MiMi Aung
MiMi Aung | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Illinois, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen (1988 - 1990) Zientzietako Masterra : ingeniaritza elektriko Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen (ezezaguna - 1988) Zientziatan graduatua : ingeniaritza elektriko |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari elektronikoa |
Enplegatzailea(k) | Jet Propulsion Laboratory |
Jasotako sariak | ikusi
|
MiMi Aung (1968) birmaniar-estatubatuar ingeniari eta Txorroko Propulsioko Laborategiko (Jet Propulsion Laboratory - JPL) proiektuko zuzendaria izateaz gain, Martera bidalitako Ingenuity Helikopteroaren taldeko ingeniari nagusia da, 2021eko apirilaren 19an aireratu zen lehen hegazkin estralurtarra.
Gaztetako bizitza eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MiMi Aung-en gurasoak Estatu Batuetan ezagutu ziren doktoregoa ikasten ari zirenean. Aung Illinoisen jaio zen, eta bi urte eta erdi zituela Birmaniara (1989tik aurrera Myanmar izenez ezaguna) itzuli zen gurasoekin.[1][2][3]Bere ama, Hla Hla Sein, Myanmarren matematiketan doktore titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen. Espazio zientzian interesa piztu zitzaion institutu britainiar baten batxilergoko ikaslea zen bitartean.[4] Hamasei urte zituela Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere ikasketekin jarraitzera, eta horretarako baimena lortu zuen familiako kide bakarra izan zen. Aungek ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen Illinois estatuko Urbana Champaign-eko Unibertsitatean, eta master titulua jaso zuen 1990ean. Bere master amaierako lana komunikazioei eta seinaleen tratamenduari buruzkoa izan zen. Masterreko programan irakasle batek JPL-ek espazio sakoneko esplorazioan egindako lana aipatu zuen, bere interesa piztuz.[5]
Ikerketa eta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aung Txorroko Propulsioko Laborategian (JPL) 1990ean sartu zen, eta bertan espazio-hegaldiekin eta NASAko Espazio Sakonaren Sarea (Deep Space Network -DSN) proiektuekin lan egin du. DSNko Irrati Maiztasuneko eta Mikrouhin Azpisistemetako Atalean hasi zuen bere ibilbidea, eta bertan Block V Hargailuaren (Block V Receiver) algoritmoak garatu eta probatu zituen.[6] Hartzaile digitala munduko hiru DSN konplexuetan hedatu zuen, monopulsezko radar sistemetan lan egin aurretik. Monopulsezko radar sistemak DSNrako 34 m-ko antenekin konbinatuta erabili ziren. 240 GHz erradiometroan lan egin zuen “Lurrarren orbitan mikrouhin bidezko sistemaren adarren zundarako.”
Bere hurrengo proiektua StarLight bi espazio-ontzien interferometroa izan zen. Horretarako, irrati-maiztasuneko hegan egiteko sentsore autonomoaren eraketa diseinatu zuen.[7] Lurreko Planeta Bilatzailean hegan egiten duen formazio proiektuaren elementuen kudeatzaile hautatu zuten. Baina finantziazioa lortu ez zutenez, Lurreko Planeta Bilatzailearen sarri atzeratu ondoren, bertan behera utzi zuten 2011. urtean.[8] Aung orientazio, nabigazio eta kontrol sentsoreen taldeko gainbegiratzaile bilakatu zen. Gaitasun horretan, espazio-hegaldietako misioetarako sentsore teknologiak sortu zituen. Espazioaren esplorazio autonomoan gero eta interes handiagoa zuen, eta 2010ean atalaren zuzendari izendatu zuten. Psyche espazio-ontzi proiektuko taldeko kidea da.[9]
2013an Sistema Autonomoen Dibisioko zuzendariorde bilakatu zen,[10] eta 2015ean Marte Helikoptero-ko buru izendatu zuten. Marteko atmosfera hain mehea denez, Marte Helikopteroko palek gas dezente gutxiago topatzen dute eta beraz, lurrean biratuko luketen baino azkarrago aritu behar dira.[11] Marte Helikopteroaren lehen hegaldi probak JPL espazio simulagailuaren barruan egin ziren 2019ko hasieran.[12][13] Helikopteroaren kostua guztira 23 milioi dolar ingurukoa da, eta 1,8 kg baino gutxiago pisatzen du.[14][15] Helikopteroa Perseverance ibilgailuaren sabelari lotuta jaurti zen 2020ko uztailean, NASAren Marte 2020 misioaren atal bat bezala.[16][17] Perseverance esploratzailea arrakastaz lehorreratu zen Marteko gainazalean 2021eko otsailaren 18an, eta bi egun beranduago NASAko JPLk Marteko Ingenuity Helikopteroaren bere lehen txostena jaso zuen, Marteko Orbitako Miatzailearen bidez. 2021eko apirilaren 3an arrakastaz zabaldu zen, eta apirilaren 19an hegazkin batek beste planeta batean kontrolatutako lehen hegaldia egin zuen.[18][19]
Konpromiso publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aung Elkarte Planetarioko aditua da,[20] eta Hegaldi Espazialak (Spaceflight) aldizkarian idatzi izan du.[21] BBC telebita kateak munduko 100 emakume nabarmenenen artean hautatu zuen 2019an.[22] Aungek JPLko gela garbian webcam bat instalatu zuen, herritarrek helikopteroaren garapena ikusteko aukera izan zezaten.[23]
Aung 2019ko Espazioko Erreginak (Space Queens) dokumentalean agertu zen, Apollo 11n inspiratutako beste hainbat emakumerekin batera. Bertan, 2020an Perseverance esploratzailearekin gizateria Martera eramateko duen inplikazioa aipatu zuen, bereziki Ingenuity helikopterorako proiektuan lan eginez, Marteko atmosferan propultsatutako hegaldi baterako aukera frogatu lukelako.[24]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) "Women @ JPL". women.jpl.nasa.gov. https://women.jpl.nasa.gov..
