Buia (nautika)
Buia itsaso edo ibai batean kokatzen den baliza edo objektu flotatzailea da. Orokorrean itsas edo ibai hondoan aingura dezake eta askotariko helburuak betetzen ditu, batez ere itsasontziak orientatzeko eta urperatuta dauden objektuak seinalatzeko.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buiak orokorrean hutsak izaten dira eta sarritan aire edo gas neutro batez beterik daude, baina ohikoa izaten da ura baino material solidoago batez beterik dauden buiak aurkitzea, esate baterako, poliestireno aparrez. Teknika honen helburua edukia urez ez betetzea edo airea ez galtzea da, eraginkortasuna gal ez dadin, zulaketa edo ihesa gertatzen bada itsasontziek talka egiten dietenean.
Buien flotagarritasuna Arkimedesen printzipioaren ondorioa da, bere masa uraren bolumenaren baliokidea baino gutxiago delako.
Buia motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasketa-buiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estropada-eremua seinalatzeko buiak traineru estropadetan erabiltzen diren buiak dira, laketontzi eta motordun ontzien estropadetan maiz ere erabiltzen dira. Ibilbidea mugatzen du eta albo jakin batetik pasatu behar dute. Halaber, urpeko orientazio-lehiaketetan erabiltzen dira.
- Naufragioak seinalatzeko larrialdi-buiak denboraldi batean naufragio berriak adierazteko erabiltzen diren buiak dira, normalean lehenengo 24-72 orduetan. Kopuru berdineko marra hori-urdinez osatuta daude eta gainera, argiz hornituta egon behar dute.
- Izotz-buiak izoztuta dauden ibai eta aintziretan zuloak seinalatzeko erabiltzen dira, elurran ibiltzen diren motorrak gainetik ez pasatzeko.
- Itsasketa buia handiak (LNB, edo Lanby buoys) 10 metroko altuera duten potentzia handiko argidun sistema elektronikoz kontrolatuta dauden buia automatikoak dira[1]. Kartetan “Superbuiak” izeneko adierarekin izendatzen dira.
- Alboa seinalatzeko buiak.
- Ur seguru edo bideratze buiak kanalaren sarrera edo atrakaleku hurbilena markatzeko erabiltzen diren buiak dira.
- Ur-markak pilotutzan laguntzen dute itsasoko kanala, arrisku edo administrazio-eremu bat seinalatzen itsasontziak eta ontziak segurtasunez nabigatzeko. Batzuk kanpai edo gong batez hornituta egoten dira.
- Naufragio-buiek naufragiodun itsasontziak seinalatzen dute, beste itsasontziei jakinarazteko urrun mantendu behar dutela.
- Argidun buiak gaueko demarkazioa ahalbidetzen du.
Seinaleztapen buiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buiak sarritan itsaspeko objektuen kokapena deboraldi baterako edo etengabeki markatzeko erabiltzen dira.
- Otarrain tranpa buiak arrantzaleek erabiltzen dituzte otarrain tranpak non dauden jakiteko. Kolore distiratsuak dituzte eta arrantzale bakoitzak bere kolore eta zenbaki erregistro bakarra izaten du. Arrantzalea bakarrik bere tranpa har dezake eta buiaren kolorea edo ontziaren lizentzia zenbakia erakutsi beharko dio polizia-agenteari, ziurtatzeko zein tranpa hartu behar duen. Buiak kolore distiratsuak eta zenbaki ikusgarriak izaten dituzte edotariko ikuspen egoeretan ondo ikus daitezen, esate baterako, euria, lainoa edo itsas kea.[2][3]
Urpekaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urpekariek zenbait buia mota erabil ditzakete:
- Deskonpresio buiak murgilduta dauden urpekariek zabaltzen dituzte, deskonprensio geldialdiak egiten dituzten bitartean bere kokapena seinalatzeko.
- Jaurtiketa buiek murgiltze puntuak seinalatzen dituzte urpekari ontzien segurtasun estaldurarako, horrela murgiltze puntuetara hobeto beheratuko dira ikuspen egoera baxuetan eta korronte itsasaldietan. Gainera, segurtasun maila handiagoarekin egingo dituzte deskonpresio geldialdiak gorakadetan.
- Azalera-buiak urpekariak daramatzate murgilketetan uraren azpian bere posizioa seinalatzeko.[4]
- Urpekaritza-eremua seinalatzeko buiak urpekariak lan egiten ari diren lekuak adierazteko erabiltzen dira.
