Otsoputz
Otsoputza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lycoperdon perlatum Pers., 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Otsoputza, astaputza, astoputza edo Astaputz perladuna (Lycoperdon perlatum) Agaricaceae familiako onddoa da.[1] Gure inguruko astaputz arruntenetako bat da. Gaztetan jateko modukoa da, baina benetan ez du balio handirik sukaldaritzan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onddo zuria da eta helduaroan ontzen doan heinean marroi kolorea bereganatzen du. Goialdean erraz desegin daitezken pikortatze txikiak dauzka.
Karpoforoa: Udare formakoa, perlatxo biribil edo konikoz estalia eta heltzean eroriaz joaten dira, seinale bat utziz. Gaztea denean zuri-grisaxka kolorekoa da, gero arre-zikina.
Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka edo arre-buztin kolorekoa, eta hautsez betea zahartzean. Espora helduak goiko aldean irekitzen den zulo batetik ateratzen dira.
Hanka: Glebaren zati antzua du eta hasieran zuria da, gero arre-buztin kolorekoa edo arre-purpurakoa. 1,5 eta 3 cm arteko zabalerakoa eta 2 eta 5 cm arteko altuerakoa.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo”-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Perlatum epitetoa latinetik dator, “perlatus” hitzetik, perlatua esan nahi du. Karpoforoaren itxuragatik.
Kokalekua eta garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso ohikoa Konifera eta hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako basoetan aurki litezke, bai udan, nahiz udazken eta udaberrian ere, bereziki orein gorotzen aldamenean.[3]
Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Asia iparraldea.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria gaztetan, gleba erabat zuria eta trinkoa denean.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Lycoperdon zuri batzuekin, Lycoperdon furfuraceum, Lycoperdon pyriforme eta abarrekin. Hala ere, Lycoperdon perlatum-ek dituen perlita formako eztenak desberdina egiten dute.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 701 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 454 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 587 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]