Edukira joan

Ro-ro ontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ate irekia duen Roll-on/roll-off itsasontzia.

Ro-ro ontziak[1] (ibilgailuak eta plataformak garraiatzeko ontzia edo gurpil bidez kargatzeko ontzia[1]) , gurpildun karga eramateko diseinatuta dauden ontziak dira, hala nola kotxeak, motozikletak, kamioiak eta autobusak. Itsasontziaren bizkarretara zuzenean barrura eta kanpora gidatzen dira, ibilgailuen gurpilekin edo beste ibilgailu batez bultzatuta. Ro-Ro ontziak lift-on/lift-off ontziekin ezberdintzen dira, azkeneko hauek garabiak erabiltzen dituztelako kargatzeko eta deskargatzeko.

Ro-Ro ontziak beraien arrapala propioekin eraikita egon daitezke edo portu berezietara doaz (hauetan karga eta deskargatzeko medio espezifikoak dituzte), gurpildun ibilgailuak beraien kabuz ontzira igo edo jaitsi daitezen. Distantzia txikiak nabigatzen dituzten arrapaladun ferry txikiak ez dira Ro-Ro ontzitzat hartzen, ozeanoak gurutzatzen dituzten itsasontzi handiak deitzen baitira Ro-Ro, ferry modura ezagutzen direnak, RoPax teknikoki. Arrapalak eta ateak txopan, brankan edo aldeetan kokatzen dira.

Lehenengo ibilgailuak zama orokorreko ontzietan eramaten ziren arren, ibilgailuak gidatzen zamatzearen abantailak ikusita, garabirik erabili gabe, lehenengo tren-ferryak egin ziren eta gero Ro-Ro ontzi ezberdinak.

Ro-ro ontzi mota ezberdinak daude: ferryak, gurutzaontziak, zamaontziak, gabarrak eta aireko garraioentzako ontziak. Autoentzat bereziak diren ro-ro ontziak daude, “pure car carrier” (PCC) autoak bakarrik daramatzaten ontziak edo “pure car/truck carrier” (PCTC) autoak eta kamioiak baino daramatzaten ontzi bereziak.

Ro-ro ferry handiena  MS Color Magic da eta  75,100 tonako edukiera du.

Edukieraren-unitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi-industrian normalean zamak izango duen edukiera tonan neurtzen da, baina ro-ro ontzietan zamak normalean “Lanes in meter” (LIMs) unitatean neurtzen da. Unitateak kalkulatzeko, zama bizkarraren luzeraren eta errailen arteko biderketa (itsasontzi bakoitzak errail zabalera ezberdina izango du, estandar batzuk dauden arren) egin behar da. PCC ontzietan, zenbat zama sartu daitekeen kalkulatzeko RT edo RT43 unitateak erabiltzen dira (1966 Toyota Corolla autoak behar duen lekua) edo “car-equivalent units" (CEU) kotxe unitate baliokideak.

Nabigagarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Car carrier motatako itsasontzia, ikusi dezakegu bere urgaineko aldea oso handia dela. Egonkortasuna kolokan jarriz. Nabigatzeko erabiltzen diren RoRo-ferri ontziak, kanpo ate handiak dituzte flotazio-marratik oso hurbil eta beraien zama lekuak irekiak dira, oso trenkada gutxirekin. Gainera urgaineko aldea (flotazio-marratik gorago dagoen kroskoaren zatia) oso handia da, horrek iraultzeko aukera gehiago ematen dizkio. Horregatik ontzi mota hauek arrisku handiko diseinua dutela esaten da. Itsasontzi hauen ahulgunerik handienak kanpo ateak dira, hauek irekitzeotan oso errez eta azkar sartzen delako ura. Horrez gain, zama leku irekiak dituztenez, ura bertan azalera libreen efektuagatik, itsasontzia azkar buelta emateko eta ondoratzeko arrisku gehiago dauka. Ms Estonia edo TEV Wahine ontziei gertatu zitzaien bezala.

Ro-ro itsasontzi mota ezberdinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ontzi motetan gertatzen den bezala, ro-ro ontziak beste zama ezberdinak eramateko gai dira. Horiek itsasontzi hibridoak deitzen dira. ConRo motako itsasontzia

ConRo (container eta Ro-ro) ontzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi hibrido mota hau Roro motakoa eta kontainer-ontzi motakoa da. Beheko bizkarrak ibilgailuak zamatzeko erabiltzen dira eta kontainerrak goiko bizkarretan pilatzen dira. G4 motako ConRo ontziak, kontainerrak, autoak, zama oso pisutsuak (metal-bobinak) eta zama oso handia (aerosorgailuen palak) garraiatu ditzakete. Bizkarrak mugitu egiten dira, horrela trailerrak eta zama soltea soto ezberdinetan zamatzen da. Ropax itsasontzia

RoLo (roll-on/lift-off) ontzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste itsasontzi mota hibrido bat da, arrapalak dituzten ontziak dira, ibilgailuak bizkar batzuetara sar daitezen eta beste zama lekuetara heltzeko, bakarrik garabien bitartez edo bizkarrak mugituz heldu daiteke.

RoPax (Roll-on eta passenger) ontzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi hibrido da eta ibilgailuak zamatzeko eta bidaiariak eramateko gaitasuna duen ontzia da. Ibilgailuak zamatu daitezkeen ferry guztiak, Ropax ontziak dira. 500 bidaiari baino gehiago eraman ditzaketen ferryei ferry-gurutzaontzia deitzen zaie.

Gurpildun ibilgailuak hasieran zama orokorreko ontzietan garraiatzen ziren, edozein zama arrunt bezala. Autoak beraien erregai tanga hutsik eta beraien bateria deskonektatuta garraiatu behar zuten, itsasontziko sotora sartu aurretik lan hauek egin behar ziren. Autoak kopuru handietan mugitu nahi zirenean prozesu hau zaila eta gogaikarria zen. Gainera itsasontziak beste zama batzuekin garraiatzen zituztenez bidaian kotxeak kolpatu edo apurtu zitezkeen eta ez ziren izan praktikoak ibilgailu asko mugitzeko. Tren ferry itsasontzia Lehenengo roll-on/roll-off zerbitzua, tren ferry bat izan zen. 1833. urtean hasi zen Forth eta Clyde ubidean, Eskozian.

Leviathan deitu zen lehenengo tren ferry modernoa, 1849an egin zena. “Edinburgh, Leith and Newhaven Railway” konpainia 1836. urtean sortu zen eta Erresuma Batuko ekialdeko kostaldeko trenbide nagusia Dundee eta Aberdeen hirietara heltzea nahi zuten. Zubiak eraikitzeko teknologia ez zegoenez oso aurreratua eta “Firth of Forth” estuarioa gurutzatu behar zenez, 5 miliako zabalera duena, beste irtenbide bat aurkitu behar zen. Beraz merkantziak eramateko Leviathan tren ferrya egin zen. Errailak zituen itsasontzi bat sortu zuten popa eta brankatik zabaldu ahal zena eta portuko arrapalekin trena, lehorreko beste trenbide batera jaitsi ahal zena.

Lehenengo munduko gerran asko erabili ziren tren ferryak. 1918ko otsailaren 10etik, trenetan izakinen, artilleriaren  eta bestelako hornigaien kopuru handiak garraiatu ziren, Richborough portutik( Ingalaterra) Frantziara.

Lehenengo mundu gerraren bukaeran gerra ibilgailuak Frantziatik Richboroughko portura bueltatu ziren tren ferry ontzian. Britaniako armadak gerra zegoen bitartean antzeman zuen, lehorreratzea zuzena (horizontala, garabirik erabili gabe) potentzial handia zuela eta askoz azkarragoa zela. Ideia sinplea zen, tankeak, armak eta kamioiak  zuzenean zamatu ahal ziren eta gero gidatzen hondartza batera jaitsi ahal ziren. Berdina egin ahalko zen merkatu zibilean, horrela zamaketa denborak gutxituko ziren. Ideia honetatik dator gaur egungo roll-on/roll-off eta ferry ontzien industria.   Bigarren mundu gerran ontzik ibilgailuak lehorreratzen Bigarren mundu gerran lehorreratze ontziak behar zituzten, ibilgailuak garraiatu zitezketen itsasontzi transatlantikoak eta zuzenean lehorreratu ahal zirenak. Urlehortar ekintzak egiteko itsasontzitik tankeak eta beste ibilgailu batzuk jaisteko beharra zuten. Hiru tanga ontzi aukeratu ziren, 4.000-4.500 tona gordin zituztenak. Hauek aukeratu ziren zingo gutxi zutelako, ateak jarri zituzten popan eta brankan eta itsasontzi hauek lehenengo tanke lehorreratze ontzi bihurtu ziren.

“Searoad of Hyannis” lehenendo roll-on/roll-off itsasontzia izan zen, erdiatoiak garraiatzeko helburuz eraiki zena. Horren helburuarekin itsasoratu zen 1956ean. Edukiera txikiko itsasontzia zen, hiru erdiatoi baino garraiatzeko gai zen. Hyannis (Massachusetts) eta Nantucketek irlaren artean bidaiak egiten zituen, izotza zegoen hiletan ere.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskalterm: [Itsas Zuzenbidea Hiztegia] [2004]
  1. «FAKTA OM FYLL» Rus & samfunn 1 (5): 29–29. 2007-11-27 doi:10.18261/issn1501-5580-2007-05-14. ISSN 1500-8614. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  2. Bryson, Bill. (1996). Notes from a small island. ISBN 0-552-99600-9. PMC 60305303. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  3. Marshall, John, May 1-. (1989). The Guinness railway book. Guinness Books ISBN 0-85112-359-7. PMC 24175552. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  4. «Train Ferries» Scientific American 83 (2142supp): 39–39. 1917-01-20 doi:10.1038/scientificamerican01201917-39bsupp. ISSN 0036-8733. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  5. Marselis, Randi. (2018-03-31). «Personal Albums and Cultural Encounters: The Photo Albums at the Dutch National Maritime Museum» Museum and Society 16 (1) doi:10.29311/mas.v16i1.2362. ISSN 1479-8360. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  6. Delaney, Douglas E.. (2021-02-24). Dominion Armies in World War II. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  7. Specification for roll on/roll off ship-to-shore connection: interface between terminals and ships with straight stern/bow ramps. BSI British Standards (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]