Salbamendu buiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salbagerrikoak gizakiei flotagarritasuna ahalbidetzen dioten salbamendu buiak dira. Soka bati lotuta egoten dira tiratzen uzteko.
- Datu autolokalizatzaile buiak diseinatutako azalera-buia ozeanografikoak dira[5]. Ameriketako Estatu Batuetako Kostazainen itsasontziek eta hegazkinek jaurtitzen dituzte bilaketa eta salbamendu lanetarako.[6]
- Urpekaritza salbamendu buiak larrialdi eta komunikabide kasuetan askatzen dira.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Profil buiak bere flotagarritasuna aldatzen duten buia espezializatuak dira, itsasoaren tenperatura eta gazitasuna neurtzen duten bitartean erritmo kontrolatuan hondoratzen dira 2.000 metrotaraino. Denbora tarte bat pasa eta gero, normalean 10 egun, azalera igotzen dira eta datuak bidaltzen ditu satelite bidez, eta berriz hondoratuko dira.[7]
- Tsunami buiak ainguratuta egoten diren buia motak dira, urpeko uren bat-bateko presio aldaketak antzematen ditu, eta tsunami sistemen alertan osagaia izaten da.
- Olatu buiak uraren mugimendua uhin-tren eran neurtzen dute. Bidaltzen dituzten datuak estatistikak osatzeko aztertzen dira, esate baterako, olatuen altuera adierazgarria, periodoa eta bere norabidea.
- Buia meteorologikoak mundu osoko ozeanoetan eguraldiaren eta ozeanoko datuak biltzen dituzten buiak dira. Kontrol Gainbegiralea eta Datu-bilketa sistemez hornituta egoten dira itsas barnean datu meteorologikoak eta ozeanografikoak biltzeko asmotan.
Amarratze
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amarratze buiak kable edo kate mutur bat daramate itsasontziek eta ontziek amarratzea ahalbidetzeko. Zenbait kirol-portuek zenbakiekin seinalatzen dituzte eta ontzi jakin batekin izendatzen ditu, edo paseko ontziei alokatzen dizkiete.
- Beste amarratze buia “amarratze marra” mantentzeko erabiltzen dena da, horrela oztopatuta dagoen aingura errazago askatzea ahalbidetzen du.
Militar buiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itsas gudetan erabiltzen diren seinaleztapen buiak argi eta kea igortzen dute piroteknia tresnak erabilita bengala eta kea osatzeko. Hiru hazbeteko diametroa izaten du (76 mm) eta hogei hazbeteko luzera (500 mm), itsasoko ura ukitzen dutenean aktibatzen dira eta ur gainean flotatzen dira. Batzuek inoren laguntzarik gabe desagertzen dira eta beste batzuek hondoratzen dira beharrezkoak ez direnean.
- Sonobuiak anti-itsaspeko gerra hegazkinak erabiltzen dituzte itsaspekoak Sonarren bitartez aurkitzeko asmotan.
- Itu buiak ituak simulatzen dituzte, ontzi txikiak bezala, itsasoko eta kostako indarrek benetako suarekin egiten dituzten ariketetan. Neurri erdiko armak izaten dira, hala nola metrailadore astunak, tiro azkarreko kanoiak, kanoi automatikoak eta tankeen aurkako suziriak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Askotariko buia mota Norderneyen
-
Buia meteorologikoa
-
Estropada-eremua seinalatzeko buia
-
Buia barometro batekin hornituta
-
Salbagerrikoa buiarekin hornituta
-
Swedish itsaspekoaren larrialdi-buia
-
Tsunami buia
-
Haurrak buia batekin jolasten
-
Buiaren konponketa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «United States Coast Guard» www.uscg.mil (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Ingelesez) «The Project Gutenberg eBook of The Lobster Fishery of Maine., by John N. Cobb» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Ingelesez) «A Cruising Guide to the MAINE COAST» A Cruising Guide to the MAINE COAST (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Ingelesez) «Rubicon Research Repository: Item 123456789/5968» web.archive.org 2009-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Ingelesez) «MetOcean Telematics | Track, Monitor, and Explore Without Limits.» MetOcean Telematics (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Ingelesez) Health hazard evaluation report: HETA-87-042-1869, Florida Department of Health and Rehabilitative Services, Jacksonville, Florida.. 1988-02-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ (Ingelesez) White, Alan W.; Campbell, Lee Anne. (1989). Shellfish closures in Massachusetts, status and options : proceedings of a Sea Grant-sponsored workshop held at the Woods Hole Oceanographic Institution, Woods Hole, Massachusetts, March 22, 1989 : technical report. Woods Hole Oceanographic Institution (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]