Edukira joan

Larrialdi medikuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrialdiko unitate bat

Larrialdi medikuntza larrialdi mediko batean edo une akutuan dagoen edozein gaixotasunetan diharduen medikuntzaren espezialitatea da. Larrialdia pertsona baten bizitzarako berehalako mehatxua dakarten lesio edo gaixotasuna da, eta haren asistentzia ezin da atzeratu. Mediku-arretarik ez izatea pazientearen osasunerako arrisku larria, gorputzeko funtzioen narriadura larria, eta edozein organoren edo gorputzeko atalen disfuntzio larria izan daiteke.

Larrialdi mediko bati ematen zaion edozein erantzun egoeraren, pazientearen eta laguntza emateko baliabideen araberakoa izango da.[1] Larrialdia ospitale baten barruan gertatzen den edo ospitale batetik kanpo gertatzen den (adibidez, kalean) ere aldatuko da; kasu horretan, ospitaleratu aurreko medikuntzaz ari gara.

Ospitaleetan larrialdietako zerbitzuak daude: Larrialdietako Medikuntzan espezialista den mediku bat dute buru, eta laguntza talde osoari orientazio akademikoa zein asistentziala emateko gaitasuna dute, edozein larrialdiri erantzuteko. Nazioarteko espezialitatea kontinente guztietan hazi da, eta eragin handia izan du paziente akutu eta kritikoaren arreta integralean. Kontinente guztietan daude espezialitatearen hazkundea sustatzen duten elkarteak,[2] eta nazioartean, International Federation for Emergency Medicin erakundeak biltzen ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sakr, M. (2000). «Casualty, accident and emergency, or emergency medicine, the evolution» Emergency Medicine Journal 17 (5): 314–9.  doi:10.1136/emj.17.5.314. PMID 11005398..
  2. (Ingelesez) Razzak, J. A.; Kellermann, A. L.. (2002). «Emergency medical care in developing countries: Is it worthwhile?» Bulletin of the World Health Organization 80 (11): 900–5.  doi:10.1590/S0042-96862002001100011. PMID 12481213..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.