi gañean zebilalaik, sarraraziko zutela Demonioa zaldian, botarazteko ta maltratatu. Ala egin zute, ta etzuketelaik geldiarazi zaldia niolatere, sanduak Jangoikoaren argis ezaundu zue sorginderia, ta zeñatzeareki bota zue Demonioa, ta itsutu sorginak, zein milagro goneki 480 Joakin Lizarraga konbertitu zire. Kontrario andiagokoa izan zue Maurizio enperadorea, len adiskide izana, zein zeren abisatu zuen etzezala debeka soldado izanak egitea Relijioso, ta etzeiela entremetitu elizako gauzetan, asarratu zekio, ta etzio nai egin gauza onik, naiz sanduak humil humila konsejatzen zion. Baña Jangoikoak artu zue kausa: ta urte gartan aparezitu ze Konstantinoplako plazan Monje iduri bat oius ziola, goratus eskuas ezpata bat, oneki ilen da Maurizio. Bereala akorduratu ze, ta asi ze egiten limosna andiak, ta orazio egiten Jangoikoai, kastigatu bear baze, naiago zuela mundu gontan, ezi ez eternidadean. E rrebelatu ze arren kontra Fokas, ta ilarazi zitue bera, ta bere Andrea; ta bere hume guziak lenik arren begien alzinean, sufritus guzia enperadoreak konformidade andiareki. E ta kontatzen da lanze on bat exenplutako: Zoezilaik degollatus humeak Aitaren alzinean, hume txipiena libratu naiez unideak azi zuenak presentatu zue arren partez bere hume proprio bat; enperadoreak beira zegonak deklaratu zue tranpa piadoso gura, nola etzen bere humea iltzera zoezina. E xenplu notablea bi aldetaik (Florez. Clave) Anitz milagro egin zue Jangoikoak sandu gonen amorez. Bat nai dut kontatu doktrinako. Agitz deboto izan ze Aldareko sakramentuaren. Bein andre bat hostiak in zituena, ellegatu ze komekatzera sanduaren mezan, ta forma sagratua agertzean erraten dena Corpus Domini nostri Jesu Christi & nai baitu erran, Gure Jaun Jesu Kristoren gorputzak guarda bez zure arima bizitza eternorak o, irri egin zue emastekiak: erreparaturik sanduak galdegin zio, zergatik irri egiten zuen? E rresponda zue, zergatik flik egin duten ogia ta hostia, orrek baitio dela Kristoren gorputza. Sanduak manatu zue guziak paratzeko orazioan, ta bera paratu ze aldarealzinean, ager zezan gure Jaunak egietafedea. Bereala, guziak beira zeudelaik, forma sagratua itzuli ze aragi, ta mostratu zio emastekiari, zein konbertitu ze, ta jendea konfirmatu fedean milagroareki: eta andik guti artu zue lengo forma. 5. Milagrorik andiena izan ze sandua bera ain andia, ta ain txipia; andia Jangoikoaren, zeruaren, ta munduaren begietan; txipia bere opinionean: Oroat manatzen, meatxatzen, humillatzen erregeak, obispoak, ta Jaun andiak: oroat jaten pobre zorrizueki maian, garbitzen aien oñak, baitare erakusten mutikoei doktrina ta elizako kantua. Milagro andi bat ere ze azken denboretan heri egonik geienean, alaere ordenatzea, eskribitzea, obratzea ainberze gauza on. Milagro ere pazienzia andi gura, ta arimaren sosegu admirable gura ainberze iteko, gaitz, trabaju, ta persekuzioen erdian. Ala dio berak bere karta batean, badu ia bi urte, nagola goatzean gotaren oñaze ain errueki, ezi doi doia naike jaiki jai egunetan zelebratzeko; eta bereala oñazearen erruak obligatzen nau etzitera, ta ertxitzen nau 481 SANDUEN BIZITZAK de manera ezi emanaraztentida aiotsak eta suspiroak: eta oñaze gau aldartes biziago da, aldartes ilago, baña beñere ez ain il, ezi uz nazan libre, beñerez ain bizi, ezi akaba nazan: eta ala egunoro iltzen, ta beñere ez naiz akabatzen; eta ezta milagro iduki nazan Jangoikoak ala preso ainberze denboras nai zelaik ain bekatari andia. Jangoikoak libratu zue purgatorio gortaik, gobernatu ondoan E liza amirur urte, sei illabete ta bedratzi egun, Kristoren sei eun ta laurgarren urtean. S. Gregorio andias dio S. Isidorok, Doktore bere denborako ta lenagokoetaik nior ere eztela ellegatzen bardintzera berareki: ta S. Ildefonsok dio, daramala guziei abantalla &. 482 Joakin Lizarraga Aprilaren 27.an San Pedro Armengol Merzedekoa 1. Bekatari andi bat ta sandu andi bat, bekatuen ariora penitenzia, ta obra on egin, ta trabaju pasatu zuena izan ze S. Pedro Armengol Merzedeko errelijiosoa konfia dezaten Jangoikoaren miserikordian bekatariek non ta egiten duten penitenzia dignoa. Jaio ze jendaki agitz nobletik Tarragonako Arzobispadoaren billa batean, deitzen baita la Guardia de los Prados. Jaio zelarik, an arkitu zen fr. Bernardo Korbaria benerableak erran zio Aitari, aur gau urkabeak inen du sandu. Azi zute ongi, ta Amak espezialki esneareki komunikatu zio Ama Birjinaren debozioa erakutsis lenbizikorik abe Maria: eta aurttoak, edozein erran zezoten, errespondatzen zue abe Maria. Iltzekio Ama ona, oraño zelarik aur txipittoa, baña urteen ariora zoeie aumentatus debozio gura, errezatus mutikozutuan ez solamente abe Maria, baita errosarioa ere egunoro, ta berze orazioak, ta barutus beraren festibidade guzien bezperaetan. Ikasi zue eskolaetan leitzen, eskribitzen, ta latinidadea, ta konfesa-komekatzen ongi ta maiz, obediente zelarik, modesto, ta amable guzieri. Nork pensatu alako mutila ain ongi azia emanen zela gaixtakeriara? Niores eztaike fia. Naiz zegon Maestru onaren kontura, joan zelaik bere Aita, erregek deiturik, beregana, asi ze tratatzen lagun buru arineki, ta banidadean zebatus, nor gaixtoago, ura guapoago zelebratus, jokuan, ezpatan, pelea, ta emankaetan egin ze ausart, suberbo, desatento, alkegabe, ta buru gaixtoen gaixtoena ta lenbizikoa bekala: eta bere etxera bildus bere gisakoak, arrokeria ta exzesoeki laster zerama galdus etxea ta ondasunak. Aita informaturik almendeas, itzuli ze etxera, ta arturik apart ere semea egin zio kargu bere bizimodu gaixtoas Aitaren amore ta konpasioneareki. Oroitzen naiz, erran zio berze gauzen ertean, zu jaio zinalaik, erran zuenas sandu garrek, urkabeak inen zinduzala sandu zu. Sandu egiteas duda paratzen dut; urkabeas naiz beldur. Jangoikoak guarda gaizala alako desgraziatik, eta zeurorrek ere bai. Negarrak etzio utzi erratera iago itzik: eta semeak beraxturik biotza, konfesatu zue bere gaizki egina, ta proponitu zue emendatzea. 2. Ortako despeiturik dibersio, ta lagun gaixtoetaik, eman ze eiziaren dibersiora, ta gogotik Aitak suplitzen zio bear zuen guzia eiziarako, ustez ala libratuko zen gaizki egitetik: baña engañatu ze, ezi Deabruak nonnai paratzentu lakioak eiziatzeko arimak, eta arri kalterik andiena etorri zekio eiziatik. E gun batez atra ze laguneki eizialarri deitzen denera, orkatz, otso, 483 SANDUEN BIZITZAK basurde, ta alakoetara: eta berze alde batetik berze kaballero bat bere laguneki: ebek goraturik basurde bat, ain txusto eskapatu ze Armengol zegon lekura, zeñek tiratu ta utzi zue ilik oñetan. E llegaturik berzea asi zekio akar egiten atrebenzias, nola il zuen desatento eizia goratu zuena arrek. Bata suber, berzea suber, atra zuzte ezpatak peleatzeko elkarreki: baña lagunek boladan joanik etzuzte utzi, bai apartarazi nor bere alde. Baña ain suturik, ta erresumindurik gelditu ze Armengol, ezi ez lira ezi, arren kasta guzia akabatu bear zuela: ta ortako bereganatu zitue lagun ausartenak: eta ebeki asi ze bideak artzen, aien galtzeko, al bazuke, ta azkenean, errobatzen nornai bandolero bekala. Oh! nola txindi batetik in daiken su andi arrigarria! Zenbat ladronkeria! zenbat eriotze! zenbat maldade in zuten Deabruen ofizio gartan, nork konta? E tzeike ibili, etzeike bizi ere seguro nior aien eskuetaik. E ta nork erremedia? Bear izan zue D. Jaime erregeak pasatu Monpeller alderat: ortako enkargatu ze Armengolen Aita garbitzeas bideak ladronetaik. Atra ze soldadoen bi konpañiaeki, ta zenbait zaldieki: ta biali zitue alzinean abre kargaturik abrats ta ederki, zebatzeko aien kodizia. Bereala atra zire errobatzera: bereala gañetik soldadoak kontra: pelean daudelaik elkarreki, ain txusto fortunatu zire aurkez aurke soldadoen ta bandoleroen buruzagiak Aita ta semea, eta pelea-bitartean batzuk arat, berze batzuk onat emanik, gelditu zire biak bakar. Orduan derepente urtikirik Armengol Aitaren oñetan, ia orai, zio, ene Aita ona, emen nauka errenditurik: konfesatzen diot ezin iagos indigno atra nai zela deitzeko berorren seme: nai badida barkatu bizia, egiteko penitenzia, ia eztiot desplazerik eginen, orziko naiz non ere ez nazan ikusi munduak: barka bezada, otoi, oraingoan ere, ezi Aita da: baña justiziatu nai banau, utzi benaza konfesatzera iltzeko. Biotza lastimaturik Aitak goratu zue lurretik, negarra zeriola; konzertatu zire altxa zeiela Barzelonan, erdetxi arteo erregeganik barkamendua, zein aisa erdetxi baizio Aita onak hume gaixtoaren. 3. E rretiraturik Barzelonan guzia ze negarra, etzela agertu nai jendeen alzinean, ez eta ere bera niork ikusi nai, gaixto infame izanagatik: fuerteki zego urrikiturik, baña ez bear den afekto onareki, baizik triste aburriturik bekala. Baña Artzai onak nai zue bereganatu ardi galdua. Inspiratu zio joatea Merzedeko tenplora, noiz ta fr. Bernardo Korbaria benerable gura erran zuena jaio berrias urkabeak inen zuela sandu, zegon predikatzen penitenzia, ta Jangoikoaren ona ongi penaturik daudenendako. Aditus bekala, zoekio urtus biotza negar amorosotan, ez len bekala aburriturik, baizik konfiaturik ongi. Asi ze klamatzen Jangoikoai eskatzen grazia, ezauntzeko, ta ustutzeko konfesioan bere bekatuen pozio guzia. 484 Joakin Lizarraga E gin zue konfesio bat jenerala, eta jaio berritu bekala ze, ta izateko ia berze gizon bat, logratu zue izatea admititua Merzedeko errelijionean. Famatu ze konbersionea, ta izan ze exenplu, ontzeko anitz. Biotzeko dolore kontriziosko erruareki asi ze egiten justiziak, ta kastigatzen gorputza fuerteki. Barua kontino; orazioa gau ta egun: loa lurrean, ta guti: disziplinak usu ta erru: silizioak ikaragarri, de manera ezi denbora labur ilkolore artu zue. Superioreek ezaundurik, debekatu ziote asko penitenzia geiegi; baña gero ere arrigarri ze iten zuena. Profesatu ondoan bilarazi ziote limosnak, erreskatatzeko kautiboak: Zer ze beiratzea orai ain humil modesto penitente, ain arro ausart ikusi zutena len? Ikustea ere Jaunaren prodijio gura aski ze, mogitzeko biotzak ematera iago ta iago limosna. Bi aldis eraman zute erreskatatzera, ta itzuli ze anitz kautibo erreskatatueki. 4. Obligatu zute ordenatzera sazerdote, ta egunoro zelebratzen zue meza sandua alako debozio, humiltasun, ta negar amorosoeki, ezi aditzen zeudenei ematen ziote negargale, nola ikus balezate Kristo bera guruzifikatzen; ta iago probetxu atratzen zute arren meza enzuteas, ezi misionerik obena. Berriz ta berriz biali zute erreskatatzera kautiboak, ta bietan erreskatatuen konpasionez gelditu ze fiadore ekarriartaño diru falta zena. Bigarren aldian Arjelen guzia pagaturik, itzultzeko zegolaik, aditu zue nola zeuzkiten Moroek kautibo emezorzi aurtto, nola berze ainberze axuritto. E tzio sufritzen biotzak uztea; eta ala eginik tratu emateko aiengatik milla eskutu, logratu zue utzi zezaten bere laguna joatera aieki libre, gelditzeareki bera an prendatako obligaturik ezi ezpaze entregatzen prezioa plazo señalatuan, egiteko Justizia arren personan. Gelditu ze kontent, ta bere zelo andi garren birtutez enpleatzen ze guziei ongi egiten, Kristioei, ta Moroei, milagros ere, zeren ezi errege beraren palazioa itxeki zelarik sua, ta niork ezin itzali, Armengolek joan ta manaturik suari deteni zeiela, detenitu ze, ta ezperen, erreko ze bizirik an errege, zein orduan gelditu ze agradeziturik sanduari, baña fite atzendu ze. Predikatzen zue errelijione Kristioaren egietafedea animosoki, ta anitz Moro konbertitzen zire, berze anitz goratu zire sanduaren kontra, nola heri frenetikoak Medikuaren kontra. E ta ez ellegatzeareki milla eskutu ofrezituak bere denboran, maltratatzen zute moldegaizki. Zorzi ilabetez iduki zute kalabozoan, golpatus egunoro zurriagos eta palos: baña Jaun onak zerutik konsolatzen ta animatzen zue. Azkenean kejatu zire erregeri, etzirela ellegatzen diru ofrezituak, mana zezala ilarazteko. E rregek bizia kendu ez, baña preso iduki bai kalabozo ertxiagokoan, dio. Atra zute batetik eramateko berzera, arrastatus, ostikatus, golpatus, lixtukatus, maltratatus milla maneras, ta ala utzi zute loturik kalabozo ilun gartan. Bakarrik ikusi zelaik, asi ze keja485 SANDUEN BIZITZAK tzen amorosoki, o ene Jesus, ta ene arimaren amore gozo gozoa, nola permititzen du ain fite utzi nazaten tormentatzetik? O Jauna, ta zein goxo diren tormentuak pasatuak orren amorez! Ain goxo delaik padezitzea orrengatik, ezta admiratzeko eman dezan neurriturik gutikara, ezi eztute gizonek mereji alako gozo, ta alako loria ain andia. Lauda bezate serafinek, ta supli bezate ene falta, ezpaitakit graziak ematen bear bekala. 5. Utzi zute ilunbe gartan atzendurik berarias eman gabe sustenturik, baña etzire atzendu zerukoak. Moroek uste zute il bidezela, baña ikusi zutelaik bizi ta bizkor, an zire aien oiuketak eta tratamentu gaixtoak: Berriro klamatzen zute il bear zela, baitare zeren aitu zuten gaizki erraten aien Profeta Mahomaren kontra. Azkeneko sentenziatu zute iltzera urkaturik. Notifikatu ziote sentenzia prisaka, baña berant, zerengatik orduko ia Maria Santisimak eman zio berri goi; eta ala ministroei erran ziote kontentus zoraturik, adiskideak, badakit biar dela egun ditxoso gura, ta nik ain deseatu gura, zeren Maria Santisimak berak, edertasun guziak baño ederrago agerturik erran dida. E ne Aingiruak ere anunziatu dida fortuna gau ain andia. Orai zuek ez dezazela luzatu martirio deseatzen dutena. Gau gura luzeago iduritu zekio deseo zuenaren utses ellegatzeko urkabera. Biramonean atrarik eramateko, ikusi zuelaik urkabea goraturik, salutatu zue nola S. Andresek gurutzea, ta andik ararañoko bidea ibili zue belauriko. Urkatu zute, ta utzi zute dilindaka urkabetik, guardatus guardiek gau ta egun, etzezan kendu niork ere. Zorzigarren egunean ellegatu ze laguna dirueki, ta aditurik pasatu zena, kejatu ze erregeri; baña protxurik ez ia, solamente logratu zue lizenzia, kentzeko urkabetik, ta eramateko errelikiak. E llegatu zelaik erreparatuzue bizi iduri zuela, ta erraten zuela, o ene Jaun ona, zein dulze ta amablea den gustatzeuntenendako! Zer egin dut nik, honratzeko orrek ala ni, bialis bere Ama Santisima manteni dezan ene bizitza? O Ama Santisima, nolako alegria ematen didan berorren presenziak? E ta lagunari erran zio, ellega zaite, anaia maitea, ken nazazu leku gontaik, ezi Jangoikoak nai du bizi nadien, ta kantatu beraren miserikordiak: lagun zadazu ematen eskerrak, eta egin zozu diosalea Ama Santisimari, baitago presente Aingirus akonpañaturik. Admirazios beterik arrek laguneki jautsi zue urkabetik: eta gero diru garreki atrarik zenbait kautibo, itzuli zire sandua ta guziak Barzelonarat. 6. Gelditu zekizkio betiko señaleak memoriatako, lepoa makurturik, ta ilkolore: eta bera baño len, ellegatu ze fama, ta atra zire infinizio bat portura, errezibitzeko ta ikusteko Martir bat bizirik, urkatu bat libraturik, ta sandu bat lurrean Jangoikoak deklaraturik. Akonpañatu zute konbenturaño ezin ases beiratus milagro gura. Gelditu zelaik konbetuan erreli486 Joakin Lizarraga jiosoeki, an ze eben galdegitea, nola ta zer gisas izan zen milagro gura: baña ezin atrarazi itzik, obligatu arteo obedienzias. Orduan erran zue humil, Jangoikoaren ta gure Ama Santisimak eskatu zio bere Seme Jaunari ene biziaren luzaera, eta agindurik grazia, Ama dibinak iduki nindue bere esku birjinaleetan, ez nindeien ito sokareki. E men zire arren humillatzea, esker ematea, ta afekto alakoak, ezi bereala goratu ze elebaturik airean gora. Gerostik ain maiz elebatzen ze, ezi lurrean zegolaik, kontu zegola zeruan: Ama dibinak espezialki erregalatzen zue kasi kontino, aditzen zutela kanpotik ere. Nai zute errelijiosoek xakin zer pasatzen zekion ainberze elebazioetan. E rres pondatu zue, Jangoikoak daki: neuronek eztakit osoki: solamente dakit, agitz ditxosoa dela gizona padezitzen duena Kristorengatik. Manatu ziote enplea zeien predikatzen, konbertitzeko arimak, baize ori bere antsia. Nork daki zenbat konbersione logratu zuen Jangoikoareki bateo? Zeren ezi beiratzea solamente pulpitoan ze beraxteko biotzik gogorrenak. Orren gañetik milagroketa obratzen zuena arimen ta gorputzen onetan. Orgatik ze aklamatua, ta billatua leku guzietaik, ditxoso kontatzen zirela zuketenak apatu beraren habitua, edo errezibitu bedeizioa. Iges in naiez alako laudario ta estimazioetaik, pasatu ze Guardiako konbentura: Bidean akonpañatu zute Barzelonakoek ainberze negar, ta dolameneki, ezi bear izan zue bere sendotasuna, segitzeko biajean. E llegaturik ugalde Lobregat deitura pasatzen ze uraren gañean oñez busti gabe: eta pasatzerakoan fortunaturik soñatzea abemaria-ezkilak an erri batean, aitu zueneko paratzen zelaik belauriko errezatzeko, usatu bekala, urak partitu zire, ta utzi ziote lurra idor bukatu arteo errezua, ta pasatu arteo berze aldera. E rrezibitu zute bere sortuerriko konbentuan nola Aingiru bat zerutik etorria. Zorzi urtez bizitu ze an bizitza bat kasi zerukoa, zuela komunikazio kontinoa zerukoeki. Azkenean eman zio heritasun bat, abisu bekala, pasatzeko bizi obera. E skatu zitue sakramentuak, ta errezibiturik komunione sagratua, gelditu ze elebaturik Jesus onaren besarka amorosoan denbora luzean. Bere baitara itzulirik erran zue nola joan bear zuen biramonean mundugontaik; eta jautsirik Ama Santisima asistitzeko ordu gartan Aingeruen guardiareki, despeitu zue bere arima ditxosa Aprilaren 27.an 1304 urtean. Bereala mostratzeko beraren gloria Jangoikoak obratu zitue montonka milagroak, sendatus heri-genero guzietaik, ta biztus ilak ere: eta egungo eguneraño logratus, euri bear delaik, euri, serenidade bear delaik, serenidade, solamente atratzeareki prozesioan kaxa dauzkiena errelikia sanduak. Bedeikatua biz Jangoiko ona, ain egiaz baitaki barkatzen, ta otsoak itzultzen axuri, ta bekatariak sandu, kantatzeko bere miserikordiak. 487 SANDUEN BIZITZAK Maiatzaren 12.an San Nereo, Akileo, Domitila, ta Pankrazio 1. S. Nereo ta Akileo elkarren anaiak zire nirabe zeudenak Flabia Domizilaren zerbitzuan ongi estimatuak, eta beren etxokandre goi ze donzella ta señora andia, enperadorearen elleba. Aiek in zire Kristio S. Pedroren medios, eta konsejatu ziote beren etxokandreai egin zeien bera ere Kristio, eta egin ze. Tratatzen ze ezkontzea Aureliano Jaun andi bateki; eta zegolaik bein adornatzen gala preziosoeki Nobia bekala, bi anaiek mintzatu ziote, o Domitila, paratzen duen dilijenzia adornatzean gorputza, para balez edertzean arima, kuadra leike ortas Jesu Kristo, ta ar lezake bere esposatako, ta iraun lezake orren edertasunak eternoki. E rrespondatu zue, ezta gaixto Matrimonioaren estadoa, Jangoikoak paratu duena, bizitzeko elkarren konpañian, ta azitzeko humeak zerurako. Aiek erran ziote, baña zenbat obeago da birjinidadearen estadoa, Jesu Kristok erakutsi ta konsagratu duena? Orrek beiratzentu matrimonioaren onak, ta eztu beiratzen dituen trabajuak, kargak, ta neke-penak. Galdu bear donzellatasunaren nonbre, gala ta gloria: egon bear gizon baten sujeziora: sufritu bear humore gaixtoak, eta asko naigabe, ta bear ezten: gero zenbat kuidado, trabaju, peligro, molestia, eta guruze gisa? ezin konta ala orputz ta arimaren aldetik. Kontra berriz birjinidadearen estadoan libre sujekzio goietaik, gorputza sendoago, ta ederrago, arima sosegu obean daukala bere esposotako Jesus ona dakiena onetsitzen ta ongi egiten beti, gaizkirik beñere ez, guzis ederra, poderoso, abrats, liberal, afable, amante ta amable ezin obea, ta nai bekalakoa. E men gozaraztentu bere amorearen erregalo soberanoak, eta an egitentu erreginak koronaturik glorias, ezi zeruan ere distingituak dire birjinak beren insignia berex gloriosoareki. Oh! ezaun balez ongi abantalla! Azkenean senar emen artu dezana faltatuko zaio goiz edo berant, nai badu ezpadu: Jesus gloriako errege soberanoa betirokoa da, ezta faltatzen, eztaere aldatzen. Donzella juiziosoak aitu ondoan erran zue, oh! lenago aitu banu doktrina gau, ofrezitu baño len ni esposatako! Oh! balitz modu, libratzeko ni Aurelianoren eskuetaik, ta mantenitzeko birjin, nola nai nuken! 2. Utzi zute arimo onareki Domitilla, ta joan zire kontu ematera Aita sanduari, baize S. Klemente sandaren lengusua. Aditu zituelaik erran zue, 488 Joakin Lizarraga iduri zaida au dela denbora, pasatzeko martirio nik, eta arrek, eta zuek: baña bada Jesu Kristok dio, ez beldurtzeko iltzen dutenes gorputza, etzagula in kasorik gizon mortalas, Jangoikoak egiteagatik plazer. Goazen Domitilagana: joan ze, ta konsagratu zue Jesu Kristoren, nola nai zuen. Bere esposo Aurelianok jakin zuelaik, eman zition trabajuak eta molestiak, ezta aisa kontatzea ere; desterrarazi zue urrun, ustez ango trabajueki errendituko zen artzera bera esposotako. Akonpañatu zute desterruan bi mutil sanduek: Joan ze araraño Aureliano ere ikustera ia beraxtu zen; baña aurkiturik firmeago zegola len baño ere, eta bi anaiak zirela medio, eben kontra itzuli zue bere ira, nai zitue ilarazi; azotarazi zitue moldegaizki: biali zitue Terrazinara, kastiga zezkien ango Juezak Minuzio Rufo deituak: onek ezin zuzkelaik ez ones, eta ez gaitzes errendiarazi, zeren baiziote, munduagatik etzutela utziko fedea S. Pedro Apostoluak erakutsi ziotena, tormentarazi zitue potroan, errearazi burriñasko plantxa goritues saietsak, ta azkenik ebaki buruak. Orziarazi zitue beren Diszipulo izanak, ta Domizilaren kuidazaleak Romara urbil, beraren heredaje batean. 3. Gero Domizila bera eraman zue Aurelianok Terrazinara obligatu naiez eskontzera: ortako ertxiarazi zue ganbara batean: bilarazi zue anitz jende zelebratzeko boda: disponitu ze danza, ta Aureliano danzatu ze maneraz, ezi antxe akabatu ze, orazioan zegon bitarteo Domizila eskatus libra zezan arren eskuetaik. Libratu ze Jangoikoaren graziaz, baña ez martiriotik, ezi Aurelianoren Anaia batek mendekatu naiez erdetxi zue Trajano enperadoreaganik manamendu egiteko presa Domitilla Kristiogatik, ta ilarazteko, ezpazue utzi nai. Oneki joan ze Terrazinara: aurkitu zitue Domizilia ta berze donzella juntatu zekizkionak guardatu naiez birjinidadea. Notifikatu ziote manamendua, eta mantenitzen zirelaik firme beren propositoan, enzerraturik kuarto batean Domizilla. Teodora, ta E ufrosina, emanarazi zue kanpotik su, an erre zeizen. Biramonean Diakon batek, Zesario deituak aurkitu zitue agos bera nola baleude orazioan: suak kendu bizia bai, baña ez erre ta ez ukitu bilo batean ere: ta ala sanda bekala ortzi zitue honratuki. Arimak zerura Jangoikoak. 4. S. Pankrazio amalaur urtetako mutikoa, gelditurik emazurz, kuidatzen zue bere osaba batek Dionisio deituak. Onek azitzen ta erregalatzen zue berea bekala, ta eraman zue bereki Romara, non baratu zire barride batean, zeintan zegon Aita sandua altxaturik persekuzioneagatik. Deseantzen zute ikustea bere fama onagatik. Ikusi zute, aditu zute, ta ikasirik fede Kristioaren egia errezibitu zute ain gogotik, ezi arren amorez ia zeude il naiak. Andik guti iltze osaba erio naturales: mutikoa in zute preso, ta eraman enperadore Dioklezianogana, zeñek jakinik zela jendaki noblekoa, ta 489 SANDUEN BIZITZAK ikusirik ain gastettoa, ta ederra, nai zue milla loxentxus ekarri adoratzera aien Jangoikoak. Mutikoak errespondatu zio juizio andiareki, admiratzen naiz nola berorrek ain juizioskoa izanik nai duen adora dezkiten nie Jangoikotako gizon ain bizioso gaixto izanak, ezi alakoak balire bere mutil zerbitzukoak, bota lezazke etxetik ongi zeaturik. E rrespuesta goneki suturik enperadoreak degollarazi zue: eta sanduaren gorputza gauas arturik Oktabila Matrona Romanak ta enbalsamaturik depositatu zue 303 urtean. 490 Joakin Lizarraga Maiatzaren 26.an San Felipe Neri Konfesore 1. Florenzian jaio ze S. Felipe Neri sazerdoteen lorea, ta gala. Aurzututik ze agitz juizioso ta birtuoso, deitzen baizute Felipe ona. E studiatzen zitue ongi letrak, baña obeki birtuteak, ain Jangoikoai emana, ezi erre zelarik Aitaren hazienda bat agitz baliosoa, etze orgatik turbatu. Biali zue Aitak Napolesa, izateko an bere osaba abrats baten heredero, enpleatus merkatari-tratuan: baña naiago zue berak enpleatu zerurako tratuan. Orgatik joan ze Romara, non enpleatzen ze bere estudioas landara bisitatzen estazioak, orazioan, baruan, penitenzian: espezialki arimaren ta gorputzaren kastidadean. Armatu zizkiote lakioak zeboareki; baña atra ze libre irabazis Jangoikoarendako tentazaleak. Bere libru betirokoa ze Kristo guruzifikatua, zeñi beiratus ere urtzen ze amoresko negarres, ta eman ze amatzera ta imitatzera al guzian. Jauna ere asi ze erregalatzen miragarriro bere amazalea. E ta zer erregalo obeago, ezi ematea amorearen iago ta iago sugar gozoak? Ain abasto eman zio bein, ezi erori ze lurrean biotzaren palpitazio erru bateki, zein iraundu zion bizi guzian, ta ezin kabitus biotzak petxoaren barnean, bi kostillezur autxi, ta goratu zekizkio: ta on ziote medikuek zela Jangoikoaren probidenzias, etzeien heritu biotza salto gaieki, ta izan zezan leku desahogatzeko ta freskatzeko. Jangoikoaren amoreai darraio proximoen amorea; eta ala zebila injeniatzen beti nola egin ongi eginala: diru guti naiz bai, baña zue karidade anitz. Billatzen zue andik eta emendik erremediatzeko beartsuak: ta bere Aingiru guardiakoak lagun iten zio, ta libratzen ere bai peligro andietaik. Baña bere personas zerbitzatzen ziote hospitaleetan heriei bear guzietan, eta afizionarazi zitue ofizio goietara berze asko: rinzipalki S. K amilo Leli, zeñek gero fundatu zuen errelijionea, lagun iteko heriei ongi iltzen: eta zeudelaik exortatzen, ikusi zue S. Felipek nola zeuden Aingiruak inspiratzen itz erran bear zuztenak. 2. Baña arimen eiziara zue bere afizionea prinzipalkiro. Ortako eman ze guzia aditzera konfesioak: eta ofizio gortan trabatu zuena ilartaño, atra zituen fruituak, lagundu ziona Jangoikoak, eta ala obratu zituen prodijio miragarriak, ezta mirik explika dezakenik: Zenbait bakotx aipatukotut, entenda daien zein kuadrable den Jangoikoai lan gisa gau, berak manatua bekala. Goizoro agitz goixtar joaten ze elizara, ta jartzen ze pazienziaren alkian, diot, konfesonarioan, etxideten penitenteak, andik etze jaikitzen, 491 SANDUEN BIZITZAK ezpaze meza erratera, edo gauza prezisoren batera, ta alakoetan uzten zue abisaturik nora zoeien, abisa zezaten, nai bazue norbaitek. E tzelaik konfesatzekorik, egoten ze konfesonarioaren aldakan orazioan edo leitzen, orreki aurkitzen zue nai zuenak noiznai. Zebatzen asi zelarik jendea, komunkiro agitzen ze konfesatzea berrogei persona argitu orduko, eta ebek ta gañarako konfesatzen zituenak jaiegunetan bialtzen zitue egitera orazio, erran arteo berak meza, zein guziek enzuten zute, ta komekatzen zitue artan bere eskus: gero graziak emanik, bear zuzte bisitatu heriak, ta zerbitzatu hospitaleetan. Baña nolako gauzak inarazten zitiote, alzinatzeko birtutean? E ta obeditzen ziote puntualki, ikusirik nola Jangoikoak faboratzen zituen obedienteak, eta kastigatzen desobedienteak. Orgatik atra zire bere penitenteetaik anitz sandu, ta errelijioso. S. Ignazio Loiolak deitzen zue S. Felipe ezkila, zeren nola ezkilak dorrean dagolaik ekarraraztentuen fielak tenplora, ala Felipek errelijionera penitenteak, gelditurik bera kanpoan. Nai zuelaik sartu Jesusen Konpañian, etzue admititu S. Ignaziok ikusirik probetxu iten zuena munduan. Berriz aditus Indietako berriak, joan naiak zegolaik arat konbertitzeko infielak, errebelatu zio Jangoikoak errelijioso bati, Feliperen Indiak zirela Roman: nola baize ageri, prinzipalkiro administratus penitenziako sakramentua. 3. Prinzipioan errepugnatzen zue konfesatzea emastekiak; baña erdetxi zuenas-sueros biktoria andi bat gaixtoek armatu zioten galbide ta eskaida andi batean, Jangoikoak komunikatu zio kastidadearen dono bat ain exzelentea, ezi ala nola iruzkiak balsaloi ta ongarrietaik eztuen mantxarik, ala sanduak naiz kuratus gaitz eta llaga urrintzuak, etzue senti beñere mellarik: antes bien errespiratzen zue bereganik atxon edo fragranzia bat zerukoa; eta usmas ere ezauntzen zitue personak, atxon onetik honestoak, deshonestoak usai gaixtotik. Baña zenbat berze dono ere komunikatu zio bere Majestadeak? Beraren argis ikusten zitue biotzen pensamentuak, eta afektoak sekretoenak: abisatus zer ta zer atzen zekioten konfesatzean: baitare erranes berak berek erran baño len. Opaturik bein bateki erran zio, zein beitarte gaixtoa duzun! E rretiraturik arrek egin zitue zenbait akto kontriziosko konfesatzeko, ta ondorean erran zio sanduak, berze beitarterik duzu orai. Berze bat gaizki konfesatzen zena sartu ze ikustera sandua bere kuartoan: sandua ikusi orduko asi ze negarres ziola, zergatik etzara konfesatzen osoki? Beira ez dezazun gezur egin Aita espiritualeai: deklara dena den bekala. Gelditu ze ura arriturik. Biramonean konfesatu ze berze bateki: gero joan ze bisitatzera sandua, ta sanduak, orai bai, erran zio arresti, edertu baizara. Berze bat konfesatu ze sanduareki zeremonias: sanduak erran zio serio, E spiritu Sanduak erran 492 Joakin Lizarraga dida, konfesatu duzun guzia dela gezurra. Lotsarriturik ura konfesatu ze gero ongi, ta sartu ze Relijioso. Berze bati altxatzen zituenai alkez, erran zio, zuk duzu bekatu gau, ta ura, ta berze gura, konfesazkizu, ezpazara nai kondenatu. Berze batzuei alketzen zirenei alzinatzen ze bera erratera amoltsuki zuten guzia. Berze batzuek konfesatu ondoan bere iduri gura, galdegiten ziote, Aita, gelditzen ote zaida zerbait? Sanduak zio, bai, au edo berzea, edo seguratzen zitue konfesatuas ongi. 4. Bada Jangoikoak eman zion donoa, berexteko biotzak, inarazteko bear zena, kidatzeko, ta salbatzeko arimak, eztaike aski pondera. Bere konfesatu bat zego estudiatzen afanaturik igan naies gora munduan. Sanduak biotza ikusirik erraten zio kariño andiareki, ditxosoa zu, orai estudiatu guapoki, ta gero famatuko zara, ta logratukouzu dignidade ta errenta abasto. Ditxosoa zu, ain gora goratzen zarelaik, nor zuri atrebitu mintzatzera ere? Ala zoekio erranes mutilai ia gogoan pasatu zuen guzia, ta aldioro ditxosoa zu. Mutila zego zoroturik kontentus ustez erraten zion sinez. Azkenean burua eskus artu ta arrimatus bere petxora, erran zio bearrira itztto gau, eta gero?... Inprimituzekizkio ain fuerte biotzean, ezi etzei due atzen. Joan etxera, ta beti bere buruareki kabilatzen, bai orai estudiatu andi naiez: eta gero? Gero graduatuko aiz, ta inen aiz Abogatu: eta gero? Gero juez Konsejuan. E ta gero? Pensamentu goneki despeitu zue munduko banidadea, ta eman ze Jangoikoai: ta itztto gorreki desenganatu zitue berze anitz. Señora bat konfesatzen zena sanduareki, zeren alde bateki asarraturik etzen baketu nai, erraten zion bekala sanduak, apartatu ze konfesatzetik berareki. Mantenitzen zelaik odio gartan sobra; gau batez sentitu zue ematen ziotela bofetada bat, ta bateo aditu zue S. Feliperen boza erraten ziola, noiz arteo mantenitu beauzu ira goi? Lotsaturik andre gura bereala argitu orduko joan ze bere konfesore sanduagana ia biotza aldaturik. Bere sazerdote lagun bat bialirik itekos zego aflijiturik hein bekatuaren peligroan. Urrun zegolaik sandua agertu zekio bere kuartoan erraten ziola, nola zaude? Arrek, gaizki. Sanduak eskua buruan paraturik zeñatu zue, ta erran zio, ez beldurrik izan. Oneki desaparezitu ze, ta ura gelditu ze alegre, ta aurkitu zue ataria ertxirik, utzi bekala. E masteki bat heri zegona ia iltzeko bisitatu zue sanduak, ta animatu zue bere tentazio andietan: gero atra ze joateko bisitatzera berze heriak: karrikan zoeielaik baratu ze guti bat, ta erran ziote lagunei, ah pobrettoa, pobrettoa! Preziso da itzuli gaitzen. Itzuli ze, ta aurkitu zue kasi desesperaturik. Oiu iten zio, bada erran zadazu, norengatik iltze Jesu Kristo? Arrek, bekatariengatik iltze. Sanduak, eta zu zer zara? Arrek, ni bekatari gaixto bat. Sanduak orduan, bada Kristo il baze bekatariengatik, ta bekatari izan zu, 493 SANDUEN BIZITZAK beras salbo zara Kristoren kostus. Fu ematen zio aurpegira, egiten zue orazio, ta buruan eskua paraturik, ta beira zegokiolaik, oius erran zio, arima, nik manatzen dizut Jangoikoaren partetik atra zaitela gorputz gontaik. Istante berean iltze. Deklaratu zue gero sanduak, izan zela Jangoikoaren grazia, ezi iraundu bazue iago, zela peligro andia erori zeien tentazioan. Dirudi zeukala bere eskuan erioa ta bizia, osasuna ta gaitza. E rraten zue batzutan, nik eztut nai iltzaiten orai: eta bereala sendaturik. Berze batzutan burua galdurik zeudelaik itzularazten zitue juiziora, konfesatzeko. Mutiko bateki agitu zena da notagarri. Arren Ama zegolaik erditzeko ia, senarrak eskatu zio sanduari enkomenda zezan Jangoikoai. Sanduak suspenso egonik guti bat errespondatu zio, zure andrea erdiko da seme bates; nik nai dut para dezozen izena ene gustora: etzara kontent? Ark, baietz. Sanduak orduan, bada deitu bear da Paulo. Kunplitu ze guzia erran bekala: jaio ze, azi ze, ta konfesatzen ze Paulo sanduareki. Amalaur urtetan artu zue kalentura kontinokoak: bi ilabete terdis heri egon ze: Sanduak egunoro bisitatzen zue, zeren baizue maite. Iltzerakoan abisatu zute sandua zetorrela, nai bazue ikusi bizirik: sandua orduan zego mezan, ta bukatu zueneko bukatu ze Paulo, ta zeude mortaxatzeko. E llegatu zelaik sandua paratu ze orazioan, eman zio ur bedeikatu, egin zio, ta oiu, Paulo Paulo. Onek istante idikirik begiak errespondatu zio, Aita: bekatu bat atzendu zekida, ta nai nue konfesatu. Atrarazirik jendeak, ta guruze bat eskura emanik konfesatu zue. Gero sarturik etxekoak kuartoan, asi ze mutikoa kontatzen bere Ama ta arreba ilak zirenes. Ordu erdi bat iraundu zue itzketak. Gero galdegin zio sanduak, ia nai zen il: arrek errespondatu zio baietz, joateagatik zerura, non ikusi zituen bere Ama ta arreba. Orduan sanduak, emanes bere bedeizioa, erran zio, zoaz Jangoikoareki ordu onean, eta otoitz egizu enegatik Jangoikoai. Istantean mutikoa alegre deus mogitu gabe gelditu ze ilik, asko zeudelaik beira. 5. Sandu gloriosoa laur ogei urte beterik, infinizio bat obra on eginik, ta infinizio bat arima irabazirik Jangoikoaren, izanik munduaren exenplu sendoa birtute guzietan, espezialki karidadean, kastidadean, ta humildadean, ellegatu ze azkenerat, ta erraten ziotelaik bereek eska zezola Jangoikoai S. Martinek bekala, Jauna, barima banaiz oraño preziso berorren jendearen, eztut errepugnatzen trabajua: errespondatu zue sentimentu andiareki, Jangoikoak guarda erratetik alako itza nik; nor naiz ni, presumitzeko nai zela preziso deustako ere? Ala uste zue beti zela ez solamente inutil, baita ere munduan zen gaixtoena. Jangoikoai erraten zio, Jauna, guarda benaza, otoi, ta iduki benaza bere eskutik, ezperen itzuliko nazaio traidore. Bein zoeie karraka barna oius ziola, ni nago desesperatu494 Joakin Lizarraga rik. Ongi nai zutenek, zer du? galdegiten ziote, zer agitzen zaio? E rrespondatu zue ia sereno, nago desesperaturik neureas, baña seguraturik Jangoikoas. Azken eguneraño enpleatu ze meza erraten egunoro, errezatzen, ta konfesatzen goiz-arrats: Azken egunean, baize Korpus Kristiren eguna, jarri ze agitz goizik konfesatzen jendea, eskatus erreza zezatela errosarioa berarendako il ondoan: ta besarkatus, ta despeitus amorosoki: gero erran zue meza zoraturik bekala alegranzias, glorian espezialki erdi kantatus: gañarako lanak ere egin zitue, baña alegreago nioiz baño. Gauerdirat eman zio odolesko akzidente batek, zeñeki bereala despeitu zen arima 1595 urtean. Milagroak abasto bereala: izan ze kanonizatua S. Isidro Nekazariareki, S. Ignazio, S. Franzisko Xabier, ta S. Teresareki 1622 urtean. 495 SANDUEN BIZITZAK Maiatzaren 19.an San Dunstano Arzobispo Kantuariakoa 1. S. Dunstano Inglesa, buratso guzis nobleen humea, kastidadearen defendazale, ta deshonestidadearen kontrario insignea señalatu zue Jangoikoak jaio baño len ere. Berareki sabelean bere Ama zegolaik kandelerako prozesioan, derepente aizerik gabe itzali zire kandela guziak; arrena solamente gero itxeki ze an goratik jautsi zen argi milagrosko bateki; eta artaik guziek itxeki zuzte bereak, ta entendatu zute emanen zuela argira seme bat argituko ziotena guziei zerurako bidean. Jaio ze bere denboran Dunstano txoil eder agraziatua. Pasaturik aurzutua eman ze estudiatzera alako aplikazioareki, ezi sobra estudiatus heritu ze eriotzeraño: baña iltzeko zegolaik gau erdian de repente saltatu ze goatzetik sano ta sendo, eta joan ze elizara graziak ematera, ta ertxirik zeudelaik atariak, aurkitu ze barnean milagros. Anitz habilidade izan zue eskribitzean, pintatzean, urre zillar labratzean, eskulturan, musikan, ta berze estudioetan: baña prinzipalena orazioan, ta birtuteen aritzean. Bere osaba K antuariako Arzobispoak ezaundurik guzietako zela on, enkomendatu zue erregeri: erregek estimatzen zue mereji bekala; baña inbidiosoek etzute ikusi nai, ta goratu ziote asko testimonio ta persekuzio malamente: bear izan zue joan aien begietaik: bidean erdetxirik maltratatu zute milla maneras, ta etzute akabatu iles, zeren tzakur-tropa batek defendatu zuen. Joan ze libraturik Jangoikoaren graziaz S. E lfego obispoagana, zeñek ordenaturik sazerdote bizitu ze denbora zati bat erretiraturik penitenzian, ta orazioan Jangoikoareki. 