Zabor-jan
Zabor-janak[1] (ingelesezko junk food terminoaren kalkoa), oro har, koipe, gatz, ongailu edo azukre maila altuak ditu (gosea eta egarria estimulatzen dutenak, eta horrek merkataritza-interes handia du janari mota hori ematen duten establezimenduentzat), baita elikagai-gehigarri ugari ere, hala nola zaporea indartzen duen sodio glutamatoa edo tartrazina (elikagai-koloratzailea).
Potentzialki, elikagai guztiak osasunarentzat kaltegarriak dira beren kontsumoa gaindituz gero, baina zabor-jantzat hartzen direnek neurri handiagoan egiten dute, kontrako efektuak eragiteko kantitate txikiagoak behar direlako edo kantitate handiagoetan kontsumitzen direlako, kontsumitzeko errazak direlako (janari lasterra) edo kontsumitzeko erabilera soziala dutelako (gazteen aisialdiari lotuta). Gerta daiteke, halaber, biztanleria-talde jakin batzuk, edo aurretiko gaixotasun jakin batzuk dituztenak, sentikorragoak izatea haien ondorioetarako. Zabor-janaren kontsumoa obesitatearekin, bihotzeko gaixotasunekin, II. motako diabetesarekin, txantxarrarekin eta zelulitisarekin lotu ohi da.[2] Zabor-janaak koipeak, kolesterola, azukreak eta gatza ematen dizkio kontsumitzaileari;[3] janari osasungarriak, berriz, gorputzaren errendimendurako beharrezkoak diren zuntzak, proteinak, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak hornitu behar ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2001]
- ↑ (Frantsesez) «Top 5 des effets néfastes de la malbouffe sur votre organisme» SkySpa 2014-04-16.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) O'Neill, Brendon. (2006-11-30). «Is this what you call junk food?» BBC News.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |