Akan Parke Nazionala
Itxura
Akan Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Meakan (en) |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 904,81 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°31′N 144°16′E / 43.52°N 144.27°E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Leku geografikoa | Eastern Circuit (en) |
Akan Parke Nazionala (japonieraz: 阿寒国立公園 Akan Kokuritsu Kōen ) Japoniako Hokkaido uhartearen ekialdean dagoen Parke Nazionala da, Kushiro suprefeturan. 1934an ezarri zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akan eremu bolkanikoa da, sumendien krater eta basoz estalia eta ur gardeneko aintzirak dituena. Ezaguna da bertan marimo alga berdearen esfera handiak eratzen direlako.
Bi eremu bereizten dira parkean:
- Kawayu eremua: Iō mendia (508m) eta Kawayu onsena hartzen ditu eta sulfurozko fumarolengatik da ezaguna. Hainbat aintzira eratu dira kraterretan, Kussharo eta Mashū dira ezagunenak. Kussharo barnean Wakoto penintsula dago, tenperatura altua dituena eta hortara moldaturiko basabizitza berezia daukana. Mashū gainera munduko gardenetakoa ei da, 40 metrotara iristen baita ikuspena.
- Akan eremua: Akan aintzira ere krater lakua da eta 20 kilometrotako luzera dauka. Alboan dauka Meakan sumendia (1.499m). Irakiten dauden lokatzetan basabizitza berezia dago eta aintzirako Churui uhartean eratzen dira marimo bola ezagunak.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mashū aintzira neguan.
-
Iō mendiko fumarolak.
-
Marimo alga berdearen esferak.