2. Baña il ondoan errege gura, arren anaia E dmundok errege berriak deitu zue beregana: baña inbidiosoen astuzias bota zue bereganik. Jangoikoak ordea ikusiarazi zio erregeri bere utsa, zeren aurkiturik biziaren peligroan, ta ezaundurik zela Jangoikoaren kastigoa, ofrezitu zue itzularaztea Dunstano; ta ala libraturik kunplitu zue, ta sanduareki bateo fundatu zue monasterio bat izan zena ango kristiandadearen muralla bekala. Ilik errege, ta bere anaia, sartu ze E duino gaixtofikatua, ta ain itsutua bizio deshonestoan, ezi bere koronazioko egun berean utzirik Jaundiak konbita solemnean erretiratu ze bi Ama alabaeki guzien eskandalo ta murmurazioareki, zenen sosegarazteko joan ze sandua, erreprehenditu ta itzulia- 496 Joakin Lizarraga razi zue erregea Jaun gaiengana: baña ainberze ira artu zute bi gaiek, ezi desterrarazi zute sandua erreinutik, ta ez kontent orreki sollik biali zuzte ministro manatuak arrapatzeko, ta atratzeko begiak sanduari; Ain furiosoa da pasionea urdeetan! Baña orduko Flandesa joanik zego sandua. Agitz konsolatu zue an Jangoikoak sandua S. Andresen medios, laster akabatuko zela trabajua, ezi errege buru arinak laster galdu zue erreinuaren zati andi bat, eta bizia, eta ezpazue galdu arima betikos, izan ze sanduaren otoi ta negarren birtutez, ezi sanduek ala pagatzentute gaizkiak onkieki. Arren anaia E dgaro eginik errege, lenbiziko in zuena izan ze deitzea S. Dunstano beregana, ta gero egitea obispo Bigornian ta Londresen lenik, ta azkenik K antuariako Arzobispo Primado. E men ere izan zue iteko asko deshonestoeki: zeren ezi Konde Jaun andi bat ezkondu ze bere goñata bateki dispensarik gabe: abisatu ta erreprehenditu zue sanduak, ta etzelaik berze erremediorik, exkomekatu zue. Asarraturik arrek akuditu zue erregegana, ta Aita sanduagana, beraxtu zezaten S. Dunstano, baña ikusirik zegola firmeago ezi peña, arriturik beldurrak erori zekion ganean Jangoikoaren maldizioa, despeitu zue emastekia, eta obispoeki Arzobispoa zegolarik konzilio nazionalean, sartu ze Kondea oin urtuxian penitente, botatu ze sanduaren oñetan humil humila eskatus penitenzia ta absoluzionea. E rrege berareki ere, naiz ain onetsia zen beraganik, iteko izan zue genero gontan, zeren erregek ikusirik konbentu batean donzella bat agitz ederra an azitzen zena, deiturik beregana azkeneko desloratu zue. Jakinik S. Dunstanok artu zue bidea erregeren palaziora: ellegatu zelaik, nai zue erregek artu eskutik honratu naiez; baña sanduak grabe erretiratu zue eskua, erraten ziola garbi zeiela lenik penitenziako sakramentuan, ta gero ukituko zituela beraren eskuak baizire sagratuak. Bereala errege bota zekio oñetan, konfesatu bere gaizki egina, ta eskatu zio penitenzia, zein paratu zio sanduak zazpi urtetakoa, ta kunplitu zue erregek humil. 3. Berze iteko batean ikusiarazi zue S. Dunstanok bere santidadea ta konstanzia. Bizi zire orduan eliza-gizonak Inglaterran arro deshonestoki, ezkondurik bekala anitz aietaik. E tzire askitu berze erremedioak: bear izan ze usatu burriña ta sua, kendus Jangoikoaren etxetik deshonre itsusi gura, botatus alako kalonje ta elizagizonak beren elizaetaik, dignidade, ta errentaetaik, ta paratus aien lekuan Monje sanduak. E gin ze lan gau anitz lekutan Aita sanduaren ta erregeren ordenamendus. Baña kexatzen zirelaik ta lamentatzen despeituak, erregek juntarazi zue konzilio obispoena Bintonian: S. Dunstanok proponitu zitue an bere arrazioak ta moduak, nola egin zen: aprobatu zute Jaun guziek: baña nola baizire anitz ta pode497 SANDUEN BIZITZAK rosoak pribatu zirenak, eutxi zire erregeri otoies eta negarres eskatus itzultzea lengo errentak: Ia lastimatu zire errege ta zenbait Jaun andi, eta asi zire eskatzen S. Dunstanori, lastima zeien bera ere, ta barka zezoten aldi gartan, ta ezpazire emendatzen, gero bota zezkiela berriz betikos: Zegolarik sandua pensatzen, Kristo guruzifikatuak an zegonak guzien alzinean, goraturik boza imajinatik erran zue, eztaiela egin, eztaiela egin: Ongi ordenatu duze: etzazela aldatu gaizki. Gelditu zire ta Jaun guziak arriturik; eta S. Dunstanok erran zue, ia eztugu itekorik: Jangoikoa da eman duena sentenzia. Ala gelditu zire orduan gauzak: baña denboraren buruan aien humeak asi zire berriz erreklamatzen beren Aitaen errentaengatik: billatu zute ortako Abogatu elegante bat, zeñek ederki presentaturik Ze arrazioak, sanduak sereno ta grabe erran zue, badakize pleitu gau aspaldian dagola bukaturik Jangoikoaren sentenzias. Nik orai arteo kuidatu dut laguntzea elizai nere indar guties: orai adinareki ta trabajueki nago konsumiturik pasatu naiez bakean falta zaizkidan egunak. Jangoikoai enkomendatzen diot bere eliza, defenda dezan. Azken itza erran zueneko, aiek zeuden sueloa ondatu ze, ta guziak eroririk bera maltratatu zire; baña sandua zegon lekua oso gelditu ze berareki. Ala konfirmatu zue Jangoikoak emanikako sentenzia. 4. Berze gauza batean ere mostratu zue justiziaren zeloa. Sentenziatu zuzte irur monedari falsu iltzera, ta luzaturik justiziatzea egun batez, zeren baize E spiritu Sanduaren bazkoa, utzi zue meza egun gartan, etzuela erranen in artaño justizia gura. Gogor iduritu zekiote zenbaitei ta rigore, baña Jangoikoak adiarazi zue etzela baizik zuzenbide: zeren ezi aiek justiziatuas geros, paratu ze meza erraten, ta jautsi ze uso bat elurra baño txuriago, ta egon ze sanduaren buruaren gañean, bukatu artaño meza, beraren konsolazio ta deboziosko negar gozoeki. Asko bisita zeruko gozatu zue, ta bein joaterakoan Ama birjinaren tenplora, akonpaña zute birjin zerukoek arturik erdian, ta kantatus miragarriro, paratu arteo elizan. Ikusi ere zue grazian dauden arimen edertasuna, ta amorosturik ala arimes etzue berze antsiarik, baizik irabaztea arimak. Juande Salbatore egun batez zegolaik kontenplatzen Kristoren triunfoa igatean zerura, ikusi zue infinizio bat persona txuri argi eder sartzen elizan guziak koronaeki buruetan: erraten ziotela, barin bazego prest, zoeiela aieki zerura zelebratzera festa gura. Sanduak esker milla emanik, errespondatu zue bere ofizioa zela erakustea fielei misterio gura, ta zerurako bidea: orgatik etzeikela joan egun artan aieki. Aiek ontzat arturik exkusa erran ziote presta zeiela bada urbilen larunbateko. E ta egun gontan igan ze ikustera Jangoikoaren aurpegia zeruan, Kristoren milla urteen inguruan: 988 urtean &. 498 Joakin Lizarraga Garagarrillaren 14.an San Basilio andia Doktore 1. S. Basilio andia, eliza katolikoaren Doktore ta pilare fuertea, herejeen mallua, jaio ze Helenoponton: bere jendaki guzia izan ze sandu, ta bera agitz sandu. Atenasen estudiaturik S. Gregorio Nazianzenoreki egin ze txoil adiskide, ta biak bat bekala zire, biak agitz sandu, ta agitz jakintsu. Jerusalengo peregrinazioa bukaturik, itzuli ze Basilio Antiokiara, non ordenaturik Diakono asi ze predikatzen asko lekutan: ellegaturik Zesareara ordenatu ze sazerdote, ta askok nai zute egin obispo orduan ere: baña bera S. Gregorioreki erretiratu ze desertura, non bizitu ziren obratus, ta erakutsis santidade guzia. Andik iten ziote gerra herejeei, argitus ta agertus iruzki batek bekala aien erroreen ilunbeak. Baña jakinik iten zituela herejiak kalte andiak Zesarean, atra ze zoko gartaik konfunditzeko herejeak, ta konfirmatzeko katolikoak ziudade gartan. E ta faltaturik ango obispoa, obligatu zute izatera, nai ezpazue ere. Bear-izan ze alako bat, zeren agiturik goseketa erru bat denbora gartan, sanduak zuen guzia saldurik ta emanik, exenplu ta itz oneki kuidatu zue erremadiatzea al guzian: ta inarazi zue hospitale bat, non kuidatzen zuen pobrees ta heries bere eskus ere zerbitzatus. E tzire falta murmuratzen ziotenak, ta karidadea deitzen banidade: baña etzue ajolarik, klaro zelaik ageri Jangoikoai plazer iten zekiola, zeren ezi sandu gontan beti distingitu ze petxo bat andia, korajea, ta konstanzia Jangoikoaren zerbitzuko gauzetan. 2. Progatu ze fede katolikoaren defensatan. Juliano Apostatak tratatu zuenak estudioetan Atenasen, enperadore eginik gastigatu zio nai bazekio joan ikustera, nola adiskidea adiskideagana. E rrespondatu zio ausart kristio katoliko zela bera, ta zegola prest iltzera fedeagatik. Julianok artu ziote oposizio berai, ta S. Gregorio Nazianzenoi, baizekie zirela bi defendazale fedearenak garai etzezazkenak arrazios, ta nai zitue ilarazi Persiako gerra bukatu ondoan, baña an bukatu ze bera heriturik zerutik, eta diote ezi S. Basiliok orazio eginagatik Ama birjinai. Baña Balente enperadoreareki izan zue geiago iteko. Arrek desterratu zitue anitz obispo katoliko, laur ogei sazerdote eramanik itsasan dira onzi batean, su emanarazi zio, an erre edo ito zeizen, berze sobra gaixtakerien gañetik, nola baize Hereje Arrianoa. Joan ze Zesareara ere, eroriarazteko S. Basilio, baize iago erresistitzen ziona guziek baño. Baña nola baize ain estimatua ta errespetatua guzienganik, batzutan bialtzen zitio bere konsejukoak irabazi zeza- 499 SANDUEN BIZITZAK ten loxentxus, berze batzutan kapitanak lotsa zezaten meatxus: baña tieso beti sandua, nola peña bat. E nperadorearen Prefektoak, Modesto deituak, baña inmodesto zenak ta moldegaitz, presentarazi zue bere alzinean: eta deskortes desatento erran zio lenbiziko itza, zer atrebenzia da orrena ala oponitzen baita enperadorearen Majestadeai? Uste du badezokela erresisti? E rrespondatu zio sereno emekiro, nik eztakit zergatik deitzen nauen atrebitua ni, eztutelaik egin gauzarik izen goi mereji duenik. Prefektoak suber dio, ene keja da, zeren guziek obeditzen diotelaik enperadoreai, orrek sollik desobedienzia ta desprezio iten baitio. Sanduak tieso, nik bear diot obeditu zeruko ta lurreko enperadoreari, ta arren kontra niori ez. Prefektoak emen, nik nai dut obedi nazan. E ztagokio ongi gure lagun izatea profesatzen dugun artan? Sanduak, gauza ona da izatea berori lagun, ez Arriano bekala, bai Kristio katoliko bekala, orrek nai baluke izan, ezi kristioa estimatu bear da fede egiaskoagatik ta konzienzia garbiagatik. Berori uste dut dela enperadorearen Ministro ona, ta gizon andia; baña orgatik eztut uste dela Jangoikoai kuadrableago ni baño. Sutu ze oneki Prefektoa, ta asi ze meatxu egiten inen ziola au ta ura, desterru, tormentu eriotze. Sanduak errepausa andiareki erraten dio, Modesto Jauna; ez pensa lotsatu ni meatxus. E ztut beldurrik kentzeas ondasunak, ezpaititut; eztaere desterruas, ezi mundu guzia da desterru enetako, paraisoa patria: eztaere tormentues, ezi ene gorputz gau dago flakurraturik, golpe gutireki ilen da: eriotzeas gutiago dut beldur, baitakit idikiko didala ataria, pasatzeko Jangoikoagana. Arritu ze Prefektoa korajeas, ta erran zio, eztut aurkitu nior mintzatu didanik ain libre ausart, nola orrek. Sanduak, on bide da, zeren eztuen tratatu obisporik, ezi obispo garenok gara obligatuak izatera humilago guziak baño gañarakoan, baña Jesu Kristoren fede ta honraren asuntoan animoso ausart. Azkenean Prefektoak erran zio, gau gau ematen zaio, pensa dezan ongi dagokiona. Sanduak, ni oroat izanen naiz biar, nola egun. 3. Kontatu zio Prefektoak enperadoreai pasatu zena Basilioreki, ta admiratus konstanzia manatu zue enperadoreak utzi zezatela geldi. E ta ikusi daien sanduen jenioa nola en, Prefekto gura ain gogorki tratatu zuena agitu ze gero erortzea gaitz trabajoso batean erremediorik etzuela niondik: eskatu zio S. Basiliori, nai bazekio joan ikustera: joan zekio sandua boladan; ark eskatu zio barkazio: sanduak ez barkazioa solamente, baita osasuna ere eman zio bere orazioareki; adiarazis nola Jangoikoaren alde zen leon bat bekala, ta bere agrabioetan axuri bat mansoa pagatus gaizkia onareki. E rrege-egunean, edo E pifamaren festan joan ze enperadorea tenplora, zeudelarik zelebratzen katolikoak beren obispo Basiliore500 Joakin Lizarraga ki, sandua guzien erdian atento erreberente orazioan mogitzen etzela iago ezi arri bat, eta guziak inguruan ixil modesto deboto: ellegatu ze enperadorea ofratzera bere ofrenda preziosoa: nior etze mogitzen errezibitzera, ezpaizekite nai ote zuen sanduak errezibi zeien arren eskuetaik, etzelarik katoliko: Arriturik zego enperadorea, ta turbaturik burua, bear izan zue iduki zezaten eskus, ez erorzekos. An mintzatu ze sanduareki atento, ta beraren itz sandueki beraxturik asi ze tratatzen katolikoak amoltsuago: baña bere konpañian zituen herejeak zire ainberze, ta ain porfiatuak, ezi emanarazi ziote manamendu desterratzeko S. Basilio. Ia prestaturik guzia, kunplitzeko sentenzia, etorririk gaua, atarian karroa eramateko, alegranzias herejeak, katolikoak tristuras akonpañatu naiez beren Artzaia, Jangoiko onak nai izan zue agertu bere esku poderosoa: Gau berean enperadorearen seme bakarrai eman zio gaitz bat ain errua, ezi medikuak etsiturik, enperatriza klamatzen on zela Jangoikoaren kastigoa sanduari iten zioten agrabioagatik: enperadoreak lotsaturik deitu zue Basilio, ta erran zio, zure fedea barin bada egiaskoa, egin zazu orazio, eztaien il ene semea. Sanduak errespondatu zio, Jauna, baldin orrek sinesten badu nik sinesten dutena, ta uzten badu bakean eliza, biziko da orren semea: bataiarazi bez katolikoen eskus. Oneki bereala asi ze obera ematen, ta atra ze andik sandua: baña o herejeen seta gaixtoa! E tzeien pensa sendatu zela S. Basilioren orazios, bataiarazi zue herejeen eskus, eta bereala iltzekio: protxun dakiola. 4. Lastimaturik gelditu ze enperadorea, baña ez emendaturik. Berriro adiskide ta obispo herejeen porfiaz, aien errelijioneak etzukela iraun, zegon bitarteo Basilio Zesarean, determinatu zue desterratzea. Formatu ze ia manamendua, eraman ziote firmatzeko, ta katedra, zeintan jartzera zoeien ortako, autxi ta urratu ze derepente, irur pluma arturik eskribitzeko, ezin markatu zue letrarik bates ere; alaere segitus porfian, eskuieko eskua perlesiaturik ikaratu zekio: orduan autxi zue papera, ta utzi zue geldi sandua. Berze milagro bat ere egin zue Jangoikoak sanduaren kasos fede katolikoaren progutan. Nizean Balente berak manatu zue katolikoei kendu eliza bat ta emateko herejeei. Ango katolikoek eskatu ziote S. Basiliori, nai bazue enpeñatu enperadoreareki itzularazteko beren eliza katolikoei. Joan ze, eskatu zue, baña ezin deus atra zue. Orduan sanduak fede ta libertade andiareki erran zio, Jauna, iduri bazaio, para zagun pleitu gau Jangoikoaren eskuan. Mana bez ertxitzeko fuerte eliza: berorren sektakoek in bezate orazio, ta berez idikitzen badire atariak, biz aiendako eliza: ezpalire idikitzen, guk katolikoek inen dugu orazio, ta gure oraziora idikitzen bada, biz guretako. Artu zue ontzat enperadoreak. E rtxiarazirik ata501 SANDUEN BIZITZAK riak, egon zire goiz guzian herejeak orazioan, baña atariak geldi: Paratu ze gero S. Basilio katolikoeki orazioan, eta bereala zerroju guziak urraturik idiki zire parean-par atariak. Orreki anitz hereje desengañatu zire, baña bere teman beti Balente, zein andik guti Godoek garaiturik batalla batean, iges doaielaik, altxaturik agoztegi batean erre zute bizirik hereje bekala. 5. Berze Prefekto bateki ere izan zue iteko. Arren Asesore edo Abogatuak nai zue ezkonarazi bereki Andre alargun noble abrats bat, etzuena nai baizik mantenitu kastidadean. Ortako errefujiatu ze tenplora, ta anparatu zue sanduak. Prefektoak nai zue atrarazi tenplotik: estorbatu zio sanduak. Berzeak hereje bekala eman zue sanduaren kontra iduriarazis zela gaixtoa. E ramanara zizue bere alzinera, urratu zio gañeko mantoa, meatxatus tormentaraziko zuela. Sandua sereno, in zezola nai zuen guzia. Jendeak jakinik agitzen zena, joan zire guziak lasterka, gizon, emasteki, gaste, zar, pobreak ta abratsak armaturik nola zuketen, libratzeko beren Artzaia otso garren aztaparretaik. Sanduak sosegatu zitue, ta libratu zue Prefektoa, emanez ongi gaizkiaren ordañaz. Andre honesta gura paratu zue monasterio batean, non zen Abadesa sanduaren arreba S. Makrina. Berze lanze bat gogorrago agitu zekio. K aballero prinzipale atek, deituak Proterio, zue alaba bat nai zena egin errelijiosa. Deabruak inzitatu zue beren nirabe bat pretenditzeko bere Andretako. Ze klaro etzukela logra ones, ezi ez berak, ez bere Aitetamek etzute naiko, zelarik ain desbardin. Baliatu ze arte gaixtos sorgin baten medios, errenegatus Kristoren fedea, ofrezitus Deabruari bere arima, eginik zedula bere eskus firmatua. Jangoikoaren permisios Deabruak tentatu zue dondella maneraz, ezi ia zego ansiatzen ezkondu naiak bere nirabe garreki: eskatzen zio negarrez bere Aitari ezkon zezan arreki. Zenbat egin zuen Aitak, ta berze ongi nai zutenek, kentzeko burutik erakeria gura, niork etzuke. E n fin ezkondu ze: ta gero ikusirik bere gura etzela sartzen elizan, ez zeñatzen, ta ez Kristio urrinik, azkeneko aberiguatu zue tratu egin zuena Deabruareki. E men zire arren urrikiak, eta negarrak, eta lamentuak, eta ikaradurak. Joan ze, ta joanarazi zue S. Basiliorengana: sanduak animatu zue, ta konfiarazi Jangoikoaren miserikordian. Anitz baru, anitz orazio eginik sanduak, eta gizonak: azkenean jendea bildurik elizan, ta guziak sanduareki orazioan zeudelaik, utzi zue Deabruak eror zera zedula sanduaren alzinean, zeñek zatikatu zue an, eta absolbitu gizona manaturik zer in bear zuen urrengoan. Berze bat eman ze luxuriara txoil itsuki ta itsuski: baña biotza ukiturik Jangoikoaren eskuas akorritu ze, konfesatu ze, emendatu ze: eta seguratu naiez barkamenduas, eskribiturik bere bekatuak papel batean eman zio sanduari eskatus logra zezan Jangoikoaganik aien borratzea, entendatzeko barka502 Joakin Lizarraga tuak zirela. Sanduak egin zue orazio, ta aurkitu zire borraturik gañarakoak, sollik ez bat, baize enormea. Segi ark bere teman eta penitenzian: iltze bitarteo sandua, eta zeramatelaik orzitzera, paratu zue paper gura gorputz sanduaren gañean, eta geroxago aurkitu ze ura ere borraturik. Berze asko milagro agitu ze sandu gonen birtutez, ezauntzeko zein maite zuen Jangoiko onak, nola berak ere baizue maite bere Majestadea guzien gañetik. 