Katie Bouman
Katherine Louise Bouman informatikako irakasle bat da Kaliforniako Teknologia Institutuan. Event Horizon Telescope erabiliz lehenengo aldiz zulo beltz baten irudia eratzea posible egin duen algoritmoa sortzeko prozesuaren buru izan da.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bouman Indianan jaio zen.[3] Indianako West Lafayetten ikasle zela izan zuen lehen aldiz Event Horizon Telescope-aren berri. Ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen Michigango Unibertsitatean eta cum laude aipamena lortuta graduatu zen.[4]
Ingeniaritza elektrikoko master bat egin zuen Massachusettseko Teknologia Institutuan eta bertan burutu zuen bere doktoretza. Bouman MITeko Haystack Behatokiko kidea zen eta Zientzia Fundazio Nazionalaren beka bat jaso zuen[5]. Masterreko bere tesiak, Estimating Material Properties of Fabric through the observation of Motion, Ernst Guillemin Award masterreko tesi onenari emandako saria irabazi zuen.[6] Doktoretza ondorengo bekadun moduan Harvard Unibertsitatean sartu zen, Event Horizon Telescope Imaging taldean.[7][8][9] 2017an Boumanek How to Take a Picture of a Black Hole izeneko TED hitzaldi bat eman zuen.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «A method to image black holes» MIT News (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Equipo que consiguió primera foto de un agujero negro fue liderado por una mujer» https://www.facebook.com/eldesconciertocl/ (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Abraham, Zennie. (2019-04-10). «About Katie Bouman Creator Of First Black Hole Image From Event Horizon Telescope» Oakland News Now Today | SF Bay Area Blog (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ «Katie Bouman aka Katherine L. Bouman» people.csail.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ «Working together as a “virtual telescope,” observatories around the world produce first direct images of a black hole» MIT News (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ «EECS Celebrates - Fall 2014 Awards | MIT EECS» www.eecs.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Katie Bouman» bhi.fas.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Professor Katie Bouman (Caltech): ” Imaging a Black Hole with the Event Horizon Telescope”. (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Project bids to make black hole movies» BBC News (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Bouman, Katie. «Katie Bouman | Speaker | TED» www.ted.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).