En definitiva, o bilingüismo harmónico é lanzar ao aire unha moeda de dúas caras para que caia de canto (Ferrolgo Artabria fundazioaren esku-orri batean irakurria) Esker-ematea Euskal Museoko liburutegiko arduraduna, Lazkaoko beneditarren...
moreEn definitiva, o bilingüismo harmónico é lanzar ao aire unha moeda de dúas caras para que caia de canto (Ferrolgo Artabria fundazioaren esku-orri batean irakurria) Esker-ematea Euskal Museoko liburutegiko arduraduna, Lazkaoko beneditarren liburutegiko arduraduna eta Baionako eta Bilboko udal liburutegietako, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegiko eta Euskaltzaindiaren Azkue liburutegiko beharginak. Horrez gain (last but not least), eskerrak, bereziki, Craig Gallacher-i, bere laguntza barik lan hau ez baitzatekeen posible. XIX y XX) ikerlanean (1991); katalogazio-lana da berea, eta orotara 2.200 aldizkako agerkari bilduak ditu bertan, 1803an hasi (Gazeta de comercio, literatura y política de Bayona de Francia-ren erreseina eginez) eta 1975era arte (Francoren heriotzaren ostean Hego Euskal Herrian abiatu zen arora arte, alegia). Aldizkari bakoitzari eginiko fitxa du oinarri katalogoak. Fitxa bakoitzak, berriz, bederatzi datu jasotzen ditu: izenburua, azpititulua, edizio-datak (argitaraturiko lehen eta azken zenbakienak), maiztasuna, karakterizazioa (politikoa, erlijiosoa, kulturala...), lotura politiko-sindikala (baldin eta halakorik baleuka), baliaturiko hizkuntza(k), oharrak (sortzaile / zuzendari / jabe / idazle / editore / argitaratzaileei buruzko datuak, desagerketaren arrazoiak, berrargitalpenak, finantzabideak...) eta kokapena (non aurki daitekeen gaur egun aldizkari bakoitza eta zenbat ale -eta zein urtetakoak-dauden eskuragai). Javier Diaz Nocik, berriz, euskarazko estreinako kazeten eta hastapen-garaien gorabeherak argitu ditu Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939) izeneko doktorego-tesian (1995). Nolanahi dela, Espainiako gerraostean amaitzen da ikerketa hori. Ezin uka, hala ere, badirela azken urteotako euskarazko prentsa aztertu duten lanak; hor ditugu, esate baterako, Jesus Mari Zalakain, Jon Sarasua, Asier Aranguren eta Idoia Camachoren doktorego-tesiak (Euskal prentsa herri-proiektua da, Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari, Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian eta Herri aldizkarien funtzioa euskara normaltzeko prozesuan (1989-1999), hurrenez hurren). Zalakainek (1993), Euskaldunon Egunkariaren protohistoria aztertua du batez ere, euskarazko egunerokoa ateratzen hasi zen garaiko eztabaidei aparteko arreta eskainita; horrez gain, 1930eko hamarkada hasieran zein 1976an euskal prentsan izan ziren eztabaidei (euskara hutsezko kazetagintzari eutsi behar ote zitzaion ala bide Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean 8 elebiduna hobetsi behar ote zen) eta eztabaida horien ondorioei ere erreparatu die. Sarasuak (1996a), aldiz, euskarazko kazeta desberdinak baino gehiago, haietan ageri den euskara eta kazetari-hizkera bera izan ditu gogoetagai, horretarako, besteak beste, lau euskal kazetatan hustuketa-lana burututa. Asier Arangurenek (1999), berriz, euskarazko komunikabide lokalen indize zehatza taxutzeaz gain, haien indargune eta ahulezia-puntuak seinalatu eta etorkizunean jorratu behar lituzketen ildoak proposatu ditu. Idoia Camachok (2002), azkenik, 1990eko hamarraldiko Euskal Autonomi Erkidegoko euskarazko herri-aldizkariak ikertu ditu, euskara normaltzeko prozesuan izan duten eragina aztertzeaz batera. Kontuak kontu, Ruiz de Gaunak ez bezala, bost ikertzaile horiek batez ere euskara hutsez jardun duen/diharduen prentsa dute hizpide (Diaz Nocik elebiduna ere aztertu du, baina, esan bezala, 1939an planto eginda). Guk dakigula, ordea, inor gutxik aztertu du modu sistematikoan Euskal Herriko egunkari eta astekari abertzale elebidun garaikideetan euskarak duen presentzia; egin diren ikerketa xume eta bakanak, gainera, Ipar Euskal Herriko kazeta elebidunak aintzat hartu gabe egin dira ia beti. Bada ordea salbuespenik, eta gero eta gehiago dira gainera, zorionez; hor dugu, batetik, EHU-UPVk Gorka Palazioren ekimenez argitara emaniko Hedabideetako euskara lana (1994); haatik, lan