6. Onen progu on bat eman zue iltzerakoan. Zue adiskide Mediku Judio bat agitz entendatua, zein beñere ezin erreduzitu zuen in zeien Kristio. Ia iltzeko zegolaik deitu zue, pulsa zezan. Galdegin zio sanduak, zer iduri zaio ene disposizioas, Josef ? Josef deitzen ze. Onek errespondatzen dio, Jauna, on iltzen da: ta gaur berean. Sanduak erraten dio, eta zer errain duzu, ikusten banauzu biar bizirik? ori ezta posible, dio Medikuak. Sanduak berriz, eta zer, ikusten banauzu joaten elizara? Orduan Medikuak, on agi baledi, ni obligatzen naiz errezibitzera bataioa. Sanduak Jangoikoai eskatu zio luza zezon bizia, emateko Judioari arimaren bizia: ta logratu zue. Biramonean jaiki ze Jangoikoaren indarrez: eta Medikua admiraturik bereala ofrezitu ze bataiora: eta sanduak joanik bere oñes elizara, berak bere eskus bataiatu zue ura ta arren familia guzia: eta orreki kontent graziak emanes Jangoikoai, itzuli ze goatzera iltzeko. Jendeak jakinik peligroa akuditu zue otoies eta negarres, al balezakete deteniarazi, naiz beren bizien kostus. Baña ia Jangoikoak eta zerukoek nai zute bereganatu: eta ala exortatus guziak amatzera ta zerbitzatzera Jangoiko ona, erran zue, Jauna, berorren eskuetan enkomendatzen dut ene espiritua. Iltze Kristoren 378 urtean. E ztaike pondera guzien sentimentura ta pena, diot, Kristio katolikoena, faltatzeas elizari alako muralla, eztare konta jendeketa akuditu zuena honratzera, ta ukitzera gorputz sandua, ta beraren edozein errelikia. Guzien ertean Mediku gura, Kristio berria, etzeike apartarazi, baizik apatus sanduaren eskua, erraten zue, O Basilio, Basilio, oraño ere etze ilen, berorrek nai ezpazue. Deitzen dute egiaren pregonari, Kristioen begi argia; bizitza ta doktrina bardin izan zituena, E spiritu Sanduaren interprete, Kristoren soldado baliente, elizaren defendazale garai eztaikena: eta kristiandadearen tortxa argia, egiaren iruzkia, Jangoikoren kolumna, jakindearen hume proprioa, Aitaren enbajadorea, Semearen tronpeta, E spiritu Sanduaren dispensadorea &. 503 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 6.an Santa Godoleba ezkondua 1. Zerurako laster-bidea da padezitzea kulparik gabe; arimaren salbatzeko bide erreal laburrena eramatea ongi trabajuak direnak direla Jangoikoaren amorez konzienzia onareki, au baita guruzearen bidea, ta imitatzea Jesus guruzifikatua. Orra Matrimonioaren estadoa paratu zue Jangoikoak elkarri asistitzeko ta laguntzeko bizikideak, baña izaten dire trabajuak bataren edo berzearen kulpas. S. Godoleba jaio ze Franzian, noble, abrats, ta ederra gorputz ta ariman. Flandesko Jaun andi batek pretenditu zue bere esposatako enpeñu anitzeki. Gero ere Aitak eta Amak ofrezitu ta eman ziote beren alaba ona. E ginik bodetako prebenzio andiak, ta eramanik bere etxera Nobia Bertulfok, ala deitzen ze Jaun gura, derepente ia lenbiziko egunetik aldatu zekio biotza, ta artu zio alako oposizioa, ezi etzue ikusi nai ere; bizten zio su gau bere Amak aurpegira emanes, zertako joan zen kanpora andre billa, zituelaik autara obeagokoak bere lekuan? Godolebak oña paratu zuen istantetik etxe gartan ezaundu zue armatzen zen tenpestadea beraren kontra, ta biotzas enkomendatzen ze Jangoikoai. Irur egunes iraundu zue bodetako festak; baña Bertulfo etze agertu ere nai, ez ikusteagatik bere esposa: eta ala au utzirik bere etxean, joan ze era bere buratsoen etxera aburriturik. Godoleba gelditu ze kuidatzen etxeas aborrezitua bere senar ta Amaiarrebaganik, baña onetsia Jesus onaganik humila, modesta, prudenta, sanda, guzien exenplu ona. Bertulfok ezin dijeritus utzi zue nirabe moldegaiz bat enkargaturik, etzezola utzi, baizik ogi puska bat, gatz, eta ur ordu señalatuetan, gañarakoan guzia ertxirik. Moldegaitzak tratatzen zue moldegaizki esklaba bekala: Sandak zerama guzia arimo onareki kontatus bere lagun bekala Jesus guruzifikatua, errespondatus nirabeari txoil amoltsu emekiro, baizezake beraxtu arrisko biotz bat ere, eta ematen zion ogitik partitzen zue pobreei parte bat. Laburtu zio arrazione señalatutik erdia senarrak, ilarazteko goseak. Sandak etzue orgatik galdu pazienzia, konsolatus arima, ta sustentatus orazioeki. Aumentatzen ze aflikzioa, su emanes senarraren aideek maltrata zezan akabarazi artaño: on nai zue arrek, baña etze trebe agerrian andrearen aideen beldurrez, baizire poderosoak. 2. Ainberze alzinatu ze odio ziotena, ezi bear izan zue, ez iltzekos, eskapatu ixilkiaz, oiñ urtuxian sollik neskato bateki bere buratsoen etxera. E bek Jaundien ta obispo baten medios obligatu zute Bertulfo errezi- 504 Joakin Lizarraga bitzera, ta tratatzera bizikidea, nola zen arrazio. E zin berzeas ofrezitu zue arrek, ta errezibitu zue berriro etxean, baña ez gogoan, baizik akabarazteko len baño len: eta ala tratatzen zue moldegaizki esklaba bekala ta alesta despreziatua. E zaundu zue Godolebak, Jangoikoak nai zuela bide gartas eraman zerura, eta zenbait andre on lastimatzen zirenei arren trabajuas, erraten ziote berak etzuela nai munduko gustorik, eta Jangoikoak erregalatzen zuela biotz-barnean. Baña Bertulfok ia berantetsirik manatu ziote bere gisako bi nirabeei il zezatela sekretoan gau batez: eta engañatzeko sanda obeki, mintzatu zekio bera amoltsu-iduri, penaturik bekala ordurañokoas, ta andik alzina obeki estimatua izanen zela, ta ori enkargatu ziotela bi mutil gaiei, bera itzuli arteo biaje batetik. Oneki joan ze urrun esperatzeko an berria nola iltzen, ta iduriarazteko etzela izan arren kulpas. Gau batez bada guziak lo zeudelaik, bi gaiek jaikiarazi zute sanda, ta oiñ urtuxian ta ator utsean eraman zute, urkatu zute, ta bota zute ugaldera akaba zeien iles, atra zute gero, ta paratu zute goatzean estalirik, pensa zeien iltzela naturalki, ustez ala altxatu maldadea. Altxatu ze denbora zati bates, ta orzi zute ilaria eginik, ta famaturik il zela derepente. Baña Jangoikoak manifestarazi zue egia obratus anitz milagro bere sandaren birtutez; lurra, non il zuten, itzuli ze elurra bezain txuri; ta lira non sartu zuten ze ain birtute anditakoa, ezi sendatzen zire lien guziak abeki. Sandaren memoria ta beneraziotan fundatu omen ze monasterio bat an Flandesen. Agitu omen ze martirio gau 1070 urtean. Gero 1088 urtean gorputz sandua depositatu omen ze honratuki; obratzeko milagro ta fabore andiak. Bat izan ze konbertitzea Bertulfo egin zena Monje ta iltzena ongi penitenzian. 505 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 17.an San Alexos Romanoa 1. Anitz maneras da admiragarri Jangoikoa bere sanduetan, ta sanduak beraren amorez egin eta pasatututenetan: Bat espezialki da S. Alexos. Aita sandu zelarik Inozenzio I.a ta enpradore Honorio, bizi ze Roman kaballero Jaun andi bat, aberatsa, ta poderosoa, deitua E ufemiano, ezkondurik señora bateki deitzen zena Aglaes, baña humerik ez, non utzi beren ondasunketa andia. E skatzen ziote kontino Jangoikoai egines asko orazio ta limosna. Gero ere logratu zute seme bat, Jangoikoak emana bekalakoa, deitu zutena Alexos. Azirik sandua bekala, ia bere adinean autatu zute beraren esposatako donzella bat ongi zegokiona. Manatu ziote ar zezala estado, eta obeditu zue Alexosek disimulatus intenzio zuena Jangoikoaren manamendus, baize utzirik esposa ta guziak, joatea peregrino mundu ori barna. Boda zelebraturik, erretiratu zirelaik nor bere aposentura, ia zegolaik bereareki bakarrik, eman zio urresko erastun bat, ta joia batzuk, guarda zezkiela amorearen señale bekala, Jangoikoak nai zuen arteo. E rran ta atra ze; eta jaintsirik peregrino gisa joan ze etxetik, niork ikusi gabe, eta portuan ain txusto aurkiturik onzi bat prest, enbarkaturik artan pasatu ze Laodizeara, andik E desara, non baratu zen, ta pobreei emanik zuen guzia, bera pobre gisa asi ze bizitzen limosnas. Geienean egoten ze eliza baten soportale baten aterbean, non baize Ama Birjinaren imajina bat, zeñeki zuen debozio ta komunikazio andia. Bere esposa, Aita, Ama, ta gañarakoak, etzelaik ageri niondik, zeude arriturik, zer in ote zen: esposa desegiten negarres, Ama kongojas lamentatzen: Aita bialtzen mutilak ta mandatariak, al bazezakete aurkitu nonbait. Denborain buruan aditurik ots zerbait, ellegatu zire billa E desan, non baizego; baña egoteareki guzis aldaturik idurian penitenzia, baru, ta pobre zareki, eman ziote limosna, ta etzute ezaundu, berak bai aiek. Gozatu ze errezibitzeas limosna bere nirabe proprioetaik. 2. Amazazpi urtes iraundu zue etxetik kanpoan, ezauntzen etzutela gizonek, bai Jangoikoak. Asi ze ia notatzen bere birtutearen ona E desan. Ango sakristau bati agertu zio Ama Birjinak, zein kuadrablea zen Jangoikoaren begietan pobre gura aterbe gartan gordetzen zena. Famatu ze ori, eta ia beiratzen zutelaik sandu bekala, iges iteagatik estima ziotik, enbarkatu ze itsasos joateko Ziliziako Tarsora bisitatzera S. Pabloren tenploa: baña Jangoikoaren probidenzias aizeek eraman zute onzia Italiako portu- 506 Joakin Lizarraga ra: eta lurrera atrarik Jangoiko beraren inspirazios, niori ez emateko gasturik, ta izateko iago merejimentu, determinatu zue joatea bere etxera, fiaturik etzutela ezaunduko. Bisitaturik Romako zenbait eliza, eskaturik Jangoikoai fabore, garaitzeko pasione ta tentazio izan bear zituenak, zoeielaik karrikan aurkitu zue bere Aita E ufemiano akonpañaturik ederki, nola zegokion: eskatu zio humil, Jangoikoaren amoreagatik, Jauna, barin bada zokotto bat berorren etxean, nai badu uz nazaten an egotera altxaturik: eztiot niori obra gaixtorik eginen, eta Jangoikoak pagatuko dio ene partez: ala Jangoiko ona biz anparo berorren gauza guzien, nonnai diren. Beraxtu ze itz ebeki E ufemiano oroiturik bere semeas, zein alzinean zeukan, ta ez ezaundu: Manatu zue emateko aterbe an estalpetto batean pobretto garri. An egon ze berze amazazpi urtes altxaturik ezauntzera eman gabe niori, sufritus mutilen ta lakaioen atrebenziak, eskarnioak, ta golpeak ere ixil ixila: ezi zeukate sinpletako, ta dibertitzen zire arren kostus irri abarres. 3. Baña etze ori tentaziorik andiena, bai berze bat etziona sufrituko biotzak, ezpalego garaiturik Jangoikoaren amoreas, zeren ezi bere esposa ona beraren amorez etze nai izan apartatu arren Aitetamen konpañiatik: eta Ama etzeike atzen bere Alexoses. Zer ze aditze gura noizean noiz lamentatzen, Ah! ene entrañetako hume maitea, non zara? Zertako eman zinduzada Jangoikoak, baizik izateko ene konsolu guzia, ene zarzutuaren deskansua, ta ene ondasun guzien Jaun ta Jabea? ta ez usteko ala triste au martirio gontan ezin ikusis ta gozatus eman zidana Jangoikoak. Bada berze aldetik aditzea bere esposa negarrez erraten, zergatik utzi nauzu alargun tristea eriotzea baño len? zertan ofenditu zaitut nik? Guziendako zina amoltsu; ni sollik tratatu nauzu zeurea ez bekala. Ai, eztut senti ainberze nere falta, nola etxakitea bizi den, edo non den nere esposo ona, naiago baitut, neure bizia baño. Fortunosa kontatzen nitza izateas alako bizikidea: Laster bukatu ze fortuna, ta gelditu da pena erremediorik gabe. E bek eta alako lamentazioak aditzen zitue Alexosek bere maiteenak zirenenganik, zer Jangoikoaren amorea bear ze garaitzeko dolore amoroso gau? Bada zer ze ikuste gura kasi egunoro pasatzen kanpora edo etxera bere Aita, bere Ama, ta bere esposa? zierto adiarazten zaigu zein poderosoa den Jangoikoaren amorea gabetzen bada biotzas. Jabetu ze Alexosenas, eta ala egiten zio egunoro sakrifizio kuadrablea, garaitus Jangoikoaren amorez berze amore guziak. Asteoro konfesatzen ta komekatzen ze: gau ta egun egoten ze orazioan bere zoko gartan: kontino humil manso, pazienzia andian, zeren baizego Jangoikoan. 507 SANDUEN BIZITZAK 4. E llegatus plazoa, errebelatu zio Janoikoak eguna: eta berak eskribitu zue paper batean bere izena, ta buratso, esposa, ta historia pasatuarena, ta zeuka eskuan ertxiturik: ta zego etxideten ordua. Bitarteo zego Aita Sandua meza erraten, ta enperadorea enzuten. Aditu ze goratik boza gau, atozte enegana trabajutan zaraten guziok & Lotsaturik urtiki zire lurrean miserikordia eske. Aditu ze berriz, billa zaze Jangoikoaren sierboa, eska dezan Romagatik, baitago joateko mundutik. Ori famaturik; bildu zire berriro jakin naiez nor zen ziona: errespondatu zekiote, billa zezatela E ufemianoren etxean. Aiturik ori, erran zio enperadoreak E ufemianori, alako ona zindeuka etxean, ta ixildu diguzu? Goazen ikustera. Alzinatu ze E ufemiano etxera, errezibitzeko enperadorea ta Aita sandua an, ellegaturik, ta sarturik ikustera pobre gura bide zela aurkitu zue ilik istargitzen zuela: Nai zio kendu paper gura eskutik, baña etzuke. Paratu zute ila sala andi batean, nora sarturik Aita Sandua ta enperadorea belauriko eskatu ziote paper gura, ta utzi zue eskutik: eta leiarazi zute: Aipatu zelaik beraren izena, buratsoen ta esposarena, E ufemianok goratu zue ixkiritua tiratus biloak, ta bota ze seme ilaren gañean, ai ene desgrazia &. Amak bada aditu zuelaik zena, zoraturik penas pasatu ze guzien ertetik: segitu zue esposa fielak, ta besarkatus ila, aien lamentuak, aien lastimak, eta marrakak, eta doloresko itzak nola explika? Guziei kausatu ziote lastima ta negargale: Paratu zire Aita Sandua ta enperadorea ertean utziarazteko ila, baizeukate arrapaturik besarka: Nai zute eraman elizara, baña ezin apartarazi jendea: guziak beira, ta ezin ase beiratus alako gizona, alako penitenka, alako amorea Jangoikoagana. Leku inarazteko, botatu zue enperadoreak arrabutxa urre ta zillar: baña kasorik etzute, baizik beiratzeas ta admiratzeas sandua: eta milagroak zoezinak obratus, sendatus heriak, argitus itsuak & Gero ere erman zute S. Pedroren tenplora, non iduki zute zazpi egunes ortzi gabe, zeudelaik an bere Ama, esposa, ta Aita konpañia egiten gau ta egun. Ondorean ortzi zute S. Bonifazioren tenploan: eta bere memoria bizi da ta biziko da, erakusteko zenbat dezaken Jangoikoaren amoreak biotz &. 508 Joakin Lizarraga Garillaren 25.an San Kristobal Martir 1. S. Kristobal jaio ze kananeo: eta bataiaturik Jangoikoaren inspirazios pasatu ze Liziara predikatzera Kristoren errelijionea. Ze gizon andi gora admiragarriro. Zerama eskuan palo bat, zein frinkaturik bein lurrean bereala berdatu, ta loratu ze; eta milagro goneki ta berze anitzeki aumentatu ze Kristiogendea Lizian; eta sandua egin zute preso orgatik Dezio enperadorearen manamendus. Juezak nai zue ones edo gaitzes errendiarazi ukatzera Kristoren fedea, baña etzuke: eta gogoratus galaraziko ziola fedea aisago, galarazten bazio kastidadea, biali zitio presondegira bi emasteki alkegabe deshonesta: sartu zireneko gelditu zire ain lotsarriturik ikar ikar, ezi erori zire sanduaren oñetan barkazio eske. Ta sanduak predikatus egietafedea egin zitue Kristio ain firme, ezi gero utzi zire iltzera Martir fedeagatik berze anitz konbertitueki sanduaren predikues. Baña Juezak ikusirik etzukela bereganatu sandua niolatere, determinatu zue ilaraztea tormentu errueki. E ta ala lenik zeatu zue azotees urratu arteo; gero paratu buruan burriñasko txapela bat suan goriturik: gero edatu eskañu edo goatze-iduri burriñaskoan, emanes gañetik olio irakiten, eta petik brasak, erre zeien gutibana. Baña andik sereno alegre Martirak erraten zio, beira bez fede Kristioaren birtutea, ezpaitut senti tormenturik. Ala atra ze andik mellarik gabe. Lotuarazizue gero palo bati, ta saetarazi an: baña zenbat saeta kantidade tiratu zioten, batek ere etzue heritu, bai berdugoetaik bati eman begian, ta atra zio: baña arrek untatus be gia sanduaren odolareki logratu zue bista begiarena ta arimarena. Azkenean ebaki ziote burua iltzeko, eta lentxago in zue orazio, bere gorputza orzi zeien lekuan ezezan kalterik eman arrerauntsiak, edo pesteak, edo suak, edo goseak. Konbertitu omen zire sandu gonen kasos berrogei ta zorzi milla arima. Agitu omen ze martirio gau Kristoren 254 urtean. 