Edukira joan

Stromae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stromae

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Van Haver
JaiotzaEtterbeek1985eko martxoaren 12a (39 urte)
Herrialdea Belgika
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
nederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, raperoa, disko-ekoizlea eta kantugilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Stromae eta Opsmaestro
Genero artistikoaBelgian hip hop (en) Itzuli
housea
musika elektronikoa
electropopa
synthpopa
new beat (en) Itzuli
eurodancea
hip hop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaBecause Music (en) Itzuli
Mosaert

stromae.com
IMDB: nm3877675 Facebook: stromae Twitter: Stromae Instagram: stromae VK: stromae MySpace: stromae Snapchat: stromaeofficiel Youtube: UCXF0YCBWewAj3RytJUAivGA TikTok: stromae Souncloud: STROMAE Spotify: 5j4HeCoUlzhfWtjAfM1acR iTunes: 270954369 Last fm: Stromae Musicbrainz: ab2528d9-719f-4261-8098-21849222a0f2 Songkick: 3133236 Discogs: 1277429 Allmusic: mn0002410546 Deezer: 310260 Edit the value on Wikidata

Paul van Haver (Brusela, Belgika, 1985eko martxoaren 12a), Stromae izen artistikoaz ezagunagoa, abeslari, konpositore eta ekoizle belgikarra da, eta hip hopean eta musika elektronikoan egin du karrera. Stromaek frantsesez abesten du, eta ospetsu egin zen, besteak beste, «Alors on danse», «Papaoutai» eta «Tous les mêmes» abestiekin. Hiru estudio-album argitaratu ditu: Cheese, Racine carrée eta Multitude.

Haurtzaroa eta musika ibilbidearen hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul van Haver Laeken-en, Bruselan, sortu zen.[1][2] Haren ama belgikarra da eta aita ruandarra, arkitektoa. Bederatzi urte zituela, aita bere jaioterrira joan zen lan-arrazoiengatik, eta Ruandako genozidioan (1994) hil zen, Afrikako Aintzira Handietatik oso gertu. Haren berri telefonoz eman zitzaion familiari, hil baino hilabete batzuk lehenago harekin harremana galdu ondoren.[3] Aitak umezurtz utzita, Van Haver hiru anaiekin eta arrebarekin hazi zen Bruselako periferian. Hamaika urte zituela, musikaz interesatzen hasi zen gaztea, eta Jette-ko musika akademian eman zuen izena. Han solfeo- eta bateria-klaseak jaso zituen.[3]

2000. urtean, hamabost urte zituela, Paul Van Haverrek Opsmaestro ezizena aukeratu zuen raparen munduan bere burua ezagutarazteko. Baina beste artista lokal baten izenaren oso antzekoa zen, eta bederatzi urte geroago mundu osoan ezaguna izango zen izena jartzea erabaki zuen: Stromae. Van Haverrek verlana erabili zuen eta maestro hitzaren silabak alderantzikatu zituen.[4] Hamazazpi urterekin Suspicion taldea osatu zuen J.E.D.I rapzalearekin batera. eta elkarrekin Faut qu't'arretes le rap abestia eta bideo musikala konposatu zuten. Hala ere, J.E.D.I.-k duetoa uztea erabaki du, eta Stromae bakarlari bihurtu zen. 2005ean, Stromae jendaurrean ezagutarazten hasi zen, Hip Hop dantza-lehiaketetan parte hartuz; besteak beste, Hip Hop Family 2006an eta Juste Debout 2007an.[5]

Estudio-albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Xehetasunak
Cheese
  • Argitaratua: 2010eko ekainaren 14etan
  • Diskoetxea: Universal, Vertigo, Mosaert
  • Formatuak: CD, deskarga digitala
Racine carrée
  • Argitaratua: 2013ko abuztuaren 19an
  • Diskoetxea: Universal, Vertigo, Mosaert
  • Formatuak: CDa, deskarga digitala
Multitude
  • Juste un cerveau, un flow, fond et un mic… (2007)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Stromae, petit prince de Bruxelles. Valonia Bruselas.
  2. Coljon, Thierry. (24 de septiembre de 2010). Ma journée avec Stromae, de Laeken à Vilvorde. , 40 or..
  3. a b Média, Prisma. «Stromae évoque son enfance sans père - Voici» Voici.
  4. «Stromae - Contact la radio Enjoy !» My Contact 16 de julio de 2009.
  5. «Biographie Stromae, âge et discographie» TV5MONDE Culture.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]