Edukira joan

Dundalk F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dundalk Football Club
Ezizena(k)The Lilywhite
Sorrera1903
Futbol zelaiaOriel Park
edukiera: 4.500 lagun
inaugurazioa: 1919
PresidenteaBill Hulsizer
EntrenatzaileaItalia Filippo Giovagnoli
LigaIrlandako Liga
20235.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Dundalk Football Club (irlanderaz Cumann Peile Bóithéamaigh) Irlandako futbol talde onenetarikoa da, Dublingoak ez direnen artean titulu gehien irabazi dituena, 13 Liga eta 11 Kopa hain zuzen ere.

Dundalk izeneko talde batek jokatu zuen lehen aldia 1892 urtean izan zen. Industrializazioari eta trenbideari esker futbola Dundalken errotuz joan zen eta 1903 urtean Dundalk GNR sortu zen. 1922an Irlandako errepublikan liga berria eratu zenean Dundalk izan zen Dublindik kanpoko talde bakarra. Dundalk GNR taldearen koloreak horia eta beltza ziren.

1930an gaur egungo Dundalk F.C. izena hartu zuen eta berehala lehenengo liga irabazi zuen 1932-33 denboraldian. 40 eta 50. hamarkadetan Kopa batzuk irabazi ondoren 60. hamarkadan berriz ere ligak irabazteari ekin zion. Garai on hau 80 eta 90. hamarkadetara ere luzatu zuen, bakoitzean liga pare bat irabaziz. Aro hartako azken titulua 2002ko Kopa izan zen.

1999an Belfasteko Linfield F.C. futbol talde protestantearekin bakearen aldeko programa bat abiarazi zuen, Dunfield Project izenaz ezagutzen dena. 2013an ligan bigarren egin eta 2014an berriz izan zen txapelduna. Ordutik aurrera Irlandako talde nagusia izan da.

  • Liga (14): 1932–33, 1962–63, 1966–67, 1975–76, 1978–79, 1981–82, 1987–88, 1990–91, 1994–95, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019.
  • Kopa (12): 1942, 1949, 1952, 1958, 1977, 1979, 1981, 1988, 2002, 2015, 2018, 2020.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]