Pirinioetako Fallak
Pirinioetako Fallak Pirinioetako Uda Solstiziaren Su-festak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Gaur egun Falles herriko plazan bukatzen dira. | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 01073 |
Kokalekua | Katalunia Espainia Andorra Frantzia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 2015 (XXXIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Pirinioetako Falles, baita ere Fêtes du feu du solstice d'été dans les Pyrénées (Pirinioetako Uda Solstiziaren Su-festak) edo Pirinioetako Fallak, mendikate horren zenbait herrietan egiten den festa traidizoa da. Unescoren Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial bezala izendatua dago.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Falla bat sua eman zaion enbor edo zuzia da. Errito ohikoena basoan zehar egiten den martxa bat da. Ezkondu gabeko gazteek goi mendietan fallekin ibiltzen dira. Antza, suteak egitearen ohitura aurrekoa da hau.[2] Gaur egun fallak herri erdian prestatutako sute handi batekin bukatzen dira.[3] Ohitura hauek XI. mendean agertzen dira dokumentatuta[2] eta udako solstizioaren inguruan egiten dira, gutxi gorabehera San Joan egunaren inguruan (ekainaren 24).[4]
Andorran Associació de Fallaires d'Andorra la Vella elkarteak lan eskerga egin du tradizioa berreskuratzeko.
Fallak ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unescon aurkeztutako proposamenean tradizioa hau mantentzen diren Pirinioetako 63 leku aipatzen dira. Horietako 34 Frantzian, 3 Andorran, 9 Aragoian eta 17 Katalunian. Hona hemen adibide ezagun batzuk:
- Baixada de falles, Alta Ribagorçan.
- Córrer falles, La Vall de Boín. Lehenengo jaitsiera Durron egiten da, San Kiriko festan. San Joan gauean Senet, Vilaller, Pont de Suert, Barruera eta Bohín jaisten dira. Uztailan erdian Erill la Vallen egiten dira eta, azkenean, Tahullen, uztaila erdian.
Fallak ospatzen diren herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://web.archive.org/web/20171215221558/https://www.vilaweb.cat/noticies/les-falles-del-pirineu-declarades-patrimoni-de-la-humanitat/
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20150623210129/http://www.sapiens.cat/ca/notices/2013/05/d-on-ve-el-costum-de-baixar-les-falles-al-pirineu-3470.php sapiens.cat
- ↑ Oriol Riart Arnalot eta Sebastià Jordà Ruiz: Catalogació de les falles al Pirineu Revista d'etnologia de Catalunya. 2012ko uztaila, 38.zk.
- ↑ https://web.archive.org/web/20150623210129/http://www.sapiens.cat/ca/notices/2013/05/d-on-ve-el-costum-de-baixar-les-falles-al-pirineu-3470.php
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Falleei buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz):Fallak Youtuben.