Pio VIII.a
Pio VIII.a[1] (latinez Pius PP. VIII), jaiotzako izenez Conte Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni Ghisleri (Cingoli, Elizaren Estatuak, gaur egungo Italia, 1761eko azaroaren 20a - Erroma, 1830eko azaroaren 30a) Eliza Katolikoko Aita Santu izan zen 1829ko martxoaren 30etik bere heriotza egunera arte.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ottavio Castiglioni eta Sanzia Ghisleri kondeen semea izan zen. Osimoko jesuiten ikastetxean teologia ikasi zuen eta Boloniako unibertsitatean zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoratu zen.
1875ean izendatu zuten apaiz, eta bikario orokorra izan zen Anagni, Fano eta Ascoli Picenon. Pio VII.ak Montaltoko gotzain izendatu zuen 1800ean. Napoleonen inbasioaren aurrean, Aita Santuari bere estatuak defendatzen jarraitzeko aholkatu zion; hori zela eta, Napoleonengandik ihesi ibili behar izan zuen Italiako hainbat herritan zehar. Napoleon garaitu zutenean Montaltora itzuli zen berriz. 1816an kardinal izendatu zuten, eta Erroman garrantzia handiko postuak bete zituen.
Aita Santu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leon XII.aa hil ostean Aita Santu aukeratu zuten. Korronte liberal eta arrazionalistak gaitzetsi zituen, misioak indartu zituen eta zuhur jokatu zuen Britainia Handian, Belgikan eta Polonian indarra hartzen ari ziren askatasun zibil eta politikoen aldeko mugimendu katolikoen aurrean.
Aliantza Santuaren defendatzaile zen arren, Federiko Gilen III.a Prusiakoarekin gatazkak izan zituen ezkontza mistoen gainean. 1830eko Frantziako iraultzak antiklerikalismoa indartu zuen. Pio VIII.ak, egoera baretu nahian, Orleanseko Luis Feliperen monarkia liberala onartu zuen. Barne politikari dagokionez, Elizaren estatuetan bizi ziren klase apalenen bizi maila hobetzen ahalegindu zen.
1830eko azaroaren 30ean hil zen Erroman, eta bere gorpua Vatikanoko basilikan hilobiratu zuten 1846an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio VIII.a |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |