Lau ibaietako iturria
Lau ibaietako iturria | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gian Lorenzo Bernini |
Sorrera-urtea | 1640(e)ko hamarkada |
Izenburua | Fountain of the Four Rivers (Fontana dei Quattro Fiumi) |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Carrarako haitzurdina |
Kokapena | |
Lekua | Navona enparantza |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′56″N 12°28′23″E / 41.89895°N 12.47307°E |
Lau ibaietako iturria[1] (italieraz: Fontana dei Quattro Fiumi) izeneko eskultura, Erromako Navona Enparantzan dago, eta Gian Lorenzo Bernini eskulturagile eta margolariak pentsatu eta zizelkatu zuen 1651n, garai horretan, aita santua Inozentzio X.a zelarik, barroko garaian, artista bikainaren garairik oparoenean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturria, igerileku eliptiko batek eratzen duen oinarri batez osatuta dago, erdian, haitzurdinezko morrosko batekin koroatua, honen gainean, erromatar garaiko obelisko bat altxatzen delarik, Domizianoren obeliskoa.
Iturria osatzen duten estatuak, benetakoak baino handiagoak dira, eta Lurreko lau ibai nagusien alegoriak dira (Nilo, Ganges, Danubio eta Rio de la Plata), horietako bakoitza, garai hartan ezagutzen zen kontinente bakoitzeko. Iturrian, ibai hauetako bakoitza, haitzurdinezko erraldoi batek ordezkatzen zuen.
Uretatik irten eta harri artean aurkitzen diren zuhaitz eta landareak ere, benetan baino eskala handiagoan daude. Animaliak eta landareak, natura on eta erabilgarri batetik sortuak, espezie handi eta indartsuei dagozkie (lehoia, zaldia, krokodiloa, sugea, herensugea kasu). Ikusleak, iturriaren inguruan biraka, lehen, ezkutatuta edo masa harritsuak estalita zeuden forma berriak ikusten ditu. Lan honekin, Berninik, miresmena piztu nahi du begiratzen duen pertsonagan, mugitzen ari den unibertso txiki bat sortuz, errealitate naturaleko espazioaren imitazio bezala.
Bernini eta Borromini
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturriaren alde batean, Sant'Agnese in Agone eliza dago, zeina Berniniren etsai artistiko eta profesional sutsuak egin zuen, Borrominik. Iturriko eskultura batek eskua altxatzen du elizara begira, ikusi nahiko ez balu bezala. Eean ohi da Berninik nahita egin zuela keinu hori estatuaren bidez, eliza itsusi hura ikusi nahi ez balu bezala. Leienda urbanoa da, ordea, lehenago amaitu baitziren plazako iturri eta eskulturak eliza baino[1].