1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa
1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Martxoaren 22, 1975 |
Egoitza | Stockholmsmässan, Stockholm |
Aurkezlea(k) | Karin Falck |
Antolatzailea | Sveriges Radio (SR) |
Partaide kopurua | 19 |
Irabazlea | "Ding-a-dong" Teach-In Herbehereak |
1975eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeigarren edizioa izan zen. Stockholmeko Stockholmsmässan erakustazokan ospatu zen, Suedian, martxoaren 22an. Aurkezlea Karin Falck izan zen.
Garailea Herbehereetakoko Teach-In taldea izan zen, "Ding-a-dong" kantuarekin. Herbehereen laugarren garaipena izan zen.
Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte, orduko partaide kopuru errekorra gaindituz. Frantzia eta Malta lehiaketara itzuli ziren, eta Turkiak lehen agerraldia egin zuen; azken honen ondorioz, Greziak uko egin zion partaidetzari, Turkiarekiko arazo politikoak zirela eta.
Botazio sistema berria estreinatu zen edizio honetan, ordundik aldaketa batzuekin mantendu dena: epaimahai bakoitzak lehiakideen artean 12 puntu ematen dizkio gustukoenari, 10 puntu bigarren gustukoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman arte hamargarren gustukoenari. Herrialdeek ezin dizkiote punturik eman bere buruari.
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Herbehereak | Ingelesa | Teach-In | "Ding-a-dong" | — | 1 | 152 |
02 | Irlanda | Ingelesa | The Swarbriggs | "That's What Friends Are For" | Horretarako daude lagunak | 9 | 68 |
03 | Frantzia | Frantsesa | Nicole Rieu | "Et bonjour à toi l'artiste" | Eta egun on zeuri artista | 4 | 91 |
04 | Alemania | Alemana | Joy Fleming | "Ein Lied kann eine Brücke sein" | Kantu bat zubi bat izan daiteke | 17 | 15 |
05 | Luxenburgo | Frantsesa | Geraldine | "Toi" | Zu | 5 | 84 |
06 | Norvegia | Ingelesa | Ellen Nikolaysen | "Touch My Life (With Summer)" | Ukitu nire bizitza (udarekin) | 18 | 11 |
07 | Suitza | Alemana | Simone Drexel | "Mikado" | — | 6 | 77 |
08 | Jugoslavia | Esloveniera | Pepel In Kri | "Dan ljubezni" | Maitasun egun bat | 13 | 22 |
09 | Erresuma Batua | Ingelesa | The Shadows | "Let Me Be The One" | Lagadazu bakar hura izaten | 2 | 138 |
10 | Malta | Ingelesa | Renato | "Singing This Song" | Abesti hau abesten | 12 | 32 |
11 | Belgika | Nederlandera, Ingelesa | Ann Christy | "Gelukkig zijn" | Zoriontsua izatea | 15 | 17 |
12 | Israel | Hebreera | Shlomo Artzi | "At Va'Ani" (את ואני) | Zu eta biok | 11 | 40 |
13 | Turkia | Turkiera | Semiha Yankı | "Seninle Bir Dakika" | Minutu bat zurekin | 19 | 3 |
14 | Monako | Frantsesa | Sophie | "Une chanson c'est une lettre" | Abesti bat eskutitz bat da | 13 | 22 |
15 | Finlandia | Ingelesa | Pihasoittajat | "Old Man Fiddle" | Gizon zaharraren bibolina | 7 | 74 |
16 | Portugal | Portugesa | Duarte Mendes | "Madrugada" | Egunsentia | 16 | 16 |
17 | Espainia | Gaztelania | Sergio & Estíbaliz | "Tú volverás" | Zu itzuliko zara | 10 | 53 |
18 | Suedia | Ingelesa | Lasse Berghagen | "Jennie, Jennie" | — | 8 | 72 |
19 | Italia | Italiera | Wess & Dori Ghezzi | "Era" | Bazen | 3 | 115 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |