Edukira joan

Minamata gaitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau gaixotasunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Minamata (argipena)».
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Minamata gaitz
Deskribapena
Motaeretismoa, Ingurumeneko gaixotasuna, merkurio bidezko pozoidura
pollution-related disease (en) Itzuli
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Arrazoia(k)methylmercury(1+) (en) Itzuli
Honen izena daramaMinamata
Identifikatzaileak
GNS-10T56.1
GNS-9985.0
DiseasesDB001651
MedlinePlus001651
eMedicine001651

Minamata gaitza (japonieraz: 水俣病 Minamata-byō?) sindrome neurologiko larri bat da, zilarbiziak sortua. Minamata gaixotasun hau, zilarbizi-kopuru handia duten jakiak jateagatik sortu ohi da. Gaixotasun honek eragiten dituen sintomak ataxia eta alterazio sentsoriala dira. Desintoxikazioa oso motela da eta berez ez dago gaixotasun hau tratatzeko existitzen den benetako modurik.

Gaitz hau Minamata hirian (Japonian) aurkitu zen lehen aldiz, 1956an. Chisso Corporation fabrika kimikoko hondakin uretako metil-merkurioak eragin zuen, 1932 eta 1968 artean etengabe isuria. Gai kimikoak metatzen joan ziren Minamata badiako eta Shiranui itsasoko itsaski eta arrainetan, gerora bertako biztanleek jaten zituztenak. Nahiz eta 30 urtez txakurrak, katuak txerriak eta gizakiak hil, gobernuak eta konpainiak ez zuten ezer egin uraren kutsadura galarazteko. 2001eko martxoa arte, 2.265 gaixo izan dira ofizialki (horien artean 1.784 hildako) eta 10.000 baino gehiagok diru konpentsazioa izan dute Chisso konpainiaren aldetik. Oraindik ere, auziek eta helegiteek aurrera jarraitzen dute.

Minamatako gaixotasuna sindrome neurologiko larri bat da, zilarbiziak edo, hobeto esanda, metil-merkurioak sortua. Minamata gaixotasun hau, merkurio zilarbizi-kopuru handia duten jakiak jateagatik sortu ohi da. Gaixotasun honek eragiten dituen sintomak ataxia eta asaldura sentsoriala dira. Desintoxikazioa oso motela da eta konkretuki ez dago gaixotasun honentzako benetako sendabiderik.

Minamata hiria (水俣市) 1949ko apirilaren 1ean sortu zuten eta 2003an hiri honek, 30.080 bizilagun eta 184,69 bizt/km² biztanle dentsitatea zuen. Eremua 162,87 km² da.

Chisso Corporation konpainia 1908an ezarri zen bertan, merkurio metilikoa erabiltzen zuen azetaldehidoa bereganatzeko, kloruro polibinilorako (PVC) material bat. Eta Minamata gaixotasuna 1953an detektatu zen. Konpainiak Minamatako badian inolako tratamendurik gabe ur hondakinak isuri zituen 1968 arte, gobernuak gaixotasunarekin erlazionatu zuen arte.

1994.an gorteko distrituak Chisso enpresari eskatu zion auzi-jartzaile batzuk indemnizatzea, era berean Gobernuak (zentrala eta lokala) erantzule ez zirela ebatziz. Baina 2001ean, Osakako Auzitegi Gorenak ebazpen hau indargabetu zuen, enpresariak ez ezik gobernuak ere erantzule zirela. Gobernuak eta auzi-jartzaileak Auzitegi Gorenera joan ziren, arrazoitzen, beste gauza batzuez gain, gobernuak debekatu behar zuela arrain eta soinbera kontsumoa. 2001an, azterketa batek 2 milioi pertsona pozoitu zirela adierazi zuen, arrain kutsatuak jateagatik. Era berean, 2.955 pertsona Minamata gaitza zutela iragarri zuten eta hauetatik 2.265 Yatsushiroko kostaldean bizi izan ziren.

Japoniako Epaitegi Gorenak, Minamata gaitzaren hedapenean arduraduna Japoniako gobernua bera dela adierazi du, 1950 eta 1960. urteen arteko zilarbiziaren pozoitzea, azken urteen eztabaidak ixteko ingurumenaren kutsadura kasu honengatik.

Hiroharu Kitagawa epaileak 2001eko epaitegi nagusiaren ebazpena eduki zuen, zeinek gobernu zentrala eta gobernu lokalari behartzen zien biktimei diruz konpentsatzea, Chisso Corp kimika enpresarekin batera. Gobernuak 71,5 milioi yen eskaini zien, 45 auzi-jartzaileetatik 37ri ordaintzeko. Gaixotasun honek ehunka pertsona hil zituen, milaka gaixo utzi eta jaiotzeko akatsak eragin zituen Minamata hirian, Kumamoto prefekturan eta Kyushu uharte osoan.

Zilarbiziaren irispidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinabrio minerala da zilarbizi-jatorririk ohikoena, merkurio-sulfurozko mineral gorria.

Hasteko, esan behar da zilarbizia oso erraz zabaltzen dela leku batetik bestera; izan ere, zilarbizi-lurrunak urteak irauten du airean. Zilarbizi-lurrun hori giza jardueretan (ikatza erretzean, erraustegietan...) askatzen da eta prozesu naturalen bidez ere (sumendien erupzioetan edo arroken meteorizazioan). Airean dagoela, zilarbizi-lurruna euriarekin kondentsatzen da eta lurra eta ura kutsatzen ditu. Euririk egin ezean, zilarbizia haizearen bitartez ere hedatu daiteke.

Zilarbizia urarekin kontaktuan jartzean, oxidatu egiten da eta uretako mikroorganismoek metil-merkurioan eraldatzen dute. Horrela, metil-merkurio hau fitoplaktonak xurgatzen du eta elikakatean metatuta geratzen da. Pozoituta dagoen arrainaren kontsumoak populazioari eragiten dio.

Beraz, ikusten denez, osasunerako benetako arriskua metil-merkurioa da, eta ez zilarbizia bera.

Hg duen airea arnastean ez da ezer gertatzen, baina zilarbizia toxiko metagarria denez, denbora luzea igarotzen bada, azkenean kaltegarria bihurtu liteke.

Fisikoki hainbat gertaera eta jokabide eragingo lituzke, adibidez, sentikortasunik eza eta ahoko, ezpainetako eta hatzetako erredura-pertzepzioa eragin. Zilarbizia gure biriketara iritsiko zen mintz hobikaria zeharkatuz, odolera igaroz eta era berean burmuinetara iritsiz. Hori gertatuz gero, oroimen-arazoak sortuko lituzke eta kontzentraziorik eza eragingo luke loezina eta infekzioekin batera. Odolak giltzurrunetara, gibelera eta pankreara zabalduko luke metil-merkurioa. Ondoren heriotza eragingo luke eta kasu batzuetan komara.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]