Hericium coralloides
Hericium coralloides | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hericiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hericium | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hericium coralloides Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum coralloides | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hericium coralloides Hericiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, batez ere gaztea denean.
Sinonimoak: Hericium ramosum, Hericium clathroides, Hydnum clathroides, Hydnum coralloides.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Irregularra, koral itxurako adar desberdinekin, hauskorrak, irregularki banatuta, zuria hasietan eta krema-marfil kolorekoa gero. Oinarriak substratuarekin bat egiten du enbor lodi eta segidan adarkatuta dagoen batekin.
Haragia: Zuria gaztetan gero arre-horixka kolorekoa bihurtzen da.[2]
Etimologia: Hericium terminoak multzo honetako arantza emankorrei egiten die erreferentzia, eta triku baten antzekoa dela esan nahi du. Coralloides epitetoa latinetik dator, korala esan nahi duen “corallium” hitzetik. Koralaren antza duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hericium erinaceus delakoarekin nahas daiteke, honek kolore zuria du, baina orratz luzeak, estu eta adargabeak ditu, tamaina berekoak eta erregularki banatuak, esporak ere handiagoak ditu. Hericium clathroides ez da hazten koniferoetan, baizik pagoen azpian eta, urkien, haritzen eta makalen motzondoetan. Creolophus cirrhatus espezieak, goiko eremuak leunak ditu zintzilik dauden orratzekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran eta udazkenean. Sapofritoa koniferoen egur hiletan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Puerto Rico, Costa Rica, Txile, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Mongolia, Txina, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Madagaskar.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 425 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 605 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hericium coralloides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1794. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Hericium
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Txileko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Madagaskarko onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Japoniako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Txinako onddoak
- Mongoliako onddoak
- Taiwango onddoak