Edukira joan

Inocybe godeyi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inocybe godeyi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe godeyi
Gillet, 1874
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Inocybe godeyi Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome muskarinikoa sortzen du, Clitocybe batzuk eragiten duten bezala (dealbata, rivulosa, cerussata)

Kapela: 5 cm arteko diametrokoa, konikotik kanpai-itxurakora, erdiko titia mantenduz. Kapelaren azala fibrilosoa, arre kolorekoa, ertzean argiagoa.

Orriak: Itsatsiak, estu, zuri zikin kolorekoak, helduaroan arre kolorez zikintzen dira.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa, zilindrikoa, luzetara fibrilosoa, ertz marjinatuko erraboil sendoarekin, zurixka kolorekoa edo arre kolore samarrekoa.

Haragia: Gutxi eta zuria.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator. Godeyi epitetoa Gordey-ren omenez du.

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela arrea duten beste Inocybe batzuekin nahas daiteke. Inocybe pudica delakoarekin, honek ez du erraboil marjinaturik.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Urria. Hostogalkorren basoetan, lurzoru karetsuetan. Penintsulako herenean, baina ugariagoa Britania Handian eta Frantziako ipar-mendebaldean.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas,.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Inocybe godeyi: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]