Baterako Zerrenda
Baterako Zerrenda القائمة المشتركة הָרְשִׁימָה הַמְּשֻׁתֶּפֶת | |
---|---|
Buruzagia | Ayman Odeh |
Sorrera | 2015eko urtarrilaren 23an |
Egoitza nagusia | Nazaret[1] |
Ideologia politikoa | Israelgo arabiarren ardurak Estatu bien konponbidea Sekularismoa[2] Ororen alderdia Barne-joerak: Antisionismoa Ez-sionismoa Arabiar abertzaletasuna[2] Sozialismoa[2] Abertzaletasun ezkertiarra[3] |
Eserlekuak erakundeetan | Knesset: 11 / 120 |
Webguneak: www.moshtrka.com (Arabieraz) jointlist.org.il (Hebreeraz) |
Baterako Zerrenda (arabieraz: القائمة المشتركة, al-Qa'imah al-Mushtarakah; hebreeraz: הָרְשִׁימָה הַמְּשֻׁתֶּפֶת, HaReshima HaMeshutefet) Israelgo arabiar gehiengoko lau alderdi politikoren aliantza politikoa da: Balad, Hadax, Ta'al –aliantza utzi baina berriz elkartu zena–[4] eta Arabiar Alderdi Demokratikoa; Arabiar Zerrenda Batuak, ostera, 2021eko urtarrilaren 28an aliantza utzi zuen.[5]
Aliantza Knesseteko hirugarren talderik handiena izan zen, 2015eko hauteskundeen ostean, eta arabiarren bozen % 82 jaso zuela uste da.[6] 2019ko urtarrilean, Ta'al aliantzatik bereizi egin zen, eta gainerako koalizioa 2019ko otsailaren 21ean desegin zen.[7] Baterako Zerrenda uztailaren 28an berrezarri zen, 2019ko iraileko hauteskundeetarako,[8] eta haietan hirugarren tokia jadetsi zuten, ostera ere.[9] 2020ko hauteskundeetan, Baterako Zerrenda 13 eserlekutik 15era igaro zen, Haaretzen arabera, "aurrekaririk gabeko erakustaldia" izan zena.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kershner, Isabel. (2015-03-17). «Deep Wounds and Lingering Questions After Israel’s Bitter Race» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ a b c (Ingelesez) Wootliff, Raoul. «Top Arab MK says open to ‘joining’ Gantz» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Alemanez) «Wahlkampf in Israel - ein Überblick» haGalil 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ «N12 - הרשימה המשותפת מתפרקת: רע"מ תרוץ לבד בבחירות הקרובות» N12 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) staff, T. O. I.; Boxerman, Aaron. «Knesset panel approves Joint List’s breakup after talks with Ra’am faction fail» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «Arab sector turnout for recent elections reached 63.5%, polling data shows» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «Hadash and Ta'al Arab Parties join forces ahead of elections» Ynetnews 2019-02-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Rasgon, Adam. «Nationalist Balad party announces it will run on Joint Arab List in elections» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) staff, T. O. I.. «Final votes being tallied, with Likud, Blue and White still neck-and-neck» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «Final election results: Netanyahu bloc short of majority with 58 seats» Haaretz.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).