Igantzi
Igantzi[4] ([iɣants̻i]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortziri eskualdekoa. Hiriburu Iruñetik 70,5 kilometrora dago, eta 625 biztanle zituzten 2014. urtean. Udalerri euskalduna da.
Igantzi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Igantzi udalerriaren herrigunea. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Bortziriak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Igantzi | ||
Alkatea | Lourdes Ibarluzea Irureta (Herri Taldea) | ||
Posta kodea | 31.790 | ||
INE kodea | 31259 | ||
Herritarra | igantziar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°13′32″N 1°41′57″W / 43.225555555556°N 1.6991666666667°W | ||
Azalera | 16,63 km² | ||
Garaiera | 205 metro | ||
Distantzia | 70 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 572 (2023: −11) | ||
Dentsitatea | 0,34 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,75 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 67,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 68,83 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,97 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 90,90 (2018: %3,87) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.igantzi.org |
Izena
aldatuEtimologia zaileko izena da Igantzi[5]. Artxiboetako forma zaharrena Eançi da eta 17. mendetik aurrera egun gaztelaniazko forma den Yanci edo Yanzi formak dokumentatu ziren.
Yanci gaztelaniazko deituraren euskaratze bat da Iantzi, Julian Iantzi aurkezlearen izenean ikus dezakeguna.
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuIgantzi Iruñeko merindadeko udalerria da, eta horren iparraldean dago. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da, eta behin Berrizaunera helduta, Igantziranzko errepidea (NA-4020) bi kilometroz jarraitu.
Igantzik Lesakarekin egiten du muga iparraldean, Etxalarrekin ekialdean, eta Arantzarekin mendebaldean.
Historia
aldatuIgantzi nahiko berandu garatu zen udalerri moduan eta herriari buruzko historiako lehen aipamena 1461. urtekoa da. Herria, jaurerria zen eta erregeari zergak ordaindu beharra zeukan. Horrela, 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albreteko erregeak, herriak alkatea eta almirantea izatea onartu zuen. Horrela, herriak hiru ordezkari proposatzeko eskubidea zeukan, eta erregeak hiru pertsona haietatik bat aukeratzen zuen alkate gisa. Alkateak, justizia administratzen zuen, ohitura eta foruen arabera, eta honek harturiko erabakiak almiranteak betearazten zituen.
Filipe V.a Espainiakoak eta haren emazteak Igantzin hartu zuten ostatu 1719an, beren soldaduekin batera. Gertakari haren oroigarri, inskripzioa jarri zen herriko udaletxean. 1915ean Jose Maria Usanditzaga donostiar musikaria, «La llama» izeneko opera idazteko,[6] Igantziko pilotalekuaren ondoko etxe batean bizi izan zen denboraldi batez.
Demografia
aldatuIgantziko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).[7]
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007an EAJ alderdiko Iñaki Goienetxe Zubieta aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta hortaz gehiengo osoa; beste laurak EArentzat izan ziren. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien %10,79) eta 35 boto zuri izan ziren (botoen %10,32). Abstentzioa %26,64koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
EAJ | 347 | 5 |
EA | 211 | 4 |
2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Herri Taldea. 322 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (María Lourdes Ibarluzea Irureta) erdietsi zituen.
Udaletxea
aldatu- HELBIDEA: Karrika Nagusia, 14 2. solairua
Alkateak
aldatu2007-2011 | Iñaki Goienetxe Zubieta | EAJ |
2011-2015 | Lourdes Ibarluzea Irureta | Herri Taldea |
2015-2019 | Juankar Unanua | Batzorde izendatua[8] |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuLa Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuOso herri euskalduna da; igantzitarren %87,11k hitz egiten du euskaraz. Nafarrera hitz egiten da Igantzin[11], zehazki, Bortzirietako hizkera[12].
UEMAko kidea
aldatuIgantzi herria UEMAko kide da. Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Dima.[13]
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [14]
Bestak eta ospakizunak
aldatuIgantziko bestak irailaren 29an ospatzen dira, San Migeletan.
Ondasun nabarmenak
aldatuSan Migel Arkanjeluaren eliza, estilo gotiko berantiarrean eraikia. XVIII. mendean zehar, elizaren jatorrizko itxurari alboetako besoak gehitu zitzaizkion. Parrokiako erretaula XVII. mendekoa da, eta elizak berez dorrerik ez zuen arren, gaur egungoa 1940. urtean eraiki zen.
Errukietako Ama Birjinaren baseliza, XVI. mendeko eraikina da, Piedadeko gainean kokatua, Lesakarantz doan errepidean. XX. mendean, zaharberritze sakonaren ondoren, kanpandorre txiki bat eraiki zen. Harrizko fatxadan, 1554. urtea ageri da grabaturik. Ama birjinaren omenezko eguna irailean ospatzen da.
Interes turistiko handieneko tokia San Juan Xar da, parke naturala bertatik Latsa erreka pasatzen da eta bertan leize batean kapera du, bertan urtean zehar meza batzuk ematen dira. Hortxe hazten da zuhaitz mota bat Iberiar penintsulan beste inon berez hazten ez dena: xarma (Carpinus betulus).
Igantziar ospetsuak
aldatu- Paulo Iantzi (1882 - 1962) bertsolaria. Bere semea (Pepito Iantzi), “Los Xey” talde famatuko partaidea izan zena.
- Beñat Txoperena (1991), txirrindularia
- Juan José Txoperena (1946), Txoperena I. pilotaria
- Miguel Ángel Txoperena (1952), Txoperena II.a pilotaria
- Mikel Txoperena (1962), Txoperena III.a pilotaria
- Oskar Txoperena (?), Txoperena IV.a pilotaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Belasko, Mikel. (2010). Igantzi. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- ↑ Arozamena, Jesús María: "Joshemari Usandizaga y la Bella Época donostiarra, 277-294. orr.
- ↑ «Herri haundiak goiti eta ttikiak beheiti» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
- ↑ «Juankar Unanua berriz Igantziko alkate izateko aurkeztuko da» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
- ↑ «Etxeberria Telletxea, Maritxu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Igantzi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Bortzirietakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- ↑ «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |