Shunt motorra
Itxura
Shunt motorra korronte zuzeneko motor elektrikoa da, non haril induzitzaileak eta haril induzituak paraleloan konektatuta daude elkarren artean.
Shunt Dinamoen antzera, haril nagusiak espira askoz daude osatuta, sekzio txikiko hariekin. Honek, haril induzitzaile nagusiaren erresistentzia oso handia izatea eragiten du.
Abiatze unean, garatzen den indar momentua serie motorrarena baino txikiagoa da, eta xurgatutako intentsitatea txikitzean, biraketa erregimenak ez du ia aldakuntzarik jasaten.
Indar momentua handitzean abiadura gutxitzen ez duen korronte zuzeneko motor bakarra da shunt motorra. Mota honetako motorrak egokiak dira abiadura konstante bat behar den kasuetarako; adibidez, korronte zuzeneko sorgailuen abiorako.