Sofia Mabergs
Sofia Mabergs | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Malung (en) , 1993ko apirilaren 9a (31 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Aita | Mats Mabergs |
Jarduerak | |
Jarduerak | curling jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 160 zentimetro |
Bygg Ida Sofia Mabergs (1993ko apirilaren 9a) Gävleko [1]curling jokalari suediarra da. Gaur egun lider gisa jokatzen du Anna Hasselborg Taldean. Hasselborg pistarekin, urrezko domina irabazi zuen emakumezkoen curlingean, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan.
Ibilbide Profiesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juniorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mabergs lider bezala jokatu zuen Suediako emakumeen junior taldean 2011 eta 2012 Munduko Junior Curling Txapelketan, Joanna McManus eta Sara McManusek zuzendutako taldean. Bi gertaeretan, Suedia laugarren geratu zen. Mabergsek hirugarren jokatu zuen, Sara McManusek zuzendua, 2013ko Munduko Junior Curling Txapelketan. Talde hori bosgarren geratu zen. Mabergsek lider bezala jokatu zuen Gävleko Unibertsitatearentzat, talde horrek Suedia irudikatzen zuen (eta berriro, Sara McManusek zuzendua) 2015ko Neguko Unibertsiadean. Taldea laugarren geratu zen.
Mistoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mabergs lider gisa jokatu zuen Suediarentzat 2014ko Europako Curling Misto Txapelketan bere anaia[2], Patric, zuzendutako taldean. 6-2 errekorra lortu eta gero taldean, taldeak hiru playoff jarraian irabazi eta gero, taldeak urrezko domina irabazi zuen.
Emakumeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mabergs ordezkoa izan zen Suediako taldean (Margaretha Sigfridsson) 2015eko Emakumeen Munduko Curling Txapelketan. Mabergsek zuen neurketa batean ere jokatu eta taldea zazpigarren geratu zen. Denboraldiz kanpo, Mabergs Anna Hasselborg pistara batu zen. Talde horrek zilarrezko domina irabazi zuen 2016ko Europako Curling Txapelketan, eta Suedia ordezkatu zuten 2017ko Munduko Emakumeezkoen Curling Txapelketan, non laugarren geratu ziren.
2018ko Otsailean, bere Anna Hasselborgeko taldeak, Sara McManus eta Agnes Knochenhauer urrezko domina irabazi zuten 2018ko Neguko Olinpiadetan PyeongChangen, Kim Eun-jungen taldeari irabaziz finalean. Hurrengo hilabetean, taldeak 2018ko Munduko Emakumeen Ford Curling Txapelketara iristea lortu zuen, baina galdu egin zuten Kanadako Jeniffer Jones taldearen aurka.
Mabergsek bere lehen Grand Slama emakumeen Elite 10ean irabazi zuen 2018an, inork ez zion irabazi torneoan, Silvana Tirinzoni garaituz finalean[3]. 2018ko Mastersean, Hasselborg pistak beraien bigarren slama irabazi zuten jarraian, Rachel Homan garaituz finalean. Taldeak munduko finala galdu zuen berriz ere 2019ko Emakumeen Munduko Curling Txapelketan, Silvana Trinzoniren aurka.
