Edukira joan

Louth konderria

Koordenatuak: 53°50′N 6°30′W / 53.833°N 6.500°W / 53.833; -6.500
Wikipedia, Entziklopedia askea
Louth konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-LH
HiriburuaDundalk
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°50′00″N 6°30′00″W / 53.833333333333°N 6.5°W / 53.833333333333; -6.5
Azalera826 km²
MugakideakArmagheko konderria, Monaghaneko konderria, Meatheko konderria eta Ipar Irlanda
Demografia
Biztanleria128.375 (2016)
Dentsitatea155,42 bizt/km²
Ordu eremuaEuropa Mendebaldeko Ordua
MatrikulaLH
louthcoco.ie…

Louth konderria (gaeleraz Contae Lú) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 820 km2-ko azalera dauka eta 122.897 biztanle zituen 2011an. Dundalk/Dún Dealgan dauka hiriburu.

Leinsterreko konderririk txikiena da. Bi hiri handi ditu, iparraldeko mugan Dundalk hiriburua eta hegoaldeko mugan Drogheda.

Konderriaren izena Lughbhaidh-etik dator, zeina jainko zelta bat izan zen. Zelten garaian mitoz eta leiendaz jositako lurraldea zen. VIII eta IX mendeetan vikingoak iritsi ziren eta toponimian beren arrastoa ere utzi zuten. Hiru erresumatan banatu zen lurraldea, Conaille (Ulaidh), Fir Rois (Airgialla) eta Fir Arda Ciannachta (Midhe), baina XII mendean Airgiallako O'Carroll Erresumak bildu zituen. 1180an normandiarrek inbaditu zuten.

Hurrengo mendeetan gatazka ugari ezagutu zituen, izan ere Ingalaterratik eta Dublindik oso gertu baitzegoen. 1649an Oliver Cromwellek Drogheda konkistatu zuen izugarrizko sarraskia eraginez, eta 1690an Boyneko guduak britainiarren Irlandaren konkista ekarri zuen.

Ipar Irlandarekiko mugan dagoenez, Irlandako Gerra Zibilean borroka ugari izan ziren Dundalken.

Hiriak eta herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loutheko konderriko kirol talde nagusia Dundalk futbol taldea da, izan ere Dublingo taldeen ondoren garaipen gehien lortu dituena baita, 9 Liga eta 9 Kopa hain zuzen ere. Drogheda F.C.-k ere garaipen bana du Ligan eta Kopan.

Joko gaelikoei dagokienez futbol gaelikoan izan ditu emaitza onenak. Txapelketa nagusia hiru aldiz irabazi du, denak ere aspaldiko garaipenak diren arren, 1910, 1912 eta 1957 hain zuzen ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page