2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa
2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finalerdia | Maiatzaren 18, 2006 |
Finala | Maiatzaren 20, 2006 |
Egoitza | O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio, Atenas |
Aurkezlea(k) | Maria Menounos Sakis Rouvas |
Antolatzailea | Ellinikí Radiofonía Tileórasi (ERT) |
Partaide kopurua | 37 |
Irabazlea | "Hard Rock Hallelujah" Lordi Finlandia |
2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 51. edizioa izan zen. Atenaseko O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio aretoan ospatu zen, Grezian. Finalerdia maiatzaren 18an jokatu zen, eta finala maiatzaren 20an. Aurkezleak Maria Menounos eta Sakis Rouvas (2004ko greziar ordezkaria) izan ziren.
Garailea Finlandiako Lordi taldea izan zen, "Hard Rock Hallelujah" abestiarekin. Finlandiaren lehen garaipena izan zen. Aurreko pop irabazleengandik aldentzen zen hard rock generoagatik eta taldearen munstro-janzkerengatik nabarmendu zen Lordiren garaipena.
Hogeita hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino bi gutxiago. Armeniak lehen agerpena egin zuen. Bestalde, Austria eta Hungariak partaidetza eten zuten. Serbia eta Montenegrok parte hartzeko izena eman ostean utzi zuen lehiaketa, ordezkaritza hautatzeko prozesuan Serbia eta Montenegroko telebista-erakundeen artean desadostasuna azaleratu zelako; hala ere, botoa emateko eskubidea gorde zion Europako Irrati-Telebista Batasunak Serbia eta Montenegrori.
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.
Finalerdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Armenia | Ingelesa | André | "Without Your Love" | Zure maitasunik gabe | 6 | 150 |
02 | Bulgaria | Ingelesa | Mariana Popova | "Let Me Cry" | Utzidazu negar egiten | 17 | 36 |
03 | Eslovenia | Ingelesa | Anžej Dežan | "Mr Nobody" | Ezdeus Jauna | 16 | 49 |
04 | Andorra | Katalana | Jenny | "Sense tu" | Zu gabe | 23 | 8 |
05 | Bielorrusia | Ingelesa | Polina Smolova | "Mum" | Ama | 22 | 10 |
06 | Albania | Albaniera | Luiz Ejlli | "Zjarr e ftohtë" | Sua eta hotza | 14 | 58 |
07 | Belgika | Ingelesa | Kate Ryan | "Je t'adore" | Biziki maite zaitut | 12 | 69 |
08 | Irlanda | Ingelesa | Brian Kennedy | "Every Song Is a Cry for Love" | Abesti oro maitasun eskakizun bat da | 9 | 79 |
09 | Zipre | Ingelesa | Annet Artani | "Why Angels Cry" | Zergatik egiten duten negar aingeruek | 15 | 57 |
10 | Monako | Frantsesa, Tahitiera | Séverine Ferrer | "La Coco-Dance" | Koko-dantza | 21 | 14 |
11 | Mazedonia | Ingelesa, Mazedoniera | Elena Risteska | "Ninanajna" (Нинанајна) | — | 10 | 76 |
12 | Polonia | Ingelesa, Poloniera, Alemana, Errusiera[fe 1] | Ich Troje feat. Real McCoy | "Follow My Heart" | Nire bihotzari jarraitu | 11 | 70 |
13 | Errusia | Ingelesa | Dima Bilan | "Never Let You Go" | Inoiz ez dizut joaten utziko | 3 | 217 |
14 | Turkia | Turkiera, Ingelesa | Sibel Tüzün | "Süper Star" | Superizarra | 8 | 91 |
15 | Ukraina | Ingelesa | Tina Karol | "Show Me Your Love" | Erakutsidazu zure maitasuna | 7 | 146 |
16 | Finlandia | Ingelesa | Lordi | "Hard Rock Hallelujah" | Hard rock aleluia | 1 | 292 |
17 | Herbehereak | Ingelesa, Hizkuntza eraikia | Treble | "Amambanda" | — | 20 | 22 |
18 | Lituania | Ingelesa[fe 2] | LT United | "We Are the Winners" | Geu gara irabazleak | 5 | 163 |
19 | Portugal | Portugesa, Ingelesa | Nonstop | "Coisas de nada" | Huskeriak | 19 | 26 |
20 | Suedia | Ingelesa | Carola | "Invincible" | Garaiezina | 4 | 214 |
21 | Estonia | Ingelesa | Sandra Oxenryd | "Through My Window" | Nire leihotik | 18 | 28 |
22 | Bosnia-Herzegovina | Bosniera | Hari Mata Hari | "Lejla" | — | 2 | 267 |
23 | Islandia | Ingelesa | Silvia Night | "Congratulations" | Zorionak | 13 | 62 |
- ↑ Lerro batzuk gaztelaniaz ere.
