Inocybe fibrosa
Inocybe fibrosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe fibrosa [[|]] |
Inocybe fibrosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus fibrosus, Atrosporina fibrosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 8 (10) cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, gaztetan konikoa, gero ganbila, zabaldua, luzaroan titiarekin, lehorra, zetaduna, ondoren pitzatua; zuri-boli kolorekoa horixkarako joerarekin; ertza beherantz errekurbatua, ondoren tolestua, pitzatua. Zetadun errezel zuriarekin.
Orriak: Estu, mehetu-itsatsiak edo libreak, zuriak luzaroan; azkenik gris-lurkara argiak edo arre argiak, ebaketa pruinadun zuria.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Betea, loditu-erraboilduna oinarrian, pixka bat ildaskatua eta marroirako joerarekin oinarrian, goialdean pruinaduna.
Haragia: Zuria, solidoa, espermatiko usain berantiar arin batekin edo birosoarekin.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Fibrosa epitetoa, haritsutik dator. Bere itxuragatik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susmagarria.[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Taldekoia, koniferoen baso hezeetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 242 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 221 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Inocybe fibrosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.