Anastasio IV.a
Anastasio IV.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1153ko uztailaren 16a - 1154ko abenduaren 3a ← Eugenio III.a - Adrian IV.a →
1139 - 1153 ← Guillaume (en) - Imar of Tusculum (en) →
1127ko abenduaren 1a - 1153ko uztailaren 8a Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Sabina (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Corrado della Suburra | ||||||
Jaiotza | Erroma, c. 1073 | ||||||
Heriotza | Erroma, 1154ko abenduaren 3a ( urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Joan Laterangoa | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Erlijio-ordena | agustindar |
Anastasio IV.a[1] (Erroma, 1073 inguru - † ibidem., 1154ko abenduaren 3a) Eliza Katolikoaren 168. Aita Santua izan zen 1153 eta 1155 urteen bitartean.
Hasierako urteak ez ditugu garbi; Avignongo Saint-Rufeko agustindar mojeen monastegiko abade izan zen agian, edo klero sekularreko kide. 1121az geroztik, behintzat, San Pastorreko kardinal presbitero bezala aitatzen dute eta, 1126an, agian osaba zuen Honorio II.ak Santa Sabinako kardinal gotzain egin zuen. Horrela hartu zuen parte 1130eko konklabean eta Anakleto II.a antipapa izango zenaren aurka egin zuen gogor, Inozentzio II.aren aldeko izan baitzen. Inozentzio II.ak Frantzian erbesteratu behar izan zuenean, Conrado di Suburra bere bikario izan zen Erroman. Postu horretan jarraitu zuen Zelestino II.a, Luzio II.a eta Eugenio III.a aitasantuen garaian ere.
Aitasantu egin zuten 1153ko uztailaren 12an eta, bere agintaldi motz hartan, gero Adrian IV.a aitasantua izango zen Nicolás Breakspeare izan zuen aholkulari.
Agriparen Panteoiaren errestaurazioa agindu zuen, San Joan Jerusalemgoko Maltako Ordenari probilegioak eman zizkion. Izendapen episkopalek sortzen zituzten ika-mikekin amaitu zuen eta aurreko haserreak ere konpondu zituen. Amaitu ziren Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin Magdeburgoko gotzaina izendatzeagatik aspalditik zituen gorabeherak eta baita Zistertarek Yorkeko diozesiaren inguruan zituztenak ere.
Malakias Armaghekoaren profezietan Abbas suburranus deitu zitzaion, (Suburrako abadea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio IV.a |