Bolbizio hori
Bolbizio horia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Bolbitiaceae |
Generoa | Bolbitius |
Espeziea | Bolbitius vitellinus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus vitellinus |
Bolbizio horia (Bolbitius vitellinus) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean, haragi urtsua eta urria duelako.
Sinonimoa: Bolbitius titubans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Likatsua, hori-sufre kolore bizikoa, hori-arrautza gorringo kolorekoa, ertzean zurbilagoa; arrautzaren edo ezkurraren formakoa, gero kanpai itxurakoa, azkenean zabaldu egiten da. Mintzezko ertza eta gogor ildaskatua.
Orriak: Libreak, estu, hasieran zurixkak, gero okre kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko altuerakoa eta 2 eta 5 mm-ko diametrokoa, zurixka edo horixka, irintsua, mehea eta hauskorra.
Haragia: Oso mehea, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Bolbitius terminoa latinetik dator, idi-simaurraren, esan nahi duen "Bolbitius" hitzetik. Bere hazkuntza-giroa dela eta. Vitellinus epitetoa ere latinetik dator, arrautza-gorringoa esan nahi duen "vitellus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da antzeko beste espezie batekin nahastea.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean. Ondo ongarritutako belarretan edo gorozki degradatuetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika osoa, Europa, Errusia, Japonia, Ozeania, Hegoafrika, Kenya.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 392 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 97 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 496 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 338 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Bolbitius vitellinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.