Sutan errea
Itxura
Sutan errea ala sutan hila, norbait sutan errez hiltzea da. Gizakiaren historian herrialde eta garai ia guztietan jaso izan den heriotz zigorra izan arren, bere garairik gorenena Erdi Aroko Europa eta Espainiar Inperioaren menpeko Hego Amerikan izan zen, bereziki traizioa, sorginkeria eta heresia delituekin lotua.
Heriotz honen gainbehera XVIII. mendetik aurrera eman zen, eta ordudanik heriotz zigor anker eta ez ohikotzat jotzen da.
Euskal Herrian heriotz zigor honen kasurik ezagunena Zugarramurdiko sorginkeria prozesuan jasotakoak izan ziren, eta metodo honekin hildako jende ezagunenen artean Joana Arcekoa dago.