Streptococcus mitis
Itxura
Streptococcus mitis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Streptococcaceae |
Generoa | Streptococcus |
Espeziea | Streptococcus mitis [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Streptococcus mitis, lehen Streptococcus mitior deitua, Streptococcus genero barruan sailkatzen den bakterio mesofiloa da, giza ahoan bizi dena. Koko gram positiboa da, anaerobio fakultatiboa eta katalasa negatiboa. Endokarditisa eragin dezake.[1]
Bakterio honek bi urte baino gehiago iraun zuen Surveyor 3k Ilargira egindako bidaia batean. Surveyor 3 gure satelitearen konposizioa aztertzeko 1967 inguruan jaurtitako hirugarren ilargi zunda izan zen. Hala ere, zientzialari batzuek Surveyor Lurrera itzultzean edo itzuli ondoren sortutako kutsadura kasu bat izan daitekeela iradoki dute.[2]