Edukira joan

Laguntza:Hizkuntza arteko loturak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laguntza:Hizkuntzarteko loturak» orritik birbideratua)

Wikipedian sakontzeko
Sakontzeko orriak...

Taulak
Irudiak
Txantiloiak
Erreferentziak
Formulak
Koloreak
Hizkuntzarteko loturak
Denbora lerroak
Koordenatuak

Ikus, gainera...

Tutoriala
Proba orria

Hizkuntza arteko loturak (interwikiak ere deituak) Wikipediako hainbat hizkuntzatan dauden artikulu berdinak edo antzerakoak lotzen dituzten estekak dira. Halaber, Wikimedia Fundazioaren gainerako proiektuekin loturak ezar ditzakete.

Edit links testuaren gainean klik eginda loturak aldatu ahalko ditugu.

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzen arteko loturak ezartzeko, Wikidata orrialdean egin behar da. Hala ere, Wikipediatik bertatik ere egin daiteke.

Loturarik ez badu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orriren bat sortu berri baduzu edo sortutako orriren batek loturarik ez badu, ezkerreko zutabeko Beste hizkuntzak atalean Add links klikatu eta bertan hizkuntza eta beste hizkuntzeko artikulua idatzi. Adibidez, etxe artikulua gaztelaniazko casa-rekin lotzeko, es jarriko dugu language jartzen duen tokian eta berak automatikoki español (eswiki) jarriko du. Gero, page jartzen duen tokian casa jarri eta link with page sakatu. Beste hizkuntzako artikuluak loturarik badu, haiekin guztiekin ere lotuko da.

Loturaren bat badu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure artikuluak loturaren bat badu, orduan edit links agertuko zaigu eta hor klik eginda Wikidatara eramango gaitu. Bertan, elkarrekin lotuta dauden artikuluen zerrenda bat agertuko zaigu. Zerrendaren amaieran gehitu-ren gainean klik egin eta aurrekoan bezala, hizkuntza eta orria jartzeko lekua agertuko zaigu.


____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ _______

Dagoeneko trebeak gara wikigauza askotan. Jarraitu orain denbora lerroak nola sortu jakiteko >>

____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ _______


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]