Rishiri-Rebun-Sarobetsu Parke Nazionala
Itxura
Rishiri-Rebun-Sarobetsu Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Rishiri (en) |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 348,25 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°11′38″N 141°15′29″E / 45.1939°N 141.258°E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Leku geografikoa | Northern Circuit (en) |
Rishiri-Rebun-Sarobetsu Parke Nazionala (japonieraz: 利尻礼文サロベツ国立公園 Rishiri Rebun Sarobetsu Kokuritsu Kōen ) Japoniako Hokkaido uhartearen ipar-ekialdean dagoen Parke Nazionala bat da, Sōya suprefeturan. 1974an ezarri zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak argi erakusten duenez hiru eremuk osatzen dute Parke Nazionala, Rishiri eta Rebun uharteek eta Hokkaidoko kostaldean dagoen Sarobetsu lautadak.
- Rishiri uhartea (japonieraz: 利尻島 Rishiri-tō )
Rishiri mendiaren kraterrak eraturiko 63 km-tako zirkunferentzia duen uharte bolkanikoa da.
- Rebun uhartea (japonieraz: 礼文島 Rebun-tō )
Rebun mendiak eraturiko uharte bolkaniko hau txikiagoa da, 72 km-tako zirkunferentziaduna.
- Sarobetsu lautada (japonieraz: サロベツ原野 Sarobetsu Gen'ya )
Japoniako itsasoaren kostaldean dagoen lautada da, Teshio eta Sarobetsu ibaien artean eratzen den padura eta toki batzuetan zohikaztegia. Ramsarko hitzarmenean sartu zuten 2005ean.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Rishiri uhartea kostaldetik ikusita.
-
Sarobetsu lautada.