Edukira joan

Zarifa Ghafari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarifa Ghafari

Maidan Shar (en) Itzuli alkate

2019ko martxoa - 2021eko abuztua
Bizitza
JaiotzaKabul, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Afganistan
Talde etnikoapaxtuna
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Punjab (en) Itzuli
(2009 - 2015) master : ekonomia
Hizkuntzakpaxtuera
daria
urdua
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta politikaria
Jasotako sariak

zarifaghafari.com eta zarifa-ghafari.com
Facebook: Zarifa.Ghafari Twitter: Zarifa_Ghafari Instagram: zarifa.ghafari Edit the value on Wikidata

Zarifa Ghafari (paxtuneraz: ظریفه غفاری‎) (Kabul, Afganistan, 1992) Afganistango defendatzailea, aktibista, politikaria eta enpresaburua da.[1][2] 26 urte zituenean, Vardak probintziako (Afganistan) hiriburu Maidan Shahr-ko alkate izendatu zuten, herrialde osoko gazteena izanik.[3][4] Ghafari Afganistango alkate bakanetakoa da. Ezaguna da Afganistanen emakumeak beren eskubideetan ahalduntzeko egiten dituen ahaleginengatik.[5]

Halima Khazan bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Paktia probintzian, eta Panyabeko Unibertsitatean (Indian) egin zituen ekonomiako goi mailako ikasketak.[1][6]

2018ko uztailean izendatu zuen ofizialki Ashraf Ghani Ahmadzai presidenteak Maidan Shahr-eko alkate.[7] Hala ere, alkate kargu hartzea bederatzi hilabetez atzeratu behar izan zen, politikari boteretsuen esku-hartzearen ondorioz.[8]

Alkate zen lehen egunean, gizon talde baten jazarpenari aurre egin behar izan zion bere bulegoan, karguari uko egiteko eskatzen baitzion.[9] Talibanen eta Estatu Islamikoaren heriotza-mehatxuei ere aurre egin behar izan zien, alkate lanak bere gain hartu ondoren.[10] 2018tik hainbat atentatu jasan zituen, baina beti onik atera zen.[11] Maidan Shahr-eko alkate karguaren zina egin zuen 2019ko martxoan. 2020ko azaroan, bere aita Abdul Wasi Ghafari, Afganistango armadako goi kargudun bat, hil zuten, ustez, talibanek haren aurka eraso egin nahian.[12]

2021eko abuztuaren erdialdean talibanek Afganistan gehiena kontrolpean hartu ondoren, Gafarik ihes egiteari uko egin zion eta bere patua itxaroten jarraituko zuela adierazi zuen: "Hemen eserita nago zure etorreraren zain. Ez dago inor niri eta nire familiari lagunduko didanik. Talibanak ni bezalako jendearen bila etorriko dira eta hil egingo dituzte. Ezin dut nire familia utzi".[13]

2021eko abuztuan, Ghafarik Afganistandik ihes egin zuen bere familiarekin batera Alemaniara, talibanen milizianoen mehatxuaren aurrean, 2021eko talibanen erasoaldian Kabul hartu ondoren.[11]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Database» www.afghan-bios.info (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  2. (Gaztelaniaz) Galindo, Dalia Rangel. (2021-08-18). «Zarifa Ghafari: la defensora de las mujeres resignada a morir a mano de los talibanes» Plumas Atómicas (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  3. «ROKH: Interview with Zarifa Ghafari, the Mayor of Maidan Wardak province». Ariana News.
  4. (Gaztelaniaz) Calleja, Eloy. (2021-08-20). «Zafira Ghafari, la alcaldesa más joven de Afganistán que caerá en manos de los talibanes si nadie lo impide» Nius Diario (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  5. (Ingelesez) «Education Is the Key to Empowering Afghan Women» thediplomat.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  6. Txantiloi:Es-HN cronologia/-/meta/redaccion-el-heraldo. «'Vendrán por gente como yo y me matarán': alcaldesa de Afganistán» www.elheraldo.hn (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  7. «Female Mayor in Afghanistan Anticipates Her Impending Assassination - therealistwoman» web.archive.org 2021-01-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  8. (Ingelesez) «Newly-appointed female Afghan mayor barred from taking office» Khaama Press 2018-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  9. (Ingelesez) Faizi, Fatima; Nordland, Rod. (2019-10-04). «Afghan Town’s First Female Mayor Awaits Her Assassination» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  10. (Ingelesez) «In The Spotlight: Female Afghan mayor defies stereotypes, Taliban» news.cgtn.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  11. a b (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2021-08-26). «Una alcaldesa afgana escapa de los talibanes escondida en un coche» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  12. (Gaztelaniaz) «La historia de la alcaldesa que huyó escondida de Afganistán: “Temía por mi vida”» www.larazon.es 2022-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  13. (Ingelesez) «Female mayor in Afghanistan says she's waiting for Taliban to 'come ... and kill me'» NBC News (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  14. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2019: Who is on the list this year?» BBC News 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  15. «2020 International Women of Courage Award». U.S. Department of State.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]