Virginia Cherrill
Virginia Cherrill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Carthage, 1908ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Santa Barbara, 1996ko azaroaren 14a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | James E. Cherrill |
Ezkontidea(k) | Irving Adler (en) (1926 - Cary Grant (1934, 1934ko otsailaren 9a - 1935) George Child Villiers, 9th Earl of Jersey (en) (1937, 1937ko uztailaren 30a - 1946) Florian Kazimierz Martini (en) (1948 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Virginia Cherrill (Carthage, Illinois, AEB, 1908ko apirilaren 12a – Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 1996ko azaroaren 14a)[1] estatubatuar aktorea izan zen, Charles Chaplinen City Ligts (Hiriko argiak)(1931) filmean lore saltzaile itsua interpretatzeagatik ezaguna egin zena.[2] Lady Child-Villiers edo Jerseyko kondesa izenez ere ezaguna, 40ko hamarkadan ingeles noble batekin ezkondu zen eta.[3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carthage herriko etxalde batean jaio zen, Illinoisen. Gurasoak James eta Blanche Cherrill izan ziren. Hollywoodera joan zen, eta hantxe ezagutu zuen Chaplin, bere ondoan aldagela batean eseri zitzaionean.[2] City Ligts (Hiriko argiak) filmerako proba bat egin zion, eta papera lortu zuen. Ospea lortu zuen egin interpretazio horrekin. Pelikula filmatzen ari zirela, bi aktoreen arteko tirabirak sortu ziren. Chaplinek berak ere filmaketatik aldendu nahi izan zuen aktorea, eta Georgia Hale aktorearekin berriro hasi zen eszenak filmatzen. Hala ere, filmean diru gehiegi gastatu zela uste zuenez, Virginia Cherrillen parte hartzearekin jarraitzea erabaki zuen. Marion Davies lagunak aholkatuta, soldata igotzeko eskatu zion Chaplini eta Chaplinek eman egin zion, beste aukerarik ez zuen eta.
Agerpen horren ostean, beste lan batzuk lortu zituen, adibidez, Janet Gaynorrekin batera Delicious Gershwinen musikalean egindakoa. Hala ere, 1936an utzi egin zuen zinema ibilbidea.
Cherrill lau aldiz ezkondu zen. Bigarren senarra Cary Grant aktorea izan zen,[5] eta harexekin egon zen ezkonduta 1934 eta 1935 artean.[6] Hirugarren senarra Georges Child-Villiers bederatzigarren Jerseyko kondea izan zen. Laugarren senarrarekin ezkontza luzeena izan zuen. Florian Martinirekin ezkondu ostean Santa Barbaran (Kalifornia) bizi izan zen, eta 1996an hil zen, 88 urte zituela.[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Zuzendaria | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1931 | The Brat | John Ford | 20th Century Studios | gaztelaniaz: La huerfanita |
1931 | City Lights | Charlie Chaplin | United Artists Corporation | gaztelaniaz: Luces de la ciudad frantsesez: Les Lumières de la ville |
1931 | Delicious | David Butler | Fox Film Corporation | gaztelaniaz: Deliciosa frantsesez: Délicieuse |
1931 | Girls Demand Excitement | Seymour Felix | Fox Film Corporation | |
1933 | Fast Workers | Tod Browning | -- | gaztelaniaz: Perdone, señorita |
1933 | Charlie Chan's Greatest Case | Hamilton MacFadden | Fox Film Corporation | |
1935 | Late Extra | Albert Parker | -- | |
1992 | Chaplin | Richard Attenborough | Carolco Pictures |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Virginia Cherrill | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ a b «Grandes Clásicos: Luces de la ciudad» listindiario.com 18 de febrero de 2017.
- ↑ People Document. (2021-11-24). Virginia Cherrill Documentary - Hollywood Walk of Fame. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ «Virginia Cherrill: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2017-03-07.
- ↑ (Ingelesez) Nolasco, Stephanie. (2019-11-18). «Cary Grant's ex-wife Dyan Cannon explains why she turned down Jackie Kennedy's offer to tell all in memoir» Fox News (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ «Página Negra, Cary Grant: El príncipe de la ciudad de los sueños» nacion.com 6 de octubre de 2013.
- ↑ ISSN https://www.independent.co.uk/incoming/obituary-virginia-cherrill-5591220.html..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Seymour, Miranda (2009). Chaplin's Girl: The Life and Loves of Virginia Cherrill (en inglés). Simon and Schuster. or. 384. ISBN 9781847377371.
- Seymour, Miranda (2010). Virginia Cherrill: Una vida de película (Ana María De La Fuente Rodríguez, trad.). Circe. or. 360. ISBN 9788477652779.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Virginia Cherrill Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Virginia Cherrill IMDB