Margarita Porete
Margarita Porete | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hainauteko konderria, 1250 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Bizilekua | Valenciennes |
Heriotza | Paris, 1310eko ekainaren 1a (59/60 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: sutan errea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako frantsesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, mysticism (en) , oroitzapen-idazlea eta filosofoa |
Mugimendua | Beginak eta begardoak |
Margarita Porete, edo Marguerite Porrette, Beginen korrontearen mistika frantziarra izan zen. Arima soilen ispilua idatzi zuen, kristau-mistika liburua jainkozko maitasunaren nozioan oinarritua. Sutzarrean hil zuten 1310ean Inkisizio-epaiketa luze baten ondoren, ez baitzen liburuaz eta bere ideiez arnegatu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturri bakarrak ematen du Poreteren bizitzaren berri: heresia leporatuta jasan zuen epaiketaren kronika partzialek. Ziurtzat jotzen da XIII. mendearen erdialdean jaio zela eta Begina jainkozaleen korronte garrantzitsuarekin lotzen dute, Hadewych de Amberes eta Heilwige Bloemart bezala. Emakumezko horiek Jainkoari eta ekintza onei emanak bizi izan ziren, obligaziorik gabe komunitatean sartu edo fede-erregelari men egiteko. Valenciennes-eko aditu gehienen ustetan, Margarita Porete Hainaut eskualdean bizi izan zen. Bere liburuaren paratestuetan, Approbationes direlakoetan, “oso serora jakintsua” dirudi. Zenbait adituk Begardoekin ere lotu dute, nahiz eta harreman hori ahulagoa izan Beginekin duena baino.
Poreteren mistizismoa Le mirouer des simple ämes lanean ageri da. Bertan, Jainkoak ikuturiko Arimaren maitasuna aurkeztu zuen, eta Maitasuna eta Arrazoia jarri zituen hizketa alegorikoak egiten. Châlons-eko apezpikuari aurkeztu zion testua eta hark heresia leporatu zion, ziurrenik liburuaren doktrinek zituzten ondorio praktikoengatik.[1] Liburua 1306an erre zuten lehen aldiz, eta 1309an kondenatu berriro, Parisen. Inkisizioak idazlea bera kondenatu zuen 1310eko maiatzaren 31n eta sutzarrean erre ekainaren 1ean, Grèveko plazan. Hala ere, haren lanak iraun egin du: Inkisizioak latinera itzuli zuen, Speculum simplicium animarum izenburupean, eta itzulpen berriak agertu ziren italieraz eta ingeles ertainez XIV. mendearen amaieraz geroztik.
Beste zenbait eleizgizon edo emakume ez bezala, hala nola Juana Arc-ekoa edo Meister Eckhart, Eleiza Katolikoak kondenatu eta barkatuak, ez dirudi Poreteren izena birgaituko denik. Harik eta Romana Guarnierik 1946an ezagutzera eman zuen arte, inork ez zuen jakin zer lotura zegoen Le mirouer des simple ämes liburuaren eta Margarita Poreteren artean, izan ere, behin idazlea hilda, testua anonimo gisa kopiatuta edo gizonezko baten autoretzapean gorde zuten.
Arima soilen ispilua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburu osoak - Le mirouer des simple ames anientis et qui seulement demourent en vouloir et desir d’amour - bere baitan du Margarita Poreteren pentsamenduaren funtsa: Jainkoak ukituriko arima sinplea Jainkoaren desira eta borondatearen mendean jartzea.
Hasieran pikardieraz idatzia, latinera eta beste hizkuntza batzuetara itzuli zen, eta hedapen handia izan zuen. Alde batetik hizkuntzak eta, bestetik, Maitasuna, Birtutea eta Arima bezalako pertsonaien arteko elkarrizketa formato alegorikoak agerian uzten dute idazleak ezagutu egiten zuela maitasun gortesauaren estiloa. Halaber, idazlearen heziketa eta sofistikazio maila altuaren lekuko ere badira. Ia liburu osoak alderdi ezberdinen arteko argudio arrazional eta jakintsu bati jarraitzen diola dirudien arren, azken finean, Poretek defendatzen du arimak dena utzi behar duela alde batera, baita arrazoia ere. "Arima deuseztatuak" bertan behera utzi du dena, Jainkoa izan ezik. Liburuaren funtsezko ezaugarrietako bat da bere helburu guztiz praktikoa: Poretek doktrinak irakatsi nahi ditu aipatu "sinplifikazio" hori lortzeko, adibidez, irudien bidez.
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poreten epaiketa ezohikoa izan zen. Erdi Aroan mistika askok aldarrikatzen zuten bazutela harreman mistiko zuzena Jainkoarekin, kleroaren bitartekaritzarik gabe; eta haietariko asko, hala nola Hildegarda Bingen, Katalina Siena edo Brigitta Birgirsdottir, ez zituzten susmagarritzat jo.