- ↑ (Ingelesez) Detwiler, Jacqueline. (2016). "What Happens Inside NASA's Jet Propulsion Lab Changes the World". Popular Mechanics.
- ↑ (Ingelesez) La, Phoebe. (2020). "Burmese American engineer powering NASA to Mars". Myanmar Times.
- ↑ (Ingelesez) "The engineer building a drone for Mars". www.pressreader.com.
- ↑ (Ingelesez) Apeles, Teena. (2019). "A Woman's Place is in Space: Meet Eight Asian American Women Reaching for the Stars". KCET.
- ↑ (Ingelesez) MiMi Aung". NAE Website.
- ↑ (Ingelesez) Tien, J. Y.; Purcell, G. H.; Amaro, L. R.; Young, L. E.; Mimi Aung; Srinivasan, J. M.; Archer, E. D.; Vozoff, A. M.; Yong Chong. (2003). "Technology validation of the autonomous formation flying sensor for precision formation flying". 2003 IEEE Aerospace Conference Proceedings, (Cat. No.03TH8652). 1: 1–140 vol.1. or. ISBN doi:10.1109/AERO.2003.1235048. ISBN 0-7803-7651-X. S2CID 111365995...
- ↑ (Ingelesez) "MiMi Aung's schedule for LCHS Building Your Path". lchsbuildingyourpath2018.sched.com.
- ↑ (Ingelesez) "The Full Psyche Team". Psyche Mission.
- ↑ (Ingelesez) Lerner, Preston. (2019). "A Helicopter Dreams of Mars". Air & Space Magazine.
- ↑ (Ingelesez) "How hard is it to fly a helicopter on Mars? NASA will soon find out". Los Angeles Times.
- ↑ (Ingelesez) "NASA's Mars Helicopter Completes Flight Tests". NASA/JPL.
- ↑ (Ingelesez) "NASA completes successful test of Mars 'helicopter'". Evening Standard.
- ↑ (Ingelesez) @jesswade. (2019). "🚀 Meet MiMi Aung, electronic engineer, one of @BBC's #100Women and lead for the @NASAJPL Mars 🚁. The helicopter weighs 1.8kg and cost ~$23 million. Aung grew up in 🇲🇲 and moved to the 🇺🇸 on her own aged 16 to study". Tweet.
- ↑ (Ingelesez) "Mars mission: Why Nasa is sending a helicopter to Mars in 2020". www.bbc.co.uk.
- ↑ (Ingelesez) "MiMi Aung". AEC Next.
- ↑ (Ingelesez) "Mars Helicopter to launch as part of Nasa's 2020 mission". The Engineer.
- ↑ (Ingelesez) "Nasa successfully flies small helicopter on Mars". BBC News.
- ↑ (Ingelesez) "NASA's Ingenuity Mars Helicopter Succeeds in Historic First Flight". NASA.
- ↑ (Ingelesez) "MiMi Aung". www.planetary.org.
- ↑ (Ingelesez) "Mimi Aung". Spaceflight Now.
- ↑ (Ingelesez) "BBC 100 Women 2019: Who is on the list?". BBC.
- ↑ (Ingelesez) Wehner, Mike. (2019). "NASA set up a webcam so you can watch them build the Mars 2020 rover". BGR.
- ↑ "Celebrating the Queens of Space". Napier.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Mars Helicopter Tech Demo, bideoa
- (Ingelesez) Insider: Ingenuity project manager MiMi Aung