Bertizko lorategi botanikoa
Bertizko lorategi botanikoa Bertizko jaurerriko natura parkearen barruan dagoen 4 hektareako lorategi botanikoa. Haritzak eta pagoak dituen natura parkeak 2.040 hektarea ditu Bertizaranako Oieregi auzoan, Bidasotik gertu.[1]
Bertizko lorategi botanikoa | |
---|---|
Bertizko Jaurerriko tontorretik ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Bertizarana |
Koordenatuak | 43°08′22″N 1°36′44″W / 43.13944°N 1.61222°W |
Arkitektura | |
Ezaugarriak
aldatuBertara Iruñetik ailegatzeko, N-121-A errepidea hartu behar da, Irungo norabidean. 11 kilometroko mendi-bide zeharkatu ondoren 830 metroko altueran dagoen Aizkolegi jauregira helduko da. Jaurerriak klima epela eta euritsua du (urtero ia 2.000 litro)[2].
1847an eraiki eta 1905ean zabaldu zuten. 1949an Nafarroako Gobernuari eman zioten eta 1984an parke natural izendatu zuten. Tenientetxea baserrian parkearen Ingurumen Interpretazioko Zentroa dago.
Landareak
aldatuLorategi botanikoak mundu osoko 126 espezie ditu. Klima epel eta subtropikalekoak baditu, tartean kameliak, palmondoak, taxodium distichum izeneko altzifrea, araukaria, ginkgoa, likidanbarra, banbu espezie batzuk eta igebelarrak[3][4].
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ .
- ↑ turismo.navarra.com: Parque Natural del Señorío de Bértiz
- ↑ Muñoyerro, Iñigo. (2007-6-13). «El hayedo del Señorío de Bertiz» El Correo.
- ↑ www.parquedebertiz.es. Lorategi Historikoa. .