Lactarius resimus
Lactarius resimus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius resimus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus resimus |
Lactarius resimus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate kaskarreko jangarria, Errusiako eta Europako Ekialdeko herrialdeetan estimatzen den arren, ozpinetan eta gatzetan beratu ondoren kontsumitzen da.
Sinonimoak: Agaricus intermedius var. expallens, Agaricus resimus, Galorrheus resimus, Lactifluus resinus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 7 eta 16 cm bitarteko diametrokoa. Lodia; ganbila, gero deprimitua erdian edo unbilikatua; zuria, lasto kolorekoa, edo hori-limoi koloreko tonalitateekin. Oso likatsua eguraldi hezearekin, distiratsua lehorrarekin; eremu zirkular barik. Ertza hasieran beherantz biribildua, eta ilaundun bekain itxurakoa.
Orriak: Ia estu, mutur bietan estutua, dekurrenteak, zurbilak, gero okre antzeko-arrosakarak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Potoloa, zilindrikoa edo oinarrirantz mehetua, hasieran fin ilaunduta, eskrobikulatu gabea, zuria, lehoi koloreko orbanekin oinarrian.
Haragia: Zuria, ebakitzean hori bizi kolorekoa bihurtzen da; frutaren usainarekin.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Resimus epitetoa latinetik dator, barrurantz biribildua, esan nahi duen “resimus” hitzetik. Kapelaren ertzaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius scrobiculatus antzekoa da, baina ez da likatsua, ertza iletsua du, latexak sufre-hori kolorera biratzen du eta oinean albeoloak ditu. Lactarius chrysorrheus-aren latexaren koloreak ere biratzen du, kapela tonu arrosekin, oina albeolo barik. Lactarius piperatus eta Lactifluus glaucescens espezieek, orriak estu dituzte eta latexaren kolorea ez da kolorez aldatzen. Lactarius citriolens-aren latexa zuria da, ebakitzean berehala hori bihurtzen da.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenaren hasieran. Baso mistoetan (pinua, artea, etab.).
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 389 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Lactarius resimus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.