Edukira joan

Robert Peary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Peary

Bizitza
JaiotzaCresson1856ko maiatzaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1920ko otsailaren 20a (63 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Familia
AitaCharles Nutter Peary
AmaMary Webster Wiley Peary
Ezkontidea(k)Josephine Cecilia Diebitsch Peary
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBowdoin College (en) Itzuli
Portland High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, ofizierra, ikertzailea eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduaamiral

Musicbrainz: fa3346bc-0a80-4b70-8845-b9a326ebfa11 Discogs: 1757858 Find a Grave: 799 Edit the value on Wikidata
Robert Peary larruekin jantzia artikoko bere espedizioetako baterako.

Robert Edwin Peary (Cresson, Pennsylvania, 1856ko maiatzaren 6a - 1920ko otsailaren 20a) 1909ko apirilak 6an Ipar Polora iristen lehena izan zela adierazi zuen esploratzaile bat izan zen, ohore eta ospe handia eman zion aldarrikapen bat, baina ondoren kritika eta eztabaida ugari ekarri zizkiona, eta gaur egun zalantzan jarria dago.

Ipar Polorako bere amaierako espediziorako 1908ko uztailaren 6an New Yorketik abiatu zen beste 23 gizonekin batera, eta negua Sheridan lurmuturretik gertu pasa zuen, Ellesmere uhartean. Handik Ipar Polora 1909ko martxoaren 1ean abiatu ziren.

Espedizioaren azken zatian, soilik bere gizonetatik bost geratu ziren bere ondoan: Matthew Henson, Oatah, Egigingwah, Seegloo eta Ookeah. Bere bidai egunerokoan, apirilaren 7an honako hau idatzi zuen (ondoren bere oharrak berridatziak izan ziren arren argitaratu ahal izateko): "Azkenean Poloa! Hiru mendeko saria, nire amets eta anbizioa 23 urtez. Nirea azkenean!".

Balentriari buruzko dudak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pearyren Polora iritsi izanaren afirmazioa beti zalantzan jarria izan da, zenbait arrazoi medio:

  • Artikotik itzuli bazen ere, Frederick Cookek aurreko urtean gauza bera egin zuela esaten zuela jakin zuen; Cooken espedizioa ia ziur iruzurra izan zen bitartean eta Polotik gertu zegoen tokiren batera sekula ez zela joan, zalantza berberak aplikatzen zaizkio Pearyri ebidentzia faltaren ondorioz.
  • Pearyrekin espedizioaren azken zatian joan zirenen artean ez zegoen nabigazioan aditua zen inor, eta, beraz, modu independentean bere nabigazio lana berretsi zezakeen inor, oso ganoragabea dirudiena. Pearyren esanetan bere azken laguntza taldearekin itzuleran lortu zituen abiadura eta distantzia, iristen behar izan zuena baino hiru aldiz azkarragoak dira.
  • Polorantz bide zuzen batetik (halako abiaduran bidaiatu ahal izango zuen modu bakarra) joan-etorriko ibilbide baten kontaketa, Matthew Hensonen kontaketak kontraesaten du, oztopoak eragozteko desbideraketa malkartsu bat aipatzen duena. 1996an une horretan aurkitu ziren Pearyren erregistroen analisi bat egin zen, eta Polotik 20 itsas miliara (37 kilometrora) egon zela diote.

Historialariren batzuk Pearyk benetan Polra iritsi zela pentsatu zuela uste dute. Beste batzuk, bere ekintzak nahita exageratu izanaren errudun dela diote. Beste batzuk ere, Peary Polora iritsi ez izana adierazten duen edozein zantzu Cooken alde zeuden konspiratzaileen lana del diote, nork sinesgarritasuna kendu nahi zion. Ziuraski, eztabaida hau sekula ez da argituko.

Peary zenbait libururen egilea ere izan zen. Ospetsuenak Northward over the Great Ice (1898) eta Nearest the Pole (1907) dira. Kevin Hooksek 2000n zuzendutako Glory and Honor filmeak Pearyren polorako bidaia deskribatzen du.

Ninety Degrees North izeneko bere liburuan, Fergus Fleming polo historialari eta idazleak Peary "polo esplorazioko erregistroetan zalantzarik gabe grintsuena, beharbada arrakastatsuena eta ziuraski gizonik desatseginena" bezala deskribatzen du.

Matthew Henson, Pearyren ohiko kidea artikorako espedizioetan.

Robert Peary 1856an jaio zen Cressonen, Pennsylvania estatuko herri txiki bat, Pittsburghetik 120 kilometro ekialdera dagoena. Maine estatura joan zen, non Portland High Schoolera joan zen eta ondoren Bowdoin Collegen graduatu zen, non Delta Kappa Epsilon hermandadeko kide izan zen. 1881eko urriak 26an Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako Ingeniari Zibilen Taldeko ofizial bezala sartu zen. Josephine Diebitsch Pearyrekin ezkondu zen, norekin bi seme-alaba izan zituen: Marie Robert Peary eta Edwin Peary jr. Espedizio artikoetan zehar, Pearyk zein bere kide Matthew Hensonek seme-alabak izan zituzten inuit emakumeekin, horietako bik publiko atlantearen arreta erakarri zutelarik S. Allen Counterri esker, Groenlandiarako espedizio batean topatu zituena.

Lehen espedizio artikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pearyk Artikorako zenbait espedizio egin zituen, Groenlandia zakurrek tiratutako lerekin esploratuz 1886an eta 1891n, eta uharte honetara beste hiru aldiz itzuliz 1890eko hamarkadan. Bi aldiz saiatu zen Groenlandiaren iparmendebaldea izotz geruzan zehar zeharkatzen, Itsas Armadaren Arrezifea (Navy Cliff) aurkituz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]