Eliz-agintariek ohartarazi zioten Poroteri haren lana heretikotzat jotzen zutela eta Cambrai-ko apezpikuak jendaurrean erre zuen Arima soilen ispilua liburua Valenciennes.[2] Poretek hautsitako tabuetako bat izan zen liburua pikardieraz idatzia zuela, eta ez latinez. Dotrina eta liburua zabaltzeari uzteko agindu zioten eta, esandakoa bete ez zuenez, heresia leporatu eta atxilo hartu zuten.
Fiskaltzaren burua Guillermo París-ekoa dominikarra izan zen, berau Frantziako Inkisidore Handia. Epaiketan Margarita Porete ez zen bere liburuaz eta ideiez arnegatu, eta sutzarrean hil zuten 1310ean, Parisen.[3] Geroago, Elizak Arima soilen ispilua liburuaren zati batzuk erabili zituen Vienako kontzilioan Izpiritu Santuaren Ermandadea, hots, Begardo eta Beginak heresiaz kondenatzeko.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Piron. (2017). «Marguerite in Champagne» Journal of Medieval Religious Cultures 43 (2): 135. doi: . ISSN 1947-6566. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- ↑ «Critical Approaches to Marguerite Porete» A Companion to Marguerite Porete and The Mirror of Simple Souls (BRILL): 293–322. 2017-01-01 (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- ↑ Hobbins, Daniel. (2013-10). «Sean L. Field, The Beguine, the Angel, and the Inquisitor: The Trials of Marguerite Porete and Guiard of Cressonessart. Notre Dame: University of Notre Dame Press, 2012. Pp. xii, 408. $40. ISBN: 9780268028923.» Speculum 88 (4): 1089–1090. doi: . ISSN 0038-7134. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- ↑ «Robert E. Lerner. <italic>The Heresy of the Free Spirit in the Later Middle Ages</italic>. Berkeley and Los Angeles: University of California Press. 1972. Pp. xv, 257. $10.00» The American Historical Review 1975-10 doi: . ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marie Bertho, Le Miroir des âmes simples et anéanties de Marguerite Porete, Une vie blessée d'amour, Nathan, 1999.
- Sean L. Field, Robert E. Lerner, Sylvain Piron (dir.), Marguerite Porete et le « Miroir des simples âmes » : Perspectives historiques, philosophiques et littéraires, Paris, Vrin, 2013. [1] [archive]
- Sean L. Field, Robert E. Lerner, Sylvain Piron, « A Return to the Evidence for Marguerite Porete’s Authorship of the Mirror of Simple Souls », Journal of Medieval History, vol. 43, 2017, p. 253-273.
- Sylvain Piron, « Marguerite in Champagne », Journal of Medieval Religious Cultures, vol. 43, 2017, p. 135-156.
- P. García Acosta, Poética de la visibilidad en el Mirouer des simples âmes de Marguerite Porete (Un estudio sobre el uso de la imagen en la enseñanza religiosa medieval), Universidad Pompeu Fabra, 2009. [2] [archive]
- Geneviève Hasenohr, « La tradition du Miroir des simples âmes au XVe siècle : de Marguerite Porète († 1310) à Marguerite de Navarre », Comptes rendus des séances de l'Académie des Inscriptions et Belles-Lettres, 4, 1999, p. 1347-1366.
- Suzanne Kocher, Allegories of Love in Marguerite Porete's "Mirror of Simple Souls", Turnhout, Brepols, 2008.
- Claire Le Brun, « Traduction et inquisition : le Mirouer des simples âmes de Marguerite Porete », dans J.-P. Beaulieu (dir.), D'une écriture à l'autre, les femmes et la traduction sous l'ancien régime, Ottawa, Presses de l’Université d’Ottawa, 2004.
- Danielle Régnier-Bohler (dir.), Voix de femmes au Moyen Âge, Laffont « Bouquins », 2006.
- Luc Richir, Marguerite Porete, une âme au travail de l'Un, Éditions Ousia, Bruxelles, 2003.
- Porete, Margarita (2005). El espejo de las almas simples. Colección El Árbol del Paraíso. Madrid: Ediciones Siruela. ISBN 978-84-7844-915-6.
- Cirlot, Victoria & Garí, Blanca (2008). La Mirada Interior. Escritoras místicas y visionarias de la Edad Media. Colección El Árbol del Paraíso, 59. Madrid: Ediciones Siruela. También Barcelona: Ediciones Martínez Roca. ISBN 978-84-9841-182-9/ ISBN 84-270-2506-8.
- García Acosta, Pablo (2009). Poética de la visibilidad en el Mirouer des simples ames de Marguerite Porete. Universitat Pompeu Fabra. Barcelona.