509 SANDUEN BIZITZAK Garillaren 27.an San Pantaleon Martir 1. E rrelijione Kristioa dela egietafedeskoa Jangoikoaganik, dire beraren itz errealaren gañetik infinizio bat progu, Martir gloriosoetan prinzipalkiro. E betaik bat da S. Pantaleon miragarria. Ze Nikomedian Mediku famatua, gizon prestu, atento, amoltsua, guziek ongi nai zutena, baña ez Kristio. Sazerdote batek deitzen zenak Hermolao, nai zue egin Kristio, ta egin zekio adiskide, ta erraten zio maiz, o Pantaleon, sinesta niri, ezaun bazindez Jesu Kristo, ta sinetsi beraren egiafedeaskoak, obe zinduke munduko medizina, ta arte guziak baño: aipatus solamente Jesusen izena, senda zindezazdue heriak, ta ilak ere. Apegatzen zekizkio biotzean arren itzak; eta egun batez pensatus aietan zebilalaik, opatu zue aurtto bat ilik, eta aldakan bibora bat mostratzen bekala ark il zuela. E rran zue bere baitan, egia barin bada Hermolaok errana, aipatzeareki Jesus, aur gau biztu, ta bibora ilen da. Pensatu zueneko agitu ze pensatu bekala: eta orreki seguraturik alegre joan ta kontatu zio Hermolaori, ta eskatu zio bataia zezala: ta bataiatu zue kontent. Andik guti etorri zekio gizon bat gastatu zuena guzia Medikueki, ta logratu zuena, len bista labur, ta azkenean itsu gelditzea. Pantaleonek paratu zitio eskuak begien gañean, inbokatus Jesu Kristo, senda zezan itsu pobrea. Istante argitu zekio gorputzeko bista, ta arimarena ere bai, ezi kristiatu ze. Oroat Pantaleonen Aita, baizego presente, zein andik guti iltze sanduki. Andik segitu ze famatzea Pantaleon Mediku andia bekala: andik berze Medikuen inbidia; ta akusatzea Maximianoren alzinean, nola zen Kristio. Aiturik enperadoreak ekarrarazi zue lenik itsu argitua, zein zegolaik firme porfiatzen sendatu zela Jesu Kristoren birtutez, ta ez aien Jangoiko deituen birtutez, ilarazi zue bereala. E ta Pantaleonek kuidatu zue orzitzeas arren gorputza: baña pensaturik, iltzeko peligroan zegola bera ere, errepartitu zitue bere ondasunak, parte bere zerbitzukoei, parte pobreei, ta heriei, egoteko enbarazurik gabe martiriorako. E tze engañatu, ezi fite deitu zue beregana enperadoreak, eta pasaturik itzketak elkarren ertean, seguratus beti Pantaleonek agerrian zela Kristio, ta adoratzen zuela sollik Jangoiko guzis poderosoa, zeruaren ta lurraren Kriazalea, eta ez aien Jangoiko zureskoak, metaleskoak, ta arriskoak deustako eztirenak, egin zue apostu, ekarri zeiela heri bat inkurablea, eta aien sazerdoteek in zezatela orazio beren Jangoikoei, ta berak inen zuela Jesu Kristori, eta nork ere sendatzen zuen, ura iduki zeiela Jangoi- 510 Joakin Lizarraga kotako. E gin ze ala: ekarri zute perlesiatu bat anitz urtepietan ezindua: aien sazerdote-iduriek egin zute eginala, baña guzia banoan, heria nola len. Orduan Pantaleonek biotzean eskaturik Jesu Kristori, artzen du eskutik heria erraten diola, Jesu Kristo Jangoiko biziaren semearen izenean jaiki zaite sano. E rran ta egin: Momentu berean jaikitzen da alegre saltoka emanes Jangoikoai ta sanduai esker milla milla. Ori ikusirik anitz konbertitu zire federa. E nperadorea konfuso gelditu ze: jendea pasmaturik: sazerdoteek alkes ta errabias iago suturik, galduko zutela beren autoridadea ta irabazia, sinetsiarazi ziote enperadoreai, Pantaleon zela sorgin, ta ezpazue botatzen mundutik, galduko zela beren Jangoikoen errelijione, ta bateo inperioa, ezpaitaike manteni errelijionea gabe. 2. E nperadoreak erresolbitu zue errendiaraztea Pantaleon, edo akabaraztea tormentus. Ortako lenik plazan biluxi ta paratu zue dilindan zur batetik, ta ala larrantzi gorputz guzia burriñasko aztaparres, ta erre susko zuzies. Tormentu gontan dagolaik, goratus begiak zerurat eskatzen dio Jesu Kristori fabore: Agertzen zaio bere Majestadea Hermolao sazerdote garren idurian; konsolatzen ta animatzen du ederki diola, zureki egonen naiz beti pasatzen duzun guzian. E ta istantean lazatu zire lotzakiak, itzali sua, ta berdugoen besoak ezindu. Arriturik, eta koleraturik enperadoreak erraten dio, zer sorginderiaren artez itzali duzu sua, ta ezindu Ministroak? Sanduak errespondatzen dio, ene sorginderia da Jesu Kristo ongi egiteko: gaizki egiteko solamente dire oien Jangoikoak, baitire Demonioak. Bete zute bertz andi bat plomu urtuas, ta sartu an Pantaleon; baña plomua istante oztu ze nola ura. Admiraturik guziak, enperadoreak porfiatus lotuarazi zio arri andi bat lepotik, ta botarazi itsas-barnean. Baña sutik libratu duenak eztu libratuko uretik? Arria urain gañean nola osto arin bat dabila, ta Pantaleon oñez nola leorrean. E tze errenditu Tiranoa alako prodijioeki: manatu zue paratzeko plazan, jan zezaten leonek eta tigreek. Atra zire furoso, baña ikusi orduko sandua, mansatu zire nola axuriak, humil humila ellegaturik lamikatzentiote oñak, eginez festa. Jendeak alde bat lastimaturik ikusteas alako maneran Pantaleon gaste prestu eder ongiegillea, berze alde arriturik alako prodijioes klamatzen zue, libre libre biz gizon sandu goi: andia da Kristioen Jangoikoa bere parerik eztuena. E raturik furias Maximianok ilaraztentu animale gaiek, zergatik barkatu zioten sanduari, eta sandua loturik errueda pisu bateki botarazi oian piko batetik aldapa bera. Baña lazaturik istante, erruedak arrapatu ta maltratatu zitue anitz infiel, eta sandua libre mellarik gabe. Guzia uste zue Maximianok zela arte gaixtos; eta ala galdegin zio nor izan zuen Maestru profesatzen zuen fede ta bizitzaren. Martirak naiz ezaundurik arren intenzio gaixtoa, 511 SANDUEN BIZITZAK nola baizekie nai zuela Hermolaok izan lagun martirioan, deklaratu zue bere Maestrua zela Hermolao: zein bereala inarazi zue preso. Lentxago aparezitu zekio Kristo, eta erran zio zerura bear zuela igan biramonean. 3. Presentaturik Hermolao sazerdotea ta galdeginik anitz gauza, goratus begiak zerura, errespondatu zue koraje andiareki: eta asi ze ikaratzen lurra, ta idoloak erori, ta zatikatu zire. Orgatik au ere tormentaturik ilarazi zue bere bi anaiaeki bateo. Azkenean etsiturik etzuela errendiaraziko Pantaleon, errabias azotarazirik berriro, manatu zue ebakitzeko burua kanpoan, ta erretzeko orputza. Atra zute, lotu zute oliba-planta bati: Goraturik ezpata, golpea ematerakoan, itzuli ze alzairua beratx nola argizaria, mellarik in gabe. Urtiki zire berdugoak sanduaren oñetan humil barkazio eske. Sanduak eskatu zio Jangoikoai, barka zezotela: eta errespondatu zekio baietz, ta bera deitu bear zela Pantaleemon, au da guzis miserikordiosoa. Azkeneko berak animatus berdugoak kunpli zezaten sentenzia, batek ebaki zio burua, ta lepotik odolaren partez atra ze esne, ta oliba gura bereala agertu ze beterik fruitas. Manatu zue Tiranoak ura zañetaik atratzeko, eta gorputza erretzeko: baña azken gau etzire atrebitu egitera; eta orgatik Kristioek izan zute eskaida artzeko ta orzitzeko dezenteki. Sandu gau bizian honratu zuena Jangoikoak asko milagroeki, honratu du il ondoan ere. Beraren odola Napolesen ta Roman guardatzen dena kristalesko anpolla edo erredoma batean, dagolaik kuajaturik gañarakoan, bere festaren bezperatik biramoneraño ikusten omen da urturik nola dabilan inguraka. Oroat agitzen omen da Madrilen S. Agustinen Monjaen Monasterio erreal enkarnaziokoan duten odol porzione batean, dionez Brebiarioak sandu gonen lekzioetan. Guzia da posible Jangoikoarendako, zeñek honratzentu ederki bere zerbitzukoak, ez solamente glorian, bai emen ere &. 512 Joakin Lizarraga Agustuaren 12.an Santa Klara Asiskoa 1. S. Klara S. Franzisko Asiskoaren lekukidea, ta aren errelijiosaen lenbizikoa ta Maestra izan ze buratso abrats nobleen alaba: zenen Ama zegolaik erditzeko egunetan orazio egiten kruzifixo baten alzinean, aditu zue boza gau, etzaitela beldur, emanen duzu argira argi bat argituko diona munduari: orgatik paratu zio izena Klara. Goiz eder asi ze agertzen Jangoikoaren eskojitua zela, ain banidadearen etsai, ain onera emana, ain afizionatua oraziora, espezialki pensatzean Kristoren pasio doloreskoa. Nai zutelaik buratsoek ezkonarazi, errepugnatu zue konstante, ta ofrezitu zue Jangoikoai bere birjinidadea. Bizi ze orduan S. Franzisko, zenen konsejus despeitu zue mundua, ta besarkatu ze Kristo guruzifikatuareki, eta gau batez etxetik eskapaturik joan ze S. Maria porziunkularen elizara, non zegon etxideten S. Franzisko bere errelijiosoeki, ta biloa kendurik bestitu ze habitu pobre gura; ta bere aizpa batek segitu zio geroxago, eta geroxago berze anitz donzella jenerosaek. S. Franziskoren manamenduz artu zue guzien kargua nai etzuela, ta gobernatzen zitue humil zerbitzatus guziei. E spezialki gozatzen ze pobre zan, zenbatenas gutiago, kontentago. E ta Jangoikoak aprobatzen zue debozio goi milagroeki ere suplitus bear orduetan. Aita sandu Inozenzio IV.ak nai zue dispensatu pobre zaren geiegian iduris, baña sandak eskatu zio, absolbi zezala bekatuetaik, baña ez pobre zaren ertxitasunetik. Zebila beti oiñ urtuxian; habitua zue erremendatu pobreena: goatzea lur utsa komunkiro, edo erregalos zarmendu batzuk. Abenduan ta Garizuman barutzen ze ogi ta ur solles egunoro, ta Astelen, asteazken, ta orzilare garizumakoetan amenik artu gabe. Nork erranen du gañarako penitenzia? Ainberze, ezi obispoak ta S. Franziskok obligatu zute moderatzera, ez sobra laburtzekos bizia. 2. Bere bizia ze orazioan, auspeskatus, apatus lurra Jangoikoaren atenzios, beiratzen zuela beti presente bere Majestadea, eta esu Kristo imajinatus guruzifikaturik bere begien alzinean. Zeudelaik berzeak lo deskansatzen, sanda zego erposatzen orazioan. Andik atratzen ze beterik espiritu sanduas, ageri baize mintzatzean ere, aurpegian ere. Deboziorik andiena izan zue aldareko sakramentuagana. Labratzen zitue bere eskus korporale preziosoak errepartitzeko elizaetan. Komekatzea zue erregalorik andiena mundu gontan, ta gustatzen zue al zuken guzia maiz. Gañarakoan bere errefujioa, ta kafia bekala zue sakramentuaren presenzian, ta 513 SANDUEN BIZITZAK guardatzen bekala ze Jaunaren egalpean. Pasatzen ze bein Federiko enperadorearen tropa; nola baizego sandaren konbentua ziudadetik kanpoan, ta an elduki anitz hereje arima gaixto, nai zute sartu konbentuan egiteko gaixtakeriak. Joan zire Monjak zoraturik beldurrak kontatzera sandari: sandak, heri egonik ere, serena konsolatu zitue, ta eramanara zize bera, ta sakramentuaren kustodia atari alzinera, ta an belauriko paraturik in zue orazio gau humilki, Jauna, ez permiti animaleen esk uetara arimak berorri emanak ta k onfesatzen dutenak . Aditu ze Jaunaren boza klaro, nik guardatuk o zaiztet beti. E ta soldadoak lotsarriturik joan zire iges batzuk, berze batzuk igan zirenak paretean gora itsuturik erori zire: ta ala libratu zire Monjak sandaren orazios, zeñek enkargatu ziote sekretoa. Berze bein zeukatelaik inguraturik ziudadea, sanda bere Monjaeki buruan autsa paraturik egon ze orazioan: eta biramoneko desegin ze tropa gura, eta Jenerala andik guti iltze eriotze gaixtos. E ta berze milagro franko egin zue Jangoikoak S. Klararen amorez: bera milagro obena. 3. Ogeitazorzi urtes egon ze heri iago edo gutiago, eta etzue uzten lana naiz erreklinaturik: eta batzutan egonik nekepena andieki, beñere etzute ikusi deskonsolaturik triste, beti bai animosa alegre. Berrogeitabi urte bizitu ze konbentu gartan gobernatzen santidade guziareki: eta urbildu zelarik plazoa, errezibitu zue bere Jaun sakramentatua debozio ezin iagokoareki. E gun berean bisitatu zue Aita sanduak Inozenzio IV.ak ta eman zio bedeizio Apostolikoa ta induljenzia. Kontentus etzeike ase emanes Jangoikoai graziak, ta konbidatzen zitue lagunak emateko eskerrak; zeren Jesu Kristo bere sakramentuan, ta beraren Bikarioa personan etorri zekizkion bisitatzera. E ta bere Aizpa Ines zegokiolaik eske ta es ge negarrez, eraman zezala bereki mundugontaik, zaude, erran zio, oraño guti bat, ala baita Jangoikoaren borondatea, segituko nauzu denbora gutiren buruan: eta ala kunplitu ze. Negar iten zute berze Monjaek ere, eta sandak konsolatzen zitue animatus zerbitzatzera Jangoiko onari. Gero bere arima proprioari erraten zio, zoaz se gura, ezi kidari ona duzu beti onetsi zaituena. Agertu zekio Jesus ona amoroso, ta bere Ama Santisima akonpañaturik zeruko birjines. E ta alako erregalo ta faboreen ertean despeitu ze arima sanda gura 1253 urtean. Asistitu zute beraren ilarian ez solamente infinizio bat jendeek, baitare Aita sandu berak kardenaleeki, eta nai zuelaik akanta zeien birjina sanda ten meza ale re, baize on nola deklaratzea sanda ta kanonizatzea, etze egin kardenale ostiensearen konsejus, zeñek predikatu zituen sandaren laudarioak ilarian: eta andik bi urte kanonizatu zue Alexandro IV.ak konfirmatus milagroeki Jangoikoak &. 514 Joakin Lizarraga Agustuaren 31.an San Ramon Nonnat 1. S. Ramon izan ze Portel deitzen den errikoa K atalunian jendaki guzis noblekoa. Bere Ama erditzeko egunaren esperan zegolaik, joan ze konfesa-komekatzera elizan, eta on egin ta itzuli zelarik etxera, eman zio akzidente batek ain erru, ezi ordu gutiren barnean edeki zio bizia. E ta etxakin zergatik, aurra etziote atra, alik eta ogei ta laur ordu pasatuas geros ellegaturik K ardonako bizkondeak manatu zuen atratzeko, naiz medikuek ta guziek uste zuten ilik bide zegola ia. Atrarik ikusi zutelaik bizi zela konsolatu ta admiratu zire, ta bataiatu zute, Aitabitxi zelarik bizkonde bera, zeñen izena paratu ziote Ramon, ta izengañekoa Nonnat, baita oroat nola ezjaioa, agitu zenagatik. E zaumentura ellegaturik, ezaundus Jangoikoaren faborea kuidatzen zue enpleatzeas ongi bizi emana. E man ze elizara afizionez: baña etzuelaik Aitak nai ortako, biali zuen desterratua bekala montañan zuen etxe batera, kuida zezan haziendas ta gauzes an. Joan ze obediente Ramon, eta S. Nikolasen hermita batean, an Ama birjinaren imajina bat baize, arara zue bere errefujioa, an bere dibersioa, deskansua, ta errekreazioa errezatus abe Mariak gogotik, espezialki adituas geros imajinaren agotik erran zion gau, etzazula izan beldurrik , Ramon, ezi nik oraidanik artzen zaitut ene humetak o, eta dezak ezu k onfianza guziarek i deitu ni zure A ma, ta ak uditu ene anparora nauzun guzian. Zer admirazioa! zer konsolazio ta alegranzia sentitu zuen itz ebeki, nork explika? Ordu gartaik artu zue bere Amatako, ta amore fiñareki ansiatzen zue zerbitzatzea Ama seme dibino gaiei, izateko digno izenaren. Kuidatzen zue agitz garbitzeas imajina eta hermita kontino, ta paratzeas korona loreskoak Amari ta semeari buruan, ta lore obenak egunoroko errosarioan. Berarias joaten ze Artzaiareki leku gartara, ta bialtzen zue ura berze itekoetara, ta bera gelditzen ze ardieki egotea atik iago hermitan, eta askotan egoten ze Aingiru bat ardieki guardian, Ramon zegon bitarteo orazioan hermitan. 2. Nai izan zue engañatu Demonioak agerturik Artzai zar baten idurian, konsejatus itzuli zeiela etxerat, bizitzeko kaballero ta gaste bekala emanes adinari berea. Mutil sanduak errespondatu zue, nik eztut segituko, ta ez bear ere berze doktrinarik, baizik erakusten didana ene Ama Maria birjinak. Izen gau aipatu zueneko, desaparezitu ze Artzai iduria, utzirik infernuko usai bat, su, eta kee iluna. E zaundurik nor zen, sartu ze 515 SANDUEN BIZITZAK Ramon bere hermitan ematera graziak: eta Ama amorosa; añaditus grazia graziaren gañetik, agertu zekio guzis eder ederra: amorosten zuela guzis bere Majestadeas arima gura. E ta ala beraren zerbitzutan eginala egin naiez, ta etxakin zer egin, galdegin zio zer nai zuen egin zezan: Birjina Santisimak errespondatu zio, ene gustoa da egin dezazun boto, guardatzek o k astidadea: eta ala egin zue berartan, erranes itzak Ama Santisimak, ta errepetitus sanduak. Zer fineza amarena au! Gero bere Majestadeak sarrarazi zue Merzedeko errelijionean, non imitatu zuen perfektoki bere Aita fundazalea S. Pedro Nolasko. Birtute guzietan distingitzen ze, baña prinzipalki prinzipalenean, au da, karidadean Jangoikoaren ta proximoen alde. Ordenatunk sazerdote, ta Predikari, konbertitzen zue anitz arima itzas ta exenpluas, deitzen baizute komunki fraile sandua: eta Jangoikoa asi ze konfirmatzen milagroes ere. K aballero batek eman zio puñaladaka bere Andreari, zeren goratu zioten testimonio falsu bi Mutilek, zergatik andre onak erreprehenditzen zituen aien gaixtakeriak. Urrikitu ze bereala kaballeroa ezaundurik etzuela kulparik bere Andreak. Joan ze S. Ramonen zeldara, eta negarres kontatu zio bere gaizki egina. Sanduak konsolatu zue, bidoeie, erran zio, aurkituko du bizirik bere Andrea, ezi nola testimonioa baize falsu gezurrezkoa, ala puñaladak eztire izan egiaz, baizik itxuraz: eta akusazale gezurtiek fite pagatuko dute pena. Joanik aurkitu zue mellarik gabe kontent; eta bi gaiek andik guti izan zire justiziatuak, ta urkabearen oñean konfesatu zute klaro goratu zuten testimonio falsua. Orgatik S. Ramon dute Abogatu persona aflijituek testimonio falsueki: ta dezakete izan edozein trabajutan. 3. Baña bere antsia prinzipalena ze libratzea Deabruaren eskupetik arimak, eta kautiberiotik kautiboak. Ortako joan ze Arjela, ta erreskataturik anitz, eta iago naiez, diru-faltas, bera gelditu ze fiadore bilduartaño. Bitarteo etzeike sosega trabajatu gabe ansioso desengañatu naiez arima engañatuak. Konbertitu zitue anitz prinzipalenetaik, ta bataiatu. Asarraturik orgatik Gobernariak nai zue ilarazi bereala, baña kobratzeagatik kautibo emanen prezio zor zena, detenitu ze, baña emanarazi zio anitz bofetada, azote, ta golpe. Guzia zerama animoso ta alegre sanduak. E ta konsolatzen zutenei erraten ziote, ezta k onsolatu bearrik itzes k onsolatzen duena Jangoik oak nek epenes: eta nik eztut k onsolu bearrik , dutelaik ene k onsolu nai bek alak oa padezitzean. E tza da zela izan lastima, bai inbidia, ezi pena gebetan altxatzen da gusto gozoa, ta galdu-idurian irabazi andia. A nima zaizte zuek ere pasatzera Kristoren amorez, ezi aurk ituk ouze ortan tesoro prezioso altxatua. Zebaturik tratu gisa gartan gose iagoreki segitzen zue ez solamente sekretoan, bai karrika ta plazaetan ere predikatzen Kristoren egietafedea, konfirma516 Joakin Lizarraga tus Kristioak, konbertitus Moroak. Gobernariak suturik berriro, manatu zue eraman zezatela biluxirik azotatus karrikas karrika: eta plazan zulatu ezpañak itze goritueki, paratu zerroju bat, ta ala ertxi zezotela agoa, etzezaken predika Kristo. Ala egin ze, baña agoa ertxirik, andik zerion odola zego predikatzen klaro eder. Sarrarazi zue kalabozo barna ilun batean: non zegon sanduaren gorputza penetan, baña gogoa zeruan gozoso pasatzeas Kristoren amorez. 4. K alabozo gartan elebatu ze espirituan, ta ala aurkitu zute joan zirenek ematera sustentu, il etzeien. Idatzarrarazi zute lo gozo gartaik: erori zire kateak ta zerrojua bere kabo: baña moroek tratatus sorgin bekala makilukaldis, berriz paratu zizkiote kateak esku oñetan, ta zerrojua ezpañetan. Zorzi ilabetez iduki zute martirio gortan, irur eguntaik irur eguntara emanez sustentu piska bat, etzeien akaba; ta aldioro kendus ta paratus zerroju gura, ta berritus llagak eta oñazeak, pensa nolako maneran! E z lukete nai moroek agertu zeizen Jangoikoaren miragarriak sanduareki, baña berek ere etzezazkete ixildu admirazioaren utses. Nork dezoke uka martirioaren gloria ta merejimentua, naiz etzen an akabatu iles, Jangoikoak ala nai izanez? E datu ze kalabozo gartaik fama mundua barna Romaraño, eta Aita sanduak kreatu zue kardenale: ta pagatu ondoan kautiboen erreskatearen prezio faltatu zena, nai zuelaik gelditu an akabatzeko labratus martirioaren korona ain alzina zeramana, obligatu zute itzultzera E spañara. E ta Barzelonan errezibitu zute nola martir bizi bat, ta Romako kardenale ponpa andiareki: baña berak naiago zuela bizi altxaturik konbentuan nobizio bat bekala enpleatzen ze ofizio apalenetan. Pasatzean karrikan erauntsiketa batez ikusi zue zartto gaizo bat erdi biluxi, ta buru agerrian: bereala kendu zue bere sonbrelu gorri kardenalarena, ta paratu zio pobreari estal zeien. Gau gartan agertu zekio Ama Santisima koronatunai zuela lorees; eta sanduak geroko erreserbatus korona loreskoa, emen sollik Kristo nai zuela, aparezitu zekio Kristo bera aranzes koronaturik, ta gañetik ark eman zuen sonbrelua: eta ala Ama Semeak honratu ta erregalatu zute miragarriro. 