20th Century Studios
20th Century Studios | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinema estudioa, zinemako produkzio-etxea, telebistako produkzio-etxea eta ekoiztetxea |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Enplegatuak | 2.300 (2018) |
Ekoizpena | |
Negozio dibisioak | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Stacey Snider (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Jabea | The Walt Disney Company |
Zeren jabe | Kingsman (en) |
Historia | |
Sorrera | 1935eko maiatzaren 31 1985 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Century City (en) |
Ordezkatzen du | Fox Film Corporation (en) , Twentieth Century Pictures (en) eta Fox Atomic (en) |
Aurrekoak | Fox Atomic (en) eta Fox Film Corporation (en) |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
20th Century Studios Ameriketako Estatu Batuetako zinema-produkzioko etxea da, The Walt Disney Company konpainiaren mendeko enpresa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935ean sortu zen, Fox Film Corporation eta Twentieth Century Pictures produkzio-etxeek bat egitean. Darryl Francis Zanuck zen lehendakariorde eta produkzio-zuzendaria, eta eragin handia izan zuen produkzio-etxearen estiloan. Haren gidaritzapean, garrantzi handia eman zitzaion gidoiari eta muntaketari; Estatu Batuetako historia aipatzen zuten filmak, gizarte-gaiak zituzten filmak, komediak, musikalak, westernak eta, batez ere, film beltzak egin ziren.
Zanuckek lankide ospetsu asko izan zituen: besteak beste, Nunally Johnson, Lamar Trotti, Kenneth McGowan, Philip Dunee gidoigileak; Tyrone Power, Gene Tierney, Maureen O'Hara, Dana Andrews, Gregory Peck, Richard Widmark, Marilyn Monroe aktoreak; eta John Ford, Henry Hathaway, William Augustus Wellman, Otto Preminger, Joseph Mankiewicz, Elia Kazan zuzendariak.
1960 inguruan, gainbehera izan zuen. 1976tik aurrera, ekoizle independenteekin lan egin zuen; arrakasta handiko telesail eta filmak ekoiztu zituen, besteak beste, Star Wars (1976, Izarretako gerra), ordu arteko zinemaren historian irabazi handienak eman zituen filma.
2019an The Walt Disney Company konpainiak erosi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.