hori, azterketa sistematikoa baino, zenbait autoreren iritziez osaturiko artikulu-bilduma da. Ezin ahaztu, era berean, Txema Ramirez de la Piscinaren Kazetari-lana Euskal Herrian (1998), euskaraz diharduten kazetarientzako eskuliburua; estiloaz, iturriez, generoez eta kazetagintza espezializatuaz dihardu, beti ere Euskal Herrian euskaraz idatzitako kazetak ardatz hartuta; dena dela, Ramirez de la Piscinaren liburuak zeharka baino ez du aztertzen 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan Ipar zein Hego Euskal Herrian izaniko egunkari/aldizkari elebidun abertzaleen loratzea eta haietan euskarak zeukan/daukan presentzia eta bilakaera, ez Euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena 9 baita hori bere lanaren helburua. Gauza bera esan dezakegu Jose Ignacio Armentia, Jose Maria Caminos eta Gorka Palazioren Kazetaritzaren hasi-masiak (2000) lanaz: horrek ere, kazetaritza-ikasleentzako eskuliburua izaki, zeharka baino ez du aipatzen Euskal Herriko prentsa elebidunaren sorrera eta bertan euskarak daukan presentzia. Hor dugu, azkenik, guri interesatzen zaigun ikuspegiari dagokionez behinik behin, orain arteko lanik osatuena: Nor ikertaldearen Hedabideak eta Euskal Herria liburua (2000). Bertan, Euskal Herriko hedabide nagusienen enpresa-egitura eta hedapena aztertzeaz gain, haiek eskainitako Euskal Herriaren errepresentazio mediatikoa zelakoa den ikertu dute egileek, eta baita, Jose Inazio Basterretxeak buruturiko azterketa batean ("Hedabideak eta hizkuntza: erdaren aldeko erreprodukzio mediatikoa") euskarak hedabideotan duen presentzia jorratu ere. Haatik, oro har argazki sinkronikoa da Nor taldearena, memento jakin bati dagokion robot-erretratua. Guri, ordea, ikuspegi diakronikoa ere interesatzen zaigu; alegia, 1976an Zeruko Argiak Euskal Kazetaritzaren Urtea aldarrikatu ostean, euskara hutsezko kazetagintzaren hautua egin ordez kazetagintza elebiduna hobetsi zutenek euskarari (kualitatiboki zein kuantitatiboki) zer eskaini dioten ikertu gura dugula, oraindik inork ez duelako lan hori bere gain hartu. Hutsune horretaz jabetuta, tesi honekin berau betetzea da gure asmoa. I.2.-Helburuak, hipotesia, ikerketaren unibertsoa eta metodologia Arestian esandako moduan, gure helburu nagusia aski zehatza da: euskarak Euskal Herriko egunkari eta astekari elebidun abertzale esanguratsuenetan daukan presentzia aztertzea. Azterketa horren bidez zera ikertu gura dugu: ea prentsa-mota Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean Bada diglosia kontzeptuaren berdefinizio hori gustuko izan ez eta hasierako adiera (Fergusonena, alegia) hobesten duenik. Hara bestela zer dioen afera honi buruz Lluís V. Aracil-ek (1986: 119): "Rafael Ll. Ninyoles (Conflicte lingüístic valencià, 1969; etc.) ha improvisat una doctrina que confon indegudament la substitució amb una certa noció de "diglòssia" (radicalment diferent del concepte de Charles A. Ferguson, 1969), el simplisme efectista de la qual ha fet fortuna en cercles i regions poc avançats." Dena den, ezin uka (soziolinguista askorengan bederen) terminoaren hasierako adiera aldatu egin dela eta egun Ninyolesek aipatu diglosia kontzeptuaren beste adiera hori ere indarrean dela. Txillardegik (Alvarez Enparantza, 1978b: 258-259), esate baterako, bi adieretan berriena damaio kontzeptu horri: elebitasuna eta bimintzotasuna bereiztu eta gero (lehenengoa, psikologia-arloko fenomenoa izaki, pertsonari eta hizkerari dagokie bere ustez; bimintzotasuna, berriz, soziologia-arloko fenomenoa izaki, gizarte bati eta hizkuntzari berari dagokie), modu honetan definitu zuen diglosia: "DIGLOSIA: hau ere SOZIOLOGIARI dagokio; eta funtsean bimintzotasunaren kasu berezi bat baizik ez da. Diglosia dagoenean, A eta B hizkuntza ez dira elkarren parean: A hizkuntza legezkoa da, eguneroko bizieran beharrezkoa, ekonomi-mailako ekintzan ezinbestekoa, literaturan aberatsa, eta abar, B hizkuntza, berriz, legetik at dago, izan ez da, ezertarako beharrezko ez da, aipu txarra du jendartean, eta gainbehera doa sentidu guztietan. Euskal Herrian, beraz, ez dago bimintzotasunik, DIGLOSIA NABARMENA baizik; eta, esana dugunez, ELEBITASUN URRIAN emana." Koldo Mitxelenari ostutakoa da beste aipu hau (2001: 89):