5. Deitu zue Aita sanduak berak Gregorio IX.ak Romara, baña Jesu Kristok gloriara, zeren ezi K ardonara joanik despeitzera bere Aitabitxia, erori ze gaitz andi batean; eskatu zitue sakramentuak; eta berantzen zuelaik sazerdoteak sakramentuareki, eskatu zio humil Jangoikoai, etzeien il ori gabe: eta bereala ikusi zue sartzen bere kuartoan Aingiruen prozesio bat argizarieki eskuetan errelijioso-iduri, ta azkenean bat guzis benerablea errebestiturik ornamenta sagratues zekarrala kustodia, zeñen eskuetaik errezibitu zue komekadura sanduak urtikirik lurrean: eta bereala despeitu 517 SANDUEN BIZITZAK zue bere arima aunaren eskuetan 1240 urtean, ta adinaren 42.an. Gelditu ze argi eder aurpegia kausatzen zuela admirazio ta gozo beiratzen ziotenei. Amaborz egunez egon ze orzi gabe fresko atxon admirableareki, agiturik pleitu gisa bat bizkondearen, ta Fraileen ertean, nai zutela tesoro gura nork beretako: alik eta errege D. Jaimek, S. Pedro Nolaskok, ta Barzelonako obispoak manatu zuten paratzeko gorputz sandua mula itsu baten gañean, ta uzteko libre zoeiela nora nai zuen. Mula bere kabo pasatus sanduaren sortuetxeko atarien alzinean belaurikatu ze an: segitus alzina baratu ze S. Nikolasen hermita gartan, zein inguratus irur aldis baratu ze atarian: eta edeki orduko karga prezioso gura gañetik, erori ze ilik an berean. Orzi zute eliza gartan, non geroxago egin zen konbentu bat. Ararako badean ere honratu zue Jangoikoak anitz milagroeki: bat izan ze, akonpañatzen zutelaik anitz argieki, ezpaize bat berere itzali, naiz izan asko erauntsi ta aize erruak bitartean. Bereala asi zire beneratzen sandu bekala kulto publikoareki: eta diote lizenzia eman zuela ortako Aita sandu berak Gregorio IX.ak: eta gero 1414 urtean kanonizatu zuela Benedikto XIII.ak Aita sanduak kendu baño len Konzilio Konstanziakoan. (D. Pedro de Luna deituak.) Gero Merzedeko errelijiosoei eman ziote lizenzia Aita sandu Urbano VIII.ak. Paratu Martirolojio Romanoan Alexandro VII.ak: eta Brebiarioan Klemente X.ak, zelebratzeko guziek. 518 Joakin Lizarraga Urriaren 3.an Santa Serapia Birjin ta Martir eta S. Sabina 1. S. Serapia Antiotxiako donzella noblea artu zue bere etxean ta konpañian S. Sabina Romakoak Balentino Jaun andi baten alargunak, zein kuadratu zen arren grazia onas, eta kristiatu ze beraren konseju ones. Romako Presidente ze Berilo, zeñek inarazi zue presa Serapia, ta ermanarazi bere presenziara; akonpañatu zue bere borondatez Sabinak ain maite zuenak, ta ederki laudatu zuenak, zeñen atenzios utzi zue orduan itzuli zeien berareki etxera. Donzella sanda nai ze itzuli berriro Juezagana eman naiez bizia Jesu Kristoren amorez, ta erraten zio Señoragarri, berorren kasos eztut logratu martirioaren korona: utzi benaza noaien berriz: etzue utzi nai bere konpañiatik arrek, eta pasatzen zute denbora egiten orazio Jangoikoai, bukatzeko ongi. Berilok ia urrikiturik utzias, irur egunen buruan ekarrarazi zue berriz Serap ia: segitu zue atzetik Sabinak al bazuke libratu, baña etzukelaik, eginala eginik, erreprehenditu zue ausarki Jueza, ta meatxatu zue: ta itzuli ze bere etxera negarrez. Zeukalaik bakarrik Serapia Berilok erran zio, ofrazo zute sakrifizio gure Jangoikoei, manatzen duten bekala enperadoreek. E rrespondatu zue, Nik adoratzen dut sollik Jangoiko bizi egiaskoa egintuena zeruak, ta urra, ta gauza guziak. Orrek tion goiek eztire Jangoiko, baizik Demonio engañatzentutenak oiek. Presidenteak, eta non da zure Jangoikoaren tenploa? eta zer sakrifizio ofratzen diozu? Au da, zio sandak, sakrifizio kuadratzen zaiona Jangoikoai, biotz garbiareki bizitus amatzea bere Majestadea, ta prokuratzea ama dezaten berzeek ere. Beras, erran zio Juezak, zeuroi zara tenplo ta sakrifizio zeure Jangoikoaren? errespondatu zue firme, bai, Jauna, bizi banaiz garbi beraren gustora. Beras, galarazten badizut birjinidadea, erran zue Juezak, ia etzara izanen zure Jangoikoaren tenplo? Sandak errespondatu zio, baldin norbaitek ultrajabalez Jangoikoaren tenploa, lira galduko du Jangoikoak. E tzue entendatzen Juezak Teologia gebetaik. E ta ala manatu zue utzi zezatela bi ejipzioen eskuetan ganbara batean. An aurkitu zelaik, bereala Jarri ze orazioan belauriko Jangoikoai eskatus, guarda zezan berea bekala, edo il zezan lenago ezi permititu desloratzea. Bereala agitu ze arroitu andi bat ortotsa bekala, ta terremoto ikaragarri bat, eta bi gaiek erori zire ta egon zire ilak bekala, ez mintzorik, ta ez mogimen- 519 SANDUEN BIZITZAK turik gabe, idikirik solamente begiak tieso, ta ala aurkitu zuzte biramonean ministroek idiki zutelaik ataria. 2. Juezak aditurik lanzea galdegin zio sandari zer sorginderias egin zuen lan gura? E rrespondatu zio, Kristioek eztugu usatzen sorginderiarik nola eztirenek, baizik gure Jaun Jesu Kristok kentzen ta erremediatzentu sorginen gaizki eginak. Juezak, on ala barin bada, biztuzkizu bi gaiek, entenda dezagun eztituzula zuk paratu ala arte gaixtos. E karri zuzte, eta sandak goraturik begiak zerura eskatu zio gure Jaunai, desengañatzeko itsu gaiek, nai bazitue itzuli biak lengo estadora: ta erran ziote, Jesu Kristoren izenean jaiki zaizte sano. Bereala jaiki zire: ta erran zute nola ganbara gartan agertu zen gaste-iduri bat istargitzen zuena iruzkiak adiña; ikusteas lotsarriturik aiek erori ta on zirela sentidorik gabe: eta donzella gau o ezta arte onez, edo andia da bere Jangoikoa. Juezak sandari, deklara zazu sorginderia in duzuna, ta utziko zaitut libre. Sandak, Nik beti aborrezitutut gaixtakeriak, baitakit Jesu Kristoren birtutez deseginen direla guziak. Juezak, bada ikusko dut baliatuko zaizkizun sorginderiak, burua kenduko dizut. Sandak serena, egin bez nai duena, ezi nik eztut inen oien Jangoikoen borondatea, baita gaixtakeria, naiz il nazan, zeren Kristioa bainaiz. Itz ebeki suturik Juezak manatu zue paratzeko sandari zuzi itxekiak bi aldetaik, erre zeien bizirik. Paratu ziozte, baña istantean itzali zire, ta parazaleak erori zire ilik an. Sandak orduan goratus begiak zerura erran zue, o ene Jaun ona Jesu Kristo, alketu beitez ia orren etsaiak, ta ezaun bezate ta adoratu Jangoiko bekala orren Majestadea. Juezak asarre, sakrifikatu zute gure Jangoikoei, etzaitengatik il: sandak, eztiotet sakrifikatzen Demonio goiei, ez naiengatik il. Juezak, adi nazazu ni, sorgin gaixtoa gaizgi-egillea, libra zaiten tormentuetaik ta eriotzetik. E rrespondatu zue sandak, oiek dire sorgin gaixto gaizki egilleak, ezpaitute adoratu nai Jangoiko egiaskoa, baizik Demonioak, galtzeko betikos aieki bateo. Ni ofratzen naiz sakrifiziotan ene Jangoiko Jaun Jesu Kristori, bainaiz berarena Kristioa. Golparazi zue makilukaldika sanda; bitarteo agitu ze terremoto bat, eta palo gaietaik baten puska batek saltaturik eman zio Juezari begian, ta oñazes erretzen ta errabiatzen egonik irur egunez gelditu ze itsu: eta manatu zue ebakitzeko burua sandari, ta ala egin ze Agustuaren 29.an, Kristoren 122 urtean, enperadore Adrianoren denboran. 3. Bere Diszipula Sabinak egin zio ilari agitz honratua: eta andik guti berze Juez E lpidio deituak presentarazirik bere alzinean erran zio, Zara zu Sabina jendakiaz ta matrimonio izanas ainberze honratua? E rrespondatu zue, Ala naiz, baña esker milla diot ene Jaun Jesu Kristori, libratu bainau bere sierba Serapiaren medios Demonioen potestadetik. Asko maneraz 520 Joakin Lizarraga tentaturik utzi zezan Kristoren fedea, Juezak ezin deus atra zukelaik manatu zue ilarazteko, zeren despreziatzen zituen aien Jangoikoak. E ta Kristioek beraren gorputza paratu zute berak Serapia paratu zuen obia berean, ta bien arimak Jangoikoak zeruan. 521 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 20.an Santa Irene Birjin ta Martir Portugalgoa 1. Santa Irene jaio ze Portugalen kasta nobletik: Zue osaba bat bere Ama E ujeniaren anaia Abade an urbil zen konbentu batean, zeñek ezaundurik bere elleba Ireneren naturale ona, injenio, ta entendamentu andia, señalatu zio monje prinzipale bat deitua Remijio, erakusteko letrak eta birtuteak. E studiatzen zue Irenek erretiraturik bere bi izeba ta berze donzella batzueki, eta bein sollik atratzen zire urtean erriko elizara S. Pedroren egunean. E lizara urbil bizi ze bere palazioan Britaldo heredero bakarra oraño ezkondu gabe. Ze Irene guzis eder agraziatua idurian ere, nola ariman ere bai. Ikusi zueneko Britaldok itsuturik Sartu zue alako amorea, ezi iduri zekio, etzela, ta etzeikela izan berze nior alakorik nion ere. E ta ura sollik nai zue, ura sollik pretenditzen zue beretako, baña arren erretiraturik bizitzeareki etzukelaik tratatu, ta ez logratu, nai bezain laster, afizione sobraz konsumitzen ze heriturik penaz, eta medikuek ezin kura, etxakinez kausa. Jangoikoaren errebelazios jakin zue Irenek, ta determinatu zue bisitatzea Jangoiko beraren inspirazios, ezi berze gisas etze ongi paratzea peligroan. Joan ze bada akonpanaturik jende honesto onratueki: mintzatu zio, ta deklaratu zio gaitza ta itsutasuna: konsejatu zio enpleatzea amorea Jangoikoan, eta bizitzea honestidade ta honra guzian; ta bere mintzaera ta itz sandueki utzi zue konsolaturik kontent, solamente obligatus sanda etzela afizionatuko berze niori. Oneki despeiturik au, ura gelditu ze kontent, eta sendatu ze laster. 2. Kontentago itzuli ze sanda bere erretirora uztez ia bere iteko guzia zen Jangoikoareki sollik: baña etsai infernukoa, ezpaita lokartzen beñere, asi ze inzitatzen berze bat arrenganako tentazioeki: nor ori? Beraren Maestru proprioa, de manera ezi ia ezin disimulatus, asi ze deklaratzen berari bere pasionea. Sandak erreprehenditu zue fuerteki, nola zen arrazio. Gelditu ze ura alketurik, baña ez emendaturik: ta desesperatu, ta Jangoikoaren beldurra utzirik, ta amorea odiotan itzulirik zebila pensatzen nola mendekatu iras ta errabias, eta Santanasen inspirazios injeniatu zue ematea pobreari edari bat, zeñeki gelditu zen aunditurik sabela, ain nola balego aurdun. Famatu ze au, ta pensatu ze gaitzerat jendeen ertean Ireneren deshonre andiareki, naiz kulparik gabe. Britaldok aditurik, eta bere 522 Joakin Lizarraga begis ikusirik ageri zen andidura, zer kolera egin zuen, nola explika? Bereala erresolbitu zue botatzea mundutik. Lan gau enkargatu zio soldado bati, zeñek goart emanik nola Joan zen gau batez Irene Maitinetara, ta andik gero ugalde-basterrera egitera an orazio bakantasunean Jangoikoai, libra zezan deshonre gartaik, nola zegon libre kulpatik, ortan zegolaik belauriko, soldadoak pasatu zio lepotik ezpata, eta utzirik ilik atorrutsean bota zue ugaldera, altxatzeko obeki maldadea. Argiturik biramona, etzutelaik aurkitzen bere bi izeba gaiek pensatu zute oan ote zen iges ezin sufritus infamia gura. Oh! zein sekreto barna diren Jangoikoaren juizioak! E ta nola uztentuen gaixtoen eskus iltzera onak, baña beti onez beraren aldetik! 3. Bere osaba Abadea zegolaik suspenso aditzen zuenas ta agitzen zenas bere ellebareki, egiten zio orazio Jangoikoai, eta bere Majestadeak errebelatu zio agitu zen luzia, eta non aurkituko zuen gorputza. Predikatu zio jendeari zena zen bekala, eta formaturik prozesio bat, joan zire billa: eraman zute urek ia ugalde andi Tajo deitzen denera. Prozesioa ellegatu zelaik, erretiratu ze ugaldea zati batean, ta agertu zue orputz sandua ia paraturik kaja edo obia fabrikatuan Aingiruen eskus. Nai zute eraman andik, baña ezin mogitu zute niolatere: solamente artu zute zerbait errelikia, zeñeki obratu ziren anitz milagro. Milagro bat izan ze, ugalde erretiratu zena, etorzean prozesioa, gero itzultzerakoan artu baizue bere bidea estalis obia milagroskoa. E ta E skalabis deitzen zen billa orai deitzen da Santaren Santa Irenen gorputz an dagonagatik. Biz bedeikatua Jangoikoa egitentuena sanduak asko maneras. Amen. 523 SANDUEN BIZITZAK Lastallaren 21.an San Malko Monjea 1. Kontatzen du S. Jeronimok berari kontatu ziona Malko Monjeak bere buruas, ezkaitzen fia geuren juizioas, bai Superioreenas. Izan ze Nekazari-humea Antiotxiako aldiritakoa, nai zute buratsoek ezkonarazi bortxaz ere, baña berak Jangoikoaren inspirazios nai zue konserbatu kastidadea, eta orgatik eskapaturik bere etxetik ixilkias sartu ze errelijioso Monasterio batean, non bizitu zen anitz urtez zerbitzatzen Jangoikoai mundutik aparte. Jakinik iltzela bere Aita, ta utzi ziola zenbait heredaje ta gauza, pensatu zue egitea agerraldi bat sortu-etxera, konsolatzeko Ama alarguna, ta saldurik utzi zitionak, emateko parte pobreei, parte Monasterioai, ta parte bere bearretarako. Deseo gau komunikatu zue bere Superioreareki, zeñek ezaundurik zela tentazioa, konsejatu zio zegola geldi artu zuen estadoan, ta ez itzuli atzerat munduko peligroetara. Uste zue Malkok ala konsejatzen ziola Abadeak bere konpañian idukitzeagatik: segitu zue bere tema, despeitu ze konbentutik akonpañatus triste Abadeak, zeñek erraten zio, beiratzen zuela ia nola ardi zabartua saldotik ta Artzaiaganik apart, peligroan otsoek arrapa zezaten. 2. E llegatzeko bere errira bear zue pasatu leku eremu soil batetik, non atratzen ziren bideaskoei Moroak; ta orgatik biltzen zire bideaskoak oateko seguroago elkarreki, ta orduan bildu zire iruogeitamar bat gizonki ta emasteki; eta obenean zoezilaik, ikusi zuzte eldu zirela Moroak armaturik. Barraiatu zire aiek iges arat onat: eta Malko erori ze kautibo aietaik baten eskuetan, ta arreki bateo berze baten Andre zen bat. E raman zitue biak Barbaro garrek bere lekura; ta paratu zue Malko Artzai, eta onek guardatzen zue lealki hazienda; Jabeak seguratzeagatik etzekion eskapa, nai zue ezkonarazi kautiba lagun ermanareki. Malkok eskatu zio etzezola inarazi alakorik, ezi kristioa zela, eta Kristioari eztela zillegi ezkontzea duenareki senar, nola baizue andre garrek. Asarraturik Barbaro garrek paratu zio puñale bat bularretan, bizia kenduko ziola, ezpazue egiten: ala iduriarazteko baietz, eman zire elkarri eskuak. Bear-izan zue eraman bere etxolara; oroitus bere Abadeak erranas. Paratu zire alde batean bata, berzean berzea etzirela ikusi ere nai elkar. Asi ze negarrez Malko bere buruareki, au duk Jangoikoaren kastigo merezi dukena eure kulpas. Noraño ellegatu den ire desgrazia: Len etxe ta hazienda, ta boda onak utzirik bizitzeagatik kastidadean, eta biziturik libre adingontaraño, orai zarzuturat 524 Joakin Lizarraga bear duk izan andre? ta ori berze batena? Zer protxu duk oraiarteoko bizituas libre, ta garbi Jangoikoagatik, baldin orai kontra ¡ten baduk? Zer inen dugu emen? obe duk il gorputza, ezi arima, eta izan kastidadearen Martir: eta atrarik kanibeta bat iltzeko bere burua, erran zio emastekiari, geldi bedi Jangoikoareki, ezi Kristoren Martir ikusnonau lenago ezi orren senar. E mastekiak turbaturik erran zio, Jauna, eztaiela il bere burua ere kaltetan; eta iltzekos il benaza ni lenik. E ta iten badu, guardatzeagatik kastidadea, jakin bez ni ere nagola proposito berean, ta lenago utziko nai zela iltzera, ezi autxitzera. Iduri bazaio, izan gaitzen Jangoikoaren begietan anai arreba bekala, ta Nausi barbaro goni iduriarazi senar-emaste, izan arteo eskaida, eskapatzeko. Admiratu ze Monjea emastekiaren birtuteas eta prudenzias; eta ala bizi zire, naiz beldur eta kuidado andiareki ez ikusteko elkar. 3. Jabea ia konfiatu ze etzirela eskapatuko. Baña Malko beti zego suspiratzen bere lekura naiez, ta lengo bizimodura. Tratatu zue emastekiareki, baizego ain eskapatu naiez. Il zuzte bi aker, aien aragias alimentatzeko ta aien larrues aunditurik aizes pasatzeko ugalde andi bat bidean preziso pasatu bear zena. Ibili zute irur eguntako badea beti gibela beira ia norbait eldu zen aien atzean. Irur egunen buruan ikusteunte eldu direla Nausia ta mutila bi kamelloetan dra dra dra. Sartu zire pobreak an kubila batean, ta gelditu zire saiets batean pokalean beldurrak, barnago zegoken baseiziaren bat, nola baizego. Nausiak ikusi zituenak sartzen, ta sarrarazi zue Mutila ezpata biluxiareki, atrarazteko, edo iltzeko an. Sartu ze mutila oius ziola, atra zaizte onat il bearrak, ezi Nausia dago zuen esperan or. Arren oiuetara atra ze barnetik leona bat, eta atzaparreki arrapatu ta iltzue antxe, zeudelaik beira biak, ta itzuli ze bere barnera. Nausia berantetsirik etzela atratzen mutil ori, uztez bien ertean erresistitzen zioten, sartu ze bera bere armaeki oius guzien kontra: baña leonak jokaturik bereala utzi zue an ilik Mutila bekala. Nola bide zeuden bi pobre gaiek ainberzeko arrixkoen ertean, zer izanen zen aietas? Zeude geldi geldia, ta ixil enkomendatzen Jangoikoai. Libratu zitue bere Majestadeak. Leona nonbait errezelaturik ikusi zutela, ta etzegola an seguro, atra ze bere humeareki agoan, ta joan ze andik berze lekutara. Biak esker milla milla emanes Jangoikoai joan zire akorritus lotsamentura gartaik: atra zire geroxago, ta iganik kamello gaietan amar egunes ellegatu zire Romako enperadorearen lekuetara; ta arturik kamelloen prezioa eman ziotena, emastekia paraturik monja batzuen konbentuan, Malko itzuli ze bere konbentura, non ia orduko il baize Abade utzi zuena: eta biak nor bere konbentuan bizitu 525 SANDUEN BIZITZAK zire zerbitzatzen Jangoikoai, kontatus agitu zirenak, ta kantatus Jaunaren miserikordiak. 4. Historia gonen ondorean dio S. Jeronimok, au kontatu zida niri gaste nitzalaik Malkok ia zarturik, eta nik orai ia zartu nai zelaik kontatzen diotet kastoeri, zeren baita kastidadearen historia, ta exortatzentut donzellak guarda dezaten beti. Zuek konta zazie zeuren ondorengoeri, jakin dezaten guziek, kastidadea desertuetan ere, ezpata ta baseizien ertean ere eztagola kautiba: eta persona Jesu Kristori emana badezaketela il, baña garaitu ez. Guziok dire S. Jeronimoren itzak ezaunarazteko kastidadearen preziosidadea, ta estimarazteko kristale gau ain preziosoa, ta ain eskas txur aurkitzen dena mundu zikin urrinzuan. Agitu bide ze 370 urtearen inguruan. 526 Joakin Lizarraga Azaroaren 13.an San Homobono Merkatari 1. E stado guzietan salba daizkela gizonak, progu dire sandu izanak estado guzietan. S. Homobono izan ze merkatarien hume ta merkatari, ez abrats, ta ez pobre: bai liberal, atento, kuidadoso ez perjuiziorik egiteko niori: ze egi-errallea, manso, bakeskoa, afable agraziatua, ta guzis neurritua itz eta gauza guzietan; orgatik guziek nai baizute ongi. Buratsoei txoil obediente, agora beira, gusto egin naia guzietan. Aien manamendus artu zue esposa donzella bat, zeñeki bizitu zen sanduki matrimonioan. Il ondoan bere Aita, nola gelditu baize etxe ta haziendaren aun ta Jabe, liberal arroago egiten zitue limosnak, zeintara baize txoil afizionatua; ta etze boboa, baizekie gal eztaikela tratu gisa ontan beñere, ta irabazten dela beti batendako eun. E tzego beira eska zezoten beartsuek: bera alzinatzen ze, ta bilatzen zitue bear zutenak. Konsolatzen aflijituak, konsejatzen ongi etzebiltzanak zuzen, erakusten ignoranteak, ta guzieki egiten zue nola bear zuten, maneraz ezi ze egiaz deitzen zena Homobono, nai baitu erran gizon ona, ta ala zeukate nola guzien errelijioa. Bizikideak zekusalaik ain liberal, nola berak ezpaizue ain zabal biotza, beldurrak pobretu sobra emanes, kargu egiten zio galtzera botatzen ziola: senarrak berriz sereno zio, ala obeki aumentatzen zela, nola azaro obenareki hazienda. Onen progutan agitu zekio gose-denbora batez elizatik itzultzean etxera segitzea anitz pobreek, eta arrek, andrea kanpoan zelarik, ematea saski bat ogi aurkitu zuena: ta gero afaltzerakoan aurkitzea ainberze ogi, baña agitz obeagokoak: ortas arriturik andrea desengañatu zue sanduak. Berriz zituelaik peonak lan egiten alor batean beraren, zeramalaik ardo edatekoa flaskoetan, aurkitu zue bidean anitz pobre eskatu ziotenak edatera: eta nola ezpaizekie ukatzen, eman zitiote flaskoak: gero utsik ez eramateko, bete zitue ures iturri batean. Alorrera ellegaturik, asi zirelaik peonak edaten kontent, galdegiten ziote nondik atra zuen ardo gura ain ona. Sanduak irrikos uste zue burlas erraten ziotela: txastatu zue, ta aurkitu zue milagrosko ardo ona zela: baña disimulatu zue humiltasunes: baña Jangoikoak nai ta agertu ze, gizon batek ikusirik nola bete zituen ures &. 2. Ze alaber sandu bekala guzis emana oraziora, zeintan ez solamente egunas, baita gauas ere egoten ze denbora luzean: eta gauoro faltarik gabe asistitzen zue maitinetara, maneraz ezi Apeza deitzen baize Oberto, ezkila soñatu orduko bereala joaten ze idikitzera ataria, sartzeko Homo- 527 SANDUEN BIZITZAK bono, ta zenbait aldis aurkitu zue barnean orazioan idiki gabe ataria berak, idikis Aingiruak. Milagro gisa gebeki konbertitu zitue anitz hereje fede katolikora, etzirenak konbertitu nai Teologoen arrazios. Azkenean 1197 urtean joanik gau batez maitinetara, usatu bekala, egon ze Kristo guruzifikatuaren alzinean orazioan goizeraño, eta mezakoan sazerdoteak Gloria erraterakoan, edatu zitue Homobonok besoak guruzearen forman, ta ala gaitzik gabe, sentitu gabe niork eman zue bere espiritua. Aurkitu zute ala ilik, eta famaturik urrun etorri zire jendeak honratzera sandua orzi zutena S. Jilen eliza gartan berean, bere sortuerrian, baita Kremona Lonbardian. E ta Jangoikoak adiarazi zue beraren santidadea ainberze milagro klaroeki, ezi urbilen urtean 1198.an kanonizatu zue solmeneki Inozenzio III.ak Aita sanduak. 528 Joakin Lizarraga Abenduaren 6.an San Pedro Paskasio Obispo ta Martir 1. S. Pedro Paskual jaio ze jendaki noble ta Kristiotik Valenzian zeukatelaik Moroek berea bekala. Onen buratsoek alojitzen zute beren etxean S. Pedro Nolasko joaten zen aldioro erreskatatzera Kristio kautiboak. Sandu gonek ikusirik zeudela deskonsolaturik ez izateas humerik, logratu ziote Jangoikoaganik orazios au, ta erran ziote sandu izanen zela, ta arren atenzios deitu zute Pedro. Aurttoa zelarik oraño ze ain onera emana, ezi bildus berze aurrak jostaketaen lekuan zegokiote erakusten doktrina Kristioa. Aditurik bere buratsoak kontatzen, nola Moroek in zuzten Kristoren Martir zenbait errelijioso, ta loturik ibili zuzten arrastaka, inbidia sandu bateki ala izan naiez Martir, biltzen zitue Moroen humettoak, ta egiten zue lotu zezkioten eskuak, ta eraman arrastaka. Buratsoek ikusi zuzte morottoak nola zeramaten arrastaka arroituketan, erreprehenditu zuzte zergatik ala maltratatzen zuten, eta sanduttoak diskulpatzen zitue, uz bezkite, ezi naramate izatera Martir. Zein goizik paratu zion Jangoikoak martirioaren estimazioa ta deseoa! Buratsoek erreskatatu zute sazerdote Doktore bat, zeñek erakutsi zition sandu goni letra bear zirenak: baña ikusirik beraren zeloa errelijione Kristioagatik, nekez uzten zute atratzera etxetik, beldurrak iltzezaten Moroek. Agitu ze Araguako errege D.n Jaimek irabaztea Valenzia, tratatus bitarteo Moroek agiz gaizki Kristio kautiboak, inbidia zuela sanduak ez padezitzeas aien partez. E rregek bereala berriturik katedralea egin zue ango K alonje. S. Pedro Nolaskoren konsejus joan ze Parisa estudiatzera Teologia S. Tomas ta S. Buenabenturareki an. E gin zute Doktore: ordenatu zute sazerdote, ta asi ze predikatzen Jangoikoaren itza: eta nai zuelaik sartu bereala errelijioso, luzarazi zio S. Pedro Nolaskok fruitu iten zuenagatik estado gartan. 2. E ginik errelijioso Merzedeko, bereala distingitu ze bizimodu sanduan, ta erregek egin zue bere seme D.n Santxoren Aio, ta Maestru. Atra zue kautiberiotik Granadan anitz Kristio, zein itzultzerakoan Toledora, egarriak itotzen zeudelaik ur-faltas, egin zue orazio Jangoikoai, eta bereala bete zire ures butzuak agorturik zeudenak. E lejiturik D.n Santxo Arzobispo Toledoko, nonbratu zute sandua Granadako, ta Toledokoaren Gobernari. Il zute Moroek D. Santxo, eta sandua urbildu ze Granada 529 SANDUEN BIZITZAK alderat erremediatzeko aisago bere Granadako Feligresak Moroen ertean zeudenak. Lizenzia lograturik bisitatu zitue, ta erremediatu asko galetsirik zeudenak Moroen konpañiareki. Konsultatu zue Aita sanduareki Romara joanik ortako. E gin zute gero Jaengo obispo, nondik iten zituen bere sarraldiak Granadan, konsolatus bere feligres, ta kristiatus anitz Moro. Aborrezitzen zute orgatik, ta arrapatu zute preso. Zeukatelaik presondegian gaizki tratatus, alaere kuidatzen zue libratzeas berze kautiboak deskuidatus bere buruas. Joan zire bere elizatik tratatzeko beraren erreskateas, baña eraman zuten diruareki libra zitue anitz aur ta emasteki, gelditurik bera kuidatzeko gañarakoes. Auxe baita karidadea, Kristorenaren gisarakoa! Moroek esperatus bialiko ziotela diru berriro beraren erreskatatzeko, uzten zute zebilala ziudade-barnean. E tze deskuidatzen ongi egiteas guziei bear zuten guzian. Zegolarik bein aurttoen erdian galdegiten doktrina, opatu zue bat errespondatzen ziona ain ederki, ezi admiraturik galdegin zio, ene aurttoa, nor zara zu? E rrepondatu zio amoltsu, ni naiz Jesus zure karidadeak ekarrarazi nauena. E rran, ta desaparezitu ze. Gelditu ze sandua zoraturik bekala fabore alakoagatik, egin ta desegin naiez Jaunaren amorez. Segitu zue karidadean. 3. Zeramalaik bein askotan bekala jateko gauzak kautiboei, opatu zue erregek, ta galdegin zio ia zer zeraman habituaren pean: errespondaturik ezi arrosak; arrosak agertu zire Jangoikoaren milagros, zelarik Abenduan. Berriz biali ziote bere elizatik dirua bere erreskatearen, baña berriz enpleatu zue erreskatatzen berzeak, gelditus bera kautibo nola len. Pagatu zio gure Jaunak ederki: Bein lagundu zio meza erratean aurtto eder batek kautibo idurian. E rran zue meza beñere baño debozio iagoreki. Admiraturik zein ongi lagundu zion, galdegin zio ia bazuen Aitarik eta Amarik. E rrespondatu zio, baitut, naiz ene Ama eztagon emen. Galdegin zio doktrina, ta nor den Aita: errespondaturik miragarriro ongi: galdegin zio, eta nor da semea? Orduan aurrak goratus jaketilla, ta erakutsis kostadoko llaga, erran zio, ni naiz semea: beira nere llagak: eta zuk erreskatatzeareki aurrak egin nauzu zure prisionero. E ta nai zitiolaik sanduak apatu onak, etze agertu. Fabore gebeki segitzen zue ongi egiten, eskribitus ere bai egietafedeak: Sartu zute kalabozo ilun batean: baña Aingiruek ekartzen ziote argi ta plumak, ta bear zen guzia eskribitzeko. E skribitu zue galantki Mahomaren kontra. Orgatik sentenziatu zute ebakitzera burua. Jakinik on, bezperan, naiz zegon ansiatzen iza naiez Martir, gizon bekala zego beldurti eskatzen Jangoikoai fabore. Agertu zekio Jesus guruzifikatu bekala, ta animatu zue padezitzera gogotik ere. Goiz goizean erran zue meza, ta bereala ebaki ziote burua, eta diote ezi arri baten gañean, zein530 Joakin Lizarraga tan ofratu zuen axuri dibinoa sakrifizioan. Agitu ze martirio gau 1300 urtean: eta ondorean Jangoikoak honratu du anitz milagroeki, eta E lizak kulto publikoareki martir bekala. 531 SANDUEN BIZITZAK Abenduaren 17.an San Franko de Sena karmelokoa 1. S. Franko de Sena lenik bekatari infamea, gero penitente sandu admirablea izan ze nekazari honratu birtuosoen hume Groti aldiritan Toskanan, Senara urbil. Sel ordu aio baño len amets in zue bere Amak ematen zuela argira monstruo itsusi lotsagarri bat, zein gutibana zoeien itzulis gizon. Bataioan deitu zute Franko, ta azi zute ongi. Biali zute Senara ikastera letrak, baña naturale gaixtoa segitus ta lagun gaixtoak, doi ola ikasi zue leitzen ta eskribitzen, ta on ere ez ongi. Paratu zute ofizio batean; baña ze lanaren etsai alfer-nai. Iltze bere Aita, baize guti bat detenitzen zuena, eta Amas ajolarik etzuela eman ze bizio ta gaixtakerietara, ez Jangoikoaren ta ez gizonen atenziorik gabe. Bere ofizioa jokari, ladron, alkegabe ta emakume galdueki gau ta egun jokuko etxe, taberna, ta bide gaixtoetan. Laster akabatu zue Amaren ondasun pixka, ta bizi ze ladronkerietaik. Niork etzeuka seguro ez bere hazienda, ez bere bizikidea arren eskuetaik: ain ze animale bruto indartsu ausart tentu gabea! E tze nior trebe korrejitzera, ta nioren konsejurik ere etzue aditu nai, ta ez ikusi nai birtuosorik, ez mezarik, ez sakramenturik, ez elizarik usatzen zue. Ama aflijiturik penas iltze: semeak ortas zue plazer ziola, ia oraidanik nautena inen diat, joan delaik atso gaixtoa beti ene kontra zena. Fite galdu zue gelditu zekion guzia. E gin ze soldado, ez ainberze erregeri zerbitzatzeko, nola Deabruari sueltoago: baña ez solamente soldado, baizik iduriarazten ze batzutan estudiante, berze batzutan peregrino, hermitaño, ta milla itxuratan tranpeatzeko: guziau zertako? gastatzeko gaizki, ta jokatzeko. Gau batez galdu zue guzia, tresenak ere, oñetakoak ere: eta señalatus begiak erran zue furoso, nork naitida jokatu ebek? ezi nik ukatzen dut egintuena. Blasfemia itsusi goni errespondatu zio Jangoikoak emanes begietako min erru bat, zeñeki gelditu zen itsu. Orreki despeitu zute solkadeskatik, etzela gauza. 2. Asi ze ia ataris atari eskarmentu guzien, niork apenas eman nai ziola ogi amen bat odio ziotenagatik. Ala asi ze akorduratzen, ta itzultzen Jangoikoagana, berze niork nai etzuelaik. Asi ze lenik negar egiten bakantasunean, gero konfesatzen oius karrikan, mereji zuela iago ta iago kastigo; E tzue galtzen konfianza Jangoikoan, zein izanik ofenditua iago ezi guziak, iago ezi guziak baita benigno; ta ordu bateko konfesioareki barkatzen baitu anitz urtetako bekatuak. E gin zue konfesio bat jenerala asko 532 Joakin Lizarraga negarreki, ta eman zue bildu zukena satisfakziotako. Injeniatu zue anitz penitenzia gisa, deskitatzeko: nai izan zue etorri peregrino E spañako Santiagora: baña nola baizego itsu, Jangoikoaren fortunaz aurkitu zue kidari berze bekatari penitente bat eldu zena. Baña Demonioak kendu zio berzeari burutik intenzio on gura; Franko egon ze konstante in bear zuela peregrinazioa. Paratu ze bidean, baña ezin ikusi: Zer inen zue? O Jangoikoaren ona! zerbaitto argitu zio bista, bidea ikusteko diña. Oneki firmatu ze propositoan: eta iago, noiz ta Gaskuñako oian batean bi bide opaturik, etzekielaik zeñetaik eman, eskatus Jangoikoai azertua, aditu zue boza bat erraten ziona, emazu eskuieko bideas, andik joanen zara seguro. Pensa nola konsolatu zen konfiatus nai zitiola barkatu bekatuak alako faborea iten zionak. Paraturik lurrean belauriko negarrez eman zio esker milla milla. E tzego kontent Demonioa eskapatzeas bere saretik Franko zeukana beretako. Agertu zekio peregrino-itxuran, lagun inen ziola. Lenbiziko egin ziona galarazi bidea: gero nai zio galarazi esperanza; etzuela erremediorik; kondenatua zela. Furiatu ze agitz Franko itz ebeki, baña oroiturik Jangoikoaren onas erran zue, nik badakit eztutela mereji barkatzea; baña badakit ere Jangoikoak dezazkela barka, nai barin badu: nai duelako esperanza ematen dida bere amorearen geiegiak, zeñeki utzi zen iltzera gurutzean enegatik. Oneki iges eginik Deabruak, Franko graziak emanez Jangoikoai itzuli ze bidera: ta ellegaturik Santiagora an konfesa-komekaturik berriro garbitu zue arima, ta señaletan kobratu zue osoki bista. 3. Ikusirik zein ongi joan zekion peregrinazio gontan, nai izan zue egin berze batzuk. Joan ze Romara S. Pedro ta S. Pablo Apostoluen bisitatzera: an errezibiturik Gregorio IX. Aita sanduaren bedeizioa egon ze garizuma guzian barutus ogi ta ur solles. Andik pasatu ze bisitatus deboziozko santuarioak Italian, Napolesen, Sizilian, Loreton: emen izan zue elebazio soberano bat, zeintan mostratu zekion Ama Santisima amorosa seguratus barkazioas, ta konsejatus perseberanzia. Itzuli ze Senara, non zaku bateki estalirik, oin urtuxian, ta beti buru agerrian, zela euri, zela iruzki, asi ze deskitatzen penitenziasko obraeki lengo eskandalo emanak. Guzia ze baru kontinoa, errezibitzea sakramentuak, enzutea mezak ta predikuak: eta gauoro atratzen ze karrikak barna oius ziola, o bekatariak, konberti zaizte Jangoikoagana, ta egin penitenzia dignoa. Joaten ze bekatuen etxeetara, ta azotatzen ze bizkarrean burriñasko katees: botatzen zitue jokuko maiak eta barajak: bisitatzen zitue hospitaleak: eta berze gizon bat ze ia ta iduri zue. Agerturik ango eliza batean Ama Santisimak, seguratzeko grazian, konsejatu zio erretiratzea. E rretiratu ze etxola batean eremuan, non sustentatus gorputza belarres, ta arima orazios ta kontri533 SANDUEN BIZITZAK ziosko negarres bizitu ze milagrosko bizi bat. Baña araraño ellegatzen ze Deabruaren tentazioa. Iltze Senan Jaun abrats bat utzi zuena testamentuan manaturik emateko Sena-inguruan zeuden eremutar guziei borzna florin urresko: joan zire testamentariak emateko Frankori bereak: errespondatu zue etzituela nai; eraman zezkitela bereki: baña aiek etziote obeditu, bai utzi an leio pokalean. An egon zire, alik eta ellegaturik alargun pobre bat limosna eske zebilana erremediatzeko bere alaba, sanduak erran zion barnetik artzezkiela urre aiek, ta enkomenda zezala utzi zituena. Ainberze kuadratu zekio Ama Birjinal karidade gau, ezi urbilen gauean agertu zekio emanes amoresko señale andiak. Baña pensa zein aldaturik zegon biotz gura: len edekitzen berzerenak, orai eznai artu bereak ere. 4. E tzekio eldu alako faboreengatik banagloria, bai berritzen kontri ziozko pena, ofendituas Jaun bat ain ona. Tratatzen zue gorputza gogorkiro penasko instrumentu lotsagarrieki: eta zergatik ia famatu zen, ta billatzen zuten, eskapatu ze andik bere errira urbil zen zoko ilun batera. Baña andik ere asi ze barratzen bere santidadearen argitasuna. Kostunbratzen zute errikoek egitea prozesio bat, zeintara konbidatzen zuzten eremutarrak: etzue nai Frankok, baña obligatu zute, baita artzera ere bazkari usatzen zena. Ze go an sandua artzen amen bat edo berze, porfia iten ziotenagatik: baña berze bat sobra berotu zena asi ze gaizki erranka sanduaren kontra: ta azkenean erran zue, nik erran dut egia, ta diot iago ere, ala daikela salbatu au, nola bizitu plater gontan dagon kapon gau. Istante saltatu ze bizirik platerean zegona errerik; ta gizon artas jabetu ze Demonioa. Sanduak bere salbazioaren testimonio gartas konsolaturik, baña konpasionaturik berzearen gaitzas in zue orazio: ta ura libratu ze ta emendatu: eta guziak sanduaren onas admiratu zire. Baña infernukoek ezin soporta berendako zeukatena ikustea Jangoikoaren ain maite, inzitatzen zute beren injenio ta indar guzies eroriarazteko bekaturen batean pintatus imajinazioan lengo deshonestidadeak, ta itxekis gorputzean luxuriaren sua ain erru, ezi ezpaliz Jangoikoaren graziaz, nola zeike libra? Baña bere aldetik ere egiten zue eginala orazio, penitenzia, ta dilijenzia: zeatzen ze odolesko disziplines, etziten ze aranze ta larren gañean guzia larranzitus, sartzen ze estanke izoztuan: ala logratzen zue Jangoikoaren grazia ta biktoria kontrario guzietaik. 5. Ama Birjina gloriosak nai izan zue paratu bere K armesko errelijioneko jardin edo paraisoan. Agertu zekio amorosa zekarrala eskuieko eskuan gloriako loreen korona, ta ezkerrekoan K armesko habitu errelijiosoa, besti zezan. Bereala Franko joan ze konbentura eskatzera admiti 534 Joakin Lizarraga zezaten. E tzute admititu lenbizian beiratus bere adin pasatua, baize iruogeitazorzi urte. Ama Santisimak animatu zue segitzeko pretensioan: Segitu zue eske ta eske belauriko negarrez. Admititu zute: baña luza-bide, bear zela diru erosteko habitua; ta sanduak ez izaki: baña erremediatu zue zeruko erregina gloriosak. Zeudelaik bildurik errelijiosoak, sartu ze Aingiru bat gaste eder baten idurian zeramala Josirik habitua bear bekala, ta emanik Prioreari eskura erran zue, au da Frankoren. E rran ta desaparezitu ze utzirik guziak arriturik ortas. Nor ezta admiratzen emen Maria Santisimaren onas ta ongi egin naias, ta zein entremetitua den on guzietan! E ginik errelijioso nolako bizimodua zeraman, nola explika? Bere janaria komunki belarrak, edo ogi ta ur sollik, ta ori astean irur egunes solamente, ezi astelen, asteazken, orzilare, ta larunbatean etzue txastatzen baizik komunione sagratua. Goatzea zue ol bat utsik lurrean: Gorputz guzia habituaren petik inguraturik burriñasko aro, edo ustai, ta kateeki: lepoan argolla bat, ta agoan plomusko bola bat librerdikoa, ixilik egoteko; eta atra bear zuelaik mintzatzeko bear orduetan, gal etzekion, zerama katea batetik dilindaka. Gero inarazi zue burriñasko peto bat kentzen etzuena, baizik zatitzeko gorputza azotees. Oneki guziareki ze lenbizikoa lan guzietan koruan, sukaldean, enfermerian. Manteniarazteko agertu zekio Jesus guruzifikaturik llagaetaik odola zeriola, ta ziola, beira zenbat pasatu nuen gizonengatik, ta zein gaizki pagatzen didaten! 6. Oneki guzia guti iduri zekio iten zuena, ta zego ikar ikar, barkatu ote zion: ta erraten zue maiz, Justoa doi doia salbatzen bada, zer izanen da bekatarias? Konsolatzen zue Jangoikoak. Bein corpus Christiren oktaban progatzeko manatu zio konfesoreak ez komekatzeko egun gartan: gelditu ze trankil, ezaundus arrazio zeukala konfesoreak ez uzteas sartzera Jaun dibinoa ain petxo indignoan. Baña meza laguntzean saltatu ze sakramentuaren zatitto bat aldaretik, ta sartu zekio agoan, ta andik barnean betetzen zuela debozios. Berze bein Kristo guruzifikatuaren alzinean zegolaik orazioan ikar ikar oraño ere ote zegon beraren grazian ta amorean, Kristok itzeetaik eskuak lazaturik besarkatu zue bi aldis amoroso erraten ziola, Franko, etzaudela beldurrak: segi asi duzunean, ta logratukouzu nauzuna. Oraño ere irauten zio beldurrak: etze deskuidatu Ama Santisima; agerturik kariño andiareki erran zio, Franko, barkatutizu Jangoikoak bekatuak. E z orgatik utzi zitue penitenziak, baizik aumentatu zitue. Argitu zio entendamentua Jangoikoak, eta Kristo guruzifikatuareki eskuan egiten zitue prediku admiragarriak, ta konbertitzen zitue bekatariak, etxeetan, karrikaetan, plazaetan. Obratzen ere zitue milagroak humil humila. Jakiten ere zitue gauza sekretoak eta gerokoak, eta eguna, noiz 535 SANDUEN BIZITZAK bear zen il. Aipatus bein bere konfesoreak, zein on den sufrajio egitea purgatorioko arimen, erran zio Frankok, in bezada karidade ofratzeas meza enegatik il ondoan bereala. E rrespondatu zio, erranen dut, bizi banaiz zu baño iago. E rran zio Frankok, seguratzen diot Jangolkoaren partetik biziko dela urte bat ni il ondoan, ezi ni ilen naiz abenduaren amekagarrean 1291 urtean, ta urbilean berori. Guzia agitu ze, erran bekala. E ginik berriro konfesio jenerala, ta errezibiturik berze sakramentuak, zelo gaik lastalla uts batean, ta ori ere obedienzias obligaturik, beterik zelda zeruko argis, despeitus errelijiosoak erran ziote, geldi beitez bakean, ene anaiak: eta berorrek, ene Jesus ona, eta ene Jangoikoa, ar bez bere eskuetan ene arima. Istante & 536 Joakin Lizarraga Azaroaren 2.an Purgatorioko Arimen memoria 1. (Kredoaren itz lenbizikoa Jangoik o A ita guzis poderoso, zeruaren ta lurraren kriadore: azken itza bizitza sek ulak oa: adiarazteko, ezi Jaun andiak kriatutuenak gauza guziak, guzien Jaun ta Jabeak inen duela justizia zerbitzatzen dutenei, ta ofenditzen dutenei, ta daukala erreserbaturik aiendako premio eternoa, ta ebendako pena eternoa. Pena eternora direnak deitzen dire kondenatuak: Premio eternoa logratzen dutenak deitzen dire sanduak, bienabenturatuak, zori onekoak. Orgatik laur dire gizonaren azkenekoak, edo Nobisimo deituak, E riotzea, Juizioa, Infernua, ta Gloria. E riotzea da gorputzetik arima berextea, noiz gorputza gelditzen den ilik sentidorik gabe erresurrekzioko eguneraño, orgatik baitio Kredoan aragiaren erresurrek zioa, zeren aragia edo gorputza baita iltzen dena proprioki, ta gero erresuzitatzen dena, edo berriro bizten, itzultzeareki arima, zein ezpaita iltzen proprioki beñere. Juizioa deitzen da kontu artzea bizimodu pasatuas, ta sentenzia ematea Jangoikoak. Bietas dio S. Pablok, statutum est & . dagola dek retaturik gizonen iltzea bein, ta orren atzetik Juizioa. Infernua deitzen da lurraren barren barrenean, ta zerutik urrunenean Jangoikoak fabrikaturik daukan, presondegi edo kalabozo ilun lotsagarri gura, non penaraztentuen berak kondenatuak su eta tormentu errueki Deabruen eskus, zein baitire bere justiziako ministroak eta berdugoak. Gloria deitzen da proprioki bizitza sekulako ditxoso gura gozatzen dutena Jangoikoaren eskojituek eginik errege ta erregina koronatuak beraren ta Aingiru onen konpañian zeruen zeru goren gorenean, deitzen baita enpireo, ta Jangokoaren korte ta palazio, ta paraiso erreala. Laurebetas oroi gaitzela, dio E spiritu Sanduak, ta eztugula sekulan ere bekaturik eginen. Memorare novissima tua & . Bizi emengoa labur: eriotzea segur: kontuak ertxi: sentenzia segi: Gloria edo Infernua beti: Beti ebek memorian iduki. 2. Orai bada) Jesu Kristok zeruetara iganik idikias geros ango atariak, ustu ze Abrahanen senoa deitzen zena ta paraisoa, non len zeuden erreserbaturik Patriarka, Profeta, ta berze arima sandak, nora Kristo il ondoan jautsi zen, an zeuden arima sanden atratzera: gerostik onat, (aur bataiatu gabe, ta berze bekaturik gabe doazines landara, zein baitoaz aurren linbora) gañarakoak irur estado gisatan atratzen dire emendik, batzuk bekatu mortalean Jangoikoaren odioan, iran, ta desgrazian: alakoak doaz infernura sekulako galduak: Berze batzuk doaz Jangoikoaren grazian garbi 537 SANDUEN BIZITZAK eder onetsiak guzis: alakoak doaz gloriara zuzenean: Berze batzuk ez ain gaizki nola aiek, ta ez ain ongi nola ebek, baizik ere grazian bai, baña dutela kulpa leberen bat, edo berze barkatu bearra, edo barkatuen pena ta satisfakzio zerbait pagatu bearra, ezi bekatu guzietan dire bi gaitz, kulpa eta pena: kulpa barkatzen da penitenziako sakramentuas, pena ere bai, baña ez guzia beti; ta pagatu bearko satisfakziosko obraeki, penitenzia, orazio, limosna, obra on, trabaju, pazienzia, induljenzia, ta alakoeki: Orai bada badagoke grazian bat, naiz izanik zerbait kulpa lebe, naiz zor zerbait pena: baña nola baitakigu egietafedez, glorian sartu eztaikela pagatu gabe azken marabidiraño, ta garbitu gabe motarik den txipiena ere, orgatik da preziso sinestea, zerura baño len alakoak, purgatzentuela Jangoikoak berze munduan: eta lan goi ta leku goi deitzen da Purgatorio, ta ortan detenitzen diren arimak purgatorioko arimak, Jangoikoaren grazian sandak, salbazioko karreran, zerurako bidean, ta gloriara joateko seguraturik daudenak. E ta naiz bitarteo dauden neke-penatan, dire Jangoikoaren eskojitu maiteak, sanduen lekukide ta lagun izain direnak: orgatik sanduen festibidadearen atzetik elizak urbilen egunean iten du memoria purgatorioko arimen, ta bialtzen sufrajio, gloriaratzeko len baño len, ta bitarteo alibiatzeko pena gaietan. S. Odilon Monje kluniazenseen Abadeak diote paratu zuela arimen funzione goi bere errelijionean, ta bereala E liza guzian Aita sanduak milla ta zenbait urtetan: baña berreun urte lenago Amalario Fortunatok paratzen du sanduen ofizioaren atzetik arimena, baita señale, iten zela ia orduko ere. Arimen memoria egitea mezan ia kristiandadearen prinzipiotik usatua da Apostoluen tradizios: eta kristiandadea paratu baño len ta len egiten zela orazio ilengatik, klaro dio eskritura sagratuan. Famatua da nola Judas Makabeoak biali zuen Jerusalena amabi milla zillarrezko drakma, ofratzeko sakrifizio ilengatik. Libro 2. Machab. 12. E ta akabatzen du itz ebeki, Beras gauza sandua ta protxugarria da orazio egitea ilengatik , libre laza daitzen bek atuetaik . 3. Bi egia fedesko tugu emen; bat, badela purgatorio, ta purgatzen direla arimak, glorian sartzeko: berzea, arima gaiei balio diotela bizien sufrajioak, libratzeko, ta alibiatzeko. Progatzen da on klaro E liza Ama Sandak duen kostunbre usatuareki enkomendatzeas ilak Apostoluen denboratik onaraño: baitare eskritura sagratuko testimonioeki Aita Sanduek explikatzentuten gisan. S. Pablok diona korintotarrei lenbiziko kartaren irugarren kapituloan, Zimendua dela Kristo Jesus, edo beraren edea. Beira dezala bak otxak nola obratzen uen zimendu gonen ganetik : baldin agotz, belar, lasto aratzen badu, on erraustu suan, ta bera salbo atrak o dela, baña pasatus suan: S. Agustinek explikatzen du bekatu benialees pagatzen ta purgatzen direnes pur538 Joakin Lizarraga gatorioan h. 16. de 50. S. 41 de Sanctis. Alaber diolarik Kristok, E spiritu Sanduaren k ontra erraten duenai blasfemia, etzaiola bark atuk o ez mundu gontan, ta ez berzean, atratzeunte S. Gregoriok, S. Agustinek, ta berze Doktoreek, badirela zenbait bekatu barkatzen direnak berze munduan: Zein dire ebek? benialeak, zeñengatik ezten arima kondenatzen, bai purgatzen purgatorioan. E ta kulpak purgatzen badire, zenbat obeki pena zor direnak pagatus ango suan faltatu zena emen? E gia gau deklaratu ta konfirmatu dute anitz Konzilio Probinzialeek Afrikan, E spañan, Alemanian, Franzian, Italian: baitare Jeneraleek, Lateranenseak, Florenziakoak, ta azkenik Trentokoak. E liza guziaren usanzas fede ematen dute S. Dionisio Areopajitak, S. Juan Krisostomok, S. Agustinek, ta berze sanduek orazio, sakrifizio, ta sufrajio iten zuztenek, ta eskatzen zuztenek berendako. S. Agustinen Ama S. Monikak iltzerakoan enkargatzen zue in zezatela memoria beras aldarean. Anitz dire historia kontatzen direnak purgatoriotik aparezitues eskatzera sufrajio: E ta naiz zenbait diren kontu banoak ta engañuak: baña franko dire sinestatzeko egiaskoak: nola kontatzentuenak S. Gregoriok, S. Pedro Damianok, S. Brijidak. 4. Asentaturik egietafedetako badela purgatorio, erragun non den, ta nolako penak tuen. Klaro da Jangoiko guzis poderosoak nonnai dezakela purgarazi arima, baña leku ordinario komuna da lur-barnean infernuaren saiets batean: non pasaraztentioten bi pena-genero zor dutenaren ariora: lenbiziko pena da pribaturik idukitzea, ta debekaturik ikustetik Jangoikoaren aurpegia, deitzen baita dañuaren pena, baita agitz penaraztentuena ezauntzeareki ia emen baño klaroago, zein on den Jangoikoaren ona, ta beraren gozatzea, ta beren kulpas debekatzen zaiotela: ala nola neska aldiritar bat destinatua izateko errege andi eder baten esposa ta erregina, arren palaziora joan bearrean baleukate deteniturik kalabozoan bere faltaz. Berze pena-mota da sentidoaren pena, sentiarazten diotena suaren ta berze tormentuen erruareki: zein, sanduek diotenez, da erruago, eta sentigarri penosoago, ezi munduko pena ta martirio guziak: ala diote S. Gregorio andiak, S. Agustinek, Beda benerableak, S. Anselmok, ta S. Bernardok: eta S. Tomas Doktore Aingiruak añaditzen du, purgatorioko penak direla erruago ezi martir guzienak, baitare iago ezi Kristo berak bere pasio doloreskoan pasatu zituenak: zeren ezi ango su gura da infernuko sugenero berbera: Orgatik S. Agustinek prediku batean dio ala; erranen du agian norbaitek , guti zaida detenitzeas ni purgatorioan, nola ellega naien zerura. N iork , ene anaia maiteak , niork ere ezdezala on erran, zergatik Purgatoriok o su gura erruago da ezi pena guziak munduan ik usi, senti, edo pensa daizk enak : eta nola dagon esk ribiturik juiziok o egunas, egun bat milla urte idurituk o dela. E ta nork 539 SANDUEN BIZITZAK dak i, su gartan pasatuk o duen denbora izanen den egunen, edo ilabeteen, edo urteen denbora? Orai eztuenak iduk i nai eri bat sollik ere suan, nola eztu beldur izateas tormentatua su bizi lotsagarri gartaz, naiz dela denbora gutiz? Orgatik bak otxak bere indar guziek i k uida bez libratzea mortaleetaik , ta desk itatzea benialeak obra onek i, eztadien geldi deus k onsumitu bear denik sugarrek i. Guziok dire sandu juizioso garren itzak. Onen konforme kontatzen da, ezi heri on bati nekatu zenari egonez anitz denboraz oñazeeki goatzean, bere Aingiruak Jangoikoaren ordez eman ziola autara, zein nai zuen, edo ala heri egon oraño urte batez, igateko gero berla zerura, edo berladanik joan purgatoriora irur eguntako. Arrek autatu zuela au: eta ermanik espirituan arara, ia iduri zekiola ordu adiña urte &. Orai emen dudatzen da, ia purgatorioan ere diren tormentatuak Demonioen eskus. Doktore batzuek diote baietz, berze batzuek ezetz. Zierto dena da arimen atratzea purgatoriotik, eta aiei emendik sufragatzea, sentitzen dutela Demonioek, ta estorbatzeko iteuntela in ala. 5. Zierto ere da egietafedez daizkela pena gaiek alibiatu zerukoen ta lurrekoen medios. Fundatzenda egia gau Kredoaren artikulo gartan, E liza Sanda Katolik oa ta Sanduen k omunioa, au da, elizan baita Kristio fiel guzien kongregazioa ta familia, zeñen burua den Jesu Kristo, Kristio fiel guziak direla partizipante elkarren obra onetan. Kristoren erreinu deitzen den E liza edo familia gontaik eztire apartatzen ez zerukoak ere, ta ez purgatoriokoak ere: sollik infernukoak daude apartaturik betikos. Purgatoriokoek bada senti dute aldartez alibio zerbait: lenik egoteaz seguro daudela Jangoikoaren grazian, ta ez dezaketela galdu, eta pena gaiek akabatuko direla, eta ellegatuko direla gloria eternora goiz edo berant. E ta ala naiz penak diren erruak, pasatzentute pazienzia ta konformidade andiareki. Gero beren bisitak iten omentiote Aingiruek, beren guardiakoek espezialki. Gero faboratzentute sanduek, prinzipalki Maria Santisimak. Ortas landara Mundutik E liza Ama Sandak laguntzen diote orazios, sakrifizios, sufrajios. Sufrajiorik andien ta preziosoena da mezako sakrifizioan ofratzen den axuri dibino gura, zein paratu zelaik guzien fiadore ta pagadore, eta pagatu zuelarik abasto pasio ta eriotzeareki gurutzean, aldareko mai gartan presentatzentu bere burua, bere llagak, penak, gorputza, odola, ta merejimentuak guregatik: eta nola purgatoriokoak baitaude ongi disponiturik, gozatzen dute pagamenta an ofratzen dena, beren ariora. E men errain du agudoren batek, mezan ofratzen den axuriak balio duelarik infinito, nola eztire meza bateki libratzen arima guziak, zeñengatik ofratzen den? Zeren Jangoikoaren justiziak admititzen duen satisfakzio gartaik onenberze bakotxaren bere neurri txustoan, ez balio duen diña berebai- 540 Joakin Lizarraga tan. Baña guziek baño balio diote iago arrek sollik, zeren baita ofrenda kuadrableena Jangoikoari. Orgatik sartu da elizan kostunbrea, juntatzeko fielek ofrenda dibino garreki beren ofrajeak: eta da guzis antiguasko debozio usatua. (Tobias.) 6. Berze sufrajio balio diotenak aiei aplikatus dire balio diotenak bakotxai obratus: eta tuzu bildurik berso gebetan: Ora, operare, dato, puni te, ferque ferenda: Sacra indulta tibi cura quot possis habenda. 1.ª orazioak. 2.ª obra onak. 3.ª limosnak. 4.ª penitenziak. 5.ª trabaju sufrituak. 6.ª induljenziak. E ta entenda ongi ongi, ezi naiz batek egin ta eman arimendako alako obra onak, dela aplikatus, nola satisfakzioak, dela suplikatus, nola orazioak ta sufrajioak, eztuela orgatik galtzen tratu gisaontan, baizik irabazten. E ntendatzeko obeki da ikastea, gure edozein obra onetan Jangoikoaren graziareki direla irur efekto, fruitu, edo probetxu: lenbizikoa da merejimentua, au da merejitzea iago grazia ta agrado Jangoikoaren begietan, ta segi dan dretxo iago gloriaren. Ontan eztu berze niork ere parterik, baizik iten duenak beretako merejitzendu. Berze efekto edo fruitua da inpetrazioa, au da logratzea arreki berze edozein gauza. Irugarrena da satisfak zioa, au da zorren pagamenta. Bi gebek daizke aplika ta eman arimendako; eta emanas geros klaro da ori gabe gelditzen dela: baña zer da gero, barin badu orgatik karidadearen merejimentua, kuadratzea Jangoikoai iago, ta iago dretxo gloriara? E ta berze alde esperanza ere ona, arimek zerura joan ondoan itzuliko diotela ordaña ona. Iduri zaida niri sufrajioen egite gau dela ala nola eraikitzea lur onean, edo azaro ona egitea. Barraiatutuen granoak gabe gelditzen da: baña ortako du eraizioaren esperanza. Klaroago: Baleude presondegian erregeren humeak, eztituela utzi nai Aitak atratzera, pagatu arteo zor dutena; ta zierto balitz, andik atra ta bear dutela erreinatu Aitareki, ta ortako ematea nornaiek kuadratzen zaiola erregei ere, ez solamente aiei, lanze gontan ematea batek dezaken guzia ez litzake galtzeko, baizik irabazteko. Bada lanze berean gara: errege zerukoaren humeak eta maiteak dire purgatorioko arimak: zierto da andik atra ta izan bear direla errege ta erregina zeruan: zierto ere da ematea aiei ortako dela txoil kuadrable Jangoikoai ere: zer ai gara? Nola eztiogute eginen eginala sufrajio ta gauza? Beldur gara galtzeas? E zta pellik. E do irabazia iduri zaigu guti? Gutiena da batendako eun: eta ori emen munduan: eta esperanza gloria eternoaren, geurok nor bagara. E dozein limosnatan da ori; obeki arimen limosnan. 7. Arimei iten zaioten limosna gisa gau alde guzietaik da on: alde bat, zeren baitire agitz pobre nezesidade extremoan daudenak, ezin irabazi deus, ezin adiarazi ere guri beren lastimak: berze alde dire pobre onak eta san541 SANDUEN BIZITZAK duak, ezi asko sandu kanonizatu direnak elizan, pasatu dire purgatorioko suas, nola S. Seberino, nola S. Paskasio, zeñen dalmatikak sendatzen emen heriak, ta bera an purgatzen suan, nola berze asko. Berze alde dire pobreak sarri abratstuk o direnak bete betea, nai-adiña. Orai berean andik ere badakite ongi egiten beren ongiegilleei, bentzait bai Jangoikoak aien partez. E ta zerura doazelaik, zer eztute eginen? Non da fedea? edo sinesten badugu au, non da karidadea? edo non da kodizia? ezi abrats andi poderosoeri eman naia kodizia dirudi: eta aiek ezpadire, izanen dire abrats andi poderoso Jangoikoareki. Berze alde agian asko an, zeñei dioguten obligazio, edo zeren gure buratso, aide, Maestru, edo kargudun izan diren, edo gure karguko izanak, zeñeki faltatu dugun, edo gure adiskideak, ezaunak, edo kideak, agian gure faltaz daudenak an: Berze alde bide dire asko atzenduak an, eztutenak nior enkomendatzentuenik. Berze alde nezesidade gura delarik extremoa, ta iten zaioten limosna ain ona ta protxugarria, guziek dute posibilidade egiteko, nior eztaike exkusa ez izanes, ezi ezta bear bolsa andirik, baizik biotz prestu beratxa, sokorritzeko aria edo orla. Sokorritzentuenak orai emendik dezake espera ilen dela ongi, atrako dela ongi juizioan, ta admitituko dutela glorian, zeren an izanen baitu anitz bere fabore: Kontra berriz eztuena ajolarik aietas, bera ere utziko dute atzendurik. E ta zer izanen da eztuenas nork anparatu bearren bearrenean? Atra bear da emendik prinzipalki bizitzea Jangoikoaren beldur onareki, ezi kulpa lebeak ala kastigatzen baditu, nola inen du grabees justizia? Miseremini mei, miseremini mei, saltem bos &. 542 Joakin Lizarraga