Hasselborg Taldeak 2019-20 denboraldia Stu Sells Oakvillen Tankarden hasi zuen, non Anna Sidorova garaitu zuten finalean. Playoffsak galdu zuten 2019ko AMJ Campbel Shorty Jenkins Classicetan, 2-2 bukatu ostean robin rondan. Beraien titulua defendatu zuten 2019ko Europako Curling Txapelketan. Finalean 4-3 hasi ostean, Eskoziako Eve Murihead taldearen aurka, Hasselborgek erremontatu egin zuten azkeneko txanpan bi tantu eskuratuz eta irabaziz. Grand Slamean Hasselborg Taldeak lehen momentutik aurpegia eman zuen, aurrenak izanez emakumeen taldeetan, 2019-20 Pinty´s Kopa irabaziz. Mastersetako semifinala galdu zuten Tracy Fleuryren aurka, hurrengo hiru Slamak irabazi baino lehen, Tour Erronka, Nazionala eta Canadian Opena. Taldea prest zegoen Suedia irudikatzeko 2020ko Emakumeen Munduko Curling Txapelketan, baina COVID-19 pandemia[3][4]dela eta txapelketa ezeztatu egin zen. Kanadako Opena beraien denboraldiko azkeneko ekitaldia izan zen, Jokalarien Txapelketa eta Txapeldunen Kopa ezeztatu egin baitziren pandemiaren erruz.[5]
Hasselborg pistak 2020-21 denboraldiko lehen ekitaldia Rafaela Keiser garaituz irabazi zuten, 2020ko Emakumeen Master Baselean[6]. Beranduago Wranå Taldearen aurka jokatu zuten Suediako Erronka Nazionalean, 2020ko Abenduan, non galdu egin zuten 17-20[7]. "Curling Burbuia" bat ipini zen Calgaryn, Kanadan udaberrian, bertan hainbat ekitaldi burutu ziren, 2021eko Emakumeen Munduko Curling Txapelketa eta bi slam barne[8]. Hasselborg taldea 2021eko Txapeldunen Kopan eta 2021eko Jokalarien Txapelketan hartu zuten parte, lehenengoan 0-4 geratuz eta bigarrenean semifinalera iritsiz.Hurrengo astean taldeak Suedia irudikatu zuen mundialean. Hirugarren geratu ziren robin txandan errekorra ezarriz 10-3koa, Playoffsetako sailkatuz.Kanadako Kerri Einarson garaitu eta gero, 8-3 sailkapen errondan, semifinal parekatu bat galdu zuten 8-7, RCFren aurka, Alina Kovalevak zuzendua. Honek brontzezko domina lortaraztea ekarri zuen, Tabitha Peterson (Estatu Batuak) taldearen aurka galdu baitzuten 9-5[9]. Ekainak 4ean, 2021, Hasselborg Tadea 2022ko Neguko Olinpiadetan parte hartzeko hautatuak izan ziren[10].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mabergsen anaia, Patric Mabergs, Suediako curler profesionala da.
Grand Slam errekorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giltza | |
---|---|
T | Txapeldun |
F | Finalean Galdu |
SF | Semifinalean Galdu |
FL | Final-laurdenetan galdu |
R16 | 16 rondan galdu |
Q | Ez zuten lortu playoffsetan sartzea |
T2 | Tier 2 ekitaldian jokatu |
PHG | Parte hartu gabe |
N/A | Denboraldi horretan ez zen egon Grand Slam ekitaldirik |
Ekitaldia | 2015–16 | 2016–17 | 2017–18 | 2018–19 | 2019–20 | 2020–21 | 2021–22 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Maisuak | DNP | SF | SF | T | SF | N/A | Q |
Tour Challenge | T2 | SF | F | PHG | T | N/A | N/A |
Nazionala | Q | Q | PHG | QF | T | N/A | T |
Canadian Open | PHG | SF | Q | Q | T | N/A | |
Txapeldunen Kopa | PHG | F | QF | PHG | N/A | Q | |
Jokalariak | PHG | SF | QF | F | N/A | SF |
Ekitaldia | 2018–19 |
---|---|
Elite 10 | T |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.curling.ca/files/2020/03/2020-World-Womens-Curling-Championship-media-guide.pdf
- ↑ https://www.allehanda.se/sport/em-guld-till-lag-wrana
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20190911091536/http://www.thegrandslamofcurling.com/curling/elite-10/hasselborg-caps-undefeated-run-winning-1st-elite-10-womens-title/
- ↑ https://web.archive.org/web/20200314163901/https://worldcurling.org/2020/03/wwcc2020-cancelled/
- ↑ https://thegrandslamofcurling.com/gsoc-cancels-remaining-events-of-2019-20-season/
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=eCujOhesw0k
- ↑ https://www.facebook.com/teamwrana/photos/a.687960721216623/4059835340695794/?type=3&theater
- ↑ https://www.curling.ca/blog/2021/03/05/womens-worlds-added-to-bubble/
- ↑ https://www.sportingnews.com/ca/other-sports/news/world-womens-curling-championship-2021-results-standings-schedule-tv-channel/u71y40j4c3avz93qns1vkuc3
- ↑ https://www.svt.se/sport/vintersport/os-uttagning-peking