- ↑ Lerro batzuk frantsesez ere.
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Suitza | Ingelesa | six4one | "If We All Give a Little" | Denok pixka bat ematen badugu | 16 | 30 |
02 | Moldavia | Ingelesa[f 1] | Arsenium feat. Natalia Gordienko | "Loca" | Ero | 20 | 22 |
03 | Israel | Hebreera, Ingelesa | Eddie Butler | "Together We Are One" | Elkarrekin bat gara | 23 | 4 |
04 | Letonia | Ingelesa | Vocal Group Cosmos | "I Hear Your Heart" | Zure bihotza entzuten dut | 16 | 30 |
05 | Norvegia | Norvegiera | Christine Guldbrandsen | "Alvedansen" | Elfoen dantza | 14 | 36 |
06 | Espainia | Gaztelania | Las Ketchup | "Un Blodymary" | Bloody Mary bat | 21 | 18 |
07 | Malta | Ingelesa | Fabrizio Faniello | "I Do" | Baietz | 24 | 1 |
08 | Alemania | Ingelesa | Texas Lightning | "No No Never" | Ez ez inoiz ez | 15 | 36 |
09 | Danimarka | Ingelesa | Sidsel Ben Semmmane | "Twist of Love" | Maitasun twista | 18 | 26 |
10 | Errusia | Ingelesa | Dima Bilan | "Never Let You Go" | Inoiz ez dizut joaten utziko | 2 | 248 |
11 | Mazedonia | Ingelesa, Mazedoniera | Elena Risteska | "Ninanajna" (Нинанајна) | — | 12 | 56 |
12 | Errumania | Ingelesa, Italiera | Mihai Trăistariu | "Tornerò" | Itzuliko naiz | 4 | 172 |
13 | Bosnia-Herzegovina | Bosniera | Hari Mata Hari | "Lejla" | — | 3 | 229 |
14 | Lituania | Ingelesa[f 2] | LT United | "We Are the Winners" | Geu gara irabazleak | 6 | 162 |
15 | Erresuma Batua | Ingelesa | Daz Sampson | "Teenage Life" | Nerabeen bizitza | 19 | 25 |
16 | Grezia | Ingelesa | Anna Vissi | "Everything" | Dena | 9 | 128 |
17 | Finlandia | Ingelesa | Lordi | "Hard Rock Hallelujah" | Hard rock aleluia | 1 | 292 |
18 | Ukraina | Ingelesa | Tina Karol | "Show Me Your Love" | Erakutsidazu zure maitasuna | 7 | 145 |
19 | Frantzia | Frantsesa | Virginie Pouchain | "Il était temps" | Denbora zen | 22 | 5 |
20 | Kroazia | Kroaziera | Severina | "Moja štikla" | Nire orpoa | 12 | 56 |
21 | Irlanda | Ingelesa | Brian Kennedy | "Every Song Is a Cry for Love" | Abesti oro maitasun eskakizun bat da | 10 | 93 |
22 | Suedia | Ingelesa | Carola | "Invincible" | Garaiezina | 5 | 170 |
23 | Turkia | Turkiera, Ingelesa | Sibel Tüzün | "Süper Star" | Superizarra | 11 | 91 |
24 | Armenia | Ingelesa | André | "Without Your Love" | Zure maitasunik gabe | 8 | 129 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |