Edukira joan

Egarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
William-Adolphe Bouguereau margolariaren Egarria (1886).

Egarria animaliek edariak barneratzeko duten oinarrizko sena da. Funtsezko mekanismoa da gorputzeko jariakinen oreka mantentzeko. Gorputzak likidoak faltan sumatzen dituenean edo zenbait osmolitoren kontzentrazioa (adibidez, gatzarena) igotzen denean agertzen da.

Deshidratazio epe luzeek kalteak eragin ditzakete gorputzean, batez ere giltzurrunari lotuta, baina baita kalte neurologikoak ere, esaterako krisi epileptikoak. Gehiegizko egarriari polidipsia deritzo. Polidipsia gehiegizko pixarekin (poliuria) agertzen bada, diabetesaren seinale izan daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.