Jiangxi
Jiangxi (江西) Jiāngxī Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 江西省 |
ISO 3166-2 | CN-JX |
Hiriburua | Nanchang |
Gobernuburua | Yi Lianhong (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°18′N 116°00′E / 27.3°N 116°E |
Azalera | 166,900 km² |
Mugakideak | Hubei, Anhui, Zhejiang, Fujian, Guangdong eta Hunan |
Punturik altuena | Mount Huanggang (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 44.567.475 (2010) 45.188.635 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 257 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Wu Xinxiong |
Etniak | Han %99,7 She %0,2 Besteak %0,1 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.jiangxi.gov.cn |
Jiangxi (江西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 166.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.840.000 biztanle bizi ziren bertan.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jiangxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Anhui probintziarekin iparraldean, Zhejiang probintziarekin ipar-ekialdean, Fujian probintziarekin ekialdean, Guangdong probintziarekin hegoaldean, Hunan probintziarekin mendebaldean, eta Hubei probintziarekin ipar-mendebaldean.
Yangtze ibaiak probintzia zeharkatzen du.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jiangxi probintzia Mufu, Jiuling eta Luoxiao mendiek inguratzen dute mendebaldean, Huaiyu eta Wuyi mendiek ekialdean, eta Jiulian eta Dayu mendiek hegoaldean. Probintziaren hegoaldea, altuera ertaineko mendixkek osatzen dute, eta Jiangxiko punturik garaiena Wuyi mendietako Huanggang mendia da, Fujian probintziako mugatik gertu, itsasoaren mailatik 2.157 metrora.
Gan ibaiak probintziako ibairik garrantzitsuena da, Jiangxi hegoaldetik iparraldera zeharkatuz. Poyang lakuan sartzen da Jiangxin, probintziaren iparraldean.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jiangxik klima azpitropikala dauka, urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 9 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 31 gradu bitartekoa da. Urteroko prezipitazioak, ugariagoak maiatzetik urrira bitartean, 1.200mm eta 1.900mm bitartean egon ohi dira.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Nanchang | 南昌市 | Nánchāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
2 | Fuzhou | 抚州市 | Fǔzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Ganzhou | 赣州市 | Gànzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Ji'an | 吉安市 | Jí'ān Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Jingdezhen | 景德镇市 | Jǐngdézhèn Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Jiujiang | 九江市 | Jiǔjiāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Pingxiang | 萍乡市 | Píngxiāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Shangrao | 上饶市 | Shàngráo Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Xinyu | 新余市 | Xīnyú Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Yichun | 宜春市 | Yíchūn Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Yingtan | 鹰潭市 | Yīngtán Shì | Prefektura mailako hiria |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jiangxi probintziako gobernadorea Wu Xinxiong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Su Rong da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aireportua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
JIANGXI | |||
Ganzhou | ZSGZ | KOW | Ganzhou Aireportua |
Ji'an | ZSJA | JGS | Ji'an Aireportua |
Jingdezhen | ZSJD | JDZ | Jingdezhen Aireportua |
Jiujiang | ZSJJ | JIU | Jiujiang Lushan Aireportua |
Nanchang | ZSCN | KHN | Nanchang Nazioarteko Aireportua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Jiangxikogobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |