Kahuzi-Biega Parke Nazionala
Kahuzi-Biega Parke Nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Parkearen sarrera bat. | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | x |
Erreferentzia | 137 |
Kokalekua | Kongoko Errepublika Demokratikoa (Afrika) |
Eskualdea2 | Afrika |
Koordenatuak | 2°30′00″S 28°45′00″E / 2.50000°S 28.75000°E |
Izen ematea | 1980 (IV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kahuzi-Biega Parke Nazionala Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko naturagune babestua da. Sud-Kivu probintzian dago, Bukavutik 50 kilometro mendebaldera, Kivu lakuaren mendebaldeko ertzetik gertu eta Ruandako mugan. Parke nazionala 1970an sortu zen eta 1980an Unescok Gizateriaren Ondarea deklaratu zuen. 6.000 km² ditu. Parkea oihan tropikala primarioz osatua da; bertan desagertzeko zorian espezie asko aurki daiteke. Parkearen ikur nagusia, dena dela, mendiko gorila da; parke honetan azkenetariko talde bat bizi da. Gorila hauek Dian Fossey ikerlariak, Louis Leakeyren babesaz, aztertu zituen. Animalia honen egoera dramatikoa da: 1990an 600 inguru gelditzen baziren, 2005ean 100 besterik ez ziren gelditzen. Unescok 1997 arriskuan dagoen gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendiko gorila (Gorilla beringei beringei)
- Txinpantze (Pan troglodytes)
- Hamlyngo Zerkopiteko (Cercopithecus hamlyni)
- Kolobo zuribeltza (Colobus guereza),
- Kolobo gorria (Piliocolobus badius)
- Oihan elefantea (Loxodonta cyclotis)
- Afrikar bufaloa (Syncerus caffer)
- Hilokero (Hylochoerus meinertzhageni)
- Rockefellerreko nekatarina (Cinnyris rockefelleri)
- Grauerko Eurilaimo (Pseudocalyptomena graueri)
- Grauerko Zarzalero (Bradypterus graueri)
Arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gerra
- Gaur egun parkea errefuxiatuek eta koltan bilatzaileek okupatuta dute.
- Isileko-ehiza.
- Oihanaren txikizioa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kahuzi-Biegako Parke Nazionalaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) UNESCO Kahuzi-Biega National Park
- (Frantsesez) Institut congolais pour la protection de la nature