Karraspina horail
Karraspina horaila | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella rotunda Boud., 1897 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Morchella esculenta α rotunda | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Karraspina horaila (Morchella rotunda) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore fina eta delikatua du, gastronomiaren ikuspuntutik bikaina. Hala ere, segurtasun handiagoa izateko, ondo egostea komeni da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, barnehutsa, oro har, ia esferikoa edo obala da, gelaxka handiekin, angelutsuak, ordenarik gabe eta ertz malguak bereizita. Kolorea askotarikoa da, okre horia nagusi.
Hanka: Zurixka kolorekoa. Oro har, motz samarra, pruinaduna goiko aldean, oinarrian lodituta eta ildaskatua, barnehutsa kapela bezala.
Haragia: Zurixka, hauskorra, usain espermatiko samarra du.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Rotunda epitetoa latinetik dator, biribila esan nahi duen "rotundus" hitzetik. Bere kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikaina, fina eta delikatua. Ez da komeni egosi gabe kontsumitzea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morchella spongiola eta Morchella crassipes delakoekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian, zumarren azpian, lizarren azpian, heskaietan eta ibaiertzetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]mundu osoan, eremu tropikal eta basamortuetan izan ezik.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 719 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 617 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 47 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..